Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala

N.º 117, viernes 17 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
2727
2727

AGINDUA, 2022ko ekainaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko dirulaguntzen 2022ko deialdiko oinarriak.

ORDEN de 8 de junio de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se aprueban, para el año 2022, las bases de la convocatoria de ayudas para la obtención de certificación en bienestar animal.

Abere-ustiategietan dauden Animaliak Babesteko Europako Hitzarmenaren ondorioz (Estrasburgon sinatu zen, 1976ko martxoaren 10ean, Espainiak berretsi zuen eta 1988ko azaroaren 6an jarri zen indarrean), Europako Erkidegoak animalien ongizatearen arloko hainbat xedapen eman ditu.

A raíz del Convenio europeo para la protección de los animales en Explotaciones Ganaderas, hecho en Estrasburgo el 10 de marzo de 1976, ratificado por España, el cual entró en vigor el 6 de noviembre de 1988, han sido numerosas las disposiciones comunitarias en materia de bienestar animal.

Ildo horretan, azpimarratzekoak dira Abere-ustiategietan dauden Animaliak Babesteko Europako egin diren zuzentarauak eta horien askotariko etxalde motetarako zabaltzea. Horien artean, Estatuko legedirako transposizio nabarmenena martxoaren 10eko 348/2000 Dekretukoa da –Kontseiluaren apirilaren 21eko 441/01 EDaren bidez aldatua–, zeinaren barruan sartzen baitira hainbat printzipio, adibidez: estabulazioa, janaria, ura eta zaintza egokiak ematea, animalien behar fisiologiko eta etologikoen arabera, bereganatutako esperientziari eta ezagutza zientifikoari jarraituz. Halaber, animalien zaintzaileek bete beharreko baldintzak jasotzen ditu.

En este sentido caben destacar las progresivas Directivas comunitarias de Protección Animal en las Explotaciones Ganaderas y su traslado a las distintas tipologías de granjas, cuya trasposición más destacada a la legislación estatal es el Real Decreto 348/2000 de 10 de marzo (modificado por RD 441/01 del Consejo de 21 de abril), en el que se incluyen los principios de provisión de estabulación, comida, agua y cuidados adecuados a las necesidades fisiológicas y etológicas de los animales, de acuerdo con la experiencia adquirida y los conocimientos científicos. También incluye los requisitos que deben cumplir los cuidadores de los animales.

Bestalde, Euskadin, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 35. artikuluan, xedapen arautzaileak ezartzen ziren, bai abere-ustiategien titularrentzat bai haien instalazioentzat, ustiategi horietan dauden animalien ongizatea zaintze aldera.

Por su parte a nivel de Euskadi, la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, establecía en su artículo 35 disposiciones regulatorias tanto para titulares de explotaciones ganaderas como para sus instalaciones, tendentes a preservar el bienestar de los animales presentes en dichas explotaciones.

Era berean, 2020ko maiatzaren 20an, Europako Batzordeak «Baserritik mahaira» estrategia aurkeztu zuen, Europako Itun Berdearen esparruko funtsezko ekimenetakotzat jota. Hemendik 2050era bitartean klima-neutraltasuna lortzen laguntzeko, Estrategiak EBko egungo elikadura-sistema eredu jasangarri baterantz eraman nahi du, eta estrategia horren helburu estrategikoetako bat animalien ongizatea hobetzea da.

Asimismo, el 20 de mayo de 2020, la Comisión Europea presentó su Estrategia «De la Granja a la Mesa» como una de las iniciativas clave en el marco del Pacto Verde Europeo. A fin de contribuir al logro de la neutralidad climática de aquí a 2050, la Estrategia pretende hacer evolucionar el actual sistema alimentario de la UE hacia un modelo sostenible, siendo uno de los objetivos estratégicos de esta Estrategia la mejora del bienestar de los animales.

Estrategia horren isla da, gainera, kontsumitzailea gero eta sentsibilizatuago dagoela etiketan animalien ongizatearen ziurtagiria duten haragi-produktuak eskatzeari dagokionez.

Esta estrategia tiene, además, su reflejo en la creciente sensibilización del consumidor hacia la demanda de productos cárnicos que cuenten con una certificación en bienestar animal en su etiquetado.

Europako Batzordeak ziurtagiri horiei buruzko berariazko araurik ez duenez, hainbat ziurtapen-eredu eta -eskema sortu dira, eta WELFAIR zigilua da estatuan zorroztasun- eta exijentzia-maila handienak dituena.

A falta de una regulación específica de la Comisión Europea sobre estas certificaciones, han idos surgiendo diversos modelos y esquemas de certificación, siendo el sello WELFAIR, el que atiende a un mayor nivel de rigor y exigencia en el estado.

Animalien Ongizatearen Welfair™ ziurtagiria da Institut de Recerca i Tecnologia Agroalimentàries (IRTA) erakundeak, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearekin (Neiker) lankidetzan, homologatutako ziurtagiri independente bakarra. Ziurtagiri hori Europako erreferentziazko Welfare Quality eta AWIN® ziurtagirietan oinarritzen da eta etxaldeetan, haztegietan eta hiltegietan dauden animalien ongizatearen kalitatea sakon ebaluatzen eta kontrolatzen du, honako espezie hauei dagokienez: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak eta oiloak, oilaskoak, untxiak eta indioilarrak.

La certificación Welfair™ en Bienestar Animal es el único certificado independiente homologado por el Institut de Recerca i Tecnologia Agroalimentàries (IRTA) en colaboración con el Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario (Neiker) basado en los referenciales europeos Welfare Quality y AWIN®, que evalúa y controla la calidad del bienestar animal en granjas, espacios de crecimiento y mataderos, de forma exhaustiva, en las especies: bovina, porcina, ovina, caprina y para gallinas, pollos, conejos y pavos.

Agindu honen xedea honako hau da: aurten abere-ustiategietako zenbait elkarteri edo talderi haien ustiategietarako Welfair ziurtagiria lortzeko ekintzen kostuei aurre egiten laguntzea. Ildo horretan, Agindu honek minimis araubideko laguntza batzuk planteatzen ditu ustiategiek animalien ongizatearen Welfair ziurtagiria lor dezaten laguntzeko eta laguntzek aurrerantzean jarraipena izatea aurreikusten da.

La presente Orden tiene como objeto apoyar este año a determinadas entidades asociativas o agrupaciones de explotaciones del ámbito ganadero, en los costes ocasionados para la obtención de la Certificación Welfair en las explotaciones que engloben aquellas, a través de acciones contribuyan a obtener la certificación. En este sentido, esta Orden se plantea unas ayudas bajo el régimen de minimis, con vocación de continuidad, para apoyar a que las explotaciones obtengan el certificado Werlfair de bienestar animal.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Existiendo dotación presupuestaria suficiente según los créditos autorizados por la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio de 2022, la presente convocatoria de ayudas cuenta con suficiente cobertura presupuestaria.

Dirulaguntzen deialdi hau, halaber, jasota dago 2022ko otsailaren 16ko Aginduan, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduak onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa; azken agindu horren bidez onartzen da, hain zuzen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren 2021, 2022 eta 2023ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluarekin bat etorriz.

Asimismo, la presente convocatoria de subvenciones está incluida en la Orden 16 de febrero de 2022, de segunda modificación del Plan Estratégico de Subvenciones aprobado por Orden de 17 de marzo de 2021, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para los años 2021, 2022 y 2023, de conformidad con lo indicado en el artículo 8 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Laguntza horiek 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamenduari atxikitzen zaizkio –Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzetan aplikatzeari buruzkoa–. Horrez gain, honako araudi hauek aplikatuko zaizkie: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; Sektore Publikoaren Testu Bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua; azaroaren 11ko 1/1997 Errege Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

Estas ayudas se acogen al Reglamento (UE) 1407/2013 de la Comisión de 18 de diciembre de 2013 relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis, así como resultan de aplicación la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Real Decreto 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4. artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

En aplicación de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, que en su artículo 26.4 dispone que, sin menoscabo de las competencias que les corresponden como miembros del Gobierno, los Consejeros están investidos, entre otras atribuciones, de la atribución de dictar disposiciones administrativas generales y resoluciones en materias de su Departamento.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Artículo único.– Convocatoria.

Animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko dirulaguntzen 2022ko deialdiko oinarriak onartzea. Agindu honen eranskinean jasota daude oinarriok.

Aprobar, para el año 2022, las bases de la convocatoria de ayudas para la obtención de certificación en bienestar animal, y que se recogen en el Anexo de la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

Contra la presente Orden podrán los interesados interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 8a.

