Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

162. zk., 2022ko abuztuaren 24a, asteazkena

N.º 162, miércoles 24 de agosto de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
3672
3672

71/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (Adif) Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk egitea agintzeko izenpetutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena.

RESOLUCIÓN 71/2022, de 28 de julio, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación de la segunda modificación y prórroga del convenio suscrito con la Administración General del Estado y el Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif), para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena sinatu du, eta dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau

Habiéndose suscrito por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco de la segunda modificación y prórroga del Convenio referenciado, y a los efectos de darle la publicidad debida,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (Adif) izenpetutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapenaren testua. Hitzarmen horren helburua da agindua ematea Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk egin daitezen. Eranskin gisa ageri da.

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto de la segunda modificación y prórroga del convenio suscrito con la Administración General del Estado y el Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif), para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria del País Vasco, que figura como anexo a la presente.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de julio de 2022.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

El Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 28KO 71/2022 EBAZPENARENA
ANEXO A LA RESOLUCIÓN 71/2022, DE 28 DE JULIO, DEL DIRECTOR DE LA SECRETARÍA DEL GOBIERNO Y DE RELACIONES CON EL PARLAMENTO
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA TRENBIDE-AZPIEGITUREN ADMINISTRATZAILEAREN ARTEAN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA BIGARRENEZ ALDATZEA ETA LUZATZEA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN TRENBIDE-SARE BERRIA ERAIKITZERA BIDERATUTAKO ZENBAIT JARDUKETA AGINTZEKO
SEGUNDA MODIFICACIÓN Y PRÓRROGA DEL CONVENIO DE COLABORACIÓN SUSCRITO ENTRE LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DEL ESTADO, LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO Y EL ADMINISTRADOR DE INFRAESTRUCTURAS FERROVIARIAS PARA LA ENCOMIENDA DE DETERMINADAS ACTUACIONES PARA LA CONSTRUCCIÓN DE LA NUEVA RED FERROVIARIA EN EL PAÍS VASCO

Madril, 2021eko abenduaren 23a.

En Madrid, a 23 de diciembre de 2021.

HAUEK BILDU DIRA:
REUNIDOS:

Raquel Sánchez Jiménez andrea, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroa, uztailaren 10eko 528/2021 Errege Dekretuaren indarrez.

Doña Raquel Sánchez Jiménez, Ministra de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana, en virtud del Real Decreto 528/2021, de 10 de julio.

Ignacio María Arriola López jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua izendatzeko lehendakariaren irailaren 7ko 26/2020 Dekretuak izendatua, eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko entitate publikoaren presidentea, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak 11. artikuluan xedatuaren arabera.

Don Ignacio María Arriola López, Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, cargo para el que fue designado mediante Decreto 26/2020, de 7 de septiembre, del Lehendakari, de nombramiento del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, y Presidente del ente público de derecho privado Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea, en virtud de lo dispuesto en el artículo 11 de la Ley 6/2004, de 21 de mayo.

María Luisa Domínguez González andrea, Adif (Trenbide Azpiegituren Administratzailea –IFZ: Q-2801660H–) enpresa-erakunde publikoko presidentea, kargu horretarako izendatua uztailaren 27ko 670/2021 Errege Dekretuaren bidez, Adif enpresaren Estatutuko 23.2.a) artikuluak ematen dizkion ahalmenak baliatuz (estatutu hori abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta, halaber, Adif-Alta Velocidad (IFZ: Q-2802152-E) enpresa-erakunde publikoko presidentea, Adif-Alta Velocidaden Estatutuko 23.1 artikuluaren arabera (estatutu hori abenduaren 27ko 1044/2013 Errege Dekretuaren bidez onartu zen), haren 23.2.a) artikuluak ematen dizkion eskumenak baliatuz.

