Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala

N.º 107, viernes 3 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
2451
2451

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko 2022ko ekitaldirako, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskadiko datu espazialen azpiegituran integratzeko geoEuskadi geoatariaren bidez.

ORDEN de 25 de mayo de 2022, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, por la que se establecen las bases reguladoras y se convoca la concesión de subvenciones a los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para la mejora de la información geográfica municipal y su integración en la infraestructura de datos espaciales de Euskadi a través de su geoportal geoEuskadi para el ejercicio 2022.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eman beharreko dirulaguntzak arautzea, 2022ko ekitaldirako, helburu honekin: udal-informazio geografikoa hobetzea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren osagaiak berrerabiltzean oinarritutako udal-baliabide edo -zerbitzu geografikoak ezartzea, bai eta geoEuskadi geoatarian integratzea ere.

La presente Orden tiene por finalidad regular la concesión de subvenciones a los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco con el objetivo de potenciar la mejora de la información geográfica municipal y la implementación de recursos o servicios geográficos de utilidad municipal basados en la reutilización de componentes de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi y su integración en el geoportal geoEuskadi, para el ejercicio 2022.

Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura hobetzen lagundu nahi da, geoEuskadiren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko georreferentziatutako datuek eta geozerbitzuek osatuta, lurraldearen gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-garapenerako tresna gisa.

Se pretende contribuir a la mejora de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi, a través de geoEuskadi, integrado por los datos georreferenciados y los geoservicios disponibles del territorio de la Comunidad Autónoma como herramienta para el desarrollo social, económico y ambiental del territorio.

Maiatzaren 26ko 69/2020 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografia eta informazio geografikoa antolatzeari buruzkoak, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura arautzen du, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografiko eta zerbitzu espazial guztien elementu integratzaile gisa.

El Decreto 69/2020, de 26 de mayo, de ordenación de la cartografía y de la información geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi regula la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi, como un elemento integrador de toda la información geográfica y servicios espaciales sobre el territorio de Euskadi.

Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren helburuen artean honako hauek daude: Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoaren eta kalitatezko geozerbitzuen eskuragarritasuna eta erabilera erraztea eta bultzatzea, eta eskualdeko nodo gisa integratzea Espainiako eta Europar Batasuneko Informazio Geografikoaren Azpiegituran, bai eta foru- eta toki-nodoekin ere.

Entre los objetivos de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi se encuentran los de facilitar e impulsar el acceso y disponibilidad de información geográfica y geoservicios de calidad referidos al territorio de Euskadi, así como integrarse como nodo regional en la Infraestructura de Información Geográfica de España, de la Unión Europea, así como con los nodos forales y locales.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa betez, 2021eko ekainaren 2an, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak agindu bat eman zuen Sailaren 2021-2024 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartzeko. Horretan, dirulaguntza-lerro hau aurreikusten da. Plan hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren web-orrian.

En cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, con fecha 2 de junio de 2021, el Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, ha dictado Orden por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento 2021-2024, en el que se prevé la presente línea de ayudas. Dicho Plan se encuentra disponible en la página web del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco.

Dirulaguntza-lerro honen bidez, jarraipena eman nahi zaio 2014an orduko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hasitako programari, helburu hauekin: udal datuak eta baliabide geografikoak Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturara migratzeko kanalak egotea, eta udalerriek azpiegitura horrek ematen dituen datu geografikoak erabiltzeko aukera izatea.

A través de esta línea subvencional se pretende continuar con el programa puesto en marcha en 2014 por el entonces Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial, a fin de que pueda haber canales de migración de datos y recursos geográficos municipales a la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi y los municipios puedan utilizar los datos geográficos que aporta dicha infraestructura.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 10. artikuluaren 2. apartatuak Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzari esleitzen dizkio, besteak beste, egiteko hauek:

El Decreto 11/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, atribuye en el apartado 2 del artículo 10 a la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana, entre otras, las siguientes funciones:

t) Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura eta www.geo.euskadi.eus geoataria zuzentzea eta koordinatzea, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoa eta kalitatezko geozerbitzuak eskuratzea, eskuragarri egotea eta ustiatzea errazteko eta bultzatzeko.

t) La dirección técnica y coordinación de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi y el geoportal www.geo.euskadi.eus, con el fin de facilitar e impulsar el acceso, disponibilidad y explotación de información geográfica y geoservicios de calidad referidos al territorio de Euskadi.

x) Eskura dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak sustatzea eta hedatzea informazio geografikoaren eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturako zerbitzuen erabilera eta ustiaketa bultzatzeko.

x) Divulgar y promocionar las informaciones, tecnologías, especificaciones y servicios geográficos disponibles para impulsar el uso y explotación de la información geográfica y los servicios de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi.

