Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala

N.º 117, viernes 17 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
2738
2738

AGINDUA, 2022ko ekainaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022an eta 2023an Euskal Kultura Ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia egin eta hartarako araubidea arautzen duena.

ORDEN de 8 de junio de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se convoca y regula el régimen de concesión de subvenciones para la realización durante los años 2022 y 2023 de trabajos de investigación orientados al ámbito de la protección del Patrimonio Cultural Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak, 10. artikuluaren 19. apartatuan, Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) ematen dio ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoaren gaineko eskumen esklusiboa, eta EAEk bere gain hartzen du Estatuak ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurrean babesteko ezarritako arauak eta betebeharrak betetzea.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco, en su artículo 10, apartado 19, otorga a la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) la competencia exclusiva en materia de patrimonio histórico, artístico, monumental, arqueológico y científico, asumiendo esta el cumplimiento de las normas y obligaciones que establezca el Estado para la defensa de dicho patrimonio contra la exportación y la expoliación.

Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 1. artikuluan jasotzen den moduan, EAEko euskal kultura-ondarerako ezartzen den araubide juridikoaren helburua da ondare hori babestea, kontserbatzea eta balioa ematea, eta pertsona guztiek, oraingo zein etorkizuneko belaunaldietakoek, aukera izatea ondare hori irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan ezagutu, ikertu, hedatu eta horretaz goza dezaten, betiere baldintzek aukera ematen badute.

La Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco recoge en su artículo 1, que el régimen jurídico que se establece para el patrimonio cultural vasco de la CAPV tiene la finalidad de garantizar su protección, conservación y puesta en valor, así como posibilitar su conocimiento, investigación, difusión y disfrute por todas las personas en condiciones de accesibilidad universal siempre que las condiciones así lo permitan, tanto a la generación actual como a las generaciones futuras.

Sustapen-neurriei dagokienez, maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 79.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin eta udalekin elkarlanean, ikerkuntza eta prestakuntza sustatuko ditu kultura-ondareari buruzko gaietan. Orain dela urte batzuetara arte, ondare hori, dokumentazioari eta babesari dagokienez, ondare historiko-arkitektonikora eta arkeologikora mugatzen zen, baina, denbora igaro ahala, zientzialariek ia landu ez dituzten eremuetara zabaldu da: industria-ondarea, ondare immaterial edo ukiezin deitutakoa, eta, nola ez, memoria historikoaren ondarea, bai eta ondare higigarria ere. Horrez gain, ez da ahaztu behar genero-ikuspegia txertatu behar dela ondare horiek identifikatu eta baloratzean.

El artículo 79.2 de la referida Ley 6/2019, de 9 de mayo, establece, en lo relativo a las medidas de fomento, que el Gobierno Vasco promoverá, en colaboración con las diputaciones forales y ayuntamientos, la investigación y la formación en materias relativas al patrimonio cultural. Patrimonio que hasta hace unos años en la práctica de la documentación y la protección se limitaba al patrimonio histórico-arquitectónico y al arqueológico, pero con el paso de los años se ha ido ampliando a ámbitos prácticamente sin trabajar por la comunidad científica, desde el patrimonio industrial al denominado patrimonio inmaterial o intangible, y como no, el patrimonio de la memoria histórica, además del patrimonio mueble, todo ello sin olvidar la necesidad de integrar la perspectiva de género en la identificación y la valoración de esos patrimonios.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak ematen dizkion eskumenak garatzen ditu, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren bidez. Zentro hori Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren arabera (EHAA, 47. zk., 2021eko martxoaren 5ekoa).

El Gobierno Vasco desarrolla las competencias que le atribuye la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, a través del Centro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco, adscrito al Departamento de Cultura y Política Lingüística, de conformidad con el Decreto 73/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística (BOPV n.º 47, de 5 de marzo de 2021).

Agindu honek, bada, kultura-ondarearen babesari aplikatutako ikerketa-proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautzeko esparrua zehazten du, eta dirulaguntzon deialdia egiten du 2022rako eta 2023rako.

Con este fin, la presente Orden establece el marco que regula el procedimiento y condiciones para la concesión de subvenciones para la realización de proyectos de investigación aplicada a la protección del patrimonio cultural y se hace la convocatoria de las mismas para su ejecución durante los años 2022 y 2023.

Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dago. Hain zuzen ere, plan hori Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen, eta, besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduak aldatu zuen. Agindu horren bidez, halaber, 2022ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartu zen. Hemen daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2021-2024/

La presente Orden está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística del periodo 2021-2024, aprobado mediante Orden de 18 de febrero de 2021, del Consejero de Cultura y Política Lingüística y modificado, entre otros, por la Orden de 16 de febrero de 2022, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se aprueba asimismo el Plan anual de subvenciones 2022, ambas disponibles en https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/plan-departamental/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-2021-2024/

Horrenbestez, honako hau

En virtud de lo cual,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deitutako laguntzen helburua ikerketa-proiektuak egitea da, ezagutza berria sortzeko eta, horrela, haren babesa hobetzeko, ondare material higiezina eta higigarria barnean direla. Agindu honen xedetik kanpo geratzen da kultura-ondare immaterialaren ikerketa.

Las ayudas convocadas tienen por objeto la realización de proyectos de investigación que generen nuevo conocimiento que sirva para mejorar su protección, incluyéndose tanto el patrimonio material inmueble y como el mueble. Queda excluida del objeto de esta Orden la investigación del patrimonio cultural inmaterial.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 2.– Actividades subvencionables.

Euskal kultura-ondarea hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta bisualak izango dituzte oinarri, bai eta ahozko transmisioko iturriak ere.

Serán subvencionables los proyectos de investigación que contribuyan al mayor conocimiento, así como a establecer criterios fundamentados y elaborar herramientas de utilidad para la protección del patrimonio cultural vasco. Estos proyectos estarán referidos siempre al patrimonio cultural de la Comunidad Autónoma del País Vasco y deberán acudir a fuentes documentales, bibliográficas, arqueológicas, toponímicas, gráficas, visuales e incluso fuentes de transmisión oral.

Dirulaguntzen lerro honetatik baztertuta egongo dira honako hauek:

Quedan excluidos de esta línea de subvención:

– Laborategi edo profesional espezializatuen analitikak egiteko xede bakarra duten proiektuak; adibidez, eta zerrenda osoa emateko asmorik gabe: datazio absolutuak, dendrokronologia, DNA analitikak edo biologia molekularra, isotopo egonkorrak, etab. Halere, kultura-ondarea –higigarria edo higiezina– ikertzeko proiektuek dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta analitikak egin behar badituzte, proiektuaren xede den ondarea ikertzeko erabilitako informazioa hobetu eta zehazteko laguntza gisa. Betiere proiektuan esplizituki justifikatu beharko da analitika horiek osagarriak direla, eta ez funtsezkoak.

– Los proyectos que tengan por objeto únicamente la mera realización de analíticas por laboratorios o profesionales especializados, a modo de ejemplo y sin ánimo de exhaustividad: dataciones absolutas, dendrocronología, analíticas de ADN o biología molecular, isótopos estables, etc. No obstante, podrán ser objeto de subvención proyectos que planteen un tema de investigación del patrimonio cultural, mueble o inmueble, que necesite recurrir a analíticas a modo de apoyo o para mejorar o precisar la información manejada para la investigación del patrimonio objeto del proyecto. En todo caso, el carácter complementario y no central de esas analíticas deberá quedar explícitamente justificado en el proyecto.

– Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak.

– Los proyectos que planteen la realización de catálogos de patrimonio ya formalizados por la Dirección de Patrimonio Cultural con anterioridad a esta convocatoria.

– Jarduera bakartzat edo nagusitzat honako hauek dituzten proiektuak: bibliografia-iturrietan, ahozko iturrietan, artxibo- eta dokumentu-funtsetan, museo-funtsetan eta memoria eta dokumentazio arkeologikoetan jasotako datuak edo informazioa hustea eta biltzea, zabaltzeko edo argitaratzeko, edo datu-baseetan, dokumentuen edo geografiaren informazio-sistemetan edo higiezinen dokumentazio geometrikoan lortutako informazioa, edo ondare-dokumentu edo -objektuen irudi edo eredu digitalak lortzea.

– Los proyectos que tengan por actividad única o principal el vaciado y recopilación de datos o información contenida en fuentes bibliográficas, fuentes orales, fondos archivístico-documentales y museísticos, memorias y documentación arqueológica con vistas a su difusión o publicación, o como fuente para ulteriores investigaciones en bases de datos, sistemas de información documental y/o geográfica, o la documentación geométrica de inmuebles, o la obtención de imágenes o modelos digitales de documentos u objetos patrimoniales.

– Landako lan arkeologikoak, lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia) eginak, foru-aldundiek abiarazitako beste dirulaguntza-lerro batzuen xede badira, lan horiek ikerketaren xede nagusia direnean.

– Los trabajos arqueológicos de campo, tanto en subsuelo como en edificios (análisis de los alzados) que sean objeto de ayuda en otras líneas de subvención puestas en marcha por las diputaciones forales, cuando aquellos constituyan el objeto central de la investigación.

– Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aplikatuta nahitaezkoak diren lan arkeologikoak, babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasun deklaratutako eremu arkeologikoei eta ustezko zona arkeologikoei eragiten dieten obren ondoriozkoak.

– Trabajos arqueológicos que resulten obligados en aplicación de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, como consecuencia de cualquier tipo de obras que afecten a zonas arqueológicas declaradas como bienes culturales de protección especial y media, así como en zonas de presunción arqueológica.

– Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren ikerketa-jarduerak, giza baliabide propioekin edo kontratatuta.

– Aquellas actividades de investigación que estén siendo realizadas con medios personales propios o mediante contratación por las diputaciones forales u otras administraciones públicas.

3. artikulua.– Pertsona eta erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Personas y entidades beneficiarias.

1.– Dirulaguntza hau eskatu eta lortu ahal izango dute pertsona fisikoek, bai eta pertsona juridiko-pribatuek ere, baldin eta kultura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak garatzea bada euren sozietate- edo estatutu-helburua.

1.– Podrán solicitar y obtener la presente subvención las personas físicas, así como las personas jurídico-privadas que tengan social o estatutariamente como objeto o fin social el desarrollo de actividades en relación con el Patrimonio Cultural.

2.– Sektore publiko instituzionala eratzen duten erakundeek ezin izango dituzte laguntza hauek jaso, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2. artikuluaren arabera.

2.– No podrán acceder a estas ayudas las entidades que integran el sector público institucional, según el artículo 2 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

3.– Dirulaguntza pertsona fisiko batek eskatzen badu, bai proiektua berak bakarrik egikaritzen badu, bai proiektua beste pertsona batzuekin partzialki azpikontratatuta egikaritzen badu, eskatzailea dirulaguntzaren onuradun bakarra izango da, eta bere gain hartu beharko du proiektuaren zuzendaritza zientifikoa.

