Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna

N.º 230, jueves 1 de diciembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
5250
5250

AGINDUA, 2022ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten duena.

ORDEN de 22 de noviembre de 2022, del Consejero de Educación, por la que se convoca el programa de movilidad del personal investigador doctor.

Hezkuntza Sailaren iritziz, ikertzaileentzako mugikortasun-programak tresna egokia dira komunitate zientifiko eta teknologikoa prestigio handiko ikertzaileekin harremanetan jartzeko, bai eta unibertsitateko irakasleen ezagutza zientifikoak eta teknikoak eguneratu eta perfekzionatzeko ere.

El Departamento de Educación, considera que el programa de movilidad del personal investigador es un mecanismo idóneo para potenciar los contactos de la comunidad científica y tecnológica con investigadores e investigadoras de reconocido prestigio, así como actualizar y perfeccionar los conocimientos científico-técnicos del profesorado universitario.

Kontuan hartu da Lehendakariaren irailaren 16ko 18/2020 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA), zeinaren bidez sortu, ezabatu eta aldatu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak, eta finkatu baitziren horien egitekoak eta jardun-arloak.

En virtud de lo establecido en el Decreto 18/2020, de 16 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos (BOPV de 21 de abril 2017).

Halaber, kontuan izan behar dira, batetik, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketaren jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena; eta bestetik, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Teniendo en cuenta el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, (BOPV n.º 26 de 7 de febrero de 1992) por el que se regula el régimen general de garantías y reintegro de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión y el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Aintzat hartu da, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia, bai eta laguntza eta dirulaguntzei aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere.

Con arreglo a la normativa básica establecida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la referida Ley General de Subvenciones y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones.

Oinarri gisa hartu da Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako gastu-espedienteak aurrez izapidetzeko modua arautzen baita.

Y en base a lo establecido en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Horrenbestez, hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da dedikazio esklusiboarekin ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+B zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikerketa-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea.

El objeto de la presente Orden es la convocatoria en régimen de concurrencia competitiva de ayudas para la realización, con dedicación exclusiva, de estancias en centros de investigación, con el fin de impulsar la movilidad geográfica del profesorado universitario y personal investigador de los organismos y centros de I+D+i, y mejorar sus capacidades y la competitividad de los grupos de investigación.

Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo baita, edo, bestela, goi-mailako lotura eta trukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.

El personal investigador deberá desarrollar durante su estancia un proyecto de investigación que se encuentre integrado en la línea de trabajo del equipo receptor u otro tipo de actuaciones tendentes al establecimiento de intercambios y vínculos científicos de alto nivel.

Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programak bi modalitate ditu:

El programa de movilidad de personal investigador doctor se desarrolla a través de dos modalidades:

A) A. modalitatea: ikertzaile seniorren mugikortasuna, langile iraunkorrei zuzendua.

A) Modalidad A: movilidad de personal investigador senior, destinada al personal permanente.

B) B. modalitatea: ikertzaile juniorren mugikortasuna, langile ez-iraunkorrei zuzendua.

B) Modalidad B: movilidad de personal investigador junior, destinada al personal no permanente.

2. artikulua.– Egingo diren proiektuak.

Artículo 2.– Proyectos a realizar.

1.– Mugikortasun-egonaldietan egin beharreko proiektuak deialdi honetan adierazitako helburuari egokitu behar zaizkio.

1.– Los proyectos a realizar durante la estancia de movilidad deberán ajustarse al objeto señalado para la presente convocatoria.

2.– Honako printzipio hauek errespetatu behar dituzte proiektuek:

2.– Los proyectos deberán respetar los siguientes principios:

a) Honako adierazpen eta hitzarmen hauetan ezarritako oinarrizko printzipioak: Helsinkiko Adierazpena (Munduko Medikuntza Elkartea); Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena; Giza genomari eta giza eskubideei buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala, eta ikerkuntza biomedikoari, datu pertsonalen babesari eta bioetikari buruz Espainiako legedian ezarritako baldintzak.

a) Los principios fundamentales establecidos en la Declaración de Helsinki (Asamblea Médica Mundial), en el Convenio del Consejo de Europa relativo a los derechos humanos y la biomedicina, en la Declaración Universal de la UNESCO sobre el genoma humano y los derechos humanos, los requisitos establecidos en la legislación española en el ámbito de la investigación biomédica, la protección de datos de carácter personal y la bioética.

b) Gizakiekin ikerketak egitea edo giza jatorriko laginak erabiltzea dakarten proiektuek Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa bete behar dute. Era berean, lege horri lotuta egongo dira jatorria giza-enbrioietan duten zelulak eta ehunak edota horietatik eratorritako zelula-lerroak erabiltzea espezifikoki eskatzen duten ikerkuntza-proiektuak.

b) Los proyectos que impliquen la investigación en humanos o la utilización de muestras de origen humano deberán atenerse a lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 3 de julio, de Investigación Biomédica. Igualmente deberán atenerse a dicha ley los proyectos de investigación que impliquen específicamente la utilización de células y tejidos de origen embrionario humano o líneas celulares derivadas de ellos.

c) Saiakuntza klinikoak xede dituzten proiektuek Medikamentu bidezko saiakuntza klinikoak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar dute.

c) Los proyectos que comporten ensayos clínicos deberán cumplir con lo previsto en el Real Decreto 1090/2015, de 4 de diciembre por el que se regulan los ensayos clínicos con medicamentos.

d) Animaliekin esperimentuak egitea dakarten proiektuek indarrean den lege-araubidean ezarritakoa bete beharko dute, eta bereziki otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa, esperimentuak egiteko eta bestelako helburu zientifikoetarako nahiz irakaskuntzarako erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

d) Los proyectos que impliquen experimentación animal deberán atenerse a lo dispuesto en la preceptiva legal vigente y en particular en el Real Decreto 53/2013, de 1 de febrero, por el que se establecen las normas básicas aplicables para la protección de los animales utilizados en experimentación y otros fines científicos, incluyendo la docencia.

e) Genetikoki eraldatutako organismoak erabiltzea dakarten proiektuetan bete beharko da, batetik, Genetikoki eraldatutako organismoak bakarturik erabiltzeari, borondatez askatzeari eta merkaturatzeari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea, eta bestetik, lege hori garatzen duen arau orokorra onesten duen urtarrilaren 31ko 178/2004 Errege Dekretua.

e) Los proyectos que impliquen la utilización de organismos modificados genéticamente deberán atenerse a lo dispuesto en la Ley 9/2003, de 25 de abril, sobre la utilización confinada, liberación voluntaria y comercialización de organismos modificados genéticamente, y en el Real Decreto 178/2004, de 31 de enero, por el que se aprueba el reglamento general que la desarrolla.

f) Agente biologikoak erabiltzea dakarten proiektuak Laneko arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta hori garatzen duten errege-dekretuetan xedatutakoari egokitu beharko zaizkio, agente biologikoekin kontaktuan izatearen ondoriozko arriskuei dagokienez.

f) Los proyectos que impliquen la utilización de agentes biológicos deberán ajustarse a lo establecido en la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de prevención de riesgos laborales, y en los Reales Decretos que la desarrollan, en cuanto a los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos.

g) Material genetikoa hartzea edo trukatzea xede duten proiektuek honako hauek bete beharko dituzte: Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena; Elikadurarako eta Nekazaritzarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Ituna, eta uztailaren 26ko 30/2006 Legea, Mintegiko Haziei eta Baliabide Filogenetikoei buruzkoa.

g) Los proyectos que impliquen adquisición o intercambio de material genético deberán atenerse a lo establecido en el Convenio sobre la Diversidad Biológica y en el Tratado Internacional sobre los Recursos Fitogenéticos para la Alimentación y la Agricultura y a lo establecido en la Ley 30/2006, de 26 de julio, de Semillas de Vivero y de Recursos Fitogenéticos.

3. artikulua.– Destinoko zentroak.

Artículo 3.– Centros de destino.

1.– Honako hauek izan daitezke destinoko zentro: laguntza-eskabideak aurkeztutako proiektu zientifikoaren arloan, prestigio akademikoa eta ikerketakoa aitortua izanik ikerketa-funtzioak esleiturik dituztenak, halako moldez ezen, berme baitira perfekzionamendu profesionala eta proiektuko helburu zientifikoak lortzeko.

1.– Podrán ser centros de destino aquellos que tengan asignadas funciones de investigación y un reconocido prestigio académico e investigador en el ámbito científico del proyecto presentado en la solicitud de ayuda, de forma que represente una garantía para la consecución de los objetivos científicos del proyecto y de perfeccionamiento profesional.

2.– Destinoko zentroek, betiere, eskatzen dute hautagaiak bizileku finkoa aldatzea, onartutako mugikortasun-aldi guztian.

2.– Los centros de destino, en todo caso, requerirán de un cambio de residencia permanente de la persona candidata durante todo el periodo de movilidad concedido.

3.– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egon beharko dute destinoko zentroek.

3.– Los centros de destino deberán estar ubicados fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4. artikulua.– Laguntzen finantzaketa.

Artículo 4.– Financiación de las ayudas.

1.– Agindu honetan arautu laguntzak finantzatzeko, 200.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta, 1. artikuluan aipatu bi modalitateen arabera:

1.– A la financiación de las ayudas reguladas en esta orden se destinará la cantidad de 200.000 euros, repartidos de la siguiente manera, de acuerdo a las dos modalidades descritas en el artículo 1:

A modalitatea: 150.000 euro.

Modalidad A: 150.000 euros.

B modalitatea: 50.000 euro.

Modalidad B: 50.000 euros.

Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta eskaerok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.

En el caso de que en una de estas modalidades no se agote el presupuesto disponible, el excedente podrá destinarse a la financiación de aquellas solicitudes de la otra, que superen la evaluación y que, siguiendo el orden de prelación resultante, no hubieran obtenido subvención por insuficiencia de la dotación económica inicialmente destinada a ella.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 5.– Entidades beneficiarias.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatutako eragileak dira laguntza hauen erakunde onuradunak, eragile-kategoria hauetakoak:

1.– Las entidades beneficiarias de estas ayudas son los Agentes acreditados de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación pertenecientes a las siguientes categorías de agentes:

• Unibertsitateen ikerketa-egiturak.

• Estructuras de investigación de las universidades.

• Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak.

• Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERCs).

• Ikerketa Kooperatiboko Zentroak.

• Centros de Investigación Cooperativa (CICs).

• Teknologia Zentroak.

• Centros Tecnológicos.

• Ikerketa Sanitarioko Institutuak.

• Institutos de Investigación Sanitaria (IIS).

Edozelan ere, honako hau hartuko da erakunde onuraduntzat: ikertzaileak integratzen dituena, entitate horrek nortasun juridiko propioa badauka, betiere.

En todo caso, se entenderá como entidad beneficiaria aquella en la que se integra el personal investigador y que además tiene personalidad jurídica propia.

Eskabidean eta deialdiaren ebazpenean izendaturik agertzen diren ikertzaileentzako eta jardueretarako soilik erabiliko dituzte laguntzak erakunde onuradunek.

Las entidades beneficiarias deberán aplicar las ayudas exclusivamente para las actividades y los investigadores o investigadoras que nominalmente aparecen en la solicitud y en la resolución de la convocatoria.

2.– Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo erakundeak:

2.– No podrán obtener la condición de entidad beneficiaria de las subvenciones reguladas en esta orden las personas o entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias siguientes:

a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izan direnak, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

a) Haber sido condenadas mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak (salbu eta horretan itun batek eraginkortasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen menpe daudenak edo desgaituta daudenak, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.

b) Haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declarados insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declarados en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetos a intervención judicial o haber sido inhabilitados sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

c) Administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuz gero.

c) Haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.

d) Estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

e) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen ez dituztenak, erregelamenduz zehazten den moduan.

e) No hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, en la forma que se determine reglamentariamente.

f) Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean dutenak egoitza fiskala.

f) Tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

g) Ordaindu gabe dituztenak dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko betebeharrak, bat etorriz erregelamenduz zehazten denarekin.

g) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones en los términos que reglamentariamente se determinen.

h) Dirulaguntzak lortzeko aukera galdu dutenak, ebazpen irmo baten bidez zehatuta egoteagatik.

h) Haber sido sancionado mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

i) Dirulaguntzak jasotzeko galarazpenek honako enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste inguruabar batzuk direla-eta, pentsa badaiteke –eraldaketa, bategitea edo ondorengotzaren ondorioz– beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direla, eta horietan ere pertsona edo inguruabar haiek izan badira.

i) Las prohibiciones de obtener subvenciones afectarán también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquellas.

e) eta g) letretan aipatzen diren inguruabarrak bete beharrekoak dira bai deialdiko dirulaguntzen erakunde onuradun bihurtzeko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko; beraz, egiaztatuko da bete egiten direla dirulaguntza emateko orduan eta ordainketak egiteko orduan.

Las circunstancias recogidas en los puntos e) y g) son exigidas tanto para acceder a la condición de entidad beneficiaria como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida, por tanto, se verificará su respectivo cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

3.– Ezingo dira inolaz ere agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku-egoeraren baten eraginpean dauden elkarteak.

3.– En ningún caso podrán obtener la condición de entidad beneficiaria de las subvenciones reguladas en la presente Orden las asociaciones incursas en las causas de prohibición previstas en los apartados 5 y 6 del artículo 4 de la Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del Derecho de Asociación.

Era berean, ezingo dira onuradun izan elkartearen eraketan administrazio-prozedura eten bazaie ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalik aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ez badago dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela xedatzen duen ebazpen judizial irmorik.

Tampoco podrán obtener la condición de entidad beneficiaria las asociaciones respecto de las que se hubiera suspendido el procedimiento administrativo de inscripción por encontrarse indicios racionales de ilicitud penal, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 30.4 de la Ley Orgánica 1/2002, en tanto no recaiga resolución judicial firme en cuya virtud pueda practicarse la inscripción en el correspondiente registro.

6. artikulua.– Egonaldien eta hautagaien ezaugarriak eta laguntzen zenbatekoak.

Artículo 6.– Características de las estancias, de las candidaturas y cuantía de las ayudas.

1.– Egonaldien ezaugarriak eta baldintzak.

1.– Características y condiciones de las estancias.

a) Egonaldiak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko dira.

a) La fecha de inicio de las estancias deberá estar comprendida entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2023.

b) Egonaldiak gutxienez bi hilabetekoak izango dira, eta gehienez ere seikoak.

b) La duración de la estancia deberá estar comprendida entre dos y seis meses.

c) Emate-ebazpenean zehaztutako egunetan hasi beharko da egonaldia. Salbuespenez, eta egonaldia hasi baino lehen, hasteko eguna atzeratzeko eskatu ahal izango da, behar bezala arrazoitutako idazki baten bidez. Ikerketa Zuzendaritzak erabakiko du egonaldi hori atzeratu daitekeen, eta, behar bezala justifikaturik dagoenean, baimena eman ahal izango du. Ikertzaileak ezinbestean 2023ko abenduaren 31 baino lehen hasi beharko du destinoko zentroan.

c) La estancia deberá iniciarse en las fechas indicadas en la resolución de concesión. Excepcionalmente, y con anterioridad al inicio de la estancia, podrá solicitarse mediante escrito debidamente motivado un retraso en la fecha de incorporación. La Dirección de Investigación juzgará sobre la posibilidad de dicho aplazamiento y podrá autorizar el mismo en aquellos casos que se considere debidamente justificado. La incorporación al centro de destino en ningún caso se podrá producir más allá del 31 de diciembre de 2023.

d) Ikertzaileko, egonaldi-proiektu bakarrerako izango da laguntza.

d) Se limita la ayuda a un único proyecto de estancia por persona investigadora.

e) Proiektua destinoko zentro bakarrean egingo da.

e) El proyecto se realizará en un único centro de destino.

2.– Egonaldietako absentziak, aldaketak eta etenak.

2.– Ausencias y modificaciones e interrupciones de las estancias.

a) Etenik gabe egin behar dira egonaldiak zentro hartzailean. Proiektutik datozen zioen ondoriozko absentziak talde hartzaileko arduradunaren adostasunarekin egin beharko dira, eta erakunde onuradunak Ikerketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko dizkio, kanpoan zein egunetan egon den eta hartarako arrazoia zein izan den zehaztuta.

a) Las estancias en el centro receptor deberán realizarse de manera ininterrumpida. Cualquier ausencia por motivos derivados del proyecto deberá contar con la conformidad de la persona responsable del grupo receptor y la entidad beneficiaria deberá comunicarlo a la Dirección de Investigación, especificando el motivo y las fechas de la ausencia.

b) Justifikatutako arrazoiengatik, baimena eman ahal izango da ikerketa-egonaldia aldi baterako eteteko.

b) Por motivos justificados, podrá autorizarse la interrupción temporal de la estancia de investigación.

COVID-19aren pandemiak edo antzeko egoerek kalte nabarmena eragiten badute ikerketa egonaldian, kalte horren ondorioz ezinezkoa bada etenik gabe garatzea talde hartzailearen lan-ildoan integratutako ikerketa-proiektua, eta hori dela eta egonaldia eten behar bada, aukera egongo da etenaldiko denbora berreskuratzeko.

Si la estancia de investigación resultara afectada de manera importante por la pandemia de la COVID-19 o situaciones análogas imposibilitando el desarrollo de manera ininterrumpida del proyecto de investigación integrado en la línea de trabajo del equipo receptor, y como consecuencia se viera interrumpida, se podrá recuperar el período interrumpido.

Erakunde onuradunak aurkeztu beharko dio etenaldia egiteko eskabidea Ikerketa Zuzendaritzari, eta eskabide horrek talde hartzaileko ikertzaile arduradunaren adostasuna izan beharko du. Etenaldia egiteko arrazoia zehaztu beharko da, eta egonaldia osatzeko data berriak adierazi.

La solicitud de interrupción será presentada por la entidad beneficiaria a la Dirección de Investigación, y deberá contar con la conformidad del investigador o investigadora responsable del grupo receptor. Se argumentará el motivo de interrupción con indicación de nuevas fechas para completar el período de la estancia.

Egonaldi hori 2023an hasi beharko da, eta, salbuespenak salbuespen, bat etorri beharko du zentro hartzailearen aldi akademikoarekin eta/edo ohiko jarduerarekin.

