Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

60. zk., 2022ko martxoaren 24a, osteguna

N.º 60, jueves 24 de marzo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
1371
1371

AGINDUA, 2022ko martxoaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2022ko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen Programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean.

ORDEN de 16 de marzo de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se convocan, para el año 2022, las ayudas a la promoción y desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen), previstas en los capítulos II y III del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko (Itsaspen Programa) laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak (2012ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zk.) helburutzat dauka herritarren oinarrizko zerbitzuak eta bizi-kalitatea hobetzeko laguntzak emateko araubidea sortu eta arautzea, eta jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzea itsasertzeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen laguntzeko.

El Decreto 22/2012, de 21 de febrero, de ayudas a la promoción y desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen), publicado en el Boletín Oficial del País Vasco n.º 47, de 6 de marzo de 2012, tiene por objeto la creación y regulación del régimen de ayudas dirigido a mejorar los servicios básicos y la calidad de vida de la población, y apoyar la generación de nuevas actividades económicas que contribuyan a la revitalización y renovación de las poblaciones costeras y al desarrollo de las mismas.

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 7. artikuluan xedatu bezala, urtero egingo da laguntzetarako deialdia, eta, horrekin batera, bigarren apartatuan bildutako honako eduki hauek finkatuko dira: zein den eskabideak aurkezteko epea; gehienez zenbat diru bideratuko den laguntzak banatzeko; zein diren diruz lagunduko diren laguntza-lerroak, kapituluka banatuta; irizpide objektiboen artean zein aplikatuko diren laguntzen zenbatekoa zehazteko; nolako dokumentazioa aurkeztu behar den; zein den inbertsioak eta gastuak egiteko eta justifikatzeko epea, eta, soberakin ekonomikorik badago, nola banatuko diren kapitulu bakoitzean.

El artículo 7 de precitado Decreto 22/2012, de 21 de febrero establece que, anualmente, se convocarán las ayudas que regula, debiendo establecerse una serie de contenidos, que se recogen en el apartado segundo: el plazo de presentación de solicitudes; la dotación global máxima, especificándose, por capítulos, las líneas de ayuda a subvencionar; los criterios objetivos elegidos para la cuantificación de las ayudas; la determinación de la documentación a presentar; el plazo de ejecución y de justificación de las inversiones y gastos; y la distribución de los sobrantes económicos en cada capítulo.

Deialdi hau ebazterakoan, aintzat hartuko dira administrazio publikoen dirulaguntza-jarduera arautzen duten publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere honako arau hauetan xedatutakoari jarraituz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta laguntza eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Gainera, diru-baliabide erabilgarriak honako hauetan ezarritako irizpideen arabera aplikatuko dira: otsailaren 21eko 22/2012 Dekretua; agindu hau, eta 2021, 2022 eta 2023rako Dirulaguntza Plan Estrategikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartua eta 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez aldatua.

La presente convocatoria se resolverá conforme a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad que rigen la actividad subvencional de las Administraciones Públicas, en los términos establecidos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, con arreglo a los preceptos básicos de la Ley 38/2003, General de Subvenciones (LGS), a su vez desarrollada por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones (RLGS), y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones y aplicándose los recursos económicos disponibles con arreglo a los criterios establecidos en el Decreto 22/2012, de 21 de febrero, en la presente Orden, y en el Plan Estratégico de Subvenciones para los años 2021, 2022 y 2023, aprobado mediante Orden de 17 de marzo de 2021 de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y modificado mediante Orden de 16 de febrero de 2022.

Horiek horrela, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Xedea.

Primero.– Objeto.

Agindu honen xedea da 2022ko deialdia egitea Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen Programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusita baitaude.

Es objeto de la presente Orden la convocatoria, para el ejercicio 2022, de las ayudas a la promoción y desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen), previstas en los capítulos II y III del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

Bigarrena.– Eskabideak eta dokumentazioa.

Segundo.– Solicitudes y documentación.

