Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

114. zk., 2022ko ekainaren 14a, asteartea

N.º 114, martes 14 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
2654
2654

69/2022 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, zeinaren bidez babes bereziko kultura-ondasun deklaratzen baita Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarea, Monumentu Multzoaren kategoriaz.

DECRETO 69/2022, de 31 de mayo, por el que se declara como Bien Cultural de Protección Especial, con la categoría de Conjunto Monumental, la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, sita en Bilbao y Getxo (Bizkaia).

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura-ondarearen arloko eskumen osoa bereganatu zuen, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren babespean eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikulua kontuan hartuta. Hartutako eskumenaz baliatuta, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-intereseko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

La Comunidad Autónoma del País Vasco, al amparo del artículo 148.1.16 de la Constitución y a tenor del artículo 10.19 del Estatuto de Autonomía, asumió la competencia exclusiva en materia de Patrimonio Cultural, en cuyo ejercicio se aprueba la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, que regula en la actualidad los procedimientos de declaración de bienes de interés cultural de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Bilboko Lehengo Saneamendu Sareak duen interes kulturala ikusita, EAEko Kultura Ondarearen Zentroaren Zerbitzu Teknikoek egindako proposamenaren arabera eta arlo horretan aplikagarria den araudian xedatutakoa betez, Kulturako sailburuordeak, 2021eko irailaren 6ko Ebazpenaren bitartez (2021eko irailaren 14ko EHAA, 183. zk.), espedienteari hasiera ematea ebatzi zuen, Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarea kultura-ondasun deklaratzeko, Monumentu Multzoaren kategoriaz.

El Viceconsejero de Cultura, a la vista del interés cultural que presenta la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, atendiendo a la propuesta de resolución presentada por los Servicios Técnicos del Centro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco y a tenor de lo dispuesto en la normativa de aplicación, resolvió incoar mediante Resolución de 6 de septiembre de 2021, publicada en el BOPV n.º 183, de 14 de septiembre de 2021, el expediente para la declaración de Bien Cultural de Protección Especial, con la categoría de Conjunto Monumental, a favor de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, sita en Bilbao y Getxo (Bizkaia).

Espediente horren administrazio-izapidean, jendaurrean jarri zen espedientea, eta interesdunei entzunaldia emateko epea ireki zen, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 13. artikuluan eta harekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz.

La tramitación administrativa del referido expediente implicó, de conformidad con lo previsto en el artículo 13 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco y en las demás disposiciones concordantes, el sometimiento de dicho expediente al trámite de información pública y audiencia a los interesados.

Jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapide horiek irekita, alegazioak aurkeztu dituzte Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (IOHLEE) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertz Mugarteak.

Abiertos dichos trámites de información pública y audiencia a los interesados, han presentado alegaciones la Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y de la Obra Pública (AVPIOP) y la Demarcación de Costas del País Vasco, del Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico.

IOHLEEk alegazioak aurkeztu ditu, babes-araubidean ponpatzeko estazioaren ondoan dauden bi espazio ireki eta tunel zati batzuk sartzearekin lotuta. Era berean, babestutako ondasun higigarrien zerrendan elementu batzuk gehitzea edo ezabatzea eskatu du, bai eta elementu higigarri horien terminologian eta izendapenean zehaztapen batzuk sartzea ere. Interes kulturalik ezagatik eta arrazoi teknikoengatik, ezetsi egiten da eremu ireki berriak eta tunel-zatiak eremu babestuan sartzeko aukera. Bestalde, alegazio hauek onartzen dira: (i) ondasun higigarri jakin batzuk zerrendetan sartzea, (ii) horietako batzuen izendapenean ñabardurak egitea, (iii) beste batzuk ezabatzea eta (iv) «Malacate kaleko 4. zk.» babestutako ondasun higiezina zehaztea ere, sarrerako atearen jatorrizko galdaketa-orrietako bat mantentzen duela adieraziz. Era berean, Elorrietak eta Zorrotzaurrek osatutako espazio historikoaren izena gehitzea onartu da, eta leku horri Elorrieta-Zorrotzaurre izena eman zaio.

AVPIOP presenta alegaciones relacionadas con la incorporación al régimen de protección, de dos espacios abiertos situados junto a la estación bombeadora y de varios tramos de túnel. Asimismo, solicita añadir o eliminar algunos elementos al listado de bienes muebles protegidos, así como incluir algunas precisiones en la terminología y denominación de varios de estos elementos muebles. Por razones de falta de interés cultural, así como por cuestiones técnicas, se desestima la posibilidad de incorporar nuevos espacios abiertos y tramos de túnel al área protegida. Por su parte, se admiten las alegaciones relacionas con (i) la inclusión en los listados de determinados bienes muebles, (ii) la matización en la denominación de algunos de ellos, (iii) la eliminación de otros y (iv) la concreción del bien inmueble protegido «Malacate n.º 4», indicando que mantiene una de las dos hojas de fundición original de la puerta de entrada. Igualmente, se acepta incorporar el nombre del espacio histórico conformado por Elorrieta y Zorrotzaurre, pasando a denominarse dicho emplazamiento como Elorrieta-Zorrotzaurre.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertz Mugarteak, bere alegazio-idazkian, itsasoaren eta lehorraren arteko eremuan eta kostaldeko eremuan aplikatzekoa den araudia gogorarazten du. Horrekin bat etorriz, dekretuak berariaz aipatzen du araudi sektorial horren aplikazioa, hala badagokio.

Por su parte, la Demarcación de Costas del País Vasco, en su escrito de alegaciones, recuerda la normativa que resulta de aplicación en el ámbito del dominio marítimo-terrestre y en el espacio costero. Conforme a ello, el Decreto incorpora una mención expresa a la aplicación de dicha normativa sectorial, cuando así proceda.

2022ko maiatzaren 16an, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluak aldeko txostena eman zion Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarea, babes bereziko kultura-ondasun deklaratzeari, Monumentu Multzoaren kategoriaz.

Con fecha del día 16 de mayo de 2022, el Consejo de la Comunidad Autónoma del País Vasco de Patrimonio Cultural Vasco informó favorablemente la propuesta de declaración como Bien Cultural de Protección Especial, con la categoría de Conjunto Monumental, de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, sita en Bilbao y Getxo (Bizkaia).

Horrela, espedientean jasotako txosten teknikoen ondoren, alegazioetako batzuk osorik edo partzialki baietsi dira, eta beste batzuk, berriz, ezetsi, bertan azaldutako arrazoiengatik. Bestalde, idazketa hobetu da eta akatsen bat zuzendu da, hasiera emateko ebazpenaren testu argitaratuan atzeman denaren arabera.

De esta manera, tras los pertinentes informes técnicos obrantes en el expediente, se han estimado de manera total o parcial algunas de las alegaciones y desestimado otras por las razones expuestas en los mismos. Por otro lado, se ha procedido a mejorar la redacción y subsanar algún error, advertido en el texto publicado de la Resolución de incoación.

Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 16. eta 18.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 31ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de conformidad con lo establecido en los artículos 16 y 18.1 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, visto el informe favorable de la Dirección de Patrimonio Cultural, a propuesta del Consejero de Cultura y Política Lingüística, y previa deliberación y aprobación por el Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 31 de mayo de 2022,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Kultura-ondasunaren babes-maila.

Artículo 1.– Nivel de protección del Bien Cultural.

Babes bereziko kultura-ondasun deklaratzea Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarea, Monumentu Multzoaren kategoriaz, eta dekretu honen III. eranskinean jasotzen den babes-araubide berariazkoa aplikatzea.

Declarar como Bien Cultural de Protección Especial, con la categoría de Conjunto Monumental, la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, sita en Bilbao y Getxo (Bizkaia), resultándole de aplicación el régimen particular de protección contemplado en el Anexo III del presente Decreto.

2. artikulua.– Kultura-ondasunaren mugaketa.

Artículo 2.– Delimitación del Bien Cultural.

Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen Monumentu Multzoaren mugaketa dekretu honen I. eranskinean jasotzen denaren arabera ezartzea, eranskin horretan bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Establecer como delimitación del Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, la que consta en el Anexo I del presente Decreto, en base a las razones esgrimidas en el mismo.

3. artikulua.– Kultura-ondasunaren deskribapen formala.

Artículo 3.– Descripción formal del Bien Cultural.

Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen Monumentu Multzoaren deskribapen formala egitea, dekretu honen II. eranskineko deskribapenarekin bat etorrita, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

Proceder a la descripción formal del Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, a los efectos previstos en la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, en los términos expresados en el Anexo II del presente Decreto.

4. artikulua.– Kultura-ondasun babestua hirigintza-plangintzan sartzea.

Artículo 4.– Inclusión del Bien Cultural protegido en el planeamiento urbanístico.

Eskaera egitea Bilboko eta Getxoko Udalei (Bizkaia), Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen Monumentu Multzoa babes dezaten udal hirigintza-plangintzan sartuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 47. artikulua betetzeko asmoz.

Instar a los Ayuntamientos de Bilbao y de Getxo (Bizkaia) para que procedan a la protección del Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, contemplándolo en sus instrumentos de planeamiento urbanístico municipal, de conformidad con lo previsto en el artículo 47 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

5. artikulua.– Argitaratzea.

Artículo 5.– Publicación.

Dekretu hau argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Publicar el presente Decreto en el Boletín Oficial del País Vasco y en el Boletín Oficial de Bizkaia.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Dekretua jakinaraztea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Notificación del Decreto.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak honako hauei jakinaraziko die dekretu hau: Bilboko eta Getxoko udalei, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Metro Bilbao SA.ri, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertz Mugarteari, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Sailari, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteari (IOHLEE).

El Departamento de Cultura y Política Lingüística notificará el presente Decreto a los Ayuntamientos de Bilbao y de Getxo, al Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia, a Metro Bilbao, S.A., a la Demarcación de Costas del País Vasco del Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico, a los Departamentos de Euskera, Cultura y Deporte, y de Infraestructuras y Desarrollo Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia, al Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco y a la Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y de la Obra Pública (AVPIOP).

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Inscripción en el Registro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak inskribatuko du Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen Monumentu Multzoa, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 23. artikuluan aurreikusita dagoen Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan.

El Departamento de Cultura y Política Lingüística inscribirá el Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, sita en Bilbao y Getxo (Bizkaia), en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco, previsto en el artículo 23 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Jabetza-erregistroa.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Registro de la propiedad.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dekretu honen berri emango dio jabetza-erregistroari, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera.

El Departamento de Cultura y Política Lingüística comunicará el presente Decreto al Registro de la Propiedad, según lo establecido en el artículo 20 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Hirigintza-plangintza egokitu aurreko egoera.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Situación previa a la adaptación del planeamiento urbanístico.

Udal-plangintza Bilbon eta Getxon (Bizkaia) kokatutako Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen Monumentu Multzoaren dekretu honetan ezarritako aldaketetara egokitu bitartean, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak plangintzari oniritzia eman arte, babestutako kultura-ondasunetan egin beharreko esku-hartzeek Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumeneko organoen baimena beharko dute, eta baimen hori udal-lizentzia eman baino lehen lortu beharko da, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 33.1 eta 46.1 artikuluek ezartzen duten moduan.

Mientras no se produzca la adaptación del planeamiento municipal al régimen de protección establecido en el presente Decreto para Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, y sea informado favorablemente dicho planeamiento por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, las intervenciones que deban realizarse sobre los bienes culturales protegidos quedarán sujetas a la autorización de los órganos competentes de la Diputación Foral de Bizkaia, la cual habrá de ser previa a la concesión de la licencia municipal, tal y como se establece en los artículos 33.1 y 46.1 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoa.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recurso.

Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretuaren azken argitalpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Contra el presente Decreto, que agota la vía administrativa, las personas interesadas podrán interponer directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, dentro del plazo de dos meses, contados a partir del día siguiente al de su última publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el mismo día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 31n.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 31 de mayo de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

I. ERANSKINA
ANEXO I
MUGAKETA
DELIMITACIÓN
A) MONUMENTU MULTZOAREN MUGAKETA
A) DELIMITACIÓN DEL CONJUNTO MONUMENTAL

Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen Monumentu Multzoaren mugaketa grafikoa eranskin honetan adierazitakoa da.

La delimitación gráfica del Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao es la que se expresa en el presente anexo.

Multzoa zazpi eremuk osatzen dute, sare jarraitua osatuz; hasieran batuta egon ziren arren, orain ez daude elkarren segidan.

El conjunto está conformado por siete ámbitos discontinuos, en origen unidos, configurando una red continua.

Lehenengoa Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioa da, eta, hain zuzen ere, bat egiten du Bilboko San Inazio auzoko Carmelo Larrea lorategien eremuarekin.

El primero corresponde a la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre, y coincide con el ámbito ocupado por los jardines Carmelo Larrea en el barrio de San Ignacio de Bilbao.

Bigarrenak, hirugarrenak, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak Getxoko bost malakateen kanpoko lerrokadurekin egiten dute bat.

El segundo, tercero, cuarto, quinto y sexto, coinciden con las alineaciones exteriores de los cinco malacates ubicados en el municipio de Getxo.

Zazpigarrena eta azkena Galeako itsaslabarretan dago, eta Tunelboka eraikinaren kanpoko lerrokadurekin eta Tunelboka hondartzan dagoen hustubideko karkabarekin osatzen da.

El séptimo y último, en los acantilados de la Galea, se conforma con las alineaciones exteriores de la construcción Tunelboca y con la cárcava de desagüe, situada en la playa de Tunelboca.