3.– Si la subvención es solicitada por una persona física, tanto si ejecuta el proyecto individualmente, por sí misma, como si lo hace subcontratando parcialmente su ejecución con otras personas, la persona solicitante será beneficiaria única de la subvención y deberá asumir la dirección científica del proyecto.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 4.– Recursos económicos.

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, ehun eta laurogeita hamar mila (190.000) euro bideratuko dira. Horietatik laurogeita hamabost mila (95.000) euro 2022ko aurrekontuari dagozkio, eta laurogeita hamabost mila (95.000) euro 2023ko konpromiso-kredituetarako dira.

Los recursos económicos destinados a la finalidad prevista en el artículo anterior, ascienden a la cantidad de ciento noventa mil (190.000) euros, de los cuales noventa y cinco mil (95.000) euros corresponden al presupuesto del ejercicio 2022, y noventa y cinco mil (95.000) euros a créditos de compromiso para el año 2023.

5. artikulua.– Muga edo gehieneko zenbatekoa, diruz lagundu daitezkeen gastuak eta dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Artículo 5.– Límite o cuantía máxima, gastos subvencionables y compatibilidad de la subvención.

1.– Onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko moduko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute dirulaguntzek, proiektu bakoitzeko hamabost mila (15.000) euro gainditu gabe; betiere Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

1.– Las ayudas podrán alcanzar hasta el cien por cien (100 %) de los gastos subvencionables incluidos en el presupuesto aprobado, sin superar los quince mil (15.000) euros por proyecto, y siempre dentro de las consignaciones presupuestarias del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

2.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu direnak, baldin eta lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira. Hain zuzen ere, lana justifikatzeko azken eguna agindu honen 21. artikuluan dago zehaztuta, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren –uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia– 83. artikulua.

2.– Se consideran subvencionables todos aquellos gastos derivados directamente de la ejecución del trabajo y que hayan sido realizados con anterioridad a la finalización del período para la justificación del trabajo, cuya fecha límite se establece en el artículo 21 de esta Orden, conforme a lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el artículo 83 del Reglamento de la Ley General de Subvenciones aprobado por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

3.– Zehazki, honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz: langileen gastuak, hau da, pertsona edo erakunde onuradunak kontratatutako langileen gastuak, hirugarrenen zerbitzu profesionalak, joan-etorrien gastuak, kontsumigarrien erosketa, baita tresnak eta erremintak ere, NBE (Norbera Babesteko Ekipamendua) landa-lanerako, erreprografia-zerbitzuak, landa-lana egiteko ibilgailu motordunak alokatzea, eta lurrak mugitzeko makinak alokatzea. Diruz lagundutako programari egotz dakizkiokeen zuzeneko kostu guztien % 10eko mugaraino lagundu ahal izango dira diruz berariazko administrazio-gastuak ere, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira, eta betiere horiek berariaz aurreikusita eta kuantifikatuta badaude proiektuaren aurrekontuan.

3.– Concretamente serán subvencionables los siguientes tipos de gasto: gastos de personal, es decir, personal contratado laboralmente por la persona o entidad beneficiaria, servicios profesionales de terceros, gastos de desplazamiento, adquisición de consumibles, así como de herramientas e instrumental, EPI (Equipos de Protección Individual) para trabajo de campo, servicios de reprografía, alquiler de vehículos a motor para la realización de trabajo de campo, así como de maquinaria para movimiento de tierras. También serán subvencionables hasta un límite del 10 % sobre el total de los costes directos imputables al programa subvencionado, los gastos de administración específicos, si están directamente relacionados con la actividad subvencionada y son indispensables para la adecuada preparación o ejecución de la misma, y siempre que estos estén expresamente previstos y cuantificados en el presupuesto del proyecto.

4.– Mantenu- eta desplazamendu-gastuak diruz lagundu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arrazoituta egotea eta landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izatea; horiek berariaz justifikatu beharko dira proiektuan, eta eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan dagokion partida ekonomikoa izan beharko dute. Joan-etorrien gastuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua erabiltzeagatiko bidaia-ordainak. Azken horiek egindako kilometro bakoitzeko 0,29 euroko gehieneko mugarekin lagunduko dira diruz. Hala badagokio, landa-lanak egiteko beharrezkoak diren autobide-bidesariak eta aparkaleku-gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren edo dagokion fakturaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutako zenbatekoagatik. Hotel-establezimenduetako egonaldiagatiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere ostatua hartu duten pertsonak eta ostatu-datak identifikatzen badira gastu horiek justifikatzeko fakturetan.

4.– Los gastos de manutención y desplazamientos solo serán subvencionables si están motivados y son estrictamente necesarios por la realización de trabajos de campo, que deberán estar explícitamente justificados en el proyecto y con su correspondiente partida económica incluida en el presupuesto presentado junto con la solicitud. En lo que se refiere a gastos por desplazamientos, serán subvencionables los gastos por el uso de medios de transporte público y las indemnizaciones de viaje por uso de vehículo propio. Estas últimas se subvencionarán con un límite máximo de 0,29 euros/km recorrido. En su caso, serán subvencionables los peajes de autopista y gastos de aparcamiento necesarios para la realización de los trabajos de campo. Los desplazamientos en transporte público se subvencionarán por el importe acreditado mediante el justificante del título de viaje o factura correspondiente. Los gastos por estancia en establecimientos hoteleros serán subvencionables siempre que en las facturas con las que se justifiquen se identifiquen las personas alojadas y las fechas en las que se han alojado.

5.– Ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango Balio Erantsiaren Zergari dagozkionak, pertsona edo entitate onuradunak horiek berreskuratzeko edo konpentsatzeko aukera badu. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako zuzeneko gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Eskabidean, pertsona edo entitate eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko du dirulaguntzaren xede diren operazioetan jasandako BEZ osorik edo zati batean kentzeko edo berreskuratzeko eskubidea duen.

5.– No serán subvencionables los gastos correspondientes al Impuesto sobre el Valor Añadido en la parte que los mismos sean susceptibles de recuperación o compensación para las personas o entidades beneficiarias. En este supuesto, la cantidad imputable como gasto será la correspondiente a la base imponible de los gastos directos previstos y de los justificantes. La persona o entidad solicitante deberá expresar mediante declaración responsable en la solicitud si tiene o no derecho a deducir o recuperar todo o parte del IVA soportado en las operaciones objeto de la subvención.

6.– Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

6.– Respetando los límites establecidos en la presente convocatoria, estas subvenciones son compatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse esta se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite máximo que corresponda.

6. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzaileen betekizunak.

Artículo 6.– Requisitos de las personas o entidades solicitantes.

1.– Jarduteko erabateko gaitasuna izatea.

1.– Tener capacidad de obrar plena.

2.– Pertsona juridikoen kasuan, kultura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak garatzea izango da haien helburu soziala.

2.– En el caso de las personas jurídicas, deberán tener como objeto o fin social el desarrollo de actividades en relación con el Patrimonio Cultural.

3.– Egunean izatea zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak.

3.– Estar al corriente del cumplimiento de sus obligaciones tributarias y, en su caso, de la Seguridad Social.

4.– Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jaso duten eskatzaileak, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa barne.

4.– No podrán concurrir, durante el periodo que establezca la correspondiente sanción, la persona solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni la que se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, incluido lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

5.– Para acceder a las subvenciones previstas en esta convocatoria, las personas o entidades beneficiarias deberán estar al corriente de pago de las obligaciones por reintegro de subvenciones, según lo dispuesto en la Disposición Adicional primera del Decreto 1/2021, de 12 de enero, por el que se aprueba el Reglamento General de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

6.– Edonola ere, ezingo dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan ezarritako gainerako kasuren batean dauden pertsona fisiko edo juridikoek.

6.– En todo caso, no podrán acceder a las subvenciones las personas físicas o jurídicas que estén incursas en alguno de los restantes supuestos establecidos en los artículos 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7. artikulua.– Proiektuen zuzendaritza zientifikoa eta betekizunak.

Artículo 7.– Dirección científica y requisitos de los proyectos.

1.– Eskabidea pertsona fisiko batek zein pertsona juridiko batek aurkezten badu ere, lana banaka edo taldean egin ahal izango da.

1.– Tanto si la solicitud es presentada por una persona física, como si lo es por una persona jurídica, el trabajo podrá ser realizado individualmente o en equipo.

2.– Nolanahi ere, lana banaka egiten duen edo, hala badagokio, talde baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo gradu titulua (edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria) izan beharko du, eta horren ikasketa-plana honako ikasketa-arlo hauetan oinarrituko da: Historia, Artearen Historia, Arkeologia edo Kultura Ondarea. Bestela, graduondoko titulazio ofizial bat (ikasketa aurreratuen diploma, masterra edo doktoregoa) ere baliozkoa izango da, baldin eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin bada eta lan horren helburuak lotura zuzena badu jakintza-arlo horiekin.

2.– En todo caso, la persona que realice individualmente el trabajo o, en su caso, asuma la dirección científica de un equipo deberá estar en posesión del título (o del justificante de haber abonado los derechos para la obtención del mismo) de Licenciatura o Grado cuyo plan de estudios se centre en algunas de las siguientes áreas de estudio: Historia, Historia del Arte, Arqueología o Patrimonio Cultural. Alternativamente, en su defecto, será igualmente válida una titulación oficial de posgrado –DEA, Master o Doctorado– para cuya obtención se haya realizado un trabajo de investigación cuyo objeto tenga relación directa con esas áreas de conocimiento.

3.– Proiektu baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsona deialdi honetara aurkeztutako proiektu bakarrean baino ezingo da halakotzat agertu.

3.– La persona que asuma la dirección científica de un proyecto solo podrá figurar como tal en un único proyecto presentado a esta convocatoria.

4.– Dirulaguntzaren eskatzaile gisa pertsona fisiko bat agertzen bada, eskatzaile horrek berak hartuko du bere gain proiektuaren zuzendaritza zientifikoa, edo berak bakarrik gauzatuko du proiektua. Horretarako, artikulu honen 2. puntuan adierazitako kualifikazio zientifiko-akademikoaren betekizuna bete beharko du. Eskatzaile gisa pertsona juridiko bat agertzen bada, artikulu honen 2. puntuan ezarritako titulazio-betekizunak betetzen dituen pertsona bat izendatu beharko du proiektuaren zuzendaritzaren arduradun.

4.– En el caso de que figure como solicitante de la subvención una persona física, será esta misma persona solicitante quien asuma la dirección científica del proyecto o su realización individual por sí misma, para lo que deberá cumplir el requisito de cualificación científico-académica señalado en el punto 2 de este artículo. En el caso de que figure como solicitante una persona jurídica, deberá designar como responsable de la dirección del proyecto a una persona que cumpla los requisitos de titulación establecidos en el punto 2 de este artículo.

5.– Unibertsitateko irakasle batek edo unibertsitate zein erakunde zientifiko batekiko lotura estatutario edo laboral iraunkorra eta doktore-titulua dituen pertsona batek emandako abal zientifikoa izan beharko du proiektuaren zuzendaritzaz arduratuko den pertsonak.

5.– La persona que asuma la dirección del proyecto deberá contar con el aval científico de un profesor o profesora universitario o de una persona con título de doctor o doctora, con vinculación estatutaria o laboral permanente a una universidad o una institución de carácter científico.

6.– Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko azpikontratazio partziala egin ahal izango da, aurrekontuaren % 80ko mugarekin. Ondorio horietarako, azpikontrataziotzat hartuko da hirugarrenekin hitzartzea dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatzea. Pertsona edo erakunde onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira. Jarduera azpikontratatzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio; beraz, dirulaguntzaren onuradunak ezin izango du, inola ere, diruz lagundutako jardueren gauzatze partziala hitzartu artikulu horren 7. apartatuan ezarritako kasuren batean dauden pertsona edo erakundeekin.

6.– La ejecución de la actividad subvencionada podrá ser objeto de subcontratación parcial, hasta un límite del 80 % del presupuesto. A estos efectos se entenderá por subcontratación la concertación con terceros de la ejecución de actividad objeto de la subvención. Queda fuera de este concepto la contratación de aquellos gastos en que tenga que incurrir la persona o entidad beneficiaria para la realización por sí misma de la actividad subvencionada. La subcontratación de la actividad deberá realizarse de conformidad con lo establecido en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, por lo que en ningún caso podrá la persona beneficiaria de la subvención concertar la ejecución parcial de las actividades subvencionadas con las personas o entidades en las que concurra alguno de los supuestos establecidos en el apartado 7 del referido artículo.

8. artikulua.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Artículo 8.– Plazo para realizar los proyectos.

Diruz lagundutako proiektuek 2022ko ekitaldian hasi behar dute edo ordurako hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2023ko urriaren 25a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu egun horretatik aurrera.

Los proyectos objeto de subvención deberán haberse iniciado o iniciarse dentro del ejercicio 2022. El último día para su finalización será el 25 de octubre de 2023, sin que quepa el aplazamiento o ampliación del plazo de ejecución más allá de esas fechas.

9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua.

Artículo 9.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– Las solicitudes podrán presentarse en el plazo de un mes, a computar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Pertsona fisiko interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz nahiz presentzialki eskatu, kontsultatu eta gauzatu ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak, non eta administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko betebeharrik ez dagoen, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan. Pertsona juridikoek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte, nahitaez, prozedura administratiboaren izapideak egiteko.

2.– En virtud de lo dispuesto en el artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las personas físicas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos y presenciales, salvo que estuvieran obligadas a relacionarse a través de medios electrónicos con las Administraciones Públicas. Por el contrario, las personas jurídicas estarán obligadas a relacionarse a través de medios electrónicos para la realización de cualquier trámite del procedimiento administrativo.

3.– Eskabideak modu presentzialean ere aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, eta, horretarako, ezinbestekoa izango da aurretiazko hitzordua eskatzea honako bide hauetako bat erabiliz: https://www.euskadi.eus/web01-ejqmatic/eu/zuzeneanwebbooking/#/?lang=eu_es helbidearen bidez; aurretiazko hitzordua eskatzeko edo ezeztatzeko beren-beregi jarritako 945 01 90 00 telefonora deituta; EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako toki edo bulegoetan, osorik eta behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bitartez. Eskabideetan, Kultura Ondarearen Zuzendaritza adierazi beharko da, hura baita eskabidearen hartzaile izango den organo kudeatzailea.

3.– Las solicitudes podrán presentarse de forma presencial en el Servicio Zuzenean, exclusivamente con cita previa accediendo a la dirección https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean, o a través del teléfono exclusivo para solicitar o anular su cita previa 945 01 90 00, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos), así como en los lugares o dependencias previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos. Las solicitudes deberán indicar la Dirección de Patrimonio Cultural como órgano gestor al que se dirige la solicitud.

4.– Eskabide-inprimakia, bai eta izapideak aurrez aurre zein bide elektronikoz egiteko zehaztapenak eta ereduak ere, eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, artikulu honen 5. apartatuan adierazitako helbide elektronikoan.

4.– El formulario de solicitud, así como las especificaciones y modelos para tramitarlas, tanto por el canal presencial como por el electrónico, estarán disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en la dirección electrónica que se indica en el apartado 5 de este artículo.

5.– Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030007

5.– Las solicitudes podrán presentarse por medios electrónicos en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la siguiente dirección: http://www.euskadi.eus/servicios/1030007

6.– Bide elektronikotik egindako eskaeraren osteko izapideak egoitza elektronikoaren bitartez egingo dira. Artikulu honen 5. apartatuan adierazitako helbidetik sar daiteke egoitza elektroniko horretara; bestela, zuzenean dagokion espedientera sar daiteke Nire Karpeta ataletik, helbide honetan: www.euskadi.eus/nirekarpeta

6.– Los trámites posteriores a la solicitud por canal electrónico, se realizan a través de la Sede Electrónica, pudiendo acceder desde la dirección indicada en el apartado 5 de este mismo artículo o accediendo directamente al expediente correspondiente desde Mi Carpeta, en la siguiente dirección: www.euskadi.eus/micarpeta

7.– Administrazio Publikoekin nahitaez bide elektronikoz harremanetan egon beharrik ez duten pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko eta dokumentuak aurkezteko aurrez aurreko bidea nahiz elektronikoa erabilita ere, horrek ez du esan nahi ezinbestean bide bera erabili behar dutenik prozeduraren ondorengo izapideetan, eta edozein unetan aldatu ahal izango dute. Abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko bidea aldatzen bada, Zuzendaritza Kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formularioaren bitartez.

7.– En el caso de las personas físicas que no estuvieran obligadas a relacionarse a través de medios electrónicos con las Administraciones Públicas, el empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento. El cambio de canal para la recepción de avisos y notificaciones se deberá notificar a la Dirección Gestora mediante el formulario correspondiente disponible en la Sede Electrónica.

8.– Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, aukeran. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza erabiliko da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

8.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

9.– Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak, egoitza elektronikoan onartutakoak, helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

9.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

10.– Eskabidea eta ondorengo izapideak pertsona edo erakunde eskatzailearen ordezkari batek (pertsona fisikoa edo juridikoa) egin ahal izango ditu, elektronikoki nahiz paperean. Horretarako, ordezkaritza ahalordetzeen erregistro elektronikoan eman beharko du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

10.– La solicitud y posteriores trámites podrán ser realizados por una persona física o jurídica representante de la persona o entidad solicitante, de forma electrónica o en papel, para lo cual la representación deberá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos accesible en la dirección https://www.euskadi.eus/representantes

10. artikulua.– Pertsona edo erakunde eskatzailearen eta proiektuaren zuzendaritza zientifikoa egin edo hartzen duen pertsonaren betekizunak egiaztatzea.

Artículo 10.– Acreditación de requisitos de la persona o entidad solicitante y de la persona que realice o asuma la dirección científica del proyecto.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileen edo, hala badagokio, horiek ordezkatzen dituen pertsona fisikoaren nortasuna automatikoki egiaztatu ahal izango du organo kudeatzaileak, pertsona fisiko edo erakunde eskatzaileen baimenik behar izan gabe. Hala ere, pertsona edo erakundeak espresuki egin diezaioke uko organo kudeatzailearen ofiziozko egiaztapenari, eskaeran dagokion aukera markatuz, eta, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

1.– La acreditación de la identidad de las personas físicas o jurídicas solicitantes o, en su caso, de la persona física que las represente, podrá ser verificada automáticamente por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de las personas físicas o entidades solicitantes. No obstante, la persona o entidad podrá oponerse expresamente a la comprobación de oficio por parte del órgano gestor, marcando la opción correspondiente en la solicitud y debiendo aportar entonces la oportuna acreditación.

2.– Dirulaguntza pertsona juridiko batek eskatzen badu, egiaztatu beharko du bere xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea. Hori egiaztatzeko, erakundearen eratze-eskrituren edo estatutuen kopia bat aurkeztu beharko du.

2.– En el caso de que la subvención sea solicitada por una persona jurídica, el requisito de tener en su objeto o fin social el desarrollo de actividades en relación al patrimonio cultural se acreditará mediante la aportación de una copia de los estatutos o escrituras de constitución de la entidad.

3.– Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzak eskatu dituzten pertsonek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak. Horretarako ez du oniritzirik beharko, halaxe xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak. Pertsona edo erakunde eskatzaileek zuzeneko egiaztatze horren kontra daudela adierazi ahal izango dute espresuki. Hori egitekotan, betekizuna betetzen dutela egiaztatzeko behar diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera.

3.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias, y, en su caso, de la Seguridad Social, por parte de las personas solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente por el órgano gestor sin necesidad de consentimiento, en aplicación del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. Las personas y entidades solicitantes podrán manifestar su oposición expresa a esa verificación directa, pero en ese caso deberán aportar junto con la solicitud los certificados necesarios para acreditar el cumplimiento del requisito.

4.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.6 artikuluan ezarritakoa betez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidearen formularioarekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez:

4.– En aplicación de lo dispuesto en el artículo 50.6 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable incluida en el formulario de solicitud se acreditarán las siguientes obligaciones:

– Beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik heldu diren eta xede bera duten beste dirulaguntza, laguntza edo sarrera batzuei buruzko jakinarazpena, baldin eta, eskabidea izapidetzeko unean, oraindik ebatzi gabe badaude edo, hala badagokio, lortu badira.

– Comunicación de otras solicitudes de subvención, ayudas o ingresos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, que en el momento de tramitar la solicitud estén pendientes de resolución, o en su caso, hayan sido obtenidos.

– Itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela edo prozedura horiek amaitu direla egiaztatzen duen agiria.

– Acreditación de no estar incurso o de la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

– Pertsona eskatzailea ez egotea dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean, sexu-bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penalei dagozkienak edo debeku hori dutenak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.

– No hallarse la persona solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que les inhabilite para ello, con inclusión de las que se refieran a sanciones administrativas o penales por incurrir en discriminación por razón de sexo o sancionadas con dicha prohibición en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako agirietan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko ezarritako betekizunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoak.

– Así mismo, la persona o entidad solicitante deberá manifestar que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para ser beneficiaria de estas ayudas.

5.– Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, 7. artikuluan proiektua zuzentzeko eskatzen den titulazioa badutela egiaztatzeko, tituluaren kopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia aurkeztuko da.

