Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

56. zk., 2022ko martxoaren 18a, ostirala

N.º 56, viernes 18 de marzo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
1286
1286

AGINDUA, 2022ko martxoaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena 2022ko ekitaldirako.

ORDEN de 8 de marzo de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se aprueban las bases de la convocatoria, para el ejercicio 2022, de las ayudas a los regímenes de calidad de los productos agrícolas y alimenticios.

Nekazaritza Politika Bateratuak aldaketa asko izan ditu hasieratik bertatik, hala lehen ardatzean, merkatu-politikan, nola bigarrenean, landa-garapenean. Landa-garapenaren eremuan egin den azken erreformak oinarrizko lehentasunen kopuru mugatu bati eman dio lehentasuna, eta honen bitartez egin da: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua –Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen du–. Erregelamendu honetan aplikatzekoak diren xedapenak Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bidez ezarri dira. Era berean, Batzordearen 807/2014 (EB) Erregelamendu Eskuordetua, 2014ko martxoaren 11koa, aipatu behar da. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa-garapenerako laguntzari buruzkoa, eta xedapen iragankor zenbait gehitu zizkion.

La política agrícola común ha sufrido, desde sus inicios, numerosas modificaciones, tanto en lo referido al primer pilar, política de mercados, como al segundo, desarrollo rural. La última reforma en el ámbito de este segundo pilar ha consistido en centrarse en un número limitado de prioridades básicas y se ha efectuado por medio del Reglamento (UE) n.º 1305/2013, de Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, relativo a la ayuda al desarrollo rural a través del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER) y por el que se deroga el Reglamento (CE) n.º 1698/2005 del Consejo. Las disposiciones de aplicación de este Reglamento han sido establecidas por medio del Reglamento de Ejecución (UE) n.º 808/2014 de la Comisión, de 17 de julio de 2014. Así, mismo cabe mencionar el Reglamento Delegado (UE) n.º 807/2014 de la Comisión de 11 de marzo de 2014, que completa el Reglamento (UE) n.º 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a la ayuda al desarrollo rural a través del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER), e introduce disposiciones transitorias.

Atzerapenak izan dira EBren Urte Anitzeko Finantza Esparruaren onarpenean eta Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformari buruzko negoziazioetan. Hori dela eta, NPB berria eta haren Plan Estrategikoak ez dira 2023ra arte indarrean jarriko, oraindik ez baitira onartu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren eta Europako Batzordearen beharrezko arauak.

Debido al retraso en la aprobación del Marco Financiero Plurianual de la UE y en las negociaciones sobre la reforma de la Política Agrícola Común (PAC), la entrada en vigor de la nueva PAC y sus Planes Estratégicos no tendrá lugar hasta 2023, ya que las necesarias normas del Parlamento Europeo y del Consejo Europeo, así como de la Comisión Europea, aún no han sido aprobadas.

Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamendua argitaratu da (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 23koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) zenbait xedapen iragankor ezartzen dituena 2021. eta 2022. urteetan, eta erregelamendu hauek aldatzen dituena: 1305/2013 (EB), 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, errekurtsoei eta erregelamenduaren aplikazioari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, errekurtsoei eta laguntza horren banaketari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan). Erregelamendu horren xedea segurtasuna eta jarraitutasuna ematea da, Europako nekazariei emandako laguntzei, bai eta trantsizio-aldian landa-garapenerako laguntzen jarraitutasuna bermatzea ere, horretarako egungo esparru juridikoa zabalduz, lehen zutabeari (NBEF) zein bigarren zutabeari (LGENF) dagokienez, harik eta NPE berria indarrean sartzen den arte.

Así, el Reglamento (UE) 2020/2220 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 23 de diciembre de 2020, por el que se establecen determinadas disposiciones transitorias para la ayuda del Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER) y del Fondo Europeo Agrícola de Garantía (FEAGA) en los años 2021 y 2022, y por el que se modifican los Reglamentos (UE) 1305/2013, (UE) 1306/2013 y (UE) 1307/2013 en lo que respecta a sus recursos y a su aplicación en los años 2021 y 2022 y el Reglamento (UE) 1308/2013 en lo que respecta a los recursos y la distribución de dicha ayuda en los años 2021 y 2022, ha sido publicado con el objeto de proporcionar seguridad y continuidad a la concesión de ayudas a los agricultores europeos y garantizar la continuidad del apoyo al desarrollo rural en el período transitorio, ampliando el marco jurídico actual, tanto por lo que respecta a primer pilar (FEAGA) como a segundo pilar (FEADER), hasta la entrada en vigor de la nueva PAC.

Erregelamendu erkide horrek badu bere isla Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programan, 2015-2020ko aldirako; programa hori Europako Batzordeak onartu zuen, 2015eko maiatzaren 26an, C (2015) 3479 azken erabakiaren bidez. Landa Garapenerako programa horrek 2015-2020ko aldirako laguntza-ildo batzuk ditu, hauek, hain zuzen: M03.1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza, eta M03.2. Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, barne-merkatuko ekoizle taldeek abiaraziak. Beraz, LGENF funtsaren finantzaketa ere izango dute. Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan daude araututa. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen du (EHAA. 34. Zk., 2017ko otsailaren 17koa).

Esta reglamentación comunitaria tiene su reflejo en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el Programa de Desarrollo Rural de la Comunidad Autónoma Vasca para el periodo 2015-2020, aprobado por la Comisión Europea el 26 de mayo de 2015, mediante Decisión C (2015) 3479 final. Dicho Programa de Desarrollo Rural ha incorporado las líneas de ayuda M03.1 Ayuda a la participación por vez primera de agricultores en regímenes de calidad y M03.2 Ayuda a las actividades de información y promoción implementadas por agrupaciones de productores para el mercado interno, y por lo tanto serán ayudas cofinanciadas por el fondo FEADER en el periodo 2015-2020. Estas ayudas encuentran su marco regulador en el Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020 (BOPV n.º 34 de 17 de febrero de 2017).

Elikadura-sektorea sektore estrategikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta euskal landa-ingurunearen funtsezko substratua da. Sektore horren lehiakortasuna handitzeko xedeaz, euskal nekazaritzan nolabait sustraituta dauden produktu batzuk bereizteko eta sustatzeko estrategia bat garatu da. Testuinguru horretan sortu dira jatorri-deiturak, adierazpen geografiko babestuak eta kalitate-bereizgarriak; izan ere, janarien ekoizpenari kalitatea emateaz gain, kontsumitzaileen artean oso ospe ona izaten dute.

El sector alimentario es un sector estratégico para la Comunidad Autónoma del País Vasco y constituye el sustrato fundamental del medio rural vasco. Al fin de alcanzar el objetivo de aumentar la competitividad de dicho sector se ha ido desarrollando una estrategia de diferenciación y potenciación de determinados productos de cierto arraigo en la agricultura vasca. En este contexto han ido surgiendo las Denominaciones de Origen, Indicaciones Geográficas Protegidas y distintivos de calidad que, aportando una calidad a la producción alimentaria, gozan de un elevado reconocimiento por parte de los consumidores.

Kalitate-araubide horietan parte hartzeak batzuetan kostu eta betebehar gehigarri batzuk sortzen dituenez, eta merkatuak ez dituenez beti behar adina saritzen, nekazariek programa horietan parte har dezaten sustatu behar da.

Dado que la participación en estos regímenes de calidad origina en ocasiones costes y obligaciones adicionales que no siempre se ven recompensados en su justa medida por el mercado, es necesario fomentar la participación de los agricultores en estos programas.

Agindu honen bidez, Europar Batasunak eta EAEk elkarrekin finantzatutako laguntza batzuen araubidea arautu nahi da, zehazki nekazariek nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetan parte hartzea sustatzeko laguntzena. Gainera, agindu honetaz baliatuta, 2022. urterako deialdia ere egin nahi da. Helburu nagusia hauxe da: ziurtatutako kalitatedun euskal produktuak elikadura-katean hobeto sartzen laguntzea, hain zuzen ere ekoizleek eta produktuek kalitate-araubideetan duten parte-hartzea areagotuz, produktu horiek barne- eta kanpo-merkatuetan duten kokapena eta aintzatespena hobetuz.

Con la presente se pretende regular el régimen de ayudas cofinanciadas entre la Unión Europea y la CAPV dirigidas a incentivar la participación de agricultores en los regímenes de calidad de los productos agrícolas y alimenticios, así como realizar la convocatoria para el año 2022. El principal objetivo es atender la mayor integración de los productos vascos de calidad certificada en la cadena alimentaria, fomentando una mayor participación de productores y productos en los regímenes de calidad, así como un mejor posicionamiento y reconocimiento de estos productos en los mercados interno y externo.

Produktu horiek elikakatean hobeto sartzen lagunduko da funtsean neurri horren bidez; horretarako, gure ekoizpen-sektorearen eginkizuna sustatu behar da eta, neurri txikiago batean, transformatzaileena, elikakateari balio erantsi bat eman dakion. Halaber, ziurtatutako eta aitortutako kalitatea duten euskal produktuak hobeto jarri behar dira Erkidegoko merkatuetan, eta sustatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizleek eta produktuek parte-hartze handiago bat izan dezaten Euskadiko kalitate berezi eta ziurtatuaren estrategian.

Con esa medida se contribuirá fundamentalmente a atender la mayor integración de los productos en la cadena alimentaria, potenciando el papel de nuestro sector productor y, en menor medida, del transformador, en la generación de valor añadido dentro de la cadena, a través de un mayor y mejor posicionamiento de los productos vascos de calidad certificada y reconocida en los mercados comunitario, así como fomentando una mayor participación de productores y productos de la Comunidad Autónoma del País Vasco en la Estrategia de calidad diferenciada y certificada de Euskadi, base de nuestra política agraria y de nuestra afamada gastronomía.

Horretaz gain, egitura-arazoak dituzten ustiategiak berregituratzen lagunduko du neurri horrek; horretarako, ustiategien lehia-hobekuntza bultzatzeko, kalitate-bereizgarriak har ditzaten sustatuko da eta horiek balio erantsi bat emango diete euren ekoizpenei.

La medida también contribuirá, a facilitar la reestructuración de explotaciones con problemas estructurales impulsando la mejora competitiva de las explotaciones mediante el fomento de la adopción por su parte de distintivos de calidad que mejoren el valor añadido de sus producciones.

Halaber, berrikuntzan ere lagunduko du zeharka; izan ere, merkatuetan kalitate ziurtatua duten produktuak apurka-apurka ugaritzen eta finkatzen joateak eragingo du produktu horien barietateak, formatuak, etiketak, aurkezpena, eta abar berritzea. Halaxe gertatu da Euskadin (1992) apustu politikoa egin zenetik, kalitate bereiz eta ziurtatuaren estrategiaren alde, gure nekazaritzako eta elikagaigintzako ekoizpen gehienetan.

