Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala

N.º 117, viernes 17 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2731
2731

AGINDUA, 2022ko ekainaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzen deialdia egiten baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat.

ORDEN de 7 de junio de 2022, del Consejero de Educación, por la que se convocan subvenciones, para la adquisición o arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento dirigidas a centros privados concertados que imparten ciclos formativos de Formación Profesional.

Merkatuen eta ekoizpenen globalizazioaren egungo egoera eta horren ondoriozko lehia handia direla eta, estrategia berriak behar dira euskal enpresa-ehuna lehiatzeko posizio batean jartzeko.

El actual escenario de globalización de mercados y de la producción, y en consecuencia de gran competencia, exige nuevas estrategias que posibiliten alcanzar una posición competitiva al tejido empresarial vasco.

Egoera horretan, Lanbide Heziketa funtsezko aliatua da lanbide-profilak garatzeko eta, horrela, bermatzeko estrategia berri horien diseinuak eta garapenak eta balio berezi baten sorrerak ahalbidera diezaiela gure enpresei etorkizun jasangarri bat eta, ondorioz, pertsonen enplegagarritasuna nabarmen handitzeko bidean aurrera egitea.

En esta coyuntura la Formación Profesional se ha presentado como un aliado fundamental en el desarrollo de los perfiles profesionales que garanticen el diseño y desarrollo de esas nuevas estrategias y la creación de un valor diferencial que posibilite, a su vez, un futuro sostenible para nuestras empresas, y en consecuencia un importante avance en la empleabilidad de las personas.

Halaber, laugarren industria-iraultza mundua eraldatzen ari da, eta horren lekuko gara: gizartearen kontzeptua aldatzen ari da, beste industria-eredu baterako bidean gaude, hein handi batean, teknologia, konektagarritauna eta digitalizazioa oinarri dituena, eta horrek berekin ekarri du beste estrategia batzuk behar izatea produkzio-prozesuetan. Testuinguru horretan, eta Euskadin ekonomiaren oinarria produkzioa dela jakinik, bereziki garrantzitsua da produkzio-prozesu tradizionalak aldatzea eragingo duten teknologiak eta materiala sartzea.

Asimismo, la cuarta revolución industrial está provocando una transformación del mundo tal y como lo conocemos, cambiando el concepto de sociedad, pasando de un modelo industrial a un nuevo modelo basado en gran medida en la tecnología, la conectividad y la digitalización, y movilizando nuevas demandas de estrategias en los procesos productivos. En este contexto, en una economía como la de Euskadi basada en la producción, cobra especial importancia la irrupción de las tecnologías y los materiales que modifican los procesos productivos tradicionales.

Sektore produktiboak aldaketa sakonak eskatzen ari dira lanbide-heziketan, eta hauek dira egoera horren arrazoiak: gertatzen hasiak diren gizarte-aldaketak, kalitatezko enplegua eskuratzeko aukera, lan-merkatuaren berregituraketa, berrikuntza teknologikoen aurrerabidea, produkzio-prozesuen automatizazio-maila gero eta handiagoa, antolatzeko eta kudeatzeko modu berriak, beste lanbide-eremu batzuen sorrera, eta tekniken nahiz ekipamenduen eraldaketa bizkorra.

Los cambios sociales que se están produciendo, el acceso al empleo de calidad, la reestructuración del mercado de trabajo, el avance de las innovaciones tecnológicas, la cada vez mayor automatización de los procesos productivos, los nuevos tipos de organización y gestión, la aparición de nuevos campos profesionales y la rápida transformación de las técnicas y de los equipamientos, ha hecho que los sectores productivos vengan demandando cambios profundos en la formación profesional.

Gaur egun, hainbat berrikuntza, hala nola adimen artifiziala, droneak, 3D inprimagailuak, gauzen Interneta, errealitate birtuala eta sare digitalak, ondasun eta zerbitzuak trukatzeko ohiko arauak aldarazten ari diren fenomenoetako batzuk dira, eta horiek guztiak heldu beharreko erronka dira enpresa-sektorearentzat nahiz pertsonen prestakuntzan. Horren guztiaren ondorioz, Euskadiko lanbide-heziketak ezinbestez egin behar ditu behar beste eraldaketa, 4.0 gizarte baten benetako premietara egokituko den lanbide-heziketa sustatzeko eta garatzeko.

En la actualidad, innovaciones como la inteligencia artificial, la robótica, los drones, las impresoras 3D, el internet de las cosas, la realidad virtual y las redes digitales son apenas algunos de los fenómenos que están desafiando las reglas clásicas del intercambio de bienes y servicios, lo que constituye un desafío para el sector empresarial y para la formación de las personas, obligando a la formación profesional del País Vasco a hacer las transformaciones necesarias para impulsar y desarrollar una formación profesional adecuada a las necesidades reales de una sociedad 4.0.

2018ko uztailaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legea argitaratu zen eta, haren bidez, berrikuntza gisa, LHko eredu konbinatu bat sartzen da Lanbide Heziketan. Eredu horrek Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean zehaztutako lanbide-heziketa integratua hartzen du barnean, baina baita berrikuntza aplikatuko ikaskuntzak eta ekintzailetza aktiboa ere.

El 5 de julio de 2018, se publicó la Ley 4/2018 de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco que introduce de forma novedosa en la formación profesional un modelo combinado de FP, en el que se integran no solamente el ámbito de la formación profesional integrada definida en la Ley 1/2013 de 10 de octubre, de Aprendizaje a lo Largo de la Vida, sino, igualmente, los aprendizajes en innovación aplicada y emprendimiento activo.

Halaber, Lanbide Heziketako Eredu Konbinatuan Espezializatutako Ikastetxeen Euskal Sarea sortu eta arautzen du, euskal produkzio-sareari jarri zaizkion erronkei erantzuna emateko. Horrek guztiak, batetik, prestakuntza aurreratu bat hartzen du barnean, LH ikasten duten pertsonen kualifikazio eta espezializazioak altuak izan daitezen; eta, horrekin batera, berrikuntza aplikatu bat, teknologiaren arloan, enpresa txiki eta ertainei produktua, produkzio-prozesua eta zerbitzua hobetzen laguntzea lehenetsita, eta, metodologiaren arloan, ikasteko era aldatuta eta zeharkako konpetentziak hobetuta.

Así mismo crea y regula una Red Vasca de Centros Especializados en el Modelo Combinado de Formación Profesional, que darán respuesta a los retos que se han planteado en el tejido productivo vasco. Todo ello incluye una formación avanzada, para conseguir una alta cualificación y especialización en las personas que cursan la FP, una innovación aplicada, tanto en el ámbito tecnológico, priorizando el apoyo a las pymes en mejora de producto, proceso productivo y servicio, como en el ámbito metodológico, que transforme la manera de aprender y mejore la adquisición de competencias transversales.

Gainera, Gobernu Kontseiluak Lanbide Heziketako V. Euskal Plana onartu zuen, 2019ko otsailaren 12an. Plan horrek giza garapen jasangarria du helburutzat, eta, xede hori erdiesteko, gizakien talentua sustatzen du, zenbait gaitasun eta kualifikazio txertatuz, ekoizpen-ingurune berri batetik datozen erronkei aurre egiteko.

Además, con fecha 12 de febrero de 2019 se aprobó en Consejo de Gobierno el V Plan Vasco de Formación Profesional que pretende avanzar hacia un desarrollo humano sostenible, impulsando el talento humano a través de la incorporación de competencias y cualificaciones que hagan frente a los retos derivados de un nuevo entorno productivo.

Lanbide Heziketako V. Euskal Plan horretan bederatzi eremu estrategiko definitu ziren, eta eremu horietako bakoitzak epe ertainean lortu behar diren helburu espezifikoak eta helburu horiek lortzeko garatu beharreko jarduketa-ildoak zehaztu zituen. Eremu estrategiko horietako batzuk hauek dira: berrikuntza teknologikoa eta sistema adimendunak; biozientziak eta garapen jasangarria; eta Lanbide Heziketako ikastetxeak, erakunde adimendunak lortzeko asmoa. Eremu horietako bakoitzak helburu jakin batzuk ditu, eta Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeetan 4.0 inguruneen eremuko teknologiak inplementatzera bideratutako jarduketa-ildoen inguruko helburu hauek zehazten dituzte:

Este V Plan Vasco de Formación Profesional se concreta en nueve ámbitos estratégicos que definen los objetivos específicos a alcanzar a medio plazo, así como las líneas de actuación a desarrollar para dar cumplimiento a esos objetivos. Entre los objetivos vinculados a los ámbitos estratégicos de la innovación tecnológica y sistemas inteligentes, las biociencias y el desarrollo sostenible y la transformación de los centros de FP hacia organizaciones inteligentes, se incluyen los siguientes objetivos que incorporan líneas de actuación encaminadas a la implementación de tecnologías del ámbito de los entornos 4.0 en centros que imparten ciclos formativos de Formación Profesional:

a) 4.0 industria-inguruneetan ikertzea eta berritzea, lortutako ezagutza Euskadiko LHren balio-katera transferitzeko.

a) Investigar e innovar en entornos industriales 4.0, transfiriendo el conocimiento adquirido a la cadena de valor de la FP vasca.

b) Errendimendu handiko 4.0 Lanbide Heziketako ikastetxeak garatzea.

b) Desarrollar Centros de Formación Profesional 4.0 de alto rendimiento.

c) Lanbide Heziketara aplikatutako berrikuntza eta ikerketa zientifikoa garatzea nekazaritzako elikadura jasangarrian, natura-ingurunean eta itsas ingurunean, etxegintza adimendunean eta eraikuntza jasangarrian, eta osasunean eta biozientzietan.

c) Desarrollar investigación científica e innovación aplicada a la formación profesional, en Agroalimentación sostenible, Medio Natural y Marino, en Edificación Inteligente y Construcción Sostenible, y en Salud y Biociencias.

d) Lanbide Heziketako ikastetxeen erakunde berria. Erakunde adimendunak lortzeko asmoa.

d) Una nueva organización de los centros de FP hacia organizaciones inteligentes.

Beraz, hortxe dauzkagu erronkak, eta, horretarako, beharrezkoa da Lanbide Heziketako ikastetxeen parte-hartze aktiboa proiektuak diseinatzeko eta garatzeko, benetan posible izan dadin gero eta ingurune espezializatuago eta konplexuagoetan ikaskuntza-metodo berritzaileak ezartzea, eta, horrela, ikasleek eskuratutako ezagutzak errazago eta benetan transferi daitezen, eta, azken finean, enpresen espezializazio-maila handitu eta, ondorioz, abantaila lehia-abantaila jasangarria lor dezaten.

Nos encontramos, por lo tanto, frente a una serie de retos que requieren de la participación activa de los centros de Formación Profesional en el diseño y desarrollo de proyectos que posibiliten la implementación de métodos innovadores de aprendizaje en entornos cada vez más especializados y complejos y que favorezcan, de este modo, la transferencia real del conocimiento adquirido por el alumnado y eleven, en definitiva, el nivel de especialización de las empresas y, por consiguiente, la obtención de una ventaja competitiva sostenible.

