Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

108. zk., 2022ko ekainaren 6a, astelehena

N.º 108, lunes 6 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
2473
2473

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita 2022ko ekitaldirako 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

ORDEN de 25 de mayo de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se convocan, para el ejercicio 2022, las subvenciones previstas en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretua 2015eko azaroaren 6an argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako dekretua zenbait arau aplikatzeko egin zen, hain zuzen: 2014-2020 aldiko ingurumenaren babesaren eta energiaren arloko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (2014-06-28ko AO C 200) eta ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera. Dekretu horren helburua da, funtsean, inbertsioak sustatzea, enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko eta horrekin indarrean dauden Europar Batasuneko araudiak gainditu ditzaten, inbertsio horiekin zuzenean lotutako aztelanak barne.

Con fecha 6 de noviembre de 2015 tuvo lugar la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente. El citado Decreto se dictó en aplicación de las Directrices sobre ayudas estatales en materia de protección del medio ambiente y energía 2014-2020 (DO, C 200, 28-06-2014) y del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea, y pretende incentivar, básicamente, las inversiones encaminadas a alcanzar un nivel de protección del medio ambiente que permita a la empresa beneficiaria superar las normas comunitarias vigentes, incluyendo los estudios directamente vinculados a estas inversiones.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion deialdiaren agindua urtero argitaratuko da, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, agindu honek, aipatutako dekretuan jasotako manuari jarraikiz, hau finkatzen du: dirulaguntzaren xede izango diren lerro zehatzak; laguntza-lerro eta laguntza-azpilerro bakoitzerako eta esleipen-prozedura bakoitzerako aurrekontu-baliabide zehatzak; eskabideak aurkezteko epea; eskabidea aurkezterakoan entregatu beharreko dokumentazioa; baloratzeko, lortu beharreko gutxieneko puntuazioa; proiektu bakoitzeko eman daitekeen gutxieneko zenbatekoa eta proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera deialdietan beharrezkoa den edukia zein gainerako araudi aplikagarria.

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 13 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, anualmente se procederá a la publicación de la pertinente Orden de convocatoria con el contenido que en el citado artículo se contempla. En este sentido, la presente Orden, en cumplimiento del mandato contenido en el Decreto mencionado, viene a establecer: las líneas concretas objeto de ayuda; las concretas disponibilidades presupuestarias para cada uno de los procedimientos de adjudicación y para cada una de las líneas y sublíneas de ayuda; el plazo de presentación de solicitudes; la documentación que se ha de entregar al presentar la solicitud; la puntuación mínima que deben alcanzar las solicitudes para su valoración; la cuantía mínima a otorgar por proyecto y la cuantía máxima de las subvenciones a otorgar por proyecto y/o centro de producción; así como, el resto del contenido necesario de la convocatoria establecido en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y demás normativa de aplicación.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, bat etorriz 2018ko ekainaren 19an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Planaren esparruko Berdintasun Politikako Dokumentu Programatiko propioarekin, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia txertatuta duten jarduketak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideekin.

El Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en sintonía con su propio Documento Programático de Política de Igualdad en el marco del VII Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres en la CAE aprobado el 19 de junio de 2018, tendrá en cuenta aquellas actuaciones que incorporen la perspectiva de género para su desarrollo, considerándolas de carácter estratégico de acuerdo a los criterios establecidos en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen araubide hau kudeatzeko eskumena. Zuzendariak hartuko du balorazio-epaimahaiko presidentearen ardura, eta Zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.

Conforme a la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, la competencia para la gestión de este régimen subvencional corresponde a la Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular. Será su Director quien asumirá el papel de Presidente del Tribunal de Valoración, y designará a dos personas funcionarias adscritas a la mencionada Dirección para constituir el citado Tribunal.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, agindu honen bidez Ihobe SA, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoa, erakunde laguntzaile izendatuko da dirulaguntzak kudeatzeko eta aipatutako dekretuaren 15.2 artikuluan zehaztutako funtzioak egiteko, hauetan jasotakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren dirulaguntzak itzultzea arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena, araubidea eta eginbeharrak finkatzen dituena.

Conforme a lo establecido, el artículo 15 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, mediante la presente Orden, tal y como se ha venido haciendo desde la entrada en vigor del referido Decreto 202/2015, de 27 de octubre, se designa a la Sociedad Pública de Gestión Ambiental Ihobe, S.A., sociedad dependiente del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco, como entidad colaboradora para la gestión de estas subvenciones y el desarrollo de las funciones detalladas en el artículo 15.2 del citado Decreto, en los términos que se establecen en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2021eko urriaren 13an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plana (2024), Gobernuak XII. Legegintzaldirako (2020-2024) dituen plan estrategikoen artean dagoena. Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuetako bat da % 10 murriztea BPGren unitateko hondakinen sorrera-tasa.

El 13 de octubre de 2021 el Gobierno Vasco aprobó el «Plan de Economía Circular y Bioeconomía 2024», que se encuentra entre los Planes Estratégicos del Gobierno para la XII Legislatura 2020-2024. Uno de los objetivos del Plan de Economía Circular y Bioeconomia 2024 es reducir en un 10 % la tasa de generación de residuos por unidad de PIB.

Ondoren, 2021eko azaroaren 8an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu baten bidez, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Plana onartu zen, hondakinak T-Res-En-R "baliabideetan eraldatuz. Dokumentuan jasotako helburuak lortzeko funtsezkoak diren hamar jardueretako bat da inbertsio-plan bat eta ibilbide-orri bat abian jartzea, isurketa minimizatu eta zirkulartasuna sustatuko duten lehentasunezko inbertsioei laguntzeko.

Posteriormente, el 8 de noviembre de 2021, mediante Orden de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, se aprueba el «Plan de Prevención y Gestión de Residuos de Euskadi 2030: Transformando Los Residuos En Recursos T-Res-En-R». Una de las diez actuaciones clave del documento para el logro de los objetivos contemplados en el mismo es poner en marcha un plan de inversión y hoja de ruta para apoyar las inversiones prioritarias que minimicen el vertido y fomenten la circularidad.

Laguntza-programa honek lagundu egiten du Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024. Planean eta Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuak betetzen, hondakinak T-Res-En-R "baliabideetan eraldatzen.

Este programa de ayudas contribuye al cumplimiento de los objetivos marcados en el «Plan de Economía Circular y Bioeconomía 2024» y en el «Plan de Prevención y Gestión de Residuos de Euskadi 2030: Transformando Los Residuos En Recursos T-Res-En-R».

Laguntza hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko aginduaren bidez onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan jasota dago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Esta ayuda se recoge en la Orden de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de 17 de marzo de 2021 por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para los años 2021, 2022 y 2023, tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido señalado en ese precepto.

Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin, honako hau

Por lo que antecede, en virtud de las atribuciones que me son conferidas en el Decreto 68/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y de conformidad, asimismo, con lo establecido en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2022ko ekitaldirako, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:

1.– El objeto de la presente Orden es convocar, para el ejercicio 2022, las subvenciones a empresas para la realización de inversiones, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, destinadas a la protección del medio ambiente, conforme a lo establecido en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente (BOPV N.º 212/ 2015), en las siguientes líneas:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas a la inversión que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

c) Ayudas para estudios medioambientales.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

d) Ayudas a la inversión para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, si se cumplen las siguientes condiciones acumulativas:

– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

– La inversión se destina a reducir los residuos generados por otras empresas.

– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

– En otras circunstancias, los materiales reciclados o reutilizados tratados serían eliminados o tratados de manera menos respetuosa con el medio ambiente.

– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

– Las ayudas no liberarán indirectamente a las personas responsables de la contaminación de una carga que deba ser soportada por aquellas con arreglo a la legislación de la Unión, o de una carga que deba considerarse un coste empresarial normal.

– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

– La inversión no tiene como único efecto aumentar la demanda de materiales para reciclado sin aumentar la recogida de tales materiales.

– Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da.

– La inversión irá más allá del estado actual de la técnica.

Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.

Las ayudas que, a diferencia de lo establecido en este apartado, estén destinadas a la gestión de los propios residuos de la persona beneficiaria se evaluarán sobre la base de los criterios generales aplicables a las ayudas contempladas en la línea a).

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar a la persona responsable de la contaminación o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga».

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

f) Ayudas a las PYMEs para servicios de asesoramiento en materia de medio ambiente.

2.– Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte dirulaguntzek, lerro hauetan.

2.– Estas subvenciones se ajustarán a las condiciones y límites establecidos en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

2. artikulua.– Diruz lagunduko diren lerro zehatzak.

Artículo 2.– Líneas concretas objeto de ayuda.

Deialdi honetan, diruz lagunduko dira aurreko artikuluan zerrendatutako jarduerak, epigrafe hauen barnekotzat har badaitezke:

En la presente convocatoria serán objeto de ayuda las actuaciones enumeradas en el artículo anterior que puedan considerarse enmarcadas en los siguientes epígrafes:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión.

a.1.– Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak.

a.1.– Inversiones para la reducción de la emisión de olores.

a.2.– Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan.

a.2.– Inversiones en equipos para la depuración de compuestos orgánicos volátiles y compuestos orgánicos persistentes.

a.3.– Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta.

a.3.– Minimización de emisiones difusas en fundiciones mediante cerramiento de la nave, confinamiento y captación de dichas emisiones.

a.4.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta.

a.4.– Inversiones en sistemas de control de emisiones de partículas difusas basados en tecnologías digitales y sensórica de calidad de aire.

a.5.– Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko.

a.5.– Inversión en nuevas instalaciones de valorización de residuos que contribuyan a la consecución de los objetivos fijados en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030.

a.6.– Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak.

a.6.– Inversiones o medidas de ecodiseño o adaptación del proceso productivo dirigidas a la reducción, reutilización y reciclaje de materiales críticos de la lista europea de residuos y otros metales clave, mediante el ecodiseño.

a.7.– Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak.

a.7.– Actuaciones dirigidas a la eliminación de fibrocemento estructural, siempre y cuando no sea de obligado cumplimiento.

a.8.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

a.8.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI a los requerimientos derivados de normas internacionales y/o del comprador o usuario final del combustible, respecto a las características del combustible alternativo (CDR, CSR), siempre y cuando no existan otras vías de valorización mejores que la combustión desde el punto de vista de la jerarquía de gestión de residuos. Las inversiones podrán ser realizadas, tanto por empresas generadoras, como por gestores de residuos.

a.9.– Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak.

a.9.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de prevención y minimización de residuos y de preparación para la reutilización de residuos (PXR), entre otras, inversiones destinadas a negocios de reparación en toda la cadena de valor.

a.10.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak.

a.10.– Inversiones destinadas a la adaptación de plantas de envasado de bebidas en envases de un solo uso a plantas de envasado de bebida en envases reutilizables e inversiones destinadas a sistemas de lavado de envases propios o de terceros e instalaciones auxiliares necesarias para la reutilización de los mismos.

a.11.– Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea).

a.11.– Inversiones destinadas a la sustitución de las cajas y/o envases no reciclables o envases de un solo uso por envases reutilizables (p.e. sustituir poliestireno expandido para envase de pescado por cajas reutilizables).

a.12.– On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko.

a.12.– Aplicación de técnicas on site o in site para la mejora de la calidad de suelos alterados en empresas en activo.

a.13.– Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak.

a.13.– Inversiones o medidas de adecuación de emplazamientos que vayan a ser utilizados para el almacenamiento de tierras excavadas, para su posterior reutilización o valorización y que cumplan los criterios exigidos para dicha adecuación trasladados por el órgano ambiental.

a.14.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

a.14.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

c) Ayudas para realizar estudios ambientales:

c.1.– Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien, hormigoizko prefabrikatuen eta asfaltoen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterketek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak https://www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

c.1.– Estudios dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de hormigones y prefabricados de hormigón y asfaltos que incorporen residuos de arenas de moldeo químico y/o escorias de acero especial e inoxidable y escorias de fundición no férrea, para los cuales no existe alternativa a la gestión en vertedero. Los estudios deberán incluir pruebas de envejecimiento a 2 años e incluirán las pruebas recogidas en el protocolo facilitado en https://www.ihobe.eus

c.2.– Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

c.2.– Estudios dirigidos a fomentar la minimización de emisiones al aire de gases de efecto invernadero o gases de lluvia ácida mediante el tratamiento de gases por condensación a baja temperatura, así como el tratamiento de gases mediante su tratamiento biológico.

c.3.– Kutsatzaile berriei edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.), hobeto ulertzeko zer-nola hedatzen diren ingurumenean eta hondakin-fluxuetan, eta ingurumenari buruzko araubidean txertatzeko irizpideak ezartzeko; bai eta COPen estatu mailako planeko jarduketa-lerroak garatzen dituzten azterlanak ere.

c.3.– Estudios sobre contaminantes emergentes y/o persistentes (PFOS, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatos...) dirigidos a mejorar el conocimiento de su dispersión en el medio ambiente, de su presencia en los flujos de residuos y al establecimiento de criterios que sirvan de base para incluir en la normativa ambiental, así como estudios que desarrollen las líneas de actuación del Plan nacional de COP.

c.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

c.4.– Estudios sobre residuos de construcción – demolición emergentes y residuos de construcción y demolición peligrosos.

c.5.– Usain jarioak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:

c.5.– Estudios olfatométricos voluntarios para la minimización de la emisión de olores, siempre y cuando se cumplan las siguientes condiciones:

– Sorburu konfinatuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain jarioak karakterizatu egin beharko dira.

– Se realice la identificación de las fuentes confinadas y difusas y la caracterización de las emisiones de olor en las mismas.

– Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea». UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain jarioak.

– El muestreo, la determinación de la concentración, la velocidad de emisión y el caudal de olor se realizarán de acuerdo con la norma UNE-EN 13725:2004 «Calidad del aire. Determinación de la concentración de olor por olfatometría dinámica». La determinación de las emisiones de olor de la instalación se realizará por entidades acreditadas para la norma UNE-EN 13725:2004.

– Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.

– Se elabore a su vez un estudio olfatométrico mediante una modelización de la dispersión de olores.

c.6.– Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.

c.6.– Estudios para la adecuación y verificación de la calidad medioambiental de materiales secundarios.

c.7.– Edariak ontziratzen dituzten enpresentzako azterlanak, erabilera bakarreko ontzietan oinarritutako eredu batetik ontzi berrerabilgarrietan oinarritutako eredu batera igarotzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria den aztertzeko, edota sistemaren ingeniaritza diseinatzeko, dela oinarrizkoa dela xehetasunezkoa.

c.7.– Estudios para empresas de envasado de bebidas dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de la transición de un modelo basado en envases de un solo uso a un modelo basado en envases reutilizables o a diseñar la ingeniera básica o de detalle del sistema.

c.8.– Plastikozko ontzien birziklagarritasuna hobetzeko azterlanak, ontzien zuzentarautik eratorritako arau bateratuek ezartzen dutenaren arabera: UNE-EN 13427: arauen erabilera; 13428: prebentzioa; 13429: berrerabilpena; 13430: birziklapena; 13431: balorizazio energetikoa; 13432: biodegradazioa.

c.8.– Estudios dirigidos a la mejora de la reciclabilidad de envases plásticos según establecen las normas armonizadas derivadas de la directiva de envases: UNE-EN 13427: Uso Normas; 13428 Prevención; 13429: Reutilización; 13430: Reciclado; 13431: Valorización energética; 13432 Biodegradación.

c.9.– Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako proiektuen aurretiazko bideragarritasun-azterlanak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko.

c.9.– Estudios de viabilidad previos a proyectos de nuevas instalaciones de valorización de residuos que contribuyan a la consecución de los objetivos fijados en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030.

c.10.– Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

c.10.– Otros estudios ambientales declarados preferentes en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030.

c.11.– Lurzorua kutsatu dezaketen jarduketak egin diren jardunik gabeko lurzoruen azterketak, lurzoruaren titularra ez bada kutsaduraren erantzulea eta kutsatzailea izan daitekeen jardueraren titularrak egin ez badu azterketarik batere.

c.11.– Investigaciones en suelos inactivos que han albergado actividades potencialmente contaminantes del suelo siempre que el titular del suelo no sea el responsable de la contaminación y el titular de la actividad potencialmente contaminante no haya realizado la investigación.

c.12.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ingurumen-inbertsioak egin aurreko beste bideragarritasun-azterlan batzuk.

c.12.– Otros estudios de viabilidad previos a inversiones ambientales que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

d) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente:

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.

d.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos para un mejor reciclado, en especial en lo que se refiere a plásticos con retardantes de llama bromados.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.

d.2.– Inversiones orientadas a la reutilización de piezas y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de los vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctrico-electrónicos (RAEE).

