Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

177. zk., 2022ko irailaren 15a, osteguna

N.º 177, jueves 15 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4015
4015

AGINDUA, 2022ko irailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egiten baita, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleitutako itunpeko ikastetxe pribatuan edo publikoan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.

ORDEN de 7 de septiembre 2022, del Consejero de Educación, por la que se convocan Asignaciones Individualizadas de Transporte Escolar para alumnado con necesidades educativas especiales vinculadas a discapacidad, escolarizado en el centro público que le corresponde, o en centro público o privado concertado por asignación de las delegaciones territoriales de Educación, que no pueda utilizar el transporte escolar del Departamento.

Hezkuntza Sailak ikasleak garraiatzeko zerbitzua antolatzen du ikasturte oro, hezkuntzaren zerbitzu osagarri modura. Zerbitzu horrek zenbait ibilbideren kontratazioa hartzen du barne; honako hauek hartzen dira kontuan ibilbide horiek zehazterakoan: ikasleen bizilekutik ikastetxera dagoen distantzia eta ikasle-kopurua. Hala ere, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialei lotutako hezkuntza-premia bereziak (aurrerantzean HPB) dituzten ikasle batzuk ezin dute eskola-garraioa erabili, dela ibilbidean ez dagoelako Sailak antolatutako garraiorik, dela ibilbideak edo garraioa ez daudelako egokituta haien ezaugarrietara. Kasu horietan ibilgailu partikularra edo garraio publikoa erabiltzen dute egunero ikastetxera joateko.

El Departamento de Educación organiza cada curso el transporte escolar como un servicio complementario al de la enseñanza. Este servicio se concreta en la contratación de itinerarios para cuya determinación se tiene en cuenta la distancia del domicilio del alumnado al centro docente y el número de alumnos y alumnas. Sin embargo, algunos alumnos y alumnas con necesidades educativas especiales (en adelante NEE) vinculadas a discapacidad física, psíquica o sensorial no pueden utilizar el transporte escolar, bien porque en sus recorridos no hay transporte organizado por el Departamento, o bien porque los itinerarios o el transporte no están adaptados a sus características. En esos casos utilizan el vehículo particular o el transporte público para trasladarse diariamente a su centro de estudio.

Eskola-garraiorako banakako dirulaguntzetarako deialdi honen helburua da ikasle horien ikastetxerako joan-etorrien kostua finantzatzea, ez dadin izan zailtasun gehigarri bat, ezta beste kostu bat ere, ikasle horiek beren bizilekuagatik dagokien ikastetxe publiko batean edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako itunpeko ikastetxe pribatu edo publiko batean eskolatuta badaude.

La presente convocatoria de asignaciones individualizadas de transporte escolar tiene la finalidad de financiar el coste del desplazamiento al centro educativo a este alumnado, para que el desplazamiento no le suponga una dificultad añadida ni un coste adicional, tanto si la escolarización se realiza en el centro público que le corresponde por domicilio, como si se hace en uno público o privado concertado por asignación de la Delegación Territorial de Educación.

Agindu honen bidez araututako deialdia Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago. Plana Hezkuntzako sailburuaren 2022ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez onartu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzan elektronikoan argitaratuta dago; hona hemen helbidea: https://www.euskadi.eus/dirulaguntzen-plan-estrategikoa/web01-a2kulsus/eu/

La convocatoria regulada por esta orden está enmarcada dentro del Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Educación aprobado por la Orden del Consejero de Educación con fecha de 4 de febrero de 2022, que se encuentra publicado en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/plan-estrategico-de-subvenciones/web01-a2kulsus/es/

Deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura nahikoa dago, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Para esta convocatoria existe dotación presupuestaria suficiente según los créditos autorizados por la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022.

Oro har, agindu hau honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da:

Con carácter general, la presente orden se regirá por lo dispuesto en las siguientes normas:

● 69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa, hezkuntza-eskumena duen sailak finantzatua, maiatzaren 26ko 186/2019 Dekretuak eta irailaren 28ko 217/2021 Dekretuak aldatzen dutena.

● Decreto 69/2015, de 19 de mayo, sobre el transporte escolar del alumnado de los centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco financiado por el departamento competente en materia educativa, modificado por el Decreto 186/2019, de 26 de mayo, y por el Decreto 217/2021, de 28 de setiembre.

● 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

● Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

● 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

● Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

● 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

● Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda general del País Vasco.

● 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta dirulaguntza horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena.

● Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

● 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

● Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Por todo ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Agindu honen xedea da eskola-garraiorako banakako dirulaguntzen deialdia egitea desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, baldin eta 2022-2023 ikasturtean dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako itunpeko ikastetxe pribatu edo publiko batean matrikulatuta badaude eta ezin badute Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.

La presente orden tiene por objeto convocar asignaciones individualizadas de transporte escolar para el alumnado con necesidades educativas especiales vinculadas a discapacidad física, psíquica o sensorial, matriculado en el curso 2022-2023 en el centro educativo público que le corresponde o, en un centro público o privado concertado por asignación de la Delegación Territorial de Educación, que no puede utilizar el transporte escolar organizado por el Departamento de Educación.

2. artikulua.– Deialdiaren kudeaketa.

Artículo 2.– Gestión de la convocatoria.

Laguntza horiek kudeatzeko organo eskuduna Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria da.

El órgano competente para gestionar la convocatoria de ayudas es la Directora para la Diversidad e Inclusión Educativa del Departamento de Educación.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 4.554.000 euro bideratuko dira.

1.–Se destina a la financiación de las ayudas reguladas en la presente orden la cantidad de 4.554.000 euros.

2.– 1. apartatuan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, kontuan hartuta zenbat diren laguntzak jasotzeko eskubidea daukaten eskabideak, Hezkuntza Sailaren konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da.

2.– El importe consignado en apartado 1 podrá ser incrementado, teniendo en cuenta la cuantía de las solicitudes con derecho a la percepción de las ayudas, en función de las disponibilidades presupuestarias no comprometidas del Departamento de Educación. De producirse dicha circunstancia se dará publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco mediante Resolución de la Viceconsejera de Educación.

4. artikulua.– Betekizun orokorrak eta betekizun horiek egiaztatzea.

Artículo 4.– Requisitos generales y acreditación.

1.– Deialdi honetara aurkez daitezke 2022-2023 ikasturtean 69/2015 Dekretuaren 5. artikuluan eta haren aldaketetan (186/2019 Dekretua eta 217/2021 Dekretua) ezarritako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek:

1.– Podrá acogerse a esta convocatoria el alumnado que, en el curso 2022-2023, cumpla los requisitos establecidos en el artículo 5 del Decreto 69/2015 y sus modificaciones Decreto 186/2019 y Decreto 217/2021:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan maila hauetan aritzea: Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa.

a) Que curse las enseñanzas de tercer curso del primer ciclo de Educación Infantil, segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria y Formación Profesional Básica, en los centros docentes públicos no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) aurreko a) apartatuan aipatzen diren irakaskuntzetako edozeinetan matrikulatuta egotea hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko ikastetxe publiko batean, hezkuntzaz bestelako Administrazioko ikastetxe publiko batean edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, Hezkuntza Administrazioak berariaz hala adierazita, saileko ikastetxe-sarearen eskaintza nahikoa ez delako edo, salbuespen gisa, aipatutako Administrazioak adierazitako motibo arrazoitua dela-eta.

b) Que se halle matriculado en cualquiera de las enseñanzas a las que se refiere el apartado anterior a), en un centro docente público del Departamento competente en materia de educación o en un centro público de Administración distinta a la educativa, o en un centro privado concertado. En estos dos últimos supuestos, por indicación expresa de la Administración educativa por falta de oferta disponible en la red de centros del Departamento o, excepcionalmente, por motivo razonado por dicha Administración.

c) Ez izatea 21 urte beteta 2023ko abenduaren 31n.

c) No tener cumplidos más de 21 años a 31 de diciembre del 2023.

Eta, gainera, honako hauek bete beharko ditu:

Y, además, reúna los siguientes:

d) Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak HPBak dituen ikaslea dela aintzatesten du.

d) Está reconocido por la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa como alumno o alumna con NEE.

e) Ezin du erabili joan-etorrietan Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa, eta ezin da ikastetxera joan doako garraio bidez edo aipatutako sailaz bestelako erakunde publiko edo pribatuek guztiz diruz lagundutako garraio bidez.

e) No puede utilizar en su desplazamiento el transporte escolar organizado por el Departamento de Educación ni tiene posibilidad de acudir al centro mediante transporte gratuito o totalmente subvencionado por entidades públicas o privadas distintas del mencionado Departamento.

f) Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat du, eta indarreko Desgaitasun Ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak egina, eta bertan adierazten dira desgaitasun mota eta gradua, eta hala behar bada mugikortasun urri iraunkorra duela.

f) Tiene una discapacidad física, psíquica o sensorial y certificado de discapacidad en vigor, emitido por el organismo territorial competente, que indica tipo y grado de discapacidad, y, en su caso, si es de movilidad reducida permanente.

g) Ikastetxea bere bizilekutik 2 kilometro edo gehiagora dago, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, eskolatuta dagoen hezkuntza-etapa edozein dela ere, eta 500 metrotik gorako distantziara mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleen kasuan. Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxera oinez egindako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.

g) Que el centro docente se encuentre a una distancia igual o superior a 2 kilómetros desde su domicilio, en el caso del alumnado con necesidades educativas especiales, independientemente de la etapa educativa en la que esté escolarizado y, a una distancia superior a 500 metros para el alumnado con movilidad reducida permanente. Se tomará como referencia para la medición de la distancia el trayecto más corto, realizado a pie desde el domicilio del alumno o alumna al centro.

2.– Onuradun izateko, eskatzaileak egunean izan behar ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez du izan behar Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako debekurik, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan jasotakorik ere.

2.– Para ser beneficiario, el solicitante deberá hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones por reintegro de subvenciones, hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social y no incurrir en ninguna de las demás prohibiciones recogidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, ni en el artículo 50.5 de Decreto Legislativo 1/1997, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Eskabidea aurkezteak berekin dakar eskatzaileak baimena ematea organo emaileak ofizioz egiazta dezan egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baimen hori ere uka dezake; kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

La presentación de la solicitud conlleva el consentimiento del solicitante para que el órgano concedente acredite de oficio que se encuentra al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social. También puede denegar tal consentimiento, en cuyo caso deberá presentar las correspondientes certificaciones.

Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da gainerako debekuen eraginpean ez dagoela.

La acreditación de no hallarse incurso en el resto de prohibiciones se acreditará mediante declaración responsable.

5. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 5.– Cuantía de las ayudas.

1.– Ikasleek jasotzen dituzten 2022-2023 ikasturterako banakako dirulaguntzek garraioaren kostu osoa estali ahal izango dute.

1.– La asignación individual para el curso 2022-2023 que reciba el alumnado podrá cubrir la totalidad del coste del transporte.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eguneko bi bidaia hartuko dira kontuan, baldin eta ez badago jantoki-zerbitzurik edo ezin bada erabili; kasu horretan, eguneko, gehienez ere, lau bidaia zenbatuko dira.

2.– La cuantía de la ayuda se calculará considerados dos viajes diarios, salvo que no exista o no se pueda utilizar el servicio de comedor, en cuyo caso se computarán un máximo de cuatro viajes por día.

3.– Kostua honako arau hauen arabera kalkulatuko da:

3.– El coste se calculará conforme a las siguientes reglas:

a) Etxebizitzaren eta ikastetxearen arteko desplazamendurako zerbitzu publikoa (autobusa, trena, tranbia, metroa) erabiltzen bada, ematen den esleipenaren zenbatekoa garraio ekonomikoenari dagokion kostua izango da.

a) En el caso de utilizar para el desplazamiento entre el domicilio y el centro docente un servicio público regular (autobús, tren, tranvía, metro), la cuantía de la asignación que se otorgue corresponderá al coste del transporte más económico.

b) Bidaia taxiz egiten bada, esleitu beharreko zenbatekoa bat etorriko da eskatzaileari taxilariek edo taxilarien kolektibo edo elkarteek emandako hiru aurrekontuetatik merkeenarekin.

b) Si el desplazamiento es en taxi, la cantidad a asignar se corresponderá con el presupuesto más económico de los que, en número de tres, hayan sido facilitados por diferentes taxistas, o colectivos o agrupaciones de taxistas, a la persona solicitante.

c) Taxian edo autobusean egindako joan-etorria ikastetxeak antolatzen duenean, esleipen honen zenbatekoa honako hau izango da, gehienez ere: zerbitzuaren benetako kostua zati erabiltzen duten ikasleen kopurua. Esleipen hori ikastetxeak zerbitzu-emaile desberdinei eskatutako hiru aurrekontutik merkeenari emango zaio.

c) Cuando el desplazamiento en taxi o autobús sea organizado por el centro docente, la cuantía de la presente asignación será, como máximo, el importe resultante de dividir el coste real del servicio entre el número de alumnos y alumnas que lo utilicen. Dicha asignación será otorgada al presupuesto más económico de los que, en número de tres, hayan sido solicitados por el centro a diferentes prestadores de servicios.

d) Etxebizitzaren eta ikastetxearen arteko joan-etorrietarako ibilgailu partikularra erabiltzen bada, kostua honela kalkulatuko da: etxebizitzaren eta ikastetxearen artean autoz egindako ibilbide laburrenaren kilometro kopurua bider 0,29 euro, bider eguneroko bidaia kopurua eta bider eskola-egunen kopurua.

d) En caso de utilizar para el desplazamiento entre el domicilio y el centro docente el vehículo particular, el coste se calculará multiplicando el número de kilómetros del trayecto más corto que el vehículo puede realizar entre el domicilio y el centro educativo, por 0,29 euros, por el número de viajes diarios y por el número de días lectivos.

Ibilbidearen kilometroak x 0,29 euro x bidaia-kopurua x ikasturtearen eskola-egunak.

Kilómetros del trayecto x 0,29 euros x número de viajes diarios x n.º de días lectivos del curso.

Distantziak neurtzeko, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturak (geoEuskadi) eskura dituen informazio eta baliabide geografikoak aztertuko dira.

Para su medición se analizarán las informaciones y los recursos geográficos disponibles por la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi (geoEuskadi).

e) Erreferentziazko Berritzeguneko HPBen aholkularitzaren irizpidearen arabera, ikasleak laguntza behar badu autobusez, trenez, tranbiaz edo metroz egiten dituen joan-etorrietan, eskabidean sartu ahal izango da laguntzailearen txartelaren kostua. Laguntzailearen bi bidaia zenbatuko dira eguneko, betiere benetan egiten badira, jantokira ezin joateagatik ikasleek egunero lau ibilbide egin behar dituztenean izan ezik.

e) En el caso de que, a criterio de la asesoría de NEE del Berritzegune de referencia, el alumno o la alumna precise acompañamiento durante los desplazamientos en autobús, tren, tranvía o metro, el coste del billete del acompañante podrá incluirse en la solicitud. Se computarán dos viajes del acompañante por día y siempre que se realicen efectivamente excepto en aquellos casos en los que el alumnado tenga que realizar cuatro trayectos diarios por no poder asistir al comedor.

6. artikulua.– Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta baldintzak aldatzea.

Artículo 6.– Compatibilidad y alteración de las condiciones de la subvención

1.– Deialdi honen babesean ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk xede bererako ematen dituen beste edozein laguntzarekin, Hezkuntza Sail honek emandakoekin izan ezik. Hala ere, xede bererako emandako edo lortutako beste dirulaguntza edo baliabide batzuekiko bateragarritasunak ez du inola ere ekarriko deialdi honen babesean finantzatutako garraioaren kostu osoa gainfinantzatzea. Metaketa horren ondorioz gainfinantzaketarik gertatuz gero, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak, onuradunari entzun ondoren, oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murrizteko ebazpena emango du, eta soberakina jasoz gero, onuraduna behartuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko diruzaintza orokorrera itzultzera.

1.– Las subvenciones que se concedan al amparo de esta convocatoria son compatibles con la obtención de cualquiera otra que teniendo el mismo fin pudiera ser otorgada por cualquier institución pública o privada, excepto las otorgadas por este mismo Departamento de Educación. Ahora bien, en ningún caso la concurrencia con otras ayudas subvenciones o recursos concedidas u obtenidos para el mismo fin podrá dar lugar a la sobrefinanciación del coste total del trasporte financiado al amparo de la presente convocatoria. En el supuesto de que de dicha acumulación pudiera derivarse sobrefinanciación la Directora de Diversidad e Inclusión Educativa, previa audiencia del beneficiario, dictará resolución de minoración del importe de la subvención concedida con arreglo a las presentes bases, quedando obligado el beneficiario, en caso de haberlo percibido, a reintegrar el exceso, a la tesorería general de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Ebazpena aldatzea erabaki daiteke baldin eta laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, bestelako laguntzak edo dirulaguntzak pilatuta eskuratzen badira eta helburu bera duten bestelako diru-sarrera edo baliabideak jasotzen badira. Justifikatutako gastuaren zenbatekoa dirulaguntza emateko onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztuko da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 49.12 artikuluari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).

2.– La modificación de la resolución podrá acordarse por alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, por la obtención concurrente de otras ayudas o subvenciones y por la percepción de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad. Si la justificación del gasto es por un importe menor al presupuesto aprobado para la concesión de la subvención, se procederá a la minoración de la cuantía de la subvención concedida, de conformidad con el artículo 49.12 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre).

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes.

1.– Ikasleak berak izenpetuko ditu eskabideak, adinez nagusia bada eta jarduteko gaitasun osoa badu, edo, bestela, haren legezko ordezkariak.

1.– Las solicitudes estarán suscritas por el propio alumno o alumna, en caso de ser mayor de edad y contar con plena capacidad de obrar, o en caso contrario por su representante legal.

2.– Eskabideak aurkezteko ohiko epea hilabetekoa da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– El plazo ordinario de presentación de solicitudes es de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente orden en el BOPV.

3.– Eskabideak modu hauetako batean aurkeztuko dira:

3.– Las solicitudes se presentarán de una de las siguientes formas:

a) Modu telematikoan, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0173110 web-orrian sartuz, eta horretarako gaitutako aplikazio informatikoa erabiliz; horretarako, aurretik, ziurtagiri digital baliagarri baten bidez identifikatu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bideak eta sinadura elektronikoa eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

a) De forma telemática accediendo a la dirección web https://www.euskadi.eus/servicios/0173110 y utilizando el aplicativo informático habilitado al efecto, para lo cual será preciso identificarse previamente con un certificado digital válido. Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

Eskabidea bete ondoren, eskatutako dokumentuak eskaneatuta erantsiko dira, eta elektronikoki sinatuko da.

Una vez cumplimentada la solicitud se adjuntarán escaneados los documentos requeridos y se firmará electrónicamente.

Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, bide elektronikoz egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta»ren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y justificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Halaber, eskaera ordezkari baten bitartez izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

b) Aurrez aurre, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxera bertaratuta eskatutako dokumentazioarekin. Kasu horretan, ikastetxea arduratuko da eskatutako datuak eta dokumentuak aplikazio informatikoan sartzeaz. Eskabidea bete ondoren, inprimatu, sinatu eta aplikazioan gehituko da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere egin daiteke. Eskabideak Zuzenean Zerbitzuan aurkezteko, hitzordua eskatu beharko da https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean, edo bestela, hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez (945 01 90 00).

b) De manera presencial acudiendo con la documentación requerida al centro docente donde la alumna o alumno cursa sus estudios. En este caso, el centro educativo será el encargado de introducir en la aplicación informática los datos y los documentos solicitados. Una vez cumplimentada la solicitud se imprimirá, firmará y añadirá a la aplicación. También podría hacerse en cualquiera de las dependencias indicadas en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. La presentación de solicitudes en el Servicio Zuzenean será exclusivamente con cita previa accediendo a la dirección https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean, o a través del teléfono exclusivo para solicitar o anular su cita previa 945 01 90 00.

4.– Eskabidea euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango da, eskatzaileak aukeratutakoaren arabera. Halaber, prozedura osoan, eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatzen den moduan.

4.– La solicitud podrá ser presentada en euskera o castellano, a elección de la persona solicitante. Asimismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por ella, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del euskera.

5.– Eskaera-inprimakian, eskatzaileak «telefono mugikorra» eta «helbide elektronikoa» atalak beteko ditu. Hori betez gero, ulertzen da eskatzaileak baimena ematen diola Hezkuntza Sailari agindu honen 12.4 artikuluan aurreikusitakoez gain beste abisu batzuk emateko.

5.– En el formulario la persona solicitante cumplimentará los apartados «teléfono móvil» y «correo electrónico». Con su cumplimentación, se entiende que la persona solicitante autoriza al Departamento de Educación a efectos de avisos adicionales a los contemplados en el artículo 12.4 de la presente orden.

6.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak, eta, era berean, eskabidea aurkeztuta baimena ematen zaio ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariari ikaslearen ordezkari gisa jardun dezan garraiorako banakako dirulaguntzak esleitzeko izapidetze-prozeduran.

6.– La presentación de la solicitud supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria y la autorización al director o directora del centro docente donde se halla matriculado el alumno o la alumna para actuar en su representación en el procedimiento de tramitación de las asignaciones individualizadas de transporte.

7.– Eskaerarekin batera, eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, honako hauek egiaztatzeko:

7.– La solicitud incluye una declaración responsable del solicitante para la acreditación de los siguientes extremos:

a) Deialdiaren xede diren laguntzak jasotzeko eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituela (agindu honen 4.1 artikulua).

a) que cumple todos los requisitos exigidos para acceder a las ayudas objeto de la convocatoria (artículo 4.1 de la presente orden).

b) Ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan jasotako debekurik.

b) que no incurre en ninguna de las prohibiciones recogidas en los artículos 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el artículo 50.5 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

c) Xede bererako dirulaguntza, laguntzak, diru-sarrera edo bestelako baliabideren bat eskatu edo lortu duen, beste administrazioetatik edo erakunde publiko edo pribaturen batetik.

c) Si ha solicitado u obtenido subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

d) Egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrak.

d) Que se halla al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

8.– Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla egiaztatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

8.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que la Dirección de Diversidad e Inclusión Educativa compruebe en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

8. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 8.– Documentación a presentar junto con la solicitud.

1.– Desgaitasunaren indarreko ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak emana, desgaitasun-mota eta -maila, eta, hala badagokio, mugikortasun urri iraunkorrekoa den adierazten duena. Aldez aurretik ikastetxean aurkeztu ez bada, erantsi egin beharko da.

1.– El certificado de discapacidad en vigor, emitido por el organismo territorial competente, con indicación de tipo y grado de discapacidad, y, en su caso, si es de movilidad reducida permanente. Deberá adjuntarse siempre y cuando no se haya presentado en el centro educativo con anterioridad.

2.– Joan-etorria taxiz egiten bada, hiru aurrekontu, honako hauek adierazita: eskola-egunen kopurua, eguneko bidaia-kopurua, bidaiako kilometro-kopurua eta kilometroko prezioa, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzen dituen 2021eko azaroaren 24ko Aginduarekin bat etorriz. Hirurak aurkeztea ezinezkoa bada, ezinezkoa dela justifikatu beharko da. Justifikatzeko arrazoia izango da aurrekontuak idatziz eskatzeari erantzunik eman ez izana.

2.– En el caso de que el desplazamiento sea en taxi, tres presupuestos en los que se indicará el número de días lectivos, el número de viajes diarios, la cantidad de kilómetros por viaje y el precio por kilómetro acorde a la Orden de 24 de noviembre de 2021, por la que se aprueban las nuevas tarifas de los servicios de transporte público interurbano de viajeros en automóviles de turismo, dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Si no fuera posible presentar los tres será necesario justificar su imposibilidad. Se entenderá por causa justificable que no haya habido respuesta a la petición por escrito de presupuestos.

3.– Agindu honen eranskinak eskabidearen eta erantzukizunpeko adierazpenaren edukiak jasotzen ditu.

3.– El anexo de esta orden contempla los contenidos de la solicitud y los de la declaración responsable.

9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko ezohiko epea.

Artículo 9.– Plazo extraordinario de presentación de solicitudes

1.– Behin 7.2 artikuluan ezarritako ohiko epea amaituta, hilabeteko epea izango da laguntza-eskabideak aurkezteko, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, baldin eta ikasleak honako baldintza hauetakoren bat betetzen badu:

1.– Una vez vencido el plazo ordinario establecido en el artículo 7.2, un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente orden en el BOPV, solo podrán presentarse solicitudes de ayuda cuando concurran en el alumno o la alumna alguna de las siguientes circunstancias:

a) Ikastetxeko matrikulazioa eskabide-epea bukatu ondoren egin da.

a) La matriculación en el centro se ha realizado con posterioridad a la finalización del plazo de solicitud.

b) Eskaera egiteko epea amaitu ondoren sortutako inguruabarrak (bizileku-aldaketa, desgaitasuna aitortzea, hezkuntza-premia bereziak aitortzea...), baldin eta ohiko eskola-garraioa modu iraunkorrean erabiltzea eragozten badute.

b) Circunstancias sobrevenidas (cambio de domicilio, reconocimiento de la discapacidad, reconocimiento de las necesidades educativas especiales...) surgidas con posterioridad a la finalización del plazo de solicitud, que impiden de forma permanente la utilización del transporte escolar ordinario.

2.– Banakako garraio-esleipen horien onuradunek emandakoaren laguntza osagarri bat eskatu ahal izango dute ohiko epean, emandako zenbatekoaren eta zerbitzuaren azken kostuaren arteko aldeagatik, baldin eta gerora sortutako inguruabarrak gertatzen badira (bizilekua aldatzea...). Eskabide berri horri gerora sortutako inguruabarren egiaztagiria eta zerbitzu berriaren zenbatetsitako aurrekontua gehituko zaizkio.

2.– Las personas beneficiarias de estas asignaciones individualizadas de transporte en plazo ordinario podrán solicitar una ayuda complementaria a la otorgada inicialmente por la diferencia entre la cuantía concedida y el coste final del servicio, si se diesen circunstancias sobrevenidas (cambio de domicilio...). Acompañará a esa nueva solicitud la acreditación de las circunstancias sobrevenidas y los presupuestos estimados del nuevo servicio.

3.– Ezohiko eskabideak aurkezteko prozedura ohiko eskabideen berbera izango da, 7. artikuluan adierazitakoa, hain zuzen. Hala ere, ezohiko eskabideak aurkezteko epea gerora sortutako inguruabarra gertatu eta hurrengo egunetik hasiko da kontatzen. Egun hori Zuzenbidean onartutako edozein modutan egiaztatu beharko da. Ez da onartuko, inola ere, 2023ko apirilaren 30etik aurrerako eskabiderik.

3.– El procedimiento de presentación de solicitudes extraordinarias será el mismo que el de las ordinarias, esto es, el señalado en el artículo 7, salvo que el plazo de presentación de solicitudes extraordinarias empezará a contar a partir del día siguiente a la producción de la circunstancia sobrevenida, fecha que deberá acreditarse en cualquier forma admitida en Derecho. En ningún caso se admitirán solicitudes con posterioridad al 30 de abril de 2023.

10. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 10.– Subsanación de defectos en las solicitudes presentadas.

1.– Dirulaguntzaren eskabideak osorik beteta iristen ez badira, edo 8. artikuluan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legaren 21. artikuluan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bitartez.

1.– Si las solicitudes de subvención no llegaran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación relacionada en el artículo 8, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Zuzenketa telematikoki egin ahal izango da, eskatzaileak ziurtagiri elektronikoa badu. Halakorik ez badu, ikastetxera, Zuzenean Zerbitzura (hitzordua eskatu beharko da https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean, edo bestela, hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez, 945 01 90 00) edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako erregistrora joan beharko du, eskatutako dokumentazioa eta zuzenketa-inprimakia beteta aurkeztera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere egin daiteke.

2.– La subsanación podrá hacerse telemáticamente si la persona solicitante dispone de certificado electrónico. En caso de que no disponga de él, deberá acudir presencialmente al centro escolar, al Servicio Zuzenean exclusivamente con cita previa accediendo a la dirección https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean, o a través del teléfono exclusivo para solicitar o anular su cita previa 945 01 90 00, o al Registro de su Delegación Territorial de Educación a presentar la documentación requerida junto con el formulario de subsanación cumplimentado. También podría hacerse en cualquiera de las dependencias indicadas en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

11. artikulua.– Ebazpen-proposamena.

Artículo 11.– Propuesta de resolución.

1.– Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako lurralde-teknikariek aztertuko dituzte eskabideak, deialdi honetako 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, Berritzeguneak babes-zerbitzuetako HPBen aholkularitzei behar diren txostenak eskatu ahal izango dizkie, baita Saileko bestelako unitate teknikoei ere.

1.– El personal técnico territorial para la Diversidad e Inclusión Educativa estudiará las solicitudes para comprobar el cumplimiento de los requisitos establecidos en el artículo 4 de la presente convocatoria. Para ello podrá recabar los informes oportunos a las asesorías de NEE de los servicios de apoyo Berritzeguneak, así como a otras unidades técnicas del Departamento.

2.– Eskabideak aztertu ondoren, lurralde bakoitzak bere ebazpen-proposamena egingo du, zeinak Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako lurralde-arduradunaren oniritzia beharko baitu.

2.– Tras estudiar las solicitudes, cada territorio realizará su propuesta de resolución, que deberá contar con el visto bueno de su responsable territorial para la Diversidad e Inclusión Educativa

3.– Zerbitzu zentralek lurralde-proposamenak aztertuko dituzte, eta ebazpen-proposamena bidaliko diote Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariari. Proposamen horretan, batetik, ikastetxe bakoitzean dirulaguntza emango zaien ikasleen zerrenda egongo da, emandako laguntzaren guztizko zenbatekoa adierazita. Bestetik, dirulaguntza ukatu zaien ikasleen zerrenda egongo da, ikastetxeen arabera sailkatuak eta ukatzeko arrazoia adierazita.

3.– Los servicios centrales revisarán las propuestas territoriales y elevarán a la Directora para la Diversidad e Inclusión Educativa la propuesta de resolución. Dicha propuesta contendrá, por un lado, la relación de alumnos y alumnas a los que se les concede la subvención, señalando el importe total de la ayuda concedida. Por otro lado, incluirá la relación de alumnos y alumnas a los que se les deniega la subvención, con indicación del motivo de la denegación.

12. artikulua.– Prozedura ebaztea.

Artículo 12.– Resolución del procedimiento.

1.– Zerbitzu zentralek proposatuta ebatziko du deialdia Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak, sei hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– La Directora de Diversidad e Inclusión Educativa resolverá la convocatoria a propuesta de los servicios centrales, en un plazo de seis meses a partir del día siguiente al de la publicación de esta orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza edo dirulaguntza batzuen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-prozesuan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea. Horretarako, eskatzaileak informazioa emango du itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dagoen edo ez jakiteko, eta, hala bada, zeinetan adierazteko.

2.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones y ayudas a los beneficiarios de estas quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Para ello, la persona solicitante facilitará información acerca de si se encuentra o no incurso el algún procedimiento de reintegro o sancionador, y en caso afirmativo indique en cuál o cuáles.

3.– Deialdi honen ebazpena https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ web-orriaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, eskatzaile guztiei emandako zenbatekoak adierazita.

3.– La Resolución de la presente convocatoria se publicará, a efectos de notificación, en el tablón electrónico de anuncios de la página web https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/, con indicación de las cuantías concedidas al conjunto de solicitantes.

4.– Aurrekoa eragotzi gabe, ikasle eskatzaileak matrikulatuta dauden ikastetxeetako zuzendariei bidalitako komunikazioaren bidez, laguntzen ebazpenaren berri emango da eta eskatzaile bakoitzari emandako zenbatekoa zehaztuko da, edo, hala badagokio, zergatik ukatu zaion adieraziko da.

4.– Sin perjuicio de lo anterior, mediante comunicación a los directores y directoras de los centros escolares en el que se encuentre escolarizado el alumnado solicitante se informará de la Resolución de las ayudas y se detallará la cuantía concedida a cada solicitante, o, en su caso, el motivo de denegación.

5.– Organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango dizkie SMS edo posta elektronikoko mezuen bidez, eskaera-inprimakian jasotako telefono mugikorretara eta posta elektronikoko kontuetara.

5.– El órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud.

6.– Lehenengo apartatuan aurreikusitako epe horretan jakinarazpenik eman ezean, eskabideak ezetsi direla ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

6.– Si transcurrido el plazo previsto en el apartado 1 no se produce la citada notificación, las solicitudes podrán entenderse desestimadas, a los efectos previstos en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– Ebazpenak ez du agortuko administrazio-bidea; eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Telematikoki edo aurrez aurre egin ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan.

7.– Contra dicha resolución, que no agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de alzada ante la Viceconsejera de Educación en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la misma. Podrá hacerse de forma telemática o presencial, acudiendo a cualquiera de las dependencias indicadas en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

13. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 13.– Pago de la ayuda económica.

