Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

133. zk., 2022ko uztailaren 11, astelehena

N.º 133, lunes 11 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
3145
3145

AGINDUA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Ikasiker lankidetza-beketarako deia egiten duena, 2022-2023 ikasturterako.

ORDEN de 21 de junio de 2022, del Consejero de Educación, por la que se convocan becas Ikasiker de colaboración para el curso 2022-2023.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuak –abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak– 16. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera gara dezaten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe».

El Estatuto de Autonomía aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, establece en su artículo 16 que, en aplicación de lo dispuesto en la Disposición Adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y leyes orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30 de la Constitución y de la Alta Inspección necesaria para su cumplimiento y garantía.

Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak ezartzen duenez, administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzako egindako deialdien arautzea eta kudeaketa aipatutako Erkidegoari eskualdatzen zaio.

El Real Decreto 1014/1985, de 25 de mayo, sobre traspaso de funciones y servicios del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de Universidades, establece en el punto B.2 de su anexo que se transfiere a esta Comunidad la regulación y gestión de las convocatorias de becas para estudiantes de enseñanza superior con vecindad administrativa en la Comunidad mencionada.

Bestalde, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 8., 38. eta 44. artikuluetan arautzen ditu beka eta ikasketetarako laguntzei buruzko gaiak, eta honako hau ezartzen du: unibertsitateen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Por otra parte, la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, regula en sus artículos 8, 38 y 44 lo relativo a becas y ayudas al estudio, y establece que corresponde al departamento competente en materia de universidades del Gobierno Vasco el desarrollo normativo del sistema general de becas, ayudas y créditos al estudio establecidos en la legislación básica.

Arau-esparru horretan egiten da Ikasiker lankidetza-beketarako deialdia, eta ikasketa-espediente onak dituzten eta ikastetxeetan edo ikerketako zentroetan lankidetza eskaini, eta, aldi berean ikasi nahi duten unibertsitateko ikasleentzat dira; hala, hastapenak egingo dituzte beren ikasketekin zerikusi zuzena duten ikerketa-gaietan.

En este marco normativo se convocan las llamadas becas Ikasiker de colaboración, destinadas al alumnado universitario que acredite buenos expedientes académicos y deseen prestar su colaboración en centros docentes o de investigación en régimen de compatibilidad con sus estudios, iniciándose así en tareas de investigación directamente vinculadas a los estudios que vienen cursando.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak honako eskubide hau aitortzen die herritarrei: bitarteko elektronikoen bitartez herri-administrazioekin hartu-emanak izateko eskubidea; eta, bestalde, administrazio-jardueran informazioaren teknologiak erabiltzeko zehaztapen oinarrizkoak arautzen ditu, hain justu ere administrazio publikoen euren arteko hartu-emanei eta horiek herritarrekin dituzten hartu-emanei dagokienez; zertarako-eta honako hauek bermatzeko: herritarren eskubideak, haien aurrean herritarrenganako tratamendu bidezkoa, eta administrazio-jardueraren balioa eta eraginkortasuna, segurtasun juridikoko baldintzetan.

La Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, reconoce el derecho de la ciudadanía a relacionarse con las Administraciones Públicas por medios electrónicos y regula los aspectos básicos de la utilización de las tecnologías de la información en la actividad administrativa, en las relaciones entre las Administraciones Públicas así como en las relaciones de la ciudadanía con las mismas, con la finalidad de garantizar sus derechos, un tratamiento común ante ellas y la validez y eficacia de la actividad administrativa en condiciones de seguridad jurídica.

Deialdi honen bitartez finkatu egiten da administrazio elektronikoaren beharrezko erabilpena, bai eskaerak aurkezteari dagokionez eta bai ematen diren administrazio-egintzak jakinarazi edo argitaratzeari dagokionez ere. Horretarako, uztailaren 28ko 98/2020 Dekretua dago, zeinaren bidez arautzen baita unibertsitate-ikasketak eta unibertsitatekoak ez diren goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko beken eskaerak eta gainerako tramiteak era elektronikoan derrigorrean egin beharra.

En esta convocatoria se establece la necesaria utilización de la administración electrónica tanto para la presentación de las solicitudes como para la práctica de la notificación o publicación de los actos administrativos que se dicten. Para ello, se cuenta con el Decreto 98/2020, de 28 de julio, por el que se regula la obligatoriedad de la tramitación electrónica exclusiva en las solicitudes y demás trámites de becas para realizar estudios universitarios y otros estudios superiores no universitarios.

Azkenik, aipatu behar da arestian aipatutako bekak ez direla estatuko laguntzak, ez baitituzte betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107. artikuluaren 1. apartatuan eskatutako betekizun guztiak. Horrenbestez, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014(EB) Erregelamenduan ezarritakoa ez zaie aplikatu behar; erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez Estatuko laguntza-kategoria horizontal jakin batzuei dagokienez.

Por último, cabe señalar que estas becas no constituyen ayudas de estado, ya que no cumplen todos los requisitos del apartado 1 del artículo 107 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea (TFUE) para considerarlas como tal. Por tanto, no les es de aplicación el Reglamento n.º 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado a determinadas categorías de ayudas de Estado Horizontales.

Horregatik, kontuan hartuz dirulaguntzei buruz indarrean dagoen legeria –hain zuzen ere, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua–, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin bat etorriz, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuarekin ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoan oinarrituta, honako hau

Por todo ello, de conformidad con la legislación vigente en materia de subvenciones recogida en el Título VI y en el capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, de conformidad con la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en base a lo establecido en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da 220 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta horien oinarriak onestea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:

La presente Orden tiene por objeto convocar y aprobar las bases de 220 becas Ikasiker de colaboración para alumnado universitario con vecindad administrativa en el País Vasco, que desee prestar su colaboración en régimen de compatibilidad con sus estudios en Grupos de Investigación del Sistema Universitario Vasco, Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERC), Institutos de Investigación Sanitaria (IIS), Centros de Investigación Cooperativa (CIC) y Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación adheridos al consorcio Científico-Tecnológico BRTA, reconocidos por el Gobierno Vasco y acreditados como agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, recogidos en el Anexo I, de conformidad con las Bases de la convocatoria, en dos modalidades:

a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2023ko urtarriletik 2023ko ekainera): 165 beka.

a) Modalidad A (durante el curso académico, de enero de 2023 a junio de 2023): 165 becas.

b) B modalitatea (udan, 2023ko ekainetik irailera): 55 beka.

b) Modalidad B (durante el periodo estival, entre junio y septiembre de 2023): 55 becas.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

1.– Aurreko artikuluko a) letran aipatutako beketarako, 297.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

1.– Para las becas señaladas en el apartado a) del artículo anterior, y con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se destinará la cantidad de 297.000 euros.

2.– Aurreko artikuluko b) letran aipatutako beketarako, 33.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

2.– Para las becas señaladas en el apartado b) del artículo anterior, y con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se destinará la cantidad de 33.000 euros.

3.– Aurreko puntuan –B modalitatea– aipatutako laguntza horiek emateko ezinbesteko baldintza izango da 2023. urterako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

3.– La resolución de las becas del punto anterior modalidad B, estará condicionada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2023, de conformidad con lo previsto en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Baimena ematen zaio Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariari agindu honetan xedatutakoa betearazteko beharrezkoak diren jarraibideak eman ditzan.

Se autoriza a la Directora de Política y Coordinación Universitaria para dictar las instrucciones precisas para la ejecución de lo dispuesto en la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindu hau aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, las personas interesadas podrán interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos al día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 21a.

En Vitoria-Gasteiz, a 21 de junio de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

OINARRIAK
BASES

1. artikulua.– Xedea eta izaera.

Artículo 1.– Objeto y naturaleza.

1.– Deialdiaren helburua da Ikasiker lankidetza-bekak ematea, unibertsitateko ikasleek, beren ikasketekin era bateragarrian, lankidetzan ari daitezen zentro hauetakoren batean: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira (I. eranskinean daude jasota).

1.– El objeto de esta convocatoria es la concesión de becas Ikasiker de colaboración dirigidas a estudiantes universitarios y universitarias que, en régimen de compatibilidad con sus estudios, deseen prestar su colaboración en Grupos de Investigación del Sistema Universitario Vasco, Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERC), Institutos de Investigación Sanitaria (IIS), Centros de Investigación Cooperativa (CIC) y Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación adheridos al consorcio Científico–Tecnológico BRTA, reconocidos por el Gobierno Vasco y acreditados como agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, recogidos en el Anexo I.