B) BABES-INGURUNEAREN MUGAKETA
B) DELIMITACIÓN DEL ENTORNO DE PROTECCIÓN

Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioari dagokion babes-eremuak Orixe kalearen ondoko tartea hartzen du.

El entorno de protección correspondiente a la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre abarca el tramo adyacente de la calle Orixe.

Malakateek 4 metroko babes-eremua dute eraikinaren perimetro osoan, fatxada nagusian izan ezik; kasu horretan, neurria 6 metroraino luzatzen da.

Los malacates cuentan con un entorno de protección de 4 metros en todo el perímetro de la construcción, salvo en la fachada principal, para la que esta medida se amplía hasta 6 metros.

Tunelbokari dagokionez, izen bereko hondartzak eta inguruko amildegiek hartzen duten eremua mugatzen da.

Para el Tunelboca se delimita el ámbito ocupado por la playa del mismo nombre y los acantilados que la delimitan.

Multzoa eta haren ingurunea mugatzeko, ikus erantsitako planoak.

Para la delimitación del Conjunto y su entorno ver planos adjuntos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
DESKRIBAPENA
DESCRIPCIÓN

Bilboko Lehengo Saneamendu Sarearen instalazioa, 1900. urtearen inguruan eraikia, berritzailea izan zen alderdi askotan; esate baterako, estatuko lehen bereizketa-sarea izan zen, aparatu teknikoak gehitu zituen (besteak beste, gaitasun handiko ponpaketa-estazio bat, dorre piezometriko batez hornitua), eta, lehen aldiz Europan, arazketa bakteriologikoko sistema bat erabili zuen.

La antigua instalación de la Red de Saneamiento de Bilbao, construida en torno a 1900, fue innovadora en muchos aspectos; por ejemplo, en ser la primera red separativa del estado, incluir ingenios técnicos, como una potente estación de bombeo equipada con una torre piezométrica, o utilizar, por primera vez en el continente europeo, un sistema de depuración bacteriológico.

Sare horretan sartzen da Elorrieta-Zorrotzaurreko (Bilbo) Ponpaketa-estazioa, bai eta Galeako Tunelaren edo ur beltzen sarearen azken zatiko zenbait elementu nabarmen ere. Aipatutako azken gune hori ponpaketa-estaziotik 10 km-ra dago, Getxoko udalerrian.

Esta red incluye la estación de bombeo, situada en Elorrieta-Zorrotzaurre (Bilbao), y algunos elementos destacados del tramo final de la red de fecales o Túnel de la Galea, situado a 10 km de la estación bombeadora en el municipio de Getxo.

Elorrietako instalazioetan makinen eraikina dago, eta lurpeko andel erregulatzaile bat ere badago, Carmelo Larrea lorategien azpian. Hala ere, instalazioko beste elementu berezi batzuk (dorre piezometrikoa, makinen errekuntza-keen irteera, galdarak edo araztegiaren zabalgunea, besteak beste) desagertu egin dira.

Las instalaciones de Elorrieta-Zorrotzaurre comprenden el edificio que alojaba la maquinaria, así como un depósito de regulación subterráneo situado bajo los jardines Carmelo Larrea. No obstante, otros elementos singulares de la instalación, como la torre piezométrica, la salida de humos de combustión de la maquinaria, las calderas o la explanada depuradora, han desaparecido.

A) ELORRIETA-ZORROTZAURREKO PONPAKETA-ESTAZIOA:
A) ESTACIÓN BOMBEADORA DE ELORRIETA-ZORROTZAURRE:

Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioa arkitektura industrial txukuneko eraikina da, Ingalaterrako, Frantziako edo Belgikako tradiziorik onenean egindakoa.

La estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre es un edificio de cuidada arquitectura industrial, en la mejor tradición inglesa, francesa o belga.

Lurpeko lau gela angeluzuzen ditu, baterian jarriak; horietatik bi bakarrik, erdikoak, urbanizazioaren mailaren gainetik ateratzen dira. Ateratzen diren gela horiek bolumen bat sorrarazten dute, adreiluzko bi gorputz atxikiz osatutakoa. Horietako bakoitzak 12 metro zabal du, lau isurialdeko zinkezko estalki banarekin. Lurzoruaren barne-kota urbanizazioaren sestra baino 4 metro beherago dago, baina itsasgoraren maila baino 2 metro gorago. Bolumen hori, guztira, 24,5 m x 17 m-koa da oinplanoan, eta berezitasun bat du: ekialdean kokatutako gorputz nagusiak 2,7 metroko irtengunea du ondoko gorputzarekiko, sarbidearen fatxadan, Orixe kalerantz (iparraldean).

Consta de cuatro estancias rectangulares enterradas dispuestas en batería, de las cuales solamente dos, las centrales, emergen sobre el nivel de la urbanización. Las estancias emergentes crean un volumen de dos cuerpos adosados de ladrillo de unos 12 m de anchura cada uno con sendas cubiertas de cinc a cuatro aguas. La cota interior del suelo queda a 4 m por debajo de la rasante de la urbanización, pero a 2 m por encima del nivel de pleamar. Este volumen tiene unas dimensiones totales en planta de 24,5 m x 17 m, con la particularidad de que el cuerpo principal, situado al este, sobresale 2,7 m respecto al cuerpo contiguo en la fachada en la que se produce el acceso, hacia la calle Orixe (al norte).

Irteten diren gorputzen artean, nagusiak ponpa-gela du, eta bigarren mailakoak, berriz, galdara-gela. Ponpa-gelaren ondoko esparruan, sestra azpian, mantentze-lanetarako tailer bat zegoen, bai eta langileen komunak eta aldagelak ere. Galdara-gelaren ondoko esparrua, sestra azpian, eraikina inauguratu ondoren erantsi zen, eta hasieran ikaztegi gisa funtzionatu bazuen ere, 40ko hamarkadatik aurrera sutegi gisa erabili izan zen.

De los cuerpos emergentes, el principal alberga la sala de bombas y, el secundario, la sala de calderas. El recinto anexo a la sala de bombas, bajo rasante, contenía un taller de mantenimiento y los aseos y vestuarios del personal. El recinto anexo a la sala de calderas, bajo rasante, se añadió tras la inauguración del edificio y funcionó originalmente como carbonera y a partir de los años 40 como fragua.

Konposizioari dagokionez, bi gorputzetako fatxadak pilastrekin mugatzen dira, eta modu klasikoan osatzen dira basamentuarekin, gorputzarekin eta errematearekin.

A nivel compositivo, las fachadas de cada uno de los dos cuerpos se delimitan con pilastras y se componen a la manera clásica con basamento, cuerpo y remate.

Basamentua kareharrizko harlanduzkoa da.

El basamento es de sillería caliza.

Gorputza adreilu prentsatuz eginda dago, eta berdinak diren hutsune handiz osatutako seriazioa du (4 daude gorputz nagusiaren alboko fatxadan –ponpa-gela–, eta 3 bigarren mailako gorputzaren aurrealdeko, atzealdeko eta alboko fatxadetan –galdara-gela–). Erremate gisa, alboetan pilastrak ditu; goialdean, beheratutako arkuak, harearrizko salmerekin eta giltzarriarekin; eta behean, azkenik, harearrizko leiho-barrenak. Seriea bereizi egiten da sarbide bat formalizatu behar denean, eta sarbidea beti erdiko baoan kokatzen da. Hori gertatzen da, esate baterako, ponpa-gelaren fatxada nagusiko sarrera nagusian (Orixe kalean), ikatza sartzeko sarbidean (galdara-gelaren fatxada nagusian –itxita dago–) eta galdara-gelaren alboko fatxadan dagoen bigarren mailako sarbidean.

El cuerpo, de ladrillo prensado, se compone con una seriación de grandes huecos iguales (4 en la fachada lateral del cuerpo principal –sala de bombas– y 3 en las fachadas delantera, trasera y lateral del cuerpo secundario –sala de calderas–) rematados a los lados con pilastras, por arriba con arcos rebajados con la clave y salmeres de arenisca y por abajo con alféizares de arenisca. La serie se singulariza cuando es preciso formalizar un acceso, que se sitúa siempre en el vano central; tal es el caso del acceso principal, situado la fachada principal de la sala de bombas (en la calle Orixe), del acceso para introducir carbón, situado en la fachada principal de la sala de calderas (cegado) y el acceso secundario situado en la fachada lateral de la sala de calderas.

Errematea hareharrizko erlaitz jarraitu bikoitzarekin dago eginda, eta erlaitz horrek adreiluz eraikitako friso liso bat inguratzen du. Beheko erlaitzak zabalera eta presentzia handiagoa du, eta, erremate gisa, behean hiru adreilu-banda mailakatu ditu. Frisoa hareharrizko harlanduz dago apainduta, sarbideen baoen gainean. Sarrera nagusiak erremate bat du: hareharrizko kanpai-horma bat, Bilboko armarriaren behe-erliebearekin.

El remate se realiza con una doble cornisa corrida de arenisca que enmarca un friso liso de ladrillo. La cornisa inferior tiene una mayor anchura y presencia y está rematada por debajo con tres bandas de ladrillo escalonados. El friso se enriquece con sillería de arenisca sobre los vanos en los que se realizan los accesos. El acceso principal se remarcaba con un remate en espadaña de arenisca labrado con bajorrelieve del escudo de Bilbao.

Jatorrizko arotzeria egurrezkoa zen, panelduna eta gillotina erako irekidurarekin; duela gutxi, aldiz, pintatutako beiradun altzairuzko marko sinple bat jarri da haren ordez. 40ko hamarkadan, «z» motako kontraleihoak jarri zitzaizkion kanpoan, baina gaur egun desagertuta daude.

La carpintería original, sustituida en época reciente por un marco simple de acero con vidrio pintado, era de madera con cuarterones y apertura de guillotina. En los años 40 se le añadieron unas contraventanas exteriores de tipo «z», hoy desaparecidas.

Geletara sartzeko, beherantz zihoazen eskailera bana zeuden. Ponpa-gelara zihoanak, zehazki, trazadura inperiala zeukan. Biak burdinurtuz egindakoak ziren, sareta-trenkada eta burdina forjatuko balaustrea zituzten, eta zurezko baranda. Eskailera inperialaren hasieran, Ereñoko marmolez egindako bi maila trinko zeuden. Biak desagertu dira, baina oraindik ere kontserbatzen dira marmolezko mailak, bai eta horiek berreraikitzeko aukera emango luketen pieza batzuk ere.

Los accesos a las salas se realizaban a través de sendas escaleras descendentes, de trazado imperial en el caso de la de la sala de bombas. Ambas eran de fundición con tabica de celosía y balaustre de hierro forjado con barandilla de madera. La escalera imperial arrancaba con dos peldaños macizos de mármol de Ereño. Ambas han desaparecido, pero se conservan los peldaños de mármol y algunas piezas que permitirían su reconstrucción.

Eraikinak lau isurialdeko zinkezko bi estalki ditu, erreten estaliarekin eta zurezko ziri-oholarekin. Estalki horiek linternoi banarekin daude errematatuta gailurraren lerroan, gelak aireztatzeko. Linternoiek, aldi berean, bi isurialdeko zinkezko teilatutxoa eta egurrezko saretaz egindako alboko itxiturak dituzte. Egitura polonceau motako zertxaz eginda dago, zurezko pareekin eta burdinazko tiranteekin. Pareak ertzetatik hurbil dauden artekaz apainduta daude. Elkarguneetan, berriz, artekak brida metalikoek eteten dituzte, eta, aldi berean, tiranteekiko loturak ere badira.

El edificio cuenta con dos cubiertas a cuatro aguas de cinc, con canalón oculto y tablero de madera en espiga. Están rematadas con sendos linternones a lo largo de la línea de cumbrera, que sirven para ventilar las estancias. Los linternones cuentan a su vez con tejadillo de cinc a dos aguas y cierres laterales de celosía de madera. La estructura es a base de cerchas tipo polonceau, con pares de madera y tirantes de hierro. Los pares están decorados con acanaladuras próximas a las aristas interrumpidas en los encuentros con las abrazaderas metálicas que sirven de unión con los tirantes.

Gela osagarriek zenbait soluzio dituzte: ganga beheratu bat sutegiaren kasuan, eta hegikako habedun hormigoizko forjatu lau bat tailerraren kasuan. Azken gela hori bi linternoiren bidez argiztatzen zen. Estalkikoen antzera zeuden eraikita, baina gaur egun desagertuta daude. Ikaztegiak kanpoaldearekin zuzenean lotzen zuen zulo bat ere bazeukan, handik ikatza sartzeko balio zuena; baina hori ere desagertuta dago.

Las estancias auxiliares están cubiertas con distintas soluciones: una bóveda rebajada en el caso de la fragua, y un forjado plano de hormigón con vigas de canto en el caso del taller. Esta última estancia se iluminaba a través de dos linternones, construidos con un lenguaje similar a los de la cubierta, hoy desaparecidos. La carbonera también contaba con un hueco de comunicación directa con el exterior, que cumplía la función de introducir el carbón, también desaparecido.

Gelak mugatzen dituzten soto-hormak hormigoizkoak dira lurperatutako zatietan, eta adreilu prentsatuz eginda daude sestra gainean. Hormak oso lodiak dira (gutxi gorabehera, metro bateko zabalera dute).