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.

d.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil, con el objetivo de mejorar la descontaminación y potenciar al máximo la reutilización de componentes y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de dichas operaciones.

d.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak.

d.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de residuos de construcción y demolición, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan.

d.5.– Inversiones en equipos de recogida, almacenamiento y prevención de vertido de granza y microplásticos en industrias transformadoras, o gestoras de residuos, de plástico como aspiradores, barredoras y recogedores, así como barreras de protección en los puntos de mayor riesgo como son las arquetas de recogida de agua.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

d.6.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga».

f) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

f) Ayudas a las PYMEs para financiar los costes externos derivados de servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental. En la presente convocatoria únicamente se subvencionarán las siguientes sublíneas:

f.1.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.

f.1.– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS), tanto la consultoría previa, como los costes de la entidad de verificación.

f.2.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

f.2.– Ayudas a la renovación del registro EMAS. No se concederán ayudas para la renovación para actividades dedicadas exclusivamente a oficina (bancarias, seguros, inmobiliarias, asesorías, etc.) ni para las auditorías anuales no relacionadas con la renovación del registro.

f.3.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

f.3.– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (Tipo I o Tipo III), declaraciones ambientales de producto (EPD’s) y a la implantación y certificación o registro de huella ambiental. No se concederán ayudas para la implantación y certificación de huella ambiental de actividades dedicadas exclusivamente a oficina (bancarias, seguros, inmobiliarias, asesorías, etc.).

f.4.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

f.4.– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la recuperación de conformidad con el principio «quien contamina paga», siempre y cuando el importe total de los estudios a realizar no supere los veinte mil (20.000) euros.

f.5.– Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Saiakuntza horietan propietateak hobetu daitezke aditibazioaren bitartez, aplikazio baterako eraldaketa-prozesurik onena zehaztuta, suarekiko portaera hobetuta, akatsak eta konposizio kimikoa identifikatuta maila mikrometrikoan eta/edo nanometrikoan, eta, kasu guztietan bezala, bizi-zikloaren analisi konparatibo sinplifikatua eginda.

f.5.– Ensayos y homologaciones para incorporar plástico secundario en piezas y productos. Estos ensayos pueden incluir la mejora de las propiedades mediante aditivación, la determinación del mejor proceso de transformación para una aplicación, la mejora del comportamiento al fuego, la identificación de defectos y composición química a nivel micrométrico y/o nanométrico, así como en todas las ocasiones, un análisis de ciclo de vida comparativo simplificado.

3. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias.

1.– Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

1.– Podrá ser persona beneficiaria de las subvenciones que se convocan por la presente Orden cualquier persona física o jurídica de naturaleza privada dedicada a actividades industriales, mercantiles o de prestación de servicios, con o sin fines lucrativos, así como las asociaciones constituidas por las mismas que representen los intereses generales y comunes, que cumplan los requisitos establecidos en el artículo 3 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Honako hauek laguntza hauetatik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, baita sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.

Quedan fuera del ámbito del presente régimen de ayudas las Entidades Locales, Organismos Autónomos, Entes Públicos de derecho privado y Sociedades Públicas y aquellos otros entes que también forman parte del sector público tales como fundaciones o consorcios públicos.

ETEentzako laguntza-lerroan ingurumeneko aholkularitza-zerbitzuen laguntza lortzeko, eskatzaileak enpresa txiki edo ertainaren izaera izan beharko du, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainen definizioari buruzkoan, ezarritakoarekin bat.

Para acceder a la línea de ayudas a las PYME para servicios de asesoramiento en materia de medio ambiente será necesario que la persona solicitante ostente la condición de pequeña o mediana empresa de conformidad con lo establecido en la Recomendación de la Comisión n.º 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003 sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

2.– Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasita eta oraindik izapidetze-aldian badaude.

2.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

3.– Ezin izango dituzte arau honetan aipatzen diren laguntzak eskuratu dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, edo legezko debekuren bat dutenek, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 117. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoak barne, baldin eta neurri zuzentzaile egokiak betearazten ez badira eta zehapena bete ez bada.

3.– No podrán acceder a las subvenciones contempladas en esta norma las entidades que se encuentren incursas en alguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública, incluidas las establecidas en el artículo 116 de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi y la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, en tanto en cuanto no se ejecuten las medidas correctoras pertinentes y no se hubiera satisfecho la sanción.

4.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso Batzordeak laguntza bat legez kontrakotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzea erabaki ondoren berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek, edo krisian dauden enpresek, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko EBAO, L 187).

4.– No podrán acceder a las subvenciones las empresas que estén sujetas a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior, o las empresas que estén en crisis, según lo indicado en el artículo 1.4 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DOUE L 187 de 26 de junio de 2014).

5.– Halaber, agindu honetan arautzen diren laguntzak eskuratzeko, eskatzaileek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrei eta gizarte-segurantzarekin dituzten betebeharrei dagokienez.

5.– Asimismo, para poder acceder a las ayudas reguladas en la presente Orden las personas solicitantes deberán estar al corriente de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar beste aldiz, modu arrazoituan aurka egiten ez badu, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta horrela gertatzen bada, aipatu egiaztapenak aurkeztu beharko dira.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las personas solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor de la presente convocatoria, salvo que se oponga de manera motivada, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, debiendo aportar entonces las mencionadas acreditaciones.

4. artikulua.– Esleipenerako eta kuantifikaziorako prozedurak.

Artículo 4.– Procedimiento de adjudicación y cuantificación.

1.– Ondorengo prozedura hauek erabiliko dira agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko:

1.– Las subvenciones que se convocan en la presente Orden se adjudicarán mediante los siguientes procedimientos:

1.1.– Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa.

1.1.– Procedimiento ordinario: concurrencia competitiva y cuantificación por prorrateo.

Prozedura arruntean, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan jasota dauden diruz laguntzeko moduko lerroak lagunduko dira diruz.

En el procedimiento ordinario se apoyarán las líneas subvencionales recogidas en los apartados a), b), c), d) y e) del artículo 2 de la presente Orden.

Prozedura horretan, aginduaren 12. artikuluan ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortzen edo gainditzen duten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko.

En este procedimiento únicamente se subvencionarán aquellos proyectos que alcancen o superen la puntuación mínima regulada en el artículo 12 de la presente Orden.

1.2.– Prozedura sinplifikatua: norgehiagokarik gabekoa.

1.2.– Procedimiento simplificado: concurrencia no competitiva.

Prozedura sinplifikatuan, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d), e) eta f) letretan jasota dauden diruz laguntzeko moduko lerroak lagunduko dira diruz.

En el procedimiento simplificado se apoyarán las líneas subvencionales establecidas en los apartados a), b), c), d), e) y f) del artículo 2 de la presente Orden.

