Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

168. zk., 2022ko irailaren 1a, osteguna

N.º 168, jueves 1 de septiembre de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
3803
3803

80/2022 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena.

DECRETO 80/2022, de 28 de junio, de regulación de las condiciones mínimas de habitabilidad y normas de diseño de las viviendas y alojamientos dotacionales en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Etxebizitza izateko eskubidea nahitaezkoa da gizakiarentzat, funtsezko beste eskubide batzuk baldintzatzen baititu; adibidez, enplegua izatekoa, botoa ematekoa, prestazio eta zerbitzu publikoak jasotzekoa, seme-alabak eskolaratzekoa, kulturaz eta ingurumen egokiaz gozatzekoa, bizipenak senideekin eta lagunekin partekatzekoa eta beste hainbat ere, itzal handieneko doktrinak eta justizia-auzitegiek behin eta berriz nabarmendu dutenez. Etxebizitza izateko eskubideak eta eskubide hori benetan gauzatzeak bizitza duin bat eramatea errazten eta ahalbidetzen diote gizakiari.

El derecho a disfrutar de una vivienda constituye una necesidad vital para el ser humano por cuanto condiciona el disfrute de otros derechos esenciales como tener un empleo, ejercer el derecho de sufragio, acceder a las prestaciones y a los servicios públicos, escolarizar a los hijos, gozar de la cultura y de un medio ambiente adecuado, compartir las vivencias con familiares y amigos y un sinfín más, reiteradamente puesto de relevancia tanto por la doctrina más autorizada como por los propios tribunales de justicia. El derecho a disfrutar de una vivienda y su realización efectiva facilitan y permiten al ser humano llevar una vida digna.

1948an, etxebizitza lehenengo aldiz aipatu zen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean; zehazki, 25.1 artikuluak aitortzen du pertsona orok eskubidea duela berari eta bere familiari osasuna eta ongizatea bermatzen dizkien bizi-maila egokia izateko, batez ere beharrezko dituzten elikadura, jantziak, etxebizitza, laguntza medikoa eta gizarte-zerbitzuak ziurtatzen dizkiena.

En 1948, la vivienda es mencionada por primera vez en la Declaración Universal de los Derechos Humanos, cuando en su artículo 25.1 se contempla que toda persona tiene derecho a un nivel de vida adecuado que le asegure, así como a su familia, la salud y el bienestar, y en especial la alimentación, el vestido, la vivienda, la asistencia médica y los servicios sociales necesarios.

EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunak eskubide pertsonal, zibil, politiko, ekonomiko eta sozial batzuk aitortzen dizkie EBko herritarrei eta egoiliarrei, eta Europako Erkidegoko zuzenbidean ezartzen ditu. Gutunak ez du etxebizitzarako eskubide zehatzik aipatzen, baina badago etxebizitzaren arloko laguntzarako eskubide garrantzitsu bat; zehatz-mehatz, 34.3 artikuluak adierazten du ezen, gizarte-bazterketari eta pobreziari aurre egiteko helburuarekin, gizarte-laguntza eta etxebizitzarako laguntza izateko eskubidea aitortzen eta errespetatzen duela Europar Batasunak, baliabide nahikorik ez duten guztiei bizitza duina bermatzeko, Europako Erkidegoko zuzenbideak eta estatuetako araudi eta jardunbideek ezarritako modalitateen arabera. Gutun hori Lisboako Tratatuan sartzean, lege-maila bereganatu zuen Europar Batasun osoan «gizarte-laguntza eta etxebizitzarako laguntza izateko eskubideak».

La Carta de los Derechos Fundamentales de la UE reconoce una serie de derechos personales, civiles, políticos, económicos y sociales de los ciudadanos y residentes de la UE, consagrándolos en el derecho comunitario. La Carta no contempla un derecho concreto a la vivienda, si bien existe un derecho importante a la ayuda en materia de vivienda, en concreto, el artículo 34.3 establece que con el fin de combatir la exclusión social y la pobreza, la Unión reconoce y respeta el derecho a una ayuda social y a una ayuda de vivienda para garantizar una existencia digna a todos aquellos que no dispongan de recursos suficientes, según las modalidades establecidas por el Derecho comunitario y las legislaciones y prácticas nacionales. La incorporación de esta Carta en el Tratado de Lisboa otorga rango de ley al «derecho a una ayuda social y a una ayuda de vivienda» en toda la Europa comunitaria.

Espainiako Konstituzioak, 47. artikuluan, xedatzen du espainiar guztiek etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea dutela eta botere publikoek beharrezkoak diren inguruabarrak bultzatu eta bidezko arauak ezarriko dituztela eskubide hori eragingarria izan dadin, lurzoruaren erabilera interes orokorraren arabera arautuz, espekulazioa desagerrarazteko. Gaineratzen du, erakunde publikoen hirigintza-ekintzak gainbalioak sortzen baditu, komunitateak horietan parte hartuko duela.

La Constitución Española contempla en su artículo 47 que todos los españoles tienen derecho a disfrutar de una vivienda digna y adecuada y que los poderes públicos promoverán las condiciones necesarias y establecerán las normas pertinentes para hacer efectivo este derecho, regulando la utilización del suelo de acuerdo con el interés general para impedir la especulación. Añade que la comunidad participará en las plusvalías que genere la acción urbanística de los entes públicos.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10.31 artikuluak autonomia-erkidegoari etxebizitza-arloan esleitzen dion eskumena egikaritzeko, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea onetsi zuen, zeinaren helburua baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea arautzea.

En el ejercicio de la competencia exclusiva que el artículo 10.31 del Estatuto de Autonomía del País Vasco atribuye a la Comunidad Autónoma en materia de vivienda, el Parlamento Vasco aprobó la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, que tiene por objeto la regulación del derecho al disfrute de una vivienda digna y adecuada en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Aipatutako arauak xedatzen du botere publikoek aipatutako eskubidea eraginkor egiteko neurri egokiak sustatuko dituztela, besteak beste, etxebizitzak eraikuntzaren antolamenduari buruzko legerian eta aplikatu beharreko araudi teknikoan xedatutako baldintza objektiboak bete ditzan, funtzionaltasunari, bizigarritasunari, segurtasunari eta osasungarritasunari dagokienez.

La citada norma prevé que los poderes públicos promoverán las medidas oportunas para hacer efectivo el mencionado derecho, para que la vivienda reúna, entre otras cuestiones, las condiciones objetivas previstas al efecto en la legislación de ordenación de la edificación y normativa técnica aplicable, en lo que se refiere tanto a su funcionalidad como a su habitabilidad y a su seguridad y salubridad.

Halaber, ekainaren 18ko 3/2015 Legeak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela gutxieneko bizigarritasun-baldintzak arautzea, eta administrazio publikoek onartzen dituzten plangintza-tresna guztiek nahitaez bete behar dituztela baldintza horiek.

Asimismo, la Ley 3/2015, de 18 de junio, determina que es competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la regulación de las condiciones mínimas de habitabilidad que serán de cumplimiento obligatorio para los instrumentos de planeamiento que aprueben otras administraciones públicas.

Arauak dioenez, infraetxetzat jotzen da etxebizitzatarako izan arren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen eraikin edo eraikin-zati oro, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, xedatzen du udalak bizigarritasun-ezaren adierazpen bat eman beharko duela baldintza horiek betetzen ez direnean.

La norma señala que se considera infravivienda toda edificación o parte de ella, destinada a vivienda, que no cumpla con las mínimas condiciones de habitabilidad en los términos establecidos en la normativa de aplicación y, a tales efectos, prevé que el ayuntamiento procederá a formular una declaración de inhabitabilidad cuando dichas condiciones no se cumplan.

Kontu horri lotuta, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legeari heldu behar zaio; hain zuzen ere, eraikinen eta haien instalazioen proiektuan, eraikuntzan, mantentzean, kontserbazioan eta erabileran zein lehendik ere badauden eraikinetan egiten diren esku-hartzeetan bete behar diren eraikingintzaren oinarrizko betekizunak zehazten ditu. Betekizun horiek funtzionaltasunari (espazioen dimentsioei, instalazioen zuzkidurari, irisgarritasunari), segurtasunari (egiturazko segurtasunari, sute-kasuetako segurtasunari, erabilera-segurtasunari) eta bizigarritasunari (higieneari, osasunari, ingurumenaren babesari, zarataren kontrako babesari, energia-aurrezkiari eta isolamendu termikoari) buruzkoak dira.

En relación con esta cuestión, debe acudirse a la Ley 38/1999, de 5 de noviembre, de Ordenación de la Edificación, en cuanto que determina los requisitos básicos de la edificación que deben satisfacerse en el proyecto, la construcción, el mantenimiento, la conservación y el uso de los edificios y sus instalaciones, así como en las intervenciones que se realicen en los edificios existentes. Dichos requisitos se refieren a la funcionalidad (dimensiones de los espacios, dotación de las instalaciones, accesibilidad), a la seguridad (seguridad estructural, seguridad en caso de incendio, seguridad de utilización), y a la habitabilidad (higiene, salud y protección del medio ambiente, protección contra el ruido, ahorro de energía y aislamiento térmico).

2006ko martxoaren 28an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Eraikingintzaren Kode Teknikoak eta haren ondorengo aldaketek eratzen dute eraikin eraiki berrien eta haien instalazioen zein lehendik ere badauden eraikinetan egiten diren esku-hartzeen oinarrizko kalitate-eskakizunak ezartzen dituen arau-esparrua; horrela, aurreko oinarrizko betekizunak betetzea ahalbidetzen du. Zehazki, egiturazko segurtasunari, sute-kasuetako segurtasunari, erabilera-segurtasunari, irisgarritasunari, energia-aurrezkiari, zarataren kontrako babesari eta osasungarritasunari buruzko betekizunak zehazten ditu.

El Código Técnico de la Edificación, publicado en el Boletín Oficial del Estado el 28 de marzo de 2006, y sus posteriores modificaciones configuran el marco normativo que establece las exigencias básicas de calidad de los edificios de nueva construcción y de sus instalaciones, así como de las intervenciones que se realicen en los edificios existentes, de tal forma que permite el cumplimiento de los anteriores requisitos básicos. En concreto, determina los requisitos de seguridad estructural, seguridad en caso de incendio, seguridad de utilización y accesibilidad, ahorro de energía, protección contra el ruido y salubridad.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago gutxieneko bizigarritasun-baldintzak soilik arautzen dituen autonomia-eremuko araurik. Hala ere, etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko baldintza batzuk jaso dira modu sektorialean, adibidez, xedapen hauetan: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa; 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena; 317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa; Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria; eta 2009ko otsailaren 12ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituena.

Por su parte, no existe en la Comunidad Autónoma del País Vasco una norma de ámbito autonómico que regule de forma exclusiva las condiciones mínimas de habitabilidad, aunque sí se han ido recogiendo algunas condiciones mínimas de las viviendas y de los alojamientos dotacionales de forma sectorial, como por ejemplo en la Ley 20/1997, de 4 de diciembre, para la Promoción de la Accesibilidad, el Decreto 68/2000, de 11 de abril, por el que se aprueban las normas técnicas sobre condiciones de accesibilidad de los entornos urbanos, espacios públicos, edificaciones y sistemas de información y comunicación, el Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, la Disposición Adicional Tercera del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo y la Orden de 12 de febrero de 2009, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, por la que se aprueban las Ordenanzas de Diseño de Viviendas de Protección Oficial.

Azkenik, udal-eremuan, udal bakoitzaren eraikingintzari buruzko udal-ordenantzetan onetsi dira gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.

Finalmente, en el ámbito municipal se han aprobado condiciones mínimas de habitabilidad en las Ordenanzas Municipales de Edificación de cada ayuntamiento.

Aurrekoaren ondorioz, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osorako etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bateratzea, eta, aldi berean, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean xedatutako arau-garapena egiteko agindua betetzea.

Como consecuencia de lo anterior, resulta necesario unificar las condiciones mínimas de habitabilidad de las viviendas y de los alojamientos dotacionales para el conjunto del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, al mismo tiempo que se procede a atender el mandato de desarrollo reglamentario previsto en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

Bizigarritasuna, etxebizitza okupatzen dutenek bertan bizi-proiektu bat garatu ahal izateko baldintza denez, oinarrizko zenbait betekizuni lotuta dago (azalerari eta garaierari, konfort termikoari, hornidurari, osasungarritasunari, argiztapen naturalari, irisgarritasunari, erabilerari eta mantentzeari dagokienez), etxebizitza bizitzaren etapa guztietara nahiz premia berrietara eta bizimodu modernoetara egokitzeko malgutasuna edo moldakortasuna ahaztu gabe.