Horrenbestez, eta lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuak (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) ematen didaten eskumena baliatuz, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzei eta dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat, honako hau

En su virtud, y en el ejercicio de la competencia que me otorga el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, en el Decreto 11/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, y de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta dirulaguntzen deialdia egitea, lehia-konkurrentziaren bidez, helburu honekin: udal-informazio geografikoa hobetzea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren osagaiak berrerabiltzean edo integratzean oinarritutako udal-baliabide edo -zerbitzu geografikoak ezartzea, geoEuskadi geoatariaren bitartez.

1.– Es objeto de la presente Orden establecer las bases reguladoras y convocar la concesión de subvenciones, mediante el procedimiento de concurrencia competitiva, destinadas tanto a la mejora de la información geográfica municipal como a la implementación de recursos o servicios geográficos de utilidad municipal, basados en la integración o reutilización de componentes de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi a través de su geoportal geoEuskadi.

2.– Udal-informazio geografikoa biltzeko, egokitzeko edo eguneratzeko eta/edo udal-baliabide edo -zerbitzu geografikoak abian jartzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak dakartzan gastuak finantzatuko dira, honako helburu hauek lortzen laguntzen dutenak kontuan hartuta:

2.– Se financiarán los gastos derivados de la contratación de la asistencia técnica necesaria para la recopilación, adecuación o actualización de la información geográfica municipal y/o la puesta en marcha de recursos o servicios geográficos municipales, considerando aquellos que contribuyan a los siguientes objetivos:

a) Informazio geografikoa eta udal-toponimia hobetzea eta biltzea.

a) Mejora y recopilación de información geográfica y la toponimia municipal.

b) Udal-informazio geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo edo erakundeek kudeatutako datu geografikoen multzoetara migratzeko kanalak harmonizatzea, egokitzea eta hobetzea.

b) Armonización, adecuación y mejora de los canales de migración de información geográfica municipal a conjuntos de datos geográficos gestionadas por órganos o entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) GeoEuskadin integratzea udal-baliabide geografiko osagarri eta integragarri berriak.

c) Integración de nuevos recursos geográficos municipales complementarios e integrables en geoEuskadi.

d) GeoEuskadiren osagaiak berrerabiltzea udal-erabilerako baliabide geografikoen garapenean.

d) Reutilización de componentes de geoEuskadi en el desarrollo de recursos geográficos de utilidad municipal.

3.– Dirulaguntza honen xede diren jarduerak 2022ko ekitaldian hasi beharko dira.

3.– Las actividades objeto de subvención deberán iniciarse en el ejercicio 2022.

4.– Ez da diruz lagunduko azpiegitura teknologikoko softwarea edo hardwarea erostea, ez eta produktuak lizentziatzea ere.

4.– No se subvencionará la compra de software o hardware de la infraestructura tecnológica ni el licenciamiento de productos.

5.– Dirulaguntza hori jasotzeko, Eusko Jaurlaritzaren esku jarri beharko dira proiektuaren azken emaitzak, bai eta proiektua gauzatzeko erabilitako metodologia eta berariaz garatutako IKT tresnak edo tresna geografikoak ere.

5.– La percepción de dicha subvención implicará poner a disposición del Gobierno Vasco los resultados finales del proyecto, así como la metodología empleada y las herramientas TIC o geográficas que se hayan desarrollado expresamente para la ejecución del proyecto.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Dirulaguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eska ditzakete, baina udal bakoitzak eskabide bakarra egin dezake.

1.– Podrán optar a estas subvenciones los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco si bien solo podrá presentarse una solicitud por Ayuntamiento.

2.– Ezin dira onuradun izan 2021eko deialdian dirulaguntza esleitu zaien erakundeak, berariaz uko egin ez badiote.

