Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

188. zk., 2022ko irailaren 30a, ostirala

N.º 188, viernes 30 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Oposaketak eta lehiaketak

Oposiciones y concursos

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4229
4229

AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.

ORDEN de 22 de septiembre de 2022, del Consejero de Educación, por la que se convoca proceso excepcional de estabilización de empleo temporal de larga duración en los Cuerpos de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria, de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Música y Artes Escénicas, de Artes Plásticas y Diseño, de Maestras y Maestros y en el Cuerpo a extinguir de Profesores Técnicos y Profesoras Técnicas de Formación Profesional de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hezkuntza Sailak, bere eskumenen esparruan eta gobernu hau gidatzen duen «Euskadi, Auzolana» printzipioari leial izanik, kalitatezko enplegu publikoa sustatu nahi du eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkortasun handiagoa eman, egonkortasun horrek gure gazteen eta, oro har, gure herritarren prestakuntza eta hezkuntza hobetzen lagunduko duelakoan.

El Departamento de Educación, en el ámbito de su competencia y fiel al principio de «Euskadi, Bien Común» que guía a este Gobierno, pretende impulsar el empleo público de calidad y dotar de mayor estabilidad al profesorado del sistema educativo vasco, en la confianza de que dicha estabilidad contribuirá a la mejora de la formación y de la educación de nuestros jóvenes y nuestra ciudadanía, en general.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeak seigarren xedapen gehigarrian ezartzen ditu iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdietan jarraitu beharreko irizpideak. Hala, ezartzen du administrazio publikoek, salbuespen gisa eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 61.6 eta 7 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituztela, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako etenik gabe okupatuta egondako plazak. Aurreikuspen horri lege beraren zortzigarren xedapen gehigarrian jasotakoa gehitu behar zaio, eta, horrez gain, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze-prozesuek beren deialdietan sartuko dituzte izaera estrukturaleko lanpostu hutsak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen izaera horretako harremana duten langileek aldi baterako betetzen dituztenak.

La Ley 20/2021, de 28 de diciembre, de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público establece en su disposición adicional sexta los criterios que han de regir en las convocatorias excepcionales de estabilización de empleo temporal de larga duración. Así, establece que las Administraciones Públicas convocarán, con carácter excepcional y de acuerdo con lo previsto en el artículo 61.6 y 7 del texto refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público (en adelante TREBEP) aprobado por el Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el sistema de concurso, aquellas plazas que, reuniendo los requisitos establecidos en el artículo 2.1, hubieran estado ocupadas con carácter temporal de forma ininterrumpida con anterioridad al 1 de enero de 2016. A esta previsión se añade la contenida en la disposición adicional octava de la misma ley, señalando que adicionalmente, los procesos de estabilización contenidos en la disposición adicional sexta incluirán en sus convocatorias las plazas vacantes de naturaleza estructural ocupadas de forma temporal por personal con una relación de esta naturaleza, anterior al 1 de enero de 2016.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2018ko (2. lan-eskaintza), 2019ko (2. lan-eskaintza), 2020ko, 2021eko eta 2022ko lan-eskaintza publikoak Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko, 2019ko abenduaren 17ko, 2020ko abenduaren 22ko, 2021eko abenduaren 21eko, 2022ko maiatzaren 24ko eta 2022ko uztailaren 19ko (aurrekoaren hutsen zuzenketa) akordio bidez onartu ziren, zeinak, hurrenez hurren, 2018ko abenduaren 27ko (248. zk.), 2019ko abenduaren 30eko (247. zk.), 2020ko abenduaren 30eko (261. zk.), 2021eko abenduaren 28ko (258. zk.), 2022ko maiatzaren 30eko (103. zk.) eta 2022ko abuztuaren 9ko (152 zk.) EHAAn argitaratu baitziren.

La Ofertas Públicas de Empleo de la Administración Educativa de la Comunidad Autónoma del País Vasco para los años 2018 (2.º oferta de empleo), 2019 (2.º oferta de empleo), 2020, 2021 y 2022 fueron aprobadas por sendos Acuerdos del Consejo de Gobierno de 18 de diciembre de 2018, 17 de diciembre de 2019, 22 de diciembre de 2020, 21 de diciembre de 2021 y de 24 de mayo de 2022 y de 19 de julio de 2022 (corrección de errores del anterior) y publicadas en el BOPV n.º 248, de 27 de diciembre de 2018, BOPV n.º 247 de 30 de diciembre de 2019, BOPV n.º 261 de 30 de diciembre de 2020, BOPV n.º 258 de 28 de diciembre de 2021, BOPV n.º 103 de 30 de mayo de 2022 y BOPV n.º 152 de 9 de agosto de 2022.

2020., 2021. eta 2022. urteetako eskaintzak osorik gauzatzeke daude, eta 2018. eta 2019. urteetako 2. lan-eskaintzei dagokienez, exekutatu gabe geratutako edo aurreko deialdietan exekutatutako plaza batzuk bete gabe geratu dira.

Las Ofertas de los años 2020, 2021 y 2022 se encuentran pendientes de ejecución de forma íntegra y en lo que respecta a las 2.º ofertas de empleo de los años 2018 y 2019, han quedado parte de las plazas pendientes de ejecutar o ejecutadas en convocatorias anteriores, sin cubrir.

Aipatutako lan-eskaintza publikoak gauzatze aldera salbuespenezko prozesua deitzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan baimendutako eta aurrekontuz hornitutako plazen ezaugarriak kontuan hartuta, EPOETBren 70. artikuluan eta abenduaren 28ko 20/2021 Legearen jasotakoa betez, seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten adierazitako kidegoetako plazen iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko.

En ejecución de las Ofertas Públicas de Empleo citadas, y teniendo en cuenta las características de las plazas autorizadas y dotadas presupuestariamente en los cuerpos de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria, de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Música y artes escénicas, de Artes plásticas y Diseño, de Maestras y Maestros y en el cuerpo a extinguir de Profesores Técnicos y Profesoras técnicas de Formación Profesional de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en cumplimiento del mandato contenido en el artículo 70 del TREBEP y las previsiones de la citada Ley 20/2021, de 28 de diciembre, se convoca proceso excepcional de estabilización de empleo temporal de larga duración de plazas de los cuerpos indicados, que cumplen las condiciones previstas en las disposiciones adicionales sexta y octava.

Deialdi hau apirilaren 12ko 270/2022 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera arautzen da. Errege Dekretu horrek 276/2007 Errege Dekretua aldatzen du, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntza-kidegoetan sartu, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko erregelamendua onartzen duena eta aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrean jasotako sartzeko behin-behineko erregimena arautzen duena, eta salbuespenezko deialdi-mota horri buruzko xedapen iragankor bat gehitzen du.

Esta convocatoria se rige por lo previsto en el Real Decreto 270/2022, de 12 de abril que modifica el Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, y se regula el régimen transitorio de ingreso a que se refiere la disposición transitoria decimoséptima de la citada ley, aprobado por Real Decreto 276/2007, añadiendo una disposición transitoria referida a este tipo de convocatoria excepcional.

Sartzeko eta iristeko nahiz espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendu horrek ezartzen duenez, hautaketa-prozedurek bereziki zainduko dute gainditu beharreko proben eta bete beharreko lanpostuen arteko lotura, horretarako beharrezkoak diren proba praktikoak aurreikusita. Aipatutako erregelamenduaren IV. kapituluak langileen hautaketa objektibatzeko arauak jasotzen ditu, eta bertan ezartzen da administrazio publikoek deialdi publiko bidez eta lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa askearen bidez hautatu behar dituztela langileak. Nolanahi ere, Konstituzioan jasotako berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak bermatu behar dira.

El citado Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades establece que los procedimientos de selección cuidarán especialmente la conexión entre el tipo de pruebas a superar y la adecuación a los puestos de trabajo que se hayan de desempeñar incluyendo a tal efecto las pruebas prácticas que sean precisas. Incardinado en el capítulo IV del Reglamento citado, que recoge las normas para objetivar la selección del personal, se establece el mandato a las Administraciones Públicas de seleccionar su personal mediante convocatoria pública y a través del sistema de concurso, oposición o concurso-oposición libre en los que se garanticen en todo caso los principios constitucionales de igualdad, mérito y capacidad, así como el de publicidad.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen du hautaketa-sistemaren aukeraketa (merezimendu-lehiaketa). Hitzaurrean, besteak beste, alderdi hau azpimarratzen du: karrerako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko, beharrezkoa da berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipio konstituzionalak bermatuko dituen hautaketa-prozesua gainditzea. Aurrerago, legeak dio prozesuek lehia-, berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak betetzen direla bermatuko dutela.

La elección del sistema de selección (concurso de méritos) viene impuesta por la Ley 20/2021, de 28 de diciembre, de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público. En su Preámbulo, entre otros, incide en el aspecto de que el acceso a la condición de funcionario de carrera o personal laboral fijo solo es posible a raíz de la superación de un proceso selectivo que garantice los principios constitucionales de igualdad, mérito y capacidad. Más adelante, la ley afirma que los procesos garantizarán el cumplimiento de los principios de concurrencia, igualdad, mérito, capacidad y publicidad.

Salbuespenezko izaerak aukera ematen dio legeari hautaketa-prozesua merezimendu-lehiaketa gisa eratzeko, behin bakarrik, eta deialdia egin duen hezkuntza-administrazioa merezimenduen baremoa errespetatzera behartzen du, 270/2022 Errege Dekretuak gehitutako bosgarren xedapen iragankorrean ondorioztatzen denez.

La excepcionalidad permite a la ley configurar el proceso selectivo como concurso de méritos, por una sola vez, obligando a la administración educativa convocante, tal y como se desprende de la Disposición transitoria Quinta añadida por el RD 270/2022 a respetar el baremo de méritos conforme al marco básico establecido en el mismo.

Beraz, salbuespenezko deialdi honetan, espezialitate bakoitzeko hautaketa-epaimahaiak prozesuan onartutako pertsonek egiaztatutako merezimenduen balorazioan oinarritu behar du. Merezimendu horiek tasatuta eta gehitutako bosgarren xedapen iragankorrean zehaztuta daude, eta merezimenduen baremoan sailkatzen dira hiru bloke hauetan: aldez aurreko irakaskuntza-esperientzia, prestakuntza akademikoa eta beste merezimendu batzuk (barne hartzen dira eskatutako kidegoko espezialitate berean oposizio-fasea gainditu izana irakaskuntzako funtzio publikoko kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura baten bidez, baita izangaien etengabeko prestakuntza ere).

Por lo tanto, en esta excepcional convocatoria el Tribunal de selección de cada especialidad ha de basarse en la valoración de los méritos acreditados por las personas admitidas en el proceso, tasados y determinados reglamentariamente en la añadida disposición transitoria quinta, y clasificados en el baremo de méritos, en los tres bloques definidos como experiencia docente previa, formación académica y otros méritos (que incluye la superación de la fase de oposición en la misma especialidad del cuerpo a la que se opta, en un procedimiento selectivo de ingreso en cuerpos de la función pública docente, así como la formación permanente de la persona aspirante).

Azaldutako guztiagatik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoa betez, eta sail honi esleitutako eskumenak baliatuz, honako hau

En virtud de cuanto ha quedado expuesto, habiéndose cumplido lo dispuesto en el artículo 37 del Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público y en ejercicio de las competencias que este Departamento tiene atribuidas,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua deitzea.

Primero.– Convocar proceso excepcional de estabilización de empleo temporal de larga duración en los Cuerpos de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria, de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Música y artes escénicas, de Artes Plásticas y Diseño, de Maestras y Maestros y en el Cuerpo a extinguir de Profesores técnicos y Profesoras técnicas de Formación Profesional de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Bigarrena.– Aipatutako salbuespenezko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea.

Segundo.– Aprobar las bases que han de regir el proceso excepcional mencionado.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, podrá interponerse recurso de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes, a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar igualmente desde aquella misma fecha.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de septiembre de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

OINARRIAK
BASES
AURKIBIDEA
ÍNDICE

I. kapitulua. Oinarri orokorrak.

Capítulo I. Bases generales.

1.– Xedea, plazak eta aplikatu beharreko araudia.

1.– Objeto, plazas y normativa aplicable.

II. kapitulua. Parte hartzeko baldintzak.

Capítulo II. Requisitos de participación.

2.– Parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak.

2.– Requisitos generales y específicos de participación.

III. kapitulua. Parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa.

Capítulo III. Solicitud de participación y documentación.

3.– Parte hartzeko eskabidea, tasak, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak, aurkezteko lekua eta epea.

3.– Solicitud de participación, tasas, documentación a presentar junto con la solicitud, lugar y plazo de presentación.

IV. kapitulua. Onartutako eta baztertutako izangaiak.

Capítulo IV. Personas aspirantes admitidas y excluidas.

4.– Izangaiak onartzea.

4.– Admisión de personas aspirantes.

V. kapitulua. Hautaketa-organoak.

Capítulo V. Órganos de selección.

5.– Hautaketa-organoak: epaimahaiak eta hautaketa-batzordeak.

5.– Órganos de selección: Tribunales y Comisiones de Selección.

VI. kapitulua. Merezimenduen balorazioa.

Capítulo VI. Valoración de los méritos.

6.– Puntuazioaren esleipena eta argitalpena.

6.– Asignación de la puntuación y publicación.

VII. kapitulua. Hautaketa-prozesua gainditzea.

Capítulo VII. Superación del proceso selectivo.

7.– Izangaiak ordenatzea eta hautaketa-prozesua gainditzea.

7.– Ordenación de las personas aspirantes y superación del proceso selectivo.

8.– Hautatutako pertsonek egin beharrekoak.

8.– Actuaciones a realizar por las personas seleccionadas.

VIII. kapitulua. Karrerako funtzionarioak.

Capítulo VIII. Funcionarias o funcionarios de carrera.

9.– Karrerako funtzionario izendatzea eta destinoak esleitzea.

9.– Nombramiento de funcionaria o funcionario de carrera y adjudicación de destinos.

IX. kapitulua. Datu pertsonalen tratamendua.

Capítulo IX. Tratamiento de los datos de carácter personal.

10.– Datu pertsonalen tratamendua.

10.– Tratamiento de los datos de carácter personal.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
OINARRI OROKORRAK
BASES GENERALES

1.– Xedea, plazak eta aplikatu beharreko araudia.

1.– Objeto, plazas y normativa aplicable.

1.1.– Oinarri hauen xedea da ezartzea zer prozedurari jarraituko zaion Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren bidez. Plazak Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrian aipatutakoak dira.

1.1.– El objeto de las presentes bases es establecer el procedimiento a seguir para el ingreso en los Cuerpos de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria, de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Música y artes escénicas, de Artes Plásticas y Diseño, de Maestras y Maestros y del cuerpo a extinguir de Profesores técnicos y Profesoras técnicas de Formación Profesional de la Comunidad Autónoma del País Vasco, mediante proceso excepcional de estabilización de empleo temporal de larga duración, al que se refieren las disposiciones adicionales sexta y octava de la Ley 20/2021, de 28 de diciembre, de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público.

1.2.– Hautaketa-prozesua merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez garatuko da, hau da, parte-hartzaileen merezimenduak baloratuko dira (agindu honen I. eranskinean daude jasota). Prozesuaren kalifikazioa, beraz, aipatutako I. eranskinean aurreikusitako baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du.

1.2.– El proceso selectivo se desarrollará por el sistema de concurso de méritos que consiste en la valoración de los méritos de las personas participantes, previstos en el Anexo I de la presente Orden. La calificación del proceso vendrá determinada, en consecuencia, por la suma de los puntos atribuidos con arreglo al baremo previsto en el citado Anexo I.

1.3.– Txanda irekiko 3.178 plazarako deialdia egiten da, A taldekoak, A1 azpitaldea (Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetakoak) eta A2 azpitaldea (Maisu-maistren kidegoa eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa). Kidegoaren, espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren araberako banaketa honako hau da:

1.3.– Se convocan 3.178 plazas por el turno libre, correspondientes al Grupo A subgrupo A1 (Cuerpos de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria, de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Música y artes escénicas y de Artes Plásticas y Diseño) y A2 (Cuerpo de Maestras y Maestros y Cuerpo a extinguir de Profesores técnicos y Profesoras técnicas de Formación Profesional). La distribución por cuerpo, especialidad y perfil lingüístico de los puestos de trabajo docentes, es la siguiente:

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

Cuerpo de Profesores y profesoras de enseñanza secundaria.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa.

Cuerpo de Profesores y Profesoras de Escuelas Oficiales de Idiomas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

Cuerpo de Profesores y Profesoras de Música y Artes Escénicas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa.

Cuerpo de Profesores y Profesoras de Artes Plásticas y Diseño.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Maisu-maistren kidegoa.

Cuerpo de Maestros y Maestras.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear).

Cuerpo a extinguir de Profesores Técnicos y Profesoras Técnicas de Formación Profesional.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

1.4.– Aplikatu beharreko araudia.

1.4.– Normativa de aplicación.

– 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa (LOE).

– Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOE).

– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

– Real Decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público.

– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

– Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

– Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

– 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena.

– Ley 20/2021, de 28 de diciembre, de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público.

– 3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzekoa.