Doña María Luisa Domínguez González, Presidenta de la entidad pública empresarial Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias), con NIF: Q-2801660H, cargo para el que fue nombrada por Real Decreto 670/2021, de 27 de julio, en el ejercicio de las facultades que tiene conferidas por el artículo 23.2.a) del Estatuto de Adif, aprobado mediante Real Decreto 2395/2004, de 30 de diciembre, y Presidenta de la entidad pública empresarial Adif-Alta Velocidad, con NIF Q-2802152-E, de acuerdo con el artículo 23.1 del Estatuto de Adif-Alta Velocidad, aprobado por Real Decreto 1044/2013, de 27 de diciembre, en el ejercicio de las facultades que tiene conferidas por el artículo 23.2.a) del mismo.

Alderdiek, ordezkari izaerarekin, lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena formalizatzeko gaitasuna aitortzen diote elkarri eta haren baldintzak betetzeko hitza ematen dute, eta, horretarako, honako hau

Las partes, en la representación que ostentan, se reconocen capacidad para formalizar la presente segunda modificación y prórroga al Convenio de colaboración y obligarse en los términos de la misma, y, a tal efecto,

AZALTZEN DUTE:
EXPONEN:

I.– Estatuko Administrazio Orokorrak eskumen esklusiboak dituela interes orokorreko obren eta autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen gainean, Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 24 artikuluek ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumena duela erkidegoaren intereseko obra publikoen, autonomia-erkidegoaren lurraldetik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen gainean eta EAEko jarduera ekonomikoa sustatu, ekonomikoki garatu eta plangintza egitekoak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Autonomia Estatutuaren 10. artikuluak, 25., 31., 32. eta 33. apartatuetan. Hala, Estatuko Administrazio Orokorrak, EAEko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituretako Administratzaileak (egun, Adif eta Adif-Alta Velocidad) 2006ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, EAEn trenbide-sare berria eraikitzeko. Lankidetza-hitzarmen hori garatzeko, 2006ko apirilaren 24an, aldeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzera bideratutako zenbait jarduketa agintzeko.

I.– Que, en virtud de las competencias exclusivas que ostenta la Administración General del Estado en materia de obras públicas de interés general y ferrocarriles y transportes terrestres que transcurran por el territorio de más de una Comunidad Autónoma, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 149.1.21 y 24 de la Constitución Española, y la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de obras públicas de interés comunitario, en ferrocarriles y transportes terrestres que transcurran por el territorio de la Comunidad Autónoma, así como las de promoción, desarrollo económico y planificación de la actividad económica del País Vasco, así como las competencias de ordenación del territorio y urbanismo, conforme señalan los apartados 25, 31, 32 y 33 del artículo 10 del Estatuto de Autonomía aprobado por Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, la Administración General del Estado, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (hoy Adif y Adif-Alta Velocidad) suscribieron el 24 de abril de 2006 un Convenio de colaboración para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco. En desarrollo de dicho Convenio de colaboración, el mismo día 24 de abril de 2006 las partes suscribieron un Convenio de colaboración para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco.

Trenbide-sektoreari buruzko Legearen (38/2015 Legea, irailaren 29koa) 22. artikuluan xedatutakoarekin bat, trenbide-azpiegituren administrazioa eta eraikuntza, Estatuaren eskumen-esparruaren barruan, Sustapen Ministerioari atxikitako eta nortasun juridiko propioa, jarduteko gaitasun osoa eta ondare propioa dituzten enpresa-erakunde publiko baten edo batzuen ardura izango dira, eta Trenbide-sektoreari buruzko Legeak eta Sektore publikoaren araubide juridikoaren Legeak (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) ezarritakoaren arabera arautuko dira, baita euren estatutuetan eta aplikagarri zaizkien gainerako arauetan jasotakoaren arabera ere.