Teknologia horiek aldaketa disruptiboak sortzen ari dira produkzio-ereduan, bai eta produktuetan eta zerbitzuetan beretan ere, eta, hala, industria berri bat sortzen ari da, digitala eta konektatua. Gauzak horrela, gaur egun ditugun erronkei behar bezala heltzeko ezinbestekoa da etengabe egokitzea lanbide-heziketako euskal sistema, 4.0 industria-inguruneetan ikertzea, errendimendu handiko 4.0 Lanbide Heziketako ikastetxeak garatzea, Lanbide Heziketara aplikatutako berrikuntza eta ikerketa zientifikoa egitea, ikastetxeak erakunde adimendunen eredurantz eraldatzea, ziurtatzeko haiek guztiek antolaketa-dinamika ireki eta konektatu batean parte hartzen dutela, etengabeko autohazkundea lortze aldera.

Las mencionadas tecnologías están generando cambios disruptivos en el modelo de producción, así como en los propios productos y servicios, dando paso a una nueva industria digital y conectada. Esto nos enfrenta a una serie de desafíos que requieren una adaptación constante del sistema vasco de formación profesional, a través de la investigación en entornos industriales 4.0 y del desarrollo de Centros de Formación Profesional 4.0 de alto rendimiento; mediante la investigación científica y la innovación aplicada a la formación profesional; y con la necesaria transformación de los centros hacia un modelo de organización inteligente que asegure que todos ellos formen parte de una dinámica organizativa abierta y conectada, en la búsqueda de un continuo auto-crecimiento.

Deialdi hau Hezkuntza Sailaren 2022. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren baitakoa da, zeina Hezkuntzako sailburuaren 2022ko otsailaren 4ko aginduaren bidez onartu baitzen.

Esta convocatoria está encuadrada dentro del Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Educación para el año 2022, aprobado por Orden del Consejero de Educación de 4 de febrero de 2022.

Ondorioz, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan xedatutakoarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan dirulaguntzen araubidea arautzekoa), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin, honako hau

En consecuencia, y de conformidad con lo establecido en las disposiciones contenidas en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, que regula el régimen de ayudas y subvenciones de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Deialdi honen xedea da makineria edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzak emateko prozeduraren deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:

Es objeto de la presente Orden convocar procedimiento de concesión de subvenciones para la financiación de la adquisición o cuotas de arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento, así como gastos de instalación derivados de la misma maquinaria y/o equipamiento, diferenciados según dos ámbitos de actuación:

● 1. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-zikloak emateko beharrezko makineria edo ekipamendua eguneratzeko, II. kapituluan adierazitakoaren arabera.

● Ámbito 1: destinado a los centros privados concertados que imparten ciclos de Formación Profesional implantados en la modalidad presencial completa, para la actualización de maquinaria y/o equipamiento necesario para la impartición de los ciclos formativos, conforme a lo señalado en el capítulo II.

● 2. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 ingurunearen erronkei erantzungo dieten eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak ezarriko dituzten proiektuei heltzeko, III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

● Ámbito 2: destinado a los centros integrados privados concertados que imparten ciclos de Formación Profesional implantados en la modalidad presencial completa, para abordar proyectos que den respuesta a los retos de los entornos 4.0 e implementen los planes de transformación digital y sostenibilidad de la formación profesional, conforme a lo señalado en el Capítulo III.

2. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 2.– Gastos subvencionables.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira jarduketa-eremu bakoitzean agindu honen II. kapituluko 18. artikuluan eta III. kapituluko 25. artikuluan ezarritakoak.

Tendrán la consideración de gastos subvencionables para cada ámbito de actuación los que queden específicamente establecidos en el artículo 18 del Capítulo II y en el artículo 25 del capítulo III de la presente Orden.

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria.

1.– Agindu honetan bideratutako dirulaguntzen zenbateko osoa bi milioi berrehun eta hamazazpi mila laurehun eta laurogeita zazpi eurokoa da (2.217.487).

1.– La cantidad total de las subvenciones destinadas en esta Orden es de dos millones doscientos diecisiete mil cuatrocientos ochenta y siete (2.217.487) euros.

2.– Zenbateko osoa honela banatuko da deialdi hau osatzen duten bi jarduketa-eremuen artean:

2.– La cantidad total se distribuirá de la siguiente manera entre los dos ámbitos de actuación que comprende la presente convocatoria:

● 1.000.000 euro agindu honetako 1. artikuluan definitutako 1. eremuan sartzen diren makineriaren edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, proportzionalki banatuko da goian adierazitako zenbatekoa, eta banaketa hori egiteko, horretarako beren-beregi ezarritako irizpideak beteko dira.

● 1.000.000 euros para la financiación de la adquisición o cuotas de arrendamiento de la maquinaria y/o equipamiento que dé respuesta al ámbito 1 definido en el artículo 1 de la presente Orden. Las subvenciones previstas para este ámbito se otorgarán mediante el reparto proporcional de la citada cantidad, atendiendo a los criterios de reparto establecidos al efecto.

● 1.217.487 euro agindu honetako 1. artikuluan definitutako 2. eremuan sartzen diren makineriaren edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak emateko, lehia bidezko konkurrentzia-prozedura erabiliko da.

● 1.217.487 euros para la financiación de la adquisición o cuotas de arrendamiento de la maquinaria y/o equipamiento que dé respuesta al ámbito 2 definido en el artículo 1 de la presente Orden. Las subvenciones previstas para este ámbito se otorgarán mediante el procedimiento de concurrencia competitiva.

3.– Eremu bakoitzari esleitutako diru kopuru guztia agortzen ez bada, sobera dagoen zenbatekoa beste jarduketa-eremuari esleitutako kopuruari gehituko zaio, baldin eta hasiera batean esleitutako diru kopurua ez bada nahikoa izan baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, zentzu horretan balorazio-batzordeak emango duen proposamenaren arabera.

3.– En el caso de que no se agotara la cantidad asignada a uno de los ámbitos, dicho excedente incrementará la cantidad asignada al otro ámbito de actuación, si en este la cantidad asignada hubiera resultado insuficiente para cubrir la totalidad de lo solicitado que cumpla los requisitos, de acuerdo con la propuesta que en este sentido emita la Comisión de Valoración.

4. artikulua.– Parte hartzeko betekizun orokorrak.

Artículo 4.– Requisitos generales de participación.

Agindu honek jarduketa-eremu bakoitzerako ezarritako bestelako eskakizun espezifikoak ezertan galarazi gabe, agindu honen bitartez deitzen diren dirulaguntzak eskuratzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte, ezinbestean, interesdunek:

Sin perjuicio de cuantos otros requisitos queden específicamente establecidos en la presente Orden para cada ámbito de actuación, en todo caso, para poder acceder a las subvenciones que se convocan mediante la presente Orden, las personas interesadas habrán de reunir los siguientes requisitos:

a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barnean direla, 1/2022 Legearen arabera –1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa–.

a) No encontrarse sancionadas penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni incursas en prohibición legal alguna que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 1/2022, de 3 de marzo, de segunda modificación de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Betekizun biek iraun behar dute emandako dirulaguntzak likidatu arte; beraz, egiaztatu egingo da bete egiten direla bai emateko orduan bai ordaintzeko orduan.

b) Hallarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, así como al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones. Ambos requisitos deberán mantenerse hasta el momento de la liquidación de la subvención concedida, siendo, por lo tanto, verificado su respectivo cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoera batean ere ez egotea.

c) No encontrarse incursas en ninguna de las circunstancias que establece el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 5.– Tramitación electrónica.

1.– Interesdunek prozedura honetako izapide guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko baliabide elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egingo dituzte.

1.– Las personas interesadas solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Izapidetze elektronikoa arautzen dute Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak –Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen apirilaren 21eko 55/2020 Dekretuaren bidez aldatua– eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak, zeinaren bidez onartu baitzen Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa.

2.– La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, modificado mediante Decreto 55/2020, de 21 de abril, de segunda modificación del Decreto de Administración Electrónica y en la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –Platea–.

3.– Eskabideak bide elektronikoz nola izapidetu, erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta deialdi honi lotutako gainerako izapideak honako helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:

3.– Las especificaciones de cómo tramitar por canal electrónico las solicitudes, los modelos de documentación que se deben adjuntar y el resto de trámites relacionados con esta convocatoria están disponibles en la siguiente dirección electrónica:

4.– Eskabidearen osteko izapideak, justifikazioa barne, honako helbide honetako Nire karpeta atalaren bidez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Los trámites posteriores a la solicitud, incluida la justificación, se deberán realizar a través del apartado Mi carpeta en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:

5.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección:

6.– Halaber, izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan:

6.– Asimismo, se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección:

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua, tokia eta epea.

Artículo 6.– Forma, lugar y plazo de presentación de las solicitudes.

1.– Eskabideak (I. eranskina), baldintza guztiak behar bezala beteta, modu elektronikoan aurkeztu behar dituzte, agindu honen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– Las solicitudes (Anexo I), debidamente cumplimentadas en todos sus términos, deberán presentarse de forma electrónica, según se dispone en el artículo 5 de la presente Orden y en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Ezingo da makina edo ekipamendu berbera erosteko edo errentan hartzeko finantzaketa eskatu bi jarduketa-eremuetan.

No podrá solicitarse la adquisición o el arrendamiento de una misma máquina o equipamiento al amparo de los dos ámbitos de actuación.

2.– Eskabideekin (I. eranskina) batera, artikulu honen 7. apartatuan adierazten den dokumentazioaz gain, agindu honen II. kapituluko 20. artikuluan eta III. kapituluko 26. artikuluan jarduketa-eremu bakoitzerako eskatzen den dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.

2.– Las solicitudes (Anexo I) deberán venir acompañadas de la documentación que se indica en el apartado 7 de este artículo, así como de la documentación que específicamente se establece para cada uno de los ámbitos de actuación en el artículo 20 del capítulo II y en el artículo 26 del capítulo III de la presente Orden.

3.– Eskatzaileren batek inbertsioa amaitu badu eskabidea aurkezten duen egunerako, inbertsio hori egin izanaren eta egindako benetako gastuaren egiaztagiriak aurkeztu ahal izango ditu.

3.– Para aquellos casos en que la persona solicitante hubiera completado la inversión a la fecha de presentación de la solicitud, se podrá acompañar a la misma la documentación acreditativa de la materialización de la inversión y del efectivo gasto incurrido.

4.– Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

4.– La presentación de la solicitud supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.7 artikulua aplikatuz, eskabidean erantzukizunpeko adierazpena jasoko dute, honako betebehar eta eskakizun hauek egiaztatzeko:

5.– En aplicación del artículo 50.6 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y del artículo 13.7 Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, la solicitud incluye una declaración responsable mediante la que se acreditarán las siguientes obligaciones y requisitos:

a) Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatu zaizkien eta, hala badagokio, haietatik jaso diren dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea, eta adieraztea, baiezkoa izanez gero, laguntza eman duen erakundearen izena eta zenbatekoa.

a) Comunicar la solicitud y, en su caso, obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualquier administración o ente público y privado, indicando, en caso afirmativo, la cuantía y el nombre de la entidad concedente.

b) Administrazio- edo zigor-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez dagoela, ezta sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuren baten eraginpean ere.

b) No hallarse sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que le inhabilite para ello, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo.

c) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

c) Hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

d) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zehaztutako debekuetako batean ere.

d) No hallarse incurso en ninguna de las prohibiciones establecidas en los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, general de subvenciones.

e) Egiazkoak izatea eskabideko datuak eta emandako dokumentazioa, eta betetzea indarreko araudian dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako baldintzak.

e) Que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que se acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas subvenciones.

