Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

101. zk., 2022ko maiatzaren 26a, osteguna

N.º 101, jueves 26 de mayo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
2279
2279

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren I. edizioaren oinarriak eta deialdia onartzen dituena.

ORDEN de 12 de mayo de 2022, del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se aprueban las bases y la convocatoria de la I Edición del Premio Alberto Alberdi a la mejor Tesis Doctoral en relación con la Economía Vasca.

Gertatzen ari diren aldaketa sozial eta teknologikoek agerian uzten dute administrazio publikoak ideia eta tresna berriak bereganatu behar dituela, bere kudeaketa ekonomikoa ahalik eta efizienteena izateko.

Los cambios sociales y tecnológicos que se están produciendo, ponen de manifiesto la necesidad de incorporar nuevas ideas y herramientas que posibiliten a la Administración Pública conseguir que su gestión en materia económica sea lo más eficiente posible.

Aski ezaguna da unibertsitateak ezagutza sortzen egiten duen lana. Bertan egiten diren ekonomia-ikerketak, hala teorikoak, nola aplikatuak, eragile publikoetara bideratu behar dira, eta haietan txertatu, eragileok baliatu ahal izan ditzaten herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak hobetzeko erabakiak hartzerakoan. Horrela, agerian geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoarentzat zenbateko garrantzia duen unibertsitate-esparruarekiko harremana sustatzeak.

Es de sobra conocida la labor de la Universidad como generadora de conocimiento. Las investigaciones que se llevan a cabo en su seno en materia de Economía, tanto teóricas, como aplicadas, necesitan ser canalizadas hacia y embebidas por los agentes públicos para que estos puedan aprovecharlas a la hora de adoptar decisiones para mejorar los servicios que prestan a la ciudadanía. Así, se pone de relieve la importancia que tiene para esta Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi fomentar la relación con el ámbito universitario.

Unibertsitateko talentu horren guztiaren atzean dauden giza baliabide gaituak eta horien bereizgarriak, horiek dira oinarria unibertsitateen eta administrazioaren arteko ezagutza-transferentzia benetan gauzatu ahal izateko.

Los recursos humanos dotados de aptitud y capacidad que están detrás de ese talento universitario y sus características forman parte básica para alcanzar el éxito de esa pretendida transferencia de conocimiento entre la institución universitaria y la administrativa.

Horregatik, Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren bitartez, sustapen-neurri bat erabiltzea erabaki du (sari honen deialdia, hain zuzen ere), interakzio-premia hori interes publikoaren gogobetetzeari lotzeko.

Es por ello que el Departamento de Economía y Hacienda, a través de su Dirección de Economía y Planificación, ha decidido utilizar una medida de fomento, como es la convocatoria de este premio, para engranar esa necesidad de interacción con la perspectiva de la satisfacción del interés público.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak sail horri esleitzen dizkion egitekoen eta jardun-arloen artean, honako hauek daude: «Jaurlaritzaren politika ekonomikoa eta plangintza estrategikoa, eta programa eta politika publikoen ebaluazioa eta azterketa» (9.1.p artikulua). Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuak zeregin hau ezartzen dio Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzari: «Ekonomia-ikerketarako metodoak garatzea, bereziki EAEko ekonomiaren ereduak eta bertako sektoreen edota segmentuen ereduak» (10.1.i) artikulua).

Entre las funciones y áreas de actuación que atribuye a este departamento el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos se encuentran las de «Política económica y planificación estratégica del Gobierno, así como evaluación y análisis de programas y políticas públicas» (artículo 9.1.p)), y entre las funciones que el Decreto 69/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Economía y Hacienda atribuye a la Dirección de Economía y Planificación figura: «El desarrollo de métodos de investigación económica, y en particular, de modelos de la economía vasca y de sectores o segmentos de la misma» (artículo 10.1.i)).

Saria ematea, arlo horretan doktorego-tesi bat egiteak eskatzen duen ahalegin pertsonala, konpromisoa eta lan gogorra publikoki aitortzeko ez ezik, honako helburu hauek lortzeko tresna ere izango da:

La concesión del premio servirá no solo para reconocer públicamente el esfuerzo personal, el compromiso y el duro trabajo que exige la realización de una tesis doctoral en este campo, sino que será el instrumento para alcanzar los siguientes objetivos:

• Ikerketa-ahalmena azaleratzea eta arlo ekonomikoan talentua eta interesa duten gazteak topatzea, eta horien ikertzaile-ibilbide hasiberria erraztea.

• Aflorar el potencial investigador y descubrir personas jóvenes con talento y e interés en el ámbito económico y facilitar su incipiente carrera investigadora.

