Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala

N.º 30, viernes 11 de febrero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
701
701

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, arautzen duena arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa –Elkartek Programa– eta egiten duena I. faserako deialdia, diruz lagundu daitezkeen proiektuak eskatzeko.

ORDEN de 26 de enero de 2022, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se regula el programa de ayudas a la Investigación Colaborativa en áreas estratégicas –Programa Elkartek– y se convoca la fase I, de solicitud de proyectos susceptibles de ser subvencionados.

2030erako Euskadiko Zientzia eta Teknologia Plan berriak (ZTBP 2030), zeina Horizon Europe esparru-programa berriarekin lerrokatuta baitago, Euskadi berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzea du helburu, erronka sozial nagusiak konpontzen laguntzeko: osasuna, enplegua, digitalizazioa, klima-aldaketa eta genero-berdintasuna, horiek guztiak NBEren 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etorriz. Horregatik, plan berriak lotura zuzena du Gobernuaren beste politika batzuekin, hala nola: Garapen ekonomikoa, Hezkuntza, Osasuna, Ingurumena, Etxebizitza, Nekazaritza eta Kultura.

El nuevo Plan de Ciencia y Tecnología de Euskadi 2030 (PCTI 2030), a su vez alineado con el nuevo programa marco Horizonte Europa, tiene por objetivo posicionar Euskadi entre las regiones europeas más avanzadas en innovación, contribuyendo a la resolución de los principales retos sociales: la salud, el empleo, la digitalización, el cambio climático y la igualdad de género, de conformidad todos ellos con los Objetivo de Desarrollo Sostenible de la ONU para 2030. Por ello, el nuevo plan tiene una relación directa con otras políticas de Gobierno como son: Desarrollo económico, Educación, Salud, Medio Ambiente, Vivienda, Agricultura y Cultura.

Euskadik bere gain hartzen du Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat egiteko konpromisoa, eta Euskadi Basque Country 2030 Agendan txertatzen du. Garapen jasangarriko 9. helburuak (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura) ezartzen duenaren arabera, azpiegituretan inbertitzea eta berrikuntza funtsezko eragileak dira hazkunde eta garapen ekonomikoan.

Euskadi asume el compromiso de alinearse con los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) y lo incorpora a la Agenda Euskadi Basque Country 2030. El ODS 9, Industria, Innovación e Infraestructura, establece que la inversión en infraestructura y la innovación son motores fundamentales de crecimiento y desarrollo económico.

Horizon Europe Esparru Programa berria abiapuntutzat hartuta, 2030erako ZTBPk hiru zutabe estrategiko eta elementu nagusi bat planteatzen ditu: talentua.

Tomando como punto de partida el nuevo Programa Marco Horizonte Europa, el PCTI 2030 plantea tres pilares estratégicos y un elemento central: el talento.

– I. zutabea. Bikaintasun zientifikoa: oinarri zientifikoa hobetzea eta bikaintasuneko ikerketa-jardueraren ondoriozko ezagutza sortzea du helburu, baita gaitasun eta konpetentzia teknikoak eta zientifikoak handitzea ere.

– Pilar I. Excelencia científica: tiene por objeto mejorar la base científica y la generación de conocimiento fruto de la actividad de investigación de excelencia, así como incrementar las capacidades y competencias técnicas y científicas.

– II. zutabea. Lidergo teknologiko industriala: Euskadiren lidergo teknologiko industriala sendotu nahi du, eta euskal gizartearen erronkei aurre egiten laguntzen duen ikerketa babestu, ikerketan eta garapen teknologikoan egindako inbertsioen emaitzak eta inpaktua hobetuta.

– Pilar II. Liderazgo tecnológico industrial: persigue consolidar el liderazgo tecnológico industrial de Euskadi y respaldar la investigación que contribuye a afrontar los desafíos de la sociedad vasca, mejorando los resultados e impacto de las inversiones en investigación y desarrollo tecnológico.

– III. zutabea: Berrikuntza irekia: Lankidetzako berrikuntza sustatzea du ardatz, bai teknologikoa, bai ez-teknologikoa, eta arreta berezia jartzen du enpresa txiki eta ertainetan.

– Pilar III. Innovación abierta: Se centra en promover la innovación en cooperación, tanto la de carácter tecnológico como no tecnológico, con especial atención a las pequeñas y medianas empresas.

– Talentua: Pertsonak dira ikertzen eta berritzen dutenak, eta, beraz, beren talentua behar dugu aurreko elementuak erabat garatu ahal izateko eta zutabe estrategikoen funtzioa bete ahal izateko, eta, horrela, plan honetarako ezarritako helburuak lortzen laguntzeko. Helburu horiek hurrengo apartatuan daude azalduta.

– Talento: Son las personas las que investigan e innovan y por tanto necesitamos de su talento para que los elementos anteriores puedan desarrollarse plenamente y ejercer su función de pilares estratégicos, contribuyendo a la consecución de los objetivos establecidos para este Plan y que se describen en el apartado siguiente.

Horrenbestez, 2030erako ZTBPren hiru zutabeetako bat «Bikaintasun zientifikoa» da, eta bikaintasuneko ikerketa sustatzea du helburutzat, ezagutza berriak sortzeko eta zabaltzeko, gaitasun eta gaitasun tekniko eta zientifikoak areagotzeko eta erronka sozioekonomiko handiei irtenbideak emateko oinarri gisa.

Así pues, el PCTI 2030 contempla como uno de sus tres pilares el denominado «Excelencia científica» que tiene como objetivo promover la investigación de excelencia, como base para crear y difundir nuevos conocimientos, incrementar las capacidades y competencias técnicas y científicas y aportar soluciones a los grandes retos socio-económicos.

Zutabe horren oinarrian dagoen ardatzetako bat da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (aurrerantzean ZTBES) eragileen arteko lankidetza indartzea. 2030erako ZTBPk eta Horizon Europek aldarrikatzen duten diziplinen eta gaitasun zientifiko eta teknologikoen beharrezko konbinazioak ZTBESko eragileen arteko lankidetza areagotzen jarraitzea eskatzen du. Era berean, ezinbestekoa da ikerketa zientifikoaren eta teknologikoaren emaitzetarako orientazioan aurrera egiten jarraitzea, baliabideen eta inbertsioen erabilera efizientea bermatzeko.

Uno de los ejes sobre los que se apoya este pilar es el fortalecimiento de la colaboración entre los distintos agentes que forman parte de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación-RVCTI (en adelante, también RVCTI). La necesaria combinación de disciplinas y capacidades científicas y tecnológicas, promulgada tanto por el PCTI 2030 como por Horizonte Europa, requiere seguir intensificando la colaboración entre los agentes de la RVCTI. Asimismo, es imprescindible continuar avanzando en la orientación a resultados de la investigación tanto de carácter científico como tecnológico, que garanticen un uso eficiente de los recursos y de las inversiones.

Euskadik bere erronka sozioekonomikoei zientziatik eta teknologiatik erantzuten jarraitzeko eta, horrela, trantsizio teknologiko-digitalari, energetiko-klimatikoari eta sozialari aurre egin ahal izateko, beharrezkotzat jotzen da I+Gra bideratutako laguntza-programa berri bat arautzea. Izan ere, laguntza-programa horrek balioko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek eremu estrategikoetan egiten duten lankidetza-ikerketa bultzatzeko.

Para seguir respondiendo a los retos socioeconómicos de Euskadi desde la ciencia y la tecnología contribuyendo a que Euskadi pueda afrontar la triple transición tecnológico-digital, energético-climática y sanitaria y social se considera necesario regular un nuevo programa de ayudas a la I+D que apoye la investigación colaborativa en ámbitos estratégicos que realizan los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

Ikerketa horrek, izan funtsezkoa eta/edo izan industriala, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (Euskadi 2030) eta Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (RIS) espezializazio-eremuetan kokatuta egonik, lagundu behar du Zientzia eta Teknologia Estrategia berria (ZTBP 2030) garatzen eta hedatzen, zehaztutako helburuak lortzen eta Berrikuntzaren Euskal Sistema finkatzen.

Esta investigación, ya sea esta fundamental y/o industrial, y enmarcada en los ámbitos de especialización del Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación, Euskadi 2030 y la Estrategia de Especialización Inteligente-RIS, debe contribuir a desarrollar y desplegar la nueva Estrategia de Ciencia y Tecnología definida en el PCTI 2030, lograr los objetivos definidos y afianzar el Sistema Vasco de Innovación.

Laguntzei buruzko araudi honek, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluari heltzen dio. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra) –Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez luzatu zen–.

La presente normativa de ayudas se acoge al artículo 25 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (en adelante, también Reglamento general de exención por categorías), prorrogado por el Reglamento (UE) 2020/972 de la Comisión de 2 de julio de 2020.

Horrenbestez, honako hau

Y en virtud de ello

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Onartzea Elkartek elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, I. eranskinean jasotzen diren kondizioetan, eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak eskatzeko I. fasearen deialdia egitea 2022ko ekitaldirako.

Artículo único.– Aprobar, en los términos que se recogen en el Anexo I, las bases reguladoras del Programa de apoyo a la Investigación Colaborativa Elkartek, y convocar, para el ejercicio 2022, la fase I de solicitud de proyectos susceptibles de ser subvencionados.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Prozeduraren arloan agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

En todo lo no previsto por las bases en materia de procedimiento será de aplicación la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, betiere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de reposición, ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en el plazo de un mes, o, directamente, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 26a.

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de enero de 2022.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
ANEXO I
ELKARTEK - ARLO ESTRATEGIKOETAN ELKARLANEKO IKERKETA SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
BASES REGULADORAS DEL PROGRAMA DE APOYO A LA INVESTIGACIÓN COLABORATIVA EN ÁREAS ESTRATÉGICAS ELKARTEK
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea honako laguntza-programa hau arautzea da: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko laguntzak (Elkartek Programa), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Planaren espezializazio-arloetan jasota dagoen bezala.

La presente Orden tiene por objeto regular un programa de ayudas, para el apoyo a la realización de investigación colaborativa, llevada a cabo por las entidades de investigación, desarrollo e innovación integradas en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación de Euskadi, en los ámbitos de especialización enmarcados en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030, Programa Elkartek.

Laguntzei buruzko araudi honek 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluari heltzen dio. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzei dagokienez. Agindu honen xedeetarako, funtsezko ikerketatzat eta industria-ikerketatzat jotzen da aipatu Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 2. artikuluko 84. eta 85. Zenbakietako definizioan xedatutakoa.

La presente normativa de ayudas se acoge al artículo 25 Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, relativo a las ayudas a proyectos de investigación y desarrollo. A los efectos de la presente Orden, se entiende por investigación fundamental e investigación industrial lo dispuesto en la definición de los puntos 84 y 85 del artículo 2 del citado Reglamento general de exención por categorías.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Programa honen xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira. Aurrekontuko ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzen zenbateko osoak ezin izango du gainditu aipatutako zenbatekoa, ez eta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuan aldaketak onartzen badira, zenbateko hori eguneratzearen ondorioz sortzen den zenbatekoa ere.

Los recursos económicos destinados a la finalidad de este programa procederán de los créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. El volumen total de las ayudas a conceder dentro del ejercicio presupuestario no superará la citada consignación o la que resulte de su actualización, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente.

4.2 artikuluan aipatzen diren proiektuak finantzatzeko, deialdiaren diru-zuzkidura osoaren % 25 erabiliko da gehienez, eta 4.3 artikuluko ekintzak finantzatzeko, berriz, % 10, gehienez ere. Proiektu eta ekintza horietarako laguntzak esleitu ondoren gehieneko diru-zenbatekoak agortzen ez badira, soberakina 4.1 artikuluan bildutako proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

A la financiación del conjunto de los proyectos contemplados en el artículo 4.2 se destinará un máximo del 25 % de la dotación global de la convocatoria y a la financiación de las acciones recogidas en el artículo 4.3 se destinará un máximo del 10 %. Si tras la adjudicación de las ayudas para tales proyectos y acciones no se agotaran las referidas cuantías máximas, el excedente se destinará a la financiación de los proyectos contemplados en el artículo 4.1.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).

1.– Podrán acceder a las ayudas reguladas en la presente Orden los agentes científico-tecnológicos integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación y acreditados a tal efecto, de conformidad con lo establecido en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, y sus disposiciones transitorias, o la normativa que lo sustituya.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.

