Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

107. zk., 2022ko ekainaren 3a, ostirala

N.º 107, viernes 3 de junio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2448
2448

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibentzako dirulaguntzen deialdia egiten duena.

ORDEN de 10 de mayo de 2022, del Consejero de Educación, por la que se convocan ayudas destinadas a las cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria.

EAEko hezkuntza-sistemarentzat ezinbestekoa da bertan sartuta dauden gizarteko sektore guztien parte-hartzea eta haien guztien laguntza, ezarrita dauzkan helburuak lortuko baditu. Zehazki, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren 29. artikuluan xedatzen da gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dutela haurren eta nerabeen eskolako hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko.

El sistema vasco de educación precisa para la consecución de sus fines de la participación y complicidad de todos los sectores sociales implicados. Concretamente, el Decreto 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco establece en su artículo 29 que los padres y madres o tutores y tutoras legales tienen derecho al seguimiento y a la participación en la educación escolar de los niños, niñas y adolescentes.

EAEko Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planak, Heziberri 2020 Planaren barruan, lerro estrategikoak zehazten ditu euskal hezkuntza-sistema osoa zuzentasunaren eta kalitatearen aldetik bikaintasunerantz joateko funtsezkotzat jotzen diren alderdiak antolatzeko. Lehenengo lerro estrategikoak (IE 1: Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza) nahitaezkotzat jotzen du hezkuntza-komunitate osoa (irakasleak, zuzendaritza-taldeak, irakasle ez diren langileak, eta familiak) prestatzea. Eta, familiei dagokienez, beren prestakuntza eta parte-hartzea funtsezko kate-mailatzat jotzen ditu hezkuntzaren arrakastaren ekuazioan. Bigarren lerro estrategikoak (IE 2: Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta) zehazten du nola erantzun behar dion gizarteak, eta derrigorrezko hezkuntzak, horren parte den aldetik, aniztasunari; praktikan, berekin dakar hezkuntza-erantzunaren ardatza aldatzea kalitateko hezkuntza justu eta ekitatibo batera, guztiei aukera berdinak emango dizkien hezkuntzara.

El Plan de Mejora del Sistema Educativo de la CAPV, dentro del Plan Heziberri 2020, define las líneas estratégicas que responden a la planificación de aquellos aspectos que se consideran clave para avanzar en la equidad y en la calidad del conjunto del sistema educativo hacia la excelencia. La primera línea estratégica (L1: Formación de la Comunidad Educadora) define como imprescindible la formación de toda la comunidad educadora incluyendo al profesorado, equipo directivo, personal no docente y familias. Y, en lo que respecta a las familias, define su formación y su participación como un eslabón clave en la ecuación del éxito educativo. La segunda línea estratégica (L2 Educación inclusiva y atención a la diversidad), define el modo en el que la sociedad, y la escuela obligatoria como parte de ella, debe responder a la diversidad; supone en la práctica trasladar el eje de la respuesta educativa a una educación de calidad con igualdad de oportunidades, justa y equitativa para todos y todas.

Hirugarren lerro estrategikoak (IE 3: Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan) euskararen gainean ezarriko du hezkuntza eleaniztunaren ardatza, bi hizkuntza ofizialen arteko egungo desoreka gainditzeko –gaur egun gaztelaniaren aldekoa baita– eta berdintasun soziala, bi hizkuntzen arteko berdintasuna eta ikasleen aukera-berdintasuna sustatzeko. Laugarren lerro estrategikoak (IE 4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) nahitaezko ikusten du teknologia digitala sartzea, ikasketa-metodologia eraldatzaile batetik abiatuta.

La tercera línea estratégica (L3 Bilingüismo en el marco de una educación plurilingüe), coloca el eje de la educación plurilingüe en el euskera, para así poder superar el desequilibrio existente entre las dos lenguas oficiales –actualmente a favor del castellano–, y para impulsar la igualdad social y de las dos lenguas y la igualdad de oportunidades del alumnado. En lo que respecta a la cuarta línea estratégica (L4 Materiales didácticos y Tecnologías de la Información y de la Comunicación) se considera imprescindible la incorporación de la tecnología digital desde una metodología de aprendizaje transformadora.

Beraz, heziketa integrala lortzeko, irakaskuntza arautuak behar-beharrezkoa du jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko ekintzak gauzatzea, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planeko lerro estrategikoekin lotutakoak. Eta horiek garatzeko, ezinbestekoa da, beste zenbait eragileren artean, kooperatiba gisa eratutako ikastetxeen parte hartzea.

Por tanto, para conseguir una educación integral la educación reglada se precisa del desarrollo de actividades complementarias y extraescolares vinculadas a las citadas líneas estratégicas definidas por el Plan de Mejora del Sistema Educativo, que tan solo se hacen posibles con la participación, entre otros agentes, de los centros de enseñanza constituidos en régimen de cooperativas.