La habitabilidad, en cuanto que se configura como una condición de un espacio que permite desarrollar a las personas que lo ocupan un proyecto de vida, se encuentra vinculada a unos requisitos básicos de superficie y altura, confort térmico, equipamiento, salubridad, iluminación natural, accesibilidad, uso y mantenimiento, sin olvidar la flexibilidad o versatilidad para adaptar la vivienda a las distintas etapas de la vida, así como a las nuevas necesidades y formas de vida modernas.

Beraz, araudi berri honen bidez, ahalbidetzen da denboraren poderioz bizikidetza-unitate ba-koitzaren inguruabarretara egokitzen diren espazio moldakorragoak eta malguagoak sortzea, etxebizitzaren banaketak aukera eman dezan etxebizitza modu desberdinetan konpartimentutan banatzeko.

Por lo tanto, con esta nueva normativa se posibilita la creación de espacios más versátiles, y flexibles que se adaptan a las circunstancias de cada unidad convivencial en el paso del tiempo, de forma que la distribución de la vivienda permita la diferente compartimentación de la misma.

Gainera, ezinbestekoa da, bizi garen gizartean, bizigarritasunak irisgarritasun unibertsalarekin eta genero-ikuspegiarekin zerikusia duten kontuak ere aintzat hartzea.

Además, resulta indispensable en la sociedad en la que vivimos que la habitabilidad contemple también cuestiones relacionadas con la accesibilidad universal y la perspectiva de género.

Irisgarritasun unibertsalari dagokionez, adierazi beharra dago autonomia-erkidegoaren eremuan indarrean dagoela 20/1997 Legea (abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa). Lege horren helburua da hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek era autonomoan erabil eta balia ditzaten, bereziki, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi baterakoa edo iraunkorra) dituzten pertsonek. Gaur egun arlo horretan indarrean dagoen araudian, etxebizitzatarako eraikinek errespetatu behar dituzten irisgarritasun-baldintzak jasotzen dira, baita mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat egokitutako etxebizitzen erreserba ere.

En relación con la accesibilidad universal debe indicarse que en el ámbito de la Comunidad Autónoma se encuentra vigente la Ley 20/1997, de 4 de diciembre, para la Promoción de la Accesibilidad, que tiene por objeto garantizar la accesibilidad del entorno urbano, de los espacios públicos, de los edificios, de los medios de transporte y de los sistemas de comunicación para su uso y disfrute de forma autónoma por todas las personas y en particular por aquellas con movilidad reducida, dificultades de comunicación o cualquier otra limitación psíquica o sensorial, de carácter temporal o permanente. En la normativa actualmente en vigor en esta materia se contemplan las condiciones de accesibilidad que deben respetar los edificios destinados a vivienda, así como la reserva de vivienda adaptadas para personas con movilidad reducida de carácter permanente.

Arauak, gaur egun indarrean dagoen araudian eraikinetarako jasotzen diren baldintzak bere egiteaz gain, etxebizitzen barruan bete behar diren irisgarritasun-irizpideak eta -baldintzak ezartzen ditu oro har, horiek legeak agintzen duen etxebizitza egokituen erreserba-zuzkidurakoak izan ez arren, gerora desgaitasunen bat sortzen denean pertsonek etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izaten jarraitu ahal izan dezaten.

Esta norma, además de hacer suyas las condiciones que para los edificios se contemplan en la normativa actualmente vigente, introduce con carácter general criterios y condiciones de accesibilidad que se deben cumplir en el interior de las viviendas, aunque estos no pertenezcan a la dotación de reserva de viviendas adaptadas obligatoria por ley, en orden a facilitar que las personas con discapacidad sobrevenida puedan seguir disfrutando de una vivienda digna, adecuada y accesible.

Halaber, arau honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza berrien diseinuan genero-ikuspegia modu eraginkorrean txertatzea lortu nahi da, etxebizitza horietan biziko diren pertsona guztiek berdintasun-baldintzetan bizi daitezen, etxebizitza horietako espazioei eta pertsonek garatzen dituzten jarduerei dagokienez.

Asimismo, se persigue mediante la aprobación de esta norma la incorporación efectiva de la perspectiva de género en el diseño de las nuevas viviendas en la Comunidad Autónoma del País Vasco, a fin de que todas las personas que vayan a habitar en las mismas lo hagan en condiciones de igualdad en relación con los espacios que las componen y las actividades que desarrollan.

Azkenik, inguruabar jakin batzuetan, ahalbidetzen da bizitegi-erabilerako eraikinak ezartzeko garatzen diren proiektu berriek edo arau hau indarrean jartzen denean egiten diren birgaitze-proiektuek funtsezko elementu bihurtzea bizigarritasuna, eraikuntzaren eta bizitegi-eraikingintzaren sektorean berrikuntza eta kalitate arkitektonikoa sustatzeko.

Por último, bajo determinadas circunstancias, se posibilita que los nuevos proyectos que se desarrollen para la implantación de edificios de uso residencial o aquellos de rehabilitación que se lleven a cabo, una vez entre en vigor esta norma, conviertan la habitabilidad en uno de los elementos clave que fomentará la innovación y la calidad arquitectónica en el sector de la construcción y de la edificación residencial.

Arau honek kokapen-baldintzak ezartzen ditu, sortzen den etxebizitza duina izan dadin, ingurunearekiko eta ingurumenarekiko harmonia eduki dezan eta neurriko baldintza ekonomikoetan erabiltzeko, mantentzeko eta gozatzeko bidea eman dezan.

Esta norma establece las condiciones de emplazamiento de forma que la vivienda resultante sea digna y en armonía con el entorno y el medio ambiente, permita su utilización, mantenimiento y disfrute en unas condiciones económicas proporcionadas.

Hortaz, arau hau beharrezkoa eta proportzionala da, ez baitago eskubideak gutxiago murrizten dituen neurririk edo hartzaileei betebehar gutxiago ezartzen dien neurririk, arau-esparru egonkorra, aurreikusteko modukoa, integratua, argia eta segurua bermatzeko, zeinak bere ezagutza eta ulermena erraztuko baititu, baita etxebizitzen titularrek, Administrazio Publikoek eta sektoreko enpresek erabakiak hartzea ere.

Por tanto, esta norma es necesaria y proporcional puesto que no existen otras medidas menos restrictivas de derechos o que impongan menos obligaciones a las personas destinatarias para garantizar un marco normativo estable, predecible, integrado, claro y de certidumbre, que facilite su conocimiento y comprensión y, en consecuencia, la toma de decisiones de las personas titulares de las viviendas, de las Administraciones Públicas y de las empresas del sector.

Dekretuak honako hauek ditu: azalpen-zatia, hamazortzi artikulu, xedapen gehigarri bat, lau xedapen iragankor, hiru xedapen indargabetzaile, sei azken xedapen eta lau eranskin.

El Decreto consta de una parte expositiva, dieciocho artículos, una disposición adicional, cuatro disposiciones transitorias, tres disposiciones derogatorias, seis disposiciones finales y cuatro anexos.

I. kapituluak, «xedapen orokorrak» izenburupean, ezartzen du dekretu honen xedea dela Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden etxebizitzek eta zuzkidura-bizitokiek bete behar dituzten gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak finkatzea.

El capítulo I establece, bajo la rúbrica de disposiciones generales, el objeto del presente Decreto que no es otro que fijar las condiciones mínimas de habitabilidad y las normas de diseño que deben cumplir las viviendas y alojamientos dotacionales ubicados en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Beste zehaztapen garrantzitsu batzuen artean, lehenengo kapitulu honek, seigarren artikuluan, gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, hirigintza-plangintza, udaleko eraikuntzako ordenantzak eta hirigintza-lizentziak koordinatzeko beharrezko diren xedapenak jasotzen ditu. Gainera, etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak errazte aldera, nagusiki bizitegi-erabilerarako diren eraikinetan, kanpoko espazio irekiak (balkoiak, logiak, terrazak eta esekilekuak, besteak beste) egongo dira, eta eraikigarritasunaren ondorioetarako ez dira zenbatuko horien lehen hamar metro karratu eraikiak etxebizitzako edo zuzkidura-bizitokiko. Halaber, definizioei buruzko eranskinean, «azalera erabilgarri konputagarria» eta «azalera eraiki konputagarria» kontzeptuak daude definituta, zeintzuen bitartez argitzen baitira eraikigarritasunaren ondorioetarako zenbaketan kontuan hartzen diren egoerak. Besteak beste, aurreikusten da babes publikoko etxebizitzetan kanpoko espazio irekien (balkoiak, terrazak, logiak edo esekilekuak) azalera erabilgarria ez dela zenbatuko babes publikoko etxebizitzaren kalifikazioa emateko.

Entre otras determinaciones relevantes, este primer capítulo en su artículo sexto, incorpora las disposiciones necesarias para la coordinación de las condiciones mínimas de habitabilidad, el planeamiento urbanístico, las ordenanzas edificatorias municipales y las licencias urbanísticas. Se establece, además, que en aras precisamente de favorecer las condiciones de habitabilidad de las viviendas, en las edificaciones de uso predominante residencial, se contemplen los espacios exteriores abiertos, como los balcones, logias, terrazas y tendederos entre otros, sin que los mismos contabilicen o computen a efectos de la edificabilidad hasta un máximo de diez metros cuadrados construidos por vivienda o alojamiento dotacional. Asimismo, en el anexo relativo a las definiciones vienen definidos los conceptos «superficie útil computable» y «superficie construida computable» que clarifica los diferentes supuestos que se tienen en cuenta a la hora de calcular el cómputo a efectos de edificabilidad, entre las que destaca la previsión de que en viviendas de protección pública la superficie útil de los espacios exteriores abiertos tales como balcones, terrazas, logias o tendederos no computará a los efectos de la calificación de vivienda de protección pública.

Era berean, arau honen xedea da zuzkidura-bizitokiek eta babes publikoko etxebizitzek beren kalifikazioari begira bete behar dituzten diseinu-arauak zehaztea.

Asimismo, es objeto de la norma determinar las normas de diseño que deben respetar los alojamientos dotacionales y las viviendas de protección pública, estas últimas a los efectos de su calificación.

«Zuzkidura-bizitoki» terminoa 39/2008 Dekretuan (martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa) agertzen da lehendabizikoz. Horrela, zuzkidura-bizitokiak diseinatzeko arauak jaso ziren dekretu horren hirugarren xedapen gehigarrian. Garai hartan, zuzkidura-bizitokiek bete beharreko baldintzatzat jo ziren diseinu-arau horiek, baina barne hartzen zituzten bai arau honetan gutxieneko bizigarritasun-baldintzatzat hartzen direnak, bai beste baldintza mota batzuk. Ildo horretatik, arau honek diseinu-arauen kontzeptua aldatzen du, eta, beraz, arau horietan jada ez dira biltzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, eta baldintza horiek diseinu-arauetatik bereizten ditu, zeinak, arau honen ondoreetarako, bizigarritasun-ezaren adierazpena jaso ezin duten baldintzatzailetzat hartuko baitira. Horren guztiaren xedea da errazago uler dadila zein baldintzatan eman daitekeen bizigarritasun-ezaren adierazpena bizigarritasun-baldintzak ez betetzeagatik.

El término alojamientos dotacionales fue introducido por primera vez en el Decreto 39/2008 de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo. Así en la Disposición Adicional Tercera de ese mismo Decreto se recogieron las normas de diseño de los alojamientos dotacionales. Por aquel entonces, se entendieron dichas normas de diseño como una serie de condiciones que los alojamientos dotacionales tenían que cumplir, pero que incluían tanto lo que esta norma entiende como condiciones mínimas de habitabilidad, como otros tipos de condiciones distintas. En ese sentido, la presente norma cambia el concepto de normas de diseño, de forma que estas ya no engloban las condiciones mínimas de habitabilidad y separa estas últimas de las normas de diseño, que a efectos de esta norma serán entendidas como aquellos condicionantes que no sean susceptibles de una declaración de inhabitabilidad. Todo ello en aras de facilitar la mayor compresión de los condicionantes que puedan ser susceptibles de una declaración de inhabitabilidad, por incumplimiento de las condiciones de habitabilidad.

Babes ofizialeko etxebizitzen diseinu-arauei dagokienez, Dekretuaren IV. eranskinak, definizioei buruzkoak, «babes publikoko kalifikazioa» terminoa txertatzen du. Administrazio-adierazpena da, egiaztatzen duena babes publikoko etxebizitza bat eraikitzeko proiektuak bete egiten dituela bai etxebizitza guztietarako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak (I. eranskina), bai diseinu-arauak (II. eranskina), bai etxebizitza babestuen arloan indarrean dagoen gainerako araudia.

En relación con las normas de diseño de las viviendas de protección oficial, el Anexo IV del Decreto, relativo a definiciones, inserta el término «calificación de protección pública», entendida esta como la declaración administrativa que verifica que el proyecto de edificación de una vivienda de protección pública, aparte de cumplir con las condiciones mínimas de habitabilidad comunes a todas las viviendas (Anexo I), cumple también con las normas de diseño (Anexo II) y demás normativa vigente en materia de vivienda protegida.

Definizio horrek Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoa errespetatzen du, eta harekin bat dator; izan ere, bertan adierazita zegoen babes ofizialeko etxebizitzek babes ofizialeko etxebizitzak diseinatzeko ordenantzetan ezarritako ezaugarri teknikoak izan behar zituztela.

Dicha definición respeta y va acorde con lo dispuesto anteriormente en el artículo 5 del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo, ya que señalaba que las viviendas de protección oficial tenían que reunir las características técnicas que para las mismas se establecieran en las Ordenanzas de diseño de viviendas de protección oficial.

Aurrekoarekin lotuta, II. kapituluak erregulatu egiten ditu etxebizitzek oro har (sustapen publiko nahiz pribatukoek, libreek nahiz babestuek) bete behar dituzten gutxieneko bizigarritasun-baldintzak; izan ere, honen bitartez, baldintza duinak bermatu nahi zaizkie autonomia-erkidego honetan dauden etxebizitzen erabiltzaileei, beren bizi-proiektua behar bezala garatu dezaten.

En relación con lo anterior, el capítulo II regula las condiciones mínimas de habitabilidad que deben cumplir las viviendas en general, con independencia de que se trate de viviendas de promoción pública o privada, libre o protegida, puesto que el denominador común es garantizar a las personas usuarias de las viviendas ubicadas en esta Comunidad Autónoma unas condiciones dignas para el correcto desarrollo de su proyecto de vida.

Halaber, arauak, etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzen artean, etxebizitzok hartzen dituzten eraikinetan ezarri behar diren neurriak edo baldintzak ezartzen ditu; izan ere, elementu hori ezin da haietatik banandu, ezin baita bizigarritzat jo egiturazko segurtasunari, osasungarritasunari eta irisgarritasunari dagokienez gutxieneko baldintza batzuk betetzen ez dituen etxebizitzarik.

La norma establece también como parte de las condiciones mínimas de habitabilidad de una vivienda, medidas o condiciones que deben adoptarse en los edificios que albergan esas viviendas, puesto que es un elemento que no se puede disociar de aquellas en cuanto que no puede considerarse habitable una vivienda ubicada en un edificio que no atiende a unas condiciones mínimas de seguridad estructural, salubridad y accesibilidad.

Arauak ezartzen duenez, dekretu honen I. eranskinean ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza guztiek –etxebizitza kolaboratiboek izan ezik– eta horietan egiten diren birgaitze-obrek.

La norma establece que todas las viviendas de la Comunidad Autónoma del País Vasco –salvo las viviendas colaborativas–, así como las obras de rehabilitación que sobre las mismas se hagan, deberán cumplir las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en el Anexo I del presente Decreto.

Hala ere, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-parkearen bereizgarri direla antzinatasuna eta horrekin lotutako arazoak (hala nola irisgarritasun edo energia-efizientziarik eza), eta horrek zaildu egiten duela etxebizitza horiek egungo araudiaren eskakizunetara egokitu ahal izatea, araubide iragankor bat ezartzen da dekretu hau indarrean jarri aurretik eraikitako etxebizitzetarako. Etxebizitza horiei aurretik emandako lizentziarekin bat etortzea eskatuko zaie, eta, lizentziarik izan ezean, etxebizitza eraiki zen urteko araudiaren arabera zehaztutako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte. Era berean, araubide iragankor bat ezartzen da zuzkidura-bizitokiei buruzko araudia aplikatzeko.

No obstante, consciente la norma de que el parque de viviendas de la Comunidad Autónoma del País Vasco se caracteriza por su antigüedad y los problemas asociados, como la falta de accesibilidad o de eficiencia energética, extremo que dificulta que las mismas puedan adecuarse a los requisitos de la normativa actual, se establece un régimen transitorio para las viviendas construidas con anterioridad a la entrada en vigor del Decreto, a las que se les exigirá que se ajusten a la licencia previamente concedida, y que, en caso de no disponer de licencia, se ajustarán a las condiciones mínimas de habitabilidad que se determinarán en función de la normativa del año de construcción de la vivienda. Asimismo, se establece un régimen transitorio para la aplicación de la normativa respecto de los alojamientos dotacionales.

Aurrekoarekin bat etorriz, arauak kasu hau ere aurreikusten du: zenbait etxebizitza eta zuzkidura-bizitokiri, dekretu honen ondoren eraikiak izan arren, aurreko araudia aplikatuko zaie. Dekretua indarrean jarri aurretik obra-lizentzia eskatu zuten etxebizitza eta bizitokiak dira, eta aurreko egoeratik arauketa berrira ahalik eta hobekien egokitzeko egiten da salbuespena.

En consonancia con lo anterior, la norma también prevé un supuesto referente a viviendas y alojamientos dotacionales, a los que, aun siendo construidos con posterioridad al Decreto, se les aplicará la normativa anterior. Es el supuesto de aquellas viviendas y alojamientos cuya licencia de obras fuera solicitada con anterioridad a la entrada en vigor del Decreto, todo ello en aras de facilitar la mejor transición de la situación anterior a la nueva regulación.

Aitzitik, arau honen iragankortasunak eragindako etxebizitzak eta bizitokiak birgaitzeko jarduketetarako, ezartzen da arau honen I. eranskineko gutxieneko bizigarritasun-baldintzak lortzera bideratuta egon beharko dutela. Horrela, arauaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza guztiak dekretu honetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzetara egokitzea; eta, aldi baterako, araubide alternatiboa aplikatzen zaie baldintza horiek bete ezin dituzten etxebizitzei. Baina arauak ez du helburu hori ahazten, eta birgaitze-obrak ere argigarriak dira zentzu horretan; izan ere, lehen aukera dekretu honetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzera bideratuta egongo da beti.

Por el contrario, para las actuaciones de rehabilitación de viviendas y alojamientos afectados por la transitoriedad de esta norma, se establece que las mismas deberán estar dirigidas a alcanzar las condiciones mínimas de habitabilidad del Anexo I de esta norma. Con ello la norma persigue que la totalidad de viviendas de la Comunidad del País Vasco se adapte a las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en este Decreto; y, transitoriamente, se aplica un régimen alternativo a aquellas viviendas que no pudieran cumplirlas. Pero, la norma no olvida dicho objetivo y las obras de rehabilitación son también clarificadoras en ese sentido, en cuanto que la primera opción de estas siempre estará encaminada a cumplir con las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en este Decreto.

Era berean, egungo etxebizitza-parkearen egoera zein den jakinda, lehen aipatu bezala, eta eraikuntzaren sektorean jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko egiten ari diren ahaleginak kontuan hartuta, arauak tresna bat gaitzen du, kasu jakin batzuetan bizigarritasunari dagokionez ezartzen dituen betekizunetako bat salbuestea erabaki ahal izateko.

Al mismo tiempo, conociendo la situación del parque actual de viviendas antes señalado y los esfuerzos que se vienen realizando en relación con el fomento de la sostenibilidad y la innovación en el sector de la construcción, la norma habilita un instrumento para que en determinados casos pueda acordarse la exención de alguno de los requisitos que en relación con la habitabilidad se establecen en la misma.

III. kapituluak bizigarritasun-ezaren adierazpena arautzen du; tresna horren arabera, udalak esku hartzeko aukera izango du etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki batek aplikatu behar zaizkion gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen kasuetan, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak horretarako izendatutako erakunde eskuduna da eta.

El capítulo III regula la declaración de inhabitabilidad como el instrumento del que dispone el ayuntamiento, entidad competente señalada a tal efecto por la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, para poder intervenir en los casos en los que una vivienda o un alojamiento dotacional no cumpla las condiciones mínimas de habitabilidad que le resulten de aplicación.

Ildo horretatik, dekretu honetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzez gain, arauak ahalmena ematen die udalei, udal-ordenantzen bidez, Dekretuan ezarritakoak baino bizi-garritasun-baldintza zorrotzagoak ezartzeko, babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzei eta horien zein zuzkidura-bizitokien diseinu-arauei dagokienez izan ezik.

En ese sentido, aparte de las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en este Decreto, la norma faculta a los ayuntamientos para que, a través de ordenanzas municipales, establezcan las condiciones de habitabilidad más exigentes que las establecidas en el Decreto, salvo en lo que se refiere a las condiciones mínimas de habitabilidad de las viviendas de protección oficial y las normas de diseño de estas y de los alojamientos dotacionales.

Hala ere, bizigarritasun-ezaren balizko adierazpen bati begira, arauak bereizketa egiten du dekretu hau ez betetzeari eta udal-ordenantzetan xedatutakoa ez betetzeari dagokienez. Hala, dekretu honetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez direnean, Udalak bizigarritasun-ezaren adierazpena egingo du, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 60.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Udalek erregelamendu bidez zehazten dituzten bizigarritasun-arauak urratzen badira, berriz, udalek etxebizitzen edo zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-ezaren adierazpena egin ahal izango dute.

No obstante, de cara a una hipotética declaración de inhabitabilidad, la norma hace una diferenciación en cuanto al incumplimiento de este Decreto y el incumplimiento de lo dispuesto en las ordenanzas municipales. De forma que, cuando se trate del incumplimiento de condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en este Decreto, el ayuntamiento procederá a la declaración de inhabitabilidad, en conformidad con lo dispuesto en lo dispuesto en el artículo 60.3 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda. Mientras que, si se trata de la vulneración de las normas de habitabilidad que los ayuntamientos reglamentariamente determinen, estos podrán igualmente declarar la inhabitabilidad de las viviendas o alojamientos dotacionales.

Azkenik, IV. kapituluak adierazten du udalari dagokiola, hirigintza-legerian xedatutakoaren arabera, gutxieneko bizigarritasun-baldintzen betearazpena fiskalizatzea, nahiz eta erantzukizun hori, subsidiarioki, Eusko Jaurlaritzan etxebizitzaren arloan eskumena duen organoari egokitu ahal zaion.

Finalmente, el capítulo IV señala que corresponde al ayuntamiento de conformidad con lo previsto en la legislación urbanística, fiscalizar el cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad, aunque subsidiariamente dicha responsabilidad puede recaer en el órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco.

Era berean, kontuan hartuta Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean, besteak beste, infraetxeari, etxebizitzaren erabilera desegokiari eta bizigarritasun-baldintzei buruzko arau-hausteak jasotzen direla, arauak adierazten du arau honetan ezarritakoa ez betetzeak bertan xedatutako zehapen-araubidea aplikatzea ekarriko duela.

Asimismo, considerando que en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda se contemplan, entre otras, infracciones referidas a la infravivienda, el uso inadecuado de la vivienda y las condiciones de habitabilidad, la norma señala que el incumplimiento de lo establecido en esta norma dará lugar a la aplicación del régimen sancionador previsto en la citada ley.

Azkenik, adierazi behar da dekretu honen formulazioak eta izapidetzeak bete egiten dutela Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 21. artikulura bitartean ezarritakoa, baita Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21eko erabakiaren bidez onartu zituen jarraibideak ere, generoaren araberako eragina aurrez ebaluatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko neurriak jasotzeko.

Por último, se debe señalar que la formulación y tramitación de este Decreto se ha sujetado a lo señalado en los artículos 19 a 21 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, así como a las directrices para la realización de la evaluación previa del impacto en función del género y la incorporación de medidas para eliminar desigualdades y promover la igualdad de mujeres y hombres aprobadas por Acuerdo del Consejo de Gobierno de 21 de agosto de 2012.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoarekin bat etorriz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 28an egindako saioan aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, oída la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de junio de 2022,

EBAZTEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA.
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden etxebizitzek, zuzkidura-bizitokiek eta horiek hartzen dituzten eta nagusiki bizitegi-erabilera duten eraikinek bete beharreko gutxieneko bizigarritasun-baldintzak zehaztea, duinak, egokiak eta irisgarriak izango direla bermatzeko.

1.– Este Decreto tiene por objeto establecer las condiciones mínimas de habitabilidad que deben cumplir las viviendas y alojamientos dotacionales ubicados en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como los edificios de uso predominantemente residencial que los albergan, para garantizar que sean dignas, adecuadas y accesibles.

2.– Arau honen xedea da, halaber, zuzkidura-bizitokiek eta babes publikoko etxebizitzek bete behar dituzten diseinu-arauak zehaztea. Azken horien kasuan, babes publikoko kalifikazioaren ondoreetarako soilik.

2.– Asimismo, es objeto de esta norma determinar las normas de diseño que deben respetar los alojamientos dotacionales y las viviendas de protección pública. En el caso de las últimas, únicamente a efectos de su calificación de protección pública.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Dekretu honen aplikazioaren ondoreetarako, arau honen IV. eranskinean termino bakoitzari esleitzen zaion esanahia kontuan hartuz erabili behar dira Dekretuan agertzen diren terminoak.

A efectos de aplicación de este Decreto, los términos que figuran en el mismo deben utilizarse conforme al significado que establece para cada uno de ellos el Anexo IV de esta norma.

3. artikulua.– Gutxieneko bizigarritasun-baldintzen printzipioak.

Artículo 3.– Principios de las condiciones mínimas de habitabilidad.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta arau honetan arautzen diren etxebizitzek eta zuzkidura-bizitokiek bete behar dituzten gutxieneko bizigarritasun-baldintzak honako printzipio orokor hauetan oinarritzen dira:

1.– Las condiciones mínimas de habitabilidad que deben respetar las viviendas y alojamientos dotacionales ubicados en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco y que se regulan en la presente norma se fundamentan en los siguientes principios generales:

a) Jasangarritasun sozialaren printzipioa, etxebizitzaren tamaina pertsona, familia edo bizikidetza-unitate hartzailearen ezaugarrietara egokitzeari dagokionez.

a) Principio de sostenibilidad social en relación con la adecuación en razón a su tamaño para las características de la persona, familia o unidad de convivencia a la que se destine.

b) Gizonen eta emakumeen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa, irisgarritasunari, kokapenari, instalazioei eta ekipamenduari dagokienez.

b) Principio de igualdad de trato y de oportunidades entre hombres y mujeres en relación con la accesibilidad, así como respecto a su disposición, instalaciones y equipamiento.

c) Moldakortasunaren printzipioa, etxebizitzak funtzio anitzetara eta erabiltzaileen bizitegi-premia aldakorretara egokitzeari dagokionez.

c) Principio de versatilidad para su adecuación a las diversas funciones y a las necesidades cambiantes de residencia de las personas que utilizan la vivienda.

d) Etxebizitza osasungarriaren printzipioa, argiztapenari eta aireztapenari dagokienez.

d) Principio de vivienda salubre en relación con la iluminación y ventilación.

e) Ingurumen-jasangarritasunaren printzipioa, honako hauen arabera: energia-efizientzia, CO2 emisioen murrizketa, konfort termikoa, zarataren aurkako babesa, ekonomia zirkularra eta hondakin gutxiago sortzea, etxebizitzaren bizitza baliagarriaren ziklo osoa kontuan hartuta.

e) Principio de sostenibilidad medioambiental en razón a la eficiencia energética, reducción de emisiones de CO2, confort térmico, protección contra el ruido, economía circular y minoración en la generación de residuos, teniendo en cuenta el ciclo completo de vida útil de la vivienda.

2.– Era berean, honako printzipio hauek arautzen dituzte etxebizitzek eta zuzkidura-bizitokiek izan behar dituzten gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, zaharberritu behar direnean:

2.– Asimismo, los principios que rigen las condiciones mínimas de habitabilidad que deben respetar las viviendas y alojamientos dotacionales cuando sean objeto de rehabilitación son los siguientes:

a) Ez okerragotzearen printzipioa; horren arabera, proposatzen den erreformak ezin ditu lehendik dauden bizigarritasun-baldintzak eta -betekizunak okerragotu, ezta proposatzen den birgaitzeak lehendik ere badagoen etxebizitza zatitzea dakarrenean ere.

a) Principio de no empeoramiento, por el cual la reforma que se propone no puede empeorar las condiciones y requisitos de habitabilidad preexistentes, incluido cuando la rehabilitación que se propone comporta la división de la vivienda existente.

b) Proportzionaltasunaren printzipioa; eskatutako esku-hartzearen irismenaren eta horrek gutxieneko bizigarritasun-baldintzei dakarkien hobekuntzaren arteko erlazioari buruzkoa da; alegia, eskatutako betekizunak ezin du ekarri bizigarritasunaren hobekuntzarako proportzionala ez den edo hobekuntza ekonomikoki bideraezina egiten duen kosturik.

b) Principio de proporcionalidad, relativo a la relación entre el alcance de la intervención exigida y la mejora que esta conlleva sobre las condiciones mínimas de habitabilidad, sin que el requisito exigido pueda suponer un coste no proporcionado a la mejora en la habitabilidad o que la haga inviable económicamente.

c) Esku-hartze ezaren printzipioa; horren arabera, eraikinean edo etxebizitzan esku-hartze partzial bat egiteak ez du esan nahi eraikin edo etxebizitza osoan esku-hartzerik egin behar denik.

c) Principio de no intervención, por el cual la intervención parcial sobre el edificio o la vivienda no debe comportar la intervención sobre la totalidad.

d) Bateraezintasunaren printzipioa, ezarritako betekizuna betetzea ezinezkoa denean, eraikin osoa edo haren zati bat katalogazio- edo babes-araubide baten menpe dagoelako.

d) Principio de incompatibilidad, cuando el requisito establecido es de imposible cumplimiento porque una parte o la totalidad del edificio está sometido a algún régimen de catalogación o protección.

4. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 4.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honetako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak aplikatu behar zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki guztiei, bai horiek hartzen dituzten eraikinei ere, sustapen publikokoak zein pribatukoak, librekoak nahiz babestukoak izan.

1.– Las condiciones mínimas de habitabilidad de este Decreto resultan de aplicación a todas las viviendas y alojamientos dotacionales ubicados en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como a los edificios que las albergan, sean de promoción pública o privada, libre o protegida.

2.– Dekretu honetan ezarritako diseinu-arauak aplikatuko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko babes publikoko etxebizitzei, babes publiko etxebizitzaren kalifikazioari begira, baita zuzkidura-bizitokiei ere.

2.– Las normas de diseño establecidas en el presente Decreto serán de aplicación para las viviendas de protección pública a los efectos de su calificación de protección pública y a los alojamientos dotacionales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Bizitegi-erabilera duten eraikinei, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen arabera babestuta daudenei; edo Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 76. artikuluan aurreikusitako ondasun babestuen katalogo batean sartuta daudenei; eta, etxebizitzak edukirik, edozein araudi sektorialek babestutako eraikinei dekretu honetan xedatutako bizigarritasun-baldintzak aplikatuko zaizkie, eta baldintzok euren babes-araubidera egokituko dituzte.

3.– Las edificaciones con usos residenciales, protegidas conforme a la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, o incluidas en un catálogo de protección de los previstos en el artículo 76 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, así como las que disponiendo de viviendas se encuentren protegidas por cualquier normativa sectorial, atenderán a las condiciones de habitabilidad previstas en el presente Decreto adaptando las mismas a su propio régimen de protección.

5. artikulua.– Etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien jabeen eta erabiltzaileen betebeharrak.

Artículo 5.– Obligaciones de las personas propietarias y usuarias de viviendas y alojamientos dotacionales.

1.– Etxebizitzen edo zuzkidura-bizitokien jabeak diren pertsona fisikoek edo juridikoek, publikoak zein pribatuak izan, nahitaez mantendu behar dituzte ondasun horiek segurtasun, osasungarritasun, energia-efizientzia, txukuntasun eta apaintasun publikoko egoera onean, zor den gisan; hala, kontserbatzeko edo hobetzeko behar diren lanak eta obrak egingo dituzte, dekretu honetan xedatzen diren bizigarritasun-baldintzak betetzeko.

1.– Las personas físicas o jurídicas, públicas o privadas, propietarias de viviendas o alojamientos dotacionales, tienen el deber de mantenerlos en las debidas condiciones de seguridad, salubridad, eficiencia energética, ornato público y decoro, realizando en ellos los trabajos y las obras precisas para conservarlos, o mejorarlos, a fin de mantener las condiciones requeridas en el presente Decreto para su habitabilidad.

2.– Baldintza hori betetzeko, eraikinen jabeek eraikinak kontserbatzeko edo hobetzeko behar diren lanak eta obrak egingo dituzte, etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duen urriaren 21eko 250/2003 Dekretuan araututako Eraikinaren Liburuan edo, horrelakorik ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari (EIT) buruzko uztaileko 24ko 117/2018 Dekretuan arautzen den Erabilera eta Mantentze Planean aipatutako jarduketen bitartez.

2.– Para satisfacer esta condición las personas propietarias de los edificios deberán realizar en el edificio los trabajos y las obras precisas para su conservación o mejora, bien a través de las disposiciones contempladas en el Libro del Edificio regulado en el Decreto 250/2003, de 21 de octubre, sobre el Libro del Edificio destinado a vivienda, o en defecto del mismo, mediante las actuaciones señaladas en el Plan de Uso y Mantenimiento regulado en el Decreto 117/2018, de 24 de julio, sobre la Inspección Técnica de los Edificios (ITE) en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Erabiltzaileen betebeharra da, jabeak izan edo ez, eraikinak edo haien zati bat egoki erabiltzea, aurreko apartatuan adierazitako dokumentazioan bildutako erabilera- eta mantentze-jarraibideekin bat etorriz.

3.– Son obligaciones de las personas usuarias, sean o no propietarias, la utilización adecuada de los edificios o de parte de los mismos, de conformidad con las instrucciones de uso y mantenimiento contenidas en la documentación establecida en el punto anterior.

4.– Etxebizitzaren gainokupazioa etxebizitzen erabilera anomalo bat da, eta ez du betetzen haien funtzio soziala. Etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien erabiltzaileek, jabeak izan edo ez, gainokupazioa saihesteko beharrezko diren neurriak hartu behar dituzte.

4.– La sobreocupación de la vivienda constituye una utilización anómala de las viviendas y un incumplimiento de su función social. Las personas usuarias, sean o no propietarias, de las viviendas y alojamientos dotacionales deben adoptar las medidas necesarias para evitar incurrir en situaciones de sobreocupación.

5.– Etxebizitza edo bizitoki bat gainokupatutzat joko da, bertan bizi diren lagunen kopurua handiagoa denean ratio hauen arabera dagokiona baino:

5.– La vivienda o alojamiento incurrirá en situación de sobreocupación cuando el número de personas residentes en ella supere el que le corresponda en función de las ratios siguientes:

a) Etxebizitza batean pertsona 1 bizi bada, etxebizitzak 25 metro karratu erabilgarriko azalera eduki beharko du gutxienez.

a) Una vivienda con 1 persona residente en ella deberá disponer como mínimo de 25 metros cuadrados útiles de superficie.

b) Etxebizitza batean 2 pertsona bizi badira, etxebizitzak 35 metro karratu erabilgarriko azalera eduki beharko du gutxienez.

b) Una vivienda con 2 personas residentes en ella habrá de contar como mínimo con 35 metros cuadrados útiles de superficie.

c) Etxebizitza batean 3 pertsona bizi badira, etxebizitzak 50 metro karratu erabilgarriko azalera eduki beharko du gutxienez.

c) Una vivienda con 3 personas residentes en ella habrá de contar como mínimo con 50 metros cuadrados útiles de superficie.

d) Etxebizitza batean 4 pertsona bizi badira, etxebizitzak 60 metro karratu erabilgarriko azalera eduki beharko du gutxienez.

d) Una vivienda con 4 personas residentes en ella habrá de contar como mínimo con 60 metros cuadrados útiles de superficie.

e) Etxebizitza batean 5 pertsona edo gehiago bizi badira, etxebizitzak honako formula hau aplikatuta lortzen den azalera erabilgarriaren berdina edo handiagoa eduki beharko du: A=20+{10xN) (N = pertsona kopurua; eta S = etxebizitzak izan beharreko gutxieneko azalera erabilgarria). Baldintza hori betetzen ez bada, etxebizitza gainokupatuta dagoela ulertuko da.

e) Una vivienda con 5 o más personas residentes en ella, dispondrá de una superficie útil mayor o igual a la resultante de aplicar la siguiente fórmula S=20+{10xN), donde N es el número de personas y S es la superficie útil mínima necesaria de la vivienda, incurriendo en caso de incumplir esta condición en una situación de sobreocupación de la vivienda.

Horretarako ez dira kontuan hartuko terrazen, balkoien eta esekilekuen azalerak.

A estos efectos no se computarán las superficies de terrazas, balcones o tendederos.

6.– I. eranskineko I-C.2.4 apartatuko xedapenen arabera, zuzkidura-bizitokien edo etxebizitza kolaboratiboen eraikinak zerbitzu komunak baditu, 5 metro karratu murriztuko dira aurreko apartatuan adierazitako azalerak.

6.– En el caso de que el edificio de alojamientos dotacionales o viviendas colaborativas disponga de servicios comunes conforme a las previsiones del apartado I-C.2.4 del Anexo I, se reducirán en 5 metros cuadrados las superficies requeridas en el apartado anterior.

6. artikulua.– Hirigintza-plangintzarekiko, udalen eraikuntza-ordenantzekiko eta hirigintza-lizentziekiko koordinazioa.

Artículo 6.– Coordinación con el planeamiento urbanístico, las ordenanzas edificatorias municipales y las licencias urbanísticas.

1.– Dekretu honetan xedatutako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak nahitaez bete behar dituzte beste administrazio publiko batzuek onesten dituzten plangintza-tresnek eta hirigintza- zein eraikingintza-arloko udal-ordenantzek.

1.– Las condiciones mínimas de habitabilidad contempladas en el presente Decreto son de cumplimiento obligatorio para los instrumentos de planeamiento que aprueben otras administraciones públicas y sus correspondientes ordenanzas municipales de urbanización y edificación.

2.– Udalek, beren eraikuntza-ordenantzen bidez, Dekretu honetan ezarritakoak baino bizigarritasun-baldintza zorrotzagoak eskatu ahal izango dituzte. Nolanahi ere, babes publikoko etxebizitzak edo zuzkidura-bizitokiak direnean, udal-ordenantzen bidez ezein kasutan ezin izango dira inola ere aldatu dekretu honen I. eranskinean ezarritako bizigarritasun-baldintzak, ezta II. eranskineko diseinu-arauak ere.

2.– Los Ayuntamientos podrán, a través de sus ordenanzas edificatorias, exigir condiciones de habitabilidad más exigentes que las establecidas en el presente Decreto. No obstante, en ningún caso podrán alterarse en ningún sentido por medio de ordenanzas municipales las condiciones de habitabilidad establecidas en el Anexo I ni las normas de diseño del Anexo II del presente Decreto cuando se trate de viviendas de protección pública o alojamientos dotacionales.

3.– Hirigintza-plangintzako tresnek barne hartzen badituzte, besteak beste, jarduketa integratuei lotutako hiri-lurzoruetan eta lurzoru urbanizagarrian bizitegi-garapen berriak egiteko eremuen antolamendu xehatuari buruzko zehaztapenak, memorian justifikatu beharko dute haien diseinuak arau honen I. eranskinean jasotako baldintzak betetzea ahalbidetzen duela. Era berean, eskakizun hori aipatutako hirigintza-plangintzako tresnen eraikuntza-araudian sartuko da.

3.– Aquellos instrumentos de planeamiento urbanístico que incluyan entre sus determinaciones la ordenación pormenorizada de ámbitos de nuevos desarrollos residenciales en suelos urbanos sujetos a actuaciones integradas y en suelo urbanizable, incluirán en su memoria la justificación de que su diseño posibilita el cumplimiento de las condiciones contempladas en el Anexo I de esta norma. Asimismo, esta exigencia se incluirá en la normativa de edificación de los citados instrumentos de planeamiento urbanístico.

4.– Plan bereziak onartzea nahitaezkoa den eremuen kasuan, plan horietan jasoko dira arau honetan ezarritakoaren arabera aplikatu beharreko gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.

4.– En el caso de áreas en las que sea obligatoria la aprobación de Planes Especiales serán estos los que incluyan las condiciones mínimas de habitabilidad aplicables conforme a las previsiones contempladas en esta norma.

5.– Etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak errazte aldera, nagusiki bizitegi-erabilerarako diren eraikinetan, hirigintza-plangintzan ezarritako bolumen eta profil eraikiak edo eraikigarriak kanpoko espazio irekiak barne hartuko ditu, hala nola balkoiak, logiak, terrazak edo esekilekuak, eta eraikigarritasunaren ondorioetarako ez dira zenbatuko horien lehen hamar metro karratuak etxebizitzako edo zuzkidura-bizitokiko.

5.– Al objeto de favorecer la habitabilidad de las viviendas, en los edificios de uso predominantemente residencial, el volumen y el perfil edificado o edificable establecido en el planeamiento urbanístico, incluirá los espacios exteriores abiertos tales como balcones, logias, terrazas o tendederos, de tal forma que no tendrán consideración a efectos de cómputo de edificabilidad la superficie útil o construida correspondiente hasta un máximo de 10 m2 por vivienda o alojamiento.

6.– Arau honetan adierazitako baldintzak betetzea edo justifikatzea artikulu honetan jasotako plangintza orokorreko eta garapeneko tresnak onartzeko prozeduretan jasota geratuko da.

6.– El cumplimiento o justificación de las condiciones señaladas en la presente norma se recogerá en los procedimientos de aprobación de los instrumentos de planeamiento general y de desarrollo contempladas en este artículo.

II. KAPITULUA
CAPITULO II
GUTXIENEKO BIZIGARRITASUN-BALDINTZAK ETA DISEINU-ARAUAK
CONDICIONES MÍNIMAS DE HABITABILIDAD Y NORMAS DE DISEÑO

7. artikulua.– Etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.

Artículo 7.– Condiciones mínimas de habitabilidad de las viviendas y alojamientos dotacionales.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki guztiek, baita horiek hartzen dituzten eraikinek ere, dekretu honen I. eranskinean xedatutako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte, etxebizitza kolaboratiboek izan ezik; azken horiek, haien ezaugarriak direla medio, I. eranskinean zuzkidura-bizitokietarako ezarrita dauden arauak bete beharko dituzte, haien erabilera- eta jabetza-araubidea edozein direla ere.

1.– Todas las viviendas y alojamientos dotacionales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como los edificios que las albergan, deberán cumplir las condiciones mínimas de habitabilidad contempladas en el Anexo I del presente Decreto, excepto en el caso de las viviendas colaborativas que, por sus características, deberán cumplir, con independencia de su régimen de uso y propiedad, las normas establecidas en el Anexo I relativas a los alojamientos dotacionales.

2.– Era berean, aurreko apartatuan aipatutako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak birgaitzeko jarduketek dekretu honen I. eranskinean jasotako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Asimismo, las actuaciones de rehabilitación que se hagan sobre las viviendas y alojamientos dotacionales a los que hace referencia el apartado anterior deberán cumplir las condiciones mínimas de habitabilidad contempladas en el Anexo I del presente Decreto.

3.– Hala ere, arau hau indarrean jarri aurretik eraikitako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak dekretu honen bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera arautuko dira.

3.– No obstante, las viviendas y alojamientos dotacionales construidos con anterioridad a la entrada en vigor de esta norma, se regirán según lo dispuesto en la Disposición Transitoria Segunda de este Decreto.

8. artikulua.– Eraikuntza-proiektuen edukia, gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzeari dagokionez.

Artículo 8.– Contenido de los proyectos edificatorios a efectos de cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad

1.– Arau honetan xedatutako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eraikin berriak altxatzeko edo etxebizitzak birgaitzeko behar diren dokumentu teknikoek Eraikingintzaren Kode Teknikoan edo hori ordezten duen araudian jasotako xedapenak bete beharko dituzte, bereziki haien edukiari dagokionez.

1.– A efectos de justificar el cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad contempladas en esta norma, los documentos técnicos necesarios para la edificación de nueva planta o la rehabilitación de viviendas deberán dar cumplimiento a las previsiones contempladas en el Código Técnico de la Edificación o normativa que lo sustituya, especialmente en lo que se refiere al contenido de los mismos.

2.– Nolanahi ere, eta arau hau betetzeari dagokionez, dokumentu horiek III. eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko dute udalaren obra-lizentzia eskatzeko:

2.– En todo caso, y en lo que se refiere al cumplimiento de esta norma, dichos documentos deberán incorporar a efectos de solicitar la correspondiente licencia municipal de obras la información referenciada en el Anexo III.

9. artikulua.– Babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien diseinu-arauak.

Artículo 9.– Normas de diseño de las viviendas de protección pública y de los alojamientos dotacionales.

1.– Babes publikoko etxebizitzek, babes publikoko kalifikazioa lortzeko bakarrik, dekretu honen II. eranskineko diseinu-arauak bete beharko dituzte.

1.– Las viviendas de protección pública, a los solos efectos de obtener la calificación de protección pública, deberán cumplir con las normas de diseño del Anexo II de este Decreto.

2.– Kalifikazio hori eskatzen duten pertsonek dekretu honen III. eranskinean xedatutakoa jaso beharko dute eraikuntza-proiektuetan.

2.– Las personas que soliciten dicha calificación, deberán incorporar en los proyectos edificatorios lo dispuesto en el Anexo III del presente Decreto.

3.– Halaber, II. eranskinak zuzkidura-bizitokien diseinu-arauak ezartzen ditu.

3.– Asimismo, el Anexo II establece las normas de diseño de los alojamientos dotacionales.

10. artikulua.– Gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak betetzetik salbuestea.

Artículo 10.– Exención del cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad y normas de diseño.

1.– Etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia kokatuta dagoen udalak, lizentzia-eskabideko interesdunak eskatu ondoren, hurrengo apartatuan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsi ahalko du.

1.– El ayuntamiento en el que se ubica la vivienda o el alojamiento dotacional podrá, en los supuestos señalados en el apartado siguiente, y a instancia de la persona interesada en la solicitud de la licencia, eximir del cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad.

Era berean, Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzetik salbuetsi ahalko du, berak sustatutako babes publikoko etxebizitzen edo zuzkidura-bizitokien kasuan.

Asimismo, el Departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco podrá eximir del cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad en el caso de viviendas de protección pública o de alojamientos dotacionales promovidos por el mismo.

2.– Hauek dira gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzetik salbuesteko kasuak:

2.– Los supuestos de exención del cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad son los siguientes:

a) Lehendik dauden eraikinen birgaitze integraleko proiektuen ondoriozko etxebizitzak edo orubetan, hiri-eremuetan eta finkatuta dauden eremuetan eraikitzeko proiektuetakoak, baldin eta lehendik dauden eraikinen edo lurzatien morfologia berezi eta konplexuagatik ezinezkoa bada arau honetan jasotako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak betetzea, betiere hirigintza-plangintzak aldez aurretik hala aurreikusten badu.

a) Viviendas fruto de proyectos de rehabilitación integral de edificios existentes o de obra nueva destinados a uso residencial que se lleven a cabo en solares, en ámbitos urbanos y en áreas consolidadas en las que la especial y compleja morfología de las edificaciones o del parcelario existente imposibilite el cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad y normas de diseño contempladas en esta norma, siempre y cuando el planeamiento urbanístico así lo contemple previamente.

b) Bizitegi-erabilerarako lehendik dauden eraikinen birgaitze integrala egiteko nahiz bizitegi-erabilerarako eraikin berriak eraikitzeko proiektu berritzaileen ondoriozko etxebizitzak.

b) Viviendas fruto de proyectos con carácter innovador, tanto de rehabilitación integral de edificios existentes destinados a uso residencial como de construcción de edificios de nueva planta destinados a uso residencial.

3.– Ezin izango dira inola ere salbuetsi Eraikingintzaren Kode Teknikoan jasotako baldintzak eta arau honetan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien irisgarritasunari, gutxieneko azalerari eta gutxieneko garaiera libreari buruz ezarritako baldintzak.

3.– En ningún caso se podrán acordar exenciones de las condiciones que se contemplan en el Código Técnico de la Edificación y de las condiciones fijadas en esta norma respecto a la accesibilidad, la superficie mínima y la altura libre mínima de las viviendas y alojamientos dotacionales.