Asimismo, contribuirá indirectamente en la innovación, en cuanto a que el progresivo crecimiento y asentamiento de los productos de calidad certificada en los mercados, impulsará la innovación en variedades, formatos, etiquetado, presentación, etc. de los mismos, tal y como viene sucediendo desde la apuesta política en Euskadi (1992) por la implantación y desarrollo de una Estrategia de calidad diferenciada y certificada para la mayor parte de nuestra producción agraria y alimentaria.

Azkenik, ekoizpen ekologikoa ere sustatzen den aldetik, nolabait lagunduko du biodibertsitatea berrezartzen eta zaintzen, Natura 2000ko eremuetakoa, natur balio handiko nekazaritza-sistemetakoa eta paisaia europarretakoa, ingurumena zaintzeaz batera.

Finalmente, desde el fomento de la producción ecológica, también contribuirá en parte, a restaurar y preservar la biodiversidad, incluida en las zonas Natura 2000 y los sistemas agrarios de alto valor natural y los paisajes europeos, así como la preservación del medio ambiente.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta arlo honetako araudi guztia eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikulua, honako hau

Por todo ello, y teniendo en cuenta toda la normativa referida a la materia y el artículo 26.4 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, Ley de Gobierno,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Onartzea nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarri arautzaileak, 2022ko ekitaldirako, I. eranskinean adierazitako eran.

Artículo único.– Aprobar, en los términos que se recogen en el Anexo I, las bases reguladoras de la convocatoria, para el ejercicio 2022, de las ayudas a los regímenes de calidad de los productos agrícolas y alimenticios.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

Contra la presente Orden podrán los interesados interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 8a.

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de marzo de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
ANEXO I
OINARRI ARAUTZAILEAK
BASES REGULADORAS
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. oinarria.– Xedea.

Base 1.– Objeto.

Agindu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 programan jasota dauden laguntza hauek deitzea da 2022ko ekitaldirako: M03.1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza, eta M03.2. Barne-merkatuko ekoizle-taldeek abiarazitako informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza. Laguntza horiek, hain zuzen ere, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez landa-garapenari laguntzak emateari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 16. artikulutik eratortzen dira.

Es objeto de la presente Orden convocar para el ejercicio 2022 las ayudas M03.1 Ayuda a la participación por vez primera de agricultores en regímenes de calidad y M03.2 Ayuda a las actividades de información y promoción implementadas por agrupaciones de productores para el mercado interno, contempladas en el Programa de Desarrollo Rural del País Vasco 2015-2020, derivadas del artículo 16 del Reglamento (UE) 1305/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo relativo a la ayuda al desarrollo rural a través del Fondo Europeo de Desarrollo Rural (FEADER).

2. oinarria.– Laguntza motak.

Base 2.– Tipos de ayudas.

Laguntzak bi motatakoak dira:

Las ayudas son de dos tipos:

a) M03.1: Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza. Urteko ordainsari bat emango da ustiategiko; ordainsari horren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbaterainokoak diren eskatzaileari kalitate-araubideak eragiten dizkion kostu finkoak, onuraduna inskribatzen denetik 5 urtera gehienez.

a) M03.1: Ayuda a la participación de agricultores en regímenes de calidad por primera vez. La ayuda consistirá en una prima anual por explotación cuyo importe se determinará en función del nivel de los costes fijos ocasionados al solicitante por su participación en regímenes de calidad, desde el año de inscripción del beneficiario hasta un máximo de 5 años.

b) M03.2: Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, ekoizle taldeek Erkidegoko merkaturako egindako jardueretarako, kalitate-araubideren batek estalitako produktuei begira. Dirulaguntza zuzen baten bidez lagunduko da informazio- eta promozio-ekintzetan diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko baten gainean.

b) M03.2: Ayuda a las actividades de información y promoción realizadas por agrupaciones de productores para el mercado comunitario en relación con productos cubiertos por un régimen de calidad. La ayuda será en forma de subvención directa sobre un porcentaje de los costes subvencionables de las acciones de información y promoción elegibles.

3. oinarria.– Finantzaketa.

Base 3.– Financiación.

Aurrekontuari dagokionez, 2022ko ekitaldiko laguntza-programa Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren aurrekontuen kreditu egoki eta behar besteko baten kontura finantzatuko da.

Desde un punto de vista presupuestario, la financiación del programa de ayudas en el ejercicio 2022 se realizará con cargo a crédito adecuado y suficiente de los presupuestos de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias (DCIA) y del FEADER.

Nekazariek II. kapituluko kalitate-araubideetan (M03.1) parte har dezaten ematen diren laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak batera finantzatuko dute, eta 32.632,32 eurokoa da; horietatik, 15.337,19 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira (% 47), eta 17.295,13 euro Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa izeneko Europako funtsaren kontura (% 53), Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren babesean. Eta 218.662,81 euroko zati ez-kofinantzatu bat, gehigarri nazional gisa aurreikusitakoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrekontuen kontura. 2022ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

El crédito presupuestario, destinado a la financiación de las ayudas a la participación de los agricultores en regímenes de calidad previstos en el Capítulo II (M03.1), será cofinanciado entre la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias (DCIA) y del FEADER por una cuantía de 32.632,32 euros, de los cuales 15.337,19 euros se financian con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi (47 %) y 17.295,13 euros con cargo al Fondo Comunitario FEADER (53 %), al amparo del Programa de Desarrollo Rural de la Comunidad Autónoma del País Vasco 2015-2020. Y una parte no cofinanciada, prevista como financiación suplementaria nacional, de 218.662,81 euros con cargo a los presupuestos de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias (DCIA). Todos ellos corresponden a crédito de pago del ejercicio 2022.

III. kapituluko kalitate-araubideek (M03.2) estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jarduerak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua, berriz, 58.013 eurokoa da; horietatik, 27.266,11 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira (% 47), eta 30.746,89 euro LGENF Europako funtsaren kontura (% 53), Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren babesean. Eta 388.733,89 euroko zati ez-kofinantzatu bat, gehigarri nazional gisa aurreikusitakoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrekontuen kontura. 2022ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

El crédito presupuestario, destinado a la financiación de las ayudas a actividades de información y promoción de productos cubiertos por regímenes de calidad previstos en el Capítulo III (M03.2), será cofinanciado entre la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias (DCIA) y del FEADER por una cuantía de 58.013 euros, de los cuales 27.266,11 euros se financian con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi (47 %) y 30.746,89 euros con cargo al Fondo Comunitario FEADER (53 %), al amparo del Programa de Desarrollo Rural de la Comunidad Autónoma del País Vasco 2015-2020. Y una parte no cofinanciada, prevista como financiación suplementaria nacional, de 388.733,89 euros con cargo a los presupuestos de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias (DCIA). Todos ellos corresponden a crédito de pago del ejercicio 2022.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa. Diru-zuzkidura hori handitu ahal izango da, kontuan hartuta eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren eta aurrekontuetan zenbat diru geratzen den erabilgarri beste programa batzuk egikaritutakoan. Gehikuntza hori gertatuz gero, hasieran aurreikusitako zuzkidura agortu baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

El volumen total de las ayudas a conceder no superará los citados recursos. Dicha dotación podrá ser incrementada, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas de ayudas. En el supuesto de que se produzca dicho incremento, habrá de tener lugar con carácter previo al agotamiento de la dotación inicialmente prevista, de la que se dará publicidad de tal circunstancia mediante resolución del Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria

4. oinarria.– Onuradun izateko betekizun orokorrak.

Base 4.– Requisitos generales para obtener la condición de persona beneficiaria.

Onuradun izan nahi duten pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-legedia ezartzen duen otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasota daudenak, bai eta deialdi honen 19. eta 26. oinarrietan laguntza-lerro bakoitzerako berariaz ezarrita daudenak ere; eta zehazki, hauek:

Las personas que deseen obtener la condición de beneficiaria deberán cumplir los requisitos establecidos en el artículo 5 del Decreto 43/2017, de 7 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, los recogidos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, así como los específicos que se establecen para cada línea de ayuda en las bases 19 y 26 de la presente convocatoria y concretamente los siguientes:

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak dituzten establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egon behar dira.

1.– Los establecimientos a los que estén ligados los gastos subvencionables deben estar en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma Vasca.

2.– Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

2.– Estar al corriente del pago de las obligaciones tributarias, con la Seguridad Social y de las obligaciones de pago por reintegro de subvenciones.

3.– Ez dute izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.

3.– No encontrarse sancionadas penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Administrazio-bideko itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat izanez gero, laguntzak baldintzatuta egongo dira prozedura hori ebatzi arte; zehapena berresten bada, laguntzak ukatuko zaizkie.

4.– En el caso de estar incursas en procedimiento de reintegro o sancionador en vía administrativa, las ayudas estarán condicionadas a la resolución del mismo, siendo denegadas en caso de que las sanciones se vean confirmadas.

5. oinarria.– Eskabideak eta agiriak.

Base 5.– Solicitudes y documentación.

1.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

1.– Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica:

– Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat etorriz.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán, bien directamente en las dependencias del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, sitas en la calle Donostia-San Sebastián n.º 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, o bien en cualesquiera de los lugares previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común y conforme a lo dispuesto en el Decreto 72/2008, de 29 de abril de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

– Modu elektronikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, oinarri honen 3. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi a través de las direcciones indicadas en el apartado 3 de esta base.

Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

2.– Pertsona juridikoek baliabide elektronikoz aurkeztuko dituzte eskabideak, oinarri honen 3. apartatuan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

2.– Las personas jurídicas presentarán las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada en el apartado 3 de esta base.