Los muros de sótano que delimitan las diversas estancias son de hormigón en los tramos enterrados y de fábrica de ladrillo prensado sobre rasante. Los muros son de gran espesor (de aproximadamente 1 m de anchura).

Ponpa-gelaren alboetan adreiluzko hiru pilastra daude, garabi mugikor baten erreiei eusteko balio dutenak. Pilastrak sekzio txikiagoarekin luzatzen dira, estalkiko zertxak jasotzeko. Galdara-gelan errepikatu egiten da adreiluzko pilastren soluzioa, baina, kasu honetan, urbanizazioaren sestra-kotatik baino ez dira ikusten; izan ere, aireztatze-ganberan daude sartuta (ganbera horrek zoruaren hezetasunetik babesten du gela guztien perimetroa).

Los laterales de la sala de bombas cuentan con tres pilastras de ladrillo que sirven para soportar los carriles de una grúa móvil. Las pilastras se prolongan con menor sección para recoger las cerchas de la cubierta. En la sala de calderas se repite la solución de las pilastras de ladrillo, pero en este caso solo son visibles a partir de la cota de rasante de la urbanización, ya que quedan embebidas en la cámara bufa que protege el perímetro de todas las estancias contra la humedad del suelo.

Aireztatze-ganbera adreiluzko trenkada batez dago eraikita, eta trenkada hori kanpoko urbanizazioaren kotaraino dago altxatuta. Trenkadak zenbait akabera zeuzkan, gelaren arabera: ponpa-gelan, azuleju angeluzuzen zuri esmaltatuarekin –gaur egun desagertuta dago–, Ereñoko marmolezko zokaloarekin, eta zerrenda jarraituz egindako goiko errematearekin –hori ere desagertuta–; galdara-gelan, zokalorik gabeko bistako adreilu prentsatuarekin, ehunduradun frisoa zeukan errematerako erlaitz batekin, eta bistako adreiluarekin; eta ikaztegian eta sutegian, pintatutako zarpiatuarekin. Ganbera barrualderantz aireztatzen da, erroseta-itxurako diseinua duten 10 x 10 cm-ko burdinurtuzko sareten bidez (makina-gelakoak desagertuta daude). Aireztatze-ganberaren gainean, fatxadak pintatutako zarpiatu batez daude errematatuta barrutik.

La cámara bufa está construida con un tabique de ladrillo levantado hasta la cota de la urbanización exterior. El tabique estaba acabado de distintas formas según la estancia: en la sala de bombas, con azulejo rectangular blanco esmaltado –hoy desaparecido– con zócalo de mármol de Ereño y remate superior con cenefa corrida –también desaparecida–; en la sala de calderas, con ladrillo prensado visto sin zócalo y cornisa de remate con friso texturado, todo a base de ladrillo visto; en la carbonera y en la fragua, con un raseo pintado. La cámara se ventila hacia el interior con rejillas de fundición de 10 x 10 cm con un diseño en roseta, desaparecidas en la sala de máquinas. Por encima de la cámara bufa, las fachadas se rematan interiormente con un raseo pintado.

Eraikina 1900. urtean inauguratu zela oroitzeko, plaka bat dago ponpa-gelan, jatorrizkoaren erreprodukzioa dena.

Una placa conmemorativa de la inauguración del edificio en 1900 preside la sala de bombas, reproducción de la original.

Zoruak baldosa hidraulikokoak dira: ponpa-gelakoek irudi geometrikoak dituzte, eta galdara-gelakoek, berriz, hareharrizko lauzak. Kanal perimetral erregistragarriak ditu makinen inguruan, instalazioak pasatu ahal izateko. Makinak Ereñoko harrizko basamentuen gainean daude ezarrita.

Los suelos son de baldosa hidráulica con motivos geométricos en la sala de bombas y de losas de arenisca en la sala de calderas. Cuenta con canales perimetrales registrables enmarcando la maquinaria para el paso de instalaciones. La maquinaria se asienta sobre basamentos de piedra de Ereño.

Galdara-gelaren zoruan bi ponpaketa-putzu daude; ponpatze-unitate bakoitzeko, bat. Urbanizazioaren azpiko andel erregulatzailearen bidez hornitzen ziren, bolanteekin eragiten ziren bi konportaren bitartez.

En el suelo de la sala de calderas hay dos pozos de bombeo, uno por cada unidad bombeadora, que se abastecían del depósito regulador situado bajo la urbanización a través de sendas compuertas accionadas con volantes.

Galdara-gelak eta mantentze-lanetarako tailerrak esku-hartze handiak izan dituzte; hain zuzen ere, hormigoizko egiturak gainjarri zaizkie, eta egitura horiek, hurrenez hurren, solairuartea sortzen dute eta errefortzu gisa balio dute.

La sala de calderas y el taller de mantenimiento están fuertemente intervenidos con la superposición de estructuras de hormigón que sirven respectivamente, para generar una entreplanta o como refuerzo.

Ponpaketa-estazioaren eraikinaren hegoaldean, ponpa-gelaren ardatz berean, lurpeko andel erregulatzailea dago. Hasieran 12.170 m3-ko edukiera zuen, eta 59 m x 35 m-ko bi ganbera estankoz zegoen osatuta. Hantxe pilatzen ziren Bilboko ur beltzak, ponpatuak izateko. Gaur egun, andela bi zatitan dago banatuta, Bilboko metroko lubakia eraiki izanaren ondorioz. Ponpaketa-estazioarekin kontaktuan dagoen zatia III. eranskineko babes-araubidearen bidez babestuko da. Gune horrek 340 m2 eta 1.440 m2 inguruko bi ganbera ditu, hurrenez hurren. Hormigoizko hormak eta zolata ditu, baita material bereko ertz-gangadun estalkia ere, 5 m argikoa. Ganga horiek 3 m-ko altuera eta 0,40 m-ko lodiera duten pilastren gainean daude oinarrituta. Zolataren akabera-kota itsasgoraren maila baino 2 metro beherago dago. Andela sei tximiniaren bitartez aireztatzen da. Tximinia horiek modu erregularrean daude banatuta andelean, eta gangen giltzarrietan kokatzen dira. Tximiniak urbanizaziotik gora gailentzen dira, baina altuera txikiz.

Al sur del edificio de la bombeadora, en el mismo eje de la sala de bombas, se sitúa el depósito de regulación subterráneo, en origen de 12.170 m3 de capacidad y compuesto por dos cámaras estancas de 59 m x 35 m, donde se acumulaban las aguas fecales de Bilbao para su bombeo. El depósito actualmente está seccionado en dos partes, debido a la construcción de la trinchera del metro de Bilbao. Se protege a través del Régimen de Protección del Anexo III la parte en contacto con la estación bombeadora, con dos cámaras de 340 m2 y 1440 m2 aproximados respectivamente. Su construcción es a base de muros y solera de hormigón y cubierta de bóvedas de arista del mismo material de 5 m luz, que descansan en pilastras de 3 m de altura y 0,40 m de espesor. La cota de acabado de la solera se sitúa a 2 m por debajo del nivel de la pleamar. El depósito ventila a través de seis chimeneas repartidas regularmente por el depósito y situadas en las claves de las bóvedas. Las chimeneas emergen con poca altura en la urbanización.

Eraikinaren hiri-ingurunean Carmelo Larrea lorategiak daude, finkaren jatorrizko lorategien gainean eraikiak. Lehengo lorategiek geometria eta itxitura perimetrala galdu badute ere, jatorrizko diseinuaren elementu batzuk mantentzen dira: zuhaitz-motak (batez ere, palmondoak eta limoiondoak), parterreen geometria biribildua, edo elementu topiarioen erabilera (oinplanoko trazadura zirkularrarekin). Lorategiak hartzen duen azalera nabarmen murriztu da, eta andel erregulatzaileko tximiniak, jatorriz moztutako zuhaixkez babestuta zeudenak, diseinuan integratu gabe geratu dira. Lorategia Orixe kalea baino beherago dago, lubaki estu bat sortuz eraikinaren fatxada nagusian. Ondorioz, desitxuratuta geratzen da.

El entorno urbano en el que se sitúa el edificio se caracteriza por los jardines Carmelo Larrea, construidos sobre los jardines originales de la finca. Si bien los antiguos jardines han perdido su geometría y su cercado perimetral, se mantienen algunos de los elementos del diseño original: el tipo de arbolado, con predominio de palmeras y limoneros, el tipo de geometría redondeada de los parterres o el uso de elementos de topiaria con trazado circular en planta. La superficie ajardinada se ha reducido drásticamente y las chimeneas del depósito regulador, originalmente protegidas con arbustos recortados, han quedado sin integrar en el diseño. El jardín está deprimido con respecto a la calle Orixe, generando una estrecha trinchera en la fachada principal del edificio que lo desvirtúa.

Eraikinean jatorrizko ponpaketa-makinak daude, lurrun bidez funtzionatzen zutenak. Era berean, ponpaketa-makina elektrikoak ere badaude: instalazioa inauguratu eta gutxira jarri ziren, eta behin betiko ordeztu zuten lurrun-makinen zeregina, 40ko hamarkadan. Makinek balio berezia zuten ondareari zegokionez, baina modu larrian espoliatu ziren 90eko hamarkadan, eta, ondorioz, funtzionaltasuna galdu zuten. Multzoa hainbat elementu gehigarrik osatzen dute, eta, denen bitartez, sendotasun handiko unitate kulturala sortzen da.

El edificio alberga la maquinaria de bombeo original, accionada con vapor, y la maquinaria de bombeo eléctrica, añadida al poco de inaugurarse la instalación y que sustituye definitivamente la función de la maquinaria de vapor en los años 40. La maquinaria, de singular valor patrimonial, fue gravemente expoliada en los años 90, lo que ha provocado la pérdida de su funcionalidad. El conjunto se completa con múltiples elementos auxiliares, que ayudan a crear una unidad cultural de gran consistencia.

b) GALEAKO TUNELA:
B) TÚNEL DE LA GALEA:

Galeako Tunela saneamendu-sarearen azken zatia da; 2.759 metroko trazadura zuzena eta % 0,1eko malda du, Getxoko Ollaretxe kalearen amaieraren eta Galeako labarren artean. Tunela bost zatitan banatzen da, aireztapenerako eta erregistrorako beste horrenbeste putzu bertikalen bidez. Putzu horiek, lursailaren gainazalean, oinplano karratu edo angeluzuzeneko teilaturik gabeko eraikin txiki batzuekin babesten dira, alboetan 3 eta 5 metro bitarteko luzerak dituztenak. Putzuaren eta eraikuntzaren multzoari malakate deitzen zaio. Bost malakateetatik lehenengoa, Ollaretxe izendatuko duguna, izen bereko kalearen ondoan dago, finkatu gabeko hiri-ingurune batean; bigarrena, Maidagan, izen bereko plazan; hirugarrena, Osabena, Andra Mariko frontoiaren parkean; laugarrena, Santa Marinako Haitzak, izen bereko kalean, Andra Mari ikastetxearen ondoan; eta bosgarrena, Matxikortiñe, auzo horren eta Galeako golf-zelaiko urbanizazioaren ondoan. Santa Marinako Haitzak eta Matxikortiñe malakateak landa-partzeletan daude kokatuta.

El Túnel de la Galea, es el tramo final de la red de saneamiento y se extiende, con un trazadorectilíneo de 2.759 m y una pendiente del 0,1 %, entre el final de la calle Ollaretxe de Getxo y los acantilados de la Galea. El túnel se divide en cinco tramos a través de otros tantos pozos verticales de ventilación y registro, que en la superficie del terreno se protegen con unas pequeñas construcciones sin techar de planta cuadrada o rectangular, según el caso, y dimensiones de los lados de entre 3 y 5 m de longitud. El conjunto de pozo y construcción se denomina malacate. De los cinco malacates, el primero, al que denominaremos Ollaretxe, se sitúa junto a la calle del mismo nombre en un entorno urbano sin consolidar; el segundo, Maidagan, en la plaza del mismo nombre; el tercero, Osabena, en el parque del frontón de Andramari; el cuarto, Peña Santa Marina, en la calle del mismo nombre, junto al colegio AndraMari; y el quinto, Matxikortiñe, junto a este barrio y la urbanización del Golf de la Galea. Los malacates Peña Santa Marina y Matxikortiñe se sitúan en parcelas rústicas.

Tuneleko gangak ferra-ebakidurakoak dira, eta 2,5 m-ko zabalera eta 2,6 m-ko garaiera dute gehienez. Masta erdian prentsatutako adreiluzko bi edo hiru hari dituzte, eta harlangaitzezko horma-bularrak dituzte Matxikortiñe-Tunelboka tartean.

Las bóvedas del túnel, son de sección en herradura con una anchura máxima de 2,5 m y una altura máxima de 2,6 m. Están construidas con dos o tres roscas de ladrillo prensado a media asta, y con estribos de mampostería en el tramo Matxikortiñe-Tunelboca.