2.– En todo caso, las entidades beneficiarias señaladas en el párrafo anterior deberán realizar ellas mismas las actividades subvencionables establecidas en esta norma y localizar los proyectos objeto de ayuda en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de que pueda subcontratarse alguna parte de la actividad de I+D del proyecto, dentro o fuera de la misma.

3.– Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea egiten denetik.

3.– Las entidades beneficiarias tendrán que estar al corriente de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social desde el momento de la solicitud.

4.– Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute nahitaez, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.

4.– Será requisito indispensable que las entidades beneficiarias tengan personalidad jurídica propia y suficiente capacidad de obrar y que no se encuentren inhabilitadas para la obtención de subvenciones públicas o para contratar con la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco u otro ente público.

Hala ere, onuradun izan daitezke nortasunik ez duten pertsona juridikoen elkarteak ere, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeak lider bat izendatu beharko du. Lider horrek ordezkari edo ahaldun gisa jardungo du, eta behar besteko ahalmena izango du taldeari, onuradun gisa, dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde horietako kideek berariaz adierazi beharko dituzte, agindu honetako 18.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak.

No obstante, también podrán ser beneficiarias las agrupaciones de personas jurídicas que carezcan de personalidad, conforme a lo prescrito en el artículo 11.3 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones. En este caso, la agrupación deberá nombrar un líder, que actuará como representante o apoderado con poderes bastantes para cumplir con las obligaciones que, como beneficiario, correspondan a la agrupación. Los miembros de estas agrupaciones deberán hacer constar expresamente, en los términos establecidos en los artículos 18.2 y 23.2 de esta orden, los compromisos de ejecución del proyecto asumidos por cada uno de ellos.

5.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.

5.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones y ayudas a las entidades beneficiarias quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

6.– Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onuradun izan, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak (2014/C 249/01).

6.– No podrán ser beneficiarias las empresas y entidades en crisis, de acuerdo con la definición de la Comunicación de la Comisión Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (2014/C 249/01).

7.– Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.

7.– No podrán ser beneficiarias las entidades sujetas a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea, que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común.

8.– Era berean, ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten den egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

8.– Asimismo, no podrán obtener la condición de beneficiario o entidad colaboradora de las subvenciones reguladas en esta orden las personas o entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias mencionadas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

9.– Onuradun izateko kondizioak dirulaguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.

9.– La condición para poder ser beneficiaria habrá de mantenerse durante todo el periodo de vigencia de la subvención.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
LAGUNTZEN EZAUGARRIAK
CARACTERÍSTICAS DE LAS AYUDAS

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

Artículo 4.– Proyectos subvencionables.

1.– Elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak:

1.– Proyectos de investigación fundamental colaborativa:

a) Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragileetan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.

a) Se entenderá por proyectos de investigación colaborativa a aquellos proyectos de investigación fundamental de carácter estratégico, realizados en colaboración por los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación y orientados a ampliar los conocimientos en las áreas enmarcadas dentro de las prioridades establecidas prioridades establecidas en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030 (industria inteligente, energías + limpias y salud personalizada) o de las Iniciativas Tractoras Transversales definidas en el mismo (envejecimiento saludable, movilidad eléctrica y economía circular), con el fin de lograr una mayor integración entre los retos sociales y la estrategia RIS3, y una mayor colaboración entre los ámbitos de especialización.

Agindu honen xedeetarako, funtsezko ikerketatzat jotzen da Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 2. artikuluko 84. zenbakian xedatutakoa.

A los efectos de la presente Orden, se entiende por investigación fundamental lo dispuesto en el punto 84 del artículo 2 del Reglamento general de exención por categorías.

b) Elkarlaneko ikerketa-proiektuak urte anitzekoak izan ahalko dira, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko askotariko eragileek lankidetzan eginak izan beharko dira; eragile horiek, bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragile-mota ordezkatu beharko dituzte gutxienez, eta akreditatuta egon beharko dute ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari (109/2015 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duena). Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.

b) Los proyectos de investigación colaborativa podrán tener carácter plurianual y deberán estar realizados en cooperación entre diferentes agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación que pertenezcan, al menos, a tres tipologías de agentes de la misma; estos estarán acreditados conforme al Decreto 109/2015, de 23 de junio por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación. Con carácter general, el número máximo de entidades participantes en la agrupación no podrá ser superior a 8, salvo que se autorice expresamente por la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

c) Elkarlaneko ikerketako proiektu bat hautatu eta diruz lagunduko da, baldin eta aurrekontu bat aurkezten bada, proiektuko 1.000.000,00 eurokoa eta erakunde parte-hartzaileko 50.000,00 eurokoa –urte baterako–, gutxienez.

c) Para que un proyecto de investigación colaborativa pueda ser seleccionado y subvencionable deberá presentar un presupuesto total mínimo de 1.000.000,00 de euros por proyecto y 50.000,00 euros por entidad participante y año.

d) Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuen aldeko laguntzen efektu pizgarria bermatzeko, proiektu hauek baino ez dira diruz lagunduko: laguntza-eskabidea laguntza-programaren I. fasean aurkeztu ondoren (eta programaren deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1aren ondoren) hasitako proiektuak.

d) En cumplimiento de lo establecido en el artículo 6 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014, para garantizar el efecto incentivador de las ayudas a los proyectos de investigación fundamental colaborativa, solo podrán beneficiarse de las mismas los proyectos que se inicien con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud a la fase I del programa de ayudas (y con posterioridad al 1 de enero del año al que corresponda la convocatoria del programa).

e) Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

e) Los proyectos de investigación fundamental colaborativa cumplirán lo establecido en el artículo 25 del Reglamento general de exención por categorías.

2.– Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak.

2.– Proyectos de investigación con alto potencial industrial.

a) Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.

a) Se entenderá por proyectos de investigación con alto potencial industrial a aquellos proyectos de investigación fundamental orientada o de investigación industrial liderados por las unidades de I+D empresariales pertenecientes a la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación con alto poder de tracción y llegada al mercado y alineados con los ámbitos de especialización enmarcados en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030.

Agindu honen xedeetarako, funtsezko ikerketatzat eta industria-ikerketatzat jotzen da Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 2. artikuluko 84. eta 85. puntuetan xedatutakoa.

A los efectos de la presente Orden, se entiende por investigación fundamental e investigación industrial lo dispuesto en los puntos 84 y 85 del artículo 2 del Reglamento general de exención por categorías.

b) Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak urte anitzekoak izan daitezke. Gainera, proiektu horiek enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan. Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.

b) Los proyectos de investigación con alto potencial industrial podrán tener carácter plurianual. Además, estos proyectos deberán ser desarrollados por las unidades de I+D empresariales de forma individual o liderados por una unidad de I+D empresarial en colaboración con otros agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación. Con carácter general, el número máximo de entidades participantes no podrá ser superior a 8, salvo que se autorice expresamente por la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

c) Industria-potentzial handiko proiektu bat hautatu eta diruz lagunduko da, baldin eta aurrekontu bat aurkezten bada, proiektuko 200.000,00 eurokoa eta erakunde parte-hartzaileko 50.000,00 eurokoa –urte baterako–, gutxienez.

c) Para que un proyecto de investigación con alto potencial industrial pueda ser seleccionado y subvencionable deberá presentar un presupuesto total mínimo de 200.000,00 euros por proyecto y 50.000,00 euros por entidad participante y año.

d) Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuen aldeko laguntzen efektu pizgarria bermatzeko, proiektu hauek baino ez dira diruz lagunduko: laguntza-eskabidea laguntza-programaren I. fasean aurkeztu ondoren (eta programaren deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1aren ondoren) hasitako proiektuak.

d) En cumplimiento de lo establecido en el artículo 6 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014, para garantizar el efecto incentivador de las ayudas a los proyectos de investigación con alto potencial industrial, solo podrán beneficiarse de las mismas los proyectos que se inicien con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud a la fase I del programa de ayudas (y con posterioridad al 1 de enero del año al que corresponda la convocatoria del programa).

e) Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 25. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

e) Los proyectos de investigación de alto potencial industrial cumplirán lo establecido en el artículo 25 del Reglamento general de exención por categorías.

3.– Interes bereziko ekintza osagarriak:

3.– Acciones complementarias de especial interés:

a) Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:

a) Se entenderá por acciones complementarias de especial interés a aquellos proyectos de intermediación entre la oferta y la demanda tecnológica desarrollados exclusivamente por los organismos de intermediación oferta-demanda y los organismos de difusión, como son:

– Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.

– Elaboración de estudios de prospectiva y demanda temprana, así como de vigilancia tecnológica vinculados a proyectos de investigación fundamental o industrial.

– Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.

– Actuaciones encaminadas a favorecer la cooperación tecnológica y el asesoramiento en la preparación de proyectos de I+D+i de investigación fundamental o industrial.

– Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.

– Actividades de gestión de la I+D+i de transferencia y valoración del conocimiento vinculadas a proyectos de investigación fundamental o industrial.

– Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.

– Fomento de la participación en actividades de internacionalización de la I+D+i vinculadas a proyectos de investigación fundamental o industrial.

b) Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.

b) Las acciones complementarias deberán estar alineadas con los ámbitos de especialización enmarcados en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030.

c) Ekintzok bakarka egin ahal izango dira, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean, eta urte anitzekoak izan daitezke.

c) Las acciones podrán realizarse de manera individual o en cooperación entre diferentes organismos y podrán tener carácter plurianual.

d) Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, interes handiko ekintza osagarrien aldeko laguntzen efektu pizgarria bermatzeko, proiektu hauek baino ez dira diruz lagunduko: laguntza-eskabidea laguntza-programaren I. fasean aurkeztu ondoren (eta programaren deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1aren ondoren) hasitako proiektuak.

d) En cumplimiento de lo establecido en el artículo 6 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014, para garantizar el efecto incentivador de las ayudas a las acciones complementarias de especial interés, solo podrán beneficiarse de las mismas los proyectos que se inicien con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud a la fase I del programa de ayudas (y con posterioridad al 1 de enero del año al que corresponda la convocatoria del programa).

e) Interes bereziko ekintza osagarriek, gainera, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoa beteko dute. 651/2014 Erregelamenduaren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

e) Las acciones complementarias de especial interés, cumplirán lo establecido en el artículo 25 del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

4.– Halaber, elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek eta elkarlanean egindako interes bereziko ekintza osagarriek honako kondizio hauek bete beharko dituzte:

4.– Los proyectos de investigación fundamental colaborativa, los proyectos de investigación con alto potencial industrial y las acciones complementarias de especial interés realizadas en cooperación deberán cumplir asimismo lo siguiente:

a) Proiektua garatzeko eratutako taldeak orekatua izan behar du, eta elkarlan eraginkorra egin, halako moduan non erakunde kide guztiek era orekatuan emango dioten balioa proiektuari.

a) La agrupación establecida para el desarrollo del proyecto deberá ser equilibrada y realizar una cooperación efectiva, donde todas las entidades miembros de manera equilibrada añadan valor al proyecto.

b) Erakunde parte-hartzaile bakoitzak ez du proiektuaren kostu osoaren % 70 baino gehiago hartuko bere gain.

b) Ninguna entidad participante correrá con más del 70 % de los costes totales del proyecto.

c) Lankidetza-akordio bat egin beharko da erakunde parte-hartzaile guztien artean, haien legezko ordezkari guztiek izenpetua, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak ezarriko dituena, proiektua gauzatuko dela bermatu duena eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioak jasoko dituena.

c) Se deberá formalizar un acuerdo de colaboración entre todas las entidades participantes, firmado por todos los representantes legales de las mismas, que establezca los compromisos de ejecución de cada parte, garantice la ejecución del proyecto y describa las condiciones pactadas de explotación de los resultados.