• Ekonomia aplikatuaren ikerketa bultzatzea eta gure gazteen adimen-gaitasuna eta talentua aprobetxatzea EAEko ekonomia hobetzeko.

• Impulsar la investigación en economía aplicada y aprovechar la capacidad intelectual y talento de nuestra juventud para mejorar la economía vasca.

• Mundu akademikoaren eta administrazio publikoen artean zubi iraunkorrak sortzea, ateak irekiz eta beren asmamena ekonomia berritzeko eta ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko eredu, tresna eta teknika berriak sortzera bideratzen duten pertsonak sarituz.

• Crear puentes duraderos entre el mundo académico y las Administraciones Públicas, abriendo las puertas y premiando a las personas que destinan su ingenio a crear nuevos modelos, instrumentos y técnicas para renovar la economía y entender su funcionamiento.

• Gure gazteriaren hausnarketa eta azterketa gogotsu eta independenteak aprobetxatzea, ekinbide publikoa hobetzeko balioko duten azterlan onak izateko.

• Aprovechar las reflexiones y análisis entusiastas e independientes de nuestra juventud para contar con buenos estudios que sirvan para mejorar la práctica de la acción pública.

Horregatik, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuak 3.1 artikuluan ematen didan eskumenari jarraikiz, honako hau

Por ello, en virtud de la competencia que me atribuye el artículo 3.1 del Decreto 69/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Economía y Hacienda,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren I. edizioaren deialdia egitea, agindu honen eranskinean onartu eta zehazten diren oinarrien arabera.

Artículo único.– Convocar la I Edición del Premio Alberto Alberdi a la mejor Tesis Doctoral en relación con la Economía Vasca, con arreglo a las bases que se aprueban y figuran en el anexo a esta orden.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Administrazio-errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos administrativos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Economía y Hacienda, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, según los artículos 123 y 124 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o, directamente, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses contados desde el día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial, según los artículos 10.1.a) y 46 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 12a.

En Vitoria-Gasteiz, a 12 de mayo de 2022.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ERANSKINA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUAREN 2022KO MAIATZAREN 12KO AGINDUARENA. AGINDU HORREN BIDEZ, EAE-KO EKONOMIARI BURUZKO DOKTOREGO-TESI ONENAREN ALBERTO ALBERDI SARIAREN I. EDIZIOAREN OINARRIAK ETA DEIALDIA ONARTZEN DIRA
ANEXO A LA ORDEN DE 12 DE MAYO DE 2022 DEL CONSEJERO DE ECONOMIA Y HACIENDA, POR LA QUE SE APRUEBAN LAS BASES Y LA CONVOCATORIA DE LA I EDICIÓN DEL PREMIO ALBERTO ALBERDI A LA MEJOR TESIS DOCTORAL EN RELACIÓN CON LA ECONOMÍA VASCA

Lehenengoa.– Xedea.

Primera.– Objeto.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren bitartez, EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren I. ediziorako deialdia egiten du, ikerketa zientifikoa bultzatzeko eta EAEn talentu ikertzailea erakarri eta atxikitzea sustatzeko. Horri esker, administrazio publiko honek ezagutza-tresna bat izango du, gai horretan interes publikoko jarduerak egiteko erabiliko duena.

El Departamento de Economía y Hacienda, a través de su Dirección de Economía y Planificación, convoca la I Edición del Premio Alberto Alberdi a la Mejor Tesis Doctoral en relación con la Economía Vasca con el objeto de impulsar la investigación científica y promover la captación y retención de talento investigador en Euskadi, lo que permitirá a esta Administración Pública disponer de una herramienta de conocimiento a emplear en la elaboración de actuaciones de interés público en tal materia.

Bigarrena.– Prozedura kudeatzen duen organoa.

Segunda.– Órgano gestor del procedimiento.

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza izango da saria emateko prozedura kudeatuko duen organoa, eta prozedura eta kudeaketa bultzatzeaz arduratuko da fase guztietan, bai eta epaimahaiari eta saria emateko eskumena duen organoari behar den laguntza emateaz ere.

La Dirección de Economía y Planificación será el órgano gestor del procedimiento de concesión del Premio, y se encargará del impulso del procedimiento y gestión en todas sus fases, así como de prestar el auxilio necesario al jurado y al órgano competente para conceder el Premio.

Hirugarrena.– Parte-hartzaileek bete beharreko eskakizunak.

Tercera.– Requisitos a cumplir por las personas participantes.

