Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

75. zk., 2022ko apirilaren 19a, asteartea

N.º 75, martes 19 de abril de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
1688
1688

AGINDUA, 2022ko martxoaren 28koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko Zorrotzaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza jabetza osoan esleitzeko esleipen-prozedura hasten duena.

ORDEN de 28 de marzo de 2022, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, por la que se inicia el procedimiento de adjudicación de 120 viviendas de protección oficial en propiedad plena en el municipio de Bilbao, en Zorrozaurre.

GERTAKARIAK
ANTECEDENTES

1.– Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak arautzen du babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura. Hori xedatuta dago Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan.

1.– El procedimiento de adjudicación de las mencionadas viviendas se regirá por lo previsto en la Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del Registro de Solicitantes de Vivienda y de los procedimientos de adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y alojamientos dotacionales de régimen autonómico, tal y como se recoge en el artículo 12 del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo.

2.– 2015eko azaroaren 16an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EAk (Visesa) lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Bilboko Zorrotzaurren babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.

2.– Con fecha de 16 de noviembre de 2015, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco y la Sociedad Pública Vivienda y Suelo de Euskadi (Visesa) firmaron un Convenio de Colaboración para la promoción de vivienda de protección pública en el término municipal de Bilbao, en Zorrozaurre.

3.– Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin-behineko kalifikazioa eskuratu du Bilboko Zorrotzaurreko babes ofizialeko 120 etxebizitza sustapenak. Sustapen horren espediente zenbakia EB2-0981/19-LE-000 da.

3.– Mediante resolución del Delegado Territorial de Vivienda de Bizkaia de fecha 4 de julio de 2019 se ha otorgado la calificación provisional de viviendas de protección oficial a la promoción de 120 viviendas de protección oficial en Bilbao, en Zorrozaurre, bajo el número de expediente EB2-0981/19-LE-000.

4.– 120 etxebizitza horietako 5 bi logelakoak dira, 76,16 m2 eta 80,46 m2 bitarteko azalera dute, eta mugikortasun urri iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta daude. Gainontzeko 115 etxebizitzetatik, 48 bi logelakoak dira, eta 58,28 m2 eta 66,56 m2 bitarteko azalera dute; beste 67 etxebizitzak hiru logelakoak dira, eta 76,19 m2 eta 85,91 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak emateko araubidea jabetza osoa izango da.

4.– Del total de 120 viviendas, 5 viviendas de dos dormitorios, con una superficie de entre 76,16 m2 y 80,46 m2, están adaptadas a personas con discapacidad con movilidad reducida de carácter permanente. Del resto de las 115 viviendas, 48 son de dos dormitorios y tienen superficies comprendidas entre 58,28 m2 y 66,56 m2. Las otras 67 viviendas son de tres dormitorios y tienen superficies comprendidas entre 76,19 m2 y 85,91 m2. El régimen de cesión es en propiedad plena.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK
FUNDAMENTOS DE DERECHO

1.– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio agindu hau ematea, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.– Corresponde al Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes dictar la presente Orden, conforme a lo previsto en el artículo 29 de la Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del Registro de Solicitantes de Vivienda y de los procedimientos para la adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y alojamientos dotacionales de régimen autonómico.

2.– Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 18. artikuluan jasotzen denaren arabera, lehen eskualdatzeko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu behar badira, bizikidetza-unitatea osatzen duen titularretako bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egongo da, kasuan kasuko araudiak ezarritako gutxieneko antzinatasunarekin.

2.– Con arreglo a lo previsto en el artículo 18 del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo, en los casos de acceso a viviendas de protección oficial en primera transmisión, al menos una de los futuras personas titulares que formen parte de la unidad convivencial habrá de estar empadronada en la Comunidad Autónoma del País Vasco, con una antigüedad mínima determinada por la normativa aplicable a cada caso.

3.– Babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko eskatuko diren urteko diru-sarrera haztatuen mugak abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoak izango dira. Dekretu hori kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa da, eta, haren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduan ezarritakoa aldatzen da.

