Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna

N.º 126, jueves 30 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
2985
2985

AGINDUA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

ORDEN de 15 de junio de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se aprueban, para el año 2022, las bases de la convocatoria de ayudas a la transformación, desarrollo y comercialización de productos agrarios, alimentarios y los derivados de la pesca y la acuicultura (Programa Lehiatu Berria).

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua landa-garapenari Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez laguntzeari buruzkoa da eta erregelamendu horren bidez Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen da. Europar Batasunak landa-garapenerako ematen dituen laguntzak –Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuta– arautzen dituzten arau orokorrak ezartzen ditu erregelamendu horrek. Funts hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarri zen. Erregelamendu horrek erregelamendu hauek indargabetu ditu: Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE). Erregelamendu honek arautzen du zer helburu lortzen lagundu behar duen landa-garapenerako politikak eta zer lehentasun dituen Europar Batasunak landa-garapenaren alorrean. Landa-garapenerako politikaren testuinguru estrategikoa taxutzen du; eta landa-garapenerako politika aplikatzeko hartu beharreko neurriak zehazten ditu.

El Reglamento (UE) n.º 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre, relativo a la ayuda al desarrollo rural a través del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER), y por el que se deroga el Reglamento (CE) n.º 1698/2005 del Consejo, establece normas generales que rigen la ayuda de la Unión al desarrollo rural financiada por el Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER), establecido mediante el Reglamento (UE) n.º 1306/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, sobre la financiación, gestión y seguimiento de la Política Agrícola Común, por el que se derogan los Reglamentos (CE) n.º 352/78, (CE) n.º 165/94, (CE) n.º 2799/98, (CE) n.º 814/2000, (CE) n.º 1290/2005 y (CE) n.º 485/2008 del Consejo. Este Reglamento fija los objetivos a los que debe contribuir la política de desarrollo rural y las correspondientes prioridades de la Unión en materia de desarrollo rural. Traza el contexto estratégico de la política de desarrollo rural y define las medidas que deben ser adoptadas para ejecutar la política de desarrollo rural.

2015eko maiatzaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa onartu zen Europako Batzordearen C (2015) 3479 Azken Erabakiaren bidez. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.

Con fecha de 26 de mayo de 2015 se aprobó el Programa de Desarrollo Rural del País Vasco 2015-2020 por Decisión de la Comisión C (2015) 3479 final. Este Programa acomete la puesta en marcha de medidas cofinanciadas entre la Unión Europea y la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Geroago, 2017ko otsailaren 17an argitaratu zen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duena, zeinaren xedea baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako laguntzen esparru-araudia ezartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz.

Más tarde, con fecha 17 de febrero de 2017, se publicó el Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, cuyo objeto es establecer, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la normativa marco de las ayudas al desarrollo rural de conformidad con lo dispuesto en el Reglamento (UE) n.º 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre y con el Programa de Desarrollo Rural del País Vasco 2015-2020.

2014 eta 2020 artean, Europako Itsas eta Arrantza Funtsa arautzeko eta Kontseiluaren 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE), 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1255/2011 (EB) Erregelamendua indargabetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduak eratzen du arrantzako eta akuikulturako produktuentzako laguntzen Erkidegoko erreferentziako arauzko esparrua. Arrantza Politika Erkidearen 2013ko erreformarekin bat finkatutako helburuak lortzeko finantza-tresna da aipatutako erregelamendua.

Para el período 2014-2020, el marco normativo comunitario de referencia en materia de ayudas a los productos pesqueros y acuícolas es el Reglamento (UE) n.º 508/2014 del Parlamento Europeo y del Consejo de 15 de mayo de 2014, relativo al Fondo Europeo Marítimo y de Pesca, (FEMP) y por el que se derogan los Reglamentos (CE) n.º 2328/2003, (CE) n.º 861/2006, (CE) n.º 1198/2006 y (CE) n.º 791/2007 del Consejo, y el Reglamento (UE) n.º 1255/2011 del Parlamento Europeo y del Consejo, que ha surgido como instrumento financiero para poner en marcha y alcanzar los objetivos establecidos en la reforma de la Política Pesquera Común adoptada en el año 2013.

Haren bidez, Europako Arrantza Funtsa Europako Itsas eta Arrantza Funtsa bihurtu zen. Bada, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren helburua Arrantza Politika Erkidearen, Itsas Politika Bateratuaren eta Europa 2020 estrategiaren helburuak lortzen laguntzea da. Eta, horretarako, aipatutako erregelamenduko zioen azalpenak dioenez, honako hau du lehentasuntzat: arrantza- eta akuikultura-sektoreak ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak, baliabideen erabileraren ikuspegitik eraginkorrak, berritzaileak eta lehiakorrak izan daitezen bultzatzea.

Mediante el citado Reglamento el Fondo Comunitario llamado Fondo Europeo de Pesca (FEP) pasa a denominarse Fondo Europea Marítimo y de Pesca (FEMP). El FEMP debe contribuir a la consecución de los objetivos de la Política Pesquera Común (PPC), la Política Marítima Integrada (PMI) y la estrategia Europa 2020. Para su consecución, tal y como establece la exposición de motivos del precitado Reglamento, sus prioridades están vinculadas al fomento de unos sectores de la pesca y la acuicultura sostenibles desde el punto de vista medioambiental, eficiente en el uso de los recursos, innovador y competitivo.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Espainiako arrantza-sektorerako 2014/20 Arrantzarako Europako Funtsaren Programa Operatiboa dagokio, Europako Batzordearen Egikaritze Erabakiaren bidez onartutakoa (CCI 2014ES14MFOP001).

En lo que respecta a la Comunidad Autónoma del País Vasco, se ve afectada por el Programa Operativo FEMP para el sector pesquero español 2014/20, aprobado mediante Decisión de Ejecución de la Comisión, CCI 2014ES14MFOP001.

Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen, garatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Batasunak baimendu behar izan ez ditzan. Hau da, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Batasunaren baimena lortzeko Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar; hala, nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.

Por otra parte, el Reglamento (UE) n.º 702/2014 de la Comisión, de 25 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayuda en los sectores agrícola y forestal y en zonas rurales compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea y Reglamento (UE) n.º 1388/2014 de la Comisión, de 16 de diciembre de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas a empresas dedicadas a la producción, transformación, desarrollo y comercialización de productos de la pesca y de la acuicultura compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea; establecen las condiciones y requisitos para que determinadas ayudas puedan ser subvencionadas por los Estados miembros como ayudas estatales, pero sin necesidad de autorización por parte de la Unión Europea. Es decir, si las ayudas que se recogen en los citados reglamentos, los Estados miembros, en su regulación y concesión, respetan y cumplen lo dispuesto en ellos, esas ayudas se consideran compatibles con el mercado común y por tanto están exentas de la obligación de notificar a la Comisión Europea para obtener la de autorización de la Unión Europea, siendo suficiente su comunicación en los plazos previstos para cada caso.

Gainera, EBren Urte Anitzeko Finantza Esparruaren onarpenean eta Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformari buruzko negoziazioetan izandako atzerapena dela-eta, NPE berria eta haren Plan Estrategikoak ez dira 2023ra arte indarrean jarriko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren eta Europako Batzordearen beharrezko arauak oraindik ez baitira onartu.

Además, debido al retraso en la aprobación del Marco Financiero Plurianual de la UE y en las negociaciones sobre la reforma de la Política Agrícola Común, la entrada en vigor de la nueva PAC y sus Planes Estratégicos no tendrá lugar hasta 2023, ya que las necesarias normas del Parlamento Europeo y del Consejo Europeo, así como de la Comisión Europea, aún no han sido aprobadas.

Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamendua argitaratu da (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 23koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) zenbait xedapen iragankor ezartzen dituena 2021. eta 2022. urteetan, eta erregelamendu hauek aldatzen dituena: 1305/2013 (EB), 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, errekurtsoei eta erregelamenduaren aplikazioari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, errekurtsoei eta laguntza horren banaketari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan). Erregelamendu horren xedea da nekazarientzat emandako laguntzei segurtasuna eta jarraitutasuna ematea da, bai eta trantsizio-aldian landa-garapenerako laguntzen jarraitutasuna bermatzea ere, horretarako egungo esparru juridikoa zabalduz, lehen zutabeari (NBEF) zein bigarren zutabeari (LGENF) dagokienez, harik eta NPE berria indarrean sartzen den arte.

Así, el Reglamento (UE) 2020/2220 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 23 de diciembre de 2020, por el que se establecen determinadas disposiciones transitorias para la ayuda del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (Feader) y del Fondo Europeo Agrícola de Garantía (FEAGA) en los años 2021 y 2022, y por el que se modifican los Reglamentos (UE) 1305/2013, (UE) 1306/2013 y (UE) 1307/2013 en lo que respecta a sus recursos y a su aplicación en los años 2021 y 2022 y el Reglamento (UE) 1308/2013 en lo que respecta a los recursos y la distribución de dicha ayuda en los años 2021 y 2022, ha sido publicado con el objeto de proporcionar seguridad y continuidad a la concesión de ayudas a las personas que se dedican a la agricultura y garantizar la continuidad del apoyo al desarrollo rural en el período transitorio, ampliando el marco jurídico actual, tanto por lo que respecta al primer pilar (FEAGA) como al segundo pilar (FEADER), hasta la entrada en vigor de la nueva PAC.

Halaber, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Programa Operatiboa onartzen duen Batzordearen Betearazpen Erabakiaren 2. artikuluak –horren arabera, programa operatiboaren esparruan benetan ordaindutako gastuak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte izango dira onargarriak– eta Europako funtsen xedapen komunak ezartzen dituen 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 65.2 artikuluak –horren arabera, gastua Europako Egitura eta Inbertsio funtsen ekarpen batekin diruz lagundu ahal izango da, baldin eta onuradunak gastu hori izan badu eta programa Batzordeari aurkezten dion egunetik (edo 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, data hori lehenagokoa bada) 2023ko abenduaren 31ra bitartean ordaindu badu– gaikuntza eta jarraitutasuna ematen dizkiote 2022. urte honetan Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboaren kargura laguntzak emateari.

Asimismo, el artículo 2 de la Decisión de ejecución de la Comisión por el que se aprueba el Programa Operativo del Fondo Europeo Marítimo y de la Pesca que dispone que los gastos efectivamente abonados en el marco del programa operativo serán admisibles desde el 1 de enero de 2014 hasta el 31 de diciembre de 2023 y el artículo 65.2 del Reglamento (UE) 1303/2013 por el que se establecen disposiciones comunes a los fondos europeos, que establece que el gasto será subvencionable con una contribución de los fondos EIE si el beneficiario ha incurrido en él y lo ha abonado entre la fecha de presentación del programa a la Comisión, o a partir del 1 de enero de 2014 si esta fecha es anterior, y el 31 de diciembre de 2023, habilitan y proporcionan continuidad a la concesión de ayudas con cargo al Programa Operativo FEMP 2014-2020 durante este año 2022.

Bestalde, Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduak, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako krisiaren osteko susperraldiari laguntzeko Europar Batasuneko suspertze-tresna ezartzen baita, aurreikusi du tresna horren funtsen zati bat Landa Garapenerako Programen esparruan erabili behar dela 2021. eta 2022. urteetan. Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programak tresna horretatik datozen funtsak izango ditu (EURI funtsak), eta horietako batzuk nekazaritza-produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak finantzatzeko erabili beharko dira.

Por otra parte, el Reglamento (UE) 2020/2094 del Consejo de 14 de diciembre de 2020 por el que se establece un Instrumento de Recuperación de la Unión Europea para apoyar la recuperación tras la crisis de la COVID-19, ha previsto que parte de los fondos de ese instrumento se deben utilizar en el marco de los Programas de Desarrollo Rural en los años 2021 y 2022. En ese sentido, el PDR del País Vasco va a contar con fondos procedentes de dicho instrumento (fondos EURI), parte de los cuales deberán ser destinados a la financiación de inversiones para la transformación, desarrollo y comercialización de productos agrícolas.

41/2021 Errege Dekretua ere argitaratu da, urtarrilaren 26koa, errege-dekretu hauek 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeko xedapen espezifikoak ematen dituena: 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege-dekretuak, abenduaren 19koak, nekazaritza-politika erkidea Espainian aplikatzeko emanak. Horretan, egungo landa-garapenerako programak aplikatzeko epea 2022ra arte luzatzen da, hori barnean dela.

También se ha publicado el Real Decreto 41/2021, de 26 de enero, por el que se establecen las disposiciones específicas para la aplicación en los años 2021 y 2022 de los Reales Decretos 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 y 1078/2014, todos ellos de 19 de diciembre, dictados para la aplicación en España de la Política Agrícola Común. En el que se amplía el periodo de aplicación de los actuales Programas de Desarrollo Rural hasta 2022, inclusive.

Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:

En concreto, en esta Orden se convocan las siguientes ayudas:

– Laguntzak nekazaritza-produktuak eraldatu, garatu eta merkaturatzeko inbertsioei eta laguntzak basogintzako produktuak eraldatu, garatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko; 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan xedatutakora biltzen diren laguntzak –2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du–. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

– Ayudas a inversiones en transformación, desarrollo y comercialización de productos agrícolas y las ayudas a la realización de inversiones destinadas a la transformación, desarrollo y comercialización de los productos forestales; ayudas acogidas a lo dispuesto en el Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, de 26 de enero.

– Laguntzak arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko; 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Operatiboaren barruan daude. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

– Ayudas para la realización de inversiones en la transformación, desarrollo y comercialización de productos de la pesca y la acuicultura, amparadas en el marco del Reglamento 508/2014 de 15 de mayo de 2014 y en el marco del Programa Operativo FEMP para el sector pesquero español 2014/20, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, de 26 de enero.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan ez badira sartzen.

– Ayudas para la realización de inversiones en las industrias agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que no tengan encaje en los apartados anteriores.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu aurreko kapituluetako laguntzei.

– Ayudas para la realización de inversiones en la transformación, desarrollo y comercialización de alimentos ecológicos en las industrias agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Estas ayudas no podrán sumarse a las de los capítulos anteriores.

Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute, eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia egon dadin bi politiken artean eta Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen.

Con arreglo a la política de desarrollo rural son compatibles las medidas cofinanciadas y las ayudas estatales, si bien estas últimas deben estar sometidas a unas limitaciones y controles específicos, con el objetivo de que exista coherencia entre las dos políticas, y se preserven con rigor las normas sobre la competencia establecidas en el Tratado en sus artículos 87, 88 y 89, que evidentemente serán aplicables al desarrollo rural.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021erako, 2022rako eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartu zen, eta, era berean, laguntza-programa honi dagokionez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez aldatu zen. Plan hori Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago argitaratuta, «www.euskadi.eus», sailari eskainitako eremuaren barruan, eta «Planak eta proiektuak» atalean. Gainera, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Las ayudas convocadas mediante la presente Orden se encuentran recogidas en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para 2021, 2022 y 2023 aprobado por la Orden de 17 de marzo de 2021 de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente modificado a su vez en lo que se refiere a este programa de ayudas por la Orden de 16 de febrero de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente. Dicho plan se encuentra publicado en la página web del Gobierno Vasco, «www.euskadi.eus», dentro del espacio dedicado al departamento, y en la sección «Planes y proyectos». Además, la presente convocatoria de ayudas cuenta con dotación presupuestaria suficiente según los créditos autorizados por la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

En aplicación de la Ley 7/1981, de 30 de junio, Ley de Gobierno, que en su artículo 26.4 dispone que, sin menoscabo de las competencias que les corresponden como miembros del Gobierno, los Consejeros están investidos de la atribución de dictar disposiciones administrativas generales y resoluciones en materias de su Departamento.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Artículo único.– Convocatoria.

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartzea (Lehiatu Berria programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean jasota daude.

Aprobar, para el año 2022, las bases de la convocatoria de ayudas a la transformación, desarrollo y comercialización de productos agrarios, alimentarios y los derivados de la pesca y la acuicultura (Programa Lehiatu Berria), que se recogen en el Anexo I de la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Contra la presente Orden podrán las personas interesadas interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de junio de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
ANEXO I
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ZATI OROKORRA
PARTE GENERAL

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

Base 1.– Objeto y naturaleza.

1.– Agindu honen xedea da nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022ko deialdia egitea (Lehiatu Berria programa).

1.– Es objeto de la presente Orden convocar, para el ejercicio 2022, ayudas a la transformación, desarrollo y comercialización de productos agrarios y alimentarios, y de los productos derivados de la pesca y la acuicultura (Programa Lehiatu Berria).

2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

2.– Las ayudas que se concedan en el ámbito de la presente Orden, tendrán la consideración de subvenciones no reintegrables.

3.– Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.

3.– Las ayudas se ajustarán a un programa de inversiones, que podrá ser de carácter anual o plurianual, dependiendo del período de ejecución de los proyectos presentados.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Base 2.– Líneas de ayuda.

Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

Para alcanzar el objeto establecido en la Base 1 de la presente Orden, se establecerán las siguientes ayudas:

1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

1.– Ayudas a la realización de inversiones destinadas a la transformación, desarrollo y comercialización de los productos agrícolas contemplados en el Anexo I del Tratado.

Laguntza hauek agindu honen II. kapituluan garatzen dira eta 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

Estas ayudas se desarrollan en el Capítulo II de la presente Orden y se encuadran en el Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, y en el marco del Reglamento (UE) n.º 1305/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre, prorrogados hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, de 26 de enero.

2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

2.– Ayudas a la realización de inversiones destinadas a la transformación, desarrollo y comercialización de los productos forestales.

Laguntza hauek agindu honen III. kapituluan garatzen dira eta 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

Estas ayudas se desarrollan en el Capítulo III de la presente Orden y se encuadran en Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, en el marco del Reglamento (UE) n.º 1305/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, de 26 de enero.

3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

3.– Ayudas a la realización de inversiones destinadas a la transformación, desarrollo y comercialización de productos de la pesca y de la acuicultura.

Laguntza hauek agindu honen IV. kapituluan garatzen dira, eta hauetan jasota daude: 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Operatiboaren barruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

Estas ayudas se desarrollan en el Capítulo IV de la presente Orden y se encuadran en el marco del Reglamento 508/2014 de 15 de mayo de 2014 y en el marco del Programa Operativo FEMP para el sector pesquero español 2014/20, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, de 26 de enero.

4.– Artikulu honetako 1, 2 eta 3. ataletan sartzen ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako proiektuak egiteko laguntzak. Kapitulu honetako proiektuek produktu hauek lortzeko inbertsioak jasoko dituzte: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik.

4.– Ayudas a la realización de proyectos en las industrias agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que no tengan encaje en los apartados 1, 2 y 3 del presente artículo. Los proyectos de este capítulo contendrán las inversiones destinadas a obtener productos alimentarios cuya procedencia sea una combinación de productos agrícolas, de la pesca, de la acuicultura, aguas minerales naturales, bebidas no alcohólicas o bebidas fermentadas a partir de productos agrícolas, excepto el vino.

Agindu honetako V. kapituluak arautzen ditu, eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

Estas ayudas se desarrollan en el Capítulo V de la presente Orden y recibirán el tratamiento reservado para las ayudas exentas de la obligación de notificación en virtud del Reglamento (UE) n.º 702/2014 de la Comisión, de 25 de junio de 2014, y del Reglamento (UE) n.º 1388/2014 de la Comisión, de 16 de diciembre de 2014.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu aurreko kapituluetako laguntzei.

5.– Ayudas para la realización de inversiones en la transformación, desarrollo y comercialización de alimentos ecológicos en las industrias agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Estas ayudas no podrán sumarse a las de los capítulos anteriores.

Agindu honetako VI. kapituluak arautzen ditu, eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

Estas ayudas se desarrollan en el Capítulo VI de la presente Orden y recibirán el tratamiento reservado para las ayudas exentas de la obligación de notificación en virtud del Reglamento (UE) n.º 702/2014 de la Comisión, de 25 de junio de 2014, y del Reglamento (UE) n.º 1388/2014 de la Comisión, de 16 de diciembre de 2014.

3. oinarria.– Definizioak.

Base 3.– Definiciones.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

A efectos de la presente Orden, se entiende de la manera que figuran a continuación las siguientes definiciones:

1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

1.– Agrario/a: concepto que abarca lo agrícola, lo ganadero y lo forestal, según lo dispone la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

2.– Alimentario/a: concepto que incluye lo relativo a la producción, transformación, envasado y comercialización de los alimentos procedentes en origen de lo agrario, de la pesca, de los cultivos marinos, de la actividad cinegética y de la micológica, o de otros orígenes naturales, según lo dispone la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

3.– Handizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

3.– Actividad comercial de carácter mayorista: el ejercicio profesional de adquisición de productos agrarios, pesqueros en nombre y por cuenta propia, y su reventa a otros/as comerciantes mayoristas o minoristas. Los/as mayoristas en origen adquieren los productos en primera venta, en lonja o establecimientos autorizados como mercado de origen.

4.– Txikizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

4.– Actividad comercial de carácter minorista: el ejercicio profesional de adquisición de productos agrarios pesqueros, en nombre y por cuenta propia, para reventa al consumidor. Los/as minoristas en origen adquieren los productos en primera venta en lonja o establecimiento autorizado como mercado de origen.

5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.

5.– Circuito corto de venta: el área geográfica situada en el entorno de la explotación agraria, donde se comercializan los productos transformados en ellas.

6.– Nekazaritzako produktuak merkaturatzea: Salmentarako produktuak edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintza, merkaturako entregatzea edo merkatuan jartzeko edozein modu, lehen sektoreko ekoizleek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehenengo salmenta edo lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduerak izan ezik; lehen sektoreko ekoizleek azken kontsumitzaileei egindako salmenta merkaturatzea dela ulertuko da baldin eta horretarako gordetako instalazio independentetan egiten bada, lehen sektoreko ekoizle batek amaierako kontsumitzaileei egindako salmenta bat abeltzaintzako produktuen merkaturatutzat joko da helburu horretarako erreserbatutako lokal bereizi batean egiten bada, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

6.– Comercialización de productos agrícolas: la tenencia o exhibición con vistas a la venta, la oferta para la venta, la entrega o cualquier otra forma de puesta en el mercado, con excepción de la primera venta por parte de una persona productora del sector primario a personas intermediarias o transformados y de toda actividad de preparación de un producto para dicha primera venta; la venta por parte de un productor/a del sector primario de productos a las personas consumidoras finales se considerará comercialización solo si se lleva a cabo en instalaciones independientes reservadas a tal fin; una venta realizada por un productor primario a los consumidores finales se considerará comercialización de productos agrícolas si se desarrolla en un local separado reservado para ese fin, conforme lo dispone el Reglamento 702/2014, de la Comisión.

