Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena

N.º 167, miércoles 31 de agosto de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
3787
3787

72/2022 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea energia sortzeko proiektu jakin batzuk ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduretatik salbuesteko erabakia, presako neurria baita Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan.

RESOLUCIÓN 72/2022, de 3 de agosto, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación del Acuerdo por el que se exceptúa de los procedimientos de evaluación de impacto ambiental de determinados proyectos de generación de energía, como medida urgente en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko uztailaren 26ko bilkuran, energia sortzeko proiektu jakin batzuk ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduretatik salbuesteko erabakia onartu du, presako neurria delako Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan. Horrenbestez, erabaki horri eman behar zaion publizitatea emateko, honako hau

Habiéndose aprobado por el Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 26 de julio de 2022, el Acuerdo por el que se exceptúa de los procedimientos de evaluación de impacto ambiental de determinados proyectos de generación de energía, como medida urgente en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania, y a los efectos de darle la publicidad debida,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea energia sortzeko proiektu jakin batzuk ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduretatik salbuesteko erabakiaren testua; erabaki hori presako neurria da Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan, eta ebazpen honen eranskinean azaltzen da.

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del Acuerdo por el que se exceptúa de los procedimientos de evaluación de impacto ambiental de determinados proyectos de generación de energía, como medida urgente en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania, que figura como anexo a la presente.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 3a.

En Vitoria-Gasteiz, a 3 de agosto de 2022.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

El Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABUZTUAREN 3KO 72/2022 EBAZPENARENA
ANEXO A LA RESOLUCIÓN 72/2022, DE 3 DE AGOSTO, DEL DIRECTOR DE LA SECRETARÍA DEL GOBIERNO Y DE RELACIONES CON EL PARLAMENTO
ERABAKIA, ENERGIA SORTZEKO PROIEKTU JAKIN BATZUK INGURUMEN-INPAKTUA EBALUATZEKO PROZEDURETATIK SALBUESTEKOA, ZEINA PRESAKO NEURRIA BAITA UKRAINAKO GERRAREN ONDORIO EKONOMIKO ETA SOZIALEI ERANTZUNA EMATEKO PLAN NAZIONALAREN ESPARRUAN
ACUERDO POR EL QUE SE EXCEPTÚA DE LOS PROCEDIMIENTOS DE EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL DE DETERMINADOS PROYECTOS DE GENERACIÓN DE ENERGÍA, COMO MEDIDA URGENTE EN EL MARCO DEL PLAN NACIONAL DE RESPUESTA A LAS CONSECUENCIAS ECONÓMICAS Y SOCIALES DE LA GUERRA EN UCRANIA

2022ko martxoaren 30ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretua, zeinaz Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzen baitira. Diputatuen Kongresuaren 2022ko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua eman zen. Ebazpen hori 2022ko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Con fecha 30 de marzo de 2022 se publica en el Boletín Oficial del Estado el Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo, por el que se adoptan medidas urgentes en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania. Mediante Resolución de 28 de abril de 2022, del Congreso de los Diputados, se ordena la publicación del Acuerdo de convalidación del Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo. Dicha Resolución se publica en el Boletín Oficial del Estado de 5 de mayo de 2022.

Ondoren, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuak aldatu du arau hori. Errege lege-dekretu horrek hainbat neurri hartzen eta luzatzen ditu, gerrak Ukrainan dituen ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko eta La Palma uharteko suspertze ekonomiko eta sozialerako (2022ko ekainaren 26ko BOE, 152. zk.). Zehazki, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluaren 1. apartatuko c) letra eta 3. apartatuko e) letra aldatu dira.

Posteriormente, esta norma se ha visto modificada por el Real Decreto-ley 11/2022, de 25 de junio, por el que se adoptan y se prorrogan determinadas medidas para responder a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania, para hacer frente a situaciones de vulnerabilidad social y económica, y para la recuperación económica y social de la isla de La Palma (BOE n.º 152 de 26 de junio de 2022). Concretamente, se han alterado los apartados 1, letra c), y 3, letra e) del artículo 6 del citado Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo.

Errege lege-dekretu horren azalpen-zatian jasotakoaren arabera, Errusiak Ukraina inbaditu izanak ondorio garrantzitsuak eragin ditu arlo guztietan, bai ikuspuntu humanitariotik, bai ikuspegi ekonomiko eta sozialetik; izan ere, errefuxiatuen desplazamenduarekin batera, areagotu egin da Europako ekonomia 2021eko udaz geroztik jasaten ari den eskaintza-talka, gas naturalaren prezioaren igoeraren ondorioz, eta, gainera, ziurgabetasun handia dago haren iraupenari eta intentsitateari dagokienez.

