Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

81. zk., 2022ko apirilaren 27a, asteazkena

N.º 81, miércoles 27 de abril de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
1805
1805

AGINDUA, 2022ko apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

ORDEN de 20 de abril de 2022, del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se realiza una emisión de Deuda Pública de Euskadi por importe de quinientos millones de euros y se fijan las características de la misma.

Otsailaren 8ko 21/2022 Dekretuak 2022ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak 10. artikuluko 1. paragrafoan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kontura.

El Decreto 21/2022, de 8 de febrero, acuerda y autoriza la realización de operaciones de endeudamiento para el ejercicio 2022, con cargo a la autorización concedida al Consejo de Gobierno por la Ley 11/2021, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2022, en su artículo 10, apartado 1.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

La Disposición Adicional del mencionado Decreto establece que, de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, corresponde al Consejero de Economía y Hacienda, mediante Orden, publicada, en el caso de emisión de deuda pública en forma de valores, en el Boletín Oficial del País Vasco, determinar los instrumentos y modalidades concretas para realizar las operaciones de endeudamiento acordadas y autorizadas en virtud de esa disposición, así como concretar sus condiciones financieras y demás características no señaladas por la citada norma, dentro de las previsiones de la misma.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

En virtud de todo lo cual,

EBAZTEN DUT
RESUELVO:

1. artikulua.– Bostehun milioi (500.000.000) euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea, otsailaren 8ko 21/2022 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.

Artículo 1.– Realizar una emisión de Deuda Pública de Euskadi por importe de quinientos millones (500.000.000) de euros, en virtud de las autorizaciones contenidas en el Decreto 21/2022, de 8 de febrero.

2. artikulua.– Jaulkiko den zor publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:

Artículo 2.– La emisión de Deuda Pública que se lleva a cabo tendrá las siguientes características:

a) Zenbateko nominala: 500.000.000 euro.

a) Importe nominal: 500.000.000 euros.

b) Modalitatea: bonu jasangarriak.

b) Modalidad: bonos sostenibles.

c) Jaulkitze-prozedura: jaulkipen publikoa.

c) Procedimiento de emisión: colocación pública.

d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2022ko apirilaren 29a.

d) Fecha de emisión y desembolso: 29 de abril de 2022.

e) Interesa: urteko nominalaren % 1,875, urtero uztailaren 30ean ordainduko dena; kupoi luze bat ordainduko da 2023ko uztailaren 30ean.

e) Interés: 1,875 % nominal anual, con pago el 30 de julio de cada año, con un cupón largo el 30 de julio de 2023.

f) Jaulkitze-prezioa: % 99,323.

f) Precio de emisión: 99,323 %.

g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

g) Precio de amortización: a la par, por el valor nominal.

h) Amortizazio-data: 2033ko uztailaren 30a.

h) Fecha de amortización: 30 de julio de 2033.

i) Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

i) Representación de los valores: anotaciones en cuenta.

j) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

j) Valor unitario: mil (1.000,00) euros.

k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

k) Cotización de la emisión: Bolsa de Bilbao.

3. artikulua.– Jaulkiko diren baloreen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Artículo 3.– El Departamento de Economía y Hacienda y facilitará la suscripción de los valores de la emisión a través de la entidad o entidades mandatadas para la realización de la emisión, entidades habilitadas para tal fin según la normativa vigente de mercado de valores.

4. artikulua.– Baimena ematen zaio Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari edo Finantza Politikako zuzendariari, bietako edonori, zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.

Artículo 4.– Se autoriza a la persona titular de la Viceconsejería de Finanzas y Presupuestos y de la Dirección de Política Financiera, indistintamente, para la firma de los contratos y demás documentos anexos y complementarios que sean precisos para llevar a cabo la presente operación de endeudamiento.

5. artikulua.– Harpidetzen ordainketa erakunde mandatari baten bidez egingo da; jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietateak egingo du, horretarako izendatutako Erakunde Eragilearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Artículo 5.– El desembolso de la suscripción se realizará a través de una de las entidades mandatadas; el pago de intereses y amortización de la emisión se efectuará por la Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, S. A., a través de la Entidad Agente, designada a esos efectos, de acuerdo con lo establecido en el artículo 38.º del Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 20a.

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de abril de 2022.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común