3.– Los límites de ingresos anuales ponderados exigibles para el acceso a la vivienda de protección oficial deben ajustarse a lo establecido en la disposición adicional sexta del Decreto 210/2019, de 26 de diciembre, de colaboración financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de vivienda y suelo y de medidas complementarias en materia de vivienda que modifica la Orden de 14 de septiembre de 2011, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes.

4.– 39/2008 Dekretuaren 22. artikuluan jasotzen denaren arabera, honako hau izango da diru-sarrerei dagokienez kontuan hartu beharreko epealdia: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-dataren aurreko azken zergaldia.

4.– Según el artículo 22 del Decreto 39/2008, el período computable a efectos de ingresos debe ser el período impositivo que, vencido el plazo de presentación de la declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas, sea inmediatamente anterior a la fecha de publicación de la orden de inicio del procedimiento de adjudicación.

5.– Arestian aipaturiko 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen du pertsonek edo bizikidetza-unitateek, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozeduretan parte hartzeko, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egon beharko dutela. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela, baldin eta agindu hau argitaratzen den datan Etxebiden erosketako eskatzaile moduan alta emanda badaude.

5.– La Orden de 15 de octubre de 2012, antes citada, establece que, para participar en los procedimientos de adjudicación de viviendas de protección oficial, las personas o unidades convivenciales deben estar inscritas en el Registro de Solicitantes de Vivienda. Se entiende que se cumple el requisito de estar inscrito en el Registro de Solicitantes de Vivienda, si a la fecha de publicación de la presente Orden se está dado de alta en Etxebide demandando vivienda en compra.

6.– Agindu horretan honako hau ere esaten da: prozeduran sartzea borondatezkoa izango da, eta hasiera aginduan zehaztutako epean eta bitartekoaren bidez egin beharko da.

6.– La misma Orden añade que la incorporación al procedimiento será voluntaria y deberá hacerse dentro del plazo y utilizando el medio que se especifique en la orden de inicio.

7.– Esleitzeko modua egoeraren araberakoa izango da: prozeduran onartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31.etik 41.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera. Aitzitik, etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta 42.etik 44.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko ditu.

7.– La forma de asignación varía en función de las circunstancias: cuando el número de demandantes supera al número de viviendas de la promoción, la asignación se realiza por sorteo público ante Notario, siguiendo el procedimiento previsto en los artículos 31 a 41 de la Orden de 15 de octubre de 2012. Si, por el contrario, el número de viviendas supera al de demandantes, la Delegación Territorial de Vivienda de Bizkaia ordenará ante Notario las solicitudes y las asignará conforme a lo previsto en los artículos 42 a 44.

8.– Etxebizitzen esleipenean, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuko da.

8.– En la adjudicación de las viviendas se aplicarán los criterios de sobreocupación establecidos en el artículo 62.2 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan aplikagarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

A la vista de los preceptos legales señalados y demás normativa de general y concordante aplicación.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Hasiera ematea Bilboko Zorrotzaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza esleitzeko prozedurari.

Primero.– Iniciar el procedimiento de adjudicación de la promoción de 120 viviendas de protección oficial en el municipio de Bilbao, en Zorrozaurre.

Bigarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak emateko araubidea jabetza osoa izango da.

Segundo.– El régimen de cesión de las viviendas de la presente promoción será el de plena propiedad.

Hirugarrena.– Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan alta emanda dauden eta etxebizitza erostea eskatzen duten pertsonek edo bizikidetza unitateek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

Tercero.– Podrán participar en el procedimiento de adjudicación las personas o unidades convivenciales que estén dadas de alta demandando vivienda en compra en el Registro de Solicitantes de Vivienda a la fecha de publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco que cumplan los siguientes requisitos:

1.– Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbao udalerria edo Bilbao metropoliko eremu funtzionaleko udalerrietako bat izan beharko da.

1.– Al menos uno de los municipios designados en la solicitud de inscripción deberá ser Bilbao, o un municipio del área funcional del Bilbao Metropolitano.

2.– Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar du, gutxienez urtebeteko antzinakotasunaz agindu hau argitaratzen den datan.

2.– Alguna o alguno de las personas titulares habrá de estar empadronada en la Comunidad Autónoma Vasca, a la fecha de publicación de la presente Orden de inicio con una antigüedad de, como mínimo, un año.