Conforme a lo contemplado en la parte expositiva del citado Real Decreto-ley la invasión de Ucrania por parte de Rusia está generando importantes consecuencias en todos los órdenes, tanto desde el punto de vista humanitario como desde una perspectiva económica y social puesto que al desplazamiento de los refugiados se une el hecho de que se ha agravado el choque de oferta que viene sufriendo la economía europea desde el verano de 2021 a causa de la escalada del precio del gas natural y ha añadido además una elevada incertidumbre respecto a su duración e intensidad.

Esparru horretan, gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, Gobernuak bultzatzen duen trantsizio energetikoaren arloko epe ertain eta luzeko ekintza azkartuko duten neurriekin eta epe motzeko neurri eraginkorrekin, bereziki Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatuz, Gobernuak plan nazional bat bultzatzea erabaki du, neurri arauemaileak eta ez-arauemaileak barne hartzen dituena.

En este marco, para afrontar las consecuencias económicas y sociales de la guerra con medidas eficaces en el corto plazo y medidas que aceleren la acción a medio y largo plazo en materia de transición energética que viene impulsando el Gobierno, en particular a través de la ejecución del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, el citado Gobierno ha decidido impulsar un Plan Nacional, que comprende tanto medidas normativas como no normativas.

Energia berriztagarrien proiektuak arintzeko neurriak jasotzen ditu arauak, deskarbonizazioa bizkortzeko eta mendekotasun energetikoa murrizteko. Hala, ingurumen-eragina zehazteko aldi baterako prozedura bat ezartzen du energia berriztagarrien proiektuetarako, Estatuaren eskumen-eremuan aplikatzekoa, eta autonomia-erkidegoek ere aplikatu ahal izango dute, beren eskumen-eremuan.

La norma contempla medidas para la agilización de los proyectos de energías renovables con la finalidad de acelerar la descarbonización y reducir la dependencia energética. Así, establece un procedimiento con vigencia temporal de determinación de afección ambiental para proyectos de energías renovables, de aplicación en el ámbito de competencia estatal, que también podrá ser aplicado por las Comunidades Autónomas en su ámbito de competencias.

Erreferentziako Errege Lege Dekretuan aurreikusitako prozedurari men egiteko, proiektuek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte, hala nola 75 MW-ko edo gutxiagoko potentzia instalatua duten proiektu eolikoak eta 150 MW-ko edo gutxiagoko potentzia instalatua duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuak izan behar dute, ez dute egon behar itsas ingurunean edo Natura 2000 Sarea osatzen duten azaleretan kokatuta eta sentsibilitate baxuko eremuetan kokatuta egon behar dute osoki, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak egindako «Energia berriztagarriak ezartzeko ingurumen-zonakatzea» delakoaren arabera. Era berean, ebakuazioko aire-lineak ez dira barne hartu behar Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren g) ataleko 3. taldean. Baimen-eskaera organo substantiboan aurkeztuko da 2024ko abenduaren 31 baino lehen.

Para someterse al procedimiento contemplado en el Real Decreto-ley de referencia, los proyectos deben cumplir determinadas condiciones, como ser proyectos eólicos con una potencia instalada igual o inferior a 75 MW y proyectos de energía solar fotovoltaica con una potencia instalada igual o inferior a 150 MW, no localizarse en medio marino ni en superficies integrantes de la Red Natura 2000 y ubicarse íntegramente en zonas de sensibilidad baja según la «Zonificación ambiental para la implantación de energías renovables», herramienta elaborada por el Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico. Asimismo, las líneas aéreas de evacuación no deben estar incluidas en el grupo 3, apartado g) del Anexo I de la Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de evaluación ambiental. La solicitud de autorización se presentará ante el órgano sustantivo antes del 31 de diciembre de 2024.

Martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 6.6 artikuluak adierazten duenez, «artikulu honetan araututako prozedura ez da oinarrizkoa, eta, beraz, Estatuko Administrazio Orokorrari eta haren organismo publikoei baino ez zaie aplikatuko. Hala ere, autonomia-erkidegoek, beren eskumen-eremuan, artikulu honetan xedatutakoa 1. apartatuan aipatutako proiektuetarako soilik aplikatu ahal izango dute».

El artículo 6.6 del Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo. señala que: «El procedimiento regulado en este artículo no tiene carácter básico y por tanto solo será de aplicación a la Administración General del Estado y a sus organismos públicos. No obstante, en su ámbito de competencias, las Comunidades Autónomas podrán aplicar lo dispuesto en este artículo únicamente para los proyectos a los que se refiere el apartado 1».

Euskadi aitzindaria da garapen jasangarriarekiko konpromisoan, ingurumenarekiko errespetuan eta klima-aldaketaren aurkako estrategian. Erakunde publikoek bultzatutako ekimenek izaera globaleko helburu horrekin kontzientziatuta eta konprometituta dagoen euskal gizartearen babesa eta laguntza izan dute beti.