6.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteak baimena emango du Lanbide Heziketako Sailburuordetzak zuzenean egiazta dezan dirulaguntzen eskatzaileek betetzen dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten administrazio-agiriak aurkeztu beharko ditu.

6.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización para que la Viceconsejería de Formación Profesional obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas solicitantes de las subvenciones. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces las certificaciones administrativas positivas expedidas por el órgano competente.

7.– Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuratzeari buruzko informaziorako, dirulaguntzen eskatzaileak zerga-administrazio eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du. Ziurtagiri horretan, ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) alta emanda dagoen jarduera guztiak jasoko dira. Hala badagokio, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen-likidazioaren 390 ereduaren kopia ere aurkeztu beharko du, bai eta aipatutako 390 ereduaren aurkezpenaren eta egiten dituen EJZ jardueren azalpen-memoria labur bat ere.

7.– Para la información relativa a la recuperación del Impuesto sobre el Valor Añadido la persona solicitante de las subvenciones deberá aportar certificación, expedida por la Administración tributaria competente, en la que consten todas las actividades en las que se encuentra dada de alta en el Impuesto sobre Actividades Económicas (IAE) y, en su caso, copia del modelo 390 de Declaración-liquidación anual del Impuesto sobre el Valor Añadido del último ejercicio disponible, así como breve memoria explicativa en relación con las actividades IAE que realiza y la presentación del citado modelo 390.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Eskabidea oso-osorik betetzen ez bada, edo eskabidearekin batera behar den dokumentazioa aurkezten ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun naturaleko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, gainera, esango zaio aurrekoa egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren araberako ebazpena eman ondoren.

Si se advirtiera que la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva y documentación adjunta se requerirá a la persona solicitante para que, en el plazo de 10 días naturales, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido en su petición previa Resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

8. artikulua.– Prozeduraren instrukzioa.

Artículo 8.– Instrucción del procedimiento.

1.– Plangintza eta Antolaketako zuzendariak izango du emate-prozedura instruitzeko eskumena.

1.– El Director de Planificación y Organización, será el órgano competente para la instrucción del procedimiento de concesión.

2.– Balorazio-batzorde bakar bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta hautatzeko; kide anitzeko organo gisa jardungo du, eta hauek izango dira kideak:

2.– Para el análisis, evaluación y selección de las solicitudes presentadas se constituirá una Comisión de Valoración, que actuará como órgano colegiado, y que estará compuesta por los siguientes miembros:

a) Batzordeburua: Nicolás Sagarzazu Alzua, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria, edo haren ordezkoa.

a) Presidente: D. Nicolás Sagarzazu Alzua, Director de Planificación y Organización o persona que lo sustituya.

b) Bokalak:

b) Vocales:

Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

La persona Responsable del Servicio de Formación Profesional.

Beatriz Aranaga Elorriaga, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.

Dña.. Beatriz Aranaga Elorriaga o persona que la sustituya, Personal Técnico de la Dirección de Planificación y Organización de la Delegación Territorial de Bizkaia.

Maite Lizartza Urrestarazu, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.

Dña.. Maite Lizartza Urrestarazu o persona que la sustituya, Personal Técnico de la Dirección de Planificación y Organización de la Delegación Territorial de Gipuzkoa.

Mikel Imaz Gorrotxategi, Arabako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa.

D. Mikel Imaz Gorrotxategi o persona que lo sustituya, Personal Técnico de la Dirección de Planificación y Organización de la Delegación Territorial de Araba.

Pablo Gaztelumendi Martínez, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa; idazkari-lanetan arituko da, hitzarekin baina botorik gabe.

D. Pablo Gaztelumendi Martínez o persona que lo sustituya, Personal Técnico de la Dirección de Planificación y Organización, que actuará como secretario, con voz, pero sin voto.

3.– Balorazio-batzordeak, aurkeztutako eskabideak ebaluatutakoan, behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamen hori agindu honen 5. artikuluan ezarritako baliabide elektronikoez jakinaraziko zaie onuradunei, eta 10 egun naturaleko epea emango zaie, halaber, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Hamar egun naturaleko epea igarotzen bada jakinarazpenaren edukira sartu gabe, jakinarazpena baztertutzat joko da, eta, prozedurari jarraikiz, izapidea gauzatutzat joko da, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, horra sartzea teknikoki edo materialki ezinezkoa dela egiaztatzen bada.

3.– La Comisión de Valoración, una vez evaluadas las solicitudes presentadas, formulará la propuesta de resolución provisional, debidamente motivada, que deberá notificarse a las personas beneficiarias mediante los medios electrónicos establecidos en el artículo 5 de la presente Orden, concediéndoles, a su vez, un plazo de 10 días naturales, contados a partir del día siguiente de la notificación, para presentar las alegaciones que estimen oportunas. En el caso de que transcurrieran 10 días naturales sin que se acceda a su contenido se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

4.– Aurkeztutako alegazioak aztertuta, balorazio-batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena egingo du, dirulaguntza ematea proposatutako eskatzaileen zerrenda adierazita, baita zenbatekoa ere, eta horretarako jarraitutako ebaluazioa eta balorazio-irizpideak zehaztuko ditu proposamen horrek. Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo instrukzio-egile gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari bidaliko dio proposamen hori, ondoren ebazpena eman dezan.

4.– Examinadas las alegaciones presentadas, la Comisión de Valoración formulará la propuesta de resolución del procedimiento que deberá expresar la relación de solicitantes para los que se propone la concesión de la subvención y su cuantía, especificando su evaluación y los criterios de valoración seguidos para efectuarla, la cual será elevada por el Director de Planificación y Organización, como órgano instructor, al Viceconsejero de Formación Profesional para su posterior resolución.

5.– Ebazpenerako behin-behineko eta behin betiko proposamenek ez dute eskubiderik sortzen onuradun gisa proposatutako pertsonen alde, harik eta emateko ebazpena jakinarazten zaien arte.

5.– Las propuestas provisionales y definitivas de resolución no crean derecho alguno a favor de las personas beneficiarias propuestas, frente a la Administración, mientras no se le haya notificado la Resolución de concesión.

9. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura amaitzea, jakinaraztea eta publikotasun-prozedurak.

Artículo 9.– Finalización del procedimiento de concesión, notificación y procedimientos de publicidad.

1.– 1. eremuan, eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztiei emango zaizkie dirulaguntzak, II. kapituluko 22. artikuluan xedatutako banaketa-irizpideen arabera.

1.– En el ámbito 1, la subvención se concederá a todas las solicitudes que cumplan los requisitos y atendiendo a los criterios de reparto establecidos en el artículo 22 del Capítulo II.

2.– 2. eremuan, lehia bidezko konkurrentzia-prozedura erabiliko da betekizunak betetzen dituzten eskaeren artean dirulaguntzak banatzeko. Dirulaguntzak kreditua agortu arte emango dira, puntuazio handiena lortu dutenetatik hasita, III. kapituluko 28. artikuluan xedatutako irizpideen arabera eta 27.3 artikuluan finkatutako mugak kontuan hartuta.

2.– En el ámbito 2, el procedimiento de concesión será el de concurrencia competitiva entre las solicitudes que cumplan los requisitos. Las subvenciones serán otorgadas hasta el agotamiento del crédito por orden de mayor puntuación en virtud de la aplicación de los criterios establecidos en el artículo 28 del Capítulo III, teniendo en cuenta los límites fijados en el artículo 27.3.

3.– Lanbide Heziketako sailburuordeak egingo du deialdiaren ebazpena, balorazio-batzordearen proposamena jaso eta gero. Ebazpen horrek bi eremuak bereiziko ditu, emandako dirulaguntzak zehaztuko ditu, eta dirulaguntzak ukatzeko arrazoiak adieraziko ditu. Lehenengoen kasuan, adierazi behar dira onuradunaren izena edo izen soziala, zer ikastetxe den, zenbateko puntuazioa lortu duen, eta zenbateko dirulaguntza eman zaion. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen izena edo izen soziala eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko du ebazpenak.

3.– La Resolución de la convocatoria corresponde al Viceconsejero de Formación Profesional a propuesta de la Comisión de Valoración. Esta Resolución diferenciará los dos ámbitos, determinará las concesiones y concretará los motivos de denegación, expresando en el caso de las primeras, el nombre o denominación social de las personas beneficiarias, el centro educativo concernido, la puntuación obtenida y la cuantía de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá el nombre o denominación social de las personas solicitantes y los motivos que fundamenten la denegación.

4.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei; dena den, haren ezagutza orokorra bermatzearren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hauek adierazita: onuradunen zerrenda, zer ikastetxe den, zenbateko puntuazioa lortu duen, eta zenbateko dirulaguntza eman zaion.

4.– La Resolución que se adopte será notificada individualmente a las personas interesadas, sin perjuicio de que a efectos de general conocimiento se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de personas beneficiarias con indicación del respectivo centro docente concernido, puntuación obtenida e importe de la subvención concedida.

5.– Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutako ondoreetarako.

5.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las personas interesadas será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la correspondiente orden de convocatoria, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las personas interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de los establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitzeko baldintzapean geratuko da.

6.– La concesión y, en su caso, el pago a las personas beneficiarias de las subvenciones previstas en la presente Orden, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus órganos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

7.– Artikulu honen 3. apartatuan aipatzen den ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete horren kontra Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

7.– La Resolución a la que se refiere el apartado 3 del presente artículo no pone fin a la vía administrativa y contra la misma las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10. artikulua.– Justifikazioa.

Artículo 10.– Justificación.

1.– Justifikazio-agiriak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitarteko elektronikoak erabili beharko dira, honako helbide honetako Nire karpeta atalaren bitartez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

1.– La documentación justificativa deberá presentarse utilizando los medios electrónicos de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi a través del apartado Mi carpeta, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/micarpeta

2.– Jarduketa-eremu bakoitzeko gastuak justifikatzeko, agindu honen II. kapituluko 23. artikuluan eta III. kapituluko 29. artikuluan beren-beregi adierazitako eranskinak aurkeztu beharko dituzte onuradunek.

2.– Las personas beneficiarias deberán presentar, para la justificación de cada uno de los ámbitos de actuación, los anexos que específicamente se establecen en el artículo 23 del Capítulo II y en el artículo 29 del Capítulo III de la presente Orden.

Eranskin horiekin batera, gastuak justifikatzeko egiaztagiri hauek ere aurkeztuko dira:

Estos anexos se acompañarán de la siguiente documentación acreditativa del gasto:

● Makineria edo ekipamendua erosiz gero, fakturen benetako kopiak eta horiek ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak.