1.– 2022rako eskabide-eredua onartzen da, eta eskuragarri egongo da https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0113708 webgunean. Eredu horren bidez eskatu ahal izango dira otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan araututako Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak (Itsaspen Programa).

1.– Se aprueba el modelo de solicitud para 2022 de las ayudas a la promoción y desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen) reguladas por el Decreto 22/2012, de 21 de febrero, que está disponible en la siguiente dirección web: https://www.euskadi.eus/servicios/0113708

Agindu honen eranskinean jasota daude eskabide-ereduaren edukia eta eskatzaileek bete behar dituzten eremuak.

El contenido del modelo de solicitud y los campos que se requiere rellenar a las solicitantes son los que se recogen en el anexo a la presente Orden.

2.– Laguntza-eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari bidali behar zaizkio.

2.– Las solicitudes de ayuda estarán dirigidas a la Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas.

3.– Eskatzaileek bitarteko elektronikoz aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako agiriak honako helbide elektroniko honetan egongo dira eskuragarri:

3.– Las solicitantes deberán presentar las solicitudes por canal electrónico. Las especificaciones para la tramitación de la solicitud, las declaraciones responsables y demás documentación están disponibles en la siguiente dirección:

4.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egitekoak, helbide honen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de: https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte dirulaguntzaren eskabidea eta eskatutako agiriak. Gainera, dirulaguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoari jarraituz.

5.– La solicitud de subvención, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Asimismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de subvención, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Laguntzak eskatzen dituztenek, eskabidearekin batera, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Bestalde:

6.– Las solicitantes de las ayudas, junto con la solicitud, presentarán la documentación prevista en el artículo 6 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero. Por otra parte:

– Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta haren NAN/IFK ere. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu. Gainera, eskabidea aurkezteak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari zuzenean eskura dezan beste edozein administrazio publikok egindako dokumentazio guztia, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. zenbakian.

– La acreditación de estar al corriente en las obligaciones tributarias, con la seguridad social y la identidad DNI/CIF se verificará automáticamente por los servicios técnicos de la dirección gestora. No obstante, la solicitante podrá oponerse expresamente a tal verificación debiendo aportar entonces la documentación indicada. Además, de conformidad con lo dispuesto en el párrafo 2 del artículo 28 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas la presentación de la solicitud de subvención conlleva la autorización de la solicitante para que la Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas obtenga de forma directa toda aquella documentación que haya sido elaborada por cualquier otra administración pública.

– Eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badute eskatutako dokumentazioa, eta aldaketarik ez dela egin berariaz adierazten bada, ez dute aurkeztu beharko dokumentazio hori, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. zenbakiarekin bat etorriz. Adierazi beharko da, hala ere, noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu diren agiri horiek. Eskabidea aurkezteak berekin dakar organo kudeatzaileari baimena ematea dokumentazio hori eskuratzeko, hargatik eragotzi gabe baimena berariaz ukatu ahal izatea. Hala eginez gero, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

– Cuando las solicitantes hubieran presentado la documentación requerida en esta o en cualquier otra administración pública y, siempre que declare expresamente que no se han producido variaciones, estarán exentas de la obligación de su presentación de conformidad con lo dispuesto en el párrafo 3 del artículo 28 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre. No obstante, deberán indicar en qué momento y ante qué órgano administrativo presentó esos documentos. La presentación de la solicitud conlleva la autorización para que el órgano gestor obtenga dicha documentación sin perjuicio de que pueda denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la documentación indicada.

7.– 2022ko ekitaldian, hilabetekoa izango da otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan ezarritako laguntza-deialdira eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

7.– Para el ejercicio 2022, el plazo de presentación de solicitudes para acceder a la convocatoria de ayudas establecida en Decreto 22/2012, de 21 de febrero, será de un mes desde el día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Betekizunak.

Tercero.– Requisitos.

Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzeko interesa dutenek egiaztatu beharko dute otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 5. artikuluko betekizunak betetzen dituztela, eta ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan dirulaguntzak debekatzeko jasotako egoeraren batean.