Euskadi es una Comunidad pionera en el compromiso con el desarrollo sostenible, el respeto al medio ambiente y la estrategia de lucha contra el cambio climático. Las iniciativas impulsadas desde las instituciones públicas han encontrado siempre el respaldo y apoyo de una sociedad vasca concienciada y comprometida con este objetivo de carácter global.

Eusko Jaurlaritzak, 2015. urtean, Euskadiko klima-aldaketaren estrategia «Klima 2050» onartu zuen, bai eta 2030erako Energia Estrategia ere, 2016ko uztailean, eta isuriak murrizteko nazioarteko politikak eta trantsizio energetikoari buruzkoak arautzen dituen erantzukizun partekatuaren printzipioa bereganatu zuen.

El Gobierno Vasco aprobó el año 2015 la Estrategia de cambio climático de Euskadi, «Klima 2050», así como la Estrategia Energética 2030 en julio de 2016, asumiendo el principio de responsabilidad compartida que rige las políticas internacionales de reducción de emisiones y sobre la transición energética.

2030erako Euskadiko Energia Estrategiak (3E2030) zehazten ditu Eusko Jaurlaritzak 2030erako energia-politikaren arloan dituen helburuak eta oinarrizko jarduera-ildoak, eta aurreikusten du instalatutako egungo potentzia eolikoa 153 MW-tik 783 MW-ra eta eguzki-potentzia fotovoltaikoa 60,4 MW-tik 293 MW-ra handitzea.

La Estrategia Energética de Euskadi 2030 (3E2030), que es la que define los objetivos y las líneas básicas de actuación del Gobierno Vasco en materia de política energética para el período 2030, prevé incrementar la potencia eólica actual instalada de 153 MW a 783 MW y la potencia solar fotovoltaica de 60,4 MW a 293 MW.

Eusko Jaurlaritzak, 2019ko uztailaren 30ean, bat egin du mundu osoko erakunde politiko, sozial eta akademikoekin, eta klima- eta ingurumen-larrialdiaren adierazpen formala egin du, lurraldea neutroa izateko karbonoari dagokionez, trantsizio justu batek ahalbidetzen duen bezain laster, eta, edonola ere, 2050. urtea baino lehen, bai eta klima-larrialdiaren aurrean erresilienteagoa izango den lurralde eta gizarte bat lortzeko ere.

El Gobierno Vasco, con fecha 30 de julio de 2019, se ha unido a las instituciones políticas, sociales y académicas de todo el mundo con la declaración formal de emergencia climática y ambiental con el objetivo de lograr un territorio neutro en carbono, tan pronto como una transición justa lo permita y, en cualquier caso, no más tarde del año 2050, así como de lograr un territorio y una sociedad más resiliente ante la emergencia climática.

Trantsizio global horretan murgilduta gaude, eta, aldi berean, politika industrial, fiskal, energetiko eta ikerketa- eta berrikuntza-politika bat eskatzen dugu, lagungarri eta pizgarri izango dena. Badakigu garraio-sistemak erabat egokitu behar direla, hiri- eta lurralde-konfigurazioko dinamikak, baliabideen kudeaketa, industria- edo nekazaritza-ekoizpeneko ereduak edo ekonomia zirkularraren aldeko apustua.

Esta transición global en la que estamos inmersos demanda en paralelo una política industrial, fiscal, energética, de investigación e innovación que sirva de acompañamiento y revulsivo. Somos conscientes de la necesidad de adaptación integral de los sistemas de transporte, las dinámicas de configuración urbana y territorial, la gestión de los recursos, los modelos de producción industrial o agropecuario o la necesaria apuesta por la economía circular.

Hala jasotzen da Euskadin izapidetzen ari den klima-aldaketari buruzko lege-aurreproiektuan, zeinak, 1. artikuluaren arabera, «2050. urterako karbono-ekonomia erresiliente eta neutroan aurrera egitea» baitu helburu.

Así se recoge en el Anteproyecto de ley de cambio climático que se está tramitando en Euskadi que, de conformidad con su artículo 1, tiene como objetivo «avanzar en una economía resiliente y neutra en carbono para el año 2050».

Ingurumen-ebaluazioari buruzko araudiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan ezarritako eskumena erabiliz, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea onartu zen.

En lo que se refiere a la normativa de evaluación ambiental, en ejercicio de la competencia establecida en el artículo 11.1.a) del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, se procedió a la aprobación de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi.

Arauaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babestu, zaindu eta hobetzeko arau-esparrua ezartzea, pertsona fisiko eta juridikoen eskubideak eta betebeharrak zehaztuz, besteak beste, honako helburu hauek lortzeko:

La norma tiene por objeto establecer el marco normativo para la protección, conservación y mejora del medio ambiente en la Comunidad Autónoma del País Vasco, determinando los derechos y deberes de las personas físicas y jurídicas, con el fin de alcanzar, entre otros, los siguientes objetivos:

a) Ingurumen-presio eta -arriskuen aurrean herritarrak babestea.

a) Proteger a sus ciudadanos y ciudadanas frente a las presiones y riesgos medioambientales.

b) Ingurumena babestea, narriadurari aurrea hartzea eta kaltetutako lekuan lehengoratzea.

b) Proteger el medio ambiente, prevenir su deterioro y restaurarlo donde haya sido dañado.

c) Baliabideak eraginkortasunez kudeatzea, ekonomia jasangarria, zirkularra eta hipokarbonikoa sustatuz.

c) Gestionar eficientemente los recursos promoviendo una economía sostenible, circular e hipocarbónica.

d) Anbizio handiko berotegi-efektuko gasak murrizteko neurriak ezartzea, Parisko Akordioa eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko beste xedapen batzuk betetzeko.

d) Establecer medidas de reducción de gases de efecto invernadero ambiciosas para cumplir con el Acuerdo de París y otras disposiciones respecto a la lucha contra el cambio climático.

e) Erantzukidetasun publiko-pribatua bultzatzea ingurumena babestean.

e) Impulsar la corresponsabilidad público-privada en la protección del medio ambiente.

f) Ingurumen-administrazioaren funtzionamendua bizkortzea, administrazio-prozedurak sinplifikatuz eta bateratuz, eta ingurumenean eragina duten jardueretan esku hartzeko teknikak arautzea, bertan ezarritako baldintzak eta eskakizunak integratuz.

f) Agilizar el funcionamiento de la Administración ambiental mediante la simplificación y unificación de los procedimientos administrativos, regulando las técnicas de intervención sobre las actividades con incidencia ambiental integrando las condiciones y requisitos que en la misma se establecen.

Arau horrek berak, V. tituluan, ingurumen-ebaluazioari buruzkoan, legearen II. eranskinean jasotako plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioaren araubidea eguneratzen du, ingurumen-alderdiak horiek egitean, onartzean edo baimentzean integratzeko, ingurumenaren aldetik bideragarriak diren alternatibak hautatuz eta ingurumenaren gaineko ondorio kaltegarriak prebenitzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko mota guztietako neurriak ezarriz.

Esta misma norma en el Título V, de evaluación ambiental, actualiza el régimen de la evaluación ambiental de los planes, programas y proyectos recogidos en el Anexo II de la ley en aras a hacer efectiva la integración de los aspectos ambientales en su elaboración, aprobación o autorización, seleccionando las alternativas que resulten ambientalmente viables y estableciendo las medidas de todo tipo para prevenir, corregir y, en su caso, compensar los efectos adversos sobre el medio ambiente.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76. artikuluan jasotakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaie II.D eranskineko proiektu publiko edo pribatuei, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua, aldiz, II.E eranskineko proiektu publiko edo pribatuei.

Conforme a lo contemplado en el artículo 76 de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi, son objeto de evaluación de impacto ambiental ordinaria los proyectos públicos o privados del Anexo II.D y de una evaluación de impacto ambiental simplificada los proyectos públicos o privados del Anexo II.E.

Bestalde, xedapen beraren 67. artikuluak honako hau ezartzen du:

Por su parte, el artículo 67 de la misma disposición establece lo siguiente:

«1.– Salbuespenezko kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak salbuetsi egin ahal izango du, akordio arrazoitu bidez, lege honetan araututako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura aplikatzeko II. eranskinean jasotako proiekturen bat. Kasu horietan, salbuetsitako proiektua lege honen printzipio eta helburuak betetzen dituen beste modu bateko ebaluazio baten mende jartzearen komenigarritasuna aztertuko da. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Europako Batzordeari jakinaraziko zaio.

«1.– En casos excepcionales, el Consejo de Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá exceptuar, mediante acuerdo motivado, a alguno de los proyectos recogidos en el Anexo II de la aplicación del procedimiento de evaluación de impacto ambiental regulado en esta ley. En tales casos, se examinará la conveniencia de someter el proyecto eximido a otra forma de evaluación que cumpla los principios y objetivos de esta ley. El citado acuerdo será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y notificado a la Comisión Europea.

2.– Horrez gain, jendaurrean jarriko da baztertzeko erabakiari buruzko informazioa eta hori justifikatzen duten arrazoiak, bai eta baztertutako proiektua ebaluatzeko beste modu batzuei buruzko azterketa ere.

2.– Adicionalmente, se pondrá a disposición del público la información relativa a la decisión de exclusión y los motivos que la hayan justificado, así como el examen sobre las formas alternativas de evaluación del proyecto excluido.

3.– Artikulu honetan araututako baztertzeko aukerek ez dituzte proiektuak salbuetsiko haiek Natura 2000 Sareko guneen gainean izan ditzaketen eraginen ebaluaziotik, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46. artikuluan eskatu bezala».

