Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

2. zk., 2023ko urtarrilaren 3a, asteartea

N.º 2, martes 3 de enero de 2023


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
36
36

AGINDUA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2023-2024 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

ORDEN de 21 de diciembre de 2022, del Consejero de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión, y se aprueban las Instrucciones para la admisión de alumnos y alumnas para el curso académico 2023-2024, en Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria, en centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en centros privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntzako eskumena duen sailaren agindupeko ikastetxe publikoetan eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe pribatuetan, baita oinarrizko lanbide heziketa ematen den udalaren ikastetxe publikoetan ere, ikasleak onartzea nahiz eskolatzea arautzeko urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 10. artikuluan (duela gutxi aldatu da 132/2022 azaroaren 2ko Dekretuaren bidez) ezartzen denaren arabera, urtero, hezkuntzako eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez, eskabideak aurkezteko epe komuna irekiko da eta prozedurako hurrengo faseei dagozkien epeak ezarriko dira.

En el artículo 10 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan Formación Profesional Básica, recientemente modificado por el Decreto 132/2022, de 2 de noviembre, se señala que, anualmente, mediante Orden del Consejero o Consejera del Departamento competente en materia de educación, deberá abrirse el plazo común de presentación de solicitudes y fijarse los plazos correspondientes a las sucesivas fases del procedimiento.

Bestalde, 1/2018 Dekretua aldatzeko 132/2022 Dekretuak, azaroaren 2koak, zenbait aldaketa sartzen ditu ikasleak onartzeko prozesuan, eta garrantzitsuenetako bat da hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasletzat jotzea, besteak beste, ikasteko hizkuntza ez dakitenak, hezkuntza- eta gizarte-zaurgarritasun egoeran daudenak edo hezkuntza-sisteman berandu sartu direnak. Alde horretatik, dekretu horrek, indarreko oinarrizko araudiarekin bat, xedatzen du mota horretako ikasleentzat plaza-erreserba bat ezartzeko derrigortasuna egikaritu behar dela ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen ehunekoa kontuan hartuta, ikastetxean mota horretako ikasleen ehunekoa ez handitzeko xedearekin.

Por otro lado, el Decreto 132/2022, de 2 de noviembre, de modificación del Decreto 1/2018, introduce algunas variaciones en el proceso de admisión del alumnado, siendo una de las más importantes la consideración como alumnado con Necesidades Específicas de Apoyo Educativo a aquel que, entre otros aspectos, desconoce la lengua de aprendizaje, se encuentra en situación de vulnerabilidad socioeducativa o se incorpora tardíamente al sistema educativo. En este sentido, el mencionado decreto, de acuerdo a la normativa básica en vigor, establece que la obligatoriedad de establecer una reserva de plazas para este tipo de alumnado se debe hacer efectiva teniendo en cuenta la proporción de alumnado con Necesidades Específicas de apoyo Educativo que tiene cada centro, con el fin de no aumentar la proporción de este tipo de alumnado en el centro.

Halaber, 132/2022 Dekretuak azpimarratzen du garrantzitsua dela eskolako plazen eskaintza eskolatze-behar errealetara egokitzea, eskaintza gehiegi edo gutxiegi egotea ekiditeko. Laburbilduz, eskaintzaren planifikazioak eta onartzeko prozesua arautzen duten mekanismoek aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatu behar dute funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko guztien artean, ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste batzuengatik bereiztea ekiditeko.

En el mismo sentido, el Decreto 132/2022 también incide en la necesidad de que la planificación de la oferta de plazas escolares se ajuste a las necesidades reales de escolarización, evitando tanto la sobreoferta como la infraoferta. En suma, tanto la planificación de la oferta como los mecanismos que regulan la admisión deben contribuir a una distribución equilibrada de la diversidad y de la vulnerabilidad entre todos los centros sostenidos con fondos públicos, a fin de evitar la segregación del alumnado por razones socioeconómicas o de otra naturaleza.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin ordaindutako ikastetxeetan, 2023-2024 ikasturteko ikasleak onartzeko prozesuan bete beharko diren egutegia eta prozedura-arauak ezarri behar dira. Horrenbestez, hau

Por tanto, se debe establecer el calendario y normas de procedimiento a que deberá ajustarse la admisión del alumnado en centros sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el curso académico 2023-2024. En su virtud,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Ámbito de aplicación.

Agindu hau aplikagarria izango da Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan, honako hauetan:

La presente Orden será aplicable a los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y a los centros privados concertados en:

– Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren ikasturtea (2 urteko gelak),

– el tercer curso del primer ciclo de Educación Infantil (aulas de 2 años),

– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa,

– el segundo ciclo de Educación Infantil,

– Lehen Hezkuntza eta

– en Educación Primaria y

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

– en Educación Secundaria Obligatoria.

Halaber, aplikagarria izango da soilik Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxe pribatu baimenduetan, ikasleak onartzen badituzte urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat.

Así mismo, será aplicable a los centros privados autorizados que solo impartan primer ciclo de Educación Infantil y que admitan a su alumnado ateniéndose a lo dispuesto en la Disposición Adicional Primera del Decreto 1/2018, de 9 de enero.

2. artikulua.– Eskatzaileak.

Artículo 2.– Solicitantes.

1.– Aurreko artikuluan zehaztutako edozein ikastetxetako 2 urtekoen gelan sartu nahi duten ikasleek onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute, baita ikastetxe horietan lehen aldiz sartu nahi dutenek ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Halaber, jada eskolatuta egonda ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek, edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek, onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute, aipatutako edozein maila edo etapa ikasteko.

1.– Deberán participar en este proceso de admisión las alumnas y alumnos que deseen ser admitidos en un aula de 2 años en cualquiera de los centros especificados en el artículo anterior, así como los que deseen acceder por primera vez a alguno de estos centros en cualquier curso del segundo ciclo de Educación Infantil, así como a cualquier curso de Educación Primaria o Educación Secundaria Obligatoria. Asimismo, deberán también realizar solicitud en este proceso de admisión aquellos alumnos y alumnas que estando escolarizadas deseen o deban cambiar de centro escolar o de modelo lingüístico para cursar cualquiera de los niveles o etapas mencionadas.

3. artikulua.– Ikastetxe berean jarraitzeko bermea.

Artículo 3.– Garantía de continuidad en el centro.

Automatikoki bermatuko da ikastetxe bereko etapa eta maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea, eta, ondorioz, ez da onartzeko eskaerarik egin beharko, 2 urteko gela batera sartzeko izan ezik.

La continuidad de los estudios en los diferentes niveles y etapas en el mismo centro se garantizará de forma automática y, por tanto, no requerirá solicitud de admisión, salvo cuando se trate de acceder a un aula de 2 años.

4. artikulua.– Ikasleen onarpena atxikitutako ikastetxetan.

Artículo 4.– Admisión de alumnado en sus centros adscritos.

1.– Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra eta hizkuntza-eredua bera badira. Hala ere, horrek ez du esan nahi ezin denik onartzeko eskaerarik aurkeztu beste ikastetxe edo hizkuntza-eredu batean. Kasu honetan, ikasleak uko egingo dio ikastetxe eta hizkuntza-eredu atxikian zuzenean sartzeko bermeari, eta 1/2018 Dekretuan eta Agindu honetan ezartzen diren sartzeko baldintza orokorren mende jarriko da.

1.– No es necesario que el alumnado de 6.º curso de Educación Primaria perteneciente a centros públicos de Educación Infantil y Primaria presente solicitud de admisión en 1.º de Educación Secundaria Obligatoria en el Instituto de Educación Secundaria que le corresponda por adscripción, siempre que el centro adscrito sea único y el modelo lingüístico sea el mismo. Ello, sin embargo, no impide que se pueda presentar libremente solicitud de admisión a otro centro o modelo diferente. En este caso, dicho alumnado renunciará a esa garantía de acceso directo al centro y modelo correspondiente por adscripción y se someterá a los criterios generales de admisión regulados en el Decreto 1/2018 y en la presente Orden.

2.– Agindu honen I. eranskinean daude jasota hizkuntza-eredu berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko ikastetxe atxiki bat baino gehiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztiak. Ikastetxe eta eredu horietako ikasleei ezin zaie ikastetxe atxiki bakar bat zuzenean esleitu ikasketekin jarraitzeko, aukera bat baino gehiago baitute. Horregatik, onartzeko eskaera aurkeztu beharko dute Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara pasatzeko.

2.– En el Anexo I a la presente Orden se relacionan los centros públicos de Educación Infantil y Primaria que para un mismo modelo lingüístico cuentan con más de un centro adscrito para cursar la Educación Secundaria Obligatoria. Al alumnado de dichos centros y modelos, al contar con más de una opción, no se le puede asignar automáticamente la continuidad en un único centro adscrito, por lo que deberá presentar solicitud de admisión en el paso de 6.º de Educación Primaria a 1.º de Educación Secundaria Obligatoria.

5. artikulua.– Egutegi komuna: eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak.

Artículo 5.– Calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión.

Egutegi komun hau ezartzen da, eskabideak aurkezteari eta ikasleak onartzeari dagokienez:

Se establece el siguiente calendario común de presentación de solicitudes y plazos del procedimiento de admisión de alumnos y alumnas:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 13tik 24ra bitartean.

a) Presentación de solicitudes y de documentación acreditativa: del 13 al 24 de febrero.

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea eta onartzeko prozesua abiaraztea: martxoaren 14an. Ikusgai, martxoaren 27ra arte.

b) Publicación del listado de solicitantes e inicio del proceso de admisión: el 14 de marzo. Consulta hasta el 27 de marzo.

c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 28an. Ikusgai, apirilaren 4ra arte.

c) Publicación de listas provisionales: el 28 de marzo. Consulta hasta el 4 de abril.

d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Lurralde Ordezkariarekin aurrean: apirilaren 4ra arte.

d) Reclamaciones a las listas provisionales ante la Delegada o Delegado Territorial: hasta el 4 de abril.

e) Eskabidean atzera egitea: apirilaren 4ra arte.

e) Desistimiento de la solicitud: hasta el 4 de abril.

f) Behin betiko zerrenden argitalpena: apirilaren 20an. Ikusgai, maiatzaren 22ra arte.

f) Publicación de las listas definitivas: el 20 de abril. Consulta hasta el 22 de mayo.

g) Lurralde-ordezkariak adjudikatutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 27an.

g) Publicación de las listas de las plazas adjudicadas por el Delegado o Delegada Territorial de Educación: 27 de abril.

h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 22ra arte.

h) Recursos de alzada a las listas definitivas ante la Delegada o Delegado Territorial: hasta el 22 de mayo.

i) Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 2tik 9ra. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.

i) Grabación de datos estadísticos: del 2 al 9 de mayo. Asimismo, en el mes de septiembre, en el plazo que les comuniquen las Unidades de Estadística del Departamento de Educación, deberán validar en dicha aplicación informática los datos estadísticos definitivos de la matrícula.

j) Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 15era arte.

j) Vigencia de la lista de espera: hasta el 15 de septiembre.

k) Plazen erreserbaren iraunaldia: irailaren 15era arte.

k) Vigencia de la reserva de plazas: hasta el 15 de septiembre.

6. artikulua.– Onartzeko prozesuari buruzko jarraibideak.

Artículo 6.– Instrucciones sobre el procedimiento de admisión.

Agindu honen II. eranskinean jasotzen diren onartzeko prozesuari buruzko jarraibideak onartzen dira.

Se aprueban las Instrucciones sobre el procedimiento de admisión que figuran como Anexo II a la presente Orden.

7. artikulua.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Artículo 7.– Información básica sobre protección de datos de carácter personal.

Aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalak «Ikastetxeetako ikasleen onarpena eta matrikula» izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.

Los datos de carácter personal que consten en las solicitudes y documentación presentada serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada «Admisión y matrícula de alumnado de centros escolares».

Arduraduna: Ikastetxe eta Plangintzaren Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Responsable: Dirección de Centros y Planificación, Departamento de Educación.

Helburua: Araubide Orokorreko Ikasketetako (Haur eta Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa) ikasleen onarpena eta matrikula, EAEko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan. Araubide Bereziko Ikasketetako (Ikasketa artistikoak, Kirol-ikasketak eta Hizkuntza-ikasketak) ikasleen onarpena eta matrikula, EAEko ikastetxe publiko eta pribatuetan.

Finalidad: Admisión y matrícula del alumnado de Enseñanzas de Régimen General (Educación Infantil y Primaria, Secundaria Obligatoria y bachillerato) en centros docentes públicos y privados concertados de la CAE. Admisión y matrícula del alumnado de Enseñanzas de Régimen Especial (Artísticas, deportivas e idiomas) en centros docentes públicos y privados de la CAE.

Legitimazioa:

Legitimación:

Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzeko.

Tratamiento necesario para el cumplimiento de obligaciones legales aplicables.

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

Hartzaileak:

Destinatarios:

Foru-aldundiak.

Diputaciones Forales.

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Otros órganos de la Comunidad Autónoma.

Eskubideak: eskatzaileak eskubidea dute datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Derechos: los solicitantes tendrán derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogerán en la información adicional.

Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web:

Araudia:

Normativa:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML /?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

Reglamento General de Protección de Datos (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

Era berean, eskatzaileek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintzako Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

Asimismo, las personas solicitantes autorizan a la Dirección de Centros y Planificación a comprobar en otros Organismos Públicos la veracidad de los documentos presentados.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

En Vitoria-Gasteiz, a 21 de diciembre de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
2023-2024 IKASTURTEAN HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IKASTETXE PUBLIKO ETA ITUNDUETAN SARTU NAHI DUTEN IKASLEEN ONARTZEKO PROZESURAKO JARRAIBIDEAK
INSTRUCCIONES SOBRE PROCEDIMIENTO DE ADMISIÓN DEL ALUMNADO PARA EL CURSO 2023-2024 EN CENTROS PÚBLICOS Y PRIVADOS CONCERTADOS DE EDUCACIÓN INFANTIL, PRIMARIA, Y SECUNDARIA OBLIGATORIA DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Lehenengoa.– Aplikatu beharreko araudia.

Primera.– Normativa de aplicación.

2023-2024 ikasturterako, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren eta hurrengo ikasturteetako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren II. tituluaren III. kapituluan xedatutakoaren arabera onartuko dira, aurreko Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak emandako idazkeran, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan eta Hezkuntzako sailburuaren 2023-2024 ikasturterako izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna, onartzeko epea eta ikasleak onartzeko jarraibideak ezartzen dituen Aginduan xedatutakoaren arabera egingo da. Halaber, aplikagarria izango da soilik Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxe pribatu baimenduetako 2 urteko geletan, ikasleak onartzen badituzte urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat.

La admisión del alumnado en el tercer curso del primer ciclo y cursos posteriores de Educación Infantil y en las etapas de Educación Primaria y Secundaria Obligatoria, en centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en centros privados concertados, para el curso 2023-2024, se realizará de conformidad con lo dispuesto en el Capítulo III del Título II de la Ley Orgánica 2/2006, de Educación, en la redacción dada por la Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley anterior, y en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, así como en la Orden del Consejero de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión, y se aprueban las presentes Instrucciones para la admisión del alumnado en el curso académico 2023-2024. Igualmente, será de aplicación a las aulas de 2 años de los centros privados autorizados que solo impartan primer ciclo de Educación Infantil y que admitan a su alumnado ateniéndose a lo dispuesto en la Disposición Adicional Primera del Decreto 1/2018, de 9 enero.

Bigarrena.– Onarpen-bermeen batzordeak.

Segunda.– Comisiones de Garantías de Admisión.