Ondorioz, Hezkuntza Sailak arrazoizko ikusten du irakaskuntza-kooperatibei zuzendutako berariazko deialdia egitea eta horrela laguntzea, aurrekontu-mugen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko mailetako ikasleentzako hezkuntza-jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak abiarazten. Irakaskuntza-kooperatibek antolatuko dituzte jarduera horiek, eta, horretarako, erregistroan hala inskribatuta egon behar dute.

En virtud de todo ello, el Departamento de Educación, considera razonable una convocatoria específica dirigida a cooperativas de enseñanza para contribuir, dentro de las limitaciones presupuestarias, a la puesta en práctica de actividades educativas formativas y complementarias para alumnos y alumnas de niveles no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, organizadas por las cooperativas de enseñanza, inscritas con tal carácter en el registro correspondiente.

Aipatutako guztiarekin bat, egokia da laguntza-deialdi bat egitea, horretarako esleitutako aurrekontu-zuzkiduraren kargura.

De acuerdo con todo lo referido, procede realizar una convocatoria de ayudas con cargo a la dotación presupuestaria consignada al efecto.

Horregatik, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua –Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko dirulaguntzak erregulatzeari buruzkoa–, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia –zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua–, eta otsailaren 23ko 71/2021 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen baita Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala–, abenduaren 23ko 11/2021 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, eta aplikatu daitezkeen gainerako xedapenak, honako hau

Por todo ello, de conformidad con lo establecido en el Título VI, y capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, referente a la regulación de las subvenciones en el ámbito de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, con arreglo a la normativa básica establecida en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, Decreto 71/2021 de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación, la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, y demás disposiciones de general aplicación,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kooperatiben gastuei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia egitea. Gastuok 3. artikuluan zerrendatzen diren diruz lagundu daitezkeen jardueren ondoriozkoak izan behar dute, eta 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 2ra bitartean sortutakoak.

El objeto de esta Orden es convocar ayudas para atender los gastos de las cooperativas de enseñanza de niveles no universitarios derivados del desarrollo de las actividades subvencionables señaladas en el artículo 3 y generados desde el 1 de enero al 2 de diciembre de 2022.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Helburu horretarako, hogeita hamahiru mila (33.000) euroko kreditua esleitzen da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan 2022. urterako.

A tal fin se consigna en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el 2022 un crédito de treinta y tres mil (33.000) euros.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 3.– Actividades subvencionables.

Hezkuntza Sailak, deialdi honen bidez, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planeko ildo estrategikoei lotutako prestakuntza bultzatzen du, eta, batez ere, ildo hauekin lotutakoa.

El Departamento de Educación a través de esta convocatoria promueve la formación vinculada a las líneas estratégicas del Plan de Mejora del Sistema Educativo y específicamente, a las líneas:

IE 1. Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza.

L1. Formación de la comunidad educadora.

IE 2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta.

L2. Educación inclusiva y atención a la diversidad.

IE 3. Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan.

L3. Bilingüismo en el marco de una educación plurilingüe.

IE 4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

L4. Materiales didácticos y Tecnologías de la Información y la Comunicación.

Agindu honetako laguntzak helburu hauek betetzeko dira:

Las ayudas a las que se refiere la presente Orden se concederán:

a) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleen gurasoei bideratutako prestakuntza-jarduerentzat, baldin eta irakaskuntzok atxikita badaude Hobekuntza Planeko lerro estrategikoei, eta inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia aintzat hartuz diseinatu eta garatzen badira. Gastutzat hartuko dira ikastaroak, mintegiak, tailerrak, konferentziak, eta horiek antolatzeak dakartzanak (hizlariaren joan-etorrietarako, ostaturako edo mantenurako dietak, lokalen alokairua, prestakuntza-jarduerari lotutako materiala erostea).

a) Para actividades de formación dirigidas a madres y padres de alumnos y alumnas de cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanzas no universitarias, vinculadas a las líneas estratégicas del Plan de Mejora, que serán diseñadas y desarrolladas desde una perspectiva inclusiva y coeducadora. Los gastos deben consistir en el coste de la impartición de cursos, seminarios, talleres, conferencias y los correspondientes a su organización (dietas por causa del desplazamiento, alojamiento o la manutención de la persona ponente, alquiler de locales, compra de materiales ligados a actividad formativa).

b) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei bideratutako prestakuntza-jardueren gastuentzat, baldin eta irakaskuntzok atxikita badaude Hobekuntza Planeko lerro estrategikoei, eta inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia aintzat hartuz diseinatu eta garatzen badira. Gastutzat hartuko dira ikastaroak, mintegiak, tailerrak, konferentziak, eta horiek antolatzeak dakartzanak (hizlariaren joan-etorrietarako, ostaturako edo mantenurako dietak, lokalen alokairua, prestakuntza-jarduerari lotutako materiala erostea).