2.– No podrán ser beneficiarias las entidades que hubieran resultado adjudicatarias de subvención en la convocatoria de 2021, salvo que hubiera habido renuncia expresa.

3. artikulua.– Dirulaguntzak jasotzeko debekua.

Artículo 3.– Supuestos de prohibición de acceso a las subvenciones.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, beharrezkoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren entitate autonomoek emandako mota bereko dirulaguntzei lotuta izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedura.

1.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones reguladas en la presente Orden, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de las subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

2.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak eskatzeko, entitate eskatzaileek ezin izango dute izan dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion ez zehapen penalik ez administrazio-zehapenik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean direla, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat.

2.– No podrán acceder a las subvenciones reguladas en esta Orden las entidades que se encuentren sancionadas penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones públicas o incursas en prohibición legal que les inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y vidas libres de violencia machista contra las mujeres.

3.– Halaber, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da 38/2003 Legearen 13. artikuluko 4. apartatutik 6.era bitartean xedatutakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

3.– Asimismo, no podrán ser beneficiarias de subvención las entidades en quienes concurra cualquiera de las circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La apreciación de estas circunstancias se llevará a cabo en el modo establecido en los apartados 4 a 6 del antedicho artículo 13 de la precitada Ley 38/2003, y tendrán el alcance que para cada una se establece.

4. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 4.– Tramitación electrónica.

1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Izapidetze elektronikoa hauetan dago araututa: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, eta Informatika eta Telekomunikazioetako garaiko zuzendariak Platea e-administrazioko Plataforma Teknologikoa onartzeko emandako 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena. Horretaz gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea ere aplikatu behar zaio izapidetze elektronikoari.

2.– La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y en la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la entonces Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la e-administración Platea. También le es de aplicación a la tramitación electrónica la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1016608 helbidean eskura daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

3.– Las especificaciones de cómo tramitar declaraciones responsables y los modelos, y a través de la cual se accede al formulario de solicitud están disponibles en la dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1016608

4.– Eskabidea elektronikoki aurkeztu ondorengo izapideak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Los trámites posteriores a la solicitud por canal electrónico, incluidas las notificaciones, se realizarán a través de «mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

6.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

5. artikulua.– Kudeaketa-organoa.

Artículo 5.– Órgano de gestión.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariari dagokio agindu honen arabera emandako dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluaren 3. apartatuan ezarritako printzipioei egokitu beharko zaizkie.

Corresponde a la persona titular de la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana, la realización de las tareas de gestión de las subvenciones otorgadas conforme a la presente Orden, que deberán ajustarse a los principios establecidos en el apartado 3 del artículo 8 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea: epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes: plazo y documentación a presentar.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes contado a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dira eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1016608

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: www.euskadi.eus/servicios/1016608

3.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano. Asimismo, a lo largo del procedimiento se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio eskabideari:

4.– A la citada solicitud habrá de adjuntarse la siguiente documentación:

a) Proiektuaren azalpen-memoria. Bertan, gutxienez, alderdi hauek guztiak jaso beharko dira, berariaz eta ezarritako hurrenkeraren arabera:

a) Memoria explicativa del Proyecto cuyo contenido mínimo deberá incorporar expresamente y por el orden establecido todos y cada uno de los siguientes extremos:

1) Proiektuaren deskribapen orokorra eta laburtua.

1) Descripción general y resumida del proyecto.

2) Lana egiteko arrazoiak, udalerriaren egoerarekin eta premiekin zerikusia dutenak.

2) Razones que inducen a la elaboración del trabajo, relacionadas con la situación y necesidades del municipio.

3) Udalerriari buruz dauden informazio geografikoaren eta baliabide geografikoen diagnostikoa, erakundekoak ez direnak barnean direla. Baliabide geografikoen egungo erabilera erakundean, eta atzemandako ahuleziak.

3) Diagnóstico de la información geográfica y los recursos geográficos existentes sobre el municipio, incluyendo aquellos ajenos a la organización implicados. Uso actual de recursos geográficos en la organización y debilidades detectadas.

4) Lanen irismena eta proiektua garatzeko metodologia, hauek banakatuta: datu geografikoen multzoak, zerbitzuak edo egin edo hobetu beharreko beste baliabide geografiko batzuk eta horien eremu geografikoa. Zer proiektu edo arlo korporatibotan gehituko diren, erabiliak izan daitezen.