5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Artículo 5.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz laguntzeko moduko gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren mende egongo dira, eta honako hauek izango dira:

1.– Tendrán la consideración de gastos subvencionables, y los mismos se hallan sometidos a lo dispuesto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los siguientes:

a) Erakunde eskatzaileko plantillako langileen kostuak (ikertzaileenak, teknikarienak eta ikerketan laguntzen duten gainerako langileenak) eta ikerketa- eta garapen-jarduerak gauzatzeko akordio baten bidez erakundeari atxikitako teknikarien kostuak, betiere proiektuan aritzen diren neurrian. Kostu horien artean, langileen kostu zuzenak eta zeharkakoak sartuko dira, justifikazioko kontua aurkezteko jarraibideetan jasotako prozedurari jarraikiz.

a) Costes de personal perteneciente a la plantilla de la entidad solicitante (personal investigador, personal técnico y otro personal de apoyo empleado en la actividad de investigación) y costes de personal técnico adscrito a la entidad mediante acuerdo para la realización de actividades de investigación y desarrollo, en la medida que estén dedicados al proyecto, incluyendo tanto los costes directos como indirectos (según procedimiento incluido en las instrucciones para la presentación de la cuenta justificativa).

b) Ikerketa-proiektuaren zati batzuk azpikontratatzea, erakunde onuradunek eurek ezin baitituzte egin konplexuak edo espezializatuak izateagatik. Azpikontratazio horretan ezin izango dira sartu artikulu honetan aipatu ez diren bestelako gastuak.

b) Subcontratación de partes del proyecto de investigación que por su complejidad o especialización no puedan realizarlas las propias entidades beneficiarias. Esta subcontratación no podrá incluir otros gastos distintos a los indicados en este artículo.

c) Aholkularitza-zerbitzuak eta antzeko beste zerbitzu batzuk, honako hauek barne hartuta: ikerketa-lanak eta ezagutza teknikoa erostea; kanpoko ikastaro eta mintegietara joateko gastuak, eta bideragarritasun- eta merkatu-azterlanenak –haien barruan, proiektuaren kostuei buruzko auditoria sar daiteke–. Auditoriaren kostutik, gehienez 1.500,00 eurorekin lagundu daitezke, proiektu, erakunde onuradun eta urte bakoitzeko. Ez dira diruz lagunduko dirulaguntza kudeatzeko aholkularitza-gastuak.

c) Servicios de asesoría y otros servicios análogos, incluida la compra de trabajos de investigación, de conocimientos técnicos, gastos de asistencia a cursos y seminarios externos, estudios de viabilidad y de mercado, entre los que se podrá incluir la auditoría de costes del proyecto El coste de auditoría será subvencionable hasta un máximo de 1.500,00 euros por proyecto, entidad beneficiaria y anualidad. No serán elegibles los gastos de consultoría de gestión de la subvención.

d) Ikerketa-jarduerak zuzenean eragindako beste gastu batzuk (materialak, horniketa, bidaiak, eta abar).

d) Otros gastos corrientes (materiales, suministros, viajes, etc.) directamente derivados de la actividad de investigación.

e) Patenteak erregistratzeko eta mantentzeko gastuak eta/edo jabetza intelektuala babestekoak.

e) Gastos relacionados con el registro y mantenimiento de patentes y/o protección de la propiedad intelectual.

f) Amortizazio-gastu hauek: azpiegitura sortzekoak eta ekipamendu teknologiko aurreratua erostekoak, bai eta instalazio eta zerbitzuak hobetzekoak ere, Gastu horien helburua izango da proiektuaren xedeak kondizio onenetan erdiestea.

f) Gastos de amortización relacionados con la generación de infraestructura y adquisición de equipamiento tecnológico avanzado, así como con la mejora de las instalaciones y servicios, realizados con el fin de posibilitar la consecución, en condiciones óptimas, de los objetivos del proyecto.

Aurreko apartatuetan aipatu diren diruz laguntzeko moduko gastuak interpretatzeko, aintzat hartuko da Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 2. eta 25. artikuluetan ezarritakoa.

Los gastos subvencionables mencionados en los apartados anteriores serán interpretados de acuerdo con lo establecido en los artículos 2 y 25 del Reglamento general de exención por categorías.

2.– Aipatutako kostuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31. artikuluetan ezarritakoaren mende daudenez, eskakizun hauek bete beharko dituzte:

2.– Los citados costes se hallan sometidos a lo dispuesto en los artículos 29 y 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, por lo que deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Oro har, erakunde onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin kontratatu diruz lagundutako proiektuaren kostu osoaren % 50etik gora, salbu eta espezializazio altuak eta/edo erakunde onuradunak bere baliabideekin egiteko ezintasunak eragindako kasuetan; kasu horietan, azpikontratazioa Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren ebazpen bidez onartu beharko da.

a) Con carácter general, la entidad beneficiaria no podrá contratar con terceros la actividad subvencionada por encima del 50 % del coste total del proyecto subvencionado, salvo en supuestos motivados por la alta especialización y/o por la imposibilidad de realizarse con sus propios medios por parte de la entidad beneficiaria, debiendo en tales casos ser aprobada la subcontratación mediante resolución de la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

b) Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa formalizatzen duen kontratua idatziz egin beharko da. Gainera, kontratu horretan jasotako gastu-bolumenak Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren onarpena beharko du, ebazpen bidez.

b) Cuando la actividad concertada con terceros exceda del 20 % del importe de la subvención y dicho importe sea superior a 60.000 euros, el contrato en el que se formalice la subcontratación deberá celebrarse por escrito. Asimismo, el volumen de gasto de dicho contrato deberá ser aprobado mediante resolución por la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

c) Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean (azaroaren 8ko 9/2017) kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile ezberdinenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo salbu eta dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik ez den egin eta ordaindu gastua.

c) Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado y pagado con anterioridad a la resolución de concesión de la subvención.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko dituzte horiek), efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean.

La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en la justificación, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

Era berean, ondasuna edo zerbitzua salbuespenezkoa bada edo merkatuan emaile edo hornitzaile aski ez bada, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko da, hiru eskaintza aurkezteko ezintasunari buruz.

Asimismo, en el caso de que, por la excepcionalidad del servicio o bien, no exista en el mercado suficiente número de entidades que lo presten o suministren, se deberá aportar una memoria justificativa de la imposibilidad de presentar tres ofertas.

Gastua dirulaguntza jaso baino lehen gauzatu bada, amortizazio-gastua lagungarritzat hartuko da, eta ez da beharrezkoa izango hiru eskaintza aurkeztea, baldin eta dirulaguntza eskatu baino lehenago egindako inbertsioetatik eratorritakoa bada.

Con relación a que el gasto se hubiera realizado con anterioridad a la subvención, se admitirá como elegible el gasto de amortización sin necesidad de presentar tres ofertas siempre que se derive de inversiones realizadas con anterioridad a la solicitud de la subvención.

3.– Euskal Herriko Unibertsitateak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek –Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak badira, edo partaidetza publikoa gehiengoduna duten eta ezein administraziotako sektore publikoan sartuta ez dauden erakundeetakoak– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko beste sail batetik edo beste administrazio publiko batetik finantzaketa publiko ez-lehiakorra jasotzen dutenean, langile propioei edo plantillakoei zeharkako kostua soilik aplikatu ahal izango zaie, langileen kostu gisa, eta langile horien zuzeneko kostua ezin izango da inola ere finantzatu. Diruz lagundutako proiektua egiteko berariaz kontratatutako langileentzat, zuzeneko kostua izango da tarifa.

3.– La Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea y los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, pertenecientes al sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi o entidades con participación pública mayoritaria, no integradas en el sector público de ninguna administración, cuando reciban financiación pública no competitiva de otro Departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, o de otra Administración Pública, únicamente podrán aplicar en concepto de coste de personal, para el personal propio o de plantilla, el coste indirecto, sin que se pueda financiar, en ningún caso, el coste directo de dicho personal. Para el personal contratado específicamente para realizar el proyecto subvencionado, la tarifa será el coste directo.

6. artikulua.– Laguntzen izaera eta emateko prozedura.

Artículo 6.– Naturaleza de las ayudas y procedimiento de concesión.

1.– Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.

1.– Las ayudas a conceder tendrán la naturaleza de subvenciones no reintegrables, y se otorgarán bajo los principios de publicidad, concurrencia y objetividad.

2.– Laguntzak emateko prozedurak bi fase izango ditu: I. fasean, proiektuak hautatuko dira, eta, ondoren, zehaztuko da zer proiektu lagundu daitezkeen diruz; II. fasean, berriz, dirulaguntzak esleituko zaizkie I. fasean onartutako proiektuei, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritakoari jarraituz, betiere proiektua –I. fasean onartutakoak– aurkeztu dutenek hala eskatzen badute.

2.– El procedimiento para la concesión de las ayudas constará de dos fases diferenciadas, una fase I, de selección de los proyectos, que finalizará determinando los proyectos susceptibles de recibir subvención, y otra fase II, de concesión de las subvenciones, en la que, en función de lo dispuesto en los correspondientes Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se adjudicarán las subvenciones a los proyectos aprobados en la fase I que así lo soliciten.

3.– Diruz lagundu daitekeen proiektu-tipologia bakoitzaren barruan, norgehiagoka-prozedura bidez hautatuko dira proiektuak (I. fasea) , aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta, eta agindu honetako 15. artikuluan zehaztutako irizpide eta prozedurei jarraituz. Proiektuak onartuko dira, baldin eta aipatutako 15. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen badute.

3.– La selección de los proyectos (fase I) se realizará en concurrencia competitiva para cada tipología de proyecto subvencionable, en base a la documentación aportada, y conforme a los criterios y procedimientos establecidos en el artículo 15 de esta orden. Los proyectos serán aprobados cuando superen la puntuación mínima establecida en el citado artículo 15 párrafo 2.

4.– Agindu honetako 7. artikuluan zehaztutako zenbatekoei jarraikiz emango zaizkie dirulaguntzak (II. fasea) I. fasean onartu diren proiektuei, hala eskatzen badute.

4.– La asignación de las subvenciones (fase II), a los proyectos aprobados en la fase I que las soliciten, se realizará conforme a las cuantías que se determinan en el artículo 7 de esta orden.

7. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 7.– Cuantía de las ayudas.

1.– Onartutako proiektu bakoitzari emango zaion dirulaguntza kalkulatzeko, artikulu honetako 3. apartatuan aurreikusitako laguntzarik handiena aplikatuko zaio onartutako proiektu bakoitzean onetsitako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuari.

1.– La subvención a conceder a cada proyecto aprobado será la resultante de aplicar la intensidad máxima de ayuda prevista en el apartado 3 de este artículo sobre el presupuesto de gastos subvencionables aceptado para cada uno de los proyectos aprobados.

2.– Dirulaguntzak urtekoak edo urte anitzekoak izan daitezke, onartutako proiektuaren iraupenaren arabera, eta, gehienez ere, proiektuak hautatzeko deialdian zehaztutako ekitaldi kopururako emango dira.

2.– Las subvenciones que tendrán carácter anual o plurianual, según la duración del proyecto aprobado, serán, como máximo, para el número de ejercicios que se determine en la convocatoria de selección de proyectos.

3.– Erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen (itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak) mugak honako hauek izan daitezke, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan zehaztutakoaren arabera:

3.– Los límites de las ayudas (subvenciones no reintegrables), a conceder a cada entidad beneficiaria, podrán alcanzar los siguientes porcentajes, atendiendo a lo especificado en el Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014:

– Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek diruz laguntzeko moduko gastu-aurrekontuen % 100 ere har dezakete.

– Los proyectos de investigación fundamental colaborativa podrán alcanzar hasta el 100 % de los presupuestos de gasto subvencionables aprobados.

– Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuei onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 100 emango zaie gehienez, funtsezko ikerketa-proiektuak baldin badira, eta % 50 gehienez, industria-ikerketako proiektuak badira.

– Los proyectos de investigación con alto potencial industrial podrán alcanzar hasta el 100 % de los presupuestos de gasto subvencionables aprobados en el caso de proyectos de investigación fundamental y del 50 % en el caso de proyectos de investigación industrial.

– Interes bereziko ekintza osagarriei onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 100 emango zaie gehienez, funtsezko ikerketa-proiektuei loturiko ekintzak baldin badira, eta % 50 gehienez, industria-ikerketako proiektuei loturiko ekintzak badira.

– Las acciones complementarias de especial interés podrán alcanzar hasta el 100 % de los presupuestos de gasto subvencionables aprobados en el caso de acciones vinculadas a proyectos de investigación fundamental y del 50 % en el caso de acciones vinculadas a proyectos de investigación industrial.

4.– Diruz lagundutako proiektu-tipologia bakoitza finantzatzeko bideratuko den diru kopurua, deialdi-ebazpenean ezarritakoa, nahikoa ez bada jarduketa guztiak finantzatzeko aurreko 3. puntuan ezarritako ehunekoen arabera, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena lortu dutenak izango dira, dagokion aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

4.– Si la consignación económica destinada a la financiación de cada una de las tipologías de actuaciones subvencionables, de conformidad con lo establecido en la correspondiente resolución de convocatoria, no alcanzara para la financiación de todas las actuaciones en los porcentajes previstos en el punto 3 anterior, los proyectos a subvencionar serán aquellos proyectos valorados con mejor puntuación hasta el agotamiento de la correspondiente dotación presupuestaria.

8. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 8.– Concurrencia con otras ayudas.

1.– Agindu honetako laguntzak eskuratzen dituzten eragile zientifiko-teknologikoek beste laguntza batzuk ere eskuratu ahal izango dituzte jarduketa horiek gauzatzeko, edozein dela ere laguntza horien izaera edo laguntzak ematen dituen organoa edo administrazioa. Erakunde onuradun bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa ezagututa, agindu honetan ezarritakoaren arabera jaso ditzakeen laguntzak zehazteko, kontuan hartuko dira gai horri buruz Europar Batasunean indarrean dauden arauak eta, zehazki, Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren 8. eta 25. artikuluetan xedatutakoa.

1.– Las actuaciones de los agentes científico- tecnológicos que se acojan a las ayudas establecidas en esta orden podrán recibir otras ayudas, cualquiera que sea su naturaleza y el órgano o Administración que las conceda. Una vez conocido el total de las ayudas a recibir por cada entidad beneficiaria, para la determinación de las ayudas que el mismo pueda percibir en virtud de lo establecido en esta orden, se tendrán en cuenta las normas que al respecto se encuentren vigentes en la Unión Europea, y, en particular, a lo establecido en los artículos 8 y 25 del Reglamento general de exención por categorías.

2.– Eragile zientifiko-teknologikoek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinarazten badiote beste administrazio edo erakunderen batetik dirulaguntzak eskuratu dituztela, laguntzak ezin izango dira aurreko artikuluan aipatutakoa baino handiagoak izan, ez eta erakunde onuradunek garatuko duten jardueraren kostu osoa baino handiagoak ere. Horrela bada, agindu honi jarraituz emandako laguntzak murriztu egingo dira muga horretara egokitu arte.

2.– Cuando los agentes científico-tecnológicos informen al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente de las ayudas recibidas de otras Administraciones o entes, las ayudas no podrán superar el límite señalado en el artículo anterior o el coste total de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria, de forma que las ayudas concedidas en base a esta orden se verán minoradas en la cuantía que corresponda para respetar el citado límite.

9. artikulua.– Organo kudeatzailea eta izapideak Europar Batasunarekin.

Artículo 9.– Órgano gestor y trámites con la Unión Europea.

1.– Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza izango da dirulaguntzen programa honen organo kudeatzailea.

1.– El órgano gestor del presente programa de subvenciones será la Dirección de Tecnología e Innovación.

2.– Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorrari lotutako laguntzen argitalpen eta informazioari dagokionez, esan beharra dago laguntza-programa honen kudeaketaren arduradun diren aginteek aipatu erregelamenduaren 9. artikuluan definitutako betebeharrak zintzotasunez errespetatu eta betetzeko konpromisoa hartzen dutela.

2.– En relación a la publicación e información de las ayudas sujetas al Reglamento general de exención por categorías, ha de señalarse que las autoridades responsables de la gestión de este programa de ayudas se comprometen a respetar y cumplir escrupulosamente las obligaciones definidas en el artículo 9 del citado reglamento.

3.– Agintari horiek, halaber, urteko txosten bat egingo dute, eta han zehaztuko dute zein den laguntza-erregimen honen aplikazioa eta garapena, betiere Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren 11. artikuluko b) apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– Asimismo, según lo establecido en el apartado b) del artículo 11 del Reglamento general de exención por categorías, las autoridades responsables elaborarán un informe de carácter anual donde se detalle la aplicación y desarrollo del presente régimen de ayudas.

4.– Gainera, programa honetan, laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, erakunde eskatzaileak eskaera egin ondoren abiarazitako proiektuak baino ez dira lagunduko diruz.

4.– Además, en este programa, para garantizar el efecto incentivador de la ayuda solo podrán acogerse a las mismas los proyectos que se inicien con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda de la entidad solicitante.

10. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

Artículo 10.– Entidad colaboradora.

1.– Agindu honetan jasotako araudiari jarraikiz emandako dirulaguntzak kudeatzeko, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (aurrerantzean, SPRI) –Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako erakundea– erakunde laguntzaile izendatu da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera (698/1991 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren).

1.– Para la gestión de las subvenciones que se concedan de conformidad con la regulación contenida en la presente Orden se declara a SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial (en adelante, también SPRI), adscrita al Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, como entidad colaboradora, de conformidad con el artículo 52 del Texto refundido de la Ley de principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión, y con lo dispuesto en la Ley General de Subvenciones 38/2003.

2.– SPRIk zeregin hauek izango ditu:

2.– La SPRI se encargará de las siguientes funciones:

a) Aurkeztutako proiektuen eskabideak hasiera batean ebaluatzea, aurkeztutako dokumentazioa gainbegiratuz; hala badagokio, zerbait zuzentzea proposatuko dio organo kudeatzaileari.

a) Evaluar inicialmente las solicitudes de los proyectos presentados supervisando la documentación presentada y, en su caso, proponer la subsanación al órgano gestor.

b) Aurkeztu diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Ezarritako ebaluazio-organoari laguntza ematea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialetan, ezarrita dauden irizpideen arabera.

b) Llevar a cabo el estudio y evaluación de las solicitudes presentadas. Colaborar con el órgano de evaluación establecido en los trabajos materiales de estudio y evaluación de las solicitudes, de conformidad con los criterios establecidos.

c) Entitate onuradunei laguntzak ordaindu aurretik, diruz lagundutako ekintzak egin dituztela eta ekintzetan izandako kostua ziurtatzen duten agiriak egiaztatzea.

c) Comprobar los documentos acreditativos de la ejecución y costo de las acciones subvencionadas con anterioridad al pago de las ayudas a las entidades beneficiarias.

d) Dirulaguntzaren xedea den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela egiaztatzea, eta dagokion jarraipena egitea, ziurtatzeko laguntzak emateko eta proiektuak gauzatzeko baldintzak betetzen jarraitzen dutela.

d) Verificar la realización de la actividad y el cumplimiento de la finalidad que determine la concesión de la subvención, así como realizar el seguimiento en el mantenimiento de los requisitos de concesión de las ayudas y de la ejecución de los proyectos.

e) Onetsitako proiektuen kontrol- eta jarraipen-prozesuak zehaztu eta ezartzea.

e) Definir e implantar los procesos de control y seguimiento de los proyectos aprobados.

f) Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egitea.

f) Realizar la evaluación final de los resultados obtenidos.

g) Programa zuzen kudeatzeko behar diren jardueretan laguntzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hala aginduz gero.

g) Colaborar con cualquier otra actuación necesaria para una correcta gestión del programa, a indicación del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

h) Programa honen kudeaketan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egiten dituen egiaztatze-jarduerak onartzea.

h) Someterse a las actuaciones de comprobación que respecto de la gestión de este programa puede efectuar el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PROZEDURAK
PROCEDIMIENTOS
LEHEN ATALA
SECCIÓN PRIMERA
HASIERA
INICIACIÓN

11. artikulua.– Deialdiak.

Artículo 11.– Convocatorias.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak elkarren ondoko bi prozedura edo fasetan emango dira, aginduaren 6.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Fase bakoitzerako, deialdi publiko bat egingo da.

1.– Las subvenciones reguladas por esta orden se otorgarán a través de dos procedimientos o fases, diferenciados y consecutivos, de acuerdo con lo establecido en el artículo 6.2 de la orden, cado uno de los cuales será objeto de convocatoria pública.

2.– I. faseko deialdia, II. fasean diruz lagun daitezkeen proiektuak hautatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu honen bidez egiten da, aginduaren 12. artikuluan xedatutako baldintzetan. artikulu horretan, proiektuak gauzatzeko epea, eskabideak aurkezteko epea eta lekua, eskabide-ereduak eta ebaluazio-organoa osatzen duten pertsonen izenak arautzen eta ezartzen dira. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez ebatziko da prozedura hori.

2.– La convocatoria de la fase I, para la selección de los proyectos susceptibles de subvención en la fase II, se realiza mediante la presente Orden de la consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en los términos establecidos en el artículo 12 de la misma, que regula y establece el periodo de ejecución de los proyectos, el plazo y lugar para la presentación de las solicitudes, así como los modelos de solicitud y los nombres de las personas integrantes del órgano de evaluación. La resolución de dicho procedimiento se llevará a cabo mediante resolución de la persona titular de la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital.

3.– I. fasean aldez aurretik hautatutako proiektuei laguntzak esleitzeko II. fasearen deialdia ere Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez egingo da, eta ekitaldi horretan dirulaguntzak emateko aurrekontu-esleipenen zenbatekoa zehaztuko du, bai eta eskabideak aurkezteko epea eta tokia ere. Organo horrek berak erabakiko du ebazpena.

3.– La convocatoria de la fase II, para la adjudicación de las ayudas a los proyectos previamente seleccionados en la fase I, se realizará igualmente mediante resolución de la titular de la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital y precisará el importe de las consignaciones presupuestarias destinadas para el otorgamiento de las subvenciones en ese ejercicio, así como el plazo y lugar para la presentación de las solicitudes. La resolución será acordada por el mismo órgano.

12. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 12.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honekin lotutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. kapituluko II. tituluan eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

1.– La realización de las solicitudes, requerimientos, notificaciones, subsanaciones y demás gestiones implicadas en esta orden se efectuará por medios electrónicos, de conformidad con lo establecido en el capítulo II del título III de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora jo beharko da:

2.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará exclusivamente través de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la siguiente dirección:

Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y consulta del expediente, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

3.– Behar bezala beteta aurkeztu behar da eskabidea, erakunde edo pertsona eskatzailearen sinadura aitortua daramala, eta agindu honetan adierazten diren agiriak izan behar ditu.

3.– La solicitud cumplimentada incorporará, además de la firma reconocida de la persona o entidad solicitante, la documentación soporte a la que se refiere el siguiente artículo.

4.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jarduketetan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat etorriz.

4.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

BIGARREN ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
I. FASEA - PROIEKTUAK HAUTATU ETA ONARTZEA
FASE I - SELECCIÓN Y APROBACIÓN DE PROYECTOS

13. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen proiektuak hautatzeko eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 13.– Solicitudes para la selección de proyectos susceptibles de ser subvencionados y documentación a presentar.

1.– Aurreko artikuluan zehaztu helbide elektronikoan bete beharko dira eskabideak hautatzeko eskabideak, formatu elektronikoa; eta, halaber, agindu honetan aurreikusi dokumentazio osagarria; Guztiarekin ere, helbide hartan eskura dagoen ereduarekin bat etorriz.

1.– Las solicitudes para la selección de proyectos, y demás doc.ºumentación complementaria prevista en la presente Orden, se cumplimentarán en formato electrónico en la sede electrónica señalada en el artículo anterior, de acuerdo al modelo que en la misma se facilita.

2.– Eskabideak agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2022ko martxoaren 11ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

2.– Las solicitudes podrán presentarse desde el día siguiente al de la publicación de esta orden en el BOPV hasta el día 11 de marzo de 2022.

3.– Deialdi honetara 2022. eta 2023. ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Se podrán presentar a la presente convocatoria aquellos proyectos desarrollados en los ejercicios 2022 y 2023.

4.– Elkarlaneko proiektuetarako, erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Ondorioz, proiektuan parte hartzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileetako bat izango da, taldeko buru gisa jardunez, proiektuaren zuzendaritza eta ordezkaritza izango duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ondore horietarako, bere gain hartuko du proiektua garatzeko eta kudeatzeko erantzukizuna, bai eta proiektua behar bezala garatzeko Administrazioarekin hitz egiteko beharrezkoak diren funtzioak ere.

4.– Para los proyectos en cooperación las entidades interesadas habrán de presentar una única solicitud integrada por proyecto. En consecuencia, será uno de los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación participante en el proyecto, el que, actuando como líder de la agrupación, ostente la dirección del proyecto y la representación de la misma, conforme a lo establecido en el artículo 11.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. Asumirá a estos efectos la responsabilidad en el desarrollo y la gestión del proyecto, así como las funciones de interlocución con la Administración necesarias para la buena marcha del proyecto.

Kasu horietan, horrenbestez, taldeko lider diharduen eta proiektuan parte hartzen duen erakundearen legezko ordezkariak aurkeztuko du eskaera.

La solicitud en estos casos se presentará, por tanto, por quien ostente la representación legal de la entidad participante en el proyecto que actúe como líder de la agrupación.