Las personas interesadas en acceder a las subvenciones objeto de convocatoria habrán de acreditar que reúnen los requisitos exigidos en el artículo 5 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, así como que no se encuentran incursas en ninguna de las prohibiciones que recoge el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Laugarrena.– Gehieneko diru-zuzkidura globala.

Cuarto.– Dotación global máxima.

1.– Agindu honen bidez 2022ko ekitaldirako iragarritako laguntzei erantzuteko gehieneko diru-zuzkidura globala 500.000 eurokoa da. Horietatik, 382.500 euro II. kapituluari dagozkio: 153.000 euro 2022. urteko ordainketa-kredituari, eta 229.500 euro 2023. urteko konpromiso-kredituari. III. kapitulua finantzatzeko, 117.500 euro erabiliko dira: 47.000 euro 2022. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 70.500 euro, 2023. urteko konpromiso-kredituari.

1.– La dotación global máxima para atender a las ayudas convocadas por la presente Orden para el ejercicio 2022 asciende a 500.000 euros, de los cuales, 382.500 euros se atribuyen al Capítulo II, correspondiendo 153.000 euros a crédito de pago para el año 2022 y 229.500 euros a crédito de compromiso para el año 2023. Y 117.500 euros se atribuyen al Capítulo III, correspondiendo 47.000 euros a crédito de pago para el año 2022, y 70.500 euros a crédito de compromiso para el año 2023.

2.– Bi kapitulu horietako batean soberakinik badago, besteari esleituko zaio.

2.– En el caso de existir sobrantes económicos en uno de los dos capítulos señalados, estos se imputarán al otro.

Bosgarrena.– Laguntza-lerroak eta diruz laguntzeko moduko kostuak.

Quinto.– Líneas de ayuda y costes a subvencionar.

1.– otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babesean 2022ko ekitaldian diruz lagunduko diren jarduerak eta kostuak dekretu horren II. eta III. kapituluetan aurreikusitakoak izango dira, hau da, honako hauei buruzkoak, hurrenez hurren: ekonomiarako eta itsasertzeko herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzea, eta itsasertzeko ondarea kontserbatu eta hobetzea.

1.– Las actividades y costes que se subvencionarán en el ejercicio 2022 al amparo del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, serán los previstos en sus capítulos II y III relativos a las líneas de ayuda destinadas a la implantación de servicios básicos para la economía y la población litoral y a la conservación y mejora del patrimonio litoral respectivamente.

Kostuen moderazioa Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea betez ziurtatuko da. Kontratu txikien kasuan, otsailaren 28ko 1/2019 Jarraibidearen arabera, gutxienez hiru eskaintza eskatuko ditu kontratazio-organoak, eta horiek espedientean sartuko dira, kalitate-prezio erlaziorik onena duen eskaintzaren justifikazioarekin batera. Hori posible ez bada, horren justifikazio arrazoitua txertatu beharko da.

La moderación de costes se asegurará con el cumplimiento de la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público. En el caso de los contratos menores, según instrucción 1/2019 de 28 de febrero, el órgano de contratación solicitará al menos tres ofertas que se incorporarán al expediente junto con la justificación de la selección de la oferta de mejor relación calidad-precio. De no ser posible, debe incorporarse la justificación motivada de tal extremo.

Onuradunak ez badira sektore publikoko kontratazio-organo, diruz lagunduko den gastuaren zenbatekoa 40.000 euro edo handiagoa bada obretan, edo 15.000 euro edo handiagoa gainerakoan, gutxienez hiru hornitzaile desberdinen eskaintzak eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde eskaintza horiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta gastua ez den dirulaguntzaren aurretik egin. Halako kasuetan, kostuen moderazioa egiaztatu beharko da, justifikazio-memoria baten bidez.

De tratarse de beneficiarios distintos de los órganos de contratación del sector público, cuando el importe del gasto subvencionable sea de 40.000 euros o más en concepto de obras o de 15.000 euros o más en el resto, la persona beneficiaria deberá contar con como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, solicitadas con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención. En estos casos deberá acreditarse la moderación de costes mediante la correspondiente memoria justificativa.

