Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala

N.º 46, viernes 4 de marzo de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
1058
1058

AGINDUA, 2022ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, 2022-2023 ikasturtean Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta hezkuntza-maila horretan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko.

ORDEN de 21 de febrero de 2022, del Consejero de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión, y se aprueban las instrucciones para la admisión, para el curso académico 2022-2023, de alumnos y alumnas de Bachillerato en los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en los centros privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como para la matriculación en todos los centros que imparten enseñanzas oficiales de dicho nivel educativo.

Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuak ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere. Bada, dekretu horren 10. artikuluak ezartzen du hezkuntza-etapa bakoitzean ikasleak onartzeko prozedura berdina izango dela dekretu horrek xede dituen ikastetxe guztietan, eta urtero erregulatuko dela hezkuntza-arloan eskumena duen sailburuaren aginduen bidez.

El artículo 10 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado, tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación, como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior, de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan Formación Profesional Básica, establece que el procedimiento de admisión del alumnado en cada etapa educativa será común para todos los centros objeto de dicho Decreto, y será regulado anualmente mediante las correspondientes Órdenes del Consejero o Consejera competente en materia de educación.

Agindu horietan ezarriko dira eskabideak aurkezteko eta horiek ebazteko epeak. Halaber, agindu horietan zehaztuko da interesdun bakoitzak, dagokion kasuan, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, onarpen prozeduran kontuan hartzea nahi duen irizpideak egiaztatzeko, Dekretu horretan ezarritakoarekin bat etorrita.

En esas Órdenes se establecerá el plazo de presentación de las solicitudes y el de resolución de las mismas. Asimismo, en dichas Órdenes se determinará la documentación que, en su caso, habrá de presentar la persona interesada junto con la solicitud para acreditar aquellos criterios que desea que le sean tenidos en cuenta en el procedimiento de admisión, de acuerdo con lo establecido en dicho Decreto.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin ordaindutako ikastetxeetan, 2022-2023 ikasturterako Batxilergoko ikasleak onartzeko prozeduran bete beharko diren egutegia eta prozedura-arauak ezarri behar dira. Era berean, eta horren ondorioz, hezkuntza-maila horretan irakaskuntzak eskaintzen dituzten ikastetxe guztietan ikasleak matrikulatzeko prozedura aginduko da. Horiek horrela, hau

Por este motivo, se debe disponer el calendario y normas de procedimiento a que deberá ajustarse la admisión del alumnado de Bachillerato en centros sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el curso académico 2022-2023. Asimismo, como consecuencia, se ordenará el procedimiento para la matriculación del alumnado en todos los centros que impartan enseñanzas oficiales de dicho nivel educativo. En su virtud,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Ámbito de aplicación.

Agindu hau 2022-2023 ikasturtean aplikatu beharko da Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko prozesuan. Era berean, hezkuntza-maila horretako ikasleak matrikulatzeko prozesuan ere aplikatuko da.

La presente Orden será de aplicación en el proceso de admisión del alumnado en los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en los centros privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco para cursar estudios de Bachillerato durante el curso 2022-2023. Asimismo, será de aplicación para el proceso de matriculación de todos los alumnos y alumnas en dicho nivel educativo.

2. artikulua.– Onarpen- eta matrikulazio-egutegia.

Artículo 2.– Calendario de admisión y matriculación.

Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Batxilergoko ikasketak egiteko ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko ezarri den egutegia honako hau da:

El calendario establecido para la admisión y matriculación del alumnado para cursar enseñanzas de Bachillerato en los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en los centros privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, es el siguiente:

a) Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: martxoaren 28tik apirilaren 8ra, biak barne.

a) Entrega de solicitudes y documentación: del 28 de marzo al 8 de abril, ambos inclusive.

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: maiatzaren 4a.

b) Publicación del listado de personas solicitantes: el 4 de mayo.

c) Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 11.

c) Publicación de las listas provisionales de personas admitidas y en lista de espera: el 11 de mayo.

d) Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: maiatzaren 18ra arte, egun hori barne.

d) Reclamaciones a las listas provisionales de personas admitidas y en lista de espera: hasta el 18 de mayo inclusive.

e) Eskabidean atzera egitea: maiatzaren 18ra arte, egun hori barne.

e) Desistimiento de la solicitud: hasta el 18 de mayo inclusive.

f) Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 25a.

f) Publicación de las listas definitivas de personas admitidas y en lista de espera: el 25 de mayo.

g) Ohiko matrikula-aldia: ekainaren 20tik uztailaren 5era, biak barne.

g) Período ordinario de matrícula: del 20 de junio al 5 de julio, ambos inclusive.

h) Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 27ra arte, egun hori barne.

h) Plazo de presentación de recurso de alzada a las listas definitivas de personas admitidas y en lista de espera: hasta el 27 de junio inclusive.

Prozesuan onartuak izan diren pertsonek eta prozesu horretan parte hartu izan behar ez dutenek (maila errepikatzen duten edo 1. mailatik 2.era igaro diren ikasleak) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, eskubidez dagokien plaza orori uko egin diotela ulertuko da.

Las personas que hayan sido admitidas en el proceso, así como aquellas que no tuvieran obligación de participar en el mismo (alumnado que repite curso o que promociona de 1.º a 2.º curso), deberán formalizar su matrícula en las fechas señaladas en el calendario correspondiente. En el caso de no hacerlo se considerará que renuncian a cualquier plaza a la que pudieran tener derecho.

3. artikulua.– Argibideak eta zerrendak argitara ematea.

Artículo 3.– Indicaciones y publicación de las listas.

Onarpen- eta matrikulazio-egutegian aurreikusitako zerrenda osoak, pertsona batek eskatutako plazei buruzkoak, pertsona horrentzako argitaratuko dira Hezkuntza Sailaren atarian, Internet Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus). Ikastetxeek zerrenda horietarako sarbidea emango diete eskatzaileei.

Las listas completas previstas en el calendario de admisión y matriculación, referidas a las plazas solicitadas por una persona, se harán públicas para ella en el portal del Departamento de Educación en Internet Ikasgunea (https://ikasgunea.euskadi.eus). Los centros facilitarán el acceso a dichas listas a las personas solicitantes.

Barematu behar izan denetan, eskatzaileek beren guztizko puntuaziora eta banakatura sarbidea izango dute, baita eskatutako plazetarako puntuazio bera edo handiagoa lortu duten eskatzaileenetara ere.

En los casos en que haya sido necesario baremar, las personas solicitantes tendrán acceso a su puntuación total y desglosada, así como a la de aquellas solicitantes que hayan obtenido igual o mayor puntuación para las plazas solicitadas.

Hori horrela izan arren, bereziki babestu beharreko datu pertsonalak biltzen dituzten baremazio-irizpideak kontzeptu berean taldekatuko dira.

No obstante lo anterior, se agruparán los criterios de baremo en el que concurran datos personales de especial protección bajo un único concepto.

4. artikulua.– Epez kanpoko matrikulazioa.

Artículo 4.– Matriculación fuera de plazo.

Ohiko matrikula-aldia amaitu ondoren plaza librerik egonez gero, ikastetxeek 2022ko irailaren 30eko 24:00ak arte matrikulatu egin ahal izango dituzte matrikulatzea eskatzen duten eta eskatutako baldintza akademikoak betetzen dituzten pertsonak. Hala ere, hezkuntza-itunak edo dirulaguntzak baimentzeko dagokion araudian ezarritako epeak beteko dira.

Si existieran plazas libres una vez finalizado el periodo ordinario de matrícula, los centros podrán matricular a aquellas personas que lo soliciten y cumplan las condiciones académicas exigidas hasta las 24 horas del día 30 de septiembre de 2022. Todo ello, sin perjuicio de los plazos establecidos en la normativa correspondiente para la autorización de los conciertos educativos o subvenciones.

Epez kanpoko matrikulak egitean, ikastetxeek berehala sartu beharko dituzte matrikulatutako ikasleen datu guztiak eta matrikularen berrespena dagokion aplikazio informatikoan.

Cuando se produzcan matriculaciones fuera de plazo los centros deberán introducir inmediatamente todos los datos del alumnado matriculado y la confirmación de la matrícula en la aplicación informática correspondiente.

Arestian aipatutako egunaren ondoren, ikastetxeek ezingo dute Batxilergoan ikasle berririk matrikulatu, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren aurretiazko baimenik gabe.

Después de la fecha anteriormente citada ningún centro podrá matricular a ninguna alumna ni alumno nuevo de Bachillerato sin autorización previa de la Dirección de Centros y Planificación.

5. artikulua.– Estatistika-datuak balioztatzea.

Artículo 5.– Validación de datos estadísticos.

Ikastetxeek Batxilergoan matrikulatzeko ohiko aldiari dagozkion estatistika-datuak balioztatu beharko dituzte Hezkuntza Sailak xede horretarako diseinatutako aplikazio informatikoan, uztailaren 6tik 8ra bitartean, biak barne.

Todos los centros deberán validar, entre el 6 y el 8 de julio, ambos inclusive, en la aplicación informática diseñada al efecto por el Departamento de Educación, los datos estadísticos correspondientes al periodo ordinario de matrícula de Bachillerato.

Era berean, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean balioztatu beharko dituzte aplikazio horretan matrikularen behin betiko estatistika-datuak.

De igual forma, en el mes de septiembre, en el plazo que les comuniquen las Unidades de Estadística del Departamento de Educación, deberán validar en dicha aplicación informática los datos estadísticos definitivos de la matrícula.

6. artikulua.– Ikasleen datuak grabatzea.

Artículo 6.– Grabación de datos del alumnado.

Batxilergoa eskaintzen duten ikastetxe guztiek ikasleen eskabide- eta matrikulazio-datuak grabatu beharko dituzte Hezkuntza Sailak diseinatu duen aplikazio informatikoan. Honako hau da horretarako egutegia:

Todos los centros que impartan Bachillerato deberán grabar, en la correspondiente aplicación informática diseñada por el Departamento de Educación, los datos correspondientes a las solicitudes y a la matriculación del alumnado, de acuerdo con el siguiente calendario:

a) Aurkeztutako eskari guztietako datuak grabatzea: 2022ko apirilaren 27ra arte, egun hori barne.

a) Grabación de los datos de todas las solicitudes presentadas: hasta el 27 de abril de 2022 inclusive.

b) Barematu beharra dagoen ikastetxe eta maila guztietan aurkeztutako eskari guztien baremazio-datuak grabatzea: 2022ko maiatzaren 4ra arte, egun hori barne.

b) Grabación de los datos de baremación de todas las solicitudes presentadas en aquellos centros y cursos en los que sea necesario baremar: hasta el 4 de mayo de 2022 inclusive.

c) Ohiko matrikula-aldian matrikulatutako pertsona guztien matrikula-datuak grabatzea (ikasle berriak, maila errepikatzen duten ikasleak eta maila batetik bestera igarotzen diren ikasleak): 2022ko uztailaren 8ra arte, egun hori barne.

c) Grabación de los datos de matrícula de todas las personas matriculadas en el periodo ordinario (alumnado de nuevo ingreso, alumnado que repite curso y alumnado que promociona de un curso a otro): hasta el 8 de julio de 2022 inclusive.

7. artikulua.– Datuak grabatzeko prozesua amaitzea.

Artículo 7.– Finalización del proceso de grabación de datos.

Batxilergoko ikasle guztien datuak grabatzeko eta matrikulak berresteko prozesua 2022ko irailaren 30a baino lehen amaitu behar da.

El proceso de grabación de datos y confirmación de matrícula de la totalidad del alumnado de Bachillerato deberá estar totalmente finalizado el día 30 de septiembre de 2022.

8. artikulua.– Euskara edo gaztelania erabiltzeko eskubidea.

Artículo 8.– Derecho a utilizar el euskera o el castellano.

1.– Agindu honetan ezarritakoaren ondorioz, ikasleek, gurasoek eta tutoreek administrazio publikoarekin dituzten harremanetan euskara eta gaztelania erabiltzeko duten eskubidea bermatuko da, eta erabiltzen duten hizkuntza berean erantzungo zaie.

1.– En las relaciones que, como consecuencia de lo establecido en esta Orden, tengan los alumnos, alumnas, padres, madres, tutores y tutoras con la Administración pública, se garantizará su derecho a utilizar el euskera y el castellano y a ser atendidos en el mismo idioma.

2.– Onarpena Bermatzeko Batzordeko partaideek euren jardunean euskara eta gaztelania erabili ahal izango dute. Era berean bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabili ahal izango direla aztergaien zerrendan, aktetan, ziurtagirietan eta, oro har, testu idatzietan.

2.– En el ejercicio de sus funciones los y las miembros de la Comisión de Garantías de Admisión podrán utilizar el euskera y el castellano. Del mismo modo se garantizará la utilización de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco en los órdenes del día, en las actas, en los certificados y, en general, en los textos escritos.

9. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.

Artículo 9.– Protección de Datos de Carácter Personal.

Aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak tratatuko ditu, datuen tratamenduaren «arduradun» gisa. Datu pertsonal horien tratamenduaren xede izango da onarpen-prozedura hau kudeatu eta ebazpena ematea.

Los datos de carácter personal que consten en las solicitudes y documentación presentada serán tratados por la Dirección de Centros y Planificación en su carácter de «responsable» de tratamiento de los datos. La finalidad de dicho tratamiento de datos personales será la gestión y resolución de este procedimiento de admisión.

Interesdunek beren datuei buruzko irispide-eskubidea, zuzentzekoa, ezereztekoa eta transferitzekoa erabil ditzakete, bai eta datuen tratamendua mugatzekoa edo hari aurka egiteko eskubidea ere; horretarako, idazki bat bidali behar dute Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita en este sentido a la Dirección de Dirección de Centros y Planificación, c/ Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, eskatzaileek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintzako Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

Asimismo, las personas solicitantes autorizan a la Dirección de Centros y Planificación a comprobar en otros Organismos Públicos la veracidad de los documentos presentados.

10. artikulua.– Jarraibideak onestea.

Artículo 10.– Aprobación de las Instrucciones.

Batxilergoko ikasleen onarpen-prozeduraren eta matrikulazioaren jarraibideak onesten dira, eta agindu honetako I. eta II. eranskinetan dauden informatika-prozeduraren jarraibide osagarriak ere bai.

Se aprueban las Instrucciones sobre el procedimiento de admisión y matriculación del alumnado de Bachillerato y las Instrucciones complementarias sobre el correspondiente procedimiento informático que figuran en los Anexos I y II de la presente Orden.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Itunpekoak ez diren ikastetxe pribatuek eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako atzerriko ikastetxeek dagokien aplikazio informatikoan sartu beharko dituzte beren ikastetxeetan matrikulatutako Batxilergoko ikasleen datuak. Datu horiek sartzeko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

Los centros docentes privados no concertados y los centros extranjeros ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco deberán introducir en la aplicación informática correspondiente todos los datos de las alumnas y alumnos de Bachillerato matriculados en su centro. El plazo para introducir esos datos finalizará el día 30 de septiembre de 2022.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 21a.

En Vitoria-Gasteiz, a 21 de febrero de 2022.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
ANEXO I
HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ITUNPEKO IKASTETXE PRIBATUETAN 2022-2023 IKASTURTERAKO BATXILERGOKO IKASLEEN ONARPEN-PROZEDURAREN ETA MATRIKULAZIOAREN JARRAIBIDEAK
INSTRUCCIONES SOBRE EL PROCEDIMIENTO DE ADMISIÓN Y MATRICULACIÓN DEL ALUMNADO DE BACHILLERATO EN CENTROS PÚBLICOS DEPENDIENTES DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Y PRIVADOS CONCERTADOS PARA EL CURSO 2022-2023

Lehenengoa.– Aplikatu beharreko araudia.

Primera.– Normativa de aplicación.

2022-2023 ikasturterako, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, Batxilergoko ikasleak Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren II. tituluaren III. kapituluan xedatutakoaren arabera onartuko dira, aurreko Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak emandako idazkeran, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan eta Hezkuntzako sailburuaren 2022-2023. ikasturterako izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna, onarpen-epea eta ikasleak onartzeko jarraibideak ezartzen dituen Aginduan xedatutakoaren arabera egingo da.

La admisión del alumnado en Bachillerato en centros públicos dependientes del Departamento de Educación dependientes del Departamento de Educación y en centros privados concertados, para el curso 2022-2023, se realizará de conformidad con lo dispuesto en el Capítulo III del Título II de la Ley Orgánica 2/2006, de Educación, en la redacción dada por la Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley anterior, y en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, así como en la Orden del Consejero de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión, y se aprueban las presentes Instrucciones para la admisión de dicho alumnado en el curso académico 2022-2023.

Bigarrena – Onarpena bermatzeko batzordeak.

Segunda.– Comisiones de Garantías de Admisión.

Ikasleen onarpena bermatzeko egungo lurralde-batzordeek beren egitekoak betetzen jarraituko dute urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 15. artikuluko azkenengo paragrafoak aipatzen duen agindua eman eta indarrean sartzen den arte.

Las actuales Comisiones Territoriales de Garantías de Admisión permanecerán en el ejercicio de sus funciones hasta que se dicte y entre en vigor la orden a que hace referencia el último párrafo del artículo 15 del Decreto 1/2018, de 9 de enero.

Dena dela, agindu hori eman bitartean Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 86.2 artikuluan ezarritako parte hartzea errespetatu beharko du osaerak, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak emandako idazkeran. Ondorioz, batzorde horietan sartuko dira ikasleen elkarteek izendatutako lau ikasle, bi Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetakoak eta bi itunpeko ikastetxeetakoak. Toki-administrazioaren ordezkariak, familienak eta ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatuenak kolektibo edo instituzio hauen erakunde ordezkariek izendatuko dituzte. Izendapen guztietan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatuaren printzipioa erabiliko da.

No obstante, en tanto se dicta dicha orden, su composición debe respetar la participación establecida en el artículo 86.2 de la Ley Orgánica 2/2006 de Educación, conforme a la redacción dada por la Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre. En consecuencia, entrarán a formar parte de dichas Comisiones cuatro alumnos o alumnas designados por las asociaciones de alumnos o alumnas, dos pertenecientes a centros públicos dependientes del Departamento de Educación y otras dos a centros concertados. Las personas representantes de la Administración local, de las familias, y de los centros públicos y privados concertados serán designados por las organizaciones representativas de estos colectivos o instituciones. En todas las designaciones se atenderá al principio de representación equilibrada de mujeres y hombres.

Hirugarrena.– Eragin-eremuak.

Tercera.– Áreas de influencia.

Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 86. artikuluan eta urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 9. artikuluan aipatzen diren eragin-eremuak eta eremu mugakideak, ikastetxe, modalitate eta hizkuntza-eskakizun bakoitzari dagozkionak, ikastetxeetako iragarki-taulan kontsultatu ahal izango dira.

Las áreas o zonas de influencia y limítrofes a las que se refieren los artículos 86 de la Ley Orgánica 2/2006 de Educación y el artículo 9 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, correspondientes a cada centro docente, modalidad y perfil lingüístico podrán consultarse en el tablón de anuncios de los propios centros docentes.

Era berean, Hezkuntza Sailaren Interneteko «Ikasgunea» atarian, (https://ikasgunea.euskadi.eus), kontsultatu ahal izango da ikaslearen bizilekuaren eremuetan edo zonetan zein ikastetxe dauden.

Así mismo, en el portal del Departamento de Educación en Internet «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus), podrá consultarse qué centros se encuentran en las áreas o zonas a las que pertenece el domicilio del alumno o alumna.

Laugarrena.– Batxilergo motak eta eskainitako hizkuntza-ereduak.

Cuarta.– Modalidades de Bachillerato y modelos lingüísticos ofertados.

Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan hizkuntza-eredu bakoitzean eskainitako Batxilergo motak 2022-2023 ikasturtean Hezkuntza Sailak baimendutakoak izango dira.

Las modalidades de Bachillerato ofertadas en cada modelo lingüístico en los centros públicos dependientes del Departamento de Educación serán aquellas cuya impartición en el curso 2022-2023 haya sido autorizada por el Departamento de Educación.

Itunpeko ikastetxe pribatuetan hizkuntza-eredu bakoitzean eskainitako Batxilergo motak ikastetxeek zehaztutakoak izango dira, baldin eta Hezkuntza Sailaren baimena badute. Itunpeko ikastetxe pribatu batean Batxilergoko taldeak eskaintzeak ez du esan nahi, horiek itunpekoak izango direnik.

Las modalidades de Bachillerato ofertadas en cada modelo lingüístico en los centros privados concertados serán las determinadas por los propios centros, siempre y cuando las tengan autorizadas por el Departamento de Educación. La oferta de grupos de Bachillerato en un centro privado concertado no supone garantía de concertación de los mismos.