Prozedurako lerro bakoitzera bideratutako aurrekontua eskaera onartuen kopuruarekin zatituko da, eta ezingo da inola ere gainditu Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan finkatutako gehieneko inbertsio-ehunekoa, ezta agindu honetan ezartzen den gehieneko laguntza-zenbatekoa ere.

En este procedimiento la asignación presupuestaria disponible para cada línea se dividirá entre el número de solicitudes admitidas, sin superarse en ningún caso el porcentaje máximo de inversión fijado por el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, ni el importe máximo de ayuda que se establece en la presente Orden.

2.– Agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan jasota dauden lerroetako dirulaguntzak bai prozedura arruntaren bitartez bai prozedura sinplifikatuaren bitartez esleituko dira, eskatutako proiektuaren inbertsioaren zenbatekoaren arabera.

2.– Las subvenciones contempladas en las líneas previstas en los apartados a), b), c), d) y e) del artículo 2 de la presente Orden se adjudicarán, en función del importe de la inversión del proyecto para el que se soliciten, bien mediante un procedimiento ordinario o bien mediante un procedimiento simplificado.

Prozedura arruntera jotzeko inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa (alegia, zenbateko horretara iristen ez diren inbertsioek prozedura sinplifikatura jo beharko dutena) honakoa da:

El importe de las inversiones a partir del cual deberá concurrirse al procedimiento ordinario, debiendo concurrir al procedimiento simplificado las inversiones que no alcancen dicha cuantía, es el siguiente:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión:

a.1.– Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

a.1.– Inversiones para la reducción de la emisión de olores. Veinte mil (20.000) euros.

a.2.– Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan. Berrogei mila (40.000) euro.

a.2.– Inversiones en equipos para la depuración de compuestos orgánicos volátiles y compuestos orgánicos persistentes. Cuarenta mil (40.000) euros.

a.3.– Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta. Berrogei mila (40.000) euro.

a.3.– Minimización de emisiones difusas en fundiciones mediante cerramiento de la nave, confinamiento y captación de dichas emisiones. Cuarenta mil (40.000) euros.

a.4.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

a.4.– Inversiones en sistemas de control de emisiones de partículas difusas basados en tecnologías digitales y sensóricas de calidad de aire. Ciento sesenta mil (160.000) euros.

a.5.– Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Zortziehun mila (800.000) euro.

a.5.– Inversión en nuevas instalaciones de valorización de residuos que contribuyan a la consecución de los objetivos fijados en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030. Ochocientos mil (800.000) euros.

a.6.– Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Berrogei mila (40.000) euro.

a.6.– Inversiones o medidas de ecodiseño o adaptación del proceso productivo dirigidas a la reducción, reutilización y reciclaje de materiales críticos de la lista europea de residuos y otros metales clave, mediante el ecodiseño. Cuarenta mil (40.000) euros.

a.7.– Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak. Laurogei mila (80.000) euro.

a.7.– Actuaciones dirigidas a la eliminación de fibrocemento estructural, siempre y cuando no sea de obligado cumplimiento. Ochenta mil (80.000) euros.

a.8.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

a.8.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI a los requerimientos derivados de normas internacionales y/o del comprador o usuario final del combustible, respecto a las características del combustible alternativo (CDR, CSR), siempre y cuando no existan otras vías de valorización mejores que la combustión desde el punto de vista de la jerarquía de gestión de residuos. Ciento sesenta mil (160.000) euros.

a.9.– Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

a.9.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de prevención y minimización de residuos y de preparación para la reutilización de residuos (PXR), entre otras, inversiones destinadas a negocios de reparación en toda la cadena de valor. Cuarenta mil (40.000) euros.

a.10.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak. Laurogei mila (80.000) euro.

a.10.– Inversiones destinadas a la adaptación de plantas de envasado de bebidas en envases de un solo uso a plantas de envasado de bebida en envases reutilizables e inversiones destinadas a sistemas de lavado de envases propios o de terceros e instalaciones auxiliares necesarias para la reutilización de los mismos. Ochenta mil (80.000) euros.

a.11.– Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea). Hogei mila (20.000) euro.

a.11.– Inversiones destinadas a la sustitución de las cajas y/o envases no reciclables o envases de un solo uso por envases por reutilizables (p.e. sustituir poliestireno expandido para envase de pescado por cajas reutilizables). Veinte mil (20.000) euros.

a.12.– On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko. Bost mila (5.000) euro.

a.12.– Aplicación de técnicas on site o in site para la mejora de la calidad de suelos alterados en empresas en activo. Cinco mil (5.000) euros.

a.13.– Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Berrogei mila (40.000) euro.

a.13.– Inversiones o medidas de adecuación de emplazamientos que vayan a ser utilizados para el almacenamiento de tierras excavadas, para su posterior reutilización o valorización. Cuarenta mil (40.000) euros.

a.14.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Berrogei mila (40.000) euro.

a.14.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Cuarenta mil (40.000) euros.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Berrogei mila (40.000) euro.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión. Cuarenta mil (40.000) euros.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

c) Ayudas para realizar estudios ambientales:

c.1.– Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien, hormigoizko prefabrikatuen eta asfaltoen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Hogei mila (20.000) euro.

c.1.– Estudios dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de hormigones y prefabricados de hormigón y asfaltos que incorporen residuos de arenas de moldeo químico y/o escorias de acero especial e inoxidable y escorias de fundición no férrea, para los cuales no existe alternativa a la gestión en vertedero. Veinte mil (20.000) euros.

c.2.– Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita. Hogei mila (20.000) euro.

c.2.– Estudios dirigidos a fomentar la minimización de emisiones al aire de gases de efecto invernadero o gases de lluvia ácida mediante el tratamiento de gases por condensación a baja temperatura, así como el tratamiento de gases mediante su tratamiento biológico. Veinte mil (20.000) euros.

c.3.– Kutsatzaile berriei edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.), hobeto ulertzeko zer-nola hedatzen diren ingurumenean eta hondakin-fluxuetan, eta ingurumenari buruzko araubidean txertatzeko irizpideak ezartzeko; bai eta COPen estatu mailako planeko jarduketa-lerroak garatzen dituzten azterlanak ere. Hogei mila (20.000) euro.

c.3.– Estudios sobre contaminantes emergentes y/o persistentes (PFOS, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatos...) dirigidos a mejorar el conocimiento de su dispersión en el medio ambiente, de su presencia en los flujos de residuos y al establecimiento de criterios que sirvan de base para incluir en la normativa ambiental, así como estudios que desarrollen las líneas de actuación del Plan nacional de COP. Veinte mil (20.000) euros.

c.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

c.4.– Estudios sobre residuos de construcción – demolición emergentes y residuos de construcción y demolición peligrosos. Veinte mil (20.000) euros.

c.5.– Usain jarioak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak: Hogei mila (20.000) euro.

c.5.– Estudios olfatométricos voluntarios para la minimización de la emisión de olores. Veinte mil (20.000) euros.

c.6.– Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

c.6.– Estudios para la adecuación y verificación de la calidad medioambiental de materiales secundarios. Veinte mil (20.000) euros.

c.7.– Edariak ontziratzen dituzten enpresentzako azterlanak, erabilera bakarreko ontzietan oinarritutako eredu batetik ontzi berrerabilgarrietan oinarritutako eredu batera igarotzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria den aztertzeko, edota sistemaren ingeniaritza diseinatzeko, dela oinarrizkoa dela xehetasunezkoa. Hogei mila (20.000) euro.

c.7.– Estudios para empresas de envasado de bebidas dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de la transición de un modelo basado en envases de un solo uso a un modelo basado en envases reutilizables o a diseñar la ingeniera básica o de detalle del sistema. Veinte mil (20.000) euros.

c.8.– Plastikozko ontzien birziklagarritasuna hobetzera bideratutako azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

c.8.– Estudios dirigidos a la mejora de la reciclabilidad de envases plásticos. Veinte mil (20.000) euros.