Malakateen arkitektura Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estaziokoaren antzekoa da, eta, oro har, baliabide hauek ditu: prentsatutako adreiluzko bolumenak, hareharriz egindako harlangaitzezko horma-atalekin; kareharrizko harlanduzko oinarriak; hareharrizko harlanduzko apaingarriak (Maidaganen kasuan, kareharrizkoak); eta puntu erdiko baoa duen sarbidea, hareharrizko harlanduz inguratua (Maidaganen, kareharrizkoa). Sarrerako ateak, gaur egun ia osorik desagertuta daudenak, 4. malakateko (Santa Marinako Haitzak) orri bat izan ezik, burdinurtuzkoak ziren, eta burdin hesi bat zuten goiko aldean. Malakate guztiek diseinu-mota jakin bat dute, baina Maidaganekoak ez: horrek arkitektura landuagoa du. Malakateen barrualdea zarpiatuta dago, putzuan izan ezik: kasu horretan, hormak prentsatutako adreiluz daude eginda, deskarga-arkuekin, eta bistan. Barrualdean, itxituraren hormak erlaitz baten bidez errematatzen dira, hiru adreilu-ilararekin. Maidaganen kasuan, putzuak malakatearen oinplano osoa hartzen du. Lau ataleko eskailera bat eta erdialdeko begi zabala ditu, adreiluzko gangaz osatutako egiturarekin. Eskailerak hareharrizko pisak eta burdinazko baranda sinplea dauzka, zankabeei ainguratuta, erremate zirkularrekin ainguraketa-puntuetan. Putzuek 9,75 m eta 77,57 m bitarteko sakonera dute.

La arquitectura de los malacates, es similar a la de la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre y emplea, en general, los siguientes recursos: volúmenes de ladrillo prensado con paños de mampostería arenisca, bases en sillería caliza, ornamentación en sillería arenisca (caliza en el caso de Maidagan) y acceso con vano de medio punto recercado con sillares de arenisca (caliza en Maidagan). Las puertas de acceso, actualmente casi en su totalidad desaparecidas salvo una de las hojas del malacate n.º 4 (Peña Santa Marina), eran de hierro fundido, con un enrejado en la parte superior. Los malacates cuentan con un diseño tipo, salvo el malacate Maidagan, que se significa con una arquitectura más elaborada. El interior de los malacates está raseado, salvo el pozo, en el que la solución de las paredes, en ladrillo prensado con arcos de descarga, queda vista. Por el interior, los muros de cierre se rematan con una cornisa a base de tres hiladas de ladrillo. En el caso de Maidagan, el pozo abarca toda la planta del malacate y está equipado con una escalera de cuatro tramos y amplio ojo central con estructura a base de bóvedas de ladrillo. La escalera tiene pisas de arenisca y barandilla de hierro sencilla anclada a las zancas con remates circulares en los puntos de anclaje. Los pozos tienen una profundidad variable entre 9,75 m y 77,57 m.

Tunelaren irteeraren erremate gisa, Tunelboka izenez ezagutzen den eraikin txiki bat dago. Hain zuzen ere, horrexek ematen dio izena toki berean kokatutako harrizko hondartzari, non isurtzen baita ura. Labarrei atxikitako eraikin bat da, estalki laukoa, ageriko fatxada bakarrekoa eta partzialki lurperatutako alboko hormak dituena. Sarrerako bao bat du, arku karpanelez osatutakoa. Instalazioa osatzen duten gainerako eraikuntzek bezala, egitura klasikoko arkitektura sendoa du. Fatxadak kareharrizko harlangaitzezkoak dira. Eskantzuak, markoak eta erremateko goiko moldura zabala harlanduzkoak dira, horiek ere kareharrizkoak. Ageriko zokalorik ez du; izan ere, zokaloa hormigoizko kubo batez indartu da kanpoaldean. Eskuinaldean, berrikiago egindako eraikin osagarri bat du atxikita, hormigoizko egitura eta harlangaitzezko itxitura landugabea dituena. Eraikin horrek kontraste negatiboa egiten du jatorrizko eraikuntzarekin.

La salida del túnel se remata con una pequeña construcción conocida como Tunelboca, que da nombre a la playa de piedra en la que se vierten las aguas. Se trata de una edificación adosada a los acantilados, con cubierta plana, una única fachada vista y muros laterales semienterrados. Cuenta con un vano de acceso con arco carpanel. Al igual que el resto de las construcciones que componen la instalación, tiene una sólida arquitectura de factura clásica. Las fachadas son de mampostería de piedra caliza. Los esquineros, recercados y la amplia moldura superior de remate son de sillería maciza, también de caliza. Carece de zócalo aparente ya que este ha sido reforzado con un dado exterior de hormigón. Tiene adosada una edificación auxiliar de construcción más reciente a su derecha, con estructura de hormigón y cierre de mampostería basta, que contrasta negativamente con la construcción original.

Urak itsasora bideratzen dira, arrokan zulatuta dagoen eta hondartza zeharkatzen duen karkaba baten bidez.

Las aguas son conducidas al mar a través de una cárcava excavada en la roca que atraviesa la playa.

III. ERANSKINA
ANEXO III
BABES-ARAUBIDEA
RÉGIMEN DE PROTECCIÓN
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
BABES-ARAUBIDEAREN EZAUGARRIAK
CARÁCTER DEL RÉGIMEN DE PROTECCIÓN

1. artikulua.– Babes-araubidearen xedea.

Artículo 1.– Objeto del régimen de protección.

Babes-araubide hau Bilboko Lehengo Saneamendu Sarea (Bilbon eta Getxon kokatutakoa) babes bereziko kultura-ondasun deklaratzearen parte da, Monumentu Multzoaren kategorian, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen (aurrerantzean, EKOri buruzko 6/2019 Legea) 8. artikulua betez. Araubide honen bidez zehazten dira eremu horretan egin daitezkeen edo egin beharko diren jarduketak eta debekatuta daudenak.

El presente régimen de protección forma parte de la declaración de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao, en los municipios de Bilbao y Getxo, como bien cultural de Protección Especial, con la categoría de Conjunto Monumental, en cumplimiento del artículo 8 de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco (en adelante Ley 6/2019 de PCV), con especificación de las actuaciones que podrán o deberán realizarse sobre el mismo y las que quedan prohibidas.

2. artikulua.– Aplikazio eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Babes-araubide hau Monumentu Multzoari atxikita dauden eta I. eranskinean definitutako mugaketaren barruan dauden ondasun guztiei aplikatuko zaie.

El presente régimen de protección es de aplicación para la totalidad de bienes afectos al conjunto monumental incluidos dentro de la delimitación definida en el Anexo I.

3. artikulua.– Babespekoaren definizioa.

Artículo 3.– Definición del objeto de protección.

1.– EKOri buruzko 6/2019 Legearen 9.2.b) artikuluan jasotako definizioaren arabera, monumentu multzotzat ulertuko da, lege honetan babesten den balioren bat dutelako, unitate kultural bat osatzen duten ondasun higiezinen multzoa, modu jarraituan zein ez-jarraituan kokatutakoak. Ez da nahitaezkoa izango osagai diren elementuek banaka garrantzirik izatea.

1.– Se entiende por conjunto monumental, de acuerdo a la definición contenida en el artículo 9.2.b) de la Ley 6/2019 de PCV, la agrupación de bienes inmuebles que, ubicados de forma continua o discontinua, conforman una unidad cultural por contar con alguno de los valores objeto de protección de esta ley, sin que sea exigible la relevancia de esos valores a los elementos individuales que lo configuran.

2.– Bilboko Lehengo Saneamendu Sareko Monumentu Multzoari atxikitako ondasuntzat hartuko dira I. eranskinean definitutako Monumentu Multzoaren mugaketaren barruan dauden higiezin, elementu eta espazio guztiak.

2.– Se entiende por bienes afectos al Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao todos los inmuebles, elementos y espacios incluidos dentro de la delimitación del Conjunto Monumental definida en el Anexo I.

3.– Bilboko Lehengo Saneamendu Sareko Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestutzat hartuko dira IV. eranskineko 1., 2. eta 3. zerrendetan jasotakoak eta I. eranskinean definitutako babes-eremua.

3.– Se entiende por bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental de la Antigua Red de Saneamiento de Bilbao los enumerados en los listados 1, 2, y 3 del Anexo IV, así como su área de protección, definida en el Anexo I.

II. KAPITULUA: BABES-ARAUBIDE OROKORRA
CAPÍTULO II: RÉGIMEN GENERAL DE PROTECCIÓN
1. ATALA
SECCIÓN 1.ª
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

4. artikulua.– Izaera loteslea.

Artículo 4.– Carácter vinculante.

Babes-araubide honetako preskripzioak lotesleak dira, eta Monumentu Multzoaren babespeko kultura-ondasunak hari lotuta kontserbatu behar dira. Era berean, araubide honetako preskripzioek hirigintza-, lurralde- eta ingurumen-antolamenduko tresnak lotzen dituzte. Tresna horiek araubide honekin bat etorri beharko dute, eta babestutako multzoaren babesa eta kontserbazioa bermatzeko zehaztapenak jaso beharko dituzte, EKOri buruzko 6/2019 Legearen 47.3 artikuluak xedatzen duenaren arabera. Aipatutako lege-manua betez, tresna horiek kultura-ondarearen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren aldeko txostena izan beharko dute.

Las prescripciones del presente régimen de protección tienen carácter vinculante, debiendo conservarse los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental con sujeción al mismo. Asimismo, las prescripciones del presente régimen vinculan a los instrumentos de ordenación urbanística, territorial y medioambiental que deberán ajustarse a aquel y contener las determinaciones necesarias para garantizar la protección y conservación del conjunto protegido, tal como prevé el artículo 47.3 de la Ley 6/2019 de PCV. En cumplimiento del citado precepto legal, dichos instrumentos deberán contar con el informe favorable del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

5. artikulua.– Araudi orokorra.

Artículo 5.– Normativa general.

1.– Monumentu Multzo honi atxikitako ondasun guztiak Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean xedatutakoaren mende egongo dira baimen, erabilera, jarduera, defentsa, zehapen, arau-hauste eta bestelakoetarako.

1.– Todos los bienes afectos al Conjunto Monumental estarán sujetos, en cuanto a régimen de autorización, uso, actividad, defensa, sanciones, infracciones y demás extremos, a lo previsto en la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

2.– EKOri buruzko 6/2019 Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestuen jabeek, edukitzaileek eta eskubide errealen gainerako titularrek hirigintzaren eta kultura-ondarearen arloan indarrean dagoen legeriak ezarritako kontserbazio-, zaintza-, babes- eta erabilera-arloko betebeharrak bete beharko dituzte, ondasun horien osotasuna bermatzeko eta haien galera, suntsipena edo narriadura saihesteko.

2.– Tal y como establece el artículo 29 de la Ley 6/2019 de PCV, los propietarios, poseedores y demás titulares de derechos reales sobre los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental vendrán obligados al cumplimiento de las obligaciones de conservación, cuidado, protección y uso impuestas por la legislación vigente en materia de urbanismo y patrimonio cultural, para asegurar su integridad, y evitar su pérdida, destrucción o deterioro.

3.– Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestuen titularrek beharrezkoa den informazioa eman beharko diete agintari eskudunei edo funtzionario arduradunei, bai eta informazio horretarako sarbidea ere, EKOri buruzko 6/2019 Legea betearazteko. Era berean, berariaz baimendutako ikertzaileei baimena eman beharko diete azterketa egiteko, bai eta bisita publikoa egiteko ere, 6/2019 Legearen 32.2 eta 32.3 artikuluetan adierazitako moduan.

3.– Las personas titulares de los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental deberán facilitar a las autoridades competentes o al personal funcionario responsable la información que resulte necesaria y el acceso a los mismos para la ejecución de lo dispuesto en la Ley 6/2019 de PCV. Asimismo, estarán obligadas a permitir su estudio a las personas investigadoras expresamente autorizadas, así como permitir la visita pública, en los términos expresados en los artículos 32.2 y 32.3 de la Ley 6/2019.

4.– Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestuak osorik edo zati batean eraisteko, honako hauetan xedatutakoa bete beharko da: EKOri buruzko 6/2019 Legearen 51. artikulua eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.

4.– El derribo total o parcial de los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental, solo podrá realizarse de conformidad con lo dispuesto en el artículo 51 de la Ley 6/2019 de PCV y en el Decreto 306/1998, de 10 de noviembre, sobre la declaración de estado ruinoso de los bienes culturales calificados y de los inventariados y actuaciones previstas y posteriores a la resolución sobre el derribo de los mismos.

5.– Debekatuta dago ondasun higigarrien zerrendan jasotako ondasunak suntsitzea.

5.– Queda prohibida la destrucción de los bienes incluidos en el listado de bienes muebles.

6.– IV. eranskinean zerrendatutako ondasun higigarriak ezin izango dira jatorrizko kokapenetik bereizi, eta Monumentu Multzoko eraikin kalifikatuen xedearen mende geratuko dira. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aldez aurreko baimenarekin baino ezin izango dira bereizi, EKOri buruzko 6/2019 Legearen 54.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Los bienes muebles enumerados en el Anexo IV no podrán separarse de los inmuebles de su ubicación original, quedando sometidos al destino de los edificios calificados del Conjunto Monumental, y solo podrán separarse de los mismos previa autorización del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 54.1 de la Ley 6/2019 de PCV.

7.– Kostaldeei eta Itsas Ingurunearen Babesari buruzko araudi sektorialeko aurreikuspenak aplikatuko dira, hala dagokionean.

7.– Resultarán de aplicación las previsiones de la normativa sectorial de Costas y Protección del Medio Marino, cuando así proceda.

2. ATALA
SECCIÓN 2.ª
ONDASUNAREN BALIOAK ETA BABES-TIPOLOGIAK
VALORES DEL BIEN Y TIPOLOGÍAS DE PROTECCIÓN

6. artikulua.– Funtsezko balioak.

Artículo 6.– Valores esenciales.

