Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

210. zk., 2022ko azaroaren 3a, osteguna

N.º 210, jueves 3 de noviembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4711
4711

AGINDUA, 2022ko urriaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

ORDEN de 24 de octubre de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se hacen públicas las obras y autoras merecedoras de los Premios literarios Euskadi, en su edición del año 2022.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez (2022ko apirilaren 4ko EHAA, 67. zk.), Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako deialdia egin zen, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

Mediante la Orden de 22 de marzo de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística (BOPV N.º 67, de 4 de abril de 2022), se regulan y convocan los Premios Euskadi de literatura, en sus siete modalidades: literatura en euskera, literatura en castellano, literatura infantil y juvenil en euskera, traducción literaria al euskera, ilustración de obra literaria, ensayo en euskera y ensayo en castellano.

2022ko martxoaren 22ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, modalitate bakoitzean saritutako pertsona eta lanekin.

El artículo 7.3 de la Orden de 22 de marzo de 2022 señala que se publicará en un único anuncio en el BOPV una relación de las personas y obras premiadas para cada modalidad.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– 2022ko Euskadi literatura-sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

Primero.– Hacer pública, la relación de obras y autoras merecedoras de los premios literarios Euskadi edición 2022:

– Euskarazko literatura: Uxue Apaolaza Larrea, 2021ean Susa argitaletxeak argitara emandako Bihurguneko nasa izeneko literatura lanagatik.

– Literatura en euskera: Uxue Apaolaza Larrea por la obra Bihurguneko nasa publicada en 2021 por la editorial Susa.

– Gaztelaniazko literatura: Miren Edurne Portela Camino, 2021ean Galaxia Gutenberg argitaletxeak argitara emandako Los ojos cerrados izeneko literatura lanagatik.

– Literatura en castellano: Miren Edurne Portela Camino por la obra Los ojos cerrados, publicada en 2021 por la editorial Galaxia Gutenberg.

– Euskarazko haur eta gazte literatura: Leire Bilbao Barruetabeña, 2021ean Pamiela argitaletxeak argitara emandako Barruko hotsak izeneko literatura lanagatik.

– Literatura infantil y juvenil en euskera: Leire Bilbao Barruetabeña por la obra Barruko hotsak, publicada en 2021 por la editorial Pamiela.

– Euskarazko literatura itzulpena: Koro Navarro Etxeberria, 2021ean Erein&Igela argitaletxeek argitara emandako Ernest Hemingwayren Fiesta izeneko lanaren itzulpenagatik.

– Traducción literaria al euskera: Koro Navarro Etxeberria por la traducción de la obra Fiesta de Ernest Hemingway publicada en 2021 por las editoriales Erein&Igela.

– Literatura lanaren ilustrazioa: Maite Mutuberria Larrayoz, 2021ean Ikaselkar argitaletxeak argitara emandako Irrimola izeneko lanagatik.

– Ilustración de obra literaria: Maite Mutuberria Larrayoz por la obra Irrimola, publicada en 2021 por la editorial Ikaselkar.

– Euskarazko saiakera: Irati Jimenez Uriarte, 2021ean Elkar argitaletxeak argitara emandako Begiak zabalduko zaizkizue izeneko lanagatik.

– Ensayo en euskera: Irati Jimenez Uriarte por la obra Begiak zabalduko zaizkizue publicada en 2021 por la editorial Elkar.

– Gaztelaniazko saiakera: Teresa Maldonado Barahona, 2021ean Catarata argitaletxeak argitara emandako Hablemos claro izeneko lanagatik.

– Ensayo en castellano: Teresa Maldonado Barahona por la obra Hablemos claro, publicada en 2021 por la editorial Catarata.

Saridunek, 2022ko martxoaren 22ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Horrez gain, beste 4.000 euro gordin ere jaso ahal izango dituzte (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik), adierazitako aginduan aurreikusitako egitekoak egin ostean.

Las ganadoras percibirán, de acuerdo con lo establecido en el artículo 2 de la citada Orden de 22 de marzo de 2022, 18.000 euros brutos. Asimismo, podrán percibir la cantidad de 4.000 euros brutos una vez ejecutadas las acciones previstas en la orden de referencia (excepto en la modalidad de traducción al euskera).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Segundo.– Ordenar la publicación de la presente Orden, para su general conocimiento en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 24a.

En Vitoria-Gasteiz, a 24 de octubre de 2022.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental