Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena

N.º 120, miércoles 22 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
2830
2830

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

RESOLUCIÓN de 10 de junio de 2022, de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria, para el año 2022, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 9ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2022ko deialdia onartu du, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren o) apartatuan xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 9 de junio de 2022, ha aprobado la convocatoria, para el año 2022, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado o) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde a la Directora General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Hori dela-eta, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz egina. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko ekainaren 9ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria, para el año 2022, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 9 de junio de 2022, que se recoge como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria, podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de junio de 2022.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

La Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ANEXO
ENPLEGU LAGUNDUKO JARDUKETETARA BIDERATUTAKO LAGUNTZEN 2022KO EKITALDIKO DEIALDIA, URRIAREN 29KO 168/2019 DEKRETUAN AURREIKUSITAKOARI JARRAITUZ EGINA. DEKRETU HORREN BIDEZ, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNAREKIN LOTURIKO PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK ETA ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN EUSKAL ERREGISTROA ARAUTZEN DIRA
CONVOCATORIA, PARA EL EJERCICIO 2022, DE LAS AYUDAS DESTINADAS A LAS ACTUACIONES DE EMPLEO CON APOYO PREVISTAS EN EL DECRETO 168/2019, DE 29 DE OCTUBRE, POR EL QUE SE REGULAN LOS PROGRAMAS Y SERVICIOS RELACIONADOS CON LA EMPLEABILIDAD DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI Y EL REGISTRO VASCO DE CENTROS ESPECIALES DE EMPLEO

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAAn argitaratua, 16. zenbakian), Bada, dekretu horren II. kapituluko 2. sekzioan arautzen dira enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak, hain zuzen ere desgaitasun larriak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean txertatzen laguntzeko.

El Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de los Centros Especiales de Empleo, publicado en el BOPV n.º 227, de 28 de noviembre de 2019 (Corrección de errores publicada en el BOPV n.º 16, de 24 de enero de 2020), regula, en la Sección 2.ª del Capítulo II, las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo con la finalidad de favorecer la inserción de las personas con discapacidad severa en el mercado de trabajo ordinario.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.) azken xedapenetako hirugarrenak dekretu hori aldatu du, eta erakunde autonomo horretako Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari esleitu dio 168/2019 Dekretuan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Este Decreto ha sido modificado por la Disposición Final Tercera del Decreto 156/2021, de 29 de junio, de modificación del Decreto por el que se aprueban los Estatutos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo (BOPV n.º 132 de 6 de julio), atribuyendo a la Dirección de Activación Laboral de dicho organismo autónomo la competencia para la gestión y resolución sobre las ayudas reguladas en dicho Decreto 168/2019.

Dirulaguntza hauen hartzaile izan daitezke elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, eta Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako enplegu-zentro bereziak –kalifikazio hori dutenak eta hala inskribatuta daudenak– baldin eta, helburu sozial gisa, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea edota haientzako enplegua sortzea badute.

Las subvenciones están destinadas a las asociaciones, las fundaciones y otras entidades sin ánimo de lucro, y a los Centros Especiales de Empleo, calificados e inscritos como tales, radicados en la CAPV que, entre otros, tengan por objeto social, la inserción laboral o la creación de empleo a favor de personas con discapacidad.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez –Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez–, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

El Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, establece en su artículo 49.5 que una vez en vigor los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi de cada ejercicio económico, se procederá a actualizar, revisar o, en su caso, establecer las normas reguladoras de la concesión de las subvenciones de los programas y a realizar la convocatoria correspondiente de aquellas que fueron en su momento reguladas con vigencia indefinida.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretua xedapen orokor bat da, indarraldi mugagabea duena, eta, 26. artikuluan, berariaz ezartzen du enplegu lagunduko jarduketetarako laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela, eta han, alderdi hauek zehaztuko dira gutxienez: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epea, dirulaguntza justifikatzeko epea eta horretarako beharrezko dokumentazioa.

El Decreto 168/2019, de 29 de octubre, es una disposición de carácter general de vigencia indefinida, y en su artículo 26 establece expresamente que las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo serán convocadas mediante Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el que se establecerá como mínimo, el importe de los recursos económicos destinados a su financiación, el plazo de presentación de solicitudes, así como el plazo de justificación de la subvención y la documentación precisa para ello.

Halaber, 168/2019 Dekretuaren 76. artikuluak ezartzen duenez, dekretu horretan araututako laguntzak Europako Gizarte Funtsak lagunduta finantzatzen badira –eta hala gertatzen da laguntza hauetan–, kasuan kasuko deialdia onartzen duen Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabakian zehaztuko da zer programa operatibo den Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa babesten duena; erabaki horrek ezarriko ditu, orobat, finantzaketa horretatik eratorritako betekizunak edo baldintza espezifikoak.