c.9.– Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako proiektuen aurretiazko bideragarritasun-azterlanak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Hogei mila (20.000) euro.

c.9.– Estudios de viabilidad previos a proyectos de nuevas instalaciones de valorización de residuos que contribuyan a la consecución de los objetivos fijados en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030. Veinte mil (20.000) euros.

c.10.– Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk. Hogei mila (20.000) euro.

c.10.– Otros estudios ambientales declarados preferentes en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030. Veinte mil (20.000) euros.

c.11.– Lurzorua kutsatu dezaketen jarduketak egin diren jardunik gabeko lurzoruen azterketak, lurzoruaren titularra ez bada kutsaduraren erantzulea eta kutsatzailea izan daitekeen jardueraren titularrak egin ez badu azterketarik batere. Hogei mila (20.000) euro.

c.11.– Investigaciones en suelos inactivos que han albergado actividades potencialmente contaminantes del suelo siempre que el titular del suelo no sea el responsable de la contaminación y el titular de la actividad potencialmente contaminante no haya realizado la investigación. Veinte mil (20.000) euros.

c.12.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ingurumen-inbertsioak egin aurreko beste bideragarritasun-azterlan batzuk. Hogei mila (20.000) euro.

c.12.– Otros estudios de viabilidad previos a inversiones ambientales que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Veinte mil (20.000) euros.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

d) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente:

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

d.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos para un mejor reciclado, en especial en lo que se refiere a plásticos con retardantes de llama bromados. Ciento sesenta mil (160.000) euros.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

d.2.– Inversiones orientadas a la reutilización de piezas y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de los vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctrico-electrónicos (RAEE). Cuarenta mil (40.000) euros.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Laurogei mila (80.000) euro.

d.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil, con el objetivo de mejorar la descontaminación y potenciar al máximo la reutilización de componentes y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de dichas operaciones. Ochenta mil (80.000) euros.

d.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

d.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de residuos de construcción y demolición, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes. Cuarenta mil (40.000) euros.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Berrogei mila (40.000) euro.

d.5.– Inversiones en equipos de recogida, almacenamiento y prevención de vertido de granza y microplásticos en industrias transformadoras, o gestoras de residuos, de plástico como aspiradores, barredoras y recogedores, así como barreras de protección en los puntos de mayor riesgo como son las arquetas de recogida de agua. Cuarenta mil (40.000) euros.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Laurogei mila (80.000) euro.

d.6.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Ochenta mil (80.000) euros.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hogei mila (20.000) euro.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga». Veinte mil (20.000) euros.

5. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 5.– Dotación presupuestaria.

1.– Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, bost milioi (5.000.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

1.– El importe total de la dotación presupuestaria para la presente convocatoria de subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente asciende a cinco millones (5.000.000) euros, que se desglosarán del siguiente modo:

– Hiru milioi eta berrogeita hamar mila (3.050.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

– Tres millones cincuenta mil (3.050.000) euros para los proyectos adjudicados por el procedimiento ordinario.

– Milioi bat eta bederatziehun eta berrogeita hamar mila (1.950.000) euro, prozedura sinplifikatu bidez esleitutako proiektuetarako.

– Un millón novecientos cincuenta mil (1.950.000) euros para los proyectos adjudicados por el procedimiento simplificado.

2.– Prozedura sinplifikatuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura modu honetan banatuko da:

2.– En el procedimiento simplificado, la dotación para las diferentes líneas y sublíneas se distribuirá del siguiente modo:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión:

a.1.– Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro.

a.1.– Inversiones para la reducción de la emisión de olores. Diez mil (10.000) euros.

a.2.– Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan. Hogei mila (20.000) euro.

a.2.– Inversiones en equipos para la depuración de compuestos orgánicos volátiles y compuestos orgánicos persistentes. Veinte mil (20.000) euros.

a.3.– Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta. Hogei mila (20.000) euro.

a.3.– Minimización de emisiones difusas en fundiciones mediante cerramiento de la nave, confinamiento y captación de dichas emisiones. Veinte mil (20.000) euros.

a.4.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta. Laurogei mila (80.000) euro.

a.4.– Inversiones en sistemas de control de emisiones de partículas difusas basados en tecnologías digitales y sensóricas de calidad de aire. Ochenta mil (80.000) euros.

a.5.– Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Bostehun mila (500.000) euro.

a.5.– Inversión en nuevas instalaciones de valorización de residuos que contribuyan a la consecución de los objetivos fijados en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030. Quinientos mil (500.000) euros.

a.6.– Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hogei mila (20.000) euro.

a.6.– Inversiones o medidas de ecodiseño o adaptación del proceso productivo dirigidas a la reducción, reutilización y reciclaje de materiales críticos de la lista europea de residuos y otros metales clave, mediante el ecodiseño. Veinte mil (20.000) euros.

a.7.– Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak. Laurehun mila (400.000) euro.

a.7.– Actuaciones dirigidas a la eliminación de fibrocemento estructural, siempre y cuando no sea de obligado cumplimiento. Cuatrocientos mil (400.000) euros.

a.8.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Laurogei mila (80.000) euro.

a.8.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI a los requerimientos derivados de normas internacionales y/o del comprador o usuario final del combustible, respecto a las características del combustible alternativo (CDR, CSR), siempre y cuando no existan otras vías de valorización mejores que la combustión desde el punto de vista de la jerarquía de gestión de residuos. Ochenta mil (80.000) euros.

a.9.– Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

a.9.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de prevención y minimización de residuos y de preparación para la reutilización de residuos (PXR), entre otras, inversiones destinadas a negocios de reparación en toda la cadena de valor. Veinte mil (20.000) euros.

a.10.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak. Hirurogei mila (60.000) euro.

a.10.– Inversiones destinadas a la adaptación de plantas de envasado de bebidas en envases de un solo uso a plantas de envasado de bebida en envases reutilizables e inversiones destinadas a sistemas de lavado de envases propios o de terceros e instalaciones auxiliares necesarias para la reutilización de los mismos. Sesenta mil (60.000) euros.

a.11.– Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea). Berrogei mila (40.000) euro.

a.11.– Inversiones destinadas a la sustitución de las cajas y/o envases no reciclables o envases de un solo uso por envases reutilizables (p.e. sustituir poliestireno expandido para envase de pescado por cajas reutilizables). Cuarenta mil (40.000) euros.

a.12.– On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko. Ehun mila (100.000) euro.

a.12.– Aplicación de técnicas on site o in site para la mejora de la calidad de suelos alterados en empresas en activo. Cien mil (100.000) euros.

a.13.– Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hogei mila (20.000) euro.

a.13.– Inversiones o medidas de adecuación de emplazamientos que vayan a ser utilizados para el almacenamiento de tierras excavadas, para su posterior reutilización o valorización. Veinte mil (20.000) euros.

a.14.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro.

a.14.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Diez mil (10.000) euros.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Hogei mila (20.000) euro.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión. Veinte mil (20.000) euros.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

c) Ayudas para realizar estudios ambientales. Ciento sesenta mil (160.000) euros.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

d) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente:

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Laurogei mila (80.000) euro.

d.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos para un mejor reciclado, en especial en lo que se refiere a plásticos con retardantes de llama bromados. Ochenta mil (80.000) euros.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

d.2.– Inversiones orientadas a la reutilización de piezas y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de los vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctrico-electrónicos (RAEE). Veinte mil (20.000) euros.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Berrogei mila (40.000) euro.

d.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil, con el objetivo de mejorar la descontaminación y potenciar al máximo la reutilización de componentes y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de dichas operaciones. Cuarenta mil (40.000) euros.

d.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

d.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de residuos de construcción y demolición, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes. Veinte mil (20.000) euros.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Berrogei mila (40.000) euro.