Esta estancia deberá iniciarse en 2023 debiendo coincidir, salvo excepciones justificadas, con el período académico y/o actividad ordinaria del centro receptor.

c) Egonaldiez baliatzeko epeetan nahiz dirulaguntzak emateko hasierako baldintzetan jazotzen den aldaketa orok izan beharko du Ikerketa Zuzendaritzaren baimena.

c) Cualquier modificación en las condiciones iniciales de concesión de las subvenciones y en los plazos para el disfrute de las estancias deberá ser autorizada por la Dirección de Investigación.

Etenaldia egiteko eskabidea erakunde onuradunak aurkeztu beharko du, eta zentro hartzailearen adostasuna izan beharko du. Edonola ere, egoki arrazoituak izan beharko dute eskabideek, eta, beharrezkoa bada, dokumentatuak. Proposamen egokia egitearren, egoki iritzitako txostenak eskatu ahal izango ditu Ikerketa Zuzendaritzak. Aldaketek ez dituzte funtsean aldatuko laguntza emateko izan ziren baldintzak, hasteko epeei, egonaldiari, proiektuari, ikertzaileari edo zentro hartzaileari dagokienez, salbu eta horretarako kausak behar bezala egiaztatuak badira.

La solicitud de modificación será presentada por la entidad beneficiaria y deberá contar con la conformidad del centro receptor. Siempre deberán ser solicitudes debidamente motivadas y, en su caso, documentadas. La Dirección de Investigación podrá recabar los informes que considere oportunos para efectuar la propuesta que corresponda. Las modificaciones no podrán alterar sustancialmente las condiciones de concesión ya sea en los plazos de incorporación, del período de estancia, del proyecto, de la persona investigadora o del centro receptor, salvo causas excepcionales debidamente acreditadas.

3.– Ikertzaileak.

3.– Personal investigador.

Ikertzaile hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

El personal investigador candidato deberá reunir los siguientes requisitos:

a) Lotura funtzionariala edo kontratuzkoa. Eskatzaileek lotura funtzionariala edo kontratuzkoa izan behar dute, lanaldi osoan aritu behar dira, eta zerbitzu aktiboan egon behar dute. Hautagaiak erakunde eskatzailearekiko duen lan-lotura egonaldiaren hasieran egiaztatu beharko da eta egonaldia amaitu arte iraun beharko du.

a) Vinculación funcionarial o contractual. Los solicitantes deberán tener vinculación funcionarial o contractual, con dedicación a tiempo completo y deben estar en servicio activo. La vinculación laboral de la persona candidata con la entidad solicitante deberá acreditarse al inicio de la estancia y mantenerse hasta el final de la misma.

a.1.– A. modalitatea: erakunde eskatzailearekin lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea duen ikertzailea.

a.1.– Modalidad A: personal investigador con vinculación permanente o contrato indefinido en la entidad solicitante.

a.2.– B modalitatea: erakunde eskatzailearekin lotura iraunkorrik ez duen ikertzailea. Indarrean den loturaren indarraldiak gutxienez mugikortasuna amaitu artekoa izan behar du.

a.2.– Modalidad B: personal investigador con vinculación no permanente en la entidad solicitante. La vinculación actual debe tener una vigencia prevista como mínimo hasta la finalización de la movilidad.

Ezingo dute deialdi honetan parte hartu Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikulua dela-eta lotuta dauden ikertzaileek, ez eta obra- edo zerbitzu-kontratu baten bidez kontratatuta dauden ikertzaileek ere.

No podrán participar en esta convocatoria el personal vinculado mediante el artículo 22 de la Ley 14/2011, de 1 de junio, de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación ni el personal investigador contratado mediante un contrato por obra o servicio.

b) Doktore izatea. Doktoregoak 2017. urtea baino lehen lortutakoa izan behar du.

b) Ser doctor o doctora. La fecha de obtención del doctorado deberá ser anterior a 2017.

c) Erakunde eskatzailean gutxienez bi urteko antzinatasuna egiaztatzea.

c) Acreditar una antigüedad mínima de dos años en la entidad solicitante.

d) Laguntzarik jaso ez izana, ez programa honen aurreko deialdietan, ez eta antzeko ezaugarriak dituen eta 2021ean edo 2022an ikerketa-egonaldi bat egitea dakarren beste edozeinetan ere.

d) No haber disfrutado ninguna ayuda al amparo de convocatorias anteriores de este programa ni de ningún otro de características similares que impliquen la realización de una estancia investigadora en 2021 o 2022.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, laguntza-eskabidean jakinarazi gabeko ikerketa-egonaldi bat egiten badu ikertzaileak edo halako bat esleitzen bazaio, horren berri eman beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari.

Cuando con posterioridad a la finalización del plazo de presentación de solicitudes, el investigador o investigadora realice o se le conceda una estancia de investigación no notificada en la solicitud de ayuda, deberá comunicarlo a la Dirección de Investigación.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako ikertzaileek laguntza horiek jaso ahal izango dituzte, betiere ikerketa-talderen batean badaude eta talde horrek jaso eta indarrean badu «A» edo «B» taldea izatearen errekonozimendua, EAEko unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdiaren gaineko ebazpen bidez.

e) El personal investigador de las Universidades con sede en el País Vasco tendrá acceso a estas ayudas siempre y cuando formen parte de un grupo de investigación que haya obtenido y mantenga vigente el reconocimiento como grupo «A» o «B» según resolución de la convocatoria de ayudas para apoyar las actividades de los grupos de investigación del sistema universitario vasco.

f) Eskabidea egiteko unean, baldintza guztiak beteta izan beharko dira, zerbitzu aktiboan egotearena salbu, eta hala eutsi beharko zaie egonaldia hasten den egunetik egonaldia amaitu arte.

f) Todos los requisitos, salvo el de estar en servicio activo, deberán cumplirse en el momento de la solicitud, y su cumplimiento deberá mantenerse en la fecha de inicio de la estancia y hasta la finalización de la misma.

4.– Laguntzen zenbatekoa.

4.– Cuantía de las ayudas.

a) Hileko 1.800 eurotik 2.700 eurora bitartekoa izango da ostaturako eta mantenurako laguntza. Destinoko herrialdeko baldintza ekonomiko eta sozialen arabera finkatuko da zuzkidura, eskabideak aurkezteko epea amaitzean, Nazioarteko Diru Funtsaren datu hau kontuan izanik: herrialdeen Barne Produktu Gordina (BPGd per capita, $ ppp).

a) El importe de la ayuda para gastos de alojamiento y manutención oscilará entre 1.800 euros y 2.700 euros mensuales. La dotación en cada caso se fijará en función de las condiciones socio-económicas del país de destino atendiendo a los datos, al término del plazo de presentación de solicitudes, del Producto Interior Bruto (PIB per cápita $ ppp) de los países, del Fondo Monetario Internacional.

NDF-Nazioarteko Diru Funtsak emandako xede herrialdeen per capita errentako ($ ppc) zifretatik abiatuz zehaztuko dira laguntzaren hileko zenbatekoak. Espainiako per capita errenta gisa 100 hartuz kalkulatzen da herrialde bakoitzaren errenta-indizea. 100 indizea edo txikiagoa duten herrialdeek hileko 1.800 euroko ordainsaria izango dute; gainerakoei, kalkulatutako indizearekiko proportzioan igoko zaie dagokien esleipena, 2.700 euro arte gehienez.

La determinación de las cantidades mensuales de ayuda se hace partiendo de las cifras de renta per cápita ($ ppc) de los países destino que proporciona el FMI (Fondo Monetario Internacional). Se calcula el índice de renta de cada país tomando como base 100 la renta per cápita española. Los países con índice 100 o inferior tendrán una remuneración mensual de 1.800 euros; el resto verán incrementada su asignación en proporción al índice calculado hasta un máximo de 2.700 euros.

b) Laguntza gehigarria emango da destinoko zentrorako joan-etorriko bidaia bakarra guztiz edo partez ordaintzeko. Honako taula hau hartuko da kontuan zenbatekoa zehazteko:

b) Se establecerá un suplemento como ayuda para afrontar total o parcialmente la financiación de un único viaje de ida y vuelta al centro de destino cuya cuantía se fijará atendiendo a la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Kilometroak kalkulatzeko, erreferentziatzat hartuko da http://es.distance.to estekaren bidez egindako kontsultaren emaitza Agindu honen ondorioetarako, eskatzaileak lantokia duen probintziako hiriburua hartuko da jatorriko hiritzat.

El cálculo de kilometraje se hará tomando como referencia el resultado de la consulta realizada a través del enlace http://es.distance.to. A efectos de la presente Orden, se tomará como ciudad de origen la capital de la provincia en la que esté ubicado su centro de aplicación.

Oro har, joan-etorriak garraiobide publiko kolektiboetan egingo dira, eta ibilgailu partikularra erabiltzeko baimena emango da helmugara garraiobide publikoetan iristea ezinezkoa dela frogatzen denean. Aurrekoa gorabehera, norberaren ibilgailua erabiltzeko baimena eman ahal izango da, kasuan kasuko inguruabarrak kontuan hartuta. Baimena egonaldia hasi baino lehen eskatu beharko zaio Ikerketa Zuzendaritzari, aplikazioaren bidez.

Con carácter general, los desplazamientos se efectuarán en medios de transporte público colectivo, autorizándose el uso de vehículo particular cuando se demuestre la imposibilidad de acceder al punto de destino en medios de transporte público. No obstante, lo anterior, se podrá autorizar el uso de vehículo particular en atención a las circunstancias concurrentes en cada caso. La petición de autorización deberá cursarse con anterioridad al inicio de la estancia a través de la aplicación a la Dirección de Investigación.