Asimismo, el artículo 76 del Decreto 168/2019 establece que, en el supuesto de que las ayudas reguladas en el mismo sean objeto de cofinanciación por parte del Fondo Social Europeo, como es el caso de estas ayudas, el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide que apruebe la respectiva convocatoria determinará el concreto Programa Operativo que respalda tal cofinanciación y establecerá los requisitos o condiciones específicas derivadas de la misma.

Enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko martxoaren 22ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa.

Las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo se encuentran previstas en el Plan Estratégico de Subvenciones de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para el ejercicio 2022, aprobado por el Consejo de Administración de este organismo autónomo mediante acuerdo adoptado en su sesión el 22 de marzo de 2022, dando cumplimiento con ello a lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Abenduaren 23ko 11/2021 Legearen bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak, zeinetan aurreikusita baitago laguntza hauek finantzatzera bideratuko den kreditua.

Mediante Ley 11/2021, de 23 de diciembre se han aprobado los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, en los que se prevé el crédito destinado a financiar estas ayudas.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 9ko batzarrean, onartu egiten du enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 198/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Por todo ello, a propuesta de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión de fecha 9 de junio de 2022, aprueba la convocatoria, para el año 2022, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 198/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de Centros Especiales de Empleo, en los siguientes términos:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Deialdi honen xedea da Enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak ematea, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 2. sekzioan aurreikusitakoari jarraituz. Jarduketok 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu behar dira. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

El objeto de esta convocatoria es la concesión de las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en la Sección 2.ª del Capítulo II del Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de los Centros Especiales de Empleo, que se desarrollen entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2022.

2. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 2.– Plazo de presentación de solicitudes.

Hilabetekoa izango da eskaerak aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

El plazo de presentación de solicitudes de estas ayudas será de un mes, a contar desde el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

1.– Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.200.000 eurokoak dira guztira; horietatik, 600.000 euro 2022ko ordainketa-kreditukoak dira, eta, 600.000 euro, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 41. ataleko 3211-Enplegurako programaren 2023ko konpromiso-kreditukoak.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas objeto de esta convocatoria ascienden a un total de 1.200.000 euros, de los cuales, 600.000 euros corresponden al crédito de pago de 2022 y 600.000 euros al crédito de compromiso de 2023, del programa 3211-Empleo, Sección 41-Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu lagunduko jarduketak finantzatzen, EAEko 2021-2027 EGIF Programaren barruan.

2.– Las actuaciones de Empleo con Apoyo subvencionadas al amparo de esta convocatoria podrán ser objeto de cofinanciación por el Fondo Social Europeo en el marco del Programa FSE+ País Vasco, 2021-2027.

4. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 4.– Plazo de justificación de la subvención y documentación requerida.

1.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, 2023ko martxoaren 31 baino lehen, dokumentazio hau bilduko duena:

1.– La entidad beneficiaria de la subvención deberá presentar antes del día 31 de marzo de 2023, una Memoria Final que contendrá la siguiente documentación:

a) Memoria deskribatzailea, diruz lagundutako aldian enplegu lagunduko unitateak izandako jarduerari buruzkoa, garatutako jarduketei buruzko informazio kualitatiboa bilduko duena, bai eta egindako jardueratik ateratako ondorio nagusiak ere. Memoriak oinarrizko eduki hauek jaso beharko ditu: pertsona lanpostura egokitzeko metodologia; pertsona lanpostura egokitzeko eta laneratzeko prozesuari buruzko banakako laburpen-txostenak; prospekzio-jarduketetan oinarrituta aztertutako lanpostu moten zerrenda, eta enpresek enplegu lagundurako metodologiarekin duten gogobetetze-maila. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

a) Memoria descriptiva relativa a la actividad de la Unidad de Empleo con Apoyo durante el periodo subvencionado, en la que se incorpore información cualitativa de las actuaciones desarrolladas, así como las principales conclusiones obtenidas de la actividad realizada. La memoria deberá presentar como contenido básico la metodología de adecuación persona-puesto, informes resumen, individualizados, sobre el proceso de inserción y adaptación de la persona al puesto de trabajo, relación de tipos de puestos de trabajo analizados en base a las actuaciones de prospección y grado de satisfacción de las empresas con la metodología del Empleo con Apoyo. A esta memoria se adjuntarán:

1) Enplegu lagunduko jarduketak jaso dituzten pertsona desgaituen zerrenda, laneratu berriak eta aurreko laneratzeen jarraipenak bereizita.