3.– 2020. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

3.– Se requiere acreditar ingresos anuales ponderados no inferiores a 12.000 euros y no superiores a 39.000 euros en el periodo impositivo correspondiente al ejercicio de renta del año 2020. En el caso de personas con discapacidad con movilidad reducida o de personas con discapacidad psíquica será suficiente con acreditar ingresos mínimos de 3.000 euros. En el caso de las mujeres víctimas de violencia de género no se exigirá acreditar ingresos mínimos.

Laugarrena.– Agindu honek eta esleipen-prozedura honi aplikagarri zaizkion arauek zehazten duten baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek, sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute, apirilaren 25etik maiatzaren 9ra bitartean (biak barnean), modu hauetako batean:

Cuarto.– Las personas o unidades convivenciales que cumplan los requisitos previstos en la presente Orden y demás normativa aplicable, y estén interesadas en participar en el procedimiento de adjudicación, deberán incorporarse al mismo presentando el formulario correspondiente entre el 25 de abril y el 9 de mayo (ambos inclusive) mediante algunos de estos medios:

– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua-Zuzenean, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.

– Presencialmente: en el Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco-Zuzenean, Gran Vía, 85 48011-Bilbao.

– Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao.

– Por correo postal: en la Delegación Territorial de Vivienda de Bizkaia, Gran Vía, 85, 6.º, 48011-Bilbao.

– Telematikoki: http://etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

– Telemáticamente en http://www.etxebide.euskadi.eus

Bosgarrena.– Sustapenean mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat gordetako 5 etxebizitzak betekizun hori egiaztatzen duen pertsona bat duten bizikidetza-unitateen artean esleituko dira.

Quinto.– Las 5 viviendas adaptadas para personas con discapacidad con movilidad reducida de carácter permanente serán adjudicadas entre unidades convivenciales en las que haya una persona que haya acreditado esta característica.

Etxebizitza horiek honako ordena honetan esleituko dira: aurrenik, gurpil-aulkian dauden pertsonei; gero, bi makulu nahitaez behar dituzten pertsonei; eta, azkenik, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinaren D) eta H) bitarteko apartatuen arabera 7 puntu edo gehiago dituztenei.

Estas viviendas se asignarán por este orden: en primer lugar a las personas confinadas en silla de ruedas, después a las dependientes de dos bastones y finalmente a las que sumen 7 o más puntos en relación con los apartados D) a H) del Anexo 3 del Real Decreto 1971/1999.

Seigarrena.– Etxebizitzak esleituko dira Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta. Gauzak horrela, gehienez 5 kide dituzten bizikidetza unitateek parte hartu ahal izango dute.

Sexto.– Las viviendas se adjudicarán aplicando los criterios de sobreocupación establecidos en el artículo 62.2 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda. Así, podrán participar en este procedimiento de adjudicación las unidades convivenciales de, como máximo, 5 miembros.

Zazpigarrena.– Eskatzaileen kopurua sustapeneko etxebizitzen kopurua baino handiagoa bada , esleipena notarioaren aurreko zozketa bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31.etik 41.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera.

Séptimo.– Si el número de demandantes supera al número de viviendas de la promoción, la forma de asignación será el sorteo público ante Notario, siguiendo el procedimiento previsto en los artículos 31 a 41 de la Orden de 15 de octubre de 2012.

Etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak agindu horren 42.etik 44.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko dira.

Si el número de viviendas supera al de demandantes, la Delegación Territorial de Vivienda de Bizkaia ordenará ante Notario las solicitudes de vivienda y las irá asignando conforme a lo previsto en los artículos 42 a 44 de la misma Orden.

Zortzigarrena.– Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxarote-zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).

Octavo.– Los lugares de publicación de las listas de solicitudes admitidas y excluidas, asignación de viviendas y listas de espera serán el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi (www.euskadi.eus > sede electrónica > tablón).

Bederatzigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Noveno.– Contra la presente Orden puede interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes en el plazo de un mes desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses contados a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 28a.

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de marzo de 2022.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común