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de junio de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARÁNZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
ANEXO
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ZATI OROKORRA
PARTE GENERAL

1. oinarria.– Laguntzaren xedea eta helburua.

Base 1.– Objeto y finalidad de la ayuda.

Animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko laguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egitea da Agindu honen xedea.

Es objeto de la presente Orden convocar para el ejercicio 2022, ayudas para la obtención de certificación en bienestar animal.

Laguntza horien helburua honako hau da: animalien ongizatea kontrolatzeko barne-prozedura egin eta ezarri, arduradunei prestakuntza eman eta animalien ongizatearen WELFAIR ziurtagiria eskuratzeko gastuak finantzatzea.

Estas ayudas tienen la finalidad de financiar los gastos derivados de la elaboración e implantación del procedimiento interno de control del bienestar animal, formación de las personas responsables y los gastos propios de la certificación WELFAIR en bienestar animal.

2. oinarria.– Dirulaguntzen izaera.

Base 2.– Naturaleza de las ayudas.

1.– Dirulaguntzen programa honek publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak bete behar ditu, bai eta dirulaguntzen arloan indarrean dagoen araudiak ezarritakoak ere.

1.– El presente programa subvencional está sometido a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad en su ejecución y resolución, así como aquellos otros que establezca la normativa vigente en materia de subvenciones.

2.– Agindu honetan jasotako laguntzak lehiaketa prozeduraren bidez adjudikatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onetsi zen Testu Bategina).

2.– Las ayudas contempladas en la presente Orden se adjudicarán mediante el procedimiento de concurrencia competitiva, conforme al artículo 51.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

3.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

3.– Las ayudas que se concedan en el marco del presente programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido.

4.– Programa honi jarraituz emango diren laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubideari atxikita daude.

4.– Las ayudas concedidas en aplicación de este programa están acogidas al régimen de minimis establecido en el Reglamento (UE) 1407/2013 de la Comisión de 18 de diciembre de 2013 relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis

Estatu kide bakoitzak enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 200.000 eurotik gorakoa izango 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldi fiskaletan.

El importe total de las ayudas de minimis concedidas por cada Estado miembro a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante el período de los ejercicios fiscales de 2020, 2021 y 2022.

Muga hori gaindituz gero, gutxitu egingo da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa: gehiegizko kopurua zenbat, hainbat gutxituko da.

En caso de superarse este límite la subvención concedida se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

Minimis laguntzak onuradunari laguntza eman zaiola jakinarazten zaion unean eman direla joko da.

Las ayudas de minimis se considerarán otorgadas en el momento en que se comunique a la persona beneficiaria la concesión de la misma.

3. oinarria.– Finantzaketa.

Base 3.– Financiación.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira oso-osorik, eta 400.000,00 euroko aurrekontu-kreditua erabiliko da horretarako.

Las ayudas previstas en la presente Orden serán financiadas con cargo íntegramente a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi destinándose un crédito presupuestario de 400.000,00 euros.

4. oinarria.– Pertsona onuradunak.

Base 4.– Personas beneficiarias.

Banakako ustiategien pertsona fisiko titularrak izan daitezke laguntza hauen onuradun, bai eta egoitza EAEn duten erakunde pribatuak ere, tartean, kooperatibak, enpresak, elkarteak edo nekazaritzako ustiategiak biltzen dituzten bestelako elkarteak. Nolanahi ere, ustiategi guzti-guztien barne-auditoretzako kontrol-prozeduraren ezarpenean operadore-lanak egin behar dituzte, ustiategiok helburu hauek badituzte: animalia-jatorriko elikagaien ekoizpena eta/edo merkaturatzea, azpisektore hauetan: txerriak, erruteko hegazti-hazkuntza, landako oilaskoa, ardi-esnea, ahuntz-esnea, behi-esnea, behi-okela eta untxia.

Podrán ser beneficiarias de estas ayudas, las personas físicas titulares de explotaciones individuales, así como las entidades privadas con sede en la CAPV, entre ellas cooperativas, empresas, agrupaciones u otras entidades asociativas agrarias que engloben explotaciones agrarias. En todo caso, deben ejercer de operador en la implantación del procedimiento de control con auditoría interna al 100 % de las explotaciones que agrupen, y que tengan entre sus finalidades: la producción y/o comercialización de productos alimentarios de origen animal, de los subsectores porcino, avicultura de puesta, pollo campero, ovino leche, caprino leche, vacuno leche, vacuno carne y cunícula.

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen kasuan, pertsonalitate juridikorik ez badute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 11. artikuluan finkatutakoa bete beharko dute.

En el caso de agrupaciones de personas, físicas o jurídicas privadas, sin personalidad jurídica deberán atenerse a lo establecido en el artículo 11 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. oinarria.– Eskakizun orokorrak.

Base 5.– Requisitos generales.

1.– Agindu honetan iragarritako laguntzen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako eskakizunak bete behar dira. Izan ere, oinarri honek jasotzen ditu honako hauetan dauden betekizunak: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan. Hauek dira horiek guztiak: Era berean, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean eta Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko indarreko legerian ezarritako baldintzak bete beharko dira. Hauek dira baldintza horiek:

1.– Para poder tener la condición de persona beneficiaria de las ayudas convocadas en la presente Orden, se deben cumplir los requisitos establecidos en la presente base, en los términos recogidos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones y el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. Asimismo, será necesario cumplir con aquellos requisitos emanados de la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras así como aquellos emanados de la legislación europea, estatal y autonómica vigente. Estos requisitos son los siguientes:

a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenek edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso dutenek.

a) No haber sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

b) Konkurtso-deklarazio borondatezkorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hitzarmen batek hartu badu, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

b) No haber solicitado la declaración de concurso voluntario, no haber sido declarado insolvente en cualquier procedimiento, no hallarse declarado en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, no estar sujeto a intervención judicial o no haber sido inhabilitado conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera ebatzita ez izatea.

c) No haber dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legean edo Herri-administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aipatutako kasuren batean sartuta ez egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak ez izatea, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoetan.

d) No estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio de alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre de incompatibilidades del Personal al servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

e) Egunean izatea indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

e) Hallarse al corriente del cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes. Se considerará que se encuentran al corriente en el pago de esas obligaciones cuando las deudas estén aplazadas, fraccionadas, o se hubiera acordado su suspensión con ocasión de la correspondiente resolución de reintegro. Este requisito lo será tanto para acceder a la condición de persona beneficiaria como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y, por tanto, se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

f) Egoitza fiskala ez izatea araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.

f) No tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

g) Egunean egotea itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Laguntza onuradunei eman eta ordaintzeko, baldintza ezinbestekoa izango da amaituta egotea oraindik ere izapidetan dagoen jada emandako izaera berdineko laguntzen edo dirulaguntzen barnean abian jarri ahal izan den itzultzeko edo zigortzeko prozesu oro. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

g) Hallarse al corriente de pago de obligaciones por cantidades determinadas en un procedimiento de reintegro o sancionador en el marco de ayudas o subvenciones. La concesión y, en su caso, el pago de esta ayuda a las personas beneficiarias, quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza ya concedidas, se halle todavía en tramitación. Este requisito lo será tanto para acceder a la condición de persona beneficiaria como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y, por tanto, se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

h) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ezarri ez izana.

h) No haber sido sancionado, mediante resolución firme, con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

i) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

i) En el supuesto de las asociaciones, que estas no se hallen incursas en las causas de prohibición previstas en los apartados 5 y 6 del artículo 4 de la Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del Derecho de Asociación. Y que no se hubiera suspendido el procedimiento administrativo de inscripción por encontrarse indicios racionales de ilicitud penal, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 30.4 de la Ley Orgánica 1/2002, en tanto no recaiga resolución judicial firme en cuya virtud pueda practicarse la inscripción en el correspondiente registro.

j) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez. Halaber, 2020, 2021 eta 2022 ekitaldi fiskaletan minimis araubideari atxikita eskatu eta/edo lortu diren laguntzei buruzko berariazko adierazpena aurkeztea.

j) Comunicar, si ha solicitado o no y si ha obtenido o no, subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos económicos para el mismo gasto subvencionable, procedentes de cualesquiera administración pública o entes, tanto públicos como privados. Así como presentar una declaración expresa referente a las ayudas solicitadas y/o obtenidas acogidas al régimen de minimis durante los ejercicios 2020, 2021 y 2022.

k) Pertsona juridikoen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzea, hots:

k) En el caso de las personas jurídicas, cumplir con lo establecido en la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de la Mujer Agricultora, a saber:

– Eskatzaileak ez izatea zigor- eta administrazio-zehapenik sexu-diskriminazioagatik eta ez izatea galarazita dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.