2.– Laguntza hauek bateraezinak izango dira Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak 2022ko ekitaldian bere jardun-eremuan egindako beste edozein deialditan eskuratutakoekin. Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek ofizioz egiaztatuko dute bateraezintasun hori.

2.– Estas ayudas serán incompatibles con aquellas obtenidas en el marco de cualquier convocatoria emitida dentro del ámbito de actuación de la Dirección de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas en el ejercicio 2022. Esta incompatibilidad será comprobada de oficio por los servicios técnicos de la dirección.

Seigarrena.– Laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

Sexto.– Criterios objetivos de valoración y cuantificación de las ayudas.

1.– Proiektuak baloratzeko, kontuan izango dira otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako irizpide objektibo guztiak.

1.– Para la valoración de los proyectos, se tendrán en cuenta todos los criterios objetivos previstos en el artículo 8 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

2.– Erakunde eskatzaile bakoitzak aukera izango du proiektu bat baino gehiago aurkezteko, baina lehentasuna emango zaio puntuazio handiena lortzen duenari. Soberakinik izanez gero soilik hartuko da aintzat puntuazio-hurrenkeraren arabera diruz lagundu daitekeen hurrengo proiektua. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, kasuan kasuko erakundeak, organo kudeatzailearen eskariz zehazten duen proiektua hautatuko da.

2.– Sin perjuicio de la posible presentación de diversos proyectos por cada entidad solicitante, se priorizará aquel de mayor puntuación y solo en el caso de existir remanentes, podrá atenderse el siguiente que por orden de puntuación sea susceptible de ser subvencionado. En el caso de coincidir puntuaciones, se seleccionará el que la entidad concreta de que se trate indique, previa petición del órgano gestor.

Zazpigarrena.– Betebeharrak.

Séptimo.– Obligaciones.

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuko 12. artikuluan jasotako betebeharrez gain, onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1 artikulukoak bete beharko dituzte, bai eta lege horretako 46. artikuluan lankidetza-beharrari buruz adierazitakoa ere.

Además de las obligaciones de las personas beneficiarias que se recogen en el artículo 12 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, también rigen las obligaciones que recoge el artículo 14.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y deberán cumplir lo señalado en el artículo 46 de la misma Ley, relativo al deber de colaboración.

Zortzigarrena.– Inbertsioak eta gastuak gauzatzeko epea.

Octavo.– Plazo de ejecución de las inversiones y gastos.

1.– II. eta III. kapituluetako ekintzei dagozkien inbertsioak eta gastuak urtekoak edo urte anitzekoak izan daitezke. Urteko proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da, eta urte anitzekoak gauzatzekoa, berriz, 2023ko abenduaren 31n, hargatik eragotzi gabe otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. eta 16.3 artikuluetan xedatutakoa betetzea. Diruz laguntzen diren proiektuak 2022ko ekitaldian hasi behar dira.

1.– Las inversiones y gastos correspondientes a las acciones previstas en los capítulos II y III podrán ser anuales o plurianuales. Para los proyectos anuales, el plazo máximo de ejecución será hasta el 31 de diciembre de 2022 y, para los proyectos plurianuales, hasta el 31 de diciembre de 2023, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 13 y en el 16 párrafo 3 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero. Los proyectos a subvencionar deberán iniciarse en el ejercicio 2022.

2.– Proiektu bakoitzaren inbertsio eta gastuak gauzatzeko epea zehazteko, aintzat hartuko da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoa, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 11. artikuluan.

2.– La determinación del plazo de ejecución de las inversiones y gastos para cada proyecto se determinará, conforme lo dispuesto en el artículo 11 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero, en la Resolución de la Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas.

Bederatzigarrena.– Inbertsioak justifikatzeko epea.

Noveno.– Plazo de justificación de las inversiones.

Urteko eta urte anitzeko proiektuetan, gehienez bi hilabeteko epean justifikatu beharko da inbertsioak eta aurreikusitako gastuak gauzatu direla, laguntza emateko ebazpenean ezarritako inbertsio- edo gastu-proiektua amaitzen denetik edo azken luzapenetik hasita, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan.

