Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 1980ko urtarrilaren 12a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Estatuko Xedapen Orokorrak

Estatuko Burutza
296

Eusko Herriko Autonomia, Estatutoaren 3/1979 abenduak 18, LEGE ORGANIKOA

JUAN KARLOS I. ESPAINIAKO ERREGEK, Onako au ikusi ta doaki dezaten guztiei Korte Nagusiek Lege Organiko denez onako au onartu eta Nik sendetsi dudala jakin erazten dut:

ATARIKO BURUA

1. artikulua. - Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko, espainol Estatuaren barruan Komunitate

Autonomo gisa eratzen da. Beronen izena

Euskadi zein Euskal Herria izango da; eta Konstituzio eta Estatuto honetan adierazten direnak izango ditu oinarrizko instituzio-arautzat.

2. art. - 1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak eta era berean Nafarroak ere, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren partaide izateko eskubidea dute.

2. Euskal Herriaren Komunitate Autonomoaren lurralde Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da, bai Nafarroakoarenaz ere, hauek egungo probintzien mugetan hartzen direlarik; eta erabakitzen den prozeduraren arabera partaide izatea erabakitzen badu.

3. art. - Euskal Herria osatzen duen Herrialde Historikoetako bakoitzak, beti ere berorren baitan, autogobernuko bere antolakera eta instituzio propiok gorde ditzake edota, bestela, berrezar eta egunera.

4. art. - Euskal Biltzarreak emango duen legearen bitartez eta

Komunitate Autonomoaren lurraldearen barruan egingo da Euskal Herriko

Komunitate Autonomoaren Erakunde komunen egoitzaren hautaketa.

5. art. - 1. Euskal Herriko ezaugarria ikurriñ bigurutzeduna da: aspa berde bat, gurutze zuri bat gainean eta hondo gorriaz osatua.

2. Orobat onartzen dira Komunitate Autonomoaren barruko Herrialde

Hitorikoetako banderak eta ezaugarriak.

6. art. - 1. Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkunta denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Komunitate Autonomoko Erakunde amankomunek Euskal Herriko egoera sozio linguistikoaren ñabardurak kontutan izanik, bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, beroien ofiizialtasuna erregulatuz, eta beroien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak erabaki eta baliaraziko dituzte.

3. Hizkuntza dela-eta, ez da inor gutzietsiko.

4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale.

5. Euskara beste euskal lurralde eta komunitate batzutako ondarea ere izanik, erakunde akademiko eta kulturazkoek beroiekin izan ditzaketen harreman eta loturez, kanpo, Euskal Herriko Komunitate Autonomoak eskatu ahalko dio espainol Gobernuari lurralde eta komunitate horiek kokaturik daudeneko Estatuekin itunak eta komenioak egin ditzala -edo eta hala behar izanez gero Gorte Jeneralei horretarako eskabidea ager dezan, berauek hura onartzeko-, horretara euskara zaindu eta bultza dadin.

7. art. 1. Estatuto honetaz balia ahal izateko, ondoko hauek izango dute euskaldunen kondizio politikoa: Estatuko lege orokorren arauera,

Komunitate Autonomoaren lurraldeko edozein udaletan egoitza administratiboa duten guztiek.

2. Atzerrian bizi direnek eta gauza bera beroien ondokoek hala eskatzen baldin badute, Euskal Herrian bizi diren egoiliarrek dituzten eskubide berberak izango dituzte, baldin eta horien azken egoitza administratiboa Euskal Herrian izan bada, eta españatar naziotasunari eutsi badiote.

8. art. Euskal Herriko Komunitate Autonomoari, beronen lurraldean osorik kokaturik dauden eskualdeak edo udalbarrutiak erants dakizkioke, baldintza hauek betez gero:

a) Erasketa-eskabide hori Udalaren edo Udalen arteko gehiengoak egitea eta bide batez sartu nahi duten eskualdea edo udal barrutiak dauden Komunitate edo Probintziaren iritzia biltzea.

b) Delako udalbarruti edo lurralde horietako bizilagunek berek hala erabakitzea, horretarako bereziki antolatuko den referendumaren bidez, eta aldez aurretik baimen guztiak bildurik eta bozkatu diren boto baliodunen behiengoa haintzakotzat harturik.

c) Euskal Herriko Biltzarreak lehenik eta Estatuko Gorte Nagusiel:

gero, Lege Organikoaren bidez, haintzakotzat hartzea. 9. art. - 1.

Euskal Herriko hiritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak

Konstituzioan finkaturik dauden berberak dira.

2. Euskal botere publikoek, beroiei dagozkien alorretan: a)

Hiritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilpen egokia zaindu eta bermatuko dute.

b) Bizitzeko eta lan egiteko kondizioen hobekuntza ekar dezakeen politika bultzatuko dute bereziki.

c) Enpleguaren gehikuntza eta ekonomiaren egonkortasuna sustazen lagun dezaketen neurriak hartuko dituzte.

d) Gizabanakoaren eta berori sartuko den taldeen askatasuna eta berdintasuna zinezkoa eta egiazkoa izan daitezen, diratekeen oztopoak erauzteko eta aldeko kondizioei eragiteko neurriak hartuko dituzte.

e) Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte alorretako bizitzan hiritar guztien partehartzea erraztuko dute.

I. BURUA (Euskal Herriari dagozkion konpetentziak)

10. art. - Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondoko gaiei dagozkienean konpetentzia exklusiboa du:

1. Udal barrutien mugaketak, Estatuto honen 37. artikuluan erabakitzen denaren arauera, herrialde historikoei dagozkien ahalmenei kalterik egiteke.

2. Aatogobernatzeko erakundeen antolamendu, erregimen eta funtzionamendua, beti ere Estatuto honen arauen barruan.

3. Euskal Biltzarrea, Junta Nagusiak eta Diputazio Foralekin zerikusirik duten hauteskundeetarako barne-legegintza, Estatuto honetan seinalatzen denari jarraituz eta 37. artikuluan erabakitzen denaren arauera, Herrialde Historikoei dagozkien ahalmenei kalte egiteke.

4. Erregimen lokala eta Euskadiko eta bertako Administrazio Lokaleko funtzionarien Estatutoa, Konstituzioaren 149-I-18 artikuluan jartzen denari kalterik egiteke.

5. Euskal Herria osatzen duten Herrialde Historikoen Zuzenbide Zibil

Foral eta berezi -idatzia nahiz ohizkoaren- kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren indarraren lurralde-barrutiaren finkapena ere.

6. EuskaI Herriko Zuzenbide sustantiboaren berezitasunetik eta beronen antolamendutik datozen arau prozesalak eta prozedura administratibo eta ekonomikoa-administratiboak.

7. Ondasun publikoak eta ondarezkoak, berauen titulartasuna

Komunitate Autonomoari dagokionean, bai eta beraren konpetentzigaien zerbitzalgo publikoak ere.

8. Mendi-basoak, oihanen erabilera eta zerbitzuak, abelbideak eta bazka-larreak, Konstituzioaren 149-I-23. artikuluari kalterik egiteke.