Bosgarrena.– Ikasleentzako plazak zehaztea.

Quinta.– Determinación del número de puestos escolares.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariek Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei eta itunpeko pribatuei jakinaraziko diete zenbat talde izan ditzaketen maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean, bai eta zenbat ikasle matrikulatu ditzaketen, gehienez, horietako bakoitzean.

Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán a cada uno de los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y centros privados concertados el número de grupos y el número máximo de alumnos y alumnas que puede matricular en cada uno de los cursos y modelos lingüísticos del mismo.

Seigarrena.– Oreka ikasleen onarpenean, plazak erreserbatzea.

Sexta.– Equilibrio en la admisión del alumnado, reserva de plazas.

1.– Guztientzako hezkuntza-kalitatea, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna ziurtatzeko, Hezkuntza Sailak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze egokia eta orekatua bermatuko du, eta ekidin egingo du arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste mota bateko arrazoiengatik ikasleak bereiztea. Horretarako, hezkuntzako lurralde-ordezkariek hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten eta ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu bakoitzean eskolatu behar diren ikasleen proportzio orekatua ezarriko dute, eta zehaztuko dute Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoek eta itunpeko ikastetxe pribatuek behin-behineko izen-emateen eta matrikulazioen epea amaitu arte zenbat plaza gorde behar dituzten maila, mota eta hizkuntza-eredu bakoitzean, ikasle horiek eskolatzeko.

1.– Con el fin de asegurar la calidad educativa para todos, la cohesión social y la igualdad de oportunidades, el Departamento de Educación garantizará una adecuada y equilibrada escolarización del alumnado con necesidad específica de apoyo educativo y evitará la segregación del alumnado por razones socioeconómicas o de otra naturaleza. Para ello, los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación establecerán una proporción equilibrada del alumnado con necesidad específica de apoyo educativo que deba ser escolarizado en cada uno de los centros públicos y privados concertados y determinarán el número de plazas que los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y los centros privados concertados tienen la obligación de reservar, hasta el final del periodo de preinscripción y matrícula, en cada curso, modalidad y modelo lingüístico, para la escolarización de este alumnado.

2.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek eskabideak egiteko epea hasi baino lehen jakinaraziko dizkiete erabaki horiek ikastetxeei.

2.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán estas decisiones a cada centro afectado, antes del inicio del plazo de solicitudes.

Zazpigarrena.– Lehentasunak.

Séptima.– Prioridades.

1.– Batxilergoa egiten ikastetxe, mota eta hizkuntza-eredu berean jarraitu behar izanez gero, ez da onarpen-eskabiderik egin behar. Hala ere, ikastetxe batean Batxilergo mota jakin batean eta hizkuntza-eredu jakin batean matrikulatuta dagoen edozein ikaslek hurrengo ikasturtean ikastetxe horretan baina beste mota eta/edo hizkuntza-eredu batean matrikulatuta jarraitu behar badu, dagokion eskabidea egin beharko du, eta onarpen-prozesuan hartu beharko du parte, beste ikastetxeetatik datozen eskatzaileekin lehian.

1.– La continuidad en Bachillerato en un mismo centro, modalidad y modelo lingüístico no requiere solicitud de admisión. Sin embargo, cualquier alumno matriculado en Bachillerato en un centro en una determinada modalidad y en un determinado modelo lingüístico, si desea al año siguiente seguir matriculado en ese centro, pero en otra modalidad y/o en otro modelo lingüístico diferente, deberá hacer la correspondiente solicitud y participar en el proceso de admisión en concurrencia con los solicitantes procedentes de otros centros.

2.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2021-2022 ikasturtean ikastetxe batean egin duten ikasleek ikastetxe eta hizkuntza-eredu horretan bertan egin ahal izango dute Batxilergoa, onarpen-eskabidea egin beharrik gabe, Arte Batxilergoan izan ezik (bi adarretako edozeinetan) mota horrek dituen ezaugarri berezien ondorioz. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan hizkuntza-eredu batean eskolatu arren, ikastetxe horretan Batxilergoan ez badago hizkuntza-eredu hori, ikasle horiek Batxilergoko 1. mailan beren ikastetxean dauden hizkuntza-ereduetan matrikulatzeko aukera dute, onarpen-eskabiderik egin beharrik gabe, Arte Batxilergoan matrikula egin nahi dutenek salbu (bi adarretako edozeinetan).

2.– Los alumnos y alumnas que hayan cursado Educación Secundaria Obligatoria en el curso 2021-2022 en un centro podrán cursar los estudios de Bachillerato en el mismo centro y modelo lingüístico sin necesidad de realizar la solicitud de admisión, excepto en el caso del Bachillerato de Artes (en cualquiera de sus dos vías) por sus especiales características. El alumnado escolarizado en un centro en 4.º de Educación Secundaria Obligatoria en un modelo que no exista en Bachillerato en ese centro podrá matricularse en su centro en 1.º de Bachillerato en los modelos existentes sin necesidad de realizar la correspondiente solicitud de admisión, salvo si desea matricularse en el Bachillerato de Artes (en cualquiera de sus dos vías).

3.– Ikastetxeek Batxilergoko maila, hizkuntza-eredu eta mota bakoitzean egoki iritzitako plaza kopurua gorde beharko dute, aurreko bi apartatuetan aipatutako ikastetxeko ikasleen eskubideak bermatzeko.

3.– Los centros deberán reservar en cada curso, modelo lingüístico y modalidad de Bachillerato el número de plazas que estimen necesarias para garantizar los derechos del alumnado de su propio centro mencionados en los dos apartados anteriores.

4.– 2021-2022 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza onartuak izateko eskabidea egin duten Batxilergoko ikastetxeari atxikitako batean egin duten ikasleek lehentasuna izango dute. Beraz, ikasle horiek atxiki gabeko ikastetxeetatik datozenen aurretik egongo dira, Arte Batxilergoan matrikula egin nahi dutenak salbu (bi adarretako edozeinetan), mota horrek dituen ezaugarri berezien ondorioz. Lehentasun hori galdu egingo da Zientzien eta Teknologia Batxilergoa, Batxilergo orokorra edo Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa atxiki gabeko ikastetxe batean egiteko plaza eskatzen dutenean.

4.– Los alumnos y alumnas que hayan cursado en el curso 2021-2022 Educación Secundaria Obligatoria en alguno de los centros adscritos a aquel centro de Bachillerato en el que solicitan su admisión tendrán prioridad para acceder al mismo, quedando ordenados por delante de cualquier otro alumno o alumna procedente de un centro no adscrito, excepto para cursar Bachillerato de Artes (en cualquiera de sus dos vías), por las especiales características de esta modalidad. Esta prioridad se perderá a partir de la petición en la que soliciten una plaza de la modalidad de Ciencias y Tecnología, o de la modalidad General, o de la modalidad de Humanidades y Ciencias Sociales en un centro no adscrito.

5.– Musika- eta dantza-ikasketa arautuak eta Batxilergoa aldi berean egiten ari diren ikasleek eta errendimendu handiko kirol-programetan dihardutenek lehentasuna izango dute Hezkuntza Sailak zehaztutako Batxilergoko ikastetxeetan onartuak izateko, eta atxiki gabeko ikastetxe batetik datozen ikasleen aurretik egongo dira. Lehentasun hori galdu egingo da beste ikastetxe batean plaza eskatzen den unean. Ez da beharrezkoa izango egiaztagiria aurkeztea, baldin eta ikaslea EAEko Musikako irakaskuntza arautuko ikastetxe batean matrikulatuta badago.

5.– Los alumnos y alumnas que cursen simultáneamente enseñanzas regladas de Música y Danza y enseñanzas de Bachillerato y aquellos que sigan programas deportivos de alto rendimiento tendrán prioridad para ser admitidos en los centros de Bachillerato que ha determinado el Departamento de Educación, quedando ordenados por delante de cualquier otro alumno o alumna procedente de un centro no adscrito. Esta prioridad se perderá a partir de la petición en la que soliciten una plaza en un centro diferente. No será necesaria la entrega de documentación acreditativa en caso de que el alumno o alumna esté matriculada en un centro de enseñanza reglada de Música de la CAE.

Apartatu honetan jasotako ikasleek lehentasun-eskubideaz baliatzeko, ikasleentzat aurreko apartatuan jasotzen diren eskubideak bete behar dituzte.

El alumnado incluido en este apartado ejercerá su derecho de prioridad una vez cubiertos los derechos del alumnado recogidos en el apartado anterior.

Atal horretan aipatzen diren ikastetxeak agindu honen III. eranskinean agertzen dira.

Los centros citados en este apartado se relacionan en el Anexo III de la presente Orden.

Zortzigarrena.– Prozesuari buruzko informazioa.

Octava.– Información sobre el proceso.

Onarpen-eskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatu guztiek informazio hau emango diete argibideak eskatzen dituzten ikasleen guraso eta legezko tutoreei eta ikasleei eurei, eta ikastetxeko iragarki-taulan jarriko dute:

Antes del comienzo del periodo de presentación de las solicitudes de admisión, todos los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados facilitarán a los padres, madres, tutores y tutoras legales y a los alumnos y alumnas que lo soliciten y expondrán en su tablón de anuncios la siguiente información:

a) Ikasleak Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan onartzeko araudia.

a) Normativa reguladora de la admisión de alumnos y alumnas en centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados.

b) Ikastetxearen eragin-eremuak eta haren mugakideak.

b) Áreas de influencia y limítrofes del centro.

c) Eskabideak egiteko epeak.

c) Plazo de formalización de solicitudes.

d) Prozesuaren egutegia.

d) Calendario del proceso.

e) Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak baremoaren apartatuan ezarritako puntuazioa emateko askatasunez erabakitako irizpideak zehazten diren agiria.

e) Documento en el que se detallen los criterios libremente determinados por el Consejo Escolar u Órgano Máximo de Representación del centro para la concesión de la puntuación establecida en el apartado correspondiente del baremo.

f) Eskabideak aurkezteko epean ikastetxeko idazkaritzak jendeari erantzuteko duen egutegia eta ordutegia.

f) Calendario y horario de atención al público de la secretaría del centro durante el período de presentación de solicitudes.

g) Onarpen-prozesuan maiz egiten diren galderen erantzunak dituen agiria.

g) Documento de respuesta a las preguntas más frecuentes acerca del proceso de admisión.

Bederatzigarrena.– Onarpen-eskabideak.

Novena.– Solicitudes de admisión.

1.– Eskabidea aurkezteko unean ikaslea adingabea bada eta ez badago legez emantzipatuta, eskabidea ikaslearen aitak, amak edo tutorea den pertsona edo erakundeak aurkeztu behar du. Banandutako edo dibortziatutako familiak izanez gero, eskabidea aurkezten duen pertsonak beste gurasoaren baimena izan beharko du, edo, halakorik ezean, eskabidea bermatzen duen ebazpen judizial bat. Eskaera egiteko unean ikaslea adinez nagusia bada edo legez emantzipatuta badago, ikasleak berak aurkeztuko du eskabidea.

1.– Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es menor de edad y no se encuentra legalmente emancipado o emancipada, la solicitud será presentada por el padre, madre o persona o entidad tutora del alumno o alumna. En el caso de familias separadas o divorciadas la persona que presente la solicitud deberá contar con la autorización de la otra persona progenitora o, en caso contrario, con una resolución judicial que avale la solicitud. Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es mayor de edad o se encuentra legalmente emancipado o emancipada, la solicitud será presentada por el propio alumno o alumna.

2.– Epez kanpo ez da eskabiderik onartuko. Epean aurkeztutako matrikula-eskabide guztiak onartu eta tramitatu beharko dituzte ikastetxeek eta, hala behar bada, barematu.

2.– No se admitirán solicitudes antes ni después del plazo establecido. Los centros deberán admitir y tramitar todas las solicitudes de matrícula que se presenten durante el plazo y, en su caso, baremarlas.

3.– Eskabidea egitean edo eskabideak egiteko ezarrita dagoen epean aurkeztuko dira barematzekoak diren egoerak egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak. Eskabideak onartzeko epea amaitu ondoren ez da beste agiririk onartuko.

3.– En el momento de realizar la solicitud, o en todo caso dentro del plazo fijado para la presentación de solicitudes, se adjuntará la documentación pertinente que acredite las situaciones objeto de baremación. No se admitirá la aportación de nuevos documentos una vez cerrado el plazo de admisión de solicitudes.

4.– Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleek ikastetxeari jakinarazi beharko diote egoera hori, dagozkien plazak eta beharrezkoa izan dezaketen laguntza berezia gordetzeko.

4.– Las personas con necesidades específicas de apoyo educativo, a efectos de la correspondiente reserva de plazas y de los apoyos especiales que pudieran precisar, deberán poner esta circunstancia en conocimiento del centro.

5.– Pertsona bakoitzak eskabide bakarra egin ahal izango du 2022ko martxoaren 28tik apirilaren 8ra, biak barne. Ikastetxe batean edo gehiagotan hainbat eskabide aurkeztuz gero, eskatzaileak ikastetxea aukeratzeko eskubidea galduko da. Nolanahi ere, interesdunak entzunaldiko izapidea izango du, nahitaezkoa baita. Ondorioz, bikoiztutako eskabideak azkenengoz izapidetuko dira, epean aurkeztutako gainerako eskabideei plazak esleitu eta gero.

5.– Cada persona podrá realizar una única solicitud, entre los días 28 de marzo y 8 de abril de 2022, ambos inclusive. La presentación de varias solicitudes en uno o diferentes centros conllevará la pérdida de los derechos de opción del o de la solicitante, que se producirá, en todo caso, tras el preceptivo trámite de audiencia a la persona interesada. En consecuencia, las solicitudes duplicadas serán tramitadas en último lugar, una vez adjudicadas las plazas correspondientes al resto de solicitudes presentadas.

6.– Eskabidean, gehienez, hogeita lau eskabide egin ahal izango dira, lehentasunaren arabera antolatuta. Eskaera bakoitzean, ikastetxe, hizkuntza-eredu eta Batxilergo mota bana aukeratuko dira, ikastetxeak hizkuntza-eredu hori eskaini ala ez.

6.– En la solicitud se podrán realizar, por orden de preferencia, hasta un máximo de veinticuatro peticiones. En cada petición se elegirá un centro educativo, un modelo lingüístico y una modalidad de Bachillerato, independientemente de que el modelo lingüístico sea ofertado o no por el centro.

7.– Ikastetxe batek ez badu eskaintzen lehenengo eskabideko hizkuntza-eredua, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aztertuko du maila eta eredu horretako taldea sortzeko aukerarik baden ikastetxean bertan edo inguruan, betiere behar adina eskabide badaude eta plangintzak posible egiten badu. Dena den, ikasleak parte hartuko du onartzeko prozesuan, eskaintzen diren ereduetan egin dituen gainerako eskabideekin.

7.– En aquellos casos en que en la primera petición se solicite un modelo lingüístico no ofertado por el centro, la Delegación Territorial de Educación estudiará la posibilidad de formar grupo de dicho curso y modelo en el propio centro o en el área siempre que el número de solicitudes sea suficiente y la planificación lo permita. En cualquier caso, el alumno o alumna participará en el proceso de admisión con el resto de sus peticiones que se refieran a modelos ofertados.

8.– Maiatzaren 4an, eskatzaileen zerrenda argitaratuko da, maila, mota eta hizkuntza-ereduen arabera antolatua.

8.– El día 4 de mayo se publicará el listado de personas solicitantes, clasificado por cursos, modalidades y modelos lingüísticos.

9.– Onartzeko prozesuan atzera egin ahal izango da maiatzaren 18ra arte. Atzera egiteak eskubidean jasotako aukera guztietan du eragina. Eskabidea online izapidetu bazen, hala egingo da atzera ere, Ikasgunea atarian sartu ondoren. Eskabidea aurrez aurre izapidetu bazen, atzera egiteko idatzia aurkeztu beharko du eskatzaileak, eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean. Ondoren, ikastetxeak idazki hori artxibatuko du egin zen eskabidearekin batera.

9.– Se podrá desistir del procedimiento de admisión hasta el 18 de mayo. El desistimiento afecta a la totalidad de las opciones recogidas en la solicitud. Si esta se tramitó on-line se realizará de igual forma, previo acceso al portal Ikasgunea. Si se tramitó de forma presencial, deberá presentarse el escrito de desistimiento, realizado por la persona solicitante, en el centro donde entregó la solicitud. Posteriormente el centro archivará dicho escrito junto a la solicitud que se formuló en su día.

10.– Honako bi moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskabideak:

10.– La solicitud deberá ser tramitada de una de estas dos formas:

– Online, Hezkuntza Sailak horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren bitartez. Online eskabidea apirilaren 8ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria (https://ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.

– Online, mediante la aplicación informática habilitada a tal efecto por el Departamento de Educación. Podrá realizarse solicitud on-line hasta las 24:00 horas del día 8 de abril, momento en que la aplicación dejará de estar activa, y se podrá acceder a ella desde el portal «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus).

– Lehen aukeran jarritako ikastetxearen idazkaritzan bete ahal izango du eskabidea interesdunak, eta idazkaritza horrek sartuko ditu eskatzaileak eskabideari buruz emandako datuak.

– En la secretaría del centro que solicite como primera opción, que será la encargada de introducir los datos referentes a la solicitud proporcionados por la persona solicitante.

Hautatutako ikastetxean egiten bada eskabidea, interesdunak NANa edo identifikatzeko agiria aurkeztuko du, eta eskatutako datu guztiak emango ditu, ikastetxe horretako langileek aplikazio informatikoan sar ditzaten. Horrez gain, aukeratutako ikastetxean entregatu beharko ditu kasuan-kasuan egoki diren agiri guztiak.

Si la solicitud se realiza en el centro elegido, la persona interesada presentará su DNI o documento identificativo y facilitará todos los datos requeridos, que serán introducidos en la aplicación informática por el personal de dicho centro. Además, deberá entregar en el centro elegido la documentación que corresponda en cada caso.

Eskabidea online eginez gero, beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira eskaneatuta, bai nahitaezkoak, bai baremazio-prozesuan puntuak egiaztatzen dituztenak. Eskabidea bete eta gorde ondoren, lehenengo tokian hautaturiko ikastetxera bidaliko du informatika-aplikazioak, eta horrek bideratuko du. Eskatzaileak nahi duenean jaso ahal izango du eskabidearen frogagiria, eta zirriborrotzat hartuko da ikastetxeak izapideak egin arte.

Si la solicitud se realiza on-line se deberán adjuntar escaneados los documentos requeridos, tanto los obligatorios como los que acrediten puntos en el proceso de baremación. Una vez cumplimentada y guardada la solicitud, la aplicación informática la pondrá a disposición del centro pedido en primer lugar, el cual será el encargado de su tramitación. En todo momento la persona solicitante podrá obtener el resguardo de su solicitud, que tendrá carácter de borrador hasta que el centro haya realizado su tramitación.

Hamargarrena.– Eskabidearen zuzenketa.

Décima.– Subsanación de la solicitud.

Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu edo eskatutako nahitaezko agiri guztiak ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren agiriak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utziko zaiola, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoaren arabera.

Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación obligatoria exigida, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Hamaikagarrena.– Ikastetxe batean aurkeztutako eskabidea berrestea eta grabatzea.

Undécima.– Confirmación y grabación de la solicitud presentada en un centro.

Eskabidea ikastetxe batean aurkeztuz gero, eskabidearen datuak sartu eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, ikastetxeak eskatzaileari inprimaki bat erakutsiko dio; bertan, honako datu hauek jasoko dira: datu pertsonalak, egindako eskabideak, baremaziorako argudiatu diren arrazoiak eta aurkeztutako agiriak.

Si la solicitud se presenta en un centro, una vez introducidos todos los datos de la misma y verificada la documentación que corresponda, el centro mostrará a la persona solicitante un impreso en el que se recogerán sus datos personales, las peticiones realizadas, las circunstancias alegadas para la baremación y los documentos presentados.

Eskatzaileak, berriz, sartutako datuak aztertuko ditu, eta, konforme baldin badago, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak, orduan, eskatzaileak sinatutako inprimakia zigilatu eta lehen sartutako datuak grabatuko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, eskatzaileak egindako eskabideen frogagiria eta egiaztagiria izango da.

La persona solicitante examinará los datos introducidos y si está conforme con los mismos procederá a firmarlo. El centro sellará el impreso firmado y procederá a grabar los datos previamente introducidos. Dicho impreso, una vez firmado y sellado, servirá de resguardo y justificante de las peticiones realizadas.

