Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

208. zk., 2022ko urriaren 31, astelehena

N.º 208, lunes 31 de octubre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
4682
4682

121/2022 DEKRETUA, urriaren 18koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoari Finkatze Kapitala Finkatuz SA merkataritza-sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte har dezan eta baimena ematen baitzaie Finantzen Euskal Institutuaren titulartasuneko akzioen ordezkariei sozietatearen estatutu sozialen 13. artikulua aldatzeko adostasuna eman dezaten.

DECRETO 121/2022, de 18 de octubre, por el que se autoriza al Ente Público de Derecho Privado «Instituto Vasco de Finanzas» la toma de participación en la ampliación de capital de la sociedad mercantil «Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A.» y se autoriza a las personas representantes de las acciones titularidad de «Instituto Vasco de Finanzas» a prestar su conformidad a la modificación del artículo 13 de los estatutos sociales de dicha sociedad.

2022ko maiatzaren 23an, Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluak kapital-zabalkuntzari eta estatutuen aldaketari buruzko erabakiak hartu zituen, batetik, Administrazio Kontseilu gisa, Finantzen Euskal Institutuaren Estatutuak Onartzen dituen abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren 8. artikuluko k) letran jasota dagoen ahalmena erabiliz, eta, bestetik, Finkatze Kapitala Finkatuz S.A. sozietatearen akziodun bakarraren eskubideak egikarituz. Finkatze Kapitala Finkatuz S.A. sozietateak bostehun (500) akzio berri jaulkiko ditu, bakoitza ehun mila (100.000) euroko balio nominalarekin, guztira berrogeita hamar milioi (50.000.000 ) euro eginda, erreserben kargura.

Con fecha 23 de mayo de 2022, el Consejo de Administración del Instituto Vasco de Finanzas, tanto en su condición de tal, en ejercicio de la facultad prevista en el artículo 8, letra k) del Decreto 218/2008 de 23 de diciembre por el que se aprueban los Estatutos del IVF, como en ejercicio de los derechos de accionista único de Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A., adoptó los acuerdos relativos a la ampliación de capital y la consecuente modificación estatutaria. Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A., emitirá quinentas (500) nuevas acciones de cien mil (100.000) euros de valor nominal cada una, por un importe total de cincuenta millones de euros (50.000.000) euros, con cargo a reservas.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean; doako eskurapena ez baldin bada behinik behin, dekretuak nahitaez adieraziko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

El artículo 110.1 del Decreto Legislativo 2/2007, de 6 de noviembre, de aprobación del texto Refundido de la Ley del Patrimonio de Euskadi, establece que la adquisición de bienes y derechos integrantes del patrimonio empresarial requiere autorización previa del Consejo de Gobierno, por decreto, a propuesta conjunta del consejero o consejera competente en materia de patrimonio y del consejero o consejera del departamento al que, directamente o a través de un ente instrumental, se encuentre o vaya a encontrarse vinculada la sociedad. El decreto será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco, sin perjuicio de su eficacia desde la fecha en que se dicte y, salvo que se trate de adquisición a título gratuito, indicará necesariamente el objeto social y el porcentaje de participación, directa o indirecta, que tendrá la Comunidad Autónoma en la sociedad.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111. artikuluaren bigarren apartatuak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo instituzionalaren titulartasunekoak diren akzioen ordezkariek, sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko (kapital-zabalkuntzak estatutuak aldatzea ere badakar berekin), Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, betiere ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak biek batera proposaturik.

El apartado dos del artículo 111 del Decreto Legislativo 2/2007, de 6 de noviembre, de aprobación del texto Refundido de la Ley del Patrimonio de Euskadi, dispone que la conformidad de los representantes de las acciones titularidad, directa o indirecta, de la Administración general e institucional de la Comunidad Autónoma a la aprobación de los estatutos sociales y sus modificaciones (la ampliación de capital supone también una modificación de los estatutos), debe ser autorizada por el Consejo de Gobierno, a propuesta conjunta del consejero o consejera competente en materia de patrimonio y del consejero o consejera del departamento a que se encuentre vinculada la sociedad.

Finkatze Kapitala Finkatuz S.A. sozietatearen estatutuen 2. artikuluaren arabera, sozietatearen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handietan epe luzeko partaidetza finantzarioak eskuratzea, besterentzea eta kudeatzea, enpresa horiek Euskadin errotuta jarrai dezaten eta EAEko ekoizpen-ehun osoaren eragile izan daitezen.

De acuerdo con el artículo 2 de sus estatutos, al objeto social de la sociedad Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. consiste en la adquisición, enajenación y gestión de participaciones financieras a largo plazo en grandes empresas de la Comunidad Autónoma de Euskadi para garantizar que dichas empresas mantengan su arraigo en Euskadi y ejerzan un carácter tractor sobre el conjunto del tejido productivo vasco.

Sozietatearen kapitalaren zabalkuntza egingo da, Finkatze Kapitala Finkatuz S.Aren estatutu sozialetan aurreikusita dauden sozietateetako inbertsio-irizpideak bete ahal izateko.

El referido aumento de capital social se realiza para posibilitar el cumplimiento de los criterios de inversión en sociedades previstos en los Estatutos Sociales de la sociedad Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 18an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Economía y Hacienda, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoari baimena ematea Finkatze Kapitala Finkatuz SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte har dezan, berrogeita hamar milioi (50.000.000) euroko guztizko zenbatekoarekin (zabalkuntzaren % 100). Eragiketa honen ondoren, Finantzen Euskal Institutuak % 100eko partaidetza izango du enpresan.

Artículo 1.– Autorizar al Ente Público de derecho privado Instituto Vasco de Finanzas a participar en la ampliación de capital de la sociedad Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. por un importe total de cincuenta millones (50.000.000) de euros), equivalente al 100 % de la misma. Tras esta operación, la participación del Instituto Vasco de Finanzas en esta empresa será del 100 %.

2. artikulua.– Finantzen Euskal Institutuaren titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematea, kapital-zabalkuntzaren ondorioz, Finkatze Kapitala Finkatuz SA sozietatearen estatutu sozialen 13. artikulua aldatzeko adostasuna eman dezaten; honela idatzita geratuko da artikulu hori:

Artículo 2.– Autorizar a las personas representantes de las acciones titularidad del Instituto Vasco de Finanzas a prestar su conformidad a la modificación del artículo 13 de los estatutos sociales de la sociedad Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. como consecuencia de la ampliación de capital, que quedará redactado del siguiente modo:

«13. artikulua.– Sozietatearen kapitala.

«Artículo 13.– Capital Social.

1.– Sozietatearen kapitala berrehun eta hamar milioi (210.000.000) euro da, eta 2.100 akzio arrunt eta izendunetan adierazia dago; akzioak klase eta serie bakarrekoak dira, bakoitza ehun mila (100.000) euroko balio nominalarekin, eta zenbaki korrelatiboak dituzte, 1etik 2.100era (biak barne), eskubide politiko eta ekonomiko berberak, eta tituluen bidez emanda daude.

1.– El capital social es de doscientos diez millones (210.000.000) de euros, representado por 2.100 acciones ordinarias y nominativas, de una sola clase y serie, de cien mil (100.000) euros de valor nominal cada una de ellas, numeradas correlativamente del 1 al 2.100, ambos inclusive, con los mismos derechos políticos y económicos, y materializadas en títulos.

2.– Akzio guztiak harpidetuta eta ordainduta daude».

2.– Las acciones están totalmente suscritas y desembolsadas.»

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

El presente Decreto surtirá efectos desde el día de su aprobación.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko urriaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de octubre de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común