Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

103. zk., 2022ko maiatzaren 30a, astelehena

N.º 103, lunes 30 de mayo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Oposaketak eta lehiaketak

Oposiciones y concursos

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
2319
2319

53/2022 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako erabaki hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzekoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan sartzekoa.

RESOLUCIÓN 53/2022, de 24 de mayo, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación del Acuerdo por el que se aprueba la Oferta de Empleo Público, para el año 2022, de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, de la Administración Educativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se incorporan al Programa Berpiztu para la reactivación económica y el empleo de Euskadi 2020-2024 las plazas para el acceso a la condición de personal estatutario fijo de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak sartzen baitira Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan. Horrenbestez, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Habiéndose aprobado por el Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 24 de mayo de 2022, Acuerdo por el que se aprueba la Oferta de Empleo Público, para el año 2022, de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, de la Administración Educativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se incorpora al Programa Berpiztu para la reactivación económica y el empleo de Euskadi 2020-2024 las plazas para el acceso a la condición de personal estatutario fijo de Osakidetza-Servicio vasco de salud, y a los efectos de darle la publicidad debida,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea honako erabaki hau: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzekoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak Euskadiko Ekonomia eta Enplegua suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan sartzekoa, zeina eranskinean jaso baita.

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del Acuerdo por el que se aprueba la Oferta de Empleo Público, para el año 2022, de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, de la Administración Educativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se incorpora al Programa Berpiztu para la reactivación económica y el empleo de Euskadi 2020-2024 las plazas para el acceso a la condición de personal estatutario fijo de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.

En Vitoria-Gasteiz, a 24 de mayo de 2022.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

El Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 24KO 53/2022 EBAZPENARENA
ANEXO A LA RESOLUCIÓN 53/2022, DE 24 DE MAYO, DEL DIRECTOR DE LA SECRETARÍA DEL GOBIERNO Y DE RELACIONES CON EL PARLAMENTO
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEGURTASUN ADMINISTRAZIOKO ZERBITZU LAGUNTZAILEEN 2022RAKO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA, ETA OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ESTATUTUPEKO LANGILE FINKO IZATEKO LANPOSTUAK EUSKADIKO EKONOMIA ETA ENPLEGUA SUSPERTZEKO 2020-2024 ALDIRAKO BERPIZTU PROGRAMAN SARTZEN BAITIRA
ACUERDO POR EL QUE SE APRUEBA LA OFERTA DE EMPLEO PÚBLICO, PARA EL AÑO 2022, DE LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI Y SUS ORGANISMOS AUTÓNOMOS, DE LA ADMINISTRACIÓN EDUCATIVA DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI Y DE LOS SERVICIOS AUXILIARES DE LA ADMINISTRACIÓN DE SEGURIDAD DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI Y SE INCORPORA AL PROGRAMA BERPIZTU PARA LA REACTIVACIÓN ECONÓMICA Y EL EMPLEO DE EUSKADI 2020-2024 LAS PLAZAS PARA EL ACCESO A LA CONDICIÓN DE PERSONAL ESTATUTARIO FIJO DE OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkeran, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

El artículo 23.1 de la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca en su redacción dada por la Ley 16/1997, de 7 de noviembre, de modificación de la misma establece que «las necesidades de recursos humanos con asignación presupuestaria que no puedan ser cubiertas con los efectivos de personal existentes en cada Administración Pública serán objeto de oferta de empleo público».

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».

El artículo 70.1 del texto refundido de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público, aprobado mediante Real decreto Legislativo 5/2015, de 30 de octubre, establece «que las necesidades de personal, con asignación presupuestaria, que deban proveerse mediante la incorporación de personal de nuevo ingreso serán objeto de la Oferta de empleo público o a través de otro instrumento similar de gestión de la provisión de las necesidades de personal, lo que comportará la obligación de convocar los correspondientes procesos selectivos para las plazas comprometidas».

Arau horietan ezarritakoa betetzeko, erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.

En cumplimiento de los citados preceptos mediante el presente Acuerdo se aprueba la oferta de empleo público de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, de la Administración Educativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la que se comprenden las vacantes existentes, dotadas presupuestariamente, cuya provisión se considera inaplazable para el buen funcionamiento de los servicios públicos a los cuales están adscritas.