2.– Beka horiek dirulaguntzak dira. Agindu honetan araubide juridikoari buruz xedatzen ez diren alderdietan, lege hau aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartua (bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak emandako laguntzen eta dirulaguntzen araubideari eta arau-hausteen eta zigorren erregimenari buruzko xedapenak), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin bat, eta azken horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuarekin bat.

2.– Estas becas tienen naturaleza de subvención. En todo lo no previsto en relación a su régimen jurídico será de aplicación lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en especial las disposiciones referentes al régimen de ayudas y subvenciones de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y las referidas al régimen de infracciones y sanciones, de conformidad con la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2. artikulua.– Beken kopurua, modalitateak eta zenbatekoa.

Artículo 2.– Número de becas, modalidades e importe.

220 Ikasiker lankidetza-bekatarako deia egiten da, modalitate hauetan:

Se convocan 220 becas Ikasiker de colaboración en las siguientes modalidades:

1.– A modalitatea: ikasturtean zehar egiteko beka, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean. Modalitate horretan 165 beka eskainiko dira, bakoitza 1.800 euroko zenbatekoarekin.

1.– Modalidad A: beca a realizar a lo largo del curso académico, en el periodo comprendido entre el 1 de enero de 2023 y el 30 de junio de 2023. Para esta modalidad se destinarán un máximo de 165 becas, por importe de 1.800 euros cada una.

2.– B modalitatea: udan zehar egiteko beka, 2023ko ekainaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean. Modalitate horretan 55 beka eskainiko dira, bakoitza 600 euroko zenbatekoarekin.

2.– Modalidad B: beca a realizar durante el período estival, entre el 1 de junio de 2023 y el 30 de septiembre de 2023. Para esta modalidad se destinarán un máximo de 55 becas, por importe de 600 euros cada una.

3. artikulua.– Hartzaileak.

Artículo 3.– Personas destinatarias.

1.– A modalitatea: Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate batean matrikulatutako unibertsitateko ikasleak, unibertsitateko graduko titulu bateko edo unibertsitateko gradu bikoitz ofizial bateko azken bi mailetako batean matrikulatuta daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoan I. eranskinean jasotako ikertalde edo ikerketa-zentroetako batean lankidetza eskainiko dutenak.

1.– Modalidad A: alumnado universitario matriculado en una universidad perteneciente al Sistema Universitario Vasco en uno de los dos últimos cursos de una titulación de Grado o doble Grado oficial universitario, que vaya a prestar su colaboración en la Comunidad Autónoma del País Vasco en alguno de los grupos o centros de investigación recogidos en el Anexo I.

2.– B modalitatea: Euskal Unibertsitate Sistemakoa den edo ez den unibertsitate batean matrikulatutako ikasleak, unibertsitateko graduko titulu bateko edo unibertsitateko gradu bikoitz ofizial bateko azken bi mailetako batean edo unibertsitateko master ofizial batean matrikulatuta daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoan I. eranskinean jasotako ikertalde edo ikerketa-zentroetako batean lankidetza eskainiko dutenak.

2.– Modalidad B: alumnado matriculado en una universidad perteneciente o no al Sistema Universitario Vasco, bien en uno de los dos últimos cursos de una titulación de Grado o doble Grado oficial universitario, bien en una titulación de Máster oficial universitario, que vaya a prestar su colaboración en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en alguno de los grupos o centros de investigación recogidos en el Anexo I.

4. artikulua.– Banaketa.

Artículo 4.– Distribución.

1.– Euskal Unibertsitate Sistemako, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroetako (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetako (ISI) eta ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) ikertaldeek gehienez hiru proiektu hartu ahal izango dituzte modalitate bakoitzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoek, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude, proiektu bana hartu ahal izango dute modalitate bakoitzean.

1.– Los Grupos de Investigación del Sistema Universitario Vasco, Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERC), Institutos de Investigación Sanitaria (IIS) y Centros de Investigación Cooperativa (CIC) podrán acoger hasta tres proyectos cada uno por modalidad. Los Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación adheridos al consorcio Científico–Tecnológico BRTA podrán acoger un proyecto cada uno en alguna de las dos modalidades.

2.– Bekaren bat eman gabe geratzen bada, aurreko apartatuan ezarritako proiektuen kopurua areagotu ahal izango da, honela: oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroek (OIBZ) beste bi proiektu hartu ahal izango dituzte eta Euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeek beste proiektu bat.

2.– En caso de que quedaran becas sin conceder, se podrán ampliar el número de proyectos establecido en el apartado anterior, de la siguiente manera: los Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERC) podrán acoger hasta dos proyectos más y los Grupos de Investigación del Sistema Universitario Vasco, podrán acoger hasta 1 proyecto más.

3.– Artikulu honetako 1. eta 2. apartatuak aplikatu ondoren eman gabeko plazak badaude, A modalitateko zein B modalitateko bekak eskuratu ahal izango dituzte bien hautagai izan direnek.

3.– Si una vez aplicados el apartado 1 y 2 de este artículo, siguiera habiendo plazas sin conceder, se podrán beneficiar de la beca tanto de Modalidad A como de Modalidad B, las personas que hayan optado por ambas.

5. artikulua.– Lankidetzaren ezaugarriak.

Artículo 5.– Características de la colaboración.

1.– Bekaren onuradun izan ahal izateko, eskatzaileak lankidetza-proiektu bat aurkeztu behar du, honako zentro hauen uneko ikerketa-ildoen barruan garatzeko: EAEko Unibertsitate Sistemaren ikertaldeak, oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC), ikerketa sanitarioko institutuak (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoak, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira.

1.– Para poder ser beneficiaria de la beca, la persona solicitante deberá presentar un proyecto de colaboración que habrá de desarrollar dentro de las líneas de investigación en curso de los Grupos de Investigación del Sistema Universitario Vasco, Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERC), Institutos de Investigación Sanitaria (IIS), Centros de Investigación Cooperativa (CIC) y Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación adheridos al consorcio Científico–Tecnológico BRTA, reconocidos por el Gobierno Vasco y acreditados como agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

2.– Nolanahi ere, egiten ari diren titulazioa lortzeko enborreko eta nahitaezko irakasgai batean oinarrituko da proiektua, eta ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak ziurtatu beharko du. Gainera, hauek deskribatu beharko ditu: dedikazio-araubidea, asteko ordu kopurua zehaztuta, egin beharreko lanak eta proposatutako helburuak.

2.– En cualquier caso, el proyecto se basará en alguna de las materias troncales u obligatorias para la obtención de la titulación que se esté cursando, y deberá venir avalado por el grupo de investigación o por el Centro de Investigación receptor, y ha de describir el régimen de dedicación, especificando el número de horas semanales, las tareas a realizar, así como los objetivos planteados.

3.– Proiektuetan, diziplinei dagozkien funtsezko printzipio etikoak eta jardunbide etiko onartuak jaso beharko dira, baita aplikatu beharreko kode deontologiko nazional, internazional, sektorial edo instituzionaletan jasotako arau etikoak ere.

3.– Los proyectos deberán respetar las prácticas éticas reconocidas y los principios éticos fundamentales correspondientes a sus disciplinas, así como las normas éticas recogidas en diversos códigos deontológicos nacionales, internacionales sectoriales o institucionales que le sean de aplicación.

4.– Lankidetzaren arduraldia astean 6 eta 15 ordu bitartekoa izango da, eta betiere 08:00etatik 20:00etara arteko irakas-ordutegian.

4.– El régimen de dedicación de la colaboración será entre 6 y 15 horas semanales, y siempre en horario lectivo de 08:00 a 20:00 horas.

6. artikulua.– Beste beka eta dirulaguntza batzuk jasotzearekin bateraezintasuna, eta ondorio juridikoak zein lan-ondorioak.

Artículo 6.– Incompatibilidad con otras becas y ayudas, y relación jurídico-laboral.

1.– Edozein erakunde edo instituzio publikok edo pribatuk helburu berarekin deitzen duen beste beka edo dirulaguntza batzuekin bateraezina da beka hau. Era berean, bateraezina da helburu berarekin ordaindutako beste edozein harremanekin. Aurrekoa betetzen ez bada, beka kobratzeko eta itzultzeko eskubidea galduko da, Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– Esta beca es incompatible con cualesquiera otras becas, ayudas o subvenciones que, con el mismo objeto y finalidad, convoque cualquier entidad u organismo público o privado. Asimismo, es incompatible con cualquier otra relación remunerada con el mismo fin. El incumplimiento de lo anterior supondrá la pérdida del derecho al cobro de la beca y reintegro según lo establecido en el artículo 19 de esta Orden.