4.– Proiektu bat berritzailetzat joko da baldin eta izaera ofizialeko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-programaren batean sartuta badago, eta programa hori komunitate zientifikoak, esparru akademikoak, Europako erakundeek edo I+G+B arloko beste programa publiko batzuek bermatzen badute; edo, bestela, sektore publikoko kontratazioari buruzko araudiarekin bat datorren epaimahaiaren esku-hartzea duen lizitazio publiko baten ondorio bada, hala nola ideia-lehiaketa, proiektu-lehiaketa edo antzekoren baten ondorio, betiere xede espezifikoa etxebizitzaren edo arkitekturaren arloko berrikuntza eta esperimentazioa denean.

4.– Se considerará que un proyecto tiene carácter innovador cuando esté incorporado a algún programa de investigación, desarrollo e innovación de carácter oficial avalado por la comunidad científica, el ámbito académico, las instituciones europeas u otros programas públicos de I+D+i o cuando resulte de una licitación pública con intervención de jurado ajustada a la normativa de contratación del sector público, tipo concurso de ideas, concurso de proyectos o similar, cuyo objeto fuera específicamente la innovación y la experimentación en materia de vivienda o arquitectura.

5.– Dagokion udalak, eskatzaileak salbuespena justifikatu ondoren eta obra-lizentzia eman aurretik, gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzetik salbuestea ebatzi ahal izango du. Hala ere, ebazpen hori ez da loteslea izango Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean etxebizitzaren arloko eskumena duen organoak eman beharreko babes publikoko kalifikazioari dagokionez.

5.– El ayuntamiento correspondiente podrá, previa justificación de la exención por el solicitante y con anterioridad al otorgamiento de la licencia de obras, resolver que se excepciona del cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad. No obstante, dicha resolución no vinculará a la calificación de protección pública que debe emitir el órgano competente en materia de vivienda de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6.– Salbuespenaren eskatzaileek kasuan kasuko memorian adierazi beharko dituzte eragindako bizigarritasun-baldintzak, alegatutako salbuespen-arrazoien justifikazioa, salbuespen-eskabidearen xede diren bizigarritasun-elementuak eta -baldintzak, eta elementu salbuetsien ordez hartu beharreko neurriak. Halaber, salbuespenari buruzko justifikazioa apartatu espezifiko batean jaso beharko da eraikuntzarako edo birgaikuntzarako behar diren dokumentu teknikoetan (oinarrizko proiektua, egikaritze-proiektua eta obraren amaierako dokumentazioa).

6.– Los solicitantes de la exención deberán indicar en la memoria correspondiente cada uno de los requisitos de habitabilidad afectados, la justificación de los motivos de exención alegados, los elementos y condiciones de habitabilidad para los que se solicita la exención y las medidas sustitutivas de los elementos exceptuados a adoptar. Asimismo, la justificación en relación con la exención deberá reflejarse en un apartado específico de los documentos técnicos necesarios para la edificación o la rehabilitación (Proyecto Básico, Proyecto de Ejecución y Documentación final de obra).

III. KAPITULUA.
CAPITULO III
BIZIGARRITASUN-EZAREN ADIERAZPENA.
DECLARACIÓN DE INHABITABILIDAD

11. artikulua.– Infraetxea.

Artículo 11.– Infravivienda.

Dekretu honetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitza-eraikin guztiak edo eraikin-zati guztiak joko dira infraetxetzat.

Se considerará infravivienda toda edificación o parte de ella, destinada a vivienda, que no cumpla con las condiciones mínimas de habitabilidad en los términos establecidos en el presente Decreto.

12. artikulua.– Bizigarritasun-ezaren adierazpena.

Artículo 12.– Declaración de inhabitabilidad.

Bizigarritasun-ezaren adierazpena administrazio-egintza bat da, zeinaren bidez egiaztatzen baita etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki bat ez dela egokia giza bizitoki izateko, ez dituelako betetzen ez dekretu honetan ez udal-ordenantzetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak. Azken horiek dekretu honen 6.2 artikuluan ezarritakoaren araberakoak izango dira.

La declaración de inhabitabilidad es el acto administrativo en virtud del cual se acredita que una vivienda o alojamiento dotacional no es apta para ser destinada a residencia humana, por incumplir las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas tanto en este Decreto como en las ordenanzas municipales establecidas al efecto. Estas últimas de acuerdo con lo establecido en el artículo 6.2 de este Decreto.

13. artikulua.– Bizigarritasun-eza adierazteko kasuak.

Artículo 13.– Supuestos de declaración de inhabitabilidad.

1.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 60.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu honetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ez betetzeagatik infraetxea dela ebazten denean, etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia kokatuta dagoen udalerriko udalak etxebizitza horren bizigarritasun-ezaren adierazpena egingo du.

1.– En conformidad con lo establecido en el artículo 60.3 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, cuando se trate de un supuesto de infravivienda por incumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en el presente Decreto, el ayuntamiento en cuyo término municipal se ubica la vivienda o el alojamiento dotacional, procederá a la declaración de inhabitabilidad de dicha vivienda.

2.– Era berean, etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia kokatuta dagoen udal-mugarteko udalak bizitzeko desegokitzat jo ahalko ditu etxebizitzak edo bizitokiak, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

2.– Asimismo, el ayuntamiento en cuyo término municipal se ubica la vivienda o el alojamiento dotacional podrá declarar inhabitables las viviendas o alojamientos cuando concurra alguna de las siguientes circunstancias:

a) Etxebizitza edo bizitokia erabiltzea arriskutsua izatea pertsonen segurtasunerako edo osasunerako.

a) La utilización de una vivienda o alojamiento supone un peligro para la seguridad o salud de las personas.

b) Udal-ordenantzek erregelamendu bidez zehazten dituzten bizigarritasun-baldintzak ez betetzea.

b) Se incumplen las condiciones de habitabilidad que reglamentariamente determinen las ordenanzas municipales.

3.– Artikulu honetan jasotakoaren ondoreetarako, etxebizitza edo bizitoki bat erabiltzeak pertsonen segurtasuna edo osasuna arriskuan jartzen duela ulertuko da osasungarritasun-baldintzak betetzen ez direnean. Halakotzat hartuko da, adibidez, pieza bizigarrietan kaltegarriak izan daitezkeen hezetasunak egotea, ur-horniduren eta hustubideen barne-sareek akatsak izatea, eta higiezineko bizilagunen osasunerako kalteak edo arriskuak eragiten dituen beste edozein inguruabar.

3.– Se considerará que la utilización de una vivienda o alojamiento supone un peligro para la seguridad o salud de las personas, a efectos de lo contemplado en este artículo, cuando se incumplan las condiciones de salubridad. Entendido como tal, la existencia de humedades en piezas habitables que puedan ser perjudiciales, la defectuosa disposición de las redes interiores de suministros de agua y desagües y cualesquiera otras que produzcan daño o riesgo para la salud de los moradores del inmueble.

14. artikulua.– Bizigarritasun-eza adierazteko prozedura.

Artículo 14.– Procedimiento para la declaración de inhabitabilidad.

1.– Udal Administrazioak aurreko artikuluan adierazitako bizigarritasun-ezaren kasuren baten berri duenean, ofizioz, dagozkion ikuskapen-eskumenen bidez, edo interesdunek eskatuta, edo herritarrek salaketa jarrita, bizigarritasun-eza adierazteko espedientea has dezake.

1.– Cuando la Administración Municipal tenga conocimiento de alguno de los supuestos de inhabitabilidad señalados en el artículo anterior, de oficio, a través de las competencias de inspección que le corresponden, o bien, a instancia de los interesados o mediante denuncia de los ciudadanos, podrá iniciar un expediente de declaración de inhabitabilidad.

2.– Prozedura interesdunek eskatuta hasten bada, idazkian jasoko dira higiezinaren identifikazio-datuak, eta bizigarritasun-ezaren adierazpena oinarritzen duten arrazoiak eta bizilagunen zerrenda (edukitza-titulua edozein dela ere), baita higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrena ere, halakorik balego.

2.– Si el procedimiento se inicia a instancia de los interesados, se harán constar en el escrito que estos presenten los datos de identificación relativos al inmueble, el motivo o motivos en que se basa la declaración de inhabitabilidad y la relación de los moradores, cualquiera que fuese el título de posesión, así como titulares de derechos reales sobre el inmueble, si los hubiere.

3.– Hasteko idazki horrekin batera, teknikari eskudun batek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, bat etorriz Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean jasotakoarekin. Ziurtagiri horretan, bizigarritasun-ezaren adierazpena eskatzeko arrazoia justifikatuko da, eta egiaztatu beharko da, halaber, eskaera egiten den unean etxebizitzak, bere ustez, segurtasun- eta bizigarritasun-baldintza nahikoak betetzen dituen okupatzaileek dagokion erabakia hartu arte bertan jarraitzeko.

3.– A dicho escrito de iniciación se acompañará certificado, expedido por persona técnica competente, conforme a lo contemplado en la Ley 38/1999, de 5 de noviembre, de Ordenación de la Edificación, en el que se justifique la causa de instar la declaración de inhabitabilidad y se acredite asimismo si en el momento de la petición la vivienda reúne, a su juicio, condiciones de seguridad y habitabilidad suficientes que permitan a sus ocupantes la permanencia en él, hasta que se adopte el acuerdo que proceda.

4.– Espedientea hasitakoan, jabeari, bizilagunei eta higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrei, halakorik balego, erabakiaren berri emango zaie, eta udaleko txosten teknikoak helaraziko zaizkie, hamar eta hamabost egun arteko epean beren eskubideen aldeko agiriak eta justifikazioak alegatu eta idatziz aurkez ditzaten. Epe hori emandako epearen erdian luzatu ahal izango da.

4.– Iniciado el expediente, se pondrá de manifiesto al propietario, a los moradores y a los titulares de derechos reales sobre el inmueble, si los hubiese, dándoles traslado literal de los informes técnicos municipales, para que, en un plazo no inferior a diez días ni superior a quince, prorrogable por la mitad del concedido, aleguen y presenten por escrito los documentos y justificaciones que estimen pertinentes en defensa de sus respectivos derechos.

5.– Interesdunek aurkeztutako txosten teknikoan alegatzen bada berehalako arriskua dagoela eta horrek pertsonei kalte egin diezaiekeela, ikuskapen teknikoa egiteko aginduko da, eta, hori eginda, bidezkoa dena erabakiko da higiezinaren bizigarritasunari eta okupatzaileek higiezina uzteari dagokienez. Espedientea izapidetzen den bitartean, behar beste aldiz egin ahal izango da ikuskapena.

5.– Cuando en el informe técnico presentado por los interesados se alegue existencia de peligro inmediato que pueda producir daño a las personas, se ordenará una inspección técnica, y a la vista de la misma se acordará lo procedente respecto a la habitabilidad del inmueble y el desalojo de sus ocupantes. La inspección podrá repetirse cuantas veces se estime oportuno durante la tramitación del expediente.

6.– Espedientea amaituta, udal-zerbitzu eskudunek behin betiko ebazpena emateko eskumena duen organoari helaraziko diote proposamena. Proposamen hori hamar eguneko epean idatzi beharko da, udal-txosten teknikoa espedienteari erantsi zitzaionetik zenbatzen hasita. Nolanahi ere, etxebizitzaren bizigarritasun-ezari buruzko ebazpena ezin izango da sei hilabetez baino gehiagoz luzatu, prozedura hasi zenetik aurrera.

6.– Concluso el expediente, los servicios municipales competentes elevarán propuesta con todo lo actuado al órgano que tenga atribuida la competencia para la resolución definitiva. Dicha propuesta deberá redactarse en plazo de diez días desde que se incorporó al expediente el informe técnico municipal. En cualquier caso, la resolución que se pronuncie sobre la inhabitabilidad de la vivienda no podrá exceder el plazo de seis meses desde que se inició el procedimiento.

7.– Espedientearen ebazpenak erabaki hauetakoren bat jaso beharko du:

7.– La resolución del expediente habrá de contener alguno de los pronunciamientos siguientes:

a) Etxebizitza behin-behinean bizigarria ez dela ebaztea, baldin eta bizigarritasun-ezaren egoera konpon badaiteke.

a) Declarar la vivienda inhabitable provisionalmente, en el caso de que la situación inhabitabilidad fuera subsanable.

b) Etxebizitza behin betiko bizigarria ez dela ebaztea.

b) Declarar la vivienda inhabitable definitivamente.

c) Etxebizitzan bizigarritasun-eza adierazteko egoerarik ez dagoela ebaztea.

c) Declarar que no se dan supuestos de inhabitabilidad en la vivienda.

8.– Behin-behineko bizigarritasun-eza adierazten duen udalaren ebazpenean ezarriko dira etxebizitzak edo bizitokiak bizigarritasuna berreskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak, eta kasu bakoitzaren araberako gehieneko epea emango du interesdunek baldintza horiek bete ahal izan ditzaten.