Eskabidea sistema informatikoan grabatutakoan, horren tramitazioa bi erara jarraitu ahal izango da: aurrez aurre edo online.

Una vez que la solicitud esté grabada en el sistema informático, podrá simultanearse el seguimiento de su tramitación, pudiéndose realizar tanto de forma presencial como on-line.

Hamabigarrena.– Eskabidearen datuak aldatzea.

Duodécima.– Modificación de los datos de la solicitud.

Eskatzaileek 2022ko apirilaren 8ra arte (egun hori barne) izango dute aukera gordetako daturen bat aldatzeko edo zuzentzeko. Egun hori igarota, ez da aldaketarik edo zuzenketarik onartuko.

Las personas solicitantes tendrán de plazo hasta el día 8 de abril de 2022, inclusive, para solicitar la modificación o corrección posterior de alguno de los datos grabados. Después de esa fecha no se admitirá ninguna modificación o corrección.

Eskabidea online egin bazen, eskabideari alta eman ondoren eskatzaileek aplikazioaren bidez aldatu edo zuzendu ahal izango dituzte grabatutako datuak 2022ko apirilaren 8ra arte. Lehenengo lekuan eskatutako ikastetxea eskabidea izapidetzen hasi delako, aldaketarik edo zuzenketarik ezin bada egin, ikastetxe horrekin jarri beharko da harremanetan.

Si la solicitud se realizó on-line, una vez dada de alta la solicitud, las personas solicitantes podrán modificar o corregir a través del aplicativo los datos grabados hasta el 8 de abril de 2022. En el caso de que no pudiera hacerlo porque el centro solicitado en primer lugar ha iniciado la tramitación de la solicitud, deberá ponerse en contacto con el mismo.

Eskabidea hautatutako ikastetxean egin bazen, eskabidea aldatu nahi dutenek ikastetxera bertara joan eta bertan eskatu beharko dute aldaketak egitea.

Si la solicitud se realizó en el centro elegido, las personas que deseen modificar su solicitud deberán solicitarlo personándose en el propio centro.

Dagokion zuzenketa egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eman zitzaion jatorrizko inprimakia, sinatuta eta zigilatuta, aurkeztea. Egin beharreko zuzenketak egin ondoren beste inprimaki bat emango zaio, sinatuta eta zigilatuta; orduan, zaharra apurtu eta datu berriak baliozkotuko dira.

Para efectuar la correspondiente corrección será condición inexcusable la presentación del impreso original firmado y sellado que se le hubiera previamente entregado. Una vez efectuadas las correcciones pertinentes, se le entregará un nuevo impreso firmado y sellado, se destruirá el antiguo y, finalmente, el centro procederá a la validación de los nuevos datos.

Eskabideko datuak grabatuta ere, inoiz ez da aldatuko hurrenkera-zenbaki hori, hots, eskabidea lehenengo aldiz grabatu zenean ausaz esleitu zitzaiona.

La grabación de los nuevos datos de la solicitud no conllevará nunca una modificación del número de orden que se le asignó aleatoriamente en el momento de la primera grabación de la misma.

Hamahirugarrena.– Eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa.

Decimotercera.– Documentación aportada con la solicitud.

1.– Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1.– La documentación que acompañará a la solicitud será la siguiente:

a) Nahitaezko agiriak, ikaslearen adina edozein izanda ere.

a) Documentos obligatorios, independientemente de la edad del alumno o alumna.

– Ikaslearen NANaren edo AIZren fotokopia. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak egiaztatzen badu.

– Fotocopia del DNI o NIE del alumno o alumna. No será necesaria su aportación si la tramitación se realiza on-line y dicho documento es validado por el servicio de consulta de datos de identidad.

b) Nahitaezko agiriak ikaslea adingabea bada.

b) Documentos obligatorios si el alumno o alumna es menor de edad.

– Ikasleari dagokion familia-liburuko orriaren fotokopia edo beste ziurtagiri ofizialen bat. Familia-harreran dauden ikasleek, familia-harrera egoeraren ziurtagiri ofiziala.

– Fotocopia de la hoja del Libro de Familia correspondiente al alumno o alumna u otro documento acreditativo oficial. En los casos de acogimiento familiar se sustituirá por el Certificado oficial de la situación de acogimiento familiar del alumno o alumna.

– Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiri ofiziala.

– Fotocopia de la hoja del libro de familia correspondiente a la persona que cursa la solicitud (padre o madre), o documento acreditativo oficial de que dicha persona es el tutor o tutora legal del alumno o alumna.

– Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak baliozkotzen badu.

– Fotocopia del DNI o NIE del padre, madre o persona tutora que realiza la solicitud. No será necesaria su aportación si la tramitación se realiza on-line y dicho documento es validado por el servicio de consulta de datos de identidad.

– Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.).

– Documento acreditativo del cumplimiento del protocolo establecido por el Departamento de Educación en el caso de familias separadas o divorciadas (escrito de autorización del ex cónyuge o de la ex cónyuge, resolución judicial o medida provisional que avale la solicitud, etc.).

c) Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Apartatu edo azpiapartatu batean puntuatzeko balio duten agirietako bat aurkezten ez bada, batere punturik gabe geratuko da apartatu edo azpiapartatu hori. Horrek ez du eskabidea baliogabetzen, ez eta gainerako apartatuetako edo azpiapartatuetako puntuazioak ere.

c) Asimismo, cuando se solicite puntuación de cualquier apartado del baremo se deberán aportar los respectivos documentos acreditativos. La no presentación de alguno de los documentos que dan derecho a puntuación conlleva obtener cero puntos en el apartado o subapartado correspondiente, si bien este hecho no anula la validez de la solicitud ni las puntuaciones de los restantes.

2.– Aurrez aurreko tramitazioan, dokumentazio guztia (bai nahitaezkoa bai baremazioan puntuak lortzeko beharrezkoa dena) lehenengo eskatu den ikastetxean aurkeztuko da, beste edozein ikastetxek baremazio-puntuak egiaztatzeko eman beharreko dokumentazioa izan ezik. Hori ikastetxe bakoitzaren idazkaritzan aurkeztu beharko da, lehenengo eskatu den ikastetxean eskabidea erregistratu ondoren. Horretarako, eskabidean adierazita egon behar dira puntuazioa eskatzen den ikastetxe bakoitzaren baremoko apartatuak.

2.– En la tramitación presencial, se entregará en el centro pedido en primer lugar la totalidad de la documentación (tanto la obligatoria como aquella destinada a lograr puntos en la baremación), salvo la documentación que acredite puntos por baremación que deba conceder específicamente cualquier otro centro y que deberá entregarse en la secretaría de cada uno de ellos una vez que la solicitud haya sido registrada en el centro pedido en primer lugar. Para ello, en la solicitud deberán haberse consignado los apartados del baremo para los que se pide puntuación en cada uno de los centros.

Familia-bizilekuari edo lantokiari dagozkion puntuak egiaztatzeko, dagozkion ziurtagiriak lehenengo eskabidean aukeratutako ikastetxean aurkeztea aski izango da, eta eskabide guztietarako baliagarriak izango dira, puntuazioa guztietan alda daitekeen arren. Aplikazio informatikoak, eskabidea bakoitzeko, puntuazio hoberena esleituko du ziurtagiriak kontuan hartuta. Udalak familia-bizilekuari buruz egindako ziurtagiria gehienez hiru hilabete lehenago egindakoa izango da.

Para la acreditación de los puntos por domicilio familiar o lugar de trabajo es suficiente presentar en el centro elegido en la primera petición los correspondientes certificados, que tendrán validez para todas las peticiones, aunque la puntuación pueda variar en cada una de ellas. El aplicativo informático adjudicará, para cada una de las peticiones, la mejor de las puntuaciones teniendo en cuenta dichos certificados. La certificación del domicilio familiar expedida por el Ayuntamiento deberá tener una antigüedad máxima de tres meses.

3.– Internet bidezko tramitazioan, dokumentazio guztia eskaneatuko da, eta, ondoren, eskabidearekin batera bidali beharko da Hezkuntza Sailak abian jarritako aplikazio telematikoaren bitartez.

3.– En la tramitación a través de Internet, el conjunto de la documentación se escaneará y posteriormente deberá adjuntarse a la solicitud mediante la aplicación telemática habilitada por el Departamento de Educación.

4.– Hezkuntza Administrazioak noiznahi egiaztatu ahal izango du ekarri zaizkion dokumentuen benetakotasuna.

4.– La Administración Educativa podrá verificar en todo momento la autenticidad de los documentos aportados.

Hamalaugarrena.– Baremazioa.

Decimocuarta.– Baremación.

1.– Ikastetxeak ez du baremaziorik egingo, lehentasun-ordena edozein dela ere, maila, mota eta hizkuntza-eredu jakin batean jasotako eskabideen kopurua plaza eskuragarriena baino handiagoa ez bada.

1.– El centro no realizará baremación si, independientemente de su orden de preferencia, el número de peticiones recibidas para un determinado curso, modalidad y modelo lingüístico es igual o menor que el número de plazas disponibles.

2.– Maila, mota eta hizkuntza-eredu jakin batean jasotako eskabideen kopurua, horien lehentasun-ordena edozein dela ere, plaza eskuragarrien kopurua baino handiagoa bada, ordea, ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenak edo itunpeko ikastetxeen titularrak, ikastetxearen eskola-kontseiluak gainbegiratuta, jaso dituen eskabideak barematuko ditu, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan aipatzen diren baremoaren eta hori aplikatzeko arauen zein jarraibide hauen arabera.

2.– Por el contrario, si el número de peticiones recibidas para un determinado curso, modalidad y modelo lingüístico, independientemente de su orden de preferencia, es mayor que el número de plazas disponibles, el Órgano Máximo de Representación de los centros públicos o el o la titular de los centros concertados, bajo la supervisión del Consejo Escolar del centro, deberá proceder a la baremación de las peticiones que haya recibido, de acuerdo con el baremo y normas de aplicación del mismo que figuran en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, y en estas Instrucciones.

Lehenengo eskatu den ikastetxeak apartatu guztiak barematu beharko ditu. Bestalde, eskabidean aipatu diren beste ikastetxeek agindu honen IV. eranskineko baremoan agertzen diren a), b), d), j) eta k) apartatuak barematuko dituzte.

El centro pedido en primer lugar deberá baremar todos los apartados. Por su parte, el resto de los centros consignados en la solicitud baremarán los apartados a), b), d), j) y k) del baremo del Anexo IV de esta Orden.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleen onarpena arautzen duen urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 25. artikuluak, baremazioan egon litezkeen berdinketak hausteko, ausazko prozedura bat egitea agintzen du, hezkuntzako eskumena duen sailak zehaztuko duena.

3.– El artículo 25 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, por el que se regula la admisión de alumnado en los centros públicos y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, establece, como último criterio para deshacer los empates que se produzcan en la baremación, la realización de un procedimiento aleatorio de acuerdo con lo que establezca a tal efecto el Departamento competente en materia de educación.

Xedapen hori betetzeko, eskabidearen datuak balioztatzeko unean, aplikazio informatikoak ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskabideari: 1 eta 999999ren arteko zenbaki oso bat, alegia. Zenbaki hori erabiliko da egon litezkeen berdinketak hausteko; betiere, gainerako irizpide guztiak aplikatuta ere berdinketak bere horretan badirau. Kasu horretan, aplikazio informatikoak eskabide guztiak txikienetik nagusienera ordenatu, eta txikienari emango dio lehentasuna.

Con objeto de dar cumplimiento a esta disposición, en el momento de validar los datos de la solicitud, la aplicación informática asignará a la misma, de modo totalmente aleatorio, un número de orden, que será un número entero comprendido entre 1 y 999999. Dicho número será utilizado para deshacer los empates existentes una vez agotados todos los demás criterios. En este caso, la aplicación informática ordenará las solicitudes, de menor a mayor, dando preferencia al número menor.

Familia berekoak ikastetxe berera joan ahal izatea ez oztopatzeko, bi neba-arreba hezkuntza-maila berean daudenean eta baremo-puntuazio bera dutenean, ausazko prozeduran emaitza okerrena lortu duen neba-arreba emaitza onena atera duenaren ondoan jarriko da zerrendan, hurrengo postuan.

A fin de no obstaculizar el agrupamiento familiar en un mismo centro, en el caso de que dos hermanos o hermanas concurran a un mismo nivel educativo y cuenten con idéntica puntuación de baremo, el hermano o hermana que haya obtenido un peor resultado en el procedimiento aleatorio será colocado en la lista en el puesto inmediatamente siguiente al que corresponda al hermano o hermana con mejor resultado en dicho procedimiento.

Eskabideko datuak aldatuta ere, inoiz ez da aldatuko hurrenkera-zenbaki hori, hots, eskabidea lehenengo aldiz egin zenean ausaz esleitu zitzaiona.

La modificación de los datos de la solicitud no conllevará nunca una modificación del número de orden que se le asignó aleatoriamente en el momento de hacer por primera vez la solicitud.

Hamabosgarrena.– Eskatutako ikastetxean matrikulatuta dauden senideak izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoquinta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la existencia de hermanos o hermanas matriculados en el centro solicitado.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa eskatzaileak eskatutako ikastetxean edo atxikitako batean neba-arreba bat edo gehiago matrikulatuta izateagatik emango da. Apartatu honetan kontuan hartuko diren bakarrak Hezkuntza Sailak arautako onarpen-prozesuko mailaren batean matrikulatuta dauden neba-arrebak izango dira.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por el hecho de que la persona solicitante tenga uno o varios hermanos o hermanas matriculadas en el centro solicitado o en un centro adscrito. A los efectos de este apartado se tendrán en cuenta únicamente los hermanos o hermanas matriculadas en un nivel sometido al proceso de admisión regulado por el Departamento de Educación.

2.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emateko, ikaslearen onarpen-eskabidea aurkezten den ikasturtean, hau da, 2021-2022an, gertatu beharko da egoera hori.

2.– Para otorgar la puntuación correspondiente a este apartado será necesario que esta circunstancia se produzca durante el curso en el que se presenta la solicitud de admisión del alumno o alumna, es decir en el curso 2021-2022.

3.– Senidea dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da.

3.– La condición de hermano o hermana se acreditará mediante fotocopia del libro de familia.

4.– Apartatu honi dagokion puntuazioa ematean, anai-arrebatzat joko dira familia-unitatean legezko tutoretza-egoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familia-harreran dauden adingabeak ere.

4.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo legalmente constituido dentro de la misma unidad familiar.

5.– Era berean, apartatu honi dagokion puntuazioa emateko, ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da ikaslearen gurasoetako edonoren legezko bikotea den pertsona. Pertsona horren seme-alabak ere neba-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

5.– Asimismo, a efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja de cualquiera de los progenitores del alumno o alumna. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas del alumno o alumna cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

6.– Gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da.

6.– La condición de pareja del progenitor o progenitora se acreditará mediante fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hamaseigarrena.– Ikaslearen edo aitaren, amaren edo legezko tutorearen familia-bizilekuaren edo lantokiaren gertutasunari dagokion baremoko apartatuari aplikatzeko arauak.

Decimosexta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la proximidad del domicilio familiar o del lugar de trabajo del alumno o alumna o de su padre o madre o tutor o tutora legal.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa agindu honetako IV. eranskinean zehaztutako bost azpiapartatuetako batengatik bakarrik emango da. Eskatzaileek azpiapartatu bat aukeratu beharko dute puntuazioa lortu ahal izateko.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará únicamente por uno de los cinco subapartados que se concretan en el Anexo IV de la presente Orden. Las personas solicitantes deberán optar por uno de estos subapartados para obtener la puntuación.

2.– Eskaera egiteko unean ikaslea adingabea bada eta ez badago legez emantzipatuta, familia-egoitzatzat hartuko da ikaslea aitarekin edo amarekin edo legezko tutorearekin bizi den tokia. Familia-bizilekua egiaztatzeko, ikaslea aitarekin, amarekin edo lege-tutorearekin bizi dela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da, gehienez hiru hilabete lehenago egindakoa.

2.– Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es menor de edad y no se encuentra legalmente emancipado o emancipada, se entenderá por domicilio familiar aquel en el que resida el alumno o alumna con su padre o madre, o con su tutor o tutora legal. En este caso, el domicilio familiar se acreditará mediante certificado de empadronamiento del alumno o alumna junto con su padre, madre, tutor o tutora legal, expedido con una antigüedad máxima de tres meses.

Aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

La condición de padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutor o tutora legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

Eskaera egiteko unean ikaslea adinez nagusia bada edo legez emantzipatuta badago, ikasle eskatzailea bera bizi den tokia hartuko da familia-bizilekutzat. Horrelakoetan familia-egoitza egiaztatzeko dagokion Udalak gehienez hiru hilabete lehenago egindako errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta ziurtagiri horretan ikaslearen egoitza agertu beharko da, eta, hala dagokionean, emantzipatua denaren ziurtagiri ofiziala.

Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es mayor de edad o se encuentra legalmente emancipado o emancipada, se entenderá por domicilio familiar aquel en el que resida la propia persona solicitante. En este caso, el domicilio familiar se acreditará mediante certificado de empadronamiento expedido con una antigüedad máxima de tres meses por el Ayuntamiento correspondiente, en el que conste la residencia del alumno o alumna y, en su caso, certificación oficial de su condición de emancipado o emancipada.

3.– Bizilekuaren gertutasunari dagozkion puntuak errolda-ziurtagirian ageri den bizilekuari esleituko zaizkio, betiere hezkuntza-administrazioak ebazten ez badu -jarraian adieraziko dena aplikatuta- puntu horiek ez direla eman behar.

3.– Los puntos correspondientes a la proximidad del domicilio se asignarán al domicilio que figure en el certificado de empadronamiento, salvo que en aplicación de lo que se señala a continuación la Administración educativa resuelva declarar la improcedencia de otorgar dicha puntuación.

Errolda-ziurtagiriak, aurkako frogarik ezean, bizilekuaren presuntzio balioa du. Badira froga-elementuak presuntzio hori hutsaldu dezaketenak, hala nola ur-, elektrizitate-, gas- edo telefono-horniduren titulartasuna eta kontsumoak, erroldaren datu historikoak, elkarrekin bizi diren pertsonak, dokumentu fiskalak, adierazitako bizilekua jasotzen duten banketxeetako edo zerbitzu-hornitzaileen dokumentuak, beste etxebizitza batzuk jabetzan izatea eta erabiltzea, eta egiazko bizilekua eta errolda-ziurtagirian adierazitakoa bat ez datozela ondorioztatzera eraman diezaguketen bestelako dokumentu publiko edo pribatuak.

El certificado de empadronamiento tiene valor de presunción, salvo prueba en contra, del domicilio y podrá quedar desvirtuada por otros elementos probatorios como consumos y titularidad de suministros de agua, electricidad, gas o teléfono, datos históricos del Padrón, sujetos convivientes, documentos fiscales, documentos de entidades bancarias o proveedores de servicios que reflejen el domicilio indicado, propiedad de otras viviendas y su uso, y cualesquiera otros documentos públicos o privados de los que se infiera que el domicilio real no coincide con el señalado a efectos de empadronamiento.

Ikastetxe edo maila bateko onartze-prozesuan parte hartzen duen pertsona batek erreklamazio bat aurkezten badu hezkuntza-administrazioaren aurrean beste parte hartzaileren batek bizilekuaren gertutasunaren apartatuan jasotako puntuazioarengatik, erreklamazioan adieraziko ditu hori jartzeko arrazoiak edo zantzuak. Ondoren, hezkuntza-administrazioak, puntuazioan zalantzak dituenean, eskatzaileari dokumentuak edo bestelako elementuak aurkezteko eskatuko dio, bizilekua egiaztatzeko.

En el caso de que una persona participante en el proceso de admisión a un determinado centro y nivel presente ante la administración educativa una reclamación contra la puntuación concedida en el apartado de proximidad al domicilio a algún otro participante concreto en dicho proceso de admisión a ese centro y nivel, la reclamación expresará los motivos o indicios en que se fundamenta. Posteriormente, la administración educativa requerirá a la persona solicitante sobre la que se tienen dudas de la puntuación otorgada la presentación de documentos o elementos adicionales de prueba para la acreditación del domicilio.

Errekerimendua jaso duen pertsonak ez badu aurkezten dokumentazio edo froga-elementu osagarririk horretarako emandako epean, hau da, eskatzailearen frogatze-jarduera osagarririk ez badago, nahikoa arrazoi izango da aipatutako puntuak ez esleitzeko, betiere, errekerimenduaren jakinarazpena jasota geratu bada espedientean. Horrelako egoeretan, edo aurkeztutako dokumentuak ez badira nahikoak froga modura, hezkuntza-administrazioak berariazko ebazpena emango du bizilekuaren gertutasunari dagozkion puntuak ezin direla esleitu adierazteko.