Tanto en los proyectos anuales como el los plurianuales, la justificación de la ejecución de las inversiones y gastos previstos se realizará en el plazo máximo de dos meses desde la fecha de finalización del proyecto de inversión o gasto establecida en la resolución de concesión de la ayuda o de la última prórroga, conforme lo dispuesto en el artículo 14 párrafo 3 del Decreto 22/2012, de 21 de febrero.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aplikatu beharreko araudia.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Normativa aplicable.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko da: otsailaren 21eko 22/2012 Dekretua, itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena (Itsaspen Programa); Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua.

Las subvenciones a que se refiere esta orden se sujetan a lo dispuesto en el Decreto 22/2012, de 21 de febrero, de ayudas a la promoción y desarrollo de las zonas litorales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Itsaspen); en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre; en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; en los preceptos básicos de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, a su vez desarrollada por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones; y en el Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, las personas interesadas podrán interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 16a.

En Vitoria-Gasteiz, a 16 de marzo de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
ANEXO
ITSASPEN 2022KO ESKABIDE-INPRIMAKIAREN EDUKIA (II. ETA III. KAPITULUAK)
CONTENIDO DEL FORMULARIO DE SOLICITUD ITSASPEN 2022 (CAPÍTULOS II Y III)

Laguntzaren eskaera-inprimakia webgune honetan dago eskuragarri:

El formulario de solicitud de ayuda está disponible en la dirección web:

Eduki hau du:

Su contenido es el siguiente:

Eremu generikoak:

Campos genéricos:

– Identifikazio-agiriaren mota.

– Tipo de documento de identificación.

– Zenbakia.

– Número.

– Izena (pertsona fisikoek soilik).

– Nombre (solo para personas físicas).

– Lehen abizena (pertsona fisikoek soilik).

– Primer apellido (solo para personas físicas).

– Bigarren abizena (pertsona fisikoek soilik).

– Segundo apellido (solo para personas físicas).

– Sexua (pertsona fisikoek soilik).

– Sexo (solo para personas físicas).

– Entitatearen izena (pertsona juridikoek soilik).

– Nombre de la entidad (solo para personas jurídicas).

– Telefono finkoa.

– Teléfono Fijo.

– Telefono mugikorra.

– Teléfono Móvil.

– Helbide elektronikoa.

– Email.

– Lurralde historikoa.

– Territorio Histórico.

– Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

– Canal de notificación y comunicación.

– Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

– Correo electrónico para recibir avisos.

– Abisuak jasotzeko mugikorra.

– Móvil para recibir avisos.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.

– Idioma de las notificaciones, comunicaciones y avisos.

– Legezko ordezkariaren datuak.

– Datos de la persona representante legal.

Proiektuaren datuak:

Datos del proyecto:

– Izenburua.

– Título.

– Inbertsioa edo gastuak (BEZik gabe), urteka banakatuta.

– Inversión o gastos (sin IVA), desglosados por años.

Eremu osagarriak: erantzukizunpeko adierazpena, honako hau dioena:

Campos complementarios: declaración responsable de que:

– Laguntza-eskabidean adierazitakoa egia da, eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak dira; faltsutasunik edo datu okerrik azalduz gero, erantzukizun osoa bere gain hartuko du; eta ezingo du adierazi faltsutasun edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak ez zituela ezagutzen.

– Las manifestaciones realizadas y la documentación presentada en la solicitud de ayuda son ciertas, aceptando cualquier responsabilidad que se pueda derivar de su falsedad o inexactitud, sin que quepa alegar ignorancia de los hechos que motivan dicha falsedad o inexactitud.

– Bai/Ez, markatu dagokiona: behean zerrendatzen diren erakunde publikoei edo pribatuei laguntza eskatu die, edo haien laguntza jaso du proiektu honetarako; eta konpromisoa hartzen du aurrerantzean ere proiektu honetarako aurkezten dituen laguntza-eskabide guztien berri emateko.