– Que la persona o entidad solicitante no se encuentre sancionada penal ni administrativamente por incurrir en discriminación por razón de sexo, ni con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Elkarte edo erakunde profesionalak, enpresenak edo bestelakoak izanik, zuzendaritza-organoetako emakumeen eta gizonen kopuruan oreka egotea gutxienez, urriaren 15eko 8/2015 Legearen 7.5 artikuluan ezarritako definizioaren arabera.

– Que, tratándose de asociaciones u organizaciones profesionales, empresariales o de otra índole, sus órganos de dirección cuenten con una presencia de mujeres, como mínimo equilibrada, conforme a la definición establecida en el artículo 7.5 de dicha Ley 8/2015, de 15 de octubre.

Izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen edo juridikoen taldeetako kideek, onuraduntzat har daitezkeenek, 1. apartatu honetan jasotako betekizunak bete beharko dituzte.

Todos los miembros de las agrupaciones de personas físicas o jurídicas sin personalidad jurídica que puedan ser consideradas personas beneficiarias, deberán cumplir los requisitos recogidos en el presente apartado 1.

Gainera, 1. apartatu horretan ezarritako betekizunek eragina izango dute, halaber, zuzendariak edo beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, lehenagoko enpresa batzuen jarraipena direla ebatzi daitekeen enpresetan, edo horietatik eraldatze, bat-egite edo ondorengotzagatik eratorri direnetan.

A su vez, todos los requisitos establecidos en este apartado 1 afectarán también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquellas.

2.– Halaber, dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

2.– Asimismo, los proyectos objeto de subvención deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

a) Que las actividades subvencionables se realicen en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Diruz laguntzekoak diren gastuak 2022. urtean eginak izatea eta ziurtagiria lortzeko egin beharreko edo egindako ekintzen plan xehatu baten barruan kokatzea.

b) Que los gastos subvencionables hayan sido ejecutados en el año 2022 y se enmarquen en un plan de detallado de las acciones a realizar o realizadas para la obtención del certificado.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

Base 6.– Plazo y presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, oinarri honen 8. paragrafoan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

1.– El plazo de presentación de las solicitudes será de un mes a contar desde el día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco. Esta solicitud se deberá completar con la documentación requerida en los términos que establece el párrafo 8 de la presente base.

2.– Bete egiten da hauetan xedatutakoa: irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan.

2.– En cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 8 del Decreto 179/2014, de 23 de septiembre, y del artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas:

a) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.

a) Las personas físicas podrán presentar su solicitud tanto de forma presencial como electrónica.

– Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat etorriz. Eskatzaileak postetxe batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian egin beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten. Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán, bien directamente en las dependencias del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, sitas en la calle Donostia-San Sebastián n.º 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, o bien en cualesquiera de los lugares previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común y conforme a lo dispuesto en el Decreto 72/2008, de 29 de abril de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos. En el caso de que la persona solicitante opte por presentar su solicitud en una oficina de correos lo hará en sobre abierto para que la instancia sea fechada y sellada por el personal de Correos. La presentación de solicitudes en el Servicio Zuzenean será exclusivamente con cita previa https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean.

Hala ere, ahal den neurrian behintzat, eskabideak aurkezteko eta espedientea izapidetzeko bide telematikoa erabiltzea gomendatzen da.

No obstante, se recomienda, y en la medida que sea posible, la utilización de la vía telemática para la presentación de solicitudes y tramitación del expediente.

– Bide elektronikoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1206902

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/servicios/1206902

Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación, no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

b) Pertsona juridikoek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluko 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretan aurreikusitako gainerako subjektuek bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dute eskabidea.

b) Las personas jurídicas, así como el resto de sujetos previstos en el artículo 14, párrafo 1 apartados a), b), c) y d) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, presentarán la solicitud por medios electrónicos.

3.– Eskabideak bide elektronikoz nahiz presentzialez aurkezteko, eskaeretarako inprimaki-eredu normalizatuak erabiliko dira. Eredu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1206902

3.– Las solicitudes, tanto por el canal electrónico como por el presencial, se presentarán mediante instancia según el modelo normalizado que está disponible accediendo a la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/servicios/1206902

4.– Eskabidearen ondorengo izapideak elektronikoki egiteko (baita gastua justifikatzeko izapide ere), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora sartu beharko da, «Nire karpeta» atalera:

4.– Los trámites posteriores a la solicitud (incluidos el trámite de justificación del gasto), por canal electrónico, se realizan accediendo a la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el apartado «Mi carpeta»:

5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako agiriak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

5.– Las especificaciones sobre como tramitar la solicitud, declaración responsable, justificaciones y demás documentación, están disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

6.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ahalordeen erregistro elektronikoaren bitartez:

6.– Si la solicitud se realiza mediante representante, se deberá acreditar la representación conforme a lo establecido en los artículos 5 y 6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, a través del Registro electrónico de Apoderamientos:

7.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia oinarri hauen eranskin gisa argitaratu da.

7.– El contenido básico del modelo de solicitud de las ayudas se publica como apéndice de las presentes bases.

8.– Laguntzen eskatzaile bakoitzak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

8.– Por cada una de las personas solicitantes de la ayuda, se presentará la documentación siguiente:

a) Pertsona juridikoek, eratzeko eskrituraren eta estatutuen kopia bana edo pertsona juridikoa legez eta modu baliozkoan eratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarena (dagokion erregistroan izena emanda egotearena).

a) En el supuesto de ser persona jurídica, copia de la escritura de constitución y los estatutos de la entidad o aquella documentación que acredite que la persona jurídica está válida y legalmente constituida, como puede ser haber sido inscrita en el correspondiente registro.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, agindu honetan eskatutako baldintzak betetzen direla eta aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak direla adierazteko.

b) Declaración responsable de que reúne los requisitos exigidos en la presente Orden y respecto de la veracidad de todos los documentos presentados.

c) Eskabideak ziurtagiria lortzeko egin beharreko edo egindako ekintzen plan xehatua izan beharko du, eta ziurtatu beharreko ustiategiak identifikatu beharko ditu (NUE-Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak identifikatuta).

c) La solicitud deberá incluir un plan detallado de las acciones a realizar o realizadas para la obtención del certificado, identificando a las explotaciones a certificar, identificadas por su Registro de Explotación Agraria (REA).

Planak gastu hauen zenbatekoak zehaztu beharko ditu: autokontrol-sistema ezartzearenak, sistemaren arduradunari prestakuntza ematearenak, autokontrol-prozedura idaztearenak eta barne-auditoriak egitearenak.

Dicho plan deberá especificar los importes de los gastos derivados de la implantación del sistema de autocontrol, de la formación de la persona responsable del sistema, de la redacción del procedimiento de autocontrol, así como de la realización de las auditorías internas.

d) Eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

d) Y cualquier otra documentación complementaria que la entidad solicitante desee aportar al efecto de cuantificar la ayuda.

e) Izaera juridikorik gabeko pertsona fisikoen edo juridikoen taldeek eskabidean berariaz adierazi beharko dituzte kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntza-zenbatekoa. Era berean, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, taldeari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

e) En caso de agrupaciones de personas físicas o jurídicas sin personalidad jurídica, deberá hacerse constar expresamente en la solicitud los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos. Asimismo, deberá nombrarse un representante o apoderado único de la agrupación, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiario, corresponden a la agrupación.

f) Hala badagokio, Kalitatea erregimenekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

f) En su caso, documentación acreditativa de la pertenencia al régimen de Kalitatea.

g) Beharrezkoa bada, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen baldintzak betetzen dituztela eta 9.1.A oinarrian aurreikusitako puntuazioa gehitzeko eskubidea ematen dutela egiaztatzen duten agiriak aurkeztea Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari.

g) En su caso, aportar a la Dirección de Agricultura y Ganadería la documentación que acredite que cumplen con los requisitos de la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras y que dan derecho al incremento de puntuación previsto en la Base 9.1.A.

9.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu bere IFK, zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak, pertsona eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik izan gabe, hark berariaz aurka egiten dionean salbu, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo dokumentua aurkeztu beharko du. Hori guztia Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari dagokionez.

9.– La Dirección de Agricultura y Ganadería verificará automáticamente el CIF, los certificados de estar al corriente en sus obligaciones tributarias y de hallarse al corriente de los pagos con la Seguridad Social, sin necesidad de que medie consentimiento explícito para ello por parte de las personas solicitantes o beneficiarias, salvo que conste su oposición expresa, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido; todo ello en aplicación del artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997 Texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en relación con el artículo 28.2 de la Ley 39/2015 de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Publicas.

10.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoarekin arabera, oinarri honen 8. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira.

10.– Conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 3 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, cuando la documentación requerida en el párrafo 8 de la presente base haya sido entregada en esta o en cualquier otra Administración y siempre que el solicitante declare expresamente que no ha existido modificación alguna en los citados documentos, estos se considerarán como presentados.

Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan eta noiz aurkeztu diren dokumentuok, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.

La persona solicitante deberá indicar la Administración donde hayan sido presentados, y el momento en que se hayan presentado, siendo estos recabados de forma electrónica a través de sus redes corporativas por la Dirección de Agricultura y Ganadería.

11.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskaera eta eskatutako agiriak. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jarduketetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

11.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Asimismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

12.– Eskabideak oinarri honetan eskatutako dokumentazioa ez badauka, osorik ez badago edo akastuna bada, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

12.– Si la solicitud no reúne la documentación exigida en la presente base, estuviera incompleta o fuera defectuosa, se requerirá a la persona interesada para que, en un plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa Resolución del Director de Agricultura y Ganadería, dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoa betetzeko, eskabidea legez telematikoki aurkeztu behar badu interesdunak baina presentzialki egiten badu, aipatutako eskakizun horri muzin eginda, aurkezteko modua zuzentzeko eskatuko zaio, eta legez ezarritako bide elektronikoak erabiliz egiteko. Eskakizun hori bete ezean, presentzialki aurkeztuko eskabidea ez da baliozkoa edo eraginkorra izango. Elektronikoki aurkezteko jarritako epea da eskabidea aurkezteko epea.

En cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 68 apartado 4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, si la persona interesada estuviese legalmente obligada a presentar la solicitud de forma telemática y lo hiciere presencialmente, incumpliendo la citada obligación, se le requerirá para que la subsane y la presente por el cauce electrónico legalmente establecido. De no ser atendido el requerimiento, la presentación presencial carecerá de validez o eficacia. La fecha de presentación de la solicitud es la fecha de la presentación electrónica.

Ondorio horietarako, baldin eta, zuzentzeko xedez, eskabide elektronikoa aurkezten bada, baina oinarri honetan ezarritako epetik kanpo, aurkeztu gabekotzat joko da eskabide hori.

A estos efectos, si la presentación electrónica de la solicitud, producto de la subsanación, se efectúa fuera del plazo establecido en la presente base, dicha solicitud se tendrá por no presentada.

13.– Edonola ere, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

13.– En cualquier caso, la Dirección de Agricultura y Ganadería podrá requerir a la persona solicitante cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada.

14.– Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak:

14.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección:

7. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gastuak.

Base 7.– Actividades y gastos subvencionables.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren arabera.

1.– Serán gastos subvencionables, a tenor del artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones:

Autokontrol-sistema ezartzearen ondoriozko gastuak:

Los derivados de la implantación del sistema de autocontrol:

– Sistemaren arduradunaren prestakuntza.

– Formación de la persona responsable del sistema.

– Autokontrol-prozedura idaztea.

– Redacción del procedimiento de autocontrol.

– Barne-auditoriak egitea:

– Realización de auditorías internas:

• Joan-etorrien kostuak.

• Costes de desplazamiento.

• Langileen kostuak.

• Costes de personal.

Welfair ziurtapenaren ondoriozkoak:

Los derivados de la certificación Welfair:

– Enpresa ziurtatzailea azpikontratatzea.

– Subcontratación de empresa certificadora.

– Ziurtapen-eskemaren kuotak.

– Cuotas del esquema de certificación.

2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –zenbait hornitzailerenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta dirulaguntzaren aurretik ez den egin gastua. Efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.

2.– Según el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, cuando el importe del gasto subvencionable supere la cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre de contratos del Sector Público para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención. La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en la justificación, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria le elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

3.– Proiektuen gehieneko exekuzio-epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– El plazo máximo de ejecución de los proyectos será el 31 de diciembre del presente ejercicio 2022.

8. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

Base 8.– Gestión de las ayudas.

1.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak du deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

1.– La Dirección de Agricultura y Ganadería será el órgano competente para la gestión de las ayudas reguladas en la presente convocatoria.

2.– Agindu honi lotuta aurkeztutako laguntza-eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da.

2.– Para la evaluación y valoración de las solicitudes de ayuda acogidas a esta orden, así como para la aplicación de los criterios objetivos de valoración y su ponderación se creará una Comisión de Valoración.

3.– Balorazio Batzordeak hiru kide izango ditu eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako honako kide hauek izango dira: Juan Ramón Puy Pitarque jauna, zerbitzuburua, batzordeko lehendakaria izango da, Gorka Ruiz de Eguino Etxeberria jauna eta Resurrección Abasolo García andrea; azken biak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako teknikariak. Resurrección Abasolo García andrea idazkaria izango da.

3.– La Comisión de Valoración estará compuesta por tres personas, pertenecientes a la Dirección de Agricultura y Ganadería, que serán D. Juan Ramón Puy Pitarque, Responsable de Servicio que será quien ejerza la presidencia, D. Gorka Ruiz de Eguino Etxeberria y Dña. Resurrección Abasolo García, ambas personal técnico de la Dirección de Agricultura y Ganadería. Dña. Resurrección Abasolo García será quien ejercerá la Secretaría.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

La Comisión, en el ejercicio de sus funciones, podrá solicitar la asistencia a sus reuniones y el asesoramiento de cuantos expertos en la materia estime necesarios.

4.– Balorazio Batzordeak, 10. Oinarrian jasotako laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboei jarraituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatuko du.

4.– La Comisión de Valoración realizará, sobre la base de los criterios objetivos de valoración y cuantificación de las ayudas recogidas en la Base 10 una propuesta sobre la cuantía de la ayuda a conceder a cada persona beneficiaria.

5.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari. Proposamenak agindu honen 10. oinarrian aipatzen den edukia jaso beharko du gutxienez.

5.– La Comisión de Valoración realizará una propuesta de resolución al Director de Agricultura y Ganadería. La propuesta deberá contener, como mínimo el contenido al que hace referencia en la base 10 de la presente Orden.

6.– Balorazio-batzordeak bere barne funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Horiek arautzen ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatua aplikatuko da.

6.– La Comisión de Valoración podrá establecer sus propias normas de funcionamiento, rigiéndose en lo no previsto por estas, por lo dispuesto en los artículos 15 y siguientes, de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

7.- Laguntza emateko prozeduraren ebazpena organo kudeatzailearen titularrak emango du, kasu honetan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak.

7.– La resolución del procedimiento de concesión de la ayuda será dictada por la persona titular del órgano gestor, en este caso, el Director de Agricultura y Ganadería.

9. oinarria.– Zenbatekoa eta esleipen-irizpideak.

Base 9.– Cuantía y criterios de asignación.

Laguntza lehia-araubidean emango da jasotako eskabide guztietarako. Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80rainokoa izango da; gehienez 50.000 euro proiektuko.

La ayuda se concederá en régimen de concurrencia competitiva para el conjunto de solicitudes recibidas. La intensidad de la ayuda será de hasta un 80 % de los costes subvencionables con un máximo de 50.000 euros/proyecto.

1.– Esleitzeko irizpideak.

1.– Criterios de asignación.

A) Eskabideak biltzen duen ustiategi-kopuruaren arabera, gehienez 30 puntu:

A) Por número de explotaciones que aglutina la solicitud hasta 30 puntos:

– 1-10 ustiategi: 8,5 puntu (ustiategiaren titularra edo titularkidea emakume nekazari bat bada, 1,5 puntu gehiago).

– De 1 a 10 explotaciones: 8,5 puntos (en caso de explotación con titularidad o cotitularidad de mujer agricultura 1,5 punto más).

– 11-25 ustiategi: 17 puntu (ustiategiaren titularra edo titularkidea emakume nekazari bat bada, 3 puntu gehiago).

– De 11 a 25 explotaciones: 17 puntos (en caso de explotación con titularidad o cotitularidad de mujer agricultura 3 puntos más).

– >25 ustiategi: 25,5 puntu (ustiategiaren titularra edo titularkidea emakume nekazari bat bada, 4,5 puntu gehiago).

– >25 explotaciones 25,5 puntos (en caso de explotación con titularidad o cotitularidad de mujer agricultura 4,5 puntos más).

B) Taldeak azpisektorean duen pisuaren arabera, gehienez 20 puntu:

B) Por peso de la agrupación en subsector hasta 20 puntos:

– Azpisektoreko ustiategien artean <% 50, 15 puntu.

– < 50 % de explotaciones subsector 15 puntos.