● En el caso de adquisición de maquinaria y/o equipamiento, copia auténtica de las facturas y documentación acreditativa del pago de las mismas.

● Errentamendua bada, finantza-errentamenduaren gastuen hileko kuotaren justifikazioa, errentamendu-kontratuaren benetako kopiaren eta ordainagirien bidez.

● En el caso de arrendamientos, justificación de la cuota mensual de los gastos de arrendamiento financiero, mediante copia auténtica del contrato de arrendamiento, y los correspondientes recibos de pago.

3.– Baldin eta jarduketa-eremu batean diruz lagundu daitekeen makineriari edo ekipamenduari eragiten dion faktura edo errentamendu-kontratu batek barne hartzen badu, aldi berean, beste jarduketa-eremuan diruz lagundu daitekeen beste makineria edo ekipamendu bat, egiaztagiri berbera aurkeztu ahal izango da gastu biak justifikatzeko. Dena den, justifikazio bakoitzean adierazi beharko da dokumentu horren zein zati proportzional dagokion eremu bakoitzari.

3.– En caso de que una misma factura o contrato de arrendamiento que incluya maquinaria y/o equipamiento subvencionable en uno de los ámbitos de actuación, incluya a su vez, maquinaria y/o equipamiento subvencionable en el otro ámbito, el mismo documento acreditativo del gasto podrá ser presentado en ambas justificaciones, indicando en cada una de ellas la parte proporcional de dicho documento que se imputa a cada ámbito.

4.– Onuradunek jatorrizko justifikazio-agiri guztiak izan behar dituzte zaintzapean eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren eskura, hark eskatzen baditu ere.

4.– Las personas beneficiarias deberán tener en custodia y a disposición de la Dirección de Planificación y Organización por si esta así lo requiere, toda la documentación original justificativa.

5.– Agiri horiek aurkezteko azken eguna 2022ko abenduaren 30a izango da.

5.– El plazo máximo para presentar esta documentación será hasta el 30 de diciembre de 2022.

11. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Artículo 11.– Abono de las subvenciones.

1.– Dirulaguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, behar bezala justifikatu ostean.

1.– El abono de las subvenciones concedidas se realizará en un único pago previa correcta justificación de las mismas.

2.– Ordainketa hori egin ahal izateko, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 34.5 artikuluan adierazitako betekizun guztiak betetzen dituela. Era berean, ordainketak egiteko baldintza izan daiteke deialdian edo laguntza emateko ebazpenean eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.

2.– Dicho pago quedará condicionado a que exista constancia por parte del órgano gestor de que el beneficiario cumple todos los requisitos señalados en el artículo 34.5 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre. Así mismo, los pagos podrán condicionarse a la presentación de la documentación que se exija en la convocatoria o en la resolución de concesión.

12 artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

Artículo 12.– Incumplimiento y procedimiento de reintegro.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuak nahiko arrazoi izango dira dirulaguntzak ezeztatzeko eta berandutze-interesekin batera itzularazteko, dirulaguntza ordaintzen denetik itzularaztea egokia dela erabaki arteko interesak, hain zuzen ere. Horretarako, egoki ikusten dituen egiaztapenak egiteko eskumena izango du Hezkuntza Sailak.

1.– Será causa de revocación y de reintegro de las subvenciones percibidas, así como de los intereses de demora correspondientes desde el momento del pago de la subvención hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro, si concurriera alguno de los casos previstos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. A tal efecto, el Departamento de Educación, se reserva la facultad de realizar las comprobaciones pertinentes.

2.– Era berean, erosketa, errentamendu-kuotak eta eskatutako kopuruen ordainketa ez justifikatzeak dirulaguntza osorik edo zati batean kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du.

2.– Así mismo, la falta de justificación de la adquisición, cuotas de arrendamientos y el pago de las cantidades solicitadas dará lugar a la pérdida del derecho al cobro total o parcial de la subvención.

3.– Dirulaguntza itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Hori gorabehera, bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratu ahal izango dira. Aipatutako kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

3.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

Horretarako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du eta, han, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira.

A estos efectos la Dirección de Planificación y Organización dictará la oportuna resolución de liquidación en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas.

13. artikulua.– Ebazpena aldatzea.

Artículo 13.– Modificación de la resolución.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira eta beste erakunde publiko edo pribaturen batetik bestelako dirulaguntzak ere lortzen badira, eta, horren ondorioz, ezarritako mugak gainditzen badira, emate-ebazpena ere aldatu ahal izango da hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención y la obtención concurrente de otras subvenciones vulnerando los límites establecidos, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que no se perjudiquen derechos de terceros.

14. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 14.– Compatibilidad de las ayudas.

1.– Deialdi honetan jarduketa-eremu bakoitzarentzat aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, behar den gehieneko mugaraino.

1.– Las subvenciones previstas en la presente convocatoria para cada uno de los ámbitos de actuación, son compatibles con aquellas otras que, teniendo un mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra institución pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. En este caso, deberá comunicarse la obtención de otras subvenciones o ayudas. Caso de producirse sobrefinanciación, se reducirá el importe de la subvención hasta el límite máximo que corresponda.

2.– Edonola ere, deialdi honetan jarduketa-eremu bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak deialdi honetako jarduketa-eremuetarako makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko emandako dirulaguntzekin, izan dirulaguntza izendunak, dirulaguntza zuzenak edo dirulaguntza-aginduetan ezarritakoari jarraikiz emandako bestelako edozein laguntza.

2.– No obstante, las subvenciones previstas en la presente convocatoria para cada uno de los ámbitos de actuación serán incompatibles con aquellas otras subvenciones otorgadas por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco para la financiación de la adquisición o arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento relacionado con los mismos ámbitos de actuación definidos en la presente convocatoria, ya se trate de una subvención nominativa, directa o cualquier otra ayuda concedida al amparo de las órdenes de subvenciones.

15. artikulua.– Inbertsioa egiteko baldintzak eta onuradunen betebeharrak.

Artículo 15.– Condiciones de realización de la inversión y obligaciones de las personas beneficiarias.

Dirulaguntzen onuradunek, inbertsioa egiteko, baldintza eta betebehar hauek hartu beharko dituzte kontuan:

Las personas beneficiarias de las subvenciones deberán realizar la inversión de acuerdo con las condiciones y cumplir las obligaciones que se detallan a continuación:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Horretarako, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hamabost egun naturaleko epean onuradunek berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de 15 días naturales tras la fecha de notificación de la concesión de la subvención, las personas beneficiarias no renunciaran expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ha sido aceptada.

2.– Dirulaguntzako ekipamenduak dirulaguntzaren xede zehatz horretarako izango dira, eta bi urte baino gutxiago ezin izan daitekeen denboraldi baterako, ekipamendua erosi edo errenta-kontratua egiten den egunetik aurrera.

2.– Destinar los equipamientos subvencionados al fin concreto para el que se concedió la subvención por un periodo nunca inferior a dos años a contar desde la fecha de adquisición y/o fecha del contrato de arrendamiento del mismo.

3.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzari justifikatzea deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela.

3.– Justificar ante la Viceconsejería de Formación Profesional el cumplimiento de los requisitos y condiciones establecidas en la convocatoria.

4.– Jasotako funtsak zertarako erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea, baita elektronikoak ere, baldin eta egiaztatu eta kontrolatu ahal badira.

4.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

5.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman beharko diete, beren jardunean ari direla, deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen dieten informazioa.

5.– Facilitar a la Viceconsejería de Formación Profesional, a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información sobre las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones.

6.– Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatutatik agindu honetako helburu bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri eman beharko diote Lanbide Heziketako Sailburuordetzari.

6.– Comunicar a la Viceconsejería de Formación Profesional, la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos procedentes de cualquier Administración o ente, tanto público como privado, destinados a la misma finalidad que la contemplada en la presente Orden.

7.– Laguntza ematerakoan kontuan izandako gorabeheraren bat aldatzen bada, horren berri eman beharko diote Lanbide Heziketako Sailburuordetzari.

7.– Comunicar a la Viceconsejería de Formación Profesional la modificación de cualquier circunstancia que haya podido ser tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

8.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzari erraztu behar diote diruz lagundutako ekipamenduen kontrola, jarraipena eta ebaluazioa.

8.– Facilitar a la Viceconsejería de Formación Profesional el control, seguimiento y evaluación de cada uno de los equipamientos subvencionados.

9.– Jasotako dirulaguntzen berri emateko neurriak hartzea. Neurri horiek betetzeko erabiltzen diren euskarrietan –informatikoetan zein bestelakoetan– adierazpen hau sartuko da: <Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2022ko deialdian finantzatutako makineria edo ekipamendua>.

9.– Adoptar medidas de difusión de las subvenciones percibidas. Las citadas medidas de difusión deberán limitarse a la inclusión en los soportes, tanto informáticos como de cualquier otro tipo, de la siguiente expresión: <Esta maquinaria y/o equipamiento ha sido financiado por la Viceconsejería de Formación Profesional del Departamento de Educación del Gobierno Vasco en la convocatoria del año 2022>.

Dirulaguntzaren bidez ekipamenduaren zati bat bakarrik finantzatu bada, hau adieraziko da: <Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2022ko deialdian kofinantzatutako makineria edo ekipamendua>.

En el caso de que la subvención haya financiado únicamente una parte del equipamiento, se incluirá la siguiente expresión: <Esta maquinaria y/o equipamiento ha sido cofinanciado por la Viceconsejería de Formación Profesional del Departamento de Educación del Gobierno Vasco en la convocatoria del año 2022>.

10.– Hemen xedatutako betebehar guztiak betetzea: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua.

10.– Cumplir cualesquiera otras obligaciones que establece el artículo 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

16. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Artículo 16.– Información básica sobre protección de datos.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Lanbide Heziketarekin lotutako laguntzak eta dirulaguntzak.

Los datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: Ayudas y subvenciones relacionadas con formación profesional.

Arduraduna: Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza.

Responsable: Dirección de Planificación y Organización, Departamento de Educación.

Xedea: Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko.

Finalidad: Subvencionar a centros docentes privados concertados que imparten ciclos formativos de Formación Profesional para la adquisición o arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento.

Legitimazioa:

Legitimación:

– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

– Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

– Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Hartzaileak:

Destinatarios:

– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

– Otros órganos de la Comunidad Autónoma.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

– Departamento de Economía y Hacienda.

Eskubideak: Onuradunek eskubidea dute datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Derechos: Los beneficiarios tienen derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/047400-capa2-eu.shtml

Información adicional: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/047400-capa2-es.shtml

Araudia:

Normativa:

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
1. EREMUAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: DIRULAGUNTZAK MAKINERIA EDO EKIPAMENDUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO, HEZIKETA-ZIKLOAK EMATEKO BEHARREZKO MAKINERIA EDO EKIPAMENDUA EGUNERATZEKO
CARACTERÍSTICAS ESPECÍFICAS DEL ÁMBITO 1: SUBVENCIONES PARA LA ADQUISICIÓN O ARRENDAMIENTO DE MAQUINARIA Y/O EQUIPAMIENTO, PARA LA ACTUALIZACIÓN DE MAQUINARIA Y/O EQUIPAMIENTO NECESARIO PARA LA IMPARTICIÓN DE LOS CICLOS FORMATIVOS

17. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 17.– Personas beneficiarias.