3.– Eskabideak eta horiek izapidetzeari buruzko jarraibideak –aurrez aurreko moduan nahiz modu elektronikoan– eta behar diren gainerako ereduak edo memoriak eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide hauen bitartez:

3.– Las solicitudes y las indicaciones sobre como tramitarlas, así como el resto de modelos o memorias necesarias, tanto por canal presencial como electrónico, están disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en las siguientes direcciones:

– Nekazariek kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028812

– Ayudas a la participación de los agricultores en regímenes de calidad: https://www.euskadi.eus/servicios/1028812

– Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028813

– Ayudas a actividades de información y promoción de productos cubiertos por regímenes de calidad: https://www.euskadi.eus/servicios/1028813

4.– Izapidetze elektronikoari dagokionez, eskaera egin ondorengo izapideak eta jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Respecto a la tramitación electrónica, los trámites posteriores a la solicitud y las notificaciones electrónicas se realizan a través de «mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación deberá inscribirse en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

5.– Laguntza-eskatzaileek, 20. eta 27. oinarrietan adierazitako agiriez gain, hauek aurkeztu beharko dituzte:

5.– Las personas solicitantes de las ayudas, además de la documentación específica establecida en las bases 20 y 27, deberán presentar la siguiente:

a) Eredu presentziala hautatzen duten pertsona fisikoek honako webgune honetan eskuragarri dagoen inprimakia aurkeztu beharko dute: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028812. Eskabide-orria modu informatikoan bete eta grabatu ostean, inprimatu eta paperean bidali beharko da, sinatuta. Eskabide elektronikoa hautatzen duenak, berriz, nahikoa izango du egoitza elektronikoaren inprimakia betetzea, hurrengo apartatuen arabera beharrezko diren agiriak erantsi, eta eskabidea elektronikoki sinatzea.

a) Las personas físicas que opten por el modelo presencial adjuntarán el impreso de solicitud que estará disponible en la web https://www.euskadi.eus/servicios/1028812. Una vez cumplimentado y grabado de manera informática, deberá imprimirse y remitirse en papel y firmado. En el caso de que opte por la solicitud telemática, bastará con rellenar el formulario de la sede electrónica, anexar la documentación necesaria de los siguientes apartados y firmar electrónicamente.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKa, ahalordetze-eskrituraren fotokopia eta erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia, dagokien erregistroan zigilatuta. Ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek eratze-kontratu bat aurkeztu beharko dute, eta laguntza-eskabidean ordezkaritza-gaitasuna dutela egiaztatu. Horretarako, berariazko akordio bat aurkez dezakete, IV. eranskineko ereduari jarraituz.

b) En el supuesto de ser persona jurídica, CIF de la empresa, de la escritura de apoderamiento, así como fotocopia de la escritura de constitución y de los estatutos de la entidad, que deberán estar sellados por el registro correspondiente. Las comunidades de bienes y las sociedades civiles deberán presentar un contrato de constitución y acreditar la capacidad de representación en la solicitud de ayudas, para lo cual podrán presentar un acuerdo expreso según el modelo del Anexo IV.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek adierazita: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla, aginduan ezarritako betekizun guztiak betetzen dituela laguntzarako eskubidea izateko aitorpena lortzeko, hori egiaztatzen duen dokumentazioa daukala, eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko duela dokumentazio hori, eta aurreko betebeharrak aipatutako aitorpen horri dagokion aldi osoan betetzeko konpromisoa hartzen duela. Era berean, erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko da ea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batek laguntzarik eman dion eskabidean aurkeztutako gastu berberak ordaintzeko. Pertsona juridikoen kasuan, partaide direnen izen-abizenak, NAN eta sexua adierazi beharko dira.

c) Declaración responsable de la veracidad de todos los documentos presentados, de que cumple con todos los requisitos establecidos en la Orden para obtener el reconocimiento del derecho a la ayuda, que dispone de la documentación que así lo acredita, que la pondrá a disposición de la Administración cuando le sea requerida, y que se compromete a mantener el cumplimiento de las anteriores obligaciones durante el período de tiempo inherente al reconocimiento. Asimismo, se incluirá en la declaración responsable si ha recibido ayuda por parte de cualquier otra administración o entes tanto públicos como privados, para sufragar los mismos gastos presentados en la solicitud. En el caso de las personas jurídicas, deberán consignar el nombre, apellidos, DNI y sexo de las personas que participan de las mismas.

6.– Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta haren NAN/IFK ere. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

6.– La acreditación de estar al corriente en las obligaciones tributarias, con la seguridad social y la identidad DNI/CIF se verificará automáticamente por los servicios técnicos de la dirección gestora. No obstante, el solicitante podrá oponerse expresamente a tal verificación debiendo aportar entonces la documentación indicada.

7.– Aurreko ekitaldietan deitutako laguntzen onuradunek, eta aldaketarik izan ez bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluko 1. zenbakiaren d) apartatuan ezarritakoarekin bat eginda, ez dute aurkeztu beharko 5. zenbakiko b) apartatuan adierazitako dokumentazioa; pertsona juridikoek, ordea, berariazko akordioa aurkeztu beharko dute betiere, IV. eranskineko ereduari jarraikiz.

7.– Los solicitantes que hubieran resultado beneficiarios de las ayudas convocadas en ejercicios anteriores, y siempre que no se hubieran producido variaciones, podrán acogerse a lo dispuesto en el apartado d) del párrafo 1 del artículo 53 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y no deberán presentar la documentación indicada en el apartado b) del párrafo 5, si bien en el caso de las personas jurídicas, deberán aportar en todo caso el acuerdo expreso según el Anexo IV.

8.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek ondorioak dituen egunetik hasita.

8.– El plazo de presentación de las solicitudes será de un mes contado desde el día que surta efectos la presente Orden.

9.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskaera aurkeztu ondorengo jardueretan ere, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.

9.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

10.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela akatsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ostean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoarekin bat.

10.– Si la solicitud no reúne todos los requisitos, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa Resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias dictada en los términos previstos en el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

11.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak beharrezkotzat jotzen duen agiri edota informazio osagarri oro eska diezaioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea egokitu, ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

11.– La Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias podrá requerir a la persona solicitante cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuación, comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada.

6. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

Base 6.– Gestión de las ayudas.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da laguntza hauek kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las ayudas es la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

2.– Balorazio-batzorde bat eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Hiru kide izango ditu, zuzendaritza eskudunari atxikiak; horietako bat programa honen arduraduna izango da, eta zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira beste biak. Halaber, ordezko bat izendatuko da batzordekide bakoitzeko. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua. Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

2.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes se constituirá una Comisión de Valoración que estará formada por tres personas, adscritas a la dirección competente, siendo una de ellas la persona responsable del programa y las otras dos serán elegidas entre el personal técnico de la dirección. Asimismo, para cada una de las personas que componen la Comisión se nombrará a una persona suplente. Serán nombradas todas ellas, mediante resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias en la que se determinará quién ejercerá la secretaría y presidencia de la Comisión. La Comisión, en el ejercicio de sus funciones, podrá solicitar la asistencia a sus reuniones y el asesoramiento de cuantos expertos en la materia estime necesarios.

3.– Balorazio-batzordearen egitekoak honako hauek izango dira:

3.– La Comisión de valoración tendrá las siguientes funciones:

a) Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Baztertutako horien zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

a) Examinar la totalidad de las solicitudes presentadas, separando las que cumplen la normativa de aplicación de las que no. Respecto a estas últimas se realizará un listado que contendrá la causa de denegación de cada una de ellos.

b) Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikazioaren arabera.

b) Evaluar las solicitudes que cumplen sobre la base de los criterios objetivos y cuantificación de las ayudas.

c) Laguntza-mota bakoitzeko, onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoari buruzko proposamen bat egitea. Proposamen hori behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko da.

c) Realizar para cada tipo de ayuda, una propuesta sobre la cuantía de la ayuda a conceder a cada beneficiario. Esta propuesta deberá estar suficientemente justificada y motivada.

4.– Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 18.era arteko artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

4.– La Comisión podrá establecer sus propias normas de funcionamiento, rigiéndose en lo no previsto por estas, por lo dispuesto en los artículos 15 a 18 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

7. oinarria.– Ebazpena.

Base 7.– Resolución.

1.– Otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertuta, eta batzordeari iritsi zaion proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen-proposamenarekin bat ez datorren ebazpenik ematen badu, behar bezala arrazoitu beharko du.

1.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 22 del Decreto 43/2017, de 7 de febrero, examinadas las solicitudes y documentación presentadas y a la vista de la propuesta elevada por la Comisión, corresponderá al Director de Calidad e Industrias Alimentarias la resolución de la convocatoria, pudiéndose apartar de la propuesta de resolución mediante la motivación oportuna al efecto.

2.– Ebazpenak arrazoituta egon behar du, eta informazio hau jaso behar du gutxienez:

2.– La Resolución que deberá estar motivada, debe contener como mínimo la siguiente información:

A) II. kapituluko laguntzei buruz:

A) Respecto a las ayudas del Capítulo II:

– Onuradunaren izena edo sozietate-izena.

– Nombre o denominación social de la persona beneficiaria.

– Laguntzaren xedea.

– Objeto de la ayuda.

– Guztira zenbat jaso behar duen, eta, kopuru horretatik zenbat finantzatu behar den LGENF Europako funtsaren kontura eta zenbat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuaren kontura.

– Importe total a percibir especificando la cuantía concreta a financiar con cargo al Fondo Comunitario FEADER y con cargo al Presupuesto de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

B) III. kapituluko laguntzei buruz:

B) Respecto a las ayudas del Capítulo III:

– Ekoizle onuradunen taldea.

– Grupo de Productores beneficiarios.

– Laguntzaren xedea.

– Objeto de la ayuda.

– Diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoa.

– Importe de los gastos subvencionables.

– Dirulaguntzaren kopurua, eta, kopuru horretatik zenbat finantzatu behar den LGENF Europako funtsaren kontura eta zenbat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuaren kontura.

– Cantidad subvencionada especificando la cuantía concreta a financiar con cargo al Fondo Comunitario FEADER y con cargo al Presupuesto de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Ebazpen bakarra emango da, eta eranskinetan bi kapituluetako eskabideei buruzko informazioa jasoko du, hala kofinantzatutako espedienteei buruzkoa nola espediente ez-kofinantzatuei buruzkoa. Gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena, agindu honek ondorioak dituenetik hasita. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala xedatzen baita urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.9 artikuluan.

3.– La resolución será única e incorporará en sus anexos la información correspondiente a las solicitudes de ambos capítulos, tanto de expedientes cofinanciados como no cofinanciados, y se dictará y notificará en el plazo máximo de seis meses a partir de que surta efectos la presente Orden. Transcurrido dicho plazo sin resolución expresa, las personas interesadas podrán entender desestimadas sus solicitudes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre y en el artículo 51.9 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4.– Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. paragrafoko b) apartatuan xedatutakoaren arabera. Hala eta guztiz ere, interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpen osoaren berri. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

4.– La resolución del procedimiento en concurso competitivo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 45, párrafo 1 apartado b) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, surtiendo la publicación efectos de notificación. Ello, no obstante, se dará traslado individualizado a cada interesado de la resolución íntegra. En cualquier caso, se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

5.– Ebazpenak laguntza baietsi nahiz ezetsi, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hileko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5.– Contra la resolución de concesión o denegación de la ayuda, la persona interesada podrá interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 121 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

6.– Oinarri honen 4. apartatuan aipatzen den jakinarazpena gorabehera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira, publiko egiteko baino ez.

6.– Sin perjuicio de la notificación a la que hace referencia el apartado 4 de esta base, por resolución de la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las personas que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente Orden, con indicación de las cuantías concedidas, a los únicos efectos de publicidad.

7.– Onuradunei emateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituta egotea.

