Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 1981eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
185

Epailaren 18ko 4/1981 LEGEA, «Euskadiren izeneko Senadoreen Izandapenaz».

Legebiltzarrak, «EUSKADIREN IZENEKO SENADOREEN IZENDAPENAZ», buruzko Epailaren 18ko 4/1981 LEGEA onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

ATARIKOA

1.978garenako Abenduaren 25eko Konstituzioaren 69.5 Atalak agintzen duenez, Elkarte Autonomiadunek Erresumako Gorte Nagusietako Senadoko Biltzarrerako bere berarizko ordezkariak izendatuko dituzte, izendapen hori egitea Elkarte Autonomiadun bakoitzeko Legebiltzarrari dagokiola.

Euskal herriko autonomia-Estatutoak, bere 28garren Atalaren a) zatian, eusko Legebiltzarrak, legebiltzarraren beraren lege baten horretarako jarri dedin moduz bere izeneko Senadoreak izandatzeko duen ahalmena sendesten du.

Lege honek, Gorte Nagusietarako Euskal Herriaren izeneko ordezkarien izendapenaren egiteratze-bideak jartzen ditu.

Lehenengo Atala

Euskal Herriaren izeneko izan eta 1979garreneko Abenduaren 1ko Autonomia-Estatutoko 28garren Atalaren a) zatia dagokien Senadoreen izendapena Eusko Legebiltzarraren osoko Bilkurak egindo du, Lege honek ezartzen duen moduan.

Bigarren Atala

1.- Gara-adineko izan, bere politika-eskubide guztiak indarrean izan, eta politika-legez euskaldun izan daitezen aurkeztutako hautagaiak hautatu ahal izango dira Elkarte Autonomiadunaren izeneko Senadore.

2.- Hala ere, honako hauek ez dira hautagai izango:

a) Goren-Auzitegikoak.

b) Legeak zehaztu ditzan Erresuma-Arduralaritzako gorenkargudunak, Erresuma-Jaurlatitzakideak salbu.

c) Herri-jagolea.

d) Ihardun diharduten Auzimaisu, Epailari eta Herri-Salatariak.

e) Ogibidezko gudagizonak, eta ihardun diharduten segurantza eta hertzain-indar eta erakundekideak.

f) Hauteskunde-Batzordeetako kideak.

3.-Erresumako hauteskunde-legeetan esandakoak eta Eusko legebiltzarreko berarizko legeetan zehaztu daitezenak izango dira elkartuezinaren zio.

Hirugarren Atala

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egin eta behinbetiko Mahaia eratu ondoren, Lehendakariak hogei egutegi-eguneko epe bat irekiko du, Legebiltzar-Taldeek Senadoretarako hautagaien saloa egin ahal dezaten.

Laugarren Atala

Aurreko Atalak dion epea bukatu ondoren, Legebiltzarreko Mahaiak Elkartuezinekikoen Batzordeari saloak egin dituzten Legebiltzar-Taldeegandik hartutako hautagaizerrendak eta agiripaperak eskuratuko dizkio.

Esandako legebiltzar-Batzorde horrek, deia horretarakoxe egindako bilkuran, aurkeztutako hautagaiengan gaitasun eta hautagaitasun-betebeharrak gertatzen diren ala ez aztertuko du. Batzordeak, horretarako, egoki derizten agiripaper osagarriak eraman diezaizkioteneko eskea egin ahal izango die aurkezpenak egindako Taldeei eta, hala behar izanez gero, egindako aitorpenen sendespena.

Arauz ezarritako epearen barruan Batzordeak dagokion Erizpena emango du, lege honen 2garren Atalak aipatzen dituen gaitasun, hautagaiengan gertatzen diren ala ez erasoz.

Hautagaietako batengan edo batzuengan elkartuezinen bat gertatzen bada, Batzordeak, doakion hautagaiak hautatuta ateraz gero Senadoretzaren eta salatutako elkartuezinaren iturri den karguaren arteko aukera egin beharko dueneko epea emango du.

Bosgarren Atala

Elkartuezineko Batzordeak bere erizpena eman ondoren Eusko Legebiltzarrak, deia horretarakoxe egindako osoko Bilkuran, aurkeztutako eta Batzordeak onartutako hautagaien artean Senadoreak hautatuko ditu.