Ordainketa bi zatitan egingo da, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxearen bitartez, honako aurreikuspen hauen arabera:

El abono se hará efectivo de forma fraccionada en dos pagos a través del centro en el que el alumno o alumna curse estudios, según las siguientes previsiones:

a) Lehenengo ordainketa, zenbateko osoaren % 70, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean egingo da, tartean berariaz uko egin ez bazaio.

a) Primer pago, por el 70% del importe total, en el plazo de un mes desde la notificación de la resolución de la convocatoria, si no ha mediado renuncia expresa.

b) Bigarren ordainketa, gainerakoa, ikasturtea amaitutakoan egingo da, 14. artikuluan laguntzaren justifikazioari buruz ezarritakoaren arabera.

b) Segundo pago, por el importe restante, a la finalización del curso escolar y de acuerdo a lo establecido en el artículo 14 sobre justificación de la ayuda.

14. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de la persona beneficiaria.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluek jasotzen dituzten betebeharrak gorabehera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones recogidas con carácter general en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los beneficiarios y beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente orden deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, onartzen dela ulertuko da, salbu eta erakunde onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten badio ebazpena argitaratu eta hamar egun balioduneko epean.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, se entenderá que queda aceptada si en plazo de diez días hábiles desde la fecha de la publicación de la resolución de la convocatoria la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma.

b) Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

b) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

c) Hezkuntza Saileko Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko eskatutako betekizunei edo kostuei buruzko edozein gorabehera; batez ere, edozein erakunde publikok edo pribatuk xede bererako beste laguntzarik eman badie.

c) Comunicar a la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa del Departamento de Educación cualquier circunstancia que afecte a los requisitos exigidos o a los costes tenidos en cuenta para la concesión de la subvención, especialmente, la obtención de cualquier otra ayuda que, con la misma finalidad, pudiera serle otorgada por cualquier institución pública o privada.

d) Laguntzaren zenbatekoa justifikatzea. Ikasturtea amaitzean eta 2023ko ekainaren 24a baino lehen, ikasle onuradunek ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharko dizkiote laguntzaren zenbatekoa justifikatzen duten garraio-ordainagiriak (txartelak, taxi-kontratazioaren fakturak, erantzukizunpeko adierazpena ibilgailu partikularra bada, etab.). Ordainagiri horietan, ikaslea ikastetxera ez joateagatik joan-etorria egin ez den egunei dagokien murrizketa jaso beharko da. Garraioa ikastetxeak antolatzen badu, onuradunak ez ditu aurkeztu beharko arestian deskribatutako justifikazioak.

d) Justificar el importe de la ayuda. Al finalizar el curso escolar y con anterioridad al 24 de junio de 2023, el alumnado beneficiario deberá presentar ante el director o directora del centro educativo los recibos de transporte (billetes, facturas de la contratación de taxis, declaración responsable en caso de vehículo particular, etc.) que justifican el importe de la ayuda. Estos deberán contemplar la minoración correspondiente a los días en los que no se haya realizado el traslado por falta de asistencia del alumno o alumna al centro escolar. En el caso de que el centro sea el que organice el transporte, la persona beneficiaria no deberá presentar las justificaciones anteriormente descritas.

e) Soberakina ikastetxeari itzultzea, baldin eta gehiegizko finantzaketarik badago edo kobratutako dirua egindako garraio-gastuak baino handiagoa bada.

e) Devolver el excedente al centro educativo en caso de sobrefinanciación o de que el dinero cobrado supere los gastos de transporte efectuados.

f) Lurralde Ordezkaritzei, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz fiskalizazio-eginkizunak betetzean eskatzen duten informazioa ematea.

f) Facilitar a las Delegaciones Territoriales, a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

15. artikulua.– Ikastetxeen lankidetza-betebeharrak.

Artículo 15.– Obligaciones de colaboración de los centros educativos.

Ikastetxeek laguntzak izapidetzeko egin behar dituzten lanei dagokienez, betebehar horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 52. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren hirugarren tituluan aurreikusitakoaren arabera arautu eta gauzatuko dira. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, itunpeko ikastetxe pribatuak, agindu honen ondorioetarako, erakunde laguntzailetzat hartuko dira, eta ikastetxe publikoei dagozkien betebehar berberak izango dituzte.

En lo que se refiere a las tareas que han de realizar los centros en la tramitación de las ayudas, dichas obligaciones han regularse e instrumentarse conforme a lo previsto en el artículo 52 Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y Titulo Tercero del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre. De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 12.1 de la Ley General de Subvenciones los centros privados concertados tendrán, a los efectos de la presente orden, la consideración de entidades colaboradoras, correspondiéndoles las mismas obligaciones que a los centros docentes públicos.

a) Hala eskatzen duten familiei horretarako gaitutako aplikazio informatikoan eskabidea aurkezten laguntzea.

a) Ayudar a las familias que lo soliciten a presentar la solicitud en la aplicación informática habilitada para ello.

b) Aurkeztutako eskabideen datuak egiaztatzea, 10 egun balioduneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

b) Comprobar los datos de las solicitudes presentadas, en un plazo de 10 días hábiles contados desde el día siguiente al de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

c) Laguntzak eskatzen dituzten familiei Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariaren ebazpenaren edukiaren berri ematea.

c) Informar a las familias solicitantes de las ayudas del contenido de la Resolución de la Directora para la Diversidad e Inclusión Educativa.

d) Jasotako funtsak onuradunei ematea, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

d) Entregar a las personas beneficiarias los fondos recibidos de acuerdo con los criterios establecidos en esta orden.

e) Ikasle bakoitzaren justifikazio-dokumentazioa eskaneatzea eta aplikaziora gehitzea.

e) Escanear la documentación justificativa de cada alumno o alumna y agregarla a la aplicación.

f) Justifikatzeko agiri horiek (txartelak, taxien kontratazioaren fakturak, ibilgailu partikularren kasuan erantzukizunpeko adierazpena, etab.) ikastetxean artxibatzea, geroago egiaztatu ahal izateko.

f) Archivar la documentación justificativa (billetes, facturas de la contratación de taxis, declaración responsable en caso de vehículo particular, etc.) en el centro educativo para posibles comprobaciones.