9. Nekazaritza eta abelazkuntza ekonomiaren antolaketa orokorraren arauera.

10. Barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain hazkuntza, ehiza eta hibai-aintziretako arrantza.

11. Ur erabilerak, kanale eta ureztaketak, urak osoki Euskadin kurri daitezenean, energi produkzioa, banaketa eta garraiatzeko instalakuntzak, garraioa euskal lurraldetik kanpora irteten ez denean eta beraien erabilera beste probintzia edo Komunitate Autonomori kalterik egiten ez dionean: metalurak, urberoak eta lurpekoak. Hori guztiori Konstituzioaren 149-I-25 artikuluari kalte egiteke.

12. Laguntza soziala.

13. Irakaskuntzari, kulturari, arte, ongintza, ardura sozialari eta antzekoei laguntzeko diren Fundazio eta Elkarteak berauek beren funtzioak ia erabat Euskal Herrian betetzen dituztenean.

14. Adinera heldugabeen babes eta tutoregorako, gartzelatzeko eta gizartean berrintegratzeko erakunde eta etxeen antoketa, erregimena eta funtzionamendua, gai zibil, gaztigu eta gartzelazkoez legegintza orokorrak dioenaren arauera.

15. Farmazi antolaketa Konstituzioaren 149-I-16.artikuluaren erabakiaren arauera, bai eta higienea ere, Estatuto honen 18. artikuluan jarria kontutan harturik.

16. Zientzien eta tekniken ikerpena, Estatuarekin koordinatuki.

17. Kultura, Konstituzioaren 149.2. artikuluan erabakiari kalterik egiteke.

18. Arte Ederrak irakasteko eta berauek bultzatzeko daudekeen

Erakundeak. Eskulagintza.

19. Kultur, histori, arte, monumentu, arkeologi eta zientzi ondareak, exportazio eta expoliazioaren kontra, esandako ondare horien alde

Estatuak ezarriko dituen arauak eta beharkiak

Komunitate Autonomoak bere gain hartuko dituelarik.

20. Artxiboak, Bibliotekak eta Museoak, Estatuak berorien titulartasunik ez duenean.

21. Nekazal eta Jabeko Ganbarak, Arrantzaleen Kofradiak, Merkatalgo,

Industri eta Nabigazio Ganbarak, atzerriarekiko merkatalgoan

Estatuaren konpetentziari kalterik egiteke.

22. KoIegio Profesionalak eta profesio tituludunen beteraztea,

Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan erabakiari kalterik egiteke. Estatuaren legeen arauera notariak izendatzea.

23. Kooperatibak, Seguru Sozialean sartu gabe dauden Mutualitate eta

Posituak, beti ere merkatal legegintza orokorrak dioenaren arauera.

24. Euskadiko sektore publiko propioa, Estatuto honetako beste arau batzuk hura ukitzen ez duten neurrian.

25. Ekonomiaren bultzapen eta aurrerabidea eta Euskal Herriko ekintza ekonomikoaren plangintza, ekonomiaren antolaketa orokorraren arauera.

26. Kredito gorporatibo, publiko eta lurraldezkorako Erakundeak, eta

Aurrezki Kutxak, Estatuak kredito eta bankaren ordenamenduaz ezarriko dituen oinarriak eta monetar politika orokorraren barrutia errespetatuz.

27. Barne merkata1goa, prezioen politika orokorraren, Estatu barruan ondasunen joanetorri librearen eta konkurrentziaren aldeko legegintzari kalterik egiteke. Feriak eta barneko merkatuak.

Jatorrizko izena eta iragarbidea Estatuarekin koordinatuki.

28. Kontsumatzaile eta erabiltzailearen defentsa goiko apartatuan mugatzen den bezala.

29. Merkatalgo Burtsa eta gainerantzeko merkantziak eta baloreak kontratatzeko zentroak antolatu eta erregulatzea, merkatal legeen arauera.

30. Industria, segurtasun, garrantzi militar eta osasun arrazoiengatik eta lege berezipean diratekeen industrien ezarkuntza, zabalpen eta lekualdatzea izan ezik, ez eta funtzio hauetarako legegintza espezifik behar duten guztiak ere, eta atzerritar teknologiaren transferentzia egiteko aldez aurretiko kontratoak behar dituztenak ere ez. Industria sektoreen berrestrukturaketan Estatuak ezarriko dituen planak aurrera eraman eta betetzea Euskal Herriari dagokio.

31. Lurralde, kosta, hirigintza eta etxebizitzen antolaketa. 32.

Trenbideak lehor, itsaso, hibai eta kablezko garraioak, portuak, heliportuak, aireportuak eta Euskal Herriko Meteorologi Zerbitzua,

Konstituzioaren 149-1-20 eta 21 artikuluaren erabakiari kalterik egiteke. Kontratzeko zentroak eta garraio arazoei dagokienez kargarako bukalekuak ere bai.

33. Interes orokorraren legezko kalifikapenik ez duten Lan Publikoak, edo eta berauen betetzeak beste lurralderik ukituko ez dutenak.

34. Kamio-bideei dagozkienetan, Konstituzioaren 148. artikuluaren 1 zenbakiaren 5. apartatuan bildurik dauden konpetentziez gainera,

Herrialde Historikoetako Diputazio Foralek osorik gordeko dituzte beren baitan dituzten erregimen juridiko eta konpetentziak, edo eta, hala nahi izanez gero, Estatutuaren 3. artikuluaren arauera berrartuko dituztenak.

35. Kasino, joko eta apustuak Apuestas Mutuas Deportivas Benéficas deritzenak izan ezik.

36. Turismo eta Kirolak. Aisia eta Atsedena.

37. Euskal Herriko Estatistika, beraren helburu eta konpetentzietarako.

38. Ikusgarriak.

39. Komunitatearen aurrerabidea. Emakume kondizioaren arazoa. Haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika. 11. art. - 1.

Euskadiko Komunitate Autonomoaren konpetentziapekoa da, beraren barrutian, Estatuaren oinarrizko legegintzaren aurrerabide legislatiboa eta beronen beteraztea, ondoko gaiotan:

a) Ingurugiroa eta ekologia.

b) Ezinbesteko desjabetzea, kontratu eta kontzesio administratiboak, guztiok berari dagozkion konpetentzietan, eta Euskal Herriko

Administrazioaren erantzunkizun-sistema.

c) Euskal Herriko arrantza-sektorearen antolaketa.

2. Euskadiko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, halaber, beraren barrutian; ondoko gaion oinarrien aurrerabide legislatiboa eta beronen beteraztea, beti ere beroiek seinalatzen dituzten mugen arauera:

a) Kredito, banka eta aseguroen antolaketa.

b) Oinarrizko baliabideak edo beharrezko zerbitzuak sektore publikoari erreserbatzea, monopoliozkoak direnean bereziri, bai etag ehiengoaren interesak hala eskatzen duenean enpresetan eskua izatea ere.

c) Meatze eta energiarekiko erregimena. Baliabide geotermikoak.