1.– Monumentu Multzoaren funtsezko baliotzat hartzen dira haren babesa justifikatzen duten balioak. Hori dela-eta, zaindu egin behar dira.

1.– Se definen como valores esenciales del Conjunto Monumental, aquellos valores que justifican su protección y, por lo mismo, deben ser preservados.

2.– Honako hauek hartzen dira Monumentu Multzoaren funtsezko baliotzat:

2.– Se consideran valores esenciales del Conjunto Monumental los siguientes:

– Instalazioaren balio teknologikoa eta historikoa.

– El valor tecnológico e histórico de la instalación.

– Ondasun higiezinen eraikuntza-kalitatea eta kalitate estetikoa.

– La calidad constructiva y estética de los bienes inmuebles.

– Irizpide funtzionalak eta higienistak, espazioak sortzean.

– Los criterios funcionales e higienistas en la concepción de los espacios.

– Makinen berezitasuna.

– La singularidad de la maquinaria.

7. artikulua.– Babestutako ondasunen tipologiak.

Artículo 7.– Tipologías de bienes protegidos.

1.– Monumentu Multzoaren babespeko ondasunak zenbait tipologiaren arabera daude sailkatuta, eta babes-araubide honen kapituluetan definitu dira:

1.– Los bienes protegidos del Conjunto Monumental se clasifican en las siguientes tipologías, definidas en los capítulos correspondientes del presente régimen de protección:

a) Ondasun higiezina.

a) Bien inmueble.

b) Espazio irekia.

b) Espacio abierto.

c) Ondasun higigarria.

c) Bien mueble.

2.– Monumentu Multzoan sartutako ondasun higiezinek, espazio irekiek eta ondasun higigarriek, hurrenez hurren, babes-araubide berezia dute.

2.– Los bienes inmuebles, espacios abiertos y bienes muebles, incluidos en el Conjunto Monumental cuentan, respectivamente, con régimen de protección particular.

3.– Babesik gabeko ondasuntzat hartuko dira, Monumentu Multzoaren mugen barruan egon arren, IV. eranskineko 1., 2. eta 3. zerrendetan jasota ez daudenak.

3.– Se entenderán carentes de protección los bienes situados dentro de la delimitación del Conjunto Monumental pero no incluidos en los listados 1, 2 y 3 del Anexo IV.

3. ATALA
SECCIÓN 3.ª
ERABILERA-ARAUBIDEA
RÉGIMEN DE USO

8. artikulua.– Baimendutako eta debekatutako erabilerak.

Artículo 8.– Usos permitidos y prohibidos.

1.– Monumentu Multzoaren babespeko edozein kultura-ondasuni ematen zaion erabilerak bermatu egin beharko du ondasun horien kontserbazioa eta balioa, betiere EKOri buruzko 6/2019 Legearen V. tituluan (Kultura-ondasunak babesteko araubide erkidea) eta VI. tituluan (Babes-mailen araberako babes-araubide espezifikoa) ezarritako zehaztapenak urratu gabe.

1.– El uso al que se destine cualquiera de los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental deberá garantizar su conservación y puesta en valor, sin contravenir, en ningún momento, las especificaciones de los Títulos V, sobre el régimen común de protección de los bienes culturales, y VI, sobre el régimen específico de protección en función de los niveles de protección, de la Ley 6/2019 de PCV.

2.– Aurreko puntuaren ondorioetarako, Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioaren eta Andel Erregulatzailearen erabilera nagusia kultura-ekipamendua dela ulertuko da. Bestalde, Carmelo Larrea lorategiaren erabilerak toki horren lorategi-izaera indartu behar du, azpiegitura hidraulikoaren berezko elementuen integrazioa errespetatuz eta hobetuz (tximiniak, linternoiak eta abar)..

2.– A los efectos del punto anterior, se considera uso predominante de la Bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre y del Depósito Regulador el uso de equipamiento cultural. Por su parte, el uso del jardín Carmelo Larrea debe ser aquel que potencie el carácter ajardinado del lugar, respetando y mejorando la integración de los elementos propios de la infraestructura hidráulica (chimeneas, linternones, etc).

Gainerako higiezin babestuen erabilera nagusia azpiegitura hidraulikoarena dela ulertuko da, bisita publikoaren erabilerarekin bateragarria. Nolanahi ere, gutxieneko baldintza teknikoak bete beharko dira, instalazioetatik kanpoko pertsonek ondasunak bisitatu ahal izan ditzaten.

Se considera uso predominante para el resto de los inmuebles protegidos, el de infraestructura hidráulica compatible con su visita pública. En todo caso, se deben cumplir las condiciones técnicas mínimas exigibles para que los bienes puedan ser visitados por personas ajenas a las instalaciones.

4. ATALA
SECCIÓN 4.ª
ESKU HARTZEKO XEDAPEN KOMUNAK
DISPOSICIONES COMUNES DE INTERVENCIÓN

9. artikulua.– Esku hartzeko irizpide orokorrak.

Artículo 9.– Criterios generales de intervención.

1.– Monumentu Multzoan egiten diren esku-hartzeetan ondasun horien ezagutza, kontserbazioa, zaharberritzea eta haien balorea nabarmentzeari begirako birgaitzea bermatuko dira, zientzia eta teknikaren bitarteko guztien bidez, EKOri buruzko 6/2019 Legearen 34. artikuluan ezarritako baldintzetan, babes-araubide honetan zehaztu ez den orori dagokionez.

1.– Las intervenciones que se realicen sobre el Conjunto Monumental garantizarán por todos los medios de la ciencia y de la técnica su conocimiento, conservación, restauración y rehabilitación para su puesta en valor, en los términos establecidos por el artículo 34 de la Ley 6/2019 de PCV, en todo aquello que no se haya especificado en este régimen de protección.

Monumentu Multzoari atxikitako ondasun eta espazioetan egiten diren esku-hartzeetan, kontuan hartu beharko dira Monumentu Multzoari buruz 6. artikuluan deskribatutako funtsezko balioak. Edozein jarduera eginez gero, bermatu beharko da Monumentu Multzoko ondasun eta espazio babestu guztiak babestu, kontserbatu, balioa eman eta agerian jarriko direla.

Toda intervención sobre los bienes y espacios afectos al Conjunto Monumental deberá tomar en consideración los valores esenciales del Conjunto Monumental descritos en el artículo 6. Cualquier actuación deberá garantizar la protección, conservación, puesta en valor y visualización de todos los bienes y espacios protegidos del Conjunto Monumental.

Monumentu Multzoaren babespeko ondasun eta espazioetan onar daitekeen esku-hartze orotan, irizpide hauek beteko dira: ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena, itzulgarritasuna eta ondasun babestuen osotasunaren eta benetakotasunaren iraupena; horretarako, balio kulturalekin bateragarriak izango diren materialak eta teknikak erabiliko dira, mimetismoak saihestuz, elementu bereziak ezkutatu gabe, eta elementu horien ikusgarritasun osoa ahalbidetuz.

Todas las intervenciones admisibles sobre los bienes y espacios protegidos del Conjunto Monumental se ejecutarán en base a criterios de mínimo impacto, reversibilidad y mantenimiento de la integridad y autenticidad de los bienes protegidos, utilizando materiales y técnicas compatibles con los valores culturales, evitando mimetismos, sin ocultar los elementos singulares y posibilitando la completa legibilidad de los mismos.

2.– Indarrean dagoen araudi sektoriala betetzera bideratutako esku-hartzeak baimenduko dira, babes-araubide honetan ezarritako jarduera-mugekin eta, betiere, Monumentu Multzoan babestutako ondasunen balio kulturalak ez kaltetzea bilatuz, EKOri buruzko 6/2019 Legearen 34.10 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Se autorizarán las intervenciones dirigidas al cumplimiento de la normativa sectorial vigente, con los límites de actuación fijados en el presente Régimen de Protección, buscando siempre y, en todo caso, que no se menoscaben los valores culturales de los bienes protegidos en el Conjunto Monumental, tal y como establece el artículo 34.10 de la Ley 6/2019 de PCV.

10. artikulua.– Irisgarritasuna

Artículo 10.– Accesibilidad.

EKOri buruzko 6/2019 Legearen 16. eta 32. artikuluetan ezarritakoa betez, arrazoizko doikuntza eta proposamen batzuk egin ahalko dira mugikortasun murriztuko pertsonak modu autonomoan sartu daitezen, baldin eta egiten diren jarduerak bateragarriak badira monumentu multzoaren balio kultural babestuekin. Ildo horretan, Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioaren eraikinean lanak egingo balira eraikin hori kontserbatzeko eta balioa emateko, eta, horrela, kultura-ekipamendu gisa erabiltzeko, eta, ondorioz, beherantz doazen bi eskailerak berreraikiko balira, eskailerak saihesteko plataforma bat jartzeko aukera aztertu ahal izango litzateke irisgarritasun-neurri gisa, betiere teknikoki bideragarria balitz.

En cumplimiento de lo establecido por los artículos 16 y 32 de la Ley 6/2019 de PCV, se contemplan una serie de ajustes y propuestas razonables para permitir el acceso de forma autónoma por personas de movilidad reducida, siempre que las actuaciones que se lleven a cabo sean compatibles con los valores culturales protegidos del conjunto monumental. A este respecto, se prevé que, en el edificio de la Bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre, si se hicieran las obras necesarias para su conservación y puesta en valor y así dotarle de un uso como equipamiento cultural y, para ello, se reconstruyeran las dos escaleras descendentes, se podría considerar, como medida de accesibilidad, la posibilidad de implantar una plataforma salva escaleras, siempre y cuando resultara técnicamente viable.

11. artikulua.– Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioaren, malakateen eta Tunelbokaren babes-ingurunean esku hartzeko irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de intervención en el entorno de protección de la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre, los malacates y Tunelboca.

1.– Espazio honetan egiten diren esku-hartzeek eta erabilerek ez dute aldaraziko eremuak ingurumenaren eta paisaiaren aldetik duen izaera, ez dute eragotziko ondasuna ikusteko aukera, edo ez dute haren osotasun fisikoaren aurka egingo.

1.– Las intervenciones y los usos en este espacio no alterarán el carácter ambiental y paisajístico del área, no perturbarán la contemplación del bien o atentarán contra la integridad física del mismo.

2.– Babes-ingurunean ez da egongo ondasunaren osotasun fisikoa eraldatzen duen landaretzarik. Zuhaitzek ez dituzte inbadituko higiezin babestuen kanpoko lerrokadurak.

2.– El entorno de protección deberá mantenerse limpio de vegetación que perturbe la integridad física del bien. El arbolado no invadirá las alineaciones exteriores de los inmuebles protegidos.

3.– Babes-ingurunea zaborrik, obra-hondakinik edo kondarrik gabe mantendu beharko da.

3.– El entorno de protección deberá mantenerse limpio de basura, escombros o desechos.

4.– Kutsadura bisual oro desagerrarazteko neurriak hartuko dira. Hain zuzen ere, kutsadura bisualtzat ulertuko da ondasunaren elementu babestuen gaineko esku-hartzeek, erabilerek edo ekintzek eragindako kutsadura oro, baldin eta elementu horien balioak degradatzen badituzte edo elementu horiek ikustea eragozten badute.

4.– Se tenderá a la eliminación de toda contaminación visual, entendiendo por tal la generada por intervenciones, usos o acciones sobre los elementos protegidos del bien que degraden sus valores o que impidan o distorsionen su contemplación.

5.– Ingurunearen barruan, saihestu egingo dira zarata-maila handia sorrarazten duten jarduerak edo instalazioak, monumentu multzoaz ongizate akustikoko baldintzetan gozatzea eragozten badute.

5.– Se evitarán dentro del entorno las actividades o instalaciones generadoras de elevados niveles de ruido y que dificulten la percepción del conjunto monumental en condiciones de bienestar acústico.

6.– Deklarazioan mugatutako babes-eremuan, espazio hori hondatzen duten elementuak, eraikuntzak eta instalazioak kentzeko esku-hartzeak baimendu ahal izango dira.

6.– En el entorno de protección delimitado en la declaración se podrán autorizar intervenciones dirigidas a la eliminación de elementos, construcciones e instalaciones que supongan un deterioro de este espacio.

7.– Tunelbokaren babes-eremuan, aipatutako irizpideak aplikatuko dira, Kostaldeei eta Itsas Ingurunearen Babesari buruzko legeriatik eratorritako zehaztapenak betetzeari kalterik egin gabe.

7.– En el entorno de protección de Tunelboca serán de aplicación los criterios citados, sin perjuicio del cumplimiento de las determinaciones derivadas de la legislación de Costas y de Protección del Medio Marino.

12. artikulua.– Dokumentazioaren baldintzak.

Artículo 12.– Condiciones de la documentación.

1.– Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestuen balioei eragiten dieten esku-hartzeek ondasun horien izaerari eta esku-hartzeari berari egokitutako proiektu tekniko espezifiko bat izan beharko dute, eta ondasunen titularrek proiektu hori aurkeztu beharko diote Bizkaiko Foru Aldundian kultura-ondarearen arloko eskumena duen sailari, EKOri buruzko 6/2019 Legean ezarritakoaren arabera. Lege horren 46.2 apartatuan aipatzen diren esku-hartzeen kasuan, proiektu teknikoa dagokion udalari aurkeztu beharko zaio.