1.– Saria emateko prozeduran parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte zazpigarren oinarrian zehazten den eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

1.– Las personas que quieran participar en el procedimiento de concesión del Premio deberán cumplir los siguientes requisitos a la fecha de finalización del plazo de presentación de las solicitudes de la base séptima:

a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

a) Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

b) Ez egotea sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zehapen administratibo edo penala betetzen, edo debeku horrekin zehatuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

b) No estar cumpliendo sanción administrativa o penal por incurrir en discriminación por razón de sexo ni estar sancionado con esta prohibición en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

c) Ordainduta edukitzea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

c) Hallarse al corriente de pago de las obligaciones por reintegro de subvenciones.

d) Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

d) No haber sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

e) Ez izatea egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

e) No tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

f) Ez izatea administrazioarekin egindako kontratu baten suntsiarazpen irmoaren eragile deklaratua.

f) No haber dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

g) Ez izatea dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmorik, betiere bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin.

g) No haber sido sancionada mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones conforme a esta u otras leyes que así lo establezcan.

h) Ez izatea eskatuta borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez egotea edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez egotea konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, ez egotea esku-hartze judizialaren eraginpean egotea edo ez egotea desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

h) No haber solicitado la declaración de concurso voluntario, no haber sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, y no hallarse declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, estar sujetos a intervención judicial o haber sido inhabilitadas conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

i) Pertsona fisiko, merkataritza-sozietateetako administratzaile edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari gisa ez egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

i) No estar incursa como persona física, como administrador o administradora de las sociedades mercantiles o como persona que ostenta la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o no tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

2.– Prozedura kudeatzen duen organoak aurreko apartatuko a) letrako baldintza betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa eskatuko du, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, I. eranskinean horretarako ezarritako laukitxoa markatuz: «EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Saria emateko prozeduran parte hartzeko eskaera». Aurka eginez gero, interesdunak baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

2.– El órgano gestor del procedimiento recabará la documentación acreditativa del cumplimiento del requisito de la letra a) del apartado anterior, salvo que la persona interesada se oponga a ello marcando la casilla dispuesta a tal efecto en el Anexo I «Solicitud de participación en el procedimiento de concesión del Premio Alberto Alberdi a la Mejor Tesis Doctoral en relación con la Economía Vasca». De mediar tal oposición, la persona interesada deberá presentar la documentación acreditativa del cumplimiento de tal requisito.

Aurreko apartatuko b) letratik i) letrara arteko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena sinatu eta aurkeztu beharko da («Bigarren oinarriko baldintzak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena»).

Para acreditar el cumplimiento de los requisitos de las letras b) a la i) del apartado anterior se deberá firmar y presentar la declaración responsable del Anexo II «Declaración responsable del cumplimiento de los requisitos de la base segunda».

3.– Sariaren izaera kontuan izanik, parte-hartzaileak salbuetsita geratuko dira Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 13.2.i) eta j) artikuluan eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzetik.

3.– A la vista de la naturaleza del premio, las personas participantes estarán exentas de acreditar el cumplimiento de los requisitos exigidos en el artículo 13.2.i) y j) de la Ley 38/2013, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Laugarrena.– Doktorego-tesiaren betekizuna.

Cuarta.– Requisito de la tesis doctoral.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein unibertsitatetan 2019ko urtarrilaren 1etik zazpigarren oinarrian ezartzen den eskabideak aurkezteko epemugara artean defendatu eta onartutako doktorego-tesiek bakarrik parte hartu ahal izango dute saria emateko prozeduran.

Solo podrán participar en el procedimiento de concesión del Premio las tesis doctorales que hayan sido defendidas y aprobadas en cualquiera de las universidades de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el plazo comprendido entre el 1 de enero de 2019 y la fecha de finalización del plazo de presentación de las solicitudes de la base séptima.

Bosgarrena.– Aurkeztu behar den dokumentazioa.

Quinta.– Documentación a presentar.

1.– Saria emateko prozeduran parte hartu nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.– Las personas que quieran participar en el procedimiento de concesión del Premio deberán presentar la siguiente documentación:

I. eranskina, «EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Saria emateko prozeduran parte hartzeko eskaera», beteta.

El Anexo I «Solicitud de participación en el procedimiento de concesión del Premio Alberto Alberdi a la Mejor Tesis Doctoral en relación con la Economía Vasca» cumplimentado.

Eranskin horretako lauki guztiak markatu beharko dira prozeduran parte hartu ahal izateko, azkena izan ezik, prozeduraren organo kudeatzailearen egiaztatze-lanei aurka egiteko aukerari buruzkoa; kasu horretan, aurreko oinarriaren bigarren apartatuan xedatutakoa bete beharko da.

