Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1981eko martxoaren 21a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
95

Otsailaren 12ko 3/1981 LEGEA, "Merkatalgaien. Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiei" buruz.

Legebiltzarrak, MERKATALGAIEN BIDEZKO LORRAKETARAKO GARRAIAKIZUN - AKURATEGIEI" BURUZKO OTSAILAREN 12KO 3/1981 LEGEA onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Garraiakizunen akurapenari behar den gardentasuna emateko, merkatalgaien garraioa arrazoibidez eta legea hertsiki betetzeko bide izan dedin Garraiakizun-Akurategi bat sortarazteari egoki erizten zaio. Autonomia-Estatutoaren 10.32 Atalak eta Aldibaterako Erabakietako zazpigarrenak diotenaren arauera horren eraketa Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunari dagokionez gero, Legebiltzarrari aurkezten zaio, onar dezan.

Hoiek horrela, eta Legearen arauera, honako hau sendesten dut:

I IDAZPURUA

Garraiakizun-Akurategiez eta Hoien Guztizko Bereiztasunez

Lehenengo Atala.- Garraiakizun-Akurategia (G.A.) sortarazten da, legezko nortasun osoz, Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa; horren menpean egongo dira, Etxe Nagusiaren tokiantokiango ordezkaritza gisa, hurrengo Atalaren arauera sortarazi daitezen Banakuntza eta Zaingo Idazguak.

2garren. Atala.- Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak, Garraiakizun-Akurategiak eskatuta eta Euskal Herriko Garraio-Batzordeak bere erizpena eman ondoren, Euskadi osoan eta merkatalgaien autobidezko garraioak eskatzen duenaren arauera zentzuz zabaldutako Banakuntza eta Zaingo Idazguak ezarri ahal izango ditu.

Euskal Herriko Garraio-Batzordeak bere erizpena hamabost eguneko epearen barruan eman beharko du eta, horren ezean, Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak egoki deritzan erabakia hartu ahal izango du.

3garren. Atala.- Banakuntza eta Zaingo-Idazguek merkatalgaien autobidezko garraio-hitzarmenak egiteratzeari lagunduko diote, garraiogaiduna eta garraialaria elkarri hurbilaraziz, garraiakizunen banaketa eran eta bidezkotasunez egin dedila zainduz, ezarritako sari-taulak eta indarreango legeak bete daitezen ahaleginduz eta garraioaren ondasun-maila eta segurantza hobetu daitezen saiatuz.

4garren. Atala.- Merkatalgaien garraioazko akurapenak egiteko legezko gaitasuna duten norbanakoek nahiz legenortasundunek egindako zamaketa-eskaintzak, G.A.-n nahiz horren Banakuntza eta Zaingo-Idazguetan egin ahal izango dira, 25garren eta 26garren Atalek diotenaren Kaltetan gabe. Nolanahi ere, eskaintza hoiek garraiolarien esku jartzea Banakuntza eta Zaingo-Idazguok egingo dute.

5garren. Atala.- Garraioa egiteko legez gai diren garraiolariek joan ahal izango dute G.A.-ra eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguetara zama eske.

6garren. Atala.- G.A.-k eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguek, Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak Garraiakizun-Akurategiko Kontseilu Nagusiaren iritzia entzun ondoren egindako saloz ezarritako zerbitzu-sari bat izango dute bere dirubide.

7garren. Atala.- G.A.-k, hala dagokionean, Erresumako antzerako beste Akurategiekingo harremanak izango ditu, eta bai garraiolarien eta bezeroen Lanbide-Elkarteekin ere, merkatalgaien garraio-alorreko lana erabateko argitasunez egin dedin.

II IDAZPURUA

Eraentze-Sailez

8garren. Atala.- Honako hauek izango ditu Garraikizun-Akurategiak bere Eraentze-Sail:

a) Kontseilu Nagusia.

b) Egintzapide-Batzordea.

c) Artezte-Arduraduna.