Kapitulu honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2021-2022 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako betekizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Podrán acogerse a las subvenciones previstas en este capítulo, las personas físicas o jurídicas titulares de los centros privados concertados que impartan durante el curso 2021-2022 algún ciclo de Formación Profesional en la modalidad presencial completa, y cumplan los requisitos establecidos en el artículo 4.

18. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 18.– Gastos subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira heziketa-ziklo bakoitzerako ezarritako makineria edo ekipamendu espezifikoa erosteko edo errentan hartzeko egindakoak, baita makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak ere. Edozein heziketa-ziklok partekatzen dituen eta erabilera orokorra duten ekipamenduek dirulaguntza jaso ahal izango dute, baldin eta ikaskuntza-metodologia eta -tresna berritzaileak ezartzeko espazioak egokitzeko aukera ematen badute.

1.– A los efectos previstos en este capítulo, se considerará subvencionable la adquisición o el arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento específico establecido para cada ciclo formativo, así como los gastos de instalación derivados de la misma maquinaria y/o equipamiento. Los equipamientos de uso compartido y general por cualquier ciclo formativo serán subvencionables únicamente cuando permitan la adecuación de espacios para implementar metodologías y herramientas innovadoras de aprendizaje.

2.– Artikulu honen aurreko apartatuak aipatzen duen espazio-egokitzapenak ikaskuntza-metodologia berrietan sustatzen den lankidetza aktiboa errazteko gune moldakor, ireki eta elkarlotuak lortzera egon behar dira bideratuta.

2.– La adecuación de espacios a que se refiere el apartado anterior de este artículo deberá atender principalmente a las características de espacios flexibles, abiertos e interconectados que favorezcan el trabajo activo-colaborativo contemplado en las nuevas metodologías de aprendizaje.

3.– Makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

3.– El coste de adquisición o arrendamiento de la maquinaria y/o el equipamiento, en ningún caso, podrá ser superior al valor del mercado.

4.– Makineria edo ekipamendua erosteak edo errentan hartzeak duen jasandako balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarritzat joko da baldin eta indarreko zerga-araubidearen arabera berreskuraezina bada.

4.– El Impuesto sobre el Valor Añadido soportado en la adquisición o arrendamiento de la maquinaria y/o equipamientos se considerará subvencionable cuando no sea recuperable conforme a la normativa tributaria aplicable.

5.– Makineriaren edo ekipamenduaren erosketa eta ordainketa, bai eta kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen xede diren errentamendu-kuoten ordainketak ere, 2022ko urtarrilaren 1aren eta 2022ko abenduaren 30aren artean egin behar dira. Horren ildotik, benetan ordaindu dena hartuko da egindako gastutzat.

5.– La adquisición de la maquinaria y/o equipamiento y el pago del mismo, así como el abono de las cuotas de arrendamiento objeto de las subvenciones previstas en este capítulo, deberán materializarse en el periodo comprendido entre el 1 de enero de 2022 y el 30 de diciembre de 2022. En este sentido, se considerará gasto realizado lo que efectivamente haya sido pagado.

19. artikulua.– Diruz lagundu ezin diren gastuak.

Artículo 19.– Gastos no subvencionables.

Ezin izango dira diruz lagundu mota hauetako makineria edo ekipamenduak:

No serán subvencionables los siguientes tipos de maquinaria y/o equipamiento:

● Administrazio-elementu arruntak, prestakuntza-gelan ez dauden eta soil-soilik prestakuntzarako erabiltzen ez diren elementu informatikoak (ordenagailuak, inprimagailuak, eta abar) eta irakasleek edo ikastetxeko zuzendaritza-taldeak bakarrik erabiltzeko ekipamendua.

● Elementos comunes de administración, elementos informáticos (ordenadores, impresoras u otros) que no estén físicamente ubicados en un aula de formación y se destinen exclusivamente a fines formativos, así como equipamiento para uso exclusivo por parte del profesorado o dirección del centro.

● Erabiliko diren heziketa-ziklorako espezifikoak ez diren aplikazio informatiko edo teknologikoen software eta erabilera-lizentziak.

● Softwares y licencias de uso de aplicaciones informáticas o tecnológicas que no sean específicas del ciclo formativo al que se destinan.

● Sareko elementu komunak, adibidez: zerbitzariak, wifia eskuratzeko guneak eta erabiliko diren heziketa-ziklorako espezifikoak ez diren beste batzuk.

● Elementos de red comunes como servidores, puntos de acceso wifi u otros que no sean específicos del ciclo formativo al que se destinan.

● Erabilera partekatu eta orokorreko beste edozein elementu, xede duen heziketa-zikloko espezifikoa ez dena, eta espazioak aurreko artikuluaren 2. apartatuan ezarritako ezaugarrietara egokitzea ahalbidetzen ez duena.

● Cualquier otro elemento de uso compartido y general que no sea específico del ciclo formativo al que se destina, ni permita la adecuación de espacios con las características establecidas en el apartado 2 del artículo anterior.

20. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 20.– Documentación a presentar junto con la solicitud.

Eskabideekin batera (I. eranskina), beharrezko makineria edo ekipamendua justifikatzen duen memoria aurkeztu beharko da (III. eranskina). Memoria horretan, alderdi hauek jasoko dira:

Las solicitudes (Anexo I) deberán venir acompañadas de la memoria justificativa de la maquinaria y/o equipamiento necesario (Anexo III), que recogerá, los siguientes aspectos:

– Diruz lagunduko den makineriari edo ekipamenduari lotutako heziketa-zikloak, eremu estrategikoak eta helburuak.

– Ciclos formativos, ámbitos estratégicos y objetivos vinculados a la maquinaria y/o equipamiento a subvencionar.

– Diruz lagunduko den makineriaren edo ekipamenduaren xehetasunak.

– Detalle de la maquinaria y/o equipamiento a subvencionar.

– Eskatutako inbertsioen erabilgarritasunaren justifikazioa.

– Justificación de la utilidad de las inversiones solicitadas.

21. artikulua.– Zenbatekoa eta emateko prozedura.

Artículo 21.– Cuantía y procedimiento de concesión.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoa 1.000.000 eurokoa da.

1.– La cuantía de las ayudas previstas en este capítulo asciende a 1.000.000 euros.

2.– Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, 22. artikuluan adierazitako irizpideen arabera banatuko da artikulu honetako 1. atalean adierazitako zuzkidura, eskatutako epean eta moduan aurkeztu diren eta agindu honetako 4. eta 17. artikuluetan xedatutako eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean.

2.– La cuantía individualizada de cada subvención se determinará mediante el reparto de la dotación señalada en el apartado 1 de este artículo entre las solicitudes que presentadas en tiempo y forma acrediten reunir los requisitos establecidos en los artículos 4 y 17 de la presente Orden, en función de los criterios prevenidos en el artículo 22.

3.– Arestian aipatutako irizpideak aplikatuta, eremuren batean hasieran banatutako kopurua 22. artikuluan adierazitakoa baino txikiagoa bada, sobera dagoen zenbatekoa proportzionalki banatuko da berriro lehenengo banaketan lortutako emaitzen arabera, irizpide bakoitzean esleitutako kreditu osoa agortu arte. Aldiz, hasiera batean banatutako diru kopuru osoa esleitutakoa baino handiagoa bada, gehiegizko zenbatekoa murriztu egingo da goian deskribatutako sistema erabilita.

3.– En caso de que, en aplicación de los citados criterios, la cantidad total inicialmente repartida en alguno de ellos resulte inferior a su crédito asignado en el artículo 22, el montante excedentario se volverá a distribuir de manera proporcional en función de los resultados obtenidos en el primer reparto, hasta agotar, en cada criterio, la totalidad de su crédito asignado. En caso de que dicha cantidad total inicialmente repartida fuera superior, se procederá a la disminución de la cantidad superada aplicando el sistema descrito.

4.– Edonola ere, azkenean ematen den zenbatekoa ezingo da izan diruz lagungarritzat onartutako inbertsioaren % 100 baino handiagoa. Irizpide horiek aplikatuta ateratako kopurua diruz lagungarritzat onartutako kopurua baino handiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doitu egingo da horren parera, eta soberako kopurua proportzionalki banatuko da, deskribatutako sistemaren arabera, egoera horretan ez dauden eskabideen artean eta irizpide guztiak aplikatu eta gero lortutako azken emaitzaren arabera.

4.– En ningún caso el importe que finalmente se conceda podrá superar el 100 % de la inversión admitida como subvencionable. En caso de que la cantidad resultante de la aplicación de dichos criterios fuera superior al total de la cantidad admitida como subvencionable, el importe de la subvención se ajustará al equivalente a esta, y el montante excedentario se distribuiría de manera proporcional entre las solicitudes en que no concurriera dicha circunstancia, en función del resultado final obtenido tras la aplicación de todos los criterios.

22. artikulua.– Banaketa-irizpideak.

Artículo 22.– Criterios de reparto

1.– Eskatzaile bakoitzari diruz lagunduko zaion zenbatekoa kalkulatzeko, 3.2 artikuluan 1. eremurako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidurari banaketa-irizpide hauek aplikatuko zaizkio:

1.– La cantidad a subvencionar a cada persona solicitante será el resultado de distribuir la dotación presupuestaria prevista para el ámbito 1 en el artículo 3.2, aplicando los siguientes criterios de reparto:

a) Ikastetxearen tipologia. Guztizko aurrekontu-zuzkiduraren % 60 honako azpiirizpide hauen arabera banatuko da:

a) Tipología de centro. El 60 % de la dotación presupuestaria total se distribuirá en función de los siguientes subcriterios:

a.1.– 2021-2022 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin itundutako Lanbide Heziketako zikloen kopurua, oinarrizkoak, erdi-mailakoak eta goi-mailakoak aintzat hartuta. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraikiz (% 20).

a.1.– El número de ciclos formativos de formación profesional básica, de grado medio o grado superior impartidos y concertados con el Departamento de Educación en el curso 2021-2022, desglosados en función del grupo de coste de maquinaria y/o equipamiento al que pertenezca cada ciclo formativo, según la tabla del Anexo II. (20 %)

a.2.– 2021-2022 ikasturtean matrikulatutako ikasle kopurua. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraikiz (% 20).

a.2.– El número de alumnado matriculado en el curso 2021-2022, desglosado en función del grupo de coste de maquinaria y/o equipamiento al que pertenezca cada ciclo formativo, según la tabla del Anexo II (20 %).

a.3.– 2021-2022 ikasturtean osatutako talde kopurua. Heziketa-zikloak multzokatuta agertuko dira, makineria edo ekipamendua zein kostu-talderi dagokion, II. eranskineko taulan ezarritakoari jarraikiz (% 20).

a.3.– El número de grupos configurados en el curso 2021-2022, desglosados en función del grupo de coste de maquinaria y/o equipamiento al que pertenezca cada ciclo formativo, según la tabla del Anexo II (20 %).