– Sí/No ha presentado solicitud y/o ha obtenido ayuda para este proyecto, hasta la fecha, en las instituciones públicas o privadas que a continuación se relacionan, comprometiéndose a comunicar cuantas solicitudes de ayuda realice para este proyecto.

– Bai/Ez, markatu dagokiona: 2020, 2021 eta 2022ko zerga-ekitaldietan, minimis erregelamenduei atxikitako laguntzak jaso ditu, eta horien zenbatekoa ...................... eurokoa da (adierazi zenbatekoa).

– Sí/No ha obtenido ayudas sujetas a los Reglamentos minimis correspondientes durante los ejercicios fiscales 2020, 2021 y 2022, cuyo importe asciende a ......................... euros (indicar).

– Proiektuak bete egiten ditu ingurumen- eta higiene-arloko arauak, bai eta kasuan kasuko inbertsioei aplikatu beharreko erkidegoko arauak ere, eta ez dio ingurumenari ondorio kaltegarri esanguratsurik eragingo.

– Que el proyecto cumple las normas en materia de medio ambiente e higiene, así como las normas comunitarias aplicables a las inversiones de que se trate y que no conlleva efectos negativos significativos sobre el medio ambiente.

– Konpromisoa hartzen du, halaber, inbertsioa edo gastua egin dela eta proiektua gauzatu dela egiaztatzeko beharrezko dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren edo zehaztutako kontrol-organoen esku jartzeko.

– Que se compromete a poner a disposición del Gobierno Vasco o de los Órganos de Control establecidos, toda la documentación que fuese necesaria para la verificación de la ejecución de la inversión y/o gasto y la realización del proyecto.

– Ez dago zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

– Que no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la perdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilita para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Pertsona fisikoa edo juridiko pribatua izanez gero, titularra den enpresa krisian dagoen enpresatzat hartuta ez egotea, Estatuek krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko Erkidegoaren 2004ko urriaren 1eko C244/2004 Zuzentarauetan ezarritako definizioarekin bat etorriz, eta, era berean, enpresak bideragarritasun ekonomikoa eta bere produktuentzat merkaturako irteera arruntak izatea.

– En el supuesto de ser persona física o jurídica privada, que la empresa de la que es titular no tiene la consideración de empresa en crisis, de acuerdo con la definición establecida en las Directrices Comunitarias sobre ayudas estatales de salvamento y reestructuración de empresas en crisis C244/2004, de 1 de octubre de 2004 y tiene viabilidad económica y salidas normales al mercado para sus productos.

Eskabidearen eranskinak:

Anexos a la solicitud:

Baimenak:

Consentimientos:

Baimena ematen dio deialdiaren organo kudeatzaileari honako hauek egiazta edo froga ditzan administrazio eskudunean:

Autoriza al órgano gestor de la convocatoria la comprobación, constancia o verificación en la Administración competentes de:

– Bai/Ez, zerga-betebeharrak beteta izatea.

– Sí/No, cumplimiento de obligaciones tributarias.

– Bai/Ez, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatea.

– Sí/No, cumplimiento de obligaciones de la Seguridad Social.

– Bai/Ez, pertsona fisiko eskatzailearen nortasun-datuak.

– Sí/No, datos de identidad de la persona física solicitante.

– Bai/Ez, pertsona juridiko eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun-datuak.

– Sí/No, datos de identidad de la persona representante legal de la persona jurídica solicitante.

Proiektuaren datuak:

Datos del proyecto:

– Enpresa.

– Empresa.

– Inbertsioaren kokalekua.

– Localización de la inversión.

– Proiektuaren deskribapena.

– Descripción del proyecto.

– Inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa, kontzeptuen arabera banakatuta.

– Importe de la inversión o del gasto, desglosado por conceptos.

– Proiektu-motaren araberako adierazleak.

– Indicadores por tipo de proyecto.

Aurkeztu beharreko agirien zerrenda.

Relación de documentación a aportar.

Eskabidea betetzeko argibideak.

Instrucciones para cumplimentar la solicitud.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común