3.– Las posibilidades de exclusión reguladas en este artículo no eximirán a los proyectos de la evaluación de las repercusiones de los mismos sobre los espacios Red Natura 2000, exigida en el artículo 46 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y Biodiversidad.»

Horrenbestez, autonomia-erkidegoko araudiak aukera ematen du proiektu jakin batzuk abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura aplikatzetik salbuesteko.

Por tanto, la normativa autonómica permite que determinados proyectos queden exceptuados de la aplicación del procedimiento de evaluación de impacto ambiental contemplado en la Ley 10/2021 de 9 de diciembre.

Hala ere, salbuespen horrek ez du esan nahi proiektu horien gaineko erabateko kontrolik ez dagoenik, arauak mekanismo alternatibo bat ezartzea komeni den aztertzea aurreikusten baitu.

No obstante, dicha excepción no significa una ausencia absoluta de control sobre dichos proyectos puesto que la norma contempla que se analice la conveniencia de establecer un mecanismo alternativo.

Aztertzen ari garen kasuan, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluko aurreikuspenak aplikatu beharko lirateke autonomia-erkidegoaren eremuan (6/2022 Errege Lege Dekretua, zeinaz Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzen baitira); horrela, artikulu horretan jasotako baldintzak betetzen dituzten proiektuei baino ez zaie aplikatuko, eta, betiere, bertan ezarritako prozedura bete beharko dute.

En el caso que nos ocupa se trataría de aplicar en el ámbito de la Comunidad Autónoma las previsiones del artículo 6 del Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo, por el que se adoptan medidas urgentes en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania, de forma que únicamente se aplica a los proyectos que cumplan los requisitos contemplados en dicho artículo y que en todo caso deberán someterse al procedimiento que allí se establece.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, nahitaezko txostenak bildu eta eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, habiéndose recabado los informes preceptivos y previa deliberación, el Consejo de Gobierno adopta el siguiente

ERABAKIA
ACUERDO

Lehenengoa.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean araututako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura arruntetik salbuestea, presako neurri gisa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan eta erabaki honen hirugarren apartatuan jasotako baldintzekin, honako proiektu hauek, baldin eta proiektu horiek baimentzea eta ingurumen-ebaluazioa egitea Euskal Autonomia Erkidegoari badagokio:

Primero.– Exceptuar, como medida urgente en el marco del plan nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania y con las condiciones contempladas en el apartado Tercero de este Acuerdo, del procedimiento ordinario de evaluación de impacto ambiental regulado en la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi, los siguientes proyectos cuya autorización y evaluación ambiental compete a la Comunidad Autónoma:

«3.j.– 5 haize sorgailu edo gehiago, guztira 10 MW-ko potentzia edo handiagoa dutenak, dauzkaten parke eolikoak. Beste parke eoliko batetik 2 km baino gutxiagora dauden parke eolikoak, baldin eta dituzten baterako magnitudeak aurreko atalaseetara iristen badira edo atalase horiek gainditzen badituzte. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

«3.j.– Parques eólicos que tengan 5 o más aerogeneradores con una potencia total igual o superior a 10 MW. Parques eólicos que se sitúen a menos de 2 km de otro parque eólico, siempre que, considerando sus magnitudes conjuntas, se igualen o superen los umbrales anteriores. A los efectos de esta norma se considerarán parques eólicos las instalaciones dedicadas a la generación de electricidad a partir de la energía eólica, a través de un conjunto de varios aerogeneradores, interconectados eléctricamente mediante redes propias, compartiendo una misma estructura de accesos y control, con medición de energía propia y con conexión a la red general.

3.k.– Energia fotovoltaikoaren instalazioak, 15 hektareako azalera edo handiagoa hartzen dutenean. Barne hartuko dira, azalera txikiagoa hartuta ere, beste instalazio fotovoltaiko baten mugan dauden titular beraren edo beste batzuen instalazioak, baldin eta instalazio horiek guztira 15 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

3.k.– Instalaciones de energía fotovoltaica que conlleven una ocupación de terreno igual o superior a 15 hectáreas. Se entenderán incluidas las instalaciones de la misma o de distintas personas titulares que, aun ocupando una superficie menor, sean colindantes con otra instalación fotovoltaica, siempre que la superficie total ocupada por las distintas instalaciones sea igual o superior a 15 hectáreas.

Kanpo gelditzen dira jada finkatutako lur urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan kokatutako energia fotovoltaikoaren instalazioak».

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes.»