5.– Tanto en el caso de las personas físicas como en el de las personas jurídicas, la acreditación de la posesión de la titulación exigida para la dirección del proyecto en el artículo 7 se realizará mediante copia del título o del justificante de haber abonado los derechos para la obtención del mismo.

Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak 7. artikulu horretan adierazitako jakintza-arloetan oinarritutako graduko edo lizentziaturako titulaziorik ez badu, eta, beraz, graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat –masterra, ikasketa aurreratuen diploma edo doktoretza– duela egiaztatu behar badu, eta titulu hori lortzeko arlo horiekin zuzenean lotutako ikerketa-lan bat egin badu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

Únicamente en el caso de que la persona que asuma la dirección del trabajo no posea una titulación de grado o licenciatura centrada en las áreas de conocimiento señaladas en dicho artículo 7 y, por lo tanto, deba acreditar estar en posesión de un título superior oficial de posgrado –Master, DEA o Doctorado–, para cuya obtención haya realizado un trabajo de investigación en relación directa con esas áreas, deberá aportar la siguiente documentación:

– Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren kopia (ikerketa-nahikotasunaren ziurtagiria edo ikasketa aurreratuen diploma), edo master amaierako lanarena, master-titulua bada, edo emaitzak jasotzen dituen argitaratutako artikulu zientifiko batena.

– Copia del trabajo de investigación presentado para la obtención del título de posgrado (Certificado de suficiencia investigadora o DEA), o del Trabajo de Fin de Master, si es un título de Master, o de un artículo científico publicado que recoja sus resultados.

– Doktorego-titulua izanez gero, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko da, unibertsitateak emana, non egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adieraziko baitira. Laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak informazioa zabaltzeko eskaera egin ahal izango du. Horretarako, doktorego-tesiaren edukiaren lagin bat edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia bat aurkeztu beharko da, baldin eta tesiaren tituluak ez badu behar bezala adierazten egin den ikerketaren xedea, betekizuna betetzen duela egiaztatzeko.

– Si el título es de Doctorado, se presentará una certificación expedida por la Universidad, que acredite la defensa de la tesis doctoral, donde figure autoría, título y calificación obtenida. La Dirección gestora de las ayudas podrá solicitar una ampliación de la información mediante la aportación de una muestra del contenido la tesis doctoral, o de un artículo o monografía que haya publicado sus resultados, si se considera que el título de la tesis no es suficientemente expresivo del objeto de la investigación realizada para asegurar la acreditación del requisito.

6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskubidea dauka lehendik administrazio publikoen esku dauden datuak eta agiriak ez aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluarekin bat etorriz. Hala eginez gero, adierazi beharko du zer administrazio-organotan eta noiz aurkeztu zituen; datu pertsonalak jasotzen dituzten agirien kasuan, interesdunaren berariazko baimena beharko da.

6.– La persona o entidad solicitante podrá ejercer, de acuerdo al artículo 28 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, el derecho a no aportar datos y documentos en poder de las Administraciones Públicas. En este caso, se deberá indicar ante qué órgano administrativo y en qué momento se presentaron; mediando, para los casos en los que se contengan datos personales, consentimiento expreso del interesado.

11. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 11.– Documentación que deberá acompañar a la solicitud.

Eskabideaz gain, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

Junto con la solicitud, la persona solicitante deberá aportar los siguientes documentos:

1.– Egingo duen ikerketa-proiektuaren memoria. Memoriak 15 orri izango ditu gehienez, eta epigrafe hauetan egongo da egituratuta:

1.– Memoria del proyecto de investigación a realizar. Esta memoria tendrá una extensión máxima de 15 folios y deberá estar estructurado en los siguientes epígrafes:

– Titulua.

– Título.

– Proiektuaren aurkezpena.

– Presentación del proyecto.

– Proiektuaren helburu zehatzak (dirulaguntzaren iraupena aintzat hartuta).

– Objetivos concretos del proyecto (teniendo en cuenta la duración de la subvención).

– Gaiaren interesa eta ikerketen uneko egoera.

– Interés del tema y estado actual de las investigaciones.

– Lan-hipotesia, -metodologia eta -plana, eta dagokion kronograma.

– Hipótesis, metodología y plan de trabajo con su correspondiente cronograma.

– Hala badagokio, proiektua gauzatzen lagunduko duen giza taldearen osaera, bere gain hartuko dituen edo lagunduko dituen zereginak adierazita.

– En su caso, composición del equipo humano que colaborará en la ejecución del proyecto indicando las labores que asumirá o en las que colaborará.

– Iturri eta bibliografia espezifikoak.

– Fuentes y bibliografía específicas.

2.– Proiektuaren zuzendaritzaz arduratuko den pertsonaren eta proiektua gauzatzen lagunduko duten langile kualifikatuen curriculum vitae laburtua.

2.– Currículum vitae resumido de la persona que asuma la dirección del proyecto y del personal cualificado que colabore en la ejecución del mismo.

3.– Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, agindu honen 9. artikuluan adierazitako tokietan eskuragarri dagoen «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.

3.– Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto, según el modelo «Presupuesto de gastos» disponible en los lugares indicados en el artículo 9 de esta Orden.

4.– Erakunde zientifiko batekiko lotura estatutario edo laborala duen unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena, inprimaki-ereduaren arabera egindakoa.

4.– Informe de un profesor o profesora universitaria o de un investigador/a doctor/a con vinculación estatutaria o laboral a una institución de carácter científico, avalando el proyecto presentado, de acuerdo con el modelo de impreso.

5.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak edo haren ordezkariak eskaera-inprimakian adierazten badu nortasun-datuak automatikoki egiaztatzearen aurka dagoela: eskatzailearen, eta, hala badagokio, haren ordezkariaren NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada.

5.– Solo en el caso de que la persona o entidad solicitante o su representante marque en el formulario de solicitud la opción para manifestar su oposición a la verificación automática de los datos de identidad: fotocopia del DNI de la persona solicitante, y en su caso de su representante, si es una persona física.

6.– Zerga-egoitza EAEn duten pertsonek edo erakundeek, eskaera-inprimakian adierazi badute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituztela automatikoki egiaztatzearen aurka daudela, horren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Zerga-egoitza EAEtik kanpo duten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak beteta dituztela egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko dute, zerga-egoitza Nafarroan edo zerga-araubide komuneko lurraldeetan badute (Estatuko Zerga Agentziaren ziurtagiria). Zerga-egoitza atzerrian duten pertsonek edo erakundeek dagokion zerga-administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

6.– Las personas o entidades con domicilio fiscal en la CAPV que hayan manifestado en el formulario de solicitud su oposición a la verificación automática del requisito de estar al día en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y de los pagos a la Seguridad Social deberán aportar los certificados correspondientes. Las personas o entidades con residencia fiscal fuera de la CAPV deberán aportar el certificado de cumplimiento de sus obligaciones tributarias cuando tengan residencia fiscal en Navarra o en los territorios del régimen fiscal común (certificado de la Agencia Tributaria del Estado). Las personas o entidades con residencia fiscal en el extranjero deberán aportar la certificación de la administración tributaria que corresponda.

7.– Lizentziatura edo gradu, master, ikasketa aurreratuen diploma edo doktorego tituluaren kopia, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena, agindu honen 7. artikuluan eskatutakoaren arabera.

7.– Copia del título de licenciatura o grado, Master, DEA o Doctorado, o del justificante de haber abonado los derechos para la obtención del mismo, requerida en el artículo 7 de la presente Orden.

8.– Pertsona onuradunak graduondoko titulazio ofizial bat (ikasketa aurreratuen diploma, masterra edo doktoregoa) aurkezten badu, eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin bada eta lan horren helburuak lotura zuzena badu jakintza-arlo horiekin: alegatutako graduondoko titulua lortzeko egindako ikerketa-lanaren kopia, formatu elektronikoan. Dokumentazioa aurrez aurre aurkezten bada, ahal dela formatu elektronikoan aurkeztuko da, memoria-unitate ateragarri batean grabatuta (DVD, CD edo USB memoria). Fitxategiak 30 Mb-tik gorako pisua badu, hiperesteka bat duen dokumentu bat aurkeztu ahal izango da, eta, horren bidez, dokumentua dagoen gordailuan sartu eta zuzendaritza kudeatzaileak deskargatu ahal izango du.

8.– En caso de que la persona beneficiaria opte por presentar una titulación oficial de posgrado –DEA, Master o Doctorado– para cuya obtención se haya realizado un trabajo de investigación cuyo objeto tenga relación directa con esas áreas de conocimiento. Copia del trabajo de investigación realizado para la obtención del título de posgrado alegado, en formato electrónico. Si la presentación de la documentación se hace por el canal presencial, se aportará preferentemente en formato electrónico, grabado en una unidad de memoria extraíble (DVD, CD o lápiz de memoria). En el caso de que el fichero tenga un peso superior a 30 Mb, se podrá aportar un documento que contenga un hipervínculo que permita el acceso al repositorio donde esté alojado el documento para su descarga por la Dirección gestora.

9.– Erakunde juridiko-pribatu batek eskatzen badu dirulaguntza, haren estatutuen edo eratze-eskrituren fotokopia.

9.– En el caso de que la subvención sea solicitada por una entidad jurídico-privada, fotocopia de sus estatutos o escrituras de constitución.

12. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 12.– Gestión de las ayudas.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

Corresponderá a la Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura y Política Lingüística la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria.

13. artikulua.– Dokumentazioa aztertzea eta akatsak zuzentzea.

Artículo 13.– Revisión de la documentación y subsanación de defectos.

1.– Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko du eskaera epe barruan eta behar bezala egin dela eta eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela.

1.– La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, verificará que la solicitud se ha realizado en plazo y forma, así como que ha sido acompañada de la documentación exigida.

2.– Eskabidearen izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; hartarako, ebazpen bat emango da aldez aurretik.

2.– En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el caso de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa Resolución.

3.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluen arabera eskabidea edo laguntzak kudeatzeko eskatutako gainerako dokumentazioa nahitaez bide elektronikoz aurkeztu behar duen pertsona edo erakunderen batek eskabidea modu presentzialean aurkezten badu, interesdunari eskatuko zaio zuzen dezala, modu elektronikoan aurkeztuz. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

3.– Si alguna de las personas o entidades obligadas, en razón de los artículos 14.2 y 14.3 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, a la presentación por el canal electrónico de la solicitud o demás documentación requerida para la gestión de las ayudas, presenta su solicitud presencialmente, se requerirá al interesado para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

14. artikulua.– Balorazio Batzordea.

Artículo 14.– Comisión de Valoración.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabideok aztertu eta horiek onartu ala ez ebazteko eta onartutako eskabideen jarduerak baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kulturako sailburuordeari.