d.5.– Inversiones en equipos de recogida, almacenamiento y prevención de vertido de granza y microplásticos en industrias transformadoras, o gestoras de residuos, de plástico como aspiradores, barredoras y recogedores, así como barreras de protección en los puntos de mayor riesgo como son las arquetas de recogida de agua. Cuarenta mil (40.000) euros.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hogei mila (20.000) euro.

d.6.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Veinte mil (20.000) euros.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Laurogeita bost mila (85.000) euro.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga». Ochenta y cinco mil (85.000) euros.

f) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak.

f) Ayudas a las PYMEs para financiar los costes externos derivados de servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental:

f.1.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro.

f.1.– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS). Diez mil (10.000) euros.

f.2.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Hamabost mila (15.000) euro.

f.2.– Ayudas a la renovación del registro EMAS. Quince mil (15.000) euros.

f.3.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Hamabost mila (15.000) euro.

f.3.– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (Tipo I o Tipo III), declaraciones ambientales de producto (EPD’s) y a la implantación y certificación o registro de huella ambiental. Quince mil (15.000) euros.

f.4.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hogeita hamar mila (30.000) euro.

f.4.– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la recuperación de conformidad con el principio «quien contamina paga». Treinta mil (30.000) euros.

f.5.– Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Hamabost mila (15.000) euro.

f.5.– Ensayos y homologaciones para incorporar plástico secundario en piezas y productos. Quince mil (15.000) euros.

3.– Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru kopurua agortzen ez bada, sobera dagoen diru kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, balorazio-epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera.

3.– En el caso de que, por falta de concurrencia de solicitudes o incumplimiento de requisitos, no se agotase la cantidad asignada para alguna de las líneas o sublíneas señaladas, la cantidad excedente podrá incrementar la cantidad asignada a otra línea o sublínea de adjudicación, mediante Resolución de la Viceconsejera de Sostenibilidad Ambiental a propuesta del Tribunal de Valoración, y en función del número de solicitudes presentadas.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 6.– Plazo de presentación de solicitudes.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

El plazo de presentación de solicitudes será de un mes desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak bide elektronikoetatik bakarrik egin ahalko dira. Eskabideen, erantzukizunpeko adierazpenen eta gainerako ereduen izapideen gaineko zehaztapenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

1.– Las solicitudes se realizarán exclusivamente por tramitación electrónica. Las especificaciones sobre la tramitación de las solicitudes, declaraciones responsables y demás modelos están disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

Procedimiento simplificado: https://www.euskadi.eus/servicios/1026507

Eskabidearen ondorengo izapideak ere elektronikoki egingo dira egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» erabilita, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, incluidas las notificaciones, también se realizarán por el canal electrónico a través de «mi carpeta» de la mencionada sede electrónica en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

2.– Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Si la solicitud se realiza mediante representante, se deberá acreditar la representación conforme a lo establecido en los artículos 5 y 6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatuta egon ahal izango da. Hona hemen Erregistrora sartzeko esteka: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

La representación podrá inscribirse en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, accesible a través de la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/representantes

3.– Eskabideari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

3.– La solicitud se deberá acompañar de la siguiente documentación:

– Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Declaración responsable, firmada por persona con poderes en la entidad, en los términos establecidos en el artículo 11.4 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente y el artículo 69 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

– Formulario «Datos básicos y de contacto».

– Hirugarrenen alta; elektronikoki izapidetu ahal izango da, helbide honetan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

– Alta de terceros, que se podrá tramitar electrónicamente a través del servicio correspondiente disponible en la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/altaterceros

– Proiektuaren datuen formularioa.

– Formulario «Datos del proyecto».

– Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauen babes-maila baino goragoko bat emateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak oneratzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskabideetan, eskatzailearen erabakia justifikatzeko azterlan ekonomikoa aurkeztu beharko da.

– Formulario «Presupuesto y costes subvencionables». En las solicitudes relativas a inversiones vinculadas a ir más allá de las normas de la Unión, incrementar el nivel de protección en ausencia de normas o adaptación anticipada a futuras normas y saneamiento de terrenos contaminados, se deberán detallar los costes subvencionables de acuerdo con lo especificado en el artículo 6 y en el Anexo II del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente. En el caso de solicitudes en la línea de reciclado y reutilización de residuos, se deberá aportar el análisis económico realizado para soportar la decisión de la persona solicitante.

– Aukeran, eta inprimakiko puntuak argitzeko asmoz, proiektua azaltzeko txosten bat, aurrekontuak edo eskatzaileak nahi duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango dira.

– Opcionalmente, y en aras a aclarar puntos del formulario, se podrá presentar una memoria explicativa del proyecto, presupuestos, u otra documentación que el solicitante estime de interés.

4.– Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta ingurumena babesteko inbertsioetarako enpresentzako laguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

4.– Sus datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: Ayudas a empresas para inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Arduraduna: Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Saila.

Responsable: Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular, Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

Helburua: ingurumena babesteko inbertsioetarako enpresei dirulaguntzak.

Finalidad: subvenciones a empresas para inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

Hartzaileak: ez da aurreikusten datuen komunikaziorik.

Destinatarios: no se prevé comunicación de datos.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere Informazio gehigarrian jasotzen dira.

Derechos: usted tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

Informazio gehigarria: gure web orriko datuak:

Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web:

Araudia:

Normativa:

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

8. artikulua.– Eskabidea zuzentzea.

Artículo 8.– Subsanación de la solicitud.

Dirulaguntzaren eskabidean ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikagarriak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak eransteko eskatuko zaio interesdunari, eta, era berean, jakinaraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.

Si la solicitud de subvención no reuniese los requisitos exigidos en el artículo anterior y los exigidos, en su caso, por la legislación específica aplicable, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo improrrogable de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución dictada al efecto por el órgano competente para resolver la convocatoria.

9. artikulua.– Baztertzeak.

Artículo 9.– Exclusiones.

Dagokion eskabidea aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko.

No serán objeto de subvención los proyectos relativos a inversiones iniciadas con anterioridad a la presentación de la solicitud correspondiente.

10. artikulua.– Esleitzeko eta baloratzeko irizpideak.

Artículo 10.– Criterios de adjudicación y valoración.

Prozedura arruntaren bidez esleipenak ondoren adierazitako balorazio-irizpideen arabera egingo dira:

En el procedimiento ordinario de concesión se tomarán en consideración los criterios de adjudicación y valoración que a continuación se exponen:

a) Industria-jarduerak ingurumenean daukan eraginari dagokionez, ondorengo sektoreetan barne hartutako instalazioekin lotuta egindako inbertsioak baloratuko dira, ingurumenean eragin handiena daukaten sektoreetako batzuk direlako: galdaketa, altzairugintza, beroko ijezketa, zementua, beira, zeramika, karea, hondakinen kudeatzaileak, gainazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, oregintza-papergintza eta sektore kimikoa. Halaber, indarrean dagoen Ingurumen Esparru Programaren helburuei egindako ekarpena ere baloratuko da.

a) Incidencia de la actividad industrial sobre el medio ambiente: se valorará, por considerarse que se trata de aquellos sectores de mayor impacto en el medio ambiente, la realización de inversiones referidas a instalaciones incluidas en los siguientes sectores: fundición, acero, laminación en caliente, cemento, vidrio, cerámica, cal, gestores de residuos, tratamientos superficiales, galvanizado en caliente, pasta-papel y el sector químico. Asimismo, se valorará la aportación a los objetivos del Programa Marco Ambiental vigente.

b) Egingo den inbertsioak ekarriko duen ingurumen-hobekuntza eta ekoeraginkortasuna zehazteari dagokionez, zein motatakoa den baloratuko da, argi bereizita «hodi-bukaerakoak» izeneko proiektuak egingo diren, alegia, emisio kutsagarriak tratatzekoak, edo emisiorik ez sortzeko proiektuak. Era berean, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan kuantifikatuta hartuko da aintzat, baita kutsagarri arriskutsuenak gutxitzeko zer-nolako hobekuntza lortu den ere.