Bigarrena.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean araututako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura sinplifikatutik salbuestea, presako neurri gisa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan eta erabaki honen hirugarren apartatuan jasotako baldintzekin, honako proiektu hauek, baldin eta proiektu horiek baimentzea eta ingurumen-ebaluazioa egitea Euskal Autonomia Erkidegoari badagokio:

Segundo.– Exceptuar, como medida urgente en el marco del plan nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania y con las condiciones contempladas en el apartado Tercero de este acuerdo, del procedimiento simplificado de evaluación de impacto ambiental regulado en la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi, los siguientes proyectos cuya autorización y evaluación ambiental compete a la Comunidad Autónoma:

«4.g.– Parke eolikoak. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

«4.g.– Parques eólicos. A los efectos de esta norma se considerarán parques eólicos las instalaciones dedicadas a la generación de electricidad a partir de la energía eólica, a través de un conjunto de varios aerogeneradores, interconectados eléctricamente mediante redes propias, compartiendo una misma estructura de accesos y control, con medición de energía propia y con conexión a la red general.

4.h.– Energia fotovoltaikoaren instalazioak, 5 hektareako azalera edo handiagoa hartzen dutenak. Barne hartuko dira, azalera txikiagoa hartuta ere, beste instalazio fotovoltaiko baten mugan dauden titular beraren edo beste batzuen instalazioak, baldin eta instalazio horiek, guztira, 5 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

4.h.– Instalaciones de energía fotovoltaica que conlleven una ocupación de terreno igual o superior a 5 hectáreas. Se entenderán incluidas las instalaciones de la misma o de distintas personas titulares que, aun ocupando una superficie menor, sean colindantes con otra instalación fotovoltaica, siempre que la superficie total ocupada por las distintas instalaciones sea igual o superior a 5 hectáreas.

Kanpo gelditzen dira jada finkatutako lur urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan kokatutako energia fotovoltaikoaren instalazioak».

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes.»

Hirugarrena.– Aurreko apartatuetan aipatutako proiektuak dagokion ingurumen-ebaluazioko prozeduratik salbuetsita geratuko dira soilik martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen direnean (6/2022 Errege Lege Dekretua, zeinaz Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzen baitira) edo hura ordezten duen araudian ezarritako baldintzak betetzen direnean, erabaki honen laugarren apartatuan aipatzen den ingurumen-eraginari buruzko txostenak hala zehazten duen neurrian.

Tercero.– Los proyectos contemplados en los apartados anteriores únicamente quedarán exceptuados del procedimiento de evaluación ambiental correspondiente cuando se cumplan las condiciones señaladas en el artículo 6 del Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo, por el que se adoptan medidas urgentes en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania o normativa que lo sustituya, en la medida en que así lo determine el informe de afección ambiental al que se refiere el apartado Cuarto de este Acuerdo.

Errege Lege Dekretu horren 6. artikuluaren 1.c) apartatuari dagokionez, proiektuak kokatzeko baldintzei buruzkoa baita, ingurumen-eraginak zehazteko prozedura baten mende jarri ahal izango dira proiektuak, baldin eta, itsas ingurunean edo Euskal Autonomia Erkidegoko natura-ondareko gune babestuen sareko azaleretan kokatuta ez badaude eta, sustatzaileak baimen-eskaera aurkezten duen egunean, osorik kokatuta badaude sentsibilitate baxuko eremuetan, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak egindako «Energia berriztagarriak ezartzeko ingurumen- zonakatzea» delakoaren arabera.

En relación al apartado 1.c) del artículo 6 del citado Real Decreto-ley, relativo a las condiciones de ubicación de los proyectos, se podrán someter a un procedimiento de determinación de las afecciones ambientales los proyectos que, no ubicándose en medio marino ni en superficies integrantes de la red de espacios protegidos del patrimonio natural del País Vasco, a la fecha de la presentación de la solicitud de autorización por el promotor estén ubicados íntegramente en zonas de sensibilidad baja según la «Zonificación ambiental para la implantación de energías renovables», herramienta elaborada por el Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico.

Laugarrena.– Erabaki honen xede diren proiektuek martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako prozedura bete beharko dute (6/2022 Errege Lege Dekretua, zeinaz Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzen baitira) edo horren ordezko arauetan ezarritakoa bete beharko dute, honako berezitasun hauekin:

Cuarto.– Los proyectos objeto del presente Acuerdo se someterán al procedimiento establecido en el artículo 6 del Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo, por el que se adoptan medidas urgentes en el marco del Plan Nacional de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania o normativa que lo sustituya, con las siguientes especificidades:

– 6. artikuluko 3.a) eta 3.b) apartatuei dagokienez, sustatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzkoak baitira:

– En relación a los apartados 3.a) y 3.b) del artículo 6, relativos a la documentación que debe presentar el promotor:

• 3.a) apartatuko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukia, ingurumen-ebaluazioari buruzko araudian ezarritakora ez ezik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian parke eolikoen eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen proiektuei buruz argitaratutako gidetan adierazitakora ere egokituko da.