1.– Una vez finalizado el plazo de presentación de solicitudes, con la finalidad de analizar y resolver las cuestiones de admisión e inadmisión de las mismas y para la posterior valoración de las actividades de las solicitudes admitidas, se constituirá una Comisión de Valoración que, en base a los criterios de adjudicación establecidos, elevará la oportuna propuesta de resolución a la persona titular de la Viceconsejería de Cultura.

2.– Batzordeak osaera orekatua izan beharko du. Hain zuzen ere, bi sexuek gutxienez % 40ko ordezkaritza izango dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera. Honako hauek osatuko dute batzordea:

2.– La Comisión deberá tener una composición equilibrada en la que ambos sexos estén representados, al menos, en un 40 %, de conformidad con lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y estará integrada por:

a) Kultura Ondarearen zuzendaria. Batzordeburua izango da, eta, boto-berdinketa egonez gero, bere kalitate-botoaz ebatziko du. Batzordeburuaren kargua hutsik badago, ez bada bertaratu, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatu bada, hierarkia, antzinatasun eta adinik handieneko batzordekideak ordeztuko du, betiere hurrenkera horretan.

a) La persona titular de la Dirección de Patrimonio Cultural, que ejercerá las funciones de la Presidencia de la Comisión de Valoración y dirimirá, con su voto de calidad, los empates que pudieran producirse. En caso de vacante, ausencia, enfermedad, u otra causa legal, el Presidente será sustituido por el miembro de la Comisión de mayor jerarquía, antigüedad y edad, por este orden.

b) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

b) La persona responsable del Centro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco.

c) Kultura Ondarearen Zuzendaritzako bi teknikari, Kulturako sailburuordeak izendatutakoak.

c) Dos personas técnicas de la Dirección de Patrimonio Cultural, nombradas por la persona titular de la Viceconsejería de Cultura.

d) Hiru lurralde historikoetako edozeinetako foru-sektore publikoko teknikari bat, kultura-ondarearen eremuari atxikitako zerbitzu teknikoetan jarduten duena. Kulturako sailburuordeak izendatuko du.

d) Una persona técnica del Sector Público Foral de cualquiera de los tres Territorios Históricos que desarrolle sus funciones en servicios técnicos adscritos al ámbito del Patrimonio cultural, nombrada por la persona titular de la Viceconsejería de Cultura.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko teknikari bat. Batzordeko idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez. Kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du, organo horren jarduketak ziurtatu beharko ditu, eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedurak eta arauak errespetatuko direla bermatuko du.

Una persona de la Asesoría Jurídica de la Dirección de Patrimonio Cultural ejercerá como Secretaria de la Comisión, con voz, pero sin voto. Le corresponderá velar por la legalidad formal y material de las actuaciones del órgano colegiado, certificar las actuaciones del mismo y garantizar que los procedimientos y reglas de constitución y adopción de acuerdos son respetadas.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Balorazio Batzordearen osaera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

3.– La composición de la Comisión de Valoración se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo previsto en el artículo 49.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

4.– Salbuespenez, Balorazio Batzordeak egoki deritzonean, proiektuaren gai zehatz eta espezifikoan edo zeharkako gaietan (adibidez, genero-ikuspegian) aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du.

4.– Excepcionalmente, cuando la Comisión de Valoración lo estime conveniente, podrá recabar la colaboración de personas asesoras, expertas conocedoras en la materia concreta y específica de que trate el proyecto o en materias de carácter transversal como la perspectiva de género.

5.– Balorazio Batzordea balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, batzordeburua eta idazkaria bertaratzea edo urrunetik aritzea, bai eta, gutxienez, batzordekideen erdiak ere.

5.– Para la válida constitución de la Comisión de Valoración, se requerirá la asistencia, presencial o a distancia, al menos, de quienes ostenten el cargo de Presidencia y Secretaría y la de la mitad, al menos, de sus miembros.

6.– Balorazio Batzordeko kideak abstenitu egingo dira, eta ezetsiak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

6.– Las personas que constituyen la Comisión de Valoración deberán abstenerse y podrán ser recusadas, en los términos previstos en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

15. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Artículo 15.– Procedimiento de concesión.

1.– Agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko, norgehiagoka-prozedura hau erabiliko da:

1.– Las subvenciones contempladas en esta Orden se otorgarán mediante el siguiente procedimiento de concurrencia competitiva:

– Behin eskaerak aurkezteko epea bukatu ostean, eta, hala badagokio, 13.2 artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatzean, agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten eskabideak ebaluatu egingo ditu Balorazio Batzordeak, 16. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorrita.

– Una vez finalizado el plazo de presentación de solicitudes y sustanciado, en su caso, el trámite previsto en el artículo 13.2, las solicitudes presentadas que cumplan los requisitos establecidos en esta Orden serán evaluadas por la Comisión de Valoración atendiendo a los criterios que se fijan en el artículo 16.

– Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek, gutxienez, 50 puntu jaso behar dituzte ebaluazio-fasean.

– Únicamente podrán acceder a las ayudas aquellos proyectos que hayan obtenido una puntuación igual o superior a 50 puntos en la fase de evaluación.

2.– Bi proiektuk edo gehiagok ikerketa-, ikuspegi- eta metodologia-helburu berdinak edo oso antzekoak badituzte, eta, horiek gauzatzeko, ondasun berean teknika suntsitzaile edo erdi-suntsitzaileen bidez esku hartu behar bada, edo Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen araberako administrazio-baimena behar bada, eta proiektu horiek ebaluatu ondoren 50 puntu edo gehiago lortzen badituzte, puntuazio txikiena lortu dutenak baztertuko dira, eta puntuazio handiena lortu duena bakarrik mantenduko da.

2.– En el caso de que dos o más proyectos cuyo objeto de investigación, enfoque y metodología sean iguales o muy similares y cuya ejecución requiera una intervención sobre un mismo bien mediante técnicas destructivas o semidestructivas, o esté sometida a una autorización administrativa con arreglo a la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, y tras su evaluación consigan 50 o más puntos, quedarán excluidos aquellos que hubieran alcanzado menor puntuación, manteniéndose exclusivamente el de mayor puntuación.

3.– Hainbat proiektuk puntuazio bera lortzen badute, agindu honen 16. artikuluaren e) apartatuan puntuaziorik handiena lortu duenak izango du abantaila. Berdinketak jarraitzen badu, abantaila izango du agindu honen 16. artikuluaren i) irizpidea betetzen duen eskatzaileak. Eskatzaile batek ere ez badu baldintza hori betetzen, agindu honen 16. artikuluaren b) irizpidean lortutako puntuaziorik handienak erabakiko du berdinketa.

3.– En caso de empate en la puntuación obtenida por varios proyectos, se posicionará con ventaja aquel que consiga mayor puntuación en el apartado e) del artículo 16 de esta Orden. De persistir el empate, tomará ventaja la persona solicitante que cumpla con el criterio i) del artículo 16 de esta Orden y de no darse esta condición en ninguno de los solicitantes será la puntuación más alta lograda en el criterio b) del artículo 16 de esta Orden la que decida el empate.

4.– Gehienez ere onartutako aurrekontuaren % 100 emango zaie horiei, gainfinantzaketarik sortu gabe, eta betiere agindu honen 5. artikuluan zehaztutako gehieneko muga errespetatuta. Proiektuek lortutako puntuazioak markatzen duen ordenari jarraikiz emango da laguntza, harik eta baliabide ekonomikoak agortu arte. Azkeneko lekuan dagoen proiektua diruz laguntzeko zenbatekoari dagokionez, zenbatekoa ez bada % 100era iristen, zenbateko txikiagoa emango da; betiere, Balorazio Batzordeak uste badu hala eta guztiz ere bermez gauzatu ahal izango dela. Dena dela, kasu horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan eskatutako dirulaguntzaren % 75 baino txikiagoa.

4.– Se concederá a estos hasta el 100 % del presupuesto aprobado sin que suponga sobrefinanciación y respetando, en todo caso, el límite máximo que establece el artículo 5 de esta Orden. Se otorgará la ayuda, siguiendo el orden marcado por la puntuación obtenida por los proyectos, hasta agotar los recursos económicos disponibles. En cuanto a la cuantía económica disponible para subvencionar el proyecto que entre en último lugar, en el caso de que esta cuantía no llegue al 100 %, la misma le será concedida minorada, siempre que la Comisión de Valoración considere que aun así será viable su ejecución con garantías. No obstante, en tal caso, la cuantía de la subvención concedida no podrá ser inferior al 75 % de la subvención solicitada.

16. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 16.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza emateko eta zenbatekoa zehazteko, alderdi hauek baloratuko dira (guztira, 100 puntu izango dira):

Para la concesión de la subvención y la determinación del importe, se valorarán los siguientes aspectos sobre un total de 100 puntos.

a) Azterketaren xede den esparruaren orokortasun-maila (kultura-ondasun ugari biltzen dituen edo ez; hori ez da ulertuko kopuruari dagokionez, baizik eta koherentzia duen ondasun-multzo gisa; hala nola, tipologia, kronologia, geografia-esparrua, etab.):

a) El carácter más o menos general del ámbito objeto de estudio (si engloba este o no una pluralidad de bienes culturales, entendiendo esta, no como una cuestión de número sino como el hecho de tratarse de un grupo de bienes con coherencia, representativos de una tipología, cronología, ámbito geográfico etc.):

– 5 eta 10 puntu artean emango dira tipologia baten ondasun orokorrak direnean edo xede-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa denean, edota, lurralde historiko batean ondasun-multzo partzial bat izan arren, multzo esanguratsua denean.

– Se otorgarán de 5 a 10 puntos cuando la investigación se centre en la generalidad de bienes de una tipología, o tenga por ámbito la Comunidad Autónoma, o siendo un conjunto parcial de estos en un Territorio Histórico, sin embargo, constituya un grupo significativo.

– 1 eta 4 puntu artean emango dira elementuak modu isolatuan aztertzen direnean (ez du nahitaez banaka izan behar).

– Se otorgarán de 1 a 4 puntos cuando se trate del estudio de un elemento o elementos de forma aislada (no necesariamente individual).

b) Baldintzengatik lehentasunezkotzat jo daitezkeen kultura-ondareak aztergai dituzten proiektuak, honako irizpide hauek tarteko: ondarea zer inguru geografikotan dagoen edo zer jakintza-arlotakoa den, nolako kontserbazio-egoeran dagoen, babes-mekanismoak ezartzeko zailtasun handia duen: gehienez, 15 puntu.

b) Proyectos centrados en torno a bienes culturales cuyas circunstancias les hace candidatos prioritarios para su estudio, bien por el marco geográfico o área de conocimiento en que se localizan, bien por su estado de conservación, así como por la mayor dificultad para articular mecanismos de protección para ellos: hasta 15 puntos.

c) Beste iturri batzuen artean landa-lana baliatzen duten proiektuak: gehienez ere, 15 puntu, egin beharreko landa-lanen intentsitatearen eta bolumenaren arabera. Puntu hauek emango dira:

c) Proyectos que, entre otras fuentes, acudan también al trabajo de campo, hasta 15 puntos, en función de la intensidad y extensión volumen de los trabajos de campo a realizar. Se otorgarán:

– 10 eta 15 puntu artean, hainbat elementutan luze-zabaleko indusketa arkeologikoak edo zundaketa arkeologikoak egitea eskatzen duten lanetarako.