1.– Las intervenciones que afecten a los valores de los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental deberán contar con un proyecto técnico específico adecuado a la naturaleza de estos bienes y de la propia intervención, que deberá ser presentado por los titulares de los bienes para su aprobación al departamento competente en materia de patrimonio cultural de la Diputación Foral de Bizkaia, según lo establecido en la Ley 6/2019 de PCV. En el caso de las intervenciones a las que hace referencia el apartado 46.2 de dicha ley, el proyecto técnico deberá ser presentado al ayuntamiento afectado.

2.– Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestuak lehengoratzeko lanak egiteko, horien azterketa-diagnostikoa egin beharko da. Profesional eta enpresa espezializatuek idatzi beharko dituzte proiektua eta esku-hartzearen memoria, eta beraiek egiaztatu beharko dute proiektua eta memoria berme osoz gauzatu ahal izateko behar den gaitasun teknikoa dutela, eta Monumentu Multzoaren beharretara egokitutako diziplina anitzeko taldea ere badutela. Nolanahi ere, obrak ondasunaren balioak errespetatzera eta hobetzera mugatu behar dira.

2.– La ejecución de los trabajos pertinentes para la restauración de los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental deberá partir del Estudio-diagnóstico de los mismos. Tanto el proyecto como la memoria de intervención deberán ser redactados por profesionales y empresas especializadas que acrediten la capacidad técnica necesaria para llevarlos a cabo con las máximas garantías, incluyendo un equipo interdisciplinar adecuado a las necesidades del Conjunto Monumental. En todo caso, las obras se deben ajustar al respeto y mejora de la percepción de los valores del mismo.

3.– Esku-hartze bakoitza amaitzean, berau egiaztatu eta erregistratzeko, Monumentu Multzoko kultura-ondasun babestuen titularrek kasuan kasuko memoria aurkeztu beharko dute Bizkaiko Foru Aldundian kultura-ondarearen arloko eskumena duen sailean.

3.– Al término de cada intervención, para su verificación y registro, los titulares de los bienes culturales protegidos del Conjunto Monumental deberán presentar la correspondiente memoria en el departamento competente en materia de patrimonio cultural de la Diputación Foral de Bizkaia.

13. artikulua.– Esku-hartzeak baimentzeko baldintzak.

Artículo 13.– Condiciones de autorización de las intervenciones.

1.– Monumentu Multzoa osatzen duten ondasun higiezinetan esku-hartzerik egin behar bada, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura-ondarearen arloko eskumena duen organoaren baimena beharko da, udal-lizentziarik eman aurretik, lurralde- eta hiri-antolamenduko planetan edo babes-plangintza berezietan aurreikusitako jarduketetan izan ezik, baldin eta Eusko Jaurlaritzako kultura-ondarearen arloko organo eskudunaren aldeko txostena badute. Kasu horietan, udalek baimenduko dituzte zuzenean.

1.– Las intervenciones que deban realizarse sobre los bienes inmuebles que integran el Conjunto Monumental quedarán sujetas a la autorización del órgano competente en materia de patrimonio cultural de la Diputación Foral de Bizkaia, de forma previa a la concesión de la licencia municipal, con excepción de aquellas actuaciones previstas en planes de ordenación territorial y urbana y/o planes especiales de protección, informados favorablemente por el órgano competente en patrimonio cultural del Gobierno Vasco, en cuyo caso serán autorizadas directamente por los ayuntamientos afectados.

2.– Monumentu Multzoan babestu gabeko ondasunak mantentzeko jarduketak ez dira esku-hartzetzat hartuko, eta jarduketa horiek ez dute Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenik beharko.

2.– Las actuaciones de mantenimiento en los bienes no protegidos del Conjunto Monumental no se consideran intervenciones y no requieren autorización de la Diputación Foral de Bizkaia.

3.– Baimendutako esku-hartzeetan sartzen diren mantentze-planetako jarduerek ez dute baimenik beharko.

3.– Las actuaciones previstas en los planes de mantenimiento incorporados en intervenciones autorizadas, no requieren autorización.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ONDASUN HIGIEZINAK BABESTEKO ARAUBIDE BEREZIA
RÉGIMEN PARTICULAR DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES INMUEBLES

14. artikulua.– Definizioa.

Artículo 14.– Definición.

Babes-araubide hau aplikatzeari dagokionez, honi dagozkion eraikinak, espazioak, elementu arkitektonikoak eta azpiegitura hidraulikoak dira ondasun higiezinak.

A efectos de aplicación de este régimen de protección, son bienes inmuebles los edificios, espacios, elementos arquitectónicos e infraestructuras hidráulicas consustanciales a estos.

IV. eranskineko 1. zerrendan jasota daudenak eta izaera berezia eta balio esanguratsuak dituztenak dira ondasun higiezin babestuak.

Son bienes inmuebles protegidos, aquellos poseedores de carácter singular y valores relevantes, que se enumeran en el listado 1 del Anexo IV.

15. artikulua.– Esku hartzeko irizpideak eta motak.

Artículo 15.– Criterios y tipos de intervención.

1.– Esku-hartzeak eraikuntza kontserbatzera eta hari balioa ematera egongo dira bideratuta, bai eta eraikinaren funtzionaltasuna bermatzera ere. Horretarako egingo diren lanek errespetatu eta mantendu egingo dituzte 16. artikuluan deskribatutako elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak.

1.– Las intervenciones irán dirigidas a la conservación y puesta en valor de la construcción y a asegurar su funcionalidad por medio de una serie de obras que en cualquier caso han de respetar y mantener sus elementos tipológicos, formales y estructurales, descritos en el artículo 16.

2.– Esku-hartzeen bitartez, eraikuntza osatzen duten elementuak zaharberritu, sendotu eta berritu egingo dira, bai eta baimendutako erabileretarako beharrezkoak diren elementu berriak txertatu ere. Aipatutako esku-hartzeen artean egongo da esku-hartze eremua hondatzen duten elementuak kentzea (IV. eranskineko 4. zerrendan daude jasota elementu horiek), eta, era berean, higiezinaren ezaugarri arkitektonikoei kalte egiten dieten beste edozein elementu ere kentzea.

2.– Las intervenciones consistirán en la restauración, la consolidación y la renovación de los elementos constitutivos de la construcción y la introducción de nuevos elementos necesarios para albergar los usos permitidos. Las intervenciones mencionadas deberán incluir la eliminación de los elementos degradantes del área de intervención enumerados en el listado 4 del Anexo IV, así como de cualquier tipo de elemento que afecte negativamente a las características arquitectónicas de los inmuebles.

3.– Zaharberritzeko esku-hartzeen artean, desagertutako zatiak berreraikitzea edo berreskuratzea egon daitezke, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

3.– Las intervenciones de restauración podrán incluir la reconstrucción o recuperación de las partes desaparecidas siempre que se cumplan las siguientes condiciones:

– Egitura-zatiak lehengoratzen direnean, lan horiek dokumentu bidez egiaztatuko dira eta, kasuaren arabera, lehengoratzeen ingurunea argi zehaztuko da, edo, bestela, lehen begiratuan argi eta garbi suma daitekeen material bereizi baina harmonikoren bat erabiliko da, batez ere zati zaharrekiko lotura-guneetan.

– Las reintegraciones de las partes estructurales serán verificadas documentalmente y se llevarán a cabo, según los casos, bien determinando con claridad el contorno de las reintegraciones, o bien adoptando un material diferenciado, aunque armónico, claramente distinguible a simple vista, en particular en los puntos de enlace con las partes antiguas.

– Partzialki galdutako dekorazio-elementuen berrosaketak lehen begiratuan argi eta garbi bereiz daitezkeen teknikekin egingo dira, edo jatorrizko zatiekin maila desberdinetan lotutako zona neutroen bidez, edo jatorrizko euskarria agerian utziz.

– Las recomposiciones de los elementos decorativos parcialmente perdidos se realizarán con técnicas claramente distinguibles a simple vista, o con zonas neutras enlazadas a distinto nivel con las partes originales, o dejando a la vista el soporte original.

– Desagertutako elementu tipologikoak lehengoratu egingo dira, eta jatorrizko egoerara itzuliko dira forma, neurria eta jatorrizko elementu arkitektonikoekiko harremana. Inola ere ezingo dira izan jatorrizkotzat har daitezkeen eraikuntza mimetikoak.

– Se reintegrarán los elementos tipológicos desaparecidos, restableciendo en su estado original la forma, dimensión y relación con los elementos arquitectónicos originales. En ningún caso podrán ser construcciones miméticas que puedan tomarse como originales.

4.– Sartuko diren elementu berriak neutroak izango dira, jatorrizko arkitekturarekin lehiatuko ez direnak; aitzitik, jatorrizko arkitektura nabarmenduko dute.

4.– Los nuevos elementos que se introduzcan serán elementos de carácter neutro que no compitan con la arquitectura original, sino que la realcen.

5.– Elementu tipologiko bereizgarrietan sartuko diren elementu berriek ahalik eta esku-hartze txikiena izan beharko dute, jatorrizko elementu arkitektonikoetatik nabarmen bereizitako elementuen bidez.

5.– Los nuevos elementos que se introduzcan en los elementos tipológicos característicos deberán tener un carácter de intervención mínima a través de elementos manifiestamente diferenciados de los elementos arquitectónicos originales.

6.– Instalazioak diseinu arkitektonikoan integratuko dira, akaberako elementuei edo jatorrizko egitura-elementuei (karga-hormak, pilastrak eta gangak) eragiten dieten landatzeak saihestuz.

6.– Las instalaciones quedarán integradas en el diseño arquitectónico, evitando empotramientos que afecten a los elementos de acabado o a los elementos estructurales originales (muros de carga, pilastras y bóvedas).

7.– Sendotu egingo da putzuen pertzepzioa malakateen esparruaren barrualdetik, burdin hesien edo beiraztatzeen bitartez.

7.– Se potenciará la percepción de los pozos desde el interior del recinto de los malacates, mediante elementos enrejados o acristalados.

8.– Barne-espazioetan egiten den esku-hartze orok espazio horien izaera indartuko du, altzariak multzoaren ingurumen-izaerarekin integratuz eta harmonizatuz.

8.– Toda intervención en los espacios internos potenciará su carácter integrando y armonizando el mobiliario con el carácter ambiental del conjunto.

9.– Fatxadak garbitzeko tratamenduek ez dituzte atzera-bueltarik gabe aldaraziko kanpoko testurak eta akaberen osaerak. Garbiketa egin aurretik, materialen osaera aztertuko da, elementu hauskorrenak babestuko dira, eta dauden junturak eta pitzadurak itxiko dira.

9.– Los tratamientos de limpieza de fachada no alterarán de forma irrecuperable la textura exterior o la composición de los acabados. Previamente a la limpieza se analizará la composición de los materiales, se protegerán los elementos más frágiles y se procederá al sellado de juntas y grietas existentes.

16. artikulua.– Elementu tipologiko, formal eta estrukturalen deskribapena.

Artículo 16.– Descripción de los elementos tipológicos, formales y estructurales.

Babes-araubide honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira Monumentu Multzoko ondasun higiezinen elementu tipologiko, formal eta estrukturaltzat, eta, beraz, mantendu edo, hala badagokio, lehengoratu beharrekotzat:

A los efectos del presente régimen de protección, se considerarán elementos tipológicos, formales y estructurales característicos de los bienes inmuebles del Conjunto Monumental, a mantener o, en su caso, reintegrar, los siguientes:

A) Tipologikoak:

A) Tipológicos:

A.1.– Oinarrizko egitura-antolamendua.

A.1.– Organización estructural básica.

A.2.– Kanpoko lerrokadurak eta bolumetria.

A.2.– Alineaciones exteriores y volumetría.

A.3.– Ponpaketa-estazioa: Ponpa-gelaren eta galdara-gelaren ezaugarri espazialak.

A.3.– Bombeadora: características espaciales de la sala de bombas y de la sala de calderas.

A.4.– Ponpaketa-estazioa eta Andel Erregulatzailea: Ponpaketa-putzuak eta lurpeko azpiandelak.

A.4.– Bombeadora y Depósito regulador: pozos de bombeo y subdepósitos subterráneos.

A.5.– Maidagan malakatea: Maidagan malakateko putzua eta eskailera-kaxa.

A.5.– Malacate Maidagan: pozo-caja de escaleras del malacate Maidagan.

B) Formalak:

B) Formales:

B.1- Fatxaden tratamendua eta osaera.

B.1.– Tratamiento y composición de fachadas.

B.2.– Ponpaketa-estazioa: Zinkezko estalkiak eta zurezko xaflazko itxituradun linternoiak.

B.2.– Bombeadora: cubiertas de zinc y linternones con cerramiento de lamas de madera.

B.3.– Ponpaketa-estazioa: Eskailera nagusia (ponpa-gela).

B.3.– Bombeadora: escalera principal (sala de bombas).

B.4.– Ponpaketa-estazioa: Ponpa-gelako eta makina-gelako zoladurak, estaldurak eta barne-dekorazioak.

B.4.– Bombeadora: solados, revestimientos y decoraciones interiores de la sala de bombas y de la sala de máquinas.

B.5.– Andel erregulatzailea.

B.5.– Depósito de regulación.

B.6.– Malakateak: Barne-fatxadetako erlaitzak eta estaldurak.

B.6.– Malacates: revestimientos y cornisas de las fachadas interiores.

B.7.– Maidagan malakatea: Putzuaren eta eskailera-kaxaren barruko adreiluak.

B.7.– Malacate Maidagan: fábrica de ladrillo interior del pozo-caja de escaleras.