7.– Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.

7.– Empresas agrarias y alimentarias: el entramado conjunto de las explotaciones agrarias y empresas que operan bien en el ámbito agrario, bien en el ámbito alimentario.

8.– Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen 702/2014 Erregelamenduko 2. artikuluko 14. paragrafoan ezarritako betekizunetako bat betetzen duen enpresa.

8.– Empresa en crisis, aquella empresa en la que concurra alguna de las circunstancias establecidas en el artículo 2 párrafo 14 del Reglamento 702/2014, de la Comisión.

9.– Nekazaritza-ustiapena: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

9.– Explotación agrícola: una unidad compuesta por terrenos, locales e instalaciones utilizados para la producción agrícola primaria, conforme lo dispone el Reglamento 702/2014, de la Comisión.

10.– Nekazaritza- eta elikagai-industria: nekazaritza-produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak –behar dituzten instalazio osagarriak barne–, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai dena.

10.– Industria agraria y alimentaria: el conjunto de instalaciones de bienes de equipo, con sus instalaciones complementarias precisas, para la manipulación de productos agrarios y/o alimentarios de la que se derivan nuevos productos, capaz de funcionar como una empresa autónoma.

11.– Lonja: autonomia-erkidegoetan arrantza-sektorea antolatzeko eskumena duten organoek baimendutako instalazioez hornitutako lekua, zeina portuan dagoen eta zeinetan arrantza freskoko produktuen lehorreratzea kontrolatzen den eta arrantzako produktuak erakusten eta lehenengo aldiz handizka saltzen diren.

11.– Lonja: establecimiento portuario dotado de instalaciones autorizadas por los órganos competentes de las Comunidades Autónomas en materia de ordenación del sector pesquero, donde se controlan los desembarcos de los productos de la pesca fresca y en el que se efectúa la exposición y primera venta al por mayor de productos de la pesca.

12.– Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.

12.– Materia prima autóctona: la materia prima agrícola, ganadera o forestal producida en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

13.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

13.– Microempresa, pequeña y mediana empresa: categorías de empresas definidas como tales en la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003 sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

14.– Nekazaritzako produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

14.– Producto agrícola: los productos enumerados en el Anexo I del Tratado de Fundación de la Unión Europea (en adelante Tratado), excepto los productos de la pesca y de la acuicultura enumerados en el Anexo I del Reglamento (UE) n.º 1379/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 11 de diciembre de 2013, conforme lo dispone el Reglamento 702/2014, de la Comisión.

15.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

15.– Producción agrícola primaria: producción de productos derivados de la agricultura y de la ganadería, enumerados en el Anexo I del Tratado, sin llevar a cabo ninguna otra operación que modifique la naturaleza de dichos productos, conforme lo dispone el Reglamento 702/2014, de la Comisión.

16.– Arrantzako produktuak: Arrantzako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak edo horietatik eratorritako produktuak, 2013ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I; b) eranskinean zerrendatzen diren eran.

16.– Productos de la pesca: los organismos acuáticos resultantes de toda actividad pesquera o los productos derivados de ellos, tal como se enumeran en el Anexo I; b) del Reglamento (UE) no 1379/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 11 de diciembre de 2013

17.– Akuikulturako produktuak, organismo akuatikoak, bizitza-zikloaren fase guztietan, akuikulturako jardueretatik lortuak edo horietatik eratorritako produktuak, eranskinean zerrendatzen diren eran.

17.– Productos de la acuicultura, los organismos acuáticos, en todas las fases de su ciclo de vida, resultantes de toda actividad de acuicultura o los productos derivados de ellos, tal como se enumeran en el anexo

18.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak: Itsasoan edo barneko uretan harrapatutako produktuak eta akuikulturako produktuak, baldin eta horiek guztiak zerrendatuta badaude 2013ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EE) Erregelamenduko 1. artikuluan, hain zuzen, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean merkatuen antolaketa komuna ezartzen duen Erregelamendua, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.

18.– Productos de la pesca y de la acuicultura: los productos capturados en el mar o en aguas interiores y los productos de acuicultura que se enumeran en el artículo 1 del Reglamento (CE) N.º 1379/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 11 de diciembre de 2013, por el que se establece la organización común de mercados en el sector de la pesca y de la acuicultura, se modifican los Reglamentos (CE) n.º 1184/2006 y (CE) n.º 1224/2009 del Consejo y se deroga el Reglamento (CE) n.º 104/2000 del Consejo.

19.– Inbertsio-proiektua: Produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.

19.– Proyecto de inversión: conjunto de infraestructuras, equipos, instalaciones y maquinaria diseñados para obtener productos comerciales en términos del aumento de la productividad y mejora de la calidad de los mismos.

20.– Nekazaritza-sektorea: nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan, garatzean eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

20.– Sector agrícola: todas las empresas dedicadas a la producción agrícola primaria, transformación, desarrollo y comercialización, conforme lo dispone el Reglamento 702/2014, de la Comisión.

21.– Arrantza-sektorea eta akuikultura-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu, garatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.

21.– Sector pesquero y sector de la acuicultura, sector de la economía que comprende todas las actividades de producción, transformación, desarrollo y comercialización de los productos de la pesca o de la acuicultura.

22.– Nekazaritzako produktuak eraldatzea: Nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, emaitza nekazaritza-produktu bat denean, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

22.– Transformación de productos agrícolas: toda operación efectuada sobre un producto agrícola cuyo resultado sea también un producto agrícola, salvo las actividades agrícolas necesarias para preparar un producto animal o vegetal para su primera venta, conforme lo dispone el Reglamento 702/2014, de la Comisión.

23.– Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa, garapena eta merkaturatzea: lehorreratzen edo biltzen direnetik xeheka saltzen diren arte arrantzako eta akuikulturako produktuak maneiatzeko, tratatzeko, prestatzeko, ekoizteko eta banatzeko katea osatzen duten lanen multzoa, txikizkako merkataritza barnean hartzen ez duena.

23.– Transformación, desarrollo y comercialización de los productos de la pesca y de la acuicultura: el conjunto de operaciones de la cadena de manipulación, tratamiento, elaboración, producción y distribución desde el momento del desembarque o recogida hasta la fecha de la venta al detalle, excluido el comercio minorista.

24.– Basogintzako produktuak eraldatzea, garatzea eta merkaturatzea: lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen den zuraren lehen eraldaketarekin bat egiten duten eta enpresaren instalazioen barnean egiten diren zerratu, ekoiztu eta banatzeko eragiketen multzoa (zurari azala kentzea, zatikatzea, biltegiratzea, sailkatzea, babes-tratamendua ematea eta lehortzea).

24.– Transformación, desarrollo y comercialización de productos forestales: conjunto de operaciones de aserrado, producción y distribución que se correspondan con la primera transformación de la madera utilizada como materia prima o fuente de energía y que se realicen dentro de las instalaciones de la empresa (descortezado, troceo, almacenamiento, clasificación, tratamiento de protección y secado de la madera).

25.– Arrantza-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu, garatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.

25.– Sector pesquero: sector de la economía que incluye todas las actividades de producción, transformación, desarrollo y comercialización de los productos de la pesca y la acuicultura.

26. – Enpresa berria: agindu honen aplikazioaren ondorioetarako, enpresa berritzat hartuko da, enpresa berria izateaz gain, eskatutako laguntzaren xede den produkzio-zentro berria sortzen duena. Enpresa berriaren izaera hori mantendu ahal izango da enpresa sortu eta lehenengo bi urteetan.

26.– Nueva empresa: a efectos de la aplicación de esta orden, se entenderá como nueva empresa aquella que, además de ser de nueva creación, cree un centro productivo nuevo para el que solicita ayuda. Esta consideración de nueva empresa podrá mantenerse durante los dos años primeros años de existencia de la empresa.

27.– Produktu ekologikoa: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, produktu ekologikotzat hartuko da produktuaren jatorrizko autonomia-erkidegoan ziurtatutako operadore baten ziurtagiri ekologikoa edo organikoa (zigilu ekologikoa) duena.

27.– Producto ecológico: a efectos de la aplicación de esta orden, se entenderá como producto ecológico aquel que cuente con certificación ecológica u orgánica de un operador certificado en la comunidad autónoma origen del producto (sello ecológico).

28.– Maquila zerbitzua: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, maquila zerbitzutzat hartuko da enpresa batek hirugarren batentzat produktu bat edo produktu horren zati bat egiteko konpromisoa hartzen duen zerbitzu-kontratua.

28.– Servicio a maquila: a efectos de la aplicación de esta orden, se entenderá como servicio a maquila, aquel contrato de servicios en donde una empresa se compromete a elaborar un producto o una parte de él para un tercero.

4. oinarria.– Finantzaketa.

Base 4.– Financiación.

1.– 2022-2023 ekitaldirako, 21.638.939,84 euro bideratuko dira Lehiatu Berria 2022 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori, II. kapituluaren kasuan, LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta EURI funtsaren –Europar Batasuneko suspertze-tresna, zeina deialdi honetan gaitu baita LGENF funtsa indartzeko– kargura finantzatuko da; III. kapituluaren kasuan, LGENF funtsaren kargura; eta, IV. kapituluaren kasuan, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kargura. V. eta VI. kapituluen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:

1.– Para el ejercicio 2022-2023 se destina a la financiación de las ayudas previstas en la convocatoria del programa Lehiatu Berria 2022 la cantidad de 21.638.939,84 euros, que serán cofinanciadas, en el caso del capítulo II, con cargo al Fondo Europeo Agrícola de desarrollo Rural FEADER, y al fondo EURI (Instrumento de Recuperación de la UE habilitado en esta convocatoria como refuerzo del fondo FEADER); en el caso del capítulo III, con cargo al fondo FEADER; y, en el caso del capítulo IV, con cargo al Fondo Europeo Marítimo y de Pesca FEMP. En el caso de los capítulos V y VI, se financiará exclusivamente con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Los fondos se distribuirán de la siguiente manera:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 15.000.000 euroko zenbatekoa, eta honela banatuko da:

A) Con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la cantidad de 15.000.000 euros, de los cuales:

1.– II. kapitulua finantzatzeko, 4.133.160,85 euro erabiliko dira. 1.000.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 3.133.160,85 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

1.– Se atribuyen 4.133.160,85 euros a las ayudas del Capítulo II, correspondiendo 1.000.000,00 euros a crédito de pago para el año 2022 y 3.133.160,85 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– III. kapitulua finantzatzeko, 3.000.000,00 euro erabiliko dira. 1.000.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.000.000,00 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

2.– A las ayudas del Capítulo III se atribuyen 3.000.000,00 euros, correspondiendo 1.000.000,00 euros a crédito de pago para el año 2022 y 2.000.000,00 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

3.– 2.500.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

3.– Se destina a la financiación de las ayudas previstas en el Capítulo IV la cantidad de 2.500.000 euros que serán cofinanciadas con cargo al FEMP y a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, distribuidos de la siguiente manera:

a) 625.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 250.000 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 375.000 euro, 2023. urteko konpromiso-kredituari.

a) la cantidad de 625.000 euros, con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, correspondiendo 250.000 euros a crédito de pago para el año 2022 y 375.000 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

b) 1.875.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura; 750.000 euro 2022. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.125.000 euro, 2023. urteko konpromiso-kredituari.

b) la cantidad de 1.875.000 euros; con cargo al fondo comunitario FEMP, correspondiendo 750.000 euros a crédito de pago para el año 2022 y 1.125.000 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

4.– 4.366.839,15 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. 600.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.766.839,15 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

4.– Se destina a la financiación de las ayudas previstas en el Capítulo V la cantidad de 4.366.839,15 euros. De la citada cantidad, 600.000,00 euros corresponden a crédito de pago para el año 2022 y 3.766.839,15 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

5.– 1.000.000 euro erabiliko dira VI. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Hortik, 400.000,00 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000,00 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

5.– Se destina a la financiación de las ayudas previstas en el Capítulo VI la cantidad de 1.000.000 euros. De esta cantidad, 400.000,00 euros corresponden a crédito de pago para el año 2022 y 600.000,00 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

B) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 3.022.749,84 euro; horietatik:

B) Con cargo al fondo comunitario FEADER, la cantidad de 3.022.749,84 euros; de los cuales:

1.– II. kapitulua finantzatzeko, 1.044.608,41 euro erabiliko dira. 544.608,41 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 500.000,00 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

1.– Se atribuyen 1.044.608,41 euros a las ayudas del Capítulo II, correspondiendo 544.608,41 euros a crédito de pago para el año 2022 y 500.000,00 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– III. kapitulua finantzatzeko, 1.978.141,43 euro erabiliko dira. 1.014.893,61 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 963.247,82 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

2.– A las ayudas del Capítulo III se atribuyen 1.978.141,43 euros, correspondiendo 1.014.893,61 euros a crédito de pago para el año 2022 y 963.247,82 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

C) EURI funtsaren kontura, 3.616.190 euroko zenbatekoa, II. kapituluko laguntzei; 583.051,16 euro 2022. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 3.033.138,84 euro, 2023. urterako konpromiso-kredituari.

C) Con cargo al fondo comunitario EURI, la cantidad de 3.616.190 euros, a las ayudas del Capítulo II, correspondiendo 583.051,16 euros a crédito de pago para el año 2022 y 3.033.138,84 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

2.– El volumen total de las ayudas a conceder no superará los citados recursos o la cuantía que resulte de su actualización en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente. En el supuesto de que se produzca dicho incremento, que habrá de tener lugar con carácter previo a la resolución de la convocatoria, se dará publicidad de tal circunstancia mediante resolución del Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria.

5. oinarria.– Betekizun orokorrak.

Base 5.– Requisitos generales.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko 5. artikuluan aurreikusitakoak –programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez– eta hainbat laguntzaren baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

Para poder tener la condición de persona beneficiaria de cualquiera de las ayudas convocadas en la presente Orden, se deben cumplir los requisitos establecidos en la presente base, que recogen los requisitos del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, los previstos en el artículo 5 del Decreto 43/2017, de 7 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, y los requisitos específicos de las distintas ayudas, y que son los siguientes:

1.– Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko baldintza orokorrak:

1.– Requisitos de cumplimiento general para todas las ayudas establecidas en la presente Orden:

A) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

A) Que las inversiones se realicen en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

B) Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko egitea. Bigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.

B) Que las inversiones se realicen en un establecimiento productivo incluido en el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco (RIAA) o bien, que la inversión esté encaminada a la apertura de un nuevo establecimiento susceptible de ser inscrito en el citado registro. Si es el segundo caso, el establecimiento deberá estar inscrito en el RIAA antes del pago final de la subvención.

C) Inbertsioek ez dute martxan egon behar eskaera aurkezten denerako. Baldintza horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

C) Que las inversiones no estén comenzadas en el momento en el que se presenta la solicitud. Se considerarán exceptuados de este requisito, los honorarios del proyecto de obra civil, y pagos a cuenta de la maquinaria. Esta situación se comprobará mediante una inspección in situ por parte de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

D) Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteak izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

D) Hallarse al corriente del cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes. Este requisito lo será tanto para acceder a la condición de persona beneficiaria como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y que, por tanto, se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

E) Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.

E) Que las empresas tengan viabilidad económica y salidas normales al mercado para sus productos.

F) Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

F) No tener la consideración de empresa en crisis, de acuerdo con la definición establecida en las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (2014/C 249/01).

G) Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauak ere.

G) Que el proyecto cumpla las normas en materia de medio ambiente de conformidad con la normativa específica aplicable en el País Vasco (Ley 21/2013 de 9 de diciembre, de evaluación ambiental y la Ley 10/2021 de 9 de diciembre, de Administración ambiental de Euskadi), los proyectos de inversión irán precedidas, en su caso, de la evaluación de impacto medioambiental e higiene, así como las normas comunitarias aplicables a las inversiones de que se trate.

H) Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

H) Comunicar, si ha solicitado o no y si ha obtenido o no, subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos económicos para el mismo proyecto subvencionable, procedentes de cualesquier administración pública o entes, tanto públicos como privados.

I) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean dagoen ala ez jakinaraztea.

I) Comunicar si se encuentra incurso o no, en cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

J) EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, bermea eratu bada zor, interes eta gastu guztiak estaltzeko.

J) Hallarse al corriente de pago de obligaciones por cantidades determinadas en un procedimiento de reintegro de subvenciones o sancionador en el marco de ayudas o subvenciones concedidas por la Administración de la CAE y entes de ella dependientes. Se considerará que se encuentran al corriente en el pago de esas obligaciones cuando las deudas estén aplazadas, fraccionadas, y, además, se haya constituido garantía que cubra la totalidad de la deuda, intereses y gastos incluidos.

K) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

K) No encontrarse sancionada penal ni administrativamente o condenada, mediante sentencia firme, con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

L) Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea ez betetzearen ondoriozko arau-hauste astun edo oso astunengatik ebazpen irmo baten bidez zehatuta ez egotea, hain zuzen ere zehapena ezartzeko eskumena duen administrazio publikoaren dirulaguntzak edo bestelako laguntzak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta, harik eta zehapena bete arte eta, hala badagokio, dagozkion erreparazio eta kalte-ordain neurriak egikaritu arte.

L) No encontrarse sancionadas por infracciones graves o muy graves mediante resolución firme derivadas del incumplimiento de la Ley 7/2022, de 8 de abril, de residuos y suelos contaminados para una economía circular o de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi, con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones u otro tipo de ayudas de la administración pública competente para la imposición de la sanción hasta haber cumplido con la misma y, en su caso, haber ejecutado las medidas de reparación e indemnización pertinentes

M) Konkurtso-deklaraziorik ez du eskatu, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez dago, konkurtsoan deklaratuta ez dago, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez dago edo desgaitua ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

M) No haber solicitado la declaración de concurso, no haber sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, no hallarse declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, no estar sujeta a intervención judicial o no haber sido inhabilitado conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

N) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapenik ez izatea.

N) No haber sido sancionada, mediante resolución firme, con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

O) Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.

O) No haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declaradas culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

P) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak ez egotea sartuta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Herri-administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean edo Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aipatutako kasuren batean edo ez izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoetan.

P) No estar incursa la persona física, las personas administradoras de las sociedades mercantiles o aquellas que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, de la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regula esta materia.

Q) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Q) No haber sido sancionada mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

R) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

R) No tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

S) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta hau ez gertatzea: inskribatzeko administrazio-prozedura etetea ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuta, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

S) En el supuesto de las asociaciones, que estas no se hallen incursas en las causas de prohibición previstas en los apartados 5 y 6 del artículo 4 de la Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del Derecho de Asociación. Y que no se hubiera suspendido el procedimiento administrativo de inscripción por encontrarse indicios racionales de ilicitud penal, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 30.4 de la Ley Orgánica 1/2002, en tanto no recaiga resolución judicial firme en cuya virtud pueda practicarse la inscripción en el correspondiente registro.

T) Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

T) No estar sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

2.– Bete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza motaren arabera:

2.– Requisitos de cumplimiento específico dependiendo del tipo de ayuda solicitada:

A) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eroste-ahalmenarekin bat etortzea.

A) Para las inversiones relativas a almacenajes frigoríficos para productos congelados y ultra congelados, que sus capacidades de almacenamiento sean proporcionadas a la capacidad de producción de las instalaciones de transformación a las que están vinculadas y, en el caso de comercialización, a la capacidad de compra.

B) Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskaera aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

B) En el caso de que el proyecto subvencionable lleve aparejada obra civil para realizar un nuevo establecimiento productivo, disponer, en el momento de evaluar el proyecto, acreditación documental del título que permite la utilización de los terrenos o inmuebles donde se vayan a ejecutar la inversión, por un período mínimo de 10 años desde el año en que se presente la solicitud, y haber solicitado las preceptivas licencias y autorizaciones para llevar a cabo la obra.

C) Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.

C) En el caso de que la inversión lleve aparejada la realización de obra civil en un establecimiento en funcionamiento, haber solicitado las preceptivas licencias y autorizaciones para llevar a cabo la obra.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

Base 6.– Plazo y presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskabidearekin batera, oinarri honen 7. puntuan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira. 5.1.C) oinarrian (inbertsioak ez hastea) ezarritako baldintza betetzeko, agindua argitaratu aurretik aurkeztutakoa onartuko da eskaera-datatzat, betiere hasi ez izanaren akta edo dagokion egiaztapena egin bada.

1.– El plazo de presentación de las solicitudes será de un mes, a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco. La solicitud deberá adjuntar la documentación establecida en el punto 7 de la presente base. A los efectos del cumplimiento del requisito establecido en la base 5.1.C) (no inicio de las inversiones), se admitirá como fecha de solicitud la presentada antes de la publicación de la orden, toda vez que se hubiera efectuado la pertinente comprobación o acta de no inicio.

2.– Eskaera bakarra egingo da establezimendu eta jarduera bakoitzeko.

2 – La solicitud será única por establecimiento y actividad.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, oinarri honen 4. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

3.– Las solicitudes se presentarán accediendo a la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a través de las direcciones indicadas en el apartado 4 de esta base.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskura daitezke:

4.– Las especificaciones sobre como tramitar la solicitud, declaración responsable, justificaciones y demás documentación, están disponibles en la siguiente dirección:

https://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ - Programa Lehiatu Berria 2022 (Ref: 0034206).

https://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ - Programa Lehiatu Berria 2022 (Ref: 0034206).

http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ - Lehiatu Sustapena Berria (Erref.: 0034206).

https://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ - Lehiatu Sustapena Berria 2022 (Ref: 0034206).

Eskabidearen ondoko izapideak, hemen egin daitezke:

Los trámites posteriores a la solicitud se realizan a través de:

5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

5.– Si la solicitud se realiza mediante representante, se deberá acreditar la representación conforme a lo establecido en los artículos 5 y 6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Dicha representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

6.– Laguntza-eskaeraren ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://www.euskadi.eus helbidean, eta agindu honen V. eranskina da.

6.– El contenido básico del modelo de solicitud de estas ayudas, estará disponible en la página web https://www.euskadi.eus, y se publica como Anexo V de la presente Orden.