4) Alcance de los trabajos y metodología en el desarrollo del proyecto desglosando los conjuntos de datos geográficos, servicios u otros recursos geográficos a elaborar o mejorar y su ámbito geográfico. Proyectos o áreas corporativas donde serán incorporados para su uso.

5) Proiektuaren arduraduna eta taldearen osaera.

5) Responsable del proyecto y composición del equipo.

6) Jarduerak gauzatzeko mugarri nagusien egutegia.

6) Calendario de los principales hitos para la ejecución de las diferentes actividades.

b) Diruz lagundutako jarduera bakoitzaren laguntza teknikoaren gastuen aurrekontu banakatua, BEZa kanpoan dela, hau ez baita diruz laguntzekoa.

b) Presupuesto desglosado de los gastos de la asistencia técnica de cada una de las actividades subvencionadas, IVA excluido ya que este no es objeto de subvención.

c) Honako obligazio eta alderdiak egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:

c) Declaración responsable que acredite las siguientes obligaciones y extremos:

1) Jakinaraztea ea dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako baliabiderik eskatu edo, hala badagokio, jaso den helburu bererako, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik.

1) Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados.

2) Entitate eskatzailea ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

2) No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

3) Entitate eskatzailea ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

3) No estar incursa la entidad solicitante en cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, habiéndose iniciado en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

4) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak egunean izatea.

4) Estar al corriente tanto en el cumplimiento de las obligaciones frente a la Seguridad Social, como de las obligaciones tributarias.

Eskabideak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.

La solicitud comportará la autorización para que el órgano gestor compruebe de oficio la acreditación del cumplimiento de las obligaciones frente a la Seguridad Social y tributarias por parte de las entidades solicitantes de las ayudas tantas veces como fuera necesario.

Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, organo eskudunek egindako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.

En el caso de que la entidad solicitante señale expresamente en la solicitud que no autoriza la comprobación de oficio del cumplimiento de las obligaciones frente a la Seguridad Social y tributarias, deberán de acreditarse mediante certificaciones administrativas de carácter positivo expedidas por los órganos competentes.

5.– Eskabidean eta erantsitako agirietan jasotzen diren datuak egiazkoak izatea.

5.– Que los datos contenidos en la solicitud y en los documentos que la acompañan son verdaderos.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo dokumenturen bat falta dela ikusten bada, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta 10 egun balioduneko epea emango, akatsa zuzendu dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, ebazpen bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.

Si se advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud, se comunicará a la entidad solicitante concediéndole un plazo de diez días hábiles para que proceda a su subsanación, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Akatsak zuzentzeko betebeharra bide elektronikoz jakinaraziko da. Jakinarazpenak kontsultatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera jo behar da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

La notificación de subsanación de defectos se llevará a acabo de modo electrónico. Las notificaciones habrán de consultarse en el apartado de «mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Jakinarazpena egindakotzat joko da, interesdunak jaso izana elektronikoki izenpetzen duenean. Jakinarazpena bidali eta egutegiko hamar eguneko epean, ez bada edukian sartu, ukatutzat hartuko da eta izapidea egindakotzat joko; beraz, prozeduran aurrera egingo da baldin eta, ofizioz edo jasotzaileak eskatuta, egiaztatzen bada ezin izan dela teknikoki edo materialki sartu.

La notificación se entenderá practicada en el momento que la persona interesada firme electrónicamente su recepción. Cuando transcurran diez días naturales desde el envío de la notificación sin acceder a su contenido, se entenderá que ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite, siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

Aurrekoa eragotzi gabe, organo kudeatzaileak jasotzaileei jakinarazpenen abisuak igorriko dizkie SMS edo posta elektronikoko mezuen bidez, eskabidean adierazitako telefonoetara edo posta elektronikoko kontuetara. Abisu horiek inoiz ez dira egindako jakinarazpentzat hartuko.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor remitirá a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles o cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

8. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko prozedura.