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 22 de la Ley 38/2015, de 29 de septiembre, del Sector Ferroviario, la administración de las infraestructuras ferroviarias y su construcción corresponderán, dentro del ámbito de competencia estatal, a una o varias entidades públicas empresariales adscritas al Ministerio de Fomento que tendrán personalidad jurídica propia, plena capacidad de obrar y patrimonio propio y se regirán por lo establecido en esta ley, en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, en sus propios estatutos y en las demás normas que le sean de aplicación.

Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, RENFE enpresa-erakunde publikoak Trenbide Azpiegituren Administratzaile (Adif) izena hartu zuen, eta lege horrek trenbide-azpiegituren administratzaileari esleitutako eginkizunak bere gain hartu zituen.

En virtud de la Disposición adicional primera de la Ley 39/2003, de 17 de noviembre, del Sector Ferroviario, la entidad pública empresarial RENFE pasó a denominarse Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif) y asumió las funciones asignadas al administrador de infraestructuras ferroviarias por dicha Ley.

Adif enpresa-erakunde publikoa Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako estatutuek, aurrekontu-legeriak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek ezarritakoaren arabera arautzen da. Arau horiek izan ezean, ordenamendu juridiko pribatua aplikatuko zaio.

La entidad pública empresarial Adif se rige por lo establecido en la Ley 38/2015, de 29 de septiembre, del Sector Ferroviario, en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, en su Estatuto, aprobado por Real Decreto 2395/2004, de 30 de diciembre, en la legislación presupuestaria y demás normas que le sean de aplicación. En defecto de estas normas, se le aplicará el ordenamiento jurídico privado.

Abenduaren 13ko 15/2013 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluak, Trenbide Azpiegituren Administratzaile den enpresa-erakunde publikoa (Adif) berregituratzeari eta arlo ekonomikoan presakoak diren beste neurri batzuei buruzkoak, enpresa-erakunde publiko berri bat sortzea xedatu zuen, Adif-Alta Velocidad, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Legearen 43.1.b) artikuluan aurreikusitako erakunde publiko gisa (gaur egun Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea dena), aipatu dekretua indarrean jarri zen datara arte Adifi esleituta eta aginduta zeuden abiadura handiko trenbide-azpiegituren eraikuntza- eta administrazio-jardueren atala zatituta.

El artículo 1 del Real Decreto-Ley 15/2013, de 13 de diciembre, sobre reestructuración de la entidad pública empresarial Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif) y otras medidas urgentes en el orden económico, dispuso la creación de una nueva entidad pública empresarial, Adif-Alta Velocidad, como organismo público de los previstos en el artículo 43.1.b) de la Ley de Organización y Funcionamiento de la Administración General del Estado (hoy Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público), por escisión de la rama de actividad de construcción y administración de aquellas infraestructuras ferroviarias de Alta Velocidad y otras que se le atribuyan y estén encomendadas hasta la fecha de entrada en vigor del mismo a Adif.

Adif-Alta Velocidadi dagokio Trenbide Sektoreari buruzko Legeak trenbide-azpiegituren administratzaileei esleitutako eginkizunak betetzea, titulartasuna esleitu zaion trenbide-azpiegiturei dagokienez, bai eta etorkizunean esleitzen zaizkion titulartasunei dagokienez ere.

A Adif-Alta Velocidad le corresponde el ejercicio de las funciones asignadas a los administradores de infraestructuras ferroviarias por la Ley del Sector Ferroviario, en relación con aquellas infraestructuras ferroviarias cuya titularidad le haya sido atribuida, así como con las que se le atribuyan en un futuro.

Adif-Alta Velocidad arautzen dute 15/2013 Errege Lege Dekretuak, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, abenduaren 27ko 1044/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako estatutuek, aurrekontu-legeriak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek. Arau horiek izan ezean, ordenamendu juridiko pribatua aplikatuko zaio.

Adif-Alta Velocidad se rige por lo establecido en el Real Decreto-ley 15/2013, en la Ley 38/2015, de 29 de septiembre, del Sector Ferroviario, en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, en su Estatuto, aprobado por Real Decreto 1044/2013, de 27 de diciembre, en la legislación presupuestaria y demás normas que le sean de aplicación. En defecto de estas normas, se le aplicará el ordenamiento jurídico privado.

Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (Adif) 2006ko apirilaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasotako jarduketek, halaber, Adifen eta Adif-Alta Velocidaden eskumeneko trenbide-azpiegiturei eragiten dietenez, azken erakunde horrek hitzarmen honen aldaketa honetan esku hartzea eragin du.

Dado que las actuaciones recogidas en el Convenio de colaboración suscrito entre la Administración General del Estado, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Administrador de Infraestructuras Ferroviarias para la construcción de la nueva red ferroviaria en el País Vasco firmado el 24 de abril de 2006, afectan, asimismo, a infraestructuras ferroviarias de competencia tanto de Adif como de Adif-Alta Velocidad, motiva la intervención de esta última entidad en la presente modificación de dicho Convenio.

II.– EAEko trenbide-sare berriaren zehaztapen teknikoa eta funtzionala proiektuaren informazio-azterketaren arabera xedatzen dela, Sustapen Ministerioak onartu zuena orduko Azpiegituren Estatu Idazkaritzaren ebazpen bidez (jendaurrean jartzeko espedientea eta «Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren proiektuaren informazio-azterketa» behin betiko onartzen duena, 2001eko otsailaren 5eko 31. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena). Halaber, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteari dagokion informazio-azterketa osagarriaren arabera ere xedatzen da.

II.– Que la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, en cuanto a su definición técnica y funcional, se define de acuerdo al Estudio Informativo del Proyecto aprobado por el entonces Ministerio de Fomento mediante Resolución de la Secretaría de Estado de Infraestructuras por la que se aprueba el expediente de información pública y definitivamente el «Estudio Informativo del proyecto de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco», publicada en el Boletín Oficial del Estado n.º 31 de 5 de febrero de 2001, así como al estudio informativo complementario correspondiente al tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo.

«Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren informazio-azterketa osagarria. Tartea: Astigarraga-Lezo» behin-behinean onartu zen Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Azpiegituretako Idazkaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean jarri eta entzunaldia egin zen 2020ko ekainaren 22ko 173. zenbakiko BOEn zegokien iragarkia jarrita. 2021eko uztailean hasi zen ingurumen-ebaluazio arruntaren prozedura, eta ingurumen-organoak oraindik ez du ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin informazio-azterketa behin betiko onartu aurretik.

El «Estudio informativo complementario de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco. Tramo: Astigarraga-Lezo» fue aprobado provisionalmente por Resolución de la Secretaría General de Infraestructuras del Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana de 17 de junio de 2020, sometido a información pública y audiencia mediante el correspondiente anuncio en el BOE n.º 173 de 22 de junio de 2020. En julio de 2021 se inició el procedimiento de evaluación ambiental ordinaria, estando aún pendiente que el órgano ambiental formule la correspondiente declaración de impacto ambiental previa a la aprobación definitiva del estudio informativo.

III.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agindutako Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren tarte ia guztiak eraikitzeko proiektuak idatzi ondoren, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteari dagokiona izan ezik, eta haien obrak aurreratuta zeudenez, alderdiek beharrezko ikusi zuten lankidetza-hitzarmen horren lehen aldaketa bat sinatzea, honako hauetarako: hasiera batean aurreikusitako zenbateko ekonomikoak erregularizatzeko, ez baitziren guztiz nahikoak obrak osorik egikaritzeko; Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz, tuneletan eta tunelei lotutako obretan larrialdietarako irteera berriak egitea sartzeko; identifikatutako mendi-hegal ezegonkorrak egonkortzea ahalbidetuko duten lanak egiteko beharra sartzeko, eta obrak egiten diren bitartean ukitutako iturburuetan jarduteko, eta bere garaian aurreikusi ez ziren jarduketa berriak gehitzeko, hala nola Adifek kudeatzen duen zabalera iberikoko sarean Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzea. Lankidetza-hitzarmen horren aldaketa 2017ko abenduaren 27an sinatu zen, 4 urteko indarraldiarekin.