7.– La concesión quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco o sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

8. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Base 8.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Onuradunek otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, hala nola Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen 14. artikuluan adierazitakoak eta laguntza-lerro bakoitzari berariaz dagozkienak eta hauek:

Las personas beneficiarias deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 15 del Decreto 43/2017 de 7 de febrero, las indicadas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, las específicas de cada línea de ayudas y las siguientes:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horren haritik, dirulaguntzaren onuradunak ez badio dirulaguntzari idatziz uko egiten dirulaguntza emateko jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, dirulaguntza hori isilbidez onartu dela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días desde la fecha de recepción de la notificación de la concesión de la ayuda la persona beneficiaria de la subvención no renuncia por escrito a la misma, se entenderá esta aceptada tácitamente.

b) Diruz laguntzen den gastua egitea emate-ebazpenak xedatzen duen epean.

b) Ejecutar el gasto objeto de la ayuda en el plazo establecido en la resolución de concesión.

c) Zertarako ematen den dirulaguntza, horretarako erabiltzea.

c) Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

d) Eskatutako informazio guztia ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eginkizunetan.

d) Facilitar a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas recibidas y el cumplimiento de los fines para los que fueron concedidas.

e) Idatziz jakinaraztea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek, dirulaguntzak eta laguntzak eman dizkiotela diruz lagunduko den ekintza berbererako. Jakinarazpen hori inguruabar horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean egin behar dute, eta, betiere, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen.

e) Comunicar por escrito la obtención de otras subvenciones y ayudas para la misma acción subvencionable, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, que hayan sido concedidas o percibidas. Esta comunicación deberá realizarse en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia y, en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

f) Laguntza emateko kontuan hartutako egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketa idatziz jakinaraztea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean egin behar dute, eta, betiere, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen.

f) Comunicar por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que se hubiese tenido en cuenta para la concesión de la ayuda. Esta comunicación deberá realizarse en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia y, en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

g) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan xedatutako betebeharrak betetzea.

g) Cumplir las obligaciones establecidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

h) Otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako informazio- eta publizitate-betekizunak betetzea (43/2017 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzekoa).

h) Cumplir con las obligaciones en materia de información y publicidad dispuestas en el artículo 9 del Decreto 43/2017, de 7 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

9. oinarria.– Gauzatzeko epeak.

Base 9.– Plazos de ejecución.

Ekintzak gauzatzeko gehieneko epea 2022ko abenduaren 31 izango da.

El plazo máximo de ejecución de las acciones será el 31 de diciembre de 2022.

10. oinarria.– Gastua justifikatzea.

Base 10.– Justificación del gasto.

1.– Laguntzen gastua justifikatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean:

1.– La justificación del gasto de las ayudas se realizará mediante la presentación, ante la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias de la siguiente documentación:

a) Kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntzei dagokienez, kalitate-araubideen kontrol-agintaritzak edo ziurtapen-organoek egindako ziurtagiria. Ziurtagirian hauek adieraziko dira: zein egunetan sartu den eskatzailea kalitate-araubidean eta, kasu bakoitzean, zenbat hektarea, abelburu, litro eta erlauntz sartu diren kalitate-araubide bakoitzean. Informazio hori ofizioz eskatu ahal izango du laguntza kudeatzen duen organoak, salbu eta eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du. Gastua justifikatzeko, ondorio baliokideak izango ditu eskatzaileak 20. oinarriaren 1d) apartatuari jarraikiz aurkeztutako dokumentazioak.

a) En relación a las ayudas de participación en regímenes de calidad, certificado emitido por los órganos de certificación o autoridades de control de los regímenes de calidad que recoja la fecha de incorporación del solicitante al régimen de calidad y en cada caso el número de hectáreas, cabezas de ganado, número de litros y colmenas, incluidos en cada régimen de calidad. Esta información podrá ser recabada de oficio por el órgano gestor de la ayuda, salvo que la persona solicitante se oponga a dicha comprobación, en cuyo caso deberá aportar el certificado indicado. Tendrá efecto equivalente a efectos de justificación del gasto la documentación presentada por la persona solicitante de acuerdo con el apartado 1d) de la base 20.

b) Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzei dagokienez:

b) En relación a las ayudas a las actividades de información y promoción de productos cubiertos por regímenes de calidad:

– Egindako jarduerak justifikatzeko memoria.

– Memoria justificativa de las actuaciones realizadas.

– Informazio, promozio eta publizitaterako erabilitako materiala, bai eta 25. oinarria betetzen dela egiaztatzen duten bestelako agiriak ere.

– Copia del material informativo, promocional y publicitario utilizado, así como otro tipo de documentos acreditativos del cumplimiento de la base 25.

– Fakturak eta ordainagiriak.

– Facturas y justificantes de pago.

– Memoria gehigarria, egindako fakturen eta ordainketen datuen taula xehatua jasoa duena, baldin eta 10 faktura baino gehiago badaude.

– Memoria adicional que contenga una tabla detallada de datos de facturas y pagos realizados en los casos en los que existan más de 10 facturas.

2.– Laguntzei dagozkien proiektuetako gastuak aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 15a da.

2.– El plazo máximo para presentar los gastos de los proyectos correspondientes a las ayudas será el 15 de enero de 2023.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, eskaera arrazoitu bidez, egoki deritzon edozein agiri gehigarri eskatu ahal izango du.

3.– La persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias podrá solicitar mediante petición motivada, cualquier documentación adicional que estime oportuno.

11. oinarria.– Tokian bertan egindako kontrolak.

Base 11.– Controles sobre el terreno.

1.– Tokian bertan egindako kontrolek egiaztatuko dute eragiketa aplikatu beharreko arauen arabera egin dela, eta laguntza emateko baldintzei dagozkien onargarritasun-irizpide eta- betekizunak, konpromisoak eta bestelako betebeharrak hartuko dituzte barnean, hau da, bisitaren unean egiazta daitezkeenak. Halaber, bermatu egingo dute eragiketak eskubidea duela deialdi honen laguntza jasotzeko. Ahal den neurrian, eragiketaren azken ordainketa egin baino lehen gauzatuko dira kontrol horiek.

1.– Los controles sobre el terreno verificarán que la operación se ha ejecutado de conformidad con las normas aplicables y abarcarán todos los criterios/requisitos de admisibilidad, los compromisos y otras obligaciones referentes a las condiciones para la concesión de la ayuda que puedan ser comprobados en el momento de la visita. Asimismo, garantizarán que la operación tiene derecho a recibir ayuda por esta convocatoria. En la medida de lo posible, estos controles se efectuarán antes de que se abone el pago final de la operación.

2.– Laguntzaren onuradunei kontrol-bisita bat egingo zaie, in situ. Horretarako, kontrol-laginean sartutako espedienteak laguntza hauen LGENF gastuaren % 5era iritsi beharko dira. Lagina ausaz hautatuko da. Kontrol-laginean, modu zuzenduan ere sartu ahal izango dira espedienteak, kofinantzatuta ez daudenak sartuta. Horretarako, irizpide hauek hartuko dira aintzat:

2.– Se realizará una visita in situ de control a los beneficiarios de la ayuda, para lo cual los expedientes incluidos en la muestra de control deberán llegar al 5 % del gasto FEADER de estas ayudas. Esta selección de la muestra se hará de forma aleatoria. También se podrán incluir expedientes de forma dirigida en la muestra de control, incluyendo aquellos no cofinanciados. Para ello se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

– Azken urtean, 3. neurriarekin lotutako laguntzen arloan ez-betetzeak atzeman zaizkien onuradunak.

– Personas beneficiarias a las que se les haya detectado incumplimientos en materia de ayudas relacionadas con la medida 3 durante el último año.

– Laguntza gehien jaso duten espedienteak.

– Expedientes con la mayor cantidad de ayuda.

12. oinarria.– Ordainketa.

Base 12.– Pago.

1.– Laguntza bien onuradunei ordaindu baino lehenago, helburua eta gastua bete direla egiaztatu beharko dute, aurreko oinarrian xedatutako agirien bidez.

1.– El pago a las personas beneficiarias de ambas ayudas se realizará previa justificación del cumplimiento de la finalidad y del gasto mediante la presentación de los documentos establecidos en la base anterior.

II. kapituluko laguntzen kasuan, 10. oinarriko 1.a) apartatuan aipatzen den ziurtagiria (justifikazioari buruzkoa) eskuratu eta erkatu ondoren egin ahal izango da ordainketa. Ziurtagiri hori eskaera egiten den unean ere aurkez daiteke.

En el caso de las ayudas correspondientes al capítulo II, se podrá realizar el pago una vez obtenido y cotejado el certificado al que hace referencia el apartado 1.a) de la base 10 relativa a la justificación, el cual también podrá ser aportado en el momento de la solicitud.

2.– Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori laguntza-eskabidea, eta halakoetan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, se verificará automáticamente por parte de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento en la solicitud de ayuda, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

3.– LGENF Europako funtsaren arabera aitortutako laguntzak erakunde ordaintzailearen bidez ordainduko dira, erakunde ordaintzailearen zuzendariak horretarako ebazpenak eman ondoren, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan xedatutakoarekin bat (275/2020 Dekretuaren bidez, Nekazaritzako Europako Berme Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan).

3.– El pago de las ayudas reconocidas conforme al Fondo Comunitario FEADER se realizará a través del Organismo Pagador de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 275/2020, de 9 de diciembre, por el que se establece la organización y régimen de funcionamiento del Organismo Pagador de los gastos financiados por el Fondo Europeo Agrícola de Garantía (FEAGA) y por el Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural (FEADER) en la Comunidad Autónoma del País Vasco, previas las correspondientes resoluciones dictadas al efecto por la persona titular de la Dirección del Organismo Pagador.

4.– Zehapen-prozeduraren batean edo dirulaguntzen itzulketa-prozeduraren batean egonez gero, laguntza jasotzeko, lehenik hura amaitu beharko da. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko gaitasungabetzea badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, emandako laguntza baliogabetu egingo da, onuradun izateko debekua izateagatik. Hala dagokionean, dirulaguntza hauek onuradunei ordaintzeko, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izan beharko dira.

4.– En el caso de hallarse incurso en algún procedimiento sancionador o de reintegro de subvenciones, el pago de la ayuda estará condicionado a la finalización del mismo. Si el procedimiento concluyese con la imposición consistente en inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o imponiendo una obligación de reintegro, la subvención concedida condicionalmente decaerá por incurrir en una prohibición para el acceso a la condición de beneficiario. En su caso, el pago de estas subvenciones a los beneficiarios también quedará condicionada a hallarse al corriente del pago de las obligaciones por reintegro.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikuluarekin bat etorriz, eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du (Kontrol Ekonomikoko Bulegoak kudeatzen du erregistro hori). Horretarako:

5.– De acuerdo con el artículo 20 del Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco, la persona solicitante deberá estar inscrita en el Registro de Terceros, gestionado por la Oficina de Control Económico, para lo cual deberá:

a) Izapidetze elektronikoa: Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistro Elektronikora jo beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak Aukera hori nahitaezkoa izango da pertsona juridikoentzat.

a) En la tramitación electrónica: se dirigirá al Registro Electrónico de Terceros proporcionado por el Gobierno Vasco en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros. Esta opción será de carácter obligatorio para las personas jurídicas.

b) Izapidetze presentziala: hirugarrenen altako eredu normalizatua aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta sinatuta. Eredu hori eskuragarri dago, https://www.euskadi.eus/hirugarrenak web-orrian, eta zuzenean Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bulegoetan aurkeztuko da (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

b) En la tramitación presencial: deberá presentar el modelo normalizado de alta de tercero debidamente cumplimentado y firmado, y cuyo modelo está disponible en la página web https://www.euskadi.eus/altaterceros, y se presentará, bien directamente en las dependencias del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, sitas en la calle Donostia-San Sebastián n.º 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, o bien en cualesquiera de los lugares previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común y conforme a lo dispuesto en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

13. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Base 13.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Dirulaguntza hauek emateko kontuan izan den inguruabarren bat aldatu bada, eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako dirulaguntzarik eta laguntzarik lortu bada, idatziz jakinarazi eta justifikatu behar zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, inguruabar berriaren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu aurretik. Horrek dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa eragin dezake.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención así como la obtención de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberá ser comunicada y justificada por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia, y, en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos y podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la subvención.