b) Mejora ambiental y el carácter ecoeficiente de la inversión a realizar: se valorará la naturaleza de la misma, distinguiendo entre la realización de proyectos comúnmente conocidos como «fin de tubo», esto es, dirigidos al tratamiento de las emisiones contaminantes, y aquellos otros tendentes a evitar la generación de las mismas, tomándose igualmente en consideración la cuantificación de la mejora en términos absolutos y relativos y la mejora conseguida en la reducción de contaminantes de mayor peligrosidad.

c) Basoko hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan eta Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan aipatzen diren eremu kalteberei, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren arabera babestuta dauden naturguneei edo hiriguneei eragiten dieten instalazioetan inbertitzeari dagokionez, proiektuak espazio horiekiko duen hurbiltasuna eta ingurumen-interesa baloratuko dira.

c) Realización de inversiones en instalaciones que afecten a las zonas sensibles a las que se refieren la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 30 de noviembre de 2009, relativa a la conservación de las aves silvestres y la Directiva 92/43/CEE, del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la flora y fauna silvestres; a los espacios naturales protegidos en virtud de la Ley 9/2021, de 25 de noviembre, de conservación del patrimonio natural de Euskadi; o a núcleos urbanos: se valorará la cercanía y el interés medioambiental del proyecto respecto a estos espacios.

d) Proiektuaren ekoberrikuntzari dagokionez, haren berrikuntza-maila eta transferigarritasuna hartuko dira kontuan. Zehazki, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologia guztiak berritzailetzat joko dira, ezer gehiago justifikatu behar izan gabe.

d) Carácter ecoinnovador del proyecto: se valorará el grado de innovación y transferibilidad del mismo. En concreto, se considerarán innovadores, sin necesidad de justificación adicional, todas aquellas tecnologías recogidas en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias.

e) Proiektuaren koherentzia eta kalitatea: baloratuko da ingurumen-arloko problematika zehatza adierazten duen barne-diagnostikorik daukan enpresak, eta proiektuan erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen.

e) La coherencia y calidad del proyecto: se valorará la existencia de un diagnóstico interno de la empresa que determine la problemática ambiental concreta, justificándose adecuadamente la efectividad de la solución a abordar en el proyecto.

f) Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek euren enpresa txikia edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz, ezarritakoa betez.

f) La acreditación, por parte de las personas jurídicas solicitantes, de su condición de pequeña o mediana empresa de conformidad con lo establecido en la Recomendación de la Comisión de 6 de mayo de 2003 sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

g) Inbertsioa gauzatzen den tokian ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak izatearen egiaztapena.

g) La acreditación de estar en disposición de certificados válidos de sistemas de gestión medioambiental (SGMA) en el emplazamiento donde se ejecuta la inversión.

h) Plantilla kudeatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea edo «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzailea» dela aitortzen duen dokumentua izatea edo ibilbidea izatea emakumeen eta gizonen berdintasunerako bideratutako politikak edo jarduketak burutzen.

h) La acreditación de disponer de un Plan de igualdad para mujeres y hombres en la gestión de la plantilla o que tenga el reconocimiento como «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres»» o que cuente con trayectoria en el desarrollo de políticas o actuaciones dirigidas a la igualdad de mujeres y hombres.

11. artikulua.– Prozedura arrunterako haztatzea.

Artículo 11.– Ponderación para el procedimiento ordinario.

1.– Agindu honen 11. artikuluan jasota dauden balorazio-irizpideak, guztira 100 puntu jasota haztatuko dira, eta, jarraian azaldutako gehieneko puntuazioarekin, honela banatuko dira puntu horiek:

1.– Los criterios de valoración contemplados en el artículo 10 de la presente Orden, serán ponderados con una puntuación total de 100 puntos, quedando distribuidos los mismos con la puntuación máxima que a continuación se expone:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Ondorengo artikulu honetan ezarritako esleipen-irizpideen arabera, gutxienez 100 puntutik 55 lortzen dituzten eskaerek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.

2.– Serán objeto de subvención aquellos proyectos que alcancen o superen la puntuación mínima de 55 puntos sobre 100, conforme a los criterios de adjudicación establecidos en el siguiente artículo.

12. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta esleipen-irizpideak.

Artículo 12.– Cuantía de la subvención y criterios de adjudicación.

1.– Salbuespenez izan ezik, ez dira gaindituko Ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 1. eranskinean zehaztutako gehieneko ehunekoak.

1.– Salvo por circunstancias excepcionales, no se sobrepasarán los porcentajes máximos establecidos en el Anexo I del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

2.– Prozedura arruntean, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

2.– En el procedimiento de concesión ordinario, la cuantía se determinará por prorrateo en función de:

a) Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluaren araberako haztapena aplikatuta.

a) La puntuación del proyecto en aplicación de la ponderación reflejada conforme al artículo anterior.

b) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

b) Los importes de inversión neta de los proyectos.

Dirulaguntzak ezingo dira inola ere berrehun mila (200.000) euro baino handiagoak izan proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko, inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) euro baino handiagoak ere, azterlanen kasuan.

Las subvenciones no podrán exceder la cuantía máxima de doscientos mil (200.000) euros por proyecto y/o centro de producción para inversiones y para saneamiento de terrenos, y cincuenta mil (50.000) euros para estudios.

Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuei erantzuten dieten inbertsioen kasuan, proiektu bati eman beharreko gehieneko zenbatekoa gainditu ahal izango da, betiere artikulu honetako 1. zenbakian aurreikusitakoa errespetatzen bada.

En el caso de inversiones que respondan a los objetivos establecidos en el Plan de Prevención y Gestión de residuos de Euskadi 2030 se podrá superar la cuantía máxima a conceder a un proyecto siempre que se respete lo contemplado en el apartado 1 de este artículo.

Aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko dirulaguntzara iristen diren proiektuak bakarrik lagunduko dira diruz.

Solo serán objeto de subvención, los proyectos que, superando la puntuación mínima señalada en el artículo anterior, alcancen una subvención mínima de tres mil (3.000) euros.

3.– Prozedura sinplifikatuan, honako hauen arabera zehaztuko da zenbatekoa:

3.– En el procedimiento de concesión simplificado, la cuantía se determinará en función de:

a) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

a) Los importes de inversión neta de los proyectos.

b) Ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena, diruz lagundu beharreko proiektuen artean zatituta.

b) La división de la asignación presupuestaria disponible para cada línea entre el número de proyectos a subvencionar.

Gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

La cuantía máxima será de:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión:

a.1.– Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.1.– Inversiones para la reducción de la emisión de olores. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.2.– Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.2.– Inversiones en equipos para la depuración de compuestos orgánicos volátiles y compuestos orgánicos persistentes. Veinte mil (20.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.3.– Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.3.– Minimización de emisiones difusas en fundiciones mediante cerramiento de la nave, confinamiento y captación de dichas emisiones. Veinte mil (20.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.4.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta. Hogeita hamar mila (30.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.4.– Inversiones en sistemas de control de emisiones de partículas difusas basados en tecnologías digitales y sensórica de calidad de aire. Treinta mil (30.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.5.– Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Berrehun mila (200.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.5.– Inversión en nuevas instalaciones de valorización de residuos que contribuyan a la consecución de los objetivos fijados en el Plan de prevención y gestión de residuos de Euskadi 2030. Doscientos mil (200.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.6.– Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.6.– Inversiones o medidas de ecodiseño o adaptación del proceso productivo dirigidas a la reducción, reutilización y reciclaje de materiales críticos de la lista europea de residuos y otros metales clave, mediante el ecodiseño. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.7.– Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak. Berrogei mila (40.000) euro proiektu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.7.– Actuaciones dirigidas a la eliminación de fibrocemento estructural, siempre y cuando no sea de obligado cumplimiento. Cuarenta mil (40.000) euros por proyecto y por centro de producción.