b) Para gastos de actividades de formación dirigidas al alumnado de las diferentes cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanzas no universitarias, vinculadas a las líneas estratégicas del Plan de Mejora, que serán diseñadas y desarrolladas desde una perspectiva inclusiva y coeducadora. Los gastos deben consistir en la impartición de cursos, seminarios, talleres, conferencias y los correspondientes a su organización (dietas por causa del desplazamiento, alojamiento o la manutención de la persona ponente, alquiler de locales, compra de materiales ligados a actividad formativa).

c) Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei bideratutako jarduera osagarrietarako gastuentzat (irteerak, txangoak, topaketak), baldin eta irakaskuntzok atxikita badaude Hobekuntza Planeko lerro estrategikoei, eta inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia aintzat hartuz diseinatu eta garatzen badira. Gastutzat hartuko dira jarduera osagarriak antolatzeak dakartzanak (ostatua, joan-etorriak, dietak, lokalen alokairua, jarduera osagarriari lotutako materiala erostea).

c) Para gastos de actividades complementarias (salidas, excursiones, encuentros) dirigidas al alumnado de las diferentes cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria, vinculadas a las líneas estratégicas del Plan de Mejora, que serán diseñadas y desarrolladas desde una perspectiva inclusiva y coeducadora. Los gastos deben consistir en los correspondientes a su organización (alojamiento, desplazamiento, dietas, alquiler de locales, compra de materiales ligados a actividad complementaria).

Inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia zera da: proposatzen diren ekintzetan kontuan hartuko dela ikasleen artean dagoen dibertsitatea (generoa, kultura, hezkuntza-behar espezifikoak eta bereziak), bai eta haien familietan dagoena ere, eta behar diren neurriak hartuko dira ikasle guztiek parte hartu ahal izan dezaten ekintza horietan.

Por perspectiva inclusiva y coeducadora se entiende que todas las acciones propuestas tendrán en cuenta la diversidad existente en el alumnado (género, cultural, necesidades educativas específicas y especiales) y sus familias y establecerán las medidas oportunas para que todo el alumnado y familias pueden tomar parte en las mismas.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 4.– Entidades Beneficiarias.

1.– Honako hauek izango dute deialdi honetan parte hartzeko eta laguntzen onuradun izateko aukera: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntza-kooperatibak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako zikloetako eta Batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legedian ezarritakoarekin, eta dagokion kooperatiben erregistroan izena emanda badaude, hezkuntzako kalifikazioarekin.

1.– Podrán concurrir a esta convocatoria y resultar beneficiarias de las ayudas las cooperativas de enseñanza de niveles no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que impartan los niveles educativos de Segundo Ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Ciclos Formativos de Formación Profesional y Bachillerato, constituidas conforme a derecho, cuyos fines se adecuen a lo dispuesto en la vigente normativa y que estén incluidas en el Registro correspondiente de cooperativas y calificadas como de enseñanza.

2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

2.– No podrán obtener la condición de beneficiarias las entidades que se encuentren en alguna de las situaciones descritas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Gainera, erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.– Además, las entidades deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Baldintza horiek dirulaguntza likidatu arte bete behar dira, eta horiek betetzen direla egiaztatuko da dirulaguntza eman eta ordainketak egiten diren unean.

a) Estar al corriente de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, así como en el pago de las obligaciones por reintegro de subvenciones. Estos requisitos han de mantenerse hasta el momento de la liquidación de la subvención, y se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión como de efectuar los pagos.

b) Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez egotea, berariaz aipatuta sexu-bereizkeriagatiko debekuak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

b) No hallarse sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 5.– Tramitación electrónica.

1.– Erakunde interesdunek baliabide elektronikoak erabiliko dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

1.– Las entidades solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Izapidetze elektronikoa arautzen dute Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak; ebazpen horren bidez, PLATEA E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartu zen.

2.– La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero de 2012 de la Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –PLATEA–.

3.– Eskabide-orriak eta erantzukizunpeko adierazpenak modu elektronikoan nola egin jakiteko argibideak eta ereduak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010

3.– Las especificaciones de cómo tramitar por canal electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/servicios/0085010

4.– Eskaeraren ondorengo izapideak elektronikoki egingo dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» izeneko atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Los trámites posteriores a la solicitud, a través del canal electrónico, se podrán realizar a través del apartado «Mi Carpeta» de Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko ordezkari bat izendatzen denean, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Cuando se otorgue la representación a otra persona para que actúe, por medios electrónicos, ante la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi se deberá estar dado de alta en el Registro Electrónico de Representantes de la sede electrónica del Gobierno Vasco, https://www.euskadi.eus/representantes

6. artikulua.– Gutxieneko eskakizunak egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación de requisitos mínimos.