Se deberán marcar todas las casillas de este anexo para poder participar en el procedimiento, salvo la última de ellas, referente a la posibilidad de oponerse a las labores de comprobación del órgano gestor del procedimiento, en cuyo caso se deberá estar a lo dispuesto en el apartado segundo de la base anterior.

II. eranskina, «Bigarren oinarriko baldintzak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena», beteta.

El Anexo II «Declaración responsable del cumplimiento de los requisitos de la base segunda» cumplimentado.

Doktorego-tesiaren ale bat, defendatu eta onartu den unibertsitateko epaimahaiak egiaztatua.

Un ejemplar de su tesis doctoral autentificada por el tribunal de la Universidad donde haya sido defendida y aprobada.

Doktorego-tesiak lortutako kalifikazioaren ziurtagiria.

El certificado de la calificación obtenida por su tesis doctoral.

Doktorego-tesiaren laburpen bat, gehienez 2 orrikoa.

Un resumen de su tesis doctoral que ocupe, como máximo, 2 folios.

3.– Prozedura kudeatzen duen organoak egiaztatuko du parte-hartzaileek hirugarren oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituztela, aurreko apartatuko I. eta II. eranskinak behar bezala bete dituztela eta apartatu horretako gainerako dokumentazioa aurkeztu dutela. Bestela, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, adieraziko zaio ezen, horrela egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, saria emateko eskumena duen organoak horretarako ebazpena eman ondoren.

3.– El órgano gestor del procedimiento comprobará que las personas participantes cumplen con los requisitos indicados en la base tercera, que han cumplimentado correctamente los anexos I y II del apartado anterior, y que han aportado la demás documentación relacionada en ese apartado. De no ser así, se requerirá a la persona en cuestión para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su solicitud, previa resolución dictada por el órgano competente para conceder el Premio.

Seigarrena.– Dokumentazioa aurkezteko era.

Sexta.– Modo de presentación de la documentación.

1.– Saria emateko prozeduran parte hartu nahi duenak eskabide-inprimakia bete beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ogasun-finantza-saila/hasiera/

1.– La persona que quiera participar en el procedimiento de concesión del Premio deberá cumplimentar el formulario de solicitud accesible en la sede electrónica de la Administración Pública la Comunidad Autónoma de Euskadi en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-economia-hacienda/

Helbide honetan eskura daitezke identifikazio eta sinadura elektronikorako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

Eskabidea egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpen eta justifikazioak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y justificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

También se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

2.– Modu presentzialean aurkeztea hautatu bada, eskabidea Zuzenean-Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren bulegoetan egin ahal izango da: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoan (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araban (Ramiro de Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako leku orotan egin ahal izango da.

2.– Si el canal de presentación elegido es el presencial, la solicitud se completará en cualquiera de las dependencias de Zuzenean Servicio de Atención Ciudadana de Bizkaia (Gran Vía 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (calle Andia 13, 20003 San Sebastián) y Álava (Ramiro de Maeztu, 10 bajo, 01008 Vitoria-Gasteiz), así como en los lugares previstos en el artículo 16.4 de la ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zuzenean zerbitzua erabiliz gero, aurretik hitzordua eskatu beharko da 945 01 90 00 doako telefonoaren bidez, edo online, webgune honen bitartez: https://www.euskadi.eus/web01-ejqmatic/eu/zuzeneanwebbooking/#/?lang=eu_es

En el caso de hacer uso del servicio Zuzenean, deberán concertar previamente una cita a través del teléfono 945 01 90 00 o de forma online a través de la web: https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean

3.– Saria emateko prozeduran parte hartzen duen edonork aldatu ahal izango du Administrazio Publikoarekiko komunikazio-bidea prozedura izapidetzen ari den bitartean, eta horren berri eman beharko dio prozeduraren organo kudeatzaileari.

3.– Cualquier persona que participe en el procedimiento de concesión del Premio podrá cambiar el canal de comunicación con la Administración Pública en cualquier momento durante la tramitación del procedimiento, comunicándoselo así al órgano gestor del procedimiento.

Zazpigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Séptima.– Plazo de presentación de solicitudes.

Eskabidea eta bosgarren oinarriko lehenengo apartatuan zerrendatutako gainerako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

El plazo para presentar la solicitud y la demás documentación relacionada en el apartado primero de la base quinta será de un mes a contar desde la fecha de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

Zortzigarrena.– Balorazio-fasea.

Octava.– Fase de valoración.