7.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

7.– Junto con la solicitud, se presentará la documentación siguiente:

a) Pertsona juridikoek, eratzeko eskrituraren kopia bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).

a) En el supuesto de ser persona jurídica, copia de la escritura de constitución y los estatutos de la entidad donde figure el sello de haber sido inscrita en el correspondiente registro.

b) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko direnak.

b) Presupuestos y facturas proforma justificativos de la inversión o gasto.

c) Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita.

c) Tabla en la que se relacionen todas y cada una de las inversiones solicitadas, los tres presupuestos de cada una de ellas y el presupuesto elegido.

d) 100.000 eurotik beherako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinarekin bat datorrena.

d) Para las inversiones inferiores a 100.000 euros, una memoria técnico económica respecto a la viabilidad del proyecto a realizar cuyo contenido se ajuste a lo dispuesto en el Anexo II de la presente Orden.

e) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen III. eranskinarekin bat datorrena.

e) Para las inversiones entre 100.000 y 500.000 euros, una memoria técnico económica respecto a la viabilidad del proyecto a realizar cuyo contenido se ajuste a lo dispuesto en el Anexo III de la presente Orden.

f) 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen IV. eranskinarekin bat datorrena.

f) Para las inversiones superiores a 500.000 euros una memoria técnico económica respecto a la viabilidad del proyecto a realizar cuyo contenido se ajuste a lo dispuesto en el Anexo IV de la presente Orden.

g) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko eta biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, edukiera erosahalmenarekin bat datorrela egiaztatzeko txosten bat.

g) Para las inversiones relativas a almacenajes frigoríficos para productos congelados y ultra congelados, memoria que justifique su objeto y finalidad, de que los productos que se van a almacenar corresponden a materias primas o productos transformados de la misma cadena de valor, de que sus capacidades de almacenamiento son proporcionadas a la capacidad de producción de las instalaciones de transformación a las que están vinculadas y, en el caso de comercialización, a la capacidad de compra.

h) Proiektuan obra zibil bat edo intalazioak egin behar badira, obra egiteko proiektua eta horretarako baimena lortzeko eskaeraren kopia –dagokionean, oniritzia izan beharko du proiektuak– eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskaeraren kopia.

h) En el supuesto del proyecto lleve aparejado obra civil o instalaciones, copia del proyecto de ejecución de obra visado (en su caso) y copia de la solicitud de las preceptivas licencias y autorizaciones.

i) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa gauzatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

i) En el supuesto de que la obra civil sea para realizar un nuevo establecimiento productivo, copia del título de propiedad o copia del contrato de usufructo o arrendamiento de los terrenos o inmuebles donde se vaya a ejecutar la inversión.

j) Erantzukizunpeko adierazpena, hauei buruz:

j) Declaración responsable respecto:

– Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak izateaz.

– de la veracidad de todos los documentos presentados,

– 5. oinarriko 1. zenbakiko Ftik Tra bitarteko apartatuetan ezarritako baldintzak betetzeaz.

– del cumplimiento de los requisitos establecidos en la Base 5, punto 1, apartados F a T.

k) Kasu bakoitzean 26., 31., 37., 42. edo 48. oinarrietako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria; halaber, enplegua sortzeko konpromisoa dagoenean, enplegatuko diren langileen kopurua, enplegu-sorkuntza konprometituan proposatutako inbertsio edo gastuek izango duten ondorio aurreikusia justifikatuz.

k) Memoria justificativa del cumplimiento de los criterios de valoración, aplicados en cada caso, respecto de las bases 26, 31, 37, 42 o 48, así como, en el supuesto de que haya compromiso de creación de empleo, el número de personas trabajadoras que se pretenden emplear, justificando la repercusión prevista que van a tener las inversiones o gastos propuestos en la creación del empleo comprometido.

l) Enplegua sortzeko konpromisoa baldin badago, «Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Dirulaguntza eskatu aurreko urtekoa izan behar du txostenak.

l) En el supuesto de que haya compromiso de creación de empleo, «Informe de la plantilla media de personas empleadas en situación de alta de la empresa» emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social, del año anterior a la solicitud de la ayuda.

m) Higiezinen erosketan, indarreko tasazio ofiziala eta eraikinak azken 10 urtean laguntzarik jaso ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.

m) En caso de compra de inmueble, tasación oficial vigente y declaración responsable de que el inmueble no ha recibido ayudas en los últimos 10 años.

n) Eta laguntza kuantifikatzeko, erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

n) Y cualquier otra documentación complementaria que la entidad solicitante desee aportar al efecto de cuantificar la ayuda.

8.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

8.– La Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias verificará automáticamente y de oficio los certificados de estar al corriente en sus obligaciones tributarias y de hallarse al corriente de los pagos con la Seguridad Social. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, dicha verificación se realizará sobre todos sus participantes. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento implícito en la solicitud de ayuda, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido, todo ello conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

9.– Agindu honetako 6.a) lerrokadan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. lerrokadan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

9.– Cuando la documentación requerida en el párrafo 6.a) de la presente haya sido entregada en esta o en cualquier otra administración y siempre que el solicitante declare expresamente que no ha existido modificación alguna en los citados documentos, estos se considerarán como presentados, conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 3 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre. La persona solicitante deberá indicar la Administración donde hayan sido presentados, y el momento en que se hayan presentados. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento implícito en la solicitud de ayuda, en cuyo caso deberá aportar la documentación.

10.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

10.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

11.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

11.– Si la solicitud no reúne todos los requisitos, se requerirá a la persona interesada para que, en un plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa Resolución de la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12.– Betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

12.– En cualquier caso, la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias podrá requerir a la persona solicitante cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada.

7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.

Base 7.– Costes subvencionables con carácter general.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:

1.– Serán objeto de subvención con carácter general.

A) Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.

A) La construcción y/o adquisición de bienes inmuebles, que entren en funcionamiento por primera vez; o bien, la adquisición y rehabilitación de bienes inmuebles de segunda mano que no hayan recibido, durante los diez últimos años, ninguna subvención, nacional o comunitaria, que dé lugar a una duplicidad de la ayuda en caso de continuación de la ayuda.

A.1.– Betiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek ezarriko du balioa.

A.1.– En todos los casos se exceptuará el valor del terreno. El valor será el establecido por un tasador independiente y acreditado.

A.2.– Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazioak eduki beharko dituzte higiezinek. Ildo horretatik, lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko higiezinei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek.

A.2.– Los inmuebles deberán incorporar la maquinaria e instalaciones necesarias para justificar la inversión. En los inmuebles dedicados al almacenamiento de materias primas y productos terminados dentro de la misma cadena de valor del producto, los requisitos de maquinaria serán los indispensables para justificar la actividad que se realiza en dicho inmueble.

B) Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren gauzatze materialaren % 8ra artekoak.

B) Los honorarios profesionales obligatorios para ejecutar la obra civil y/o las instalaciones industriales, hasta un límite del 8 % de ejecución material del proyecto.

C) Industria-instalazioak egitea eta ekoizpen-instalazioak hornitzea, bulegoko altzariak barnean direla.

C) La realización de instalaciones industriales y el equipamiento de plantas productivas, incluido el mobiliario de oficina.

D) Makinak eskuratzea.

D) La adquisición de maquinaria.

E) Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuak ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.

E) La realización de inversiones en procesos de mejora, calidad y minimización de impacto ambiental, con la finalidad de obtener una acreditación, certificación, o adaptación de los productos al cumplimiento técnico-sanitario de los procesos productivos.

F) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzea.

F) La implantación de sistemas de Hardware, software, plataformas web/comercio electrónico, para la adopción de tecnologías de la información y la comunicación (TIC) y el establecimiento de comercio electrónico.

2.– Onuradunak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik. Salbuespena izango da beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten erakundeen kopuru nahikorik ez badago –hori egiaztatu egin beharko da–.

2.– La persona beneficiaria deberá aportar como mínimo tres ofertas de proveedores diferentes e independientes, de todas y cada una de las inversiones para las que solicita ayuda, cualquiera que sea el importe del coste estimado, incluso cuando el gasto subvencionable sea inferior al importe del contrato menor, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, lo que deberá acreditarse.

Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, eta konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte.

Los presupuestos deben estar emitidos por empresas independientes con capacidad para servir y realizar la inversión presupuestada; y deben estar lo suficientemente detallados e incluir conceptos de gasto comparables.

Europako Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48.2.e) artikuluan xedatzen da betekizun hori –Europako Batzordearen 2017ko uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 1.2.a.ii) artikuluan emandako idazkeran–.

Este requisito viene establecido a través del artículo 48.2, letra e del Reglamento de Ejecución (UE) 809/2014 de la Comisión, redactada por el apartado 2.a.ii) del artículo 1 del Reglamento de Ejecución (UE) 2017/1242 de la Comisión, de 10 de julio de 2017.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.

La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en el momento de la solicitud de ayuda, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

El importe de los gastos subvencionables presentados por el solicitante no podrá superar el valor medio del mercado.

8. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

Base 8.– Costes no subvencionables con carácter general.

Ez dira diruz lagunduko:

No serán objeto de subvención:

1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.

1.– La compra-venta o transferencia de empresas.

2.– Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.

2.– Los gastos de constitución y primer establecimiento de una sociedad.

3.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabilioi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.

3.– El valor de adquisición de terreno donde se localice la inversión, o el valor del suelo en la adquisición de locales o pabellones ya construidos.

4.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioek, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak edo ekipamenduak garraiatzen dituenean beste establezimendu batetik. Salgaietan eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduan egiten diren inbertsioek, salbu 25.5. oinarrian ezarritakoari dagokionez.

4.– En proyectos de transformación, las inversiones exclusivamente en inmuebles, excepto en el supuesto de que para continuar la actividad de la empresa, se traslade desde otro establecimiento maquinaria o equipamientos propiedad de la persona beneficiaria. Las inversiones en especie, las inversiones en maquinaria y equipos de segunda mano, excepto lo dispuesto en la Base 25.5.

5.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendei dagokienez izan ezik.

5.– Las inversiones relativas al comercio al por menor, excepto en el caso de tiendas de degustación de productos de la propia empresa, que se ubiquen en sus instalaciones.

6.– Produktuak eraldatzeko, garatzeko edo merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, jangelak, ostatuak eta antzekoak).

6.– Obras no vinculadas directamente con el proceso de transformación, desarrollo o comercialización (viviendas, cocinas, comedores, alojamientos y similares).

7.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak; industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).

7.– La urbanización que no esté directamente relacionada con la actividad de la industria, incluidas las acometidas de infraestructuras de servicios (agua, luz, saneamiento, etc.) localizadas fuera de la parcela donde se ubica la industria.

8.– Balio erantsiaren gaineko zergak (BEZ) eta beste zerga batzuk. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) ez da diruz laguntzekoa izango, salbu eta BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera ez bada berreskuratzeko modukoa. Berreskuratu ezin daitekeen BEZa diruz laguntzeko modukoa izan dadin, onuradunaren merkataritza-peritu batek edo legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta onuradunaren kontabilitatean gastu modura jaso dela.

8.– El Impuesto del Valor Añadido (IVA) y otras tasas e impuestos. En ningún caso se considerarán gastos subvencionables los impuestos indirectos cuando sean susceptibles de recuperación o compensación. El impuesto sobre el valor añadido (IVA) no será subvencionable, excepto si no es recuperable de conformidad con la legislación nacional aplicable sobre el IVA. Para que el IVA no recuperable sea subvencionable, un o una perito mercantil o un auditor o una auditora legal de la persona beneficiaria deberá demostrar que el importe pagado no se ha recuperado y se consigna como un gasto en la contabilidad de la persona beneficiaria.

9. – Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

9.– Material normalmente amortizable en ciclos inferiores a 5 años. Tampoco serán auxiliables aquellas inversiones que figuran en la contabilidad como gastos, excepto estudios y proyectos

10.– Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

10.– Los elementos de transporte, salvo cuando están incondicionalmente vinculados a procesos de transformación y sean internos del establecimiento.

11.– Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta janaria ez bada merkaturatzen banaketaren bidez; alegia, baldin eta helburua taldeentzako janaria prestatzea eta banatzea bada edo janaria zuzenean eskaintzen bazaie hartzaile eta kontsumitzaileei.

11.– Las inversiones del sector de platos precocinados o comida preparada si están dirigidas a la preparación y distribución de comida a colectividades u ofrecidas directamente al consumidor sin ponerlas en el mercado a través de la distribución alimentaria.

12.– Ez dira diruz lagunduko guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.

12.– No se subvencionarán proyectos de inversión cuya cuantía total sea inferior a 3.000 euros.

13.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta abar.

13.– Las herramientas manuales de tipo corte, perforación, motosierras y similares.

14.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

14.– Las inversiones auxiliables que afecten a explotaciones con miembros de una OPFH o sean promovidos por una Organización de Productores de Frutas y Hortalizas (OPFH) y hayan sido presentadas a subvención desde sus fondos operativos.

15.– Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoekin alderatuta desberdina bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.

15.– Las inversiones de reposición o mera sustitución de equipos o maquinaria, salvo si la nueva adquisición corresponde a equipos o maquinaria distintos a los anteriores por la tecnología utilizada o por su rendimiento.

16. – Mantentze-lanak, konponketak eta autoeraikuntza.

16.– Mantenimientos, arreglos y autoconstrucción.

17.– Eskudirutan ordaindutako inbertsioak.

17.– Inversiones pagadas en metálico.

9. oinarria – Diruz lagun daitezkeen kostuen muga eta baldintza orokorrak.

Base 9.– Límites y condiciones de los costes subvencionables con carácter general.

Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:

Los costes subvencionables se ajustarán a los módulos de valoración de inversiones que se especifican a continuación y con las siguientes consideraciones:

1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa kalkulatzeko, azalera eraikia edo berritua bider metro koadroko 450 euroko modulua egingo da.

1.– Cuando un proyecto lleve aparejada obra civil, la inversión subvencionable máxima será la resultante de multiplicar la superficie construida o reformada por un módulo de 450 euros por metro cuadrado.

Modulu hori aplikatzeko, kontuan izango dira bai erosketa-gastuak bai obra zibileko gastuak –eraikuntza berrien eta berrituen kasuan–, barneko banaketak barne. Horretarako, aipatu mugak ezingo dira gainditu, ezta gainazal berean gastu horietako bat baino gehiago egiten bada ere.

Para la aplicación de este módulo se tendrán en cuenta tanto los gastos de adquisición, como los de obra civil en edificación nueva o reformada, incluyendo sus divisiones interiores. A este fin, dichos límites no podrán ser superados incluso en los supuestos en los que sobre una misma superficie se den de forma simultánea más de uno de esos gastos.

Muga horretan ez dira kontuan hartuko instalazioekin lotutako gastuak, edozein direla ere.

En este límite no serán tenidos en cuenta los gastos relativos a instalaciones, sea cual sea su naturaleza.

2.– Produktuak altueran biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa kalkulatzeko, eraikinaren guztizko altuera zati zazpi egingo da, eta, gero, zatidura bider aurreko paragrafoan aipatutako metro koadroko modulua.

2.– En el supuesto de edificios destinados al almacenamiento en altura, el importe del módulo se obtendrá de multiplicar el importe del módulo precitado en el párrafo anterior por metro cuadrado, por la altura total dividida por siete.

3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa hauxe izango da: metro koadroko 100 euroko ekipamendu-kostua eta 10 metro koadroko ratioa lanpostu bakoitzeko.

3.– Cuando un proyecto lleve aparejado mobiliario de oficina, la inversión subvencionable máxima será de 100 euros de coste en equipamiento por metro cuadrado y con una ratio de 10 metros cuadrados por puesto de trabajo.

4.– Finken inguruko itxiturak. Diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa metro linealeko 35 eurokoa izango da, eta barnean sartuko dira ateaz beste elementu berezi guztiak. Era berean, diruz laguntzen diren metro linealen gehieneko kopurua kalkulatzeko, inbertsio-proiektuaren araberako establezimenduaren barnean eraikitzen diren edo eraiki nahi diren metro koadroak batuko dira.

4.– Cierres perimetrales de fincas. El importe máximo subvencionable ascenderá a 35 euros por metro lineal, incluidos todos los elementos singulares distintos a las puertas. El número de metros lineales máximo subvencionable será igual, en valor absoluto, a la suma del número de metros cuadrados construidos y/o que se pretenden construir dentro del establecimiento objeto del proyecto de inversión.

5.– Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Jarduketaren helburu izango den metro koadro bakoitzeko zenbatekoa, diruz lagun daitekeena, 30 eurokoa izango da. Era berean, diruz laguntzen diren metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraikia bider bi egingo da.

5.– Explanación y urbanización, incluida la dotación firme. El importe máximo subvencionable ascenderá a 30 euros por metro cuadrado objeto de actuación. El número de metros cuadrados máximo subvencionable será igual al doble de la superficie construida.

6.– Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Alde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta alokairu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak dirulaguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

6.– Las inversiones en maquinaria podrán ser financiadas mediante arrendamiento financiero exclusivamente cuando en el contrato de arrendamiento financiero se establezca la obligatoriedad de adquirir el bien al finalizar la operación de arrendamiento. En dicho contrato se deberá indicar la descripción del bien, su importe y plazo de arrendamiento y así mismo deberá contener una clausula sobre la obligatoriedad de adquirir el bien al final del plazo, así como sobre la subordinación de dicho arrendamiento a las obligaciones establecidas en la normativa subvencionadora. La duración máxima del arrendamiento financiero admitida no excederá de siete años.

7.– Enpresaren beraren produktuak dastatzeko denden ekipamendurako gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.

7.– El importe máximo subvencionable en equipamiento de tiendas de degustación de productos de la propia empresa será de 20.000 euros.

8.– Merkataritza elektronikora bideratutako inbertsioetan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da.

8.– El importe máximo subvencionable en inversiones destinadas al comercio electrónico será de 3.000 euros.

10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

Base 10.– Gestión de las ayudas.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las ayudas reguladas en la presente convocatoria es la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

2.– Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik hautatuta. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.

2.– Para la evaluación y valoración de las solicitudes de inversión se constituirá una Comisión de Valoración, la cual estará compuesta por tres personas que ejercerán la condición de vocal, pertenecientes al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, siendo una de ellas la persona Responsable del Programa Empresarial. Las otras dos serán elegidas entre el personal técnico de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, y serán nombradas mediante resolución de la persona titular de la Dirección, en la cual se designará quien ejercerá la Secretaría y la Presidencia de la Comisión; también se designarán personas suplentes para todas las personas que componen la Comisión de Valoración, elegidas entre el personal técnico de la citada Dirección. La composición de la Comisión se publicará por Resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias, que se publicará en el BOPV con anterioridad a la constitución de la Comisión.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

La Comisión, en el ejercicio de sus funciones, podrá solicitar la asistencia a sus reuniones y el asesoramiento de cuantas personas expertas en la materia estime necesarias.

3.– Balorazio batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskaera bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.

3.– Con carácter previo al examen de viabilidad y a la valoración de los expedientes por la Comisión de Valoración, cada solicitud será estudiada por una persona que tenga la categoría de técnico o técnica adscrita a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, que realizará un análisis técnico y económico del proyecto, lo que dará lugar a un informe sobre la adecuación del proyecto a los requisitos establecidos en la presente Orden y que será presentado a la Comisión.

4.– Balorazio-batzordearen egitekoak hauek izango dira:

4.– La Comisión de Valoración tendrá las siguientes funciones:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskaera bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

a) Examinar la totalidad de las solicitudes presentadas, separando los que cumplen la normativa de aplicación de los que no. Respecto de estos últimos se realizará un listado que contendrá la causa de denegación de cada uno de ellos.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskaerak ebaluatu. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza motaren arabera.

b) Evaluar las solicitudes de inversión que cumplen la normativa de aplicación valorando el proyecto y el grado de cumplimiento de los criterios objetivos establecidos, según el tipo de ayuda, en la presente Orden.

c) Kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatu.

c) Realizar, sobre la base de los criterios objetivos de valoración y cuantificación de las ayudas establecidas en cada capítulo para cada tipo de ayuda, una propuesta sobre la cuantía de la ayuda a conceder a cada persona beneficiaria.

5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bakarra egingo dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako titularrari. Proposamen horrek Agindu honetako 12. oinarrian aipatzen den edukia izan beharko du, gutxienez.

5.– La Comisión de Valoración realizará una única propuesta de resolución a la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias. La propuesta deberá contener, como mínimo el contenido a la que hace referencia la base 12 de la presente Orden.

6.– Balorazio-batzordeak bere barne funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Horiek arautzen ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatua aplikatuko da.

6.– La Comisión de Valoración podrá establecer sus propias normas de funcionamiento, rigiéndose en lo no previsto por estas, por lo dispuesto en los artículos 15 y siguientes, de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

11. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

Base 11.– Procedimiento de adjudicación y cuantificación de las ayudas.

1.– Lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.

1.– Para la adjudicación de las ayudas reguladas en cada una de las líneas de ayudas recogidas en la presente Orden en los Capítulos II, III, IV, V y VI, el procedimiento a utilizar será el de concurrencia competitiva.

2.– Agindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-lerro bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 27., 32., 38., 43. eta 49. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

2.– Dentro de cada línea de ayudas que recogen los capítulos II, III, IV, V y VI, y de forma separada para cada una de ellas, la cuantía inicial de la ayuda a conceder a cada proyecto de actuación presentado se calculará, mediante la comparación de los proyectos presentados, a las que se aplicarán los criterios objetivos y su valoración fijados en la presente Orden. Aplicada la regla anterior se elaborará un listado ordenado de proyectos presentados por cada línea de ayudas, en sentido descendente, en función de la puntuación obtenida por cada uno de ellos. A continuación, se adjudicarán las ayudas siguiendo el indicado orden y aplicando los porcentajes de ayuda establecidos respectivamente en las bases 27, 32, 38, 43 y 49 de la presente Orden, hasta el agotamiento total de los fondos.

Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da.

Teniendo en cuenta la limitación de los fondos, si respecto a la última de las ayudas de cada línea, la cantidad propuesta rebasa la cantidad disponible, se adjudicará la ayuda por la citada cantidad.

12. oinarria.– Ebazpena.

Base 12.– Resolución.

1.– Aurkeztutako eskaerak eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. oinarriko 5. paragrafoan xedatutakoaren arabera eginiko proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatu egingo ditu.