Azpiirizpide bakoitzeko banaketa ziklo bakoitzari, ikasle bakoitzari eta osatutako talde bakoitzari emandako balioaren arabera egingo da. Horretarako, honako hau egin behar da lehenik: azpiirizpide bakoitzean banatu beharreko zuzkidura zati onartutako eskabideetan dauden zikloen, matrikulatutako ikasleen edo osatutako taldeen guztirako zenbatekoa. Gero, haztatu egin behar da kalkulu horretatik ateratako balioa taula honetan kostu-talde bakoitzerako ezarrita dauden aplikazio-koefizienteekin:

El reparto en cada subcriterio se realizará en base al valor de cada ciclo, de cada alumno/a y de cada grupo configurado. Para ello, se dividirá el montante de la dotación a distribuir en cada subcriterio entre el total, en cada caso, de los ciclos impartidos, alumnado matriculado o grupos configurados en las solicitudes admitidas, ponderando el valor resultante según los coeficientes de aplicación señalados en la siguiente tabla para cada grupo de coste:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Zenbateko osoa kalkulatzeko, honako hau egin behar da: lehenik, ziklo, ikasle eta osatutako talde bakoitzaren balioa bider eskabide bakoitzean guztira ematen diren zikloak, matrikulatuta dauden ikasleak eta osatutako taldeak, hurrenez hurren; eta, gero, kalkulu horietatik ateratzen diren emaitzak gehitzea.

La cuantía total correspondiente en cada caso será el sumatorio de multiplicar el valor de cada ciclo, de cada alumno/a y de cada grupo configurado por el número total de ciclos impartidos, de alumnado matriculado y de grupos configurados en la respectiva solicitud.

b) Erronketan oinarritutako «Ethazi» ikaskuntza-metodologia ezartzea. Aurrekontu-zuzkidura osoaren % 30 ikaskuntza-metodologia hori 2020-2021 ikasturtean erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten heziketa-zikloen ehunekoaren arabera banatuko da.

b) Implantación de la metodología de aprendizaje basado en retos «Ethazi». El 30 % de la dotación presupuestaria total se distribuirá en función del porcentaje de ciclos implantados en su totalidad o implantados de manera parcial o experimental con esta metodología de aprendizaje, en el curso 2020-2021.

b.1.– Ethazi metodologia erabat ezarrita daukaten zikloen ehunekoa, eskainitako ziklo kopuru osoa aintzat hartuta (% 20).

b.1.– Porcentaje de ciclos implantados en su totalidad con la metodología Ethazi, respecto al total de ciclos ofertados (20 %).

b.2.– Ethazi metodologia erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten zikloen ehunekoa, eskainitako ziklo kopuru osoa aintzat hartuta (% 10).

b.2.– Porcentaje de ciclos implantados de manera parcial o experimental con la metodología Ethazi, respecto al total de ciclos ofertados (10 %).

Azpiirizpide bakoitzean banaketa egiteko, balio bat emango zaio jarraian datorren taulako ehunekoen tarte bakoitzari. Horretarako, azpiirizpide bakoitzean banatuko den zenbateko osoa zati metodologia hori erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita daukaten zikloren bat duten onartutako eskabideen kopurua egin behar da. Hortik ateratako balioa honako taula honetan adierazitako aplikazio-koefizienteen bidez haztatu behar da gero:

Para llevar a cabo el reparto en cada subcriterio se procederá a determinar un valor por cada rango de porcentajes que se establece en la siguiente tabla, para lo que se dividirá el montante de la dotación a distribuir en cada subcriterio entre el sumatorio del número de solicitudes admitidas que tengan algún ciclo implantado en su totalidad o implantado de manera parcial o experimental con esta metodología, ponderando dicho valor según los coeficientes de aplicación señalados en la siguiente tabla:

Eskatzaile bakoitzak azpiirizpide bakoitzean duen ehunekoa kalkulatzeko, Ethazi metodologia erabat edo partzialki edo esperimentalki ezarrita duten heziketa-ziklo guztiak zati eskatzaileak ematen dituen mota horretako heziketa-zikloak egingo da. Eskatzaile bakoitzari dagokion zenbatekoa bat etorriko da kalkulatutako ehunekoaren arabera kasuan-kasuan aplikatu beharreko tartearekin.

Para el cálculo del porcentaje de cada solicitante en cada subcriterio, se dividirá el número total de ciclos formativos implantados en su totalidad o implantados de manera parcial o experimental con la metodología Ethazi entre el número total de ciclos formativos que imparte cada uno de ellos. La cuantía individualizada será igual al valor por rango que resulte aplicar en cada caso según el porcentaje calculado.

c) Ekintzailetza. Guztirako aurrekontu-zuzkiduraren % 10 Ikasenpresa eta Urratsbat programetan 2020-2021 ikasturtean izandako parte-hartzearen arabera banatuko da.

c) Emprendimiento. El 10 % de la dotación presupuestaria total se distribuirá en función de la participación en los programas Ikasenpresa y Urratsbat, en el curso 2020-2021.

c.1.– Ikasgeletan eskola-enpresak sortzea lantzen duen Ikasenpresa heziketa-programan parte hartzea (% 5).

c.1.– Participación en el programa educativo que se desarrolla en torno a la creación de empresas escolares en las aulas, Ikasenpresa (5 %).

2020-2021 ikasturtean Ikasenpresa programan parte hartu duen eskatzaile bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko, azpiirizpide horretan banatuko den guztirako zenbatekoa zati parte-hartzaileen batura egingo da.

La cuantía total correspondiente para cada solicitante que durante el curso 2020-2021 haya participado en el programa Ikasenpresa será el resultado de dividir el montante de la dotación a distribuir en este subcriterio entre el sumatorio del número de participantes.

c.2.– Enpresa-sorkuntzan laguntzeko Urratsbat programaren esparruan sortutako enpresa kopurua (% 5).

c.2.– Número de empresas creadas dentro del programa de acompañamiento en la creación de empresas, Urratsbat (5 %).

Banaketa hori egiteko, lehenik, 2020-2021 ikasturtean sortutako enpresa bakoitzaren balioa zehaztuko da. Horretarako, hau egingo da: azpiirizpide honetako zuzkiduraren kopurua zati onartutako eskabideetan sortutako enpresa guztien batura.

Para llevar a cabo el reparto se procederá, en primer lugar, a determinar un valor por empresa creada durante el curso 2020-2021, para lo que se dividirá el montante de la dotación a distribuir en este subcriterio entre el sumatorio del número de empresas creadas por las solicitudes admitidas.

Kasu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hau egingo da: sortutako enpresa bakoitzaren balioa bider eskabide bakoitzean sortutako enpresa kopurua.

La cuantía total correspondiente en cada caso será el producto de multiplicar el valor por empresa creada por el número total de empresas creadas por la respectiva solicitud.

23. artikulua.– Justifikazioa.

Artículo 23.– Justificación.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek justifikazio-kontuari dagozkion agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.– Las personas beneficiarias de las subvenciones previstas en este capítulo deberán presentar la siguiente documentación correspondiente a la cuenta justificativa:

a) IV. eranskina – Justifikazio-memoria ekonomikoa. Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen edo ordainketen zerrenda jasoko da, honako hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.

a) Anexo IV – Memoria económica justificativa. Este documento contendrá una relación de las facturas y/o pagos de cuotas de arrendamiento, con identificación del proveedor/entidad financiera, número de factura/número del contrato de arrendamiento, fecha de emisión de la factura/fecha de suscripción del contrato de arrendamiento y fecha de pago de las facturas/cuotas de arrendamiento.

Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, egiaztatu beharko dira zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.

Cuando las actividades hayan sido financiadas, además de con la subvención, con fondos propios u otras subvenciones o recursos, deberá acreditarse el importe, procedencia y aplicación de tales fondos a las actividades subvencionadas.

b) V. eranskina – Azken memoria, hauek adierazita, besteak beste:

b) Anexo V – Memoria final, que recogerá, entre otros aspectos:

– Egindako inbertsioaren azalpen laburra.

– Breve explicación de la inversión realizada.

– Programatutako helburuen betetze-mailari buruzko informazioa.

– Información sobre el grado de consecución de los objetivos programados.

– Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

– Evaluación de los resultados y propuestas de mejora.

2.– Aurreko atalean aipatutako eranskinekin batera, agindu honetako 10.2 artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.

2.– Los anexos del apartado anterior se acompañarán de la documentación acreditativa del gasto que establece el artículo 10.2 de la presente Orden.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
2. EREMUAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: 4.0 INGURUNEEN ERRONKEI ERANTZUNGO DIETEN PROIEKTUEI HELTZEKO ETA LANBIDE-HEZIKETAKO ERALDAKETA DIGITALAREN ETA JASANGARRITASUNAREN PLANAK EZARTZEKO MAKINERIA EDO EKIPAMENDUA EROSTEKO EDO ERRENTAN HARTZEKO DIRULAGUNTZAK
CARACTERÍSTICAS ESPECÍFICAS DEL ÁMBITO 2: SUBVENCIONES PARA LA ADQUISICIÓN O ARRENDAMIENTO DE MAQUINARIA Y/O EQUIPAMIENTO, PARA ABORDAR PROYECTOS QUE DEN RESPUESTA A LOS RETOS DE LOS ENTORNOS 4.0 E IMPULSEN LA IMPLEMENTACIÓN DE LOS PLANES DE TRANSFORMACIÓN DIGITAL Y SOSTENIBILIDAD DE LA FORMACIÓN PROFESIONAL

24. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 24.– Personas beneficiarias.

Kapitulu honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2021-2022 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Podrán acogerse a las subvenciones previstas en este capítulo, las personas físicas o jurídicas titulares de los centros privados integrados concertados que impartan durante el curso 2021-2022 algún ciclo de Formación Profesional en la modalidad presencial completa, y cumplan los requisitos establecidos en el artículo 4.

25. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 25.– Gastos subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira 4.0 inguruneen esparruan teknologia hauetako bat edo batzuk ezartzea ahalbidetuko duen proiektu baten parte den makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko egindakoak, baita makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak ere.

1.– A los efectos previstos en este capítulo, se considerará subvencionable la adquisición o el arrendamiento de la maquinaria y/o equipamiento que forme parte de un proyecto que permita la implementación de alguna o algunas de las siguientes tecnologías del ámbito de los entornos 4.0, así como los gastos de instalación derivados de la misma maquinaria y/o equipamiento:

● Internet industriala, enpresara aplikatutako Interneta; horri esker, tokiko kudeaketa-datuen sareak sor daitezke sentsore analogikoen datuekin, eta online informazioa sor daiteke makinen egoerari, prozesuei, produktuen bizitzari eta mantentze-lanari, desbideratzeei, aurreikuspenei eta abarri buruz.

● Internet industrial, internet aplicado a la empresa, lo que permite la creación de redes locales de datos de gestión con datos de sensores analógicos, generando información on-line sobre estado de las maquinas, procesos, vida y mantenimiento de los productos, desviaciones, predicciones.

● Sistema ziberfisikoak; sentsore fisikoetatik eta sare digitaletatik lortutako informazioa integratzeari egiten diote erreferentzia (2030ean aurreikusten da 30.000 milioi sentsore egongo direla interkonektatuta), eta horrek eremu fisikoko produktu edo objektuen segimendua egitea dakar, informazioa biltegiratuz eta tratatuz.