1.– Egungo onarpen-bermeen lurralde batzordeek haien egitekoak betetzen jarraituko dute irailaren 4ra arte; eta horren ondoren berrituko dira. Hezkuntzako lurralde-ordezkariek beharrezkotzat joz gero, onarpen-bermeen beste batzorde batzuk eratu ahal izango dira, maila eta/edo esparru geografiko zehatz batean. Hori erabakiz gero, ikasleak onartzen direla bermatzeko lurralde-batzordeek dagokion batzordearen esku utziko dituzte geografia-eremu eta/edo -maila horietako funtzioak.

1.– Las actuales Comisiones Territoriales de Garantías de Admisión permanecerán en el ejercicio de sus funciones hasta el próximo 4 de septiembre, tras lo cual se procederá a su renovación. En aquellos casos en los que los Delegados o Delegadas Territoriales de Educación lo consideren necesario, podrán constituir otras Comisiones de Garantías de Admisión referidas a una etapa y/o a un ámbito geográfico concreto. En estos casos, las Comisiones Territoriales de Garantías de Admisión delegarán la aplicación de sus funciones en esos niveles y/o ámbitos geográficos en la Comisión correspondiente.

2.– Onarpen-bermeen batzorde guztiek gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua izango dute, eta honela osatuko dira:

2.– Cada una de las Comisiones de Garantías de Admisión, que tendrá una representación equilibrada entre hombres y mujeres, estará constituida por:

a) Hezkuntza Saileko bi ordezkari; horietako bat batzordeko burua izango da eta bestea idazkaria.

a) Dos personas representantes del Departamento de Educación, una de las cuales actuará como Presidente o Presidenta de la Comisión y la otra como Secretario o Secretaria de la misma.

b) Ikastetxe publiko bateko zuzendari bat, zozketaz hautatua, zein ikastetxetatik datorren aipatuta.

b) Un Director o Directora de un centro público, elegido o elegida por sorteo, con indicación del centro del que procede.

c) Itunpeko ikastetxe pribatu bateko zuzendari bat, zozketaz hautatua, zein ikastetxetik datorren aipatuta.

c) Un Director o Directora de un centro privado concertado, elegido o elegida por sorteo, con indicación del centro del que procede.

d) Batzordeari dagokion esparru geografikoko udalen ordezkari bat, zein udaletatik datorren aipatuta.

d) Una persona representante de los Ayuntamientos del ámbito geográfico de competencias de la Comisión, con indicación del Ayuntamiento del que procede.

e) Dago(z)kien etap(et)ako lau guraso, bi ikastetxe publikokoak eta beste bi itunpeko ikastetxekoak, zein ikastetxetatik datozen aipatuta. Dagokion lurraldean ordezkaritza handiena duen Guraso Elkarteen Federazioek proposatuko dituzte guraso horien izenak. Ordezkatuta egoteko eskubidea duten sektoretakoren batean Guraso Elkarteen Federaziorik ez balego, zozketa-bidez hautatutako bi ikastetxetako Eskola-kontseiluko bi guraso izendatuko dituzte hango gurasoek.

e) Cuatro madres o padres de alumnos o alumnas de la etapa o etapas correspondientes, dos pertenecientes a centros públicos y otros u otras dos a centros concertados, propuestos y propuestas por las Federaciones de Asociaciones de Padres y Madres más representativas en el territorio correspondiente, con indicación de los centros de los que proceden. Si no existiera ninguna Federación de Asociaciones de Madres y Padres en alguno de los sectores con derecho a representación, se elegirán dos padres o madres por y entre los y las representantes de este estamento en los Consejos Escolares de dos centros designados por sorteo entre los centros correspondientes, indicando los centros de los que proceden.

f) Lau irakasle, bi ikastetxe publikokoak eta beste bi itunpeko ikastetxekoak, dago(z)kien etap(et)akoa, zein ikastetxetatik datozen aipatuta. Dagokion lurraldean ordezkaritza handiena duten irakasleen ordezkaritzako sindikatuek proposatuko dituzte haien izenak.

f) Cuatro profesores o profesoras, dos pertenecientes a centros públicos y otros u otras dos a centros privados concertados, de la etapa o etapas correspondientes, propuestos por las organizaciones sindicales del profesorado más representativas en el territorio correspondiente, con indicación de los centros de los que proceden.

g) DBHko bi ikasle, bat Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko batekoa eta bestea itunpeko ikastetxe batekoa: Eskola-kontseiluko kideek aukeratuko dituzte, hurrenez hurren. Bi ikastetxeak zozketa bidez aukeratuko dira, dagokien ikastetxeen artean.

g) Dos alumnas o alumnos de ESO, uno o una perteneciente a centros públicos dependientes del Departamento de Educación y otra u otro a centros concertados, elegidos y elegidas por y entre las y los representantes del Consejo Escolar respectivamente. Ambos centros serán designados por sorteo entre los centros correspondientes.

3.– Onarpen-bermeen batzordeek honako funtzio hauek izango dituzte:

3.– Las Comisiones de Garantías de admisión tendrán las siguientes funciones:

a) Ikasleak onartzeko prozesua ikuskatzea, dagokion esparru geografikoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan, eta araudia betetzen dela bermatzea, hezkuntzako ikuskaritzaren eskumenei kalterik egin gabe.

a) Supervisar el proceso de admisión de alumnado en los centros públicos y privados concertados de su ámbito territorial y garantizar el cumplimiento de la normativa que lo regula, sin perjuicio de las funciones y competencias de la Inspección de Educación.

b) Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea ikastetxe bakoitzaren eragin-eremuak eta eremu mugakideak mugatzeko proposamena egitean, baita horien aldaketak proposatzea ere, eta modu horretan eskola-maparen zehaztapenean laguntzea.

b) Asesorar a los Delegados o Delegadas Territoriales de Educación en la elaboración de la propuesta de delimitación de las áreas de influencia y de las áreas limítrofes de cada centro, así como proponer modificaciones a las mismas, colaborando de ese modo en la definición del Mapa Escolar.

c) Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea, ikasleren batek eskabide bat baino gehiago egin badu eta eskatzaileek aurkeztutako agirien faltsutasuna frogatzen bada, ikasle horien eskolatzeari buruzko erabakiak hartzeko.

c) Asesorar a los Delegados o Delegadas Territoriales de Educación en la decisión sobre la escolarización de los alumnos y alumnas que hayan presentado más de una solicitud y de aquellos y aquellas en cuya solicitud se compruebe falsedad en la documentación aportada por la persona solicitante.

4.– Onarpen-bermeen batzordeak eratzeko, hezkuntzako lurralde-ordezkariak eskatuko die lurralde eta etapa bakoitzean ordezkaritza handiena duten udalen elkarteei, gurasoen elkarteei eta lurraldean eta dagokien etapetan ordezkaritza handiena duten irakasleen sindikatuei haien ordezkariak izenda ditzatela batzorde horietarako. Organizazio horiek hamar eguneko epean jakinarazi beharko dituzte ordezkarien izenak. Hala egingo ez balute, batzordeak balio osoz eratuko dira, izendatu gabe geratu diren ordezkarien parte-hartzerik gabe.

4.– Para la constitución de las Comisiones de Garantías de Admisión, el Delegado o Delegada Territorial de Educación correspondiente solicitará a las asociaciones de ayuntamientos, a las asociaciones de madres y padres y a las organizaciones sindicales del profesorado más representativas en el territorio y etapa o etapas correspondientes, la designación de sus representantes en las Comisiones de Garantías de Admisión. Las organizaciones anteriores deberán comunicar los nombres de sus representantes en el plazo de diez días. Si no lo hicieran, las Comisiones quedarán válidamente constituidas sin la presencia de los y las representantes que faltasen por designar.

5.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek, halaber, hezkuntza-administrazioak onarpen-bermeen batzordeetan izango dituen ordezkariak izendatuko dituzte, eta zozketa publikoak egingo dituzte honako hauek hautatzeko.

5.– Asimismo, los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación designarán a las personas representantes de la Administración educativa en cada una de las Comisiones de Garantías de admisión y realizarán el sorteo público en los que resulten elegidos:

– ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen zuzendariak.

– los directores y directoras de los centros públicos y privados concertados.

– ikastetxe publikoa eta itunpeko ikastetxe pribatua: Eskola-kontseiluak aukeratuko dituzte batzordeetako kide izango diren ikasleak.

– el centro público y el centro privado concertado cuyo Consejo Escolar designará al alumnado que formará parte de dichas Comisiones.

Denbora nahikoaz jakinaraziko zaie ikastetxe guztiei zozketa horiek noiz eta non egingo diren.

La fecha y lugar de los diferentes sorteos se hará pública y se comunicará a todos los centros implicados con la suficiente antelación.

Hirugarrena.– Eragin-eremuak.

Tercera.– Áreas de influencia.

1.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek, onarpen-bermeen batzordeei eta eragindako ikastetxe eta udalerriei entzun ondoren eta aintzat hartuta ikastetxe bakoitzean planifikatutako plazen kopurua eta inguruko eskola-populazioa, eragin-eremuak eta horien mugakideak mugatzeko proposamena egingo dute, eta Hezkuntzako sailburuordeari bidaliko diote.

1.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación, oídas las correspondientes Comisiones de Garantías de Admisión, así como los centros y municipios afectados, y teniendo en cuenta el número de plazas planificadas en cada centro y la población escolar de su entorno, elaborarán la propuesta de delimitación de las áreas de influencia, así como las áreas limítrofes a las anteriores, que elevarán a la Viceconsejera o Viceconsejero de Educación.

2.– Hezkuntzako sailburuordeak, ebazpen bidez, eragin-eremuak eta horien mugakideak mugatuko ditu.

2.– La Viceconsejera o Viceconsejero de Educación delimitará, mediante Resolución, las áreas de influencia, así como las áreas limítrofes a las anteriores.

Hezkuntzako sailburuordeak lurralde historiko bateko lurralde-eremua gainditzen duten eragin-eremuak ezarri ahal izango ditu, ikastetxeren batean ematen diren irakaskuntzak oso bereziak direnean edo bestelako salbuespen-egoerak tarteko.

La Viceconsejera o Viceconsejero de Educación podrá fijar áreas de influencia que excedan del ámbito territorial de un Territorio Histórico, cuando la singularidad de las enseñanzas impartidas en algún centro u otras circunstancias excepcionales así lo aconsejen.

3.– Eragin-eremuak eta horien mugakideak zehaztuko dira ikastetxeetan ematen diren etapa bakoitzerako. Eremuen zehaztapenak jendearentzat eskuragarri egongo dira kasuan kasuko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.

3.– La delimitación de áreas de influencia y limítrofes se realizará para cada etapa que se imparta en los diferentes centros educativos. La definición de estas áreas estará a disposición del público en las correspondientes Delegaciones Territoriales de Educación.

4.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek jarraibide honetan xedatutakoa ezartzeko, udalbatzei laguntza eskatzeko ahalmena dute, eta horiek eskatutako laguntza eman behar dute.

4.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación podrán solicitar de las Corporaciones Locales la colaboración precisa para la aplicación de lo dispuesto en esta Instrucción, estando dichas Corporaciones Locales obligadas a prestar la colaboración solicitada.

Laugarrena.– Eskola-toki kopuruaren zehazpena.

Cuarta.– Determinación del número de puestos escolares.

1.– Hezkuntza Sailburuordetzak zehaztuko du eskola-tokien kopurua. Eskola-plazen eskaintza eskolatze-behar errealetara egokituko da, eskaintza gehiegi edo gutxiegi egotea ekiditeko. Eskaintzaren planifikazioak eta onartzeko prozesua arautzen duten mekanismoek aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatu behar dute funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietan, ikasleak arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste batzuengatik bereiztea ekiditeko.

1.– La determinación del número de puestos escolares se realizará por la Vicenconsejería de Educación. La oferta de plazas escolares se ajustará a las necesidades reales de escolarización, evitando tanto la sobreoferta como la infraoferta. Tanto la planificación de la oferta como los mecanismos que regulan la admisión deberán contribuir a una distribución equilibrada de la diversidad y de la vulnerabilidad entre todos los centros sostenidos con fondos públicos, a fin de evitar la segregación del alumnado por razones socioeconómicas o de otra naturaleza.

2.– Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea baino lehen, hezkuntzako lurralde-ordezkariek Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei jakinaraziko diete maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean behin-behinean eskaini ahal izango dituzten gehieneko talde- eta ikasle-kopurua.

2.– Antes del inicio del plazo para la presentación de solicitudes y documentación acreditativa, los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán a cada uno de los centros que participan en el proceso de admisión regulado por esta orden el número de grupos y el número máximo de alumnas y alumnos que provisionalmente podrán ofertar en cada uno de los niveles y modelos lingüísticos del mismo.

3.– Eskatzaileen zerrenda argitaratzearekin batera, Hezkuntzako lurralde-ordezkariek agindu honek araututako onarpen-prozesuan parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari jakinaraziko diote maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean matrikulatu ahal izango duten talde-kopurua eta behin betiko ikasleen gehieneko kopurua. Zenbaki hori egokitu eta doitu egingo da, ikastetxe jakin horrek maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean lehen aukera gisa aukeratu duten eskaera kopuru guztiaren arabera.

3.– Junto con la publicación del listado de solicitantes, los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán a cada uno de los centros que participan en el proceso de admisión regulado por esta orden el número de grupos y el número máximo de alumnas y alumnos definitivo que podrán matricular en cada uno de los niveles y modelos lingüísticos. Dicho número se adecuará y ajustará en función del número total de solicitudes recibidas que han designado dicho concreto centro como primera opción en cada nivel y modelo lingüístico.

4.– Eskola Txikietan, eskaintzaren zehaztapena kokatuta dauden herriaren eskarira egokituko da, eta eragin-eremua herri hori izango da. Ikastetxe horien zerrenda IV. eranskinean jasotzen da.

4.– La determinación de la oferta en las Eskola Txikiak se adecuará a la demanda existente en la localidad en que su ubiquen, y su área de influencia será dicha localidad. La relación de dichos centros figura en el Anexo IV.

Bosgarrena.– Plazak gordetzea.

Quinta.– Reserva de plazas.

1.– Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen banaketa proportzional edo orekatua lortzeko xedearekin, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 20 artikuluan ezarritako terminoetan, Hezkuntza Sailak bere mendeko ikastetxe publikoek eta itunpeko ikastetxe pribatuek ikasle horiek eskolatzeko ikasturte bakoitzean gorde behar dituzten plazen kopurua zehaztuko du.

1.– Con objeto de conseguir una distribución proporcional o equilibrada de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo en los términos establecidos en artículo 20 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, el Departamento de Educación determinará el número de plazas que los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y los centros privados concertados tienen la obligación de reservar en cada curso para la escolarización de este alumnado.

Eragin-eremu bakoitzeko ikastetxeen plazak eragin-eremu horren zaurgarritasun-indizearen arabera zehaztuko dira.

La reserva de plazas de los centros pertenecientes a cada área de influencia se determinará en función del Índice de Vulnerabilidad de dicha área de influencia.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen kasuan, eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean dauzkaten ikasleen % 80 baino gehiago eragin-eremutik kanpokoak badira, ikasleen jatorrizko udalerrien eragin-eremuei dagokien zaurgarritasun-indizea aplikatuko da proportzionalki.

En el caso de centros cuyo alumnado de Educación Infantil y Primaria a fecha de inicio de presentación de solicitudes proceda en más de un 80 % de fuera de su área de influencia, se aplicará proporcionalmente el índice de vulnerabilidad correspondiente a las áreas de influencia de donde proviene el alumnado del centro.

Eremuko Zaurgarritasun Indizearen eta kalkulatutako ikastetxearen Zaurgarritasun Indizearen arteko aldea ehuneko 10 puntutik gorakoa denean, gutxieneko plazen erreserba ikastetxeko ikasle zaurgarrien ehunekoaren azken datuaren berdina izango da, gehi ehuneko 10 puntu.