– Ley Orgánica 3/2022, de 31 de marzo, de ordenación e integración de la Formación Profesional.

– 276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntza-kidegoetan sartzeko, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onartzen duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sartzeko araubide iragankorra arautzen duena (apirilaren 12ko 270/2022 Errege Dekretuak aldatu zuen).

– Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, y se regula el régimen transitorio de ingreso a que se refiere la disposición transitoria decimoséptima de la citada ley, modificado por el Real Decreto 270/2022, de 12 de abril.

– 240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa osatzen duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu, modu askean zirkulatu eta egoitza izateari buruzkoa.

– Real Decreto 240/2007, de 16 de febrero, sobre entrada, libre circulación y residencia en España de ciudadanos de los Estados miembros de la Unión Europea y de otros Estados parte en el Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo.

– 581/2017 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, Espainiako ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko azaroaren 20ko 2013/55/EB Zuzentaraua txertatzen duena; zuzentarau horrek 2005/36/EE Zuzentaraua –lanbide-kualifikazioak aitortzeari buruzkoa– eta 1024/2012 Erregelamendua (EB) –Barne Merkatuaren Informazio Sistemaren bidez (IMI Erregelamendua) administrazioko lankidetza emateari buruzkoa– aldatzen ditu.

– Real Decreto 581/2017, de 9 de junio, por el que se incorpora al ordenamiento jurídico español la Directiva 2013/55/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 20 de noviembre de 2013, por la que se modifica la Directiva 2005/36/CE relativa al reconocimiento de cualificaciones profesionales y el Reglamento (UE) n.º 1024/2012 relativo a la cooperación administrativa a través del Sistema de Información del Mercado Interior (Reglamento IMI).

– 967/2014 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen Espainiako esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.

– Real Decreto 967/2014, de 21 de noviembre, por el que se establecen los requisitos y el procedimiento para la homologación y declaración de equivalencia a titulación y a nivel académico universitario oficial y para la convalidación de estudios extranjeros de educación superior, y el procedimiento para determinar la correspondencia a los niveles del marco español de cualificaciones para la educación superior de los títulos oficiales de Arquitecto, Ingeniero, Licenciado, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico y Diplomado.

– 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoa.

– Ley 2/1993, de 19 de febrero, de Cuerpos Docentes de la Enseñanza no Universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– 47/1993 Dekretua, martxoaren 9koa, Irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena, martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak aldatua.

– Decreto 47/1993, de 9 de marzo, por el que se establecen criterios para la determinación de los perfiles lingüísticos y las fechas de preceptividad en los puestos de trabajo docentes, modificado por el Decreto 42/1998, de 10 de marzo.

– 263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, EGA Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakasle-postuetarako hizkuntza-eskakizunen baliokideak finkatu, eguneratu eta berresten dituena.

– Decreto 263/1998, de 6 de octubre, por el que se establecen, actualizan y ratifican las equivalencias del Certificado de Conocimiento del Euskera EGA y los Perfiles Lingüísticos del profesorado.

– 182/2002 Dekretua, uztailaren 23koa, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako eta Helduen Hezkuntzako irakasleen lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak zehazteko irizpideak eta derrigortasun-datak ezartzeko dena.

– Decreto 182/2002 de 23 de julio, por el que se establecen criterios para la determinación de los perfiles lingüísticos y fechas de receptividad en los puestos de trabajo docentes en las Enseñanzas de Régimen Especial y Educación de Personas Adultas.

– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

– Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

– 190/2011 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Lanbide Heziketako irakasleentzat hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezartzeko irizpideak ezartzen dituena.

– Decreto 190/2011, de 30 de agosto, por el que se establecen criterios para determinar los perfiles lingüísticos y las fechas de preceptividad en los puestos de trabajo docentes de Formación Profesional.

– 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

– Decreto 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

– 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena.

– Decreto 73/2012, de 15 de mayo, por el que se establecen los requisitos de competencia lingüística para impartir áreas o materias en lenguas extranjeras en la enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se reconocen títulos y certificados.

– Agindua, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina bigarrenez eguneratzeko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunak ezarri, eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen ditu dekretu horrek.

– Orden de 16 de junio de 2022, del Consejero de Educación, por la que se procede a la segunda actualización del Anexo del Decreto 73/2012, de 15 de mayo, por el que se establecen los requisitos de competencia lingüística para impartir áreas o materias en lenguas extranjeras en la enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se reconocen títulos y certificados.

– Oro har, aplikatu behar diren gainerako xedapenak eta deialdi honetan ebatzitakoa.

– Las demás disposiciones de general aplicación, así como lo dispuesto en la presente convocatoria.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
REQUISITOS DE PARTICIPACIÓN

2.– Parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak.

2.– Requisitos generales y específicos de participación.

2.1.– Baldintza orokorrak.

2.1.– Requisitos generales.

Baldintza orokor hauek bete beharko dituzte hautaketa-prozeduretan onartu ditzaten nahi dutenek:

Las personas que aspiren a ser admitidas deberán reunir los siguientes requisitos de carácter general:

a) Europar Batasuneko estatuetako bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa.

a) Ser nacional de un Estado miembro de la Unión Europea, o hallarse incluida en el ámbito de aplicación de los Tratados Internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por España en los que sea de aplicación la libre circulación de trabajadoras y trabajadores.

Horrez gain, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta dagokion itunean hala ezarrita badago, edozein nazionalitatetakoak izanik ere, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanik gurasoen ardurapean bizi badira.

También podrán participar el cónyuge, los descendientes y los descendientes del cónyuge, de los y las nacionales de los estados miembros de la Unión Europea o de los estados, en los cuales, en virtud de tratados internacionales suscritos por la Unión Europea y ratificados por el Estado español, sea de aplicación la libre circulación de trabajadoras y trabajadores cuando así lo prevea el correspondiente Tratado, sea cual sea su nacionalidad, siempre que los cónyuges no estén separados de derecho, y con respecto a los descendientes, sean menores de veintiún años o mayores de esta edad pero vivan a cargo de sus progenitores.

b) Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

b) Tener cumplidos los dieciséis años y no haber alcanzado la edad establecida, con carácter general, para la jubilación.

c) Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

c) No padecer enfermedad ni estar afectada por limitación física o psíquica incompatible con el desempeño de las funciones correspondientes al cuerpo y especialidad a que se opta.

d) Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, eta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta ez egotea.

d) No haber sido separada, por expediente disciplinario, del servicio de cualquiera de las Administraciones Públicas ni estar inhabilitada para el desempeño de funciones públicas.

e) Aukeratu nahi den kidegoko karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea.

e) No ser funcionaria de carrera, funcionaria en prácticas o estar pendiente de nombramiento como funcionaria de carrera del cuerpo al que se opta.

f) Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin parekagarria) edo irakasleen lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailarekin parekagarria) egiaztatzea, kasuan-kasuan, 1.3 eta 2.4 oinarrien arabera.

f) Acreditar el perfil lingüístico 2 de los puestos de trabajo docentes (equiparable con el nivel C-1 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas) o el perfil lingüístico 1 de los puestos de trabajo docentes (equiparable con el nivel B-2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas), según el caso, de conformidad con las bases 1.3 y 2.4.

Dena den, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, dekretua indarrean jartzean (1993ko apirilaren 3an) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle kontratatuek, funtzionario izaera lortzen badute, honako epe hau izango dute hura egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten ari badira edo euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira eta berehalako derrigortasuna duten 2. hizkuntza-eskakizuna esleitu zaien lanpostuetan hasiko badira.

No obstante, de conformidad con la disposición adicional primera del Decreto 47/1993, de 9 de marzo, los profesores interinos, profesoras interinas y contratados y contratadas temporales a la entrada en vigor del citado Decreto (3 de abril de 1993) en puestos de trabajo docentes de Educación Infantil, Primaria/EGB y Enseñanzas Medias en centros públicos, que accedan a la condición de funcionarios o funcionarias, dispondrán para su acreditación de un plazo de tres años desde que tomen posesión, si hubieran impartido docencia con nombramiento de euskera o en euskera y se incorporasen a plazas que tuvieran asignado un perfil lingüístico 2 de preceptividad inmediata.

Dekretu hori indarrean jartzean funtzionario izatera iristen diren bitarteko irakasleek eta aldi baterako kontratatuek 3 urteko epea izango dute lanpostuaz jabetzen direnetik, baldin eta berehalako derrigortasuna duten 1. hizkuntza-eskakizuneko plazetan sartzen badira.

Los profesores interinos y contratados temporales a la entrada en vigor del citado Decreto, que accedan a la condición de funcionarios, dispondrán, desde su toma de posesión de un plazo de 3 años si se incorporasen a plazas de perfil lingüístico 1 con preceptividad inmediata.

Berehalako derrigortasuna ez duten lanpostuetan hasten badira, 5 urteko epea izango dute.

Si se incorporasen a plazas cuya preceptividad no fuese inmediata, dispondrán de un plazo de 5 años.

Uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, dekretua indarrean jartzean (2002ko abuztuaren 14a) ikastetxe publikoetan araubide bereziko irakaskuntzetako lanpostuetan dauden bitarteko irakasleak eta aldi baterako irakasle kontratatuak irakaskuntza horietako kidegoetako 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetako karrerako funtzionario izatera iritsi ahal izango dira, baldintza hori bete ez arren, eta hiru urteko epea izango dute karrerako funtzionario izendatzen dituzten unetik, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko.

De acuerdo con la disposición adicional primera del Decreto 182/2002, de 23 de julio, los profesores interinos, profesoras interinas y contratados y contratadas temporales que a la entrada en vigor de dicho decreto (14 de agosto de 2002) desempeñaran puestos docentes correspondientes a las enseñanzas de régimen especial en centros públicos, podrán acceder a la condición de funcionario o funcionaria de carrera de los cuerpos a las que competen dichas enseñanzas, a plazas de perfil lingüístico 1, aun careciendo de dicho requisito, y dispondrán de un plazo de tres años, desde su nombramiento como funcionario o funcionaria de carrera, para acreditar el mismo.

Halaber, abuztuaren 30eko 190/2011 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, bitarteko irakasleek eta aldi baterako kontratatuek, baldin eta, aipatutako dekretua indarrean jarri aurretik (2011ko irailaren 21a), dekretu horren aplikazio-eremuan sartutako Lanbide Heziketako irakaskuntzei dagozkien irakasle-postuak bete badituzte, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario izan ahal izango dira 1. hizkuntza-eskakizuneko plazetan, nahiz eta eskakizun hori bete ez; eta hiru urteko epea izango dute, karrerako funtzionario izendatzen dituzten unetik, eskakizun hori egiaztatzeko.

De igual modo, de acuerdo con la disposición transitoria primera del Decreto 190/2011, de 30 de agosto, los profesores o profesoras interinos y contratados o contratadas temporales que, con anterioridad a la entrada en vigor del citado Decreto (21 de septiembre de 2011), hayan desempeñado puestos docentes correspondientes a las enseñanzas de Formación Profesional incluidas en el ámbito de aplicación del mismo, podrán acceder a la condición de funcionarios o funcionarias de carrera del Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional a plazas de perfil lingüístico 1, aun careciendo de dicho requisito, y dispondrán de un plazo de tres años, desde su nombramiento como funcionarios o funcionarias de carrera, para acreditar el mismo.

g) Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea, Espainiako nazionalitatea ez duten eta hizkuntza ofiziala gaztelania ez duten pertsonen kasuan, 2.5 oinarrian ezarritakoaren arabera.

g) Acreditar el conocimiento del castellano, en el caso de las personas que no posean la nacionalidad española y su idioma oficial no sea el español, conforme se establece en la base 2.5.

h) Epai irmoaren bidez zigorrik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -osotasunaren aurkako delituren batengatik –sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa sartzen dira delitu horietan–.

h) No haber sido condenada por sentencia firme por algún delito contra la libertad e indemnidad sexual, que incluye la agresión y abuso sexual, acoso sexual, exhibicionismo y provocación sexual, prostitución y explotación sexual y corrupción de menores, así como por trata de seres humanos.

2.2.– Baldintza espezifikoak.

2.2.– Requisitos específicos.

2.2.1.– Baldintza orokor horiez gain, hautaketa-prozeduran onartuak izateko, izangaiek honako hauek bete beharko dituzte:

2.2.1.– Además de los requisitos de carácter general, para ser admitidas en el procedimiento selectivo, las personas aspirantes deberán reunir los siguientes:

2.2.1.1.– Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoak.

2.2.1.1.– Cuerpos de Profesores y Profesoras de Enseñanza Secundaria y de Escuelas Oficiales de Idiomas.

a) Doktoretza, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo graduko titulua izatea, edo titulua lortzeko beharrezkoak diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

a) Poseer el título de Doctor, Licenciado, Arquitecto, Ingeniero o Grado o haber superado todos los estudios conducentes para su obtención y tener satisfechos los derechos de expedición.

Era berean, irakaskuntzarako baliokidetzat jotzen diren titulazioak ere onartu ahal izango dira (II. eranskinean daude zerrendatuta).

También podrán ser admitidas quienes posean las titulaciones declaradas equivalentes a efectos de docencia, relacionadas en el Anexo II.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jaso izana, 2.2.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

b) Estar en posesión de la formación pedagógica y didáctica a la que se refiere el artículo 100.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, según lo previsto en la base 2.2.2.

2.2.1.2.– Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoak.

2.2.1.2.– Cuerpos de Profesores y Profesoras de Música y Artes escénicas y de Artes Plásticas y Diseño.

Doktoretza, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza edo graduko titulua izatea, edo titulua lortzeko beharrezkoak diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Poseer el título de Doctor, Licenciado, Arquitecto, Ingeniero o Grado o haber superado todos los estudios conducentes para su obtención y tener satisfechos los derechos de expedición.

Era berean, irakaskuntzarako baliokidetzat jotzen diren titulazioak ere onartu ahal izango dira (II. eranskinean daude zerrendatuta).

También podrán ser admitidas quienes posean las titulaciones declaradas equivalentes a efectos de docencia, relacionadas en el Anexo II.

2.2.1.3.– Maisu-maistren kidegoa.

2.2.1.3.– Cuerpo de Maestras y Maestros.

Titulu hauetakoren bat izatea edo titulua lortzeko beharrezkoak diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea:

Poseer alguno de los siguientes títulos o haber superado todos los estudios conducentes para su obtención y tener satisfechos los derechos de expedición:

– Maisu-maistraren titulua edo maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen gradu-titulua, edozein espezialitatetan.

– Título de Maestra o Maestro o el título de Grado que habilite para el ejercicio de la profesión de Maestro, en cualquiera de sus especialidades.

– Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua.

– Título de Profesora o Profesor de Educación General Básica.

– Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren titulua.

– Título de Maestra o Maestro de Enseñanza Primaria.

2.2.1.4.– Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa.

2.2.1.4.– Cuerpo a extinguir de Profesores Técnicos y Profesoras Técnicas de Formación Profesional.

a) Unibertsitate diploma, arkitektura teknikoa, ingeniaritza teknikoa edo graduko titulua izatea, edo titulua lortzeko beharrezkoak diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

a) Poseer el título de Diplomado Universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico o Grado o haber superado todos los estudios conducentes para su obtención y tener satisfechos los derechos de expedición.

b) Deitutako espezialitateetan aipatutako kidegoan sartzeko (Osasun- eta laguntza-prozedurak eta Gizartearentzako zerbitzuak izan ezik, bi horietan dagoeneko egin dira otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren 6. puntuan aurreikusitako lau deialdiak), a) letran adierazitako titulazio-baldintzaren ordez, bi baldintza hauek bete ahal izango dira aldi berean:

b) Para el ingreso en el cuerpo mencionado en las especialidades convocadas, salvo Procedimientos sanitarios y asistenciales y Servicios a la Comunidad (en estas dos ya se han efectuado las 4 convocatorias previstas en la Disposición Adicional Única.6, del Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero), el requisito de titulación indicado en el apartado a) podrá ser sustituido por el cumplimiento simultáneo de los dos siguientes requisitos:

– Gutxienez bi urteko irakaskuntza alorreko esperientzia lortu nahi duen espezialitatean, autonomia-erkidego honetako ikastetxe publikoetan.

– Una experiencia docente de, al menos, dos años en la especialidad a la que se opta, en centros docentes públicos de esta Comunidad Autónoma.

– Teknikari espezialistaren titulua edo goi-mailako teknikariaren titulua izatea, lortu nahi duen espezialitateari dagokion lanbide-arloko espezialitateren batean.

– Poseer un título de Técnico Especialista o Técnico Superior en una especialidad de la familia profesional a la que pertenece la especialidad a la que se opta.

c) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jaso izana, 2.2.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

c) Estar en posesión de la formación pedagógica y didáctica a la que se refiere el artículo 100.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, según lo previsto en la base 2.2.2.

2.2.2.– Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa.

2.2.2.– Formación pedagógica y didáctica.

Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betekizuna betetzeko, beharrezkoa da honako titulazio, ziurtagiri edo lanbide-esperientzia hauetakoren bat izatea:

Para cumplir el requisito de formación pedagógica y didáctica es necesario disponer de alguna de las titulaciones, certificaciones o experiencia profesional que se relacionan a continuación:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntza-eskola ofizialetan irakasle-lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala.

a) Título oficial de máster universitario que habilite para el ejercicio de las profesiones reguladas de profesor de educación secundaria obligatoria y bachillerato, formación profesional y escuelas oficiales de idiomas.

b) Ondorengo zerrendako edozein titulu edo ziurtagiri, 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik aterata:

b) Cualquiera de los siguientes títulos o certificados obtenidos con anterioridad al 1 de octubre de 2009:

– Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Trebakuntza Pedagogikoko Ziurtagiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria.

– Título profesional de especialización didáctica, certificado de cualificación pedagógica o certificado de aptitud pedagógica.

– Maisu-maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua, Lehen Hezkuntzako maisu-maistra titulua, Pedagogiako lizentzia edo Psikopedagogiako lizentzia eta prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentzia edo titulu baliokideren bat.

– Título de maestro, diplomado en profesorado de educación general básica, maestro de enseñanza primaria así como del título de licenciado en pedagogía o psicopedagogía y de una licenciatura o titulación equivalente que incluya formación pedagógica y didáctica.

c) 2008-2009 ikasturtea bukatu aurretik lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, betiere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzetan aritu badira, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan aurreikusten den arabera.

c) Antes del término del curso 2008-2009, haber impartido docencia durante dos cursos académicos completos o, en su defecto, doce meses en periodos continuos o discontinuos en centros públicos o privados de enseñanza reglada debidamente autorizados, en las enseñanzas de educación secundaria obligatoria o de bachillerato, de formación profesional o de escuelas oficiales de idiomas, conforme a lo previsto en el Real Decreto 1834/2008, de 8 de noviembre.

d) Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan titulazio ez-unibertsitarioarekin sartzeko –2.2.1.4.b) oinarria–, horrek galarazi egiten baitu master-titulu ofizialaren ikasketak egin ahal izatea, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza betetzen dela ulertuko da, goian aipatutako egoeraren bat emateaz gain, honako hauetako bat ematen denean:

d) Para el ingreso en el Cuerpo a extinguir de Profesores Técnicos y Profesoras Técnicas de Formación Profesional con titulación no universitaria (base 2.2.1.4.b), que impide acceder a los estudios de título oficial de Máster, el cumplimiento del requisito de formación pedagógica y didáctica se entenderá cumplido, además de en cualquiera de los supuestos arriba indicados, cuando concurra alguno de los siguientes:

– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa duela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan aurreikusitakoaren arabera.

– Certificación oficial que acredite estar en posesión de la formación pedagógica y didáctica equivalente a la exigida en el artículo 100.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación según lo previsto en la Orden EDU/2645/2011 de 23 de septiembre.

– 2014ko irailaren 1a baino lehen lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, dagokion mailetan eta irakaskuntzetan.

– Con anterioridad al 1 de septiembre de 2014, haber impartido docencia durante dos cursos académicos completos o, en su defecto, doce meses en periodos continuos o discontinuos, en centros públicos o privados de enseñanza reglada debidamente autorizados, en los niveles y enseñanzas correspondientes.

2.2.3.– Titulazioak atzerrian lortu badira, baldintza hauetako bat egiaztatu beharko da:

2.2.3.– En el caso de que las titulaciones se hayan obtenido en el extranjero, deberá acreditarse uno de los siguientes requisitos:

a) Titulazioaren homologazioa, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriko dena. Errege Dekretu horrek unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura ezartzen ditu, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen Espainiako esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.

a) Homologación del título, de conformidad con lo dispuesto en el Real Decreto 967/2014, de 21 de noviembre, por el que se establecen los requisitos y el procedimiento para la homologación y declaración de equivalencia a titulación y a nivel académico oficial y para la convalidación de estudios extranjeros de educación superior, y el procedimiento para determinar la correspondencia a los niveles del marco español de cualificaciones para la educación superior de los títulos oficiales de Arquitecto, Ingeniero, Licenciado, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico y Diplomado.

b) Lanbidean sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuaren arabera.

b) Reconocimiento de la cualificación profesional para el acceso y el ejercicio de la profesión, conforme al Real Decreto 1837/2008, de 8 de noviembre.

2.3.– Baldintzak betetzea.

2.3.– Cumplimiento de requisitos.

Deialdiaren 2.1 eta 2.2 oinarrietan zerrendatutako betekizun guztiak, eta 2.1.f) oinarriaren 2. paragrafotik 6.era bitartekoetan xedatutakoa alde batera utzita, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte eutsi beharko zaie.

Todos los requisitos enumerados en las bases 2.1. y 2.2., y a salvo de lo dispuesto en la base 2.1.f) párrafos 2.º a 6.º, deberán poseerse en el día de finalización del plazo de presentación de solicitudes y mantenerse hasta la toma de posesión como funcionaria o funcionario de carrera.

Deialdiaren 2.1.h) atalean adierazitako betekizuna, epai irmo bidez kondenatua ez izateari buruzkoa, zerbitzuak ematen diren bitartean mantendu beharko da, eta funtzionarioak nahitaez jakinarazi beharko ditu Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan aipatzen diren delituen kondena dakarten epai irmoak.

El requisito indicado en el apartado 2.1.h) referido a no haber sido condenado por sentencia firme, deberá mantenerse durante la prestación de los servicios, quedando obligada la persona funcionaria a comunicar aquellas Sentencias firmes en las que fuera condenado por los delitos a los que hace referencia la Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio, de protección integral a la infancia y la adolescencia frente a la violencia.

2.4.– Irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

2.4.– Acreditación del perfil lingüístico de los puestos de trabajo docentes.

2.4.1.– Deialdiaren 2.1.f) oinarrian jasotako baldintza betetzeko, honako titulazio edo ziurtagiri hauetakoren bat izan beharko da, kasuaren arabera:

2.4.1.– El cumplimiento del requisito contemplado en la base 2.1.f) requiere la posesión de alguna de las siguientes titulaciones o certificaciones, según el caso:

Irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailarekin pareka daiteke) egiaztatzeko:

Para la acreditación del perfil lingüístico 2 de los puestos de trabajo docentes (equiparable con el nivel C-1 del Marco Común europeo de referencia para las Lenguas):

a) Irakasle-lanpostuei ezarri zaien 2. hizkuntza-eskakizuna.

a) Perfil Lingüístico 2 de los puestos de trabajo docentes.

b) Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

b) Certificado de aptitud lingüística EGA (Euskararen Gaitasun Agiria).

c) Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste erkidegoren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako Euskararen Gaitasun Ziurtagiria edo 5. mailaren ziurtagiria (urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretua) edo euskararen gaitasun-mailaren (C1) ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua).

c) Certificado de Aptitud o 5.º curso de Euskara (Real Decreto 47/1992, de 24 de enero) o Certificado de Nivel de Aptitud C1 de Euskara (Decreto 46/2009, de 24 de febrero) de las Escuelas Oficiales de Idiomas de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de otras Comunidades Autónomas.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste erkidegoren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen maila aurreratuko (C1) ziurtagiria (maiatzaren 21eko 80/2019 Dekretua).

d) Certificado de Nivel Avanzado C1 de Euskara (Decreto 80/2019, de 21 de mayo) de las Escuelas Oficiales de Idiomas de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de otras Comunidades Autónomas.

e) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) emandako 3. hizkuntza-eskakizuna.

e) Perfil lingüístico 3 emitido por el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP).

f) HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiria (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

f) Certificado de nivel 3 y nivel C1 de HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

g) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 3. hizkuntza-eskakizuna.

g) Perfil lingüístico 3 de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

h) Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna.

h) Perfil lingüístico 2 de la Ertzaintza.

i) Euskaltzaindiko D ziurtagiria.

i) Certificado D de Euskaltzaindia.

j) Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 5. artikuluetan zehaztutako betekizunak betetzen dituen unibertsitate-titulazioa (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

j) Titulación universitaria que cumpla las condiciones contempladas en los artículos 2 y 5 del Decreto 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

k) Euskararen ezagutza egiaztatzen duten beste titulu edo ziurtagiri batzuk, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailekin parekatutakoak (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena).

k) Otros títulos y certificaciones de conocimiento de euskera equiparados con los niveles C1 y C2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, en virtud del Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

Irakasle-lanpostuen 1. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailarekin pareka daiteke) egiaztatzeko:

Para la acreditación del perfil lingüístico 1 de los puestos de trabajo docentes (equiparable con el nivel B2 del Marco Común europeo de referencia para las Lenguas):

a) Irakasle lanpostuei ezarri zaien 1. hizkuntza-eskakizuna.

a) Perfil Lingüístico 1 de los puestos de trabajo docentes.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen 4. maila (urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretua) edo maila aurreratuaren ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua).

b) 4.º curso de Euskera (Real Decreto 47/1992, de 24 de enero) o Certificado de Nivel Avanzado (Decreto 46/2009, de 24 de febrero) de las Escuelas Oficiales de Idiomas de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de otras Comunidades Autónomas.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoren bateko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen Tarteko mailako B2 ziurtagiria (maiatzaren 21eko 80/2019 Dekretua).

c) Certificado de Nivel Intermedio B2 de Euskera (Decreto 80/2019, de 21 de mayo) de las Escuelas Oficiales de Idiomas de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de otras Comunidades Autónomas.

d) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) emandako 2. hizkuntza-eskakizuna.

d) Perfil lingüístico 2 emitido por el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP).

e) HABEren 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiria (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

e) Certificado de nivel 2 y nivel B2 de HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

f) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2. hizkuntza-eskakizuna.

f) Perfil lingüístico 2 de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

g) Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna.

g) Perfil lingüístico 1 de la Ertzaintza.

h) HLEA (Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria).

h) HLEA (Hezkuntzako Iangileen Euskara Agiria).

i) Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutako betekizunak betetzen dituen batxiler-titulua edo goi-mailako teknikari-titulua (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

i) Título de Bachiller o Técnico superior que cumpla las condiciones contempladas en el artículo 3 del Decreto 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

j) Euskararen ezagutza egiaztatzen duten beste titulu edo ziurtagiri batzuk, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailarekin parekatutakoak (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena).

j) Otros títulos y certificaciones de conocimiento de euskera equiparados con el nivel B2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, en virtud del Decreto 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

2.4.2.– Izangaiak duen hizkuntza-eskakizuna alegatzea.

2.4.2.– Alegación del perfil lingüístico que se posee.

Prozesuan parte hartzeko bete behar den eskabidean, izangaiak duen irakaskuntzako hizkuntza-eskakizuna alegatu behar da, edo, hala badagokio, egiaztatzeko aldi baterako salbuespen-egoeran legokeen hizkuntza-eskakizuna, 2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

En la solicitud que se ha de cumplimentar para participar en el proceso, se ha de alegar el perfil lingüístico docente que se posee o en su caso, el perfil lingüístico respecto del que se estaría en un supuesto de exención transitoria para su acreditación, según lo previsto en la base 2.1.f).

Hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena egingo da hautatutakoen zerrenda argitaratu ondoren eta hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena entregatu ondoren, beharrezkoa den kasuetan, 8. oinarrian ezarritakoaren arabera.

La comprobación de la acreditación del perfil lingüístico se efectuará una vez publicada la lista de personas seleccionadas y tras la entrega de la acreditación del perfil, en los casos que fuera necesario, según lo establecido en la base 8.

2.5.– Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea.

2.5.– Acreditación del conocimiento del castellano.

Espainiako nazionalitatea ez duenak eta bere hizkuntza ofiziala espainiera ez bada, hizkuntza horren ezagutza egokia duela egiaztatu beharko du, titulu edo ziurtagiri hauetakoren bat edukita:

Quien no posea la nacionalidad española y su idioma oficial no sea el español deberá acreditar un conocimiento adecuado de este idioma, mediante la posesión de alguno de los títulos o certificados siguientes:

– Espainieraren Goi Mailako Diploma edo espainieraren C2 mailako diploma, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarria eta otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua.

– Diploma de español (nivel superior) o Diploma de español nivel C2, según el Real Decreto 1137/2002, de 31 de octubre, modificado por Real Decreto 264/2008, de 22 de febrero.

– Atzerritarrentzako espainierako gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak.

– Certificado de Aptitud o Certificado de nivel avanzado de Español para Extranjeros expedido por las Escuelas Oficiales de Idiomas.

– Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea.

– Título de Licenciado en Filología Hispánica o Románica o el Título de Grado correspondiente.

– Kidegora sartzeko alegatutako titulua, Espainiako Estatuan edo, bestela, hizkuntza ofiziala espainiera duen estaturen batean igorri eta egindakoa.

– Título alegado para ingreso en el Cuerpo, emitido y realizado en el Estado español o en algún Estado cuya lengua oficial sea el español.

Egiaztapen horretatik salbuetsita daude Espainiako nazionalitatea ez duten baina hizkuntza ofiziala espainiera duen herrialderen batekoak diren pertsonak, baita proba hau aurreko deialdiren batean gainditu izana egiaztatzen dutenak ere.

Quedan exceptuadas de dicha acreditación, aquellas personas de nacionalidad distinta de la española pero que tengan como idioma oficial el español así como quienes acrediten haber superado una prueba de castellano en convocatorias de procesos selectivos anteriores.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PARTE HARTZEKO ESKABIDEA ETA DOKUMENTAZIOA
SOLICITUD DE PARTICIPACIÓN Y DOCUMENTACIÓN

3.– Parte hartzeko eskabidea, tasak, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak, aurkezteko lekua eta epea.

3.– Solicitud de participación, tasas, documentación a presentar junto con la solicitud, lugar y plazo de presentación.

3.1.– Parte hartzeko eskabideari buruzko argibideak.

3.1.– Indicaciones relativas a la solicitud de participación.

3.1.1.– Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute parte hartu nahi duten kidego eta espezialitate bakoitzeko. Interneteko helbide hauetan eskuragarri dagoen eskabidea bete beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Onartzeko eskabidea» eta https://hezigunea.euskadi.eus/ – «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Onartzeko eskabidea».

3.1.1.– Quienes deseen participar deberán presentar una solicitud por cada cuerpo y especialidad en los que deseen tomar parte. Se deberá cumplimentar la solicitud disponible en las direcciones de Internet https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/personal-educacion/ - «OPE2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Solicitud de admisión» y https://hezigunea.euskadi.eus/ – «OPE2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Solicitud de admisión».

Eskabidea betetzean, hartu izanaren adierazpena sortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskabide-zenbakia eta tasa 3.2.a) oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko beharrezkoak diren datuak barne hartuta. Halaber, izangaiak frogagiria ere eskuratuko du (Interesdunarentzako alea).

Al cumplimentar la solicitud, se obtendrá un acuse de recibo (Ejemplar para la entidad colaboradora), con el número de solicitud asignado y los datos precisos para proceder al pago de la tasa en la forma prevista en la base 3.2.a). Asimismo, se obtendrá un resguardo para la persona aspirante (Ejemplar para la persona interesada).

Eskabidea bete ondoren, Hezigunearen atarian (https://hezigunea.euskadi.eus/) argitaratuko da hautaketa-prozesuan zehar izangai bakoitzaren espedientearen inguruko informazio guztia, erabiltzailea (NANa) eta pasahitza sartuz.

Una vez cumplimentada la solicitud, el acceso a la información que se publique a lo largo del proceso selectivo, en relación con el expediente de cada aspirante, se realizará en el Portal de hezigunea (https://hezigunea.euskadi.eus/), introduciendo usuario (DNI) y contraseña.

Hezkuntza Sailak emandako pasahitza baduten izangaiek hori erabili beharko dute aipatutako informazioaren berri jasotzeko (pasahitz hori lehendik izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudenek eta beste prozesuren batean parte hartu dutenek). Pasahitza ahaztu edo galdu badute, beste bat lortu ahal izango dute aipatutako Hezigunearen atarian, «Pasahitza ahaztu du» izeneko atalean.

El acceso a dicha información, para aquellas personas aspirantes que ya tienen contraseña facilitada por el Departamento de Educación (por encontrarse incluidas en la lista de candidatas y candidatos a sustituciones docentes en centros públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco o por haber participado en otros procesos), se realizará a través de dicha contraseña. En caso de no recordar o haber perdido la contraseña, podrán conseguir una nueva en el citado Portal de Hezigunea, seleccionando el apartado «He olvidado mi contraseña».

Izangaiek ez badute pasahitzik, sistemak bat esleituko die prozesuaren informazioa eskuratu ahal izan dezaten; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko dute, eskabidean adierazitako telefono mugikorrean, eskabidea betetzen bukatzen dutenean. Izangaiaren NANa izango da erabiltzailea.

En el caso de aspirantes que no disponen de contraseña, el sistema les asignará una para poder acceder a la información del proceso, que se les enviará mediante sms al teléfono móvil que indiquen en su solicitud, en el momento en que hayan finalizado la cumplimentación de la misma. El usuario será el DNI de la persona aspirante.