2.– Ikasiker lankidetza-bekak prestakuntza-izaera izango du bakarrik, eta inoiz ere ez du eragingo ondorio juridikorik ez eta lan-ondoriorik ere bekadunaren eta Eusko Jaurlaritzaren, unibertsitatearen edo dagokion zentroaren artean.

2.– La obtención de una beca Ikasiker de colaboración tendrá carácter exclusivamente formativo y no supondrá, en ningún caso, una relación jurídico-laboral entre la persona beneficiaria y el Gobierno Vasco, la Universidad o centro correspondiente.

7. artikulua.– Eskatzaileek bete beharreko eskakizunak.

Artículo 7.– Requisitos de la persona solicitante.

1.– Beka-eskatzaileek Dirulaguntzen Lege Orokorraren (38/2003 Lege Orokorra) 13.2 artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituzte. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egiten 1721/2007 Errege Dekretuaren (abenduaren 21ekoa, ikasteko beken eta laguntzen araubidea ezartzekoa) 4.5 artikuluan xedatutakoari. Halaber, honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:

1.– La persona solicitante de la beca deberá reunir los requisitos estipulados en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, sin perjuicio de lo establecido en el artículo 4.5 del Real Decreto 1721/2007, de 21 de diciembre, por el que se establece el régimen de las becas y ayudas al estudio personalizadas. Asimismo, deberá reunir también los siguientes requisitos:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, betekizun horrek beteta egon beharko du.

a) Poseer la nacionalidad española o estar en situación de residencia legal en España. Este requisito deberá reunirse en la fecha en que expire el plazo de presentación de solicitudes.

b) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, 2021eko abenduaren 31n.

b) Tener vecindad administrativa en algún municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco a 31 de diciembre de 2021.

c) Graduko edo gradu bikoitzeko (graduko edo gradu bikoitzeko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) edo masterreko (masterreko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) unibertsitate-titulu ofizialik ez izatea edo titulua lortzeko legezko betekizunak ez betetzea.

c) No estar en posesión o no reunir los requisitos legales para la obtención de un título académico universitario oficial de Grado o doble Grado (en caso de estar matriculada en una titulación universitaria oficial de Grado o doble Grado), o de Máster (en caso de estar matriculada en una titulación universitaria oficial de Máster).

d) Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 izatea betetzeke gehienez, azken aurreko mailan matrikulatuta egonez gero. Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketen azken mailan matrikulatuta egonez gero, ikasketa-planeko kredituen % 25 izatea betetzeke gehienez, edo % 50, masterreko ikasketak eginez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.

d) Tener pendiente un máximo del 50 % de los créditos de su plan de estudios de Grado o de doble Grado si está matriculado/a en el penúltimo curso. Tener pendiente un máximo del 25 % de créditos de su plan de estudios si está matriculado/a en el último curso de sus estudios de Grado o doble Grado; o del 50 % en los estudios de Máster. Este requisito no es aplicable a los Master de un año.

e) 2022-2023 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).

e) Estar matriculada en el curso 2022-2023, en los estudios que dan acceso a la beca, de un curso completo (60 créditos como mínimo).

Betebehar hori honela interpretatu beharko da: ikasketa-planeko azken urtean dauden eskatzaileek ikasketak osatzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko dute. Gradu- edo master-amaierako lanean matrikulatzeko ezinbestekoa bada gainerako kredituak gainditzea, gradu- edo master-amaierako lanari dagozkion kredituak barne hartzen ez dituzten eskaerak onartuko dira. Halaber, gradu- edo master-amaierako lanari dagozkion kredituetan soilik matrikulatuta egon ahalko du, ikasketa-planeko gainerako kredituak gainditu baditu eta gainerako betekizunak betetzen badira.

Este requisito se deberá interpretar de la siguiente manera: en el caso de las personas solicitantes que se encuentren en el último curso del plan de estudios, deberán estar matriculadas de todos los créditos que les restan para completar sus estudios. En aquellos casos en que no sea posible la matriculación del Trabajo de Fin de Grado o de Máster hasta la superación del resto de créditos, se admitirán las solicitudes que excluyan los créditos correspondientes a dicho Trabajo de Fin de Grado o de Máster. Asimismo, podrá estar matriculada únicamente de los créditos correspondientes al Trabajo de Fin de Grado o de Máster, si ha superado el resto de los créditos del plan de estudios y se cumplen los demás requisitos.

Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko kreditu-kopurua betetze aldera.

Las asignaturas o créditos convalidados, adaptados o reconocidos no se contabilizarán como créditos matriculados, por lo que no se suman a efectos de llegar al número de créditos de matrícula exigidos.

Salbuespenez, dedikazio partziala duen eta 60 kreditutan baino gutxiagotan matrikulatuta dagoen eskatzaileak beka eskatu ahalko du, ondorengo baldintzaren bat betetzen bada:

De manera excepcional, podrá optar a la beca la persona solicitante con dedicación parcial, matriculada de menos de 60 créditos, si se da alguna de las siguientes circunstancias:

– % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta ofizialki errekonozituta egotea.

– Presenta algún tipo de discapacidad igual o superior al 33 % y reconocida oficialmente.

– Familia-unitate bat osatzea, adingabeak edo mendekoak bere kargura dituela.

– Forma una unidad familiar con menores o dependientes a su cargo.

– Aldi berean ikasi eta lan egitea.

– Compatibiliza los estudios con la actividad laboral.

– Goi-mailako kirolaria, teknikaria edo epailea izatea, edo errendimendu handiko kirolaria izatea.

– Es deportista, técnico o técnica, juez o jueza de Alto Nivel o deportista de Alto Rendimiento.

– Presondegietan diren pertsonei buruzko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa aplikagarri izatea.

– Le es de aplicación el protocolo de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea para la atención de personas internas en centros penitenciarios.

– Kanpoko praktikak, curriculumaren barnekoak, egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotu edo aitortzea, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen 592/2014 Errege Dekretuan, uztailaren 11koan, ezarritakoarekin bat etorrita. Baliozkotze edo aitorpen horiek kontuan hartuko dira ebazpen-proposamena egin aurretik egiaztatzen badira.

– Se le convalidan o reconocen créditos de prácticas externas curriculares por la aplicación del Real Decreto 592/2014, de 11 de julio, por el que se regulan las prácticas académicas externas de las y los estudiantes universitarios. Estas convalidaciones o reconocimientos se tendrán en cuenta siempre que sean acreditados antes de la propuesta de resolución.

– Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioetako kredituak baliozkotzea edo aitortzea.

– Se le convalidan o reconocen créditos de las titulaciones de Formación Profesional de Grado Superior.

f) Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

f) Tener como nota media mínima de los créditos o asignaturas la que se señala a continuación, según la rama de conocimiento:

– Arteak eta Giza Zientziak: 7,50.

– Artes y Humanidades: 7,50.

– Zientziak: 7,00.

– Ciencias: 7,00.

– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 7,50.

– Ciencias Sociales y Jurídicas: 7,50.

– Ingeniaritza eta Arkitektura: 6.50.

– Ingeniería y Arquitectura: 6,50.

– Osasun Zientziak: 7,00.

– Ciencias de la Salud: 7,00.

g) Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiteko ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Master ofizialeko ikasketak eginez gero, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiten ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

g) El número de años que la persona solicitante ha empleado cursando los estudios para los que se solicita la beca, incluido el año académico en el que se solicita la beca, no podrá ser superior a un año más de los establecidos en el correspondiente plan de estudios. En el caso de estudios de Máster oficial el n.º de años cursando los estudios para los que se solicita la beca, incluido el año académico en el que se solicita la beca no podrá ser superior a los establecidos en el plan de estudios.

Aldez aurretik egindako ikasketak direla-eta balioztatu diren kredituei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.

En los casos de créditos convalidados por estudios anteriores se tendrán en cuenta los años cursados en dichos estudios para este cómputo.

h) Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.

h) Haber sido aceptada en uno de los grupos o centros de investigación a que hace referencia el artículo 1.1 de estas bases, para realizar la colaboración.

i) Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.

i) No haber disfrutado en años anteriores de la beca en la misma modalidad.