Artículo 8.– Procedimiento de adjudicación de las subvenciones.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta egiaztatzeko, balorazio-epaimahai bat eratuko da, honako kide hauez osatua:

1.– Para el análisis y verificación de las solicitudes presentadas se constituirá un Tribunal de valoración compuesto por:

a) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria, zeina epaimahaiburua izango baita.

a) La persona titular de la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana, que actuará como presidente.

b) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzako Lurralde Informazioko Zerbitzuaren arduraduna.

b) La persona responsable del Servicio de Información Territorial, de la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana.

c) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzako Lurralde Informazioko Zerbitzuko kartografiako teknikari bat.

c) Una técnica o técnico en Cartografía del Servicio de Información Territorial de la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana.

d) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzako aholkulari juridiko bat, zeinak epaimahaiko idazkari-lanetan jardungo baitu.

d) Una persona de la asesoría jurídica de la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana, que actuará como secretaria del tribunal.

2.– Abstentzio-eskubidea eta errekusatze-eskubidea bermatzeko, erakunde eskatzaileei balorazio-epaimahaiko kideak nortzuk diren jakinaraziko zaie bitarteko elektronikoetatik, mahaia eratzen denean.

2.– A los efectos de garantizar los derechos de abstención y recusación, se dará a conocer por medios electrónicos a las entidades solicitantes la identidad de las personas que componen el Tribunal de Valoración en el momento de su constitución.

3.– Epaimahaiak bere proposamena igorriko dio Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzako titularrari, baina lehenago eskabide bakoitza aztertu eta egiaztatuko du hurrengo artikuluan ezarritako esleipen-irizpideen arabera.

3.– El Tribunal elevará su propuesta a la persona titular de la Viceconsejería de Planificación Territorial y Agenda Urbana, una vez analizadas y verificadas cada una de las solicitudes en función de los siguientes criterios de adjudicación establecidos en el artículo siguiente.

4.– Proposamen horretan, diruz lagundu nahi diren eskabideen lehentasun-hurrenkera jasoko da, aipatutako esleipen-irizpideetarako ezarritako puntuazioaren arabera –aurrekontu-kreditua amaitu arte–. Zerrenda horretan, erakunde onuraduna, diruz lagun daitekeen proiektua eta proposatutako zenbatekoa adieraziko dira. Halaber, ukatzeko diren eskabideen zerrenda eta ukatzeko arrazoiak ere egongo dira jasota.

4.– La citada propuesta incluirá una prelación de las solicitudes que se propone subvencionar atendiendo a la puntuación establecida para los citados criterios de adjudicación, reflejando la entidad beneficiaria, el proyecto subvencionable y el importe propuesto, hasta el agotamiento del crédito presupuestario. Asimismo, recogerá la relación de solicitudes que se propone denegar y los motivos para ello.

5.– Puntuazio goreneko eskabideei dagozkien zenbatekoak esleitzeko prozesuaren ostean, deialdiko zuzkidura agortzeko falta den saldoa ez bada nahikoa sailkapenean hurrengoa den eskabidearen gehieneko zenbatekoa ordaintzeko, soberako saldo horren zenbatekoa esleituko zaio.

5.– Si tras el proceso de asignación de las cuantías correspondientes a las solicitudes con puntuación superior el saldo resultante para agotar la dotación de la convocatoria no alcanzase a cubrir en su cuantía máxima la solicitud clasificada en siguiente lugar, la adjudicación a esta se efectuará por el importe de dicho saldo resultante.

9. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de adjudicación de las subvenciones.

1.– 6.4.a artikuluan jasotako Proiektuaren Memoriari 5 puntu emango zaizkio gehienez, honako hauen arabera:

1.– La Memoria del Proyecto recogida en el artículo 6.4.a se valorará con un máximo de 5 puntos en función de:

a) Memorian jasotako atal guztien arteko koherentzia. 1,5 puntu gehienez.

a) La coherencia entre todos los apartados contemplados en la memoria: hasta 1,5 puntos.

b) Diagnostikoaren zehaztasuna, kalitatea eta garapen zehatza, irismena, metodologia eta proposamenak. 2 puntu gehienez.

b) La concreción, calidad y desarrollo detallado del diagnóstico, alcance, metodología y propuestas: hasta 2 puntos.

c) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa. 1,5 puntu gehienez.

c) La viabilidad técnica y económica del proyecto: hasta 1,5 puntos.

2.– Proiektuak Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta geoEuskadi geoatariaren hobekuntzan duen eragina, 1.2 artikuluan ezarritako helburuen arabera. 5 puntu gehienez.