B.8.– Maidagan malakatea: Eskailera eta baranda.

B.8.– Malacate Maidagan: escalera y barandilla.

C) Estrukturalak:

C) Estructurales:

C.1.– Kanpoko itxitura-hormak.

C.1.– Muros de cierre exteriores.

C.2.– Ponpa-gelako eta galdara-gelako estalkiak.

C.2.– Cubiertas de la sala de bombas y de la sala de calderas.

C.3.– Lurpeko andeletako pilastrak, arkuak eta gangak.

C.3.– Pilastras, arcos y bóvedas de los depósitos subterráneos.

17. artikulua.– Baimendutako jarduketak.

Artículo 17.– Actuaciones permitidas.

1.– Babestutako higiezinak lehengoratzeko obrak baimentzen dira, jatorrizko egoerara bueltatzeko; bereziki, honako elementu hauek:

1.– Se autorizan las obras para la restauración de los inmuebles protegidos, dirigidas al restablecimiento en su estado original, y en particular de los siguientes elementos:

– Fatxadak eta estalkiak zaharberritzea.

– Restauración de fachadas y cubiertas.

– Garrantzi arkitektoniko edo kultural nabarmena duten barneko espazioak zaharberritzea, jatorrizko dekorazio-elementu arkitektonikoei eutsiz.

– Restauración de espacios interiores de notoria importancia arquitectónica o cultural manteniendo los elementos arquitectónicos de decoración originales.

– Maidagan malakateko andel erregulatzailea, putzua eta eskailerak zaharberritzea.

– Restauración del depósito regulador y del pozo y escaleras del Malacate Maidagan.

2.– Babestutako higiezinen zatiak galdu edo hondatuz gero, berreraikitzeko edo berreskuratzeko esku-hartzeak baimentzen dira, batez ere ondorengo elementuei dagokienez:

2.– En caso de pérdida o deterioro de partes de los inmuebles protegidos, se autorizan las intervenciones de reconstrucción o recuperación, en especial de los siguientes elementos:

– Kanpoko arotzeria berreraikitzea.

– Reconstrucción de la carpintería exterior.

– Ponpaketa-estazioko eskailera nagusia berreraikitzea.

– Reconstrucción de la escalera principal de la Bombeadora.

– Ponpaketa-instalazioaren mantentze-lanetako tailerreko linternoien tipologia jatorrizko egoerara lehengoratzea.

– Restablecimiento en su estado original de la tipología de los linternones del taller de mantenimiento de la Bombeadora.

– Barne-dekorazioak berrosatzea.

– Recomposición de las decoraciones interiores.

3.– Egitura-elementuak finkatzeko obrak baimentzen dira, eta berreskuratu ezin diren zatiak ordeztuko dira, elementuen posizioa edo kota aldatu gabe.

3.– Se autorizan las obras para la consolidación de los elementos estructurales con sustitución de las partes no recuperables sin modificar la posición o cota de los elementos.

4.– Kontserbaziorako eta apaindurarako barne-obrak baimentzen dira; besteak beste, entokadura eta pintura, zoladurak egin eta konpontzea, arotzeriako barne-lanak, edota iturgintzako, berokuntzako eta fumisteriako konponketak egitea.

4.– Se autorizan las obras interiores de conservación y ornato, como revoco y pintura, ejecución y reparación de solados, trabajos interiores de carpintería, reparaciones de fontanería, calefacción y fumistería.

5.– Funtsezko instalazio teknologikoak eta higieniko-sanitarioak jartzeko baimena ematen da.

5.– Se autoriza la introducción de instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales.

6.– Eraikuntza-elementu berriak sartzeko baimena ematen da, baldin eta 15. artikuluan finkatutako irizpideak betetzen badituzte. Besteak beste, ponpaketa-estazioaren eta Orixe kalearen arteko lubakia ixtea baimenduko da, ponpaketa-estazioaren bolumen osoa hautemateko aukera emango duten elementu garbiekin.

6.– Se autoriza la introducción de nuevos elementos constructivos, siempre que cumplan con los criterios fijados en el artículo 15. Entre otros, se autorizará el cierre de la trinchera entre la estación bombeadora y la calle Orixe, con elementos diáfanos que permitan la lectura del volumen íntegro de la estación bombeadora.

7.– Baimenduta dago eranskin degradatzaileak eta azkenaldian egindako edozein obra kentzeko lanak egitea, baldin eta interesik ez badute edo kontraste negatiboa egiten badute ondasunaren edo haren inguruaren jatorrizko ezaugarri arkitektonikoekin.

7.– Se autorizan las obras de eliminación de añadidos degradantes y cualquier género de obra de época reciente que no revista interés o contraste negativamente con las características arquitectónicas originales del bien o de su entorno.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ONDASUN HIGIGARRIAK BABESTEKO ARAUBIDE BEREZIA
RÉGIMEN PARTICULAR DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES MUEBLES

18. artikulua.– Definizioa.

Artículo 18.– Definición.

Babes-araubide hau aplikatzearen ondorioetarako, ondasun higigarriak dira Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioaren jarduerari funtzionalki lotutakoak; besteak beste, makinak, aginte-koadroak, tresnak, aparatuak, planoak edo antzekoak.

A efectos de aplicación de este régimen de protección son bienes muebles los vinculados funcionalmente a la actividad de la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre, tales como maquinaria, cuadros de mando, herramientas, aparatos, planos o similares.

IV. eranskineko 3. zerrendan jasota daudenak eta izaera berezia eta balio esanguratsuak dituztenak dira ondasun higigarri babestuak.

Son bienes muebles protegidos, aquellos poseedores de carácter singular y valores relevantes, que se enumeran en el listado 3 del Anexo IV.

19. artikulua.– Esku hartzeko irizpideak.

Artículo 19.– Criterios de intervención.

1.– Irizpide orokorrak:

1.– Criterios generales:

– Esku-hartze orok itzulgarritasun-, bateragarritasun- eta egonkortasun-irizpideak bete beharko ditu. Jarduketa egiterakoan, ondasuna kaltetzen ez duten produktu, material eta prozesuak erabili beharko dira.

– Toda intervención estará sujeta a criterios de reversibilidad, compatibilidad y estabilidad. La actuación deberá ser llevada a cabo mediante productos, materiales y procesos que no perjudiquen al bien.

– Edozein esku-hartze egin aurretik eta ondasunak aztertu ondoren, elementu hauskorrenak babestuko dira, eta, duten egoeraren arabera, babestu, garbitu eta konpondu egingo dira.

– De forma previa a cualquier intervención y tras el análisis de los bienes, se protegerán los elementos más frágiles y se procederá a su protección, limpieza y reparación según su estado.

– Esku-hartze oro 12. artikuluan ezarritako moduan dokumentatuko da, eta, nolanahi ere, ondasunaren balioa degradatzen duten elementu bateraezinak eta erantsiak kentzeko neurriak hartuko dira.

– Toda intervención será documentada, en los términos fijados en el artículo 12, y, en cualquier caso, preverá la eliminación de elementos incompatibles y añadidos que degraden el valor del bien.

2.– Makinetan jarduketa fisikoak egiteko irizpideak:

2.– Criterios para las actuaciones físicas sobre la maquinaria:

– Ondasuna behar bezala kontserbatzeko behar-beharrezkoa den jarduketa baino ez da egingo.

– Se limitarán a lo estrictamente necesario para una adecuada conservación del bien.

– Onartu egingo da ondasuna finkatzea, berreskuratu ezin diren zatiak ordeztuz. Pieza berriek jatorrizkoen neurri berberak izango dituzte kanpotik, eta material edo akabera bereizi baten bidez desberdinduko dira jatorrizkoetatik.

– Se admitirá la consolidación del bien con sustitución de las partes no recuperables. Las nuevas piezas tendrán las mismas dimensiones externas que las originales, y se diferenciarán de las originales a través de un material o acabado diferenciado.

– Salbuespen gisa, onartu egingo da elementu, sistema eta/edo instalazio berriak gehitzea, baldin eta, funtzionamendua atzera-bueltarik gabe galduz gero, ezinbestekoa bada hori egitea, makinen testuingurua ulertu eta horien gaineko transmisioa egin ahal izateko. Gehikuntza berriak ez du eragotziko ondasuna ondo ikustea.

– Excepcionalmente se admitirá la adición de nuevos elementos, sistemas y/o instalaciones, cuando, en caso de pérdida irreversible de funcionamiento, resulte imprescindible para su comprensión y transmisión. La nueva incorporación no impedirá la contemplación del bien.

– Salbuespen gisa, onartu egingo da materiala kentzea, ondasuna babesteko ezinbestekoa denean edo haren balio historiko eta estetikoak oztopatzen dituenean.

– Excepcionalmente se admitirá la eliminación de material cuando sea indispensable para su preservación o interfiera en sus valores históricos y estéticos intrínsecos.

– Tratamenduek edo konponketek ez dute atzera-bueltarik gabe aldaraziko ondasunaren jatorrizko funtzionamendua, ez eta ezkutatuko ere.

– Los tratamientos o reparaciones no alterarán de forma irrecuperable el funcionamiento original del bien, ni lo ocultarán.

3.– Makinak garbitzeko irizpideak:

3.– Criterios para las actuaciones de limpieza de la maquinaria:

– Makinak aldian behin garbituko dira, eta, horretarako, ez da erabiliko ondasuna honda dezakeen prozedura erasokorrik.

– La limpieza periódica de la maquinaria se realizará con procedimientos no agresivos que en ningún caso provoquen el deterioro del bien.

4.– Ingurumen-baldintzetarako irizpideak:

4.– Criterios para las condiciones ambientales:

– Lehentasuna eman beharko zaio ondasun higigarrien kontserbazio prebentiboari, alterazioak saihesteko eta narriadura eteteko beharrezko baldintzak jarriz.

– Se deberá dar prioridad a la conservación preventiva de los bienes muebles poniendo las condiciones precisas para evitar alteraciones y frenar su deterioro.

– Ondasunaren kontserbazio- eta funtzionamendu-baldintzak mantendu beharko dira, eta debekatuta egongo da baldintza horiek kaltetzen dituzten sistemak instalatzea eta/edo erabiltzea.

– Deberán mantenerse las condiciones ambientales de conservación y funcionamiento del bien, prohibiéndose la instalación y/o uso de sistemas que las alteren perjudicialmente.

20. artikulua.– Baimendutako jarduketak.

Artículo 20.– Actuaciones permitidas.

1.– Ondasuna zaharberritzeko baimena ematen da, aldatutako zatiak jatorrizko egoerara lehengoratuz. Halaber, ondasunaren testuingurua ulertzeko asmoz, baimendu egiten dira zaharberritze- eta finkatze-lanak, betiere ondasunaren osotasun estetikoa, fisikoa edo historikoa errespetatuz. Esku-hartze horietan, erantsitako elementuak edo interesik gabeko gehikuntza berriak kenduko dira, bai eta ondasunaren ezaugarriekin kontraste negatiboa egiten dutenak ere.

1.– Se autoriza la restauración del bien, restableciendo el estado original de las partes alteradas. Se autorizan así mismo las intervenciones de restauración y consolidación dirigidas a facilitar la comprensión del bien, respetando su integridad estética, física o histórica. Dichas intervenciones comprenderán la eliminación de elementos añadidos o incorporaciones de época reciente sin interés o que contrasten negativamente con las características del bien.

2.– Ondasuna kontserbatzeko esku-hartzeak baimentzen dira, baina baldintza zehatzak jarri beharko dira mantentze-lan egokiak egiteko; besteak beste, hauek:

2.– Se autorizan las intervenciones para la conservación del bien poniendo las condiciones precisas para un adecuado mantenimiento, entre las que se incluyen:

– Aldizkako azterketak, helburu hauetarako: garbiketak egitea, koipeztatzea, oxidazioak eta izurriak kontrolatzea, eta ezkutuko guneak garbitzea.

– Revisiones periódicas para limpieza, engrase y control de oxidaciones, plagas y limpieza de zonas ocultas.

– Ingurumen-baldintzak (hezetasuna, tenperatura, argia, kutsatzaile atmosferikoak) kontrolatzeko lan zehatzak.

– Obras precisas para el control de las condiciones ambientales (humedad, temperatura, luz, contaminantes atmosféricos).

– Ingurumen-baldintzak kontrolatzeko aldizkako azterketak.

– Revisiones periódicas para el control de las condiciones ambientales.

– Prebentziorako tratamenduak.

– Tratamientos preventivos.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
ESPAZIO IREKIAK BABESTEKO ARAUBIDE BEREZIA
RÉGIMEN PARTICULAR DE PROTECCIÓN DE LOS ESPACIOS ABIERTOS

21. artikulua.– Definizioa.

Artículo 21.– Definición.

Babes-araubide hau aplikatzeko orduan, espazio irekitzat hartzen dira Monumentu Multzoaren mugaketan jasotako kanpoko espazioak.

A efectos de aplicación de este régimen de protección son espacios abiertos, los espacios exteriores incluidos en la delimitación del Conjunto Monumental.

IV. eranskineko 2. zerrendan jasota daudenak, izaera berezia eta balio esanguratsuak dituztenak, eta Monumentu Multzoaren kanpoko egituraren parte diren espazioak dira espazio ireki babestuak.

Son espacios abiertos protegidos, aquellos espacios integrantes de la estructura externa del Conjunto Monumental, poseedores de carácter singular y valores relevantes, y que se enumeran en el listado 2 del Anexo IV.