1) Relación nominal de las personas con discapacidad que han recibido las actuaciones de Empleo con Apoyo, diferenciando las nuevas inserciones de los seguimientos de inserciones anteriores.

2) Desgaitasunen bat duten laneratuei dirulaguntzaren urtean egindako lan-kontratuen kopiak. Dena dela, kontratua bera eta iraupena egiaztatzeko, Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren erregistroa kontsultatuko da.

2) Copias de los contratos de trabajo realizados a las personas con discapacidad insertadas en el año de subvención. En cualquier caso, la realidad de la contratación y su duración se comprobará mediante consulta del registro de vida laboral de la Seguridad Social.

3) Artatutako pertsonen desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia, dagokion organo eskudunak emana.

3) Copia del certificado de discapacidad de las personas atendidas expedido por el órgano competente correspondiente.

4) Enplegu lagunduko jarduketak gauzatu diren enpresekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak. Laguntze aldera, hitzarmen-eredu bat eskuragarri jarriko da Lanbideren web-orrian: www.lanbide.euskadi.eus

4) Convenios de colaboración suscritos con las empresas en las que se han realizado las actuaciones de Empleo con Apoyo. A modo orientativo, un modelo de convenio estará disponible en la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus

5) 2022an eta aurreko ekitaldietan egindako laneratzeen prestakuntzari eta jarraipenari buruzko fitxak.

5) Fichas de preparación y seguimiento de las inserciones realizadas en 2022 y ejercicios anteriores.

6) Bisita-orriak eta egindako prospekzio-jarduketen eta kontaktatutako enpresen zerrenda. Presentzialak ez diren bitartekoen bidez enpresekin egindako prospekzio-jarduketen % 35 lagunduko da diruz gehienez, oinarri hartuta prospekzio-jarduketetan emandako lanaldiaren arabera egindako gehieneko jarduketa-kopurua. Presentzialak ez diren elkarrizketetan, enpresaren solaskidearen sinadura elektronikoa edo enpresaren signatura elektronikoa eskatuko da.

6) Hojas de visita y relación de las actuaciones de prospección desarrolladas y de las empresas contactadas. Se admitirá la financiación de actuaciones de prospección con empresas por medios no presenciales hasta el 35 % sobre el número máximo a realizar en función de la jornada de trabajo dedicada a las actuaciones de prospección. En las interlocuciones no presenciales se recabará la firma electrónica de la persona interlocutora de la empresa o signatura electrónica de la empresa.

7) Enplegu lagunduko jarduketetan esku hartu duten prospekziogileek eta lan-prestatzaileek diruz lagundu daitezkeen jardueretan eman duten denbora jasotzen duten orriak.

7) Hojas de tiempo de dedicación a las actividades subvencionables de las personas prospectoras y preparadoras laborales que han intervenido en las actuaciones de Empleo con Apoyo.

b) Memoria ekonomikoa, non labur jasoko baitira egindako gastuak, kontzeptuka zehaztuta urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen arabera, eta, halakorik izan bada, zehatz adierazita zer beste diru-sarrera edo dirulaguntza jaso den diruz lagundutako jarduera finantzatzeko. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

b) Memoria económica que contendrá un resumen de los gastos incurridos detallado por cada uno de los conceptos subvencionables establecidos en el artículo 25, apartado 2, del Decreto 168/2019, de 29 de octubre, así como el detalle de otros posibles ingresos o subvenciones que hayan financiado la actividad subvencionada. A esta memoria se adjuntarán:

1) Diruz lagundu daitezkeen jarduketak gauzatu dituzten enplegu lagunduko unitateko langileen zerrenda, soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak zehaztuz, bai eta justifikatutako jarduketei kontzeptu horiengatik egotzi zaien gastua ere. Zerrenda horrekin batera, enplegu lagunduko unitateko langileen ezagutza informatuaren adierazpena aurkeztuko da, zeinaren bidez adierazten baitute jakinarazi zaiela haien ordainsariak eta enplegu lagunduko jarduketak gauzatzearen ondoriozko bestelako gastuak kofinantzatuta daudela EAEko EGIF + 2021-2027 funtsaren esparruan.

1) Relación nominal del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo que ha llevado a cabo las actuaciones subvencionables, detallando los costes salariales y de Seguridad Social, así como el gasto imputado por estos conceptos a las actuaciones justificadas. A dicha relación, se acompañará declaración de conocimiento informado del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo por la que se declara informado de que sus retribuciones, así como otros gastos derivados del desempeño de las actuaciones de Empleo con Apoyo, se encuentran cofinanciados en el marco del FSE + País Vasco, 2021-2027.