III.– Que, una vez redactados los proyectos constructivos de prácticamente todos los tramos de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco encomendada a la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, salvo el referido al tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo, y encontrándose avanzada la ejecución de las obras de los mismos, las partes consideraron necesaria la suscripción de una primera modificación del referido Convenio de colaboración, al objeto de regularizar los importes económicos inicialmente estimados, los cuales no resultaban del todo suficientes para abordar la completa ejecución; de incluir la ejecución de nuevas salidas de emergencia en túneles y obras asociadas a las mismas conforme al Reglamento (UE) n.º 1303/2014 de la Comisión de 18 de noviembre de 2014; de introducir la necesidad de realizar trabajos que permitieran estabilizar laderas inestables identificadas, así como actuar en los manantiales afectados durante la ejecución de las obras; y de incorporar nuevas actuaciones que en su momento no habían sido previstas, como son, la construcción de la estación de Ezkio y del apeadero de Astigarraga en la red de ancho ibérico gestionada por Adif. La modificación de dicho Convenio de colaboración fue suscrita el 27 de diciembre de 2017 con una vigencia de 4 años.

Goiko paragrafoan adierazitakoaren ondorioz, beharrezkoa izan zen, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuen aginduari buruzko lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketa sinatzea.

A consecuencia de lo expresado en el párrafo superior, fue necesaria asimismo la suscripción de una primera modificación del Convenio de colaboración relativo a la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco.

IV.– Indarrean dagoen epea amaitzear dagoenez, eta jarduketaren batek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmenaren indarraldia gaindituko duela egiaztatu denez, alderdiek bigarren aldaketa eta luzapena egin dituzte, eta, horien barruan, lankidetza-hitzarmen hau eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa sartu dira (2018ko urtarrilaren 26ko BOE, 23. zk.), aurreikusitako epearen barruan (luzapena barne) amaitu ezingo diren Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obretako lanak kentzeko, bai eta lehenengo aldaketaren luzapena ere; hala ere, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak egitea hitzarmenetik kanpo uzteko, alderdiek hitzarmen berri bat sinatzeko konpromisoa hartu dute, tarte horri buruzkoa, zeina lanen garapenaren egungo errealitatera egokituko baita. Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena dokumentu hau sinatu den egun berean sinatu da.

IV.– Que, aproximándose la finalización del plazo vigente y constatado que la ejecución de alguna de las actuaciones se extenderá más allá del Convenio de colaboración para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, las partes han procedido a la segunda modificación y prórroga del mismo, la cual incluye, la modificación de este Convenio de colaboración y de su primera modificación de 27 de diciembre de 2017 (BOE n.º 23 de 26 de enero de 2018) para eliminar los trabajos relativos a la ejecución de las obras de plataforma del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo que no podrán ser finalizados dentro del plazo previsto (prórroga incluida), así como la prórroga de la primera modificación resultante; si bien, la exclusión de la ejecución de las obras de plataforma del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo del acuerdo se realiza con el compromiso de las partes de suscribir un nuevo convenio relativo al citado tramo, que se ajuste a la realidad actual del desarrollo de los trabajos. Esta segunda modificación y prórroga del Convenio de colaboración para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco ha sido firmada el mismo día en que se firma el presente documento.

Horrenbestez, prozedura bera gauzatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko eta lehenengo aldaketa egiteko lankidetza-hitzarmenerako, hau da, lehen aldaketa luzatzea, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak hitzarmenetik kanpo utzita, eta hori da lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa honen helburua.

Por consiguiente, resulta necesario llevar a cabo el mismo procedimiento para el Convenio de colaboración relativo a la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco y su primera modificación, es decir, proceder a la prórroga de su primera modificación con la exclusión de la ejecución de las obras de plataforma del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo del acuerdo, lo cual es el objetivo de la presente segunda modificación del Convenio de colaboración.