2.– Impacto del proyecto en la mejora de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi y su geoportal geoEuskadi, según los objetivos establecidos en el artículo 1.2: hasta 5 puntos.

Horretarako, lehentasuna izango dute aipatutako artikuluan zehazten diren ordena berean:

A estos efectos, tendrán preferencia en el mismo orden en que se encuentran indicados en el citado artículo:

– Gehienez 5 puntu a) helburuarentzat.

– Para el objetivo a): hasta 5 puntos.

– Gehienez 5 puntu b) helburuarentzat.

– Para el objetivo b): hasta 5 puntos.

– Gehienez 3 puntu c) helburuarentzat.

– Para el objetivo c): hasta 3 puntos.

– Gehienez 3 puntu d) helburuarentzat.

– Para el objetivo d): hasta 3 puntos.

3.– Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.

3.– Para ser subvencionadas las propuestas deberán obtener, al menos, un mínimo de 5 puntos.

4.– Berdinketa badago, memorian lortutako puntuaziora joko da, lehentasun-hurrenkerarako.

4.– En el caso de empate se acudirá a la puntuación obtenida en la Memoria para el orden de prelación.

10. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate-prozedura.

Artículo 10.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Balorazio-epaimahaiaren proposamena ikusi ondoren, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera. Ebazpen horrek balorazio-fasean erdietsitako puntuazioaren arabera esleituko ditu dirulaguntzak, handienetik txikienera, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortzen den arte; orduan, gainerako eskabideak ukatuko ditu, eta dirulaguntza jasoko duten udalak, diruz lagundutako proiektuak eta emandako zenbatekoak zein diren adieraziko. Ukatutako eskabideen kasuan, ukatzearen arrazoiak adieraziko ditu.

1.– A la vista de la propuesta elevada por el Tribunal de valoración, la persona titular de la Viceconsejería de Planificación Territorial y Agenda Urbana dictará y notificará resolución en el plazo máximo de tres meses, contados a partir de la finalización del plazo de presentación de solicitudes. Dicha resolución adjudicará las subvenciones en orden descendente en atención a la puntuación alcanzada en la fase de valoración hasta el agotamiento, en su caso, de la dotación presupuestaria, denegando el resto de solicitudes y expresando, en el caso de las primeras, el Ayuntamiento beneficiario, el proyecto subvencionado y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

Ebazpen horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez erakunde eskatzaileei bana-banako jakinarazpena eginez. Halaber, informazio-ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taularen helbidea hau da: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

Dicha resolución se notificará mediante publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y mediante la notificación individualizada a las entidades solicitantes a través de sede electrónica. Asimismo, y a título informativo, será publicado en el tablón de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. La dirección del Tablón de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi es: https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios

Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra.

Transcurrido el mencionado plazo sin haberse notificado resolución alguna, las solicitudes se entenderán desestimadas, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de resolver que la citada Ley impone a la Administración.

2.– Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

2.– La resolución a la que se refieren los párrafos anteriores no pone fin a la vía administrativa, y contra la misma cabrá interponer recurso de alzada ante la persona que ostente el cargo de Consejero o Consejera de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la publicación de la resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo establecido en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Ebazpenaren jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Las notificaciones de resolución electrónicas se realizarán a través de «mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

11. artikulua.– Erakundearen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de la entidad.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las señaladas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en concreto las siguientes:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hamabost eguneko epean onuradunek dirulaguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu egin dutela esan nahiko du (agindu honetako 10.1 artikuluarekin bat etorriz egingo da jakinarazpena).

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de notificación de la concesión de la subvención realizada conforme al artículo 10.1 de esta Orden, las entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea.

b) Utilizar la subvención para el destino para el que ha sido concedida.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan eskatzen duten informazioa ematea deialdi honen karietara jasotako dirulaguntzei buruz.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

d) Laguntza hauek kudeatzen dituen zuzendaritzari jakitera ematea edozein administraziok edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideak lortu izana, eta adieraztea, halaber, organo emailea eta laguntzaren zenbatekoa zein diren; hamar egun balioduneko epea egongo da horretarako, inguruabar horren berri izaten denetik aurrera.

d) Comunicar a la Dirección gestora de estas ayudas la obtención, órgano concedente y cuantía de cualesquiera otras subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados, en el plazo de los diez días hábiles siguientes a tener conocimiento de dicha circunstancia.