3.1.2.– «Adingabeen babesa» izeneko atala bete beharko du izangaiak eskabidean, 2.1.h) oinarrian aurreikusitako betekizuna betetzen dela egiaztatzeko. Atal hori betetzen duenean, izangaiak adieraziko du ea baimena ematen dion Hezkuntza Sailari, hautatua izanez gero, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan adierazitako ziurtagiria eskuratzeko izangaiaren izenean. Baimenik ematen ez badio eta lanbiderako hautatua bada, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, delitu horiengatik zigorrik jaso ez duela egiaztatzen duena, 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

3.1.2.– Las personas aspirantes deberán cumplimentar en la solicitud el apartado denominado «Protección del menor», a fin de acreditar el cumplimiento del requisito previsto en la base 2.1.h). Mediante la cumplimentación de este apartado se indicará si se autoriza al Departamento de Educación para recabar en su nombre el Certificado al que se refiere el artículo 13.5 de la L.O. 1/1996, en caso de resultar seleccionadas. En caso de no dar la autorización y resultar seleccionadas, deberán presentar certificación negativa del Registro Central de delincuentes sexuales, según lo indicado en la base 8.

Hala ere, baimen hori aurretiaz eman dutenek ez dute aipatutako atala ikusiko eskabidean. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudenek eta Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionario direnek aurretiaz eman ahal izan dute baimen hori.

No obstante, este apartado no se les mostrará en la solicitud a quienes ya hubieran dado dicha autorización con anterioridad, por encontrarse incluidas en la lista de candidatas y candidatos a sustituciones docentes en centros públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco o por tener la condición de funcionarias de carrera de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.2.– Tasak.

3.2.– Tasas.

Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bateginaren 36. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartu ahal izateko, izangai bakoitzak izena emateko tasa ordaindu beharko du eskabide bakoitzeko. Tasa hori honako hau da:

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 36 y siguientes del Texto refundido de la Ley de tasas y precios públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, para poder participar en la presente convocatoria cada persona aspirante habrá de abonar la tasa por inscripción, por cada una de las solicitudes, que asciende a:

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoak: 23,49 euro.

Cuerpos de Profesores de Enseñanza Secundaria, de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Música y artes escénicas y de Artes Plásticas y diseño: 23,49 euros.

Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa eta maisu-maistren kidegoa: 19,58 euro.

Cuerpo a extinguir de Profesores técnicos y Profesoras técnicas de Formación Profesional y de Maestras y Maestros: 19,58 euros.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira tasak, eta bi modu hauetako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

El pago de la tasa deberá efectuarse dentro del plazo de presentación de solicitudes, y para su materialización podrá optarse por una de estas dos modalidades:

a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Laboral Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa, Bankoa edo Nafarroako Rural kutxa. Inprimakiek barra-kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

a) Pago directo en cualquiera de las sucursales de las siguientes entidades, presentando el resguardo para la entidad colaboradora: Laboral Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa y Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa, Bankoa o Caja Rural de Navarra. Dado que los impresos incluyen código de barras, el abono puede efectuarse a través de cajero automático con lectura óptica o captura de datos manual.

b) Online ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideei jarraituz, eskaera betetzean. Ordainketa mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

b) Pago on-line: A través de la pasarela de pagos de la Administración Vasca, siguiendo las instrucciones que el propio sistema va indicando al cumplimentar la solicitud. Esta modalidad de pago evita desplazamientos innecesarios y colas de espera, y está operativa las 24 horas del día.

Ez da beharrezkoa izango tasa ordaindu izanaren frogagiririk ematea. Azterketa egiteko Parte-hartzeko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, izangaia prozesutik baztertuko da. Ordaindutako zenbatekoa ez badator bat ordaindu behar zenarekin, hamar egun balioduneko epean zuzendu ahal izango da, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

No será necesaria la entrega de justificante de abono de la tasa. La falta de pago o el abono fuera de plazo de los derechos de participación determinará la exclusión de la persona aspirante. El error en la cantidad abonada podrá ser objeto de subsanación en el plazo de diez días hábiles a partir del siguiente a la publicación de la lista provisional de personas admitidas y excluidas.

Banku-erakundean tasak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, betetzeko izapidea.

En ningún caso, el pago en la entidad bancaria supondrá sustitución del trámite de cumplimentación en tiempo y forma de la solicitud en la forma prevista en la presente base.

3.3.– Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

3.3.– Documentación a presentar junto con la solicitud de participación.

3.3.1.– Parte hartzeko eskabidea aurkezteko ezarritako epe berean, eskabidea aurkeztu ondoren, agindu honen I. eranskinean aurreikusitako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia aurkeztu beharko da. Kontuan hartu beharko da ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduak eta, ofizioz zenbatzeko modukoak izan arren, Hezkuntza Sailaren Langileen Erregistroan jasota ez daudenak egiaztatzeko agiriak bakarrik alegatu eta aurkeztu beharko direla. Horretarako, izangaiek egiaztapena egin beharko dute. Aipatutako I. eranskinean, ofizioz zenbatzen diren merezimenduak zehazten dira dagozkien epigrafeetan.

3.3.1.– En el mismo plazo establecido para la presentación de la solicitud de participación, una vez presentada la misma, a continuación habrá de presentarse copia de la documentación acreditativa de los méritos previstos en el Anexo I de la presente Orden, teniendo en cuenta que únicamente se deberán alegar y presentar los documentos justificativos de los méritos que no se computan de oficio y de los que, aun siendo computables de oficio, no constan en el Registro de Personal del Departamento de Educación, a cuyo efecto las personas solicitantes deberán verificar dicha constancia. En el citado Anexo I se detallan en los epígrafes correspondientes, los méritos que se computan de oficio.

Egiaztapen hori egiteko, izangai bakoitzak bere espediente pertsonalean dagoen informazioa kontsultatu beharko du, https://hezigunea.euskadi.eus/ helbidean (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire datu laboralak, honako atal hauetan:

Para efectuar dicha verificación, cada aspirante deberá consultar la información que consta en su expediente personal, en la dirección https://hezigunea.euskadi.eus/ (introducir «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – Área Personal – Mis datos laborales, en los siguientes apartados:

– Zerbitzu-orria.

– Hoja de servicios.

– Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere agertu ahal izango da).

– Títulos, habilitaciones y certificados (en este apartado también podrá figurar la nota media del expediente académico).

Ikastaroei dagokienez, helbide honetan bertan kontsultatu beharko da: https://hezigunea.euskadi.eus/(sartu «erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Nire ikastaro guztiak ikusi.

En lo que respecta a los cursos deberá consultar en la misma dirección https://hezigunea.euskadi.eus/ (introducir «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – Área Personal – Mi formación – Consultar todos mis cursos.

2012tik deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-fasea gainditzeari buruzko merezimenduari dagokionez, informazio hori Langileen Erregistroan jasota ez badago ere, ez da ziurtagiririk aurkeztu beharko hautaketa-prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak deitu baditu.

En lo que respecta al mérito relativo a la superación de la fase de oposición en procedimientos selectivos convocados desde 2012, si bien esta información no se podrá visualizar en el citado expediente personal, no se deberá presentar certificado si dichos procedimientos selectivos fueron convocados por el Departamento de Educación de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hezigunearen atariko informazioa eskuratzeko (https://hezigunea.euskadi.eus/), erabili beharko den pasahitza pertsonak beste prozesu batzuetan (ordezkapenetarako izangaien zerrendak, etab.) parte hartzeagatik daukana izango da, edo, bestela, pasahitzik ez dutenentzat, sistemak eskabidea betetzean sortu duena, 3.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.

La contraseña que se deberá utilizar para acceder a la información del Portal de hezigunea (https://hezigunea.euskadi.eus/) será la que posea la persona por su participación en otros procesos (listas de candidatas y candidatos a sustituciones, etc.), o bien, para quien no poseyera contraseña, la que el sistema le haya generado al cumplimentar la solicitud, según lo indicado en la base 3.1.1.

3.3.2.– Deialdiaren 3.4 oinarrian adierazten diren lekuetan bete eta entregatu beharko da «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE2022» eta egiaztagiriak. Frogagiri horretan, dokumentazioa zer atal zehatzi buruz entregatuko den adierazi beharko da, bai eta zer egiaztagiri aurkezten diren ere.

3.3.2.– Se deberá cumplimentar y realizar la entrega del resguardo «Hoja de alegación y presentación de méritos. OPE 2022» y de la documentación justificativa, en los lugares que se indican en la base 3.4. En el citado resguardo se deberán indicar los concretos apartados respecto de los que se va a realizar la entrega de documentación y la documentación justificativa que se aporta.

3.3.3.– Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren espediente akademikoaren batez besteko nota baloratu ahal izateko, titulua atzerrian lortu duten izangaiek, merezimenduak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango dituzte titulua eman zuen herrialdeko Hezkuntza Administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioen batez besteko notaren ziurtagiria eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekiko baliokidetzak zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.

3.3.3.– A efectos de valoración de la nota media del expediente académico del título alegado como requisito para el ingreso en la función pública docente, aquellas personas cuyo título haya sido obtenido en el extranjero tendrán un plazo adicional de veinte días naturales, a partir de que expire el de presentación de méritos, para aportar certificación expedida por la Administración Educativa del país en que se obtuvo el título que indique la nota media deducida de las calificaciones obtenidas en toda la carrera y exprese, además, la calificación máxima obtenible de acuerdo con el sistema académico correspondiente, a efectos de determinar su equivalencia con las españolas.

3.3.4.– Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentu guztiak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

3.3.4.– Toda la documentación emitida en lengua diferente del castellano o del euskera deberá venir acompañada de la correspondiente traducción oficial a una de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, realizada por traductor jurado o validada por el consulado u oficina diplomática correspondiente.

Salbuespen gisa, hizkuntza modernoetako espezialitateetan, eta soilik I. eranskineko III.2 ataleko merezimenduei dagokienez (etengabeko prestakuntza), justifikazio-agiriak dagokion hizkuntzan aurkeztu ahal izango dira.

Excepcionalmente, en las especialidades de idiomas modernos, y únicamente en lo que respecta a los méritos del apartado III.2 (formación permanente) del Anexo I, la documentación justificativa podrá entregarse en el idioma correspondiente.

3.3.5.– Nolanahi ere, Administrazioak parte hartzen duten izangaiei beharrezkoak diren argibideak eskatu ahal izango dizkie zalantzak edo erreklamazioak eragin dituzten agiriei buruz. Era berean, aurkeztutako agirien jatorrizko dokumentuak erkatzeko eskatu ahal izango zaio izangaiari. Jatorrizko dokumentuaren eta haren kopiaren artean zuzendu ezin den edozein desberdintasun egonez gero, alegatutako merezimendua ez da baliozkoa izango, horrek ekar dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

3.3.5.– En todo caso, la Administración podrá requerir al personal que participa las aclaraciones necesarias de aquella documentación sobre la que se planteen dudas o reclamaciones. Asimismo se podrá requerir al aspirante los documentos originales de la documentación presentada, para su cotejo. Cualquier diferencia no subsanable entre el documento original y su copia conllevará la no validez del mérito alegado, sin perjuicio de la posible responsabilidad que pueda derivar.

Izangaiek beren-beregi hartzen dute beren gain aurkeztutako dokumentuen egiatasunaren gaineko erantzukizuna. Dokumenturen bat faltsua bada edo manipulatuta badago, izangaiak galdu egingo du deialdi honetan parte hartzeko eskubidea, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Las personas aspirantes se responsabilizan expresamente de la veracidad de la documentación aportada. En caso de falsedad o manipulación en algún documento, decaerá el derecho a la participación en la presente convocatoria, con independencia de la responsabilidad a que hubiere lugar.

3.4.– Merezimenduen egiaztagiriak aurkezteko lekua.

3.4.– Lugar de presentación de la documentación justificativa de los méritos.

Merezimenduen egiaztagiriak («Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE2022» frogagiriarekin batera), Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauen bidez entregatu beharko da:

La documentación justificativa de los méritos (junto con el resguardo «Hoja de alegación y presentación de méritos. OPE 2022»), se deberá entregar a través de las siguientes direcciones de Internet del Departamento de Educación:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «pasahitza» sartuz) – «Langileen arloa» – «Langileekiko izapideak» – «Administrazio-izapideak» – «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Merezimenduak entregatzea»

https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – «Área personal» – «Trámites con personal» – «Trámites administrativos» – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Entrega méritos».

edo bestela,

o

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Merezimenduak entregatzea»

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/personal-educacion/ – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Entrega méritos».

edo, hala badagokio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bide orokorren bidez.

o en su caso, a través de las vías establecidas, con carácter general, en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Dokumentazioa adierazitako helbideen bidez entregatuko da, pdf formatuan eta entrega hori egiteko aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideen arabera; entrega amaitu eta erregistratu beharko da, jasota gera dadin.

La documentación se entregará a través de las direcciones indicadas, en formato pdf y según las instrucciones que se detallarán en la aplicación informática prevista para la realización de dicha entrega, debiendo finalizar y registrar la entrega, a fin de que quede constancia de la misma.

3.5.– Eskabideak eta merezimenduak justifikatzeko dokumentuak aurkezteko epea.

3.5.– Plazo de presentación de solicitudes y documentación justificativa de méritos.

Deitutako prozeduran parte hartu nahi dutenek hogei egun balioduneko epea izango dute, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, 3.1 oinarrian adierazten den parte-hartzeko eskabidea betetzeko.

En el plazo de veinte días hábiles contados a partir del siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco, quienes deseen participar en este procedimiento deben cumplimentar la solicitud de participación a que se refiere la base 3.1.

Epe berean, eskabidea aurkeztu ondoren, merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, 3.3.1. oinarrian aurreikusitako kasuetan.

En el mismo plazo, una vez presentada la solicitud, deberán presentar la documentación acreditativa de los méritos, en los casos previstos en la base 3.3.1.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIAK
PERSONAS ASPIRANTES ADMITIDAS Y EXCLUIDAS

4.– Izangaiak onartzea.

4.– Admisión de personas aspirantes.

4.1.– Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

4.1.– Lista provisional de personas aspirantes admitidas y excluidas.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du gehienez ere hilabeteko epean, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartutzat emateko, eta zerrenda hori non azalduko den adierazteko.

Una vez finalizado el plazo de presentación de solicitudes, la Directora de Gestión de Personal dictará resolución en el plazo máximo de un mes, declarando aprobada la lista provisional de personas admitidas y excluidas e indicando el lugar en que se expondrá la referida lista.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteko, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Arlo pertsonala» – «Langileekiko izapideak» – «Administrazio-izapideak» – «EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» edo https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua»).

La resolución de la Directora de Gestión de Personal, así como la lista provisional se publicarán, a efectos de notificación a las personas interesadas, a través de las direcciones de Internet https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario» y «Contraseña») – «Área personal» – «Trámites con personal» – «Trámites administrativos» – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Seguimiento del proceso selectivo» o https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/ («OPE2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización»).

Zerrendan, izangai bakoitzak zein kidego eta espezialitatetan parte hartzen duen adieraziko da, bai eta, kanporatuz gero, baztertzeko arrazoia ere.

En la lista constará el cuerpo y especialidad por los que participa cada persona aspirante, así como, en el supuesto de exclusión, la causa de la misma.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena adierazitako lekuan argitaratuta, interesdunei behar bezala jakinarazi zaiela ondorioztatuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Con la publicación en el lugar indicado de la resolución que declare aprobada la lista provisional de personas admitidas y excluidas se considerará efectuada la correspondiente notificación a las personas interesadas, a los efectos que dispone el artículo 45 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.2.– Erreklamazioak.

4.2.– Reclamaciones.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita; gainera, hala badagokio, zuzendu ahal izango da zerrendatik baztertzea eragin duen akatsa. Halaber, beren datu pertsonalak jasotzean akatsak atzeman dituztenek epe horretan bertan hori adierazi ahal izango dute.

Contra la lista provisional de personas admitidas y excluidas, se podrá presentar reclamación en el plazo de diez días hábiles, contados a partir del día siguiente al de su publicación, o subsanar, si procede, el defecto que haya motivado la exclusión. Asimismo, quienes hayan detectado errores en la consignación de sus datos personales podrán manifestarlo en este mismo plazo.

Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta 4.1 oinarrian adierazitako ebazpenean esaten diren lekuetan aurkeztuko dira.

Las reclamaciones se dirigirán a la Directora de Gestión de Personal y se presentarán en los lugares que se indiquen en la resolución mencionada en la base 4.1.

Baldin eta interesdunak ez badu adierazitako epe horretan zuzentzen zerrendatik baztertzea eragin zuen akatsa, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak xedatutakoaren arabera.

En el caso de que la persona interesada no subsane el defecto que haya motivado su exclusión en el plazo indicado, se le tendrá por desistida de su solicitud, de conformidad con lo que dispone el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.3.– Lehentasun-hurrenkera zehaztea, irakasle-kidego bereko edo desberdineko espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkezten badira.

4.3.– Determinación del orden de preferencia, en caso de presentar solicitudes para más de una especialidad del mismo o distinto cuerpo docente.

Salbuespenezko hautaketa-prozesu honetarako eskabide bat baino gehiago egin bada irakasle-kidego bereko edo desberdineko espezialitate desberdinetarako, izangaiak espezialitate eta kidego batean baino ezingo dira hautatu. Horretarako, espezialitate batean baino gehiagotan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendetan daudenek lehentasun-ordena adierazi beharko dute eskatutako espezialitateen artean. Lehentasun-hurrenkera izangai bakoitzak aukeratu beharko du, «Kontsulta pertsonalizatuak» atalaren bidez. Atal horretara https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – «Arlo pertsonala» – «Izapideak langileekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua», onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko ezarritako epe berean.