a.8.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Berrogei mila (40.000) euro proiektu eta hirurogei mila (60.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.8.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI a los requerimientos derivados de normas internacionales y/o del comprador o usuario final del combustible, respecto a las características del combustible alternativo (CDR, CSR), siempre y cuando no existan otras vías de valorización mejores que la combustión desde el punto de vista de la jerarquía de gestión de residuos. Cuarenta mil (40.000) euros por proyecto y sesenta mil (60.000) euros por centro de producción.

a.9.– Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.9.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de prevención y minimización de residuos y de preparación para la reutilización de residuos (PXR), entre otras, inversiones destinadas a negocios de reparación en toda la cadena de valor. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.10.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta hogeita hamar mila (30.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.10.– Inversiones destinadas a la adaptación de plantas de envasado de bebidas en envases de un solo uso a plantas de envasado de bebida en envases reutilizables e inversiones destinadas a sistemas de lavado de envases propios o de terceros e instalaciones auxiliares necesarias para la reutilización de los mismos. Veinte mil (20.000) euros por proyecto y treinta mil (30.000) euros por centro de producción.

a.11.– Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea). Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.11.– Inversiones destinadas a la sustitución de las cajas y/o envases no reciclables o envases de un solo uso por envases reutilizables (p.e. sustituir poliestireno expandido para envase de pescado por cajas reutilizables). Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.12.– On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.12.– Aplicación de técnicas on site o in site para la mejora de la calidad de suelos alterados en empresas en activo. Veinte mil (20.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.13.– Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.13.– Inversiones o medidas de adecuación de emplazamientos que vayan a ser utilizados para el almacenamiento de tierras excavadas, para su posterior reutilización o valorización. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

a.14.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.14.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

c) Ayudas para realizar estudios ambientales. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

d) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente:

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos para un mejor reciclado, en especial en lo que se refiere a plásticos con retardantes de llama bromados. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.2.– Inversiones orientadas a la reutilización de piezas y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de los vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctrico-electrónicos (RAEE). Cinco mil (5.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil, con el objetivo de mejorar la descontaminación y potenciar al máximo la reutilización de componentes y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de dichas operaciones. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de residuos de construcción y demolición, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Hamabost mila (15.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.5.– Inversiones en equipos de recogida, almacenamiento y prevención de vertido de granza y microplásticos en industrias transformadoras, o gestoras de residuos, de plástico como aspiradores, barredoras y recogedores, así como barreras de protección en los puntos de mayor riesgo como son las arquetas de recogida de agua. Quince mil (15.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.6.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla. Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga». Seis mil (6.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

f) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

f) Ayudas a las PYMEs para financiar los costes externos derivados de servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental. En la presente convocatoria únicamente se subvencionarán las siguientes sublíneas:

f.1.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak. Sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.1.– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS). Seis mil (6.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

f.2.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Hiru mila (3.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.2.– Ayudas a la renovación del registro EMAS. Tres mil (3.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

f.3.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Lau mila (4.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.3.– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (Tipo I o Tipo III), declaraciones ambientales de producto (EPD’s) y a la implantación y certificación o registro de huella ambiental. Cuatro mil (4.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

f.4.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.4.– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la recuperación de conformidad con el principio «quien contamina paga». Diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

f.5.– Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.5.– Ensayos y homologaciones para incorporar plástico secundario en piezas y productos. Cinco mil (5.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

4.– Diruz lagun daitekeen kostua zehazteko, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, balorazio-epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa kontuan hartuta.

4.– Al objeto de determinar el coste subvencionable conforme a lo establecido en el artículo 6.4 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, el Tribunal de Valoración podrá ajustar la inversión neta indicada por el solicitante, teniendo en cuenta, tanto la documentación y datos aportados por la entidad solicitante, como los valores/precios medios de mercado y resto de información de que disponga.

Erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean % 50etik gorako aldea baldin badago, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.

En caso de que, entre la inversión neta aportada por la entidad solicitante y el cálculo de la inversión neta realizado existiera una diferencia superior al 50 %, el órgano gestor comunicará a la entidad solicitante el resultado del cálculo de la inversión neta realizado, así como los datos tenidos en cuenta para su determinación, concediéndole un plazo de 10 días para que presente, en su caso, las alegaciones que estime oportunas.

13. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzen dituen organoa.

Artículo 13.– Órgano encargado de la gestión de las subvenciones.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza arduratuko da deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeaz eta aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeaz.

Corresponderá a la Dirección de Calidad Ambiental y Economía Circular del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria y el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas.

14. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

Artículo 14.– Entidad Colaboradora.

1.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

1.– Para la gestión de las subvenciones que se regulan en la presente Orden, se designa a la Sociedad Pública Ihobe, S.A., como Entidad Colaboradora en los términos que se establecen en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Ihobe SAk, erakunde laguntzailea den heinean, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15.2 artikuluan deskribatutako funtzioak egingo ditu, aipatutako sozietate publikoari programa eta jarduera jakin batzuk egiteko ardura ematen zaion urteko ebazpenean aurreikusitako baldintzen arabera.

2.– Ihobe, S.A., en calidad de Entidad Colaboradora, realizará las funciones descritas en el artículo 15.2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, en los términos previstos bien en la resolución anual por la que se encomienda a la citada Sociedad Pública la realización de determinados programas y actividades bien en el Convenio que se suscriba a tal efecto en cumplimiento de lo dispuesto en la Ley 8/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

15. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 15.– Resolución.

1.– Esleipen-prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena egoitza elektronikoko «nire karpeta» zerbitzuaren bidez eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– La resolución que se adopte en cada procedimiento de adjudicación será dictada y notificada a las personas interesadas a través del servicio «Mi carpeta» de la sede electrónica, en el plazo máximo de seis meses, a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Epe hori igarota interesdunak ebazpenik jasoko ez balu, kasuan kasuko eskabidea ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– De conformidad con lo establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, si una vez transcurrido dicho plazo, no hubiera sido notificada resolución alguna a la persona interesada, la solicitud correspondiente podrá entenderse desestimada.

3.– Dirulaguntzak emateko prozeduraren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, publikotasun-ondoreetarako.

3.– La resolución del procedimiento de concesión de subvenciones será publicada en la sede electrónica del Gobierno Vasco a efectos de publicidad.

16. artikulua.– Baldintzen agiria.

Artículo 16.– Pliego de condiciones.

Proiektu bakoitzaren bereizgarriei erreparatuta, hala dagokienean, diruz lagundutako proiektua gauzatu ahal izateko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradunei banan-banan helaraziko zaien baldintzen agiri batean jasoko dira, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Atendiendo a las concretas características de cada proyecto, cuando proceda, se establecerán las condiciones técnicas y económicas de observancia obligatoria para la realización del proyecto subvencionado. Estas condiciones se recogerán en un pliego de condiciones que se notificará de forma individualizada a cada entidad beneficiaria, conforme a lo establecido en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren urteko aginduaren arabera diruz lagundutako proiektuen betekizun orokorrak, «Oinarrizko gida diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko» agirian daude jasota. Hemen dago eskura: prozedura arruntari dagozkionak, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026406 helbidean, eta prozedura sinplifikatuari dagokionak, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026506 helbidean.

Los requisitos comunes que deben cumplir todos los proyectos que son objeto de ayuda se recogen en la Guía Básica para la justificación de los proyectos subvencionados según el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, y la Orden anual, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente que se encuentra disponible en https://www.euskadi.eus/servicios/1026406 para los proyectos presentados al procedimiento ordinario y en https://www.euskadi.eus/servicios/1026506 para los proyectos presentados en el procedimiento simplificado.

17. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 17.– Recursos.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 123 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o bien recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 29/1998, de 13 de julio, de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Agindu honen bidez deitutako dirulaguntzei arau hauek aplikatuko zaizkie: Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

A las subvenciones objeto de convocatoria por la presente Orden serán de aplicación las previsiones contenidas en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

En Vitoria-Gasteiz, a 25 de mayo de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común