1.– Prozedura kudeatzen duen organoak saria emateko eskumena duen organoari laguntzen dioten epaimahaiko kideei bidaliko die parte hartzeko eskabideekin batera aurkeztutako doktorego-tesi bakoitzaren kopia, baldin eta hirugarren, laugarren eta bosgarren oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte eta dokumentazioa aurkeztu badute.

1.– El órgano gestor del procedimiento remitirá a los miembros del jurado que asiste al órgano competente para conceder el Premio copia de cada una de las tesis doctorales que acompañen a las solicitudes de participación que reúnan los requisitos y la documentación contemplados en las bases tercera, cuarta y quinta.

2.– Hauexek izango dira epaimahaikideak:

2.– El jurado estará compuesto por las siguientes personas:

Epaimahaiburua: Alberto Ansuategi Cobo jauna, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintzaren zuzendaria.

Presidente: D. Alberto Ansuategi Cobo, Director de Economía y Planificación del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco.

Epaimahaikideak:

Vocales:

Arantza Ugidos Olazabal andrea (UPV/EHU).

Dña. Arantza Ugidos Olazabal (UPV/EHU).

Mari Jose Aranguren Querejeta andrea (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua).

Dña. Mari Jose Aranguren Querejeta (Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad).

Arantxa Rodríguez Alvarez andrea (Ekonomian doktorea).

Dña. Arantxa Rodríguez Alvarez (Doctora en Economía).

Jon Barrutia Güenaga jauna (UPV/EHU).

D. Jon Barrutia Güenaga (UPV/EHU).

Elvira Uyarra Delgado andrea (University of Manchester).

Dña. Elvira Uyarra Delgado (University of Manchester).

Ibon Galarraga Gallastegui jauna (BC3- Basque Centre for Climate Change. Klima Aldaketa Ikergai).

D. Ibon Galarraga Gallastegui (BC3- Basque Centre for Climate Change. Klima Aldaketa Ikergai).

Idazkaria: Jose Ignacio Jaca Michelena jauna (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila). Hitza izango du, baina botorik ez.

Secretario: D. Jose Ignacio Jaca Michelena (Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco), que actuará con voz, pero sin voto.

3.– Epaimahaiaren funtzionamendu-araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 18.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren arabera arautuko da, eta epaimahaikideak legez aurreikusitako abstentzio- eta errekusazio-kasuen mende egongo dira, eta saria emateko prozeduran interesa duen edonork errekusatu ahal izango du.

3.– El régimen de funcionamiento del jurado se regirá por lo dispuesto en los artículos 15 a 18 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, y sus integrantes estarán sujetos a los supuestos de abstención y recusación legalmente previstos, pudiendo ejercitarse tal recusación por cualquier persona interesada en el procedimiento de concesión del Premio.

4.– Epaimahaiak honako balorazio-irizpide hauek aplikatuko dizkio doktorego-tesi bakoitzari, horien lehentasun-hurrenkera ezartzeko:

4.– El jurado aplicará los siguientes criterios de valoración a cada una de las tesis doctorales para establecer un orden de prelación entre ellas:

a) EAEko ekonomiaren ezagutzari egindako ekarpena: 40 puntu, gehienez.

a) Contribución al conocimiento de la economía vasca: hasta 40 puntos.

EAEko ekonomiaren funtzionamendua eta haren oinarriko ezaugarriak deskribatzea (sektore pribatua, sektore publikoa, merkatuak, finantzak...), bai eta EAEko ekonomiaren literaturan aintzat hartzen ez diren alderdiak ere.

Descripción del funcionamiento y los rasgos subyacentes que caracterizan a la economía vasca (sector privado, sector público, mercados, finanzas...), así como aquellos aspectos no considerados en la literatura existente de la economía vasca.

b) Tesitik eratorritako argitalpenen kopurua eta kalitatea: 30 puntu, gehienez.

b) Número y calidad de las publicaciones derivadas de la tesis: hasta 30 puntos.

Tesitik eratorritako lanak, JCR eta Scopus aldizkarietan argitaratuak edo bigarren berrikuspenean daudenak: 15 puntu, gehienez, argitalpen bakoitzeko.

Trabajos derivados de la tesis que hayan sido publicados, o estén en segunda revisión, en revistas JCR y Scopus: hasta 15 puntos por cada publicación.

Tesitik eratorritako lanak, beste aldizkari batzuetan argitaratuak: 10 puntu, gehienez, argitalpen bakoitzeko.

Trabajos derivados de la tesis que hayan sido publicados en otras revistas: hasta 10 puntos por cada publicación.

Tesitik eratorritako lanak, beste formatu batzuetan aurkeztuak (ponentziak, kongresuak...): 1 puntu, gehienez, lan bakoitzeko.