g) Ikastetxeetako zuzendariek ziurtatu egin beharko dute ikasleak ikastetxera joan direla, eta hori izango da onuradunek egindako gastua egiaztatzeko erabiliko den arrazoia.

g) Los directores y directoras de los centros deberán certificar la asistencia de los alumnos al centro educativo, motivo que servirá como acreditación del gasto efectuado por los beneficiarios.

h) Emandako dirulaguntza murriztuko zaien ikasleen zerrenda aplikazioan gehitzea, onuradunari laguntza osorik edo zati batean itzultzeko eskatzeko prozedura hasteko. 2023ko uztailaren 1a baino lehen egingo dute, eta kontuan hartuko dituzte aurkeztutako egiaztagiriak eta ikasleen hutsegiteak, edo, hala badagokio, ikastetxean baja hartu zuen eguna.

h) Añadir a la aplicación la relación de alumnos y alumnas a las que se les deba aplicar una minoración sobre la subvención concedida, a los efectos de iniciar el procedimiento para solicitar a la persona beneficiaria la devolución total o parcial de la ayuda. Lo harán antes del 1 de julio de 2023 y teniendo en cuenta la documentación justificativa aportada y las faltas de asistencia del alumno o alumna o, en su caso, la fecha en que causó baja en el centro.

i) Hala badagokio, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiari itzultzea bertaratzen ez diren, ikastetxean baja hartu duten edo Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako itzulketa-kausaren bat duten ikasle onuradunei emandako esleipenen zenbatekoa.

i) Reintegrar a la Tesorería General del Gobierno Vasco, previa aportación, en su caso, por el beneficiario, el importe de las asignaciones concedidas al alumnado beneficiario que no asista, se haya dado de baja en el centro o concurra en él cualquiera de las causas de reintegro establecidas en el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones.

j) Dirulaguntza ematen duen erakundeak funts horien kudeaketari buruz egin ditzakeen egiaztapen-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagozkienak ere.

j) Someterse a las actuaciones de comprobación que respecto de la gestión de dichos fondos pueda efectuar la entidad concedente y a las que corresponden a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 16.– Incumplimientos.

Dirulaguntzen onuradunek, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezartzen den zehapen-araubideari eutsi beharko diote, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, eman eta jasotako zenbatekoa itzuli beharko dute, baita dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa ere, honako kasu hauetan:

Las personas beneficiarias de las ayudas se encontrarán, en todo caso, sujetas al régimen de infracciones establecidas por razón de la disponibilidad de ayudas públicas con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi y, en aplicación del artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, vendrán obligadas a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además del interés de demora aplicable en materia de subvenciones, en los siguientes supuestos:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluaren 1. apartatuan jasotako itzulketa-kausaren bat dagoenean.

a) Incurrir en alguna de las causas de reintegro contempladas en el apartado 1 del artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

b) Dirulaguntza ez denean erabiltzen hura eskatu eta eman zenean adierazita zegoen xede espezifikorako.

b) No utilizar la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió.

c) Dirulaguntza eragin zuen jarduera gauzatzen ez denean.

c) No realizar la actuación que dio origen a la subvención.

d) Dirulaguntza eman zen xede espezifikoetarako erabili dela justifikatzen ez denean.

d) No justificar la aplicación de la subvención a los fines determinados para los que se concedió.

e) Oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), agindu honetan edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean.

e) En general, incumplir las obligaciones establecidas en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre (BOPV de 19 de enero de 1998), en esta orden o en la resolución de concesión.

17. artikulua.– Itzulketa.

Artículo 17.– Reintegro.

1.– Dirulaguntza itzuli egingo da laguntza eman zen xede espezifikorako erabiltzen ez bada, laguntza lortzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan jasotako gainerako kasuetan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).

1.– El reintegro procederá en los casos en que la ayuda no se utilice para el destino específico para el que se concedió, se compruebe el incumplimiento de las condiciones requeridas para su obtención y, en los demás casos contemplados en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre).

2.– Dirulaguntza itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan horretarako ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Hori gorabehera, dagozkion gainerako ekintzak gauzatu ahal izango dira. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

2.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en los artículos 4 y 5 del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el Régimen General de Garantías y Reintegros de las Subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

18. artikulua.– Dirulaguntza kontrolatzea.

Artículo 18.– Control de la subvención.

Organo kudeatzaileak auditoretza bat egiteko eskubidea izango du. Horretarako, onuradunei eta ikastetxeei egokitzat jotzen dituzten dokumentuak aurkezteko eskatu ahal izango die.

El órgano gestor se reserva el derecho a realizar una auditoría. Con este fin, podrá requerir a las personas beneficiarias y a los centros educativos la presentación de cuantos documentos considere oportunos.

19. artikulua.– Datuak babestea.

Artículo 19.– Protección de datos.

Zure datu pertsonalak tratatu eta izen honetako tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira: Aniztasunaren eta Hezkuntza Inklusioaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Sus datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: ayudas y subvenciones en materia de diversidad e inclusión educativa.

• Arduraduna: Hezkuntza Sailaren Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza.

• Responsable: Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa, Departamento de Educación.

• Xedea: Aniztasunaren eta Hezkuntza Inklusioaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

• Finalidad: ayudas y subvenciones en materia de diversidad e inclusión educativa

• Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

• Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

• Hartzaileak: Ekonomia eta Ogasun Saila.

• Destinatarios: Departamento de Economía y Hacienda.

• Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

• Derechos: Usted tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

• Informazio gehigarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

• Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web:

Araudia:

Normativa:

• Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

• Reglamento General de Protección de Datos (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

• Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 7a.

En Vitoria-Gasteiz, a 7 de septiembre 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común