5.– Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:

5.– Habrá de presentarse una solicitud por cada proyecto. La solicitud deberá ir acompañada de ficheros con la copia digitalizada de la documentación siguiente:

a) Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne hartuko dituena: proiektuan parte hartzen duten erakundeen datuak eta haietako bakoitzak egingo dituen jarduerak eta izango duen aurrekontua.

a) Impreso de solicitud, firmado por la entidad líder del proyecto, que incluirá los datos de todas las entidades participantes en el proyecto con el detalle de las actividades a realizar y el presupuesto previsto de cada una de las entidades.

b) Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa; gehienez, 80 orrialde izango ditu, azala, aurkibidea eta eranskinak (intereseko gutunak eta ikertzaileen CV) zenbatu gabe, eta «arial 11» tipografian beharko du.

b) Memoria técnico-económica del proyecto que tendrá un máximo de 80 páginas excluido portada, índice y anexos (cartas de interés y CV del personal investigador) Arial 11.

Lankidetza-proiektuen kasuan, taldea osatzen duten erakundeek, gainera, honako hauek aurkeztuko dituzte:

En el caso de proyectos en cooperación, las entidades integrantes de la agrupación presentarán, además:

a) Eragile bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.

a) Memoria descriptiva de los datos básicos de actividad de cada agente.

b) Parte hartzen duten erakunde guztiek sinatutako lankidetza-akordioaren kopia digitalizatua. Bertan, agindu honen 4.4.c) artikuluan adierazitakoak jasoko dira: proiektua gauzatzeko konpromisoa, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioen deskribapena eta liderrari taldearen ordezkaritza ematea.

b) Copia digitalizada del acuerdo de colaboración suscrito por todas las entidades participantes en el que consten los extremos señalados en el artículo 4.4.c) de esta orden: compromiso de ejecución del proyecto, compromisos de ejecución de cada parte y descripción de las condiciones pactadas de explotación de los resultados y donde se otorgue la representación de la agrupación al líder.

c) Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.

c) Copia digitalizada del poder de representación de la persona solicitante de cada entidad participante.

6.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako arauen arabera aurkeztuko dituzte dokumentuak erakunde eskatzaileek. Edonola ere, erakunde eskatzaileek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardule honen esku dauden edo beste edozein Administraziok egindako agiriak. Administrazio honek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu agiri horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu; kasu horretan, eskatzaileari dagokio dokumentu horiek bere kabuz aurkeztea.

6.– La presentación de documentos por las entidades solicitantes se llevará a cabo conforme a las reglas establecidas en el artículo 28 de la Ley 39/2015 de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. En todo caso las entidades solicitantes tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de esta Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración. Esta Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello, en cuyo caso corresponderá a la persona solicitante aportar dichos documentos por sí misma.

7.– Pertsona fisikoei, enpresei, fundazioei eta enpresa-elkarteetako ordezkariei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, agindu honen haritik dirulaguntzaren organo kudeatzailearekin eta SPRIrekin izango dituzten harremanetan.

7.– Las personas físicas, empresas, fundaciones y personal representante de las asociaciones de empresas verán garantizado el derecho a usar y ser atendido en su misma lengua, euskera o castellano, de manera oral o por escrito, en las relaciones que sostengan con el órgano gestor de la subvención y con la SPRI a raíz de la presente Orden.

14. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea eta prozeduraren antolamendua.

Artículo 14.– Subsanación de las solicitudes y ordenación del procedimiento.

1.– Eskabidea puntu guztietan behar bezala beteta ez badago, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, 10 eguneko epea emango dio organo kudeatzaileak erakunde eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota hala egin ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta hala adieraziko da, teknologia eta berrikuntza arloan eskumena daukan zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, hala xedatuta baitago Dirulaguntzei buruzko azaroren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluan.

1.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación relacionada en el artículo anterior, el órgano gestor requerirá a la entidad solicitante para que, en un plazo de 10 días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, dictando, a este respecto, la persona titular de la dirección competente en materia de tecnología e innovación, la correspondiente resolución, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 23.5 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Aipatu arauaren 11.3 artikuluarekin bat, lankidetzan garatzekoak diren proiektuen kasuan, proiektuko lider den erakundearekin gauzatuko da jarduketa hori.

2.– Conforme a lo establecido en el artículo 11.3 de la citada norma, en los proyectos a desarrollar en cooperación, dicha actuación se realizará con la entidad que hubiera asumido la condición de líder del proyecto.

3.– Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eragile eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– El órgano gestor de la subvención podrá requerir a los agentes solicitantes cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada, conforme a lo establecido en el artículo 73.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

15. artikulua.– I. faseko eskabideak ebaluatzeko organoa (proiektuak hautatzea).

Artículo 15.– Órgano para la evaluación de las solicitudes de la fase I de selección de proyectos.

1.– Berariaz xede honetarako sortutako ebaluazio-organoari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, bai eta proiektuak onartzeko proposamenak egitea ere.

1.– Corresponderá al órgano de evaluación creado a estos efectos el análisis y la evaluación de las solicitudes presentadas, así como la elaboración de las propuestas de aprobación de proyectos.

2.– Ebaluazio-organoaren burua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria izango da, Alberto Fernández González, eta haren ordezkoa, berriz, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Leyre Madariaga Gangoiti.

2.– El órgano de evaluación estará presidido por la persona titular de la Dirección de Tecnología e Innovación del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Alberto Fernández González y como suplente la persona titular de la Dirección de Emprendimiento, Innovación y Transformación Digital, Leyre Madariaga Gangoiti.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

Serán vocales los siguientes miembros:

– Ana Belén Camacho Vera, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako titularra, eta, ordezko gisa, Agustín García Pérez, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako teknikaria.

– La persona titular de la Dirección de Industria y Transformación Energética Ana Belén Camacho Vera, y como suplente un Técnico de la Dirección de Industria y Transmisión Energética, Agustín García Pérez.

– SPRI ordezkatzen duen pertsona bat, Amaia Martinez Muro, eta, ordezko gisa, Maite Hernández Hernández.

– Una persona en representación SPRI, Amaia Martinez Muro y como suplente, Maite Hernández Hernández.

– Teknologiaren arloan eskumena duen zuzendaritzako talde teknikoko kide bat, Natividad Niño Bartolomé, eta, ordezko gisa, Amaia Gandarias Uriarte, idazkari-lanak egingo dituena.

– Una persona del equipo técnico de la Dirección competente en materia de tecnología, Natividad Niño Bartolomé y como suplente, Amaia Gandarias Uriarte que realizará las funciones de secretaría.

Ebaluazio-organoaren osaeran, gaikuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua egongo da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa izango da.

En la composición del órgano de evaluación existirá una presencia equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación adecuada, incluido el conocimiento suficiente de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Era berean, I+G arloan eskumen eta eginkizun garrantzitsuak dituzten erakundeetako beste aditu edo ordezkari batzuek ere lagundu eta aholkatu ahal izango diote ebaluazio-organo horri, beharrezkotzat jotzen denean.

Asimismo, podrán asistir y asesorar a este órgano de evaluación otras personas expertas o representantes de entidades con competencias y funciones relevantes en el ámbito de la I+D cuando así se estime necesario.

3.– Proposamenak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialak SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Teknologia Sailak egingo ditu, eta, ondoren, ebaluazio-organoan aurkeztuko ditu.

3.– Los trabajos materiales de estudio y evaluación de las propuestas serán realizados por el Departamento de Tecnología de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial que los presentará en el órgano de evaluación.

4.– Ebaluazio-organoa baliozkotasunez eratuta geratuko da bilerak eta eztabaidak egiteko eta erabakiak hartzeko, baldin eta lehendakaria, idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez gainerako kideetako bat bertaratzen badira Ebaluazio-organoaren funtzionamenduari dagokionez apartatu honetan aurreikusi gabe dauden kasu guztietan, modu osagarrian aplikatuko dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulua eta hurrengoak.

4.– La constitución del órgano de evaluación será válida a los efectos de celebración de sesiones, deliberaciones y toma de acuerdos, con la presencia de quienes ostentan la presidencia y secretaría o, en su caso, de quienes los sustituyan y al menos una persona más del resto de vocales. En todo lo relativo al funcionamiento del órgano de evaluación, no previsto en este apartado, se aplicarán supletoriamente los artículos 15 y siguientes de la Ley 40/2015 de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

16. artikulua.– Ebaluazio-irizpideak.

Artículo 16.– Criterios de evaluación.

1.– Proiektuak hautatzeko eta, hala badagokio, emango zaien laguntza-ehunekoa zehazteko, irizpide hauek aplikatuko dira:

1.– Para la selección y fijación, en su caso, del porcentaje de ayuda a los proyectos se aplicarán los siguientes criterios:

a) Funtsezko irizpideak eta irizpide espezifikoak:

a) Criterios clave y específicos:

I.– Arlo estrategikoetan egindako elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak eta industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:

I.– Para proyectos de investigación fundamental colaborativa en áreas estratégicas y para proyectos de investigación con alto potencial industrial:

1.– Orientazio zientifiko-teknologikoa (25 puntu):

1.– Orientación científico-tecnológica (25 puntos):

– Proposamena noraino egokitzen den Eusko Jaurlaritzak zientzia, teknologia eta berrikuntzan dituen lan-ildoetara, eta nolako ekarpena egiten dion ZTBP 2030 planean bildutako espezializazio adimendunaren estrategiari.

– Adecuación de la propuesta a las líneas de trabajo de la política de ciencia, tecnología e innovación del Gobierno Vasco y contribución a la estrategia de especialización inteligente recogida en el PCTI 2030.

– Proposamenean definitzen diren arloetan, inbertsioak egiteko nolako aukerak ematen dituen proiektuak, zientzia- eta teknologia-ikuspegia oinarritzat hartuta; bestalde, egungo artearen egoerari dagokionez, nolako ekarpen zientifiko-teknikoa egiten duen proiektuak.

– Oportunidad, desde la perspectiva científico-tecnológica, de la inversión en las áreas definidas en la propuesta y aportación científico-técnica del proyecto en relación con el estado del arte actual.

– Proposatutako jardueretan nolako emaitza zientifiko-teknologikoak espero diren eta nolako gaitasuna dagoen horiek lortzeko.

– Resultados científico-tecnológico esperados de las actividades propuestas y capacidad de conseguirlos.

– Nolako gaitasuna daukan partzuergoak erreferente zientifiko-teknologiko bihurtzeko.

– Análisis de la capacidad del consorcio de llegar a constituirse en punto de referencia científico - tecnológica.

2.– Zientzia eta teknologia transferitzeko potentziala eta inpaktu sozio-ekonomikoaren proiekzioa (25 puntu):

2.– Potencial de transferencia científico tecnológica y proyección del impacto socio-económico (25 puntos):

– Programan aurreikusitako emaitzen aprobetxamenduak nolako inpaktua izan lezakeen euskal gizartearen eta ekonomiaren egituran, aplikazio-perspektiben arabera.

– Impacto potencial en la estructura social y económica vasca del aprovechamiento de los resultados previstos del programa en función de sus perspectivas de aplicación.

– Proposamenean definitzen diren arloetan, nolako aukerak izan ditzakeen Euskal Autonomia Erkidegoak gaitasunak garatzeko, gizartearen eta/edo ekonomiaren arlotik begiratuta.

– Oportunidad para el País Vasco desde el punto de vista social y/o económico de desarrollar capacidades en los ámbitos definidos en la propuesta.

3.– Lankidetza - Zientzia-Teknologia-Berrikuntza sistemaren integrazioa (10 puntu):

3.– Cooperación - Integración del Sistema Ciencia-Tecnología-Innovación (10 puntos):

– Zientzia-Teknologia sistemako eragileekiko lankidetza eta elkarlanerako eskemak.

– Esquemas de cooperación y colaboración previstos con los distintos agentes del Sistema Ciencia-Tecnología.

4.– Konektagarritasuna (10 puntu):

4.– Conectividad (10 puntos):

– Europako Ikerketa Gunean integratzea.

– Integración en el Espacio Europeo de Investigación.

– Erreferentzia-zentroekiko akordioak edo halakoak egiteko konpromisoak.

– Acuerdos o compromisos de acuerdos de cooperación con centros de referencia.

– Emaitzen berri zabaltzea, erakunde parte-hartzailearen barruan zein kanpoan.

– Difusión de los resultados dentro y fuera de la entidad participante.

II.– Interes bereziko ekintza osagarriak:

II.– Para acciones complementarias de especial interés.