Si la persona requerida no presenta, en el plazo señalado, documentación o elemento probatorio adicional alguno, dicha ausencia total de actividad probatoria adicional por parte de la persona solicitante constituirá motivación suficiente a efectos de declarar la improcedencia de asignar la referida puntuación, siempre que conste en el expediente la notificación del requerimiento. En estas circunstancias, así como en el caso de que los documentos presentados no sean considerados suficientes a dichos efectos probatorios, la Administración educativa dictará resolución expresa declarando la improcedencia de otorgar la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio.

Ebazpen horrek zer zio konkretutan oinarritzen den adieraziko du, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio.

Esta resolución, que será recurrible en alzada, deberá expresar los concretos motivos en los que se fundamenta.

4.– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dagoenean ikaslearen edo ikasle adingabearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia, eskabidea aurkeztean, bizilekuaren gertutasunaren ordez, egoera hori baloratzea eskatu ahal izango da.

4.– Si el lugar de trabajo del alumno o alumna o, en el caso del alumnado menor de edad, de su padre, madre, tutor o tutora legal se encuentra dentro del área de influencia del centro solicitado, podrá optar, al presentar la solicitud, por la valoración de esta circunstancia en lugar de la proximidad del domicilio.

Horrela egiten bada, besteen konturako langileen kasuan, ikasleak, aitak, amak edo legezko tutoreak lan egiten duen enpresako titularrak edo arduradunak ziurtagiria egin beharko du, egoera hori egiaztatzeko.

En esta cuestión, el lugar de trabajo se deberá acreditar, en el caso de los trabajadores y trabajadoras por cuenta ajena, mediante una certificación expedida al efecto por la persona titular o por la persona responsable de personal de la empresa en la que trabaje el alumno o alumna, su padre, su madre, o su tutor o tutora legal, en la que se haga constar esta circunstancia.

Jarduera norbere kontura egiten bada, lantokia egiaztatuko da Jarduera Ekonomikoen Zergan altan egotearen ziurtagiriaren bidez. Indarreko araudiari jarraikiz, Jarduera Ekonomikoaren Zergan altan egotea nahitaezkoa ez bada, dagokion udalak egindako irekitze-baimenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

En la circunstancia de que se desarrolle la actividad por cuenta propia, el lugar de trabajo se acreditará mediante una certificación acreditativa del alta en el Impuesto de Actividades Económicas. En el supuesto en que, de acuerdo con la normativa vigente, no exista obligación legal de estar dado de alta en el Impuesto de Actividades Económicas, se deberá presentar una fotocopia compulsada de la licencia de apertura, expedida por el Ayuntamiento correspondiente.

5.– Lantokia ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik ematen den puntuazioa zenbatzean, ikaslearen gurasoetako edozeinen legezko bikotekidea ere ikaslearen gurasotzat hartuko da.

5.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a la ubicación del lugar de trabajo dentro del área de influencia del centro se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja de cualquiera de los progenitores del alumno o alumna.

Ikaslearen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburuaren kopia edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da.

La condición de pareja del progenitor o progenitora se acreditará mediante fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

6.– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakidean dagoenean ikaslearen, aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia, ez da kontuan hartuko.

6.– La ubicación del lugar de trabajo del alumno o alumna o de su padre, su madre, su tutor o tutora legal en un área de influencia limítrofe a la del centro solicitado no se valorará en ningún caso.

7.– Eskatzailearen lantokia edo aitarena, amarena edo legezko tutorearena ikastetxetik gertu egoteagatik lortutako puntuazioa ez da bateragarria izango bizilekuaren gertutasunari dagokionarekin, ez eta ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean lan egiteagatik lortutako puntuazioarekin ere.

7.– La puntuación por proximidad al centro docente del lugar de trabajo de la persona solicitante o de su padre, madre, tutor o tutora legal, es incompatible con la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio y con la puntuación correspondiente al hecho de que el padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna trabaje en el centro solicitado.

8.– Eragin-eremuaren kontzeptu horietako bakar bategatik ere punturik lortu ez dutenek, baldin eta ikastetxea kokatuta dagoen udalerrian bizi badira, apartatu honetan puntu bat lortzeko eskubidea izango dute. Bizilekua EAEren barruan badute, baina ikastetxea dagoen udalerritik kanpo, puntu erdi emango zaie.

8.– Quienes no obtengan puntuación por ninguno de los conceptos de área de influencia definidos anteriormente, pero sean residentes en el Municipio donde esté ubicado el centro, tendrán derecho a un punto en este apartado. Si la residencia se encuentra dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, pero fuera del municipio donde esté ubicado el centro, se otorgará una puntuación de medio punto.

Hamazazpigarrena.– Familia-unitatearen urteko errentei dagokien baremoko apartatua aplikatzeko arauak, eta seme-alaben kopuruaren eragina.

Decimoséptima.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a las rentas anuales de la unidad familiar e incidencia del número de hijos e hijas.

1.– Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren eranskinean adierazitako puntuak lortzeko behar diren diru-sarrera konputagarriak izango dira familia-unitateko kide guztiek 2020ko zerga-ekitaldian izandako zerga-oinarri orokorrari eta aurrezkiaren zerga-oinarriari dagozkionak. Baremoko apartatu honetan punturik lortzeko, batura horrek ez du 13.300,00 euroko muga gainditu beharko. 2020ko lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokio kopuru hori. Horren ondorioz, puntu horiek lortu nahi dituzten eskatzaileek hezkuntza-administrazioari baimena eman beharko diote dagokion foru-ogasunean hori egiaztatu dezan.

1.– Los ingresos computables para tener derecho a la puntuación señalada en el anexo del Decreto 1/2018, de 9 de enero, serán los correspondientes a la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro del ejercicio fiscal del año 2020 de todos los miembros que componen la unidad familiar. Para obtener la puntuación correspondiente a este apartado del baremo, dicha suma no deberá superar la cantidad de 13.300,00 euros, correspondiente al Salario Mínimo Interprofesional del año 2020. En consecuencia, las personas solicitantes que deseen obtener esta puntuación deberán autorizar a la Administración Educativa la verificación de tal hecho en la Hacienda Foral correspondiente.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez diren eskatzaileek familia-unitateko diru-sarreren puntuak lortzeko eskubidea eskuratu nahi badute, familia-unitateko kide guztien 2020ko banakako errenta-aitorpenen kopia aurkeztu beharko dute edo, hala badagokie, baterako aitorpena. Familia-unitateko kideren batek, zerga-araudiari jarraituz, urte horretan errenta-aitorpena egin ez badu, ogasunak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da aitorpena egin ez dela egiaztatzeko.

2.– En el caso de solicitantes que no residan en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para tener derecho a la puntuación por ingresos de la unidad familiar, deberán presentar copia de las declaraciones individuales de la renta de todos los y las miembros de la unidad familiar del año 2020 o, en su caso, de la declaración conjunta. En los casos en que, de acuerdo con la normativa fiscal, alguno de los o las miembros de la unidad familiar no hubiera realizado la declaración de la renta de dicho año, se deberá aportar justificante de la Hacienda correspondiente de no haberla realizado.

3.– Jarraibide honen aurreko apartatuetan ezarritakoaren ondorioetarako, familia-unitatetzat hartuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten kasuan kasuko foru-arauetan ezarritakoa. Horretaz gainera, familia-unitatetzat hartuko da onarpen-eskabidearen helburu den adingabea, familia-liburuan ageri diren gurasoekin batera, non eta ez den egiaztatzen, hitzarmen arautzaile bidez, adingabearen zaintzaren gaineko ardura banatuta dagoela.

3.– A efectos de lo establecido en los anteriores apartados de esta Instrucción, se entiende por unidad familiar la establecida en las correspondientes normas forales reguladoras del impuesto sobre la renta de las personas físicas. Adicionalmente tendrá la consideración de unidad familiar el o la menor para quien se solicita la admisión junto con los progenitores que figuran en el libro de familia salvo que se acredite mediante convenio regulador una responsabilidad separada sobre la custodia del o de la menor.

Ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero, edo izatezko bikotearen bizikidetza deseginez gero, baremoa aplikatzerakoan, ikaslearen jagoletza ebazpen judizial irmo bidez edo hitzarmen arautzaile bidez esleitua duenaren errenta baino ez da aintzat hartuko. Berdin jokatuko da tutoretza judizialaren, familia-harreraren edo antzeko babes-neurrien kasuan, halakoetan gurasoak ez diren beste pertsona fisiko batzuen esku geratzen baita ikasle adingabearen jagoletza. Edozein administrazio publikok tutoretza badauka, irizpide horretan, gehieneko puntuazioa ezarriko da.

En los casos de nulidad matrimonial, separación, divorcio o disolución de la convivencia en pareja de hecho, para la aplicación del baremo correspondiente se considerarán únicamente las rentas de quien ostente, por resolución judicial firme o convenio regulador, la custodia del alumno o alumna. De igual modo, se procederá en los supuestos de tutoría judicial, acogimiento familiar o medidas análogas de protección, que conlleven el ejercicio de la custodia del alumno o alumna menor de edad por persona física distinta de sus progenitores o progenitoras. En los supuestos de tutela de alguna Administración pública se aplicará en este criterio la máxima puntuación.

4.– Neba-arreben kopurua familia-liburuaren, jaiotza-agiriaren edo harreman hori egiaztatzen duten bestelako dokumentu ofizialen kopiarekin egiaztatuko da. Bakarrik adingabeko neba-arrebak hartuko dira kontuan.

4.– El número de hermanos y hermanas se acreditará mediante copia del libro de familia, certificados de nacimiento u otros documentos oficiales acreditativos de tal relación, computándose únicamente los hermanos y hermanas menores de edad.

Hemezortzigarrena.– Eskatutako ikastetxean ikasten edo lan egiten duten senideak izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoctava.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la existencia de familiares que trabajan en el centro solicitado.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emango da eskatzailearen aitak edo amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean edo atxikitako batean lan egiten badu. Bi egoerak gertatu arren, bakarragatik emango da puntuazioa.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por el hecho de que su padre o madre, o su tutor o tutora legal trabaje en el centro solicitado o en un centro adscrito. Aunque concurran ambas circunstancias, la puntuación se otorgará por una sola de ellas.

2.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emateko, ikaslearen onarpen-eskabidea aurkezten den ikasturtean, hau da, 2021-2022an, gertatu beharko da egoera hori.

2.– Para otorgar la puntuación correspondiente a este apartado será necesario que esta circunstancia se produzca durante el curso en el que se presenta la solicitud de admisión del alumno o alumna, es decir en el curso 2021-2022.

3.– Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

3.– La condición de tutor o tutora legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

4.– Apartatu honi dagokion puntuazioa ematean, ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da ikaslearen gurasoetako edonoren legezko bikotea den pertsona. Pertsona horren seme-alabak ere neba-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

4.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja de cualquiera de los progenitores del alumno o alumna. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas del alumno o alumna cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

5.– Gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da.

5.– La condición de pareja del progenitor o progenitora se acreditará mediante fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hemeretzigarrena.– Ikaslearen desgaitasunari, edo aita, ama edo legezko tutorearen, edo anai edo arrebaren baten desgaitasunari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimonovena.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la concurrencia de discapacidad en el alumno o alumna o en su padre, madre, tutor o tutora legal o de alguno de sus hermanos o hermanas.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da IV. eranskinean aurreikusitako bi aukeretako edozeinengatik:

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por uno cualquiera de los dos supuestos contemplados en el Anexo IV.

2.– Puntuazio hori emango da, baldin eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu. Nahiz eta bi edo gehiago izan desgaitasuna duten eta hortaz kontzeptu honengatik puntuazioa lortzeko aukera ematen duten pertsonak, haietako bakar batengatik baino ez dira emango puntuak.

2.– Dicha puntuación se otorgará por la existencia de una discapacidad igual o superior al 33 %. Aunque concurra la situación de discapacidad en dos o más de las personas que den derecho a la puntuación por este concepto, la puntuación se otorgará por una sola de ellas.

3.– Lurralde historikoko foru-aldundiko gizarte-ekintzako departamentuak edo Estatuko organo baliokideak emandako ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna. Bertan, legez onartuko da eragindako pertsonak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela.

3.– La discapacidad se acreditará mediante certificado expedido por el Departamento de Servicios Sociales de la Diputación Foral del territorio histórico correspondiente u órgano estatal similar competente, en el que conste el reconocimiento legal de minusvalía de la persona afectada con un grado de discapacidad igual o superior al 33 %.

4.– Anaia edo arreba, aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

4.– La condición de hermano, hermana, padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutor o tutora legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

5.– Apartatu honi dagokion puntuazioa ematean, anai-arrebatzat joko dira familia-unitatean legezko tutoretza-egoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familia-harreran dauden adingabeak ere.

5.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo legalmente constituido dentro de la misma unidad familiar.

6.– Era berean, apartatu honi dagokion puntuazioa emateko, ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da ikaslearen gurasoetako edonoren legezko bikotea den pertsona.

6.– Asimismo, a efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja de cualquiera de los progenitores del alumno o alumna.

Pertsona horren seme-alabak ere neba-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas del alumno o alumna cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

7.– Gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da.

7.– La condición de pareja del progenitor o progenitora se acreditará mediante fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hogeigarrena.– Familia ugariko kide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigésima.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a familias numerosas.

1.– Eskatzailea EAEn bizi bada eta familia ugariko kidea dela adierazten badu, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari galdetuko zaio kategoria hori lortzeko eta ondoren emango zaio dagokion puntuazioa. Egoera hori egiaztatu ezin bada, eskatzaileak ezarritako epean aurkeztu beharko du frogagiria «Ikasgune» atarian, izapidea online egin bada, eta lehenengo eskaria egin duen ikastetxean, eskaria aurrez aurre tramitatu bada.

1.– En el caso de que la persona solicitante resida en la CAE y declare la condición de familia numerosa se procederá a la obtención de su categoría mediante la correspondiente consulta al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, asignándosele posteriormente la puntuación que le corresponda. Cuando la verificación de su declaración no sea posible, la persona solicitante deberá de presentar, dentro del plazo establecido, el documento justificativo previo acceso al portal «Ikasgunea», si la solicitud se tramitó on-line, o en el centro de su primera petición, si la solicitud se tramitó de forma presencial.

2.– Eskatzaileak EAEn bizi ez badira, familia ugaria dela egiaztatzeko, bizi diren autonomia-erkidegoak emandako titulu ofiziala aurkeztuko da.

2.– En el caso de solicitantes que no residan en la CAE, la condición de familia numerosa se acreditará mediante el correspondiente título oficial expedido por la Comunidad Autónoma en la que residan.

Hogeita batgarrena.– Guraso bakarreko familiako kide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimoprimera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la pertenencia a una familia monoparental.

1.– Agindu honen ondorioetarako, guraso bakarreko familia izango da ikaslearen guraso-ahala pertsona bakar batek duenean edo bi pertsonek izan arren, ikaslearekin bizi den beste gurasoarekiko urruntze-agindua duenean, betiere ikaslearekin bizi den eta guraso-ahala duen gurasoak ez badu legezko bikotekidea den beste hirugarren pertsona batekin lotura berririk.

1.– A los efectos de esta Orden, se considera familia monoparental aquella en la que la patria potestad del alumno o alumna esté ejercida por una sola persona o, cuando siendo ejercida por dos personas, exista orden de alejamiento de una de ellas con respecto a la otra con la que convive el alumna o alumno, y siempre que esta última con la que convive el alumno o alumna no mantenga un nuevo vínculo con otra tercera persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o progenitora que ostente la patria potestad.

2.– Familia-liburuaren kopia, Erregistro Zibileko ziurtagiria, urruntze-aginduaren kopia edo beste agiri ofizial batzuen bidez egiaztatuko da.

2.– Se acreditará mediante copia del libro de familia, certificado del Registro Civil, copia de la orden de alejamiento u otros documentos oficiales.

Hogeita bigarrena.– Familia-harrera egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimosegunda.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la situación de acogimiento familiar.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa eskatzailea familia-harreran bizi bada emango da.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado cuando la persona solicitante resida con una familia de acogida.

2.– Egoera hori egiaztatzeko, dagokion foru-aldundiko gizarte-politiketan eskumena duen Sailaren ziurtagiria aurkeztuko da.

2.– Se acreditará esta condición mediante el certificado del Departamento competente en políticas sociales de la Diputación Foral correspondiente.

Hogeita hirugarrena.– Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimotercera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo al alumnado nacido de parto múltiple.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa erditze berean jaiotako seme-alaba kopuruaren arabera emango da, baldin eta eskabide guztientzako ikastetxe berean eta ordena berean egiten bada.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado, según el número de hijos o hijas nacidas en el mismo parto, siempre que se solicite para todos o todas los mismos centros y en el mismo orden.

2.– Egoera hori egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia, jaiotze-agiria edo beste agiri ofizial batzuk aurkeztuko dira.

2.– Tal circunstancia se acreditará mediante copia del libro de familia, certificados de nacimiento u otros documentos oficiales.

Hogeita laugarrena.– Ordezkaritza Organo Gorenak edo ikastetxearen eskola-kontseiluak ezarri duen beste edozein egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimocuarta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a otras circunstancias libremente determinadas por el Órgano Máximo de Representación o por el Consejo Escolar del centro.

1.– Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenek eta itunpeko ikastetxe pribatuetako eskola-kontseiluek irizpide bat edo bat baino gehiago ezarri ahal izango dute, hala nahi izanez gero, eskatzaileei gehienez puntu osagarri bat emateko.

1.– Los Órganos Máximos de Representación de los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y los Consejos Escolares de los centros privados concertados podrán establecer, si así lo desean, uno o varios criterios para otorgar a las personas solicitantes una puntuación adicional de hasta 1 punto como máximo.

2.– Puntuazio osagarria emateko bete behar diren irizpideak objektiboak izan behar dira. Irizpideak eta egiaztatzeko baldintzak ikastetxearen organo eskudunak onartu, eta jakitera emango dira eskabideak bidaltzeko epea hasi baino lehen.

2.– Los criterios por los que se otorgue en cada caso esta puntuación adicional deberán ser objetivos. Tanto estos, como los requisitos para su acreditación, serán aprobados por el órgano competente del centro y hechos públicos con anterioridad al comienzo del periodo de entrega de solicitudes.

Era berean, ikastetxe bakoitzak dokumentu bat sartu beharko du aplikazio informatikoan 2022ko martxoaren 17ko 24:00 baino lehen. Dokumentu horretan zehaztuko ditu puntuazioa emateko irizpideak. Hala, eskabidea bide telematikotik egiten dutenek informazio hori eduki ahal izango dute eskura. Dokumentu horren beraren kopia erakutsiko da ikastetxeko iragarki-oholean.

Asimismo, cada centro deberá incluir en la aplicación informática antes de las 24:00 horas del día 17 de marzo de 2022 un documento en el que se detallarán los criterios por los que se otorga la puntuación, de manera que las personas solicitantes que opten por la vía telemática dispongan de dicha información. Una copia de este mismo documento se exhibirá en el tablón de anuncios del centro.

3.– Puntuazioa kontzeptu batengatik edo bat baino gehiagorengatik eman ahal izango da. Hainbat kontzepturengatik ematen denean, kontzeptu horien artean banatu ahal izango da, edo zuzenean eman horietako bat betetzen bada.

3.– La puntuación podrá otorgarse por uno o por varios conceptos. Cuando se otorgue por varios conceptos podrá repartirse entre dichos conceptos o bien otorgarse si se cumple uno cualquiera de ellos.

4.– Puntuazio osagarri hau emateko irizpideak desberdinak izan daitezke kurtsoko edo hezkuntza-mailako.

4.– Los criterios para otorgar esta puntuación adicional podrán ser diferentes para cada uno de los cursos o niveles educativos.

5.– Apartatu honen puntuazioa emateko bete behar diren irizpideen artean, baremoaren beste apartatuei dagozkien kontzeptu bat edo bat baino gehiago sar daitezke. Horrela, horien puntuazioak gora egingo du nahi den neurrian, kontuan hartuta, guztira, apartatu horrengatik ezin dela puntu osagarri bat baino gehiago eman.

5.– Entre los criterios por los que se otorgue la puntuación correspondiente a este apartado se podrán incluir uno o varios de los conceptos correspondientes a los otros apartados del baremo, cuya puntuación se verá incrementada de esta forma en la cantidad que se determine, teniendo en cuenta que, en total, nunca se podrá conceder más de un punto adicional por este apartado.

6.– Apartatu horretarako onartu diren irizpideen artean ezin dira ezarri jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian, edo beste egoera edo baldintza pertsonal edo sozial batzuetan oinarritutako irizpide baztertzaileak. Gainera, ezingo da puntuaziorik eman horretarako antolatutako proben edo azterketen ondorioz. Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak balioztatu beharko ditu ikastetxe bakoitzeko irizpideak. Datu horiek sartzeko epea 2022ko martxoaren 25ean amaituko da. Ikastetxeak onartutako irizpideren batek aurreko baldintzak betetzen ez baditu, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak irizpide hori aldatzeko eskatuko dio ikastetxeari. Aldaketa hori egin eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak agiri berria balioztatzeko epea 2022ko martxoaren 25ean amaituko da.

6.– Entre los criterios aprobados para este apartado no podrán establecerse, en ningún caso, criterios discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social, ni podrá otorgarse puntuación alguna condicionada al resultado de pruebas o exámenes específicamente convocados al efecto. La Delegación Territorial de Educación deberá validar los criterios de cada centro. El plazo para realizar esta validación finalizará el día 25 de marzo de 2022. Si alguno de los criterios aprobados por el centro no cumple las condiciones anteriores, la Delegación Territorial de Educación instará al centro la modificación de dicho criterio. El plazo para realizar esta modificación y para la posterior validación del nuevo documento por la Delegación Territorial de Educación finalizará el día 25 de marzo de 2022.

7.– Hezkuntza Sailaren mendeko Ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenek eta itunpeko ikastetxe pribatuen eskola-kontseiluek ezarri behar dituzte bete behar diren baldintzak, apartatu honetan ezarri diren irizpide guztiak bete direla onartu ahal izateko.

7.– Corresponde también a los Órganos Máximos de Representación de los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y a los Consejos Escolares de los centros privados concertados determinar los requisitos exigidos para la acreditación del cumplimiento de cada uno de los criterios que hayan establecido en este apartado.

8.– Instrukzio edo jarraibide honetan ezarritakoa betetzen ez duten ikastetxeek ezin izango dute baremoaren puntuazio hau aplikatu: ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak edo eskola-kontseiluak libreki zehazteko beste inguruabarrei dagokiena.

8.– Aquellos centros que incumplan lo dispuesto en esta instrucción no podrán aplicar la puntuación del baremo relativa a otras circunstancias libremente determinadas por el Órgano Máximo de Representación o por el Consejo Escolar del centro.

Hogeita bosgarrena.– Kooperatiba-bazkide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimoquinta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la condición de socio o socia cooperativista.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emango da eskatzailearen aita edo ama edo legezko tutorea eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide bada.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por el hecho de que su padre o su madre, o su tutora o tutor legal, sea socio o socia cooperativista del centro solicitado.

2.– Egoera horren ziurtagiria aurkeztu beharko da egiaztatzeko.

2.– Se acreditará mediante el certificado acreditativo de tal circunstancia.

Hogeita seigarrena.– Espediente akademikoari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimosexta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo al expediente académico.

1.– Apartatu honi dagokion puntuazioa emango da, baldin eta eskatzaileak DBHko azken mailan amaitutako espediente akademikoan baremoan adierazitako bi aukeretako baten pareko nota edo handiagoa badu.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará cuando la persona solicitante posea en el expediente académico del último curso de ESO finalizado, una nota igual o superior a una de las dos opciones que se indican en el baremo.

2.– Eskatzaileak ez badu DBH EAEn egin, espediente akademikoaren kopia edo egoera horren ziurtagiria aurkeztuko da.

2.– En el caso de que la persona solicitante no haya cursado la ESO en la CAE se acreditará mediante copia del expediente académico o certificado acreditativo de tal circunstancia.

Hogeita zazpigarrena.– Genero-indarkeriaren biktima egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimoséptima.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la condición de víctima de violencia de género.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da, baldin eta eskatzailea edo eskatzailearen ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima bada.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado cuando la persona solicitante o la madre o tutora legal de la persona solicitante tenga la condición de víctima de violencia de género.

2.– Genero-indarkeriaren biktima izatearen baldintza egiaztatzeko, Genero-indarkeriaren aurka babes integrala emateko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan aipatutako moduetatik edozein erabili ahal izango da. Artikulu horretan xedatutakoaren arabera, genero-indarkeriako egoerak honela egiaztatuko dira: genero-indarkeriako delitu batengatiko epai kondenatzaile batez, babes-agindu batez edo biktimaren alde kautelazko neurri bat agintzen duen beste edozein ebazpen judizialen bitartez, edo, bestela, Fiskaltzaren txosten baten bitartez, zeinean adierazten baitu aztarna batzuk badaudela eskatzailea genero-indarkeriaren biktima dela adierazten dutenak. Genero-indarkeriaren egoera egiaztatu ahal izango da, halaber, gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako administrazio publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen txostenaren bidez.

2.– Se acreditará esta condición de alguna de las formas contempladas en el artículo 23 de la Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección integral contra la Violencia de Género. De acuerdo con lo dispuesto en dicho artículo, las situaciones de violencia de género se acreditarán mediante una sentencia condenatoria por un delito de violencia de género, una orden de protección o cualquier otra resolución judicial que acuerde una medida cautelar a favor de la víctima, o bien por el informe del Ministerio Fiscal que indique la existencia de indicios de que la demandante es víctima de violencia de género. También podrán acreditarse las situaciones de violencia de género mediante informe de los servicios sociales, de los servicios especializados, o de los servicios de acogida destinados a víctimas de violencia de género de la Administración Pública competente.

Hogeita zortzigarrena.– Terrorismoaren biktima izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Vigesimoctava.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la condición de víctima del terrorismo.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da eskatzailea edo aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren biktima bada.

1.– Se otorgará la puntuación correspondiente a este apartado cuando la persona solicitante o su padre, madre, tutor o tutora legal tenga la condición de víctima del terrorismo.

2.– Egoera hori egiaztatuko da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren edo Estatuko edo beste autonomia-erkidego bateko antzeko erakunde baten ebazpen bidez.

2.– Se acreditará esta condición mediante la correspondiente Resolución de la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, u organismo similar del Estado o de otra Comunidad Autónoma.

Hogeita bederatzigarrena.– Errentari dagozkion datuen egiaztapena.

Vigesimonovena.– Verificación de datos relativos a la renta.

Errentaren datuen egiaztapenaren emaitzak lortzean, horrela jokatu beharko da:

En tanto se obtengan los resultados de la verificación de datos relativos a la renta, se procederá de la manera siguiente:

1.– Eskatzaileen aitorpenak egiaztatu arte, puntuazioa egiaztapena baimendu duten pertsonei dagokiela ulertuko da, baina, egiaztapen hori egin ondoren, onartutako eta baztertutako ikasleen zerrendak osatzeko, aldaketak egin ahal izango dira.

1.– Hasta que no se verifiquen las declaraciones de los o las solicitantes se considerará que corresponde la puntuación a las personas que han autorizado la verificación, sin perjuicio de que, una vez efectuada, se realicen las oportunas modificaciones al objeto de elaborar las listas de admitidos y admitidas y no admitidos y no admitidas.

2.– Egiaztapenen emaitzak jaso ondoren, Ogasunaren ziurtagiriak ontzat emango dira errentaren balioesteko.

2.– Una vez recibido el resultado de las verificaciones, se darán por buenas las certificaciones de Hacienda para la valoración de la renta.

3.– Egiaztapenen emaitzak behin-behineko zerrendak argitaratu ondoren jasotzen badira, egoera hau kontuan hartuko da behin betiko zerrendak egitean.

3.– Si los resultados de las verificaciones se recibieran una vez publicadas las listas provisionales, tal situación sería tenida en cuenta en la elaboración de las listas definitivas.

Hogeita hamargarrena.– Onartutako ikasleen eta itxarote-zerrendan daudenen zerrendak.

Trigésima.– Listas de alumnado admitido y en lista de espera.

1.– Barematu behar ziren eskabideei baremoa ezarri ondoren, ikastetxe bakoitzean jaso diren eskabide guztiak horrela ordenatuko dira:

1.– Una vez baremadas las peticiones que así lo requieran, la totalidad de las peticiones recibidas para cada centro se ordenarán de la siguiente forma:

a) Lehenik, eranskin honen zazpigarren jarraibideko 4 eta 5 apartatuetan ezartzen diren lehentasunak betetzen dituztenak.

a) en primer lugar las peticiones que cumplan las prioridades establecidas en los apartados 4 y 5 de la instrucción séptima del presente anexo.

b) Ondoren, beste eskabide guztiak.

b) posteriormente el resto de peticiones.

Aipatutako bi talde horietako bakoitzaren barruan, eskabideak ordenatuko dira lortutako puntuazioaren arabera eta, berdinketa badago, baremoko irizpideetan lortutako puntuaziorik handiena hartuko da kontuan, banaka eta ordena honetan konparatuta:

Dentro de cada uno de los dos grupos anteriores, las solicitudes se ordenarán según la puntuación total obtenida y, en caso de empate, se atenderá a la mayor puntuación obtenida en los criterios del baremo comparándolos uno a uno y en el siguiente orden:

– Puntu gehien lortu duena eskatutako ikastetxean senide bat edo gehiago izatearen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de existencia de uno o más hermanos o hermanas matriculados en el centro solicitado.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: ikaslearen bizilekuaren gertutasuna, edo eskatzailearen beraren lantokiarena, edo haren aita, ama edo legezko tutorearen lantokiaren gertutasuna.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de proximidad del domicilio de la alumna o alumno o del puesto de trabajo del propio solicitante o de su padre, madre, tutor o tutora legal.

– Puntu gehien duena familia-unitatearen urteko errentaren apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de la renta anual de la unidad familiar.

– Puntu gehien lortu duena eskatutako ikastetxean lan egiten duten familiakoen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado familiares que trabajan en el centro solicitado.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: ikasleak desgaitasunen bat izatea edo desgaitasuna ikaslearen aitak, amak, legezko tutoreak edo anai-arrebaren batek izatea.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de concurrencia de alguna discapacidad en el alumno o alumna o en su madre, padre, tutora o tutor legal o en algún hermano o hermana.

– Puntu gehien lortu duena familia ugariaren apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de familia numerosa.

– Puntu gehien lortu duena guraso bakarreko familiako ikasle apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de alumnado perteneciente a una familia monoparental.

– Puntu gehien lortu duena apartatu honetan: ikasle eskatzailea familia-harreran egotea.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de situación de acogimiento familiar de la alumna o alumno solicitante.

– Puntu gehien lortu duena erditze anizkoitzean jaiotako ikasle apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de alumnado nacido de parto múltiple.

– Puntu gehien lortu duena eskola-kontseiluak edo ikastetxeko ordezkaritza organo gorenak askatasun osoz zehaztutako irizpideen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de criterios libremente determinados por el Consejo Escolar u Órgano Máximo de Representación del centro.

– Puntu gehien lortu duena ikastetxeko kooperatiba-bazkide izatearen apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de condición de socio o socia cooperativista del centro.

– Puntu gehien lortu duena espediente akademikoaren apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de expediente académico.

– Puntu gehien lortu duena genero-indarkeriaren biktima apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de condición de víctima de violencia de género.

– Puntu gehien lortu duena terrorismoaren biktima apartatuan.

– Mayor puntuación obtenida en el apartado de condición de víctima del terrorismo.

Antolamendu honen arabera, Hezkuntza Saileko aplikazio informatikoak adieraziko du zein pertsonak duen plazak okupatzeko eskubide handiena. Horretarako, ikastetxe, maila, mota eta hizkuntza-eredu konbinazio bakoitzerako jasotako eskabide guztiak izango ditu kontuan, lortutako puntuazioaren arabera.

En base a esta ordenación, la aplicación informática del Departamento de Educación indicará la persona con mejor derecho a ocupar las plazas. Para ello, tendrá en cuenta, para cada combinación de centro, curso, modalidad y modelo lingüístico, todas las peticiones recibidas ordenadas en función de la puntuación obtenida.

2.– Ondoren, ikastetxeko organo eskudunak baietsiko ditu onartutakoen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak eta jarraibide hauek onartzen dituen aginduan adierazitako egunean eta tokian argitaratuko dira.

2.– Tras ello, el órgano competente del centro docente aprobará las listas provisionales de personas admitidas y en lista de espera que serán publicadas en la fecha y lugar indicado en la orden que aprueba las presentes instrucciones.

Jarraibide hauek onartzen dituen aginduan adierazitako epean aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak eta behin-behineko zerrenda onartu zuen organo berak ebatziko ditu. Ikastetxeak egoki iritziz gero, dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Ikastetxe eta Plangintza Lurralde Buruzagitzara igorriko du kontsulta.

En el plazo indicado en la orden que aprueba las presentes instrucciones podrán presentarse reclamaciones que serán resueltas por el mismo órgano que aprobó la relación provisional y en el caso de que el centro lo considere oportuno, elevará consulta a la Jefatura Territorial de Centros y Planificación de la correspondiente Delegación Territorial de Educación.

Ikastetxeko organo eskudunak baietsiko ditu onartutakoan eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak. Jarraibide hauek onartzen dituen aginduan adierazitako egunean eta tokian argitaratuko dira zerrenda guztiak.

El órgano competente del centro docente aprobará las listas definitivas de personas admitidas y en lista de espera. Todas ellas serán publicadas en la fecha y lugar indicado en la orden que aprueba las presentes instrucciones.

Onartutako eta argitaratutako zerrendek jarraibide hauek onartzen dituen aginduan adierazitako argibideak izan beharko dituzte.

Las listas aprobadas y publicadas deberán contener las indicaciones que se señalan en la orden que aprueba las presentes instrucciones.

3.– Onartutakoek zuzenean galduko dute jatorrizko ikastetxean zeukaten plaza. Egoera hau kontuan hartuko da aurreko prozesuan.

3.– Las personas admitidas perderán automáticamente la plaza que tenían ocupada en el centro de procedencia. Esta situación será tenida en cuenta en el proceso anterior.

4.– Eskatutako plazarik lortu ez duten ikasleek edo lehentasun gutxiagoko plaza lortu dutenek itxarote-zerrendan jarraituko dute. Beraz, plazarik lortu ez dutenek itxarote-zerrendan sartuko dira eskabide guztietarako, eta plaza lortu dutenek lehentasun handiagoko eskabideetan jarritako ikastetxeetako eta ereduetako itxarote-zerrendetan sartuko dira.

4.– Permanecerán en lista de espera los alumnos y alumnas que no hubieran obtenido plaza en ninguna de sus peticiones o la hubieran obtenido en una petición de menor preferencia. Así, las personas que no obtengan plaza permanecerán en lista de espera en todas sus peticiones y quienes obtengan plaza permanecerán en lista de espera de los centros y modelos que figuran en las peticiones preferentes a la concedida.

Hogeita hamaikagarrena.– Erreklamazioak.

Trigesimoprimera.– Reclamaciones.

Behin-behineko zerrenden aurka, erreklamazioak egin daitezke, ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenean edo eskola-kontseiluan aurkeztuta, agindu honen 2. artikuluan xedatutako epean. Erreklamazioa Hezkuntza Sailak abian jarritako aplikazioaren edo Interneten bidez egingo da, edo aurrez aurre. Aurrez aurreko erreklamazioaren kasuan, izapidea lehenengo eskabidean eskatutako ikastetxean (baremoaren edozein apartaturako) egin ahal izango da, edo eskatutako beste edozein ikastetxetan (horri dagozkion baremoko apartatuetarako). Hori horrela izan arren, erreklamazioa justifikatzeko aurkezten den dokumentazioa erreklamatzen den zerrendari dagokion ikastetxean entregatu beharko da.

Contra las listas provisionales se podrá presentar reclamación ante el Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar del centro dentro del plazo establecido en el artículo 2 de la presente Orden. Dicha reclamación podrá realizarse a través de la aplicación habilitada por el Departamento de Educación, en Internet, o de forma presencial. En el caso de reclamación presencial el trámite podrá realizarse bien en el centro solicitado en su primera petición (para cualquier apartado del baremo), bien en otro centro solicitado (exclusivamente para los apartados de baremo relativos al mismo). No obstante lo anterior, la documentación que pudiera presentarse para justificar tal reclamación deberá ser entregada en el centro al que pertenece la lista que se reclama.

Erreklamazioa aurkezten den ikastetxeak jaso beharko du dagokion aplikazio informatikoan. Ostean aurkeztutako erreklamazioaren kopia bat inprimatu, zigilatu eta erreklamazioa aurkeztu duen pertsonari eman beharko dio, erreklamazio hori aurkeztu izanaren egiaztagiri modura.

El centro en el que se presente la reclamación deberá recogerla en la correspondiente aplicación informática. A continuación, imprimirá una copia de la reclamación presentada, la sellará y la entregará a la persona reclamante, para que sirva de comprobante de la presentación de dicha reclamación.

Behin betiko zerrendaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako lurralde-ordezkariari, zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Contra las listas definitivas se podrá presentar recurso de alzada ante el Delegado o Delegada Territorial de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación.

Aurkeztutako errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak bildu ahalko ditu Administrazioak.

La Administración podrá recabar la documentación que estime necesaria para la resolución de los recursos que se presenten.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ikaslea behar bezala eskola daitekeela bermatzeko moduko epean eman beharko du ebazpena, eta azken horrek administrazio-bidea agortuko du.

La resolución del Delegado o Delegada Territorial de Educación deberá producirse en un plazo que garantice la adecuada escolarización del alumno o alumna y pondrá fin a la vía administrativa.

Hogeita hamabigarrena.– Matrikula formalizatzeko epeak.

Trigesimosegunda.– Plazos para la formalización de la matrícula.

Ikastetxe batean behin betiko onartutakoen zerrendan daudenek eta prozesuan parte hartu beharrik gabe plaza bat gordeta zutenek (ikastetxean matrikulaturik egon eta maila errepikatuko dutenek nahiz DBHko 4. mailatik Batxilergoko 1. mailara edo Batxilergoko 1. mailatik 2. mailara pasatuko direnek) matrikula ohiko matrikulazio-aldian egin beharko dute, 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 5era bitartean, biak barne, halaxe xedatzen baita agindu honen 2. artikuluan.

Las personas que figuren en la lista definitiva de personas admitidas de un centro, así como aquellas que tenían reservada una plaza sin necesidad de participar en el proceso (alumnado ya matriculado en el propio centro que repite curso o que promociona de 4.º de ESO a 1.º de Bachillerato o de 1.º a 2.º de Bachillerato), deberán formalizar su matrícula en el periodo ordinario de matriculación comprendido entre los días 20 de junio y 5 de julio de 2022, ambos inclusive, tal y como se dispone en el artículo 2 de la presente Orden.

Plaza izateko eskubide duen pertsona batek ez badu bere matrikula ezarritako epean formalizatzen, galdu egingo ditu esleitu edo gorde zitzaion plazaren gaineko eskubide guztiak.

Si una persona con derecho a plaza no formaliza su matrícula en el plazo establecido perderá todos los derechos sobre la plaza que le había sido adjudicada o reservada.

Ikastetxeek egiaztatzen badute hasieran aurreikusi baino plaza huts gehiago dagoela (azkenean behar zen baino plaza gehiago gorde delako), onartutakoen zerrendan ez zeudenak ere ohiko epean matrikulatu ahal izango dituzte, kontuan izanda ikastetxeek 2022ko uztailaren 5era arte bermatu behar dutela Jarraibide honetako lehenengo paragrafoan aipatutako pertsonek matrikula egiteko duten lehentasuna.

En los casos en que los centros constaten que existen realmente más plazas vacantes de las previstas inicialmente (por haberse realizado una reserva de plazas superior a la finalmente necesaria), podrán igualmente matricular en el periodo ordinario a alumnos y alumnas que no figurasen en la lista de personas admitidas, teniendo en cuenta que estas matriculaciones siempre estarán condicionadas por el hecho de que el centro debe garantizar hasta el día 5 de julio de 2022 el derecho preferencial de matrícula de las personas mencionadas en el primer párrafo de esta Instrucción.

Era berean, matrikula egiteko ohiko epea amaitu eta plaza hutsak egonez gero, ikastetxeek 2022ko irailaren 30era arte egin ditzakete hala eskatzen dituzten eta kasu bakoitzean eskatutako baldintza akademikoak betetzen dituzten pertsonen matrikulazioak, plaza guztiak bete arte.

Asimismo, si una vez finalizado el periodo ordinario de matrícula quedan plazas vacantes los centros podrán, hasta el día 30 de septiembre de 2022, seguir realizando las correspondientes matriculaciones a aquellas personas que lo soliciten y cumplan las condiciones académicas exigidas en cada caso, hasta cubrir todas las vacantes existentes.

Onartutakoen zerrendan ez zeudenen matrikula bada, ikastetxeek lehenik eta behin itxarote-zerrendan daudenei eskaini beharko dizkiete plaza horiek, zerrenda horretako hurrenkeraren arabera.

En los casos de matriculaciones de personas que no estuvieran en la lista de personas admitidas, los centros deberán ofrecer esas plazas, en primer lugar, a las personas que figuren en la correspondiente lista de espera, en el orden en el que aparezcan en la misma.

2022ko urriaren 1etik aurrera ikastetxeek ezingo dute Batxilergoan inor askatasun osoz matrikulatu. Norbaitek data hori igaro ondoren Batxilergoan matrikulatu nahi badu, dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Ikastetxe eta Plangintza Lurralde Buruzagitzari eskatu beharko dio. Ordezkaritzan bertan zuzenean egin dezake eskabidea, edo matrikulatu nahi duen ikastetxearen bidez.

A partir del día 1 de octubre de 2022 los centros no podrán matricular libremente en Bachillerato a ninguna persona. Si una persona desea matricularse en Bachillerato a partir de esa fecha, deberá solicitarlo a la Jefatura Territorial de Centros y Planificación de la correspondiente Delegación Territorial de Educación. La solicitud la podrá realizar directamente en la propia Delegación, o bien hacerla a través del centro en el que desee matricularse.

Soilik behar bezala justifikaturiko salbuespenezko kasuetan emango du Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Ikastetxe eta Plangintza Lurralde Buruzagitzak 2022ko urriaren 1etik aurrera pertsona bati Batxilergoan matrikulatzeko baimena. Ikastetxeek ezingo dituzte pertsona horiek matrikulatu Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren aurretiazko baimenik gabe.

La Jefatura Territorial de Centros y Planificación de la Delegación Territorial de Educación concederá autorización para matricular en Bachillerato a una persona a partir del día 1 de octubre de 2022 únicamente en casos excepcionales debidamente justificados. Ningún centro podrá matricular a esas personas sin recibir la autorización previa de la Delegación Territorial de Educación.

Hogeita hamahirugarrena.– Matrikula baieztatzea.

Trigesimotercera.– Confirmación de la matrícula.

Pertsona baten matrikula egin ostean, ikastetxeak aplikazio informatikoak emandako inprimakia inprimatu eta ikasleari emango dio. Inprimaki hori zigilatu ostean, behin-behineko matrikularen egiaztagiri modura erabili ahalko da.

Una vez realizada la matrícula de una persona, el centro procederá a imprimir el impreso que le facilite la aplicación informática y lo entregará al alumno o alumna. Dicho impreso, una vez sellado, servirá de justificante de la matrícula provisional realizada.

Hala ere, ikasleak behin betiko matrikula egiteko, mota eta hizkuntza-eredu horretan talde bat eratzeko beharrezkoa den gutxienezko ikasle kopurua lortu beharko da. Era berean, hasieran hautatutako aukerako ikasgai bakoitzean matrikulatu ahal izateko, ikasgai jakin horretan talde bat eratzeko beharrezkoa den gutxieneko ikasle kopurua lortu beharko da.

No obstante, la matriculación definitiva del alumno o alumna quedará condicionada a que se alcance el número mínimo de alumnos y alumnas exigido para formar un grupo en esa modalidad y modelo lingüístico. Asimismo, la matriculación de la persona en cada una de las asignaturas opcionales inicialmente elegidas quedará igualmente condicionada a que se alcance el número mínimo de alumnos y alumnas exigido para formar un grupo de esa asignatura concreta.

Ikasgairen batean taldea eratzeko beharrezkoa den gutxieneko ikasle kopurua lortzen ez bada, ikastetxea ikasgai hori hautatutako pertsonekin harremanetan jarriko da, hasierako hautaketa alda dezan. Ikastetxeak behin betiko matrikula egiaztatzeko beste inprimaki bat emango dio ikasleari.

En los casos en los que finalmente no se alcanzara el número mínimo de alumnos y alumnas exigido para formar un grupo en alguna asignatura, el centro deberá ponerse en contacto con las personas que hubieran elegido dicha asignatura, con objeto de modificar su elección inicial. El centro deberá entregar al alumno o alumna un nuevo impreso justificativo de la matrícula definitiva.

Hogeita hamalaugarrena.– Matrikula ezeztatzea.

Trigesimocuarta.– Anulación de la matrícula.

Aurreikusitako eskolatze urteak ez agortzeko, ikasleek ikasten ari diren ikastetxeko zuzendariari matrikula ezeztatzeko eskatu ahal izango diote egoera hauetan: gaixotasuna, lanpostu batean hasi edo ikasketak normaltasunez egitea eragozten duten betebehar pertsonal edo familiarrak izatea.

Con el fin de no agotar los años de escolarización previstos, los alumnos y alumnas podrán solicitar del director o directora del centro en el que cursen sus estudios la anulación de la matrícula cuando concurra alguna de las siguientes circunstancias: enfermedad, incorporación a un puesto de trabajo u obligaciones de tipo personal o familiar que impidan la normal dedicación al estudio.

Eskabide horiek egiteko epea 2023ko apirilaren 27an amaituko da. Eskabideak ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio eta nahitaezko ziurtagiriak atxiki beharko dira.

El plazo para realizar estas solicitudes finalizará el día 27 de abril de 2023. Las solicitudes se presentarán al director o directora del centro en el que se encuentra matriculado el alumno o la alumna y se acompañarán de los documentos acreditativos pertinentes.

Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxe publiko edo pribatuko zuzendariak ebatziko du eskabidea, eta aldekoa izango da, baldin eta soilik aurrez azaldutako egoeraren bat badago.

La solicitud será resuelta por el director o directora del centro público o privado en el que se encuentra matriculado el alumno o la alumna, y lo será favorablemente única y exclusivamente cuando concurra alguna de las circunstancias descritas anteriormente.

Ebazpena ikaslearen dokumentazio ofizialean idatzita geratuko da. Ikastetxea pribatua izanez gero, ebazpenaren berri emango zaio atxikitako ikastetxe publikoren zuzendariari.

La resolución quedará anotada en la documentación oficial del alumno o alumna. En el caso de los centros privados, se dará noticia de dicha resolución al director o directora del centro público al que se encuentre adscrito.

II. ERANSKINA
ANEXO II
2022-2023 IKASTURTEAN HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ITUNPEKO IKASTETXE PRIBATUETAN EGUNEKO IKASKETA-ERREGIMENEKO AURREZ AURREKO IKASKUNTZAKO BATXILERGOKO IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZEDURA INFORMATIKOARI BURUZKO JARRAIBIDE OSAGARRIAK
INSTRUCCIONES COMPLEMENTARIAS SOBRE EL PROCEDIMIENTO INFORMÁTICO DE ADMISIÓN Y MATRICULACIÓN DEL ALUMNADO DE BACHILLERATO DE ENSEÑANZA PRESENCIAL EN EL RÉGIMEN DE ESTUDIOS DIURNO, EN EL CURSO 2022-2023, EN CENTROS PÚBLICOS DEPENDIENTES DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN Y PRIVADOS CONCERTADOS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Lehenengoa.– Prozedura informatikoaren nahitaezkotasuna.

Primera.– Obligatoriedad del procedimiento informático.

Agindu honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Sailak horretarako berariaz diseinatu duen prozedura informatiko zehatzaren bidez gauzatu beharra dago 2022-2023 ikasturterako Batxilergoko ikasleen onarpena.

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 6 de la presente Orden, la admisión del alumnado de Bachillerato, para el curso 2022-2023, se realizará por medio de un procedimiento informático específico, diseñado a tal efecto por el Departamento de Educación.

2022-2023 ikasturtean ikasketa horiek emango dituzten Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatu guztiak beharturik daude hizpide dugun aplikazio informatikoa erabiltzera, betiere, jarraibide hauetan eta indarrean diren gainerako arauetan ezarritako baldintzetan.

Todos los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que vayan a impartir dichas enseñanzas en el curso 2022-2023, están obligados a utilizar dicha aplicación informática, en los términos establecidos en estas Instrucciones y demás normativa vigente.

IKASTETXE, IKASTURTE, BATXILERGO MOTA ETA HIZKUNTZA-EREDU BAKOITZEKO PLAZEN ESKAINTZAREN DEFINIZIOA
DEFINICIÓN DE LA OFERTA DE PLAZAS EN CADA CENTRO, CURSO, MODALIDAD DE BACHILLERATO Y MODELO LINGÜÍSTICO

Bigarrena.– Eskaintzaren datu orokorrak sartzea.

Segunda.– Introducción de los datos generales de la oferta.

Hezkuntza administrazioak 2022ko martxoaren 25eko 24:00ak baino lehen sartuko ditu aplikazio informatikoan Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko nahiz itunpeko ikastetxe pribatuen eskaintzari buruzko datuak, eta zehaztuko du Batxilergoko maila bakoitzean eta hizkuntza-eredu bakoitzean ikastetxeak eskaintzen dituen batxilergo motak, baita maila bakoitzean eskainiko diren taldeen guztizko kopurua ere.

La Administración educativa introducirá en la aplicación informática, antes de las 24:00 horas del día 25 de marzo de 2022, los datos de la oferta correspondiente a los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados, especificando, para cada uno de los cursos de Bachillerato, las modalidades que el centro oferta en cada modelo lingüístico, así como el número total de grupos ofrecidos en cada curso.

Datu horiek hezkuntza administrazioak soilik alda ditzake 2022ko apirilaren 27ko 24:00ak arte.

Estos datos únicamente podrán ser modificados por la propia Administración educativa hasta las 24.00 horas del día 27 de abril de 2022.

Hirugarrena.– Eskaintzaren banaketa, moten eta hizkuntza-ereduen arabera.

Tercera.– Distribución de la oferta entre las modalidades y modelos lingüísticos.

Talde kopuru maximoak zehaztuko du ikastetxe bakoitzaren hasierako plazen kopuru maximoa ikasturte bakoitzerako. Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan 30 plaza izango ditu talde bakoitzak, eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 35.

El número máximo de grupos determinará el número máximo inicial de plazas del centro en cada curso, a razón de 30 plazas por cada grupo en los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y de 35 plazas por cada grupo en los centros privados concertados.

Ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu bakoitzari dagokio ezartzea eta aplikazio informatikoan sartzea ikasturte bakoitzerako plazen guztizko kopuruaren banaketa, mota eta hizkuntza-eredu bakoitzaren arabera. Horretarako, kontuan izan beharko da mota eta hizkuntza-eredu bakoitzean den eskaria.

Corresponde a cada centro, público o privado concertado, establecer e introducir en la aplicación informática la distribución de ese número total de plazas de cada curso entre cada una de las modalidades y modelos lingüísticos, para lo cual deberán tener en cuenta la demanda existente en cada una de ellas.

Laugarrena.– Plazak gordetzea maila, mota eta hizkuntza-eredu bakoitzean.

Cuarta.– Reserva de plazas en cada curso, modalidad y modelo lingüístico.

Behin maila bakoitzeko plazen guztizko kopurua banatuta, ikastetxe bakoitzari dagokio aurreikustea eta aplikazio informatikoan sartzea mota eta hizkuntza-eredu bakoitzean gorde behar diren plazen kopurua honako talde hauentzat:

Una vez efectuada la distribución del número total de plazas de cada curso, corresponde a cada centro prever e introducir en la aplicación informática el número de plazas que se deben reservar, en cada modalidad y modelo lingüístico, para cada uno de los siguientes colectivos:

a) Ikasle errepikatzaileak: Batxilergoko 1. eta 2. mailan egun matrikulatuta dauden eta ikastetxe, hizkuntza-eredu eta mota berean maila errepikatuko dutela aurreikusten den ikasleak.

a) Alumnado repetidor: alumnado actualmente matriculado en el centro en 1.º y 2.º de Bachillerato y que se prevé que repetirá curso en el propio centro, en la misma modalidad y modelo lingüístico.

b) Aurreko maila batetik datozen ikastetxeko ikasleak:

b) Alumnado del propio centro proveniente de un curso anterior:

– Egun ikastetxean DBHko 4. mailan matrikulatuta egon eta ikastetxean bertan Batxilergoko 1. maila egingo dutela aurreikusten den ikasleak, Arte Batxilergoan (bi adarretan) izan ezik, gainerako beste guztietan. Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ikasleek ikastetxean jarraitzea bermatuko da ikastetxean ematen diren ikasketak amaitu arte, Arte Batxilergoaren kasuan izan ezik.

– Alumnado actualmente matriculado en el centro en 4.º de ESO y que se prevé que ocupará plaza en el mismo centro en 1.º de Bachillerato, en cualquier modalidad salvo en Bachillerato de Artes (en cualquiera de sus dos vías). De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 6.2 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, la continuidad en el centro quedará garantizada hasta la finalización de las enseñanzas que imparta el centro, excepto en las enseñanzas de Bachillerato de Artes.

– Egun Batxilergoko 1. mailan matrikulatuta dauden eta 2. maila ikastetxe, hizkuntza-eredu eta mota berean egingo dutela aurreikusten den ikasleak.

– Alumnado actualmente matriculado en el centro en 1.º de Bachillerato y que se prevé que ocupará plaza en el mismo centro en 2.º de Bachillerato en la misma modalidad y modelo lingüístico.

Halaber, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 20.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztiek gorde beharko dute, izena aurrez emateko eta matrikulatzeko epea amaitu arte, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak eskolatzeko Hezkuntzako lurralde ordezkariak zehaztutako plaza kopurua.

Asimismo, de acuerdo con lo establecido en el artículo 20.1 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, todos los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados deberán reservar, hasta el final del periodo de preinscripción y matrícula, las plazas que determine el correspondiente Delegado o Delegada Territorial de Educación, para la escolarización de alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo.

Hezkuntza administrazioari dagokio aplikazio informatikoan sartzea ikastetxe, ikasturte, Batxilergo mota eta hizkuntza-eredu bakoitzean arrazoi horregatik gorde behar diren plazen kopurua.

Corresponde a la Administración educativa la introducción en la aplicación informática del número de plazas reservadas por este motivo en cada centro, curso, modalidad de Bachillerato y modelo lingüístico.

Eskaintza mota eta hizkuntza-eredu desberdinen artean banatzeari buruzko datuak eta horietako bakoitzean plazak gordetzeari buruzkoak 2022ko apirilaren 27ko 24:00ak baino lehenago sartu beharko dira aplikazio informatikoan.

Todos los datos correspondientes a la distribución de la oferta entre las diferentes modalidades y modelos lingüísticos y a la reserva de plazas en cada uno de ellos deberán ser introducidos en la aplicación informática antes de las 24:00 horas del día 27 de abril de 2022.

Bosgarrena.– Eskaintzaren behin betiko egituraketa.

Quinta.– Configuración definitiva de la oferta.

Ikastetxe bakoitzean ikasturte, Batxilergoko mota eta hizkuntza-eredu bakoitzean eskaintzen diren plazak kalkulatzeko, eragiketa hau egin beharra dago: kendu behar zaio ikastetxeak modalitate eta hizkuntza-eredu bakoitzean eskainitako plaza-kopuruari plaza gordeen kopurua (plaza gordeak dira: ikasle errepikatzaileentzako plazak + aurreko mailako ikasleentzako plazak + hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako plazak).

La oferta de plazas que cada centro ofrece a los solicitantes en cada curso, modalidad de Bachillerato y modelo lingüístico será el resultado de restar el número de plazas reservadas (plazas para el alumnado repetidor + plazas para el alumnado proveniente de un curso anterior + plazas para el alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo), del número de plazas existentes en la distribución de la oferta realizada por el centro.

Seigarrena.– Eskainitako plazak berrestea.

Sexta.– Confirmación de la oferta de plazas.

2022ko apirilaren 27ko 24:00ak baino lehen sartu beharko dute Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztiek eskaintzari eta plazak gordetzeari buruzko datuak.

Antes de las 24:00 horas del día 27 de abril de 2022 todos los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados deberán finalizar la introducción de los datos relativos a la oferta y reserva de plazas.

2022ko maiatzaren 4ko 24:00ak baino lehen, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako Ikastetxe eta Plangintzaren Lurralde buruzagitzek berrikusi beharko dituzte haien lurralde historikoko ikastetxeek sartu dituzten datu guztiak, eta zuzendu beharko dituzte ikastetxeak baimendutakoarekin bat ez datozenak. Zuzenketarik eginez gero, dagokion ikastetxea jakinaren gainean jarri beharko dute.

Antes de las 24:00 horas del día 4 de mayo de 2022 las Jefaturas Territoriales de Centros y Planificación de las Delegaciones Territoriales de Educación deberán revisar la totalidad de los datos introducidos por todos los centros de su territorio histórico, y proceder a modificar aquellos datos que no se correspondan con lo que el centro tuviera autorizado, informando de estas modificaciones al centro afectado.

IRAKASGAIEN BLOKEAK DEFINITZEA
DEFINICIÓN DE BLOQUES DE MATERIAS

Zazpigarrena.– Ikastetxeek zenbait irakasgai-bloke definitzeko aukera.

Séptima.– Posibilidad de que los centros definan determinados bloques de materias.

Nahi duten ikastetxeek aplikazio informatikoan zehaztu ditzakete ikasgai zehatzez osatutako irakasgaien bloke bat edo bat baino gehiago. Zehaztapen hori guztiz aukerakoa izango da ikastetxeentzat, eta xede bakarra izango da ikastetxeari erraztea ikasle bakoitzak egingo dituen irakasgaiei buruzko datuak sartzea.

Los centros que lo deseen podrán definir en la aplicación informática uno o varios bloques de materias compuestos por unas asignaturas determinadas. Esta definición será totalmente voluntaria para cada centro y tiene como único objetivo facilitar al centro la introducción de los datos referidos a las asignaturas que cursará cada alumno o alumna.

Horrela, datu horiek sartzen badira pertsona baten eskabidean edo azken horren matrikula formalizatzean, nahikoa izango da irakasgaien bloke aukeratua zehaztearekin bloke horretako ikasgai guztiak automatikoki jasotzeko, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa izango horiek banan-banan zehaztea.

De esta forma, al introducir dichos datos en la solicitud de una persona o en la formalización de su matrícula, bastará con señalar el bloque de materias elegido y quedarán automáticamente registradas todas las asignaturas del mismo, sin necesidad de indicarlas una por una.

Irakasgaien blokeak definitu nahi dituzten ikastetxeek aplikazio informatikoan sartu beharko dituzte blokeok 2022ko uztailaren 5a baino lehen.

Los centros que deseen definir bloques de materias deberán introducirlos en la aplicación informática antes del día 5 de julio de 2022.

ONARPEN-ESKABIDEAK
SOLICITUDES DE ADMISIÓN

Zortzigarrena.– Onarpen-eskabidea aurkeztea.

Octava.– Presentación de la solicitud de admisión.

Eskabidea ikastetxe batean aurkeztuz gero, interesdunak NANa edo identifikatzeko agiria aurkeztuko du, eta eskatutako datu guztiak emango ditu, ikastetxe horretako langileek aplikazio informatikoan sar ditzaten. Horrez gain, aukeratutako ikastetxean entregatu beharko ditu kasuan-kasuan egoki diren agiri guztiak.

Si la solicitud se presenta en un centro, la persona interesada presentará su DNI o documento identificativo y facilitará todos los datos requeridos, que serán introducidos en la aplicación informática por el personal de dicho centro. Además, deberá entregar en el centro elegido la documentación que corresponda en cada caso.

Bederatzigarrena.– Eskatzailea bilatzea aplikazioaren datu-basean.

Novena.– Búsqueda de la persona solicitante en la base de datos de la aplicación.

Datuak sartzea errazte aldera, eskabideko datuak sartzen dituzten ikastetxeko langileek egiaztatu egin beharko dute pertsona eskatzailea aplikazio informatikoko datu-basean dagoen. Horretarako, pertsona hori bilatu beharko dute haren daturik bereizgarrienak oinarri hartuta: NAN, izena, abizenak, jaiotze-data eta sexua.

Con objeto de facilitar la tarea de la introducción de los datos, el personal del centro que introduzca los datos de la solicitud deberá, en primer lugar, comprobar si la persona solicitante ya figura en la base de datos de la aplicación informática. Para ello deberá proceder a la búsqueda de esa persona, utilizando para ello sus datos más significativos: DNI, nombre, apellidos, fecha de nacimiento y sexo.

Bilaketa egindakoan, aplikazio informatikoak ekarriko du sartutako datuekin bat datorren pertsonaren edo pertsonen zerrenda. Zerrendan ageri bada eskatzailearen izena, hura aukeratuko da, eta ez da beharrezkoa izango dagoeneko datu-basean jasota dauden pertsona horren datuak berriz sartzea.