V.– Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeari buruzko lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) 49.h) artikuluaren 1. apartatuaren arabera, 2017ko abenduaren 27an sinatu zen, 4 urteko indarraldiarekin.

V.– Que la primera modificación del Convenio de colaboración relativo a la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, de acuerdo con el apartado 1.º del artículo 49.h) de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, fue suscrita el 27 de diciembre de 2017 con una vigencia de 4 años.

Lankidetza-hitzarmen horren lehenengo aldaketaren zazpigarren klausulak ezartzen duenez, alderdiek konpromisoa hartzen dute indarraldia amaitu baino behar beste denbora lehenago haren luzapen beharrezkoa izapidetzeko, 40/2015 Legearen 49.h) artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat, eta, horretarako, baimena emateko jarraitutako prozedura bera betetzen da.

La cláusula séptima de la primera modificación de dicho Convenio de colaboración establece que las partes se comprometen a tramitar, con suficiente antelación al fin de dicha vigencia, su necesaria prórroga, de conformidad con lo previsto en el apartado 2.º del artículo 49.h) de dicha Ley 40/2015, observándose para ello el mismo procedimiento seguido para su autorización.

Indarrean dagoen epea amaitzear dagoenez, eta IV. puntuan adierazitakoarekin bat etorriz, alderdiak ados daude lehen aldaketa hori luzatzearekin.

Puesto que se aproxima la finalización del plazo vigente y en línea con lo expresado en el punto IV, las partes están de acuerdo en proceder a la prórroga de dicha primera modificación.

Horregatik guztiagatik, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif eta Adif-Alta Velocidad enpresa-erakunde publikoek erabaki dute Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzera bideratutako zenbait jarduketa agintzeko lankidetza-hitzarmena bigarrenez aldatzea eta luzatzea, honako klausula hauen arabera:

Por todo ello, el Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades públicas empresariales Adif y Adif-Alta Velocidad acuerdan modificar por segunda vez y prorrogar el Convenio de colaboración para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, con arreglo a las siguientes

KLAUSULAK
CLÁUSULAS

Lehenengoa.– Bigarren aldaketaren eta luzapenaren helburua eta irismena.

Primera.– Objeto y alcance de la segunda modificación y prórroga.

Dokumentu honen bidez, alderdiek 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzen da (2006ko uztailaren 5eko BOE, 159. zk.), jarduketa jakin batzuk agintzekoa eta 2017ko abenduaren 27an lehenengoz aldatzekoa (2018ko urtarrilaren 26ko BOE, 23. zk.), eta indarraldia luzatzen da.

Mediante este documento se modifica el Convenio de colaboración suscrito entre las partes el 24 de abril de 2006 (BOE n.º 159, de 5 de julio de 2006) para la encomienda de determinadas actuaciones y su primera modificación de 27 de diciembre de 2017 (BOE n.º 23, de 26 de enero de 2018), y se prorroga su plazo de vigencia.

2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean eta 2017ko abenduaren 27ko lehenengo aldaketan aurreikusitako klausula guztiek indarrean jarraitzen dute, bigarren aldaketa eta luzapen honetan finkatutako hizpaketen aurkakoak direnak izan ezik.

Todas las cláusulas previstas en el Convenio de colaboración suscrito con fecha 24 de abril de 2006 y en la primera modificación de 27 de diciembre de 2017 siguen vigentes, a excepción de aquellas que resulten contrarias a las estipulaciones fijadas en la presente segunda modificación y prórroga.

Bigarrena.– Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea.

Segunda.– Tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo.

Bigarren aldaketa eta luzapen horren bidez, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak Euskal Autonomia Erkidegoan 2006ko apirilaren 24an sinatutako trenbide-sare berria eraikitzera bideratutako jarduketa jakin batzuk agintzeari buruzko lankidetza-hitzarmenetik kanpo geratzen dira, bai eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketatik ere.