– Azpisektoreko ustiategien artean % 50 edo >, 20 puntu.

– Igual o > 50 % de explotaciones subsector 20 puntos.

C) Eskatzaileak Kalitatean parte hartzea (Kalitateak ziurtatutako ustiategiak): 20 puntu.

C) Participación del solicitante en Kalitatea (explotaciones certificadas por Kalitatea): 20 puntos

2.– Laguntzaren zenbatekoa.

2.– Intensidad de la ayuda.

– 70 puntu dituzten proiektuak: diruz lagun daitezkeen kostuen % 80.

– Proyectos de 70 puntos: 80 % costes subvencionables.

– 40-69 puntu dituzten proiektuak: diruz lagun daitezkeen kostuen % 70.

– Proyectos entre 40-69 puntos: 70 % costes subvencionables.

– < 40 puntu dituzten proiektuak: diruz lagun daitezkeen kostuen % 60.

– Proyectos < 40 puntos: 60 % costes subvencionables.

3.– Dirulaguntzak lehiaren eta zenbateko erabilgarriaren arabera emango dira, eta oinarrietan ezarritako mugaraino esleituko dira, kreditu erabilgarriaren barruan. Laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztenek eskatutako zenbatekoen batura handiagoa bada deialdiaren aurreikusten den zenbatekoa baino, zenbateko hori onuradunen artean hainbanatuko da, dagokion proportzioan.

3.– Las subvenciones se otorgarán en función de la concurrencia y el importe disponible, y se adjudicará hasta el límite fijado en las bases dentro del crédito disponible. En el caso de que la suma de los importes solicitados por quienes reúnan los requisitos para acceder a las ayudas sea superior al importe objeto de la convocatoria, dicho importe se prorrateará entre las personas beneficiarias en la proporción que corresponda.

Hala ere, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen 15.c) artikuluan ezarritakoa betetzen duten onuradunek zenbateko osoa jasoko dute, hainbanatu gabe.

Sin embargo, aquellas personas beneficiarias que cumplan con lo establecido en el artículo 15.c) de la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras, recibirán el importe íntegro, sin prorratear.

4.– Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izango interesdunek eskatutako zenbatekoa baino handiagoa.

4.– En ningún caso, el importe de la subvención concedida será superior a la cuantía solicitada por las personas interesadas.

10. oinarria.– Prozeduraren ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate- eta errekurtso-prozedura.

Base 10.– Resolución del procedimiento, plazos para resolver y notificar, modo de notificación, y procedimiento de publicidad y recursos

1.– Aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak egin duen proposamena ikusirik, 8. oinarrian xedatutakoaren arabera Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebatziko du eskatutako laguntzak eman ala ez, ebazpen bakar baten bitartez.

1.– Tras el examen de las solicitudes y documentación presentadas, a la vista de la propuesta elevada por la Comisión de Valoración, conforme lo dispuesto en la base 8, corresponderá al Director de Agricultura y Ganadería la resolución de la convocatoria, concediendo o denegando las ayudas solicitadas mediante una única Resolución.

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

La resolución deberá notificarse en el plazo máximo de seis meses desde que surta efectos la presente Orden.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

2.– La Resolución deberá contener como mínimo la siguiente información:

A) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

A) Respecto de las solicitudes estimadas:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK.

1.– Nombre o denominación social de los beneficiarios, CIF.

2.– Diruz lagundutako zenbatekoa.

2.– Cantidad subvencionada.

3.– Aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

3.– Criterios objetivos aplicados y porcentaje de ayuda.

4.– Laguntza Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduari, 2013ko abenduaren 18koari, atxikitzen zaiola.

4.– Que es una ayuda de minimis acogida al Reglamento 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis.

Izaera juridikorik gabeko pertsona fisikoen edo juridikoen taldeen kasuan, ebazpenean berariaz adierazi beharko dira kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntza-zenbatekoa.

En caso de agrupaciones de personas físicas o jurídicas sin personalidad jurídica, deberá hacerse constar expresamente en la resolución los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos.

B) Ezetsitako eskabideei dagokienez:

B) Respecto de las solicitudes desestimadas:

1.– Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK.

1.– Nombre o denominación social de los solicitantes, CIF.

2.– Ezespenaren zergatiak.

2.– Los motivos que fundamentan la denegación.

3.– Zehapen-prozeduraren batean edo dirulaguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, hura amaituta izan beharko da dirulaguntza eman ahal izateko. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko gaitasungabetzea badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, baldintzapean emandako laguntza baliogabetu egingo da, onuradun izateko debekua ezartzen duen egoera batean egoteagatik.

3.– En el caso de hallarse incurso en algún procedimiento sancionador o de reintegro de subvenciones, la concesión de la ayuda estará condicionada a la finalización del mismo. Si el procedimiento concluyese con la imposición consistente en inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o imponiendo una obligación de reintegro, la subvención concedida condicionalmente decaerá por incurrir en una prohibición para el acceso a la condición de beneficiario.

4.– Lehiaketa-prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpenaren ondoreetarako, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluko 1. apartatuko b) letrarekin bat, aurreikusitako laguntzen ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatuari kalterik egin gabe.

4.– La resolución del procedimiento en concurrencia competitiva se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, a los efectos de notificación, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 45, párrafo 1 apartado b) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, sin perjuicio de la notificación individualizada de la resolución de las ayudas previstas.

Hala ere, onuradunei argitalpenaren berri emango zaie Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez:

No obstante, se dará aviso de la publicación a las personas beneficiarias a través de la sede electrónica del Gobierno Vasco:

5.– Agindua indarrean jartzen denetik sei hilabete igaro, eta ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskabideak ezetsi zaizkiela ulertu ahal izango dute interesdunek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.9 artikuluan ezarritakoarekin bat.

5.– Si transcurren seis meses desde que surta efectos la presente Orden, sin que se haya notificado resolución expresa, las personas interesadas podrán entender desestimadas sus solicitudes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 51.9 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

6.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

6.– Contra la resolución del procedimiento, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada ante la persona titular de la Viceconsejería de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– Jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da:

7.– Las notificaciones electrónicas se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

11. oinarria– Onuradunen betebeharrak.

Base 11.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

1.– Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetako baldintzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko baldintzak eta laguntza ezberdinen baldintza espezifikoak; hauek dira horiek guztiak:

1.– Las personas beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones establecidas en la presente base, que recogen las obligaciones incluidas en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, el artículo 50 del Real Decreto 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y las específicas de las distintas ayudas, y que son las siguientes:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días desde la fecha de recepción de la notificación de la concesión de la subvención la persona beneficiaria de la subvención no renuncia expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Diruz laguntzen den jarduera egitea 12. oinarrian ezarritako epean.

b) Realizar la actividad objeto de la ayuda en el plazo establecido en la base 12.

c) Zertarako ematen den dirulaguntza, horretarako erabiltzea.

c) Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

d) Beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

d) Hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

e) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

e) Comunicar a la Dirección de Agricultura y Ganadería la ejecución parcial o total de la actividad o proyecto y poner a su disposición toda la documentación necesaria para que pueda verificarse dicha ejecución.

f) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta Europar Batasuneko kontrol-organoei jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

f) Facilitar al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, a la Oficina de Control Económico, al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y a los órganos de control comunitario, cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas recibidas y el cumplimiento de los fines para los que fueron concedidas.

g) Deialdi honen 5. oinarriko 1.j) apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskatu eta eskuratzen bada, horren berri ematea Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik. Era berean, 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldietan minimis araubidera atxikitako bestelako laguntzarik eskatu duen edo ez eta lortu duen edo ez jakinaraztea, baita horien zenbatekoa ere.

g) Sin perjuicio de lo dispuesto en la base 5 párrafo 1.j) de la presente convocatoria, comunicar por escrito a la Dirección de Agricultura y Ganadería la solicitud y la obtención, en su caso, de otras subvenciones y ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, en los quince días siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia y en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos públicos. Asimismo, comunicar si ha solicitado o no y si ha obtenido o no otras ayudas acogidas el régimen de minimis, así como su cuantía durante los ejercicios 2020, 2021 y 2022.

h) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, idatziz.

h) Comunicar por escrito a la Dirección de Agricultura y Ganadería, la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese tenido en cuenta para la concesión de la subvención.

i) Kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak behar bezala auditatuta izatea, merkataritza-legeriak eskatutako baldintzetan, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako gastu guztietarako kontabilitate-sistema bereizi bat edo kontabilitate-kode egoki bat izatea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

i) Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil, y mantener un sistema de contabilidad separada o un código contable adecuado para todos los gastos relacionados con la inversión financiada en cada convocatoria, con el objetivo de que puedan realizarse los controles que establezca la normativa.

j) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

j) Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

k) Finantzaketa publikoa dela adierazten duen publizitate egokia egitea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.

k) Dar la adecuada publicidad del carácter público de la financiación, en los términos previstos en el artículo 14.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauden. Hala ere, eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango dio horri eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará automáticamente y de oficio por parte de la Dirección de Agricultura y Ganadería. No obstante, el solicitante podrá oponerse de manera motivada, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido, todo ello conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

12. oinarria.– Gastua justifikatzea.