2.– Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak:

2.– No podrán obtener la condición de persona beneficiaria de las subvenciones reguladas en esta orden las personas en quienes concurra alguna de las circunstancias siguientes:

a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izan direnak, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

a) Haber sido condenadas mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin badute, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo badituzte, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta badaude (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe badaude edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta badaude, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.

b) Haber solicitado la declaración de concurso voluntario, haber sido declarados insolventes en cualquier procedimiento, hallarse declarados en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetos a intervención judicial o haber sido inhabilitados conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

c) Administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuz gero.

c) Haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

d) Honako lege hauetan jasotako kasuren batean daudenak: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izango, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.

d) Estar incursa la persona en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

e) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea.

e) Tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

f) Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean ez izatea, erregelamendu bidez zehaztutako terminoetan.

f) No hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones en los términos que reglamentariamente se determinen.

g) Epai irmo bidez zehatuta egotea, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraiki.

g) Haber sido sancionado mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones conforme a esta u otras leyes que así lo establezcan.

8. artikulua.– Lankidetza-proiektuaren jarraipena eta bekaren justifikazioa.

Artículo 8.– Seguimiento del proyecto de colaboración y justificación de la beca.

Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-adjudikaziodunak dokumentu bat aurkeztu beharko du akreditatzeko batetik, egindako jarraipena eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

A lo largo del mes siguiente a la finalización de la colaboración, la persona adjudicataria de la beca deberá presentar un documento acreditativo tanto del seguimiento realizado, como del grado de consecución de las tareas y los objetivos planteados en el proyecto, documento emitido por el grupo o centro de investigación receptor, según modelo recogido en el Anexo III de la presente convocatoria. Esta certificación surtirá los efectos de justificación de la beca.

9. artikulua.– Eskaerak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

Artículo 9.– Formalización de solicitudes y plazo de presentación.

1.– Eskaera izapidetzeko jarraibideak eskuragarri dituen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, eskaeraren formulariora sartzeko erabiltzen dena eta erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak dituena, helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0056208

1.– La ficha informativa del procedimiento administrativo donde están disponibles las instrucciones para la tramitación, las declaraciones responsables y los modelos, y a través de la cual se accede al formulario de solicitud está accesible en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/0056208

Eskaeren identifikazioa eta sinadura Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak erabiliz egin behar da; hain zuzen, bitarteko horiek helbide elektroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

La identificación y firma de las solicitudes se debe realizar mediante los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos.

Eskaera elektronikoa formalizatzeko, ordezkaritza sinesgarritasunez erakusten duen edozein bide erabili ahal izango da, zuzenbidean baliozkoa bada.

Se podrá formalizar solicitud electrónica acreditando representación mediante cualquier medio válido en Derecho que deje constancia fidedigna de su existencia.

2.– Eskaera bete ondoren, interesdunak sinatu beharko du, egoitza elektronikoak onartutako sinadura elektronikoko edozein sistema baliatuta, eta ezarritako prozedura telematikoaren bidez bidali beharko du. Horrela, aurkeztutzat joko da ondore guztietarako. Ez dira kontuan hartuko bide telematikoz betetako eskabideak, baldin eta ezarritako aurkezpen-prozesua osatzen ez badute. Eskatzaileak eskaeraren frogagiria gorde beharko du, eskaera ezarritako epean eta moduan aurkeztu duela egiaztatzeko, beharrezkoa bada.

2.– Una vez cumplimentada la solicitud, deberá ser firmada por el interesado con cualquiera de los sistemas de firma electrónica aceptados por la sede electrónica y enviada por el procedimiento telemático establecido, quedando así presentada a todos los efectos. No serán tenidas en cuenta aquellas solicitudes cumplimentadas por vía telemática que no completen el proceso de presentación establecido, obteniendo el resguardo de solicitud que deberá ser conservado por el solicitante para acreditar, en caso de que resulte necesario, la presentación de su solicitud en el plazo y forma establecidos.

3.– Eskaerak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta biharamunean hasi eta 2022ko irailaren 7an amaituko da.

3.– El plazo de presentación de solicitudes comenzará el día siguiente a la publicación de la Orden en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV) y finalizará el 7 de septiembre de 2022.

4.– Modalitate bakoitzerako eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da. Bi modalitateak eskatu nahi badira, eskatzaileek adierazi beharko dute zeinetan parte hartu nahi duten deitutako bekak baino adjudikazio-eskaera gehiago badaude.

4.– Solo se podrá presentar una solicitud para cada modalidad. En el caso de que se quieran solicitar ambas modalidades, las personas solicitantes deberán indicar por cual optarían en el caso de que hubiera mayor número de solicitudes adjudicatarios que de becas convocadas.

5.– Deialdiarekin eta prozedurarekin lotutako informazio guztia esteka honetan egongo da eskuragarri beti: https://www.euskadi.eus/alumnado-universitario-becas-ikasiker-de-colaboracion/web01-a3lagun/es/

5.– Toda la información relacionada con la convocatoria y su procedimiento estará siempre accesible en el siguiente enlace: https://www.euskadi.eus/alumnado-universitario-becas-ikasiker-de-colaboracion/web01-a3lagun/es/

10. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 10.– Documentación a presentar.

1.– Eskabidea elektronikoki izapidetu bitartean eta behar bezala aurkezteko, eskatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

1.– Durante la tramitación electrónica de la solicitud y para su correcta presentación, la persona solicitante deberá presentar:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea adierazten duen administrazio-egoitzaren agiria. Administrazio-egoitza hori 2021eko abenduaren 31 baino lehenagotik izan behar da.

a) Certificado de vecindad administrativa, en el que conste su empadronamiento en algún municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco a 31 de diciembre de 2021.

b) Banketxearen agiria, kontu korronte baten edo aurrezki-libreta baten zenbakia adierazten duena (IBANa barne), bekaren ordainketa egiteko. Eskatzaileak kontu korronte edo aurrezki-libreta horren titularra edo titular-kidea izan behar du.

b) Documento de la entidad bancaria donde se haga constar el número de cuenta corriente o libreta de ahorro (incluido el IBAN) en la que, en su caso, deba hacerse efectivo el pago de la beca, debiendo figurar como titular o cotitular la persona solicitante.

c) Onarpen-idatzia, II. eranskinean jasotako formularioa erabiliz, oinarri hauetako 1.1 artikuluan aipatzen den ikertalde edo ikerketa-zentro batean lankidetzan aritzeko, pertsona hauek sinatuta: ikertaldeko edo ikerketa-zentroko arduradunak eta bekadunaren jarraipena egingo duen ikertzaile nagusiak edo tutoreak. II. eranskina oso-osorik bete behar da.

c) Escrito de aceptación, utilizando el formulario recogido en el Anexo II, para realizar la colaboración en un grupo o centro de investigación, a los que hace referencia el artículo 1.1 de estas Bases, firmado por las siguientes personas: la persona responsable del centro o grupo de investigación y el investigador principal o investigador tutor que realice el seguimiento de la persona becaria. Este Anexo II deberá ser cumplimentado, obligatoriamente, en todos sus términos.

d) Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak behar bezala bermatutako lankidetza-proiektu arrazoitua, oinarri hauen 5. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

d) Proyecto de colaboración razonado y debidamente avalado por el grupo o centro de investigación receptor, según lo establecido en el artículo 5 de estas Bases.

e) Eskatzailea ez baldin badago ikasturte osoko kredituetan matrikulatuta (gutxienez 60 kreditu) eta 7.1 artikuluaren e) puntuan aurreikusitako arduraldi partziala badu, horren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

e) En caso de no estar matriculado en un curso completo (60 créditos como mínimo) y tener la dedicación parcial que contempla el punto e) del artículo 7.1, se deberá presentar la documentación acreditativa de ello.

2.– Eskatzaileak Euskal Unibertsitate Sistemakoa ez den unibertsitate batean ikasten badu, aurreko puntuan jasotako dokumentazioaz gain, hauek aurkeztu beharko ditu:

2.– En el caso de que la persona solicitante curse sus estudios en una universidad no perteneciente al Sistema Universitario Vasco, además de la documentación recogida en el punto anterior, deberá presentar:

a) Honako hauek jasotzen dituen ikasketa-ziurtagiria: tituluaren ikasketa-plan osoa, espedientearen batez besteko nota, egindako ikasgaien izena, lortutako kalifikazioa eta osatzen dituzten kredituen kopurua, bai eta ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkion kredituen kopurua.

a) Certificación académica que contenga el Plan de estudios completo del título, la nota media del expediente, la denominación de las asignaturas cursadas, la calificación obtenida y el número de créditos que las integran, así como el número de créditos pendientes para la finalización de sus estudios.

b) Matrikularen frogagiriaren kopia, matrikulatuta dagoen ikasgai edo kredituen kopurua adierazita.

b) Copia del resguardo de matrícula con indicación del número de asignaturas o créditos en que está matriculada.