22. artikulua.– Espazio irekietan esku hartzeko irizpide orokorrak.

Artículo 22.– Criterios de intervención generales en los espacios abiertos.

Monumentu Multzoari atxikitako espazio irekietan, babes-ingurunean esku hartzeko irizpideak erabiliko dira, 11. artikuluan zehaztutako moduan.

Para los espacios abiertos afectos al Conjunto Monumental se emplearán los criterios de intervención en el entorno de protección especificados en el artículo 11.

23. artikulua.– Carmelo Larrea lorategian esku hartzeko irizpideak.

Artículo 23.– Criterios de intervención en el jardín Carmelo Larrea.

Carmelo Larrea lorategia eraberritzeko edo handitzeko egiten diren esku-hartzeek balioa emango diote ponpaketa-estazioaren eraikinari eta haren azpiegitura hidraulikoei, eta indartu egingo dute leku horrek duen lorategi-izaera. Nolanahi ere, irizpide hauek bete beharko dira:

Las intervenciones de reforma o ampliación del jardín Carmelo Larrea pondrán en valor el edificio de la bombeadora y sus infraestructuras hidráulicas consustanciales y potenciarán el carácter ajardinado del lugar. En cualquier caso, se realizarán atendiendo a los siguientes criterios:

– Jatorrizko proiektuarekin bat datorren lorategi-mota bat erabiliko da, eta, horretarako, batez ere, landare usaintsuak, arrosa-landareak, oinplanoko trazadura zirkularreko elementu topiarioak, palmondoak, limoiondoak eta dokumentu bidez egiazta daitezkeen beste batzuk erabiliko dira.

– Se utilizará un tipo de ajardinamiento acorde con el del proyecto original, a través de un diseño basado fundamentalmente en el uso de plantas aromáticas, rosales, topiaria de trazado circular en planta, palmeras, limoneros, y otras que puedan acreditarse documentalmente.

– XX. mende hasierako jatorrizko zuhaitzak mantenduko dira, ez baldin badaude larriki gaixorik edo kaltetuta.

– Se mantendrá el arbolado original de principios de siglo XX, salvo si los ejemplares estuvieran gravemente enfermos o dañados.

– Lorategietako berezko zoladura bigunak erabiltzearen alde egin behar da.

– Se favorecerá el uso de pavimentos blandos propios de un jardín.

– Erabiliko diren hiri-altzariak bat etorriko dira toki horrek duen lorategi-giroarekin.

– Se utilizará un tipo de mobiliario urbano que armonice con el ambiente ajardinado del lugar.

– Keak kanporatzeko tximinia (gaur egun desagertuta dagoena) nabarmendu ahal izango da, eta, hala badagokio, oraindik ere lurpean dauden piezak berreskuratuko dira.

– Se podrá significar la chimenea de evacuación de humos desaparecida, recuperando, en su caso, las piezas que persistan en el subsuelo.

– Andel erregulatzaileko aireztapen-tximiniei balioa emateko, tximiniak landare-elementuekin babesteko irizpide higienista berreskuratu ahal izango da.

– Para poner en valor las chimeneas de ventilación de los depósitos de regulación, se podrá recuperar el criterio higienista de proteger las chimeneas con elementos vegetales.

24. artikulua.– Carmelo Larrea lorategian baimendutako jarduketak.

Artículo 24.– Actuaciones permitidas en el jardín Carmelo Larrea.

Lorategia kontserbatzeko, eraberritzeko edo handitzeko esku-hartzeak baimenduko dira, ondasunaren funtsezko balioak errespetatuz (6. artikuluan zehaztutako moduan) eta esku hartzeko irizpideak kontuan hartuz (23. artikuluan deskribatutako moduan).

Se autorizarán las intervenciones de conservación, reforma o ampliación del jardín, con respeto a los valores esenciales del bien especificados en el artículo 6 y atendiendo a los criterios de intervención descritos en el artículo 23.

25. artikulua.– Tunelbokako karkaban esku-hartzeak egiteko irizpideak eta baimendutako jarduketak.

Artículo 25.– Criterios de intervención y actuaciones permitidas en la cárcava de Tunelboca.

1.– Karkaba osotasunean mantendu beharko da, eta bertan egin beharreko esku-hartzeak ahalik eta txikienak izango dira.

1.– La cárcava deberá ser mantenida en su integridad y las intervenciones a acometer en la misma tendrán un carácter de intervención mínima.

2.– Karkaba konpontzeko, mantentzeko eta garbitzeko esku-hartzeak baimenduko dira, haren ebakuazio-ahalmena bermatu ahal izateko.

2.– Se permitirán las intervenciones de reparación, mantenimiento y limpieza de la cárcava para asegurar su capacidad de evacuación.

IV. ERANSKINA
ANEXO IV
ZERRENDAK
LISTADOS
1. ZERRENDA. ONDASUN HIGIEZIN BABESTUAK.
LISTADO 1. BIENES INMUEBLES PROTEGIDOS.

– Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioa.

– Bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre.

– Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioarekin muga egiten duen lurpeko andel erregulatzailea.

– Depósito regulador subterráneo colindante a la Bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre.

– 1. malakatea (Ollaretxe).

– Malacate n.º 1 (Ollaretxe).

– 2. malakatea (Maidagan).

– Malacate n.º 2 (Maidagan).

– 3. malakatea (Osabena).

– Malacate n.º 3 (Osabena).

– 4. malakatea (Santa Marinako Haitzak). Sarrerako ateko jatorrizko burdinurtuzko bi orrietako bat mantentzen du.

– Malacate n.º 4 (Peña Santa Marina). Mantiene una de las dos hojas de fundición originales de la puerta de entrada.

– 5. malakatea (Matxikortiñe).

– Malacate n.º 5 (Matxikortiñe).

– Tunelboka.

– Tunelboca.

2. ZERRENDA. ESPAZIO IREKI BABESTUAK.
LISTADO 2. ESPACIOS ABIERTOS PROTEGIDOS.

– Carmelo Larrea lorategiak.

– Jardines de Carmelo Larrea.

– Tunelbokako karkaba.

– Cárcava de Tunelboca.

3. ZERRENDA. ONDASUN HIGIGARRI BABESTUAK.
LISTADO 3. BIENES MUEBLES PROTEGIDOS.

– 2 Worthington-Simpson makina ponpatzaile duplex horizontalak, simetrikoak, espantsio hirukoitzeko lurrunaren bidez eragitekoak, eragin zuzen eta balbula birakarikoak. Makinek 2 pistoi-ponpa dituzte akoplatuta, ur kondentsatua xurgatzeko eta bultzatzeko, olioak berreskuratzeko deposituekin.

– 2 máquinas bombeadoras dúplex horizontales, Worthington-Simpson, simétricas, con accionamiento por vapor de triple expansión, de acción directa y válvulas rotativas. Las máquinas llevan acopladas 2 bombas de pistón, de succión e impulsión de agua condensada con sus depósitos de recuperación de aceites.

– Putzuetako eta deposituetako ur beltzen maila adierazten duten 2 eskala.

– 2 escalas indicadoras de nivel de aguas fecales en los pozos y depósito.

– 2 koipe-depositu.

– 2 depósitos de grasa.

– Xafla ijeztu errematxatuko 2 ur-depositu.

– 2 depósitos de agua de chapa laminada roblonada.

– 2 bonba zentrifugatzaile, Invincible markakoak, Gwynnes Ltd-ek fabrikatuak.

– 2 bombas centrífugas marca Invincible, fabricadas por Gwynnes Ltd.

– Siemens-Schuckert Werke etxeko motor elektriko bat.

– 1 motor eléctrico de la casa Siemens-Schuckert Werke.

– Garrick & Ritchie Engineers etxeko zubi-garabi bat, eskuz eragitekoa.

– 1 grúa puente de la casa Garrick & Ritchie Engineers, de accionamiento manual.

– Tangyes Ltd-eko lurrun-makina 1.

– 1 máquina de vapor de Tangyes Ltd.

– Weston etxearen dinamo 1.

– 1 dinamo de la casa Weston.

– WF & J Barnes Company etxeko pedal tornu 1 (Ametzolako udal-biltegietan gordeta).

– 1 torno a pedal de la casa WF&J Barnes Company (depositado en almacenes municipales de Ametzola).

– Terrailen 2 sorta-kaxa (Ametzolako udal-biltegietan gordeta).

– 2 cajas de juego de terrajas (depositadas en almacenes municipales de Ametzola).

– Sutegiko erremintak (hauspo 1).

– Herramientas de fragua (1 fuelle).

– Ikatz-berogailu bat.

– 1 estufa de carbón.

– Proiektuaren jatorrizko planoak (sekzio 1) (Ametzolako udal biltegietan gordeta).

– Planos originales del proyecto (1 sección) (depositados en almacenes municipales de Ametzola).

– XIX. mendeko sanitario ingeles 1 (pixatokia), horman sartuta, ikaztegi zaharraren sarreran.

– 1 sanitario (urinario) inglés del s. XIX empotrado en el muro, en el acceso a la antigua carbonera.

– Tangyes-Weston multzoko kontrol elektrikoko armairu bat.

– 1 armario de control eléctrico del conjunto Tangyes-Weston.

– Siemens-Schuckert Werke motor elektrikoa martxan jartzeko eta martxa erregulatzeko erreostato-kontsola.

– Consola de reostato de puesta en funcionamiento y regulación de marcha del motor eléctrico Siemens-Schuckert Werke.

– Lurrun-ponpetatik ur beltzak bulkatzeko hodi nagusia, goratua, eta ponpa zentrifugoetaraino haren luzapena.

– Tubería principal de impulsión, elevada, de aguas fecales desde las bombas de vapor y su prolongación hasta las bombas centrífugas.

– Ur araztua kondentsadoreetaraino sartzeko 22 cm-ko hodia.

– Tubería de 22 cm de entrada del agua depurada hasta los condensadores.

– Hodien sarea, gelaren zoladuraren azpian, ur purgatuak eta kondentsatuak biltzeko.

– Red de tuberías bajo solado de la sala para la recogida de aguas purgadas y condensadas.

– Putzuen eta biltegiaren artean dauden 2 uhate metaliko.

– 2 compuertas metálicas existentes entre los pozos y el depósito.

– 2 idulki, uhateei eragiteko bolantearekin.

– 2 pedestales con volante para el accionamiento de las compuertas.

– Inaugurazioaren oroigarri den plaka zirkular bat.

– 1 placa circular conmemorativa de la inauguración.

– Zur bernizatuzko 2 taula, giltzak jartzeko.

– 2 tableros de madera barnizada para la colocación de las llaves.

– Argiztatzeko lanpararen beso 1.

– 1 brazo de lámpara de iluminación.

– Eskailera inperialeko burdinurtuzko mailatik eta zurezko barandatik zatitutako hainbat arrasto.

– Varios restos troceados del peldañeado de fundición y de la barandilla de madera de la escalera imperial.

– Lurzoruko baskula erromatar bikoitza, burdinurtuzkoa, XIX. mendearen amaierakoa edo XX. mendearen hasierakoa. Zati batean hondatuta dago, espoliazio bidez.

– Báscula a doble romana de suelo, de fundición, de finales del siglo XIX o comienzos del XX. Parcialmente deteriorada por expolio.

– Sutegirako forjazko torlojua, lurrean edo jarleku irmoan ainguratzeko.

– Tornillo de forja para fragua, para anclaje en suelo o asiento firme.

– Hartune elektrikoaren isolatzaile portzelanikoak.

– Aisladores porcelánicos de la acometida eléctrica.

– Paretan zintzilikatzeko bi euskarri, Worthington Simpsonen mantentze-giltzak zintzilikatzeko metalezko kakoekin.

– Dos soportes para colgar en pared, con ganchos metálicos para colgar las llaves de mantenimiento de Worthington Simpson.

– Makina-gelako sotoko hormen estalduratik jatorrizko azuleju zuri etzanak eta alakatuak.

– Algunos azulejos originales blancos apaisados y biselados del revestimiento de los muros de sótano de la sala de máquinas.

– Geletako argiztapenaren jatorrizko lanpara bat.

– Una lámpara original de la iluminación de las estancias.

4. ZERRENDA. ELEMENTU DISKORDANTEAK.
LISTADO 4. ELEMENTOS DISCORDANTES.

– Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioko galdara-gelako hormigoi armatuzko solairuartea.

– Entreplanta de hormigón armado de la sala de calderas de la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre.

– Hormigoi armatuzko zutabeak Elorrieta-Zorrotzaurreko Ponpaketa-estazioko mantentze-lanetarako tailerrean.

– Pilares de hormigón armado en el taller de mantenimiento de la estación bombeadora de Elorrieta-Zorrotzaurre.

– Hormigoizko indargarriak, trenkadak eta estaldurak Tunelbokan eta Galeako Tunelean.

– Refuerzos de hormigón, tabiques y revestimientos añadidos en Tunelboca y en el Túnel de la Galea.

– Tunelbokan eta Galeako Tunelean jarritako instalazio zaharkituak.

– Instalaciones obsoletas introducidas en Tunelboca y en el Túnel de la Galea.

– Maidagan malakateko eskailerak inbaditzen dituzten hormigoizko ahokadurak.

– Embocaduras de hormigón que invadan las escaleras del malacate Maidagan.

– Tunelbokari atxikitako eraikina.

– Edificación adosada a Tunelboca.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común