9garren. Atala.- 1.- Kontseilu Nagusia eta Egintzapide-Batzordea dira G.A.-ren baltzuango ihardutze-sailak, Lege honetan ohartemandako azterpen, erabakitze eta egiteratze-ihardunak bere dituztela.

2.- Artezte-Arduraduna da Kontseilu Nagusiarekiko eta Egintzapide-Batzordearekiko menpetasunez G.A.-ren arduralaritzazko eta teknikazko artezketa dagokion norbanako bakarrezko ihardutze-saila, haien bilkuretan hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe dagoela.

10garren. Atala.- 1.- Kontseilu Nagusia du Erakundeak goreneko Ihardutze-Sail, honako kontseilari hauek osatzen dutela:

a) Merkataritza-Etxeen Kondaira-Lurralde bakoitzeko ordezkari bana.

b) Garraio-Artekaritzen Kondaira-Lurralde bakoitzeko bina ordezkari.

c) Langileen ordezkari bat Kondaira-Lurralde bakoitzeko.

d) Garraiolarien lau ordezkari Kondaira-Lurralde bakoitzeko:

- Hiru kamioe baino gehiagoren jabe diren garraio-enpresen bi, eta

- Garraiolari burujabeen bi. Lege honi dagozkionetarako, hiru kamioe baino gehiagoren jabe ez diren garraiolariak joko dira garraiolari burujabetzat.

e) Merkatal-garraioaren bezeroen ordezkari bat Kondaira-Lurralde bakoitzeko.

f) Foru-Diputazioen ordezkari bana Kondaira-Lurralde bakoitzeko.

2.- Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak, Euskal Herriko Garraio-Batzordeari entzun ondoren, Kontseilu Nagusiaren osatzemodua aldatu ahal izango du.

11garren. Atala.- 1.- G.A.-ren etengabeango ihardutze-sail gisa Egintzapide-Batzorde batek ihardungo du, honako hauek osatzen dutela:

a) Merkataritza-Etxeen ordezkari batek,

b) Garraio-alorreko langileen ordezkari batek.

c) Garraio-artekaritzen bi ordezkarik.

d) Garraiolarien lau ordezkarik:

- Hiru kamioe baino behiagoren jabe diren garraio-enpresen bi, eta

- Garraiolari burujabeen bi.

e) Foru-Diputazioen Kondaira-Lurralde bakoitzeko ordezkari batek.

f) Bezeroen ordezkari batek.

2.- Egintzapide-Batzordearen osatze-modua Kontseilu Nagusiaren erabakiz aldatu ahal izango da, beti ere esandako Kontseilu horren ordezkariekingo heintasunari eutsiz.

12garren. Atala.- Kontseilu Nagusiko eta, bidebatez, Egintzapide-Batzordeko Lehendakari eta Lehendakariorde izango direnak hautatzeko, garraiolari burujabeek hautagai baten saloa egingo dute, eta hiru kamioe baino gehiagoren jabe diren enpresek eta garraioartekaritzek beste batena.

Kontseilu Nagusikide guztien bototara jarri, eta gehien atera ditzana Lehendakari izendatuko da, eta hurrengoa Lehendakariorde.

13garren. Atala.- Karguen iraupena lau urtekoa izango da, bai Kontseilu Nagusian eta bai Egintzapide-Batzordean, bailla Lehendakariak eta Lehendakariordeak bere tokiak aldatu egingo dituzte bere izendapen-aldiaren erdia bete dedinean.

14garren. Atala.- Nolanahi ere, Kontseilarigoa ezingo da G.A.-ren saripeko izatearekin elkartu.

15garren. Atala.- 1.- Artezte-Arduradunaren saloa Kontseilu Nagusiak egingo du, eta izendapena Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburuak.

2.- Halaber, Banakuntza eta Zaingo-Idazgu berezietarako ere Kontseilu Nagusiak egingo du Arduradunen saloa, izendapenak Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak egiten dituela.