1.– Dagokion irakaskuntza-kooperatiben erregistroan inskribatuta dagoela eta alta emanda dagoela ofizioz egiaztatuko da, baldin eta kooperatiba Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago. Hala ez bada, kooperatibak egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

1.– La inscripción y la situación de alta en el correspondiente Registro de Cooperativas de Enseñanza se comprobará de oficio en el caso de que la cooperativa esté inscrita en el registro de Cooperativas del País Vasco. De no ser así, la cooperativa deberá de aportar la documentación acreditativa.

2.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteaz batera eskatzaileak laguntza ematen duen organoari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako.

2.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social por parte de las entidades solicitantes de las ayudas, que se verificará automáticamente tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor, sin necesidad del consentimiento de los mismos.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua betez, erantzukizunpeko adierazpen bat sartu beharko da eskabidean, honako betebehar hauek egiaztatzeko:

3.– En aplicación del artículo 50.6 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda del País Vasco, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán las siguientes obligaciones:

a) Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.

a) No estar recibiendo ninguna ayuda o subvención con este mismo objeto y finalidad concedida por administraciones públicas o entidades privadas.

b) Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen direla laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

b) La veracidad de los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

c) Eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

c) No hallarse sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

d) Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan; baldintza hori dirulaguntzaren likidazioa egin arte mantendu behar da.

d) No hallarse incurso en ningún procedimiento de reintegro o sancionador en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, este requisito ha de mantenerse hasta el momento de la liquidación de la subvención.

e) Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak; baldintza hori dirulaguntzaren likidazioa egin arte mantendu behar da.

e) Estar al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, este requisito ha de mantenerse hasta el momento de la liquidación de la subvención.

4.– Eskarietan aukera izango da laguntzak eskatzen dituen erakundeak berariaz adieraz dezan baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datu edo dokumentu guztiak lortu edo egiaztatzeko, Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak eragotzi gabe.

4.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

5.– Betekizunak eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik egiaztatuko dira, edo, eskabidea zuzendu egin behar bada, zuzenketa-epean; horretarako, dagokion ziurtagiria aurkeztuko dute, edo baimena emango dute organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatu ditzan.

5.– Los requisitos se acreditarán antes de que finalice el plazo de solicitudes, o en caso de subsanación, en dicho plazo de subsanación, bien aportando la certificación correspondiente, bien prestando consentimiento para que el órgano gestor lo verifique directamente.

6.– Era berean, prozedura honetan parte hartzen duten erakundeek baimena ematen diote Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta dezan aurkeztutako agiriak benetakoak direla.

6.– Las entidades concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección para la Diversidad e Inclusión Educativa a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

7. artikulua.– Eskabidea aurkeztea, eta epeak.

Artículo 7.– Presentación de solicitud y plazo.

1.– Eskabide-orriarekin batera (I. eranskina), erakunde eskatzaileek «Gastuen aurrekontua» izeneko formulario normalizatua (II. eranskina) aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta. Ereduak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010

1.– Junto con el impreso de solicitud (Anexo I), las entidades solicitantes deberán presentar el formulario normalizado denominado «Presupuesto de gasto» (Anexo II) debidamente cumplimentado. Los modelos están disponibles en la sede electrónica del Gobierno Vasco: https://www.euskadi.eus/servicios/0085010

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta epemugako hilabetean amaituko da, argitalpena egin zen egun berean. Baldin eta epemugako hilabetean ez badago egun baliokiderik, epea hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da, eta hilaren azken eguna baliogabea bada, epea luzatu egingo da lehen egun baliodunera arte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

2.– Esta documentación deberá presentarse, en el plazo de un mes, a partir del día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, y concluirá el mismo día en que se produjo la publicación en el mes de vencimiento, si en el mes de vencimiento no hay un día equivalente, se entiende que el plazo expira el último día del mes, y si el último día del mes es inhábil, se extiende prorrogado el plazo al primer día hábil, tal y como establece el artículo 30 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010

3.– La documentación se presentará por medios electrónicos en la sede electrónica del Gobierno Vasco: https://www.euskadi.eus/servicios/0085010

4.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete dokumentazioa, beraiek nahi duten eran. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

4.– Las entidades solicitantes podrán presentar la documentación en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntza-kooperatiba batek ofizialki onartutako bi zentrotan badihardu, bi eskabide egingo ditu, zentro bakoitzeko bat. Zentro batean bi irakaskuntza-kooperatiba edo gehiago badaude, irakaskuntza-kooperatiba eskatzaile bakoitzak adieraziko du ikasleen zer ehunekori ematen dion zerbitzua, «Gastuaren aurrekontua» izeneko formulario normalizatuan.

5.– En el caso de que una cooperativa de enseñanza de niveles no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco atienda a dos centros oficialmente reconocidos realizará dos solicitudes, una por centro. En el caso de que en un centro haya dos o más cooperativas de enseñanza, cada una de las cooperativas de enseñanza solicitante indicará el porcentaje de alumnado que atiende en el formulario normalizado «Presupuesto de gasto».

8. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Artículo 8.– Subsanación de errores.

1.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak ikusten badu aurkeztutako dokumentazioa osorik beteta ez dagoela edo nahitaezko agiri guztiekin batera aurkezten ez bada, pertsona interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akats hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– Si la Dirección de Centros y Planificación advirtiera que la documentación presentada no está cumplimentada en todos sus términos o no estuviera acompañada de la documentación preceptiva, se requerirá a la persona interesada para que, en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. Si en este plazo no se realiza la subsanación, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de La Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz egingo da.

2.– La notificación de subsanación de deficiencias se efectuará electrónicamente.

3.– Jakinarazpena burututzat joko da interesdunak jakinarazpena jaso izanaren agiria elektronikoki sinatzen duenean.

3.– La notificación se entenderá practicada en el momento que la persona interesada firme la recepción de la misma.

4.– Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

4.– La notificación electrónica deberá consultarse en el apartado de «Mi Carpeta» de la sede electrónica del Gobierno Vasco. Cuando transcurran diez días naturales desde el envío de la notificación sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

5.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

5.– Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

9. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Artículo 9.– Información básica sobre protección de datos.

Datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Dirulaguntzak: Ikastetxe eta Plangintzari dagozkionak.

Sus datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: Ayudas y subvenciones en materia de Centros y Planificación.

• Arduraduna: Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

• Responsable: Dirección de Centros y Planificación, Departamento de Educación.

• Helburua: 0-3 urte bitarteko udal titulartasuneko haur eskolak diruz laguntzea, eta baita, musika eta arte plastikotako ikastetxeak, Irakaskuntza Kooperatibak, guraso elkarteak eta euren federazio eta konfederazioak, eta Helduen Hezkuntzako ikasle elkarteak.

• Finalidad: Subvencionar a los ayuntamientos de la CAE que son titulares de escuelas infantiles para niños y niñas de 0 a 3 años, así como, centros de enseñanzas de artes plásticas y música, Cooperativas de Enseñanza, asociaciones de madres y padres de alumnos y alumnas (AMPAS) y federaciones y confederaciones, asociaciones de alumnos y alumnas de centros públicos de Educación de Personas Adultas.

• Legitimazioa:

• Legitimación:

○ Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

○ Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

• Hartzaileak:

• Destinatarios:

○ Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

○ Otros órganos de la Comunidad Autónoma.

○ Ekonomia eta Ogasun Saila.

○ Departamento de Economía y Hacienda.

• Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

• Derechos: Usted tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

• Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

• Información adicional: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web:

Araudia:

Normativa:

• Reglamento General de Protección de Datos (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

• 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

• Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

10. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 10.– Órgano de gestión de las ayudas.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Corresponderá a la Dirección de Centros y Planificación la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

11. artikulua.– Dirulaguntzak zenbatzeko prozedura.

Artículo 11.– Procedimiento de cuantificación de ayudas.

1.– Laguntzen banakako zenbatekoa zehazteko, artikulu honetan ezarritako banaketa-sistema aplikatuko da. Zenbateko hori ez da inola ere izango kooperatiba bakoitzak eskatutako zenbatekoa baino handiagoa:

1.– La cuantía individual de las ayudas será determinada por la aplicación del sistema de reparto previsto en este artículo, sin que pueda rebasar en ningún caso el importe solicitado por cada cooperativa:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleen gurasoen prestakuntza-jardueren gastuak, gehienez ere, jarduera horien kostuaren % 100ean ordainduko dira.

a) Los gastos de actividades de formación de madres y padres de alumnos y alumnas de cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria se sufragarán como máximo al 100 % del coste de estas actividades.

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuak, gehienez ere, jarduera horien kostuaren % 100ean ordainduko dira.

b) Los gastos de actividades de formación dirigidas al alumnado de las diferentes cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria se sufragarán como máximo al 100 % del coste de estas actividades.

c) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzendutako bestelako jardueren gastuak –11.1.b) artikuluan jasota ez daudenak–, gehienez ere, jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko dira.

c) Los gastos de otras actividades dirigidas al alumnado de las diferentes cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria distintas a las recogidas en el artículo 11.1.b) se sufragarán como máximo al 50 % del coste de estas actividades.

2.– Hauxe izango da banaketa-sistema:

2.– El sistema de reparto será el siguiente:

a) 162 euroko hasierako laguntza bat esleituko zaie onartutako eskabide guztiei.

a) Se asignará una ayuda inicial de 162 euros a todas las solicitudes admitidas.

b) Jarraian, kooperatiba bakoitzari esleituko zaio bi puntuazio hauen batura:

b) A continuación, se asignará a cada cooperativa el total de las dos siguientes puntuaciones:

I. Diharduen zentroetako ikasle-kopuruagatik dagokion puntuazioa. Puntu bat emango da ikasle bakoitzeko.

I. Puntuación que le corresponde por el número de alumnos y alumnas del centro a los que atiende. Se otorgará un punto por cada alumno o alumna.