12. art. Euskal Herriko Komunitate Autonomoari ondoko gaietan

Estatuaren legegintzaren beteraztea dagokio:

1. Gartzelei buruzko legegintza.

2. Lanari buruzko legegintza, lan harremanei dagozkienetan Estatuak gaur egun dituen ahalmen eta konpetentziak bere gain hartuz, bai eta,

Estatuaren goi inspekzioarekin batera. lanari buruzko legeak beterazteko haren zerbitzuak eratu, zuzendu eta babesteko ahalmena ere, langileen kualifikatzioa eta hezkuntza osoa bultza daitezen lan-baldintzak gizartearen aurrerabide eta aitzinamenduari egokitzen saiatuz.

3. Jabegoaren Erregistratzaileen, Ganbio eta Burtsako Agenteen eta

Merkatal Korredoreen izendapena. Eta hala behar balitz, berauei dagozkien mugen finkaketan esku izatea.

4. Jabego intelektual eta industriazkoa.

5. Pisuak eta neurriak; metalen kontrastea.

6. Euskal Herrian egingo diren nazioarteko feriak.

7. Komunitate Autonomoaren lurralde barrutiko Estatuaren sektore publikoa, hark, egoki zaizkion kasu eta egitekoetan eskuhartzaile izanik.

8. Gehiengoaren interesekotzat jotako portu eta aireportuak, Estatuak berorien zuzenkako gestioa beretzak erreserbatzen ez duenean.

9. Merkantzia eta bidaztien garraioaren ordenamendua, hasiera eta amaia Komunitate Autonomoaren lurralde barrutian denean, garraio hori

Konstituzioaren 149. artikuluaren 1. apartatuaren 21. zenbakiak dioenez, titulartasur estalaren azpiegituraren bidezkoa izan arren,

Estatuak bere gain hartuko duen zuzenkako beterazteari kalterik egiteke.

10. Itsas salbamendua eta Euskal kostari dagozkion Estatuaren uretan industri isuri eta gai kutsakorren arazoa.

13. art. - 1. Justizi Administrazioari dagokionez, justizia militarra alde batera utzirik, Euskadiko Komunitate Autonomoaren esku egongo dira, bere barrutian, Justizi Boterearen eta Justizi Boterearen

Kontseilu Nagusiaren Lege Organikoek Gobernuari ezagutu, erreserbatu edo gainjartzen dizkion ahalmenak.

2. Lege orokorren arauera, Estatuari ez besteri dagokio, osorik, barkatzeko eskubidea eta Ministraritza Fiskalaren antolaketa eta funtzionamendua.

14. art. - 1. Euskal Herriko jurisdikzio organoen konpetentzia ondoko hauetara hedatzen da:

a) Zibil mailan instantzia eta gradu guztietara, Euskadiko Zuzenbide

Zibil Foralaren gaietan kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak barne direlarik.

b) Gaztigatzeko eta sozial mailan, instancia eta gradu guztietara, kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak izan ezik.

c) Kontentzioso - administratibo mailan eta Komunitate Autonomoak legegintza exklusiboa dueneko gaietan instantzia eta gradu guztietara, beraiek Euskal Herriko Administrazioak diktaturikoak izanez gero, eta lehen instantzian, aldiz, Estatuko

Administrazioak diktaturikoak baldin badira.

d) Euskal Herriko organo judizialen arteko konpetentzi arazoetara.

e) Jabegoaren Erregistroetan sarrera eduki behar duten Euskal

Zuzenbide bereziaren dokumentuen kalifikapenari buruzko errekurtsoetara.

2. Beste gainerantzeko gaietan, Hauzitegi Gorenean legeen arauerako errekurtsoak sar daitezke. Hauzitegi Gorenak, gainera, Euskadiko organo judizialen eta Estatuko besteen arteko arazoak ere erabakiko ditu.

15. art. - Euskal Herriari dagokio, Parlamentuak emandako legeaz, eta

Konstituzioaren 54. artikuluan ezartzen den erakundeari dagokionez, antzeko organo bat sortu eta eratzea, berorren bidez harekin koordinatuz aipaturiko artikuluan diren funtzioak eta Euskal

Biltzarreak gomenda diezazkiokeen beste edonolakoak ere bete ditzan.

16. art. - Konstituzioaren lehen Erabaki Gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140-1-30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspeczioari kalterik egiteke.

17. art. - 1. Konstituzioaren lehen Erabaki Gehigarrian aurrikusten denez, erregimen forala gaurkotzeko prozesuaren bitartez, Euskadiko

Erakundeei, Estatutu honetan zehazten den moduan, zera dagokie, pertsonak eta ondasunak babesteko eta lurralde autonomoaren barruan

Ordenu Publikoa gordetzeko Polizia Autonomoaren erregimena,

Estatuaren Segurtasun-Indarren eta Gorputzen eskuetan, komunitatez kanpotik edo gainetik gertatuko diren polizi zerbitzuak geratzen direlarik, hala nola portuak, aireportuak, kostak, mugak eta aduanak zaintzea, lurralde nazionalean sar-irteten diren espainol zein atzerritaren kontrola, herbestasun, extradizio eta expultsioaren erregimen orokorra, emigrazio eta inmigrazio, pasaporteak, nortasun-dokumentu nazionala, harma eta lehergailuak, Estatuaren agiri fiskala, kontrabandoa eta Estatuari egindako iruzur fiskala.

2. Euskal Polizia Autonomoaren Aginte Gorena Euskadiko Gobernuari dagokio, Diputazio Foralek eta Gorporazio Lokalek izan ditzaketen eskubideei kalterik egiteke.

3. Polizia Judiziala eta funtzio hauek beteko dituzten gorputzak,

Justizi Administrazioaren zerbitzurako eta beronen begipean eratuko dira, beti ere lege prozesaletan datozen neurrien arauera.

Polizia Autonomo eta Estatuaren Gorputz eta Segurtasun-Indarren koordinaketarako, Segurtasunerako Batzarrea eratuko da, Estatuaren eta Komunitate Autonomoaren ordezkari kopuru berdinez osatua.

5. Hasteko, Euskal Herriko Polizia Autonomoak ondokoek osatuko dituzte:

a) Arabako Diputazio Foraleko Miñoien Gorputzak, oraindik dirauenak.

b) Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioen menpean egongo diren Miñoien eta Mikeleteen Gorputzek, prezeptu honen bidez berriro eraikitzen direnak.

Geroago, Euskal Herriko erakundeek goiko apartatu horietan aipatu direnak bateratzea erabaki dezakete, edo eta, hartu dituzten konpetentziak zuzen betezeko eraketa berria egitea.

Guztiori, ordezkaritza eta ohizko eginbideei dagozkienetan, Miñoi eta

Mikeleteen iraupenari kalterik egiteke.

