Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala

N.º 30, viernes 11 de febrero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
705
705

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko 2021eko ohorezko aipamenak emateko prozesua.

RESOLUCIÓN de 24 de enero de 2022, del Viceconsejero de Seguridad, de convocatoria del proceso para la concesión de menciones honoríficas en el ámbito de la seguridad privada en Euskadi, correspondientes al año 2021.

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Segurtasun Sailak ohorezko aipamenak egin ahal izango dizkie beren betebeharrak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileei. Ohorezko aipamen horiek merituzko ekintzen arrisku-ezaugarri bereziak, nekagarritasuna, ekimen profesionala eta gizarte-garrantzia kontuan hartuta emango dira, ofizioz edo, bestela, partikularren, langileak kide diren enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen ekimenez.

El Decreto 207/2014, de 21 de octubre, de regulación del ejercicio de competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de seguridad privada, en su artículo 11 contempla la posibilidad de que el personal de seguridad privada que sobresalga en el cumplimiento de sus obligaciones pueda ser distinguido con menciones honoríficas por el Departamento de Seguridad, menciones honoríficas que se otorgarán teniendo en cuenta la especial peligrosidad, penosidad, iniciativa profesional o trascendencia social de los actos meritorios y que podrán concederse de oficio o a iniciativa de particulares, de las empresas a las que pertenezca el personal, o de otras entidades relacionadas con la seguridad privada.

Segurtasuneko sailburuordeari dagokio ohorezko aipamen horiek ematea, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.3.h) artikuluan ezarritakoaren arabera.

La concesión de tales menciones honoríficas corresponde al Viceconsejero de Seguridad, de conformidad con lo establecido en el artículo 14.3.h) del Decreto 6/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduak, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoak, ohorezko aipamenak emateko prozedura onartzen du. Hala, segurtasun pribatuko langileei, ohorezko kondekorazioak eta ohorezko sariak jasotzeko eskubidea aintzatesten die; segurtasun pribatuko enpresei, diplomak jasotzekoa; eta pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publikoei nahiz pribatuei, ohorezko plakak jasotzekoa.

El procedimiento para la concesión estas menciones se ha desarrollado mediante Orden de la Consejera de Seguridad, de 1 de marzo de 2016, sobre concesión de menciones honoríficas en el ámbito de la seguridad privada de Euskadi, en la cual se contempla la concesión de condecoraciones y distinciones honoríficas al personal de seguridad privada, diplomas a las empresas de seguridad privada y placas de honor a las personas físicas, a las instituciones, corporaciones, entidades o establecimientos públicos o privados.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.2 artikuluak ezarritakoa betetzeko, ebazpen honen bidez, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2021eko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak emateko prozesua iragartzen da.

En cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 8.2 de la Orden de la Consejera de Seguridad, de 1 de marzo de 2016, mediante la presente Resolución se convoca el proceso para la concesión de las menciones honoríficas en el ámbito de la seguridad privada en Euskadi correspondientes al año 2021.

Hori guztia dela eta, hau

Por todo ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2021eko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak emateko prozesua iragartzea honako lau modalitate hauetan:

Primero.– Convocar el proceso para la concesión de menciones honoríficas en el ámbito de la seguridad privada en Euskadi correspondiente al año 2021 en las cuatro modalidades siguientes:

a) Ohorezko kondekorazioa.

a) Condecoración Honorífica.

b) Ohorezko saria.

b) Distinción Honorífica.

c) Diploma.

c) Diploma.

d) Ohorezko plaka.

d) Placa de Honor.

Bigarrena.– Aipamenak emateko prozedura, horien xedea eta helburua, horiek emateko balorazio-irizpideak, eta halakoak jasotzeko pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharreko betekizunak eta aurkeztu beharreko agiriak Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduan finkatuta daude, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoan.

Segundo.– La concesión de estas menciones, así como su objeto, finalidad y criterios de valoración, los requisitos de las personas o entidades que opten a las menciones y la documentación a aportar se rigen por la Orden de la Consejera de Seguridad, de 1 de marzo de 2016, sobre concesión de menciones honoríficas en el ámbito de la seguridad privada en Euskadi.

Hirugarrena.– Nolanahi ere, proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du; proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu eta, segurtasun pribatuko langilea bada, lan egiten duen segurtasun empresa identifikatu; proposatzen den aipamenaren kategoria (ohorezko kondekorazioa, ohorezko saria, diploma edo ohorezko plaka); proposamena arrazoitzen duten ekintzak azaltzeko memoria eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.

Tercero.– En todo caso, el proponente habrá de identificarse, señalar a la persona o entidad que propone y, si se trata de personal de seguridad privada, la empresa de seguridad para la que trabaja, a efectos de su identificación; la categoría de la mención que se propone (condecoración honorífica, distinción honorífica, diploma o placa de honor); una memoria explicativa detallada describiendo los actos que motivan la propuesta y, si hubiera, la documentación que los acredite.

Laugarrena.– Modalitate guztietako aipamen-proposamenak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30ean bukatuko da.

Cuarto.– El plazo de presentación de propuestas para todas las modalidades de menciones finaliza el día 30 de abril de 2022.

Bosgarrena.– Eskabideak honako leku eta era hauetan aurkeztu behar dira:

Quinto.– Las solicitudes deberán presentarse en los lugares y de la forma que se señala a continuación:

a) Pertsona fisikoek bai aurrez aurre bai modu elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

a) Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica.

– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako bulegoetan (Zuzenean) aurkeztuko dira: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo); Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz)

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en las Oficinas del Gobierno Vasco de Atención al Ciudadano, Zuzuenean, de Bizkaia (Gran Vía, 85, 48001 Bilbao), Gipuzkoa (Andía 13, 20003 Donostia / San Sebastián) y Álava (Ramiro Maeztu, 10 bajo, 01008 Vitoria-Gasteiz).

– Modu elektronikoa: Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042607

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la siguiente sede electrónica: https://www.euskadi.eus/servicios/1042607

Bide elektronikoa erabiliz gero, gune honen bitartez egin beharko dira eskaeraren ondorengo izapideak: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de http://euskadi.eus/misgestiones

Eskaera izapidetzeko edota dokumentazioa aurkezteko aukeratutako bideak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan ere nahitaez bide hori bera erabili behar izatea. Edozein momentutan alda daiteke bidea.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

b) Pertsona juridikoek bide elektronikoa baino ez dute erabiliko eskabideak aurkezteko, lehen aipatu dugun egoitza elektronikoan.

b) Las personas jurídicas deberán presentar las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

Seigarrena.– 2022ko ekainaren 14an emango dira ohorezko aipamenak, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Egunean.

Sexto.– Estas menciones se concederán el 14 de junio de 2022, Día de la Seguridad Privada de Euskadi.

Zazpigarrena.– Aipamen-proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.4 artikuluan jasotako ebaluazio-batzordea deituko da, ohorezko aipamenen eskaerak baloratzeko eta horiei buruzko ebazpen-proposamena egiteko.

Séptimo.– Se convocará la comisión de evaluación a que hace referencia el artículo 8.4 de la Orden de la Consejera de Seguridad, de 1 de marzo de 2016, una vez finalizado el plazo de presentación de propuestas de menciones, a fin de que estas se valoren y se formule la correspondiente propuesta de resolución de las menciones honoríficas.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 24a.

En Vitoria-Gasteiz, a 24 de enero de 2022.

Segurtasuneko sailburuordea,

El Viceconsejero de Seguridad,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común