Mediante esta segunda modificación y prórroga se excluye la ejecución de las obras de plataforma del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo del Convenio de colaboración relativo a la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco suscrito el 24 de abril de 2006, así como de su primera modificación de 27 de diciembre de 2017.

Gaurko egunean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena sinatuta, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif eta Adif-Alta Velocidad enpresa-erakunde publikoek lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko konpromisoa hartu dute, tarte horretako obrak gauzatzeari buruzkoa.

En fecha de hoy y con la firma de la segunda modificación y prórroga del Convenio de colaboración para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, la el Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana, el Ministerio de Hacienda y Función Pública, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las entidades públicas empresariales Adif y Adif-Alta Velocidad se han comprometido a suscribir un Convenio de colaboración relativo a la ejecución de las obras del citado tramo.

Hirugarrena.– Lankidetza-hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa luzatzea.

Tercera.– Prórroga de la primera modificación, de 27 de diciembre de 2017, del Convenio de colaboración.

Lehen aldaketa hori beste 4 urtez luzatzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen artean 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehenengo aldaketaren zazpigarren klausularekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk agintzeko, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) 49.h) artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Luzapen horretatik kanpo geratzen da dokumentu honen bigarren klausulan jasotako alderdia.

De acuerdo con la cláusula séptima de la primera modificación de 27 de diciembre de 2017 del Convenio de colaboración, suscrito el 24 de abril de 2006, entre la Administración General del Estado, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Administrador de Infraestructuras Ferroviarias para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, y de conformidad con lo previsto en el apartado 2.º del artículo 49.h) de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, se prorroga la citada primera modificación por un periodo de 4 años adicionales. Se excluye de esta prórroga el aspecto contenido en la cláusula segunda del presente documento.

Laugarrena.– Sustapen Ministerioari buruzko aipamenak.

Cuarta.– Referencias al Ministerio de Fomento.

2006ko apirilaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketan Sustapen Ministerioari egindako aipamen guztiak egungo Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari egiten zaizkiola ulertu behar da.

Todas las referencias hechas al Ministerio de Fomento en el Convenio de colaboración para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco suscrito el 24 de abril de 2006, así como en su primera modificación de 27 de diciembre de 2017, deberán entenderse hechas al actual Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana.

Bosgarrena.– Bigarren aldaketaren eta luzapenaren indarraldia eta amaiera.

Quinta.– Vigencia y extinción de la segunda modificación y prórroga.

Hirugarren klausularen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) arabera, bigarren aldaketa eta luzapen honek 4 urteko indarraldia du, eta, epe hori igarotakoan, iraungi egingo da.

De acuerdo con la cláusula tercera y con la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, la presente segunda modificación y prórroga tiene una vigencia de 4 años, transcurridos los cuales se extinguirá.

Seigarrena.– Dokumentu hau aldatzeko araubidea.

Sexta.– Régimen de modificación del presente documento.

Inguruabarrek hala behartzen dutenean, dokumentu hau aldatzeari ekingo zaio, sinatzen duten administrazio eta entitateen aurretiazko adostasunez, eta dagokion aldaketa-dokumentua izapidetu eta sinatuko da horretarako.

Cuando las circunstancias lo hagan necesario, se procederá a la modificación del presente documento, previo acuerdo de todas las administraciones y entidades firmantes, mediante la tramitación y suscripción del correspondiente documento de modificación.

Zazpigarrena.– 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmena eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa.

Séptima.– Convenio de colaboración de 24 de abril de 2006 y su primera modificación de 27 de diciembre de 2017.

Dokumentu honek aldatu ez duen guztia dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk agintzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean adostutakoa aplikatuko da, bai eta 2017ko abenduaren 27ko lehenengo aldaketan adostutakoa ere, zeina luzatu egiten baita.