Cuando la diferencia entre el Índice de Vulnerabilidad del área y el del centro calculado sea superior a 10 puntos porcentuales, la reserva de plazas mínima será igual al último dato de porcentaje de alumnado vulnerable del centro más 10 puntos porcentuales.

Zaurgarritasun-indizea Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak egin eta haren webgunean argitaratuko du, eta zaurgarritasun sozioekonomiko oso handia eta HPBak (hezkuntza-premia bereziak) dituzten ikasleetan oinarrituta kalkulatuko da, onartzeko prozesuan parte hartzen duten ikasleak aintzat hartuta.

El Índice de Vulnerabilidad, que elaborará y publicará en su página web el Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa, se calculará a partir del alumnado con vulnerabilidad socioeconómica muy alta y del alumnado NEE, teniendo en cuenta el alumnado que participa en el proceso de admisión.

2.– Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak zehazteko, eskatzaileek, izena emateko aldian zehar, eskatutako informazioa eman beharko dute, eskabidea ebaluatu ahal izateko hezkuntza-laguntzako berariazko premiei dagokienez, azaroaren 2ko 132/2022 Dekretuak aldatutako 1/2018 Dekretuaren 20. artikuluan deskribatzen den moduan.

2.– A fin de determinar el alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo, se solicitará a las personas la cumplimentación de un cuestionario destinado a evaluar su solicitud respecto a los aspectos relativos a las necesidades específicas de apoyo educativo, tal y como se describen en el artículo 20 del Decreto 1/2018, modificado por el Decreto 132/2022, de 2 de noviembre.

3.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek ikastetxe bakoitzari jakinaraziko diote, eskatzaileen zerrendarekin batera, ikasturte bakoitzean gorde behar den hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen ehunekoa.

3.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán a cada centro, junto con la publicación del listado de solicitantes, la proporción de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo que debe reservar en cada curso.

4.– Plazak gordeko dira itxarote-zerrenden indarraldia amaitu arte.

4.– La reserva de plazas se mantendrá hasta el final del período de vigencia de las listas de espera.

Seigarrena.– Atxikitako ikastetxeetan ikasleak onartzeko lehentasunak.

Sexta.– Prioridad para la admisión en los centros adscritos.

1.– Soilik Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten eta ikasleak urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan xedatutakoarekin bat onartzen dituzten ikastetxe baimenduetako ikasleek lehentasuna izango dute ikastetxe horri atxikitako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikastetxeetan sartzeko, eta ikastetxe horietan onartuak izango direla bermatuko da baldin eta bertan plaza nahikoa badago.

1.– Los alumnas y alumnos de los centros privados autorizados que solo impartan primer ciclo de Educación Infantil y admitan a su alumnado ateniéndose a lo dispuesto en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, tendrán prioridad para acceder al centro o centros de segundo ciclo de Educación Infantil a los que esté adscrito su centro, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes.

2.– Haur Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak zein ikastetxetan dabiltzan, ikastetxe horri atxikitako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan izango dute lehentasuna, eta ikastetxe horietan onartuak izango direla bermatuko da baldin eta bertan plaza nahikoa badago.

2.– Los alumnos y alumnas de los centros de Educación Infantil tendrán prioridad para acceder al centro o centros de Educación Primaria a los que esté adscrito su centro, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes.

3.– Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak zein ikastetxetan dabiltzan, ikastetxe horri atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan izango dute lehentasuna, eta ikastetxe horietan onartuak izango direla bermatuko da baldin eta bertan plaza nahikoa badago.

3.– Los alumnas y alumnos de los centros de Educación Primaria tendrán prioridad para acceder al centro o centros de Educación Secundaria Obligatoria a los que esté adscrito su centro, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes.

4.– Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak batera ikasten dituzten edo errendimendu handiko kirol-programak jarraitzen dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza Sailak zehazten dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan; gainera, bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta horietan nahikoa plazarik bada. Apartatu honetan jasotako ikasleek lehentasun-eskubideaz baliatzeko, ikasleentzat aurreko apartatuan jasotzen diren eskubideak bete behar dituzte. Paragrafo horretan aipatzen diren ikastetxeak Aginduaren III. eranskinean agertzen dira. Ez da beharrezkoa izango justifikazio-agiria aurkeztea, baldin eta ikaslea EAEko Musikako irakaskuntza arautuko ikastetxe batean matrikulatuta badago.

4.– Los alumnos y alumnas que cursen simultáneamente enseñanzas regladas de Música y Danza y enseñanzas de Educación Secundaria o que sigan programas deportivos de alto rendimiento tendrán prioridad para ser admitidos en los centros que impartan enseñanzas de Educación Secundaria que determine el Departamento de Educación, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes. El alumnado incluido en este apartado ejercerá su derecho de prioridad una vez cubiertos los derechos del alumnado recogidos en el apartado anterior. Los centros citados en este párrafo se relacionan en el Anexo III a esta Orden. No será necesaria la entrega de documentación justificativa en caso de que el alumna o alumno esté matriculado en un centro de enseñanza reglada de Música de la CAPV.

5.– Lehentasunak kontuan hartuko dira baldin eta ikastetxe eta eredu atxikiak lehentasunezko eskabideak badira, hau da, baldin eta atxikitutako ikastetxe eta ereduak hurrenkerako lehenengo postuetan eskatzen badira. Ondorioz, eskubide horri uko egingo zaio ikastetxe eta eredu atxikietan egindako eskaeretan, atxiki gabeko ikastetxeetan edo ereduetan egindako eskaerak baino lehentasun-maila txikiagoa dutenean, aurreko apartatuan aipatzen diren ikasleak izan ezik, baldin eta III. eranskinean agertzen diren ikastetxeak eskatzen badituzte.

5.– Estas prioridades serán tenidas en cuenta siempre que los centros y modelos adscritos sean peticiones preferentes, es decir, que dichos centros y modelos sean las opciones solicitadas en los primeros lugares y de forma consecutiva. Se renunciará por tanto a este derecho en las peticiones a centros y modelos adscritos que se realicen con menor grado de preferencia a la petición de un centro y/o modelo no adscrito, con excepción del alumnado descrito en el apartado anterior siempre que solicite los centros indicados en el citado Anexo III.

6.– Aurreko ataletan jasotako ikasleek ez dute baremoko atalei buruzko dokumentaziorik aurkeztu beharko. Derrigorrean barematu behar denean, eskatuko diete ikastetxeek dokumentazio hori aurkezteko.

6.– Los alumnas y alumnos incluidos en los apartados anteriores no deberán aportar documentación alguna relativa a los apartados del baremo. Exclusivamente, en los casos en que sea necesario baremar, los centros les solicitarán que aporten dicha documentación.

Zazpigarrena.– Ikasleak onartzeko prozesuari buruzko informazioa.

Séptima.– Información sobre el proceso de admisión.

Onartzeko eskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen, ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek ondoko informazioa emango diete argibideak eskatzen dituzten ikasleen guraso edo tutoreei, eta ikastetxeko iragarki-taulan ere honako informazio jarriko dute:

Antes del comienzo del periodo de presentación de las solicitudes de admisión, todos los centros públicos y privados concertados facilitarán a los padres, madres o personas tutoras que lo soliciten, y expondrán en su tablón de anuncios, la siguiente información:

a) Ikasleak ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko araudia.

a) Normativa reguladora de la admisión de alumnos y alumnas en centros públicos y privados concertados.

b) Ikastetxearen eragin-eremuak eta haren mugakideak.

b) Áreas de influencia y limítrofes del centro.

c) Eskabideak egiteko epeak.

c) Plazo de formalización de solicitudes.

d) Prozesuaren egutegia, eta, horren baitan, besteak beste, onartuta eta baztertutako ikasleen zerrendak argitaratzeko egunak, erreklamazioak jartzeko epeak eta eskabideari uko egiteko epea.

d) Calendario del proceso, incluyendo la fecha de publicación de las relaciones de alumnas y alumnos admitidos y no admitidos, los plazos para la presentación de reclamaciones y el plazo de desistimiento de la solicitud.

e) Ikastetxearen Eskola-kontseiluak puntuazioak emateko finkatutako irizpideak. Eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehenago Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari irizpideok jakinarazteko bidalitako idazkiaren kopia jarriko da iragarki-taulan.

e) Criterios por los que se determina la puntuación otorgada por el Consejo Escolar del centro mediante la exhibición en el panel de anuncios de copia del escrito remitido a la Delegación Territorial de Educación con anterioridad al inicio del plazo de presentación de solicitudes comunicando dichos criterios.

f) Eskabideak aurkezteko epean ikastetxeko idazkaritzak jendeari erantzuteko duen egutegia eta ordutegia.

f) Calendario y horario de atención al público de la secretaría del centro durante el período de presentación de solicitudes.

g) Onartzeko prozesuan maiz egiten diren galderen erantzunak dituen agiria.

g) Documento de respuesta a las preguntas más frecuentes acerca del proceso de admisión.

Zortzigarrena.– Eskatzaileak eta eskabidea bideratzeko erak.

Octava.– Solicitantes y modos de tramitar la solicitud.

1.– Eskabidea ikaslearen aitak, amak edo tutoreak aurkeztuko du.

1.– La solicitud será presentada por la madre, padre o persona o entidad tutora del alumno o alumna.

2.– Honako bi moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskabideak:

2.– La solicitud deberá ser tramitada de una de estas dos formas:

– Online, Hezkuntza Sailak horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren bitartez (Ikasgunea).

– on-line, mediante la aplicación informática habilitada a tal efecto por el Departamento de Educación (Ikasgunea).

– Hautaturiko ikastetxeko idazkaritzan lehenik, zeinak aplikazio informatikoan eskatzaileak eskabidean emandako datuak sartzeko ardura izango baitu.

– en la secretaría del centro elegido en primer lugar, que será la encargada de introducir en la aplicación informática los datos incluidos en la solicitud proporcionados por el o la solicitante.

2.1.– Online eskabidea.

2.1.– Solicitud on-line.

– Online eskabidea otsailaren 24ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria (https://ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.

– Podrá realizarse solicitud on-line hasta las 24:00 horas del 24 de febrero, momento en que la aplicación dejará de estar activa y a la que se podrá acceder desde el portal «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus)

– Eskabidearekin batera, beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira, bai derrigorrezkoak, bai baremazio-prozesuan puntuak egiaztatzen dituztenak.

– Junto con la solicitud se adjuntarán escaneados los documentos requeridos, tanto los obligatorios como los que acrediten puntos en el proceso de baremación.

– Eskabidea bete eta gorde ondoren, lehenengo tokian hautaturiko ikastetxera bidaliko du informatika-aplikazioak, eta horrek bideratuko du. Eskatzaileak nahi duenean jaso ahal izango du eskabidearen frogagiria, eta zirriborrotzat hartuko da ikastetxeak izapideak egin arte.

– Una vez cumplimentada y guardada la solicitud, la aplicación informática la pondrá a disposición del centro pedido en primer lugar, el cual será el encargado de su tramitación. En todo momento la persona solicitante podrá obtener el resguardo de su solicitud, que tendrá carácter de borrador hasta que el centro haya realizado su tramitación.

– Eskabideari alta eman ondoren, eskatzaileek aplikazioan jasotako datuak aldatu edo zuzendu ahal izango dituzte otsailaren 24ra arte. Lehenengo lekuan eskatutako ikastetxea eskabidea izapidetzen hasi delako, aldaketarik edo zuzenketarik ezin bada egin, ikastetxe horrekin jarri beharko da harremanetan.

– Una vez dada de alta la solicitud las personas solicitantes podrán modificar o corregir hasta el 24 de febrero los datos grabados en el aplicativo. En el caso de que no pudiera hacerlo porque el centro solicitado en primer lugar haya iniciado la tramitación de la solicitud, deberá ponerse en contacto con el mismo.

2.2.– Eskabidea ikastetxean bertan egitea.

2.2.– Solicitud presencial.

– Eskatzailea lehen tokian eskatutako ikastetxera joango da, idazkaritza-orduetan, otsailaren 24ra arte –egun hori barne hartuta–, eta aurkeztu nahi duen dokumentazioa eramango du.

– La persona solicitante se dirigirá al centro que figure en su primera petición en horario de secretaría hasta el 24 de febrero, inclusive, con la documentación que desee aportar.

– Eskabidearen datuak sartu eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, ikastetxeak eskatzaileari inprimaki bat erakutsiko dio; bertan, honako datu hauek jasoko dira: datu pertsonalak, egindako eskaerak, baremaziorako argudiatu diren arrazoiak, eta eman diren dokumentuak zeintzuk diren.

– Una vez introducidos los datos de la solicitud y verificada la documentación, el centro mostrará a la persona solicitante un impreso en el que se recogerán sus datos personales, las peticiones realizadas, las circunstancias alegadas para la baremación y la relación de los documentos aportados.

– Eskatzaileak, berriz, sartutako datuak aztertuko ditu, eta, konforme baldin badago, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak, orduan, eskatzaileak sinatutako inprimakia zigilatu eta lehen sartutako datuak balioztatuko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, eskatzaileak egindako eskabideen frogagiria eta egiaztagiria izango da.

– La persona solicitante examinará los datos introducidos y, si estuviere conforme con los mismos, procederá a firmarlo. El centro sellará el impreso firmado y procederá a validar los datos previamente introducidos. Dicho impreso, una vez firmado y sellado, servirá de resguardo y justificante de las peticiones realizadas.

– Eskatzaileek otsailaren 24ra arte (egun hori barne) izango dute aukera gordetako daturen bat aldatzeko edo zuzentzeko. Eskabidea zer ikastetxetan entregatu, ikastetxe horrek egin beharko ditu aldaketak. Data horretatik aurrera ez da zuzenketarik onartuko.

– Las personas solicitantes tendrán hasta el 24 de febrero, inclusive, para solicitar la modificación o corrección posterior de alguno de los datos grabados. Dichos cambios deberán realizarse en el centro donde se entregó la solicitud. Después de esa fecha no se admitirá ninguna corrección.

– Dagokion zuzenketa egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eman zitzaion jatorrizko inprimakia, sinatuta eta zigilatuta, aurkeztea. Egin beharreko zuzenketak egin ondoren beste inprimaki bat emango zaio, sinatuta eta zigilatuta; orduan, zaharra apurtu eta datu berriak baliozkotuko dira.

– Para efectuar la correspondiente corrección será condición inexcusable la presentación del impreso original firmado y sellado referido anteriormente. Una vez efectuadas las correcciones pertinentes, se le entregará un nuevo impreso firmado y sellado, se destruirá el antiguo y, finalmente, el centro procederá a la validación de los nuevos datos.

3.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu edo eskatutako nahitaezko agiri guztiak ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren agiriak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utziko zaiola, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoaren arabera.

3.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación obligatoria exigida, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Eskabidea sistema informatikoan grabatutakoan, horren tramitazioa bi erara jarraitu ahal izango da: aurrez aurre edo online.

4.– Una vez que la solicitud esté grabada en el sistema informático, podrá simultanearse el seguimiento de su tramitación; pudiéndose realizar tanto de forma presencial como on-line.

Bederatzigarrena.– Izapideak egitea.

Novena.– Tramitación.

1.– Onartzeko eskabidea bakarra izango da eta, bat baino gehiago aurkezten badira ikastetxe batean edo hainbat ikastetxetan, eskatzailearen aukeratzeko eskubidea galduko da. Dena den, hori gertatuko da interesdunarekin derrigorrezko entzunaldia izan ondoren. Ondorioz, bikoiztutako eskabideak azkenengoz izapidetuko dira, epean aurkeztutako gainerako eskabideei plazak adjudikatu eta gero.