2.– Baldin eta onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada, baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, laguntza helburu bererako erabiltzen bada, zuzendaritza eskudunari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, baina dirulaguntza emateko ebazpena ez da aldatuko. Adierazitako aldaketek proiektua aldatzea badakarte, horren berri ere eman beharko zaio, eta dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.

2.– La no realización del proyecto aprobado en los plazos previstos, la modificación o reprogramación del proyecto, respecto del presentado junto con la solicitud, que no suponga una alteración sustancial del proyecto presentado y siempre y cuando se mantenga la finalidad para la que se concedió la ayuda, deberá ser comunicada y justificada por escrito ante la dirección competente pero no dará lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda. Si las alteraciones indicadas suponen alteración del proyecto también deberá ser comunicada y dará lugar a la modificación de la resolución de concesión.

3.– Baldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da likidazio-ebazpenaren bidez, dagokion proportzio aplikagarrian.

3.– En el caso de que el coste definitivo real de la actividad subvencionada fuera inferior al presupuesto del gasto aprobado y sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada mediante resolución de liquidación en la proporción que resulte de aplicación.

14. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

Base 14.– Desistimiento y renuncia.

1.– Eskatzaileak aukera izango du eskabidean atzera egiteko. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Atzera egitea jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin eta dagozkion sinadurak baditu. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, ebazpen baten bidez, guztiz onartuko du atzera-egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du pertsona horri dagokionez.

1.– La persona solicitante de la ayuda podrá desistir de su solicitud. Este desistimiento deberá realizarse con anterioridad a la notificación de la resolución del procedimiento de concesión de las ayudas solicitadas. Se podrá realizar por cualquier medio que permita su constancia siempre que incorpore las firmas que correspondan. El Director de Calidad e Industrias Alimentarias, mediante resolución, aceptará de plano el desistimiento y declarará concluso el procedimiento en lo que a esa persona se refiera.

2.– Laguntzaren onuradunak uko egin ahal izango dio eman zaion laguntzari. Laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin, betiere. Uko egitea jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin eta dagozkion sinadurak baditu. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, ebazpen baten bidez, berariaz onartuko du uko-egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du pertsona horri dagokionez.

2.– La persona beneficiaria de la ayuda podrá presentar la renuncia a la ayuda concedida. Esta renuncia podrá realizarse con posterioridad a la aceptación de la subvención concedida y antes de la finalización de la realización del gasto, siempre y cuando no se haya efectuado pago alguno por parte de la Administración. Se podrá realizar por cualquier medio que permita su constancia siempre que incorpore las firmas que correspondan. El Director de Calidad e Industrias Alimentarias, mediante resolución, aceptará de forma expresa la renuncia y declarará concluso el procedimiento en lo que a esa persona se refiera.

15. oinarria.– Ez-betetzeak.

Base 15.– Incumplimientos.

1.– Onuradunak eskakizun eta betebeharren bat edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, eta, hori eginda, laguntzaren helburua desitxuratzen bada, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan xedatutako itzulketa-zioetako batean erortzen bada, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak beste ebazpen baten bidez adieraziko du dirulaguntzarako eskubidea osorik edo partez galdu dela eta, behar izanez gero, jasotako laguntzak eta berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horrez gain, ez dira baztertzen gainerako bidezko ekintzak. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

1.– Si la persona beneficiaria incumpliera cualesquiera de los requisitos y obligaciones, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la subvención, desvirtuando la finalidad para la que se concedió la ayuda, o incurriera en cualquiera de las causas de reintegro previstas en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, la persona titular de la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, declarará, mediante resolución, la pérdida del derecho total o parcial a la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las ayudas percibidas y los intereses de demora, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

2.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador.

16. oinarria.– Bateragarritasuna.

Base 16.– Compatibilidad.

Administrazio publikoek zein erakunde pribatuek deialdi honetan emandako laguntzak, diruz lagundu daitekeen gastu bererako izan arren, bateragarriak izango dira baldin eta ez badute gainfinantzaketarik eragiten edota ez badituzte agindu honen 23. eta 31. oinarrietan xedatutako laguntzen mugak gainditzen. Gainfinantzaketarik izan edota mugak gaindituz gero, soberakoari dagokion kopurua kenduko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Las ayudas otorgadas por esta convocatoria, por otras administraciones públicas o por entidades privadas para el mismo gasto subvencionable serán compatibles siempre y cuando no se derive sobrefinanciación y/o no se superen los límites de las ayudas previstas en las bases 23 y 31 de la presente Orden. En el caso de producirse sobrefinanciación y/o se superen los límites establecidos, se minorará en la cantidad correspondiente al exceso mediante resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
NEKAZARIEK KALITATE-ARAUBIDEETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA PARTICIPACIÓN DE LOS AGRICULTORES EN REGÍMENES DE CALIDAD

17. oinarria.– Helburua.

Base 17.– Finalidad.

Kapitulu honetan adierazitako laguntzen helburua hau da:

La finalidad de las ayudas recogidas en el presente Capítulo es la siguiente:

a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

a) Favorecer la entrada de nuevos productores en programas de calidad.

b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

b) Reducir los sobrecostes para las explotaciones derivados de su integración en los programas de calidad.

c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta berrezartzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

c) Favorecer programas de calidad con mayor incidencia en la preservación y restauración de la biodiversidad, así como del suelo agrario, ecosistemas y paisajes dependientes de él.

18. oinarria.– Pertsona onuradunak.

Base 18.– Personas beneficiarias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta eta jardunean dauden ustiategien nekazari titularrak izan daitezke laguntza hauen onuradunak, baldin eta lehen aldiz parte hartzen badute aukeran dauden kalitate-araubideetan edo lehen aldiz produkzio-bide berriak biltzen badituzte Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubidera 2021eko ekainaren 18tik (egun hori barne) deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean. Gehienez ere, 5 urtez jaso ahal izango dute laguntza. 5 urte horiek zenbatzeko, kontuan hartuko dira kalitate-araubideetarako egungo laguntza-programan lortutako dirulaguntzak, bai eta xede bera izan duten aurreko laguntza-programetan lortutako dirulaguntzak ere.

1.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las personas agricultoras titulares de explotaciones registradas en la Comunidad Autónoma del País Vasco en situación activa que participen por vez primera en uno de los regímenes de calidad elegibles y/o incorporen por primera vez nuevas orientaciones productivas a dicho régimen de calidad de Producción Ecológica Certificada en el periodo comprendido desde el 18 de junio de 2021, incluido, hasta la finalización del plazo fijado para la presente convocatoria. Las personas podrán ser beneficiarias de la ayuda por un máximo de 5 años. Para el cómputo de esos 5 años se tendrán en cuenta las subvenciones obtenidas en el actual programa de ayudas a regímenes de calidad, así como aquellas subvenciones obtenidas en programas de ayudas anteriores que hubieran tenido la misma finalidad.

2.– Onuradunek sartuta egon beharko dute Europar Batasunak aitortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako araubideren batean, babestutako jatorri-deituretan (BJD), adierazpen geografiko babestuetan (AGB) edo ekoizpen ekologikoan, erregelamendu hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 Erregelamendua (EB); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) II. zatiko II. tituluaren I. kapituluko 2. sekzioa, ardoari dagokionez; Produktu ekologikoen produkzio eta etiketatzeari buruzko 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 Erregelamendua (EB); edo beroriek ordezkatzen dituzten arauak:

2.– Las personas beneficiarias deberán estar incluidas en alguno de los regímenes reconocidos por la Unión Europea y con implantación en Euskadi, Denominaciones de Origen Protegidas (DOP), Indicaciones Geográficas Protegidas (IGP), Producción Ecológica, conforme con lo estipulado en los Reglamentos (UE) n.º 1151/2012 del Parlamento Europeo y del Consejo, y en la parte II, Título II, capítulo I, sección 2, del Reglamento (UE) 1308/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo respecto al vino, y el Reglamento (CE) 834/2007, de 28 de junio de 2007, sobre producción y etiquetado de los productos ecológicos, o normas que las sustituyan:

1.– Errioxa jatorri-deitura (JD), «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» (BJD), «Idiazabal» (BJD) eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» (BJD).

1.– DO Ca Rioja, DOP «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava», DOP «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia», DOP «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria», DOP Idiazabal y DOP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco».

2.– «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» (AGB), «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» (AGB) eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» (AGB).

2.– IGP «Carne de vacuno del País Vasco» o «Euskal Okela», IGP «Pimiento de Gernika» o «Gernikako Piperra» e IGP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco».

3.– Ekoizpen Ekologikoa Ziurtatua.

3.– Producción Ecológica Certificada.

19. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Base 19.– Requisitos específicos.

Dirulaguntzaren eskatzaileek, eskabidea aurkezterakoan, 4. oinarrian adierazitako eskakizun orokorrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

Las personas solicitantes de la ayuda, en el momento de la presentación de la solicitud, además de los requisitos generales indicados en la base 4 deberán cumplir los siguientes:

1.– Diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubideetan inskribatu eta hango erregelamendu eta arau teknikoak bete behar dituzte, baita, halakorik badago, araubide horiei lotutako ekoizle-erregistroetakoak ere.

1.– Deberán someterse a los reglamentos y normas técnicas que fijen los regímenes de calidad subvencionables a los que se inscriban, así como, en su caso, en los registros de productores asociados a dichos regímenes.

2.– Diruz lagundu daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzean indarrean dauden kontrol- eta ziurtatze-tasak egunean ordainduta izan behar dituzte.

2.– Deberán estar al corriente del pago de las tasas de control y certificación en vigor dentro de cada distintivo de calidad subvencionable.

20. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Base 20.– Documentación específica.