1.– Tras el examen de las solicitudes y documentación presentadas, a la vista de la propuesta elevada conforme lo dispuesto en la base 10 párrafo 5 de la presente Orden, corresponderá al Director de Calidad e Industrias Alimentarias, la resolución de la convocatoria mediante una única Resolución, en la que se concederán o denegarán las ayudas solicitadas.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

2.– La Resolución deberá contener como mínimo la siguiente información:

A) Baietsitako eskabideei dagokienez:

A) Respecto de las solicitudes estimadas:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

1.– Nombre o denominación social de las personas beneficiarias, CIF o DNI.

2.– Diruz lagundutako zenbatekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura laguntzen den zenbatekoa zehaztu behar da.

2.– Cantidad subvencionada, especificando la cantidad subvencionada con cargo los Presupuestos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Agindu honen IV. kapituluak arautzen dituen laguntzei dagokienez, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.

3.– En las ayudas recogidas en el Capítulo IV, cantidad subvencionada cofinanciada con cargo al fondo comunitario FEMP.

4.– Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

4.– Inversión subvencionable, criterios objetivos aplicados y porcentaje de ayuda.

5.–Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

5.– Plazo en el que deben ejecutarse todas las actuaciones subvencionadas.

B) Ezetsitako eskabideei dagokienez:

B) Respecto de las solicitudes desestimadas:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

1.– Nombre o denominación social de las personas solicitantes, CIF o DNI.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

2.– Los motivos que fundamentan la denegación.

3.– Eskatzaileei dirulaguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko administrazio orokorrak eta bere organismo autonomiek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

3.– La concesión y pago de estas subvenciones a las personas solicitantes quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

4.– Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

4.– La resolución se dictará y notificará en el plazo máximo de seis meses desde que surta efectos la presente Orden.

Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta.

La resolución del procedimiento en concurso competitivo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 45, párrafo 1 apartado b) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, será publicada en el BOPV, surtiendo la publicación efectos de notificación. Ello no obstante, se dará traslado a cada persona beneficiaria de la resolución íntegra, si bien, mediante un anexo individualizado, se identificará para cada una, los aspectos de la resolución que singularmente le afecten, incluyendo los conceptos por los que se concede o deniega la ayuda, de forma desglosada y debidamente motivada.

Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

En cualquier caso, se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Las notificaciones electrónicas de las resoluciones se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Si transcurren seis meses desde que surta efectos la presente Orden, sin resolución expresa, las personas interesadas podrán entender desestimadas sus solicitudes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

6.– Contra la resolución del procedimiento, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada ante la persona titular de la Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

13. oinarria – Onuradunen betebeharrak.

Base 13.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betebeharrak bete behar dira. Betebehar horiek betebehar hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko betebeharrak, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuko 15. artikuluan aurreikusitakoak –programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez– eta hainbat laguntzaren betebehar espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

Las personas beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden deberán cumplir, las obligaciones establecidas en la presente base, que recogen las obligaciones incluidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, las previstas en el artículo 15 del Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, y las específicos de las distintas ayudas, y que son las siguientes:

1.– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.

1.– Ejecutar la inversión subvencionable en el plazo establecido en la resolución de concesión, y en su caso en la resolución de prórroga, con el límite máximo establecido en cada capítulo de la presente Orden.

2.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

2.– Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

3.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días desde la fecha de recepción de la notificación de la concesión de la subvención la persona beneficiaria de la subvención no renuncia expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

4.– Beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea prozedura guztian.

4.– Hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social durante todo el procedimiento.

Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará automáticamente y de oficio por parte de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, dicha verificación se realizará sobre todos sus participantes. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento implícito, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido, todo ello conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

5.– Establezimendu berrien kasuan, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egon behar dute Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan.

5.– En el caso de nuevos establecimientos, es necesario que estén registrado en el RIAA con anterioridad a la solicitud del pago final de la ayuda.

6.– Dagoeneko erregistratuta dauden establezimenduen kasuan, beharrezkoa da eguneratuta izatea Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroko datuak, azken ordainketa baino lehen egindako inbertsioekin.

6.– En el caso de establecimientos ya registrados, es necesario que tengan actualizados los datos del RIAA con las inversiones realizadas antes del último pago.

7.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere.

7.– Las inversiones deberán mantenerse activas durante al menos 5 años siguientes al pago final a la persona beneficiaria en el caso de equipos informáticos, 7 años siguientes al pago total y efectivo en el caso del resto bienes muebles. En el caso de bienes inmuebles, 10 años desde su inscripción en el Registro de la Propiedad, no pudiendo durante ese tiempo ser enajenadas, amortizadas, ni destinarse a una finalidad distinta para las que fueron subvencionadas.

8.– IV. kapituluko laguntzen kasuan, onuradunak 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10.2 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu eragiketa gauzatzen den bitartean eta azken ordainketaren dataren ondorengo 5 urteetan.

8.– En el caso de las ayudas del capítulo IV, el beneficiario deberá cumplir con las condiciones establecidas en el artículo 10.2 del Reglamento (UE) n.º 508/2014 durante la ejecución de la operación y durante los 5 años siguientes a la fecha del pago final.

9.– Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

9.– Comunicar a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias la ejecución parcial o total del proyecto subvencionado y poner a su disposición toda la documentación necesaria para que pueda verificarse su ejecución.

10.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

10.– Facilitar al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas recibidas y el cumplimiento de los fines para los que fueron concedidas.

11.– Agindu honen 5. oinarriaren 1. paragrafoaren H letran xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

11.– Sin perjuicio de lo dispuesto en la base 5 párrafo 1, letra H de la presente Orden, comunicar por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, en su caso, la obtención de otras subvenciones y ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia, y en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos públicos.

12.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

12.– Comunicar por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese tenido en cuenta para la concesión de la subvención, en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia, y en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos públicos.

13.– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (26., 31., 42. eta 48. oinarrietan ezarritako baldintzetan), hori mantendu egin beharko da onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik ondorengo bost urteetan gutxienez.

13.– En el supuesto de que se haya tenido en cuenta para establecer la cuantía de la ayuda, como criterio de valoración de los proyectos, el aumento del empleo medio de la empresa, en los términos establecidos en las bases 26, 31, 42 y 48, se deberá mantenerlo, durante al menos los cinco años siguientes al pago final de la ayuda a la persona beneficiaria.

14.– Agindu honen II. eta III. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren funtsekin, 2016/669 eta 2016/1997 Exekuzio Erregelamenduek aldatutako 808/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 13. artikuluaren eta III. eranskinaren arabera; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

14.– En el caso de las ayudas concedidas al amparo de los Capítulos II y III, de la presente Orden, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 18 párrafo 4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, se deberá hacer constar de forma visible y perceptible en todas las inversiones objeto de subvención, así como en toda la información o publicidad que se efectúe sobre ellas, el carácter público de la financiación: por una parte, con fondos del FEADER, de acuerdo con el artículo 13 y el Anexo III del Reglamento de Ejecución 808/2014, modificado por los Reglamentos de Ejecución 2016/669 y 2016/1997; y por otra, por fondos del Gobierno Vasco, de acuerdo a lo establecido en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco regulado por el Decreto 318/1999, de 31 de agosto.

15.– Agindu honen IV. kapituluarekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren funtsekin, 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 119. artikuluaren arabera –V. eranskinean ezarritakoarekin bat etorrita–; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

15.– En el caso de las ayudas concedidas al amparo del Capítulo IV, de la presente Orden, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 18 párrafo 4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, se deberá hacer constar de forma visible y perceptible en todas las inversiones objeto de subvención, así como en toda la información o publicidad que se efectúe sobre ellas, el carácter público de la financiación: por una parte con los fondos del FEMP, de acuerdo con el artículo 119 del Reglamento (UE) n.º 508/2014, de 15 de mayo de 2014, según se establece en su Anexo V, y , y por otra por fondos del Gobierno Vasco, de acuerdo a lo establecido en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco regulado por el Decreto 318/1999, de 31 de agosto.

16.– Agindu honen V. eta VI. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

16.– En el caso de las ayudas concedidas al amparo de los Capítulos V y VI, de la presente Orden, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 18 párrafo 4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, se deberá hacer constar de forma visible y perceptible en todas las inversiones objeto de subvención, así como en toda la información o publicidad que se efectúe sobre ellas, el carácter público de la financiación por fondos del Gobierno Vasco, de acuerdo a lo establecido en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco regulado por el Decreto 318/1999, de 31 de agosto.

17.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

17.– Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil, y mantener un sistema de contabilidad separada o un código contable adecuado para todas las inversiones y gastos relacionados con la inversión financiada en cada convocatoria, con el objetivo de que puedan realizarse los controles que establezca la normativa.

18.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barnean direla, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez bost urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

18.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control, durante un mínimo de 5 años desde la percepción del último pago.

19.– Laguntza onartzeak berekin dakar onuraduna eragiketen zerrenda publiko batean sartzea. Zerrenda hori elektronikoki argitaratuko da, edo beste bitarteko batzuen bidez, agindu honen II. eta III. kapituluen babesean emandako laguntzen kasuan, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan eta XII.1 eranskinean jasotakoaren arabera; eta, agindu honen IV. kapituluaren babesean emandako laguntzen kasuan, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 508/2014 Erregelamenduaren 119.2 artikuluan eta V. eranskinean jasotakoaren arabera.

19.– La aceptación de la ayuda implica la inclusión del beneficiario en una lista pública de operaciones, que será objeto de publicación electrónica, o por otros medios, en el caso de las ayudas concedidas al amparo del los Capítulos II y III de la presente Orden, según lo previsto en el artículo 115.2 y el Anexo XII.1 del Reglamento (UE) 1303/2013; y el artículo 119.2. y Anexo V del Reglamento FEMP 508/2014 en el caso de las ayudas concedidas al amparo del Capítulo IV de la presente Orden.

20.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

20.– Comunicar por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, si se encuentra incurso o no, en cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará automáticamente y de oficio por parte de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, dicha verificación se realizará sobre todos sus participantes. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento implícito, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido, todo ello conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

14. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.

Base 14.– Plazos máximos de ejecución.

1.– Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.

1.– Las inversiones podrán tener una ejecución anual o plurianual.

2.– Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2022. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 17. oinarriko 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2023ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.

2.– El plazo de ejecución de las inversiones anuales será el 31 de diciembre del ejercicio 2022, sin perjuicio de la posible concesión de prórrogas, conforme lo dispuesto en la Base 17 párrafo 5 siendo el límite máximo de ejecución de los proyectos prorrogados el 31 de diciembre de 2023.

3.– Zenbait urte irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2023. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu ahal izango da, 17. oinarriko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat, 2024ko abenduaren 31ra arte.

3.– El plazo máximo de ejecución de las inversiones plurianuales será el 31 de diciembre del ejercicio 2023, sin perjuicio de la posible concesión de prórrogas, conforme lo dispuesto en la Base 17 párrafo 5 pudiendo llegar la prorroga hasta el 31 de diciembre de 2024.

15. oinarria.– Inbertsioa gauzatzearen justifikazioa.

Base 15.– Justificación de la ejecución de la inversión.

1.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta ondorengo hiru hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1.– La justificación de la ejecución de la inversión objeto de la ayuda concedida, se realizará mediante la presentación, ante la Dirección de Calidad e Industrias Alimentaria, en el plazo máximo de tres meses siguientes a la finalización del plazo límite de la ejecución del proyecto, de la siguiente documentación:

a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa eta diruz lagun daitezkeen gastuek merkatuko balioa ez dutela gainditzen jasotzen dituena.

a) Una memoria justificativa de las actuaciones realizadas que contenga información relativa al cumplimiento del proyecto y a su grado de ejecución y a que los gastos subvencionables no superan el valor del mercado.

b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat Higiezin berria eraiki bada, onartutako obraren amaierako ziurtagiriaren kopia.

b) En los supuestos en los que se haya subvencionado la adquisición de bienes inmuebles se aportará copia del documento público acreditativo de la compra-venta. En el caso de nueva construcción, copia de la certificación final de obra visada.

c) Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, baldintza hori behar bezala egiaztatzen duen froga aurkeztu beharko da.

c) En el supuesto de que por normativa municipal sea necesario, la licencia municipal de haber llevado a cabo las inversiones. Cuando tales licencias y autorizaciones no sean preceptivas deberá aportarse justificación que acredite debidamente dicha circunstancia.

d) Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

d) Facturas y demás documentos de valor probatorio equivalente con validez en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa.

e) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

e) Declaración responsable en la que se explicite que las facturas y demás documentos justificativos del pago no han sido presentados para la justificación de otros programas subvencionales, o en el caso de que hayan sido presentados para la justificación de otros programas subvencionales, el programa o programas subvencionales al que han sido atribuidos y el porcentaje de subvención recibido respecto de cada factura o documento justificativo del pago.

f) Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko enpresaren batez besteko enplegua handitzea proiektuak baloratzeko irizpide gisa erabili bada, 26., 31., 42. eta 48. oinarrietan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako «alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztuko da, onuradunak laguntzaren azken ordainketa-eskaera aurkeztu aurreko 30 egunetan.

f) En el supuesto de que se haya tenido en cuenta para establecer la cuantía de la ayuda como criterio de valoración de los proyectos, el aumento del empleo medio de la empresa, en los términos establecidos en las bases 26, 31, 42 y 48, se presentará el «informe plantilla media de personas trabajadoras en situación de alta de la empresa» emitido por la Tesorería General de la Seguridad Social, en los 30 días anteriores a la fecha en que se presente, por el beneficiario o la beneficiaria, la solicitud del pago final de la ayuda.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzeari dagokionez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, ofizioz. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, onuradunak berariaz uka dezake laguntza-eskaeran inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

2.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará de oficio por parte de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, dicha verificación se realizará sobre todos sus participantes. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento implícito, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido, todo ello conforme a lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera horrek arrazoitua izan beharko du. Era berean, beste txosten bat eskatu ahalko du, fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula bat (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eta aplikatutako zergak). Besteak beste, egoera hauetan eskatu ahalko du txosten hori:

3.– La persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, podrá solicitar documentación adicional en caso de estimarlo oportuno. Dicha petición deberá estar motivada. Así mismo podrá exigir la aportación de una memoria adicional que contenga una tabla detallada con datos de las facturas y pagos realizados, tales como fechas y referencias de la facturación y el pago, proveedor, concepto, importe en euros e impuestos aplicados. Los casos de aplicación, serán entre otros:

a) Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 1.000.000 eurotik gorakoak direnean.

a) Inversiones auxiliables superiores a 1.000.000 euros.

b) 50 faktura baino gehiago daudenean.

b) La existencia de más de 50 facturas.

c) Euskaraz eta gaztelaniaz beste hizkuntza batzuetan egindako dokumentu eta fakturak daudenean.

c) La presencia de documentos y/o facturas en idiomas distintos del castellano y el euskera.

16. oinarria.– Ordainketa.

Base 16.– Pago.

1.– Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzearen eskaera eta justifikazioa egin beharko da aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren gauzapena kontrolatu beharko dute. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta sei hilabetean egingo da gehienez ere ziurtapen-lan hori.

1.– Los pagos se realizarán previa solicitud y justificación de la ejecución de la inversión objeto de la ayuda concedida, mediante los documentos a los que hace referencia la base anterior y una vez realizado el control de ejecución del proyecto por técnicos de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias. Esta certificación deberá llevarse a cabo en el plazo máximo de seis meses desde la comunicación, por parte de la persona beneficiaria, de la ejecución total o parcial de la inversión.

2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.

2.– No se concederán anticipos de pagos de las ayudas.

3.– Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen edo eskubide-lagapenen kasuan izan ezik.

3.– El pago de la ayuda se efectuará directamente a las personas beneficiarias, excepto en el caso de arrendamientos financieros o cesión de derechos.

4.– Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak aurrez eskatuta gauzatuko direnak. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen Testu Bateginaren 111. artikuluaren 5. zenbakian ezarritakoaren arabera.

4.– Respecto de todas las ayudas recogidas en la presente Orden, dentro de cada año podrán realizarse hasta dos pagos parciales, que se materializarán previa solicitud de la persona interesada. Cuando los proyectos sean plurianuales el pago de las inversiones ejecutadas en cada año, se abonarán en cada ejercicio con cargo a los presupuestos del citado ejercicio. Cuando los proyectos sean plurianuales el pago de las inversiones o gastos ejecutados en cada año, se abonarán en cada ejercicio de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 111, párrafo 5 del Texto Refundido de las Disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi y se regula el régimen presupuestario aplicable a las Fundaciones y Consorcios del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi aprobado por el Decreto Legislativo 1/2011 de 24 de mayo.

5.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 15. oinarriaren 1. zenbakian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere sei hilera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu, Ekonomia eta Ogasun Sailak ordainketa egin dezan.

5.– Junto con la solicitud de pago, se presentará la documentación a la que hace referencia la base 15 párrafo 1. En el plazo máximo de seis meses desde que la citada documentación esté completa, la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, efectuará la tramitación necesaria al Departamento de Hacienda y Economía para que proceda al pago.

6.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo emandako laguntzaren xede den inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:

6.– La no ejecución de la inversión objeto de la ayuda concedida, dentro de los plazos máximos establecidos, incluidas las prórrogas, o la falta de presentación en el mismo plazo de la documentación acreditativa de la realización de la inversión objeto de la ayuda concedida, supondrá:

– LGENF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, LGENF funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Respecto de la parte de la ayuda financiada con cargo al FEADER, la liberación del compromiso de pago a cargo del FEADER de conformidad con lo establecido en el artículo 38 del Reglamento (UE) n.º 1306/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre.

– Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza zatiari dagokionez, Funtsa zati hori ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat.

– Respecto de la parte de la ayuda financiada con cargo al FEMP, la liberación del compromiso de pago a cargo del FEMP de conformidad con lo establecido en el Reglamento (UE) n.º 508/2014, del Parlamento Europeo y del Consejo de 15 de mayo de 2014.

– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 19. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

– Respecto de la ayuda financiada con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y según el caso, la iniciación del procedimiento de reintegro previsto en el Base 19 de la presente Orden.

17. oinarria.– Dirulaguntzak emateko baldintzak bat etortzea eta aldatzea eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.

Base 17.– Concurrencia y alteración de las condiciones de la subvención y aplazamiento en la ejecución de la inversión.

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

1.– La obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberá ser notificada y justificada por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, y podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la subvención, siempre y cuando se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en la presente Orden y la finalidad para la que se concedió la ayuda. A estos efectos, la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustarán, en su caso, los importes de la subvención concedida sobre la nueva base, iniciándose, en su caso, el procedimiento de reintegro previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta dirulaguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren aurrean, inbertsioak gauzatu aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Cualquier modificación sobre el proyecto de inversión presentado y para el que se concedió la subvención, deberá ser notificada y debidamente justificada por la persona beneficiaria, ante la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, antes de la ejecución de las inversiones y en el plazo máximo de 3 meses, contados a partir del día siguiente en que se recibió la Resolución de concesión.

Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatzea ekar lezake.

Las modificaciones sustanciales sobre el proyecto de inversión presentado y sobre el que se concedió la subvención, podrán dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la ayuda.

Honako hauek hartuko dira aldaketa funtsezkotzat:

Se consideran modificaciones sustanciales:

a) Laguntzaren onuraduna aldatzea, enpresek bat egitea edo sozietate mota eraldatzea.

a) Cambio de persona beneficiaria de la ayuda, con excepción de la fusión de empresas o la transformación del tipo de sociedad.

b) Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.

b) Cambio en el calendario de ejecución de la inversión objeto de la ayuda concedida.

c) Inbertsioen kokapena aldatzea.

c) Cambio en la localización de las inversiones.

d) Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.

d) Cambio en los conceptos de inversión, incluyendo inversiones distintas a las aprobadas inicialmente.

Ez dira onartuko aldaketa gisa, emandako laguntzaren xede den inbertsioa % 70etik behera gauzatzea dakarten aldaketak. Hortik beherako inbertsio-gauzatzea ez-betetzea izango da.

No se admitirán como modificaciones, aquellas que supongan una ejecución de menos del 70 % de la inversión objeto de la ayuda concedida. Una ejecución inferior supondrá incumplimiento.

Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako laguntza handituko.

Las modificaciones nunca podrán suponer un aumento respecto de la ayuda concedida.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honetako 4. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.

Cuando las modificaciones no sean sustanciales, no darán lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la ayuda, sin perjuicio de que se dé el supuesto previsto en el párrafo 4 de la presente base.

3.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako inbertsioen balorazio-irizpideak aplikatzean aldaketak egin badira eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratze bat badago, laguntza emateko ebazpena aldatuko da. Hala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarriaren gain dirulaguntzaren ehuneko berria aplikatuta lortzen denarekiko proportzionala izango da eta, halakorik egin behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari oker jasotako kopurua itzuli beharko zaio hilabete bateko borondatezko epean gutxitze eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; borondatezko epe horretan ez bada itzulketarik egin, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzkoa) ezarritakoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– La modificación en la aplicación de los criterios de valoración de las inversiones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, cuando dé lugar a una desviación a la baja respecto del importe de la ayuda concedida, dará lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la ayuda, minorándose la cuantía de la subvención concedida en la proporción que resulte de la aplicación del nuevo porcentaje de la subvención sobre la base, y en su caso, a la obligación de reintegrar la cantidad indebidamente percibida a la Tesorería General del País Vasco, en un período voluntario de un mes a contar desde el día siguiente al de la notificación de la Resolución de minoración y reintegro; transcurrido el cual sin que se haya producido el ingreso en período voluntario, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

4.– Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko aldaketarik baldin eta, gutxienez, hasieran onartutako diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 70 ez bada gauzatzen.

4.– En el supuesto de que el coste definitivo real de la inversión realizada fuera inferior al presupuesto aprobado y sobre el que se concedió la ayuda, y siempre y cuando se mantenga la finalidad para la que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada mediante resolución de liquidación de la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, en la proporción que resulte, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base. No se admitirán modificaciones que supongan la no ejecución, como mínimo, del 70 % de la inversión subvencionable inicialmente aprobada.

5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-gauzatzea bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 14. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

5.– Previa solicitud y justificación por escrito por parte de la persona beneficiaria, a realizar, antes de la fecha en la que debe estar finalizada la ejecución de la inversión objeto de la ayuda concedida, conforme a lo que haya dispuesto la resolución de concesión de la ayuda, la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias podrá conceder, mediante resolución, un aplazamiento en la ejecución de la inversión objeto de la ayuda concedida, en la que se establecerá el período o periodos máximos de prórroga, manteniéndose la subvención inicialmente aprobada, sin que en ningún caso el plazo máximo de ejecución de los proyectos pueda ser superior al plazo establecido en la Base 14 de la presente Orden.

18. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

Base 18.– Desistimiento y renuncia.

1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

1.– La persona solicitante de la ayuda podrá desistir de su solicitud, desistimiento que deberá realizarse con anterioridad a la notificación de la Resolución del procedimiento de concesión de las ayudas solicitadas y que se presentará por escrito dirigido a la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, quien mediante resolución aceptará de plano el desistimiento y declarará concluso el procedimiento para ella.

2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 13. oinarriko 3. paragrafoan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

2.– La persona beneficiaria de la ayuda podrá presentar la renuncia a la ayuda concedida, que podrá realizarse con posterioridad a la aceptación de la subvención concedida, conforme a la obligación establecida en la Base 13 párrafo 3 y antes de la finalización de la inversión, siempre y cuando no se haya efectuado pago alguno por parte de la Administración. La renuncia se presentará por escrito dirigido a la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, quien mediante resolución aceptará de plano la renuncia y declarará concluso el procedimiento para ella.

Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

Una vez aceptada la renuncia, la persona beneficiaria perderá automáticamente el derecho reconocido mediante resolución, así como el derecho al cobro de la ayuda concedida.

19. oinarria.– Ez-betetzeak.

Base 19.– Incumplimientos.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

1.– Son causas de incumplimiento, al menos, las siguientes:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

a) Incumplir cualquiera de las obligaciones establecidas en la presente Orden.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

b) Incumplir las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la subvención.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

c) No cumplir o mantener la finalidad para la que se concedió la ayuda.

d) Laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den proiektuaren zenbatekoaren % 70 gutxienez ez gauzatzea.

d) No ejecutar como mínimo un 70 % del importe del proyecto objeto de la ayuda concedida en la Resolución de concesión.

e) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.

e) Incurrir en cualquiera de las causas de reintegro previstas en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, 15 eguneko epean, ez-betetzeagatik eskubidea galtzeari buruzko espedientea egin ondoren –espediente horretan, entzunaldia emango zaio interesdunari, 15 eguneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan–, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

2.– Si la persona beneficiaria incurriera en cualesquiera causas de incumplimiento enumeradas en el apartado anterior, la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, previo expediente de pérdida de derecho por incumplimiento en el que se dará audiencia a la persona interesada, por un plazo de 15 días, para que formule las alegaciones que estime oportunas, declarará mediante resolución la pérdida del derecho total o parcial a la subvención, según proceda, y en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco, total o parcialmente, en proporción al grado de ejecución del proyecto, las ayudas percibidas y en su caso, los intereses legales correspondientes, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Cuando el incumplimiento haga referencia al plazo de mantenimiento de las inversiones, el reintegro de la subvención concedida se realizará «pro rata temporis».

Aurrekoa hala izanik ere, ez-betetzea dela eta laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoaren % 70 gutxienez ez bada gauzatzen, dirulaguntzarako eskubidea galduko da eta, hala badagokio, dirua itzuli beharko da, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren gain.

No obstante lo anterior, si el incumplimiento supusiera la no ejecución, como mínimo, del 70 % del importe de la inversión objeto de la ayuda concedida en la Resolución de concesión, la pérdida del derecho a la subvención, y el su caso, la obligación de reintegro, será sobre el total de la subvención concedida.

Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.

3.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador. Constituirán infracciones administrativas las conductas recogidas en los artículos 56, 57 y 58 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

20. oinarria.– Bateragarritasunak.

Base 20.– Compatibilidades.

1.– Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio zenbatekoari.

1.– Las subvenciones previstas en la presente Orden son compatibles con cualquier otra que, teniendo el mismo fin, pudiera ser otorgada por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que el montante total de todas ellas no supere los porcentajes máximos de ayuda establecidos en cada capítulo de la presente Orden. Caso de superarse dicho límite, se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso.

2.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.

2.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el párrafo anterior, en el supuesto de que los límites de las ayudas sean diferentes, para calcular el exceso de la ayuda se aplicará el límite más favorable para el beneficiario.

21. oinarria.– Datuen babesa.

Base 21.– Protección de datos.

Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak lankidetzarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak tramitatzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.

Los datos de carácter personal recogidos en la aplicación de la presente Orden, serán incorporados y tratados en el fichero relativo a las ayudas a la cooperación, cuya finalidad es la tramitación y resolución de los expedientes de ayudas convocadas mediante la presente Orden. El órgano encargado del fichero es la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, y el ejercicio de los derechos que le asisten serán ejercidos ante la Dirección de Servicios del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente. Todo ello de conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y demás normativa aplicable al efecto.

Helbide honetan kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

Se puede consultar información adicional y detallada relativa a la Protección de Datos en la siguiente dirección:

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ARRANTZAKO PRODUKTUAK IZAN EZIK, EUROPAR BATASUNAREN FUNTZIONAMENDU-TRATATUAREN (AURRERANTZEAN, TRATATUA) I. ERANSKINEKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK (EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 17. ARTIKULUAREN 1. PARAGRAFOKO B) APARTATUAN AIPATZEN DITUENAK) ERALDATZEKO, GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK.
AYUDAS A LA REALIZACIÓN DE INVERSIONES EN LA TRANSFORMACIÓN, DESARROLLO Y COMERCIALIZACIÓN DE LOS PRODUCTOS AGRÍCOLAS CONTEMPLADOS EN EL ANEXO I DEL TRATADO DE FUNCIONAMIENTO DE LA UNION EUROPEA (EN ADELANTE TRATADO), EXCEPTUANDO LOS PRODUCTOS DE LA PESCA, QUE SE RECOGEN EN EL PÁRRAFO 1 APARTADO B) DEL ARTÍCULO 17 DEL REGLAMENTO (UE) N.º 1305/2013 DEL PARLAMENTO EUROPEO Y DEL CONSEJO DE 17 DE DICIEMBRE

22. oinarria.– Xedea eta helburua.

Base 22.– Objeto y finalidad.

1.– Laguntzon xedea, arrantzako produktuak alde batera utzita, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da. Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du –programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez–, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.

1.– Estas ayudas tienen por objeto a la realización de inversiones en la transformación, desarrollo y comercialización o desarrollo de productos a partir de productos agrícolas contemplados en el Anexo I del Tratado, exceptuando los productos de la pesca. Se encuadran en el marco del Decreto 43/2017, de 14 de febrero por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021, en el marco del Reglamento (UE) n.º 1305/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

2.– La finalidad de las ayudas recogidas en el presente capítulo, son las siguientes:

a) Produktuak areago integratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa-, garapen- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.

a) Mayor integración de los productos en la cadena alimentaria, impulsando la transformación, desarrollo y comercialización en nuestras explotaciones, así como potenciando el peso económico y el empleo de nuestras cooperativas y empresas agroalimentarias y su papel tractor del sector productivo vasco.

b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.

b) Mediante el apoyo a inversiones que contribuyan a mitigar el impacto ambiental, la eficiencia energética, el ahorro y depuración del agua y el aprovechamiento de residuos y subproductos de las empresas agroalimentarias asentadas en la CAPV.

3.– Hautagarritasun-baldintzak.

3.– Condiciones de elegibilidad.

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.

a) Las inversiones han de estar ligados a procesos productivos de transformación, desarrollo o comercialización de productos agrícolas contemplados en el Anexo I del Tratado.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

b) En el proceso productivo se podrán utilizar aditivos autorizados u otros productos alimentarios siempre que no excedan un 20 % del volumen transformado.

23. oinarria.– Onuradunak.

Base 23.– Personas beneficiarias.

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas reguladas en el presente Capítulo, personas físicas o jurídicas privadas: agricultores o agrupaciones de agricultores, cooperativas agrarias o empresas agroalimentarias con establecimiento productivo en la Comunidad Autónoma de Euskadi, que transformen, desarrollen o comercialicen productos a partir de los productos agrícolas del Anexo I del Tratado y cumplan las condiciones de elegibilidad.

Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

No podrán obtener la condición de beneficiarias las Entidades que constituyen el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según lo dispuesto en el artículo 7 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las administraciones forales y locales y entes institucionales dependientes de ellas.

24. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Base 24.– Inversiones subvencionables.

Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

En el ámbito del presente capítulo, se considerarán subvencionables las siguientes inversiones:

1.– Nekazaritzako elikagaien artisau–eraldaketa: Alegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen, garatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsioak.

1.– Transformación artesanal agroalimentaria: Inversiones realizadas en las explotaciones agrarias que desarrollen la transformación, desarrollo y comercialización alimentaria de su producción, en los términos establecidos en el Decreto 126/2012, de 3 de julio, sobre la producción artesanal alimentaria de Euskadi.

2.– Eraldaketa nekazaritzako elikagaien enpresetan. Alegia, produktua biltegiratzen denetik produktu amaitua sortu arte produktua prestatzeko berezko prozesua osatzen duten egitekoak; ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne. Bereziki, honako hauek:

2.– Transformación en empresas agroalimentarias. Las operaciones propias del proceso de elaboración del producto, desde la recepción de la materia prima hasta el almacenamiento del producto terminado, incluyendo los sistemas para el control de los procesos productivos. Especialmente:

a) Enpresak elikadura-katean areago integratzeko eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko inbertsioak.

a) Inversiones ligadas a una mayor integración de la empresa en la cadena agroalimentaria para reducir el número de intermediarios, fortalecer las relaciones con proveedores-clientes y traccionar la producción del sector primario.

b) Eskaintzaren kalitate eta erregulartasun-baldintzak hobetzeko neurrien bidez enpresen tamaina eta/edo nazioartekotasuna handitzeko inbertsioak.

b) Inversiones que aumenten la dimensión y/o la internacionalización de las empresas mediante actuaciones que mejoren las condiciones de su oferta en cantidad y regularidad.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordain handiagoa duten merkatuetan jarduteko inbertsioak.

c) Inversiones enfocadas a atender mercados de mayor retribución, ya sean internos o exteriores a la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Kudeaketaren eta kalitatearen hobekuntza. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak prestatzeko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.

3.– Mejora de la gestión y de la calidad. Cualquier operación realizada en el proceso de control de la calidad de los productos, desde la toma de muestras en la recepción de la materia prima, los controles realizados durante el proceso de la elaboración, el aseguramiento de la trazabilidad, los sistemas de calidad o la implantación de normas de calidad alimentaria.

4.– Egitura operatiboaren hobekuntza. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.

4.– Mejora de la estructura operativa. Cualquier operación realizada en los sistemas de gestión administrativa, la organización y el control de la empresa, así como el desarrollo de las redes de información y comunicación.

5.– Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura... Bereziki, honako hauek:

5.– Las operaciones propias de la acción comercial para poner en el mercado los productos transformados de la forma más eficiente tales como almacenes, oficinas comerciales e infraestructura para el desarrollo de redes de comercialización, Especialmente:

a) Hardware-sistemak, softwarea, web plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko proiektuak.

a) Implantación de sistemas de Hardware, software, plataformas web/comercio electrónico, para la adopción de tecnologías de la información y la comunicación (TIC) y el establecimiento de comercio electrónico.

b) Produktuak prestatzeko instalazioen ondoan haiek zuzenean saltzeko guneak sortzeko proiektuak (tartean, erakusketa-aretoak eta dastalekuak).

b) Puntos de venta directa anejos a las instalaciones de elaboración, incluyendo salas de exposición y degustación.

c) Produktuak erakusteko eta/edo zuzenean saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.

c) Equipamientos necesarios para la exposición y/o venta en dichos puntos.

6.– Ingurumena hobetzearekin lotutako inbertsioak. Alegia, ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Lankidetza-akordioen bidez, enpresek elkarrekin egin ahalko dituzte inbertsioak, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.

6.– Inversiones ligadas a mejoras ambientales. Cualquier inversión destinada a minimizar el impacto ambiental de la actividad productiva tales como decantadoras, depuradoras, tratamientos de agua, filtrados de gases, etc. En estos casos, la inversión podrá ser compartida por dos o más empresas mediante acuerdo de colaboración, debiendo actuar una de ellas como responsable de la inversión y beneficiaria de la ayuda.

25. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Base 25.– Inversiones no subvencionables.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

Además de lo dispuesto en el base 8 de la presente Orden, en el ámbito del presente capítulo, no se considerarán subvencionables:

1.– 3.000 eurotik beherako inbertsioak.

1.– Inversiones inferiores a 3.000 euros

2.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2019-2023 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

2.– Las inversiones del sector vitivinícola amparadas por el Programa de Apoyo al Sector Vitivinícola Español 2019-2023, durante la vigencia del mismo o hasta la declaración de agotamiento de los fondos del mismo destinados a ayudar nuevos proyectos.

3.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Las inversiones auxiliables que afecten a explotaciones con miembros de una OPFH o sean promovidos por una OPFH y hayan sido presentadas a subvención desde sus fondos operativos.

4.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.

4.– Las inversiones de transformación, desarrollo y comercialización en el sector forestal y en el sector de la pesca y acuicultura.

5.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

5.– Las compras de equipos de segunda mano. No obstante, en los proyectos de transformación artesanal agroalimentaria, podrá auxiliarse la adquisición de equipos de segunda mano a titulares que se instalen por primera vez en el sector, cuando sean bienes procedentes de la explotación a la que se accede, y siempre y cuando no hayan sido auxiliados con financiación pública en los últimos 10 años.

26. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Base 26.– Valoración de los proyectos de inversión.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa agindu honen 27. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideetako bat edo batzuk eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

La valoración de los proyectos de inversión acogidos en el presente capítulo, se realizará conforme lo dispuesto en la base 27 de la presente Orden. La puntuación concreta a otorgar a cada proyecto, se calculará teniendo en cuenta uno o varios de los siguientes criterios de valoración que se cumplan y sus correspondientes puntuaciones. Estos criterios deben cumplirse y acreditarse en el momento de solicitud de la ayuda, excepto en el criterio de creación de empleo, que se comprobará en el momento del pago y se revisará a lo largo del periodo obligatorio de mantenimiento de las condiciones de la ayuda.

1.– 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie.

1.– Se concederán 40 puntos a todos los proyectos de inversión que, por sus características de repercusión sectorial, innovación y empleo, pertenezcan a un sector o subsector considerado estratégico y tractor por la Comisión de Política Agraria y Alimentaria de la CAPV (conforme al Decreto 44/2012, de 27 de marzo.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenaren bidez argitaratuko dira. EHAAn argitaratuko dira Batzordea eratu aurretik.

La consideración de los sectores y subsectores que serán considerados estratégicos y tractores, se harán públicos por Resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias, que se publicará en el BOPV con anterioridad a la constitución de la Comisión.

2.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

2.– Se concederán 35 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.

A) Proyectos de inversión que pertenezcan a un sector o subsector en función de Planes Sectoriales aprobados por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

B) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak, hau da, inbertsioaren xede den produkzio-unitatearen produkzioa lortzeko erabilitako lehengai gehiena eskatzaileak berak lortzen duenean.

B) Proyectos de inversión desarrollados por el sector productivo agrario, es decir, cuando la mayoría de la materia prima utilizada para la obtención de la producción de la unidad productiva a la que se refiere la inversión es obtenida por la propia persona solicitante.

C) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Irizpide hori aplikatzen bada, ezin da aplikatu 26. 4 C oinarriko irizpidea; ezin dira metatu.

C) Proyectos de creación de nuevas empresas que, entre la solicitud de la ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, generen al menos tres puestos de trabajo y los mantengan durante cinco años a contar desde la fecha del pago final de la ayuda. Si se aplica este criterio, no puede aplicarse el criterio del de la base 26. 4 C, no son acumulables.

D) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 75 baino gehiago badira.

D) Proyectos en los que en la inversión subvencionable se encuentren maquinaria que representen en conjunto más del 75 % de la inversión subvencionable total.

3.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

3.– Se concederán 30 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.

A) Proyectos de inversión que utilicen al menos un 70 % de materia prima producida en la CAPV.

B) Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M03 neurriarekin bat –nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideari buruzkoa–. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

B) Proyectos de inversión que obtengan en porcentajes superiores al 70 % de su producción total, productos amparados bajo alguno de los distintivos de calidad de la CAPV, según la medida M03 Regímenes de calidad de los productos agrícolas y alimenticios incluida en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021.

C) Eraldaketan, garapenean eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko transformazioaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.

C) Proyectos de inversión con un alto grado de integración vertical en transformación, desarrollo y comercialización. Al menos el 70 % del producto final comercializado será obtenido mediante transformación realizada por la propia persona solicitante con materia prima producida por ella misma.

D) Europako berrikuntza-elkarte bat osatzen duten talde operatiboen ekimenez sustatutako lankidetza-proiektuak izatea.

D) Proyectos de cooperación cuya iniciativa se encuentre en grupos operativos organizados como una Asociación Europea de Innovación (AEI).

E) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

E) Proyectos de inversión realizados por microempresas, tal como las define la Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

4.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

4.– Se concederán 20 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.

A) Proyectos de inversión que promuevan las relaciones contractuales estables superiores a un año respecto al suministro de materia prima con el sector productor de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En este caso, más del 50 % de materias primas deben ser suministradas por este sector productor.

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzea

B) Proyectos de cooperativas que comercialicen directamente sus productos transformados a partir de la materia prima de sus personas asociadas

C) Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batezbesteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da. Irizpide hori aplikatzen bada, ezin da aplikatu 26. 2 C oinarriko irizpidea; ezin dira metatu.

C) Proyectos de inversión que, entre la solicitud de ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, aumenten como mínimo un 10 % el empleo de la empresa y lo mantengan durante 5 años. El empleo medio de referencia será el de los dos años anteriores a la solicitud de ayuda. Si se aplica este criterio, no puede aplicarse el criterio del de la base 26.2.C, no son acumulables.

D) Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak; adibidez, dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak edo gas-iragazketa. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

D) Proyectos con inversiones destinadas a minimizar el impacto ambiental de la actividad productiva, como decantadoras, depuradoras, tratamientos de agua, filtros de gases. Las inversiones por este concepto supondrán más del 70 % del total de las inversiones.

E) Eraldaketa-, garapen- eta merkaturatze-prozesua hobetzeko enpresen arteko lankidetza-proiektuak izatea.

E) Proyectos de cooperación entre empresas para la mejora de la transformación, desarrollo y comercialización.

5.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

5.– Se concederán 15 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50 eta % 75 artean badaude.

A) Proyectos en los que en la inversión subvencionable se encuentren maquinaria que representen en conjunto entre el 50 % y el 75 % de la inversión subvencionable total.

B) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

B) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

C) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

C) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por jóvenes emprendedores (menores de 41 años). En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

D) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoak izatea.

D) Proyectos que utilicen entre el 70 y el 30 % de materia prima producida en la CAPV.

6.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

6.– Se concederán 10 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) IKTko eta e-businesseko tresnak ezartzeko proiektuak, merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50 baino gehiago izango dira.

A) Proyectos de implantación de herramientas TICs y «e-business», que supongan una mejora de la competitividad y un mejor posicionamiento en el mercado, así como un incremento de la comercialización, especialmente en exportación. Las inversiones por este concepto supondrán más del 50 % del total de las inversiones.

B) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.

B) Proyectos de empresas que exportan al menos un 10 % de su producción.

C) Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen proiektuak. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

C) Proyectos de empresas que cuentan con un departamento comercial con una o más personas dedicadas exclusivamente a dicha labor. No se tendrá en cuenta en los casos en los que sean empresas filiales las encargadas de realizar estas funciones.

27. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Base 27.– Cuantificación de la ayuda.

1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

1.– El porcentaje máximo de la ayuda será el 40 % del importe de la inversión subvencionable.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

2.– En función de las valoraciones obtenidas para cada proyecto de inversión en aplicación de lo dispuesto en la base anterior, la ayuda directa a asignar a cada proyecto de inversión se materializará de la siguiente forma:

a) 14 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.

a) Hasta 14 puntos: 0 % de ayuda.

b) 15 puntutik 29ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 5 lagunduko da diruz.

b) De 15 a 29 puntos: 5 % de ayuda.

c) 30 puntutik 39ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 10 lagunduko da diruz.

c) De 30 a 39 puntos: 10 % de ayuda.

d) 40 puntutik 59ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 15 lagunduko da diruz.

d) De 40 a 59 puntos: 15 % de ayuda.

e) 60 puntutik 74ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 20 lagunduko da diruz.

e) De 60 a 74 puntos: 20 % de ayuda.

f) 75 puntutik 89ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 25 lagunduko da diruz.

f) De 75 a 89 puntos: 25 % de ayuda.

g) 90 puntutik 109ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 30 lagunduko da diruz.

g) De 90 a 109 puntos: 30 % de ayuda.

h) 109 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 40 lagunduko da diruz.

h) Más de 109 puntos: 40 % de ayuda.

3.– Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

3.– A igualdad de puntuación se priorizará conforme a los siguientes criterios, que se aplicarán en el siguiente orden:

a) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenak.

a) Proyectos de creación de nuevas empresas y establecimientos productivos o que generen empleo.

b) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

b) Proyectos que fomenten la concentración y la integración de productores o productoras de base en empresas cooperativas que conlleve un incremento del número de personas socias y volumen de producción propia y una mayor eficiencia organizativa.

c) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

c) Proyectos abordados por varias explotaciones agrarias o empresas agroalimentarias de forma conjunta que realicen la transformación, desarrollo y comercialización en un establecimiento único.

d) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten ustiategien proiektuak.

d) Proyectos realizados por titulares de explotaciones agrarias que incluyan la comercialización directa.

e) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

e) Proyectos de inversión realizados por Pymes, tal como las define la Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

f) Emakumeek sustatutako proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

f) Proyectos promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskaeraren sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

Si al aplicar los criterios no se resuelve la igualdad, se priorizará por orden de entrada de la solicitud de ayuda.

4.– Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen balioa inbertsioaren % 20koa izango da.

4.– Las ayudas a los proyectos de inversión llevadas a cabo por las empresas que no tengan la consideración de pequeñas y medianas empresas conforme lo dispone la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003, solo podrán alcanzar hasta el 20 % del valor de las inversiones subvencionables.

5.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoekin bat etorriko da laguntzen zenbatekoa.