1.– La solicitud de inscripción será única y la presentación de varias en uno o diferentes centros conllevará la pérdida de los derechos de opción del o de la solicitante, que se producirá, en todo caso, tras el preceptivo trámite de audiencia a la persona interesada. En consecuencia, las solicitudes duplicadas serán tramitadas en último lugar, una vez adjudicadas las plazas correspondientes al resto de solicitudes presentadas.

2.– Epez kanpo ez da eskabiderik onartuko. Ikastetxeek epean aurkezten diren matrikula-eskabide guztiak onartu eta izapidetu beharko dituzte, eskatutako mailan eta ereduan eskola-plaza nahikoak egon ala ez, eta, dagokienean, baremoa ezarriko dute.

2.– No se admitirán solicitudes antes ni después del plazo establecido. Los centros deberán admitir y tramitar todas las solicitudes de matrícula que se presenten durante el plazo independientemente de la existencia o no de puestos escolares disponibles en el nivel y modelo lingüístico solicitados y, en su caso, baremarlas.

3.– Haur Hezkuntzako maila bat egin nahi duten ikasleek ikasturtea hasi den urtean duten adinari dagokion maila eskatu beharko dute. Ikasle eskatzailea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hirugarren maila edo Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bat egiten ari bada, une horretan egiten ari dena baino maila bat gorago onartzeko eskatu behar du. Azken kasu horretan sartzen diren eta Euskal Autonomia Erkidegoa ez den beste leku batetik datozen ikasleek egindako ikasketen ziurtagiria aurkeztu behar dute, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.

3.– Los alumnas y alumnos que deseen cursar cualquier nivel de Educación Infantil deberán solicitar el nivel correspondiente a su edad en el año de inicio del curso escolar solicitado. En el caso de que el alumno o alumna solicitante ya esté cursando el tercer nivel de segundo ciclo de Educación Infantil o un nivel educativo en Educación Primaria o Educación Secundaria Obligatoria, deberá solicitar la admisión en el nivel inmediatamente superior al que cursa actualmente. Aquellos alumnos y alumnas incluidas en este último caso y procedentes de fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberán aportar certificado de los estudios realizados detallando claramente el nivel cursado en la actualidad.

4.– Hala ere, urte naturaleko azken lauhilekoan gertatutako muturreko prematuritate eta prematuritate handiko kasuetan eta lehen aldiz hezkuntza-sisteman sartzean, Haur Hezkuntzako edozein mailatan onartu ahal izango da, adinagatik dagokiona baino maila txikiago batean. Horretarako, honako prozedura hau jarraituko da:

4.– No obstante, en casos de prematuridad extrema o gran prematuridad ocurridos durante el último cuatrimestre del año natural y cuando se acceda al sistema educativo por primera vez, será posible la admisión a cualquier nivel de Educación Infantil en un curso inferior al correspondiente por edad. Para ello se seguirá el siguiente procedimiento:

a) 3. artikuluan adierazitako eskabideak aurkezteko epearen barruan, hori egiaztatzeko txosten medikoa aurkeztuko da.

a) Se iniciará mediante la presentación, dentro del plazo de entrega de solicitudes indicado en el artículo 3, del informe médico que se acredite tal condición.

b) Lurralde-ordezkariak Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena eskatuko du, eta horrek prozedura kasura egokitzen ote den eta haurraren eta familiaren eskubideak errespetatu ote diren baloratu beharko du.

b) El Delegado o Delegada Territorial solicitará el informe de la Inspección Educativa, que deberá valorar la adecuación del procedimiento al caso y si han sido respetados los derechos del niño o niña y de la familia.

c) Amaitzeko, Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena eta txosten medikoa ikusita, lurralde-ordezkariak eskaeraren izapideak baimendu edo ukatzeko ebazpena emango du, zuzendutako adinarekin bat. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, hilabete bateko epean, Hezkuntzako sailburuaren aurrean.

c) Finalmente, a la vista del informe de Inspección educativa y del informe médico, la Delegada o Delegado Territorial emitirá la correspondiente Resolución autorizando o denegando la tramitación de la solicitud conforme a la edad corregida. Contra dicha Resolución se podrá presentar recurso de alzada, en el plazo de un mes, ante el Consejero de Educación.

5.– Eskabidean, lehentasun-ordenari jarraikiz, aukeratutako ikastetxeak adieraziko dira, mugarik gabe kopuruan. Eskaera bakoitzean ikastetxe bat eta hizkuntza-eredu bat aukeratuko da.

5.– En la solicitud se indicarán, por orden de preferencia, cuantos centros se desee sin límite en el número de estos. En cada petición se elegirá un centro educativo y un modelo lingüístico.

6.– Ikastetxe batek ez badu eskaintzen eskakizuneko hizkuntza-eredu lehenetsia, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aztertuko du maila eta eredu horretako taldea sortzeko aukerarik baden ikastetxean bertan edo inguruan, betiere behar adina eskabide badaude eta plangintzak posible egiten badu. Dena den, ikasleak parte hartuko du onartzeko prozesuan, eskaintzen diren ereduetan egin dituen gainerako eskabideekin.

6.– En aquellos casos en que en la primera petición se solicite un modelo lingüístico no ofertado por el centro, la Delegación Territorial de Educación estudiará la posibilidad de formar grupo de dicho modelo y nivel en el propio centro o en la zona siempre que el número de solicitudes sea suficiente y la planificación lo permita. En cualquier caso, la alumna o alumno participará en el proceso de admisión con el resto de sus peticiones que se refieran a modelos ofertados.

7.– Halaber, Lurralde Ordezkaritzek kudeatu beharko dituzte ematen ez diren ikasketak edo hizkuntza-ereduak bakarrik eskatzen dituzten eskabideak. Horretarako, eskabide horiek erregistratu diren ikastetxeei eskatuko diete eskabide horiek beraiek bidaltzea, eskabidean adierazitako ikastetxeek eskabide bera barematu dutela egiaztatuta aplikazio informatikoan.

7.– De igual forma, las Delegaciones Territoriales serán responsables de la gestión de las solicitudes que demanden únicamente enseñanzas o modelos lingüísticos no impartidos. Para ello, solicitarán a los centros donde se registren estas solicitudes que se las remitan tras verificar en el aplicativo informático que todos los centros indicados en la solicitud han baremado la misma.

8.– Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, nahitaez:

8.– La documentación obligatoria que acompañará a la solicitud será la siguiente:

– Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.

– Fotocopia de la hoja del libro de familia del alumno o alumna, o certificado de nacimiento.

– Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.

– Fotocopia de la hoja del libro de familia correspondiente a la persona que cursa la solicitud: padre, madre; o documento acreditativo de que dicha persona es tutora o tutor legal de la alumna o alumno.

– Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak baliozkotzen badu.

– Fotocopia del DNI o NIE de la madre, padre o persona tutora que realiza la solicitud. No será necesaria su aportación si la tramitación se realiza on-line y dicho documento es validado por el servicio de consulta de datos de identidad.

– Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.

– Certificación del domicilio familiar (del alumno o alumna, del padre, la madre o la persona tutora), expedido por el Ayuntamiento con una antigüedad máxima de tres meses.

– EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.

– En el caso de alumnado escolarizado fuera de la CAPV, certificado de los estudios realizados, detallando claramente el nivel cursado en la actualidad.

– Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.

– En caso de acogimiento familiar de la alumna o alumno, certificado oficial acreditativo de dicha situación.

– Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.).

– Documento acreditativo del cumplimiento del protocolo establecido por el Departamento de Educación en el caso de familias separadas o divorciadas (por ejemplo: escrito de autorización del ex cónyuge o de la ex cónyuge, resolución judicial o medida provisional que avale la solicitud, etc.).

– Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, bederatzigarren Instrukzioko 4. apartatuan adierazitako baldintzetan, eskaera hori ziurtatzen duen txosten medikoa.

– En caso de solicitud de admisión en un curso inferior por prematuridad extrema o gran prematuridad en las condiciones indicadas en la Instrucción novena, apartado 4, informe médico que avale tal petición.

– Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta.

– El cuestionario sobre necesidades específicas de apoyo educativo debidamente cumplimentado.

– Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.

– En caso de que se disponga, diagnóstico de necesidad educativa especial reconocida.

Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Asimismo, cuando se solicite puntuación de cualquier apartado del baremo se deberán aportar los respectivos documentos acreditativos.

Aurrez aurreko tramitazioan, dokumentazio guztia (bai derrigorrezkoa bai baremazioan puntuak lortzeko beharrezkoa dena) lehenengo eskatu den ikastetxean aurkeztuko da, beste edozein ikastetxek eman behar dituen baremazio-puntuak egiaztatzen dituen dokumentazioa izan ezik. Hori ikastetxe bakoitzaren idazkaritzan aurkeztu beharko da, lehenengo eskatu den ikastetxean eskabidea erregistratu ondoren. Horretarako, eskabidean adierazita egon behar dira puntuazioa eskatzen den ikastetxe bakoitzaren baremoko apartatuak.

En la tramitación presencial, se entregará en el centro pedido en primer lugar la totalidad de la documentación (tanto la obligatoria como aquella destinada a lograr puntos en la baremación), salvo la documentación que acredite puntos por baremación que deba conceder específicamente cualquier otro centro y que deberá entregarse en la secretaría de cada uno de ellos una vez que la solicitud haya sido registrada en el centro pedido en primer lugar. Para ello, en la solicitud deberán haberse consignado los apartados del baremo para los que se pide puntuación en cada uno de los centros.

Familia-bizilekuari edo lantokiari dagozkion puntuak egiaztatzeko, dagozkion ziurtagiriak lehenengo eskabidean aukeratutako ikastetxean aurkeztea aski izango da, eta eskabide guztietarako baliagarriak izango dira, puntuazioa guztietan alda daitekeen arren. Aplikazio informatikoak, eskabidea bakoitzeko, puntuazio hoberena adjudikatuko du ziurtagiriak kontuan hartuta.

Para la acreditación de los puntos por domicilio familiar o lugar de trabajo es suficiente presentar en el centro elegido en la primera petición los correspondientes certificados, que tendrán validez para todas las peticiones, aunque la puntuación pueda variar en cada una de ellas. El aplicativo informático adjudicará, para cada una de las peticiones, la mejor de las puntuaciones teniendo en cuenta dichos certificados.

Internet bidezko tramitazioan, dokumentazio guztia eskaneatuko da eta, ondoren, eskabidearekin batera bidali beharko da Hezkuntza Sailak abian jarritako aplikazio telematikoaren bitartez.

En la tramitación a través de Internet, el conjunto de la documentación se escaneará y posteriormente deberá adjuntarse a la solicitud mediante la aplicación telemática habilitada por el Departamento de Educación.

Eskabideak onartzeko epea amaitu ondoren ez da beste agiririk onartuko. Apartatu edo azpiapartatu batean puntuatzeko balio duten agirietako bat aurkezten ez bada, batere punturik gabe geratuko da apartatu edo azpiapartatu hori. Horrek ez du eskabidea baliogabetzen, ez eta gainerako apartatuetako edo azpiapartatuetako puntuazioak ere.

No se admitirá la aportación de nuevos documentos una vez cerrado el plazo de admisión de solicitudes. La no presentación de alguno de los documentos que dan derecho a puntuación conlleva obtener cero puntos en el apartado o subapartado correspondiente, si bien este hecho no anula la validez de la solicitud ni las puntuaciones de los restantes.

Hezkuntza Administrazioak noiznahi egiaztatu ahal izango du ekarri zaizkion dokumentuen benetakotasuna.

La Administración Educativa podrá verificar en todo momento la autenticidad de los documentos aportados.

9.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek, matrikulatzea eta eskolatzea ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztuta dagoena, egoera horren berri eman beharko diote ikastetxeari eskabidea aurkeztean, dagokien plaza eta behar dituzten laguntzak bideratzeko.

9.– El alumnado con necesidades educativas especiales, cuya matriculación y escolarización esté regulada en el artículo 7 del Decreto 118/1998, de 23 de junio, deberá poner esta circunstancia en conocimiento del centro al efectuar la solicitud a efectos de la correspondiente reserva de plazas y de los apoyos que pudieran precisar.

10.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzea arautzen duen urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 25. artikuluak, baremazioan egon litezkeen berdinketak hausteko, ausazko prozedura bat egitea agintzen du, hezkuntzako eskumena duen sailak zehaztuko duena.

10.– El artículo 25 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, por el que se regula la admisión de alumnado en los centros públicos y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, establece, como último criterio para deshacer los empates que se produzcan en la baremación, la realización de un procedimiento aleatorio de acuerdo con lo que establezca a tal efecto el Departamento competente en materia de educación.

Xedapen hori betetzeko, eskabidearen datuak balioztatzeko unean, aplikazio informatikoak ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskabideari: 1 eta 999999ren arteko zenbaki oso bat, alegia. Zenbaki hori erabiliko da egon litezkeen berdinketak hausteko; betiere, gainerako irizpide guztiak aplikatuta ere berdinketak bere horretan badirau. Kasu horretan, aplikazio informatikoak eskabide guztiak txikienetik nagusienera ordenatuko ditu, eta txikienari emango dio lehentasuna.

Con el objeto de dar cumplimiento a esta disposición, en el momento de validar los datos de la solicitud, la aplicación informática asignará a la misma, de modo totalmente aleatorio, un número de orden, que será un número entero comprendido entre 1 y 999999. Dicho número será utilizado para deshacer los empates existentes una vez agotados todos los demás criterios. En este caso, la aplicación informática ordenará las solicitudes, de menor a mayor, dando preferencia al número menor.

Familia berekoak ikastetxe berera joan ahal izatea ez oztopatzeko, elkarrekin bizi diren bi anai-arreba hezkuntza-maila berean daudenean eta baremo-puntuazio bera dutenean, ausazko prozeduran emaitza okerrena lortu duen anai-arreba emaitza onena atera duenaren ondoan jarriko da zerrendan, hurrengo postuan.

A fin de no obstaculizar el agrupamiento familiar en un mismo centro, en el caso de que dos hermanos o hermanas convivientes concurran a un mismo nivel educativo y cuenten con idéntica puntuación de baremo, el hermano o hermana que haya obtenido un peor resultado en el procedimiento aleatorio será colocado en la lista en el puesto inmediatamente siguiente al que corresponda al hermano o hermana con mejor resultado en dicho procedimiento.

Eskabideko datuak aldatuta ere, inoiz ez da aldatuko hurrenkera-zenbaki hori, hots, eskabidea lehenengo aldiz egin zenean ausaz esleitu zitzaiona.

La modificación de los datos de la solicitud no conllevará nunca una modificación del número de orden que se le asignó aleatoriamente en el momento de hacer por primera vez la solicitud.

11.– Martxoaren 14an, ikastetxeek eskatzaileen zerrendak argitaratuko dituzte, etapa, kurtso eta hizkuntza-ereduen arabera antolatua. Zerrenda horretan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara pasatzeko bermea duten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak sartuko dira, Agindu honen 2. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

11.– El día 14 de marzo se publicarán los listados de solicitantes, clasificado por etapas, cursos y modelos lingüísticos. En este listado se incluirá de oficio al alumnado de 6.º curso de Educación Primaria que tenga garantía de acceso a 1.º curso de Educación Secundaria Obligatoria en virtud de lo dispuesto en el artículo 2, párrafo tercero, de esta Orden.

Gardentasuna eta onartzeko prozesuaren parte-hartzaileen datu pertsonalen babesa batzeko asmoz, zerrenda Hezkuntza Sailaren atarian jakitera emango da, «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus). Bertan, nortasuna egiaztatuta, eskatzaileek eskura izango dituzte eskabidean adierazitako ikastetxeen, mailen eta ereduen zerrenda.