1.– 5. oinarrian xedatutako agiri orokorrez gain, agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte kapitulu honetan adierazitako laguntza eskatu nahi dutenek:

1.– Las personas que deseen solicitar la ayuda prevista en el presente capítulo además de la documentación general establecida en la base 5 deberán presentar:

a) Nekazari aktiboa dela egiaztatzeko dokumentazioa, 2015. urtetik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak eta bestelako laguntza-araubideak aplikatzeari eta zuzeneko ordainketak eta nekazaritza-garapenerako ordainketak kudeatu eta kontrolatzeari buruzko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

a) Documentación acreditativa de su condición de agricultor activo de conformidad con el Real Decreto 1075/2014, de 19 de diciembre, sobre la aplicación a partir de 2015 de los pagos directos a la agricultura y a la ganadería y otros regímenes de ayuda, así como sobre la gestión y control de los pagos directos y de los pagos al desarrollo rural.

b) Memoria zehatza, gutxienez hauek adierazita: ustiategiaren deskribapena, kokalekua, egiten den produktuaren ekoizpen-, transformazio- edo elaborazio-prozesua, eta zer-nolako kontrol-ekintzak izan dituen eta izango dituen Informazio hori bereizita aurkez daiteke, edo d) apartatuaren dokumentazioarekin batera.

b) Memoria detallada que contenga como mínimo, la descripción de la explotación, su ubicación, el proceso de producción, transformación o elaboración que desarrollen sobre el producto que elaboran, y la descripción de las acciones de control de las que son o van a ser objeto. Esta información se puede presentar de forma separada o puede estar integrada en la documentación del apartado d).

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria, bera titularra den eta jardunean dagoen nekazaritza-ustiategiarena.

c) Documentación acreditativa de la inscripción de la explotación agraria, en situación activa, de la que es titular en el Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Kalitate-araubideren batean inskribatuta dagoela justifikatzen duen dokumentazioa, bai eta, kasuan kasu, zenbat hektarea, abelburu, erlauntza, eta esne-litro dituen erregistratuta justifikatzen duena, laguntzaren zenbatekoa kalkulatu ahal izateko. Kalitate-araubide bakoitza kontrolatu eta kudeatzeko erakundeak egiaztatuko du dokumentazio hori. Gainera, dokumentazio horrek adieraziko du zer egunetan egin zen inskripzioa kalitate-araubidean, eta jakinaraziko du kalitate-araubideek finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak betetzen direla eta indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasak ordainduta daudela.

d) Documentación justificativa de su inscripción en alguno de los regímenes de calidad, así como, en cada caso, de las hectáreas, cabezas de ganado, colmenas, litros de leche, que tiene registrados y que permita calcular la cuantía de la ayuda. Esta documentación estará acreditada por la entidad de control y gestión de cada régimen de calidad. Además, indicará la fecha de inscripción en ese régimen de calidad e informará sobre el cumplimiento de los reglamentos y normas técnicas que fijen los regímenes de calidad y la situación de estar al corriente del pago de las tasas de control y certificación en vigor.

2.– Lehenengo apartatuko a) eta c) letretan adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko dira, baldin eta eskatzailea ez badago ados organo eskudunen Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak dokumentu horiek kontsultatu eta jasotzearekin, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz. Salbuespenez, aipatu agiriak biltzea ezinezkoa bada, berriz ere aurkezteko eskatuko zaio interesdunari.

2.– Los documentos señalados en las letras a) y c) del apartado primero solo deberán ser presentados si el solicitante se opone a que los mismos sean consultados y recabados por la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias de los órganos competentes, conforme a lo previsto en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre. Excepcionalmente, si no se pudieran recabar los citados documentos, se podrá solicitar al interesado su aportación.

21. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

Base 21.– Costes subvencionables.

1.– Kapitulu honetako laguntzen ondorioetarako, diruz lagundu daitezke: onuradunak kalitate-araubide hautagarrietan inskribatzeak eragindako kostuak, araubide horietako partaidetza-kuota eta, halakorik badago, behar diren kontroletarako gastuak.

1.– Se consideran subvencionables a efectos de las ayudas del presente capítulo los costes ocasionados por la inscripción del beneficiario en alguno de los regímenes de calidad elegibles y la cuota anual de participación en dichos regímenes, incluidos en su caso, los costes de los controles necesarios.

2.– Ekoizle berak parte har dezake araubide batean baino gehiagotan, edo produkzio-bide bat baino gehiago hartu araubide bererako Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan eta, ondorioz, bakoitzari dagozkion laguntzak biltzearen ondoriozko onura izan, 23.1 oinarrian xedatutako gehieneko mugaraino.

2.– Un mismo productor podrá participar en varios regímenes, o incorporar distintas orientaciones productivas a un mismo régimen en el caso de Producción Ecológica Certificada y beneficiarse acumulativamente de las ayudas que le correspondan de cada uno, hasta el límite máximo establecido en la base 23.1.

22. oinarria.– Esleitzeko prozedura.

Base 22.– Procedimiento de adjudicación.

1.– Balorazio-batzordeak aztertuko ditu nekazariek II. kapituluko kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza izateko eskabideak. Ebaluazio hori baino lehen, Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek aztertuko du eskabide bakoitza, hau da, eskabidearen analisi tekniko eta ekonomikoa egin, txosten batean eskabide bakoitza deialdirako egokia den ala ez adierazi, eta txostena batzordeari aurkeztuko dio. Txostena ez da loteslea izango. Laguntza hori honela kalkulatuko da: diruz lagundu daitekeen kasuan kasuko araubidean ziurtatutako unitateak bider diruz lagundu daitekeen kalitate-araubide bakoitzerako kalkulatutako urteko unitate-zenbatekoak. 2022ko deialdirako, II. eranskineko taulakoak izango dira.

1.– Las solicitudes de ayudas a la participación de los agricultores por primera vez en regímenes de calidad del capítulo II serán estudiadas por la Comisión de Valoración. Con carácter previo a dicha evaluación, cada solicitud será estudiada por una persona que tenga la categoría de técnico adscrito a la dirección, que realizará un análisis técnico y económico de la misma dando lugar a un informe sobre la adecuación de la solicitud a la convocatoria, y que será presentado a la Comisión. Este informe no tendrá carácter vinculante. Para el cálculo de la ayuda, se multiplicarán las unidades certificadas en el régimen subvencionable que le corresponda, por los importes anuales unitarios calculados para cada régimen de calidad subvencionable. Para la convocatoria de 2022 serán los reflejados en la tabla contenida en el Anexo II.

2.– Deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada kalkulatutako kopuruak emateko, guztiek jasoko dute erabakitako zenbatekoa. Ezarritako gehieneko zuzkidura orokorra nahikoa ez bada eskabide guztietarako, lehentasun-irizpide hauen arabera emango da:

2.– Si la dotación económica contenida en la convocatoria alcanzara para atender a las cantidades calculadas se procederá a conceder a todos por el importe de las mismas. En el supuesto de que la dotación global máxima que se establezca no alcanzase para atender a la totalidad de las solicitudes se procederá a la concesión atendiendo a los siguientes criterios de prioridad:

1.– Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren araubidean sartzen diren ekoizleak, edo kalitate-araubide horretako produkzio-bideak lehendabizi hartzen dituzten ekoizleak.

1.– Productores que se incorporen al régimen de Producción Ecológica Certificada o incorporen por primera vez nuevas orientaciones productivas de dicho régimen de calidad.

2.– BJD edo AGBn sartzen diren ekoizleak.

2.– Productores que se incorporen a las DOP e IGP.

Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, lehentasuna hurrenkera honetan ezarriko da, onuradun-motaren arabera:

A igualdad de criterio, tendrán preferencia, por este orden, el establecido en función de la tipología de beneficiarios:

1.– Diruz lagundu daitezkeen gainerako kalitate-araubide batean baino gehiagotan inskribatuta dauden ekoizleak.

1.– Productores que estén inscritos en más de un régimen de calidad subvencionable.

2.– Sektorean lehendabizi sartzen diren nekazari gazteak diren ekoizleak.

2.– Productores que sean jóvenes agricultores que se instalan por vez primera en el sector.

3.– Emakumeen titulartasuneko ustiategiak, titulartasun hori osorik izan edo erdibana izan; edo sozietate baten titulartasuneko ustiategiak, baldin eta emakumeek gutxienez % 50eko partaidetza badute, sozietatea bi kidek osatzen duten kasuetan, edo, behintzat, partaidetza orekatua bada, gainerako kasuetan.

3.– Productores que sean mujeres titulares de explotaciones o de titularidad compartida, o productores en los que el porcentaje o las participaciones sociales en manos de mujeres sean como mínimo el 50 %, caso de ser dos las personas asociadas, o como mínimo equilibrada en los demás casos.

4.– Nekazari gazteak diren ekoizleak (< 41 urte).

4.– Productores que sean jóvenes agricultores (< 41 años).

5.– Mendialdeko nekazaritza-eremuko ustiategiak dituzten ekoizleak.

5.– Productores cuya explotación se ubique en zona de agricultura de montaña.

6.– Gainerako ekoizleak.

6.– Resto de productores.

23. oinarria.– Laguntza zenbatekoa den.

Base 23.– Intensidad de la ayuda.

1.– Onuradunarentzako urteko ordainsaria finkatzeko, kontuan hartuko da zenbateko kostua lagun daitekeen diruz, «kostu finkoak», inskribatzen den kalitate-araubideari edo -araubideei begira. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa da ustiategiko eta urteko, 5 urtez gehienez. Gehieneko aldi hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da pertsona batek zenbat urtetan jaso duen helburu bererako laguntza bat, Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren aurreko aldietan lortutakoak barne, edozein dela ere atxikita egon den kalitate-araubidea. Era berean, ez da laguntzarik emango, jaso beharreko zenbatekoa ez bada gutxienez 100 eurokoa.

1.– El importe de la prima anual a la persona beneficiaria se fija en función de la cuantía de los costes subvencionables «costes fijos» ligados al régimen o regímenes de calidad en que se inscriba. La cuantía máxima de la ayuda será de 3.000 euros/explotación y año, por un máximo de 5 años. Para el cómputo del periodo máximo se tendrán en cuenta los años que una persona haya sido beneficiaria de una ayuda con la misma finalidad, incluidas las obtenidas en periodos anteriores al del Programa de Desarrollo Rural 2015-2020, e independientemente del régimen de calidad al que haya estado adherida. No se concederá ayuda si la cuantía que correspondiera percibir no supera un mínimo de 100 euros.

2.– Laguntza honela kalkulatuko da: onuradunak diruz lagundu daitekeen kasuan kasuko araubidean ziurtatzera aurkeztutako unitateak bider diruz lagundu daitekeen kalitate-araubide bakoitzerako kalkulatutako urteko unitate-zenbatekoak, II. eranskineko «M03.1.10. Ziurtatze-kostuak» izeneko agiriko taulan adierazitakoarekin bat etorriz.

2.– Para el cálculo de la ayuda, se multiplicarán las unidades presentadas a certificación por el beneficiario en el régimen subvencionable que le corresponda, por los importes anuales unitarios calculados para cada régimen de calidad subvencionable, conforme a la tabla reflejada en el documento Anexo II «M03.1.10. Costes de Certificación».

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
KALITATE-ARAUBIDEEK ESTALITAKO PRODUKTUEI BURUZKO INFORMAZIO- ETA PROMOZIO-JARDUERETARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A ACTIVIDADES DE INFORMACIÓN Y PROMOCIÓN DE PRODUCTOS CUBIERTOS POR REGÍMENES DE CALIDAD

24. oinarria.– Helburua.