Trabajos derivados de la tesis que hayan sido presentados en otros formatos (ponencias, congresos,...): hasta 1 punto por cada trabajo.

c) Tesiak politika publikoetan izan dezakeen eragina: 20 puntu, gehienez.

c) Potencial incidencia de la tesis en las políticas públicas: hasta 20 puntos.

Egungo politika publikoekin bat etortzea, azterketa-sakontasuna eta politika horietan duen inpaktua, eta politika publikoen eraginaren analisia eta ebaluazioa txertatzea.

Alineamiento con las actuales políticas públicas, grado de análisis e impacto en las mismas e incorporación de análisis de impacto y evaluación de políticas públicas.

d) Berrikuntza-maila: 10 puntu, gehienez.

d) Grado de innovación: hasta 10 puntos.

Izaera berritzailea edo aurkikuntza-maila, planteatutako helburu motari eta erabilitako metodoari dagokienez, eta egungo arazoak konpontzen lortutako emaitzak, gaiaren originaltasuna eta EAEko ekonomiaren eta gizartearen alderdi berritzaileen ezagutzan aurrera egiteko duen garrantzia.

Carácter innovador o nivel de descubrimiento tanto en el tipo de objetivo planteado, como el método utilizado, y los resultados obtenidos de cara a resolver problemas actuales, así como originalidad del tema y su relevancia para avanzar en el conocimiento de aspectos novedosos de la economía y sociedad vasca.

5.– Saria bakar-bakarrik lortu ahal izango dute epaimahaiak 60 puntu edo gehiago eman dizkien doktorego-tesiek. Lehentasun-hurrenkera ezarri ondoren, epaimahaiburuak saria emateko proposamena egingo dio eskumena duen organoari, puntuaziorik onena lortu duen doktorego-tesiaren egilea adierazita, eta gainerako parte-hartzaileen zerrenda ordenatua eta doktorego-tesiengatik lortutako balorazioak gehituko dizkio proposamenari.

5.– Solo podrán optar al premio las tesis doctorales a las que el jurado haya otorgado una puntuación igual o superior a los 60 puntos. Una vez establecido el orden de prelación, el presidente del jurado elevará propuesta de concesión del Premio al órgano competente para concederlo con el nombre de la persona cuya tesis doctoral ha obtenido la mejor puntuación, junto con la relación ordenada de las otras personas participantes y las valoraciones obtenidas por sus tesis doctorales.

6.– Epaimahaiak ez badio ezein doktorego-tesiri 60 puntu edo gehiago ematen, epaimahaiburuak saria eman gabe uzteko proposamena egingo dio saria emateko eskumena duen organoari, parte-hartzaileen zerrenda ordenatuarekin eta beren doktorego-tesiengatik lortutako balorazioekin. Kasu horretan, organo eskudunak prozedura amaituko du sariaren deialdia bete gabe uzteko agindua emanez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, datu pertsonalen babesari buruzko aurreikuspenekin, aplikatu beharreko araudiaren arabera.

6.– Si el jurado no otorga a alguna de las tesis doctorales una puntuación igual o superior a los 60 puntos, el presidente del jurado elevará propuesta de declaración desierta de la convocatoria del Premio al órgano competente para concederlo, junto con la relación ordenada de las personas participantes y las valoraciones obtenidas por sus tesis doctorales. En tal caso, el órgano competente finalizará el procedimiento dictando la orden por la que se declara desierta la convocatoria del Premio, la cual se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco con las previsiones sobre protección de datos personales, según la normativa de aplicación.

Bederatzigarrena.– Saria emateko agindua.

Novena.– Orden de concesión del Premio.

1.– Saria emateko eskumena duen organoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, epaimahaiburuaren proposamena ikusita, eta hirugarren oinarriko lehen apartatuko baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, prozedura amaitzeko, saria emateko agindua emango du 15 eguneko epean, saria emateko proposamena jasotzen duen egunetik aurrera.

1.– El órgano competente para conceder el Premio, el Consejero de Economía y Hacienda, a la vista de la propuesta de concesión recibida del presidente del jurado, y una vez acreditado que cumple con los requisitos del apartado primero de la base tercera, finalizará el procedimiento dictando la orden de concesión del Premio en el plazo de 15 días desde la fecha en que reciba la propuesta de concesión.