Bidaian norberaren ibilgailua erabiliz gero, kilometroko 0,29 euro ordainduko dira justifikatutako kilometroak.

Si en el viaje se hubiera utilizado vehículo propio, el kilometraje se considerará justificado a razón de 0,29 euros el km.

Joan-etorriak egiteko bisa izapidetu behar izanez gero, 200 euroko diru-osagarri bat emango da.

Se concederá un suplemento de 200 euros para los desplazamientos en los que sea necesaria la tramitación de un visado.

c) Deialdi honen bidez finantzatutako jardueretan parte hartzen duten erakunde onuradunek bidaian laguntzeko aseguru bat izango dute, baldin eta egonaldiak atzerrian egiten badira; eta, interesdunak hala eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere baliatu dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori izatezko bikoteentzat ere baliagarri izango da, hala direla frogatuz gero ordenamendu juridikoan onartutako edozein probaren bidez. Laguntzaileen egonaldiaren datek bat egin beharko dute ikertzailearen egonaldiaren datekin.

c) El personal investigador de las entidades beneficiarias que participe en las actividades financiadas por esta convocatoria contará con un seguro de asistencia en viaje en el caso de estancias en el extranjero, extensible previa petición de la persona interesada, al cónyuge e hijos e hijas menores de 25 años en caso de que lo acompañen en la estancia. Dicho seguro será igualmente extensible a las uniones de hecho acreditadas por cualquier medio de prueba admitido en el ordenamiento jurídico. El período de estancia de las personas acompañantes deberá coincidir con las fechas de la estancia del personal investigador.

7. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta haiek aurkezteko epea.

Artículo 7.– Formalización de solicitudes y plazos de presentación.

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 14.2 artikulua aplikatuz (administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoz izateko betebeharra ezartzen du), eskabideak inprimaki baten bidez bete beharko dira (I. eranskina). Inprimaki hori telematikoki eskuratu ahal izango da Hezkuntza Sailaren egoitza elektronikoan, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0286308

1.– En aplicación del artículo 14.2 de la Ley del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas que establece la obligatoriedad de relacionarse por medios electrónicos con las Administraciones Públicas, se establece que las solicitudes se deberán cumplimentar mediante el formulario (Anexo I) que será accesible por vía telemática a través de la Sede Electrónica del Departamento de Educación en la dirección electrónica: https://www.euskadi.eus/servicios/0286308

Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta, halakorik izan ezean, legezko ordezkariak alta hartu beharko du Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua - https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

La entidad solicitante deberá disponer de la tarjeta de entidad para la firma electrónica de la solicitud o en su defecto el representante legal deberá darse de alta en el Registro de representantes del Gobierno Vasco (Orden de 14 de diciembre de 2012 de la Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública - https://www.euskadi.eus/representantes).

Aplikazioan, ziurtagiri elektroniko bidez sartu beharko da (honako helbide elektroniko honetan argitaratuta daude elektronikoki identifikatzeko onartutako sistemak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/)

El acceso a la aplicación se realizará mediante certificado electrónico (en la siguiente dirección están publicados los sistemas de identificación electrónica admitidos: https://www.euskadi.eus/medios-de-identificacion-electronica-admitidos/web01-sede/es/).

Aplikaziora sartzen diren erakundeek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoa baita) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bidez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bidez.

Las entidades que accedan a la aplicación autorizan a la Dirección de Investigación, órgano gestor de la convocatoria, a que compruebe en la administración competente, tanto por medios electrónicos como por otros medios que estén disponibles, los datos de identidad.

2.– Behin eskabidea osorik beteta, eta 8. artikuluan zehaztutako dokumentu erantsiak aplikaziora sartuta, erakundeak edo legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea, betiere 1. zenbakian adierazitakoarekin bat etorriz; eta orduantxe geratuko da erregistraturik eskabidea. Sinadura elektroniko bidez egindako eskabide bat baliozkoa izateko, erregistratuta geratu behar du. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak dokumentuen erregistro-elektronikoa/aurkezpen-erregistroa eskura dezake, «Ikusi egiaztagiria E/E» aukerarekin. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratu ez den eskabiderik.

2.– Una vez que la solicitud esté cumplimentada en todos sus términos y los documentos adjuntos que se detallan en el artículo 8 se hayan subido a la aplicación, la entidad o persona representante legal deberá firmar electrónicamente la solicitud conforme a lo señalado en el apartado 1; solo entonces quedará registrada la solicitud. Para dar validez a una solicitud mediante firma electrónica debe quedar constancia de su registro. Para asegurarse de ello la persona o entidad solicitante puede obtener un Registro Electrónico-Registro de Presentación de documentos mediante la opción «Visualización Justificante R/E». No se admitirán solicitudes no cumplimentadas y registradas íntegramente de forma electrónica.

3.– Nolanahi ere, eskarian erantzukizunpeko adierazpen bat ere sartu behar da (II. eranskina), azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. apartatuan aipatzen dena (legegintza-dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen da, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu baitzen).

3.– En cualquier caso, la instancia incluye la Declaración responsable (Anexo II) a que se refiere el apartado 6.º del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, introducido por la Ley 5/2010, de 23 de diciembre, de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para 2011.

4.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– El plazo para la presentación de la solicitud es de un mes desde el día siguiente al de publicación de la presente disposición en el Boletín Oficial del País Vasco.

8. artikulua.– Eskatutako dokumentazioa.

Artículo 8.– Documentación requerida.

Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, bai eta aplikazio telematikoan sartu ere:

La instancia deberá ir acompañada de los siguientes documentos, que deben incluirse en la aplicación telemática:

a) Egonaldian zehar egingo den ikerketa-proiektuari buruzko memoria. Egonaldiak hautagaiari eta erakunde onuradunari ekar diezazkiokeen onurak jasoko ditu. Gehienez hiru orri.

a) Memoria del proyecto de investigación a realizar durante la estancia. Incluirá los beneficios que la estancia puede aportar al candidato y candidata y la entidad beneficiaria. Máximo tres páginas.

b) Hautagaiaren curriculum vitaea, inprimaki normalizatuan edo baliokidean, zeinean jasoko baitira ikerketa-jardunean izandako azken sei urteetako merezimenduak.

b) Curriculum vitae del candidato o candidata en impreso normalizado o equivalente, que recoja únicamente los méritos correspondientes a los últimos seis años de actividad investigadora.

Hautagairen baten kasuan ikerketa-lana eten bada egoera hauetakoren baten ondorioz: iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzio edo harrera; edo liberazioa unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak hartzeko, egiaztatutako etenaldiarekiko proportzionalki luzatuko da ebaluatzeko ikerketa-jardueraren aldia, salbu eta 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldietan, horietan seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko baita ebaluatzeko aldia; edonola ere, gehienez 6 urte gehiagoz luzatuko da ikerketa-jarduera, kasu guztietan.

En aquellas candidaturas en las que se hubiera producido alguna interrupción en la labor investigadora motivada por alguna de estas situaciones como pudieran ser incapacidad laboral temporal de larga duración, maternidad, paternidad, riesgo durante la lactancia, adopción o acogimiento, o liberación por cargos de gestión unipersonales de la Universidad, cargos directivos en agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación o cargos en Administraciones Públicas, se incrementará el periodo de actividad investigadora a evaluar de manera proporcional al periodo de interrupción acreditado, salvo en los casos de interrupción por maternidad o paternidad superiores a 10 semanas en los que se incrementará el periodo a evaluar en un año por cada hijo o hija; con un máximo en todos los supuestos de 6 años de actividad investigadora adicionales.

c) Zerbitzu-orria, zeinean jasoko baitira antzinatasuna, eta hautagaiaren eta erakunde eskatzailearen arteko kontratu-harremana.

c) Hoja de servicios en la que conste la antigüedad y el tipo de relación contractual de la persona candidata con la entidad solicitante.

Zerbitzu-orria aurkeztu ezin bada, erakunde eskatzailearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da.