Guztira, 1.686 plaza eskaintzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan; horietatik, 1.554 plaza karrerako funtzionarioei dagozkie, eta, 132 plaza, berriz, langile lan-kontratudunei.

El total de plazas que se ofertan correspondientes a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos asciende a 1.686 plazas, correspondiendo 1.554 plazas a personal funcionario de carrera y 132 plazas a personal laboral.

Eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko da desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan zehaztutakoak; testu bategin hori azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen); halako pertsonek, betiere, hautaketa-prozesuak gainditu behar dituzte eta egiaztatu desgaitasunen bat dutela lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da Administrazio Publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.

Del total de plazas ofertadas, se reservará un cupo del siete por ciento de las vacantes para ser cubiertas entre personas con discapacidad, considerando como tales las definidas en el apartado 2 del artículo 4 del texto refundido de la Ley General de derechos de las personas con discapacidad y de su inclusión social, aprobado por el Real Decreto Legislativo 1/2013, de 29 de noviembre, siempre que superen los procesos selectivos y acrediten su discapacidad y la compatibilidad con el desempeño de las tareas, de modo que progresivamente se alcance el dos por ciento de los efectivos totales en cada Administración Pública. La distribución de la reserva de plazas para personas con discapacidad, así como su número se realizará en las correspondientes convocatorias de los procesos selectivos.

Hezkuntza Administrazioari dagokionez, 3.040 plazako enplegu publikoaren eskaintza onartu da. Horietatik, 2.955 plaza hainbat irakasle-kidegori dagozkie, eta, 85 plaza, berriz, hainbat lan-kategoriari.

En relación a la Administración Educativa se aprueba una oferta de empleo de público de 3.040 plazas, correspondiendo 2.955 a diversos Cuerpos docentes y 85 plazas a diversas categorías laborales.

Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintzak 315 plaza ditu.

La oferta de empleo público de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad asciende a 315 plazas.

Bestalde, Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio zer plaza sartuko dituen Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2022ko enplegu publikoaren eskaintzan. Enplegu publikoaren eskaintza horretan, kategoria profesional desberdinetako 3.723 plaza sartuko dira.

Por otra parte, la Consejera de Salud informa al Consejo de Gobierno de las plazas que el Consejo de Administración de Osakidetza procederá a incluir en su Oferta de Empleo Público correspondiente al ejercicio 2022. Dicha oferta de Empleo Público comprenderá un total de 3.723 plazas de diversas categorías profesionales.

Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aipatutako enplegu publikoaren eskaintza horiek, eta, guztira, 8.764 plaza sartzen dira, enplegu publikoko plaza gisa, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programan.

Las ofertas de empleo público mencionadas tienen por objeto dar cumplimiento a las políticas de estabilización de empleo del Gobierno Vasco y se incorporan, como plazas de empleo público, al Programa Berpiztu para la reactivación económica y el empleo de Euskadi 2020–2024, un total de 8.764 plazas.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

A propuesta de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, de conformidad con el artículo 18 l) de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, el Consejo de Gobierno adopta el siguiente

ERABAKIA
ACUERDO

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Primero.– Aprobar la oferta de empleo público para el año 2022 de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, que incluye el total de vacantes que se relacionan en el Anexo I del presente Acuerdo.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Segundo.– Aprobar la oferta de empleo público para el año 2022 de la Administración Educativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi que incluye el total de vacantes que se relacionan en el Anexo II del presente Acuerdo.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen III. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.

Tercero.– Aprobar la oferta de empleo público para el año 2022 de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad de la Comunidad Autónoma de Euskadi que incluye el total de vacantes que se relacionan en el Anexo III del presente Acuerdo.

Laugarrena.– Kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta betekizunak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.

Cuarto.– Las correspondientes convocatorias concretarán el procedimiento y los requisitos para el acceso a las plazas ofertadas, así como la distribución de las plazas reservadas a personas con discapacidad.

Bosgarrena.– Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko plazak, zeinak IV. eranskinean adierazten baitira.

Quinto.– Incorporar al Programa Berpiztu para la reactivación económica y el empleo de Euskadi 2020–2024 las plazas de la oferta de empleo público de Osakidetza–Servicio vasco de salud para el acceso a la condición de personal estatutario fijo, que se indican en el Anexo IV.

Seigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Sexto.– Ordenar la publicación del presente Acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común