6. Goko zenbakietan jarri direnak erabaki arren, Komunitate

Autonomoan ordenu publikoa gordetzeko, Estatuaren Segutasunerako

Gorputz eta Indarrek hurrengo kasuotan esku izan dezakete:

a) Euskadiko Gobernuak horrela eska diezaienean, haien esku hartzea haren eskabidez berriro utziz.

b) Beren kabuz, Estatuaren interes orokorra larriki konprometaturik aurkitzen dela iruditzen zaienean, artikulu honetako 4. zenbakian aipatzen den Segurtasunerako Batzarrearen inarpena beharrezkoa izango delarik. Parte hartzeko behar gorria balitz Konstituzioak zuzenik gomendatzen dizkien funtzio eta egitekoak betetzeko, Estatuaren

Segurtasun-Gorputz eta Indarrez esku har lezakete, horren erantzule bakarra Gobernua izanik, beti ere Gorte Jeneralei guzti horren berri emanez. Gorte Jeneralak, prozedura konstituzionalaren bidez, berei dagozkien konpetentziez baliatu ahalko dira.

7. Alarma, salbuespen eta setio egoera aldarrika balitez, Euskal

Herriko polizi indar guztiak agintari zibil edo militar egokiaren zuzenkako agindupean jarriko lirateke, gaiok erregelatzen dituen legegintzaren arauera.

18. art. - 1. Barneko Osasuna dela eta Euskal Herriari dagokio

Estatuko oinarrizko legea lege berriz aurrera eramatea eta betetzea.

2. Seguru Soziala dela eta, Euskal Herriari dagokio:

a) Estatuko inarrizko legea berriz aurrera eramatea eta betetzea, berorren erregimen ekonomikoa itxuratzen duten arauak salbu.

b) Seguru Sozialaren erregimen ekonomikoaren gestioa. 3. Berebat dagokio Euskal Herriari farmazi produktoez Estatuaren legeak bete eraztea.

4. Xede horiek lortzeko, bere barrutian, Komunitate Autonomoak organizatu eta administratu ahalko ditu goian aipaturikoez zerikusirik duketen zerbitzu guztiak; Osasun eta Seguru Sozialari dagozkienetan instituzio, erakunde eta fundazioei bere babesa emango dielarik, artikulu honetan harrotzen diren funtzioak eta konpetentziak betetzen diren ala ez jakiteko goren-gorengo inspekzioa

Estatuaren eskutan egongo delarik.

5. Osasun eta Seguru Sozial gaietan hartuko dituzten konpetentziak erabiltzean, Euskal Botere Publikoak interesatu guztien partizipaketa demokratikora bilduko dira, eta baita langileen sindikatoenetara eta enpresarien asoziazioenetara ere, Legeak zertuko duenaren arauera.

19. art. - 1 . Euskal Herriari dagokio giza komunikabideei dagozkienetan Estatuko inarrizko arauen legeria aurrera eramatea,

Konstituzioaren 20. artikuluan agintzen dena beti ere errespetatuko delarik.

2. Titulartasun estatala duten komunikabideei aplikatu behar zaien arautegi bereziari dagokionez, goiko parrafoan aipatu diren gaien bururapena Estatutoarenakin koordinatuko da.

3. Artikulu honetako lehen parrafoan esaten den bezala, Euskal

Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak.

20. art. - l. Euskal Biltzarreak eskaturik, Estatuak Konstituzioari jarraiki Lege Organikoz haren eskutan utziko edo ordezkatuko dituen beste puntu guztietan Euskal Herriak lege-gintzazko eta exekuziozko konpetentziak izango ditu.

2. Euskal Herriko Komunitate Autonomoak Konstituzioko 150-l. artikuluaren arauera delegatzen zaion legeria egokia diktatzeko ahalmena izango du, delako agindu horretan seinalatzen den lebe barrutia Gorte Nagusiek onar dezatenean.

3. Estatutoaren bidez bere esku utzi diren gaiak ukitzen dituzten tratu eta komenioak burutuko ditu Euskal Herriak. Ezin dezake inolako akordio edo komeniok uki Euskal Herriaren atribuipen eta konpetentziarik, Konstituzioko 152-2 artikuluan seinalatzen den prozeduraz egiten ez bada behintzat, berorren 93. artikuluan aipatzen diren tratatuak salbu.

4. Bere konpetentzia soil ez diren gaietan, Estatuak Euskal Herriko

Komunitate Autonomoari ematen dizkion exekuzio funtzioetan sartzen da administratzeko eskubidea halaber, zerbitzuei dagozkien antolaketaren barne arautegiak diktatzekoa ere.

5. Akordioak eta komenioak, berebat aduanetako lege projektoak elaboratzeko garaian, Euskal Herriarentzat interes berezia badute,

Euskal Gobernuari guztiorren berri emango zaio.

6. Baldin eta bestela ezertxo ere esaten ez bada, aurreko artikuluerako konpetentzia guztiak eta Estatuto honetako beste zenbait, Euskal Herriko lurralde hesparruari dagozkio.

21. art. - Bere konpetentzia exklusiboetako gaietan Euskal Herriak duen eskubideak lehentasun osoa izango du beste edozeinen ondoan eta honen ezean bakarrik aplikatuko da Estatuaren eskubidea.

22. art. - 1. Komunitate Autonomoak komenioak zertu ditzake beste

Komunitate Autonomoekin beroien konpetentzia soil diren zerbitzuen gestioa egiteko eta elkarri laguntzeko. Indarrean sartu baino lehen, komenio horien berri Gorte Jeneralei eman behar zaie. Gorte Jeneralek edo eta Ganbaratakoren batek komenioaren berri jakin eta 30 egun barru erreparorik jartzen badute, artikulu honen hirugarren parrafoan aurrikusten den tramitea segitu beharko da. Epe horren barruan erreparorik jartzen ez bada, komenioa indarrean sartuko da.

2. Komunitate Autonomoak komenioak zertu ditzake beste Herrialde

Historiko foralekin beroien konpetentzigai diren zerbitzuen gestioa egiteko eta elkarri laguntzeko, horien berri Gorte Jeneralei ematea beharrezkoa delarik. Berri eman eta handik 20 egunetara komenioak indarrean sartuko dira.

3. Komunitate Autonomoak zertu ditzake kooperazio akordioak. Beste

Komunitate Autonomo batzurekin ere Gorte Jeneralen baimena aldez aurretik izango delarik.

23. art. - 1. Euskal Lurraldean Estatuko Administrazio zibila

Komunitate Autonomoaren hesparru geografikoari egokituko zaio.

2. Konstituzioko 154. artikuluak dioen bezala, administrazio hori

Gobernuak izendaturiko Ordezkari batek zuzendu eta koordinatuko du, hala behar izanez gero, Komunitate Autonomoaren Adminstrazio propioarekin.

II BURUA (Euskal Herriko botereez) ATARIKO KAPITULUA

24. art. - 1. Euskal Herriaren botereak Biltzarre, Gobernu eta bere

Lehendakariaren bidez mamituko dira.

2. Herrialde Historikoek beren erakunde foralak konserbatu eta antolatu egingo dituzte Estatuto honen 3. artikuluan erabakitzen denaren arauera.