II. Zentroko bekadunen kopurua bider hiru egitean lortutako puntuazioa.

II. Puntuación resultante tras multiplicar por tres el número de alumnado becario del centro.

Kooperatiba bakoitzari esleitutako ikasleen eta ikasle bekadunen kopurua eskabidea aurkezteko epea amaitzean dokumentazio estatistiko ofizialean jasotakoa izango da.

El número de alumnos y alumnas y de alumnado becario asignado a cada cooperativa será el que consta en la documentación estadística oficial en el momento de la finalización del plazo de la solicitud.

c) Deialdiaren zenbatekoari (33.000 ) euro hasierako laguntzen zenbatekoa kenduko zaio. Kenketa horren emaitza izango da banatu beharreko soberakina.

c) Del importe de la convocatoria (33.000) euros se deducirá el total de las ayudas iniciales. La cuantía así obtenida constituirá el excedente objeto de reparto.

Banatu beharreko soberakin hori kooperatiba guztiei emandako puntu guztien baturarekin zatituko da, eta faktore konstante horrekin biderkatuko da kooperatiba bakoitzari esleitutako puntuazioa.

La puntuación asignada a cada cooperativa se multiplicará por un factor constante que se obtendrá dividiendo la cuantía total del excedente objeto de reparto entre la suma total de puntos otorgados al total de las cooperativas.

d) Lortutako zenbatekoari hasieran emandako 162 euroko laguntza gehituko zaio, kooperatiba bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa zehazteko.

d) La cuantía obtenida se sumará a la inicial de 162 euros para determinar el importe total de la ayuda a conceder a cada cooperativa.

12. artikulua.– Ebaluazio-batzordea.

Artículo 12.– Comisión de evaluación.

Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak batzorde bat izendatuko du, laguntzak esleitzeko proposamena egiteko. Hauek osatuko dute batzordea:

El Director de Centros y Planificación, para elaborar la correspondiente propuesta de la adjudicación de las ayudas, constituirá una Comisión formada por:

a) Ikastetxeetako Plangintza eta Batxilergoa Zerbitzuaren zuzendaria edo hark izendatzen duen ordezkoa: batzordeburu jardungo du.

a) La persona responsable del Servicio de Planificación Centros y Bachillerato o persona en quien delegue, que actuará como presidente.

b) Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako Berrikuntza Pedagogikorako lurralde-burutza bakoitzeko ordezkari bana.

b) Una o un representante de cada una de las Jefaturas Territoriales de Renovación Pedagógica de las tres Delegaciones Territoriales de Educación.

c) Ikastetxeetako Plangintza eta Batxilergoa Zerbitzuko ordezkari bat; idazkari jardungo du.

c) Una o un representante del Servicio de Planificación Centros y Bachillerato, que actuará como secretario o secretaria.

13. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 13.– Resolución.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak emango du eta interesdunei jakinaraziko zaie Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoan argitaratuz (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa), sei hileko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta. Aurkeztutako eskaerei dagokienez, kooperatiba onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da edo, dagokionean, eskaera ezesteko edo ez onartzeko arrazoiak.

1.– La Resolución del procedimiento de concesión de las ayudas previstas en esta convocatoria será dictada por el Director de Centros y Planificación y notificada a los interesados a través de su publicación en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios) en el plazo de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden y, en relación con las solicitudes formuladas, expresará el importe de las ayudas concedidas para cada cooperativa beneficiaria o, en su caso, los motivos de denegación o de inadmisión.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

Gainera, dirulaguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Además, la resolución de concesión de las subvenciones será publicada en el BOPV, a los efectos de su general conocimiento.

2.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Dicha Resolución podrá ser recurrida en alzada ante la Viceconsejera de Educación en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el tabón electrónico de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

3.– Artikulu honen lehenengo zenbakian aipatutako epea igarota, ebazpena onuradunei jakinarazten ez bazaie, dagokion eskabidea ezetsi egin dela uler dezakete onuradunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

3.– Transcurrido el plazo expresado en el apartado 1 de este artículo, sin que se hubiera notificado a los interesados resolución alguna, estos podrán entender desestimada su solicitud a los efectos de lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

14. artikulua.– Dirulaguntzen bateraezintasuna.

Artículo 14.– –Incompatibilidad de las subvenciones.

Deialdi honen babespean ematen diren dirulaguntzak bateraezinak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu berarekin emandakoekin.

Las subvenciones que se concedan al amparo de esta convocatoria son incompatibles con la obtención de cualquiera otra que teniendo el mismo fin pudiera ser otorgada por cualquier institución pública o privada.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betekizunak.