A fin de conjugar la transparencia y la protección de los datos de carácter personal de quienes participen en el proceso de admisión, tal listado se hará público en el portal del Departamento de Educación en Internet «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus), donde cada solicitante podrá acceder, previa acreditación, al listado correspondiente a los centros, nivel y modelos indicados en su solicitud.

Ikastetxeek ez dute publikoki erakutsiko zerrenda, baina eskatzaileek banako sarbidea izango dute behin-behineko zerrenden argitalpen-dataren bezperara arte.

Los centros no expondrán públicamente este listado, pero permitirán el acceso individual al mismo a las personas solicitantes hasta la víspera de la fecha de publicación de los listados provisionales.

12.– Onartzeko prozesuan atzera egin ahal izango da apirilaren 4ra arte. Atzera egiteak eskubidean jasotako eskaera guztietan du eragina. Eskabidea online izapidetu bazen, hala egingo da atzera ere, «Ikasgunea» atarian sartu ondoren. Eskabidea aurrez aurre izapidetu bazen, atzera egiteko idatzia aurkeztu beharko du eskatzaileak, eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean. Ondoren, ikastetxeak idazki hori artxibatuko du egin zen eskabidearekin batera.

12.– Se podrá desistir del procedimiento de admisión hasta el 4 de abril. El desistimiento afecta a la totalidad de las peticiones recogidas en la solicitud. Si esta se tramitó on-line se realizará de igual forma, previo acceso al portal «Ikasgunea». Si se tramitó de forma presencial, deberá presentarse el escrito de desistimiento, realizado por la persona solicitante, en el centro donde entregó la solicitud. Posteriormente el centro archivará dicho escrito junto a la solicitud que se formuló en su día.

Hamargarrena.– Baremazioa.

Décima.– Baremación.

Ikastetxeak ez ditu eskabideak barematu beharko, ez hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat gordetako plazei eta ez gainerako plazei dagokienez, baldin eta, lehentasun-ordena edozein izanda ere, maila eta hizkuntza-eredu baterako jasotako eskaeren kopurua kasu bakoitzean eskuragarri dagoen plaza-kopurua baino txikiagoa bada.

El centro no tendrá la obligación de baremar las solicitudes, tanto para las plazas reservadas para el alumnado de necesidades específicas de apoyo educativo como para el resto de plazas, si, independientemente de su orden de preferencia, el número de peticiones recibidas para un determinado nivel y modelo lingüístico es igual o menor que el número de plazas disponibles en cada uno de los casos.

Maila eta hizkuntza-eredu jakin batean jasotako eskaeren kopurua, horien lehentasun-ordena edozein dela ere, plaza eskuragarrien kopurua baino handiagoa bada, ordea, ikastetxe publikoen Eskola Kontseiluak edo itunpeko ikastetxeen titularrak, ikastetxeko Eskola-kontseiluak gainbegiratuta, jaso dituen eskaerak barematuko ditu, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan aipatzen diren baremoaren eta hori aplikatzeko arauen zein jarraibide hauen arabera.

Por el contrario, si el número de peticiones recibidas para un determinado nivel y modelo, independientemente de su orden de preferencia, es mayor que el número de plazas disponibles, el Consejo Escolar de los centros públicos o el o la titular de los centros concertados, bajo la supervisión del Consejo Escolar del centro, deberá proceder a la baremación de las peticiones que reciba, de acuerdo con el baremo y normas de aplicación del mismo que figuran en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, y en estas Instrucciones.

Lehenengo eskatu den ikastetxeak apartatu guztiak barematu beharko ditu. Bestalde, eskabidean aipatu diren beste ikastetxeek Agindu honen V. eranskinean agertzen diren a), d), i), eta h) apartatuak barematuko dituzte.

El centro pedido en primer lugar deberá baremar todos los apartados. Por su parte, el resto de los centros consignados en la solicitud baremarán los apartados a), d), i) y h) del Anexo V de esta Orden.

Hamaikagarrena.– Eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxean ikasten duten senideak izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoprimera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la existencia de familiares que estudian en el centro solicitado o centro adscrito.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa eskatzaileak eskatutako ikastetxean edo atxikitako batean elkarrekin bizi diren anai-arreba bat edo gehiago matrikulatuta izateagatik emango da. Bizikidetza hori justifikatuko da Udalak gehienez ere hiru hilabete lehenago emandako familia-bizilekuaren ziurtagiriaren bidez.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por el hecho de que la persona solicitante tenga uno o varios hermanos o hermanas convivientes matriculadas en el centro solicitado o en un centro adscrito. Tal convivencia se justificará mediante la certificación del domicilio familiar expedida por el Ayuntamiento con una antigüedad de tres meses.

Puntuazio hori ez da metatuko eskatutako ikastetxean lan egiten duten senideengatik emandakoarekin (hamalaugarren Instrukzioa).

Esta puntuación no es acumulable con la concedida por la existencia de familiares que trabajan en el centro solicitado (Instrucción decimocuarta).

Apartatu honetan hartuko dira kontuan Hezkuntza Sailak arautako onartzeko prozesuko mailaren batean matrikulatuta dauden anai-arrebak bakarrik.

A los efectos de este apartado se tendrán en cuenta únicamente los hermanos o hermanas matriculadas en un nivel sometido al proceso de admisión regulado por el Departamento de Educación.

2.– Apartatu honetako puntuak lortu ahal izateko, egoera hau 2021-2022 ikasturtean gertatu behar izan da.

2.– Para otorgar la puntuación correspondiente a este apartado será necesario que esta circunstancia se produzca durante el curso 2022-2023.

3.– Anaia edo arreba, aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da.

3.– La condición de hermano, hermana, padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia.

4.– Apartatu honi dagokion puntuazioa ematean, anai-arrebatzat joko dira familia-unitatean legezko tutoretza-egoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familia-harreran dauden adingabeak ere.

4.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo legalmente constituido dentro de la misma unidad familiar.

5.– Halaber, ikaslearen zaintza soilik gurasoetako batek bakarrik badauka, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da. Pertsona horren seme-alabak ere anai-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

5.– Asimismo, en el caso de que la custodia de la alumna o alumno esté otorgada solamente a uno o a una de sus progenitores, se considerará también como madre o padre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas de la alumna o alumno cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

6.– Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

6.– La condición de pareja del progenitor o de la progenitora que tiene la custodia del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia por la que se otorga la custodia a ese progenitor o progenitora y por fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hamabigarrena.– Bizitokiaren gertutasunari, edo aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokiaren gertutasunari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimosegunda.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la proximidad del domicilio familiar o del lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa Agindu honetako IV. eranskinean jasotako bost azpiapartatuetako batengatik bakarrik emango da. Eskatzaileek azpiapartatu bat aukeratu beharko dute puntuazioa lortu ahal izateko.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará únicamente por uno de los cinco subapartados que figuran en el Anexo IV de la presente Orden. Las personas solicitantes deberán optar por uno de estos subapartados para obtener la puntuación.

2.– Ikaslea aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin bizi den lekua izango da familiaren bizilekua. Familia-bizilekua egiaztatzeko, ikaslea aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin bizi dela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.– Se entenderá por domicilio familiar aquel en el que resida la alumna o alumno con su madre o padre, o con su tutora o tutor legal. En este caso, el domicilio familiar se acreditará mediante certificado de empadronamiento del alumno o alumna junto con su padre, madre, tutor o tutora legal.

Aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

La condición de madre o padre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutora o tutor legal de la alumna o alumno se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

Bizilekuaren gertutasunari dagozkion puntuak errolda-ziurtagirian ageri den bizilekuari esleituko zaizkio, betiere hezkuntza-administrazioak ebazten ez badu –jarraian adieraziko dena aplikatuta– puntu horiek ez direla eman behar.

Los puntos correspondientes a la proximidad del domicilio se asignarán al domicilio que figure en el certificado de empadronamiento, salvo que en aplicación de lo que se señala a continuación la Administración educativa resuelva declarar la improcedencia de otorgar dicha puntuación.

Errolda-ziurtagiriak, aurkako frogarik ezean, bizilekuaren presuntzio-balioa du. Badira froga-elementuak presuntzio hori hutsaldu dezaketenak, hala nola ur-, elektrizitate-, gas- edo telefono-horniduren titulartasuna eta kontsumoak, erroldaren datu historikoak, elkarrekin bizi diren pertsonak, dokumentu fiskalak, adierazitako bizilekua jasotzen duten banketxeetako edo zerbitzu-hornitzaileen dokumentuak, beste etxebizitza batzuk jabetzan izatea eta erabiltzea, eta egiazko bizilekua eta errolda-ziurtagirian adierazitakoa bat ez datozela ondorioztatzera eraman diezaguketen bestelako dokumentu publiko edo pribatuak.

El certificado de empadronamiento tiene valor de presunción, salvo prueba en contra, del domicilio y podrá quedar desvirtuada por otros elementos probatorios como consumos y titularidad de suministros de agua, electricidad, gas o teléfono, datos históricos del padrón, sujetos convivientes, documentos fiscales, documentos de entidades bancarias o proveedores de servicios que reflejen el domicilio indicado, propiedad de otras viviendas y su uso, y cualesquiera otros documentos públicos o privados de los que se infiera que el domicilio real no coincide con el señalado a efectos de empadronamiento.

Ikastetxe edo maila bateko onartzeko prozesuan parte hartzen duen pertsona batek erreklamazio bat aurkezten badu hezkuntza-administrazioaren aurrean beste parte-hartzaileren batek bizilekuaren gertutasunaren apartatuan jasotako puntuazioarengatik, erreklamazioan adieraziko ditu hori jartzeko arrazoiak edo zantzuak. Ondoren, hezkuntza-administrazioak, puntuazioan zalantzak dituenean, eskatzaileari dokumentuak edo bestelako elementuak aurkezteko eskatuko dio, bizitokia egiaztatzeko.

En el caso de que una persona participante en el proceso de admisión a un determinado centro y nivel presente ante la administración educativa una reclamación contra la puntuación concedida en el apartado de proximidad al domicilio a algún otro participante concreto en dicho proceso de admisión a ese centro y nivel, la reclamación expresará los motivos o indicios en que se fundamenta. Posteriormente la administración educativa requerirá a la persona solicitante sobre la que se tienen dudas de la puntuación otorgada la presentación de documentos o elementos adicionales de prueba para la acreditación del domicilio.

Errekerimendua jaso duen pertsonak ez badu aurkezten dokumentazio edo froga-elementu osagarririk horretarako emandako epean, hau da, eskatzailearen frogatze-jarduera osagarririk ez badago, nahikoa arrazoi izango da aipatutako puntuak ez esleitzeko, betiere, errekerimenduaren jakinarazpena jasota geratu bada espedientean. Horrelako egoeretan, edo aurkeztutako dokumentuak ez badira nahikoak froga modura, hezkuntza-administrazioak berariazko ebazpena emango du bizilekuaren gertutasunari dagozkion puntuak ezin direla esleitu adierazteko.

Si la persona requerida no presenta, en el plazo señalado, documentación o elemento probatorio adicional alguno, dicha ausencia total de actividad probatoria adicional, por parte de la persona solicitante, constituirá motivación suficiente a efectos de declarar la improcedencia de asignar la referida puntuación, siempre que conste en el expediente la notificación del requerimiento. En estas circunstancias, así como en el caso de que los documentos presentados no sean considerados suficientes a dichos efectos probatorios, la Administración educativa dictará resolución expresa declarando la improcedencia de otorgar la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio.

Ebazpen horrek zer zio konkretutan oinarritzen den adieraziko du, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio.

Esta resolución, que será recurrible en alzada, deberá expresar los concretos motivos en los que se fundamenta.

3.– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dagoenean aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia, eskabidea aurkeztean, bizitokiaren gertutasunaren ordez, egoera hori baloratzea eskatu ahal izango da.

3.– Si el lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora legal se encuentra dentro del área de influencia del centro solicitado, podrá optar, al presentar la solicitud, por la valoración de esta circunstancia en lugar de la proximidad del domicilio.

Horrela egiten bada, besteen konturako langileen kasuan, aitak, amak edo legezko tutoreak lan egiten duen enpresako titularrak edo arduradunak ziurtagiria egin beharko du, egoera hori egiaztatzeko.

En este caso el lugar de trabajo se deberá acreditar, en el caso de los trabajadores y trabajadoras por cuenta ajena, mediante una certificación expedida al efecto por el/la titular o por el/la responsable de personal de la empresa en la que trabaje la madre o padre, o la tutora o tutor legal, en la que se haga constar esta circunstancia.

Jarduera norbere kontura egiten bada, lantokia egiaztatuko da Jarduera Ekonomikoen Zergan altan egotearen ziurtagiriaren bidez. Indarreko araudiari jarraikiz, Jarduera Ekonomikoaren Zergan altan egotea derrigorrezkoa ez bada, dagokion udalak egindako irekitze-baimenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

En el caso en que se desarrolle la actividad por cuenta propia, el lugar de trabajo se acreditará mediante una certificación del alta en el Impuesto de Actividades Económicas. En el supuesto en que, de acuerdo con la normativa vigente, no exista obligación legal de estar dado de alta en el Impuesto de Actividades Económicas, se deberá presentar una fotocopia compulsada de la licencia de apertura expedida por el Ayuntamiento correspondiente.

4.– Lantokia ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik ematen den puntuazioa zenbatzean, zaintza duen gurasoaren legezko bikotekidea ere ikaslearen gurasotzat hartuko da.

4.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a la ubicación del lugar de trabajo dentro del área de influencia del centro, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia.

Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da.

La condición de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia de la alumna o alumno se acreditará mediante copia de la sentencia por la que se otorga la custodia a ese progenitor o progenitora y por fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho.

5.– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakidean dagoenean aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia, ez da kontuan hartuko.

5.– La ubicación del lugar de trabajo de la madre, padre, tutor o tutora legal del alumno o alumna en un área de influencia limítrofe a la del centro solicitado no se valorará en ningún caso.

6.– Aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia ikastetxetik gertu egoteagatik lortutako puntuazioa ez da bateragarria izango bizitokiaren gertutasunari dagokionarekin, ez eta ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean lan egiteagatik lortutako puntuazioarekin ere.

6.– La puntuación por proximidad al centro escolar del lugar de trabajo del padre, madre, tutora o tutor legal, es incompatible con la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio y con la puntuación correspondiente al hecho de que la madre, padre, tutor o tutora legal de la alumna o alumno trabaje en el centro solicitado.

7.– Eragin-eremuaren kontzeptu horietako bakar bategatik ere punturik lortu ez dutenek, baldin eta ikastetxea kokatuta dagoen udalerrian bizi badira, atal honetan puntu bat lortzeko eskubidea izango dute. Bizilekua EAEren barruan badute, baina ikastetxea dagoen udalerritik kanpo, puntu erdi emango zaie.

7.– Quienes no obtengan puntuación por ninguno de los conceptos de área de influencia definidos anteriormente, pero sean residentes en el municipio donde esté ubicado el centro, tendrán derecho a un punto en este apartado. Si la residencia se encuentra dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, pero fuera del municipio donde esté ubicado el centro, se otorgará una puntuación de medio punto.

8.– Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako egin behar diren distantziei buruzko zehaztapen guztiak egiteko, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (DEA) erreferentziazko geoatarian (GeoEuskadi) dauden datuak erabiliko dira.

8.– Todas las determinaciones en relación a las distancias que deban realizarse a efectos de lo dispuesto en este apartado, se realizarán utilizando los datos obrantes en el geoportal de referencia de la Infraestructura de Datos Espaciales (IDE) de Euskadi (GeoEuskadi).

Hamahirugarrena.– Familia-unitatearen urteko errentei dagokien baremoko apartatua aplikatzeko arauak, eta seme-alaben kopuruaren eragina.