En el caso de haber realizado varias solicitudes para este proceso selectivo excepcional en distintas especialidades del mismo o distinto cuerpo docente, las personas aspirantes únicamente podrán resultar seleccionadas en una especialidad y en un cuerpo. Para ello, quienes figuren en las listas provisionales de personas admitidas y excluidas en más de una especialidad, deberán indicar el orden de preferencia entre las especialidades solicitadas. La elección del orden de preferencia la deberá realizar cada aspirante, a través del apartado «Consultas personalizadas», al que se accederá desde https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – «Área personal» – «Trámites con personal» – «Trámites administrativos» – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización», en el mismo plazo establecido para presentar reclamaciones contra las listas provisionales de personas admitidas y excluidas.

Kautelaz, espezialitate batean baino gehiagotan baztertuta daudenek ere lehentasun-hurrenkera adierazi beharko dute, baldin eta baztertuaren aurkako erreklamazioa aurkezten badute.

De manera cautelar, también deberán indicar el orden de preferencia quienes figuren excluidas en más de una especialidad y presenten reclamación contra su exclusión.

Eskatutako espezialitateen artean lehentasun-hurrenkera zehaztu ezean, eta espezialitate batean baino gehiagotan hautatuak izateko aukera izanez gero, puntuaziorik handiena lortu duten espezialitatean soilik hautatuak izango dira, eta puntuazio bera lortuz gero, eskabidea lehenengoz aurkeztu duten espezialitatean, aurkezpen-data eta -ordua kontuan hartuta.

En caso de no determinar el orden de prioridad y tener opción a resultar seleccionadas en más de una especialidad, resultarán seleccionadas únicamente en la especialidad en la que hayan obtenido mayor puntuación y de obtener la misma puntuación, en la especialidad en la que haya presentado en primer lugar la solicitud, atendiendo a la fecha y hora de presentación.

4.4.– Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

4.4.– Lista definitiva de personas aspirantes admitidas y excluidas.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen horretan, onartutzat joko da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Las reclamaciones presentadas serán aceptadas o desestimadas mediante resolución de la Directora de Gestión de Personal por la que se declare aprobada la lista definitiva de personas aspirantes admitidas y excluidas.

Bai ebazpena bai behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarako adierazitako leku berberean argitaratuko dira.

Tanto la resolución como la lista definitiva se publicarán en el mismo lugar indicado para la lista provisional.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra dicha Resolución las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Administración y Servicios, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación.

Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Beraz, onartutako pertsonek prozedura honetan parte hartzetik eratorritako eskubideak izateko, 8. oinarrian jasotako agiriak aurkeztu beharko dira, eta, ondorioz, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da, baita osasun-azterketa gainditu ere.

El hecho de figurar en la relación de personas aspirantes admitidas no prejuzga que se les reconozca la posesión de todos los requisitos exigidos en la presente convocatoria. Por tanto, los derechos derivados de la participación en este procedimiento por parte de las personas admitidas quedan condicionados a la presentación de los documentos contemplados en la base 8 y la consiguiente verificación del cumplimiento de los requisitos exigidos así como a la superación del reconocimiento médico.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
HAUTAKETA-ORGANOAK
ÓRGANOS DE SELECCIÓN

5.– Hautaketa-organoak: epaimahaiak eta hautaketa-batzordeak.

5.– Órganos de selección: Tribunales y Comisiones de Selección.

5.1.– Hautaketa-organoek hautatuko dituzte prozedura honetan parte hartzen dutenak.

5.1.– La selección de quienes participan en el presente procedimiento será realizada por los órganos de selección.

Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, hargatik eragotzi gabe 5.5 oinarrian abstenitzeko edo errefusatzeko arrazoiei buruz eta 5.2.2 oinarrian salbuespen-kasuei buruz ezarritakoa.

La participación en los órganos de selección tiene carácter obligatorio, sin perjuicio de lo previsto en la base 5.5 en relación con los motivos de abstención o recusación y en la base 5.2.2, en relación con los supuestos de exención.

Iruzurrezko jarduerak egiten badira organoetako kide ez izateko, edo kideak justifikaziorik gabe bilkuretara joaten ez badira, eraketa-bilkurara barne, epaimahaiburuak edo batzordeburuak deitu baditu betiere, eta prozesuan zehar beren betebeharrak betetzen ez badituzte, dagokion erantzukizuna eskatuko zaie.

La realización de actuaciones fraudulentas con el objetivo de no formar parte de los órganos o la inasistencia injustificada de los miembros a las distintas sesiones, incluido el de constitución, habiendo sido convocados por el presidente, así como el incumplimiento de sus deberes en el desarrollo del proceso, dará lugar a la exigencia de la responsabilidad que corresponda.

Organo horien jarduteko prozedurak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa beteko du une oro.

El procedimiento de actuación de estos órganos se ajustará en todo momento a lo dispuesto en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

5.2.– Epaimahaiak.

5.2.– Tribunales.

5.2.1.– Epaimahaien kopurua.

5.2.1.– Número de Tribunales.

Behar adina epaimahai izendatu ahal izango dira, espezialitate bakoitzean dagoen eskatzaile kopuruaren arabera.

Podrán nombrarse tantos Tribunales como se considere necesario, en función del número de solicitantes que haya en cada especialidad.

5.2.2.– Osaera eta izendapena.

5.2.2.– Composición y designación.

Epaimahaiak bost kidek osatuko dituzte: epaimahaiburu bat eta lau epaimahaikide. Bostek izan beharko dute irakasleen funtzionarioen kidegoetako jarduneko karrerako funtzionario edo hezkuntzako ikuskari. Izangaiek zein kidegotara iritsi nahi duten, kidego horren sailkapen-maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak izango dira kideak, eta gehienak kidego horretakoak izango dira.

Los Tribunales estarán compuestos por cinco miembros, una Presidenta o Presidente y cuatro Vocales. Los cinco habrán de ser funcionarias o funcionarios de carrera en activo de los cuerpos de funcionarios docentes, o Inspectoras e Inspectores de Educación, y pertenecerán a cuerpos de igual o superior grupo de clasificación que el que corresponde al cuerpo al que opten las personas aspirantes, correspondiendo la representación mayoritaria a dicho cuerpo.

Osaeran, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da; printzipio horren arabera, Kideen gehiengoak hautaketa-prozesuaren xede den espezialitatearen titularra izan beharko du. Halaber, arrazoi oinarrituek eta objektiboek eragozten ez badute, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

En su composición se velará por el cumplimiento del principio de especialidad, de acuerdo con el cual, la mayoría de sus miembros deberá ser titular de la especialidad objeto del proceso selectivo. Asimismo, salvo que razones fundadas y objetivas lo impidan, se garantizará una representación equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación adecuada, conforme a lo previsto en el artículo 20.1.b) de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Hezkuntzako sailburuak askatasunez izendatuko du hautaketa-epaimahaien epaimahaiburua. Epaimahaikideak zozketa bidez aukeratuko dira, oinarri honen aurreko bi paragrafoetan aipatzen diren karrerako funtzionarioen artean. Hala ere, titularren kopuruak zozketa egitea eragozten duen espezialitateetan, Hezkuntzako sailburuak zuzenean izendatuko ditu espezialitate horien titularrak diren karrerako funtzionarioak, espezialitate horietako epaimahaietako bokal gisa.

El Consejero de Educación designará libremente al Presidente o Presidenta de los tribunales. Los vocales serán elegidos mediante sorteo entre las y los funcionarios de carrera a que se refieren los dos párrafos anteriores de la presente base. No obstante, en las especialidades en las que el número de titulares de la misma no permita la realización de un sorteo, el Consejero de Educación designará directamente, como vocales de los tribunales de dichas especialidades, a los y las funcionarias de carrera titulares de las mismas.

Epaimahai bakoitzerako ordezko kide kopuru bera izendatuko da, irizpide berberei jarraituz.

Para cada tribunal se designará por el mismo procedimiento, igual número de miembros suplentes.

Zozketa Lakua-2 eraikinean egingo da (sarbidea Donostia kaleko 1. zenbakitik, Vitoria-Gasteiz), eta egin aurretik iragarriko da data.

El sorteo se celebrará en el Edificio Lakua-2 (acceso por c/ Donostia-San Sebastián n.º 1, Vitoria-Gasteiz) y se anunciará la fecha con anterioridad a su celebración.

Hezkuntzako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu epaimahaiak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Los Tribunales serán nombrados mediante Orden del Consejero de Educación, que será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco en el plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de la publicación de la lista provisional de personas aspirantes admitidas y excluidas.

Epaimahaietan parte hartzetik salbuetsita egongo dira, eta, beraz, zozketa-ekitaldian ez dira kontuan hartuko, hautaketa-prozeduran zehar honako kasu hauetan dauden karrerako funtzionarioak:

Estarán eximidas de participar en los Tribunales y, por lo tanto, no se les tomará en cuenta en el acto de sorteo, las personas funcionarias de carrera que se encuentren en los siguientes supuestos durante el desarrollo del procedimiento selectivo:

a) Kidegoan zerbitzu aktiboaz bestelako administrazio-egoera.

a) Situación administrativa distinta a la de servicio activo en el cuerpo.

b) Funtzionario irakasleei irekitako Administrazio Orokorreko lanpostuan aritzea.

b) Desempeño de puesto de trabajo de la Administración General abierto a funcionarios docentes.

c) Zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguetan aritzea 2022-2023 ikasturtean.

c) Desempeño de cargos de directora o director, jefa o jefe de estudios y secretaria o secretario en el curso escolar 2022-2023.

d) Ikasturte osorako ordaindu gabeko baimena, 2022-2023 ikasturtean.

d) Permiso no retribuido para curso escolar completo, durante el curso 2022-2023.

e) Partzialki ordaindutako baimena 2022-2023 ikasturtean.

e) Permiso parcialmente retribuido durante el curso 2022-2023.

f) Lanaldia murrizteko baimena 2022-2023 ikasturtean.

f) Permiso de reducción de jornada de trabajo durante el curso 2022-2023.

g) Ordezkaritza sindikaleko eginkizunak betetzeagatiko lizentzia, lanera joatetik erabat liberatzea dakarrena, 2022-2023 ikasturtean.

g) Licencia por ejercicio de funciones de representación sindical que conlleve la liberación total de asistencia al trabajo, durante el curso 2022-2023.

h) Seme-alaben jaiotzagatiko, adopzioagatiko edo harreragatiko, edo edoskitze-aldia metatzeagatiko lizentzia.

h) Licencia por nacimiento de hijo o hija, adopción o acogimiento, o acumulación de lactancia.

i) Haurdunaldiko arriskuagatiko lizentzia.

i) Licencia por riesgo durante el embarazo.

j) Aldi baterako ezintasun lizentzia, iraupen luzekoa. Dagokion medikuak emandako aldian behingo gaixotasunagatiko aldi baterako ezintasun-egoerari dagokionez, horrek ez du epaimahaikide izateko betebeharretik salbuesten. Zirkunstantzia horrek eragindako funtzionarioa epaimahaiko titular edo ordezko gisa izendatua izan bada eta hautaketa-prozesua hasi baino lehen alta lortzen badu, hautaketa-prozesuan sartu beharko du.

j) Licencia por incapacidad temporal, de larga duración. En cuanto a la situación de incapacidad temporal por enfermedad ocasional, expedida por el correspondiente facultativo, no exime de la obligación de participar en los Tribunales. Si la persona funcionaria afectada por esta circunstancia hubiese sido designada como titular o suplente de tribunal y obtuviese el alta antes de que se inicie el proceso selectivo, deberá incorporarse al mismo.

Zozketan aipatutako egoeraren batean dauden pertsonak izendatu edo aukeratu badira, horiek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari eskatuko diote salbuestea, hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bost egun balioduneko epean.

Si hubieran sido nombradas o designadas en el sorteo personas en las que concurra alguno de los supuestos indicados, la persona afectada solicitará la dispensa a la Dirección de Gestión de Personal en el plazo de cinco días hábiles a partir del día siguiente a la publicación del nombramiento de los órganos de selección en el Boletín Oficial del País Vasco.

Epaimahaietan parte hartzetik ez dira salbuetsiko prozesu honetan karrerako funtzionario gisa dagokien irakaskuntza-kidegoaz bestelako espezialitate batean parte hartzen duten karrerako funtzionarioak.

No estarán exentas de formar parte de los Tribunales las personas funcionarias de carrera que participen en este proceso en una especialidad de otro cuerpo docente distinto al que pertenecen como funcionarias de carrera.

Epaimahaikideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta eragozpenak minimizatze aldera, zozketa lurralde-mailan egingo da, espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitza egongo den lurralde historikoaren arabera. Baldin eta adierazi den lurralde-irizpidea betez ezin badira epaimahai guztietako epaimahaikide guztiak izendatu, zozketa egingo da, eta gainerako bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioak sartuko dira zozketa horretan. Karrerako funtzionario gutxi dauden espezialitateetako epaimahaietan ere salbuetsi ahal izango da lurralde-irizpide hori.

Con el objeto de minimizar los perjuicios e inconvenientes que pudieran causar los desplazamientos de los vocales, el sorteo se realizará a nivel territorial, en función del territorio histórico en el que tendrán su sede los tribunales de cada especialidad. En aquellos casos en que no sea posible designar a todos los vocales de todos los Tribunales atendiendo al criterio territorial señalado, se completarán, mediante sorteo, con funcionarias y funcionarios de carrera que pertenezcan indistintamente a los otros dos Territorios Históricos. Podrá excepcionarse dicho criterio territorial, en los tribunales de especialidades en las que haya un reducido número de funcionarias y funcionarios de carrera.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez erabakiko da zein lurralde historikotan kokatuko diren espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitzak, eta zozketa egin baino lehen argitaratuko da ebazpen hori.

Los Territorios Históricos en los que se ubicarán las sedes de los tribunales de las distintas especialidades se determinarán mediante Resolución de la Directora de Gestión de Personal, que se publicará con anterioridad a la realización del sorteo.

Salbuespen gisa, eta justifikatutako arrazoiengatik, hezkuntza-arloko beste administrazio batzuei eskatu ahal izango zaie espezialitateko edo, hala badagokio, kidegoko funtzionarioak proposa ditzatela epaimahaietako kide izateko. Salbuespen gisa ere, eta justifikatutako arrazoiengatik, beste espezialitate batzuetako funtzionarioekin osatu ahal izango dira epaimahaiak eta, horrelakoetan, aholkulari espezialistak izendatu ahal izango dira, 5.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

Excepcionalmente y por causas justificadas se podrá solicitar de otras Administraciones educativas que propongan funcionarias y funcionarios de la especialidad o, en su caso, del cuerpo correspondiente para formar parte de estos tribunales o se podrán completar estos con funcionarias y funcionarios de otra especialidad, pudiendo designarse en este caso asesores especialistas, según lo previsto en la base 5.6.

Epaimahaiak izendatzeko orduan autonomia-erkidego honetako bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-konpetentzia bermatu beharko da.

En la designación de los Tribunales deberá garantizarse la competencia lingüística de las dos lenguas oficiales de esta Comunidad Autónoma.

5.3.– Hautaketa-batzordeak.

5.3.– Comisiones de Selección.

Aurkeztutako eskaera-kopurua dela-eta espezialitate baterako edo batzuetarako epaimahai bat baino gehiago eratu behar badira, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkien espezialitateetarako.

En caso de que el número de solicitudes presentadas haga necesaria la constitución de más de un Tribunal para alguna o algunas especialidades, se constituirán Comisiones de Selección para las correspondientes especialidades.

Batzorde horiek espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte, gutxienez bost, eta, horrela lortzen ez bada, epaimahai horietako kideek osatuko dituzte, osatu arte, honela:

Estas Comisiones estarán formadas por las Presidentas o los Presidentes de los Tribunales de la especialidad en número no inferior a cinco y, si así no se llegara a ese número, por vocales de dichos Tribunales hasta completarla, de la siguiente manera:

1) Lau epaimahai badaude:

1) Si hay cuatro tribunales:

Epaimahaiburua: 1. epaimahaiaren epaimahaiburua.

Presidente o Presidenta: el presidente del tribunal 1.º.

Kideak: 2., 3., eta 4. epaimahaien epaimahaiburuak eta 1. epaimahaiko idazkaria.

Vocales: los presidentes de los tribunales 2.º, 3.º, 4.º y el secretario del tribunal 1.º.

2) Hiru epaimahai badaude:

2) Si hay tres tribunales:

Epaimahaiburua: 1. epaimahaiaren epaimahaiburua.

Presidente o Presidenta: el presidente del tribunal 1.º.

Kideak: 2. eta 3. epaimahaien epaimahaiburuak eta 1. eta 2. epaimahaietako idazkariak.

Vocales: los presidentes de los tribunales 2.º y 3.º y los secretarios de los tribunales 1.º y 2.º.

3) Bi epaimahai badaude:

3) Si hay dos tribunales:

Epaimahaiburua: 1. epaimahaiaren epaimahaiburua.

Presidente o Presidenta: el presidente del tribunal 1.º.