Efectuada la búsqueda, la aplicación informática le presentará, en su caso, la persona o personas cuyos datos coinciden con los introducidos. En el caso de que se compruebe que alguna de ellas coincide con la persona solicitante, se elegirá esa opción de modo que no será necesario volver a introducir todos los datos de esa persona que ya existieran en la base de datos.

Aitzitik, bilaketa egin eta aplikazio informatikoak ez badakar emaitzarik edo ekarri dituenak ez badagozkio eskatzaileari, erregistro berria zabaldu beharko da pertsona horrentzat, eta haren datu guztiak sartu.

En caso contrario, es decir, si efectuada la búsqueda la aplicación informática no presenta ninguna opción o ninguna de las que presenta coincide realmente con la persona solicitante, se deberá abrir un nuevo registro para esa persona introduciendo la totalidad de sus datos.

Hamargarrena.– Eskabidearen datuak sartzea.

Décima.– Introducción de datos de la solicitud.

Eskatzaileak edo eskabidea jaso duen ikastetxeak honako datu hauek sartu beharko ditu, ezinbestez, aplikazio informatikoan:

La persona solicitante o el centro en el que presente su solicitud deberá introducir en la aplicación informática necesariamente los siguientes datos:

a) Eskatzailearen datu pertsonalak.

a) Datos personales de la persona solicitante.

b) Egindako eskabide guztiak, lehentasun hurrenkeran.

b) Totalidad de las peticiones que realice, ordenadas por orden de preferencia.

c) Eskatzaileak alegatutako inguruabarrak, eskabidea barematzeko orduan kontuan har daitezen.

c) Circunstancias alegadas por la persona solicitante para ser tenidas en cuenta en la posible baremación de su solicitud.

d) Eskatzaileak aurkeztutako agiriak.

d) Documentos entregados por la persona solicitante.

Hamaikagarrena.– Eskatzailearen datu pertsonalak.

Undécima.– Datos personales de la persona solicitante.

Honako datu hauek sartu behar dira:

Se deberán introducir los siguientes datos:

– Eskatzailearen Hezkuntza Nortasun Agiriaren zenbakia (HNA).

– Número del Documento de Identificación Educativa (DIE) la persona solicitante.

– Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia edo beste identifikazio-agiriren batena, espainiar nazionalitatea ez badu.

– Número del DNI de la persona solicitante o de otro Documento identificativo en el caso de que la persona solicitante no sea de nacionalidad española.

– Eskatzailearen izena eta bi abizen. Eskatzailearen nazionalitatea ez bada espainiarra eta bigarren abizenik ez badu, inguruabar hori jaso beharko da.

– Nombre y dos apellidos del solicitante. En el caso de personas de nacionalidad no española que no tengan segundo apellido, se señalará esta circunstancia.

– Eskatzailearen sexua, jaioteguna eta jaioterria, helbidea eta telefono-zenbakia.

– Sexo, fecha y lugar de nacimiento, dirección y teléfono de la persona solicitante.

– Eskatzailea eskabidea egin duen unean eskolatua dagoen ikastetxea, maila eta ikasturtea.

– Centro, nivel y curso en el que la persona solicitante se encuentra escolarizada en el momento de realizar la solicitud.

– Eskatzaileak hezkuntza-laguntzako premia bereziren bat badu, inguruabar hori jasoko da.

– Si la persona solicitante tiene alguna necesidad educativa especial, se señalará esta circunstancia.

– Eskatzailea adingabea bada, gutxienez pertsona arduradun baten datuak (aitarenak, amarenak edo legezko tutorearenak).

– Si la persona solicitante es menor de edad, datos identificativos de al menos una persona responsable (padre, madre o tutor o tutora legal).

Hamabigarrena.– Pertsona eskatzailearen eskabideak, lehentasun hurrenkeran.

Duodécima.– Peticiones de la persona solicitante, ordenadas por orden de preferencia.

Lehendabizi, aplikazio informatikoan sartu behar dira eskatzaileak ikasi nahi duen atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera edo portugesa).

En primer lugar, se deberá introducir en la aplicación informática las opciones que la persona solicitante exprese referidas a la lengua que desea cursar como primera lengua extranjera (inglés francés, alemán, italiano o portugués).

Ondoren, eskatzaileak gehienez 24 eskabide egin ditzake, lehentasun hurrenkeran zenbakiak jarrita. Eskaera bakoitzean zehaztu beharko dira ikastetxea, ikasturtea, Batxilergo-mota eta hizkuntza-eredua. 2021-2022 ikasturtean Batxilergoa ikasten ari direnek plaza eskatu ahal izango dute hurrengo ikasturtera pasatzeko edo egun ikasten ari diren maila errepikatzeko.

A continuación, la persona podrá solicitar, numeradas por orden de preferencia, un máximo de 24 peticiones distintas. Cada petición deberá especificar el centro, curso, modalidad de Bachillerato, y modelo lingüístico solicitados. Las personas que cursan bachillerato en el curso 2021-2022 podrán solicitar plaza para promocionar al siguiente curso o para repetir el curso que están cursando actualmente.

Aurreko elementuetako batekin (ikastetxea, mota edo hizkuntza-eredua) bat ez datorren eskabidea egiteko, eskabide berria egin beharra dago.

Para realizar una petición que no coincida con la anterior en alguno de los elementos anteriores (centro, modalidad o modelo), deberá realizarse una nueva petición.

Hamahirugarrena.– Ikasgaiak aukeratzea.

Decimotercera.– Elección de asignaturas.

Hala nahi duten ikastetxeek eskatzaileak egiten dituen eskabideetatik lehenengoan sar ditzakete egin nahi dituen aukerako ikasgaiei buruzko datuak. Aplikazio informatikoan irakasgaien bloke bat edo bat baino gehiago aurretiaz definitu dituzten ikastetxeetan, bloke horiek erabil daitezke aukeratutako ikasgaiak sartzeko.

Los centros que así lo deseen podrán introducir, en la primera de las peticiones que realice la persona solicitante, los datos referidos a las asignaturas opcionales que desee cursar. En aquellos centros que previamente hayan definido en la aplicación informática uno o varios bloques de materias, estos podrán ser utilizados para la introducción de las asignaturas elegidas.

Ikastetxeentzat guztiz borondatezkoa izango da aipatutako datuak sartzea, eta horren helburu bakarra izango da ikastetxeak aurretiaz edukitzea ikasle bakoitzak lehentasunez egin nahi dituen ikasgaiei buruzko informazioa. Datu horiek ez dira inoiz kontuan hartuko plazak esleitzeko prozesuan.

La introducción de estos datos será totalmente voluntaria para cada centro y tendrá como único objetivo facilitar al mismo una información previa sobre las preferencias de las asignaturas que desea cursar cada alumno o alumna. En ningún caso estos datos serán tenidos en cuenta en el proceso de asignación de las plazas.

Eskatzaileak eskabidea egiteko unean aukeratutako ikasgaiek ez dute eraginik izango azkenean matrikulatuko den ikasgaietan, matrikula formalizatzeko unean aukeratu beharko baititu.

Las asignaturas elegidas por la persona solicitante en el momento de realizar la solicitud no condicionan, de ningún modo, las asignaturas de las que finalmente se matricule, que deberá elegirlas en el momento de la formalización de su matrícula.

Hamalaugarrena.– Eskatzaileak alegatutako inguruabarrak, eskabidea barematzeko orduan kontuan har daitezen.

Decimocuarta.– Circunstancias alegadas por la persona solicitante para ser tenidas en cuenta en la posible baremación de su solicitud.

Honako datu hauek sartu behar dira aplikazio informatikoan:

Se deberán introducir en la aplicación informática los siguientes datos:

1.– Baremoko A apartatuari buruzko datuak.

1.– Datos relativos al apartado A del Baremo.

– Eskatzaileak eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean neba-arreba bat edo gehiago baditu matrikulatuta, marka jarri beharko da dagokion laukian.

– Si se alega la existencia de uno o más hermanas o hermanos de la persona solicitante matriculados en el centro solicitado o en un centro adscrito, se marcará la casilla correspondiente.

2.– Baremoko B apartatuari buruzko datuak.

2.– Datos relativos al apartado B del Baremo.

– Baremoko B apartatuko puntuak lortzeko eskatzaileak alegatu dituen helbideak zehaztuko dira (eskatzailearen bizilekua edota aitaren, amaren, legezko tutorearen edo ikaslearen beraren lantokia).

– Se indicarán las direcciones que alega la persona solicitante para la adjudicación de puntos en el apartado B del baremo (domicilio de la persona solicitante y/o lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora legal o del propio alumno o alumna).

3.– Baremoko C apartatuari buruzko datuak.

3.– Datos relativos al apartado C del Baremo.

Eskatzaileak alegatzen badu 2020. urteko errentaren aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez dituela gainditzen 13.300,00 euro, ezaugarri hori jasoko da. Errentaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztu bada, eskatzaileak hezkuntza administrazioari baimena emango dio baieztapen horren egiazkotasuna egiazta dezan Euskal Autonomia Erkidegoko foru ogasunetan. Aitzitik, errentaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin bada, 2020. urteari dagokion aitorpenaren fotokopia aurkeztu behar da, eta aipatutako datua dagokion laukian markatu.

– Si la persona solicitante alega que la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro de la Declaración de la Renta del año 2020 no supera los 13.300,00 euros, se señalará esa circunstancia. En el caso de que la Declaración de la Renta se presente en la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá marcarse la casilla en la que la persona solicitante autoriza a la Administración Educativa a comprobar la veracidad de esa afirmación en las Haciendas Forales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Si la Declaración de la Renta se presenta fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberá presentar la correspondiente fotocopia de la Declaración del año 2020, señalándose esta circunstancia en la casilla correspondiente.

– Alegatuz gero eskatzaileak neba-arreba adingabeak dituela, zenbat dituen adierazi behar da.

– Si se alega que la persona solicitante tiene hermanos o hermanas menores de edad, se indicará el número de los mismos.

4.– Baremoko D apartatuari buruzko datuak.

4.– Datos relativos al apartado D del Baremo.

– Alegatuz gero eskatzailearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiten duela, marka jarri beharko da dagokion laukian.

– Si se alega que el padre, la madre, o el tutor o tutora legal de la persona solicitante trabaja en el centro solicitado, se marcará la casilla correspondiente.

5.– Baremoko E apartatuari buruzko datuak.

5.– Datos relativos al apartado E del Baremo.

– Eskatzaileak desgaitasunen bat duela alegatuz gero, marka jarri beharra dago dagokion laukian.

– En el caso de que se alegue la discapacidad de la persona solicitante, se marcará la casilla correspondiente.

– Eskatzailearen aitak, amak, legezko tutoreak edo neba-arrebetako batek desgaitasunen bat duela alegatuz gero, marka jarri beharko da dagokion laukian.

– En el caso de que se alegue la discapacidad del padre o de la madre o del tutor o tutora legal o de alguno de los hermanos o hermanas de la persona solicitante, se marcará la casilla correspondiente.

6.– Baremoko F apartatuari buruzko datuak.

6.– Datos relativos al apartado F del Baremo.

– Adierazi beharra dago eskatzailearen familia ugaria den ala ez. Hala bada, zehaztu beharra dago familia ugari orokorra ala berezia den.

– Se señalará si la persona solicitante pertenece o no a una familia numerosa y, en caso afirmativo, si pertenece a una familia numerosa de carácter general o a una familia numerosa de carácter especial.

7.– Baremoko G apartatuari buruzko datuak.

7.– Datos relativos al apartado G del Baremo.

– Adierazi beharra dago eskatzailea guraso bakarreko familiakoa bada.

– Se señalará si la persona solicitante pertenece a una familia monoparental.

8.– Baremoko H apartatuari buruzko datuak.

8.– Datos relativos al apartado H del Baremo.

– Adierazi beharra dago eskatzailea harrera-familia batean badago.

– Se señalará si la persona solicitante se encuentra en situación de acogimiento familiar.

9.– Baremoko I apartatuari buruzko datuak.

9.– Datos relativos al apartado I del Baremo.

– Adierazi beharra dago eskatzailea erditze anizkoitzean jaioa bada eta onarpen-eskabidea erditze berean jaiotako neba-arrebaren batekin batera egiten badu.

– Se señalará si la persona solicitante ha nacido de parto múltiple y solicita su admisión en el mismo centro que alguno de sus hermanos o hermanas nacidos en el mismo parto.

Ikaslearen «anaia/neba» edo «arreba/ahizpa» diren pertsonak esleitzeko prozesuak aurkituko ditu sisteman. Eskabidea egindako ikastetxe bakoitzean «erditze anizkoitz» irizpideagatik emango den puntuazioa, egun berean jaio eta ikastetxe horretan eskabidea egin duten neba-arreben araberakoa izango da.

El proceso de adjudicación localizará en el sistema aquellas personas relacionadas con el alumno o alumna con la relación de parentesco «hermana» o «hermano». En cada centro solicitado se asignará la puntuación por el criterio «parto múltiple» en función del número de hermanos o hermanas nacidas el mismo día que solicitan dicho centro.

Eskabideak irizpide honetan zuzen barematzeko, lehenengo hautatu den ikastetxeak behar bezala jaso beharko du erditze berean jaiotako neba-arreben arteko ahaidetasuna ikaslearen fitxako «zerikusia duten pertsonak» apartatuan.

Para que las solicitudes sean baremadas correctamente por este criterio, el centro de primera opción tendrá que recoger correctamente la relación de parentesco entre los hermanos o hermanas nacidos en el mismo parto en el apartado «personas relacionadas» de la ficha del alumno o alumna.

10.– Baremoko J apartatuari buruzko datuak.

10.– Datos relativos al apartado J del Baremo.

– Zehaztu beharra dago Eskola Kontseiluak edo ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez zehaztutako irizpideetatik zein alegatzen dituen eskatzaileak, eta irizpide horien arabera eskatzaileari zer puntuazio dagokion.

– Se indicarán cuáles de los criterios libremente determinados por el Consejo Escolar u Órgano Máximo de Representación del centro alega la persona solicitante y la puntuación que le corresponde por dichos criterios.

11.– Baremoko K apartatuari buruzko datuak.

11.– Datos relativos al apartado K del Baremo.

– Eskatzailearen familiako kideren bat eskatu den ikastetxeko bazkide kooperatibista bada, marka jarri beharko da dagokion laukian.

– En el caso de que se alegue la condición de socio o socia cooperativista del centro solicitado de alguno de los miembros de la unidad familiar de la persona solicitante, se marcará la casilla correspondiente.

12.– Baremoko L apartatuari buruzko datuak.

12.– Datos relativos al apartado L del Baremo.

– Eskatzailea EAEn ari bada DBH egiten edo egin badu, sistema informatikoak kalkulatuko du DBHko amaitutako azken mailaren batez besteko nota.

– Si la persona solicitante ha cursado o está cursando la ESO en la CAE, el sistema informático calculará la nota media del último curso de ESO finalizado.

– Eskatzaileak DBH ez badu EAEn egin, espediente akademikoa aurkeztu beharko du, eta ikastetxeak kalkulatu eta sartuko du DBHko amaitutako azken mailaren batez besteko nota.

– Si la persona solicitante no ha cursado la ESO en la CAE tendrá que aportar su expediente académico y el centro calculará e introducirá la nota media del último curso de ESO finalizado.

Esleipen-prozesuak batez besteko nota horren arabera emango du espediente akademikoaren puntuazioa.

El proceso de adjudicación otorgará la puntuación por expediente académico en función de esta nota media.

13.– Baremoko M.1 apartatuari buruzko datuak.

13.– Datos relativos al apartado M.1 del Baremo.

– Zehaztu beharra dago emakumezko eskatzailea edo eskatzailearen ama edo legezko tutorea den emakumezkoa genero-indarkeriaren biktima bada.

– Se señalará si la mujer solicitante o la madre o tutora legal de la persona solicitante tiene la condición de víctima de violencia de género.

14.– Baremoko M.2 apartatuari buruzko datuak.

14.– Datos relativos al apartado M.2 del Baremo.

– Zehaztu beharra dago eskatzailea edo aita, ama edo legezko tutorea terrorismoaren biktima bada.

– Se señalará si la persona solicitante o su padre, madre, tutor o tutora legal tiene la condición de víctima del terrorismo.

Hamabosgarrena.– Eskatzaileak aurkeztutako agiriak.

Decimoquinta.– Documentos entregados por la persona solicitante.

Eskatzaileak aurkeztutako agiri bakoitzari dagozkion laukiak markatuko dira.

Se marcarán las casillas que correspondan a cada uno de los documentos entregados por la persona solicitante.

Hamaseigarrena.– Eskabideetako datuak sartzeko epea.

Decimosexta.– Plazo para la introducción de los datos de las solicitudes.

2022ko apirilaren 27ko 24:00ak baino lehen, amaitu beharko dute Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztiek eskabideei buruzko datuak sartzea. Ordura arte ikastetxeek datu berriak sartu ahal izango dituzte aplikazio informatikoan, baita sartutako datuetan egin beharreko zuzenketak egin ere.

Antes de las 24:00 horas del día 27 de abril de 2022, todos los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y privados concertados deberán finalizar la introducción de datos de las solicitudes. Hasta ese momento los centros podrán introducir en la aplicación informática nuevos datos, así como las correcciones pertinentes en los datos introducidos.

ESKABIDEEN BAREMAZIOA ETA PROZEDURA
BAREMACIÓN DE LAS SOLICITUDES Y PROCEDIMIENTO

Hamazazpigarrena.– Eskabideen baremazioa.

Decimoséptima.– Baremación de las solicitudes.

Martxoaren 28tik aurrera, aplikazio informatikoari esker, ikastetxe bakoitzak une oro jakin ahal izango du maila, Batxilergo mota eta hizkuntza-eredu bakoitzeko plazetarako zein eskari dagoen eta eskari horren banaketa ikastetxe bakoitzak eranskin honetako bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren jarraibideetan ageri den prozedurari jarraituz zehaztutako eskaintzaren banaketarekin alderatu ahalko du. Datu horiei esker, ikastetxeak eskaintzako hasierako datuak aldatu ahalko ditu posible den guztietan, benetan dagoen eskabidera egokitzeko. Aurrez zehaztu bezala, aldaketa horiek 2022ko apirilaren 27ko 24:00etara arte egin ahal izango dira.

A partir del día 28 de marzo la aplicación informática permitirá a cada centro conocer en cada momento la demanda de plazas en cada uno de los cursos, modalidades de Bachillerato y modelos lingüísticos y comparar la distribución de esta demanda con la distribución de la oferta, definida por el propio centro según el procedimiento establecido en las Instrucciones Segunda, Tercera, Cuarta, Quinta y Sexta del presente anexo. Estos datos permitirán al centro, si fuera posible, ir modificando los datos iniciales de la oferta para ajustarla a la demanda realmente existente. Tal y como se ha determinado anteriormente, estas modificaciones serán posibles hasta las 24:00 horas del día 27 de abril de 2022.

Momentu horretatik aurrera, behin ikastetxeko eskaintzaren eta eskariaren datuetan aldaketak egiteko epea bukatu ostean, maila, mota eta hizkuntza-eredu bakoitzerako aurkeztutako eskabide guztiak onar daitezkeen edo ez zehaztuko du aplikazio informatikoak. Onartu ahal badira, ez da beharrezkoa izango aurkeztutako eskabideak barematzea.

A partir de ese momento, una vez cerrado el plazo para efectuar modificaciones en los datos de la oferta y la demanda del centro, la aplicación informática determinará si pueden o no pueden ser admitidas todas las solicitudes presentadas en cada uno de los cursos, modalidades y modelos lingüísticos. En caso afirmativo no será necesario proceder a la baremación de las solicitudes presentadas.

Ezin badira onartu, hau da, maila, mota eta hezkuntza-eredu batean eskaintza baino eskabide gehiago badago, ikastetxeak eskabide guztiak barematu beharko ditu, eskatzaileek aurkeztutako agiriak aztertu ondoren. Eskabideko lehenengo aukera ikastetxe bera bada, apartatu guztiak barematu beharko ditu, baina lehenengo aukera beste ikastetxe bat bada, baremoko a), b), d), j) eta k) apartatuak barematu beharko ditu.

En caso negativo, es decir, si existiera más demanda que oferta en un curso, modalidad y modelos lingüístico determinado, el centro deberá proceder a efectuar la baremación de todas y cada una de las solicitudes existentes, una vez efectuado el análisis de la documentación aportada por las personas solicitantes. Deberá baremar todos los apartados de las solitudes cuya primera opción sea el propio centro y los apartados a), b), d), j) y k) del baremo de las solitudes cuya primera opción sea otro centro distinto.