1.– Jarduera zientifiko-teknologikoaren osaketa (25 puntu):

1.– Complementación de la actividad científico-tecnológica (25 puntos):

– Proposamena noraino egokitzen den Eusko Jaurlaritzak zientzia, teknologia eta berrikuntzan dituen lan-ildoetara, eta nolako ekarpena egiten dion ZTBP 2030 planean bildutako espezializazio adimendunaren estrategiari.

– Adecuación de la propuesta a las líneas de trabajo de la política de ciencia, tecnología e innovación del Gobierno Vasco y contribución a la estrategia de especialización inteligente recogida en el PCTI 2030.

– Proposamenean definitzen diren arloetan, zer aukera ematen duen ekintzak, zientzia- eta teknologia-ikuspegia oinarri hartuta; bestalde, nolako ekarpena egiten duen proiektuak egungo artearen egoera hobeto ezagutzeko.

– Oportunidad, desde la perspectiva científico-tecnológica, de la acción en las áreas definidas en la propuesta y aportación del proyecto en relación con un mejor conocimiento del estado del arte actual.

– Proposatutako jardueretan nolako emaitza zientifiko-teknologikoak espero diren eta nolako gaitasuna dagoen horiek lortzeko.

– Resultados esperados de las actividades propuestas y capacidad de conseguirlos.

2.– Zientzia eta teknologia transferitzen laguntzeko potentziala, eta inpaktu sozio-ekonomikoaren proiekzioa (25 puntu):

2.– Potencial para facilitar la transferencia científico tecnológica y proyección del impacto socio-económico (25 puntos):

– Euskal eragileek egindako proiektu zientifiko-teknologikoen emaitzek nolako aprobetxamendua izango duten gizartearen edo ekonomiaren ikuspegitik.

– Aprovechamiento desde el punto de vista social y/o económico de los resultados de los proyectos científico-tecnológicos realizados por los Agentes vascos.

– Euskal eragileek egindako proiektu zientifiko-teknologikoen emaitzek euskal gizartearen eta ekonomiaren egituran izango duten inpaktua sendotzea.

– Potenciación del impacto en la estructura social y económica vasca de los proyectos científico-tecnológicos realizados por los Agentes vascos.

3.– Lankidetza - Zientzia-Teknologia-Berrikuntza sistemaren integrazioa (10 puntu):

3.– Cooperación - integración del Sistema Ciencia-Tecnología-Innovación (10 puntos):

– Lankidetza-akordioak sustatzea Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen artean.

– Promoción de acuerdos de cooperación entre los agentes del Sistema Vasco de Ciencia-Tecnología.

– Zientzia eta Teknologia Euskal Sistemako eragileekiko lankidetza eta elkarlanerako eskema.

– Esquemas de cooperación y colaboración previstos con los distintos agentes del Sistema Vasco Ciencia-Tecnología.

4.– Konektagarritasuna (10 puntu):

4.– Conectividad (10 puntos):

– Europako Ikerketa Gunean integratzea sustatzea.

– Promoción de la integración en el Espacio Europeo de Investigación.

– Nazioarteko erreferentzia-erakundeekiko akordioak edo lankidetza-konpromisoak sustatzea.

– Promoción de acuerdos o compromisos de cooperación con entidades de referencia a nivel internacional.

– Emaitzen berri zabaltzea, erakunde parte-hartzailearen barruan zein kanpoan.

– Difusión de los resultados dentro y fuera de la entidad participante.

b) Proiektu mota guztietarako irizpide orokorrak:

b) Criterios generales para todos los tipos de proyectos:

1.– Lantaldea (10 puntu):

1.– Equipo humano (10 puntos):

– Lantaldearen ezaugarriak, kideen dedikazioa eta beharrezkoa den masa kritikoa aintzat hartuta.

– Dimensión del equipo humano en términos de dedicación prevista de sus miembros y en relación con la masa crítica necesaria.

– Lantaldearen gaitasuna, eta, elkarlaneko ikerketa-proiektuen kasuan, haren gaitasun zientifiko-teknikoa. Atzerrian lanean ari diren teknikari eta ikertzaile euskaldunak lantaldean sartzea (berreskuratzea), elkarlaneko ikerketa-proiektuetarako.

– Solvencia del equipo humano asignado y específicamente científico- técnica en el caso de los proyectos de investigación colaborativa. Incorporación (recuperación) de personal técnico o investigador vasco en el extranjero en el caso de los proyectos de investigación colaborativa.

2.– Finantzaketa-eskema egokia (10 puntu):

2.– Esquema de financiación adecuado (10 puntos):

– Aurreikusitako aurrekontuaren tamaina: proiektuan aurreikusita dauden helburu eta jarduerarekin bat etorri beharko du.

– Envergadura del presupuesto previsto coherente con los objetivos y actividades previstas en el propio proyecto.

3.– Metodologia egokia (10 puntu):

3.– Metodología adecuada (10 puntos):

– Jarduketa-planaren deskribapena eta egitura.

– Descripción y estructuración del plan de actuación.

– Argi bereiztea funtsezko garapen-lanak eta bigarren mailako atazak.

– Claridad en la distinción de los desarrollos críticos de las tareas secundarias.

– Proposatutako kudeaketa-egiturak egokiak izatea.

– Adecuación de las estructuras de gestión propuestas.

– Proiektuaren egutegia egokia izatea.

– Adecuación del calendario del proyecto.

– Proiektuan genero-ikuspegia integratzea, hala badagokio.

– Integración de la perspectiva de género, en su caso.

– Proiektuan euskara integratzea eta garatzea, hala badagokio.

– Integración y desarrollo del euskera, en su caso.

2.– Proiektu bat hautatzeko, bi baldintza hauek bete behar ditu aldi berean: alde batetik, atera daitekeen gehieneko notaren % 50 baino nota hobea ateratzea ebaluazioan, eta bestetik, funtsezko irizpide bakoitzean atera daitekeen gehieneko notaren % 50 baino nota hobea ateratzea.

2.– Un proyecto podrá ser seleccionado cuando simultáneamente la nota total obtenida en la evaluación supere el 50 % de la nota máxima total y la nota particular obtenida en cada uno de los criterios clave supere el 50 % de la nota máxima correspondiente.

3.– 7.4 artikuluan xedatzen den bezala, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena duten proiektuak izango dira, aurrekontu-partida agortu arte.

3.– Como, tal y como se establece en el artículo 7.4, los proyectos a subvencionar serán aquellos proyectos seleccionados con mejor puntuación hasta el agotamiento de la partida presupuestaria.

Proiektuak aurreko puntuko irizpideen arabera hautatua izateko puntuazioa lortzeak ez du bermatzen dirulaguntza jasoko duela.

El hecho de que el proyecto haya alcanzado la puntuación para ser seleccionado de acuerdo a los criterios del punto anterior no garantiza que vaya a ser subvencionado.

17. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasea ebazteko proposamena.

Artículo 17.– Propuesta de resolución de la fase I, de selección de proyectos susceptibles de subvención.

1.– Ebaluazio-organoak ebaluatuko ditu eskaerak, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrari helaraziko dio prozedura ebazteko proposamen arrazoitua.

1.– El órgano de evaluación efectuará la valoración de las solicitudes presentadas en atención a los criterios establecidos en esta orden y elevará a la persona titular de la viceconsejería en materia de tecnología, innovación y transformación digital la propuesta motivada de resolución del procedimiento.

2.– Ebazpen-proposamen arrazoituak honako hauek jasoko ditu gutxienez:

2.– La propuesta motivada de resolución contendrá como mínimo:

a) Hautatzea proposatzen diren proiektuen zerrenda, bakoitzari buruz honako hauek adierazita: ebaluazioan lortutako puntuazioa; proiektu bakoitzeko aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoa; eta proiektua gauzatzeko epea.

a) Relación de los proyectos para los que se propone su selección, indicando para cada uno de ellos la puntuación obtenida en su evaluación, la cuantía total presupuestada en cada proyecto y los plazos para su realización.

Lankidetza-proiektuen kasuan, adieraziko beharko da zeintzuk diren taldeko kideak, zein kidek hartzen duen proiektuaren ordezkaritza, eta zer gauzatze-konpromiso ezarri diren.

En el caso de proyectos en cooperación, se indicará también la identidad de quienes integran la agrupación, con indicación de quién asume su representación, así como los compromisos de ejecución establecidos.

b) Deialdiaren betekizunak ez betetzeagatik ezestea proposatzen diren eskaeren zerrenda, eta, horrekin batera, ezesteko arrazoia, eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa.

b) Relación de las solicitudes que se proponga desestimar por no cumplir los requisitos de la convocatoria, junto con la motivación que fundamenta la propuesta de desestimación, y, en su caso, la puntuación obtenida en su evaluación.

18. artikulua.– I. fasea ebaztea, proiektuak hautatzea, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

Artículo 18.– Resolución de la fase I, selección de proyectos, recursos, plazo para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Ebazpen bakar baten bidez ebatziko dira I. fasean aurkeztutako eskaerak, eta, han, erakunde interesdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularrak emango du ebazpen hori, ebaluazio-organoak proposatuta.

1.– Las solicitudes presentadas en esta fase I se resolverán en una única resolución, que decidiendo todas las cuestiones planteadas por las entidades interesadas, corresponderá dictar, a propuesta del órgano de evaluación, a la persona titular de la viceconsejería en materia de tecnología, innovación y transformación digital del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

2.– Ebazpenean, zehaztuko da zein diren hautatutako proiektuak, eta bakoitzari buruz adieraziko da, halaber, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako aurrekontua eta gauzatzeko epea; horrekin batera, jakitera emango da ezetsitako eta baztertutako proiektuen zerrenda, ezesteko arrazoiak eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa. Era berean, elkarlanean egindako proiektuen kasuan, adieraziko da zein diren taldeko kide diren erakunde onuradunak, zein den proiektuaren arduraduna eta zein diren taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.

2.– La resolución determinará la relación de proyectos seleccionados, indicando para cada uno de ellos la puntuación obtenida en su evaluación, el presupuesto aceptado y los plazos para su realización, así como, la relación de los proyectos desestimados o excluidos, los motivos que fundamentan su desestimación y, en su caso, la puntuación obtenida en su evaluación. Asimismo, en el caso de proyectos realizados en colaboración, se indicará también la identidad de las entidades beneficiarias integrantes de la agrupación, la del responsable del proyecto y los compromisos de ejecución asumidos por cada uno de los integrantes de la agrupación.

3.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasearen deialdia egiten duen agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las entidades interesadas será de tres meses a contar desde el día siguiente a la publicación en el BOPV de la presente Orden, que convoca de la fase I, de selección de proyectos susceptibles de subvención.

Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako.

Transcurrido dicho plazo sin haberse notificado resolución alguna, las entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Hartutako ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4.– La resolución que se adopte no pone fin a la vía administrativa. Contra la misma, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada, en el plazo de un mes desde la notificación o en cualquier momento si el acto no fuera expreso, ante la persona titular de la viceconsejería competente en materia de tecnología, innovación y transformación digital o ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, que lo resolverá.

5.– I. faseari amaiera ematen dion ebazpena EHAAn argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei.

5.– La resolución que pone fin a la fase I será publicada en el BOPV y notificada individualmente a las entidades solicitantes.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluko taldeen kasuan, ebazpena banaka jakinaraziko zaie, bai proiektuaren lider izatea bere gain hartu duen eragileari, bai proiektuan parte hartzen duten eragile guztiei.

En el caso de las agrupaciones del artículo 11.3 LGS, la resolución se notificará, tanto al agente que hubiera asumido la condición de líder del proyecto, como a cada una de los agentes participantes en el mismo.

6.– Onetsi daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasearen ebazpenak ez du automatikoki bermatzen hautatutako proiektuei laguntzak ematea, fase horretan zenbait baldintza egongo baitira:

6.– La resolución de la fase I, de selección de proyectos susceptibles de aprobación, no garantiza de manera automática la concesión de ayudas a los proyectos seleccionados, ya que la misma estará condicionada:

– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez II. faseko deialdia argitaratzea, agindu honen 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

– A la publicación de la correspondiente convocatoria de fase II mediante resolución de la persona titular de la Viceconsejería de Tecnología, Innovación y Transformación Digital, prevista en el artículo 11.3 de esta orden.

– Dagokion laguntza-eskabidea aurkeztea, agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta

– A la presentación de la oportuna solicitud de ayuda, conforme a lo establecido en el artículo 18 de la presente Orden, y

– Agindu honetan ezarritako betekizun guztiak betetzea.

– Al cumplimiento de todos los requisitos exigidos en la presente Orden.