2.– Saria emateko aginduak saritua identifikatuko du, alegia, puntuaziorik handiena lortu duen doktorego-tesiaren egilea, eta, eranskin batean, gainerako parte-hartzaileen zerrenda ordenatua eta beren doktorego-tesiengatik lortutako balorazioak jasoko ditu. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta sarituari eta gainerako parte-hartzaileei jakinaraziko zaie. Jakinarazpenerako, abisu bat bidaliko zaie I. eranskinean ematen duten helbide elektronikora, eta adieraziko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura dutela, seigarren oinarriaren lehen apartatuaren arabera; helbide elektronikorik ez badute, eranskin berean eman duten harremanetarako telefono-zenbakira deituko zaie, saria emateko aginduaren jakinarazpena bidali zaiela adierazteko.

2.– La orden de concesión del Premio identificará a la persona premiada por haber redactado la tesis doctoral que ha obtenido la mayor puntuación, y contendrá, en un anexo, la relación ordenada de las demás personas participantes y las valoraciones obtenidas por sus tesis doctorales. La orden se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y se notificará tanto a la persona premiada como a las demás participantes. En el caso de su notificación, se les enviará un aviso a la dirección de correo electrónico que faciliten en el Anexo I informándoles de la puesta a disposición de la notificación en la sede electrónica de la Administración Pública la Comunidad Autónoma de Euskadi del párrafo primero de la base sexta; si no cuentan con una dirección de correo electrónico, se les llamará al número de teléfono de contacto que faciliten en el mismo anexo, para avisarles de que se les ha enviado la notificación de la orden de concesión del Premio.

Hamargarrena.– Saria onartzea.

Décima.– Aceptación del Premio.

1.– Saria emateko agindua jakinarazi eta 5 egun balioduneko epean saria onartzen duela adierazi beharko du saridunak. Horretarako, «Nire karpeta» ireki beharko du, jakinarazpena jaso eta saria onartzeko inprimakian (3. eranskina) sartzeko.

1.– La persona premiada deberá manifestar que acepta el Premio en el plazo de 5 días hábiles desde que se le haya notificado la orden de su concesión, para lo cual deberá ir a «mi carpeta» a recoger la notificación y entrar al formulario de aceptar el premio (Anexo 3).

Modu presentzialean aurkeztea hautatu bada, sariaren onarpena Zuzenean-Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren bulegoetan egin ahal izango da: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoan (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araban (Ramiro de Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako leku orotan egin ahal izango da.

Si el canal de presentación elegido es el presencial, la aceptación del Premio se completará en cualquiera de las dependencias de Zuzenean Servicio de Atención Ciudadana de Bizkaia (Gran Vía 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (calle Andia 13, 20003 San Sebastián) y Álava (Ramiro de Maeztu, 10 bajo, 01008 Vitoria-Gasteiz), así como en los lugares previstos en el artículo 16.4 de la ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Epe horretan onartzen ez badu, emandako sariari uko egiten diola ulertuko da, eta, kasu horretan, aurreko oinarrian xedatutakoaren arabera jokatuko da, eta saria emateko eskumena duen organoak beste agindu bat emango du, non egindako ukoa adieraziko baita, bai eta saria epaimahaiburuak sariak emateko eskumena duen organoari bidalitako saria emateko proposamenean bigarren lekuan dagoen pertsonari ematen zaiola ere (horrela, hurrenez hurren).

Si no aceptara en ese plazo, se entenderá que renuncia al premio concedido y, en tal caso, se obrará conforme a lo dispuesto en la base anterior, y el órgano competente para conceder el Premio dictará nueva orden de concesión en la que se expresará la renuncia operada y la concesión del Premio a la persona que ocupe el segundo lugar en la propuesta de concesión remitida por el presidente del jurado al órgano competente para concederlo, y, así, sucesivamente.

2.– Sariari uko eginez gero, arrazoia edozein dela ere, saridunak ez du bestelako ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

2.– La renuncia al Premio, cualquiera que sea la razón que la motive, no dará derecho a la persona premiada a ningún tipo de compensación.

Hamaikagarrena.– Saria.

Decimoprimera.– El Premio.

Saria honako hau izango da:

La concesión del Premio consistirá en lo siguiente:

Sarituari sei mila (6.000) euro gordin eta diploma bat ematea. Zenbateko hori zergei buruzko erregelamendu-araudiaren mende egongo da.

La entrega a la persona premiada de la cantidad de seis mil (6.000) euros brutos y un diploma acreditativo. La cantidad mencionada se someterá a la normativa reglamentaria tributaria.

Lanaren laburpen bat argitaratzea Ekonomiaz aldizkarian edo Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren Ikerketak sailean.

La publicación de una síntesis del trabajo en la revista Ekonomiaz o en la serie Ikerketak de la Dirección de Economía y Planificación.

Ikerlana eta horren ondorio nagusiak aurkezteko foro publiko bat izatea.