En todo aquello que no haya sido modificado por este documento, será de aplicación lo acordado en el Convenio de colaboración suscrito el 24 de abril de 2006 para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la Nueva Red Ferroviaria en el País Vasco, así como en su primera modificación de 27 de diciembre de 2017 que se prorroga.

Zortzigarrena.– Araubide juridikoa eta jurisdikzioa.

Octava.– Régimen jurídico y jurisdicción.

Bigarren aldaketak eta luzapenak izaera administratiboa du eta Trenbide Sektoreari buruzko Legeak (38/2015 Legea, irailaren 29koa) ebazten duenari men egingo dio, eta, hartan aurreikusten ez den guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legeak (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) edo etorkizunean haren ordezkoa denak dioenari.

La presente segunda modificación y prórroga tiene carácter administrativo y estará sujeta a la Ley 38/2015, de 29 de septiembre, del sector ferroviario, siendo de aplicación, en todo lo no previsto en la misma, la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, o legislación que en adelante le sustituya.

Alderdiek adostu dutenez, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmena, hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa edo bigarren aldaketa eta luzapen hau interpretatzean eta/edo betetzean sor daitezkeen auziak Jarraipen eta Koordinazio Batzordean ebatziko dira.

Las partes acuerdan que las cuestiones que puedan surgir en la interpretación y/o en el cumplimiento del Convenio de colaboración suscrito el 24 de abril de 2006, de la primera modificación del mismo de 27 de diciembre de 2017 o de la presente segunda modificación y prórroga serán dirimidas en el seno de la Comisión de Seguimiento y Coordinación.

2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmena, hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa edo bigarren aldaketa eta luzapen hau interpretatzean eta/edo betetzean sor daitezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenan kontu hartuko dira.

Las cuestiones litigiosas que puedan surgir en la interpretación y/o en el cumplimiento del Convenio de colaboración suscrito el 24 de abril de 2006, de la primera modificación del mismo de 27 de diciembre de 2017 o de la presente segunda modificación y prórroga, se residenciarán en el orden jurisdiccional contencioso-administrativo.

Bederatzigarrena.– Lankidetza-hitzarmenari egindako erreferentziak aldatzea.

Novena.– Modificación de las referencias efectuadas a «Convenio de Colaboración».

Bigarren aldaketan eta luzapenean, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adifek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa agintzeko lankidetza-hitzarmenean (2006ko apirilaren 24an sinatua) eta Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean (2017ko abenduaren 27an sinatua), «lankidetza-hitzarmen» aipatzen den guztietan «kudeaketa-gomendioaren hitzarmen» ulertu beharko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Todas las referencias efectuadas a «Convenio de Colaboración» recogidas en la presente Segunda Modificación y Prórroga, en el Convenio de colaboración entre la Administración General del Estado, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Adif para la encomienda de determinadas actuaciones para la construcción de la nueva red ferroviaria en el País Vasco, firmado el 24 de abril de 2006, y en la Modificación del Convenio de 24 de abril de 2006 entre la Administración General del Estado, la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y Adif para la construcción de la nueva red ferroviaria en el País Vasco, firmado el 27 de diciembre de 2017, deberán entenderse como «Convenio de Encomienda de Gestión», de conformidad con lo dispuesto en el artículo 11.3.b) de la Ley 40/2015, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Eta, ados daudela adierazteko, dokumentu hau sinatzen dute.

Y en prueba de conformidad, firman el presente documento,

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroa,

La Ministra de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana,

RAQUEL SÁNCHEZ JIMÉNEZ.

RAQUEL SÁNCHEZ JIMÉNEZ.

EAEko Administrazio Orokorreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes de la AGCAPV,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Adif eta Adif-AVren presidentea,

La Presidenta de Adif y Adif-AV,

MARÍA LUISA DOMÍNGUEZ GONZÁLEZ.

MARÍA LUISA DOMÍNGUEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común