– II. faseko deialdian kreditu nahikoa egotea.

– A la existencia de crédito suficiente en la correspondiente convocatoria de fase II.

HIRUGARREN ATALA
SECCIÓN TERCERA
II. FASEA: LAGUNTZAK EMATEA
FASE II -CONCESIÓN DE LAS AYUDAS

19. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko eskabidea aurkeztea.

Artículo 19.– Presentación de solicitudes para acceder a las subvenciones.

1.– Elektronikoki aurkeztuko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko eskabideak, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.– Las solicitudes para acogerse a las ayudas previstas en la presente Orden se presentarán electrónicamente, conforme a lo dispuesto en el artículo 12 de esta orden.

2.– I. fasean hautatutako proiektuetarako baino ezingo dira aurkeztu laguntza-eskabideak, agindu honetako 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira.

2.– Únicamente podrán presentarse solicitudes de ayuda para aquellos proyectos que hayan resultado previamente seleccionados en la fase I según lo dispuesto en el artículo 18 de la presente Orden, y deberán acompañarse de la siguiente documentación.

a) Erantzukizunpeko adierazpena, honako alderdi hauek ziurtatzeko:

a) Declaración responsable respecto a la veracidad de los siguientes aspectos:

– Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere (EB) 1407/2013 Erregelamenduari, Batzordearenari, 2013ko abenduaren 18koari, lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.

– Relación de las ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas de otras instituciones públicas o privadas, incluidas las ayudas de minimis recibidas durante los dos ejercicios fiscales anteriores y durante el ejercicio fiscal en curso sujetas al Reglamento (UE) 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis.

– Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

– Que la entidad no ha solicitado la declaración de concurso voluntario, ni ha sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, ni se halla declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, ni esté sujeto a intervención judicial ni inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

– Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

– Que no ha dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

– Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

– Que no está incursa la entidad solicitante, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

– Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

– Que no tiene la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

– Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.

– Que la entidad solicitante no está incursa en expediente de reintegro o sancionador, ni se halla sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, así como tampoco se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak dirulaguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

– Que la entidad solicitante no es una empresa o entidad sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea, que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común.

– Erakunde eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa edo erakunde bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01).

– Que la entidad solicitante no es una empresa o entidad en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (2014/C 249/01).

b) Efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Europako Batzordearen Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Declaración del efecto incentivador, en cumplimiento de lo establecido en el artículo 6 del Reglamento General de Exención por categorías n.º 651/2014 de la Comisión Europea.

3.– Taldeek aurkeztutako lankidetza-proiektuen kasuan –Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluan arautuak–, erakunde interesdunek laguntza-eskabide bakarra aurkeztuko dute proiektu bakoitzeko, eta, hortaz, lider izendatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak aurkeztuko du eskabidea.

3.– En los proyectos en cooperación presentados por las agrupaciones reguladas en el artículo 11.3 LGS, las entidades interesadas habrán de presentar una única solicitud de ayuda por proyecto, por lo que será el agente de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación designado como líder el que presentará la solicitud.

a) Laguntza-eskabidearen inprimakia, proiektuaren lidergoa duen erakundeak izenpetuta, eta gainerako erakunde parte-hartzaileek sinatuta (onartuta).

a) Impreso de solicitud de ayuda, firmado por la entidad líder del proyecto, y suscrito (aceptado) por las restantes entidades participantes.

b) Erakunde parte-hartzaileek izenpetutako akordioaren kopia digitalizatua; akordio horren bidez, erakunde liderrari lagatzen diote ordezkaritza, beren izenean laguntza eskatu dezan.

b) Copia digitalizada del acuerdo suscrito por las entidades participantes por el que le ceden la representación para solicitar la ayuda en su nombre a la entidad líder.

c) Proiektuan parte hartzen duten erakundeetako bakoitzak –eragile liderra barne– artikulu honetako 2. apartatuan adierazitako agiriak aurkeztuko ditu:

c) Se deberá adjuntar, por cada una de las entidades participantes en el proyecto, incluido el agente líder, la documentación referida en el apartado 2 de este artículo.

4.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako arauen arabera aurkeztuko dituzte dokumentuak erakunde eskatzaileek. Edonola ere, erakunde eskatzaileek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardule honen esku dauden edo beste edozein Administraziok egindako agiriak. Administrazio honek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu agiri horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu; kasu horretan, eskatzaileari dagokio dokumentu horiek bere kabuz aurkeztea.

4.– La presentación de documentos por las entidades solicitantes se llevará a cabo conforme a las reglas establecidas en el artículo 28 de la Ley 39/2015 de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. En todo caso las entidades solicitantes tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de esta Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración. Esta Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello, en cuyo caso corresponderá a la persona solicitante aportar dichos documentos por sí misma.

Administrazio publikoek elektronikoki eskuratu beharko dituzte dokumentuak, beren sare korporatiboen bitartez edo datu-bitartekaritzarako plataformei edo hartarako prestatutako beste sistema elektronikoren bati kontsulta eginez.

Las Administraciones Públicas deberán recabar los documentos electrónicamente a través de sus redes corporativas o mediante consulta a las plataformas de intermediación de datos u otros sistemas electrónicos habilitados al efecto.

5.– Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu, automatikoki, eta baimena jaso beharrik izan gabe, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).

5.– La acreditación de estar al corriente en las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de las mismas, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

6.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta egongo da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

6.– Si la solicitud se realiza mediante representante, se deberá acreditar la representación conforme a lo establecido en los artículos 5 y 6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. En este sentido, y en el ámbito de la presente Orden, la representación está acreditada si se encuentra inscrita en el Registro Electrónico de Apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi (https://www.euskadi.eus/representantes).

7.– Emandako datuak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

7.– Los datos facilitados serán tratados conforme a la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, y demás normativa aplicable al efecto.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzako titularra da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

El responsable de los datos es la persona titular de la Dirección de Tecnología e Innovación del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco, ante el cual se podrán ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, dirigiéndose para ello al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Dirección de Tecnología e Innovación, c/ Donostia-San Sebastián, 1: 01010 de Vitoria-Gasteiz.

8.– Pertsona interesdunei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, Agindu honen haritik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin izango dituzten harremanetan.

8.– Las personas interesadas verán garantizado el derecho a usar y ser atendido en su misma lengua, euskera o castellano, de manera oral o por escrito, en las relaciones que sostengan con el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y con SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial a raíz de la presente Orden.

20. artikulua.– Laguntza-eskabideak zuzentzea.

Artículo 20.– Subsanación de las solicitudes de concesión de ayuda.

1.– Eskabidea puntu guztietan behar bezala beteta ez badago, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, 10 eguneko epea emango dio organo kudeatzaileak erakunde eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota hala egin ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta hala adieraziko da, teknologia eta berrikuntza arloan eskumena daukan zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, hala xedatuta baitago Dirulaguntzei buruzko azaroren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluan.

1.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación relacionada en el artículo anterior, el órgano gestor requerirá a la entidad solicitante para que, en un plazo de 10 días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, dictando, a este respecto, la persona titular de la dirección competente en materia de tecnología e innovación, la correspondiente resolución, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 23.5 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Aipatu arauaren 11.3 artikuluarekin bat, lankidetzan garatzekoak diren proiektuen kasuan, proiektuko lider den erakundearekin gauzatuko da jarduketa hori.

2.– Conforme a lo establecido en el artículo 11.3 de la citada norma, en los proyectos a desarrollar en cooperación, dicha actuación se realizará con la entidad que hubiera asumido la condición de líder del proyecto.

3.– Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eragile eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– El órgano gestor de la subvención podrá requerir a los agentes solicitantes cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada, conforme a lo establecido en el artículo 73.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

21. artikulua.– Laguntza-eskabideak ebaluatzea.

Artículo 21.– Evaluación de las solicitudes de concesión de ayuda.

1.– Ebaluazio-organoak aztertu eta ebaluatuko ditu eskabideak, horretarako sortuta baitago eta agindu honen 15. artikuluan aipatzen baita, eta, horretaz gainera, I. fasean hautatutako/onetsitako proiektuei laguntzak emateko proposamena egingo du, betiere horretarako eskabidea formalki aurkeztu badute.

1.– Corresponderá al órgano de evaluación, creado a estos efectos y mencionado en el artículo 15 de la presente Orden, el análisis y la evaluación de las solicitudes presentadas, así como la elaboración de la propuesta de concesión de las ayudas a los proyectos previamente seleccionados/aprobados en la fase I que hayan presentado formalmente la solicitud de ayuda.

2.– Laguntzak emateko proposamena egiteko, kontuan hartuko dira, I. faseko proiektuak hautatzeko ebazpenean bildutako datuez gain –hala nola onartutako/onetsitako aurrekontua, proiektua egiteko epea eta lortutako puntuazioa–, agindu honetako 7. artikuluan ezarritako laguntzen zenbatekoak ere.

2.– Para la elaboración de la propuesta de concesión de ayudas se tendrá en cuenta, además de los datos contenidos en la resolución de selección de proyectos de la fase I, tales como el presupuesto aceptado/aprobado, el plazo de realización y la puntuación obtenida, las cuantías de las ayudas establecidas en el artículo 7 de la presente Orden.

3.– 7.4 artikuluan xedatzen den bezala, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena duten proiektuak izango dira, aurrekontu-partida agortu arte.

3.– Como, tal y como se establece en el artículo 7.4, los proyectos a subvencionar serán aquellos proyectos seleccionados con mejor puntuación hasta el agotamiento de la partida presupuestaria.

22. artikulua.– Laguntza-eskabideak ebazteko proposamena.

Artículo 22.– Propuesta de resolución de las solicitudes de concesión de ayuda.

1.– Ebaluazio-organoak ebaluatuko ditu eskabideak, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrari helaraziko dio prozedura ebazteko proposamena.

1.– El órgano de evaluación efectuará la valoración de las solicitudes presentadas en atención a los criterios establecidos y elevará a la persona titular de la viceconsejería en materia de tecnología, innovación y transformación digital la propuesta de resolución del procedimiento.

2.– Ebazpen proposamenak honako hauek jasoko ditu gutxienez:

2.– La propuesta de resolución contendrá como mínimo:

a) Proiektuetatik laguntza zeintzuei ematea proposatzen den (zerrenda), haietako bakoitzari buruz honako hauek adierazita: erakunde onuraduna; ebaluazioan lortutako puntuazioa; proiektuaren onetsitako guztizko aurrekontua; hura egiteko epeak; eta proposatzen den laguntzaren guztizko zenbatekoa.

a) Relación de los proyectos para los que se propone la concesión de ayuda, indicando para cada uno de ellos, entidad beneficiaria, la puntuación obtenida en su evaluación, el presupuesto total aprobado del proyecto y los plazos para su realización y la cuantía global de ayuda que se proponga conceder.

Lankidetza-proiektuen kasuan, taldea osatzen dutenen identitatea ere adieraziko da, eta, halaber, haien ordezkaritza nork hartzen duen, taldeko kide bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa zein den eta horiek beren gain hartutako gauzatze-konpromisoak zein diren.

En el caso de proyectos en cooperación, se indicará también la identidad de quienes integran la agrupación, con indicación de quién asume su representación, la cuantía de subvención asignada a cada integrante de la agrupación así como los compromisos de ejecución asumidos por estos.

b) Deialdiaren betekizunak ez betetzeagatik eskabideetako zeintzuk ezestea proposatzen den (zerrenda); hartarako, ezesteko izan diren arrazoiak azaldu beharko dira.

b) Relación de las solicitudes que se proponga desestimar por no cumplir los requisitos de la convocatoria, junto con la motivación que fundamenta la propuesta de desestimación.

23. artikulua.– II. fasea ebaztea, laguntzak onestea, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

Artículo 23.– Resolución de la fase II aprobación de ayudas, recursos, plazo para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Ebazpen bakar baten bidez ebatziko dira II. fasean aurkeztutako eskabideak, eta, han, erakunde interesdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrak emango du ebazpen hori, ebaluazio-organoak proposatuta.

1.– Las solicitudes presentadas en esta fase II se resolverán en una única resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las entidades interesadas, que corresponde dictar, a propuesta del órgano de evaluación, a la persona titular de la viceconsejería en materia de tecnología, innovación y transformación digital.

2.– Ebazpenean, zehaztuko da zein diren diruz lagunduko diren proiektuak, eta haietako bakoitzari buruz honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onetsitako aurrekontua, proiektua egiteko epeak eta emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa. Ebazpenak berariaz adierazi beharko du gainerako eskaeren ezespena, halakorik bada.