8.– La resolución del ayuntamiento que declare la inhabitabilidad provisional establecerá los condicionantes necesarios para que la vivienda o alojamiento recupere la habitabilidad; y, otorgará un plazo máximo, en función de cada caso, para que los interesados puedan cumplir tales condiciones.

9.– Udalak egiaztatu beharko du behin-behineko bizigarritasun-ezaren adierazpenean xedatutako neurriak hartu direla hartarako emandako epean, dela neurri horiek hartzeko arduradunak aurkeztutako dokumentazioaren bidez, dela etxebizitza edo bizitokia bisitatuz.

9.– El ayuntamiento comprobará si se han adoptado las medidas contempladas en la declaración de inhabitabilidad provisional en el plazo concedido, bien mediante la documentación aportada por la persona responsable de adoptar dichas medidas, bien mediante la realización de una visita a la vivienda o alojamiento.

10.– Neurriak hartu izanaren egiaztapena egiteko, behartuta dagoenak agiriak aurkeztu behar baditu, dokumentazio horretan egon beharko da, gutxienez, teknikari eskudun batek sinatutako txostena, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko Legean jasotakoaren arabera.

10.– En el caso de que la acreditación de la adopción de las medidas se realice mediante documentación a presentar por la persona obligada, la misma deberá contener, al menos, un informe suscrito por una persona técnica competente, conforme a lo contemplado en la Ley de Ordenación de la Edificación.

11.– Aurreko bi apartatuetan adierazitakoa betez, udalak egiaztatu duenean etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia bat datorrela arau honetan xedatutako bizigarritasun-baldintzekin, bizigarritasun-ezaren adierazpena ondoriorik gabe uzteko eta etxebizitza okupatzea ahalbidetzeko ebazpena emango du.

11.– Una vez que el ayuntamiento, conforme a los dos apartados anteriores, compruebe que la vivienda o alojamiento dotacional se ajusta a las condiciones de habitabilidad contempladas en esta norma, emitirá una resolución que dejará sin efecto la declaración de inhabitabilidad provisional y permitirá en su caso la ocupación de la vivienda.

12.– Hala ere, udal-ebazpenean ezarritako epea igaro eta interesdunak ez baditu eskatutako jarduketak egin, udal-organo eskudunak, bizigarritasuna berreskuratzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea justifikatzen duen txostena egin ondoren, beste ebazpen bat emango du behin betiko bizigarritasun-eza adierazteko.

12.– No obstante, en caso de que transcurra el plazo estipulado en la resolución municipal, sin que el interesado haya llevado a cabo las actuaciones solicitadas, el órgano competente del ayuntamiento, previo informe justificando la falta de condiciones necesarias para recuperar la habitabilidad, emitirá nueva resolución en la que declarará la inhabitabilidad de manera definitiva.

13.– Bizigarritasun-ezaren adierazpena behin betikoa bada eta administrazio-bidean irmoa, behar diren esku-hartze neurriak hartuko dira higiezina berriz ere bertan bizitzeko modukoa izateko, lehentasuna emanez beharrezko diren sustapen-, birgaitze- eta laguntza-neurriei; eta, bitarte horretan, aukera izango da egikaritze-aginduekin aurrera jarraitzeko, edo, hala badagokio, aurri-egoeraren adierazpena egiteko, baita nahitaezko desjabetze, salmenta edo ordezpena ebazteko ere, funtzio soziala betetzen ez bada. Edonola ere, beti errespetatu behar da etxebizitza legez okupatzeko eskubidea, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean eta hura garatzeko ezarriko den araudiaren arabera.

13.– La declaración de inhabitabilidad, cuando sea definitiva y firme en vía administrativa, conllevará la necesaria adopción de las medidas de intervención que resulten procedentes, con prioridad de las de fomento, rehabilitación y ayuda, para que permitan recuperar la habitabilidad del inmueble, pudiendo seguirse con la emisión de órdenes de ejecución, o declaración, en su caso, de ruina e incluso expropiación, venta o sustitución forzosa por incumplimiento de la función social. Se respetará, en todo caso, el derecho de acceso a la ocupación legal de una vivienda en los términos de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda y normativa que se dicte en su desarrollo.

14.– Behin-behinean ez-bizigarri deklaratzen diren etxebizitza edo bizitokietan, oro har, jendea bizi ahal izango da, harik eta udalak behin betiko bizigarritasun-ezaren adierazpena ematen duen arte. Hala ere, bertan bizi diren pertsonentzako arriskua badago, udalak, arriskuaren berri duen lehen unetik, haren erabilera eten beharko du kautelaz, behin-behineko bizigarritasun-ezaren adierazpena eman aurretik, baita administrazio-espedientea hasi aurretik ere, betiere betetzen badira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 56.2 artikuluan ezarritako baldintzak.

14.– Las viviendas o alojamientos declaradas provisionalmente inhabitables como regla general podrán seguir siendo habitadas hasta la resolución del ayuntamiento que las declare inhabitables definitivamente. No obstante, en caso de que exista riesgo inminente para la integridad de las personas que habitan en las mismas, el ayuntamiento, desde el primer momento en que tenga constancia del riesgo, deberá suspender cautelarmente su uso, con anterioridad a la declaración de inhabitabilidad provisional e incluso con anterioridad al inicio del expediente administrativo, siempre y cuando se cumplan los requisitos establecidos en el artículo 56.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

15. artikulua.– Bizigarritasun-ezaren adierazpenaren edukia.

Artículo 15.– Contenido de la declaración de inhabitabilidad.

Bizigarritasun-ezaren adierazpenak, gutxienez, datu hauek zehaztu behar ditu:

La declaración de inhabitabilidad tiene que especificar como mínimo los siguientes datos:

a) Etxebizitzaren helbidea eta kokapena identifikatzeko datuak.

a) Los datos identificativos de la dirección y ubicación de la vivienda.

b) Etxebizitzaren titularra edo titularrak identifikatzeko datuak.

b) Los datos identificativos de la persona o personas titulares de la vivienda.

c) Hala badagokio, bizigarritasun-ezaren adierazpena eragin duen egoeraren erantzulea edo erantzuleak identifikatzeko datuak.

c) En su caso, los datos identificativos de la persona o personas responsables de la situación que ha generado la declaración de inhabitabilidad.

d) Bizigarritasun-ezaren adierazpena justifikatzeko arrazoiak.

d) Las razones que justifican la declaración de inhabitabilidad.

e) Bizigarritasun-eza behin-behinekoa bada, bizigarritasun-ezaren egoera lehengoratzeko hartu behar diren neurriak, emandako epea eta aipatutako neurriak gauzatzeko arduraduna identifikatzeko datuak.

e) En el caso de la inhabitabilidad provisional, las medidas a adoptar para la reversión de la situación de inhabitabilidad, el plazo otorgado y los datos identificativos de la persona responsable de llevar a cabo las citadas medidas.

IV. KAPITULUA
CAPITULO IV
ERANTZUKIZUNA ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEA
RESPONSABILIDAD Y RÉGIMEN SANCIONADOR

16. artikulua.– Gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzearen jarraipena eta kontrola.

Artículo 16.– Seguimiento y control del cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad.

Etxebizitza edo zuzkidura-bizitokia kokatuta dagoen udal-mugarteko udalari egokituko zaio arau honetan araututako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen diren fiskalizatzea, eta, subsidiarioki, Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen organoari.

El cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad reguladas en la presente norma será fiscalizado por el ayuntamiento en cuyo término municipal se ubica la vivienda o el alojamiento dotacional, y, subsidiariamente, por el órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco.

17. artikulua.– Etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzea.

Artículo 17.– Cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad de viviendas y alojamientos dotacionales.

1.– Etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, teknikari eskudun batek txostena idatzi beharko du, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean jasotakoaren arabera, Dekretu honen eranskinean edo, babes publikoko etxebizitza denean, etxebizitza kalifikatzeko ebazpenean jasotakoa oinarri hartuta.

1.– El cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad de las viviendas podrá acreditarse mediante informe redactado por persona técnica competente, conforme a lo contemplado en la Ley 38/1999, de 5 de noviembre, de Ordenación de la Edificación, en base a los aspectos recogidos en el anexo correspondiente del presente Decreto o en la resolución de calificación de la vivienda cuando se trate de vivienda de protección pública.

2.– Eraikinaren ikuskapen teknikoaren (EIT) txosten bidez, eta, hala badagokio, hutsak zuzentzeko ziurtagiri bidez (Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzko uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuan jasotako baldintzetan egin eta erregistratutakoak) egiaztatu ahal izango da etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak betetzen direla, kontserbazioari, segurtasunari, iragazgaiztasunari eta egitura-finkapenari dagokienez.

2.– El informe de inspección técnica del edificio (ITE), y en su caso el certificado de subsanación de deficiencias, realizados y registrados en los términos contemplados en el Decreto 117/2018, de 24 de julio, de la inspección técnica de los edificios en la Comunidad Autónoma del País Vasco, podrá acreditar el cumplimiento de las condiciones de habitabilidad de la vivienda en lo que se refiere a la conservación, seguridad, estanqueidad y consolidación estructural.

18. artikulua.– Zehapen-araubidea.

Artículo 18.– Régimen sancionador.

Dekretu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzeak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean edo hori ordezten duen arauan ezarritako zehapen-araubidea aplikatzea ekarriko du.

El incumplimiento de las obligaciones establecidas en el presente Decreto dará lugar a la aplicación del régimen sancionador previsto en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda o norma que la sustituya.

XEDAPEN GEHIGARRIA.
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Lanerako espazioak dituzten eta etxebizitza produktibotzat hartzen diren etxebizitzak babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatu ahal izango dira, arau honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera. Era berean, etxebizitza horiek Etxebideren erregistroan behar bezala inskribatutako etxebizitza-eskatzaileei esleitu ahal izango zaizkie lehentasunez, baldin eta etxebizitza-erabilerarekin bateragarria den lanbide-jarduera bat egiten badute eta etxebizitza mota hori berariaz eskatzen badute, betiere abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuan, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzari buruzkoan eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoan, ezarritako esparruaren barruan, edo hura ordezten duen araudiaren barruan.

Aquellas viviendas que incorporen espacios de trabajo y se consideren como viviendas productivas podrán ser calificadas como Vivienda de Protección Pública de acuerdo con lo establecido en el Anexo II de esta norma. Asimismo, dichas viviendas podrán ser adjudicadas preferentemente a aquellas personas demandantes de vivienda debidamente inscritas en el registro de Etxebide, que desempeñen una actividad profesional compatible con el uso de vivienda y que soliciten expresamente este tipo de vivienda, todo ello dentro del marco establecido por el Decreto 210/2019, de 26 de diciembre, de colaboración financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en materia de vivienda y suelo y de modificación de disposiciones reglamentarias en materia de vivienda o normativa que lo sustituya.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA

1.– Dekretu hau indarrean jarri ondoren onesten diren hirigintza-plangintzako tresna eta ordenantza guztiak egokitu egin beharko dira dekretu honek ezartzen dituen gutxieneko bizigarritasun-eskakizunetara.

1.– Todos los instrumentos de planeamiento urbanístico y ordenanzas que se aprueben inicialmente con posterioridad a la entrada en vigor de este Decreto deberán adecuarse a los requerimientos mínimos de habitabilidad establecidos en el mismo.

2.– Bestalde, indarrean jarraituko dute dekretu hau indarrean jarri aurretik onartutako hirigintza-plangintzako tresnek. Hala ere, arau hau osorik betetzearen eta plangintza horren artean bateraezintasunik balego, dekretu hau betetzea gailenduko da, I. eranskineko A-I.A.2 apartatua izan ezik, eta 10.1 artikuluari heldu ahal izango zaio dekretu hau partzialki betetzeko, bateragarria baita aldez aurretik onartutako plangintzarekin. Halakoetan, ez da beharrezkoa izango salbuespen-aukera hori bertan jasotzea.

2.– Por otro lado, se mantiene la vigencia de los instrumentos de planeamiento urbanístico aprobados inicialmente con anterioridad a la entrada en vigor de este este Decreto. No obstante, si existiera incompatibilidad entre el cumplimiento íntegro de la presente norma y de dicho planeamiento, prevalecerá el cumplimiento del presente Decreto a excepción del apartado A-I.A.2 del Anexo I, pudiendo acogerse al artículo 10.1 para un cumplimiento parcial del presente Decreto, compatible con el planeamiento previamente aprobado, y sin necesidad de que tal posibilidad de exención se contemple en el mismo.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA

1.– Egonkortasunari, segurtasunari, iragazgaiztasunari eta egitura-finkapenari dagokienez oinarrizko baldintzak betetzen dituzten etxebizitzek gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen dituztela ulertuko da, baldin eta dekretu hau indarrean jarri aurretik udal-lizentzia badute.