3.– Agiri guztiak Elkarreragingarritasun-eskema nazionala onartzen duen 4/2010 Errege Dekretuan eta hura garatzen duen araudian arautzen diren formatuetara egokituko dira.

3.– Toda la documentación se ajustará a los formatos regulados en el Real Decreto 4/2010, por el que se aprueba el esquema nacional de interoperabilidad y en su normativa de desarrollo.

4.– Eskaerak baldintza guztiak betetzen ez baditu, 10 egun balioduneko epea emango zaio interesdunari zuzenketak egin ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari jarraituta. Jakinarazpena elektronikoki egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Epeak zenbatzeko argitalpen horrek bakarrik balio izango du.

4.– Si la solicitud no reuniera todos los requisitos, se requerirá al interesado o interesada para que la subsane en un plazo de 10 días hábiles de acuerdo con el artículo 68.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. La notificación se realizará de forma electrónica, a través de la publicación en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la siguiente dirección: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios. Dicha publicación será la única válida a efectos de cómputo de plazos.

Era berean, beka-eskatzaileari jakinarazpen elektroniko bat bidaliko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

Asimismo, se le enviará a la persona solicitante de beca una comunicación electrónica a «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta a la que deberá acceder con su certificado electrónico.

Abisua bidaliko da interesdunak eman duen gailu elektronikora edo helbide elektronikora, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskuragarri duela adierazteko.

Se enviará un aviso al dispositivo electrónico y/o correo electrónico de la persona interesada que esta haya comunicado, informándole de la puesta a disposición de una notificación en la referida sede electrónica.

11. artikulua.– Bekak kudeatzea.

Artículo 11.– Gestión de las becas.

1.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez arautzen diren bekak.

1.– La gestión de las becas reguladas en la presente Orden corresponde a la Dirección de Política y Coordinación Universitaria.

2.– Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek deialdi honen izapidetze informatikorako behar den informazio akademikoa igorri beharko diote, fitxategi informatiko bidez, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari, eta bekadun bakoitzari adjudikatutako lankidetza betetzen dela bermatuko dute.

2.– Las universidades del Sistema Universitario Vasco deberán remitir a la Dirección de Política y Coordinación Universitaria, mediante fichero informático, la información de carácter académico necesaria para la tramitación informática de esta convocatoria, y velarán por el cumplimiento de la colaboración asignada a cada becario o becaria.

12. artikulua.– Batez besteko nota kalkulatzea.

Artículo 12.– Cálculo de la nota media.

Espedientearen batez besteko nota kalkulatzeko, arau hauek aplikatuko dira:

Para el cálculo de la nota media del expediente se aplicarán las siguientes normas:

a) Beka eskuratzeko eskubidea ematen duen titulu ofizialean 2021-2022 ikasturtea amaitutakoan espediente akademiko osoko notak kontuan hartuta kalkulatutako batez besteko nota. Masterreko 1. mailako ikasleen kasuan, masterrerako sarbidea ematen duen titulazioko espediente akademiko osoko notak kontuan hartuta egingo da batez besteko notaren kalkulua.

a) El cálculo de la nota media se realizará teniendo en cuenta las notas del expediente académico completo, del título oficial que da derecho a la obtención de la beca, tras la finalización del curso académico 2021-2022. En el caso de los estudiantes de 1.º de Master el cálculo de la nota media se realizará teniendo en cuenta las notas del expediente académico completo del título que da acceso al Máster.

b) Kalifikazio kuantitatiborik ezean, ikasgai bakoitzaren kalifikazioak baliokidetza honen arabera adieraziko dira:

b) En caso de que no existan calificaciones cuantitativas, las calificaciones de cada asignatura se expresarán en la siguiente equivalencia:

– Ohorezko matrikula = 10 puntu.

– Matrícula de Honor = 10 puntos.

– Bikain = 9 puntu.

– Sobresaliente = 9 puntos.

– Oso ongi = 7,5 puntu.

– Notable = 7,5 puntos.

– Nahikoa edo gai = 5,5 puntu.

– Aprobado o apto = 5,5 puntos.

– Gutxiegi, ez aurkeztua edo ez da gai = 2,5 puntu.

– Suspenso, no presentado o no apto = 2,5 puntos.

c) Kredituen arabera egituratuta ez dauden ikasketa-planak badira, batez besteko nota kalkulatzeko, lortutako puntu guztiak batu, eta emaitza irakasgai guztien kopuruaren artean zatituko da.

c) Cuando se trate de planes de estudio no estructurados en créditos, la nota media se calculará dividiendo la suma total de las calificaciones obtenidas, entre el número total de asignaturas.

d) Kredituen arabera egituratutako ikasketa-planen kasuan, irakasgai bakoitzari aurreko baremoa aplikatzetik ateratzen den puntuazioa haztatu egingo da, irakasgaiak duen kreditu-kopuruaren arabera, hurrengo formularen arabera:

d) Cuando se trate de planes de estudios estructurados por créditos, la puntuación que resulte de aplicar el baremo anterior a cada asignatura se ponderará en función del número de créditos que la integren, de acuerdo con la siguiente fórmula:

V = PxNCa/NCt

V = PxNCa/NCt

V= irakasgai bakoitzean ateratako notaren haztapenetik datorren balioa.

V = valor resultante de la ponderación de la nota obtenida en cada asignatura.

P= irakasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko ataleko baremoa aplikatuta.

P = puntuación de cada asignatura según el baremo del apartado anterior.

NCa= irakasgaia osatzen duten kredituen kopurua.

NCa = número de créditos que integran la asignatura.

NCt= guztira ikasitako kreditu-kopurua; kontuan hartzeko, kredituok konputagarriak izan behar dute.

NCt = número de créditos totales cursados y que tienen la consideración de computables a efectos de nota media.

Formula hori aplikatzetik ateratzen diren balioak batu egingo dira, eta emaitza hori izango da batez besteko azken nota.

Los valores resultantes de la aplicación de dicha fórmula se sumarán, siendo el resultado la nota media final.

e) Atzerriko unibertsitateetako espedienteen batez besteko nota kalkulatzeko, unibertsitateak irakasgai bakoitzerako ezarriko du Espainiako sistema dezimalerako baliokidetza. Horretarako, aintzat hartuko ditu irakasgaia gainditzeko gutxieneko nota eta jatorrizko kalifikazioen kalifikazio handiena, eta zehaztu egingo du Espainiako kalifikazio-sistema dezimalarekiko zer baliokidetza duen.

e) Para el cálculo de la nota media en el caso de expedientes procedentes de universidades extranjeras, la universidad establecerá la equivalencia al sistema decimal español, asignatura por asignatura, teniendo en cuenta la nota mínima de aprobado y la máxima de la calificación original y la consiguiente relación de correspondencia con el sistema de calificación decimal español.

13. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

Artículo 13.– Comisión de Selección.

Hautaketa-batzorde bat eratuko da, zeinak espedienteei dagokienez azterketak eta ebazpen-proposamenak egingo dituen. Batzordea hauek osatuko dute:

Para el estudio y propuesta de resolución de los expedientes se constituirá una Comisión de Selección que estará formada por:

– Unibertsitateetako arloburu Eugenia Santos Urdiainek, batzordeko buru gisa, edo Ikerketaren Zuzendaritzako arloburu Maialen Agirre Pinedok, ordezko gisa.

– La Responsable de Universidades, M.ª Eugenia Santos Urdiain, en calidad de Presidenta de la Comisión, o Maialen Agirre Pinedo, Responsable de la Dirección de Investigación, en calidad de suplente.

– Unibertsitateetako teknikari Irantzu Arrizabalaga Santiagok, kide gisa, edo Ikerketa Programen teknikari Ainhoa Goienetxea Murgiondok, ordezko gisa.

– La Técnica de Universidades, Irantzu Arrizabalaga Santiago, como vocal, o Ainhoa Goienetxea Murgiondo, Técnica de Programas de Investigación, en calidad de suplente.

– Unibertsitateetako teknikari Aitziber Ezkerra Segurajauregik, kide eta idazkari gisa, edo Unibertsitateetako teknikari María Landa Gonzalezek, ordezko gisa.

– La Técnica de Universidades, Aitziber Ezkerra Segurajauregi, como vocal y secretaria de la Comisión, o María Landa Gonzalez, Técnica de Universidades, en calidad de suplente.