En el caso de que no sea posible la presentación de la hoja de servicios, deberá aportarse un certificado de la entidad solicitante.

d) Erakunde eskatzailean zerbitzu aktiboan egotearen ziurtagiria. Eskaera egin den unean zerbitzu aktiboan egotearen ziurtagiria ez bada aurkezten, aipatu dokumentua aurkezteko 15 eguneko epea emango da egonaldia hasi aurretik.

d) Certificado de estar en servicio activo en la entidad solicitante. En aquellos casos en los que no se haya aportado el certificado de estar en servicio activo en el momento de la solicitud, se deberá aportar dicho documento en el plazo máximo de 15 días antes del inicio de la estancia.

e) Ikerketa-jardueraren aldi baterako etena justifikatzen duten egiaztagiriak, 11.2.B artikuluan jasotako kasuen arabera.

e) Documentación acreditativa que justifique la condición de interrupción temporal de la actividad investigadora de acuerdo a los supuestos recogidos en el artículo 11.2.B.

f) Talde hartzailearen historia zientifikoa eta akademikoa, zeinean jasoko baita ikertzaile-talde hartzaileko arduradunaren curriculum vitaea, azken sei urteetakoa, formatu normalizatuan (txantiloia aplikazioan jasota dago).

f) Historial científico y académico del grupo receptor, incluyendo el Curriculum vitae en formato normalizado (plantilla incluida en la aplicación) de la o el responsable del equipo investigador receptor en los últimos seis años.

g) Laguntza jasoz gero, ikerketa-taldeko arduradunaren konpromisoa, eskatutako epealdian hautagaia bere taldean onartzekoa. Dokumentu horrek egonaldiaren helburuari eta garatuko diren jarduerei buruzko deskripzioa jaso beharko du.

g) Compromiso de la o el responsable del equipo investigador receptor de aceptación del candidato o candidata en su equipo durante el periodo solicitado en caso de obtener la ayuda. El documento deberá incluir una descripción del objeto de la estancia y de las actividades a desarrollar.

h) Hautagaiari lizentzia ematea edo emateko konpromisoa hartzea. Erakunde eskatzaileak emango du lizentzia, eta ikerketako errektoreordeak edo pertsona eskudunak sinatuko du. Dokumentu horrek egingo den egonaldiaren datak eta helburua jaso beharko ditu.

h) Concesión o compromiso de concesión de licencia al candidato o candidata, extendido por la entidad solicitante y firmado por el Vicerrector/a de investigación o persona competente. El documento deberá incluir las fechas y el objeto de la estancia a realizar.

i) Hautagaiaren ikerketa-jardueraren kalitatearen adierazleei buruzko laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarrak, tesiak, patenteak). Aplikazioan, eskuragarri dago dokumentu horren txantiloi bat.

i) Resumen actualizado de indicadores de calidad de la actividad investigadora (publicaciones científicas, proyectos de investigación, congresos, tesis, patentes) de la persona candidata. El aplicativo incluye una plantilla de este documento.

j) Ikerketa-talde hartzaileko arduradunari dagokionez, ikerketa-jardueraren kalitatearen adierazleei buruzko laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarrak, tesiak, patenteak). Aplikazioan, eskuragarri dago dokumentu horren txantiloi bat.

j) Resumen actualizado de indicadores de calidad de la actividad investigadora (publicaciones científicas, proyectos de investigación, congresos, tesis, patentes) de la persona responsable del equipo investigador receptor. El aplicativo incluye una plantilla de este documento.

k) Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, hala ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduko 22. artikuluan. Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu zerga-eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, horretarako ez du haien baimenik behar izango, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arabera. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimen horri, eta, halakorik egiten badu, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

k) Las entidades beneficiarias deberán estar al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social, según lo establecido en el artículo 13 de la Ley General de Subvenciones y el artículo 22 de Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La acreditación de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará automáticamente, tantas veces como sea necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de las mismas, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. No obstante, la entidad solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación correspondiente.

Baldintza hori bete beharko da hala erakunde onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

El cumplimiento de este requisito se ha de mantener tanto para acceder a la condición de entidad beneficiaria como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y se verificará su cumplimiento tanto en el momento de efectuar la concesión como en el de realizar los pagos.

9. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 9.– Órgano de gestión de las ayudas.

Ikerketa Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako laguntzak.

La gestión de las ayudas previstas en la presente Orden corresponde a la Dirección de Investigación.

10. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 10.– Subsanación de deficiencias de la solicitud.

Baldin eta agindu honen 8. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Ikerketa Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die eskabide-sinatzaileei hutsak zuzendu ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die ezen, agindutakoa bete ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela. Hala agintzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

En el caso de remitirse instancias y documentación que, en algún punto, no cumplan lo exigido en el artículo 8, las personas firmantes de tales solicitudes serán requeridas por la Dirección de Investigación, para que en el plazo de 10 días subsanen las faltas o presenten los documentos preceptivos con indicación de que si así no lo hicieran se les tendrá por desistidas de su solicitud de conformidad con lo establecido en los artículos 68.1 y 21.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zuzentzeko errekerimendua jakinarazteko, 13. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako prozedura beteko da.

La notificación de requerimiento de subsanación se efectuará conforme al procedimiento establecido en el apartado segundo del artículo 13.

11. artikulua.– Ebaluazioa.

Artículo 11.– Evaluación.

1.– Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak. Batzorde horrek honako kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu gisa; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, batzordeko idazkari gisa.

1.– Las solicitudes serán evaluadas por una comisión constituida por el/la Director/a de Investigación que la presidirá, el/la Director/a de Política y Coordinación Universitaria, y un técnico/a de la Dirección de Investigación, que actuará de secretario/a de la Comisión.

Batzordeak eskabide bakoitzari buruzko txostenak eska diezazkieke hautagaiak diharduten arloetan itzal handia eta ebaluazioan esperientzia duten ikertzaileei.

La comisión podrá solicitar informes sobre cada solicitud, a investigadores o investigadoras de reconocido prestigio y experiencia evaluadora en el área de conocimiento en la que trabajen los candidatos o candidatas.

Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari igorriko dio laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena.

La comisión elevará al Viceconsejero de Universidades e Investigación la correspondiente propuesta de concesión o denegación de la ayuda solicitada.

2.– Laguntzen esleipendunak hautatzeko, batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, eskabideak balioesteko orduan:

2.– Para la selección de las personas adjudicatarias de las ayudas la comisión tomará en cuenta los siguientes criterios de cara a la valoración de solicitudes:

A) Egingo den proiektuaren edo jardueraren bideragarritasuna eta interes zientifikoa, destinoko zentroa eta proposatutako egutegia kontuan izanik, betiere. (12,5 puntu).

A) Interés científico y viabilidad del proyecto o actividad a realizar, atendiendo al centro de destino y el calendario propuesto. (12,5 puntos).

Puntu honetan, azpi-irizpide hauek baloratuko dira, honela:

En este punto se valorarán los subcriterios que se indican de la siguiente manera:

1.– Helburuen zehaztapen-maila. (1,5 puntu).

1.– Grado de definición de los objetivos. (1,5 puntos).

2.– Proiektuaren berritasuna eta garrantzia. (2 puntu).

2.– Novedad y relevancia del proyecto. (2 puntos).

3.– Eskatzailearen eta talde hartzailearen gaitasuna proposatutako helburuak burutzeko. (2 puntu).

3.– Capacidad de la persona solicitante y del grupo receptor para llevar a cabo los objetivos propuestos. (2 puntos).

4.– Metodologia, lan-plana eta aurreikusitako kronograma egokitzea. (3 puntu).

4.– Adecuación de la metodología, el plan de trabajo y el cronograma previsto. (3 puntos).

5.– Zer emaitza lortzea espero den eta zer onura ekar lekiekeen pertsona nahiz erakunde eskatzaileei. (4 puntu).

5.– Resultados que se esperan obtener y beneficio potencial para la persona candidata y para la entidad solicitante. (4 puntos).

B) Azken sei urteetan hautagaiak ikerketa-jardunean lortu dituen merezimendu zientifikoak, akademikoak eta kudeaketakoak. (20 puntu).

B) Méritos científicos, académicos y de gestión del candidato o candidata en los últimos 6 años de actividad investigadora. (20 puntos).

Puntu honetan, azpi-irizpide hauek baloratuko dira, honela:

Se valorarán los subcriterios que se indican de la siguiente manera:

1.– Ibilbide zientifikoa eta argitalpenen kalitatea Apartatu honetan, balio berezia emango zaie beren esparruko erreferentzia-indizeetan sartutako aldizkarietan argitaratu direnei, Ikerketa Jardueraren Ebaluazio Batzorde Nazionalaren 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenean jasotako irizpide espezifikoen arabera. Ebazpen horretan argitara eman ziren ebaluazio-esparru bakoitzean onetsitako irizpide espezifikoak. (4 puntu).

1.– Trayectoria científica y calidad de las publicaciones. En este apartado se valorarán especialmente, las publicadas en revistas incluidas en los índices de referencia en su campo, conforme a los criterios específicos de la Resolución de 23 de diciembre de 2021, de la Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora (CNEAI), por la que se publican los criterios específicos aprobados para cada uno de los campos de evaluación. (4 puntos).

2.– Ikerketa-proiektuetan edo -jardueretan parte hartu izana. (4 puntu).

2.– Participación en proyectos o actividades de investigación. (4 puntos).

3.– Ekarpen bereziak ikerketa-arloan. Besteak beste, hauek balioetsiko dira: Europako ikerketa-partzuergoetan parte hartzea, Europako Ikerketa Kontseiluaren laguntzak lortzea, ikerketa-programak koordinatzea eta zientzia-azpiegiturak sortzea. (4 puntu).

3.– Aportaciones singulares en el ámbito de la investigación. Entre otras aportaciones, se valorará la participación en consorcios europeos de investigación, la obtención de ayudas del Consejo Europeo de Investigación, la coordinación de programas de investigación y creación de infraestructuras científicas. (4 puntos).

4.– Doktoretza-tesiak zuzentzea. (3 puntu).

4.– Dirección de tesis doctorales. (3 puntos).

5.– Patenteak eta ezagutza-transferentziako beste ekintza batzuk. (3 puntu).

5.– Patentes y otras acciones de transferencia de conocimiento. (3 puntos).

6.– Nazioarte-mailako garrantzia duten biltzarretan parte hartzea. (2 puntu).

6.– Participación en congresos de relevancia internacional. (2 puntos).

Puntu honetan, kontuan hartuko da hautagairen baten kasuan ikerketa-lana eten den egoera hauetakoren baten ondorioz: iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera, edo liberazioa, honako kargu hauetakoren bat betetzeko bada: unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak. Horretarako, ziurtatutako etenaldiarekiko proportzionalki luzatuko da ebaluatzeko ikerketa-jardueraren aldia, salbu eta 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldietan, horietan seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko baita ebaluatzeko aldia; edonola ere, gehienez 6 urte gehiagoz luzatuko da ikerketa-jarduera kasu guztietan.