I KAPITULUA (Euskal Biltzarreaz)

25. art. - 1. Euskal Biltzarreak ahalmen legislatiboa izango du, bere presupostuak onartuko ditu eta Euskal Gobernuaren ekintza bultzatu eta kontrolatuko. Guztiori Estatuto honen 37. artikuluan aipatzen diren erakundeen konpetentziei kalterik egiteke.

2. Biltzarrea ukiezina da.

26. art. - 1. Euskal Biltzarrea osatuko duten ordezkariak zenbaki berdinez hautatuak izango dira Herrialde Historiko bakoitzetik, hauteskunde orokor, lokabe, zuzen eta sekretoaren bidez.

2. Hauteskunde barrutia Herrialde Historikoari berari dagokiona da.

3. Herrialde Historiko bakoitzean hauteskundeak egiteko erabiliko den irizpidee errepresentazio proportzionalarena izango da.

4. Euskal Biltzarrea lau urtez behin hautatuko da.

5. Euskal Herriko Hauteskunde Lege batek erregulatuko du bere kideen hautapena eta bere barrutian halako postu eta kargurako postuan edo karguan egoteko notbait ez-hautagarri eta ez-konpatible izateko arrazoiak seinalatuko du.

6. Euskal Biltzarreko kideak ukiezinak izango dira beren kargugintzan azalduko dituzten boza eta iritziak medio.

Horien aginpideak dirauen bitartean, Komunitate Autonomoaren hesparruan egin delitoengatik, ezingo da beroiek atxilotzerik nahiz gordetzerik izango, delito nabarien kasuan ez bada, hobenduri diren, preso hartu, hauzitan sartu eta juzkatu behar diren ala ez erabakitzea Euskal Herriko hesparrutik kanpora, beroiek izan dezaketen erantzukizun penala Hauzitegi Goreneko Penal Aretoan eska daiteke.

27. art. - 1. Biltzarreak, bere bazkideen artetik, Lehendakaria,

Mahaia aukeratuko ditu, eta Diputazio iraunkor batek Plenoan eta

Batzordeetan ihardungo du.

Biltzarreak bere barne araudia zehaztu eta finkatuko du, bazkideen gehiengo absolutuz onartu beharko delarik. Biltzarreak bere aintzin-kontua onartuko du eta bere pertsonalaren Estatutoa.

2. Bilerak egiteko denboraldi arruntak urtean gutxienez zortzi hilabete iraungo du.

3. Ganbarak bilera bereziak egin ditzake, baldin eta Gobernuak,

Diputazio Iraunkorrak nahiz bazkideen herenak hala eskatzen badute.

Bilera berezietara deitzeko, eguneko gai zerrenda eman beharko da eta hura agortu ondoren, bukatutzak emango dira.

4. Legegintzaren iniziatiba honako hauei dagokie: Biltzarreko bazkideei, Gobernuari eta Estatuto honetako 37. artikuluan aipatzen diren erakunde errepresentatiboei, legeak agintzen duen gisan.

Biltzarreko bazkideek eskubidea izango dute, bai Plenoan bai

Batzordeetan, galderak, eskariak, interpelazioak eta mozioak egiteko, arautegian erabakiko denaren arauera. Lege proposamendua egiteko herri iniziatiba, Euskal Biltzarreak tramitatu beharko duenean, honek berak erregulatuko du lege bidez, Konstituzioko 83. artikuluan aurrikusten den Lege Organikoan finkatuko denaren arauera.

5. Euskal Gobernuko lehendakariak aldarrikatuko ditu Biltzarrearen legeak. eta berorrek aginduko du beroien argitalpena «Euskal Herriko

Aldizkari Ofizialean» legeak onartu eta hamabost egun barru, bai «Boletin Oficial del Estado»-n ere. Indarrean noiz sartuko diren jakiteko, «Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean» artara eman zeneko eguna izango da kontutan.

28. art. - Gainera, Euskal Biltzarreari dagokio:

a) Euskal Herriko ordezkari izango diren senadoreak izendatzea,

Konstituzioaren 69.5 artikuluak dioenez, horretarako Euskal

Biltzarreak berak emango duen lege batez seinalatuko duen prozeduraren arauera.

b) Estatuko Gobernuari legegai bat eskatzea edota Kongresoko mahaiari lege proposamen bat bidaltzea Euskal Biltzarreko bazkideak Ganbara horren aurrean delegatuz proposamena defenda dezaten.

c) Inkonstituzionalitarearen errekurtsoa jartzea. II. KAPITULUA (Euskal Gobernua eta Lehendakaria)

29. art. - Euskal Herriko funtzio exekutibo eta administratiboak bere eskutan dituen organo kolegiatua Euskal Gobernua da.

30. art. - Gobernuaren atribuzioak eta bere organizazioa, Lehendakari batengan eta Kontseilariengan oinarriturik, halaber beronen bazkideen

Estatutoa, Biltzarreak erregulatuko ditu.

31. art. - 1. Euskal Gobernua bertan behera geratzen da Biltzarre nagusirako hauteskundeak egin ondoren, Biltzarreak bere konfidantza kentzen dionean, edota Lehendakaria hiltzen denean.

2. Uzten duen Gobernua funtziotan jarraituko da harik eta Gobernu berriak kargu berria hartu arte.

32. art. - 1. Gobernuak gorputz bakar emango du bere egintzen politikoa Euskal Biltzarrearen aurrean, horretaz apar te bazkide bakoitzak bere gestioaren erantzukizun zuzena duelarik.

2. Gobernuko Lehendakaria eta bazkideak, aginpidean dirauen bitartean, Komunitate Autonomoan egin delitoengatik, ezingo dira atxilotzerik eta gordetzerik izango, delito nabarien kasuan ez bada, hobenduri diren, preso hartu, hauzitan sartu eta juzkatu behar diren ala ez erabakitzea Euskal Herriko Justizi Hauzitegi Gorenari dagokiolarik. Euskal Herriko barrutitik, kanpora, beroiek izan dezaketen erantzukizun penala eskatu ahalko da Hauzitegi Goreneko

Penal Aretoan.

33. art. - 1. Gobernuko Lehendakaria Euskal BiItzarreak hantatuko du bere bazkideen artetik, Erregeak izendatuko duelarik.

2. Lehendakariak hautatu eta bereziko ditu Gobernuko bazkideak berauen ihardunbidea zuzenduz. Halaber berak du Euskal Herriko ordezkaritza gorena eta Estatuaren ordezkaritza arrunta lurralde honetan.

3. Euskal Biltzarrearen lege batez erabakiko da lehendakaria hautatzeko modua, beraren atribuzioak, baita Gobernuaren eta

Biltzarrearen arteko harremanak ere.

III. KAPITULUA (Justizi Administrazioa Euskal Herrian)

34. art. - 1. Euskal Herriko Justizi Administrazioaren antolaketa, zeinak gailurrean Hauzitegi Nagusi bat izango baitu Komunitate

Autonomo osoan konpetentzia izango duena, berorren aurrean agortuko direlarik bata bestearen ondoko prozeso eskabideak. Botele

Judizialaren Lege Organikoan datorrenaren arauera egituratuko da.