Xede horrekin bilduta, batzordeak hartutako erabakiak justifikatu eta behar beste arrazoituko dituzten aktak egingo dituzte. Gero, zuzendariari igorriko zaizkio aktok, bere oniritzia eman dezan.

La comisión, reunida al efecto, elaborará actas donde deberán justificarse y motivarse suficientemente las decisiones tomadas, que se elevarán posteriormente como propuesta a la Directora para su aprobación.

14. artikulua.– Ebazpen-proposamena.

Artículo 14.– Propuesta de Resolución.

1.– Beka horiek norgehiagoka-erregimenean emango dira. Beraz, beka jasotzeko ez da nahikoa izango oinarri hauen 7. artikuluan jasotako baldintzak betetzea. Horrez gain, ordena-zenbaki jakin bat eskuratu beharko da, modalitate bakoitzerako eta ikertalde edo ikerketa-zentro bakoitzerako emango diren beka guztien artean eskaera kokatu ahal izateko.

1.– El régimen de concesión de estas becas es el de concurrencia competitiva. Por tanto, no será suficiente para obtener la beca el reunir los requisitos establecidos en el artículo 7 de estas bases; es necesario, asimismo, obtener un número de orden que sitúe esa solicitud dentro del número total de becas a conceder por cada modalidad y por cada grupo o centro de investigación.

2.– Hautaketa-batzordeak eskaerak ordenatuko ditu, azken puntuazioaren arabera, eta Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren esku jarri du ebazpen-proposamena.

2.– La Comisión de selección constituida al efecto ordenará las solicitudes según su puntuación final y elevará a la Directora de Política y Coordinación Universitaria la propuesta de resolución.

Eskaera bakoitzaren azken puntuazioa ezartzeko, honako irizpide hauek jarraituko dira deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskaerak ordenan jartzeko:

Para determinar la puntuación final de cada una, las solicitudes que cumplan los requisitos establecidos en la convocatoria se ordenarán conforme a los criterios siguientes:

a) Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeen kasuan, eskaerak beherantz ordenatuko dira, modalitate bakoitzean, honako hau aplikatzearen ondoriozko den ordenaren arabera: batez besteko motaren % 80 (12. artikuluan zehaztutakoren arabera kalkulatuta, eta 0tik 100erako eskalara egokituta) gehi ikertaldeek lortutako puntuazioaren % 20, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzaren Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko laguntzen deialdiaren arabera (I. eranskinean daude jasota).

a) En el caso de los Grupos de Investigación del Sistema Universitario Vasco, las solicitudes serán ordenadas, en cada modalidad, de manera decreciente en función del orden que resulte de aplicar lo siguiente: suma del 80 % de la nota media, calculada según lo establecido en el artículo 12, y adecuada a la escala de 0 a 100, más el 20 % de la puntuación obtenida por los Grupos de Investigación, según la convocatoria de ayudas para apoyar las actividades de grupos de investigación del Sistema Universitario Vasco, de la Viceconsejería de Universidades e Investigación, que aparecen en el Anexo I.

b) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroen (BERC), ikerketa sanitarioko institutuen (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoen kasuan, baldin eta BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude, eskaerak beheranzko hurrenkeran ordenatuko dira, modalitate bakoitzean, ikaslearen espediente akademikoaren batez besteko notaren arabera.

b) En el caso de los Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERC), Institutos de Investigación Sanitaria (IIS), Centros de Investigación Cooperativa (CIC) y Centros Tecnológicos de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación adheridos al consorcio Científico–Tecnológico BRTA las solicitudes serán ordenadas, en cada modalidad, de forma decreciente en función de la nota media del expediente académico del alumno o alumna.

c) Berdinketak gertatuz gero, sarrera-dataren arabera ebatziko dira; eta berdinketak jarraitu egiten badu, zozketaren bidez erabakiko da.

c) Los posibles empates se dirimirán por fecha de entrada; en caso de persistir el empate se resolverán por sorteo.

3.– A zein B modalitateetako ebazpen-proposamenek lau zerrenda izango dituzte:

3.– Tanto la propuesta de resolución de la modalidad A como la de la modalidad B contendrá cuatro listados:

a) Beka adjudikatzeko proposatutako eskaeren zerrenda. Lortutako puntuak jasoko ditu eta puntuazio horren arabera ordenatuta egongo da.

a) Relación de solicitudes que sean propuestas adjudicatarias de la beca, que contendrá la puntuación total obtenida y estará ordenada por dicha puntuación.

b) Ukatutako proposatutako eskaeren zerrenda, deialdi honetako baldintzak betetzen ez dituztelako. Beka ukatzeko arrazoiak bilduko ditu.

b) Relación de solicitudes propuestas denegadas por no cumplir los requisitos exigidos en la presente convocatoria, que contendrá los motivos de denegación.

c) Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten arren, beka lortzeko ordena-zenbakia lortu ez duten eskabideen zerrenda. Zerrenda horrekin, ordezkoen zerrenda osatuko da, eta zerrenda horretan jasotakoek ordezkatuko dituzte edozein arrazoi dela eta azkenean dirulaguntza jaso ezin duten proposatutako pertsona adjudikaziodunak.

c) Relación de solicitudes que, aun reuniendo los requisitos establecidos en la presente convocatoria, no alcanzan un número de orden que les permita obtener la beca. Con este listado, se constituirá la lista de suplentes que sustituirán a las personas propuestas adjudicatarias que, por cualquier causa, finalmente no puedan percibir la beca.

d) Eskaeren zerrenda, lankidetza-proiektua egiteko eskatzaileak hautatutako ikertaldeen edo ikerketa-zentroen arabera ordenatuta. Zerrenda horrek jasoko ditu proposatutako eskaera adjudikaziodunak, ukatuak eta erreserbak.

d) Relación de solicitudes ordenadas por el grupo o centro de investigación seleccionado por la persona solicitante para realizar el proyecto de colaboración. Este listado incluirá las solicitudes propuestas adjudicatarias, denegadas y reservas.

4.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak onetsitako ebazpen-proposamenaren jakinarazpena elektronikoki egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resoluciones Epeak zenbatzeko argitalpen horrek bakarrik balio izango du.

4.– La notificación de la propuesta de resolución aprobada por la Directora de Política y Coordinación Universitaria se realizará exclusivamente de forma electrónica a través de la publicación en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la siguiente dirección: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resoluciones Dicha publicación será la única válida a efectos de cómputo de plazos.

Era berean, beka-eskatzaileari jakinarazpen elektroniko bat bidaliko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

Asimismo, se le enviará a la persona solicitante de beca una comunicación electrónica a «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta a la que deberá acceder con su certificado electrónico.

Horri kalterik egin gabe, SMS mezu edo posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie interesdunei argitalpena egin dela. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen-baliorik.

Sin perjuicio de lo establecido, se remitirá a las personas interesadas avisos de la puesta a disposición de la publicación, mediante mensajes SMS y/o de correo electrónico. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación.

5.– Jakinarazpenaren ondoren, eskatzaileek alegazioak egin edo egoki iritzitako dokumentazioa aurkeztu ahal izango dute, 10 egun balioduneko epean, egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Tras la notificación, las personas solicitantes podrán realizar alegaciones o aportar la documentación que consideren oportuna, en el plazo de 10 días hábiles contados a partir del día siguiente al de la publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica.

Alegazioak aurkezteko, eskatzaileak aplikazioan sartu beharko du bere ziurtagiri elektronikoaren bidez, eta horretarako aurreikusitako formularioa erabili.

Para presentar las alegaciones, la persona solicitante deberá acceder al aplicativo con su certificado electrónico y utilizar el formulario previsto para ello.

15. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 15.– Resolución.

1.– Alegazioak aztertu ondoren, behin horiek aurkezteko epea igarota eta ukoak onartuta, hautaketa-batzordeak eskaerak berrordenatu egin ditu, hala badagokio, aurreko artikuluan zehaztutakoa betez. Agindu hau argitaratzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak bi ebazpen emango ditu, bat modalitate bakoitzeko (A eta B), eta prozedura jakinaraziko du, hautaketa-batzordeak proposatuta.

1.– Tras estudiar las posibles alegaciones, una vez transcurrido el plazo de presentación de las mismas, y aceptar los desistimientos, la Comisión de selección constituida al efecto reordenará, en su caso, las solicitudes de acuerdo a lo establecido en el artículo anterior. En el plazo máximo de seis meses, contados a partir de la fecha de publicación de esta orden, la Directora de Política y Coordinación Universitaria dictará dos resoluciones, una por cada modalidad (A y B) y notificará el procedimiento, a propuesta de la Comisión de selección.