3.- Banakuntza eta Zaingo-Idazguetako Artezte-Arduradun eta Arduradunek hoiek izan beharko dituzte lanbide bakar.

16garren. Atala.- 1.- Kontseilu Nagusiari eta Egintzapide-Batzordeari biltzeko deiak egitea Lehendakariari dagokio, eta bilkura-eguna baino lau egun lehenago gutxienez erabaki eta jakinarazi beharko dira. Deiarekin batean, bilkurarako gai-zerrenda bidali beharko da.

2.- Kontseilu Nagusikide edo Egintzapide-Batzordekideen ehunetik hogeita hamarrek eska dezatenean. Lehendakariak hamar egun baino gutxiagoko epe baten barrurako egin beharko du bilkurarako deia.

3.- Nolanahi ere, gai-zerrendan ez dauden arazoak bertan sartzeko, aztertzeko edo hoiei buruzko erabakiak hartzeko, baltzuango ihardutze-sailkide gehienen aldezko botoa beharko da.

4.- Berariz, eta presako arazoak gertatuz gero, "bat" eta "bi" zatitan jarritako epeak erdiratu egingo dira.

17garren. Atala.- 1.- Kontseilu Nagusiaren agizko bilkurak hiruhilabeteka egingo dira, gutxienez, eta Egintzapide-Batzordearenak hileoro, eta lehenengo deiez baliozkoa izateko legezko kideen erdia eta bat bertan izatea beharrezkoa izango da.

2.- Bigarren deiezko bilkurak, lehenengo deian izendatutako ordutik bi ordura egingo dira.

3.- Kontseilu Nagusiaren bigarren deiezko bilkura baliozko izateko, bertan egon daitezen kontseilariak ezingo dira legezkoen herena baino gutxiago izan. Egintzapide-Batzordearen bigarren deiezko bilkurek, legezko Kontseilari ordezkarien erdia baino gutxiago ez egotea beharrezko izango dute.

4.- Erabakiak hartzeko, eta Atal honetantxe berariz ohartemandakoa salbu, bertango Kontseilarien gehiengo soila aski izango da; boto-berdintasuna gertatuz gero, Lehendakariarenak ebazte-indarra izango du.

18garren. Atala.- Honako hauek ditu bere ahalmen Kontseilu Nagusiak:

a) Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailari Banakuntza eta Zaingo-Idazguak sortzeko eta kentzeko saloak egitea.

b) Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailari Atal hauek aldatzeko Lege-Egitamuen saloak egitea, Jaurlaritzak onar ditzan.

c) Banakuntza eta Zaingo-Idazguen barne-ihardunbideak onartzea eta aldatzea.

d) G.A.-ren ihardutze-egitamuak eta, zehazki, dirubide, ikerketa eta zaingoarekikoak onartzea, aldatzea edo birraztertzea.

e) Banakuntza eta Zaingo-Idazgu berezien ihardutze eta xahupen-egitamuak zehaztea.

f) Laken antolapen-egitamuak, maileguketak, kontuen azterpena, diru-eskuraketa, ordainketa eta ezein ekonomiazko betebehar indarrean dauden legeen arauera ontzat ematea.

g) Zerbitzuetarako baimena ematea, zerbitzuok Kontseilu Nagusi bakoitzaren indarraldiak baino gehiago iraun dezatenean.

h) Banakuntza eta Zaingo-Idazgu berezien ihardunerako eta antolakideketarako egitamuak egitea, eta baita Erresumako beste lurraldeetan sortarazi daitezkeen beste G.A.-ekingo antolakideketa ere.

i) G.A.-ri dagozkion azpiegitura-lanen egitasmoekiko argipide-txostenak ontzat ematea.

j) G.A.-ren guztizko Agintarauak ontzat ematea.

k) Lanari-Erroldeak eta hoientzako lansariak indarrean dauden Legeen arauz ontzat ematea.

l) G.A.-ko lanariak kentzea edo birrezartzea.

m) Artezte-Arduradunaren saloz G.A.-ko arduralaritza eta teknika-zerbitzuen egituraren eta egitekoen aldakuntza ontzat ematea.

n) G.A.-ko beste ezein ihardutze-saili berariz eman gabeko beste aginteak egiteratzea.