e) Egindako dokumentuak publikotasuna adierazi beharko du; hau da, berariaz adierazi beharko du finantzaketa publikoa dela, eta jasota izan behar du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren dirulaguntza daukala; jarduerarako karteletan eta testuetan sail horren logo ofiziala agertu behar da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat.

e) El documento elaborado deberá dar publicidad, de modo expreso del carácter público de su financiación, haciendo constar que ha sido subvencionado por el Departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco, incorporando en los carteles y textos referidos a la actividad el logo oficial de dicho Departamento, cumpliendo lo dispuesto en el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco.

f) Lana idazteko mugarri nagusien egutegia betetzea, deialdi-agindu honen 6.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, dirulaguntza onartzen denetik sei hilabete igaro ostean, onuradunek egiaztatu beharko dute bete dituztela egutegi horretan ezarritako mugarriak.

f) Cumplir con el calendario de los principales hitos para la redacción del trabajo a que se refiere el artículo 6.4 de la presente Orden de Convocatoria. A tal efecto, transcurridos seis meses desde la aceptación de la ayuda, los beneficiarios deberán justificar el cumplimiento de los diferentes hitos marcados en dicho calendario.

12. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 12.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, beste administrazio batzuek edo erakunde publiko zein pribatuek aldi berean emandako laguntzak nahiz dirulaguntzak lortuz gero, edo helburu horietarako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratuz gero, aldatu egin daiteke dirulaguntza emateko ebazpena, betiere laguntzaren onuradun izateko eskakizunak betetzen badira.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos establecidos para ser beneficiario de esta.

13. artikulua.– Emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea.

Artículo 13.– Modificación de la cuantía de la ayuda concedida.

Inbertsioaren behin betiko kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa bidezko proportzioan murriztuko da, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

En el caso de que el coste definitivo de los gastos fuera inferior al presupuestado sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada en la proporción que resulte, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

14. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

Artículo 14.– Incumplimiento y procedimiento de reintegro.

Baldin eta eskatu eta eman zitzaion xederako erabiltzen ez badu dirulaguntza erakunde onuradunak, dirulaguntza eman zitzaion jarduera burutzen ez badu, dirulaguntza finkaturiko xedeetarako erabili duela justifikatzen ez badu, edo, orokorrean, ez baditu betetzen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, agindu honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean ezarrita dauden betebeharrak, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko du eta, hala badagokio, jaso duen diru kopurua itzuli egin beharko du, baita sortutako legezko interesak ere. Dirua itzultzeko, horretarako ezartzen den prozedurari jarraituko zaio, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluak xedatutakoaren arabera.

En el supuesto de que la entidad beneficiaria no utilice la subvención concedida para el destino específico para el que se solicitó, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó o, en general, incumpla las obligaciones establecidas en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, perderá el derecho a la subvención o, en su caso, vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además de los intereses legales que resulten de aplicación, siguiendo el procedimiento establecido al efecto, tal y como dispone el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones.

15. artikulua.– Diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua.

Artículo 15.– Presupuesto máximo subvencionable.

1.– Laguntza teknikoa kontratatzeko gastuen % 75 lagunduko da diruz, proiektuko 12.000 euro gehienez, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere. Baina BEZa edo bestelako zergak ez dira inolaz ere diruz lagunduko.

1.– Se subvencionará el 75 % de los gastos derivados de la contratación de la asistencia técnica, con un máximo de 12.000 euros por proyecto hasta el agotamiento del crédito presupuestario existente. En ningún caso será objeto de subvención el IVA u otros impuestos.

2.– Diruz laguntzekoak diren gastuei aplikatuko zaie Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua.

2.– Será de aplicación a los gastos subvencionables lo señalado en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Salbuespen gisa, hautaketa-prozedura amaitzean ez bada agortu eman daitekeen gehieneko zenbatekoa, gainerako zenbatekoa hautatutako proiektuen artean esleitu ahal izango da, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoaren proportzioan banatuta. Prozesu horretan, 12.000 euroko gehieneko zenbatekoa gainditu ahal izango da, betiere zenbateko hori proiektuaren aurrekontuaren % 75 baino txikiagoa bada.