Artículo 15.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

Las entidades beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak, finantzaketa publikoa dela jakinarazteko publizitate egokia emateko neurriak barne, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18. artikuluaren 4. zenbakian eta 46. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

1.– Las recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, incluida la relativa a adoptar las medidas para la adecuada publicidad del carácter público de la financiación conforme al apartado 4 del artículo 18 y al artículo 46 de la citada Ley General de Subvenciones.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua) ezarritakoak.

2.– Las recogidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre:

a) Jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

a) Realizar la actividad o encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

b) Laguntza eman dien erakundeari justifikatzea baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.

b) Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad, que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

c) Dirulaguntza ematen duen administrazioak egiaztatzeko egiten dituen jarduketak egiteko laguntza ematea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketetarako ere.

c) Facilitar las actuaciones de comprobación que efectúe la Administración concedente y las de control que realice la Oficina de Control Económico.

d) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

d) Comunicar a la entidad concedente la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea laguntza eman dien erakundeari.

e) Comunicar a la entidad concedente la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, jakinarazpenaren osteko hamar eguneko epean ez bada berariaz eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

3.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de diez días tras la notificación de la concesión, no se renuncia expresamente y por escrito, se entenderá que queda aceptada.

4.– Diruz lagundutako jardueren ondorioz sor daitezkeen arriskuen ardura hartzea eta arrisku horiek estaltzeko asegurua egitea.

4.– Responsabilizarse y concertar un seguro que cubra los riesgos que pudieran derivarse de la actividad subvencionada.

16. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Artículo 16.– Pago de la ayuda.

1.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

1.– El abono de las ayudas concedidas al amparo de la presente Orden se realizará mediante dos libramientos:

a) Lehen ordainketa batean emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, dirulaguntza eman dela jakinarazi ostean, hamar eguneko epean onuradunak ez badio dirulaguntzari espresuki uko egiten.

a) Un primer pago por importe equivalente al 75 % de la cuantía concedida, se realizará tras la notificación de la concesión, una vez transcurrido el plazo de diez días tras la fecha de recepción de la misma sin mediar renuncia expresa.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko formulario normalizatua (II. eranskina) behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Formulario horrekin batera, onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa edo handiagoa osatzen duten fakturak ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2022ko abenduaren 2an amaituko da, egun hori barne.

b) Se procederá al pago del 25 % restante cuando se presente el formulario normalizado «Justificación de gasto» (Anexo III) debidamente cumplimentado y acompañado por facturas y recibos por importe igual o superior a la subvención concedida. El plazo para presentar esta documentación finaliza el 2 de diciembre de 2022, inclusive.

2.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izan ditzan, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroaren datu-basean egon behar du erakunde eskatzaileak. Datu hori ofizioz egiaztatuko da.

2.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas y subvenciones, la entidad solicitante deberá constar en la base de datos del Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco. Este dato se comprobará de oficio.

Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko duzu bide elektronikoa erabiliz; bide hori Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailak ematen du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado utilizando el canal electrónico deberá dirigirse al Registro telemático de terceros proporcionado por el Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

3.– Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

3.– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención a la entidad beneficiaria quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de las ayudas y subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

17. artikulua.– Justifikazioak aurkezteko tokia eta modua.

Artículo 17.– Lugar y modo de presentación de las justificaciones.

1.– Justifikazioak modu elektronikoan aurkeztu ahalko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010

1.– Las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/servicios/0085010

2.– «Gastuaren justifikazioa» izeneko formulario normalizatua aurkeztuko da, behar bezala beteta eta faktura eta ordainagiriekin edo horien fotokopia konpultsatuekin batera. Formularioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085010

2.– Se presentará el formulario normalizado «Justificación de gasto» según el formulario disponible en la ficha del procedimiento en la sede electrónica del Gobierno Vasco, https://www.euskadi.eus/servicios/0085010 debidamente cumplimentado y acompañado por facturas y recibos originales o fotocopias compulsadas.

3.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak dirulaguntza justifikatzeko jatorrizko dokumentazioa eskatu ahal izango dio erakunde onuradunari.

3.– La Dirección de Centros y Planificación podrá solicitar a la entidad beneficiaria la presentación ante la misma de la documentación justificativa original.

4.– 2. artikuluan esleitutako zenbatekoarekin lotutako gastuek zuzeneko lotura izan beharko dute antolatutako jarduerekin. Diru hauen izaera osagarria dela eta, faktura eta ordainagirien justifikazio-balioa beren edukiaren araberakoa izango da, eskala hauei jarraikiz:

4.– Los gastos relacionados con el importe consignado en el artículo 2, deberán hallarse directamente relacionados con las actividades organizadas. Las diferentes facturas y recibos, dado el carácter complementario de estas ayudas, tendrán un valor justificativo acorde con el contenido de las mismas de acuerdo con la siguiente escala:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleen gurasoei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuen % 100.

a) El 100 % de su valor los gastos actividades de formación de madres y padres de alumnos y alumnas de cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria.