Kideak: 2. epaimahaiaren epaimahaiburua, 1. eta 2. epaimahaietako idazkariak eta 1. epaimahaiko 1. kidea.

Vocales: el presidente del tribunal 2.º, los secretarios de los tribunales 1.º, 2.º y el vocal 1.º del tribunal 1.º.

Batzorde horietako buru gisa jardungo du espezialitateko beheragoko zenbakia duen epaimahaiko epaimahaiburuak, 10 epaimahai edo gehiago eratzen diren espezialitateetan izan ezik; kasu horretan, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du burua, Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko jarduneko karrerako funtzionarioen artean.

Actuará como Presidenta o Presidente de estas Comisiones, la Presidenta o el Presidente del Tribunal de número inferior de la especialidad, salvo en aquellas especialidades en las que se constituyan 10 o más Tribunales, en cuyo caso el Consejero de Educación designará a la Presidenta o Presidente, entre las funcionarias y funcionarios de carrera en activo del cuerpo de Inspectoras e Inspectores de Educación.

Epaimahai bakar bat izendatzen den espezialitateetan, epaimahai horrek hautaketa-batzorde gisa jardungo du ondorio guztietarako.

En aquellas especialidades en las que se nombre un Tribunal único, este actuará también como Comisión de Selección a todos los efectos.

5.4.– Borondatezko parte-hartzea.

5.4.– Participación voluntaria.

Euren borondatez epaimahai bateko kide izan nahi dutenek idazkia aurkeztu beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, 3.5 oinarriaren arabera eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epe berean. Aipatutako organoak ebatziko ditu eskabideak, kide horiek bete behar dituzten baldintzak eta epaimahaien egoitzak kontuan hartuta.

Las personas que voluntariamente quieran formar parte de un tribunal, como vocal tendrán que presentar un escrito dirigido a la Directora de Gestión de Personal, en el mismo plazo que el establecido para la presentación de solicitudes en la base 3.5. El citado órgano resolverá las solicitudes, teniendo en cuenta las condiciones que han de reunir dichos miembros y las sedes de los Tribunales.

Borondatezko parte-hartze honetatik salbuesten dira 2022-2023 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu edo idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak.

Se exceptúa de esta participación voluntaria a las funcionarias y funcionarios que ocupen los cargos de directora o director, jefa o jefe de estudios y secretaria o secretario en el curso escolar 2022-2023.

5.5.– Hautaketa-organoetako kideak abstenitzea eta errekusatzea.

5.5.– Abstención y recusación de los miembros de los órganos de selección.

Hautaketa-organoetako kideek ezin izango dute parte hartu, eta egiaztagirien bitartez jakinaraziko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten diren inguruabarren batean badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatu badituzte.

Quienes formen parte de los órganos de selección deberán abstenerse de actuar, notificándolo, con la debida justificación documental, a la Directora de Gestión de Personal, cuando concurran en ellos alguna de las circunstancias previstas en el artículo 23 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, o hubiesen realizado tareas de preparación de personas aspirantes a pruebas selectivas del mismo cuerpo y especialidad en los cinco años anteriores a la publicación de la presente convocatoria.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako inguruabarretan ez daudela agertzeko, berariazko adierazpena eskatuko diete hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei.

Las Presidentas y los Presidentes solicitarán de todos los miembros de sus respectivos órganos de selección una declaración expresa de no hallarse incursos en las circunstancias previstas en el párrafo anterior.

Era berean, aurreko arrazoietako bat gertatzen denean, interesdunek hautaketa-organoetako kideak errekusatu ahal izango dituzte, aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Asimismo, cuando concurra alguna de las causas anteriores, las personas interesadas podrán en cualquier momento, recusar a las personas que formen parte de los órganos de selección, de conformidad con lo establecido en el artículo 24 del citado texto legal.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak dagokion baiespen- edo ezespen-ebazpena emango du.

La Directora de Gestión de Personal dictará la oportuna resolución estimatoria o desestimatoria.

5.6.– Hautaketa-organoak eratzea.

5.6.– Constitución de los órganos de selección.

Epaimahaiburuek deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertan badira.

Previa convocatoria de las Presidentas y los Presidentes, se constituirán los órganos de selección, con la presencia, siempre que fuera posible, de todos los miembros designados, tanto titulares como suplentes. Quedarán constituidos con la presencia de la Presidenta o del Presidente y la Secretaria o el Secretario o, en su caso, de la de quienes les sustituyan, y la de la mitad, al menos, de sus miembros.

Eratze-saioa aurrez aurre zein telematikoki egin ahal izango da, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera. Ekitaldi horretan bertan izendatuko da idazkaria.

La sesión de constitución podrá realizarse tanto de forma presencial como telemática y se ajustará a lo dispuesto en el artículo 17 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre. En este mismo acto se procederá al nombramiento de Secretario.

Hautaketa-organoak eratu ostean, ahalik eta lasterren bidali beharko dizkiete, guztiek, eratze-aktak (kide guztien sinadurekin) Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari.

Una vez constituidos los órganos de selección, cada uno de ellos enviará el acta de constitución, firmada por todos los miembros, a la Dirección de Gestión de Personal, a la mayor brevedad. Para actuar válidamente se requerirá la presencia de la Presidenta o del Presidente y la Secretaria o el Secretario o, en su caso, la de quienes les sustituyan, y la de la mitad, al menos, de sus miembros.

Honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera baliozkoa izateko: burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak.

Actuará como Secretaria o Secretario la persona que, entre las Vocales, disponga de menor antigüedad en el cuerpo, salvo que el órgano de selección acuerde determinarlo de otra manera.

Epaimahaikideen artean kidegoan antzinatasun txikiena duen pertsona arituko da idazkari, hautaketa-organoak bestelakorik erabaki ezean. Hautaketa-organoek aukera izango dute haien lanean aholkulari espezialistak edo laguntzaileak sartzea proposatzeko. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenengoen eginkizuna izango da epaimahaiko kideei aholkularitza ematea beren espezialitateko merezimenduak ebaluatzeko. Laguntzaileek, aldiz, organoek esleituko dizkieten laguntza-zeregin teknikoak egingo dituzte. Batzuek zein besteek dagozkien eskumenetako eginkizunak baino ez dituzte egingo. Aholkulari eta laguntzaileek esleitu zaien eginkizunerako behar den lanbide-gaitasuna izan beharko dute.

Los órganos de selección podrán proponer la incorporación a sus trabajos de asesoras o asesores especialistas, así como de ayudantes. Su designación corresponderá a la Directora de Gestión de Personal. Serán funciones de los primeros el asesoramiento de los miembros de los Tribunales en la evaluación de los méritos objeto de su especialidad. Los ayudantes colaborarán con estos órganos mediante la realización de las tareas técnicas de apoyo que estos les asignen. En su actividad, unos y otros, se limitarán al ejercicio de sus respectivas competencias. Los asesores y ayudantes deberán tener la capacidad profesional propia de la función para la que sean designados.

5.7.– Hautaketa-organoen eginkizunak.

5.7.– Funciones de los órganos de selección.

5.7.1.– Epaimahaiei dagokie:

5.7.1.– Corresponde a los Tribunales:

a) Hautaketa-prozesua garatzea, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

a) El desarrollo del proceso selectivo, de acuerdo con lo dispuesto en la presente convocatoria.

b) Baztertzeko proposamena, zeina Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko baitiote, baldin eta jakiten badute izangairen batek ez dituela deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak. Baztertzearen aurretik, entzunaldia emango zaio, eta, era berean, berak hautaketa-probetan onartzeko eskaeran egindako zehaztugabetasunak edo faltsutasunak jakinaraziko zaizkio, bidezkoak diren ondorioetarako. Kasu horretan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena eman arte, hautaketa-prozesuan parte hartzen jarraitu ahal izango du, baldintzapean (ad cautelam). Baztertzeko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) La propuesta de exclusión, que remitirán a la Directora de Gestión de Personal, si tuvieren conocimiento de que alguna de las personas aspirantes no posee la totalidad de los requisitos exigidos en la presente convocatoria. Previamente a la exclusión, se le dará audiencia, comunicándole, asimismo, las inexactitudes o falsedades formuladas por aquella en la solicitud de admisión a las pruebas selectivas, a los efectos que procedan. En este caso, hasta tanto se emita la resolución correspondiente de la Dirección de Gestión de Personal, podrá seguir participando en el proceso selectivo de forma condicionada (ad cautelam). Contra la resolución de exclusión, la persona interesada podrá interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Administración y Servicios, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su notificación.

c) Izangaien merezimenduen balorazioa.

c) La valoración de los méritos de las personas aspirantes.

d) Hautaketa-batzordeei esleitutako eginkizunak, halakorik ez dagoenean.

d) Las funciones encomendadas a las Comisiones de Selección, cuando no existan estas.

5.7.2.– Hautaketa batzordeei dagokie:

5.7.2.– Corresponde a las Comisiones de Selección:

a) Epaimahaiak koordinatzea.

a) La coordinación de los Tribunales.

b) Epaimahaien jarduteko irizpideak zehaztea eta irizpide horiek homogeneizatzea.

b) La determinación de los criterios de actuación de los Tribunales y la homogeneización de los mismos.

c) Izangaiak ordenatzea eta prozesua gainditu dutenen adierazpena egitea.

c) La ordenación de las personas aspirantes y declaración de las que hayan superado el proceso.

d) Prozesua gainditu duten izangaien zerrendak egin eta onartzea, eta zerrenda horiek deialdia egin duen organoari helaraztea.

d) La elaboración y aprobación de las listas de personas aspirantes que han superado el proceso, así como la elevación de las mismas al órgano convocante.

5.8.– Beste organo batzuen lankidetza: koordinatzaileak.

5.8.– Colaboración de otros órganos: Coordinadores o Coordinadoras.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak Hezkuntzako ikuskarien artean izendatutako koordinatzaileen laguntza izan dezakete hautaketa-organoek, aipatutako hautaketa-organoen koordinazioko eta administrazio-laguntzako eginkizunak betetzeko. Eginkizun horiek betetzean, prozesua behar bezala garatzen dela zainduko dute, eta, zeregin horietarako, epaimahaiekin lankidetzan jardungo dute, prozesuaren administrazio- eta antolaketa-kudeaketarekin lotutako orientabideak emanez, eta abar, garatzeko tresnak emanez, prozesuan sor daitezkeen zailtasunak edo gorabeherak konpontzen lagunduz, eta epaimahaien funtzionamenduan, jarduketetan eta erabakietan irizpide-homogeneotasuna bultzatuz.

Los órganos de selección podrán estar atendidos por Coordinadores o Coordinadoras designados por la Dirección de Gestión de Personal entre Inspectores o Inspectoras de Educación, para realizar funciones de coordinación y de apoyo administrativo de los citados órganos de selección. En el desempeño de dichas funciones, velarán por el adecuado desarrollo del proceso y colaborarán para ello con los tribunales, dándoles orientaciones relacionadas con la gestión administrativa y organizativa del proceso, etc., proporcionándoles herramientas para su desarrollo, apoyándoles en la resolución de dificultades o incidencias que pudieran surgir a lo largo del proceso, promoviendo la homogeneidad de criterios en el funcionamiento, actuaciones, y decisiones de los tribunales.

5.9.– Kalte-ordainak eta dietak.

5.9.– Indemnizaciones y dietas.

Agindu honen bidez deitu diren prozeduretan parte hartuko duten hautaketa-organo, koordinatzaile, aholkulari espezialistek eta laguntzaileek eskubidea izango dute zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutako kalte-ordainak jasotzeko.

Los órganos de selección, Coordinadores o Coordinadoras, asesores o asesoras especialistas y ayudantes que actúen en los procedimientos convocados por esta Orden tendrán derecho a las indemnizaciones determinadas por el Decreto 16/1993, de 2 de febrero, sobre indemnizaciones por razón de servicio.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
MEREZIMENDUEN BALORAZIOA
VALORACIÓN DE LOS MÉRITOS

6.– Puntuazioaren esleipena eta argitalpena.

6.– Asignación de la puntuación y publicación.

6.1.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako administrazio-unitateek esleituko diete izangai bakoitzari I. eranskineko I. eta II. ataletako eta III.1 azpiataleko merezimenduengatik dagokion puntuazioa, epaimahaiak eskuordetuta.

6.1.– La asignación de la puntuación que corresponda a cada aspirante por los méritos de los apartados I, II y subapartado III.1 del Anexo I se llevará a efecto, por delegación de los Tribunales, por las Unidades administrativas de la Dirección de Gestión de Personal.

6.2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu arte burututako merezimenduak baino ez dira barematuko.

6.2.– Únicamente serán baremados aquellos méritos perfeccionados hasta la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

6.3.– Lehiaketan izangai bakoitzak gehienez ere 15 puntu lor ditzake bere merezimenduak baloratzeagatik.

6.3.– La puntuación máxima que puede obtener cada aspirante por la valoración de sus méritos en el concurso es de 15 puntos.

6.4.– Lehiaketan lortutako puntuazioen publizitatea.

6.4.– Publicidad de las puntuaciones obtenidas en el concurso.

6.4.1.– Deialdiaren I. eranskineko I. eta II. ataletako eta III.1 azpiataleko merezimenduak (Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek baloratuak).

6.4.1.– Méritos de los apartados I, II y subapartado III.1 del Anexo I (valorados por Unidades de la Dirección de Gestión de Personal).

Espezialitate guztietako izangaiek aipatutako ataletan lortutako puntuazioen behin-behineko zerrenda hemen argitaratuko da:

La lista provisional de las puntuaciones obtenidas en los apartados mencionados por las personas aspirantes de todas las especialidades se hará pública en:

https://hezigunea.euskadi.eus («Erabiltzailea (NAN/AIZ» eta «Pasahitza» sartuta) – Langileen arloa – Langileekin egindako izapideak – Administrazio-izapideak –«EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – Adierazi kidegoa eta espezialitatea – «Emaitzak» – «Lehiaketa-aldia – Partziala».

https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – «Área personal» – «Trámites con personal» – «Trámites administrativos» – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Seguimiento del proceso selectivo» – indicar Cuerpo y especialidad – «Resultados» – «Fase de concurso» – «Parcial».

Argitaratzeko data, Kidego eta espezialitate guztietarako bateratua izango dena, aldez aurretik iragarriko da Hezkuntza Sailaren web-orri hauetan: https://hezigunea.euskadi.eus/ eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/. Halaber, sms-ak bidaliko dira izangai bakoitzaren mugikorrera (eskabidean adierazia), informazioa emateko, eta argitalpen horren berri emango da.

La fecha de publicación, que será conjunta para todos los Cuerpos y especialidades, se anunciará previamente en las páginas web del Departamento de Educación https://hezigunea.euskadi.eus/ y https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/personal-educacion/. Asimismo, se enviará sms al móvil de cada aspirante (indicado en su solicitud), a efectos informativos, dando aviso de dicha publicación.

Behin-behineko zerrendaren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute izangaiek, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Erreklamazio horiek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Interneteko helbide honetan aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus/ (sartu «Erabiltzailea (DNI/AIZ)» eta «Pasahitza») – Langileen arloa – Langileekin egindako izapideak – Administrazio-izapideak –«EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Merezimenduak (LKZ): Erreklamazioak eta zuzenketak entregatzea».

Las personas aspirantes podrán presentar reclamación contra la lista provisional, en el plazo de diez días hábiles contados a partir del siguiente a su publicación. Dichas reclamaciones, dirigidas a la Directora de Gestión de Personal del Departamento de Educación, se habrán de presentar a través de la dirección de Internet https://hezigunea.euskadi.eus/ (introducir «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – «Área personal» – «Trámites con personal» – «Trámites administrativos» – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Méritos (UGP): Entrega reclamaciones y subsanaciones».

Puntuazioen behin betiko zerrenda, erreklamazioak aztertu ondoren, behin-behineko zerrenda argitaratu den moduan argitaratuko da.

La lista definitiva de las puntuaciones, una vez revisadas las reclamaciones, se hará pública de la misma manera que la lista provisional.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek esleitutako behin betiko puntuazioak epaimahaiei helaraziko zaizkie.

Las puntuaciones definitivas asignadas por las Unidades de la Dirección de Gestión de Personal serán trasladadas a los Tribunales.

6.4.2.– I. eranskineko III.2 azpiataleko merezimenduak (Epaimahaiek baloratuak).

6.4.2.– Méritos del subapartado III.2 del Anexo I (valorados por los Tribunales).

Espezialitate bakoitzeko izangaiek aipatutako azpiatalean lortutako puntuazioen behin-behineko zerrendak dagokion epaimahaiak argitaratuko ditu, iragarki-taula honetan:

Las listas provisionales de las puntuaciones obtenidas en el subapartado mencionado por las personas aspirantes de cada especialidad se publicarán por el Tribunal correspondiente, en el siguiente «Tablón de anuncios»:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu behar dira) – «Langileen arloa» – «Langileekin egindako izapideak» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kidegoa eta espezialitatea – «Epaimahaiak» – «Iragarki-taula».

https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario (DNI/NIE)» y «Contraseña») – Área personal – Trámites con personal – Trámites administrativos – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Seguimiento del proceso selectivo» – indicar Cuerpo y especialidad – «Tribunales» – «Tablón de anuncios».