ñ) 26garren Ataleko d) idaz-zatiari darizkionak.

o) Lanariekiko zigorbidezko zehaztapidetzei ekitea, eta lanarion aldezaurreko geraldia.

p) Lan-alorreango zigorrak.

19garren. Atala.- Honako hauek ditu bere ahalmen Egintzapide-Batzordeak:

a) Ihardutze-Egitamuak agipideratzeko egitarauak arteztea eta gertatzea.

b) Kontseilu Nagusiak, bakoitzean, bere agintepeko gaietan ezarri ditzan bideak egitea.

c) Kontseilu Nagusiaren agintepeko arazoekiko argipideak ematea, Kontseiluak eskatutakoan.

d) Barne-ihardunerako guztizko araupideak gertatzea.

e) Ekonomia-eraentza onartutako diruegitamuen eta hoiekiko oinarrizko egiterapideen arauz egitea.

f) G.A.-ren ogasun eta eskubideez nolanahi baliatzeari buruzko zehaztapidetzak erabakitzea zenbatekoz G.A.-ren diruegitamuaren ehuneko 10ekotik gorakoak izan ez eta uzte-aldia bost urte baino gutxiagokoa denean.

g) Zerbitzu-sariaren zenbatekoaren eta ordaintze-moduaren saloa egitea.

h) Osatze-bidezko zerbitzutarako baimena ematea, Kontseilu Nagusi bakoitzaren eginte-aldiak baino gutxiago iraun dezatenean.

i) Ezarrita dauden arauen eta Kontseilu Nagusiak onartutako erroldeen ariora lan-legepeko diren lanarien izendapena eta zahar-saritzea.

j) G.A.auzitara eramandako ezein auzitan aurkezteko eta aurka egiteko erabakiak hartzea, eta herrilege, gaizkintza, arduralaritza-auzipide, lan eta arduralaritza-alorretako ezein arazotan nolanahiko ekintzak egiteratzea eta, hori, Lehendakariak presakoetan dituen eskubideen kaltetan gabe.

20garren. Atala.- Honako hauek ditu bere ahalmen Lehendakariak:

a) Ezein lege-arazotan G.A.-ren ordezkotza egitea, manuak egiteko, ordezkariak izendatzeko eta esku-emateko eskubidez.

b) G.A.-ko baltzuango ihardutzesailen lehendakaritza, legeak, honako atal hauek eta Kontseilu Nagusiaren eta Egintzapide-Batzordearen erabakiak betetzea eta betearaztea.

c) Kontseilu Nagusiaren eta Egintzapide-Batzordearen bilkuretarako deiak egitea, hoietango mahaipurugoa, bilkurok hasi eta bukaraztea, bertako azterlanak aztertzea eta boto-berdintasunak ebazte-indarrezko bere botoz erabakitzea.

d) Bilkura-agiriak, erabakien egiaztapenak eta ogasun-zerrenden kontuak sendestea.

e) G.A. hazi eta bere lan eta zerbitzuak egiteratu eta bete daitezeneko ahaleginak egitea.

f) Eta orohar, auzitegietan, arduralaritza-erakundeetan, jabego-erroldaritzetan, eskribauen eta gainontzekoen aurrean G.A.-ren ordezkotza egitea.

21garren. Atala.- Honako hauek ditu bere ahalmen Lehendakariordeak:

a) Lehendakariaren aginduak betetzea, eta berariz eman diezaizkion aginteak egiteratzea.

b) Herri-Erakundeen edo hoien ordezkarien aurrean Lehendakariaren esku-ematezko ordezkotza izatea.

c) Lehendakariari G.A.-ren ihardunarekiko argipide-txostenak aurkeztea.

d) Banakuntza eta Zaingo-Idazguetako goren-ikerlaritza.