– De 10 a 15 puntos a los trabajos que requieran de una excavación arqueológica en extensión, o sondeos arqueológicos en varios elementos.

– 5 eta 9 puntu artean, elementu batean zundaketa puntualak egin behar badira edo hainbat elementutan administrazio-baimenik behar ez duten landa-lanak egin behar badira.

– De 5 a 9 puntos cuando se trate de sondeos puntuales en un elemento, o de una intervención de campo sin necesidad de permiso administrativo en varios.

– 1 eta 4 puntu artean, administrazio-baimenik behar ez duen landako prospekzio edo esku-hartze puntualak egin behar badira.

– De 1 a 4 puntos cuando se trate de prospección o intervención puntual de campo no sujeta a permiso administrativo.

Landa-lanak izango dira Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 64. artikuluan jasotakoak –ondare arkeologikorako–, bai eta azterlanaren xede diren kultura-ondasunei buruzko datuak «in situ» biltzea dakarten beste modalitate batzuk ere: elkarrizketak, inkestak, ondasunak berrikustea datuak biltzeko, higiezinen azterketa estratigrafikoa eta abar.

Se entiende por intervención de campo, además de las recogidas en el artículo 64 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco para el patrimonio arqueológico, otras modalidades de trabajo de campo que suponen la recogida de datos «in situ» de los bienes culturales objeto de estudio: entrevistas, encuestas, revisión de los bienes para toma de datos, análisis estratigráfico de inmuebles etc.

d) Ikerketa gauzatzeko, jatorrizko dokumentu-iturrietara sistematikoki jotzen duten proiektuak: gehienez ere, 15 puntu, kontsultatu beharreko dokumentazio-bolumenaren arabera. Puntu hauek emango dira:

d) Proyectos que acudan a las fuentes documentales primarias de forma sistemática para llevar a cabo la investigación, hasta 15 puntos, en función del volumen de la documentación a consultar. Se darán:

– 10 eta 15 puntu artean, hainbat agiritegi kontsultatzea eskatzen duten proiektuetarako.

– De 10 a 15 puntos a aquellos proyectos que impliquen la consulta de varios archivos documentales.

– 6 eta 9 puntu artean, agiritegi batera jotzen dutenentzat.

– De 6 a 9 puntos a los que acudan a un archivo documental.

– 1 eta 5 puntu artean, bestelako iturri berrietara jotzen duten proiektuetarako.

– de 1 a 5 puntos a los proyectos que acudan a otros tipos de contenedores de fuentes inéditas.

e) Proiektuaren kalitatea eta interesa. Atal hau baloratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: xedearen deskribapenaren xehetasun-maila eta planteatutako metodologiaren arabera garatu beharreko jarduerak; pertsonaren edo, hala badagokio, giza taldearen profil akademiko-ikertzailearen egokitasuna, proiektua behar bezala gauzatzeko; aurrekontuaren arrazionaltasuna, eta ikerketa berria izatea. Gehienez, 15 puntu.

e) La calidad e interés del proyecto. Para la valoración de este apartado se tendrán en cuenta: el grado de detalle en la descripción del objeto y las actividades a desarrollar con arreglo a la metodología planteada; la idoneidad del perfil académico-investigador de la persona o, en su caso, el equipo humano para su correcta ejecución; la racionalidad del presupuesto y el carácter inédito o novedoso de la investigación. Hasta 15 puntos.

f) Euskaraz egiten diren proiektuak, betiere onuradunak betebeharra hartzen badu ikerketaren azken emaitza euskaraz edo EAEko bi hizkuntza ofizialetan aurkezteko. 5 puntu.

f) Proyectos que se realicen en euskera, siempre que la persona beneficiaria adquiera la obligación de presentar el resultado final de la investigación en euskera o en ambas lenguas oficiales de la CAV: 5 puntos.

g) Ikerketaren emaitzek kultura-ondarea babesteko duten aplikazio praktikoa: 1 eta 15 puntu artean.

g) El mayor o menor grado de aplicación práctica de los resultados de la investigación a la protección del patrimonio cultural: de 1 a 15 puntos.

h) Ondare higigarria aztergai nagusi duten proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

h) Se otorgarán 5 puntos a los proyectos cuyo objeto central de estudio sea el patrimonio mueble.

i) Ikerketa-proiektuaren zuzendaritza zientifikoa emakume batek hartzea bere gain, edo proiektuak genero-ikuspegia txertatzea ikerketaren xedean. Bi egoera horietako edozein gertatzen bada, 5 puntu emango dira.

i) Cuando la dirección científica del proyecto de investigación sea ejecutada por una mujer; o cuando el proyecto incorpore la perspectiva de género en el objeto de la investigación. Si se da cualquiera de las dos situaciones, se darán 5 puntos.

Ondorio horietarako, ulertuko da proiektuak genero-ikuspegia txertatzen duela ikerketaren xedean, baldin eta aurkeztutako proiektuaren memoriak analisi espezifiko baten bidez justifikatzen badu ikerketaren xedeari kontzeptualki edo metodologikoki heltzean genero-alborapenak egon direla, eta alborapen horiek eragin nabarmena izan dutela ezagutzaren egungo egoeran, informazio-hutsune edo interpretazio-alborapen gisa. Halakorik egon bada, baloratzeko aurkeztu den proiektuan horiek zuzentzen lagunduko duen ikuspegi edo metodologia bat aplikatu beharko da.

A estos efectos, se considerará que el proyecto incorpora la perspectiva de género en el objeto de la investigación cuando la memoria del proyecto presentado justifique mediante un análisis específico que en el abordaje conceptual o metodológico del objeto de la investigación ha habido sesgos de género que han incidido de forma significativa en el estado actual del conocimiento, en forma de lagunas de información o de sesgos interpretativos. En su caso, si los ha habido, se deberá aplicar en el proyecto sometido a valoración un enfoque o una metodología que contribuya a su corrección.

17. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 17.– Resolución.

1.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta, espediente osoarekin batera, Kulturako sailburuordeari igorriko dio, ebazpena eman dezan.

1.– La Comisión de Valoración elaborará una propuesta de Resolución motivada que será remitida, junto a todo el expediente, al Viceconsejero de Cultura para la Resolución.

2.– Ebazpenak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:

2.– La Resolución contendrá, como mínimo:

a) Diruz lagundutako proiektuak eta esleitutako laguntzen zenbatekoak, bai eta ordainketa-faseak ere.

a) Los Proyectos subvencionados y la cuantía de las ayudas adjudicadas, así como la secuenciación del pago.

b) Eskatutako laguntza ukatu zaien proiektuen zerrenda, horretarako arrazoiak azalduta.

b) Los Proyectos a los que no se les ha otorgado la ayuda solicitada, motivando tal hecho.

c) Onartu ez diren proiektuak, horretarako arrazoiak azalduta.

c) Los proyectos inadmitidos, con expresión de la razón de dicha inadmisión.

d) Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, agindu honen 8. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

d) El plazo de ejecución de las actividades subvencionadas, de acuerdo con lo establecido en el artículo 8 de esta Orden.

e) Behin proiektua amaituta, emandako dirulaguntzak justifikatzeko modua eta epea, agindu honen 21. artikuluak dioenari jarraituz.

e) La forma y el plazo de justificación de las subvenciones concedidas, finalizada la ejecución del proyecto, en los términos que el artículo 21 de la presente Orden señala.

f) Diruz lagundutako jarduera gauzatuko dela bermatzeko bidezkotzat jotzen den beste edozein betebehar.

f) Cualquiera otra obligación que se estime procedente, en orden a garantizar la ejecución de la actividad subvencionada.

3.– Ebazpena, gehienez, bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.

3.– La Resolución será notificada en el plazo máximo de cinco meses, a contar desde el día de la finalización del plazo de la presentación de las solicitudes.

Nolanahi ere, akatsak zuzentzeko epea irekitzen bada, aipatu den epea etenda geratuko da, pertsona edo erakunde eskatzaileari bidalitako errekerimenduaren jakinarazpena jasotzen denetik hasi eta hura benetan gauzatzen den arteko denbora-tartean, edo, bestela, emandako epean.

No obstante, en el supuesto de que se hubiera abierto un plazo para la subsanación de defectos, el plazo aludido quedará suspendido durante el lapso que medie entre la recepción de la notificación del requerimiento remitido a la persona o entidad solicitante y su efectivo cumplimiento, o en su defecto, por el del plazo concedido.

4.– Esandako epeetan ez bada ebazpenik jakinarazten, eskabideak isiltasun administratiboaren bidez ukatu direla ulertu ahal izango da, administrazio-prozedurari buruzko araudiari jarraituz.

4.– La no notificación de la Resolución en los plazos establecidos podrá entenderse como denegación de las correspondientes solicitudes a los efectos del silencio administrativo fijado en la normativa sobre procedimiento administrativo.

5.– Laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie ebazpena, eta, gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar oro jakitun izan dadin eta jakinarazi izanaren ondorioetarako. Dena den, lehenago egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat. Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Sin perjuicio de la notificación de la Resolución a quienes solicitan las ayudas, la Resolución también será publicada, con efectos de notificación y para general conocimiento, en el Boletín Oficial del País Vasco. Se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar. Las notificaciones electrónicas serán realizadas a través de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

6.– Jakinarazitako ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

6.– Contra la Resolución que se notifique, o transcurrido el plazo para resolver sin que haya recaído resolución expresa, podrá interponerse por los interesados recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 121 de Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– Pertsona horrek izapidetzen ari den itzulketa-prozedura bat badu, prozedura hori amaitzearen mende egongo da dirulaguntza ematea, eta, itzulketa-prozedura amaitutakoan, pertsona horrek itzultzeko betebeharra badu, dirulaguntza soilik eman ahal izango da baldin eta pertsona horrek borondatezko aldian ordaintzen badu zorra, edo geroratu eta bermatzen badu, edo itzulketa-ebazpena aurkaratzean hura etetea erabakitzen bada. Kasu horietatik kanpo, pertsona edo entitatea ezingo litzateke pertsona edo entitate onuradun izan, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean ez baditu, hala xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak.