Konstituzioko 152. artikuluan erabakitzen denari jarraiki Komunitate

Autonomoak probintziak baino ingurune txikiagoa duten barruti judizialak eratzen parte hartuko du, bai beroien hiriburua seinalatzen ere, dena-den horren muga finkatuz.

2. Euskal Herriko Justizi Hauzitegi Goreneko Presidentea Erregeak izendatuko du.

3. Komunitate Autonomoaren barrutian ekintza herritarren ihardunaldiei erraztasunak emango zaizkie bai Justizi Administrazioan parte hartzen utzi ere Epaimahaia eraikiz, prozeso legeak erabakitzen duen prozeso penalen erara eta arauera

35. art: - 1. Magistratu, Epaikari eta Idazkarien izendapena Botere

Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lege

Organikoetan aurrikusten den bezalaxe, egingo da, Euskal Zuzenbide

Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emanez, izatasuna eta auzotasuna de la eta, salbuespenik egin gabe.

2. Komunitate Autonomoaren eskakizunei jarraiki, organo konpetenteak deia zabalduko du lehiaketa eta oposizioetara Euskal Herriko

Magistratu, Epaikari eta Idazkarien postu hutsak betetzeko, Botere

Judizialaren Lege Organikoak agintzen duen bezala. Lehialeta eta oposizio horietan hutsik geratuko liratekeen postu hutsak Euskal

Herriko Justizi Hauzitegi

Gorenak beteko lituzke, honelako kasuetarako Botere Judizialaren Lege

Organikoan aipatzen diren arauak aplikatuz.

3. Bere eremuan Komunitate Autonomoari dagokio Justizi Administrazio zerbitzuko pertsonala eta bere funtzionamendurako behar diren medio materialak eta ekonomikoak hornitzea, Botere Judizialaren ege

Organikoak Leskubide hori Gobernuaren eskutan uzten duen hitz beretan, pertsonala hornitzeko sistemetan Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emango zaielarik.

4.- Komunitate Autonomo eta Justizi Ministeritzaren artean behar besteko bolagorazioa izango da Euskal Herriak hartu duen konpetentzia guztik gestio egokiz betetzeko.

36. art. - Euskal Polizia autonomoa, Polizia Judizial gisa ari denean, Justizi Administrazioaren zerbitzuko eta dependentziaren barruan egongo da, prozesu legeetan agintzen den arauera.

IV. KAPITULUA (Lurralde Historikoen Instituzioei buruz)

37. art. - 1. Herrialde Historikoen organo foralak horietako bakoitzaren erregimen juridiko propioaren arauera antolatuko dira.

2. Estatuto honetan erabakitakoak ez darama zerez Herrialde Historiko bakoitzaren erregimen foral bereziaren izaeraren eta erregimen pribatiboen konpetentzien edukiaren aldakuntzarik.

3. Nolanahi ere, konpetentzia esklusiboak izango dituzte, bakoitzak bere lurraldean, ondoko gai hauei dagokienez:

a) Beren instituzio propioen antolamendu, erregimen eta ihardunbidea.

b) Beren presupostuen prestaketa eta onarpena.

c) Probintziako neurrien barruan dauden hesparru supramunizipaleko lurraldeen mugaketa.

d) Probintzia eta Udaletako ondasunen erregimena, nahiz daitezen publikoak edo patrimonialak, propioak edo komunalak. e) Udaletako hauteskunde erregimena.

f) Estatuto honetan seinalatuko diren guztiak edo beroien eskutan utziko direnak:

4. Beren esku izango dute, baita ere, beren lurralde barrutian,

Euskal Biltzarreak zehaztutako gaien aurrerabidea eta burutzea.

5. Lurralde Historikoen ordezkaritza organoak hautatzerakoan, hauteskunde orokor, lokabe, zuzen, sekreto eta proportziozko ordezkaritzazko irizpideak erabilido dira, lurralde bakoitzeko zona guztien ordezkaritza egokia emango duten hauteskunde hesparruak antolatuz.

V. KAPITULUA (Euskal Herriko ahalmenen kontralari buruz)

38. art. - 1. Euskal Biltzarrearen legeak, beren konstituzionalitatearen kontrolerako Hauzitegi Konstituzionalari menpekotuko zaizkio bakarrik.

2. Konstituzioko 150.1 artikuluan aurrikusten diren supuestoetan artikulu berorretan esaten denaren arauera jokatuko da.

3. Euskal Herriko administrazio eta exekuzio organoetatik etorririko ekintza, akordio eta arau reglamentarioak errekurri-garri izango dira jurisdikzio kontentzioso - administratiboaren aurrean.

39. art. - Komunitate Autonomoaren eta Herrialde Historiko bakoitzaren instituzioen artean sor daitezkeen liskarrak Euskal

Gobernuak eta interesaturik dagoen lurraldeko Diputazio Foralak erdibana izendatutako ordezkariek osaturiko eta Euskal Herriko

Justizi Hauzitegi Goreneko presidenteak presiditutako arbitro batzorde baten erabakiari menpetuko zaizkio, Euskal Biltzarrearen lege batek erabakiriko prozeduraren arauera.

III BURUZ (Hazienda eta Ondarea)

40. art. - Berari dagozkion eginbehar eta finantziaketak egokienik buru ditzan Euskal Herriak bere Hazienda Autonomoa izango du.

41. art. - 1. Estatu eta Euskal Herriaren arteko zerga mailako harremanak, aintzinako erara, Kontzertu ekonomiko eta Komenio sistemaz erregulatuak izango dira.

2. Kontzertu Erregimenaren edukiak ondoko printzipio eta oinarriak errespetatuko ditu eta beroiei egokituko zaie: a) Herrialde

Historikoetako instituzio bidezkoek, bere hesparruan, zerga erregimena mantendu, ezarri eta erregulatu ahal izango dute, Estatuaren egitura orokor inpositiboari, kontzertu berean Estatuarekin koordinazio, fiskal armonizazio eta kolaborazioa izateko agertzen diren arauei eta Komunitate Autonomoaren barruan helburu berdinak Iortzeko euskal Biltzarreak diktatuko dituenei kasu eginez. Kontzertua Legez onartuko da.

b) Zerga guztien exakzio, gestio, likidazio bilketa eta inspekzioa,

Aduanaren Errentan sartzen direnak eta gaurregun Monopolio Fiskalen bidez biltzen direnak izan ezik, Herrialde Historiko bakoitzean, bertako Diputazio Foralek egingo dute, guztiori Estatuarekin behar den kolaborazioaren eta beronen goi-goiko inspekzioaren kaltetan izan gabe.

c) Herrialde Historikoetako erakunde konpetenteek gisako akordioak hartuko dituzte Estatuak lurralde komunari aplikatzea erabakiko dituen exzepzio eta koiuntural jitezko arau fiskalak bakoitzak bere lurraldean aplika ditzan, haietan hain bat denbora egingo dutelarik zutik hemengoetan.

d) Euskal Herriak Estatuari egingo dion aportazioa gopuru oso bat izango da, eta komunitate autonomoak bere gain hartzen ez dituen

Estatuak hartutako kargen kontribuzio gisa lurralde bakoitzak emandako gopuruez osatuko da.

e) Aipaturiko gopuru osoa osatzen duten lurralde bakoitzari dagozkion gopuruak izendatzeko eta erabakitzen diren epeetan berritzeko, batzorde mixto bat osatuko da, zein alde batetik Diputazio Foral bakoitzeko ordezkari batez eta Euskal Gobernuko beste hainbestez eta, bestetik, Estatu Administrazioko beste hainbeste ordezkariz osatuko baita. Honela ematea erabakiko den gopurua Lege onartua izango da Kontzertuan seinalatuko den aldioro, urtekal gaurkotu daitekeelarik Kontzertuan seinalatuko den prozeduraz.

f) 138. eta 156. artikuluetan aipatzen den solidaritate printzipioaren arauera aplikatu da Kontzertu erregimena.