2.– A zein B modalitateko ebazpenek lau zerrenda hauek jasoko dituzte:

2.– Tanto la resolución de la modalidad A como de la modalidad B, contendrá los cuatro listados siguientes:

– Beka adjudikatuta duten eskabideen zerrenda. Lortutako puntuak jasoko ditu eta puntuazio horren arabera ordenatuta egongo da.

– Relación de solicitudes concedidas de la beca, que contendrá la puntuación total obtenida y estará ordenada por dicha puntuación.

– Ukatutako eskaeren zerrenda, deialdi honetako baldintzak betetzen ez dituztelako. Beka ukatzeko arrazoiak bilduko ditu.

– Relación de solicitudes denegadas por no cumplir los requisitos exigidos en la presente convocatoria, que contendrá los motivos de denegación.

– Deialdi honetako beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten arren, beka lortzeko ordena-zenbakia lortu ez duten eskabideen zerrenda. Zerrenda horrekin erreserben zerrenda bat eratuko da; zerrenda hori baliatuko da uko-egiteren batengatik bekaren bat libre geratzen bada beka hori emateko, bi modalitateetakoren batean, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Relación de solicitudes que, aun reuniendo los requisitos establecidos en la presente convocatoria, no alcancen un número de orden que les permita obtener la beca. Con este listado, se constituirá la lista de reservas que servirá para conceder las becas que queden libres si se produjera alguna renuncia, en alguna de las dos modalidades, según lo establecido en el artículo 17.

– Eskaeren zerrenda, lankidetza-proiektua egiteko eskatzaileak hautatutako ikertaldeen edo ikerketa-zentroen arabera ordenatuta. Zerrenda horrek jasoko ditu eskaera adjudikaziodunak, ukatuak eta erreserbak.

– Relación de solicitudes ordenadas por el grupo o centro de investigación seleccionado por la persona solicitante para hacer el proyecto de colaboración. Este listado incluirá las solicitudes concedidas, las denegadas y las reservas.

3.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak onetsitako A zein B modalitateetako ebazpen-proposamenen jakinarazpena elektronikoki egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resoluciones. Epeak zenbatzeko argitalpen horrek bakarrik balio izango du.

3.– Tanto la resolución de la modalidad A como la de la modalidad B, aprobadas por la Directora de Política y Coordinación Universitaria, se notificarán exclusivamente de forma electrónica a través de su publicación en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la dirección: https://euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/resoluciones Dicha publicación será la única válida a efectos de cómputo de plazos.

Las resoluciones también se publicarán en la página web del Departamento de Educación: http://www.euskadi.eus/becas-ikasiker-de-colaboracion/

Era berean, eskatzaileari jakinarazpen elektroniko bat bidaliko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

Asimismo, se le enviará a la persona solicitante una comunicación electrónica a «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta a la que deberá acceder con su certificado electrónico.

Horri kalterik egin gabe, SMS mezu edo posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie interesdunei argitalpena egin dela. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen-baliorik.

Sin perjuicio de lo establecido, se remitirá a las personas interesadas avisos de la puesta a disposición de la publicación, mediante mensajes SMS y/o de correo electrónico. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación.

4.– Beka onartu egin dela ulertuko da ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik 10 egun naturaleko epean bekari berariaz uko egiten ez bazaio.

4.– Se entenderá aceptada la beca si, en el plazo de 10 días naturales desde la notificación de la resolución, no se realiza renuncia expresa a ella.

5.– Prozedura-ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

5.– Contra la resolución del procedimiento podrá interponerse recurso de alzada ante el Viceconsejero de Universidades e Investigación en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente a aquel en que tenga lugar la notificación.

6.– Deialdia ebazteko ezarritako epea igaro ondoren pertsona eskatzaileei ez bazaie ebazpenik jakinarazi, beka-eskaera ezetsi dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

6.– Transcurrido el plazo establecido para la resolución de la convocatoria sin haberse notificado esta, las personas solicitantes podrán entender desestimada su solicitud de beca, a los efectos establecidos en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– EHAAn argitaratuta emango da beken berri, denek jakin dezaten; dena dela, epeak zenbatzeko orduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taularen bidez egindako jakinarazpenak baino ez du balioa izango, artikulu honen 4. puntuak ezartzen duen moduan.

7.– Para general conocimiento, se procederá a dar publicidad de las becas concedidas mediante la publicación de las mismas en el BOPV, si bien a efectos de cómputo de plazos solo tendrá validez la notificación realizada a través del tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, tal y como recoge el punto 4 de este artículo.

16. artikulua.– Bekak ordaintzea.

Artículo 16.– Pago de las becas.

1.– Ordainketak modu honetan egingo dira:

1.– Los pagos serán abonadas de la siguiente manera:

a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da eta ebazpena adjudikaziodunei jakinarazi eta adjudikaziodunek beka onartu ondoren ordainduko da. Ebazpena jakinarazi eta hamar eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da, eta onuradun guztiei ordainketa egingo zaie. Bigarren ordainketan gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako egiaztagiriak beka justifikatzeko balioko du.

a) Modalidad A. El importe de la beca se realizará en dos pagos. El primer pago, del 30 % del importe total de la beca, se hará tras la notificación de la resolución y tras la aceptación de la beca por las personas adjudicatarias de la misma. Si en el plazo de diez días después de la notificación de la resolución, la persona beneficiaria no realiza una renuncia expresa, se entenderá que acepta la subvención y se procederá a realizar el pago a todas las personas beneficiarias. El segundo pago, del 70 % restante, se abonará una vez se haya acreditado la realización de la colaboración que se deberá realizar a lo largo del mes siguiente a la finalización de la colaboración, y su adecuación a los requisitos exigidos en la presente convocatoria. Esta acreditación, prevista en el artículo 8 de esta Orden, surtirá los efectos de justificación de la beca.

b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

b) Modalidad B. El importe de la beca se hará efectivo en un único pago, una vez se haya acreditado la realización de la colaboración, a lo largo del mes siguiente a la finalización de la colaboración, y su adecuación a los requisitos exigidos en la presente convocatoria. Esta certificación, prevista en el artículo 8 de esta Orden, surtirá los efectos de justificación de la beca.

2.– Agindu honetako dirulaguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik ordainduko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat izapidetzen ari badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak, 50.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluarekin bat, eta azken horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuarekin bat.

2.– El pago a las personas beneficiarias de las becas previstas en la presente Orden quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, tal y como establece el artículo 50.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, de conformidad con el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

17. artikulua.– Laguntzari uko egitea.

Artículo 17.– Renuncia a la beca.

1.– Bekari uko egin nahi dioten adjudikaziodunek telematikoki eman beharko dute horren berri, aplikazio informatikoaren bitartez.

1.– Las personas adjudicatarias que deseen renunciar a la beca deberán comunicarlo por vía telemática, a través de la aplicación informática.

2.– Uko egiteak beka jasotzeko eskubide oro galtzea ekarriko du, eta ez da inolako konpentsazio ekonomikorik emango.

2.– La renuncia supondrá la pérdida de todo derecho y no conllevará ninguna compensación económica.

3.– Uko-egitea 2022ko abenduaren 15a baino lehen gertatzen bada A modalitatean eta 2023ko maiatzaren 15a baino lehen B modalitatean, uko-egite horien ondoriozko beka hutsak 15. artikuluan araututako erreserba-zerrenda osatu duten pertsonei adjudikatu ahal izango zaizkie, betiere bertan ezarritako ordena errespetatuta. Erreserbarik ez badago, eman gabe geratuko dira beka horiek.

3.– Siempre que la renuncia se produzca con anterioridad al 15 de diciembre del 2022 en la modalidad A y al 15 de mayo de 2023 en la modalidad B, las vacantes producidas por dichas renuncias podrán ser adjudicadas a las personas que hayan constituido el listado de reservas regulado en el artículo 15, siempre respetando el orden establecido en él. En caso de no existir reservas, estas becas quedarán desiertas.

Horretarako, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebazpena emango du uko-egiteak onartzeko eta interesdunei bekak ematea proposatzeko, 10 eguneko epe luzaezinean proposamena onar dezaten. Behin proposamena onartuta edo berariaz onartu gabe epea igarotzen bada, beka emateko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko die.