7.– Si la persona tuviera un procedimiento de reintegro que se halle en tramitación, la concesión quedará condicionada a la terminación de dicho procedimiento y, en el caso de que, finalizado el procedimiento de reintegro, la persona tenga una obligación de reintegro, solo se podrá proceder a la concesión si la persona obligada atiende la deuda en período voluntario, o la aplaza y garantiza, o se acuerda su suspensión con ocasión de la impugnación de la correspondiente resolución de reintegro. Fuera de estos supuestos, la persona o entidad incurriría en una prohibición para el acceso a la condición de persona o entidad beneficiaria, por no hallarse al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, en el sentido de la Disposición Adicional primera del Decreto 1/2021, de 12 de enero, por el que se aprueba el Reglamento General de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

18. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de las personas o entidades beneficiarias.

Agindu honetan zehaztu eta arautzen diren dirulaguntzen onuradunek ondoren azaltzen diren betebeharrak bete beharko dituzte:

Las personas beneficiarias de las subvenciones contempladas y reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención, las personas o entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

2.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

2.– Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

3.– Edozein administraziok edo erakunde publiko nahiz pribatuk xede bererako emandako dirulaguntzen, sarreren edo baliabideen berri ematea, lortutako laguntza horien ukoari edo onarpenari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

3.– Comunicar la obtención de subvenciones, ingresos o recursos para la misma finalidad procedente de cualesquier administración o entes tanto públicos como privados, junto con una declaración responsable sobre la renuncia o aceptación de dichas ayudas obtenidas.

4.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza objektibo zein subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea. Batez ere, ahal den lasterren jakinarazi beharko dira diruz lagundutako jardueren exekuzioan atzerapenak eragin ditzaketen jazoerak edo egoerak, baldin eta proiektua exekutatzeko ezintasuna badakarte.

4.– Comunicar la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención. En especial, será obligatorio comunicar, a la mayor brevedad posible, cualquier circunstancia o hecho que provoque un retraso en la ejecución de las actividades subvencionadas que vaya a derivar en la imposibilidad de ejecución del proyecto.

5.– Euren zereginak betetzerakoan, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duten informazioa ematea, jasotako dirulaguntzei dagokienez; eta, era berean, diruz lagundutako jarduerak kontrolatzeko, egiaztatzeko, segimendua egiteko eta ikuskatzeko dituzten eginkizunei edo eskumenei men egitea.

5.– Facilitar a la Dirección de Patrimonio Cultural, así como a la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, la información que les sea requerida en el ejercicio de sus funciones, respecto de las subvenciones percibidas, así como someterse a sus funciones o facultades de control, comprobación, seguimiento e inspección de las actividades subvencionadas.

6.– Ikerketaren emaitzen ondoriozkoak diren eta argitara eman daitezkeen testu edo dokumentuetan aipatzea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela, eta sailaren logotipo ofiziala ere jasotzea. Proposatutako ikerketarako eman den dirulaguntzak etorkizunean master amaierako lana edo doktorego-tesia egiteko bide ematen badu, lan edo tesi horretan jaso beharko da Eusko Jaurlaritzak eman duen laguntza, eta ale bat igorri beharko zaio Kultura Ondarearen Zuzendaritzari.

6.– Incorporar en los textos o documentos que puedan publicarse, derivados de los resultados de la investigación, la mención de que ha sido subvencionada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, e incluir el logo oficial del Departamento. En el caso de que la subvención que se haya concedido para la investigación propuesta dé lugar en el futuro a un trabajo fin de master o a una tesis doctoral, se deberá hacer constar en dicho trabajo o tesis la ayuda concedida por el Gobierno Vasco y remitir un ejemplar a la Dirección de Patrimonio Cultural.

7.– Dirulaguntza baliatzen den bitartean, oinarri hauen ondoriozko arauak betetzea etenik gabe.

7.– Cumplir de forma ininterrumpida durante el disfrute de la subvención las normas que resulten de estas bases.

8.– Ikerlana amaitzea eta dirulaguntza justifikatzeko eskatutako dokumentazioa igortzea agindu honetan ezarritako epean.

8.– Finalizar el trabajo de investigación y remitir la documentación requerida para la justificación de la subvención en el plazo establecido en la presente Orden.

9.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan jasotako beste edozein betebehar betetzea.

9.– Cumplir cualquier otra obligación contenida en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

19. artikulua.– Dirulaguntza jaso duten jardueren kontrola eta jarraipena.

Artículo 19.– Control y seguimiento de las actividades subvencionadas.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, agindu hau kudeatzeko arduraduna den aldetik, diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena egingo du.

La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, como responsable de la gestión de la presente Orden, velará por el control y seguimiento de las actividades subvencionadas.

Horretarako, eta legez beste entitate eta erakunde publiko batzuei dagozkien eskumenak urratu gabe, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki iritzitako ikuskatzeak eta egiaztapenak egitea.

A tal efecto, y sin perjuicio de las facultades que legalmente corresponden a otras entidades y organismos públicos, corresponderá a la Dirección de Patrimonio Cultural la realización de cuantas inspecciones y comprobaciones estime oportunas o necesarias en orden a garantizar la correcta ejecución de las actividades subvencionadas.

20. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta ordaintzeko era.

Artículo 20.– Cuantía y forma de pago de la subvención.

1.– Agindu honen babespean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

1.– Las subvenciones concedidas con cargo a la presente Orden serán abonadas fraccionadamente, del siguiente modo:

a) Lehen ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50ekoa, dirulaguntza eman ostean.

a) Un primer pago por importe del 50 % de la subvención, tras la concesión.

b) Gainerako % 50a dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz ordainduko da, gastua justifikatu ondoren, eskatutako dokumentazioa aurkeztuz eta, edonola ere, ez 2023an baino lehenago.

b) El abono del 50 % restante del total se efectuará conforme a lo establecido en la Resolución de concesión, previa justificación del gasto mediante presentación de la documentación requerida, y en todo caso no antes del año 2023.

2.– Pertsona edo erakunde eskatzailea ez badago erregistratuta Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan edo aldatu egin nahi baditu erregistro horretan dituen banku-datuak, helbide elektroniko honen bitartez egin ahal izango du: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

2.– En caso de que la persona o entidad beneficiaria no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Economía y Hacienda podrá hacerlo accediendo a la siguiente dirección electrónica: https://www.euskadi.eus/altaterceros

3.– Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta ordainketak kenduko zaizkio laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari. Horretarako, pertsona fisiko eskatzaileek beren egoitza fiskala zein den adierazi beharko dute eskabidean. Hala badagokio, onuradunak berariaz eskatu beharko du jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa.

3.– Del importe de la ayuda o subvención se detraerán en su caso las retenciones y pagos a cuenta del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) que pudieran corresponder en aplicación de la normativa del Impuesto. A estos efectos, las personas físicas solicitantes deberán indicar en la solicitud su lugar de residencia fiscal. En su caso, el tipo de retención por inicio de actividad deberá ser expresamente solicitado por la persona beneficiaria.

4.– Pertsonak edo entitateak itzultzeko prozeduraren bat badu tramitazioan, prozedura hori amaitzearen mende egongo da ordainketa, eta itzultzeko prozedura amaitu eta itzultzeko betebehar bat badu, ordainketa egin ahal izateko ezinbestekoa izango da zorra borondatezko epean ordaintzea, edo atzeratu eta bermatzea, edo eten egingo dela erabakitzea, itzultzeko ebazpena inpugnatu delako. Kasu horietatik kanpo, pertsona edo entitatea ezingo litzateke pertsona edo entitate onuradun izan, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean ez baditu, hala xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak.

4.– Si la persona o entidad tuviera un procedimiento de reintegro que se halle en tramitación, el pago quedará condicionado a la terminación de dicho procedimiento y, en el caso de que, finalizado el procedimiento de reintegro, la persona o entidad tenga una obligación de reintegro, solo se podrá proceder al pago si la persona o entidad obligada atiende la deuda en período voluntario, o la aplaza y garantiza, o se acuerda su suspensión con ocasión de la impugnación de la correspondiente resolución de reintegro. Fuera de estos supuestos, la persona o entidad incurriría en una prohibición para el acceso a la condición de persona o entidad beneficiaria, por no hallarse al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, en el sentido de la Disposición Adicional primera del Decreto 1/2021, de 12 de enero, por el que se aprueba el Reglamento General de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

21. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Artículo 21.– Justificación de la subvención.

1.– Pertsona fisikoek aurrez aurre zein bide elektronikoa erabiliz aurkez ditzakete justifikazioak:

1.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Justifikazioak modu presentzialean ere aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, eta, horretarako, ezinbestekoa izango da aurretiazko hitzordua eskatzea honako bide hauetako bat erabiliz: https://www.euskadi.eus/web01-ejqmatic/eu/zuzeneanwebbooking/#/?lang=eu_es helbidearen bidez; aurretiazko hitzordua eskatzeko edo ezeztatzeko beren-beregi jarritako 945 01 90 00 telefonora deituta; EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako toki edo bulegoetan.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en el Servicio Zuzenean, exclusivamente con cita previa accediendo a la dirección https://euskadi.eus/cita-previa-zuzenean, o a través del teléfono exclusivo para solicitar o anular la cita previa 945 01 90 00, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos autónomos) o en los lugares y dependencias previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Halaber, justifikazioak bide elektronikoetatik aurkeztu ahal izango dira gobernuaren egoitza elektronikoan, Nire Karpeta atalaren bitartez espedientera sartuta: www.euskadi.eus/nirekarpeta

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en la sede electrónica del gobierno, accediendo al expediente a través del apartado Mi Carpeta: www.euskadi.eus/micarpeta

2.– Pertsona juridikoek bide elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, aipatutako helbide elektronikora sartuta.

2.– Las personas jurídicas deberán presentar las justificaciones por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

3.– Justifikazioak bide presentzialez nahiz elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, agindu honen 9. artikuluaren 5. apartatuan zehaztutako helbidean.

3.– Las especificaciones sobre cómo tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco en la dirección indicada en el apartado 5 del artículo 9 de la presente Orden.