• El contenido del estudio de impacto ambiental a presentar junto con el resto de la documentación del apartado 3.a) se ajustará, además de a lo establecido en la normativa de evaluación ambiental, a lo indicado en las guías publicadas en la página Web del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente relativas a los proyectos de parques eólicos e instalaciones de energía solar fotovoltaica.

• Babesgune baten gaineko zuzeneko edo zeharkako edozein eragin baztertze aldera, sustatzaileak babestutako gunearen kudeaketan eskumena duen organoaren txostena eskatu ahal izango du, eta 6. artikuluko 3.b) apartatuan araututako laburpen exekutiboan sartu.

• Al objeto de descartar cualquier afección directa o indirecta sobre un espacio protegido, el promotor podrá recabar e incorporar al resumen ejecutivo regulado en el apartado 3.b) del artículo 6 el informe del órgano competente en la gestión del espacio protegido.

– 6. artikuluko 3.c) apartatuari dagokionez, ingurumen-eragina zehazteko txosten-proposamenari buruzkoa baita, eta, autonomia-erkidegoan aplikatzeko, ingurumen-eragina zehazteko txosten-proposamena egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak proiektuak eragindako lurralde historikoetako ingurumen-arloko foru-organo eskudunari bidaliko dio, eta hark hamar eguneko epea izango du oharrak egiteko. Epe hori igarotakoan, erantzunik ematen ez bada, txosten-proposamenaren edukia onartu dela ulertuko da, jarduketekin jarraitzeko.

– En relación al apartado 3.c) del artículo 6, relativo a la propuesta de informe de determinación de afección ambiental y, a los efectos de su aplicación en la Comunidad Autónoma, una vez elaborada la propuesta de informe de determinación de afección ambiental, el órgano ambiental del Gobierno Vasco lo remitirá al órgano foral competente en materia de medio ambiente del o los Territorio/s Histórico/s afectados por el proyecto, el cual dispondrá de un plazo de diez días para formular observaciones. Transcurrido dicho plazo, la falta de respuesta se considerará como aceptación del contenido de la propuesta de informe a efectos de proseguir las actuaciones.

– 6. artikuluko 3.d) apartatuari dagokionez, ingurumen-eragina zehazteko txostena emateari buruzkoa baita:

– En relación al apartado 3.d) del artículo 6, relativo a la emisión del informe de determinación de afección ambiental:

• Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak bi hilabete izango ditu, espedientea osatzen denetik, ingurumen-eragina zehazteko txostena egiteko.

• El órgano ambiental del Gobierno Vasco dispondrá de dos meses desde que el expediente esté completo para formular el informe de determinación de afección ambiental.

• Ingurumen-eragina zehazteko txostenak ondorioztatzen badu ondorio kaltegarri nabarmenak dituela ingurumenean, proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-izapide arrunta bete beharko du (Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. tituluan arautua). Kasu horietan, ingurumen-organoaren txostenak adieraziko du ea beharrezkoa den ingurumen-inpaktuaren azterketa osatzea proiektuaren ingurumen-ebaluaziorako garrantzitsua edo erabakigarria den informazio gehigarriarekin, eta zerrenda bat emango du abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan araututako izapidean kontsulta egin behar zaien administrazio publikoekin eta pertsona interesdunekin.

• En los casos en que el informe de determinación de afección ambiental concluya que se aprecian efectos adversos significativos sobre el medio ambiente el proyecto deberá someterse al trámite de evaluación de impacto ambiental ordinaria regulado en el Título V de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi. En estos casos el informe del órgano ambiental indicará si es necesario completar el estudio de impacto ambiental con información adicional que resulte relevante o determinante para la evaluación ambiental del proyecto y aportará una relación de las administraciones públicas afectadas y personas interesadas a consultar en el trámite regulado en el artículo 37 de la Ley 21/2013, de 9 de diciembre.

– 6. artikuluko 3.e) apartatuari dagokionez, ingurumen-inpaktua zehazteko txostena argitaratzeari buruzkoa baita:

– En relación al apartado 3.e) del artículo 6, relativo a la publicación del informe de determinación de afección ambiental:

• Ingurumen-eragina zehazteko txostena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean argitaratuko da. Era berean, sustatzaileari eta organo substantiboari jakinaraziko zaie, gehienez ere hamar eguneko epean.

• El informe de determinación de afección ambiental será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y en la página web del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente. Asimismo, será notificado al promotor y al órgano sustantivo en un plazo máximo de diez días.