Decimotercera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a las rentas anuales de la unidad familiar e incidencia del número de hijos e hijas.

1.– Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren eranskinean adierazitako puntuak lortzeko behar diren diru-sarrera konputagarriak izango dira familia-unitateko kide guztiek 2021eko zerga-ekitaldian izandako zerga-oinarri orokorrari eta aurrezkiaren zerga-oinarriari dagozkionak. Baremoko atal honetan punturik lortzeko, zerga-oinarriak ez du 13.370,00 euroko muga gainditu beharko. 2021eko lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokio kopuru hori. Horren ondorioz, puntu horiek lortu nahi dituzten eskatzaileek hezkuntza-administrazioari baimena eman beharko diote dagokion foru-ogasunean hori egiaztatu dezan.

1.– Los ingresos computables para tener derecho a la puntuación señalada en el Anexo del Decreto 1/2018, de 9 de enero, serán los correspondientes a la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro del ejercicio fiscal del año 2021 de todos los miembros que componen la unidad familiar. Para obtener la puntuación correspondiente a este apartado del baremo, dicha base imponible no deberá superar la cantidad de 13.370,00 euros, correspondiente al Salario Mínimo Interprofesional del año 2021. En consecuencia, las personas solicitantes que deseen obtener esta puntuación deberán autorizar a la Administración Educativa la verificación de tal hecho en la Hacienda Foral correspondiente.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez diren eskatzaileek familia-unitateko diru-sarreren puntuak lortzeko eskubidea eskuratu nahi badute, familia-unitateko kide guztien 2021eko banakako errenta-aitorpenen kopia aurkeztu beharko dute edo, hala badagokie, baterako aitorpena. Familia-unitateko kideren batek, zerga-araudiari jarraituz, urte horretan errenta-aitorpena egin ez badu, ogasunak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da aitorpena egin ez dela egiaztatzeko.

2.– En el caso de solicitantes que no residan en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para tener derecho a la puntuación por ingresos de la unidad familiar, deberán presentar copia de las declaraciones individuales de la renta de todos los y las miembros de la unidad familiar del año 2021 o, en su caso, de la declaración conjunta. En los casos en que, de acuerdo con la normativa fiscal, alguno de los miembros de la unidad familiar no hubiera realizado la declaración de la renta de dicho año, se deberá aportar justificante de la Hacienda correspondiente de no haberla realizado.

3.– Jarraibide honen aurreko apartatuetan ezarritakoaren ondorioetarako, familia-unitatetzat hartuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten kasuan kasuko foru-arauetan ezarritakoa. Horretaz gainera, familia-unitatetzat hartuko da onartzeko eskabidearen helburu den adingabea, familia-liburuan ageri diren gurasoekin batera, non eta ez den egiaztatzen, hitzarmen arautzaile bidez, adingabearen zaintzaren gaineko ardura banatuta dagoela.

3.– A efectos de lo establecido en los anteriores apartados de esta Instrucción, se entiende por unidad familiar la establecida en las correspondientes normas forales reguladoras del impuesto sobre la renta de las personas físicas. Adicionalmente tendrá la consideración de unidad familiar el o la menor para quien se solicita la admisión junto con los progenitores que figuran en el libro de familia salvo que se acredite mediante convenio regulador una responsabilidad separada sobre la custodia del o de la menor.

Ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero, edo izatezko bikotearen bizikidetza deseginez gero, baremoa aplikatzerakoan, ikaslearen zaintza ebazpen judizial irmo bidez edo hitzarmen arautzaile bidez esleitua duenaren errenta baino ez da aintzat hartuko. Berdin jokatuko da tutoretza judizialaren, familia-harreraren edo antzeko babes-neurrien kasuan, halakoetan gurasoak ez diren beste pertsona fisiko batzuen esku geratzen baita ikasle adingabearen zaintza. Edozein administrazio publikok tutoretza badauka, irizpide horretan, gehieneko puntuazioa ezarriko da.

En los casos de nulidad matrimonial, separación, divorcio o disolución de la convivencia en pareja de hecho, para la aplicación del baremo correspondiente se considerarán únicamente las rentas de quien ostente, por resolución judicial firme o convenio regulador, la custodia del alumno o alumna. De igual modo se procederá en los supuestos de tutoría judicial, acogimiento familiar o medidas análogas de protección que conlleven el ejercicio de la custodia de la alumna o alumno menor de edad por persona física distinta de sus progenitores o progenitoras. En los supuestos de tutela de alguna Administración pública se aplicará en este criterio la máxima puntuación.

4.– Anai-arreben kopurua familia-liburuaren, jaiotza-agiriaren edo harreman hori egiaztatzen duten bestelako dokumentuen kopiarekin egiaztatuko da. Bakarrik eskatzailearekin bizi diren adingabeko anai-arrebak hartuko dira kontuan.

4.– El número de hermanos y hermanas se acreditará mediante copia del libro de familia, certificados de nacimiento u otros documentos acreditativos de tal relación, computándose únicamente los hermanos y hermanas menores de edad que convivan con el solicitante.

Hamalaugarrena.– Eskatutako ikastetxean lan egiten duten senideak izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimocuarta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la existencia de familiares que trabajan en el centro solicitado o centro adscrito.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emango da eskatzailearen aitak edo amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako batean lan egiten badu. Puntuazio hori ez da metatuko eskatutako ikastetxean edo atxikitako batean ikasten duten senideengatik emandakoarekin (hamaikagarren Instrukzioa).

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por el hecho de que la madre, padre, o tutor o tutora legal de la persona solicitante trabaje en el centro solicitado o en un centro adscrito. Esta puntuación no es acumulable con la concedida por la existencia de familiares que estudien en el centro solicitado o centro adscrito al mismo (Instrucción decimoprimera).

2.– Apartatu honetako puntuak lortu ahal izateko, egoera hau 2021-2022 ikasturtean gertatu behar izan da.

2.– Para otorgar la puntuación correspondiente a este apartado será necesario que esta circunstancia se produzca durante el curso 2022-2023.

Hamabosgarrena.– Familia ugariko kide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoquinta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a familias numerosas.

1.– Eskatzailea EAEn bizi bada eta familia ugariko kidea dela adierazten badu, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari galdetuko zaio kategoria hori lortzeko eta ondoren emango zaio dagokion puntuazioa. Egoera hori egiaztatu ezin bada, eskatzaileak ezarritako epean aurkeztu beharko du frogagiria «Ikasgune» atarian, izapidea online egin bada, eta lehenengo eskaria egin duen ikastetxean, eskaria aurrez aurre tramitatu bada.

1.– En el caso de que la persona solicitante resida en la CAPV y declare la condición de familia numerosa se procederá a la obtención de su categoría mediante la correspondiente consulta al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, asignándosele posteriormente la puntuación que le corresponda. Cuando la verificación de su declaración no sea posible, la persona solicitante deberá presentar, dentro del plazo establecido, el documento justificativo previo acceso al portal «Ikasgunea», si la solicitud se tramitó on-line, o en el centro de su primera petición, si la solicitud se tramitó de forma presencial.

2.– Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez badira, familia ugaria dela egiaztatzeko, bizi diren autonomia-erkidegoak emandako titulu ofiziala aurkeztuko da.

2.– En el caso de solicitantes que no residan en la Comunidad Autónoma del País Vasco, la condición de familia numerosa se acreditará mediante el correspondiente título oficial expedido por la Comunidad Autónoma en la que residan.

Hamaseigarrena.– Guraso bakarreko familiako kide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimosexta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la pertenencia a una familia monoparental.

1.– Agindu honen ondorioetarako, guraso bakarreko familia izango da ikaslearen guraso-ahala pertsona bakar batek duenean edo bi pertsonek izan arren, ikaslearekin bizi den beste gurasoarekiko urruntze-agindua duenean, betiere ikaslearekin bizi den eta guraso-ahala duen gurasoak ez badu legezko bikotekidea den beste hirugarren pertsona batekin lotura berririk.

1.– A los efectos de esta Orden, se considera familia monoparental aquella en la que la patria potestad del alumno o alumna esté ejercida por una sola persona o, cuando siendo ejercida por dos personas, exista orden de alejamiento de una de ellas con respecto a la otra con la que convive el alumna o alumno, y siempre que esta última con la que convive el alumno o alumna no mantenga un nuevo vínculo con otra tercera persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o progenitora que ostente la patria potestad.

2.– Familia-liburuaren kopia, Erregistro Zibileko ziurtagiria, urruntze-aginduaren kopia edo beste agiri ofizial batzuen bidez egiaztatuko da.

2.– Se acreditará mediante copia del libro de familia, certificado del Registro Civil, copia de la orden de alejamiento u otros documentos oficiales.

Hamazazpigarrena.– Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoséptima.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo al alumnado nacido de parto múltiple.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa erditze anizkoitzean jaiotako anai-arreben kasuan emango da, baldin eta guztientzat aukera berak eskatzen badira, hurrenkera berean.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado en los casos de hermanos o hermanas vivos y nacidas de parto múltiple siempre que se solicite para todos o todas las mismas opciones y en el mismo orden.

2.– Egoera hori egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia, jaiotze-agiria edo beste agiri ofizial batzuk aurkeztuko dira.

2.– Tal circunstancia se acreditará mediante copia del libro de familia, certificados de nacimiento u otros documentos oficiales.

Hemezortzigarrena.– Ikastetxearen Eskola-kontseiluak ezarri duen beste edozein egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoctava.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a otras circunstancias determinadas por el Consejo Escolar del centro.

1.– Eskola-kontseiluek irizpide bat edo bat baino gehiago ezarri ahal izango dute, hala nahi izanez gero, eskatzaileei gehienez 1 puntu osagarri emateko.

1.– Los Consejos Escolares podrán establecer, si así lo desean, uno o varios criterios para otorgar a los y las solicitantes una puntuación adicional de hasta 1 punto como máximo.

2.– Puntuazio gehigarri hori emateko irizpideak objektiboak izan beharko dira, eta ez dira baztertzaileak izango jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik. Irizpideak eta horiek egiaztatzeko baldintzak ikastetxearen organo eskudunak onetsiko ditu.

2.– Los criterios por los que se otorgue en cada caso esta puntuación adicional deberán ser objetivos y no discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social. Tanto los criterios como los requisitos para su acreditación serán aprobados por el órgano competente del centro.

3.– Irizpide horiek dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak balioztatu beharko ditu. Horretarako, ikastetxe bakoitzak, martxoaren 10era bitartean, puntuazioa emateko irizpideak zehazten dituen agiria atxiki beharko du onartzeko aplikazio informatikoan.

3.– Estos criterios deberán ser validados por la Delegación Territorial de Educación correspondiente. Para ello, cada centro deberá incluir en la aplicación informática de admisión, hasta el 10 de marzo, el documento en el que se detallen los criterios por los que se otorga esta puntuación.

4.– Irizpideak eta horiek egiaztatzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epea ireki aurretik kontsultatu ahalko dira «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus) atarian edo ikastetxearen iragarki-taulan.

4.– Dichos criterios y sus requisitos de acreditación se podrán consultar con anterioridad al inicio del período de presentación de solicitudes en el portal «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus) o el tablón de anuncios del centro.

5.– Puntuazioa kontzeptu batengatik edo bat baino gehiagorengatik eman ahal izango da. Hainbat kontzepturengatik ematen denean, horien artean banatu ahal izango da, edo zuzenean eman horietako bat betetzen bada.

5.– La puntuación podrá otorgarse por uno o por varios conceptos. Cuando se otorgue por varios conceptos podrá repartirse entre los mismos o bien otorgarse si se cumple uno cualquiera de ellos.

6.– Puntuazio osagarri hau emateko irizpideak desberdinak izan daitezke kurtsoko edo hezkuntza-mailako.

6.– Los criterios para otorgar esta puntuación adicional podrán ser diferentes para cada uno de los cursos o niveles educativos.

7.– Apartatu honen puntuazioa emateko bete behar diren irizpideen artean, baremoaren beste apartatuei dagozkien kontzeptu bat edo bat baino gehiago sar daitezke. Horrela, horien puntuazioak gora egingo du nahi den neurrian, kontuan hartuta, guztira, apartatu horrengatik ezin dela puntu osagarri bat baino gehiago eman.

7.– Entre los criterios por los que se otorgue la puntuación correspondiente a este apartado se podrán incluir uno o varios de los conceptos correspondientes a los otros apartados del baremo, cuya puntuación se verá incrementada de esta forma en la cantidad que se determine, teniendo en cuenta que, en total, nunca se podrá conceder más de un punto adicional por este apartado.

8.– Apartatu horretarako onartu diren irizpideen artean ezin dira ezarri jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian, edo beste egoera edo baldintza pertsonal edo sozial batzuetan oinarritutako irizpide baztertzaileak. Gainera, ezingo da puntuaziorik eman horretarako antolatutako proben edo azterketen ondorioz.

8.– Entre los criterios aprobados para este apartado no podrán establecerse, en ningún caso, criterios discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social, ni podrá otorgarse puntuación alguna condicionada al resultado de pruebas o exámenes específicamente convocados al efecto.

9.– Eskola-kontseiluek ezarri behar dituzte bete behar diren baldintzak, apartatu honetan ezarri diren irizpide guztiak bete direla onartu ahal izateko.

9.– Corresponde también a los Consejos Escolares determinar los requisitos exigidos para la acreditación del cumplimiento de cada uno de los criterios que hayan establecido en este apartado.

10.– Instrukzio edo jarraibide honetan ezarritakoa betetzen ez duten ikastetxeek ezin izango dute baremoaren puntuazio hau aplikatu: Eskola-kontseiluak zehazteko beste inguruabarrei dagokiena.

10.– Aquellos centros que incumplan lo dispuesto en esta instrucción no podrán aplicar la puntuación del baremo relativa a otras circunstancias determinadas por el Consejo Escolar del centro.

Hemeretzigarrena.– Kooperatiba-bazkide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimonovena.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la condición de socio o socia cooperativista.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emango da eskatzailearen aita edo ama edo legezko tutorea eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide bada.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por el hecho de que su padre o su madre, o su tutora o tutor legal, sea socio o socia cooperativista del centro solicitado.

2.– Egoera horren ziurtagiria aurkeztu beharko da egiaztatzeko.

2.– Se acreditará mediante el certificado acreditativo de tal circunstancia.

Hogeigarrena.– Ikaslearen desgaitasunari, edo aita, ama edo legezko tutorearen, edo anai edo arrebaren baten desgaitasunari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigésima.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la concurrencia de discapacidad en el alumna o alumno o en su madre, padre, tutor o tutora legal o de alguno de sus hermanos o hermanas.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da V. eranskinean aurreikusitako bi aukeretako edozeinengatik:

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por uno cualquiera de los dos supuestos contemplados en el Anexo V.

2.– Puntuazio hori emango da, baldin eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu. Nahiz eta bi edo gehiago izan desgaitasuna duten eta hortaz kontzeptu honengatik puntuazioa lortzeko aukera ematen duten pertsonak, haietako bakar batengatik baino ez dira emango puntuak.

2.– Dicha puntuación se otorgará por la existencia de una discapacidad igual o superior al 33 %. Aunque concurra la situación de discapacidad en dos o más de las personas que den derecho a la puntuación por este concepto, la puntuación se otorgará por una sola de ellas.

3.– Lurralde historikoko foru-aldundiko gizarte-ekintzako departamentuak edo Estatuko organo baliokideak emandako ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna. Bertan legez onartuko da eragindako pertsonak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela.

3.– La discapacidad se acreditará mediante certificado expedido por el Departamento de Servicios Sociales de la Diputación Foral del Territorio Histórico correspondiente u órgano estatal similar competente, en el que conste el reconocimiento legal de minusvalía de la persona afectada con un grado de discapacidad igual o superior al 33 %.