4.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza arrazoitu duen jarduera jada burutu duela eta horrek eragin dituen gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Horretarako, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:

4.– Para la justificación de la subvención concedida, la entidad o persona beneficiaria deberá presentar la documentación que acredite que se ha realizado la actividad que motivó la subvención y los gastos ocasionados por la misma. Para ello deberá aportar como mínimo lo siguiente:

a) Egindako jarduera bete izanaren justifikazio-memoria, ahalik eta zehatzena.

a) Memoria justificativa del cumplimiento de la actividad realizada, lo más detallada posible.

b) Eskaerarako azterlana bermatu duen pertsonak idatzitako txostena, egindako lanari oniritzia emateko eta egoki iritzitako beste ohar batzuk egiteko.

b) Informe suscrito por la persona que haya avalado el estudio para la solicitud en el que se dé el visto bueno al trabajo realizado y en el que podrá hacer otras anotaciones que entienda pertinentes.

c) Diruz lagundutako ikerlanaren amaierako dokumentuaren kopia bat, formatu elektronikoan; eta, horrekin batera, laburpen elebidun bat (euskaraz eta gaztelaniaz), gehienez ere 1.800 karakterekoa. Lanaren testua Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzuaren estilo-arauei jarraikiz idatziko da. Justifikazioa era presentzialean egiten bada, formatu digitalean aurkeztuko da, euskarri fisiko batean grabatuta (CD/DVD, USB memoria, eta abar). Bide elektronikoa erabiltzen bada eta 30 MB baino handiagoa bada, helbide elektroniko bat adieraziko da memorian, hain zuzen ere organo kudeatzaileak lana jasotzen duten fitxategiak deskargatu ahal izan ditzan. Bide presentziala hautatzen dutenek ere erabil dezakete prozedura hori.

c) Una copia en formato electrónico del documento final del trabajo de investigación subvencionado, acompañado de un resumen bilingüe –en euskera y castellano– que no excederá de 1800 caracteres. El texto del trabajo se editará de conformidad con las normas de estilo del Servicio de Publicaciones del Gobierno Vasco. En el caso de que la justificación se haga mediante el canal presencial, se presentará en formato digital y grabada en un soporte físico (CD/DVD, lápiz de memoria...). En el caso de que se utilice el canal electrónico y si su tamaño superara los 30 MB, se indicará en la memoria una dirección electrónica desde la que el órgano gestor pueda descargar el/los ficheros que contengan el trabajo. Este procedimiento también podrá ser utilizado por las personas que utilicen el canal presencial.

Nolanahi ere, aurkeztutako emaitzek bat etorri beharko dute hasieran eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren planteamenduekin.

En todo caso los resultados entregados deberán estar en consonancia con los planteamientos de la memoria inicial presentada con la solicitud.

d) Zinpeko deklarazioaren bidez, diruz lagundutako jardueraren gastuen eta sarreren behin betiko balantze orekatua –ahalik eta banakatuena–, egoitza elektronikoan eta agindu honen 9. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako tokietan eskura daitekeen ereduaren arabera.

d) Mediante declaración jurada, balance definitivo y equilibrado, lo más desglosado posible, de los gastos e ingresos de la actividad subvencionada, de acuerdo con el modelo disponible en la sede electrónica y en los lugares indicados en el apartado 5 del artículo 9 de esta misma Orden.

Gerora pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik edo kanpoko ekarpenik jaso ez badu, hori horrela dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du –balantzearen formularioan jasoa–. Eskaera-izapidearen ostean lana egiteko beste dirulaguntzaren bat edo bestelako sarreraren bat jaso badu, zehaztu egin beharko du, hauek adierazita dirulaguntza edo ekarpen bakoitzeko: kopurua eta hura eman duen pertsona edo erakundea, balantzeko sarreren atalean.

En el caso de que la persona o entidad beneficiaria no hubiera recibido subvención o aportación externa alguna diferente a la del Departamento de Cultura y Política Lingüística con posterioridad, se deberá cumplimentar una declaración responsable incluida a tal efecto en el formulario del balance. En el caso de que se haya recibido alguna otra subvención diferente o algún otro ingreso para la realización del trabajo con posterioridad al trámite de solicitud, se deberá especificar detallando para cada subvención o aportación la cantidad, y la persona o entidad que lo ha concedido en el apartado de ingresos del Balance.

e) Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua, hartzekoduna eta egiaztagiria adierazita, baita alderdi hauek ere: zenbatekoa, jaulkipen-data, jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa –zerga-oinarria eta BEZa banakatuta–. «Balantzea» izeneko inprimakian jasotako taularen bidez egin ahalko da, edo bereiz aurkeztu, kalkulu-orri batean, betiere datu-eredu berari jarraituta.

e) Una relación clasificada y numerada correlativamente de los gastos realizados, con identificación del acreedor y del documento acreditativo, su importe, fecha de emisión y el importe del gasto imputado a la actividad, desglosando la base imponible y el IVA. Podrá hacerse mediante la tabla incluida en el mismo formulario Balance o presentarse por separado, en formato de hoja de cálculo, siempre que se siga el mismo modelo de datos.

f) Gastuak egiaztatzea –horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoaren baliokide izan behar du–. Horretarako, fakturak, faktura sinplifikatuak eta/edo langileen nominak aurkeztu beharko dira, edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duen beste edozein dokumentu, edo gastuen zerrenda sailkatuan sartuta dagoen eta administrazio-eraginkortasuna duen beste edozein agiri. Zerrenda sailkatuan jaso duten zenbakia izan beharko dute ziurtagiriek. Ziurtagiriak DIN-A4 neurria baino txikiagoak badira, orri bati itsatsi beharko zaizkio. Orri horiek ere zenbakituta egon beharko dute beheko eskuineko ertzean.

f) Acreditación de los gastos por una cuantía equivalente al importe total del presupuesto de gastos presentado, para lo que se presentarán las facturas, facturas simplificadas y/o nóminas de personal, así como mediante cualquier otro documento de valor probatorio equivalente en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa incorporados en la relación clasificada de gastos. Los justificantes deberán llevar la numeración que se les haya dado en la relación clasificada. En el caso de que los justificantes sean de tamaño inferior a DIN-A4, habrán debido ser adheridos a una hoja. Estas hojas también deberán ir numeradas en el ángulo inferior derecho.

5.– Justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2023ko azaroaren 6a izango da, egun hori barne.

5.– La fecha límite de presentación de la documentación de justificación es el 6 de noviembre de 2023, incluido este.

Ezarritako justifikazio-epea bukatu eta justifikaziorik aurkeztu ez bada eskumena duen administrazio-organoaren aurrean, organo horrek onuradunari eskatuko dio hamabost egun balioduneko epean aurkezteko. Epe hori ezin izango da luzatu. Ezarritako epe berri horretan justifikaziorik aurkezten ez bada, ordaindutako zenbatekoak itzuli beharko dira, eta dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko da, azaroaren 17ko 38/2003 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 70.3 artikuluaren arabera. Horrez gain, bidezkoa bada, dagokion zehapen-prozedura irekiko da.

Transcurrido el plazo establecido de justificación sin haberse presentado la misma ante el órgano administrativo competente, este requerirá al beneficiario para que en el plazo improrrogable de quince días hábiles sea presentada. La falta de presentación de la justificación en el nuevo plazo establecido dará lugar al reintegro de las cantidades ya abonadas y a la declaración de pérdida del derecho a percibir la subvención, de acuerdo con el artículo 70.3 del Reglamento de desarrollo de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, además de a la posible incoación del correspondiente procedimiento sancionador, si así procediera.

6.– Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa beteko da.

6.– En cualquier caso, se estará a lo establecido en el artículo 30 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

22. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 22.– Incumplimientos.

1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o, en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legeari eta hura garatzekoei jarraikiz nahitaez bete beharreko beste edozein betebehar.

c) Cualquier otra que sea de obligado cumplimiento por así establecerlo la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco y sus correspondientes desarrollos.

2.– Artikulu honen aurreko zenbakian aipatutako kasuren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak (osorik edo zati bat) eta dirulaguntza ordaindu zenetik aplikatutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, eta dagokion likidazio-ebazpena eman beharko da, emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa itzultzeko. Hori guztia, honako arau hauetan ezarritako moduan: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra ezartzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

2.– La constatación de la existencia de alguno de los supuestos contemplados en el número anterior del presente artículo determinará, en los términos y previo el cumplimiento de lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas, parcial o totalmente, más los intereses legales que resulten de aplicación desde el momento del pago de la subvención, debiéndose dictar la oportuna resolución de liquidación para la devolución del importe total de la subvención concedida.

23. artikulua.– Dirulaguntzaren likidazioa.

Artículo 23.– Liquidación de la subvención.

1.– Helburua eta irizpideak.

1.– Objeto y criterios.

Justifikatutako diru-zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontua baino handiagoa izateak ez du emango eskubiderik hasieran onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzeko.

Bajo ninguna circunstancia la justificación de gastos superior al presupuesto de gastos inicialmente presentado dará derecho a incremento alguno en la subvención inicialmente reconocida.

2.– Prozedura.

2.– Procedimiento.

a) Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu, eta egokitzat jotzen badira, ordaintzeke dagoen diru-kopurua ordainduko da.

a) Una vez analizada la documentación remitida a los efectos de justificación de la subvención, y entendiéndose correctamente justificada, se procederá al pago de la cantidad pendiente correspondiente.

b) Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak gerora aldatzen badira –eta dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada–, benetako kostuak aurrekontuan jasotakoak baino txikiagoak direnean, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egingo da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena egingo du, bi hilabeteko epean, jarduera justifikatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

b) Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido su objeto, cuando los costes reales hayan sido inferiores a lo presupuestado, dará lugar a la modificación de la resolución de concesión de subvenciones. Para ello, en el plazo de dos meses desde la finalización del plazo de presentación de la documentación justificativa de la actividad, el Viceconsejero de Cultura, dictará la consiguiente resolución de liquidación.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari zenbatekoak itzuli behar bazaizkio, likidazio-ebazpenean bi hilabeteko epea emango da itzulketa egiteko, berau jakinarazten den egunetik aurrera. Horretarako, arau hauetan ezarritako prozedura errespetatu beharko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra ezartzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

En los casos en los que proceda el reintegro de cantidades a la Tesorería General del País Vasco, en la resolución de liquidación se otorgará un plazo de dos meses desde la notificación de la misma, para proceder al reintegro correspondiente, respetando en todo caso el procedimiento establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones.

24. artikulua.– Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa.

Artículo 24.– Información en materia de protección de datos de carácter personal.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Kultura-ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Sus datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: Ayudas y subvenciones en materia de Patrimonio Cultural.

– Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

– Responsable: Dirección de Patrimonio Cultural, Departamento de Cultura y Política Lingüística.

– Helburua: Kultura-ondarearen arloko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

– Finalidad: gestión de ayudas y subvenciones en materia de Patrimonio Cultural.

– Legitimazioa: interes publikoan edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoak erabili bitartean eginkizun bat betetzeko behar den tratamendua.

– Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

– Hartzaileak: arlo honetan eskumena duten administrazioak.

– Destinatarios: administraciones competentes en la materia.

– Eskubideak: datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

– Derechos: Usted tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

– Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri zehatza gure web-orrian kontsultatu dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/026100-capa2-eu.shtml

– Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/026100-capa2-es.shtml

– Araudia:

– Normativa:

• Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra: eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES

• Reglamento General de Protección de Datos eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673

• Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako data beretik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

Contra la presente Orden podrán los/as interesados/as interponer recurso potestativo de reposición (artículo 123 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas), ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso jurisdiccional Contencioso-Administrativo en el plazo de dos meses desde la misma fecha, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (artículo 10 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 8a.

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de junio de 2022.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común