Para ello, se dictará resolución de la Directora de Política y Coordinación Universitaria, aceptando las renuncias y proponiendo la concesión de las becas a las personas interesadas a fin de que acepten la propuesta en el plazo improrrogable de 10 días. Una vez aceptada la propuesta o transcurrido el plazo sin aceptación expresa, se dictará la resolución de concesión y se procederá a su notificación a las personas interesadas.

18. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

1.– Pertsona adjudikaziodunen betebeharrekin lotuta hauek aplikatu behar dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 50. artikulua. Horiek onuradunen betebeharrak arautuko dituzte; besteak beste, hauek:

1.– Son de aplicación en relación a las obligaciones de las personas beneficiarias, el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, el Real Decreto 887/2006, por el que se apruebe el Reglamento de la Ley General de Subvenciones y el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principio Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco que regulan las obligaciones de la persona beneficiaria, entre ellas:

a) Dagokion helbururako erabiltzea laguntza; alegia, deialdian ezarritako baldintzen arabera gauzatu behar dute lankidetza.

a) Destinar la beca a la finalidad para la que se concede, entendiéndose por tal llevar a cabo la colaboración en las condiciones determinadas en la convocatoria.

b) Lankidetza egin izana egiaztatzea, egiaztagiri baten bidez, oinarri hauen 8. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz.

b) Justificar la realización de la colaboración mediante documento acreditativo, según lo establecido en el artículo 8 de estas bases.

c) Lankidetza-aldian, matrikulatuta dagoen ikasketak egitea.

c) Continuar durante el periodo de realización de la colaboración los estudios en los que esté matriculada.

d) Beka honen xede eta helburu berarako, unibertsitate-ikasketak egiteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortzen dituen beka edo laguntzen berri ematea Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari. Jakinarazpen hori aldez aurretik eta behin betiko ebazpenaren ondoren egin behar da, eta beka justifikatu arte.

d) Comunicar a la Dirección de Política y Coordinación Universitaria las subvenciones o ayudas obtenidas para la realización de estudios universitarios, con el mismo objeto y finalidad que la presente beca, procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados. Esta comunicación se deberá realizar tanto con carácter previo como tras la resolución definitiva y hasta la justificación de la beca.

e) Laguntza ematea bideratu zuten baldintzak bete direla egiaztatzeko beharrezko froga-jarduerak egitea, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak, dirulaguntzen nondik norakoak fiskalizatzean eskatutako informazio guztia ematea.

e) Someterse a las actuaciones de comprobación precisas para verificar, en su caso, el cumplimiento de las condiciones que determinaron la concesión de la beca, y facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las becas.

f) Dirulaguntzaren xede den jarduerarako finantzaketaren publizitate publiko egokia eman beharko du. Zehazki, dirualguntza honen laguntzarekin egiten edo argitaratzen den ikerketa-lanetan dirulaguntza eman duen entitate publikoa zein den adierazi beharko da gutxienez: Hezkuntza Saila, eta programaren izena: Ikasiker lankidetza-beka.

f) Dar la adecuada publicidad del carácter público de la financiación de la actividad objeto de subvención. En concreto, cualquier trabajo de investigación que se realice o publique con ayuda de esta subvención, deberá contener, como mínimo, la indicación de la entidad pública concedente: Departamento de Educación y el nombre del programa: beca Ikasiker de colaboración.

g) Diharduen diziplinako arau eta printzipio etikoak onartu, ezagutu eta betetzea, hala nola laneko osasun eta segurtasuneko arauak eta funtzionamendu-arauak.

g) Aceptar, conocer y cumplir las normas y principios éticos correspondientes a su disciplina, así como las normas propias de funcionamiento, de seguridad y de salud laboral.

19. artikulua.– Beka kobratzeko eskubidea galtzea eta itzultzea.

Artículo 19.– Pérdida del derecho al cobro de la beca y reintegro.

1.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, espedienteko interesdunaren entzunaldiaren izapidea egin ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak itzuli beharko direla adieraziko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina–, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluarekin bat, eta azken horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuarekin bat, honako kasu hauetan:

1.– La Directora de Política y Coordinación Universitaria, previo trámite de audiencia a la persona interesada en el expediente, declarará la pérdida del derecho al cobro de la beca concedida o, en su caso, la procedencia del reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses que resulten de aplicación, según los supuestos recogidos en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre), de conformidad con el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, entre ellos:

a) Helburu jakin bat betetzeko emandako bekaren zenbatekoa ez bada helburu hori betetzeko erabili.

a) Que el importe de la beca no haya sido destinado a la finalidad para la que fue concedido.

b) Lankidetza egin izana ez badu behar bezala justifikatu edo dagokion egiaztagiria aurkeztu ez badu.

b) No haber justificado correctamente la realización de la colaboración o no presentar el documento acreditativo correspondiente.

c) Eskatzaileak ezeztatu egiten badu bekarekin egin behar zituen ikasketen matrikula.

c) Que se haya anulado la matrícula de los estudios universitarios para los que se concedió la beca.

d) Emandako beka eta jasotako beste beka edo laguntza batzuk bateragarriak ez direla akreditatu bada.

d) Que se haya acreditado la incompatibilidad de la beca concedida con otras becas o ayudas percibidas.

e) Eskatzaileak datuak ezkutatu edo faltsutu baditu beka jasotzeko.

e) Que para su concesión la persona solicitante haya incurrido en ocultación o falseamiento de datos.

f) Frogatzen bada beka jaso dutenek ez dutela ezarritako baldintzaren bat betetzen edo ez dituztela baldintza horiek behar bezala egiaztatu.

f) Que se haya comprobado la concesión de la beca a personas que no reúnen alguno de los requisitos establecidos, o que no los hayan acreditado debidamente.

g) Aurreko artikuluko 1. puntuko f) apartatuan jasotako hedapen-neurriak hartu ez badira.

g) Que no se hayan adoptado las medidas de difusión contenidas en el apartado f) del punto 1. del artículo anterior.

h) Aurreko artikuluan xedatutako betebeharrak bete ez badira.

h) No cumplir con las obligaciones previstas en el artículo anterior.

2.– Espedientearen izapideak egitean ondorioztatzen bada itzuli egin behar direla jasotako zenbatekoak –eta, behar izanez gero, baita haien legezko berandutze-interesak ere–, ebazpen bat emango da; ebazpen horrek eduki beharreko informazio guztia izango du, dirua itzuli behar dela deklaratzen duen jakinarazpena jasotzen denetik bi hilabeteko epean zenbateko horiek itzultzeko, beti ere kontuan izanik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren titulua (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

2.– En el caso de que del expediente instruido se derive la obligación de reintegrar las cantidades recibidas y, en su caso, los correspondientes intereses legales de demora, se dictará una resolución que contendrá la información necesaria para que pueda realizarse el reintegro dentro del plazo de dos meses a contar desde la notificación de la declaración de la procedencia del reintegro, teniendo en cuenta lo establecido en el Título Segundo del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

3.– Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenen arabera.

3.– La falta de reintegro en período voluntario será puesta en conocimiento del Departamento de Economía y Hacienda a fin de que se proceda por la vía de apremio según establezcan las disposiciones vigentes.

20. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Artículo 20.– Información básica sobre protección de datos.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Unibertsitateko laguntzak, dirulaguntzak eta bekak. Arduraduna Hezkuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza da.

Los datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: ayudas, subvenciones y becas universitarias, cuyo responsable es la Dirección de Política y Coordinación Universitaria del Departamento de Educación.

Datuen tratamenduaren xedea da unibertsitateko lehen eta bigarren zikloko eta master eta gradu ofizialetako ikasleei bekak ematea, tasen salbuespenak onestea eta beren jarduera unibertsitate-arloan egiten duten erakundeen funtzionamenduan laguntzea.

La finalidad del tratamiento de estos datos es la concesión de becas al alumnado universitario de primer y segundo ciclo y másteres oficiales y grados, concesión de exenciones de tasas y colaboración en el funcionamiento de entidades que desarrollan su actividad en el ámbito universitario.

Datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari adjudikatutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. Honako hauek izan daitezke datuen hartzaileak:

Este tratamiento de datos es necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento. Los destinatarios de estos datos pueden ser:

– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

– Otros órganos de la Comunidad Autónoma.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

– Departamento de Economía y Hacienda.

– Unibertsitateak.

– Universidades.

Bekaren eskatzaileek eskubidea dute datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Las personas solicitantes de beca tienen derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea kontsulta daiteke gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/055400-capa2-es.shtml.

Es posible consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en la siguiente página web: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/055400-capa2-es.shtml

Araudia:

Normativa:

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

– Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común