4.– Anaia edo arreba, aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

4.– La condición de hermano, hermana, padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutora o tutor legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

5.– Apartatu honi dagokion puntuazioa ematean, anai-arrebatzat joko dira familia-unitatean legezko tutoretza-egoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familia-harreran dauden adingabeak ere.

5.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo legalmente constituido dentro de la misma unidad familiar.

6.– Halaber, atal honetan ematen den puntuazioa zenbatzean, ikaslearen zaintza soilik guraso bakar batek badu, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen gurasotzat hartuko da. Pertsona horren seme-alabak ere anai-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

6.– Asimismo, a efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, en el caso de que la custodia de la alumna o alumno esté otorgada solamente a uno o una de sus progenitores, se considerará también como madre o padre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o de la progenitora que tiene la custodia. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas de la alumna o alumno cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

7.– Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

7.– La condición de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia por la que se otorga la custodia a ese progenitor o progenitora y por fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona, o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hogeita batgarrena.– Familia-unitatea lekuz aldatzeari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak honako arrazoi hauengatik: nahitaez mugitu beharra, azken urtean familiako kideetako edozein desgaitu izana, edo genero-indarkeriaren edo terrorismo-ekintzen ondoriozko bizileku-aldaketa.

Vigesimoprimera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo al traslado de la unidad familiar debido a movilidad forzosa, discapacidad sobrevenida en el último año de cualquiera de los miembros de la familia o cambio de residencia derivado de actos de violencia de género o terrorismo:

1.– Puntuazio hori emango da epigrafean adierazitako edozein gertakarirengatik.

1.– Se otorgará esta puntuación por cualquiera de los hechos indicados en el epígrafe.

2.– Egoera hori dagokion ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko da.

2.– Se acreditará tal condición mediante el correspondiente certificado oficial que lo acredite.

Hogeita bigarrena.– Familia-harrera egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimosegunda.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la situación de acogimiento familiar.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa eskatzailea familia-harreran bizi bada emango da.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado cuando la persona solicitante resida con una familia de acogida.

2.– Egoera hori egiaztatzeko, dagokion foru-aldundiko gizarte-politiketan eskumena duen Sailaren ziurtagiria aurkeztuko da.

2.– Se acreditará esta condición mediante el certificado del Departamento competente en políticas sociales de la Diputación Foral correspondiente.

Hogeita hirugarrena.– Genero-indarkeriaren biktima egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimotercera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la condición de víctima de violencia de género.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da, baldin eta eskatzailea edo ikaslearen ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima bada.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado cuando la persona solicitante o la madre o tutora legal de la alumna o alumno tenga la condición de víctima de violencia de género.

2.– Egoera hori Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan aurreikusitako moduetako batean egiaztatuko da: genero-indarkeria delitu batengatiko kondena-epaia, babes-agindua edo biktimaren aldeko kautelazko neurri bat ebazten duen beste edozein ebazpen judizial, demandatzailea genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duten zantzuak daudela agertzen duen Fiskaltzaren txostena edo gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo Administrazio Publiko eskuduneko genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-zerbitzuen txostena.

2.– Se acreditará esta condición mediante alguna de las formas contempladas en el artículo 23 de la Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección integral contra la Violencia de Género: sentencia condenatoria por un delito de violencia de género, orden de protección o cualquier otra resolución judicial que acuerde una medida cautelar a favor de la víctima, informe del Ministerio Fiscal que indique la existencia de indicios de que la demandante es víctima de violencia de género o mediante informe de los servicios sociales, de los servicios especializados, o de los servicios de acogida destinados a víctimas de violencia de género de la Administración Pública competente.

Hogeita laugarrena.– Terrorismoaren biktima izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimocuarta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la condición de víctima del terrorismo.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da edo aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren biktima bada.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado cuando el alumno o alumna, o padre, madre, tutor o tutora legal tenga la condición de víctima del terrorismo.

2.– Egoera hori egiaztatuko da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren edo Estatuko edo beste autonomia-erkidego bateko antzeko erakunde baten ebazpen bidez.

2.– Se acreditará esta condición mediante la correspondiente Resolución de la Dirección de Derechos Humanos, Víctimas y Diversidad del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales u organismo similar del Estado o de otra Comunidad Autónoma.

Hogeita bosgarrena.– Errentari dagozkion datuen egiaztapena.

Vigesimoquinta.– Verificación de datos relativos a la renta.

Egiaztapen horren emaitzak lortzean, honela jokatu beharko da:

En tanto se obtengan los resultados de dicha verificación, se procederá de la manera siguiente:

1.– Eskatzaileen aitorpenak egiaztatu arte, puntuazioa egiaztapena baimendu duten pertsonei dagokiela ulertuko da, baina, egiaztapen hori egin ondoren, onartutako eta baztertutako ikasleen zerrendak osatzeko, aldaketak egin ahal izango dira.

1.– Hasta que no se verifiquen las declaraciones de los o las solicitantes se considerará que corresponde la puntuación a las personas que han autorizado la verificación, sin perjuicio de que, una vez efectuada, se realicen las oportunas modificaciones al objeto de elaborar las listas de admitidos y admitidas y no admitidos y no admitidas.

2.– Egiaztapenen emaitzak jaso ondoren, Ogasunaren ziurtagiriak ontzat emango dira errenta balioesteko.

2.– Una vez recibido el resultado de las verificaciones, se darán por buenas las certificaciones de Hacienda para la valoración de la renta.

3.– Egiaztapenen emaitzak behin-behineko zerrendak argitaratu ondoren jasotzen badira, egoera hau kontuan hartuko da behin betiko zerrendak egitean.

3.– Si los resultados de las verificaciones se recibieran una vez publicadas las listas provisionales, tal situación sería tenida en cuenta en la elaboración de las listas definitivas.

Hogeita seigarrena.– Onartutako eta baztertutako ikasleen zerrenden adjudikazioa eta argitalpena.

Vigesimosexta.– Adjudicación y publicación de listas del alumnado admitido y no admitido.

1.– Barematu behar ziren eskabideei baremoa ezarri ondoren, ikastetxe bakoitzean jaso diren eskabide guztiak horrela ordenatuko dira:

1.– Una vez baremadas las peticiones que así lo requieran, la totalidad de las peticiones recibidas para cada centro se ordenarán de la siguiente forma:

a) Lehenik, Agindu honen seigarren jarraibidean ezartzen diren lehentasunak betetzen dituztenak.

a) en primer lugar las peticiones que cumplan las prioridades establecidas en la instrucción sexta de esta Orden.

b) Ondoren, beste eskabide guztiak.

b) posteriormente el resto de peticiones.

Aipatutako bi talde horietako bakoitzaren barruan, eskabideak ordenatuko dira lortutako puntuazioaren arabera eta, berdinketa badago, baremoko irizpideetan lortutako puntuaziorik handiena hartuko da kontuan, banaka konparatuta eta ordena honetan:

Dentro de cada uno de los dos grupos anteriores, las solicitudes se ordenarán según la puntuación total obtenida y, en caso de empate, se atenderá a la mayor puntuación obtenida en los criterios del baremo comparándolos uno a uno y en el siguiente orden:

– Puntu gehien lortu duena ikastetxean edo atxikitako ikastetxean matrikulatutako anai-arreben apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de hermanas o hermanos matriculados en el centro o centro adscrito.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: ikaslearen bizilekuaren gertutasuna, edo eskatzailearen beraren lantokiarena, edo haren aita, ama edo legezko tutorearen lantokiaren gertutasuna.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de proximidad del domicilio de la alumna o alumno o del puesto de trabajo del propio solicitante o de su padre, madre, tutor o tutora legal.

– Puntu gehien duena familia-unitatearen urteko errentaren apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de la renta anual de la unidad familiar.

– Puntu gehien lortu duena eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxean lan egiten duen aita, ama edo legezko tutorearen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de madre, padre, tutora o tutor legal que trabajen en el centro solicitado o centro adscrito.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: ikasleak desgaitasunen bat izatea edo desgaitasuna ikaslearen aitak, amak, legezko tutoreak edo anai-arrebaren batek izatea.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de concurrencia de alguna discapacidad en el alumno o alumna o en su madre, padre, tutora o tutor legal o en algún hermano o hermana.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: familia-unitatea lekuz aldatzea honako arrazoi hauengatik: nahitaez mugitu beharra, azken urtean familiako kideetako edozein desgaitu izana, edo genero-indarkeriaren edo terrorismo-ekintzen ondoriozko bizileku-aldaketa.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de traslado de la unidad familiar debido a movilidad forzosa, discapacidad sobrevenida en el último año de cualquiera de los miembros de la familia o cambio de residencia derivado de actos de violencia de género o terrorismo.

– Puntu gehien lortu duena familia ugariaren apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de familia numerosa.

– Puntu gehien lortu duena guraso bakarreko familiako ikasleen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de alumnado perteneciente a una familia monoparental.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: ikasle eskatzailea familia-harreran egotea.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de situación de acogimiento familiar de la alumna o alumno solicitante.

– Puntu gehien lortu duena erditze anizkoitzean jaiotako ikasle apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de alumnado nacido de parto múltiple.

– Puntu gehien lortu duena Eskola-kontseiluak askatasun osoz zehaztutako irizpideen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de criterios libremente determinados por el Consejo Escolar del centro.

– Puntu gehien lortu duena ikastetxeko kooperatiba-bazkide izatearen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de condición de socio o socia cooperativista del centro.

– Puntu gehien lortu duena genero-indarkeriaren biktima apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de condición de víctima de violencia de género.

– Puntu gehien lortu duena terrorismoaren biktimen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de condición de víctima del terrorismo.

Gainerako irizpideak agortu ondoren, dauden berdinketak desegiteko aplikazio informatikoak esleitutako orden-zenbakirik baxuena erabiliko da.

Para deshacer los empates existentes una vez agotados todos los demás criterios, se utilizará el menor número de orden asignado por la aplicación informática.

Hurrenkera horri jarraikiz, Hezkuntza Sailak esleipen orokorra egingo du, eta horren arabera adjudikatuko dira plaza eskuragarriak. Adjudikazio horretan, jasotako eskaera guztiak aztertuko dira, ikastetxe, maila eta hizkuntza-ereduen konbinazio guztietan, eta puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Gehienez plaza bat adjudikatuko da eskatzaile bakoitzeko, eskabidean agertzen diren eskabideen ordena errespetatuz.

En base a esta ordenación, el Departamento de Educación efectuará una adjudicación global, como consecuencia de la cual se asignarán las plazas disponibles. En dicha adjudicación se analizarán, para cada combinación de centro, nivel y modelo lingüístico, todas las peticiones recibidas y se ordenarán por puntuación. Como máximo se adjudicará una plaza por solicitante, respetando el orden de las peticiones indicado en la solicitud. En caso de que no se obtuviera plaza como resultado del proceso anterior, se adjudicará una plaza en el centro más cercano dentro del área de influencia con plazas disponibles, siempre respetando la reserva de plazas.

2.– 2 urteko gelarako (Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila) eta 3 urteko gelarako (Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen maila) egiten diren eskabideen kasuan, eskabidean adierazitako ikastetxe bakar batean ere plazarik lortzen ez bada aurreko prozesuaren ondorioz, plaza bat esleituko da eskatzailearen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxean, ahal dela eskatzailearen eragin-eremuaren barruan, betiere plazen erreserba errespetatuz.

2.– En el caso de las solicitudes que se realicen para el aula de 2 años (tercer curso del primer ciclo de Educación Infantil) y para el aula de 3 años (primer curso del segundo ciclo de Educación Infantil), en las que no se obtuviera plaza en ninguno de los centros indicados en la solicitud como resultado del proceso anterior, se adjudicará una plaza en el centro más cercano al domicilio del solicitante con plazas disponibles, preferentemente dentro del área de influencia del solicitante, siempre respetando la reserva de plazas.

Gainerako ikasmailetarako egiten diren eskaeren kasuan, aurreko prozesuaren ondorioz eskabidean adierazitako ikastetxe batean ere plazarik lortzen ez bada, plaza bat esleituko da eskatzailearen etxetik hurbilen dagoen zentroan, betiere plaza libreak baditu eta, ahal dela, eskatzailearen eragin-eremuaren barruan.

En el caso de las solicitudes que se realicen para el resto de los cursos, en las que no se obtuviera plaza en ninguno de los centros indicados en la solicitud como resultado del proceso anterior, se adjudicará una plaza en el centro más cercano al domicilio del solicitante con plazas disponibles, preferentemente dentro del área de influencia del solicitante.

3.– Adjudikazioa amaitu ondoren, onartutako eta baztertutako ikasleen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Barematu behar izan den kasuetan, eskatzaile bakoitzak eskatzaile guztien puntuazio osoa eskuratu ahal izango du, baita berea baino puntuazio handiagoa duten eskabideen baremoko atal eta azpiatal guztien puntuazio banakatua ere.

3.– Finalizada la adjudicación se publicarán las listas provisionales y las listas definitivas del alumnado admitido y no admitido. En los casos en que haya sido necesario baremar, cada solicitante podrá acceder a la puntuación total de todos los solicitantes, así como a la puntuación desglosada de todos y cada uno de los apartados y subapartados de baremo de las solicitudes con mayor puntuación que la suya.

Era berean, eskatzaile bakoitzak bere puntuazioa eskuratu ahal izango du, eskatutako ikastetxe, maila eta ereduari dagokion baremazio-irizpide bakoitzaren arabera banakatuta.

De igual forma, cada solicitante podrá acceder a su puntuación, desglosada de cada uno de los criterios de baremación, correspondiente al centro, nivel y modelo solicitado.

Zerrendetan, interesdunei ohartarazteko testu bat sartuko da, eta adieraziko zaie datuak onartzeko prozesuarekin zerikusirik ez duten helburuetarako tratatzea, bai eta ondoren lagatzea edo zabaltzea ere, datuak babesteko araudiaren aurkakoa dela.

En las listas se incluirá un texto de advertencia a los interesados indicando que el tratamiento de los datos para finalidades ajenas al proceso de admisión, así como su cesión o difusión posterior, es contraria a la normativa de protección de datos.

Zerrenda horiek jakitera emango dira sailaren interneteko atarian, «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus). Bertan, nortasuna egiaztatuta, eskatzaileek eskura izango dituzte eskabideko eskaeretan adierazitako ikastetxeen, mailen eta ereduen zerrenda. Ikastetxeek ez dute publikoki erakutsiko zerrenda, baina eskatzaileek banako sarbidea izango dute.

Estos listados se harán públicos en el portal del Departamento en Internet «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus), donde las personas interesadas en el proceso podrán acceder, previa acreditación, a las listas de los centros, nivel y modelos indicados en las diferentes peticiones de su solicitud. Los centros no expondrán públicamente este listado, pero permitirán el acceso individual al mismo a las personas solicitantes.

Behin-behineko adjudikazio-zerrendak erreklamazioak aurkezteko epea amaitu arte kontsultatu ahal izango dira, eta behin betiko adjudikazio-zerrendak gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea amaitu arte.

Las listas de adjudicación provisional podrán ser consultadas hasta la fecha de finalización de la presentación de reclamaciones y las listas de adjudicación definitiva hasta la fecha de finalización de presentación de recursos de alzada.

4.– Onartutako ikasleek zuzenean galduko dute jatorrizko ikastetxean zeukaten plaza. Egoera hau kontuan hartuko da adjudikazio-prozesuan.

4.– Las alumnas y alumnos admitidos perderán automáticamente la plaza que tenían ocupada en el centro de procedencia. Esta situación será tenida en cuenta en el proceso de adjudicación.