Behin-behineko zerrenden aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute izangaiek, hamar egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazio horiek dagokion espezialitateko epaimahaiko buruari zuzenduko zaizkio, eta aipatutako Interneteko helbide honetan aurkeztu beharko dira: https://hezigunea.euskadi.eus (sartu «Erabiltzailea» eta «Pasahitza») – «Langileen arloa» – «Langileekin egindako izapideak» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – adierazi kidegoa eta espezialitatea – «Epaimahaiak» – «Erreklamazioak».

Las personas aspirantes podrán presentar reclamación contra las listas provisionales en el plazo de diez días hábiles, contados a partir del siguiente a su publicación. Dichas reclamaciones, dirigidas al Presidente o Presidenta del Tribunal de la especialidad correspondiente, se habrán de presentar a través de la citada dirección de Internet https://hezigunea.euskadi.eus/ (introducir «Usuario» y «Contraseña») – Área personal – Trámites con personal – Trámites administrativos – «OPE 2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización» – «Seguimiento del proceso selectivo» – indicar Cuerpo y especialidad – «Tribunales» – Reclamaciones.

Puntuazioen behin betiko zerrendak, erreklamazioak berrikusi ondoren, behin-behineko zerrendak argitaratzen diren leku beretan argitaratuko dira.

Las listas definitivas de las puntuaciones, una vez revisadas las reclamaciones, se harán públicas en los mismos lugares que las listas provisionales.

Behin-behineko eta behin betiko zerrendak epaimahai bakoitzak argitaratuko ditu, baremazio-lanak eta erreklamazioak berrikusteko lanak amaitu ondoren, kasuaren arabera. Argitaratzeko data barematu beharreko parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da, eta, beraz, espezialitate bakoitzaren baremoa une desberdinetan argitaratu ahal izango da. Behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratzen diren unean, dagokion epaimahaiak sms-ak bidaliko ditu izangai bakoitzaren mugikorrera (eskabidean adierazia), informazio-ondorioetarako, eta argitalpen horren berri emango du.

Las listas provisionales y definitivas se publicarán por cada Tribunal, una vez finalizados los trabajos de baremación y de revisión de las reclamaciones, según el caso. La fecha de publicación dependerá del número de participantes a baremar, por lo que la publicación del baremo de cada especialidad se podrá efectuar en momentos distintos. En el momento en que se publique la lista provisional y la lista definitiva, el Tribunal correspondiente enviará sms al móvil de cada aspirante (indicado en su solicitud), a efectos informativos, dando aviso de dicha publicación.

6.4.3.– Behin betiko puntuazioen aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, eta interesdunek, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharko dute 7. oinarrian aurreikusitako azken ebazpenaren aurka.

6.4.3.– Contra las puntuaciones definitivas no cabrá recurso, debiendo las personas interesadas interponer, en su caso, el correspondiente recurso de alzada contra la resolución final prevista en la base 7.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
HAUTAKETA-PROZESUA GAINDITZEA
SUPERACIÓN DEL PROCESO SELECTIVO

7.– Izangaiak ordenatzea eta hautaketa-prozesua gainditzea.

7.– Ordenación de las personas aspirantes y superación del proceso selectivo.

7.1.– Izangaiak ordenatzea.

7.1.– Ordenación de las personas aspirantes.

7.1.1.– Hautaketa-batzorde edo epaimahaiek, kasuaren arabera, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak ordenatuko dituzte, merezimenduen balorazioaren bidez lortutako guztizko puntuazioaren arabera.

7.1.1.– Las Comisiones de Selección o Tribunales, según el caso, ordenarán a las personas aspirantes en cada cuerpo y especialidad, en función de la puntuación total obtenida a través de la valoración de méritos realizada.

7.1.2.– Puntuazioen guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, hurrenez hurren honela ebatziko da:

7.1.2.– En el caso de que se produjesen empates en el total de las puntuaciones, estos se resolverán atendiendo sucesivamente a lo siguiente:

1. guztizko puntuazio handiena baremoaren atal bakoitzean, bertan agertzen diren hurrenkeraren arabera (1, 2 eta 3).

1.º Mayor puntuación total en cada uno de los apartados del baremo, conforme al orden en que aparecen en el mismo (1, 2 y 3).

2. bigarren mailako azpiatal bakoitzean puntuazio handiena, baremoan duten hurrenkeraren arabera (1.1, 1.2, 1.3, 1.4, 2.1, 2.2, 2.3, 2.4, 3.1 eta 3.2).

2.º Mayor puntuación en cada subapartado de segundo nivel, por el orden en el que aparecen en el baremo (1.1, 1.2, 1.3, 1.4, 2.1, 2.2, 2.3, 2.4, 3.1 y 3.2).

3. puntuazio handiena hirugarren mailako azpiatal bakoitzean, baremoan duten hurrenkeraren arabera (2.2.1, 2.2.2, 2.2.3, 2.3.1 eta 2.3.2).

3.º Mayor puntuación en cada subapartado de tercer nivel, por el orden, igualmente, en el que aparecen en el baremo (2.2.1, 2.2.2, 2.2.3, 2.3.1 y 2.3.2).

Kasu horietan, atal bakoitzean kontuan hartzen den puntuazioak ezin izango du gainditu baremoan atal bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa, ez eta, azpiatalen kasuan, azpiatalari dagokiona ere, azpiatalik badu, edo, halakorik ezean, sartuta dauden atalari dagokiona ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiataletako batek edo batzuek dagokion atalari emandako mailarik handiena lortzen badu, ez dira kontuan hartuko gainerako azpiataletako puntuazioak.

En dichos casos, la puntuación que se tome en consideración en cada apartado no podrá exceder de la puntuación máxima establecida para cada uno de ellos en el baremo ni, en el supuesto de los subapartados, la que corresponda como máximo al subapartado, si la tuviera o, en su defecto, al apartado en que se hallen incluidos. Cuando al aplicar estos criterios, alguno o algunos de los subapartados alcance la máxima puntuación otorgada al apartado al que pertenece no se tomarán en consideración las puntuaciones del resto de los subapartados.

4. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren ikastetxe publikoetako lehen enplegu-harremanaren data, lortu nahi den kidego eta espezialitatean.

4.º Fecha de la primera relación de empleo en centros públicos del Departamento de Educación de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el Cuerpo y especialidad a los que se opta.

5. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lehen enplegu-harremanaren data, lortu nahi den kidegoko beste espezialitate batzuetan.

5.º Fecha de la primera relación de empleo en centros públicos del Departamento de Educación de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en otras especialidades distintas del mismo Cuerpo al que se opta.

6. berdinketak jarraituz gero, lehenengo abizenaren ordena alfabetikoa izango da, G letratik hasita, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko urriaren 14ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien kudeaketa-prozesuan ordena alfabetikoa zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza, bai eta ikasturte horretan zehar egin daitekeen beste edozein hautaketa-prozesutan ere (2021eko urriaren 28ko EHAA, 215. zk.).

6.º De persistir el empate, orden alfabético del primer apellido comenzando por la letra G, conforme a la Resolución de 14 de octubre de 2021, de la Directora de Gestión de Personal, por la que se hace público el resultado del sorteo de la letra que determinará el orden alfabético en el proceso de gestión de candidatas y candidatos a sustituciones durante el curso escolar 2022-2023, así como en cualquier otro proceso selectivo que pueda convocarse a lo largo de dicho curso escolar, publicada en el BOPV n.º 215 de 28 de octubre de 2021.

Emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den espezialitateetan, ordena alfabetikoaren ordez, emakumeen lehentasuna erabiliko da berdinketa hausteko irizpide gisa, salbu eta lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak baditu, sexuagatiko diskriminatzaileak izan gabe; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala ere berdinketak jarraitzen badu, lehen aipatutako ordena alfabetikoa hartuko da kontuan.

En las especialidades en las que la representación de las mujeres sea inferior al 40 %, en lugar del orden alfabético, se utilizará como criterio de desempate la prioridad de las mujeres, salvo que concurran en el otro candidato motivos que, no siendo discriminatorios por razón de sexo, justifiquen la no aplicación de la medida, como la pertenencia a otros colectivos con especiales dificultades para el acceso y promoción en el empleo. Si aun así persistiera el empate, se tendrá en cuenta el orden alfabético mencionado anteriormente.

7.2.– Hautaketa-prozesua gainditzea.

7.2.– Superación del proceso selectivo.

7.2.1.– Hautatuak izango dira, salbuespenezko deialdi honetan merezimendu-lehiaketa bidez lortu nahi duten kidegoko espezialitaterako lortutako puntuazioaren arabera ordenatu ondoren, eta alegatutako hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta, lortu nahi duten kidegoaren espezialitatean deitutako plazen kopuru osoaren berdina edo txikiagoa den hurrenkera-zenbakia duten izangaiak, betiere 4.3 oinarriaren aurreikuspena kontuan hartuta.

7.2.1.– Resultarán seleccionadas aquellas personas aspirantes que, una vez ordenadas según la puntuación obtenida para la especialidad del Cuerpo a la que optan en esta convocatoria excepcional de concurso de méritos, y teniendo en cuenta el perfil lingüístico alegado, tengan un número de orden igual o menor que el número total de plazas convocadas en la especialidad del cuerpo a la que optan, teniendo en cuenta en todo caso, la previsión de la base 4.3.

Hautatutakoen kopuruak ezin izango du gainditu merezimendu-lehiaketa honetarako deitutako plazen kopurua, espezialitate bakoitzean. Eta ezingo dira hautatu merezimendu-lehiaketaren baremoan 0 puntu dituzten parte-hartzaileak.

El número de seleccionadas no podrá superar el número de plazas convocadas para este concurso de méritos, en cada especialidad. Y no podrán resultar seleccionadas aquellas personas participantes que tengan 0 puntos en el baremo del concurso de méritos.

7.2.2.– Aipatutako jarduerak egin ondoren, hautaketa-organoek edo epaimahaiek, kasuaren arabera, hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak egingo dituzte, espezialitateen eta kidegoen arabera sailkatuta, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari helaraziko dizkiote.

7.2.2.– Una vez llevadas a cabo las actuaciones señaladas, las Comisiones de Selección o los Tribunales, según el caso, confeccionarán las listas provisionales de personas seleccionadas, por especialidades y cuerpos y las trasladarán a la Dirección de Gestión de Personal.

7.3.– Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

7.3.– Publicidad de las listas de personas seleccionadas.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratzeko, eta zerrenda horiek non jarriko diren adieraziko du.

La Directora de Gestión de Personal dictará resolución por la que se disponga la publicación de las listas provisionales de personas seleccionadas e indicará el lugar en que se expondrán las referidas listas.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena eta behin-behineko zerrendak interesdunei jakinarazteko, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta).

La resolución de la Directora de Gestión de Personal, así como las listas provisionales se publicarán, a efectos de notificación a las personas interesadas, a través de las direcciones de Internet https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/personal-educacion/ («OPE2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización») y https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario» y «Contraseña»).

Behin-behineko zerrenda horien aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, 5 egun balioduneko epean, zerrenda horietan egon daitezkeen akatsengatik.

Contra dichas listas provisionales las personas interesadas podrán presentar reclamación, por los posibles errores que pudieran existir en ellas, en el plazo de 5 días hábiles.

7.4.– Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez.

7.4.– Una vez resueltas las reclamaciones presentadas, mediante Orden del Consejero de Educación, se dará publicidad a las listas definitivas de personas aspirantes seleccionadas.

Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak eta agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ («EPE2022. Irakasleak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua») eta https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta), interesdunei jakinarazteko.

La Orden y las listas definitivas de personas aspirantes seleccionadas se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco, así como en las direcciones de Internet https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/ («OPE2022. Docentes. Proceso excepcional de estabilización») y https://hezigunea.euskadi.eus/ (introduciendo «Usuario» y «Contraseña»), a efectos de notificación a las personas interesadas.

Agindu horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra dicha Orden, las personas interesadas podrán interponer recurso de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación.

7.5.– Espezialitate bakoitzean hautatutako izangaien behin betiko zerrendekin batera, ordezko izangai hautatuen zerrenda ordenatua egingo da, kopuru berekoa, eta horrela, aurretik espezialitate batean hautatutako pertsonak ez dira inola ere sartuko eskatutako beste espezialitate batzuetako ordezkoen zerrendetan, baldin eta lehentasun-ordena txikiagoa adierazi badute (edo puntuazio txikiagoa badute, lehentasunik adierazi ezean).

7.5.– Junto con las listas definitivas de personas aspirantes seleccionadas de cada especialidad, se elaborará una relación ordenada igualmente de personas aspirantes seleccionadas suplentes, en número idéntico, de manera que aquellas personas seleccionadas previamente en una especialidad, en ningún caso serán incluidas en listas de personas suplentes de otras especialidades solicitadas para las que hayan indicado un orden de preferencia inferior (o con puntuación inferior, en caso de no haber indicado preferencia).

Ordezko izangaien hautatutako zerrenda hori erabiliko da aldez aurretik hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu, honako arrazoi hauengatik:

Esta lista de personas seleccionadas suplentes será utilizada para el caso de que alguna de las personas aspirantes previamente seleccionadas pierda dicha condición, por los siguientes motivos:

– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik, 2023ko irailaren 30era arte, egun hori barne.

– por renuncias a los derechos derivados del procedimiento selectivo presentadas ante la Dirección de Gestión de Personal hasta el 30 de septiembre de 2023, inclusive.

– egon daitezkeen errekurtsoak baiesteagatik.

– por estimación de eventuales recursos.

– deialdiaren 8. oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik edo aurkezpenetik ondorioztatzen bada 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat ez duela betetzen, edo eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko eta psikikoa ez izateagatik.

– por no presentar la documentación requerida en la base 8 o de la presentación se dedujera que carece de alguno de los requisitos exigidos en la base 2 o por no reunir la aptitud física y psíquica exigible para el desempeño de las funciones.

Arestian aipaturiko hiru kasuetako bat gertatuz gero, ordezkoen zerrendan agertzen den puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria argitaratuko da, eta aipatutako inguruabarren ondorioz hutsik geratu diren plaza adina izangai hautatuko dira, betiere kontuan hartuta kidego eta espezialitate bakar batean hautatua izateko muga. Beraz, beste espezialitate batean hautatutako pertsonen behin betiko zerrendan dagoeneko agertzen diren ordezko hautatuak badaude, zerrenda osagarria argitaratu aurretik, 5 egun balioduneko epea emango zaie hautatuak izan ziren espezialitatean jarraitzea edo ordezko izendatu zituzten espezialitatean sartzea hautatzeko. Adieraziko ez balute, lehenengo hautatuak izan ziren espezialitatean jarraitzen dutela ulertuko da.

En caso de que se diera alguno de los tres supuestos mencionados anteriormente, se publicará una lista complementaria de personas seleccionadas según el orden de puntuación que figure en la lista de suplentes, declarando seleccionadas a un número de personas aspirantes igual al de plazas que hubieran quedado vacantes por las circunstancias referidas, teniendo en cuenta en todo caso, la limitación de resultar seleccionado o seleccionada en un único cuerpo y especialidad. Por lo tanto, si hubiera personas seleccionadas suplentes que ya consten en la lista definitiva de personas seleccionadas en otra especialidad, previamente a la publicación de la lista complementaria, se les dará un plazo de 5 días hábiles para optar por mantenerse en la especialidad en la que resultaron seleccionadas inicialmente o acceder a la especialidad en la que fueron declaradas suplentes. Si no lo indicaran, se entenderá que se mantienen en la especialidad en la que fueron seleccionadas en primer lugar.

7.6.– Hautaketa-prozesuaren ondorioz plaza hutsak geratzen badira, hautatutako izangairik ez dagoelako edo deitutako plazei dagozkien sarrera-kidegoetako espezialitateetako hautagairik ez dagoelako, deklarazioak, hala badagokio, berekin ekarriko du aurreikustea, behin salbuespenezko deialdi hau ebatzita, plaza horiek handitu ahal izango dutela enplegu-eskaintzak gauzatzean deitzen diren ondorengo hautaketa-prozesuetako plazen kopurua, baldin eta espezialitate berberak baimentzen badira, hutsik deklaratutako plazen beste deialdi berri bat egin beharrik gabe.

7.6.– Si como resultado del proceso de selección resultaran plazas desiertas por falta de personas seleccionadas o por falta de concurrencia de aspirantes a las especialidades de los cuerpos de ingreso correspondientes a las plazas que se convocan, la declaración, en su caso, conllevaría la previsión de que una vez resuelta esta convocatoria excepcional, estas plazas pudieran acrecer el número de plazas de los procesos selectivos posteriores que se convoquen en ejecución de la Ofertas de empleo en las que se autorizan si se trata de las mismas especialidades, sin necesidad de efectuar nueva convocatoria de las plazas declaradas desiertas.

8.– Hautatutako izangaiek egin beharrekoak.

8.– Actuaciones a realizar por las personas seleccionadas.

8.1.– Dokumentuak aurkeztea.

8.1.– Presentación de documentos.