5.– En cualquier caso, la ayuda se limitará a los porcentajes máximos de la ayuda previstos en el Anexo II del Reglamento (UE) n.º 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
BASOGINTZAREN GAITASUNA HOBETZEKO ETA EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ABENDUAREN 17KO 1305/2013 (EB) ERREGELAMENDUAREN 26. ARTIKULUAK AIPATZEN DITUEN BASOGINTZAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, MOBILIZATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA REALIZACIÓN DE INVERSIONES DESTINADAS A LA MEJORA DEL POTENCIAL FORESTAL Y A LA TRANSFORMACIÓN, MOVILIZACIÓN Y COMERCIALIZACIÓN DE LOS PRODUCTOS FORESTALES QUE SE RECOGEN EN ARTÍCULO 26 DEL REGLAMENTO (UE) N.º 1305/2013 DEL PARLAMENTO EUROPEO Y DEL CONSEJO DE 17 DE DICIEMBRE

28. oinarria.– Xedea eta helburua.

Base 28.– Objeto y finalidad.

1.– Laguntzen xedea basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da (zehazki, zura eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea), eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude –1305/2013 (EB) Erregelamendua garatzen eta aplikatzen du 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programak–. Bi arau horien indarraldia 2022aren amaierara arte luzatu da, 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

1.– Estas ayudas tienen por objeto la realización de inversiones en la transformación, movilización y comercialización de productos forestales, en concreto las operaciones de transformación, desarrollo y comercialización de la madera, y se encuadran en el marco del Reglamento (UE) n.º 1305/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre y del Programa de Desarrollo Rural del País Vasco 2015-2020, que supone su desarrollo y aplicación. La vigencia de ambas normas ha sido prorrogada hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y el Real Decreto 41/2021.

2.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltze aldera, azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira. Batez ere zura birziklatzera bideratutako inbertsioak kanpoan geldituko dira.

2.– Serán inversiones relacionadas con la utilización de la madera como materia prima o fuente de energía, los que se correspondan con un primer tratamiento de la misma, previo a las transformaciones industriales que den lugar a productos finales elaborados. Quedan excluidas las inversiones destinadas mayoritariamente al reciclado de la madera.

3.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

3.– La finalidad de las ayudas recogidas en el presente capítulo son las siguientes:

– Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.

– Potenciar la mejora competitiva del subsector forestal vasco, mediante el impulso de inversiones relacionadas con la utilización de la madera como materia prima o fuente de energía.

– Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea; produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea; basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea; eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.

– Fomentar la adaptación de los productos forestales existentes a los nuevos requisitos del mercado, potenciando la reingeniería de productos, la calidad de la madera y certificación forestal, financiando la creación de estructuras comerciales para primera transformación o su mejor aprovechamiento o el de sus residuos, y mejorando la dimensión competitiva de las industrias del aserrío.

29. oinarria.– Onuradunak.

Base 29.– Personas beneficiarias.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

1.– Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas reguladas en el presente capítulo, las personas físicas o jurídicas privadas que lleven a cabo algunas de las actividades subvencionables previstas en el presente capítulo y que cumplan lo dispuesto en la presente Orden.

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Estas personas deberán tener la consideración de microempresa, pequeña y mediana empresa conforme lo dispone la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003, sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

2.– No podrán obtener la condición de beneficiarias las Entidades que constituyen el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según lo dispuesto en el artículo 7 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las administraciones forales y locales y entes institucionales dependientes de ellas.

30. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Base 30.– Inversiones subvencionables.

Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:

En el ámbito del presente capítulo son inversiones subvencionables las operaciones de transformación, desarrollo y comercialización de la madera, las siguientes:

1.– Zura eraldatzeko makinetan egiten diren inbertsioak (azala kentzeko makinak, lehortegiak, zerraketa-lineak, instalazioen barnean zur prozesatua edo haren hondakinak biribilkitan garraiatzeko makinak, zura tratatzeko makinak...).

1.– Inversiones en maquinaria de transformación de la madera: descortezadoras, secaderos, líneas de aserrío, máquinas de transporte dentro de las instalaciones y exclusivamente destinadas a movilizar la madera en rollo, procesada o sus residuos, máquinas para tratamiento de la madera.

2.– Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak: basogintzaren kudeaketa jasangarriaren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan inbertsioak.

2.– Inversiones en estructuras de comercialización de la madera: inversiones en procesos de certificación de cadena de custodia en productos forestales transformados dentro de un proceso de gestión forestal sostenible.

3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak. Azken produktu landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira.

3.– Inversiones relacionadas con la utilización de la madera como materia prima o fuente de energía, maquinaria de aprovechamiento y transformación de los subproductos y residuos generados en la operación de aserrío. Las inversiones corresponderán con un primer tratamiento de la misma, previo a las transformaciones industriales que den lugar a productos finales elaborados.

4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura mozteko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.

4.– Las inversiones en equipos e instalaciones móviles de aserrado de la madera, diseñadas para ser desplazadas a las inmediaciones del área de corta. Quedan excluidos los centros de almacenamiento y parques de madera y de biomasa.

5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.

5.– Las inversiones en planta de comercialización para la exposición y venta de madera clasificada, maquinaria de tratamientos, clasificadoras, apiladoras y otra maquinaria similar orientada a la comercialización de los productos del aserrío.

6.– Basogintzako makinak erosteko kostuak: herrestatze-makinak, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioi gaineko basogintzako garabiak, erauzketarako baso-kablea, ezpal-makinak, biomasa eremuan birrintzeko, ezpaltzeko eta paketatzeko prozesatze-ekipoak.

6.– Los costes de adquisición de maquinaria forestal: arrastradoras; autocargadores; procesadoras; grúas forestales sobre camiones; cable forestal para la extracción; astilladoras; equipos de proceso en campo para trituración, astillado y empacado de biomasa.

31. oinarria.– Proiektuen balorazioa.

Base 31.– Valoración de los proyectos.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa agindu honen 32. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideetako bat edo batzuk eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

La valoración de los proyectos de inversión acogidos en el presente capítulo, se realizará conforme lo dispuesto en la base 32 de la presente Orden. La puntuación concreta a otorgar a cada proyecto, se calculará teniendo en cuenta uno o varios de los siguientes criterios de valoración que se cumplan y sus correspondientes puntuaciones. Estos criterios deben cumplirse y acreditarse en el momento de solicitud de la ayuda, excepto en el criterio de creación de empleo, que se comprobará en el momento del pago y se revisará a lo largo del periodo obligatorio de mantenimiento de las condiciones de la ayuda.

1.– Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:

1.– Por tipología del promotor del proyecto de inversión:

A) Basogin-kooperatibek edo, produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko, zenbait basogintza-ustiategik elkarrekin sustatzen dituzten proiektuei: 30 puntu.

A) Proyectos de inversión promovidos por cooperativas de selvicultores o selvicultoras o por varias explotaciones forestales para realizar de forma conjunta la transformación, desarrollo y comercialización en un establecimiento único: 30 puntos.

B) Emakumeek edo gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko enpresak sortzeko sustatzen dituzten ekimenei: 15 puntu.

B) Iniciativas empresariales promovidas por mujeres o por personas jóvenes emprendedoras (menores de 41 años) para crear una nueva empresa de transformación, desarrollo y comercialización forestal: 15 puntos.

C) 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei: 15 puntu.

C) Proyectos de inversión en transformación, desarrollo y comercialización forestal promovidos por microempresas, tal como las define la recomendación 2003/361/CE: 15 puntos.

Sustatzaile batek baldintza bat baino gehiago betetzen baditu, puntuaziorik handiena esleituko zaio.

En el caso de que un promotor o promotora cumpla más de una condición, se le asignará la mayor puntuación.

2.– Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:

2.– Por tipología del proyecto de inversión:

A) 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

A) Se concederán 40 puntos a los proyectos de inversión que, por sus características de repercusión sectorial, innovación y empleo, pertenezcan a un sector o subsector considerado estratégico y tractor por la Comisión de Política Agraria y Alimentaria de la CAPV (conforme al Decreto 44/2012, de 27 de marzo). La consideración de los sectores y subsectores que san considerados estratégicos y tractores, se harán públicos por Resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias, que se publicará en el BOPV con anterioridad a la constitución de la Comisión.

B) Honako baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

B) Se concederán 35 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.

– Que pertenezcan a un sector o subsector en función de Planes Sectoriales de carácter estratégico aprobados por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

– Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera.

– Proyectos de creación de nuevas empresas que, entre la solicitud de la ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, generen al menos tres puestos de trabajo y los mantengan durante cinco años a contar desde la fecha del pago final de la ayuda.

C) Baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

C) Se concederán 30 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

– Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.

– Que utilicen al menos un 70 % de materia prima producida en la CAPV.

– Enpresen helburua, merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako beren produktuak sailkatzea eta estandarizatzea izatea.

– Que las empresas que tengan como finalidad la clasificación y estandarización de sus productos forestales, de acuerdo con la demanda del mercado.

D) Honako baldintzetako baten bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

D) Se concederán 20 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

– Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, erabilitako lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.

– Que promuevan las relaciones contractuales estables, superiores a un año, respecto al suministro de materia prima con el sector productor de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En este caso, más del 50 % de las materias primas utilizadas deben ser suministradas por este sector productor.

– Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 igotzen duten eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzen duten proiektuak. Erreferentziako batezbesteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko bi urteetakoa izango da.

– Proyectos que, entre la solicitud de ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, aumenten como mínimo un 10 % del empleo de la empresa y lo mantengan durante 5 años a contar desde la fecha del pago final de la ayuda. El empleo medio de referencia será el de los dos años anteriores a la solicitud de ayuda.

E) Honako baldintzetako baten bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

E) Se concederán 15 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

– Diruz laguntzeko inbertsioan, guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak izatea.

– Que en la inversión subvencionable se encuentren maquinaria que representen en conjunto más del 50 % de la inversión subvencionable total.

– Basogintza jasangarria ziurtatzeko eta produktu edo prozesuetako kalitate-hobekuntza ziurtatzeko, zaintza-kateko sistemak ezartzea.

– La implantación de sistemas de cadena de custodia en certificación forestal sostenible o certificaciones de mejora de la calidad de los productos o procesos.

F) Honako baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

F) Se concederán 10 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

– Produktu-zorroa Espainiako estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan egotea.

– Que su cartera de productos tenga presencia en los mercados de países europeos exteriores al Estado español.

– Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

– Que cuenten con un departamento comercial con una o más personas dedicadas exclusivamente a dicha labor. No se tendrá en cuenta en los casos en los que sean empresas filiales las encargadas de realizar estas funciones.

– Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50 baino gehiago izango dira.

– Proyectos de implantación de herramientas TICs y «e-business», que supongan una mejora de la competitividad y un mejor posicionamiento en el mercado, así como un incremento de la comercialización, especialmente en exportación. Las inversiones por este concepto supondrán más del 50 % del total de las inversiones.

32. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Base 32.– Cuantificación de la ayuda.

1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

1.– El porcentaje máximo de la ayuda será el 40 % del importe de la inversión subvencionable.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

2.– En función de las valoraciones obtenidas para cada proyecto de inversión en aplicación de lo dispuesto en la base anterior, la ayuda directa a asignar a cada proyecto se materializará de la siguiente forma:

a) 10 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.

a) Hasta 10 puntos: 0 % de ayuda.

b) 11 puntutik 25era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 5 lagunduko da diruz.

b) De 11 a 25 puntos: 5 % de ayuda.

c) 26 puntutik 40ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 10 lagunduko da diruz.

c) De 26 a 40 puntos: 10 % de ayuda.

d) 41 puntutik 60ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 15 lagunduko da diruz.

d) De 41 a 60 puntos: 15 % de ayuda.

e) 61 puntutik 80ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 20 lagunduko da diruz.

e) De 61 a 80 puntos: 20 % de ayuda.

f) 81 puntutik 95era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 25 lagunduko da diruz.

f) De 81 a 95 puntos: 25 % de ayuda.

g) 96 puntutik 110era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 30 lagunduko da diruz.

g) De 96 a 110 puntos: 30 % de ayuda.

h) 110 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 40 lagunduko da diruz.

h) Más de 110 puntos: 40 % de ayuda.

3.– Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen ordena honetan emango zaie lehentasuna:

3.– A igualdad de puntuación se priorizará conforme a los siguientes criterios que se aplicarán en el siguiente orden:

a) Enpresa edo establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenei.

a) Proyectos de inversión de creación de nuevas empresas y establecimientos productivos o que generen empleo.

b) Basogintzako beren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko xedea duten inbertsio-proiektuei.

b) Proyectos de inversión que tengan como finalidad la clasificación y estandarización de sus productos forestales.

c) Emakumeek sustatutako proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

c) Proyectos promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskaeraren sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

Si al aplicar los criterios no se resuelve la igualdad, se priorizará por orden de entrada de la solicitud de ayuda.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO LAGUNTZAK
TRANSFORMACIÓN, DESARROLLO Y COMERCIALIZACIÓN DE LOS PRODUCTOS DE LA PESCA Y LA ACUICULTURA

33. oinarria.– Xedea eta helburua.

Base 33.– Objeto y finalidad.

1.– Laguntzen xedea arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da, eta 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren barruko 2014-2020ko aldirako Espainiako Arrantza Sektorerako Programa Operatiboaren barruan daude. Bi arauak dira aplikagarriak 2022. urtean, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Programa Operatiboa onartzen duen Batzordearen Betearazpen Erabakiaren 2. artikuluaren arabera, zeinak xedatzen baitu programa operatiboaren esparruan benetan ordaindutako gastuak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte izango direla onargarriak. Gai hori jasota dago, baita ere, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 65.2 artikuluan. Erregelamendu horren arabera, gastua Europako Egitura eta Inbertsio funtsen ekarpen batekin diruz lagundu ahal izango da, baldin eta onuradunak gastu hori izan badu eta programa Batzordeari aurkezten dion egunetik –edo 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, data hori lehenagokoa bada– 2023ko abenduaren 31ra bitartean ordaindu badu.

1.– Estas ayudas tienen por objeto la realización de proyectos a la transformación, desarrollo y comercialización de los productos de la pesca y la acuicultura y se encuadran en el marco del Reglamento 508/2014 de 15 de mayo de 2014, y en el marco del Programa Operativo FEMP para el sector pesquero español 2014/20. Ambas normas son aplicables en el año 2022 conforme al artículo 2 de la Decisión de ejecución de la Comisión por el que se aprueba el Programa Operativo del Fondo Europeo Marítimo y de la Pesca, que dispone que los gastos efectivamente abonados en el marco del programa operativo serán admisibles desde el 1 de enero de 2014 hasta el 31 de diciembre de 2023. Esta cuestión se recoge asimismo, en el artículo 65.2 del Reglamento (UE) 1303/2013 que establece que el gasto será subvencionable con una contribución de los fondos EIE si el beneficiario ha incurrido en él y lo ha abonado entre la fecha de presentación del programa a la Comisión, o a partir del 1 de enero de 2014 si esta fecha es anterior, y el 31 de diciembre de 2023.

2.– Kapitulu honetan araututako laguntzek eraldatze- eta merkaturatze-sektoreetako inbertsioak edo gastuak sustatzeko helburua dute

2.– Las ayudas reguladas en el presente capítulo, tiene la finalidad de incentivar las inversiones o gastos en los sectores de la transformación y la comercialización.

34. oinarria.– Onuradunak.

Base 34.– Personas beneficiarias.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, oinarri honen 2., 3. edo 4. paragrafoek aipatzen badituzte, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

1.– Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas reguladas en el presente capítulo, las personas físicas o jurídicas privadas quienes se relacionan en los párrafos 2, 3 y 4 de la presente base, que lleven a cabo alguna de las actividades subvencionables previstas en el presente capítulo y que cumplan lo dispuesto en la presente Orden.

2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetako baten batekoak izan beharko dute onuradunek:

2.– Dentro del sector de transformación de los productos de la pesca y la acuicultura, las personas beneficiarias pertenecerán en concreto a los siguientes subsectores:

– Kontserbak.

– Conservas.

– Erdikontserbak.

– Semiconservas.

– Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.

– Depuradora, cetáreas y viveros.

– Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab.

– Salazones, ahumados, precocinados a base de pescados, etc.

– Aurregosiak.

– Precocidos.

– Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.

– Tratamiento y transformación de subproductos.

– Arraina oinarri duten produktuak ekoiztea (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

– Elaboración de productos a base de pescado (salsas, sucedáneos de pescado, etc.).

3.– Arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, zehatzago esanda, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.)

3.– Dentro del sector de comercialización de los productos de la pesca y la acuicultura, las personas beneficiarias pertenecerán en concreto al sector de mayoristas en destino (almacenamiento no frigorífico, almacenamiento frigorífico, almacenamiento de congelación, etc.)

4.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

4.– Estas personas deberán tener la consideración de microempresas pequeña y medianas empresas conforme lo dispone la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003, sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

5.– Ezin izango dute IAEFen dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Batzordearen maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, horren aplikaziorako aurreikusitako epealdi guztian zehar.

5.– No podrán optar a una ayuda del FEMP las personas que se encuentren en alguno de los supuestos establecidos en el artículo 10 del Reglamento (UE) n.º 508/2014, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 15 de mayo, durante todo el período de tiempo previsto en aplicación de este.

6.– Eragiketaren exekuzio-aldi osoan eta amaierako ordainketa egin ondoko bost urtetan, onuradunek Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluaren 1. apartatuan zerrendatutako irizpideak bete beharko dituzte, eta ezingo dute iruzurrik egin Europako Arrantza Funtsaren edo Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. apartatuaren arabera.

6.– Durante todo período de ejecución de la operación y durante los cinco años posteriores al pago final, las personas beneficiarias deberán cumplir con los criterios enumerados en el apartado 1 del artículo 10 del Reglamento (UE) 508/2014 del Parlamento Europeo y del Consejo de 15 de mayo de 2014 y no deben haber cometido ningún fraude en el marco del FEP o del FEMP con arreglo al apartado 3 del mismo artículo.

7.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

7.– No podrán obtener la condición de beneficiarias las Entidades que constituyen el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según lo dispuesto en el artículo 7 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las administraciones forales y locales y entes institucionales dependientes de ellas.

35. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Base 35.– Inversiones subvencionables.

Arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko inbertsioak egiten dituzten proiektuak lagunduko dira diruz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 69. artikulua aplikatuta:

Se subvencionarán proyectos en los que se acometan inversiones en transformación de los productos de la pesca y la acuicultura, en aplicación del artículo 69 del Reglamento (UE) n.º 508/2014 del Parlamento Europeo y del Consejo de 15 de mayo, que:

a) Energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen dutenak; tartean, hondakinen tratamendua.

a) Contribuyan a ahorrar energía o a reducir el impacto en el medio ambiente, incluido el tratamiento de residuos.

b) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen dituztenak.

b) Mejoren la seguridad, la higiene, la salud y las condiciones de trabajo.

c) Gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen dutenak.

c) Ayuden a la transformación de capturas de pescado comercial que no puede destinarse al consumo humano.

d) Eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzen dituztenak.

d) Se refieran a la transformación de subproductos obtenidos de las actividades principales de transformación.

e) 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamenduaren 6. eta 7. oinarriekin bat akuikultura ekologikoko produktuak eraldatzen dituzten proiektuak.

e) Se refieran a la transformación de productos de la acuicultura ecológica, en virtud de los Bases 6 y 7 del Reglamento (CE) n.º 834/2007, de 28 de junio.

f) Produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak dakartzatenak.

f) Den lugar a nuevos o mejores productos, nuevos o mejores procesos, o nuevos o mejores sistemas de gestión y organización.

g) Enpresa eskatzaileak prozesatutako arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten proiektuak.

g) Se refieran a la comercialización de los productos de la pesca y la acuicultura procesados en la empresa solicitante.

36. oinarria.– Laguntzaren gehieneko mugak.

Base 36.– Límites máximos de la ayuda.

Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da laguntzen zenbatekoa.

El límite máximo de las ayudas podrá alcanzar hasta el 50 % de los costes subvencionables totales de la operación.

37. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Base 37.– Valoración de los proyectos de inversión.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa agindu honen 38. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideetako bat edo batzuk eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

La valoración de los proyectos de inversión acogidos en el presente capítulo, se realizará conforme lo dispuesto en la base 38 de la presente Orden. La puntuación concreta a otorgar a cada proyecto, se calculará teniendo en cuenta uno o varios de los siguientes criterios de valoración que se cumplan y sus correspondientes puntuaciones. Estos criterios deben cumplirse y acreditarse en el momento de solicitud de la ayuda, excepto en el criterio de creación de empleo, que se comprobará en el momento del pago y se revisará a lo largo del periodo obligatorio de mantenimiento de las condiciones de la ayuda.

1.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 50 puntu emango zaizkie:

1.– Se concederán 50 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Proiektuak edo inbertsioak izaera estrategikoa izatea eta sektorearentzako traktore izatea.

a) Que el proyecto de inversión tenga carácter estratégico y suponga un efecto tractor para el sector.

2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 40 puntu emango zaizkie:

2.– Se concederán 40 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Inbertsio-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko lonjetatik eta portuetatik, batez ere, datorren arraina maneiatzen edo merkaturatzen duten enpresek sustatzea.

a) Que el proyecto de inversión sea promovido por empresas que manipulen o comercialicen mayoritariamente pescado procedente de las lonjas y puertos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeek lehentasunezkotzat hartutako udalerri batean kokatuta egotea inbertsio-proiektua.

b) Que el proyecto de inversión se localice en un municipio identificado como actuación prioritaria por Grupos de Acción Local del sector pesquero (GALP).

c) Enpresa eta ekoizpen-establezimendu berriak sortzea.

c) Proyectos de creación de nuevas empresas y establecimientos productivos.

3.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

3.– Se concederán 30 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Proiektuak edo inbertsioak direla kausa instalazioak hirigunetik kanpo kokatu behar izatea.

a) Que el proyecto de inversión suponga reubicación de instalaciones fuera del casco urbano.

b) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago osatzen duten makinak egotea.

b) Que en la inversión subvencionable se encuentren maquinaria que representen en conjunto más del 50 % de la inversión total.

c) Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 50 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea.

c) Proyectos de inversión que obtengan en porcentajes superiores al 50 % de su producción total, productos amparados bajo alguno de los distintivos de calidad de la CAPV.