3.– Como excepción, cuando a la finalización del procedimiento de selección no se haya agotado el importe máximo a otorgar, podrá asignarse la cantidad restante entre los proyectos seleccionados, distribuyéndola de forma proporcional a la cantidad ya asignada para cada uno de ellos. En este proceso se podrá superar la cantidad máxima de 12.000 euros de subvención siempre que esta cantidad sea menor del 75 % del presupuesto del proyecto.

16. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 16.– Compatibilidad con otras subvenciones.

Agindu honen bidezko deialdiko dirulaguntzak bateratu daitezke beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako egindako deialdietako bestelako dirulaguntza edo laguntza batzuekin eta bestelako sarrera edo baliabide batzuekin, baldin eta laguntza horien xede den jarduerarako jasotzen diren laguntza guztiek gainfinantzaketarik eragiten ez badute. Kasu horretan, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

Las subvenciones que se convocan a través de esta Orden serán compatibles con otras subvenciones o ayudas convocadas para la misma finalidad por otros entes públicos o privados y con cualesquiera otros ingresos o recursos, siempre que del conjunto de las que se reciban por la actividad objeto de las mismas no se produzca sobrefinanciación. Ante tal supuesto, se reducirá el importe de la ayuda concedida en virtud de la presente convocatoria en la cantidad correspondiente al exceso.

17. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 17.– Dotación Presupuestaria.

Guztira, 200.000 euro bideratuko dira aipatutako dirulaguntzak emateko; horietatik, 40.000 euro 2022. urteari dagozkio, eta 160.000 euro 2023.ari.

Para la concesión de las referidas ayudas se destinará un total de 200.000 euros, de los cuales 40.000 euros corresponden al año 2022 y 160.000 euros corresponden al año 2023.

18. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.

Artículo 18.– Justificación y pago de la subvención.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzako titularrak emango ditu dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, eta honela ordainduko da:

El abono de la subvención se hará efectivo, mediante resolución de la persona titular de la Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana, del modo siguiente:

a) Lehen ordainketa –emandako dirulaguntzaren % 20ri dagokiona– esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean egingo da.

a) Un primer pago, correspondiente al 20 % de la subvención concedida, en el plazo máximo de un mes tras la notificación de la resolución de adjudicación.

b) Bigarren, eta azken, ordainketa egiteko –dirulaguntza justifikatu ondoren, emandako dirulaguntzan ordaintzeke dagoen zenbatekoari dagokiona–, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalean aurkeztu beharko da justifikazioa, 2023ko urriaren 15a baino lehen, agiri hauekin batera:

b) Un segundo y último pago correspondiente al importe pendiente de la subvención concedida tras la justificación de la subvención, para lo cual deberá presentarse, como máximo hasta el 15 de octubre de 2023, en «mi carpeta» de la sede electrónica del Gobierno Vasco, junto con la siguiente documentación:

1) Burututako jarduerak justifikatzeko memoria.

1) Memoria justificativa de las actividades llevadas a cabo.

2) Azken emaitzak, erabilitako metodologia eta proiektua egikaritzeko berariaz garatu diren IKT tresnak edo tresna geografikoak.

2) Resultados finales, metodología empleada y las herramientas TIC o geográficas que se hayan desarrollado expresamente para la ejecución del proyecto.

3) Laguntza teknikoa kontratatzeko ordaindutako gastuen ziurtagiria, udal-idazkariak emandakoa, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30.4 artikuluan jasotako baldintzen egiaztagiria.

3) Certificación del secretario o secretaria municipal de los gastos abonados derivados de la contratación de la asistencia técnica y acreditativa de los extremos recogidos en el artículo 30.4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

En caso de que la justificación realizada sea por importe inferior al presupuesto presentado con la solicitud, el pago se realizará teniendo en cuenta el presupuesto máximo subvencionable a que se refiere el artículo 15 y lo señalado en el artículo 13.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan jasota egon behar bada, hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, dagokion zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori egoitza elektronikoan ere eskura daiteke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

En caso de que se requiera constar en el Registro de Terceros del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco, el alta de terceros se puede tramitar electrónicamente a través del servicio correspondiente disponible, también, en la sede electrónica, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros

19. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 19.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, se podrá interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda en el plazo de un mes, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

En Vitoria-Gasteiz, a 25 de mayo de 2022.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común