Boto-ematea txartelen bidez egindo da hoietan hautagai bakar baten izena idatziz.

Boto-emanketa bakoitza baino lehen, Legebiltzar-Talde bakoitzak aurkeztutako zerrendetan egori eta Batzordeak onartutakoetatik zeini buruzkoa den adieraziko du.

Emandako botoen gehiengoa izan dezateo hautagaiak aterako dira hautatuta, izendatutako hautagaiak legezko Biltzarkideen laurdenaren botoak gutxienez izan ditzanaren baldintzapean.

Lehenengo boto-emanketaren ondoren oraindik izendatu gabeko Senadorerik gelditzen baga bigarren botoemanketa bat egingo da, eta balioz emandako botoen gehiengoa izan dezaten hautagaiak aterako dira hautatuta.

Aurreko lerroaldian ohartemandako bigarren botoemanketarako, saloak egiten dituzten Legebiltzar-Taldeek hautagai-izendapen berria egin beharko dute, Elkartuezinekiko Batzordeak onartutakoetatik.

Boto-berdintasuna gertatuz gero, Legebiltzarrean toki gehiago dituen Legebiltzar-Talea bere alde duen hautagaia aterako da izendatuta. Saloak egiten dituzten LegebiltzarTaldeen artean ere toki-kopuruzko berdintasuna izatekoan, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan boto gehiago ateratako Taldeak izendatutakoa aterako da.

Seigarren Atala

Euskal Herriaren izeneko Senadoreen manu-aldia lau urtekoa izango da.

Izendatutako Senadoreek Lege-Erapidetzan ohartemandakoetan bukatuko dute bere manu-aldia eta, nolanahi ere bere izendapena gertatu zeneko Eusko Legebiltzarraren legegintza-aldia bukatzerakoan.

Senaduaren legegintza-aldia legez ezarritako ezein ziogatik bukatzea gertatuz gero, Eusko Legebiltzarrak izendatu beharreko Senadore berriak lehen hautatutakoak heurak izango dira, eta Eusko Legebiltzarraren legegintzaaldia bukatu arte bere manualdian iraungo dute.

Zazpigarren Atala

Euskal Herriaren izeneko Senadore guztiak ezingo dira, inoiz ere, biltzar honetan dauden LegebiltzarTaldeetako bakar baten saloz hautatu.

Zortzigarren Atala

Senadoreen hautapena egin ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Biltzarrari aterakoaren berri emango dio.

Osoko Bilkuran bertan, edo hurrengoko lehenengoan, Legebiltzarrak hautatutako Senadoreak atotsi, eta bere izendapena jakinaraziko zaie. Lehendakaritzak izendaperr hori onar dezatela eskatu, eta bere onarpena iritsi ondoren, Euskal Herriaren izeneko Senadore aldarrikatuko dira.

Legebitzarreko Mahaiak dagozkien izendapen-egiaztapena eskuratuko dizkie hautatutako aldarrikatulakoei.

Bederatzigarren Atala

Legegintza-aldi berean gerta daitezen Senadoreetango hutsak Lege honek ezarritako modutan beteko diras, 7garren Atalak egiten duen mugapenarekin.

Hutsa gertatu eta hamabost eguneko epearen barruan, Legebiltzarreko Mahaiak dagokionez Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzea aginduko du, lege honen 3garren Atalak Senadore berria izendatzeko dakartzan bideak egiteari ekiteko.

Aldibaterako Erabakia

Lege hau indarrean jarri eta ondorengo hogei eguneko epearen barruan, Legebiltzarreko Lehendakariak, Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialeango honetzazko argitarapenaren bidez, 3garren Atalak dion bide-egiteari ekin dakiola aginduko du, eta hautatuta atera daitezen hautagaien Senaduango manu-Aldiak oraingo Legegintza-aldiak diraueno iraungo du.

Azken Erabakia

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan harriko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diek Euskadiko herritar, normanako eta Agintari guztiei.

Gasteiz, 1981garreneko Epailak 18.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA.


Azterketa dokumentala