● Sistemas ciber-físicos, hacen referencia a la integración de la información proveniente de sensores físicos y de redes digitales (se predice que en 2030 habrá 30.000 millones de sensores interconectados), supone el seguimiento de productos u objetos del mundo físico mediante el almacenamiento y el tratamiento de la información.

● Errealitate areagotua eta errealitate birtuala; simulazioak edo errealitate birtualak aukera ematen du produktu, prozesu eta makinen 3Dko ereduak sortzeko. Eremu fisikoa birtualki hainbat egoeratan birsortzean datza.

● Realidad aumentada y realidad virtual, la simulación o realidad virtual facilita la creación de modelos en 3D de productos, procesos, máquinas. Se trata de recrear virtualmente el mundo físico en diferentes escenarios.

● Fabrikazio aditiboa; 3Dko eredu digitaletik abiatuta, molderik gabe, material-geruzak gehituz, objektu bat sortzen duten 3D inprimagailuei egiten dio erreferentzia. Horri esker, denbora gutxiago behar da eta merkeagoa da ereduak egitea, baita piezak konpontzea ere.

● Fabricación aditiva, hace referencia a las impresoras 3D que producen un objeto a partir de un modelo digital en 3D sin necesidad de moldes, mediante la adicción de capas de material. Esto supone una reducción de tiempos y un abaratamiento en el lanzamiento de modelos e incluso en reparación de piezas.

● Fabrikazio aditiboa robotikara aplikatuta.

● Fabricación aditiva aplicada a la robótica.

● Robotika kolaboratiboa; adimen artifiziala robotei aplikatzeko urrats logikoa da, langile baten mugimenduak imitatu ahal izan ditzaten, elkarri modu seguruan eraginez eta sentsoreen informazioa integratuz, hala nola droneena.

● La robótica colaborativa, es el paso lógico de aplicar la inteligencia artificial a los robots, que pueden imitar los movimientos de una persona trabajadora, interactuando con ella de forma segura e integrando información de los diferentes sensores por ejemplo los drones.

● Errealitate mistoa; elkarrekintza fisiko eta birtualak eta ingurunea esperimentatzeko modu berri bat biltzen du, belaunaldi berriko detekzio- eta digitalizazio-teknologien sorta baten bidez. Mundu erreala birtualarekin konektatzea du xede, eta munduarekin 360 gradutan elkarrekintzan aritzeko aukera gehiago ematen ditu.

● Realidad mixta, engloba una nueva forma de experimentar las interacciones físicas y virtuales y el entorno, mediante un paquete de tecnologías de detección y digitalización de nueva generación. Pretende conectar el mundo real con el virtual, aumentando las posibilidades de interactuar con el mundo en 360 grados.

2.– Proiektuak makineria edo ekipamendu bakarra hartu behar du barnean, eta, kasu horretan, xede duen teknologia ezartzeko oinarrizkoa edo enborrekoa izan behar du. Halaber, posible da ondo funtzionatzeko behar-beharrezkoak diren osagarriak edo moduluak gehitzea. Hainbat ekipo ere egon daitezke, batera muntatuta instalazio bat osatzen badute; adibidez, murgilketa-gela bat, gela interaktibo bat, produkzio-kate bat...

2.– El proyecto deberá estar constituido por una única maquinaria y/o equipamiento, el cual deberá ser básico o troncal para la implementación de la tecnología a la que se refiera, pudiendo incluirse aquellos complementos o módulos que sean estrictamente necesarios para su funcionamiento, o por varios equipos que tras su montaje formen una instalación, por ejemplo, un aula inmersiva, un aula interactiva, una cadena de producción...

3.– Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra egin ahal izango du, proiektu bakarrean.

3.– Cada persona solicitante podrá realizar una única solicitud de subvención para un único proyecto.

4.– Makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

4.– El coste de adquisición o arrendamiento de la maquinaria y/o el equipamiento, en ningún caso, podrá ser superior al valor del mercado.

5.– Makineria edo ekipamendua erosteak edo errentan hartzeak duen jasandako balio erantsiaren gaineko zerga diruz lagungarritzat joko da baldin eta indarreko zerga-araubidearen arabera berreskuraezina bada.

5.– El Impuesto sobre el Valor Añadido soportado en la adquisición o arrendamiento de la maquinaria y/o equipamientos se considerará subvencionable cuando no sea recuperable conforme a la normativa tributaria aplicable.

6.– Makineriaren edo ekipamenduaren erosketa eta ordainketa, bai eta kapitulu honetan xedatutako dirulaguntzen xede diren errentamendu-kuoten ordainketak ere, 2022ko urtarrilaren 1aren eta 2022ko abenduaren 30aren artean egin behar dira. Horren ildotik, benetan ordaindu dena hartuko da egindako gastutzat.

6.– La adquisición de la maquinaria y/o equipamiento y el pago del mismo, así como el abono de las cuotas de arrendamiento objeto de las subvenciones previstas en este capítulo, deberán materializarse en el periodo comprendido entre el 1 de enero de 2022 y el 30 de diciembre de 2022. En este sentido, se considerará gasto realizado lo que efectivamente haya sido pagado.

26. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 26.– Documentación a presentar junto con la solicitud.

Eskaerekin batera (I. eranskina), honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

Las solicitudes (Anexo I) deberán venir acompañadas de la siguiente documentación:

a) Proiektuaren aurkezpen-dokumentua. Gutxienez, honako atal hauek izan behar ditu:

a) Documento de presentación del proyecto, en el que la persona solicitante deberá desarrollar, al menos, los siguientes apartados:

– Proiektuaren eta bere helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa.

– Descripción y justificación detallada del proyecto y sus objetivos, y justificación de la idoneidad de cada maquinaria y/o equipamiento solicitado para su ejecución.

– Proiektuaren ardatz nagusia izango den 4.0 inguruneetako teknologia.

– Tecnología del ámbito de los entornos 4.0 que constituya el eje central del proyecto.

– Proiektuaren ezarpenak ikastetxean izango duen irismena.

– Alcance que tendrá en el centro la implantación del proyecto.

– Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- edo ekipamendu-eskaerak.

– Maquinaria y/o equipamiento solicitado ligado a algún otro proyecto iniciado o a iniciar.

– Eskatutako makineriarekin edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 teknologia erabiltzeko irakasleek egin duten edo egingo duten prestakuntza-plana.

– Plan de formación del profesorado realizado o previsto realizar en la utilización de la tecnología 4.0 que se va a implementar con la maquinaria y/o equipamiento solicitado.

b) Proiektuaren laburpen-memoria (VI. eranskina).

b) Memoria resumen del proyecto (Anexo VI).

27. artikulua.– Zenbatekoa eta emateko prozedura.

Artículo 27.– Cuantía y procedimiento de concesión.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoa 1.217.487 eurokoa da.

1.– La cuantía de las ayudas previstas en este capítulo asciende a 1.217.487 euros.

2.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, lehia bidezko konkurrentzia-prozedura erabiliko da. Ondorio horietarako, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, agindu honen 28. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideei jarraituz. Deialdi honen 2. eremuari esleitutako kredituak agortu arte adjudikatuko dira dirulaguntzak, hurrengo apartatuan ezarritako mugekin.

2.– Las subvenciones previstas en el presente capítulo se otorgarán mediante el procedimiento de concurrencia competitiva. A estos efectos la concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración que se fijan en el artículo 28 de la presente Orden y adjudicando las ayudas hasta el agotamiento, en su caso, de los créditos asignados al ámbito 2 de la presente convocatoria, con los límites establecidos en el apartado siguiente.

3.– Onuradun bakoitzari diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 100 emango zaio; gehienez 150.000 euro eta gutxienez 18.000 euro.

3.– El importe a conceder por beneficiario será el 100 % de la inversión admitida como subvencionable, con el límite máximo de 150.000 euros y mínimo de 18.000.

4.– Hala ere, prozedura eta artikulu honetan ezarritako mugak aplikatu ondoren, banatu gabeko zuzkidurarik geratzen bada, lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan sailkatuta dagoenaren inbertsio diruz lagungarriaren % 100era iristen ez delako, geratzen den zuzkiduraren zenbatekoa esleituko zaio, betiere diruz lagungarri gisa onartutako inbertsioaren % 85 gutxienez estaltzen badu. Bestela, puntuazio handiena duen hurrengo sailkatuari esleituko zaio laguntza, baldin eta gainerako zuzkiduraren zenbatekoak diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 85 estaltzen badu, gutxienez.

4.– No obstante, si tras la aplicación del procedimiento y los límites establecidos en el presente artículo quedara dotación sin repartir por no alcanzar esta el 100 % de la inversión admitida como subvencionable del siguiente clasificado en el orden de prelación, se le adjudicará la ayuda por la cuantía de la dotación restante, siempre y cuando esta llegue a cubrir al menos el 85 % de la inversión admitida como subvencionable. En caso contrario, se adjudicará la ayuda al siguiente clasificado con mayor puntuación al cual el importe de la dotación restante cubra al menos el 85 % de la inversión admitida como subvencionable.

28. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 28.– Criterios de valoración.

1.– Proiektua bat ez badator deialdiaren xedearekin, horixe adieraziko da, eta ez da haren baloraziorik egingo.

1.– Si el proyecto no se ajusta al objeto de la convocatoria, se indicará este hecho y no se procederá a su valoración.

2.– Proiektuak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira, dagozkien puntuazioak emanda:

2.– La valoración de los proyectos se realizará atendiendo a los siguientes criterios con sus respectivas puntuaciones:

a) Proiektuaren eta bere helburuen deskribapen eta justifikazio zehatza, eta eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzaren egokitasunaren justifikazioa (0 – 15 puntu).

a) Descripción y justificación detallada del proyecto y sus objetivos, y justificación de la idoneidad de cada maquinaria y/o equipamiento solicitado para su ejecución (0 – 15 puntos).

Proiektuaren eta horrekin lortu nahi diren helburuen deskribapenaren eta justifikazioaren kalitatea eta garapen-maila baloratuko dira, bai eta proiektua gauzatzeko eskatutako makineria edo ekipamendu bakoitzak duen egokitzearen edo funtzioaren justifikazioa ere.

Se valorará la calidad y el grado de desarrollo de la descripción y justificación del proyecto y de los objetivos que se persiguen con el mismo, así como la justificación del encaje o de la función de cada maquinaria y/o equipamiento solicitado para llevar a cabo el proyecto.

b) Proiektuak duen gaitasuna agindu honen 25.1 artikuluan deskribatutako teknologiak ezartzeko, bai eta 4.0 inguruneen erronkei erantzuteko eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalerako eta jasangarritasunerako planak ezartzeko duen gaitasuna ere.

b) Capacidad del proyecto para la implementación de las tecnologías descritas en el artículo 25.1 de la presente Orden, así como para responder a los retos de los entornos 4.0 e implementar los planes de transformación digital y sostenibilidad de la formación profesional.