Base 24.– Finalidad.

Kapitulu honetan adierazitako laguntzen helburua hau da:

La finalidad de las ayudas recogidas en el presente capítulo es la siguiente:

a) Elikakatean produktu horien sarrera areagotzea; horretarako, produktuen eskaera sustatzeko, kontsumitzaileak eta janari-banatzaile profesionalak informatu behar dira kalitate-araubideez, egon badaudela, zer esan nahi duten eta zer abantaila duten.

a) Incrementar la integración de los productos en la cadena alimentaria, estimulando la demanda de estos mediante la información a los consumidores, distribuidores profesionales de la alimentación de la existencia, el significado y las ventajas de los regímenes de calidad.

b) Kalitate-araubideetan ekoizle gehiagok parte har dezan erraztea.

b) Favorecer la participación de nuevos productores en los regímenes de calidad.

c) Kultur ondarea eta orotariko nekazaritza-ekoizpena erraztea, baita naturagunea babestea ere.

c) Favorecer el patrimonio cultural y la diversidad de la producción agrícola, así como la conservación del espacio natural.

d) Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.

d) Resaltar las características o ventajas específicas de los productos, especialmente la calidad, los métodos de producción específicos, las rigurosas normas de bienestar de los animales y el respeto al medio ambiente vinculado al régimen de calidad que corresponda.

e) Kontsumitzaileak bultzatzea 25. oinarrian adierazitako kalitate-araubide batek estalitako produktuak erostera.

e) Inducir a los consumidores a adquirir los productos cubiertos por un régimen de calidad de los indicados en la base 25.

25. oinarria.– Pertsona onuradunak.

Base 25.– Personas beneficiarias.

Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke kontseilu arautzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle-taldeak eta nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubide hauetakoren baten partaide badira:

Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden los Consejos Reguladores, el Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi, las asociaciones de productores de Euskadi y las asociaciones de industrias agrarias y alimentarias de Euskadi que participen en alguno de los siguientes regímenes de calidad subvencionables:

1.– Errioxa jatorri-deitura (JD), «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» (BJD), «Idiazabal» (BJD) eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» (BJD).

1.– DO Ca Rioja, DOP «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava», DOP «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia», DOP «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria», DOP Idiazabal y DOP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco».

2.– «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» (AGB), «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» (AGB) eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» (AGB).

2.– IGP «Carne de vacuno del País Vasco» o «Euskal Okela», IGP «Pimiento de Gernika» o «Gernikako Piperra» e IGP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco».

3.– Ekoizpen Ekologikoa Ziurtatua.

3.– Producción Ecológica Certificada.

26. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Base 26.– Requisitos específicos.

4. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

Además de los requisitos generales de la base 4 se deberán cumplir los siguientes:

a) Laguntza eskatzen duten erakundeak diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide izan beharko dira.

a) Las entidades solicitantes de la ayuda deberán participar en un régimen de calidad subvencionable.

b) Kalitate-araubideren batek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-ekintzak izan behar dira.

b) Que se trate de acciones de información y promoción de productos cubiertos por un régimen de calidad.

c) EBko legeak eta nazio mailako lege aplikagarriak bete behar dira, eta, zehatzago esanda, aipamen argi bat egin behar zaie beti alkoholdun edarien kontsumo arduratsuari eta alkohol-abusuaren arriskuari buruzko lege- eta erregelamendu-xedapenei, hauei buruzko informazio- eta promozio-jardueretan: Errioxa jatorri-deitura kalifikatua, «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava», «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia», «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco»babestutako jatorri-deiturak eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» adierazpen geografiko babestua.

c) Cumplir con la legislación de la UE y la legislación nacional aplicable, y concretamente en las actuaciones de información y promoción ligadas a las DO Calificada Rioja, DOP «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava», DOP «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia», DOP «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» y DOP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» o IGP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» se deberá hacer siempre una referencia clara a las disposiciones legales y reglamentarias pertinentes en relación con el consumo responsable de estas bebidas alcohólicas y el riesgo de abuso de alcohol.

27. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Base 27.– Documentación específica.

5. oinarrian xedatutako agiri orokorrez gain, agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte kapitulu honetan adierazitako laguntza eskatu nahi dutenek:

Las personas que deseen solicitar la ayuda prevista en el presente capítulo, además de la documentación general establecida en la base 5, deberán presentar:

a) Memoria zehatza, egingo diren informazio- eta promozio-jarduerak adierazita: zer helburu duten, zein eremutan, zein herrialdetarako diren, zer produktu-mota sustatuko diren, zer neurri espezifiko aplikatuko den ekintza bakoitzean, zein den ekintza bakoitzerako aurreikusitako kostua, eta zer egunetan egingo diren, ahalik eta zehatzena. Horretaz gain, ekoizle kopurua ere zehaztuko da, hauek identifikatuta: zenbat gazte eta emakume diren, zer enpresa diren, zer bolumen ziurtatu den, zenbateraino handitu daitekeen eskaintza, eta bestelako irizpide batzuk ere, eskabidea hautatzeko edo, horren ostean, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko garrantzitsutzat hartuz gero.

a) Memoria detallada que contenga las actuaciones de promoción e información que se van a desarrollar, objetivos, ámbito especificando el país o países a los que se dirigen, los tipos de productos que se van a promocionar, las medidas específicas que se pretenden llevar a cabo en cada acción, y los costes estimados de cada una de ellas, concretando, en lo posible, las fechas de ejecución. También detallado el número de personas productoras, identificando número de jóvenes y mujeres, empresas acogidas, volumen certificado, potencial de crecimiento de la demanda y demás criterios que considere relevantes para la selección de su solicitud, así como para el cálculo posterior de la cuantía de la ayuda.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen baitu laguntza honen finantzaketaren bidez sortutako informazio-, promozio- eta publizitate-materialak beteko dituela Europar Batasuneko araudia eta otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 9. artikuluko baldintzak (Dekretu horren bidez, Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitako laguntzen esparru-araudia ezartzen da).

b) Declaración responsable por la cual la entidad solicitante se compromete a que el material informativo, promocional y publicitario producido con la financiación de esta ayuda cumplirá la normativa comunitaria y los requisitos del artículo 9 del Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural 2015-2020.

c) Erakundearen berariazko akordioa, IV. eranskineko ereduaren arabera egina, eta erakunde horren ordezkariak sinatua, zeinaren bidez erabakitzen baita Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari laguntza-lerro hau eskatzea eta izendatzen baita erakunde horren ordezkari bat, laguntza-deialdi honekin lotutako eskabidea eta gainerako izapideak egiteko. Adierazi beharko dira, halaber, erakunde eskatzailearen erabakiak hartzeko organoan parte hartzen dutenen izen-abizenak, NAN eta sexua.

c) Acuerdo expreso de la entidad según el modelo del Anexo IV, firmado por su representante por el cual se decide solicitar esta línea de ayudas a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, y por el que se nombra a una persona como representante de esa entidad para la solicitud y resto de trámites relacionados con esta convocatoria de ayudas. También deberán consignar el nombre, apellidos, DNI y sexo de las personas que participan en el órgano de toma de decisiones de la entidad solicitante.

28. oinarria.– Dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduerak.

Base 28.– Acciones subvencionables.

1.– Ekoizleen taldeentzako laguntzak erabiliko dira kalitate-araubideek estaltzen dituzten produktuei buruz merkatu erkidean soilik egiten diren informazio- eta promozio-jarduerek eragindako kostuak ordaintzeko.

1.– Las ayudas a grupos de productores serán para sufragar costes derivados de actividades de información y promoción únicamente en el mercado comunitario y en relación con productos cubiertos por los regímenes de calidad.

2.– Laguntzaren onuradun izan daitezkeen jarduera motek 24. oinarrian ezarritako helbururen bat beteko dute.

2.– Los tipos de actuaciones que pueden beneficiarse de la ayuda cumplirá con alguna de las finalidades establecidas en la base 24.

3.– Diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean egindako informazio- eta promozio-kanpainak martxan jartzearen ondoriozko kostuak, behar bezala justifikatuta. Gehieneko muga % 70ekoa izango da, betiere diruz lagundutako jarduerak osorik gauzatu ez badira onuradunak laguntza-eskabidea aurkeztu baino lehen, kontuan hartu gabe onuradunak kostuon ordainketak egin dituen edo ez. Zehatzago esanda, eta orientazio gisara, diruz lagundu ahal izango dira informazio- eta promozio-ekintza hauei lotutako kostuak:

3.– Serán subvencionables los costes, debidamente justificados, derivados de la puesta en marcha de campañas de información y promoción realizados entre el 1 de enero de 2022 y el 31 de diciembre de 2022, hasta el límite máximo del 70 % y siempre que las actuaciones objeto de subvención no se hayan ejecutado íntegramente antes de que la persona beneficiaria presente la solicitud de ayuda, al margen de que el beneficiario haya efectuado todos los pagos relacionados. En concreto, y con carácter orientativo, podrán ser subvencionables los costes ligados a las siguientes acciones de promoción e información:

a) Kalitate-ezaugarri bereizgarrien publizitatea egitea hainbat euskarritan: telebistan, prentsan, irratian, interneten...

a) La realización de publicidad de las características de calidad diferenciales en diferentes soportes como televisión, prensa, radio, internet,...

b) Komunikazio-euskarriak lantzea eta ekoiztea: liburuxkak, bideoak...

b) Elaboración y producción de soportes de comunicación: folletos, videos,...

c) Kalitate-bereizgarriak jakitera emateko eta harreman publikoetarako ekintzak.

c) Acciones de relaciones públicas y de comunicación de diferenciales de calidad.

d) Dastaketak.

d) Catas y degustaciones.

e) Gizartea (ikasleak, kontsumitzaileak, preskriptoreak...) produktuen kalitate-bereizgarriez sentsibilizatzeko ekintzak.

e) Acciones de sensibilización de la sociedad (escolares, consumidores, prescriptores...) sobre los diferenciales de calidad de los productos.

f) Salmentak jakitera emateko eta sustatzeko ekintzak banaketa handiko establezimenduetan.

f) Acciones de comunicación y promoción de las ventas en establecimientos de la gran distribución.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki tradizionaletan jakitera emateko eta saltzeko sustapena.

g) Promoción del conocimiento y de las ventas en puntos de venta tradicionales en el País Vasco.

h) Komunikazio- eta promozio-ekintzak, produktu jakin bat kontsumitzea edo erostea gomendatzen duten pertsonekin edo erakundeekin (preskriptoreak).

h) Acciones de comunicación y promoción con personas o entidades que recomienden el consumo o la compra de un determinado producto (prescriptores).

i) Kalitateko euskal nekazaritza-elikagaiak Estatuko merkatuetan sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

i) Apoyo a la promoción y comercialización de productos agroalimentarios vascos de calidad en mercados estatales.

j) Azoketan egoten eta negozio-agendak antolatzen laguntzea.

j) Apoyo a la presencia en ferias y organización de agendas de negocio.

k) Ostatu, jatetxe eta catering kanalean (HORECA ) eta zirkuitu laburretan salmentak dinamizatzea.

k) Dinamización de las ventas en el canal de Hostelería, Restauración y Catering (HORECA) y los circuitos cortos.

l) Teknologia berrien bidezko informazio- eta promozio-ekintzak.

l) Acciones de comunicación y promoción en soportes de nuevas tecnologías.