1.– Se entenderá que cumplen las condiciones mínimas de habitabilidad aquellas viviendas que cumpliendo con los requisitos básicos de estabilidad, seguridad, estanqueidad y consolidación estructural dispongan de la pertinente licencia municipal con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto.

Hala ere, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera lizentziarik ez duten etxebizitzek egonkortasunari, segurtasunari, iragazgaitasunari eta egitura-finkapenari dagozkien oinarrizko baldintzak bete beharko dituzte, eta, gainera, eraikitze-urtearen arabera indarrean dagoen araudia bete beharko dute. Zehazki, hau izango da etxebizitza horien erregimena:

No obstante, aquellas viviendas que no dispongan de licencia conforme a lo dispuesto en el párrafo anterior, deberán reunir los requisitos básicos de estabilidad, seguridad, estanqueidad y consolidación estructural y, además, cumplirán la normativa vigente en función del año de construcción de aquellas. Concretamente, el régimen de dichas viviendas será el siguiente:

a) 1944ko martxoaren 1a baino lehen eraikitako etxebizitzek ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskineko xedapenak bete beharko dituzte.

a) Aquellas viviendas construidas con anterioridad al 1 de marzo de 1944 deberán cumplir con las disposiciones de Anexo IV del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado.

b) 1944ko martxoaren 1etik 2002ko abenduaren 31ra bitartean eraikitako etxebizitzek 1944ko otsailaren 29ko Aginduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Agindu horren bidez, etxebizitzek izan behar dituzten gutxieneko higiene-baldintzak zehazten dira, eta etxebizitzek kontserbazio-egoera onean egon behar dutela xedatzen da.

b) Aquellas viviendas construidas desde el 1 de marzo de 1944 hasta el 31 de diciembre de 2002 deberán cumplir con las condiciones establecidas en la Orden de 29 de febrero de 1944 por la que se determinan las condiciones higiénicas mínimas que han de reunir las viviendas, y se encuentren en buen estado de conservación.

c) 2003ko urtarrilaren 1etik arau hau indarrean jarri arte eraikitako etxebizitzek Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren III. eta IV. eranskinetako xedapenak bete beharko dituzte (eraikin batek, egitura eta eraikuntza aldetik egokia izateko, bete behar dituen baldintza orokorrak, eta etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak).

c) Aquellas viviendas construidas desde el 1 de enero de 2003 hasta la entrada en vigor de la presente norma deberán cumplir con las disposiciones de los anexos III y IV del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado (Condiciones generales que debe reunir una edificación para que se encuentre adecuada estructural y constructivamente, y Condiciones mínimas de habitabilidad de las viviendas).

2.– Dekretu hau indarrean jarri aurretik eraikitako zuzkidura-bizitokiak eta horiek hartzen dituen eraikina bizigarritzat joko dira, baldin eta, hirigintza-lizentzia izateaz gain, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria betetzen badute, horien eraikuntza- eta diseinu-baldintzei lotutako alderdietan.

2.– Los alojamientos dotacionales construidos con anterioridad a la entrada en vigor de este Decreto y el edificio que los alberga se considerarán habitables cuando además de disponer de licencia urbanística cumplan con la Disposición Adicional Tercera del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo, en los aspectos que hacen referencia a sus condiciones constructivas y de diseño.

3.– Aurreko apartatuetan aipatzen diren etxebizitzetan eta zuzkidura-bizitokietan egiten diren birgaitze-obrek etxebizitza-erabilerarako egokiak direla egiaztatzeko baldintzak lortu edo hobetzeko beharrezko diren aldaketak bete beharko dituzte, dela etxebizitza isolatu gisa, dela eraikin baten parte gisa, eta dekretu honen I. eranskinean jasotako bizigarritasun-baldintzak lortzera bideratu beharko dira.

3.– Las obras de rehabilitación que se lleven a cabo en viviendas y alojamientos dotacionales a los que hacen referencia los apartados anteriores, deberán cumplir las modificaciones que resulten necesarias para que el inmueble adquiera o mejore aquellas condiciones que lo acreditan como apto para desempeñar el uso de vivienda, ya sea como vivienda aislada o formando parte de un edificio, debiendo encaminarse a alcanzar las condiciones de habitabilidad contempladas en el Anexo I de este Decreto.

4.– Salbuespen gisa, birgaitze hori I. eranskinaren arabera egin ezin denean, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren zehaztapenetan xedatutakoari jarraituko zaio, etxebizitzaren eta hura hartzen duen eraikinaren gutxieneko bizigarritasun-baldintzei dagokienez. Eta, azalera edo garaiera mugengatik edo argiztapen-bao berriak irekitzeko ezintasunagatik aurrekoetako bat ere bete ezin bada, etxebizitzak erabilera- eta kontserbazio-egoera onean egoteko soluzioak hartuko dira, behintzat egonkortasunari, segurtasunari, iragazgaitasunari eta egitura-finkapenari dagozkien oinarrizko baldintzak betez.

4.– Excepcionalmente, cuando dicha rehabilitación no se pudiera realizar de acuerdo con el Anexo I, se estará a lo dispuesto en las determinaciones del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, en lo referente a las condiciones mínimas de habitabilidad de la vivienda y el edificio que la alberga. Y, en caso de que por limitación de altura, superficies o imposibilidad de apertura de nuevos huecos de iluminación no se pueda cumplir ninguna de las anteriores, se adoptarán soluciones para que, al menos, las viviendas se encuentren en buen estado de uso y conservación cumpliendo los requisitos básicos de estabilidad, seguridad, estanqueidad y consolidación estructural.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA

Bizitegi-erabilerarako eraikin berrietan eta etxebizitzarako edo zuzkidura-bizitokirako birgaituko diren eraikinetan, baldin eta arau hau indarrean jarri aurretik obra-lizentzia eskatu bada, obrak emandako lizentziaren aurreikuspenen arabera egikarituko dira, eskabidea egin zen unean indarrean zegoen araudiaren arabera.

En el caso de los edificios destinados a uso residencial de nueva planta y los edificios objeto de rehabilitación con destino a uso de vivienda o alojamientos dotacionales cuya licencia de obras se haya solicitado con anterioridad a la entrada en vigor de esta norma se ejecutarán conforme a las previsiones de la licencia concedida con arreglo a la normativa en vigor en el momento de la solicitud.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA CUARTA

Babes publikoko etxebizitzen sustapenetan, dekretu hau indarrean jarri aurretik sustapenen behin-behineko kalifikazioa eskatu edo lortu duten pertsona publiko edo pribatu titularrei dagokienez, behin betiko kalifikazioa izapidetuko da, erregelamendu honen aurretik behin-behineko kalifikazio-eskaeraren unean indarrean zegoen araudian aurreikusitakoaren arabera.

Las promociones de vivienda de protección pública cuyas personas públicas o privadas titulares hayan solicitado u obtenido la calificación provisional de las citadas promociones con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto tramitarán la calificación definitiva conforme a lo previsto en la normativa anterior al presente reglamento y vigente en el momento de la solicitud de calificación provisional.

LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA PRIMERA

Indargabetu egin da Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria, erregimen autonomikoko zuzkidura-bizitokien ezaugarriei buruzkoa.

Se deroga la Disposición Adicional Tercera del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo sobre características de los alojamientos dotacionales de régimen autonómico.

BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA SEGUNDA

Indargabetu egin dira Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren III. eta IV. eranskinak.

Se derogan el Anexo III y el Anexo IV del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado.

HIRUGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA TERCERA

Indargabetu egin da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko otsailaren 12ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzen diseinuari buruzko ordenantzak onartzen dituena.

Se deroga la Orden de 12 de febrero de 2009, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, por la que se aprueban las Ordenanzas de Diseño de Viviendas de Protección Oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Udalek, hiru urteko epean, arau honen xedapenetara egokitu beharko dituzte haien eraikuntza-ordenantzak.

Los ayuntamientos deberán, en el plazo de tres años, acomodar las ordenanzas edificatorias municipales a las previsiones contempladas en esta norma.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Aldatu egiten da 68/2000 Dekretuaren (apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena) III. eranskineko 10.2.1 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

Se modifica el artículo 10.2.1 del Anexo III del Decreto 68/2000, de 11 de abril, por el que se aprueban las normas técnicas sobre condiciones de accesibilidad de los entornos urbanos, espacios públicos, edificaciones y sistemas de información y comunicación, que queda redactado en los siguientes términos:

«Solairu bat baino gehiagoko etxebizitzetan, plataforma jasotzaile bat instalatu ahal izateko zehazpen teknikoak eta diseinukoak ezarriko dira».

«En las viviendas que se desarrollen en más de una planta, se dispondrán las especificaciones técnicas y de diseño que faciliten la posible instalación de una plataforma elevadora».

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Aldatu egiten da 68/2000 Dekretuaren (apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena) III. eranskineko 10.2.1 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

Se modifica el artículo 10.2.1 del Anexo III del Decreto 68/2000, de 11 de abril, por el que se aprueban las normas técnicas sobre condiciones de accesibilidad de los entornos urbanos, espacios públicos, edificaciones y sistemas de información y comunicación, que queda redactado en los siguientes términos:

«Korridoreak, bere puntu guztietan, 1,00 m-ko zabalera izango du gutxienez».

«El pasillo tendrá una anchura mínima en todos sus puntos de 1,00 m.».

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren III. eta IV. eranskinei egindako erreferentziak Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen dekretuari egindakotzat hartuko dira. Zehazki, honako arau hauek jasotzen dituzte abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuari buruzko aipamenak:

Las referencias hechas a los Anexos III y IV del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, se entenderán hechas al Decreto por el que se regulan las condiciones mínimas de habitabilidad y normas de diseño de las viviendas y alojamientos dotacionales en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Concretamente, la normativa que contiene referencias al Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, es, entre otras, la siguiente:

a) 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa.

a) Decreto 210/2019, de 26 de diciembre, de colaboración financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de vivienda y suelo y de modificación de disposiciones reglamentarias en materia de vivienda.

b) 61/2009 Dekretua, martxoaren 10ekoa, 316/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, hirugarrenez aldatzeko dena. Dekretu horrek «Etxebizitza Hutsaren Programa» sustatu eta bultzatzen du, programa horren araubide juridikoa ezartzen du eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietate publikoari programa kudeatzeko ardura ematen dio.

b) Decreto 61/2009, de 10 de marzo, de tercera modificación del Decreto 316/2002, de 30 de diciembre, por el que se promueve e impulsa el Programa de Vivienda Vacía, se establece su régimen jurídico y se encomienda su gestión a la sociedad pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, S.A.

c) 466/2013 Dekretua, abenduaren 23koa, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duena.

c) Decreto 466/2013, de 23 de diciembre, por el que se regula el Programa de Vivienda Vacía «Bizigune».

d) 144/2019 Dekretua, irailaren 17koa, Merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) bitartekaritza-programa arautzeko dena.

d) Decreto 144/2019, de 17 de septiembre, por el que se regula el Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

e) Agindua, 2021eko uztailaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa.

e) Orden de 21 de julio de 2021, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, sobre medidas financieras para actuaciones protegibles en materia de rehabilitación en viviendas y edificios, accesibilidad y eficiencia energética.

f) Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa.

f) Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del registro de solicitantes de vivienda y de los procedimientos para la adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y Alojamientos Dotacionales de Régimen Autonómico.

g) Agindua, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzkoa.

g) Orden de 6 de octubre de 2010, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de medidas financieras para la compra de vivienda.

AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA.– Garapena eta aplikazioa.
DISPOSICIÓN FINAL QUINTA.– Desarrollo y aplicación.

Etxebizitza-gaietan eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honen garapenerako arauak onartzeko eta, orobat, legeren batek hala aginduta edo zientzia- edo teknologia-arloetako aurrerapenengatik beharrezkoa denean, dekretuaren eranskinak egokitzeko.

Se faculta a la Consejera o Consejero competente en materia de vivienda para aprobar las normas de desarrollo de este Decreto, así como para adaptar sus anexos cuando por disposición legal o por avances en los campos científicos o tecnológicos sea necesario.

AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEXTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 90 egunera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor a los 90 días de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 28an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de junio de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común