42. art. - EuskaI Herriko Hazienda Orokorraren sarrerak honela izango dira:

a) Herrialde Historikoak Euskal Herriko presupostu gastuetarako egindako kontribuzioaren adierazgarri bezala Diputazio Foralek emandako emaitzak. Euskal Biltzarreko lege baten erabakiko ditu banaketa berdintasunerako irizpide eta Herrialde Historiko bakoitzaren aportazioak erabaki eta emateko erabiliko den prozedura.

b) Euskal Biltzarreak erabakiko dituen Komunitate Autonomoaren zerga propioen etekinak, Komunitate Autonomoen finantzaketaz Konstituzioko

157. artikuluan eta Lege Organikoan esaten denaren arauera.

c) Territorioen arteko Konpentsazio Fondotik egindako transferentziak eta Estatuko presupostu orokorren kargura eta kontura beste zenbait emaitza.

d) Bere patrimoniotik sorturiko etekinak eta eskubide pribatuzko sarrerak.

e) Kredito operazioen eta Zor emisioen produktoa.

f) Konstituzioan eta Estatuto honetan. erabakitakoaren arauera antola daitekeen beste edozein sarrera.

43. art. - 1. Euskal Komunitate Autonomoaren jabegoarenak izango dira aurrerantzen Komunitate honek bere gain hartu dituen zerbitzu eta konpetentziekin zerikusirik duten Estatuaren edo eta beste organismo publikoen eskubideak eta ondasunak.

2. Euskal Biltzarreak erabakiko du eskubide eta ondasun horien jabegoa edo erabilpena Euskal Herriko zein organori utziko zaion.

3. Euskal Biltzarrearen lege batek erregulatuko du Euskal Herriko ondarearen administrazio, defentsa eta kontserbazioa. 44·art. -

Euskal Herriko presupostu orokorrek bere barne hartuko dituzte aktibitate publiko orokorraren diru sarrera eta gastuak; Euskal Gobernuak elaboratuko ditu eta Euskal Biltzarteak onartuko berak ezartzen dituen arauen arauera.

45. art. - 1. Euskal Herriko Komunitate Autonomoak inbertsio gastuak finantzatzeko zor publikoaren agiriak eman ditzake.

2. Emisioen gopurua eta ezaugarriak politika kreditiziaren antolaketa orokorraren arauerakoak izango dira eta Estatuaz kolaboratuz egingo.

3. Emango diren tituluak, ondorio guztietarako, fondo publiko bezala joko dira.

IV BURUA (Estatutoaren erreforma)

46. artikulua. - 1. Prozedura honi jarraiki egingo da Estatutoaren erreforma:

a) Euskal Biltzarreari dagokio aurrea hartzea, bere bazki-deetako bostetik batek Euskal Gobernuari edo Espainol Estatuko Gorte

Jeneralei proposatu ondoren.

b) Euskal Biltzarreak, gehiengo absolutuz, onartu behar du proposapena.

c) Dena dela, ezinbestekoa da Lege Organikoaren bidez Estatuko Gorte

Jeneralen onarpena.

d) Azkenik, referendumaren bitartez hautesleek ontzat eman beharko dute.

2. Estatuak espreski beronen eskutan ordezkatu eta gero, Euskal

Gobernuak badu eskubiderik artikulu honen gai diren referendumetara dei egiteko.

47. art. - 1. Aurreko artikuluan besterik erabaki arren, erreformaren helburua eta xedea Euskal Herriko botereen antolaketaren aldaketa soila litzatekeenean, eta Komunitate Autonomoaren eta Estatuaren arteko harremanekin zerikusirik ez lukeenean edo eta Herrialde

Historikoen erregimen foral propioek ukituko ez lituzkeenean, ondoan esango den bezala jokatuko da:

a) Erreforma proiektoa Euskal Parlamentuak elaboratuko du.

b) Gorte Jeneralei eta Junta Nagusiei aholkua eskatuko zaie.

c) Aholkua eskatu ondoko hogeita hamar egunetan erreformaz ukiturik gertatuko litzatekeen organorik agertzen ez bada, behar diren baimenak lortu ondoren, proposatu den testuaz referendum egiteko deia zabalduko da.

d) Azken buruan, Lege Organikoaren bidez emango den Gorte Jeneralaren onarpena galdegingo da.

e) c) letran seinalatu den epean kontsulta egin zaien organoetako batzuek erreformaz ukiturik geratu direla aditzera ematen badute 46. artikuluan aurrikusten den prozedurari helduko zaio, aipatu artikuluko 1 zenbakiko a) eta b) apartatuetako tramiteak bete direla joko delarik.

2. Konstituzioko agindu iragankor laugarrenean aurrikusten den hipotesia ematen bada, Kongresoak eta Senatuak, elkarrekin bilerari bildurik eta beroien artean onartuko edo aukeratuko duten prozedura legezkoaren arauera, gehiengo absolutuz, Estatutoaren erreformarako

46. artikuluan datozen betebeharretatik zein aplikatuko diren erabakiko dute, dena den, beharrezkoa izango delarik organo foral konpetentearen onarpena, lege organikoaren bitartez Gorte Jenerales onarpena eta ukiturik geratu diren Herrialde guztietako referenduna.

3. Estatutoaren 17. artikuluko 6. zenbakian datorren b) letraren bigarren intzisoa bazter utz daiteke baldin eta horretarako Kongreso eta Senatuko bostetik hiruren gehiengoa bada, eta behar diren baimen guztiekin eta referendumara deitu ondoren, Euskal Biltzarreak onartzen badu.

AGINDU GEHIGARRIA

Estatuto honetan finkatu den erregimen autonomikoaren onarpenak ez du esan nahi, Euskal Herriari herri gisa historian barrena dagozkiokeen eskubideei uko egiten zaienik, ordenamendu juridikoak erabakitzen duenaren arauera gaurkotu daitezkeelarik.

