Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 1980ko urtarrilaren 12a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Eusko Kontseilu Nagusia

Eusko Kontseilu Nagusiaren Lehendakaritza
297

Eusko Kontseilu Nagusiaren 1980garreneko urtarrileko 12ko DEKRETOA, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako deia eginaz

Euskal Herriko Autonomia - Estatutoko Erabaki Iragankorretako

Lehenengoak, Estatutoaren behin-betiko onarpena gertatu ondoren Eusko

Legebiltzarrerako deia egiteko eskua ematen dio Eusko Kontseilu Nagusiari.

Hori dela eta, Eusko Kontseilu Nagusiak 1980garreneko urtarrilaren

11n Bilbon egindako bilkuran aztertu eta ebatzi ondoren, honako hau,

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo atala. - Hauteskundeak aurtengo epailaren 9an izango dira

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Bigarren at. - Esandako kondaira - lurralde hoietako bakoitzak, hauteskunde-barruti bakar dela, hogei Diputadu hautatuko ditu hautagai-zerrenda itxi eta ikuezinekoei artezko eta isilpeko botoa emanaz eta toki-banaketarako, irizpidez, diputadu-kopuruaren heinekotasuna erabiliz.

Hirugarren at. - Eusko Legebiltzarrak geroan indar izango dutenak eman ditzanerarte, eta Autonomia - Estatutoko Lehenengo eta zazpigarren erabaki iragankorrek diotenez, erabiliko zirenak berak izango dira, hots, 20/1977 Erregeren Dekreto-Legeak dakartzanak, hauteskunde hauen berezitasunak eskatzen dituen aldaketa eta egokitzeak eginda.

AZKEN ERABAKIA

Dekreto hau Eusko Kontseilu Nagusiaren A. O.ean argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Bilbon emana, mila bederatzirehun eta larogeigarreneko urtarrilak hamabi. - Lehendakaria, Karlos Garaikoetxea


Azterketa dokumentala