En este punto, se tendrá en cuenta si en alguna de las candidaturas se hubiera producido alguna interrupción en la labor investigadora motivada por alguna de estas situaciones como pudieran ser incapacidad laboral temporal de larga duración, maternidad, paternidad, riesgo durante la lactancia, adopción o acogimiento, o liberación por cargos de gestión unipersonales de la Universidad, cargos directivos en agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación o cargos en Administraciones Públicas. Para ello, se incrementará el periodo de actividad investigadora a evaluar de manera proporcional al periodo de interrupción acreditado, salvo en los casos de interrupción por maternidad o paternidad superiores a 10 semanas en los que se incrementará el periodo a evaluar en un año por cada hijo o hija; con un máximo en todos los supuestos de 6 años de actividad investigadora adicionales.

C) Azken sei urteetan, talde hartzaileko ikertzaile arduradunak lortu dituen merezimendu zientifikoak eta akademikoak. (12,5 puntu).

C) Méritos científicos y académicos del investigador o investigadora responsable del equipo receptor en los últimos 6 años. (12,5 puntos).

Puntu honetan, azpi-irizpide hauek baloratuko dira, honela:

Se valorarán los subcriterios que se indican de la siguiente manera:

1.– Ibilbide zientifikoa eta argitalpenen kalitatea Apartatu honetan, balio berezia emango zaie beren esparruko erreferentzia-indizeetan sartutako aldizkarietan argitaratu direnei, Ikerketa Jardueraren Ebaluazio Batzorde Nazionalaren 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenean jasotako irizpide espezifikoen arabera. Ebazpen horretan argitara eman ziren ebaluazio-esparru bakoitzean onetsitako irizpide espezifikoak. (2,5 puntu).

1.– Trayectoria científica y calidad de las publicaciones. En este apartado se valorarán especialmente, las publicadas en revistas incluidas en los índices de referencia en su campo, conforme a los criterios específicos de la Resolución de 23 de diciembre de 2021, de la Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora, por la que se publican los criterios específicos aprobados para cada uno de los campos de evaluación. (2,5 puntos).

2.– Ikerketa-proiektuetan edo -jardueretan parte hartu izana. (2,5 puntu).

2.– Participación en proyectos o actividades de investigación. (2,5 puntos).

3.– Ekarpen bereziak ikerketa-arloan. Besteak beste, hauek balioetsiko dira: Europako ikerketa-partzuergoetan parte hartzea, Europako Ikerketa Kontseiluaren laguntzak lortzea, ikerketa-programak koordinatzea eta zientzia-azpiegiturak sortzea. (2,5 puntu).

3.– Aportaciones singulares en el ámbito de la investigación. Entre otras aportaciones, se valorará la participación en consorcios europeos de investigación, la obtención de ayudas del Consejo Europeo de Investigación, la coordinación de programas de investigación y creación de infraestructuras científicas. (2,5 puntos).

4.– Doktoretza-tesiak zuzentzea. (2 puntu).

4.– Dirección de tesis doctorales. (2 puntos).

5.– Patenteak eta ezagutza-transferentziako beste ekintza batzuk. (1,75 puntu).

5.– Patentes y otras acciones de transferencia de conocimiento. (1,75 puntos).

6.– Nazioarte-mailako garrantzia duten biltzarretan parte hartzea. (1,25 puntu).

6.– Participación en congresos de relevancia internacional. (1,25 punto).

D) Hautagaia hartuko duen zentroaren kalitatea, proiektua aurkeztu den zientzia-arloan. (5 puntu).

D) Calidad del centro receptor en el que se integre la persona candidata con relación al área científica para la que presenta el proyecto. (5 puntos).

Unibertsitate-zentroen kasuan, zentro hautatuaren prestigioa baloratzeko, kasuan kasuko zentroak 2022ko Academic Ranking of World Universities sailkapenean (Shanghai rankinga) zein postutan dagoen hartuko da kontuan: 1–100 arteko postuetan daudenei, 5 puntu; 101–200 arteko postuetan daudenei, 4 puntu; 201–300 arteko postuetan daudenei, 3 puntu; 301–400. arteko postuetan daudenei, 2 puntu; 401–500. arteko postuetan daudenei, 1 puntu; eta 501. postuan eta hurrengoetan daudenei, 0,5 puntu.

En el caso de centros universitarios, el prestigio del centro elegido se valorará según la posición del centro en el Academic Ranking of World Universities 2022 (Shanghai ranking): con 5 puntos para posiciones 1-100, 4 puntos para posiciones 101-200, 3 puntos para posiciones 201-300, 2 puntos para posiciones 301-400, 1 puntos para posiciones 401-500 y 0,5 punto para los centros universitarios en posiciones más allá de la 501.

B) eta C) letretan, 8. artikuluko i) eta j) letretan adierazitako dokumentuetan barne hartutako datuetatik abiatuz egingo da alderdi horien balorazioa, eta eskuratutako CVetan egiaztatu beharko da. Aurkeztutako ebidentziak bakarrik balioetsiko dira.

En los apartados B) y C), la valoración de estos aspectos se realizará a partir de los datos incluidos en la documentación señalada en el artículo 8 en los apartados i) y j), y que deberá ser confirmada en los CV aportados. Únicamente se valorarán evidencias aportadas.

12. artikulua.– Laguntzak esleitzeko prozedura.

Artículo 12.– Procedimiento de adjudicación de las ayudas.

Norgehiagokaren prozedura erabiliko da laguntzak emateko, zeina azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22. artikuluan aurreikusita baitago, eta, betiere, printzipio hauen arabera: publizitatea, gardentasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminazio-eza, eraginkortasuna xedeak betetzean, eta efizientzia lege horren 8.3 artikuluan adierazitako baliabide publikoen izendapenean eta erabileran.

El procedimiento de concesión de las ayudas será el de concurrencia competitiva, previsto en el artículo 22 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, conforme a los principios de publicidad, transparencia, objetividad, igualdad y no discriminación, eficacia en el cumplimiento de los objetivos y eficiencia en la asignación y utilización de los recursos públicos que señala el artículo 8.3 de dicha ley.

Hartarako, deialdi bakoitzean aurkeztu eta onartu diren eskariak alderatuko dira, haien artean hurrenkera bat ezartzeko, 11. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraikiz; eta guztizko puntuazioaren % 50 gainditu eta balorazio handiena lortu dutenak bakarrik esleituko dira, hain justu ere agindu honetan 4. artikuluan kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

A tal efecto, la concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas y admitidas en cada convocatoria, a fin de establecer una prelación, atendiendo a los criterios de evaluación fijados en el artículo 11, adjudicando solo las que superando el 50 % de puntuación total, hayan obtenido mayor valoración hasta el agotamiento del crédito presupuestario consignado en el artículo 4 de la presente Orden.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko, sexu ezberdineko ikertzaileen artean lortutako puntuazioan berdinketa egonez gero, ikertzaile emakumearen aldeko ebazpena emango da.

Con el fin de promover la igualdad de mujeres y hombres, cuando en igualdad de capacitación se produjera empate en la puntuación obtenida entre personas investigadoras de diferente sexo, se resolverá a favor de la investigadora mujer.

Sexu bereko ikertzaileen arteko berdinketak eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbakiaren arabera ebatziko dira. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskaera-orrian agertuko da.

Los empates en puntuación entre personas investigadoras del mismo sexo se resolverán en base al número aleatorio que la aplicación de cumplimentación de las solicitudes asigna a cada una de ellas, en orden creciente. Este número quedará reflejado en el impreso de solicitud que se genera en la aplicación telemática.

13. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

Artículo 13.– Resolución y notificación.

1.– Emandako laguntzak esleitzeko eta dagozkien zenbatekoak zehazteko, proposamena egingo du balorazio-batzordeak, eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebazpen bat emango, betiere sei hileko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik hasita.

1.– La adjudicación de las ayudas concedidas y la determinación de sus respectivas cuantías, se realizará a propuesta de la comisión evaluadora, por resolución del Viceconsejero de Universidades e Investigación, dentro de los seis meses siguientes a la publicación de la convocatoria en el BOPV.

Proposamenak hauek jasoko ditu: erakunde onuradunen zerrenda eta dagozkien zuzkidura ekonomikoak, dagoen kredituaren mugara arte xehatuak, eta, erabilgarri dagoen aurrekontuaren ondorioz laguntzarik jaso ez duten erreserben zerrenda. Horrez gain, ukatutako eskabideen zerrenda ere emango da, ukatzeko arrazoiak adierazita, baita baztertutako eskabideen zerrenda ere, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.

La propuesta comprenderá: la relación de entidades beneficiarias y la dotación económica correspondiente detallada hasta el límite del crédito disponible y una relación de reservas que no hayan sido objeto de concesión por razones de disponibilidad presupuestaria, así como la relación de solicitudes denegadas con el motivo de denegación y la relación de solicitudes excluidas con el motivo de exclusión.