22garren. Atala.- Honako hauek hartuko ditu bere gain G.A.-ko Artezte-Arduradunak:

a) G.A.-ren arduralaritzazko eta teknikazko artezkaritza, zerbitzu guztien burugoa bere duela.

b) Kontseilu Nagusiari, Egintzapide-Batzordeari eta Lehendakaritzari, Banakuntza eta Zaingo-Idazguen ihardutze-moduei buruz eta bere helburuak behar bezala bete ditzaten egoki eritzitako neurri guztien saloa egitea.

c) G.A.-ko artezte-sailen onarpen eta erabakiak egiteratzea, eta hoiek berariz eman diezaizkioten egitekoak beretzakotzea.

d) G.A.-ren ekintza bultzatzea eta arteztea, Kontseilu Nagusiak, Egintzapide-Batzordeak eta Lehendakariak emandako artezpideen arauera.

e) Banakuntza eta Zaingo-Idazguen egitasmogintza arteztea eta antolakidetzea.

f) G.A.-ren urtean-urteango diruegitamutzakoa, txostena, kontu-garbiketa eta ustiaketa-kontua Egintzapide-Batzordeari aurkeztea, horrek aztertu eta ondoren Kontseilu Nagusiari eskuetaratu diezaion.

g) Diruegitamuaren oinarrizko egiterapideen arauera dagokion ordainketak egiteko agintzea.

h) Aldian-aldian Kontseilu Nagusiari, Egintzapide-Batzordeari eta Lehendakariari G.A.-ren ihardunarekiko argipideak ematea, bidezko eritzitako neurrien saloak eginaz.

23garren. Atala.- Kontseilu Nagusiak, bere ardurapeko izan eta duten garrantzia dela eta aurrez ikuskatzea behar duten arazoak aztertzeko lantaldeak sortaraztea erabaki ahal izango du.

24garren. Atala.- Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburuak Kontseilu Nagusiaren eta Egintzapide-Batzordearen erabakiak geldiarazi ahal izango ditu, haiek jakinarazi dakizkionetik hasi eta bost eguneko epearen barruan. Epe hori eskubide horretzaz baliatu gabe igaro ondoren, erabakiek eragite-indarra izango dute.

III IDAZPURUA

Garraiakizunez, eta hoiekiko eskaintza-eskeaz

25garren. Atala.- 1.- Euskadin sortutako garraio-eskaintza hauek jarri beharko dira G.A.-ren edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguen esku, bezeroek artez, askatasunez eta borondatez aurkeztutako garraiogai-eskaintzez gainera.

a) Garraio-Artekaritzek merkatuan artez akuratu dezaten garraiakizun-zamaren ehuneko bat.

b) Indarrean dauden Arauek bakoitzean garraiolariei emandako Akuratze-Gaitasuna gainditu eta Garraio-Artekaritzen esku jarri gabeko garraiokizunak.

2.- Nolanahi ere, a) zatiak dion ehunekoa Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak zehaztuko du, G.A.-ko Kontseilu Nagusiaren saloz eta Euskal Herriko Garraio-Batzordeak bere Argipide-Txostena egin ondoren.

26garren. Atala.- 1.- Honako Garraio-eskaintza hauek geldituko dira G.A.-ren Banakuntza eta Zaingo-Idazguen esku jarri beharrekoetatik kanpo.

a) Pardelak eta hiru toneladatik beherako bidalkizunak.

b) Zatitu ezineko piloango berarizko garraio-gaiak, industriarako inoskaien eta errekaien patinetangoak, zainpeko giroangoak, eta bai altzari-erredizak eta abere biziak ere.

c) Askoka eta etengabe garraiatzea beharrezko izan eta Garraio, Elkartzepide eta eta Itsasarazo-Sailak emandako baimenpeko diren piloango gai eskonak.

d) Bidezko arrazoiegatik G.A.-ko Kontseilu Nagusiak egindako eta Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak ontzat emandako araupekoez bestekoen zerrenda baten sartuta egon daitezen garraiakizunak.