Base 12.– Justificación del gasto.

1.– Laguntzen den proiektua gauzatu dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan:

1.– La justificación de la ejecución del proyecto objeto de la ayuda concedida se realizará mediante la presentación, ante la Dirección de Agricultura y Ganadería de la siguiente documentación:

a) Aurkeztutako proiektuan gauzatutako jarduketen justifikazio-memoria, autokontrol-sistemak ezartzeko gastuen, ziurtapen-gastuen eta egindako prestakuntzaren fakturak eta ordainagiri originalak barne hartuta.

a) Una memoria justificativa de las actuaciones ejecutadas en el proyecto presentado que incluya facturas y justificantes originales de pago de los gastos de implantación de sistemas de autocontrol, de gastos de certificación y de la formación realizada.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

b) Declaración responsable en la que se explicite que las facturas y demás documentos justificativos de los pagos no han sido presentados para la justificación de otros programas subvencionales, o en el caso de que hayan sido presentados para la justificación de otros programas subvencionales, el programa o programas subvencionales al que han sido atribuidos y el porcentaje de subvención recibido respecto de cada factura o documento justificativo del pago.

c) Behar izanez gero, dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

c) En su caso, una declaración responsable en la que se explicite que se halla al corriente del pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

2.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauden. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

2.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará automáticamente y de oficio por parte de la Dirección de Agricultura y Ganadería. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento implícito, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación o el documento requerido, todo ello conforme lo dispuesto en el artículo 28 párrafo 2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

3.– Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua egiaztatzen duten agiriak aurkezteko epea, gehienez, 2023ko urtarrilaren 15era artekoa izango da.

3.– Con el fin de garantizar la adecuada gestión y pago de las ayudas, el plazo máximo para entregar la documentación justificativa del gasto realizado, será, a más tardar, el 15 de enero de 2023.

4.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio. Eskaera horrek arrazoitua izan beharko du.

4.– El Director de Agricultura y Ganadería, podrá solicitar documentación adicional en caso de estimarlo oportuno. Dicha petición deberá estar motivada.

13. oinarria.– Ordainketa.

Base 13.– Pago.

1.– Ordainketa egiteko, aurretik eskatu eta gastua justifikatu beharra dago, aurreko oinarrian adierazitako agiriak aurkeztuz.

1.– El pago se realizará previa solicitud y justificación del gasto mediante los documentos a los que hace referencia la base anterior.

2.– Ez da laguntzen aurrerakinik edo konturako ordainketarik emango.

2.– No se concederán anticipos ni pagos a cuenta de las ayudas.

3.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 13. oinarriaren 1. apartatuan aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere bi hilera, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak ordainketa egin dezan.

3.– Junto con la solicitud de pago, se presentará la documentación a la que hace referencia la base 13 párrafo 1. En el plazo máximo de dos meses desde que la citada documentación esté completa, la Dirección de Agricultura y Ganadería, efectuará la tramitación necesaria al Departamento de Hacienda y Economía para que proceda al pago.

4.– Proiektua ez bada ezarritako gehieneko epeetan gauzatzen, luzapenak barne hartuta, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira epearen barruan aurkezten, onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute.

4.– La no ejecución del proyecto dentro de los plazos máximos establecidos, incluidas las prórrogas, o la falta de presentación en el mismo plazo de la documentación acreditativa de la realización de la inversión, supondrá la pérdida del derecho a la percepción de la subvención.

5.– Dirulaguntzak ordaintzeko, amaitu egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoak emandako antzeko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurak, artean izapideetan daudenak. Prozedura laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntzarekin edo itzultzeko betebeharrarekin burutzen bada, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik, eta laguntza ez da inolaz ere ordainduko.

5.– El pago de la ayuda concedida estará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento sancionador o de reintegro que, habiéndose iniciado en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la CAE, se halle en tramitación. Si el procedimiento concluyese con la imposición consistente en inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o imponiendo una obligación de reintegro, la subvención concedida condicionalmente decaerá por incurrir en una prohibición para el acceso a la condición de persona beneficiaria y en ningún caso se procederá al pago de la misma.

6.– Administrazioak laguntzen ordainketa egin ahal izateko, onuradunak dagokion hirugarren erregistroan izena emanda egon beharko du. Alta eman edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrengoentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

6.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la entidad beneficiaria deberá constar en el correspondiente Registro de Terceros. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro telemático de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros

14. oinarria.– Azpikontratazioa.

Base 14.– Subcontratación.

1.– Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikulua eta uztailaren 21eko 887/2016 Errege Dekretuaren 68. artikulua aplikatuz, diruz lagundutako jardueraren gauzatzea onuradun ez diren hirugarrenei azpikontratatu ahal izango die onuradunak. Proiektua gauzatzeko azpikontratua diruz lagunduko den jardueraren % 60koa izan daiteke gehienez.

1.– En aplicación del artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre y del artículo 68 del Real Decreto 887/2016, de 21 de julio, la persona beneficiaria podrá subcontratar la ejecución de la actividad subvencionada a terceros que no tengan la condición de persona beneficiaria. La subcontratación de la ejecución del proyecto no podrá exceder del 60 % de la actividad subvencionada.

2.– Baldin eta hirugarrenei azpikontratatutako jardueraren zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoa baino % 20 handiagoa bada, eta, gainera, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.

2.– Cuando el pago de la actividad subcontratada al tercero exceda en un 20 % del importe de la subvención y además dicho importe sea superior a 60.000 euros, será necesario la formalización de un contrato por escrito que deberá ser autorizado por la Dirección de Agricultura y Ganadería, con carácter previo a su formalización y con posterioridad a la presentación de la solicitud.

Kontratua formalizatzeko baimen-eskaera laguntza-eskabidearekin batera aurkeztuko da, eta onartze- edo ukatze-ebazpena, aldiz, aurkezten den egunetik bi hileko epean emango eta jakinaraziko da; epe hori igarota, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabidea onartu dela ulertu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera. Prozeduraren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.

La solicitud de autorización para la formalización del contrato, se presentará junto con la solicitud de la ayuda y la resolución de autorización o denegación, se dictará y notificará en el plazo máximo de dos meses a contar desde el día de su presentación, siendo que trascurrido dicho plazo sin resolución expresa, podrá entenderse estimada su solicitud, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 24 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Contra la resolución del procedimiento, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo.

3.– Kontratua ezin izango da zatikatu, kontratuaren zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko betekizunak bete beharrik ez izateko.

3.– No podrá fraccionarse un contrato con el objeto de disminuir la cuantía del mismo y eludir el cumplimiento de los requisitos exigidos en el párrafo 2.

4.– Kontratistek onuradunaren aurrean baino ez dute betebeharrik izango, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo gauzatzeko erantzukizun osoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.

4.– Los contratistas quedarán obligados solo ante la persona beneficiaria, que asumirá la total responsabilidad de la ejecución de la actividad subvencionada frente al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

5.– Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunen erantzukizuna da diruz lagunduko den jarduera itundua gauzatzean Agindu honetan ezarritako mugak errespetatzen direla zaintzea, diruz lagundutako gastuen izaera eta zenbatekoari dagokionez, eta kontratistek, aldiz, agindu honen 8. oinarrian adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

5.– A efectos de lo previsto en el apartado anterior, las personas beneficiarias serán responsables de que en la ejecución de la actividad subvencionada concertada con terceros se respeten los límites que se establezcan en la presente Orden en cuanto a la naturaleza y cuantía de gastos subvencionables, y los contratistas estarán sujetos al deber de colaboración previsto la base 8 de la presente Orden para permitir la adecuada verificación del cumplimiento de dichos límites.

6.– Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala honako hauekin itundu:

6.– En ningún caso podrá concertarse por la persona beneficiaria la ejecución total o parcial de las actividades subvencionadas con:

a) 5. oinarrian ezarritako betekizun orokorrak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

a) Personas físicas o jurídicas que no cumplan los requisitos generales establecidos en la base 5.

b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

b) Personas físicas o jurídicas que hayan percibido otras subvenciones para la realización de la actividad objeto de contratación.

c) Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

c) Intermediarios o asesores en los que los pagos se definan como un porcentaje de coste total de la operación, a menos que dicho pago esté justificado con referencia al valor de mercado del trabajo realizado o los servicios prestados.

d) Onuradunarekin loturaren bat duten pertsona fisiko edo juridikoak, honako inguruabar hauetan izan ezik:

d) Personas físicas o jurídicas vinculadas con la persona beneficiaria, salvo que concurran las siguientes circunstancias:

1.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.

1.– Que se obtenga la previa autorización de la Dirección de Agricultura y Ganadería.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa ez izatea atxikitako entitateak egindako kostuarena baino handiagoa. Onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako baldintza beretan justifikatuta egiaztatuko da kostua.

2.– Que el importe subvencionable no exceda del coste incurrido por la entidad vinculada. La acreditación del coste se realizará en la justificación en los mismos términos establecidos para la acreditación de los gastos del beneficiario.

e) Deialdi eta programa berean laguntza eskatu duten, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezkoa den balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoak.

e) Personas físicas o jurídicas solicitantes de ayuda en la misma convocatoria y programa, que no hayan obtenido subvención por no reunir los requisitos o no alcanzar la valoración suficiente.

15. oinarria.– Beste laguntzarik jasotzea eta dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Base 15.– Concurrencia y alteración de las condiciones de la subvención

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea. Horretarako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokitzeko, eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.

1.– La obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberá ser notificada y justificada por escrito a la Dirección de Agricultura y Ganadería, y podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la subvención. A estos efectos, el Director de Agricultura y Ganadería, dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustarán, en su caso, los importes de la subvención concedida sobre la nueva base, iniciándose, en su caso, el procedimiento de reintegro previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

2.– Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion proiektuan egiten dituen aldaketak idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko ditu onuradunak, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren aurrean.

2.– Cualquier modificación sobre el proyecto presentado y sobre el que se concedió la subvención, deberá ser notificada por escrito y debidamente justificada por la persona beneficiaria, ante la Dirección de Agricultura y Ganadería.

Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena emango du, aldaketa onartuz edo ezeztatuz. Aldaketa onartuz gero, ebazpen horretan bertan, laguntza emateko jatorrizko ebazpena aldatuko da, baldin eta edukiren bat aldatu bada.

Las modificaciones sustanciales sobre el proyecto presentado y sobre el que se concedió la subvención, darán lugar a una Resolución del Director de Agricultura y Ganadería, aceptando o rechazando la modificación. En el supuesto de aceptarse la modificación, en la misma resolución se modificará, en el supuesto que haya variado alguno de sus contenidos, la resolución original de concesión de la ayuda.

Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako laguntza handituko.

Las modificaciones nunca podrán suponer un aumento respecto de la ayuda concedida.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honetako 3. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.

Cuando las modificaciones no sean sustanciales, no darán lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la ayuda sin perjuicio de que se dé el supuesto previsto en el párrafo 3 de la presente base.

3.– Baldin eta proiektuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta dirulaguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.

3.– En el supuesto de que el coste definitivo real del proyecto fuera inferior al presupuesto aprobado y sobre el que se concedió la ayuda, y siempre y cuando se mantenga la finalidad para la que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada mediante resolución de liquidación del Director de Agricultura y Ganadería, en la proporción que resulte, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

16. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

Base 16.– Desistimiento y renuncia.

1.– Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

1.– La persona solicitante de la ayuda podrá desistir de su solicitud, desistimiento que deberá realizarse con anterioridad a la notificación de la Resolución del procedimiento de concesión de las ayudas solicitadas y que se presentará por escrito dirigido al Director de Agricultura y Ganadería, quien mediante resolución aceptará de plano el desistimiento y declarará concluso el procedimiento para ella.

2.– Onuradunek laguntzei uko egin ahal izango diete, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 11. oinarriaren 1.c) apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Uko egiteko asmoa idatziz aurkeztuko zaio Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

2.– La persona beneficiaria de la ayuda podrá presentar la renuncia a la ayuda concedida, que podrá realizarse con posterioridad a la aceptación de la subvención concedida, conforme a la obligación establecida en la base 11 apartado 1.c) y antes de la finalización de la inversión, siempre y cuando no se haya efectuado pago alguno por parte de la Administración. La renuncia se presentará por escrito dirigido al Director de Agricultura y Ganadería, quien mediante resolución aceptará de plano la renuncia y declarará concluso el procedimiento para ella.

Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

Una vez aceptada la renuncia, la persona beneficiaria perderá automáticamente el derecho reconocido mediante resolución, así como el derecho al cobro de la ayuda concedida.

Aurkeztutako ukoa ez da onartuko, erakunde interesdunari ez-betetzea deklaratzeko prozedura edo deialdi honen esparruan hasitako zehapen-prozedura hasi dela jakinarazi ondoren. Prozedura horrek aurrera jarraituko du ebatzi arte.

No se admitirá la renuncia presentada tras haber sido notificado a la entidad interesada el inicio de un procedimiento declarativo de incumplimiento o sancionador iniciado en el marco de la convocatoria, que continuará hasta su resolución.

17. oinarria.– Ez-betetzeak.

Base 17.– Incumplimientos.

1.– Baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, proiektua ez badute osorik gauzatzen eta horren ondorioz erabat hutsaltzen badute laguntzaren helburua edo dirulaguntzak itzultzera behartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude, laguntzak ematen dituen organo eskudunak, baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu eta interesduna entzun eta gero, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira.

1.– Si la persona beneficiaria incumpliera cualesquiera de las obligaciones establecidas en la presente Orden, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la subvención, o incumpliera parcialmente el proyecto, desvirtuando en su totalidad la finalidad para la que se concedió la ayuda, o incurriera en cualquiera de las causas de reintegro previstas en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, el órgano competente que concedió las ayudas, previo expediente de incumplimiento en el que se dará audiencia al interesado, declarará mediante resolución la pérdida del derecho total o parcial a la subvención, según proceda, y en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco, total o parcialmente, en proporción al grado de ejecución del proyecto, las ayudas percibidas y en su caso, los intereses de demora correspondientes, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y el artículo 37.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, sin perjuicio de las demás acciones que procedan.

Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Itzulketa-prozedura Administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, behar den zehapen-prozedurari ekin diezaion, eta interesdunari. Administrazio-arloko arau-hausteak zehazten dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VII. tituluaren III. kapituluan ere.

2.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador y del interesado. Constituirán infracciones administrativas las conductas recogidas en los artículos 56, 57 y 58 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, así como aquellas recogidas en el Capítulo III del Título VII del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

18. oinarria.– Bateragarritasunak.

Base 18.– Compatibilidades.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Hala izanez gero, agindu hau betez eman beharreko zenbatekoak laguntzaren xede den jardueraren kostu errealera gutxituko dira.

Las subvenciones previstas en la presente convocatoria son compatibles con cualquier otra que, teniendo el mismo fin, pudiera ser otorgada por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que entre todas no se produzca una sobrefinanciación de la actividad subvencionada. En tal caso, las cuantías a conceder en virtud de esta orden se reducirán hasta el coste real de la actividad objeto de la ayuda

Hala ere, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubidearekin bat, onuradun batek ezingo du 200.000 eurotik gorako zenbatekoa jaso 2020., 2021. eta 2022. urteak biltzen dituen aldian, laguntzaren xedea edo helburua eta laguntza ematen duen administrazio-organoa edozein direla ere. Zenbateko hori gaindituz gero, eman beharreko zenbatekoak murriztu egingo dira, baimendutako gehieneko mugaraino.

No obstante, de conformidad con el régimen de minimis establecido en el Reglamento (UE) 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, la cuantía de la ayuda que una persona beneficiaria puede percibir en dicho régimen de minimis, con independencia del objeto o finalidad de la ayuda y del órgano concedente, no podrá exceder de 200.000 euros en el periodo 2020, 2021 y 2022. En caso de superarse dicho imorte, las cuantías a conceder se reducirán hasta el límite máximo permitido.

19. oinarria.– Datuen babesa.

Base 19.– Protección de datos.

Agindu hau aplikatuta biltzen diren izaera pertsonaleko datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Los datos de carácter personal recogidos en la aplicación de la presente Orden, serán tratados de conformidad con lo dispuesto en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y demás normativa aplicable al efecto.

Datuen babesari buruzko informazioa lortzeko:

Para obtener información sobre Protección de Datos:

ESKABIDEA EGITEKO INPRIMAKIAREN EDUKIA
CONTENIDO DEL FORMULARIO DE SOLICITUD

Laguntzaren eskaera-inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1206902

El formulario de solicitud de ayuda está disponible en la dirección web: https://www.euskadi.eus/servicios/1206902

Oinarrizko eduki hau du:

Su contenido básico es el siguiente:

Eremu generikoak:

Campos genéricos:

– Identifikazio-agiriaren mota.