Irizpide hori baloratzeko, lehenik eta behin, aurkeztutako proiektu guztiak sailkatuko dira, proiektu bakoitzaren ardatz nagusia den teknologia motaren arabera, eta teknologia hori bakarrik baloratuko da. Teknologia baten barruan sailkatutako proiektu bakoitzak gehienez lor daitekeen puntuazioa izango du:

Para la valoración de este criterio en primer lugar se procederá a la clasificación de todos los proyectos presentados por el tipo de tecnología que constituya el eje central de cada uno de ellos, valorándose únicamente esta tecnología. Cada proyecto clasificado dentro de una tecnología tendrá una puntuación máxima alcanzable:

● Errealitate mistoa, errealitate areagotua eta errealitate birtuala: gehienez 8 puntu.

– Realidad mixta, realidad aumentada y realidad virtual: hasta 8 puntos.

● Robotika kolaboratiboa: gehienez 7 puntu.

– Robótica colaborativa: hasta 7 puntos.

● Fabrikazio aditiboa eta robotikara aplikatutako fabrikazio aditiboa: gehienez 6 puntu.

– Fabricación aditiva y fabricación aditiva aplicada a la robótica: hasta 6 puntos.

● Internet industriala eta sistema ziberfisikoak: gehienez 5 puntu.

– Internet industrial y sistemas ciberfísicos: hasta 5 puntos.

Proiektu bakoitzaren puntuazio indibidualizatua teknologia beraren barruan sailkatutako proiektu guztiak alderatu ondoren ezarriko da, proiektu bakoitzak hauek egiteko duen gaitasunaren arabera: teknologiaren ezarpen-maila handiagoa edo txikiagoa lortzea, 4.0 inguruneen erronkei erantzutea eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalerako eta jasangarritasunerako planak ezartzea.

La puntuación individualizada de cada proyecto se establecerá, tras la comparación de todos los proyectos clasificados dentro de una misma tecnología, en función de la capacidad de cada uno de ellos para lograr un mayor o menor grado de implementación de la misma, y para responder a los retos de los entornos 4.0 e implementar los planes de transformación digital y sostenibilidad de la formación profesional.

c) Proiektua ezartzeak ikastetxean izango duen irismena (0-10 puntu).

c) Alcance que tendrá en el centro la implantación del proyecto (0-10 puntos).

Proiektuak ikastetxeko ikasle eta irakasleengan izango duen eragina baloratuko da, baita ikastetxeko sailetan eta Lanbide Heziketako zikloetan izango duena ere.

Se valorará el impacto que tendrá la inversión entre el alumnado y el profesorado del centro, así como en los diferentes departamentos y ciclos de Formación Profesional implantados en el mismo.

Irismena kuantifikatu beharko da proiektuaren onuradun izango diren ikasle, irakasle, sail eta zikloen kopuruaren arabera, ikastetxe osoari dagokionez. Ildo horretan, behar bezala garatu eta argudiatu beharko da irismenean agertzen direnek nola jasoko duten proiektuaren onura, eta horietako bakoitzak ezarri nahi den teknologia nola erabiliko duen azaldu beharko da.

Se deberá cuantificar el alcance en términos de número de alumnado, profesorado, departamentos y ciclos que se beneficiarán del proyecto respecto al total del centro. En este sentido, deberá estar debidamente desarrollado y argumentado cómo se van a beneficiar del proyecto quienes figuren en el alcance, fundamentando el uso que cada uno de ellos hará de la tecnología que se pretende implementar.

d) Hasita edo hasteko dagoen beste proiekturen bati lotutako makineria- edo ekipamendu-eskaerak (0-5 puntu).

d) Maquinaria y/o equipamiento solicitado ligado a algún otro proyecto iniciado o a iniciar (0-5 puntos).

Eskatutako makineria edo ekipamendua eskatzaileak hasita edo hasteko daukan beste proiekturen bati lotuta dagoen baloratuko da. Betiere, proiektua egikaritzeko ezarritako edo aurreikusitako epea adierazi beharko da.

Se valorará si la maquinaria y/o equipamiento solicitado está ligado a algún otro proyecto iniciado o que va a iniciar la persona solicitante. En todo caso, se deberá indicar el periodo de ejecución establecido o previsto del proyecto.

Eskatzailea Lanbide Heziketara Aplikatutako Ikerketa Zentroarekin (TKNIKA) edo lanbide-heziketako beste zentro batzuekin lankidetzan lan egiten ari den edo lan egingo duen proiektu zehatzak soilik hartuko dira kontuan. Ildo horretan, proiektu horietan parte hartu izanaren ebidentziak aurkeztu beharko dira, eta deialdi honetan eskatutako makineriaren edo ekipamenduaren eta apartatu honetan alegatutako proiektuen arteko lotura argudiatu beharko da.

Únicamente se tendrán en cuenta aquellos proyectos concretos en los que la persona solicitante esté trabajando o trabajará en colaboración con el centro de investigación aplicada a la Formación Profesional TKNIKA o en colaboración con otros centros de formación profesional. En este sentido, se deberán presentar evidencias de la participación en dichos proyectos y se deberá argumentar la relación existente entre la maquinaria y/o equipamiento solicitado en la presente convocatoria y los proyectos alegados en este apartado.

e) Eskatutako makineriarekin edo ekipamenduarekin ezarriko den 4.0 teknologia erabiltzeko irakasleek egin duten edo egingo duten prestakuntza-plana (0-5 puntu).

e) Plan de formación del profesorado realizado o previsto realizar en la utilización de la tecnología 4.0 que se va a implementar con la maquinaria y/o equipamiento solicitado (0-5 puntos).

Prestakuntza jaso duten irakasleen kopurua eta prestakuntza eman nahi zaien irakasleen kopurua baloratuko dira, proiektuaren irismenean ageri diren irakasleen guztizko kopuruari dagokionez, bai eta prestakuntza hori ezarri beharreko 4.0 teknologia erabiltzeko egokia den ere. Horretarako, irakasle horiek jaso duten edo jasoko duten prestakuntzaren xehetasun guztiak eman beharko dira.

Se valorará el número de profesores y profesoras formadas y el número de profesores y profesoras que se pretende formar respecto al número total de profesores y profesoras que figuran en el alcance del proyecto, así como la pertinencia de dicha formación para la utilización de la tecnología 4.0 que se va a implementar. A estos efectos, se deberán aportar todos los detalles de la formación recibida o que va a recibir dicho profesorado.

3.– Aurkeztutako proiektuek aurreko apartatuko irizpideak aplikatuz lortu duten puntuazioari haztapen-faktore bat aplikatuko zaio, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 9ko Aginduaren –zeinaren bidez makineria eta/edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzen deialdia egiten baita, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan– 27.2 artikuluan ezarritako gehieneko zenbateko diruz lagungarriaren (150.000 euro) estaldura-mailaren arabera –aipatutako aginduan iragarritako dirulaguntzak ematen dituen Lanbide Heziketako sailburuordearen 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenean lortutakoa–.

3.– A la puntuación obtenida por los proyectos presentados en aplicación de los criterios del apartado anterior, se aplicará un factor de ponderación en función del grado de cobertura de la cantidad máxima subvencionable (150.000 euros) establecida en el artículo 27.2 de la Orden de 9 de noviembre de 2021, del Consejero de Educación, para la adquisición o arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento dirigidas a centros privados concertados que imparten ciclos formativos de Formación Profesional, que obtuvieron en la Resolución de 27 de diciembre de 2021, del Viceconsejero de Formación Profesional, por la que se conceden las subvenciones convocadas por la citada Orden.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak kapitulu honetako jarduketa-eremurako makineria edo ekipamendua erostea edo errentan hartzea finantzatzeko 2021ean eman zituen beste dirulaguntza batzuen – izan dirulaguntza izendunak, dirulaguntza zuzenak edo dirulaguntza-aginduetan ezarritakoari jarraikiz emandako bestelako edozein laguntza– onuradun izan ziren eskatzaileek aurkeztu dituzten proiektuek lortutako puntuazioari 1eko haztapen-faktorea aplikatuko zaio.

A la puntuación obtenida por los proyectos presentados por las personas solicitantes que en el ejercicio 2021 resultaron beneficiarias de otras subvenciones otorgadas por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco, para la financiación de la adquisición o arrendamiento de maquinaria y/o equipamiento relacionado con el ámbito de actuación definido en el presente capítulo, ya se trate de una subvención nominativa, directa o cualquier otra ayuda concedida al amparo de las órdenes de subvenciones, se les aplicará un factor de ponderación de 1.

29. artikulua.– Justifikazioa.

Artículo 29.– Justificación.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek justifikazio-kontuari dagozkion agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.– Las personas beneficiarias de las subvenciones previstas en este capítulo deberán presentar la siguiente documentación correspondiente a la cuenta justificativa:

a) VII. eranskina – Justifikazio-memoria ekonomikoa. Dokumentu horretan, errentamendu-kuoten fakturen edo ordainketen zerrenda jasoko da, honako hauek adierazita: hornitzailea/finantza-erakundea, faktura-zenbakia/errentamendu-kontratuaren zenbakia, fakturaren jaulkipen-data/errentamendu-kontratuaren izenpetze-data eta errentamendu-kuoten/fakturen ordainketa-data.

a) Anexo VII – Memoria económica justificativa. Este documento contendrá una relación de las facturas y/o pagos de cuotas de arrendamiento, con identificación del proveedor/entidad financiera, número de factura/número del contrato de arrendamiento, fecha de emisión de la factura/fecha de suscripción del contrato de arrendamiento y fecha de pago de las facturas/cuotas de arrendamiento.

Dirulaguntzaz gain, finantzaketaz ere baliatu badira jarduerak bai baliabide propioez bai bestelako dirulaguntzez edo baliabideez, egiaztatu beharko dira zenbatekoa, haren jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretarako erabili direla.

Cuando las actividades hayan sido financiadas, además de con la subvención, con fondos propios u otras subvenciones o recursos, deberá acreditarse el importe, procedencia y aplicación de tales fondos a las actividades subvencionadas.

b) VIII. eranskina – Azken memoria, hauek adierazita, besteak beste:

b) Anexo VIII – Memoria final, que recogerá, entre otros aspectos:

– Egindako inbertsioaren azalpen laburra.

– Breve explicación de la inversión realizada.

– Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

– Evaluación de los resultados y propuestas de mejora.

2.– Eranskin horiekin batera, agindu honetako 10.2 artikuluan adierazitako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.

2.– Estos anexos se acompañarán de la documentación acreditativa del gasto que establece el artículo 10.2 de la presente Orden.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Agindu honetan araututako laguntzek ebko funtzionamendurako tratatuaren 107. 1 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen ez dituztenez, ez dira estatuaren laguntzatzat hartzen; beraz, ez zaio Europako batzordeari jakinarazpenik egin behar.

Las ayudas reguladas en esta orden no cumplen todos los requisitos establecidos en el apartado 1 del artículo 107 del Tratado de Funcionamiento de la UE y, por lo tanto, no constituyen ayuda de Estado, no siendo necesaria la notificación a la Comisión Europea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, se podrá interponer con carácter potestativo un recurso de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes o un recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar en ambos casos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 7a.

En Vitoria-Gasteiz, a 7 de junio de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común