2) Enplegu lagunduko unitateko langileen 2022ko nominak. Gainera, erakundeak nomina bakoitzari dagokion zenbatekoaren banku-transferentzia egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Bankuko kontu-laburpenaren oharra globala bada eta haren zenbatekoa hainbat langileri badagokio, transferentzia-agindua aurkeztu beharko da laburpen horrekin batera, eta, han, azalduko da zein diren enplegu lagunduko unitateko pertsonak, behar bezala identifikatuta, ordainketa bakoitza zeini dagokion argi ikusteko moduan.

2) Nóminas del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo relativas al año 2022. Se adjuntará el justificante de transferencia bancaria por parte de la entidad del importe correspondiente a cada una de las nóminas. En caso de que el apunte del extracto bancario sea global y su cuantía corresponda a varias personas trabajadoras, será necesario acompañar a dicho extracto la orden de trasferencia, en la que consten las personas de la Unidad de Empleo con Apoyo debidamente identificadas de forma que permita vincular cada pago individualmente.

3) Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuak (kotizazio-likidazioen zerrenda eta langileen zerrenda nominala), 2022koak, ordainagiriekin batera. Halaber, kotizazio-datuen txostena aurkeztuko da (IDC dokumentua), enplegu lagunduko unitateko pertsona bakoitzari buruzkoa.

3) Documentos de cotización a la Seguridad Social (Relación de liquidación de cotizaciones y Relación Nominal de Trabajadores) relativos al año 2022, con sus justificantes de pago. Así como Informe de datos de cotización (documento IDC) relativo a cada persona de la Unidad de Empleo con Apoyo.

4) Erantzukizunpeko adierazpena, enpresaren legezko ordezkariak sinatua, non zerrenda zehatz batean bilduko baitira jasotako edo eskatu eta ebatzi gabe dauden beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuk, deialdi honen babespean diruz lagundutako jarduketetan aritutako langileen kostuak finantzatzera bideratuak.

4) Declaración responsable, firmada por la persona representante legal de la empresa que contenga la relación detallada de otros ingresos o subvenciones percibidas o que hayan sido solicitadas y estén pendientes de resolución, destinadas a la financiación de los costes del personal asignado a las actuaciones subvencionadas al amparo de esta convocatoria.

5) Auditoretza-txosten bat, non egiaztatuko baita azken justifikazio ekonomikoan aitortutako gastuak egozgarriak direla, diruz lagundutako aldiari dagozkiola eta urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako mugei egokitzen zaizkiela. Hain zuzen ere, soldata-kostuei eta gizarte-segurantzakoei dagokienez, jasota geratu beharko da gastu horiek nominekin eta gizarte-aseguruekin alderatu direla, haietan agertzen diren zenbateko berak dituztela, egiaz ordainduta daudela eta ordainketa gauzatu izana jasota dagoela. Hauek ere jaso beharko ditu: kontzeptu hauengatik justifikatutako gastuaren zenbatekoa dirulaguntzari osorik edo partez egozten zaion, eta, azken kasu horretan, justifikatutako jarduketei egotzitako zenbateko zehatza zein den. Gastua egozteko irizpideak eta kalkuluak behar bezala dokumentatuta daudela ere egiaztatu beharko du, bai eta diruz lagundu daitezkeen jardueretan izan duten dedikazioa jasotzen duten orriekin bat datozela ere. Kalkulu-irizpide horiek xehetasunez azaldu behar dira auditoretza-txostenean.

5) Informe auditor que deberá constatar que los gastos declarados en la justificación económica final son imputables, se corresponden con el periodo subvencionado y se ajustan a los límites previstos en el artículo 25 del Decreto 168/2019, de 29 de octubre. Específicamente, en lo relativo a los costes salariales y de Seguridad Social deberá constatar que los mismos están contrastados con las nóminas y seguros sociales, se ajustan en sus importes a los mismos, están efectivamente pagados y queda constancia de la materialización del pago. Asimismo, deberá constatar si el importe del gasto justificado por estos conceptos se imputa total o parcialmente a la subvención, indicando, en este último caso, la cantidad exacta imputada a las actuaciones justificadas, y comprobando que se encuentren debidamente documentados los criterios y cálculos para la imputación del gasto y que se corresponden con las hojas de tiempo de dedicación a las actividades subvencionables. Dichos criterios de cálculo deberán ser detalladamente explicados en el informe auditor.