4.– Ezin dira diruz lagundu informazio- eta promozio-jarduera hauek:

4.– No serán subvencionables las siguientes actuaciones de información y promoción:

a) Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarteek sustatutakoak, eta horien eragiketa-funtsen bidez diruz lagundutakoak.

a) Las promovidas por Organizaciones de Productores de Frutas y Hortalizas (OPFHs) subvencionadas desde sus fondos operativos.

b) Kalitate-araubide hautagarrietako merkataritza-markak kontsumitzera bultzatzen dutenak.

b) Las que inciten al consumo de marcas comerciales de los regímenes de calidad elegibles.

«c) Mezu nagusitzat produktuaren jatorria hartzen dutenak, kasu hauetan izan ezik: «Idiazabal» (BJD), «Errioxa/Rioja jatorri-deitura» (JD), «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» (BJD), «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» (AGB), «Euskal Okela» edo «Carne de vacuno del País Vasco» (AGB), Gernikako Piperra / Pimiento de Gernika» (AGB), eta «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco» (AGB).

c) Las que apelen como mensaje principal al origen del producto, salvo en los casos de DOP Idiazabal, DO Calificada Rioja, DOP «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava», DOP «Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia», DOP «Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria», DOP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco», IGP «Euskal Okela» o «Carne de vacuno del País Vasco», IGP «Pimiento de Gernika» o «Gernikako Piperra» e IGP «Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco».

5.– Ezin izango da BEZa diruz lagundu inola ere, baldin eta berreskura edo konpentsa badaiteke, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.8 artikuluarekin bat, eta behar bezala justifikatzen bada. Bai erakundea BEZetik salbuetsita badago, bai BEZaren mendeko jarduerak eta jarduera salbuetsiak garatzeagatik hainbanaketa aplikatzen bazaio, agiri bidez egiaztatu beharko du beti.

5.– En ningún caso será subvencionable el IVA cuando sea susceptible de recuperación o compensación de conformidad con el artículo 31.8 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones y aporte la debida justificación. Tanto si la entidad estuviera exenta del IVA como si se le aplicara una prorrata por desarrollar actividades sujetas al IVA y actividades exentas, deberá acreditarlo documentalmente en todo caso.

6.– Beste autonomia-erkidego batzuetan ere ezarritako kalitate-figurei dagokienez, diruz lagundu daitezkeen gastuak murriztu egingo dira ziurtatutako produktuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen proportzioan (pisuari edo bolumenari dagokionez), dena delako kalitate-figuraren guztizkoaren aldean, deialdia argitaratzen den unean amaitutako azken kanpainan.

6.– En el caso de figuras de calidad implantadas también en otras comunidades autónomas, el gasto subvencionable se reducirá en la proporción que represente el producto certificado (en peso o volumen) en la Comunidad Autónoma del País Vasco respecto al total de la figura de calidad de que se trate, en la última campaña finalizada en el momento de publicación de la convocatoria.

29. oinarria.– Esleitzeko prozedura.

Base 29.– Procedimiento de adjudicación.

Laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira, 30. eta 31. oinarrietan ezarritako baldintzen eta zenbatekoen arabera eta aurrekontua agortu arte. Balorazio Batzordeak eskabideak ebaluatuko ditu. Ebaluazio hori baino lehen, Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek aztertuko du eskabide bakoitza, hau da, eskabidearen analisi tekniko eta ekonomikoa egin, txosten batean eskabide bakoitza deialdirako egokia den ala ez adierazi, eta txostena batzordeari aurkeztuko dio. Txostena ez da loteslea izango. Espedienteen hurrenkera lortutako puntuen arabera zehaztuko da, handienetik txikienera, hurrengo oinarrian araututako balorazio-prozedurari jarraikiz.

Las ayudas se adjudicarán mediante el procedimiento del concurso en los términos y cuantías que se establecen en las bases 30 y 31 y hasta el agotamiento de los créditos. Las solicitudes de ayudas serán evaluadas por la Comisión de Valoración. Con carácter previo a dicha evaluación, cada solicitud será estudiada por una persona que tenga la categoría de técnico adscrito a la dirección, que realizará un análisis técnico y económico de la misma dando lugar a un informe sobre la adecuación de la solicitud a la convocatoria, y que será presentado a la Comisión. Este informe no tendrá carácter vinculante. La prelación de los expedientes se establecerá en función del número de puntos obtenidos, de mayor a menor, en el procedimiento de valoración regulado en la base siguiente.

30. oinarria.– Proiektuen balorazioa.

Base 30.– Valoración de los proyectos.

1.– Espedienteen balorazioa eta lortutako puntuen araberako hurrenkera, handienetik txikienera, irizpide hauen arabera egingo da:

1.– La valoración de los expedientes y el listado en función del número de puntos obtenidos, de mayor a menor, se realizará teniendo en cuenta los siguientes criterios:

a) Produktu gama bat baino gehiago hartzen duten kalitate-araubideak sustatzeko jarduerak. 20 eta 50 puntu artean; 20 gama bakarrerako, eta 50, 5 gama-produktu baino gehiagoko araubideetarako.

a) Actuaciones de promoción de regímenes de calidad que incorporen una o más gamas de productos. Entre 20 puntos para una gama única y 50 puntos para los regímenes de más de 5 productos de gama.

b) Ekoizle gazte edota emakume kopurua, zenbat sartu diren azken bost urteetan diruz lagundu behar diren promozio-jarduerak aurkezten dituzten kalitate-araubideetan. 0 eta 40 puntu artean (40 puntu: 10 gazte edota emakume baino gehiago sartu duten araubideak).

b) Número de jóvenes productores y/o mujeres incorporadas en los últimos 5 años a los regímenes de calidad que presentan actuaciones de promoción a subvencionar. Entre 0 y 40 puntos (40 puntos: regímenes que hayan incorporado más de 10 jóvenes y/o mujeres).

c) Kalitate-araubide batean diruz lagundu nahi den promozio-jardueraren barruan sartu diren produktuen balio ekonomiko ziurtatua (dirulaguntzako araubidean aurkeztu aurreko urteko batez besteko PSParen arabera kalkulatuta). 10 puntu (>100.000 euro urteko) eta 30 puntu artean (>15.000.000 euro urteko).

c) Valor económico certificado de los productos incluidos en la actuación de promoción a subvencionar de un régimen de Calidad (calculado a PVP medio del año anterior a la presentación del régimen a subvención). Entre 10 puntos (>100.000 euros anuales) y 30 puntos (> 15.000.000 euros anuales).

d) Zenbateraino handitu daitekeen kalitate-araubideetan sustatu nahi diren produktuen eskaintza (hizpide den produktuak EAEn duen autohornikuntza graduaren araberako alderantzizko proportzioan zenbatetsiko da, agindu honen III. eranskinean adierazitakoaren arabera). 0 puntu (autohornikuntza gradua > % 100) eta 20 puntu artean (autohornikuntza gradua < % 10).

d) Potencial de crecimiento de la demanda de los productos a promocionar dentro de un régimen de calidad (se estimará de manera inversamente proporcional al grado de autoabastecimiento del producto que se trate en la CAPV según se indica en el Anexo III de la presente Orden). Entre 0 puntos (grado de autoabastecimiento > 100 %) y 20 puntos (grado de autoabastecimiento <10 %).

2.– Berdinketa kasuan, lehentasuna emango zaie informazio- edo promozio-ekintzan ekoizle gehien duten kalitate-programen espedienteei.

2.– A igualdad de potencia, se priorizarán los expedientes de los programas de calidad con mayor número de productores implicados en la acción de información o promoción.

31. oinarria.– Laguntza zenbatekoa den.

Base 31.– Intensidad de la ayuda.

Laguntzaren intentsitatea baldintza hauen arabera egokituko da:

La intensidad de la ayuda se ajustará a las siguientes condiciones:

– Promozio-jarduera guztietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 lagunduko da.

– Toda actuación de promoción será apoyada con un 20 % de los costes subvencionables.

– Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70era hel daiteke gehienez laguntza, espedienteak lortutako puntu kopuruari lotutako baremo hauen araberako proportzioan:

– La ayuda podrá alcanzar un máximo del 70 % de los costes subvencionables, conforme a la proporcionalidad con los siguientes baremos ligados a los puntos obtenidos por el expediente.

• 30 eta 70 puntu artean: diruz lagun daitezkeen kostuen % 60-64.

• Entre 30-70 puntos: 60-64 % costes subvencionables.

• 71 eta 100 puntu artean: diruz lagun daitezkeen kostuen % 65-67.

• Entre 71-100 puntos: 65-67 % costes subvencionables.

• 101 eta 120 puntu artean: diruz lagun daitezkeen kostuen % 68-69.

• Entre 101-120 puntos: 68-69 % costes subvencionables.

• 120 puntu baino gehiago: diruz lagun daitezkeen kostuen % 70.

• >120 puntos: 70 % costes subvencionables.

– Onuradun bakoitzeko, 150.000 eurokoa izango da informazio- edo promozio-jarduera batean diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua; jardueratzat hartuko da informazio- edo promozio-programa bat osatzen duten ekintzen multzoa.

– El coste máximo subvencionable para una actuación de promoción e información será de 150.000 euros, entendiendo por actuación el conjunto de acciones que comportan un programa de promoción y/o información, por beneficiario.

– Kalitate-araubide hautagarri batean ere onura ez da izango gastu publikoaren % 25 baino handiagoa, hau da. Landa Garapenerako Programaren aldi osorako azpineurri honetarako aurreikusitakoarena.

– Ningún régimen de calidad elegible podrá beneficiarse en más del 25 % del gasto público previsto para esta submedida para todo el periodo del Programa de Desarrollo Rural.

32. oinarria.– Betebehar espezifikoak.

Base 32.– Obligaciones específicas.

Agindu honetan ezarritako betebehar orokorrak betetzeari utzi gabe, onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzeko otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutako informazio- eta publizitate-betekizunak bete beharko dituzte.

Sin perjuicio del cumplimiento de las obligaciones generales establecidas en la presente Orden, las personas beneficiarias deberán cumplir con las obligaciones en materia de información y publicidad dispuestas en el artículo 9 del Decreto 43/2017, de 7 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

II. ERANSKINA
ANEXO II
Ziurtatze-kostuak
Costes de Certificación
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
III. ERANSKINA
ANEXO III
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
IV. ERANSKINA
ANEXO IV
BERARIAZKO AKORDIOA
ACUERDO EXPRESO
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común