Bosgarrena.– Erabaki hau onartzen den egunean organo substantibo eskudunaren aurrean izapidetzen ari diren eta hirugarren apartatuan jasotako baldintzak betetzen dituzten proiektuei erabaki honetan jasotako aurreikuspenak aplikatzea, honela:

Quinto.– Aplicar las previsiones contempladas en este Acuerdo a los proyectos que cumplen las condiciones contempladas en el apartado Tercero que se encuentren en tramitación ante el órgano sustantivo competente a la fecha de aprobación de este Acuerdo, en los siguientes términos:

• Hirugarren apartatuan jasotako baldintzak betetzen dituzten proiektuak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek erabaki honen laugarren apartatuan jasotako prozedurari atxikitzea eskatu ahal izango dute. Horretarako, organo substantibo eskudunaren aurrean hasitako baimen- prozeduran ingurumenaren gaineko inpaktuak kuantifikatzen dituen laburpen exekutiboa aurkeztu beharko dute, martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren 6.3.b) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

• Las personas físicas o jurídicas que promuevan los proyectos que cumplen las condiciones contempladas en el apartado Tercero podrán solicitar acogerse al procedimiento recogido en el apartado Cuarto de este Acuerdo. A tales efectos deberán incorporar al procedimiento de autorización iniciado ante el órgano sustantivo competente el resumen ejecutivo que cuantifique los impactos sobre el medio ambiente en los términos contemplados en el artículo 6.3.b) del Real Decreto-ley 6/2022, de 29 de marzo.

• Proiektuaren baimena izapidetzen duen organo substantibo eskudunak ingurumen-organoari bidaliko dizkio proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterlana eta laburpen exekutiboa, orain arte egindako izapideen emaitzarekin batera, laburpen exekutiboa jasotzen duenetik 10 eguneko epean, eta betiere dokumentuak osoak badira, eta ingurumen-organoak erabaki honen laugarren apartatuan aurreikusitako izapidetzearekin jarraituko du.

• El órgano sustantivo competente que tramita la autorización del proyecto remitirá el proyecto, el estudio de impacto ambiental y el resumen ejecutivo, junto con el resultado de los trámites realizados hasta la fecha, en el plazo de 10 días desde la recepción del resumen ejecutivo y siempre que los documentos sean completos, al órgano ambiental que continuará con la tramitación prevista en el apartado Cuarto de este Acuerdo.

Parke eolikoko edo eguzki-energia fotovoltaikoko proiektu batek erabaki honen hirugarren apartatuko baldintzak betetzea ezertan eragotzi gabe, proiektuaren sustatzaileak eskatu ahal izango du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura aplikatzea, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.D eta II.E eranskinak aplikatuz. Era berean, sustatzaileak organo substantiboari eskatu ahal izango dio ingurumen-organoak ingurumen- inpaktuaren azterketaren irismen-dokumentua eman dezala, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 68. artikuluaren arabera.

Sin perjuicio de que un proyecto de parque eólico o de energía solar fotovoltaica cumpla con las condiciones del apartado Tercero de este Acuerdo, el promotor del mismo podrá solicitar someter dicho proyecto al procedimiento de evaluación de impacto ambiental que corresponda en aplicación de los Anexos II.D y II.E de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi. Asimismo, el promotor podrá solicitar ante el órgano sustantivo la emisión por parte del órgano ambiental del documento de alcance del estudio de impacto ambiental, conforme al artículo 68 de la citada Ley 10/2021, de 9 de diciembre.

Seigarrena.– Erabaki honetan xedatutakoa gauzatzeko ardura duten pertsonei agintzea lehentasuna eman diezaiotela iturri berriztagarrietatik elektrizitatea sortzeko proiektuak bideratzeari (erabaki honen xede direnak). Horretarako, Batzordearen 2022ko maiatzaren 18ko (EB) 2022/822 Gomendioan aurreikusitako baldintzetan beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko dira (gomendio hori energia berriztagarrien proiektuetarako eta elektrizitatea erosteko baimenak emateko prozedurak azkartzeari buruzkoa da).

Sexto.– Ordenar a las personas responsables de llevar a cabo lo dispuesto en el presente Acuerdo que prioricen el despacho de los proyectos de generación eléctrica a partir de fuentes renovables objeto de este Acuerdo, debiendo dotarse de los medios humanos y materiales necesarios en los términos contemplados en la Recomendación (UE) 2022/822 de la Comisión de 18 de mayo de 2022 sobre la aceleración de los procedimientos de concesión de permisos para los proyectos de energías renovables y la facilitación de los contratos de compra de electricidad.

Zazpigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza elektronikoan jarriko da herritarren eskura erabaki hau hartzeari buruzko informazio guztia.

Séptimo.– En la sede electrónica de la Comunidad Autónoma de Euskadi se pondrá a disposición de la ciudadanía toda la información relativa a la adopción del presente Acuerdo.

Zortzigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Octavo.– Publicar el presente Acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bederatzigarrena.– Erabaki honen edukia Europako Batzordeari jakinaraztea.

Noveno.– Notificar el contenido del presente Acuerdo a la Comisión Europea.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común