Ebazpenak hauek jasoko ditu: espedientearen erreferentzia-zenbakia, erakunde onuraduna, laguntzaz baliatuko den ikertzailearen NANa, ebaluazioan erdietsitako guztizko puntuazioa, egonaldiaren hasiera- eta amaiera-datak, egonaldia egingo den zentroa eta herrialdea, eta zuzkidura ekonomiko xehatua (ordainsariak, bidaiak eta bisa).

La resolución comprenderá: el número de referencia del expediente, la entidad beneficiaria, el DNI de la persona investigadora que vaya a disfrutar de la ayuda, puntuación total obtenida en la evaluación, fecha de inicio y fecha fin de la estancia, centro y país del lugar de realización de la estancia y dotación económica desglosada en los conceptos de emolumentos, viajes y visado.

2.– Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Era berean, jakinarazpen elektroniko bat helaraziko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta). Ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko da bertara.

2.– La notificación se realizará mediante la publicación de la referida Resolución en el tablón de anuncios de la sede electrónica de https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios Asimismo, se le enviará una notificación electrónica a «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta, a la que deberá acceder con su certificado electrónico.

Abisua bidaliko da interesdunak eman duen gailu elektronikora edo helbide elektronikora, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskuragarri duela adierazteko.

Se enviará un aviso al dispositivo electrónico y/o correo electrónico de la persona interesada que esta haya comunicado, informándole de la puesta a disposición de una notificación en la referida sede electrónica.

3.– Alde batera utzi gabe aurreko 2. apartatuan ezarritakoa, Ikerketa Zuzendaritzak argitalpenen berri bidali ahal izango die interesdunei, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango.

3.– Sin perjuicio del apartado 2 anterior, la Dirección de Investigación podrá remitir a las personas interesadas avisos de las publicaciones producidas, mediante mensajes SMS o de correo electrónico. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

4.– Uko-egiteen kasuan, erreserben zerrendan ageri diren eskatzaileei emango zaizkie laguntzak, dagokion ebazpenaren bidez, baldin eta uko-egite horiek emate-ebazpen hau argitaratu eta hurrengo 10 egunetan egiten badira. Laguntza horiek emandako azken laguntzaren ondorengo lekuan dauden pertsonei emango zaizkie.

4.– En el caso de renuncias, serán otorgadas ayudas a las personas solicitantes que figuren en la relación de reservas, mediante la correspondiente resolución, en el caso de que dichas renuncias se produzcan en los 10 días siguientes a la publicación de la Resolución de concesión. Estas ayudas se concederán a las personas que estén en el lugar posterior al de la última ayuda concedida.

Horretarako, laguntzak emateko proposamena jakinaraziko die laguntzak emango dituen organoak interesdunei, 10 eguneko epe luzaezinean onar dezaten. Behin proposamena onartuta, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak laguntza onartzeko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko die.

A estos efectos, el Órgano concedente comunicará la propuesta de concesión a las personas interesadas a fin de que acepten la propuesta en el plazo improrrogable de 10 días. Una vez aceptada la propuesta, el Viceconsejero de Universidades e Investigación dictará la resolución de concesión y se procederá a su notificación a las personas interesadas.

5.– Baldin eta artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epean berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskariak ezetsiak izan direla.

5.– En el caso de que en el plazo establecido en el apartado 1 anterior no se dicte y notifique resolución expresa alguna, los interesados e interesadas podrán entender desestimadas sus solicitudes.

6.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

6.– Contra la resolución podrán los interesados e interesadas interponer recurso de alzada ante el Consejero de Educación en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación.

7.– Emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, EHAAn argitaratuko da, jakinarazpen hori egin eta 6 hilabeteko epean.

7.– A efectos de publicidad la relación de ayudas concedidas se publicará en el BOPV en el plazo de 6 meses contando a partir de dicha notificación.

8.– Eskaeraren unean 6.3.a) artikuluan adierazitakoa betetzen ez duten hautagaiek eskakizun hori betetzen dela ziurtatzeko dokumentua aurkeztu beharko dute, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik 15 eguneko epean. Hori egin ezean, laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta 12. artikuluan deskribatutako prozedurarekin bat emango dira askatutako kantitateak.

8.– Los candidatos y candidatas que en el momento de la solicitud no cumplieran con lo señalado en el artículo 6.3.a) deberán aportar en el plazo de quince días desde la notificación de la resolución de concesión de la ayuda, documento acreditativo del cumplimiento de dicho requisito. En caso contrario se declarará la pérdida del derecho a la ayuda y las cantidades liberadas se concederán con arreglo al procedimiento descrito en el artículo 12.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de la entidad beneficiaria.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta, horien artean, honako hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto refundido de la Ley de Principios ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como los señalados en el artículo 14 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y entre ellas, las siguientes:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza emateko ebazpenari buruzko jakinarazpena egiten denetik hamar egun igarota onuradunak berariaz uko egin ez badio laguntzari, onartu duela ulertuko da.

a) Aceptar la ayuda concedida. Si transcurridos diez días desde la notificación de la resolución de concesión de la ayuda, la beneficiaria no hubiera renunciado expresamente a la misma se entenderá que queda aceptada.

b) Dirulaguntza zein helburutarako eman zen, hartarako erabiltzea.

b) Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

c) Egonaldia osorik betetzea.

c) Cumplir el periodo íntegro de disfrute de la estancia.

d) Lekualdatutako ikertzaileari emandako zenbatekoak ordaintzea. Erakunde onuradunak, ikertzaileak destinoko zentroan hasiko dela jakinarazitakoan eta organo emailetik laguntzaren % 80ko ordainketa aurreratua jasotakoan, lekualdatutako ikertzaileari ordainduko dio zenbateko hori.

d) Realizar el pago de las cantidades concedidas al investigador/a desplazado. La entidad beneficiaria, una vez recibida la notificación de la incorporación al centro de destino por parte del investigador/a, y recibido el pago anticipado del 80 % de la ayuda por parte del órgano concesor, trasladará dicho importe al investigador/a desplazado.

Baldin eta zentro onuradunak bere gain hartu baditu bidaia, ostatu edo bisari dagozkion zenbatekoak, horiek ez zaizkio ordainduko ikertzaileari.

En aquellos casos en los que el centro beneficiario se haya hecho cargo de las cantidades relativas al viaje, alojamiento y/o visado, estas no deberán ser abonadas al investigador/a.

Behin jarduera amaitu eta laguntza likidatzean, likidazio horren ondoriozko zenbatekoa helaraziko dio erakunde onuradunak ikertzaileari.

Una vez finalizada la actividad y liquidada la ayuda, la entidad beneficiaria trasladará el importe resultante de dicha liquidación al investigador/a.

e) Horiek gauzatzen direnetik 15 eguneko gehieneko epean, honako hauek jakinaraztea: destinoko zentroetako altak, jarduera-eteteak, aldi bateko kanpoan izateak, uko egiteak eta gainerako gorabeherak; guztia ere, batetik, Ikerketa Zuzendaritza horretaz guztiaz jakitun izan dadin, eta, bestetik, beharrezko bada, berariazko baimena eman dezan.

e) Notificar en el plazo máximo de 15 días desde la fecha en que se produzcan, las altas en los centros de destino, interrupción de actividades o ausencias temporales, renuncias y otro tipo de incidencias, a los efectos de su conocimiento y, en su caso, autorización expresa por parte de la Dirección de Investigación.

f) Deialdi honen kariaz jasotako dirulaguntzei buruz Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunen barruan, eskatzen duten informazio guztia ematea.

f) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

g) Programa honen babespean egindako jarduerek dakartzaten emaitzak argitaratu edo zabaldu behar izanez gero, berariaz aipatzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Ikertzaile Doktoreentzako Mugikortasun Programaren finantzaketa duela.

g) Al publicar o difundir los resultados a que puedan dar lugar las actividades realizadas al amparo de este Programa, hacer referencia expresa a que cuenta con financiación del Programa de Movilidad del Personal Investigador Doctor del Departamento de Educación del Gobierno Vasco.

15. artikulua.– Laguntzari uko egitea.

Artículo 15.– Renuncia a la ayuda.

1.– Ikerketako zuzendariari jakinaraziko zaizkio uko-egiteak, erakunde onuradunak eta laguntzaren ikertzaile onuradunak sinatutako idazki baten bidez. Bertan adieraziko da zein diren uko egiteko arrazoiak eta uko-egite horrek zein egunetatik aurrera izango dituen ondorioak. Uko-egite hori aplikazio telematikoaren bidez jakinarazi beharko da, ondorioak izan baino 10 egun lehenago.

1.– Las renuncias deberán ser comunicadas mediante escrito dirigido a la Directora de Investigación, firmada por la entidad beneficiaria, y la persona investigadora adjudicataria de la ayuda, con expresión de los motivos y la fecha de efectos de la misma. Dicha comunicación deberá realizarse a través de la aplicación telemática con una antelación mínima de 10 días a la fecha de efectos de la renuncia.

2.– Uko-egiteak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez onartuko dira.

2.– Las renuncias serán aceptadas mediante resolución del Viceconsejero de Universidades e Investigación.

Uko-egite hori gauzatzen den egun berean hasiko dira haren ondorio ekonomikoak. Hala ere, bidegabeko ordainketak gauzatu badira, diru-zenbateko horiek itzuli beharko dira, deialdiaren baldintzen gutxienekoak betez gero, betiere.

Los efectos económicos de la renuncia se aplicarán desde la fecha en la que esta se produjera, sin perjuicio de los reintegros que deberán realizarse en el caso de haberse producido pagos indebidos, siempre que se salvaguarde el cumplimiento de los requisitos mínimos de las condiciones de la convocatoria.

16. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 16.– Pago de la ayuda.

1.– Erakunde onuradunari egingo zaio laguntzaren ordainketa.

1.– El pago de la ayuda se hará efectivo a favor de la entidad beneficiaria.

2.– Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

2.– Las ayudas concedidas se harán efectivas fraccionadamente mediante dos libramientos.

Haietarik lehenengoa, emandako laguntzaren % 80koa, erakunde onuradunak zentro hartzailean hasi izanari buruzko egiaztagiria aurkeztu ostean egingo da, Ikerketa Zuzendaritzan aurkeztu ere.

El primero de ellos, por importe equivalente al 80 % de la ayuda concedida, se efectuará una vez la entidad beneficiaria presente en la Dirección de Investigación el certificado de incorporación al centro receptor.

Bigarren zatia, berriz, 2024. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako dokumentuak aurkeztu ostean, betiere.

El segundo, en 2024, una vez finalizada la actividad, previa presentación de la documentación exigida en el artículo siguiente, por el importe que resulte de la liquidación de la ayuda.

3.– Irailaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, zeinaren 50.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dirulaguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango baita itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaituta egotea, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzengatik hasi eta artean izapidetzen ari direnak.

3.– De conformidad con lo establecido en el artículo 50.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de septiembre, la concesión y, en su caso, el pago de las ayudas a los beneficiarios quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento administrativo sancionador o de reintegro que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

17. artikulua.– Dirulaguntzak justifikatzea eta haien segimendua.

Artículo 17.– Justificación y seguimiento de las ayudas.

1.– Laguntza jasotzen duten erakundeek justifikatu beharko dute finantzaketaren xede zen jarduera burutu dutela; horretarako, informatika-aplikazioaren bitartez, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, hilabeteko epean, jarduera bukatzen denetik hasita:

1.– Las entidades beneficiarias de las ayudas contempladas en la presente Orden, deberán justificar la realización de la acción para cuya financiación se hubiere concedido presentando mediante la aplicación informática dentro del mes siguiente al término de la misma, los siguientes documentos:

a) Egindako egonaldiaren gainean, ikerketa-talde hartzaileko arduradunak emandako egiaztagiria, zeinean berariaz zehaztuko baitira hasiera- eta bukaera-egunak.

a) Certificación de la estancia realizada por parte del o de la responsable del equipo investigador receptor, con indicación expresa de fechas de inicio y finalización.

b) Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin batera. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne hartuta. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritzia jaso beharko du dokumentuak.

b) Memoria final con el balance científico, que describa la labor realizada incluyendo referencia de publicaciones, patentes o cualquier otro resultado de la investigación. El documento deberá incluir el visto bueno de la persona representante legal de la entidad beneficiaria.

c) Emandako laguntzaz egindako gastuaren ziurtagiria. Ostatu-gastuei, bidaia-gastuei eta bisa-izapidetzeari –halakorik balego– dagozkien fakturak edo dokumentu baliokideak aurkeztuko dira. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du dokumentu hori.

c) Certificación del gasto ejecutado con la ayuda concedida. Se incluirán facturas o documentos equivalentes correspondientes a los gastos de alojamiento, así como de los gastos de viaje y de tramitación de visado si los hubiera. El documento estará firmado por el o la representante legal de la entidad beneficiaria.

d) Erakunde onuradunak ikertzaileari egindako ordainketen egiaztagiria.

d) Documento acreditativo de los abonos realizados por la entidad beneficiaria a la persona investigadora.

2.– Justifikatutako gastuak emandako dirulaguntza baino txikiagoak badira eta ez-betetzerik ez badago, dirulaguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako dirulaguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, non hasierako ebazpena aldatuko baita. Murrizketa horrek ez dio eragingo ostatu-gastuak justifikatu beharrari.

2.– La justificación de los gastos por cuantías inferiores a la ayuda concedida, siempre que no conlleve incumplimiento, conllevará una reducción de la misma equivalente a la cantidad no justificada, con el consiguiente reintegro proporcional de las subvenciones percibidas efectuándose el correspondiente procedimiento que concluirá con la emisión de una resolución del Viceconsejero de Universidades e Investigación, de modificación de la resolución inicial. Esta reducción no afectará a la justificación de gastos correspondiente al gasto de alojamiento.

3.– Egoki iritziz gero, Ikerketa Zuzendaritzak informazio osagarria eskatu ahal izango du, eta, horrez gain, emandako laguntzaren segimendua egiteko ardura emango dio zuzendaritza horri atxikitako pertsona bati edo batzuei, laguntza zertan erabili den ikusteko.

3.– La Dirección de Investigación podrá recabar la presentación de la información complementaria que considere oportuna y encomendar, a una o varias personas adscritas a la propia Dirección, las acciones que correspondan para un seguimiento del destino dado a la ayuda otorgada.

18. artikulua.– Laguntzen bateraezintasuna.

Artículo 18.– Incompatibilidad de las ayudas.

Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin.

El disfrute de estas ayudas es incompatible con la percepción de cualquier otra ayuda para el mismo fin.

19. artikulua.– Ez-betetzeak eta laguntza itzultzea.

Artículo 19.– Incumplimiento y reintegro de la ayuda.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), erakunde onuradunek ezin izango dute laguntzaren ordainketa eskatu, eta aurretik zerbait ordaindu bazaie, batetik, jasotako kopuruak itzuli egin beharko dira, eta, bestetik, laguntza ordaindu zenetik aurrera sortzen diren berandutza-interesak eskatuko dira, hauetakoren bat gertatzen bada:

1.– De acuerdo con lo establecido en los artículos 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, Texto Refundido, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre (BOPV de 19 de enero de 1998), no será exigible el abono de la ayuda por parte de la entidad beneficiaria, y en su caso procederá el reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los interés de demora que resultaren de aplicación desde el momento del pago de la ayuda, si los beneficiarios y beneficiarias incurrieran en alguno de los siguientes supuestos:

a) Onuradunek, osorik edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetan edo dirulaguntzei buruzko araudi orokorrean xedatutako oinarriak, edota dirulaguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.

a) Incumplimiento total o parcial de las bases de esta convocatoria, o de la normativa de general aplicación de subvenciones o de las condiciones acordadas en la resolución de concesión.

b) Dirulaguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.

b) La ocultación de datos, su alteración o cualquier manipulación fraudulenta de la información solicitada, para la concesión de la ayuda.

c) Proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat ez datorren jarduera burutzen badute, Ikerketa Zuzendaritzaren baimenik gabe.

c) El desarrollo de la acción no coincidente con los objetivos propuestos y los plazos estipulados, sin contar con la autorización de la Dirección de Investigación.

d) Ikerketa Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, egiaztatzen badu gastua ez datorrela bat proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin.

d) Resultar acreditado a través del seguimiento que de las acciones subvencionadas efectúe la Dirección de Investigación, la inadecuación del gasto realizado al propuesto y adjudicado.

2.– Halaber, laguntza emateko kontuan izandako baldintzetan jazotako aldaketa orok berekin ekar dezake hura emateko ebazpena aldatzea, baldin eta onuradun izateko deialdi honen 1. artikuluan eta 6. artikuluaren 1., 2., eta 3. zenbakietan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

2.– Asimismo, toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el artículo 1 y en los apartados 1, 2 y 3 del artículo 6 de esta convocatoria.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak adieraziko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-kopuruak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, Dirulaguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

3.– De acuerdo con lo establecido en el título segundo del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre (BOPV de 7 de febrero de 1992) en el que se regula el procedimiento general de reintegro de subvenciones, la pérdida del derecho a la percepción de la ayuda y, en su caso la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades ya percibidas con sus intereses de demora, se declarará por resolución del Viceconsejero de Universidades e Investigación, previa la substanciación de los trámites procedimentales oportunos, sin perjuicio de las demás acciones que procedan.

4.– Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, ondorio guztietarako.

4.– Las cantidades referidas tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos.

Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37 artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

Asimismo, será de aplicación lo establecido en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

20. artikulua.– Datuen babesa.

Artículo 20.– Protección de datos.

Eskatzaileen datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Ikerketa sustatzeko laguntzak eta dirulaguntzak. Informazio hau barne hartuko du:

Los datos de carácter personal de las personas solicitantes serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: Ayudas y subvenciones (de apoyo a la investigación). Se incluirá la siguiente información:

Arduraduna: Ikerketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Responsable: Dirección de Investigación, Departamento de Educación.

Helburua: ikerketa finantzatzea eta bultzatzea.

Finalidad: financiación e impulso a la investigación.

Legitimazioa:

Legitimación:

– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

– Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

– Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

– 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.

– Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

Hartzaileak:

Destinatarios:

– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

– Otros órganos de la Comunidad Autónoma.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

– Departamento de Economía y Hacienda.

– Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.

– Oficina Española de Patentes y Marcas.

Eskubideak: eskatzaileak eskubidea du datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Derechos: la persona solicitante tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsultagai dago helbide honetan: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/054300-capa2-es.shtml

Información adicional: se puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web:https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/054300-capa2-es.shtml

Araudia:

Normativa:

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

– Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Agindu honetako laguntzak ebazteko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urterako aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución de las ayudas de la presente Orden queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2023.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados o interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Educación en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso - administrativo ante la Sala de lo Contencioso - Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de noviembre de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común