4.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

4.– Se concederán 20 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

a) Que el proyecto de inversión sea realizado por microempresas, tal como las define la Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

b) Ingurumenaren eta baliabide naturalen babesa eta hobekuntza, baliabideen kontsumo eraginkorragoa, hondakinak tratatzeko sistemak eta azpiproduktuen kudeaketa eta ustiapen hobea sustatzea, eta kostaldearen ezaugarri tradizionalak eta baliabideak zaintzen laguntzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

b) Que el proyecto de inversión fomente la protección y mejora del medio ambiente y de los recursos naturales, mayor eficiencia en el consumo de recursos, sistemas de tratamiento de residuos, mejor gestión y aprovechamiento de subproductos, contribución a la conservación de los recursos y de las características tradicionales de las zonas costeras. Las inversiones por este concepto supondrán más del 70 % del total de las inversiones.

c) Gutxi ustiatzen diren espezieak baliatzea.

c) Que el proyecto de inversión suponga la utilización de especies poco aprovechadas.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko erauzketa-sektoreekin urtebetetik gorako kontratu-harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, ekoizpen-sektore horrek hornitu behar du lehengaien % 50 baino gehiago.

d) Que el proyecto de inversión promueva las relaciones contractuales estables (más de un año de duración) con el sector extractivo de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En este caso, más del 50 % de materias primas deben ser suministradas por este sector productivo.

5.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

5.– Se concederán 10 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin diharduten bi enpresak edo gehiagok abiatutakoak izatea.

a) Proyectos de inversión, emprendidos por dos o más empresas fruto de la realización de acciones conjuntas a través de entidades jurídicas comunes.

b) Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea eta/edo prozesu berritzaileak ezartzea edo arrantza- eta akuikultura-sektorerako metodo berriak garatzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50 baino gehiago izango dira.

b) Que el proyecto de inversión que implante sistemas de gestión de la calidad y/o lleve a cabo la incorporación de procesos innovadores o el desarrollo de nuevos métodos aplicados al sector pesquero y acuicultor. Las inversiones por este concepto supondrán más del 50 % del total de las inversiones.

c) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

c) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

d) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

d) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por jóvenes emprendedores (menores de 41 años). En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

e) Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat enpresa txikitzat hartzen diren enpresenak izatea.

e) Que el proyecto de inversión sea realizado por pequeñas empresas, tal como las define la Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

f) IKTko eta e-businesseko tresnak ezartzeko proiektua, merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan.

f) Proyectos de implantación de herramientas TICs y «e-business», que supongan una mejora de la competitividad y un mejor posicionamiento en el mercado, así como, un incremento de la comercialización, especialmente en exportación.

g) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.

g) Proyectos de inversión de empresas que exportan al menos un 10 % de su producción.

h) Bere langile propio eta soldatapekoak dituen merkataritza-sail bat duten enpresa eskatzaileen inbertsio-proiektuak. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan.

h) Proyectos de inversión de empresas que cuentan con un departamento comercial con personal propio y asalariado de la empresa solicitante. No podrá tratarse de empresas filiales las encargadas de realizar dicha tarea.

38. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Base 38.– Cuantificación de la ayuda.

1.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

1.– En función de las valoraciones obtenidas para cada proyecto de inversión en aplicación de lo dispuesto en la base anterior, la ayuda directa a asignar a cada proyecto de inversión se materializará de la siguiente forma:

– 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

– Hasta 10 puntos: 0 % de ayuda.

– 11 puntutik 29ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.

– De 11 a 29 puntos: 10 % de ayuda.

– 30 puntutik 39ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.

– De 30 a 39 puntos: 15 % de ayuda.

– 40 puntutik 59ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.

– De 40 a 59 puntos: 20 % de ayuda.

– 60 puntutik 84ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.

– De 60 a 84 puntos: 30 % de ayuda.

– 85 puntutik 99ra bitarte: % 40 lagunduko da diruz.

– De 85 a 99 puntos: 40 % de ayuda.

– 99 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

– Más de 99 puntos: 50 % de ayuda.

2.– Puntuazio-berdinketa gertatuz gero, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

2.– A igualdad de puntuación se priorizará por orden de entrada de la solicitud de ayuda.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA- ETA ELIKAGAIGINTZA-INDUSTRIETAN BESTELAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, AGINDU HONETAKO II., III. ETA IV. KAPITULUETAN SARTU EZIN DIRENAK
AYUDAS PARA PARA LA REALIZACIÓN DE INVERSIONES EN LAS INDUSTRIAS AGRARIAS Y ALIMENTARIAS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI, QUE NO TENGAN ENCAJE EN LOS CAPÍTULOS II, III Y IV DE LA PRESENTE ORDEN

39. oinarria.– Xedea eta helburua.

Base 39.– Objeto y finalidad.

1.– Laguntza hauen xedea da nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko industrietan agindu honen II., III. eta IV. kapituluetatik kanpo dauden inbertsioak egitea.

1.– Estas ayudas tienen por objeto la realización de inversiones en la transformación, desarrollo y comercialización de los productos agrícolas, y productos derivados de la pesca y la acuicultura, que no tengan encaje en los Capítulos II, III y IV de la presente Orden.

2.– Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek; betiere, helburu hauetako baten bat badute:

2.– En concreto se acogerán a este Capítulo las inversiones relacionados en la base 7 y que tenga la siguiente finalidad:

a) 24. oinarriak aipatzen ez dituen nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzera, garatzera eta merkaturatzera bideratuak egotea.

a) Que estén destinadas a la transformación, desarrollo y comercialización de productos agrarios y alimentarios no incluidos en la base 24.

b) 30. oinarrian aipatzen ez diren baina EAEn ekoiztutako zura eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko sektorean eginak egotea.

b) Que estén realizadas en el sector de la transformación, desarrollo y comercialización de la madera producida en la CAPV no incluidas en la base 30.

c) 35. oinarriak aipatzen ez dituen arrantza-sektorean eginak egotea.

c) Que estén realizadas en el sector pesquero no incluidas en la base 35.

d) Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan garapena eta berrikuntza erraztera bideratuta egotea, betiere trukeen baldintzak interes komunaren kontra aldatzen ez badira, agindu honen 41. oinarrian deskribatzen diren bezala.

d) Que estén destinadas a facilitar el desarrollo e innovación en las industrias agrarias y alimentarias, siempre que no alteren las condiciones en los intercambios en forma contraria al interés común tal como se describen en la base 41 de la presente Orden.

3.– Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. eta 42. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

3.– Las ayudas reguladas en el presente capítulo recibirán el tratamiento reservado para las ayudas exentas de la obligación de notificación en virtud del Reglamento (UE) n.º 702/2014 de la Comisión, de 25 de junio de 2014, y del Reglamento (UE) n.º 1388/2014 de la Comisión, de 16 de diciembre de 2014. Serán de aplicación en particular el artículo 17 del Reglamento 702/2014 y los artículos 41 y 42 del Reglamento 1388/2014, además de las disposiciones generales establecidas en cada norma.

40. oinarria.– Onuradunak.

Base 40.– Personas beneficiarias.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

1.– Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden, las personas físicas o jurídicas privadas que lleven a cabo alguna de las actividades subvencionables previstas en el presente capítulo y que cumplan lo dispuesto en la presente Orden.

Onuradun izateko, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2014 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Estas personas deberán tener la consideración de microempresas pequeña y mediana empresa conforme lo dispone el Anexo I del Reglamento (UE) n.º 702/2014 de la Comisión, de 25 de junio de 2014, así como el Anexo I del Reglamento 1388/2014, y que trasponen la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003, sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

2.– No podrán obtener la condición de beneficiarias las Entidades que constituyen el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según lo dispuesto en el artículo 7 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las administraciones forales y locales y entes institucionales dependientes de ellas.

41. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Base 41.– Proyectos de inversión subvencionables.

Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

Se considerarán subvencionables, a efectos del presente capítulo, los siguientes tipos de proyectos de inversión:

1.– Eraldaketa–proiektuak.

1.– Proyectos de transformación.

a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.

a) Proyectos de inversión que aumenten la dimensión productiva y comercial de la empresa para competir eficientemente en entornos locales y globales.

b) Produktu sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak; askotariko elikadura-prestakinak, aurrez prestatutako platerak, IV. edo V. gaman sailkatutako elikagaiak, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuen bidez hartzitutako edariak, ardoa izan ezik. Fabrikatutako, eraldatutako edo merkaturatutako produktuak nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuetatik edo horien produktu eratorrietatik etorri behar dira.

b) Proyectos de inversión para el desarrollo de nuevas gamas de productos que respondan a las demandas futuras de las personas consumidoras y los alimentos del futuro; preparaciones alimenticias diversas, platos precocinados, alimentos clasificados en IV o V gama, aguas minerales naturales, bebidas no alcohólicas o bebidas fermentadas a partir de productos agrícolas, excepto el vino. Los productos fabricados, transformados o comercializados deben proceder de productos agrícolas, de la pesca y de la acuicultura o derivados de los mismos.

c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.

c) Proyectos de inversión destinados a la modernización de procesos productivos, incorporación de nuevas tecnologías, así como la mejora de la gestión y organización de las empresas a través de la incorporación de nuevas técnicas y herramientas de gestión.

d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.

d) Proyectos de inversión destinadas al ahorro de materias, agua y energía, así como a la minimización de residuos, vertidos y emisiones.

e) Eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan, nekazaritzako elikagaien enpresa nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko inbertsio-proiektuak.

e) Proyectos de inversión que supongan la instalación en la Comunidad Autónoma de Euskadi de empresas agroalimentarias líderes, en subsectores con déficit de transformación y/o comercialización, o en subsectores con potencialidades de crecimiento.

2.– Merkaturatze–proiektuak.

2.– Proyectos de comercialización.

a) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzeko eta zer merkatu-segmentutan espezializatu eta haren behar eta joerak zein diren identifikatzeko eta jakiteko inbertsio-proiektuak.

a) Proyectos de inversión que permitan incrementar la calidad y seguridad alimentaria, e identificar y conocer los segmentos de mercado objetivo donde especializarse, así como sus necesidades y tendencias.

b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, negozio elektronikoaren esparruko tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.

b) Proyectos de inversión destinados a la incorporación de herramientas e-business para mejorar la competitividad y la permanencia en el mercado.

c) Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.

c) Proyectos de inversión para la mejora de la comercialización de sus productos alimentarios y acceso a nuevos mercados, especialmente los internacionales.

42. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Base 42.– Valoración de los proyectos de inversión.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa agindu honen 43. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideetako bat edo batzuk eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

La valoración de los proyectos de inversión acogidos en el presente capítulo, se realizará conforme lo dispuesto en la base 43 de la presente Orden. La puntuación concreta a otorgar a cada proyecto, se calculará teniendo en cuenta uno o varios de los siguientes criterios de valoración que se cumplan y sus correspondientes puntuaciones. Estos criterios deben cumplirse y acreditarse en el momento de solicitud de la ayuda, excepto en el criterio de creación de empleo, que se comprobará en el momento del pago y se revisará a lo largo del periodo obligatorio de mantenimiento de las condiciones de la ayuda.

1.– Baldintza hauetako bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 40 puntu emango zaizkie:

1.– Se concederán 40 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Proiektuak edo inbertsioak izaera estrategikoa izatea eta sektorearentzako traktore izatea.

A) Que el proyecto de inversión tenga carácter estratégico y suponga un efecto tractor para el sector.

2.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

2.– Se concederán 35 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.

A) Que pertenezcan a un sector o subsector en función de Planes Sectoriales aprobados por el departamento competente en materia de transformación, desarrollo y comercialización de los sectores agrario, pesquero y alimentario.

B) Erabiltzen diren lehengaien % 50 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.

B) Que utilicen al menos un 50 % de materia prima autóctona.

C) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez bost lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Irizpide honetako puntuazioa baztertzailea da 42.4 C oinarriko irizpidearekiko.

C) Proyectos de creación de nueva empresa, entre la solicitud de la ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, generen al menos cinco puestos de trabajo y los mantengan durante cinco años a contar desde la fecha del pago final de la ayuda. La puntuación por este criterio es excluyente con la del criterio de la base 42.4.C.

3.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

3.– Se concederán 30 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea. Kasu honetan, ekoizpen-sektore horrek hornitu behar du lehengaien % 50 baino gehiago.

A) Que promuevan las relaciones contractuales respecto al suministro de materia prima con el sector productor de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En este caso, más del 50 % de materias primas deben ser suministradas por este sector productivo.

B) Kooperatibek beren bazkideen produktuen % 70 gutxienez zuzenean merkaturatzea.

B) De cooperativas que comercialicen directamente al menos el 70 % de los productos de sus asociados.

C) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzea.

C) De creación de nuevas empresas y establecimientos productivos.

4.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

4.– Se concederán 20 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Diruz laguntzeko inbertsioan, guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak izatea.

A) Que en la inversión subvencionable se encuentren maquinaria que representen en conjunto más del 50 % de la inversión subvencionable total.

B) Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

B) Proyectos de inversión realizados por microempresas, tal como las define la Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

C) Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean enpresako enplegua gutxienez % 10 igo eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko urtekoa izango da. Irizpide honetako puntuazioa baztertzailea da 42.2 C oinarriko irizpidearekiko.

C) Proyectos de inversión que, entre la solicitud de ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, aumenten como mínimo un 10 % el empleo de la empresa y lo mantengan durante 5 años a contar desde la fecha del pago final de la ayuda. El empleo medio de referencia será el del año anterior a la solicitud de ayuda. La puntuación por este criterio es excluyente con la del criterio de la base 42.2.C.

5.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

5.– Se concederán 15 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Enpresa txikien inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

A) Proyectos de inversión sea realizado por pequeñas empresas, tal como las define la Recomendación 2003/361/CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

B) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

B) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

C) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

C) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por jóvenes emprendedores (menores de 41 años). En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

D) Inbertsio-proiektuan ekoizleen-partaidetzak gehiengoa izatea.

D) Proyectos de inversión con participación mayoritaria de productores en el proyecto.

E) Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila ezarri duten enpresa-proiektuak izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

E) Proyectos de empresas que cuentan con un departamento comercial con una o más personas dedicadas exclusivamente a dicha labor. No se tendrá en cuenta en los casos en los que sean empresas filiales las encargadas de realizar estas funciones.

F) Eraldaketan, garapenean eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko transformazioaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.

F) Proyectos de inversión con un alto grado de integración vertical en transformación, desarrollo y comercialización. Al menos el 70 % del producto final comercializado será obtenido mediante transformación realizada por la propia persona solicitante con materia prima producida por ella misma.

6.– Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

6.– Se concederán 10 puntos a los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) IKTak ezartzeko proiektuak, merkaturatzea areagotzea ekarriko duena; batez ere, esportazio-merkatuan. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50 baino gehiago izango dira.

A) Proyectos de implantación de las Tics, que supongan un incremento de la comercialización, especialmente en el mercado de exportación. Las inversiones por este concepto supondrán más del 50 % del total de las inversiones.

B) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.

B) Proyectos de inversión de empresas que exportan al menos un 10 % de su producción.

C) Inbertsio-proiektuen bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko elikagai-kalitateko bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea.

C) Proyectos de inversión que obtengan en porcentajes superiores al 70 % de su producción total, productos amparados bajo alguno de los distintivos de calidad alimentaria de la CAPV.

43. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

Base 43.– Cuantificación de la ayuda.

1.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

1.– En función de las valoraciones obtenidas para cada proyecto de inversión en aplicación de lo dispuesto en la base anterior, la ayuda directa a asignar a cada proyecto de inversión se materializará de la siguiente forma:

– 10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

– Hasta 10 puntos: 0 % de ayuda.

– 11 puntutik 19ra bitarte: % 5 lagunduko da diruz.

– De 11 a 19 puntos: 5 % de ayuda.

– 20 puntutik 29ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.

– De 20 a 29 puntos: 10 % de ayuda.

– 30 puntutik 59ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.

– De 30 a 59 puntos: 15 % de ayuda.

– 60 puntutik 79ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.

– De 60 a 79 puntos: 20 % de ayuda.

– 80 puntutik 99ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.

– De 80 a 99 puntos: 30 % de ayuda.

– 99 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.

– Más de 99 puntos: 40 % de ayuda.

2.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaie emakumeek sustatutako proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

2.– A igualdad de puntuación se priorizarán los proyectos promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

3.– Puntuazio-berdinketak jarraitzen badu, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

3.– Si persiste la igualdad de puntuación se priorizará por orden de entrada de la solicitud de ayuda.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK ERALDATZEKO, GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA REALIZACIÓN DE INVERSIONES EN LA TRANSFORMACIÓN, DESARROLLO Y COMERCIALIZACIÓN DE ALIMENTOS ECOLÓGICOS

44. oinarria.– Xedea eta helburua.

Base 44.– Objeto y finalidad.

1.– Laguntza hauen helburua da elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea, edo beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak emateko inbertsioak egitea. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera, jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute. Bereziki, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. eta 42. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

1.– Estas ayudas tienen por objeto la realización de inversiones destinadas a la transformación, desarrollo y comercialización de alimentos ecológicos o inversiones que destinen parte de su capacidad productiva o técnica a la prestación de servicios de maquila a empresas de la que ejerzan actividades de transformación, desarrollo y comercialización de productos agroalimentarios ecológicos, y recibirán el tratamiento reservado para las ayudas exentas de la obligación de notificación en virtud del Reglamento (UE) n.º 702/2014 de la Comisión, de 25 de junio de 2014, y del Reglamento (UE) n.º 1388/2014 de la Comisión, de 16 de diciembre de 2014. Serán de aplicación en particular el artículo 17 del Reglamento 702/2014 y los artículos 41 y 42 del Reglamento 1388/2014, además de las disposiciones generales establecidas en cada norma.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

2.– La finalidad de las ayudas recogidas en el presente capítulo, son las siguientes:

a) Elikagai ekologiko eraldatuak merkaturatzea bultzatzea, lehendik dagoen ekoizpen-mailari jarraipena emanez, eraldaketa- eta merkaturatze-prozesuak hobetuta.

a) Impulso a la puesta en el mercado de alimentos ecológicos transformados, dando una continuidad al eslabón de producción ya existente, mediante una mejora de los procesos de transformación y de comercialización.

b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko inbertsioei laguntza ematea.

b) Apoyo a inversiones que contribuyan a mitigar el impacto ambiental, mejoren la eficiencia energética, el ahorro y depuración del agua y el aprovechamiento de residuos y subproductos de las empresas agroalimentarias asentadas en la CAPV.

3.– Hautagarritasun-baldintzak.

3.– Condiciones de elegibilidad.

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak garatu, eraldatu eta merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.

a) Las inversiones han de estar ligados a procesos productivos de desarrollo, transformación y comercialización de productos agrícolas contemplados en el Anexo I del Tratado.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

b) En el proceso productivo se podrán utilizar aditivos autorizados u otros productos alimentarios siempre que no excedan un 20 % del volumen transformado.

c) Eraldaketa-prozesua indarreko araudiaren mende egongo da, eta, bereziki, 848/2018 (EB) Erregelamenduaren 10., 16. eta 24. artikuluetan eta II. eranskinaren IV. zatian adierazitakoaren mende.

c) El proceso de transformación estará sujeto a la normativa existente, en especial, a lo reseñado en los artículos 10, 16 y 24 y el Anexo II parte IV del Reglamento (UE) 848/2018.

4.– Kapitulu honetan araututako laguntzak ezin izango zaizkie gehitu agindu honetako beste kapituluetakoei.

4.– Las ayudas reguladas en el presente capítulo no se podrán acumular a las de los otros capítulos de esta orden.

45. oinarria.– Onuradunak.

Base 45.– Personas beneficiarias.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.

1.– Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas reguladas en el presente Capítulo, personas físicas o jurídicas privadas: agricultores o agrupaciones de agricultores, cooperativas agrarias o empresas agroalimentarias con establecimiento productivo en la Comunidad Autónoma de Euskadi, que transformen y comercialicen productos a partir de los productos agrícolas del Anexo I del Tratado y cumplan las condiciones de elegibilidad, y que ejerzan esas actividades de transformación, desarrollo y comercialización de productos agroalimentarios ecológicos en base a la normativa vigente. A su vez podrán ser beneficiarias empresas con establecimiento productivo en la Comunidad Autónoma de Euskadi que destinen parte de su capacidad productiva o técnica a la prestación de servicios de maquila a empresas de la que ejerzan actividades de transformación, desarrollo y comercialización de productos agroalimentarios ecológicos.

2.– Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

2.– No podrán obtener la condición de beneficiarias las Entidades que constituyen el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según lo dispuesto en el artículo 7 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las administraciones forales y locales y entes institucionales dependientes de ellas.

46. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Base 46.– Proyectos de inversión subvencionables.

Kapitulu honen eremuan, diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira EAEn erregistratutako manipulazio-, elaborazio- eta eraldaketa-establezimenduetako inbertsioak, eta honako inbertsio-proiektu hauek lagunduko dira diruz:

En el ámbito del presente capítulo, se considerarán subvencionables las inversiones en establecimientos de manipulación, elaboración y transformación registrados en la CAPV, siendo subvencionables los siguientes proyectos de inversión:

a) Establezimendu berriak sortzeari buruzkoak, baldin eta establezimendu berri horiek enpresa-jarduera berri bat hastea badakarte.

a) Los relativos a la creación de nuevos establecimientos que den origen a la iniciación de una nueva actividad empresarial.

b) Handitzeko, modernizatzeko edo aldatzeko proiektuak, eta, bereziki, lehendik dagoen establezimendu bat modernizatzea edo lehendik dagoen establezimendu baten produktuan edo produkzio-prozesuan funtsezko aldaketa dakarren jarduera bat abian jartzea dakarten inbertsioak, hura arrazionalizatuz, berregituratuz edo modernizatuz.

b) Los proyectos de ampliación, modernización, o modificación y, en particular, las inversiones que supongan la modernización de un establecimiento existente o el lanzamiento de una actividad que implique un cambio fundamental en el producto o en el proceso de producción de un establecimiento existente mediante su racionalización, reestructuración o modernización.

c) Elikagai ekologikoak ontziratzeak eta enbalatzeak ingurumenean duen inpaktua murrizteko makineriari buruzko proiektuak, azterlanak edo inbertsioak, enbalatzeko eta/edo ontziratzeko formatu eta materialetan hobekuntzak ezarriz ingurumen-inpaktuaren ikuspegitik.

c) Proyectos, estudios o inversiones en maquinaria destinadas a reducir el impacto ambiental del envasado y embalado de los alimentos ecológicos, mediante la implantación de mejoras en formatos y materiales de embalaje y/o envasado desde el punto de vista del impacto ambiental.

d) Sektore ekologikoari maquila-zerbitzuak ematen dizkioten enpresetan eginiko inbertsioak, ekoizle ekologikoek beren berezitasunetara egokitutako zerbitzua izan dezaten, ziurtatua eta lehiakorra.

d) Inversiones en empresas que prestan servicios de maquila al sector ecológico, destinadas a que los productores ecológicos dispongan de un servicio adaptado a sus especificidades, certificado y competitivo.

47. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Base 47.– Inversiones no subvencionables.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

Además de lo dispuesto en el base 8 de la presente Orden, en el ámbito del presente capítulo, no se considerarán subvencionables:

1.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2019-2023 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

1.– Las inversiones del sector vitivinícola amparadas por el Programa de Apoyo al Sector Vitivinícola Español 2019-2023, durante la vigencia del mismo o hasta la declaración de agotamiento de los fondos del mismo destinados a ayudar nuevos proyectos.

2.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

2.– Las inversiones auxiliables que afecten a explotaciones con miembros de una OPFH o sean promovidos por una OPFH y hayan sido presentadas a subvención desde sus fondos operativos.

3.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.

3.– Las inversiones de transformación, desarrollo y comercialización en el sector forestal y en el sector de la pesca y acuicultura.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

4.– Las compras de equipos de segunda mano. No obstante, en los proyectos de transformación artesanal agroalimentaria, podrá auxiliarse la adquisición de equipos de segunda mano a titulares que se instalen por primera vez en el sector, cuando sean bienes procedentes de la explotación a la que se accede, y siempre y cuando no hayan sido auxiliados con financiación pública en los últimos 10 años.

48. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Base 48.– Valoración de los proyectos de inversión.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa agindu honen 49. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideetako bat edo batzuk eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

La valoración de los proyectos de inversión acogidos en el presente capítulo, se realizará conforme lo dispuesto en la base 49 de la presente Orden. La puntuación concreta a otorgar a cada proyecto, se calculará teniendo en cuenta uno o varios de los siguientes criterios de valoración que se cumplan y sus correspondientes puntuaciones. Estos criterios deben cumplirse y acreditarse en el momento de solicitud de la ayuda, excepto en el criterio de creación de empleo, que se comprobará en el momento del pago y se revisará a lo largo del periodo obligatorio de mantenimiento de las condiciones de la ayuda.

1.– 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 50 puntu emango zaizkie.

1.– Se concederán 50 puntos a todos los proyectos de inversión que, por sus características de repercusión sectorial, innovación y empleo, pertenezcan a un sector o subsector considerado estratégico y tractor por la Comisión de Política Agraria y Alimentaria de la CAPV (conforme al Decreto 44/2012, de 27 de marzo.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

La consideración de los sectores y subsectores que serán considerados estratégicos y tractores, se harán públicos por Resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias, que se publicará en el BOPV con anterioridad a la constitución de la Comisión.

2.– Baldintza hauetako baten bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

2.– Se concederán 35 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak, hau da, inbertsioaren xede den produkzio-unitatearen produkzioa lortzeko erabilitako lehengai gehiena eskatzaileak berak –pertsona fisikoa edo juridikoa– edo elkarteko kideek edo kooperatibistek lortzen dutenean.

A) Proyectos de inversión desarrollados por el sector productor agroganadero, es decir, cuando la mayoría de la materia prima utilizada para la obtención de la producción de la unidad productiva a la que se refiere la inversión, es obtenida por la propia persona física o jurídica solicitante o por sus miembros asociados o cooperativistas.

B) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Irizpide hori aplikatzen bada, ezin da aplikatu 48. 4 C oinarriko irizpidea; ezin dira metatu.

B) Proyectos de creación de nuevas empresas que, entre la solicitud de la ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, generen al menos tres puestos de trabajo y los mantengan durante cinco años a contar desde la fecha del pago final de la ayuda. Si se aplica este criterio, no puede aplicarse el criterio del de la base 48.4.C, no son acumulables.

3.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

3.– Se concederán 30 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Erabiltzen den lehengai ekologikoaren % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoa izatea.

A) Proyectos de inversión que utilicen al menos un 70 % de materia prima ecológica producida en la CAPV.

B) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 75 baino gehiago badira.

B) Proyectos en los que en la inversión subvencionable se encuentre maquinaria que representen en conjunto más del 75 % de la inversión subvencionable total.

4.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

4.– Se concederán 20 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Autonomia-erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea.

A) Proyectos de inversión que promuevan las relaciones contractuales estables superiores a un año respecto al suministro de materia prima con el sector productor de la Comunidad Autónoma

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak izatea.

B) Proyectos de cooperativas que comercialicen directamente sus productos transformados a partir de la materia prima de sus personas asociadas.

C) Laguntza-eskaeraren eta laguntzaren azken ordainketa-eskaeraren artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskaeraren aurreko urtekoa izango da. Irizpide hori aplikatzen bada, ezin da aplikatu 48. 2 C oinarriko irizpidea; ezin dira metatu.

C) Proyectos de inversión que, entre la solicitud de ayuda y la solicitud de pago final de la ayuda, aumenten como mínimo un 10 % el empleo de la empresa y lo mantengan durante 5 años. El empleo medio de referencia será el del año anterior a la solicitud de ayuda. Si se aplica este criterio, no puede aplicarse el criterio del de la base 48.2.C, no son acumulables.

D) Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak; adibidez, dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak edo gas-iragazketa. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

D) Proyectos con inversiones destinadas a minimizar el impacto ambiental de la actividad productiva, como decantadoras, depuradoras, tratamientos de agua, filtros de gases. Las inversiones por este concepto supondrán más del 70 % del total de las inversiones.

E) Eraldaketa-, garapen- eta merkaturatze-prozesua hobetzeko enpresen arteko lankidetza-proiektuak izatea.

E) Proyectos de cooperación entre empresas para la mejora de la transformación, desarrollo y comercialización.

5.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

5.– Se concederán 15 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak eta instalazioak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50aren eta % 75aren artean badaude.

A) Proyectos en los que en la inversión subvencionable se encuentren maquinaria e instalaciones que representen en conjunto entre el 50 % y el 75 % de la inversión subvencionable total.

B) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

B) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

C) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duen partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

C) Proyectos de creación de nuevas empresas promovidos por jóvenes emprendedores (menores de 41 años). En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

D) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoa izatea.

D) Proyectos que utilicen entre el 70 y el 30 % de materia prima producida en la CAPV.

6.– Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

6.– Se concederán 10 puntos a todos los proyectos de inversión que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

A) IKTko eta e-businesseko tresnak ezartzeko proiektuak, merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

A) Proyectos de implantación de herramientas TICs y «e-business», que supongan una mejora de la competitividad y un mejor posicionamiento en el mercado, así como un incremento de la comercialización, especialmente en exportación. Las inversiones por este concepto supondrán más del 50 % del total de las inversiones.

B) Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.

B) Proyectos de empresas que exportan al menos un 10 % de su producción.

C) Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen proiektuak. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

C) Proyectos de empresas que cuentan con un departamento comercial con una o más personas dedicadas exclusivamente a dicha labor. No se tendrá en cuenta en los casos en los que sean empresas filiales las encargadas de realizar estas funciones.

49. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

Base 49.– Cuantificación de la ayuda.

1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

1.– El porcentaje máximo de la ayuda será el 40 % del importe de la inversión subvencionable.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

2.– En función de las valoraciones obtenidas para cada proyecto de inversión en aplicación de lo dispuesto en la base anterior, la ayuda directa a asignar a cada proyecto de inversión se materializará de la siguiente forma:

– 14 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

– Hasta 14 puntos: 0 % de ayuda.

– 15 puntutik 29ra bitarte: % 5 lagunduko da diruz.

– De 15 a 29 puntos: 5 % de ayuda.

– 30 puntutik 39ra bitarte: % 10 lagunduko da diruz.

– De 30 a 39 puntos: 10 % de ayuda.

– 40 puntutik 59ra bitarte: % 15 lagunduko da diruz.

– De 40 a 59 puntos: 15 % de ayuda.

– 60 puntutik 74ra bitarte: % 20 lagunduko da diruz.

– De 60 a 74 puntos: 20 % de ayuda.

– 75 puntutik 89ra bitarte: % 25 lagunduko da diruz.

– De 75 a 89 puntos: 25 % de ayuda.

– 90 puntutik 109ra bitarte: % 30 lagunduko da diruz.

– De 90 a 109 puntos: 30 % de ayuda.

– 109 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.

– Más de 109 puntos: 40 % de ayuda.

3.– Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

3.– A igualdad de puntuación se priorizará conforme a los siguientes criterios, que se aplicarán en el siguiente orden:

a) Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenak.

a) Proyectos de creación de nuevas empresas y establecimientos productivos o que generen empleo.

b) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

b) Proyectos que fomenten la concentración y la integración de productores o productoras de base en empresas cooperativas que conlleve un incremento del número de personas socias y volumen de producción propia y una mayor eficiencia organizativa.

c) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

c) Proyectos abordados por varias explotaciones agrarias o empresas agroalimentarias de forma conjunta que realicen la transformación, desarrollo y comercialización en un establecimiento único.

d) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

d) Proyectos realizados por titulares de explotaciones agrarias que incluyan la comercialización directa.

e) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

e) Proyectos de inversión realizados por Pymes, tal como las define la Recomendación 2003/361/ CE de la Comisión de 6 de mayo de 2003.

f) Emakumeek sustatutako proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

f) Proyectos promovidos por mujeres. En caso de no ser persona física, se valorará que su participación en la empresa sea mayoritaria.

Berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskaeraren sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

Si no se resuelve la igualdad, se priorizará por orden de entrada de la solicitud de ayuda.

4.– Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen balioa inbertsioaren % 20koa izango da.

4.– Las ayudas a los proyectos de inversión llevadas a cabo por las empresas que no tengan la consideración de pequeñas y medianas empresas conforme lo dispone la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003, solo podrán alcanzar hasta el 20 % del valor de las inversiones subvencionables.

5.– Betiere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoekin bat etorriko da laguntzen zenbatekoa.

5.– En cualquier caso, la ayuda se limitará a los porcentajes máximos de la ayuda previstos en el Anexo II del Reglamento (UE) n.º 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre.

II. ERANSKINA
ANEXO II
100.000 EUROTIK BEHERAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
MEMORIA TÉCNICO ECONÓMICA RESPECTO A LA VIABILIDAD DEL PROYECTO, PARA INVERSIONES INFERIORES A 100.000 EUROS

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

La memoria debe incluir los siguientes parámetros:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

1.– Identificación de los promotores (antecedentes de la empresa).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

2.– Estructura empresarial. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, indicar todos sus participantes y sus DNI.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

3.– Descripción del proceso productivo y de los productos elaborados.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

4.– Mercado de los productos elaborados previos a la inversión.

5.– Proiektuaren kokalekua.

5.– Localización del proyecto

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...)

6.– Descripción de las acciones concretas a acometer (obra civil, maquinaria...)

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

7.– Descripción de los nuevos procesos productivos y productos a obtener (en su caso).

8.– Gauzatzeko epea.

8.– Plazo de ejecución.

9.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

9.– Presupuesto previsto para las inversiones.

III. ERANSKINA
ANEXO III
100.000 ETA 500.000 EURO ARTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
MEMORIA TÉCNICO ECONÓMICA RESPECTO A LA VIABILIDAD DEL PROYECTO, PARA INVERSIONES ENTRE 100.000 Y 500.000 EUROS

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

La memoria debe incluir los siguientes parámetros:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

1.– Identificación de los promotores (antecedentes de la empresa).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

2.– Estructura empresarial. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, indicar todos sus participantes y sus DNI.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

3.– Descripción del proceso productivo y de los productos elaborados.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

4.– Mercado de los productos elaborados previos a la inversión.

5.– Proiektuaren kokalekua.

5.– Localización del proyecto.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...)

6.– Descripción de las acciones concretas a acometer (obra civil, maquinaria...)

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

7.– Descripción de los nuevos procesos productivos y productos a obtener (en su caso).

8.– Gauzatzeko epea.

8.– Plazo de ejecución.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

9.– Resultados previstos con la inversión (económicos, modernización, generación de empleo...)

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

10.– Balance y cuenta de resultados de los dos últimos años.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

11.– Presupuesto previsto para las inversiones.

IV. ERANSKINA
ANEXO IV
ESTABLEZIMENDU BERRI BAT INSTALATZEKO, ERAIKITZEKO EDO ABIARAZTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN EDO 500.000 EUROTIK GORAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA
MEMORIA TÉCNICO ECONÓMICA RESPECTO A LA VIABILIDAD DEL PROYECTO, PARA PROYECTOS QUE SUPONGAN LA INSTALACIÓN, CONSTRUCCIÓN O PUESTA EN FUNCIONAMIENTO DE UN NUEVO ESTABLECIMIENTO, O PARA INVERSIONES SUPERIORES A 500.000 EUROS

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

La memoria debe incluir los siguientes parámetros:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

1.– Identificación de los promotores (antecedentes de la empresa).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

2.– Estructura empresarial. En el caso de Sociedades Civiles y Comunidades de Bienes, indicar todos sus participantes y sus DNI.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

3.– Descripción del proceso productivo y de los productos elaborados.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

4.– Mercado de los productos elaborados previos a la inversión.

5.– Proiektuaren kokalekua.

5.– Localización del proyecto.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).

6.– Descripción de las acciones concretas a acometer (obra civil, maquinaria...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

7.– Descripción de los nuevos procesos productivos y productos a obtener (en su caso).

8.– Gauzatzeko epea.

8.– Plazo de ejecución.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

9.– Resultados previstos con la inversión (económicos, modernización, generación de empleo...).

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

10.– Balance y cuenta de resultados de los dos últimos años.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

11.– Presupuesto previsto para las inversiones.

12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.

12.– Ventas actuales y previstas a cinco años.

13.– Inbertsioaren balioespen ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia eta Barne Errendimenduaren Tasa.

13.– Valoración económica de la inversión. VAN y TIR.

V. ERANSKINA
ANEXO V
ESKABIDEA EGITEKO INPRIMAKIAREN EDUKIA
CONTENIDO DEL FORMULARIO DE SOLICITUD

Laguntzaren eskaera-inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus

El formulario de solicitud de ayuda está disponible en la dirección web https://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

Su contenido básico es el siguiente:

– Lehiatu Berria 2022.

– Lehiatu Berria 2022.

– Kodea.

– Código.

– Organo instrukzio-egileari zuzendua.

– Dirigido al Órgano Instructor.

– Identitate-datuak.

– Datos de identidad.

– Titularra.

– Titular.

– Ordezkaria.

– Representante.

– Erakunde eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

– Territorio histórico donde constan los datos fiscales de la persona solicitante.

– Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

– Canal de notificación y comunicación.

– Abisuak jasotzeko datuak.

– Datos para recibir avisos.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

– Idioma de las notificaciones, comunicaciones y avisos.

– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Información básica sobre protección de datos.

– Eskatutako laguntza-lerroa, Aginduaren Kapituluen arabera.

– Línea de ayuda que solicita según Capítulos de la Orden.

– Inbertsio-proiektuaren edo gastuaren titulua.

– Título del proyecto de inversión o gasto.

– Zerga-egoitza.

– Domicilio fiscal.

– Parte-hartzaileak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN zenbakia.

– Participantes. En el caso de Sociedades civiles y Comunidades de Bienes, nombre y D.N.I. de los participantes.

– Enplegatu-kopurua, sexuaren arabera bereizita

– N.º de empleados desagregado por sexo.

– Artezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-karguetako kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita

– N.º de miembros del consejo rector o en cargos directivos desagregado por sexo.

– Talde, elkarte edo kooperatiben kasuan, artezkaritza-kontseiluko kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita

– En el caso de agrupaciones, asociaciones o cooperativas, N.º de miembros del consejo rector desagregado por sexo.

– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura.

– Estructura actual de capital social.

– Nekazaritza-ustiapenak.

– Explotación agraria.

– Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

– Actividades desarrolladas actualmente y/o previstas.

– Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.

– Materias primas utilizadas y/o previstas.

– Fabrikatu eta/edo aurreikusi diren produktuak.

– Productos fabricados y/o previstos.

– Salmenten balioa inbertsioa egin aurretik / salmenten balioaren aurreikuspena inbertsioa egin ondoren.

– Valor de ventas antes de realizar la inversión / previsión del Valor de ventas tras realizar la inversión.

– Inbertsioaren kokalekua.

– Localización de la inversión.

– Inbertsioaren deskribapena.

– Descripción de la inversión.

– Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.

– Importe de la inversión por acciones y anualidades.

– Proiektuaren finantzaketa.

– Financiación del proyecto.

– Balorazio-irizpideak, Aginduaren Kapituluaren arabera.

– Criterios de valoración, según Capítulos de la Orden.

– Informazio osagarria

– Información complementaria.

– Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

– Declaraciones responsables de que:

• Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direla.

• Que las inversiones se realizan en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

• Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko.

• Que las inversiones se realizan en un establecimiento productivo incluido en el Registro de Industrias Agrarias y Alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco (RIAA) o bien, que la inversión esté encaminada a la apertura de un nuevo establecimiento susceptible de ser inscrito en el citado registro.

• Inbertsioak ez daudela hasita eskaera aurkezten den unean.

• Que las inversiones no estén comenzadas en el momento en el que se presenta la solicitud.

• Beteak dituela indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituztenak.

• Que se halla al corriente del cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

• Bideragarritasun ekonomikoa duela, eta bere produktuek merkaturako irispide arrunta dutela.

• Que tiene viabilidad económica y salidas normales al mercado para sus productos.

• Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

• Que no tiene la consideración de empresa en crisis, de acuerdo con la definición establecida en las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (2014/C 249/01).

• Proiektuak bete egiten dituela ingurumenaren arloko arauak, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

• Que el proyecto cumple las normas en materia de medio ambiente de conformidad con la normativa específica aplicable en el País Vasco (Ley 21/2013 de 9 de diciembre, de evaluación ambiental y la Ley 3/1998 de 27 de febrero, General de Medio Ambiente del País Vasco.

• Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

• Sí/No ha solicitado y Sí/No ha obtenido, subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos económicos para el mismo proyecto subvencionable, procedentes de cualesquier administración pública o entes, tanto públicos como privados.

• Ez dagoela sartuta inongo itzultze- edo zehapen-prozeduratan, baldin eta halakorik hasi bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan.

• Que no se encuentra incurso, en ningún procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

• Egunean dagoela kantitateen ordainketari dagokionez, baldin eta halakorik zehaztu bada EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruko itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean.

• Que se halla al corriente de pago de obligaciones por cantidades determinadas en un procedimiento de reintegro de subvenciones o sancionador en el marco de ayudas o subvenciones concedidas por la Administración de la CAE y entes de ella dependientes.

• Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoen onuradun izateko aukera galdu, ez zigor- edo administrazio-arloko zehapen bidez, ez eta epai irmo bidez ere, eta ez dagoela horretarako desgaitzen duen inongo lege-debekuren mende, sexu-bereizkeriagatik legokiokeena barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean jasotakoarekin bat etorriz.

• Que no se encuentra sancionada penal ni administrativamente o condenada, mediante sentencia firme, con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

• Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

• Que no ha solicitado la declaración de concurso, no ha sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, no se halla declarada en concurso, no está sujeta a intervención judicial y no ha sido inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

• Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.

• Que no ha sido sancionada, mediante resolución firme, con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

• Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

• Que no ha dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

• Que no está incursa la persona física, las personas administradoras de las sociedades mercantiles o aquellas que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regula esta materia.

• Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

• Que no ha sido sancionada mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

• Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

• Que no tiene la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

• Elkarteen kasuan, ez daudela sartuta Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Eta hau ez gertatzea: inskribatzeko administrazio-prozedura etetea ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuta, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

• Que, en el supuesto de las asociaciones, no se hallan incursas en las causas de prohibición previstas en los apartados 5 y 6 del artículo 4 de la Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del Derecho de Asociación. Y que no se hubiera suspendido el procedimiento administrativo de inscripción por encontrarse indicios racionales de ilicitud penal, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 30.4 de la Ley Orgánica 1/2002, en tanto no recaiga resolución judicial firme en cuya virtud pueda practicarse la inscripción en el correspondiente registro.

• Ez dagoela berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

• Que no está sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

• Enpresa mota: Markatu dagokiona:

• Tipo de empresa: Marcar lo que proceda:

* Enpresa enpresa txiki edo ertain bat dela, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

* Que la empresa tiene la consideración de pequeña o mediana empresa conforme lo dispone la recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

○ Enpresaren kategoria:

○ Categoría de la empresa:

– ETE-mikroenpresa (10 enplegatu baino gutxiago; 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra)

– PYME-microempresa (emplea < 10 trabajadores, con volumen de negocios anual o balance general anual < 2 millones euros).

– ETE-enpresa txikia (50 enplegatu baino gutxiago; 10 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra)

– PYME-pequeña empresa (emplea < 50 trabajadores, con volumen de negocios anual o balance general anual <10 millones euros)

– ETE-enpresa ertaina (250 enplegatu baino gutxiago; 43 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra).

– PYME-mediana empresa (emplea < 250 trabajadores, con volumen de negocios anual o balance general anual < 43 millones euros).

* Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

* La empresa no tiene la consideración de pequeña o mediana empresa conforme lo dispone la recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas

• Enpresaren kategoria, Sozietateen gaineko Zergan edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan islatzen dena, ez dela aldatu.

• Que la categoría de empresa reflejada en el Impuesto de Sociedades o en el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas no ha variado.

• IV. kapituluaren eskatzaileentzat soilik: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 10.1 artikuluaren zerrendatutako irizpideak bete, eta iruzurrik egin ez izana Europako Arrantza Funtsaren edo Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. apartatuaren arabera.

• Solo para solicitantes del Capítulo IV: Que cumple con los criterios enumerados en el artículo 10.1 del Reglamento (UE) 508/2014 del Parlamento Europeo y del Consejo de 15 de mayo de 2014 y no ha cometido ningún fraude en el marco del FEP o del FEMP con arreglo al apartado 3 del mismo artículo.

Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.

Deberá figurar, asimismo, el consentimiento implícito para que la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias verifique automáticamente los certificados de estar al corriente en sus obligaciones tributarias y de hallarse al corriente de los pagos con la Seguridad Social, con la posibilidad de que deniegue expresamente ese consentimiento, y la consecuencia de que, en ese caso, deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común