Onuradunak nahi duen auditorea aukeratu eta kontratatuko du, Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako jarduneko auditoreen artean, sektoreko merkatu aske eta lehiakortasunezkoaren batez besteko ordainsariak gainditu gabe.

La designación y contratación del auditor de cuentas la llevará a cabo a su libre elección el beneficiario, entre los profesionales inscritos como ejercientes en el Registro Oficial de Auditores de Cuentas dependiente del Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas, según honorarios que no superen el promedio del mercado libre y competencial del sector.

2.– Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus web-orrian eskuragarri dauden eredu eta inprimakien arabera aurkeztuko da lehenagoko a).1, a).5, a).6, a).7 eta b).1 apartatuetan aipatzen den dokumentazioa.

2.– La documentación a que hacen referencia los apartados a).1, a).5, a).6, a).7 y b).1 anteriores, se presentarán en los modelos y formularios que estarán disponibles en la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus

3.– Azken memoria osatzen duten egiaztagirien multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

3.– El conjunto de la documentación justificativa que compone la Memoria Final deberá ser presentada por los medios electrónicos a través de los que se tramitan estas ayudas.

5. artikulua.– Laguntzak jasotzako baldintzak eta erakunde onuradunen betebeharrak, Europako Gizarte Funtsaren finantzaketatik eratorriak.

Artículo 5.– Condiciones de las ayudas y obligaciones de las entidades beneficiarias derivadas de la cofinanciación por parte del Fondo Social Europeo.

1.– Laguntzek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa dutenez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan xedatua aplikatu behar zaie. Hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez ezartzen dira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak, bai eta funts horietarako finantza-arauak eta Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresnarako finantza-arauak ere. Era berean, laguntza hauek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1057 (EB) Erregelamenduaren mende ere badaude, eta, hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez ezartzen da Europako Plus Gizarte Funtsa (EGIF+) eta indargabetzen da 1296/2013 (EB) Erregelamendua.

1.– Al estar cofinanciadas las ayudas por el Fondo Social Europeo, les resulta de aplicación lo dispuesto en el Reglamento (UE) 2021/1060, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 24 de junio de 2021 por el que se establecen las disposiciones comunes relativas al Fondo Europeo de Desarrollo Regional, al Fondo Social Europeo Plus, al Fondo de Cohesión, al Fondo de Transición Justa y al Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura, así como las normas financieras para dichos Fondos y para el Fondo de Asilo, Migración e Integración, el Fondo de Seguridad Interior y el Instrumento de Apoyo Financiero a la Gestión de Fronteras y la Política de Visado y en el Reglamento (UE) 2021/1057, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 24 de junio de 2021, por el que se establece el Fondo Social Europeo Plus (FSE+) y por el que se deroga el Reglamento (UE) 1296/2013.

2.– Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 2. sekzioan eta 71. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte laguntzen onuradunek; batez ere, honako hauek:

2.– Los beneficiarios de las ayudas deberán cumplir las obligaciones previstas en la sección 2.ª del Capítulo II y en el artículo 71 del Decreto 168/2019, de 29 de octubre, y en particular las siguientes:

a) Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketarekin batera Europako Gizarte Funtsarena jaso dela EAEko 2021-2027 EGIF + Programaren barruan, diruz lagundutako jarduketak jakinarazteko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan.

a) Hacer constar expresamente, junto a la cofinanciación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, la del Fondo Social Europeo, en el marco del Programa FSE+ País Vasco, 2021-2027 en todos los materiales y acciones de comunicación, difusión o publicación de las actuaciones subvencionadas.

b) Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereizia edo kontabilitate-kode egokia duela.

b) Garantizar un registro contable del gasto, con una identificación contable diferenciada o con un código contable adecuado.

c) Gutxienez 2030era arte gordetzea diruz lagundutako kontratuei buruzko dokumentazio guztia, badaezpada inoiz egiaztatzen bada deialdi honen arabera bete beharreko konpromiso eta betebehar guztiak bete direla.

c) Conservar toda la documentación relativa a los contratos subvencionados, para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que queda sujeta en virtud de esta convocatoria, al menos, hasta el año 2030.

d) Men egitea honako hauek egindako egiaztatze-jarduketei: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

d) Someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Trabajo y Empleo, la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de control de los fondos europeos.

3.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan jasotako webgunean.

3.– La relación de entidades beneficiarias de la subvención será incluida en el sitio web que se recoge en el artículo 49 del Reglamento (UE) 2021/1060 del Parlamento Europeo y del Consejo de 24 de junio de 2021.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común