2.- Hala ere, salbuetsitako garraiakizun hoietako ezein, borondatez G.A.-ren esku utzi ahal izango da.

27garren. Atala.- 1.- Garraiolariek, egindako zerbitzuen zama eta zernolako guztien aitorpena egin beharko diote G.A.-ri Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak eska diezaienean.

2.- Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak emango ditu, Kontseilu Nagusiaren saloz, aitorpen hori egiteko irizpide eta arauak.

28garren. Atala.- G.A.-ri edo Banakuntza-Idazguei aurkeztutako garraiakizuna bi ordu hoien menpe egongo da, eguneko lanaldiaren azkeneko bi orduen barruan aurkeztu bazaio salbu; hori gertatuz gero biharamoneko lanaldiaren lehenengo bi orduak igaro arte egongo da hoien esku. Esandako epe horren barruan garraiakizuna inori ematen ez bazaio, eskaini dutenek bere kabuz erabili ahal izango dute, G.A.-ri edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguei aurrez jakinaraztearen baldintzapean.

29garren. Atala.- Garraiakizunak eskaintzen dituztenek G.A.-k edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguek eskainitako garraiolari bati uko egin ahal izango diote, uko horren zioa Artezte-Arduradunaren aurrean zurituz; hala ere horrek, bakoitzean, egoki deritzan erabakia hartuko du, eta erabaki hori bete beharrekoa izango da.

Artezte-Arduradunaren erabakia EgintzapideBatzordearen aurrean birraztergarri izango da.

30garren. Atala.- G.A.-k eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguek jasotako eskaintzen eta eskeen zerrenda egingo dute, arauz ezarri daitezen xehetasun guztiak erasoz.

31garren. Atala.- Garraiakizunak eskaintzen dituztenek eta eskatzen dituztenek, horretarako arauz jarritako agirian emandako xehetasunen egiatasunari buruzko erantzukizuna izango dute.

32garren. Atala.- Garraiakizunak ematea hurrenez-hurren zehatzez egingo da, Lege honen 3garren atalean jarritako oinarriei atxikiz, eta dagokion Araudian ezarri daitezen irizpideen kaltetan gabe.

IV ATALPURUA

Garraiogaiak emateaz

33garren. Atala.- Garraiolariak, Banakuntza eta Zaingo-Idazguagandikako garraiakizuna onartu ondoren, bi orduko epea izango du bere kamioarekin zamaketatokira agertzeko.

34garren. Atala.- G.A.-k eskainitako garraiakizun bat onar dezaten garraiolari guztiek, garraio-agirian egindako balio-aitorpenaren arauera aseguroaren bermepean jarri beharko dute, Legeak aseguro-itunarentzat ezarritako gutxienezkotik gorakoa bezeroaren pentzutan dela.

35garren. Atala.- G.A.-k eta, ondorioz, Banakuntza eta Zaingo-Idazguek, hitzartutako akurapen bakoitzagatik zerbitzu-sari bat eskuratuko dute; horren zenbatekoa eta ordaintze-modua dagokion Araudian zehaztuko dira.

GEHIGARRIZKO ERABAKIAK

Lehenengoa.- Eusko Jaurlaritzari Lege hau egiteratzeko behar daitezen arauak emateko eskua ematen zaio.

Bigarrena.- Jaurlaritzak, Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailaren saloz, Lege hau beteko deneko bermapide izango den ikerlaritzarako eta zigorrentzako arau-bilduma bat burutuko eta egingo du, Eusko Legebiltzarrak onar dezan.

Hirugarrena.- Araudi hau egiteratzeko, hala behar dedinean Kondaira-Lurralde bakoitzak bere dituen eskubideak, edo Eusko Legebiltzarrak horretzaz ezarritakoaren ondorioz azken baten gerta daitezenak kontutan izango dira.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta Agintari guztiei.

Gasteiz, 1981garreneko Otsailak 12.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.


Azterketa dokumentala