Disponer de un foro público para presentar el trabajo de investigación y sus principales conclusiones.

Administrazioak saria ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenen Erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Para que la Administración pueda realizar el pago del premio, la persona beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro electrónico de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

Hamabigarrena.– Saria ematea.

Decimosegunda.– Entrega del Premio.

Saria ekitaldi publiko batean emango da, eta sarituak ekitaldi horretara joan beharko du. Ekitaldi hori egiteko egunari, orduari eta lekuari buruzko informazioa behar besteko aurrerapenarekin emango da. Justifikatutako arrazoiren bat dela-eta irabazleak ezin badu bertaratu, beste pertsona bat izendatu ahal izango du hara joan eta saria haren izenean jasotzeko.

La entrega del Premio se realizará en un acto público al que deberá asistir la persona premiada. La información sobre la fecha, hora y lugar de celebración de tal acto se le facilitará con antelación suficiente. En caso de no poder asistir por causa justificada, podrá designar a otra persona para que asista al acto y recoja el premio en su nombre.

Gerora sortutako gorabeherak direla-eta saria emateko ekitaldia bertan behera utzi behar bada aurreko paragrafoan adierazitako moduan, bide telematikoa erabiliko da horretarako.

Si por circunstancias sobrevenidas se ha de suspender la celebración del acto de la entrega del Premio de la manera expresada en el párrafo anterior, se utilizará la vía telemática para ello.

Hamahirugarrena.– Saria errebokatzea eta itzultzea.

Decimotercera.– Revocación y reintegro del Premio.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan aurreikusitako kausaren bat gertatzen denean, eta, bereziki, oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean, saria emateko eskumena duen organoak saria ematea baliogabetzeko agindua emango du. Agindu horretan, eman zaion zenbatekoa gehi aplikatu beharreko legezko interesak eta diploma itzultzeko eskatuko zaio sarituari. Halaber, ikerketa-lana eta ondorio nagusiak aurkezteko gaitutako foro publikoa edukitzeari utziko diola ohartaraziko zaio.

Cuando concurra alguna de las causas previstas en el artículo 37.1 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, en particular, en los supuestos de incumplimiento de las obligaciones establecidas en las presentes bases, el órgano competente para conceder el Premio dictará orden revocando su concesión, en la que se exigirá a la persona premiada que reintegre la cantidad que se le ha concedido, más los intereses legales aplicables, y que devuelva el diploma acreditativo. Asimismo, se le advertirá de que dejará de disponer del foro público que se habilitó para presentar su trabajo de investigación y sus principales conclusiones.

Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren arabera.

Todo lo anterior, según el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen de las garantías y reintegro de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

Hamalaugarrena.– Saritutako doktorego-tesiaren egiletza-eskubideak.

Decimocuarta.– Derechos de autoría de la tesis doctoral premiada.

1.– Sariduna izango da doktorego-tesi sarituaren egile-eskubideen titular bakarra; beraz, bere ardura izango da hirugarrenek haren gainean eskubiderik ez izatea, eta, halakorik gertatuz gero, berak egin beharko dio aurre eskubideon gaineko edozein erreklamaziori.

1.– La persona premiada será la única titular de los derechos de autor sobre la tesis doctoral premiada, por lo que será la responsable de que no existan derechos de terceros sobre ella, y, de darse el caso, será ella la que haga frente a cualquier reclamación sobre los mismos.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ustiapen-eskubideak izango ditu, ez esklusiboki, 3 urterako, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren (gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzeari buruzkoa) 43. artikuluaren arabera. Eskubide horiek erreprodukzioari, banaketari eta komunikazio publikoari buruzkoak dira, sariarekin lotutako difusio-jarduera publikoetan erabiltzeko.

2.– La Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi ostentará los derechos de explotación de forma no exclusiva por un plazo de 3 años, según el artículo 43 del texto refundido de la Ley de Propiedad Intelectual, regularizando, aclarando y armonizando las disposiciones legales vigentes sobre la materia, aprobado mediante Real Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril. Dichos derechos se refieren a su reproducción, distribución, y comunicación pública para su utilización en actividades públicas de difusión relacionadas con el Premio.

Hamabosgarrena.– Bateragarritasuna.

Decimoquinta.– Compatibilidad.

Saria ematea bateragarria da agindu honetan araututako administrazio-prozedurara aurkezten diren doktorego-tesiei beste sari edo aintzatespen batzuk ematearekin.

La concesión del Premio es compatible con la concesión de otros premios o reconocimientos a las tesis doctorales que se presenten en el procedimiento administrativo regulado en la presente Orden.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común