5.– Prozesua amaitu ondoren, Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, onarpen-bermeen batzordea entzun eta gero, ikastetxea adjudikatuko du:

5.– Tras este proceso, el Delegado o Delegada Territorial de Educación, oída la Comisión de Garantías de Admisión, procederá a la adjudicación de centro:

a) Dokumentuen bina ale aurkezteagatik baliogabetutako eskabideak dituzten ikasleentzat.

a) a los alumnos y alumnas cuyas solicitudes, por ser duplicadas, hayan sido invalidadas.

b) 1/2018 Dekretuaren 2. artikuluak eskolatze-bermea ziurtatzen duen mailetan baztertu diren ikasleentzat (Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), eta 2023-2024 ikasturterako ikastetxerik gabe edo haien ikastetxean jarraitzeko bermerik gabe daudenei.

b) a las alumnas y alumnos no admitidos en los niveles para los que el artículo 2 del Decreto 1/2018 establece garantía de escolarización (tercer curso del primer ciclo de Educación Infantil, segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria y Educación Secundaria Obligatoria) y que se encuentren en situación de desescolarización o sin garantía de continuidad en su actual centro para el curso 2023-2024.

6.– Maila eta hizkuntza-eredu jakin batean plaza eskuragarririk ez dagoen ikastetxeetan, eskatutako plazarik lortu ez duten ikasleak edo lehentasun gutxiagoko plaza lortu dutenak itxarote-zerrendan sartuko dira. Beraz, plazarik lortu ez dutenek itxarote-zerrendan sartuko dira eskabide guztietarako, eta plaza lortu dutenek lehentasun handiagoko eskabideetan jarritako ikastetxeetako eta ereduetako itxarote-zerrendetan sartuko dira. Itxarote-zerrendaren iraunaldia amaituko da Agindu honen 3. artikuluan ezarri den datan.

6.– En los centros donde no queden plazas disponibles para un determinado nivel y modelo lingüístico permanecerán en lista de espera los alumnos y alumnas que no hubieran obtenido plaza en ninguna de sus peticiones o la hubieran obtenido en una petición de menor preferencia. Así, las personas que no obtengan plaza permanecerán en lista de espera en todas sus peticiones y quienes obtengan plaza permanecerán en lista de espera de los centros y modelos que figuran en las peticiones preferentes a la concedida. La vigencia de la lista de espera expirará en la fecha establecida en el artículo 3 de la presente Orden.

7.– Geroago egiten den edozein aldaketa Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak baimendu beharko du.

7.– Cualquier modificación posterior deberá ser autorizada por la Delegación Territorial de Educación.

8.– Prozesu horren ondorioz eskola-tokia lortu eta gero, eta ikasturteko lehen egunetan absentzia luzea gertatzen bada, gurasoek edo legezko tutoreek ikastetxeari aurretik jakinarazi eta ziurtatu beharko diote egoera hori.

8.– Una vez obtenido puesto escolar en este proceso y en previsión de una ausencia prolongada durante los primeros días del curso, los padres, madres, tutores o tutoras deberán notificar este hecho con anterioridad y de forma fehaciente al centro.

Horrela egiten ez badute, eta absentzia luzatzen bada beharrezko den justifikazioa gabe, irailaren 8an ikastetxeak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari horren berri emango dio, eskolatze-beharra betetzen dela egiaztatu ondoren eta eskatzailearekin entzunaldia izan eta gero. Ondoren, ikastetxeak eskola-plaza eskuratuko du, eta hutsik geratuko da ondore guztietarako.

De no actuar así, si se mantiene la inasistencia sin la debida justificación, el día 8 de septiembre, tras la realización de las actuaciones tendentes a verificar el cumplimiento de la obligación de escolarización y previo trámite de audiencia a la persona solicitante, el centro comunicará este hecho a la Delegación Territorial de Educación, que dispondrá del puesto escolar considerándolo vacante a todos los efectos.

Hogeita zazpigarrena.– Erreklamazioak eta helegiteak.

Vigesimoséptima.– Reclamaciones y recursos.

Behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioak egin daitezke, ikastetxearen Eskola-kontseiluan aurkeztuta, Agindu honen 5. artikuluan xedatutako epean. Erreklamazioa Hezkuntza Sailak abian jarritako aplikazioaren bidez edo aurrez aurre egingo da. Aurrez aurreko erreklamazioaren kasuan, izapidea lehenengo eskabidean eskatutako ikastetxean (baremoaren edozein apartaturako) egin ahal izango da, edo eskatutako beste edozein ikastetxetan (horri dagozkion baremoko apartatuetarako). Hori horrela izan arren, erreklamazioa justifikatzeko aurkezten den dokumentazioa ebazpena egin den ikastetxean entregatu beharko da. Behar bezala ebazteko, ikastetxeak kontsultak egin ahalko dizkio dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren Plangintza Zerbitzuari.

Contra las listas provisionales se podrá presentar reclamación ante el Consejo Escolar del centro dentro del plazo establecidos en artículo 5 de la presente Orden. Dicha reclamación podrá realizarse a través de la aplicación habilitada por el Departamento de Educación o de forma presencial. En el caso de reclamación presencial el trámite podrá realizarse bien en el centro solicitado en su primera petición (para cualquier apartado del baremo), bien en otro centro solicitado (exclusivamente para los apartados de baremo relativos al mismo). No obstante lo anterior, la documentación que pudiera presentarse para justificar tal reclamación deberá ser entregada en el centro al que corresponda su resolución. Para su correcta resolución, el centro podrá realizar consultas al Servicio de Planificación de su respectiva Delegación Territorial de Educación.

Behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hezkuntzako lurralde-ordezkariari, zerrendak argitaratu eta hilabeteko epean. Ebazpenak administrazio-bidea agortuko du.

Contra las listas definitivas se podrá presentar recurso de alzada ante el Delegado o Delegada Territorial de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación, cuya Resolución pondrá fin a la vía administrativa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak bildu ahalko ditu Administrazioak.

La Administración podrá recabar la documentación que estime necesaria para la resolución de las reclamaciones que se presenten.

Prozesu hauek amaitu ondoren, ikasleak adjudikatu zaizkien ikastetxe, etapa, maila eta ereduan matrikulatuta egongo dira.

Una vez concluidos estos procesos, las alumnas y alumnos estarán matriculados en el centro, etapa, nivel y modelo adjudicado.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ikaslea behar bezala eskola daitekeela bermatzeko moduko epean eman beharko du ebazpena, eta azken horrek administrazio-bidea agortuko du.

La Resolución del Delegado o Delegada Territorial de Educación deberá producirse en un plazo que garantice la adecuada escolarización del alumno o alumna y pondrá fin a la vía administrativa.

Hogeita zortzigarrena.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.

Vigesimoctava.– Alumnado con necesidades educativas especiales.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak onartzea dagokien mailako ikastetxeetarako ezarri diren prozeduraren eta egutegiaren mende egongo da, eta lurralde-ordezkaritzak izango dira horiek gauzatzen eta betetzen diren ziurtatuko dutenak.

La admisión de alumnado con necesidades educativas especiales se sujetará al procedimiento y calendario común establecido para los centros del correspondiente nivel, siendo las Delegaciones Territoriales las responsables de su ejecución y cumplimiento.

Hogeita bederatzigarrena.– Ondorioak.

Vigesimonovena.– Aplicación.

Jarraibide hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango dituzte ondorioak.

Las presentes Instrucciones serán de aplicación a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
V. ERANSKINA
ANEXO V

Lehentasunezko irizpideak.

Criterios prioritarios.

a) Ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean ikasten duten senideak egotea (kontzeptu hori ez da metatuko d) atalekoarekin: ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan egiten duten senideak).

a) Existencia de familiares que estudian en el centro o en un centro adscrito (concepto no acumulable con el concedido en el apartado d): familiares que trabajan en el centro o en centro adscrito).

– Anai-arreba bat edo gehiago daude matrikulatuta eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean: 6,5 puntu.

– Uno o más hermanas o hermanos matriculados en el centro solicitado o en un centro adscrito: 6,5 puntos.

b) Bizilekuaren edo lantokiaren gertutasuna (kontzeptu horiek ez dira metagarriak). Gehieneko puntuazioa: 7 puntu.

b) Proximidad del domicilio o lugar de trabajo (conceptos no acumulables entre sí). Puntuación máxima: 7 puntos.

– Eskatutako ikastetxea ikaslearen bizilekutik gertuen dagoen ikastetxe publikoa edo itunpeko ikastetxea da, eskatutako ikasmaila eskaintzen duena eragin-eremuaren barruan: 7 puntu.

– En el caso de que el centro solicitado sea el centro público más cercano y/o el centro concertado más cercano al domicilio del alumno o alumna dentro del área de influencia que oferta el nivel educativo (curso) solicitado: 7 puntos.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

– Domicilio de la alumna o alumno en el área de influencia del centro solicitado: 5 puntos.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakide batean dago ikaslearen bizilekua: 2 puntu.

– Domicilio del alumno o alumna en área de influencia limítrofe a la del centro solicitado: 2 puntos.

– Eskatutako ikastetxearen udalerrian dago ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: 1 puntu.

– Domicilio de la alumna o alumno en el municipio en el que se encuentre ubicado el centro, pero fuera de las áreas de influencia y limítrofes: 1 punto.

– Ikasleak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea kokatuta dagoen udalerritik eta eragin-eremu zein eremu mugakideetatik kanpo: 0,5 puntu.

– Domicilio del alumno o alumna en la Comunidad Autónoma del País Vasco, pero fuera de las áreas de influencia y limítrofes y del municipio en el que se encuentre ubicado el centro: 0,5 puntos.

Ikaslearen amaren, aitaren edo legezko tutorearen lantokia eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egotea: 2 puntu (puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean edo ikastetxe atxiki batean lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

Lugar de trabajo de la madre, padre, tutor o tutora legal de la alumna o alumno en el área de influencia del centro solicitado: 2 puntos (esta puntuación es incompatible con la que se otorga por el hecho de que el padre, madre, tutora o tutor legal del alumno o alumna trabaje en el centro solicitado o en un centro adscrito).

c) Familia-unitatearen urteko errenta (kontzeptuak metatu egin daitezke). Gehieneko puntuazioa: 3 puntu.

c) Renta anual de la unidad familiar (conceptos acumulables). Puntuación máxima: 3 puntos.

– 2021eko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez baditu 13.370,00 euroak gainditzen: 2 puntu.

– Si la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro de la Declaración de la Renta del año 2021 no supera los 13.370,00 euros: 2 puntos.

– 2021eko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak zenbateko hori gainditzen badu: 0 puntu.

– Si la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro de la Declaración de la Renta del año 2021 supera esta cantidad: 0 puntos.

– Horrez gain, aurreko kasuetan, 0,25 puntu gehituko dira eskatzailea ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko.

– Además, en los supuestos anteriores, se sumarán 0,25 puntos por cada hijo o hija menor de edad distinto del o de la solicitante.

Irizpide osagarriak.

Criterios complementarios.

d) Ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan egiten duten senideak egotea (kontzeptu hori ez da metatuko a) atalekoarekin: ikastetxean ikasten duten senideak).

d) Existencia de familiares que trabajan en el centro o en centro adscrito (concepto no acumulable con el concedido en el apartado a): familiares que estudian en el centro).

– Amak, aitak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako ikastetxe batean lan: 5 puntu (puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxearen eragin-eremuan lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

– La madre, padre, tutor o tutora legal trabaja en el centro solicitado o en un centro adscrito al mismo: 5 puntos (esta puntuación es incompatible con la que se otorga por el hecho de que el padre, madre, tutora o tutor legal del alumno o alumna trabaje en el área de influencia del centro solicitado).

e) Familia ugariko kide izatea.

e) Pertenencia a familia numerosa.

– Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.

– Por pertenecer a una familia numerosa de categoría especial: 1,5 puntos.

– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 1 puntu.

– Por pertenecer a una familia numerosa de categoría general: 1 punto.

g) Guraso bakarreko familia bateko kide izatea.

g) Pertenencia a familia monoparental.

– Ikaslea guraso bakarreko familia bateko kide izatea: 1 puntu.

– Por pertenecer el alumno o alumna a una familia monoparental: 1 punto.

f) Erditze anizkoitzean jaio izana. Gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.

f) Nacimiento de parto múltiple. Puntuación máxima: 1,5 puntos.

– Ikaslea 2 seme-alabako erditze anizkoitzean jaio izanagatik: 1 puntu.

– Por haber nacido la alumna o alumno en un parto múltiple de 2 hijos o hijas vivas: 1 punto.

– Seme-alaba gehigarri bakoitzeko: 0,25 puntu.

– Por cada hijo o hija vivo adicional: 0,25 puntos.

i) Eskola-kontseiluaren ustez garrantzitsuak diren bestelako arrazoiak.

i) Otras circunstancias relevantes apreciadas por Consejo Escolar del centro.

– Ikastetxeko Eskola-kontseiluak ezarritako baldintzengatik, aurretik esandakoak izan daitezkeenak. Horiek irizpide publiko eta objektiboei jarraikiz eta jaiotza-, arraza-, sexu-, erlijio-, iritzi-arrazoiengatik edo beste edozein egoera edo baldintza pertsonal edo sozialengatik inor baztertu gabe ezarri dira: 1 puntu gehienez (baldintzak jakitera eman beharko dira, eta dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinarazi, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen).

– Por criterios determinados por el Consejo Escolar del centro, que podrán ser también alguno o algunos de los expresados anteriormente, establecidos de acuerdo con criterios públicos, objetivos y no discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social: hasta 1 punto (los criterios deberán ser hechos públicos y comunicados al correspondiente Delegado o Delegada Territorial de Educación con anterioridad al comienzo del plazo de presentación de solicitudes).

h) Kooperatiba-bazkide izatea.

h) Condición de socio o socia cooperativista.

– Familia-unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateagatik: 0,5 puntu.

– Por condición de socio o socia cooperativista del centro solicitado de alguno de los miembros de la unidad familiar: 0,5 puntos.

j) Beste batzuk:

j) Otros:

1.– Desgaitasuna. Gehieneko puntuazioa: 2 puntu.

1.– Discapacidad. Puntuación máxima: 2 puntos.

– Ikasle eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.

– De la alumna o alumno solicitante: 2 puntos.

– Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo anai-arrebaren batena baldin bada: 1 puntu.

– De su madre o de su padre o de su tutor o tutora legal o de alguno de sus hermanos o hermanas: 1 punto.

2.– Familia-unitatea lekuz aldatzea honako arrazoi hauengatik: nahitaez mugitu beharra, azken urtean familiako kideetako edozein desgaitu izana edo genero-indarkeriaren edo terrorismo-ekintzen ondoriozko bizileku-aldaketa: 0,5 puntu.

2.– Traslado de la unidad familiar debido a movilidad forzosa, discapacidad sobrevenida en el último año de cualquiera de los miembros de la familia o cambio de residencia derivado de actos de violencia de género o terrorismo: 0,5 puntos.

3.– Familia-harrerako egoera.

3.– Situación de acogimiento familiar.

– Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: 1 puntu.

– Por situación de acogimiento familiar del alumno o alumna solicitante: 1 punto

4.– Genero-indarkeriaren biktima izatea.

4.– Condición de víctima de violencia de género.

– Ikaslea, ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima izatea: 1 puntu.

– Por tener la alumno o alumno, madre o tutora legal la condición de víctima de violencia de género: 1 punto.

5.– Terrorismoaren biktima izatea.

5.– Condición de víctima del terrorismo.

– Ikaslea, aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren biktima izatea: 1 puntu.

– Por tener el alumno o alumna, padre, madre o tutora o tutor legal la condición de víctima del terrorismo: 1 punto.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común