Ikastetxeak ezin izango du aldatu eskatzailearen familia-unitatearen errentaren aitorpenari dagokion apartatua, betiere, eskatzaileak hezkuntza administrazioari baimena eman badio datu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko foru ogasunetan egiaztatzeko. Kasu horietan hezkuntza administrazioak aldatuko du baremazioaren apartatu aipatua, betiere, Ogasuneko datuek ez badute erakusten 2020. urteko errentaren aitorpeneko zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren batura 13.300,00 eurotik gorakoa ez dela.

El centro no podrá modificar el apartado correspondiente a la Declaración de la Renta de la unidad familiar de la persona solicitante en el caso de que esta haya autorizado que la Administración educativa verifique estos datos en las Haciendas Forales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En estos casos será la propia Administración educativa la que modifique este apartado de la baremación, en el caso de que los datos de Hacienda no confirmen que la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro de la Declaración de la Renta del año 2020 no supera los 13.300,00 euros.

Bestetik, ikastetxeak apartatu bakoitza barematzerakoan agindu honetako I. eranskinaren jarraibideetan ezarritako baremazio-arauak aplikatu beharko ditu.

En la determinación de las decisiones que el centro tome al baremar cada uno de los apartados deberá aplicar la normativa de baremación establecida en las Instrucciones del Anexo I de la presente Orden.

Barematu beharra daukaten ikastetxe guztiek 2022ko maiatzaren 4ko 24:00etarako bukatu beharko dute prozesua.

Todos los centros obligados a baremar deberán finalizar este proceso antes de las 24:00 horas del día 4 de mayo de 2022.

Hemezortzigarrena.– Prozedura.

Decimoctava.– Procedimiento.

2022ko maiatzaren 11 baino lehen, Hezkuntza Saileko aplikazio informatikoak adieraziko du zeinek duten plazak okupatzeko eskubide handiena. Horretarako kontuan izango ditu sartutako datu guztiak eta indarrean den araudiak ezarritakoa aplikatuko du, jarraian azalduko den bezala.

Antes del día 11 de mayo de 2022, la aplicación informática del Departamento de Educación indicará las personas con mejor derecho a ocupar las plazas disponibles. Para ello tendrá en cuenta todos los datos introducidos y aplicará lo establecido en la normativa vigente, de la manera que se describe a continuación.

Hasteko, aplikazio informatikoak kontuan izango ditu agindu honetako I. eranskineko zazpigarren jarraibideko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako lehentasunak.

En primer lugar, la aplicación informática tendrá en cuenta las prioridades establecidas en los apartados 4 y 5 de la Instrucción Séptima del Anexo I de la presente Orden.

Jarraian, aplikazio informatikoak eskabideak barematuko ditu agindu honetako IV. eranskinean ezarritako baremoaren arabera eta lortutako guztizko puntuazioaren eta agindu honetako I. eranskineko hogeita hamargarren jarraibidean berdinketa hausteko ezarritako irizpideen arabera ordenatuko ditu. Irizpide horiek ezarri ondoren ere berdinketarik badago, eskabide bakoitzari ausaz emandako ordena zenbakiaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera. Familia berekoak ikastetxe berera joan ahal izatea ez oztopatzeko, bi neba-arreba hezkuntza-maila berean daudenean eta baremo-puntuazio bera dutenean, ausazko prozeduran emaitza okerrena lortu duen neba-arreba emaitza onena atera duenaren ondoan jarriko da zerrendan, hurrengo postuan.

A continuación, la aplicación informática baremará las solicitudes de acuerdo con el baremo establecido en el Anexo IV de la presente Orden y las ordenará según la puntuación total obtenida y los criterios de desempate establecidos en la instrucción trigésima del Anexo I de la presente Orden. Las solicitudes que se mantuvieran empatadas después de la aplicación de los criterios, se ordenarán mediante el número de orden aleatoriamente adjudicado a cada solicitud, de menor a mayor número de orden. A fin de no obstaculizar el agrupamiento familiar en un mismo centro, en el caso de que dos hermanos o hermanas concurran a un mismo nivel educativo y cuenten con idéntica puntuación de baremo, el hermano o hermana que haya obtenido un peor resultado en el procedimiento aleatorio será colocado en la lista en el puesto inmediatamente siguiente al que corresponda al hermano o hermana con mejor resultado en dicho procedimiento.

Gehienez plaza bat esleituko da eskatzaile bakoitzeko, eskabidean agertzen diren eskabideen ordena errespetatuz.

Como máximo se adjudicará una plaza por solicitante, respetando el orden de las peticiones indicado en la solicitud.

ONARTUTAKOEN ETA ONARTU GABEEN ZERRENDAK ETA ERREKLAMAZIOAK
LISTAS DE PERSONAS ADMITIDAS Y NO ADMITIDAS Y RECLAMACIONES

Hemeretzigarrena.– Onartutakoen eta itxarote-zerrendan daudenen zerrendak.

Decimonovena.– Listas provisionales de personas admitidas y en lista de espera.

Aplikazio informatikoak emango ditu onartutakoen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak.

La aplicación informática proporcionará los correspondientes listados provisionales de personas admitidas y en lista de espera.

Baremaziorik egin behar izan ez den ikastetxeetan eta mailetan, aplikazio informatikoak onartutakoen zerrenda osatuko du Batxilergoko mota nahiz hizkuntza-eredu bakoitzean. Zerrenda hori ordena alfabetikoan egongo da (lehen abizena, bigarren abizena eta izena).

En los centros y cursos en los que no haya sido necesario proceder a la baremación, la aplicación informática proporcionará un listado de las personas admitidas en cada una de las modalidades de Bachillerato y modelos lingüísticos. Este listado estará ordenado por orden alfabético (primer apellido, segundo apellido y nombre).

Baremazioa egin behar izan den ikastetxeetan eta mailetan, aplikazio informatikoak onartutakoen zerrenda osatuko du Batxilergoko mota nahiz hizkuntza-eredu bakoitzean, baremoko guztizko puntu kopuruaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera, eta berdinketa hausteko ezarritako irizpideekin bat. Zerrenda horrek baremoko apartatu eta azpiapartatu bakoitzean pertsona bakoitzak lortutako puntuazioa zehaztuko du, baita berdinketak hausteko esleitutako ausazko zenbakia ere.

En los centros y cursos en los que haya sido necesario proceder a la baremación, la aplicación informática proporcionará un listado de las personas admitidas en cada una de las modalidades de Bachillerato y modelos lingüísticos, ordenado según el número total de puntos del baremo, de mayor a menor, y según los criterios de desempate establecidos. Dicho listado especificará la puntuación obtenida por cada persona en todos y cada uno de los apartados y subapartados del baremo, así como el número aleatorio adjudicado para resolver los casos de empate.

Hogeigarrena.– Erreklamazioak aurkeztea.

Vigésima.– Presentación de reclamaciones.

Pertsona batek erreklamazio bat aurkezten duenean, ikastetxeak pertsona horri dagokion «Erreklamazioak» pantailara joko du, eta erreklamazioaren xede diren baremoaren apartatuak, erreklamazioa aurkeztu duen pertsonak emandako arrazoiak eta aurkeztutako dokumentuak sartuko ditu bertan. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioaren kopia inprimatu beharko du, eta, zigilatu ondoren, erreklamazioa egin duen pertsonari eman beharko dio.

Cuando una persona presente una reclamación, el centro accederá a la pantalla de «Reclamaciones» correspondiente a esa persona, e introducirá en la misma el o los apartados del baremo contra los que se presenta la reclamación, los motivos alegados y los documentos aportados por la persona reclamante. A continuación, imprimirá una copia de la reclamación presentada, la sellará y la entregará a la persona reclamante.

Hogeita batgarrena.– Erreklamazioak ebaztea.

Vigesimoprimera.– Resolución de las reclamaciones.

Ikastetxeak 2022ko maiatzaren 25a baino lehen ebatzi beharko ditu aurkeztutako erreklamazio guztiak.

El centro deberá resolver antes del día 25 de mayo de 2022 todas las reclamaciones presentadas.

Horretarako, aplikazio informatikoan erreklamazioa aurkeztu duen pertsonari dagokion «Erreklamazioen ebazpena» pantailara jo beharko du. Pantaila horretan agertuko da erreklamazioa baremoko zein apartatuaren aurka aurkeztu den. Ikastetxeak erreklamazioa baztertu edo onartu beharko du, osorik edo zati batean. Horretarako, aplikazio informatikoko eremu egokiak markatu beharko ditu, eta, egokia bada, baremoko dagokion apartatuan edo azpiapartatuan emandako behin-behineko puntuazioa aldatuko du.

Para ello deberá acceder a la pantalla de «Resolución de las reclamaciones» de la aplicación informática correspondiente a la persona reclamante. En dicha pantalla aparecerán los apartados del baremo contra los que se ha presentado reclamación. El centro deberá rechazar la reclamación o aceptarla total o parcialmente marcando, en cada caso, las casillas correspondientes de la aplicación informática y modificando, cuando proceda, la puntuación provisional otorgada en el correspondiente apartado o subapartado del baremo.

Erreklamazioa osorik edo zati batean onartzen bada, erreklamaziogilearen baremoan dagokion puntuazioa aldatuko da.

Como consecuencia de la aceptación total o parcial de una reclamación quedará modificada la puntuación que corresponda en el baremo a la persona reclamante.

Hogeita bigarrena.– Onartutakoen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak.

Vigesimosegunda.– Listas definitivas de personas admitidas y en lista de espera.

Aplikazio informatikoak onartutako eta itxarote-zerrendako pertsonen behin betiko zerrendak emango ditu. Zerrenda hauek berdin ordenatuta egongo dira, zehaztapen berberak izango dituzte eta behin-behineko zerrenden modu berean argitaratuko dira.

La aplicación informática proporcionará los correspondientes listados definitivos de personas admitidas y en lista de espera. Estos listados estarán ordenados de la misma forma, contendrán las mismas especificaciones y se harán públicos de la misma forma que los listados provisionales.

MATRIKULA FORMALIZATZEKO EPEA
FORMALIZACIÓN DE LA MATRÍCULA

Hogeita hirugarrena.– Matrikula egitea.

Vigesimotercera.– Formalización de la matrícula.

Batxilergorako aplikazio informatikoaren bitartez egin beharko dira matrikula guztiak, nahiz ohiko epekoak nahiz hau amaitu ondorengoak. Matrikulatutako pertsonaren datu guztiak eta matrikularen berrespena sartu beharko dira aplikazio horretan.

Todas las matriculaciones que se realicen, tanto en el periodo ordinario como una vez finalizado este, deberán hacerse a través de la aplicación informática específica para Bachillerato, introduciendo en la misma todos los datos de la persona matriculada y la confirmación de su matrícula.

Matrikulatuko den pertsona ez bada ageri aplikazioaren datu-basean, ikastetxeak erregistro berria ireki beharko du pertsona horrentzat, eta lehenik haren datu pertsonalak sartu beharko ditu, eta, ondoren, matrikulazioari dagozkionak.

Si la persona a la que se va a matricular no figura en la base de datos de la aplicación informática, el centro deberá abrir un nuevo registro para esa persona, introducir en primer lugar sus datos personales y posteriormente los datos correspondientes a la matriculación.

Gehien-gehienetan, matrikulatuko den pertsona aplikazio informatikoaren datu-basean ageriko da, bai sartzeko eskabidea aurretiaz egin duelako, bai 2021-2022 ikasturtean ikastetxean edo Euskal Autonomia Erkidegoko beste ikastetxeren batean matrikulatua egon delako. Kasu horretan, matrikulazioari buruzko datuak soilik sartu beharko dira, hau da:

En la gran mayoría de casos la persona a la que se va a matricular ya figurará en la base de datos de la aplicación informática, bien por haber realizado previamente la solicitud de admisión, bien por estar matriculada en el curso 2021-2022 en el propio centro o en otro centro de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En este caso se deberán introducir únicamente los datos correspondientes a la matriculación, que serán los siguientes:

– Zein mailatan matrikulatu den.

– Curso en el que se matricula.

– Egingo duen atzerriko lehen hizkuntza (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera edo portugesa).

– Lengua que cursará como primera lengua extranjera (inglés, francés, alemán, italiano o portugués).

– Matrikulatuko den hizkuntza-eredua.

– Modelo lingüístico en el que se matricula.

– Zehaztu beharra dago eskatzaileak Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi-mailako Teknikari titulua edo Dantza edo Musika ikasketa profesionaletako Teknikari titulua badu edo lor badezake (bai ala ez). «Bai» markatuz gero, bi aukeretako bat adierazi behar da.

– Indicación de si la persona solicitante posee o está en condiciones de obtener un Título de Técnico o de Técnico Superior de Formación Profesional o un Título de Técnico de enseñanzas profesionales de Música o de Danza (Sí o No). En caso de marcar «Sí» se deberá seleccionar una de las dos posibilidades.

– Batxilergoko 1. mailan matrikulatzen bada, zehaztu beharra dago pertsona horrek maila errepikatuko duen ala ez (bai ala ez).

– Si la persona se matricula en 1.º de Bachillerato, indicación de si va a repetir curso (Sí o No).

– Matrikulatzen den Batxilergoko mota zehaztu beharra dago (Arteak: Arte Plastikoak, Irudi eta Diseinua bidea edo Musika eta Arte Eszenikoak bidea; Zientziak eta Teknologia, Orokorra; Giza eta Gizarte Zientziak).

– Indicación de la modalidad de Bachillerato en la que se matricula (Artes: vía de Artes Plásticas, Imagen y Diseño, o vía de Música y Artes Escénicas; Ciencias y Tecnología; General; y Humanidades y Ciencias Sociales)

– Zehaztu beharra dago ikaslea zer irakasgai-bloketan matrikulatzen den, eranskin honetako zortzigarren arauan xedatutakoa aplikatuz irakasgai-blokeak zehaztu dituzten ikastetxeetan baino ez. Irakasgaien blokea markatuz gero, pertsona automatikoki matrikulatuko da bloke horretako ikasgai guztietan, banan-banan markatu beharrik gabe.

– Indicación del bloque de materias en el que se matricula, exclusivamente en aquellos centros que hayan definido tales bloques de materias en aplicación de lo dispuesto en la Instrucción Octava del presente anexo. Si se marca un bloque de materias la persona queda automáticamente matriculada en todas las asignaturas del mismo, sin necesidad de marcarlas una por una.

– Zehaztu behar dira ikaslea matrikulatu den ikasgai guzti-guztiak (komunak eta aukerakoak). Mailako ikasgai guztietan matrikulatu direnak automatikoki matrikulatuko dira ikasgai komun guztietan, eta ez dira banan-banan markatu beharko.

– Indicación de todas y cada una de las asignaturas en las que se matricula (comunes y opcionales). Las personas que se matriculen de un curso completo quedarán automáticamente matriculadas de todas las asignaturas comunes, sin necesidad de marcarlas una por una.

– Zehaztu beharra dago ikasleak ikastetxean bertan edo urrutiko ikaskuntzaren bidez egingo dituen matrikulatutako aukerako ikasgai guztiak. Urrutiko ikaskuntza aukeratu ahal izango du soilik ikasleak ikasgai batean matrikulatu nahi badu eta ikastetxeak ezin badu eskaini, dela antolakuntzaren eraginez, dela dagokion taldea osatzeko beharrezkoa den gutxieneko ikasle-kopurua bildu ez duelako. Ikasleei ez zaie baimenik emango urrutiko modalitatean matrikulatzeko ikastetxean ematen den ikasgai batean.

– En cada una de las materias opcionales en las que se matricule el alumno o alumna deberá especificarse si la cursará en el propio centro o lo hará en la modalidad a distancia. Esta última opción solo es posible en el caso de que la persona desee matricularse de una asignatura que el centro no puede ofrecer por motivos organizativos o por no contar con el número mínimo exigido para formar el grupo correspondiente. En ningún caso se permitirá que un alumno o alumna se matricule en la modalidad a distancia en una asignatura que imparta el centro.

– Batxilergoko 2. mailako ikasleen matrikuletan zehaztu behar dira, hala badagokio, gainditzeke izan eta matrikulatzen den 1. mailako ikasgai guztiak.

– En la matrícula del alumnado de 2.º de Bachillerato deberán también señalarse, en su caso, las asignaturas pendientes de primer curso en las que se matricula.

Hogeita laugarrena.– Aurkeztutako agiriak.

Vigesimocuarta.– Documentación entregada.

Ikastetxeak, halaber, aplikazio informatikoan adierazi beharko ditu matrikula egitean pertsona bakoitzak aurkeztu dituen agiriak.

El centro señalará también en la aplicación informática los documentos que, en su caso, aporte cada persona para realizar la matriculación.

Hogeita bosgarrena.– Matrikula baieztatzea.

Vigesimoquinta.– Confirmación de la matrícula.

Matrikulako datu guztiak sartutakoan, ikastetxeak grabatu egingo du. Jarraian, aplikazio informatikoak emandako inprimakia inprimatu eta ikasleari emango dio.

Una vez introducidos todos los datos de la matrícula, el centro efectuará la grabación de la misma. A continuación, procederá a imprimir el impreso que le facilite la aplicación informática y lo entregará al alumno o alumna.

Egindako matrikula horretan ondoren aldaketak egonez gero, aplikazio informatikoan jaso beharko dira berehala. Era berean, ikastetxeak behin betiko matrikula egiaztatzeko beste inprimaki bat emango dio ikasleari.

Si se produjeran posteriormente modificaciones en la matriculación realizada deberán reflejarse inmediatamente en la aplicación informática. Asimismo, deberá entregarse al alumno o alumna un nuevo impreso justificativo de la matrícula definitiva.

Hogeita seigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpekoak ez diren ikastetxe pribatuetako eta atzerriko ikastetxeetako Batxilergoko ikasleen matrikulazioko datuak sartzea.

Vigesimosexta– Introducción de datos de matriculación del alumnado de Bachillerato de centros privados no concertados y de centros extranjeros ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa eskaintzen duten itunpekoak ez diren ikastetxe pribatuak eta atzerriko ikastetxeak ez daude behartuta aplikazio informatiko hori erabiltzera ikasleak hartzeko prozesuan.

Los centros docentes privados no concertados y los centros extranjeros ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco que oferten Bachillerato no están obligados a utilizar esta aplicación informática para realizar el proceso de admisión de su alumnado.

Nolanahi ere, ikastetxe horiek guztiek aplikazio informatiko horretan sartu beharko dituzte ikastetxean Batxilergoko lehenengo nahiz bigarren mailan matrikulatutako ikasleen datu guztiak. Datu horiek sartzeko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

Sin embargo, todos estos centros deberán introducir en esta aplicación informática todos los datos de las alumnas y alumnos matriculados en su centro en cualquier curso de Bachillerato. El plazo para introducir esos datos finalizará el día 30 de septiembre de 2022.

MATRIKULA EZEZTATZEA
ANULACIÓN DE LA MATRÍCULA

Hogeita zazpigarrena.– Matrikula ezeztatzea.

Vigesimoséptima.– Anulación de la matrícula.

Matrikula bat ezeztatzeko eskabide bat onartzen denean, ikastetxeak inguruabar hori aplikazio informatikoan jaso beharko du. Kudeaketa hori egiteko epea 2023ko maiatzaren 5ean amaituko da.

Cuando se acepte una solicitud de anulación de una matrícula, el centro deberá introducir esta circunstancia en la aplicación informática. El plazo para realizar esta gestión finalizará el día 5 de mayo de 2023.

ESTATISTIKA-DATUAK BALIOZKOTZEA
VALIDACIÓN DE DATOS ESTADÍSTICOS

Hogeita zortzigarrena.– Estatistika-datuak baliozkotzea.

Vigesimoctava.– Validación de datos estadísticos.

Agindu honen 5. artikuluan xedatu bezala, ikastetxeek 2022ko uztailaren 8a arte, egun hori barne, izango dute matrikulazioaren ohiko epeari dagozkion Batxilergoko matrikulazioari buruzko datu globalak aplikazio informatikoan baliozkotzeko.

Tal y como se dispone en el artículo 5 de la presente Orden, los centros tendrán de plazo hasta el día 8 de julio de 2022, inclusive, para validar en la aplicación informática correspondiente los datos globales de matriculación en Bachillerato correspondientes al periodo ordinario de matrícula.

Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte Batxilergoko matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.

Asimismo, en el mes de septiembre, en el plazo que les comuniquen las Unidades de Estadística del Departamento de Educación, deberán validar en dicha aplicación informática los datos estadísticos definitivos de la matrícula de Bachillerato.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común