Hogei egun naturaleko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, pertsona horiek honako dokumentu hauen kopiak aurkeztu beharko dituzte, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduarekin batera:

En el plazo de veinte días naturales, a contar desde el día siguiente a aquel en que se hicieren públicas en el Boletín Oficial del País Vasco las listas definitivas de personas seleccionadas, estas personas deberán presentar copia de los siguientes documentos, acompañados del modelo «Entrega documentación por seleccionados/as»:

a) Nortasun Agiri Nazionala, indarrean dagoena, salbu eta esanbidezko adostasuna adierazten badute Hezkuntza Sailak nortasun-datuak kontsultatzeko, nortasun-datuak egiaztatzeko sistema elektronikoen bidez.

a) Documento Nacional de Identidad en vigor, salvo que den el consentimiento expreso, para la consulta de los datos de identidad, por el Departamento de Educación, a través de los sistemas electrónicos de verificación de Datos de Identidad.

Espainian bizi diren atzerriko izangaiek nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute, bai eta Europar Batasuneko egoiliarraren edo Europar Batasuneko egoiliarraren senitartekoaren indarreko txartelaren fotokopia edo, hala badagokio, Europar Batasuneko egoiliarraren edo mugakide den Europar Batasuneko langilearen indarreko aldi baterako txartelaren fotokopia ere.

Las personas aspirantes extranjeras que residan en España deberán presentar fotocopia del documento de identidad o pasaporte, y de la tarjeta de residente comunitario o de familiar de residente comunitario en vigor o, en su caso, de la tarjeta temporal de persona residente comunitaria o trabajadora comunitaria fronteriza en vigor.

Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko nazionalitatea duten izangaiek, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko nazionalitatea dutenek, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi-erregimenean daudelako Espainian bizi ez badira, nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute.

Las personas aspirantes que sean nacionales de alguno de los demás estados miembros de la Unión Europea o nacional de algún Estado al que en virtud de los Tratados internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por el Estado español, le sea de aplicación la libre circulación de trabajadores y no residan en España, bien por residir en el extranjero o por encontrarse en España en régimen de estancia, deberán presentar fotocopia del documento de identidad o pasaporte.

Hautagai atzerritarrak Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideak badira, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko nazionalen ezkontideak badira, zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek, hogeita bat urte baino gutxiago badituzte, edo adin horretatik gorakoak izanik mendekoak badira, pasaportearen edo bisaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, txartela eskatu izanaren edo bisatuaren eta txartelaren salbuespena eskatu izanaren frogagiria. Dokumentu horiek eskatu ez badira, hauek aurkeztu beharko dira: agintaritza eskudunek emandako dokumentuak, ahaidetasun-lotura egiaztatzen dutenak, eta Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritarraren zinpeko aitorpena edo hitzematea (hain zuzen ere, lotura hori duen pertsonarena), egiaztatzen duena ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela.

En el caso de aspirantes extranjeros que sean cónyuges de nacionales de los Estados miembros de la Unión Europea o de alguno de los Estados a los que en virtud de los Tratados internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por el Estado español, les sea de aplicación la libre circulación de trabajadoras y trabajadores, siempre que no estén separados de derecho, y sus descendientes y los de su cónyuge, sean menores de veintiún años o mayores de dicha edad, dependientes, deberán presentar fotocopia del pasaporte o del visado y, en su caso, del resguardo de haber solicitado la tarjeta o la exención del visado y de dicha tarjeta. De no haberse solicitado estos documentos, deberán presentar los documentos expedidos por las autoridades competentes que acrediten el vínculo de parentesco y una declaración jurada o promesa de la persona nacional de la Unión Europea o de alguno de los Estados a los que en virtud de los Tratados internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por el Estado español, le sea de aplicación la libre circulación de trabajadores, con la que existe ese vínculo, de que no está separada de derecho de su cónyuge y, en su caso, del hecho de que la persona aspirante vive a sus expensas o está a su cargo.

b) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hauek adieraziz: diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez dutela, funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez dagoela, eta Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean ere ez dagoela.

b) Declaración jurada o promesa de no haber sido separada, mediante expediente disciplinario, del servicio de ninguna Administración Pública ni hallarse inhabilitada para el ejercicio de funciones públicas, ni incursa en alguna de las causas legales de incapacidad e incompatibilidad prevista en la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del personal al servicio de las Administraciones Públicas.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigor-kondenarik ez dutela adieraziz.

Las personas aspirantes que no posean la nacionalidad española deberán presentar declaración jurada o promesa de no estar sometidas a sanción disciplinaria o condena penal que impida en su Estado el acceso a la función pública.

c) Kidegoan sartzeko eskatutako titulua edo titulu hori lortzeko ikasketa guztiak gainditu direla eta titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez dute aurkeztu beharko hautaketa-prozesuan zehar aurkeztu dutenek edo kontsultatzeko esanbidezko adostasuna ematen dutenek.

c) Título exigido para el ingreso en el cuerpo o certificación que acredite haber superado todos los estudios para su obtención y haber abonado los derechos de expedición. No lo deberán presentar quienes ya lo hubieran hecho durante el proceso selectivo o den el consentimiento expreso, para su consulta.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, Maisu-maistraren edo dagokion irakaslearen lanbide arautuan sartzeko, kasuaren arabera, eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzen duen egiaztagiria edo homologazioa erantsi beharko da.

En el caso de titulaciones obtenidas en el extranjero deberá adjuntarse la correspondiente homologación o la credencial de reconocimiento de la cualificación profesional para el acceso y el ejercicio de la profesión regulada de Maestra o Maestro o de Profesor del cuerpo correspondiente, según el caso.

d) Eskatutako hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzen duten titulazioak edo ziurtagiriak, salbu 2.4.1 oinarriko a), b), c), d), e), f), g), h) eta i) letretan aipatutakoak, irakaskuntzako 2. hizkuntza-eskakizunerako eta oinarri bereko a), b), c), d), e), f), g) eta h) letretan, 1. hizkuntza-eskakizunerako, betiere Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badaude. Aurretik aurkeztutako titulu edo ziurtagiririk ere ez da aurkeztu beharko, baldin eta noiz, zer prozeduratan eta zer organoren aurrean aurkeztu zen adierazten bada.

d) Las titulaciones o certificaciones acreditativas del cumplimiento del requisito perfil lingüístico exigido, salvo las referidas en las letras a), b), c), d), e), f), g), h) e i) de la base 2.4.1., para el perfil lingüístico docente 2 y en las letras a), b), c), d), e), f), g) y h) de la misma base, para el perfil lingüístico docente 1, siempre que consten en el Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera o bien, en el Registro de Personal del Departamento de Educación. Tampoco será necesaria la aportación de un título o certificado que haya sido aportado con anterioridad, siempre que se indique en qué momento, procedimiento y ante qué órgano se aportó.

Prozesu honetan parte hartzeak esan nahi du Hezkuntza Sailak datu horiek kontsultatu ahal izango dituela Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan, parte-hartzaileak berariaz horren aurka egiten ez badio.

El hecho de participar en el presente proceso implica que el Departamento de Educación pueda consultar tales datos en el Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera para tal fin, salvo que la persona participante se opusiera expresamente a ello.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko aldi baterako salbuespen-egoeran daudenek, 2.1.f) oinarrian aurreikusitakoaren arabera, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduan adierazi beharko dute.

Quienes se encontraran en un supuesto de exención transitoria para la acreditación del perfil lingüístico, según lo previsto en la base 2.1.f), deberán indicarlo en el modelo «Entrega documentación por seleccionados/as».

e) Deialdiaren 2.5 oinarrian aurreikusitako titulu edo egiaztagiriak, Espainiako nazionalitatea ez duten eta hizkuntza ofizialtzat gaztelania ez duten pertsonen kasuan.

e) Los títulos o acreditaciones previstos en la base 2.5, en el caso de las personas que no posean la nacionalidad española y no tengan como idioma oficial el español.

f) Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko izangaien kasuan, 2.2.2 oinarrian aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa dutela egiaztatzen duen ziurtagiria edo titulua, edo, hala badagokio, baldintza horretatik salbuetsita daudela egiaztatzen duen titulua.

f) En el caso de las personas aspirantes del Cuerpo de Profesores y Profesoras de Escuelas Oficiales de Idiomas, de Enseñanza Secundaria, y de Profesores técnicos y Profesoras técnicas de Formación Profesional, certificado o título que acredita la posesión de la formación pedagógica y didáctica a la que se refiere la base 2.2.2, o en su caso, del título que acredita la exención de este requisito.

Oinarri horrek aipatutako prestakuntzaren baliokidetzat jotzen duen aurretiazko irakaskuntza-esperientzia I. eranskineko I. atalean adierazitako moduan egiaztatuko da.

La acreditación de la experiencia docente previa que dicha base reconoce como equivalente a la formación mencionada se efectuará en la forma indicada en el apartado I del Anexo I.

g) Sexu-ukigabetasunaren askatasunaren aurkako delituren batengatik epai irmoz kondenatua ez izanaren ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emana. Delitu horien artean daude sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailak datu hori kontsultatzeko berariazko baimena eman dutenek, elkarreragingarritasun-sistema elektronikoen bidez, 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera.

g) Certificado de no haber sido condenada por sentencia firme por algún delito contra la libertad de indemnidad sexual, que incluye la agresión y abuso sexual, acoso sexual, exhibicionismo y provocación sexual, prostitución y explotación sexual y corrupción de menores, así como por trata de seres humanos, emitido por el Registro Central de delincuentes sexuales. No obstante, no deberán presentarlo quienes hayan dado el consentimiento expreso para la consulta de dicho dato, por el Departamento de Educación, a través de los sistemas electrónicos de interoperabilidad, según lo indicado en la base 3.1.2.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute beren jatorrizko herrialdeetan kondenarik ez dutela egiaztatzen duena, aipatutakoen izaera bereko delituei dagokienez.

Las personas aspirantes que no posean la nacionalidad española deberán presentar certificación que acredite la ausencia de condenas en sus países de origen, respecto de delitos de la misma naturaleza de los mencionados.

8.2.– Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean emandako dokumentazio guztiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaileak egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

8.2.– Toda la documentación emitida en lengua diferente del castellano o del euskera deberá venir acompañada de la correspondiente traducción oficial a una de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, realizada por traductor jurado o validada por el consulado u oficina diplomática correspondiente.

8.3.– Aukeratutako kidegoaren eta espezialitatearen eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko, eta, horrela, hautatutako pertsonek irakaskuntza-eginkizunak efizientziaz eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan osasun-azterketa egiteko hitzordua emango zaie. Gaikuntza hori zehazteko, erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako gida, zeinak zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen baititu. Azterketa horren emaitza izango da «gai» edo «ez-gai» eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara eramango da.

8.3.– Para determinar la capacidad funcional para el desempeño de las funciones del cuerpo y especialidad a que se opta, y así acreditar que las personas seleccionadas podrán desarrollar las funciones docentes con eficiencia y autonomía, serán citadas para un reconocimiento médico en el Servicio de Prevención de riesgos laborales del Departamento de Educación; a efectos determinar dicha capacitación se tomará como referencia, la Guía vigente de valoración profesional del Instituto Nacional de la Seguridad Social, que define las tareas y requerimientos psicofísicos de los puestos de trabajo. El resultado de dicha revisión será «apto» o «no apto» y será trasladado a la Dirección de Gestión de Personal.

Osasun-azterketara justifikaziorik gabe joaten ez badira, ez-gaitzat hartuko dira. Arrazoi justifikaturik badago, beste egun batean joan beharko da osasun-azterketara, eta ez dago probatik behin betiko salbuesteko justifikaziorik.

En caso de no acudir al reconocimiento médico, sin justificación, serán consideradas no aptas. Si existiera causa justificada, deberá acudirse al reconocimiento médico otro día, sin que exista justificación para la exención permanente de la prueba.

8.4.– Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duten pertsonek, edo dokumentazio hori aztertuta 2.1 eta 2.2 oinarrietan adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna. Era berean, beren eskubide guztiak galduko dituzte osasun-azterketan ez-gaitzat jotzen direnek.

8.4.– Las personas que, dentro del plazo fijado, salvo los casos de fuerza mayor, no presentaran la documentación exigida, o del examen de la misma, se dedujera que carecen de alguno de los requisitos señalados en las bases 2.1 y 2.2, decaerán de todos sus derechos a ser nombradas funcionarias de carrera, sin perjuicio de la responsabilidad en que hubieran podido incurrir por falsedad en la solicitud inicial. Asimismo, decaerán de todos sus derechos, quienes fueran calificadas como no aptas en el reconocimiento médico.

Kasu horietan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubideak galdu direla deklaratzeko.

En tales casos, la Dirección de Gestión de Personal dictará la resolución correspondiente declarando la pérdida de los derechos a ser nombradas funcionarias de carrera.

Ezinbesteko kasuren batean dagoenak berehala emango dio horren berri Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari, idatziz, zuzendaritza horrek kasua balora dezan. Kode Zibilaren 1105. artikuluaren arabera, ezinbesteko kasua aurreikusi ezin diren egoerei buruzkoa da, edo, aurreikus zitezkeen arren, saihestu ezin izan ziren egoerei buruzkoa. Nolanahi ere, ezinbesteko kasuak ez du salbuetsiko baldintzak betetzetik, baina, hala badagokio, aurkezpenerako aurreikusitako epe orokorra gainditu ahal izatea ekarriko du.

Quien se encontrara en un caso de fuerza mayor deberá inmediatamente ponerlo en conocimiento de la Directora de Gestión de Personal del Departamento de Educación, por escrito, para su valoración por la citada Dirección. De conformidad con el artículo 1105 del Código Civil, la fuerza mayor se refiere a situaciones imprevisibles o que, aun siendo previsibles, no hubieran podido evitarse. En todo caso, la fuerza mayor no eximirá del cumplimiento de requisitos, si bien supondrá, en su caso, poder superar el plazo general previsto para su presentación.

VIII. KAPITULUA
CAPÍTULO VIII
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK
FUNCIONARIAS O FUNCIONARIOS DE CARRERA

9.– Karrerako funtzionario izendatzea eta destinoak esleitzea.

9.– Nombramiento de funcionaria o funcionario de carrera y adjudicación de destinos.

Hautatutako pertsonek deialdi honetan ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, Hezkuntzako sailburuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du haien izendapena karrerako funtzionario gisa. Izendatutakoek izendapen-aginduan adierazitako egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Una vez comprobado que las personas seleccionadas reúnen los requisitos generales y específicos de participación establecidos en la presente convocatoria, el Consejero de Educación procederá a publicar en el Boletín Oficial del País Vasco su nombramiento como funcionarias de carrera. Las personas nombradas deberán tomar posesión en el día señalado en la orden de nombramiento.

Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.

La adjudicación provisional de destinos como funcionarias de carrera se efectuará en la especialidad en la que han resultado seleccionadas y atendiendo a la puntuación obtenida en el proceso. Asimismo, quedan obligadas a participar en los sucesivos concursos de provisión de plazas que se convoquen, hasta la obtención de su primer destino definitivo en centros directamente gestionados por el Departamento de Educación y en la especialidad en la que han resultado seleccionados o seleccionadas.

IX. KAPITULUA
CAPITULO IX.
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA
TRATAMIENTO DE LOS DATOS DE CARÁCTER PERSONAL.

10.– Datua pertsonalen tratamendua.

10.– Tratamiento de los datos de carácter personal.

Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak hautaketa-prozedura honetan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Los datos de carácter personal aportados por las personas participantes se utilizarán, con carácter único y exclusivo, para los fines previstos en el presente procedimiento selectivo.

Datu horiek tratatu eta Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko dira, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza arduradun duen «Hautaketa Prozesuak eta Hornidura» izeneko tratamendu-jardueran, prozedura hau kudeatzearen ondoriozko administrazio-izapideak egiteko eta aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den tratamendua emateko.

Dichos datos serán tratados e incorporados en el Registro de Actividades de Tratamiento a la actividad de tratamiento denominada «Procesos selectivos y provisión», cuyo responsable es la Dirección de Gestión de Personal del Departamento de Educación, con la finalidad de llevar a cabo la tramitación administrativa que se derive de la gestión de este procedimiento y el tratamiento necesario para el cumplimiento de las obligaciones legales aplicables.

Datuen lagapenaren hartzaile izan daitezke, hala badagokio, Estatuko Administrazioko organo eskudunak, Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, sindikatuak eta langileen batzordeak.

Podrán ser, en su caso, destinatarios de la cesión de datos los órganos competentes de la Administración del Estado, otros órganos de la Comunidad Autónoma Vasca, así como sindicatos y juntas de personal.

Interesdunek eskubidea dute datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/048000-capa2-es.shtml webgunean kontsulta daitezkeen beste eskubide batzuk ere.

Las personas interesadas tienen derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que pueden consultarse en la página web www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/048000-capa2-es.shtml

Datu pertsonalen tratamendua, hirugarrenei lagatzea eta datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko, eta tratamenduaren aurka egiteko eta datuak eramateko eskubideak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (2018ko abenduaren 6ko BOE), Datuak Babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorrean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

Tanto el tratamiento de los datos personales como su cesión a terceros y los derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición y portabilidad se regirán por lo dispuesto en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (BOE de 6 de diciembre de 2018), en el Reglamento General de Protección de Datos (UE) 2016/679, así como en el resto de la normativa que resulte de aplicación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común