AGINDU IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa. - Estatutoa erabat onartu eta 60 egun baino lehenago,

Eusko Kontseilu Nagusiak Euskal Biltzarrea aukeratzeko hauteskundeak egin eraziko ditu, deia zabaldu eta ondoko lau hilabeteetan ospatuko direlarik.

Halarik, Komunitate Autonomoa osatzen duen Herrialde Historiko bakoitzak, bere hauteskunde barrutia eratuko du Alderdi politiko, horien koalizio eta talde elektoralek bere hautagiak aurkez ditzakete hauteskunde barruti bakoitzean, beti ere zerrenda itxi eta blokeatuetan. Eskainuen banaketa, sistema proportzionalez egingo da.

Barruti bakoitzean hogei Parlamentari izango dira.

Hauteskundeak ospatu ondoan, hamabost egun baino lehenago, Eusko

Kontseilu Nagusiak arestian hautatua izan den Biltzarrea bileraziko du Euskal Gobernuko Lehendakaria aukera dezan.

Lehendakariak, hautatua izateko, lehenbiziko bozketan, Ganbararen gehiengo absolutua behar du, eta lortzen ez baldin badu, gehiengo sinplea ondokoan edo hurrengoetan.

Biltzarrea eraiki eta ondoko hirurogei egunetan Gobernuko

Lehendakaria oraindik aukeratu gabe baldin bada, Ganbara desegin eta hauteskunde berriak egingo dira.

Besterik ezinean eta ordezko gisa 1977ko ekainaren 15ean hauteskunde orokorrak erregulatzeko eman ziren arauak aplikagarri daitezke, halaber oraino indarrean dagoen Diputatuen Kongresoko Arautegia.

Bigarrena. - Estatuto honen arauera Komunitate Autonomoari dagozkion konpetentziak eta horien ariketarako behark diren medio pertsonalak eta materialak beronen esku nola utziko diren jakiteko, Euskal

Gobernua eraiki eta hilabete baino lehenago. Euskal Biltzarre eta

Estatuko Gobernuko ordezkari gopuru berdinez osaturik dagokeen

Batzorde mixtoak arau zehatzak emango ditu, behar diren transferentziak banatuz.

Estatuto hau indarrean sartuko delarik, behin betiko transferiturik dirateke ordurako Eusko Kontseilu Nagusiaren eskutan utzi ziren konpetentzia eta errekurtso guztiak.

Transferentziak egin diren zerbitzu estatal edo beste edozein erakunde publikotan adskribaturik zeuden funtzionari eta pertsonek transferentzia egin orduan zituzketen moeta, maila eta guztietako eskubideak izango dituzte.

Hirugarrena. - 1. Irakaskuntzaren alorrean egin beharreko transferentziak, bai ondareei eta bai pertsonei dagokienez, zeinekin betetzen baititu Estatuak bere zerbitzuak gaurregun Euskal Herrian:

Bigarren Agindu Iragankorrean sortzen den Transferentzi Batzorde

Mixtoak ezarriko dituen egitarau eta kalendarioaren arauera egingo dira.

2. Irakaskuntzako zerbitzuen eskualdaketa, Komunitate Autonomoari egingo zaio, edo eta Diputazio Foralei, hala beharrez gero.

Laugarrena. - 17. artikuluan aurrikusten denaren arauera sortuko den

Seguritate Juntak erabakiko ditu Polizi Autonomoko Gorputzen

Estatutoa, Arautegia, hornizioak, zenbakia, egitura eta nondik nola bildu beharrekoa. Horien buruak, Estatuko Seguritate Gorputzetatik eta Indar Harmatuetako Buruzagi eta Ofizialen artetik hautatuak izango dira, zeinak beren zerbitzuak gorputz horietan prestatzen dituzten bitartean Komunitate Autonomoen Polizi Legeak aurrikusten duen egoera administratiboaren mendean egongo baitira, edo Defentsa eta Barne Arazoetako Ministeritzek erabakiko dutenaren mendean, azken kasu honetan militar forutik at geldituko liratekeelarik. Harma lizentziak, beti ere, Estatuari dagozkio.

Bostgarrena. - Estatuto honen aplikapenerako sortuko den

Transferentzi Batzorde Mixtoak burutuko ditu komenio egokiak, zeinen bidez Komunitate Autonomoak bere esku hartuko baitu Seguru Sozialaren erregimen ekonomikoaren gestioa, beti batasunezko joerarekin eta solidaritatezko printzipioari jarraiki, gestio ordenatu batetarako komenio horietan erabakiko diren prozedura, epe eta konpromezuei jarraituz.

Seigarrena. - 19.2 artikuluan aurrikusten dena burutzeko, koordinaketa bat egingo da, baldin eta Estatuak, kontzesio gisa,

Euskal Komunitate Autonomoari tituluz estatala izango litzatekeen telebistako kanale berri bat erabiltzeko ahalmena emango balio.

Kanale horrek Euskal Herriaren hesparrura mugatu beharko luke, eta aipatu kontzesioak aurrikusten duen eran gainera.

Zazpigarrena. - 1. Estatuto honek aipatzen dituen oinarrizko legeak edo lege orokorrak Gorte Jeneralek elaboratzen ez dituzten bitartean, edo eta Euskal Biltzarreak bere konpetentziako gaiei buruz legerik ematen ez duen bitartean, oraindaino indarrean dirauen Estatutuaren legeek jarraituko dute aurrerantzean ere gai horiei buruz, guztiorien burutzea Komunitate Autonomoaren esku egongo delarik Estatuto honetan aurrikusten diren kasuetan bederen.

2. Estatuto honen 23.2 artikuluan aurrikusten denak, ez du trabarik suposatuko beren jite propioarengatik, eta lurralde desparruari dagokionez, Estatuko Administrazio Zibilaren zenbait zerbitzuk bere prestamenerako eska ditzakeen berezitasunentzako.

Zortzigarrena. - Estatuto hau onartu ondoren ospatuko den lehen

Kontzertu Ekonomikoa, Arabarentzako indarren dirauen Kontzertu

Ekonomikoaren eduki materialean inspiratuko da, probintziarentzat inolako kalterik suposatu gabe, eta bertan ez da kontzertatuko alkoholei buruzko Estatuaren inposaketarik.

Bederatzigarrena. - Behin Estatuto hau onartzen duen Lege Organikoa aldarrikatuz gero, Eusko Kontseilu Nagusiak har dezake, hala nahi izanez gero, bere izentzat «Euskal Herriko Gobernu Probisional» deitura, orain arteko funtzio eta erregimen juridiko berarekin ordea,

Lege horren lehen Agindu Iragankorrean aurrikusten dena bete arazi dadin arte. Orregaitik,

Espainiar guziei, giza banako eta agintari, Lege Organiko au onartzen eta onartu-araztea agintzen diet.

Madrileko Errege-Jauregian, mila bederatzireun ta irurogeta emeretziko abenduak amazortzi.

JUAN KARLOS, E. Gobernu Lehendakariak,

ADOLFO SUAREZ GONZALEZ («Estatuko Aldizkari Ofiziala», 306 z , 1979ko abenduaren 22)


Azterketa dokumentala