– Tipo de documento de identificación.

– NAN zenbakia.

– Número DNI.

– Izena (pertsona fisikoek soilik).

– Nombre (solo para personas físicas).

– Lehen abizena (pertsona fisikoek soilik).

– Primer apellido (solo para personas físicas).

– Bigarren abizena (pertsona fisikoek soilik).

– Segundo apellido (solo para personas físicas).

– Sexua (pertsona fisikoek soilik).

– Sexo (solo para personas físicas).

Honako hau ordezkatzen du:

En representación de:

– Entitatearen izena (pertsona juridikoek soilik).

– Nombre de la entidad (solo para personas jurídicas).

– IFK zenbakia.

– Número de CIF.

– Telefono finkoa.

– Teléfono fijo.

– Telefono mugikorra.

– Teléfono móvil.

– Helbide elektronikoa.

– Email.

– Lurralde historikoa.

– Territorio Histórico.

– Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

– Canal de notificación y comunicación.

– Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

– Correo electrónico para recibir avisos.

– Abisuak jasotzeko mugikorra.

– Móvil para recibir avisos.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.

– Idioma de las notificaciones, comunicaciones y avisos.

Honako agiri hauek ditu:

Aporta la siguiente documentación:

– Eratzeko eskrituraren eta estatutuen kopia bana edo pertsona juridikoa legez eta modu baliozkoan eratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarena (esaterako, dagokion erregistroan izena emanda egotearena).

– Copia de la escritura de constitución y los estatutos de la entidad o aquella documentación que acredite que la persona jurídica está válida y legalmente constituida, como puede ser haber sido inscrita en el correspondiente registro.

– Ziurtagiria lortzeko egin beharreko edo egindako ekintzen plan xehatua, ziurtatu beharreko ustiategiak identifikatuta (NUE-Nekazaritzako Ustiategien Erregistroak identifikatuta). Honako gastu hauen zenbatekoak zehaztu beharko ditu: autokontrol-sistema ezartzearenak, sistemaren arduradunari prestakuntza ematearenak, autokontrol-prozedura idaztearenak eta barne-auditoriak egitearenak.

– Plan detallado de las acciones a realizar o realizadas para la obtención del certificado, identificando a las explotaciones a certificar (identificadas por su Registro de Explotación Agraria (REA). Especificando los importes de los gastos derivados de la implantación del sistema de autocontrol, Formación de la persona responsable del sistema, de la redacción del procedimiento de autocontrol, así como de la realización de las auditorías internas.

– Agindu honetan ezarritako baldintza guztiak betetzea adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, hau da:

– Declaración responsable de que cumple con todos los requisitos establecidos en la presente Orden, a saber:

– Ez dago laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– No ha sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

– Ez du eskatu konkurtso-deklaraziorik; ez dute kaudimengabe deklaratu ezein prozeduratan; ez dago konkurtsoan, non eta konkurtsoan ez den indarrean jarri hitzarmen bat; ez dago esku-hartze judizialaren eraginpean, edo ez dago desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

– No ha solicitado la declaración de concurso voluntario, no haber sido declarado insolvente en cualquier procedimiento, no hallarse declarado en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, no estar sujeto a intervención judicial o no haber sido inhabilitado conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

– Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

– No ha dado lugar, por causa de la que hubiesen sido declarados culpables, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

– No estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio de alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre de incompatibilidades del Personal al servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

– Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako ezein herrialde edo lurraldetan.

– No tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

– EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean dago/ez dago. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

– Sí/No Se halla al corriente de pago de obligaciones por cantidades determinadas en un procedimiento de reintegro o sancionador en el marco de ayudas o subvenciones concedidas por la Administración de la CAE y entes de ella dependientes. Se considerará que se encuentran al corriente en el pago de esas obligaciones cuando las deudas estén aplazadas, fraccionadas, o se hubiera acordado su suspensión con ocasión de la correspondiente resolución de reintegro. Este requisito lo será tanto para acceder a la condición de persona beneficiaria como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y, por tanto, se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

– Ez dute zehatu, ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzearekin.

– No ha sido sancionada, mediante resolución firme, con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

– Ez dago Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuetako ezeinen mende. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan (elkarteen kasuan).

– No hallarse incursa en las causas de prohibición previstas en los apartados 5 y 6 del artículo 4 de la Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del Derecho de Asociación. Y que no se hubiera suspendido el procedimiento administrativo de inscripción por encontrarse indicios racionales de ilicitud penal, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 30.4 de la Ley Orgánica 1/2002, en tanto no recaiga resolución judicial firme en cuya virtud pueda practicarse la inscripción en el correspondiente registro. (en el caso de asociaciones).

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan abiarazi duten itzultzeko edo zehatzeko prozeduraren batean sartuta dagoen edo ez.

– Sí/No se encuentra incurso, en cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

– Eskatu ditu/Ez ditu eskatu eta Lortu ditu/Ez ditu lortu diruz laguntzekoa den gastu bererako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabide ekonomikoak administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten eskutik. Halaber, 2020, 2021 eta 2022 ekitaldi fiskaletan minimis araubideari atxikita eskatu eta/edo lortu diren laguntzei buruzko berariazko adierazpena aurkeztea. Lortu baditu,

– Sí/No ha solicitado y Sí/No ha obtenido, subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos económicos para el mismo gasto subvencionable, procedentes de cualesquiera administración pública o entes, tanto públicos como privados. Así como presentar una declaración expresa referente a las ayudas solicitadas y/o obtenidas acogidas al régimen minimis durante los ejercicios 2020, 2021 y 2022: En caso de haberlas obtenido,

2020: lortutako zenbatekoa: ............................ eta erakunde deitzailea: ............................

2020: cantidad obtenida: ...................... y entidad convocante: ......................

2021: lortutako zenbatekoa: ............................ eta erakunde deitzailea: ............................

2021: cantidad obtenida: ...................... y entidad convocante: ......................

2022: lortutako zenbatekoa: ............................ eta erakunde deitzailea: ............................

2022: cantidad obtenida: ...................... y entidad convocante: ......................

– Pertsona juridikoen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzea. Alegia, hau:

– En el caso de las personas jurídicas, cumplir con lo establecido en la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de la Mujer Agricultora, a saber:

• Eskatzaileak ez du zigor- eta administrazio-zehapenik sexu-diskriminazioagatik eta ez du galarazita dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.

• Que la persona o entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente por incurrir en discriminación por razón de sexo, ni con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres.

• Elkarte edo erakunde profesionalak, enpresenak edo bestelakoak izanik, zuzendaritza-organoetako emakumeen eta gizonen kopuruan oreka egotea gutxienez, urriaren 15eko 8/2015 Legearen 7.5 artikuluan ezarritako definizioaren arabera.

• Que, tratándose de asociaciones u organizaciones profesionales, empresariales o de otra índole, sus órganos de dirección cuentan con una presencia de mujeres, como mínimo equilibrada, conforme a la definición establecida en el artículo 7.5 de dicha Ley 8/2015, de 15 de octubre:

a) Zuzendaritza-organoko kideen guztizko kopurua: ...........

a) Número total de miembros del órgano de dirección: .........

b) Emakume kopurua: ...........

b) Número de mujeres: .........

c) Gizon kopurua: ...........

c) Número de hombres: ........

• 9. oinarrian ezarritako puntuazio gehigarria jaso nahi izanez gero, erakunde eskatzailearen titularra edo titularkidea emakumezkoa dela, horren egiaztagiriak aurkeztuta.

• En los casos en que quiera beneficiarse de la ampliación de puntuación establecida en la base 9, que la entidad solicitante cuenta con titularidad o cotitularidad femenina y acompaña la documentación acreditante.

– Eskabide honekin batera doazen agiri guztiak egiazkoak direla adierazten du.

– Declara la veracidad de todos los documentos que acompañan a la presente solicitud.

– Behar izanez gero, markatu: EZ diot Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari baimenik ematen eskatzailearen NANa eta IFK automatikoki egiaztatzeko, ez eta eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiririk ere. Beraz, agiri horiek eskabidearekin batera aurkezten ditut.

– Marcar en caso necesario: NO autorizo a la Dirección de Agricultura y Ganadería que verifique de forma automática el DNI, CIF de la persona solicitante, así como sus certificados de esta al corriente de las obligaciones tributarias y hallarse al corriente de los pagos con la Seguridad Social. Por lo tanto, aporto dichas documentaciones junto con la solicitud.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común