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuen % 100.

b) El 100 % de su valor los gastos de actividades de formación dirigidas al alumnado de las diferentes cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria.

c) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzendutako bestelako jarduerei dagokienez, 17.4.b) artikuluan jasota ez dauden jardueren kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.

c) Respecto a los gastos de otras actividades complementarias dirigidas al alumnado de las diferentes cooperativas de enseñanza titulares de centros docentes de enseñanza no universitaria distintas a las recogidas en el artículo 17.4.b). Se sufragará como máximo el 50 % del coste de estas actividades.

5.– Esleitutako dirulaguntza adierazitako epeetan justifikatu ezean edo esleitutako dirulaguntza baino gutxiago justifikatuz gero, ebazpena aldatzeko prozesua hasiko da, dagokion kopuruaren heinean, eta, hala badagokio, galdu egingo da laguntza eskuratzeko eskubidea.

5.– La no justificación de la subvención concedida en los plazos indicados o la justificación por importe menor al concedido dará inicio al pertinente procedimiento de modificación de la Resolución por la cuantía afectada, y en su caso, el de pérdida del derecho a la percepción de la ayuda.

18. artikulua.– Dirulaguntza emateko baldintzak aldatzea.

Artículo 18.– Alteración de las condiciones de la concesión.

Laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzen aldaketa orok, laguntzaren helburua bete dela jotzen bada, ebazpena aldatzea eragin ahal izango du, betiere dirulaguntzaren onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzei eusten bazaie. Ondorio horietarako, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako laguntzen zenbatekoak berriz doituko dira, eta laguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira. Hartzaileek, beraz, sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako dirulaguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, 19. artikuluan araututako itzultze-prozedura hasiko da.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, siempre que se entienda cumplido el objetivo de esta, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos para ser beneficiario de la subvención. A estos efectos, por la Dirección de Centros y Planificación, se dictará la oportuna Resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de las ayudas concedidas, aplicándose los criterios y límites establecidos para su otorgamiento, quedando obligados los receptores de la ayuda a la devolución de los importes percibidos en exceso. En el supuesto de que de tal alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de la totalidad o parte de la subvención concedida, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro regulado en el artículo 19.

19 artikulua.– Ez-betetzearen araubidea.

Artículo 19.– Régimen de incumplimiento.

1.– Dirulaguntzen pertsona onuradunek, nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezartzen den zehapen-araubideari eutsi beharko diote, eta – Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoa aplikatuz – honako kasu hauetan, berriz, eman eta jasotako zenbatekoa itzuli beharko dute, osorik edo partez, baita aplika daitezkeen legezko interesak ere (berandutze-interesa barne dela):

1.– Las entidades beneficiarias de las ayudas se encontrarán, en todo caso, sujetas al régimen de infracciones establecidas por razón de la disponibilidad de ayudas públicas con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi y, en aplicación del artículo 37 de la Ley General de Subvenciones, vendrán obligadas a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además de los intereses legales que resultasen de aplicación, incluido el de demora, en los siguientes supuestos:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2033 Lege Orokorraren 37. artikuluaren 1. apartatuan jasotako itzulketa-kausaren bat egoteagatik edo Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. artikulutik 93. artikulura bitartean jasotako itzulketa-kausaren bat egoteagatik.

a) Incurrir en alguna de las causas de reintegro contempladas en el apartado 1 del artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, o en las recogidas en los artículos 91 a 93 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

b) Erakunde onuradunak dirulaguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen xede bererako.

b) Que la entidad beneficiaria no utilice la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió.

c) Ez gauzatzea dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera.

c) Que no realice la actuación que dio origen a la subvención.

d) Ez justifikatzea interesa erakutsi zuen xede jakinetarako aplikatu izana.

d) Que no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó.

e) Oro har ez betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. Tituluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), agindu honetan edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako betekizunak.

e) Que, en general, incumpla las obligaciones establecidas en el Título VI del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre, en esta Orden o en la resolución de concesión.

2.– Itzulketarako, abenduaren 17ko 698/91 Dekretuan horretarako ezarritako prozedura beteko da, hargatik eragotzi gabe bidezkoak diren gainerako ekintzak; dekretu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

2.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en el Decreto 698/91, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan araututako laguntzek ez dituzte betetzen EBko Funtzionamendurako Tratatuaren 107.1 artikuluan ezarritako baldintza guztiak, eta, beraz, ez dira Estatuaren laguntza, eta ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea, helaraztea.

Las ayudas reguladas en esta Orden no cumplen todos los requisitos establecidos en el apartado 1 del artículo 107 del Tratado de Funcionamiento de la UE, por lo tanto, no constituyen ayuda de Estado, y no es necesaria la comunicación, notificación a la Comisión Europea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 10a.

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de mayo de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común