2.– La resolución determinará la relación de proyectos subvencionados, indicando para cada uno de ellos, la entidad beneficiaria, la puntuación obtenida en su evaluación, el presupuesto aprobado, los plazos para su realización y el importe global de la subvención concedida. La resolución hará constar, en su caso, de manera expresa, la desestimación del resto de solicitudes.

Lankidetza-proiektuetarako adieraziko da, halaber, zein diren proiektuaren ardura duen taldeko kideak, kide bakoitzari zenbateko dirulaguntza esleitu zaion, bai eta horiek bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak ere.

Asimismo, en el caso de proyectos en colaboración, se indicará también la identidad de las entidades beneficiarias integrantes de la agrupación responsable del proyecto, el importe de la subvención asignado a cada integrante así como los compromisos de ejecución asumidos por estos.

Ebazpen horri eranskin bat erantsiko zaio, justifikazio-kontua aurkezteko jarraibideekin; eta han, erakunde onuradunei jakinaraziko zaie zer urrats egin behar duten espedientea amaitu arte eta zer dokumentu aurkeztu behar duten justifikazio-fasean (dokumentuok eskuragarri jarriko dira).

A esta resolución se acompañará un anexo con las instrucciones para la presentación de la Cuenta justificativa en el cual se informará a la entidad beneficiaria de los sucesivos pasos a seguir hasta la finalización del expediente y de la documentación que deberá aportarse en la fase de justificación, y que se facilitará al efecto.

3.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, laguntza-deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hara. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las entidades interesadas será de tres meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la convocatoria de las ayudas en el BOPV, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Hartutako ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4.– La resolución que se adopte no pone fin a la vía administrativa. Contra la misma, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada, en el plazo de un mes desde la notificación o en cualquier momento si el acto no fuera expreso, ante la persona titular de la viceconsejería competente en materia de tecnología, innovación y transformación digital o ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, que lo resolverá.

5.– II. faseari amaiera ematen dion ebazpena EHAAn argitaratuko da, eta erakunde eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie.

5.– La resolución que pone fin a la fase II será publicada en el BOPV y notificada individualmente a las entidades solicitantes.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluko taldeen kasuan, ebazpena banaka jakinaraziko zaie, bai proiektuaren lider izatea bere gain hartu duen eragileari, bai proiektuan parte hartzen duten eragile guztiei.

En el caso de las agrupaciones del artículo 11.3 LGS, la resolución se notificará, tanto al agente que hubiera asumido la condición de líder del proyecto, como a cada una de los agentes participantes en el mismo.

6.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehatze-prozedura, oraindik izapidetzen ari bada.

6.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las subvenciones contempladas en esta orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de subvenciones o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
LAGUNTZAK EXEKUTATZEA
EJECUCIÓN DE LAS AYUDAS

24. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

Artículo 24.– Pago de las ayudas.

1.– Laguntzak zuzenean erakunde onuradunei ordainduko zaizkie, honako era honetan zatikaturik:

1.– El abono de las ayudas se realizará directamente a las entidades beneficiarias de las mismas, fraccionadamente, del siguiente modo:

a) Lehen urtekoari dagokion dirulaguntzaren % 50 ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, 24.3.a) artikuluan zehaztutako epean berariaz uko egiten ez bazaio.

a) Un 50 % de la subvención correspondiente a la primera anualidad se abonará tras la notificación de la resolución, una vez transcurrido el plazo expresado en el artículo 24.3.a) sin mediar renuncia expresa.

b) Lehenengo urterokoaren ordainketa, bai ondorengoarena ere, honako hauek baldintzaturik egongo dira: aurretiko dokumentu-justifikazioa aurkeztea; dagokion urteko jarduera gauzatzea; finkatutako xedeen erdiespen-maila, eta egindako gastua.

b) El abono del resto de la primera anualidad, así como la siguiente anualidad, estará condicionado a la previa justificación documental, de la realización de la actividad correspondiente de la anualidad de que se trate, así como del grado de ejecución de los objetivos fijados, y del gasto incurrido.

Proiektuaren urte bakoitzean egindakoaren justifikazioa urtea amaitu eta hurrengo lauhilekoan justifikatu beharko da, justifikazio-kontu baten bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera.

La justificación de lo realizado en cada anualidad del proyecto, que deberá realizarse durante el primer cuatrimestre siguiente al del año concluido, se llevará a cabo a través de cuenta justificativa, conforme a lo establecido en el artículo 72 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Deskribatutako baldintzetan egin ondoren justifikazioa, aldibereko ordain-agindua emango da, zeina baitagokie justifikatutako urterokoaren zatiari eta hurrengo urterokoaren % 50ari doakion aurrerakinari.

Una vez realizada la justificación en los términos descritos se procederá a efectuar libramiento simultáneo correspondiente a la parte de la anualidad justificada y a un anticipo correspondiente al 50 % de la anualidad siguiente.

c) Gainera, azken urteari dagokion azken % 50a ordaintzeko, ekitaldi horretako jarduera egitearen azken likidazioa aurkeztu beharko da, bai eta proiektua osorik betetzearen justifikazioa ere, memoria tekniko eta ekonomiko batean oinarrituta. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira nagusiki: egindako jarduketak; lortutako emaitza kuantifikatuak eta/edo baloratuak; aldaketak eta, hala badagokio, justifikazioak; jardueraren azken aurrekontua, urtekako eta kontzeptuzko gastuekin; kontratu, hitzarmen, itun eta abarren azken betetze-mailari buruzko txostena.

c) El abono del último 50 % correspondiente a la última anualidad exigirá, además, la presentación de una liquidación final de la realización de la actividad de dicho ejercicio y de una justificación del cumplimiento global del proyecto en base a una memoria técnica y económica donde se reflejen principalmente: actuaciones realizadas; resultados obtenidos cuantificados y/o valorados; modificaciones y en su caso justificaciones; presupuesto final de la actividad con los gastos por anualidades y conceptos; informe de cumplimiento final de los contratos, convenios, acuerdos, etc.

2.– Justifikazio-kontua betetzen laguntzeko, dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera, erakunde onuradun bakoitzari dagozkion jarraibideak bidaliko zaizkio.

2.– A efectos de facilitar la cumplimentación de la cuenta justificativa junto con la resolución de concesión se remitirán a cada entidad beneficiaria las correspondientes instrucciones.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera, justifikazio-kontuak, gutxienez, honako dokumentazio hau izan beharko du:

Conforme a lo establecido en el artículo 72 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, la cuenta justificativa contendrá, al menos, la siguiente documentación:

a) Dirulaguntza ematean ezarri ziren baldintzak bete ote diren justifikatzen duen memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena.

a) Una memoria de actuación justificativa del cumplimiento de las condiciones impuestas en la concesión de la subvención, con indicación de las actividades realizadas y de los resultados obtenidos.

b) Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua frogatzen duena, honako hauek zehaztuta:

b) Una memoria económica justificativa del coste de las actividades realizadas, que contendrá:

– Jardueraren gastu eta/edo inbertsioen zerrenda sailkatua, alderdi hauek zehaztuta: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, noiz eman den eta, hala badagokio, noiz ordaindu den. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri ere eman beharko da.

– Una relación clasificada de los gastos y/o inversiones de la actividad, con identificación del acreedor y del documento, su importe, fecha de emisión y, en su caso, fecha de pago. En caso de que la subvención se otorgue con arreglo a un presupuesto, se indicarán las desviaciones acaecidas.

– Aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan jasotako fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak; eta, hala badagokio, ordainketaren egiaztagiriak.

– Las facturas o documentos de valor probatorio equivalente en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa incorporados en la relación a que se hace referencia en el párrafo anterior y, en su caso, la documentación acreditativa del pago.

– Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuk zehatz-mehatz adieraziko dira, zenbatekoa eta haren jatorria zehaztuta.

– Una relación detallada de otros ingresos o subvenciones que hayan financiado la actividad subvencionada con indicación del importe y su procedencia.

– Onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikuluarekin bat.

– Los tres presupuestos que, en aplicación del artículo 31.3 de la Ley General de Subvenciones, deba de haber solicitado la entidad beneficiaria.

c) Kontuen auditoria-txosten sinatua, Kontabilitate eta Kontu Auditoriako Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako pertsona batek egina; onartutako proiektu bakoitzeko auditoria-txosten bat aurkeztu beharko da.

c) Un informe de auditoría de cuentas firmado, elaborado por una persona inscrita en el Registro Oficial de Auditores de Cuentas dependiente del Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas, debiéndose presentar un informe de auditoría por cada proyecto aprobado.

Auditoria-txostena osatzeko, justifikazio-kontua egiaztatuko duen zerrenda bat aurkeztu beharko da, eta, hor, zenbait mugarri jaso. Auditoreak egiaztatu behar du mugarri horiek bete diren, dagokion deialdian ezarritako ereduari jarraituz. Dokumentu hori erakunde onuradunen eskura jarriko da, ebazpenarekin batera doazen jarraibideetan agertuko diren URLen bidez.

El informe de auditoría se completará con un Listado de comprobación de la cuenta justificativa integrado por una serie de hitos cuyo cumplimiento debe de ser certificado por la persona auditora, según el modelo que se establecerá en la convocatoria correspondiente. Este documento se pondrá a disposición de las entidades beneficiarias en las URLs que se indicarán en las instrucciones acompañantes de la resolución.

d) Proiektuaren gastua egiaztatzen duen dokumentua, bai eta jasotako beste laguntza batzuk berariaz aitortzen dituen adierazpena ere.

d) Documento de Certificación del Gasto del proyecto, con la Declaración expresa de Ayudas Concurrentes.

3.– Dirulaguntza jaso duen proiektuan parte hartzen duten zenbait erakunde onuradunek laguntza jaso baino geroagoko ekitaldi batean hasi badute beren jarduera proiektu horretan, haien aldeko lehen ordain-agindua ekitaldi horretara atzeratuko da. Gainerako ordainketetarako, aurreko apartatuan ezarritako araubidea aplikatuko da.

3.– Para aquellas entidades participantes en el proyecto subvencionado que iniciaran su actividad en dicho proyecto en algún ejercicio posterior al de la concesión de la ayuda, el primer libramiento a su favor se postergará a tal ejercicio. Para el resto de los pagos se aplicará el régimen establecido en el apartado anterior.

4.– Laguntzak ordaindu aurretik, erakunde onuradunak sailaren esku jarriko du agindu honen 18. artikuluan aipatzen den zinpeko adierazpenean azaltzen diren datuak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa (hala eskatzen bazaio).

4.– La entidad beneficiaria pondrá a disposición del Departamento, antes del abono de las ayudas, y previo requerimiento del mismo, toda aquella documentación que fuera precisa para la comprobación de los datos que aparecen en la declaración jurada a la que alude el artículo 18 de esta Orden.

5.– Erakunde onuradunak aurkezturiko dokumentazioaren datuak egiazkoak direla frogatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri guztia eska dezake.

5.– El Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente podrá requerir cuanta documentación e información complementaria considere necesaria en orden a la comprobación de la veracidad de los datos de la documentación presentada por la entidad beneficiaria.

25. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 25.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Laguntza zer urtetarako eman den, urte horiexetan egin beharko dira inbertsioak eta gastuak edo aurreikusitako gastu-konpromisoak, bai eta onarpen-ebazpenean zehaztutako epeetan ere. Auditoria-txostenari dagozkionak, berriz, proiektuaren urtealdi bakoitza bukatu eta lau hilabetera egin ahal izango dira.

1.– Las inversiones y gastos, o compromiso de gastos previstos, deberán ser realizados en los años para los que se ha concedido la ayuda, y en los plazos que se señalen en la resolución de concesión, salvo los correspondientes al informe de auditoría que podrá ser facturado en los cuatro meses siguientes a la finalización de cada anualidad del proyecto.

2.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, betiere alde batera utzi gabe xedapen hauetan ezarritako betebeharrak: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14 artikuluan.

2.– Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden, deberán cumplir la normativa vigente, sin perjuicio de las obligaciones impuestas por el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y por el artículo 14 de la de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Erakunde onuradunek, orobat, beren jarduera ekonomikoa merkatuaren baldintza arrunten arabera gauzatzeko, Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan –Batzordearen «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparrua» (2014/C 198/01) jakinarazpena– ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoak ere.

3.– Las entidades beneficiarias deberán cumplir con las condiciones estipuladas en el Marco Comunitario sobre ayudas estatales de I+D+i vigente –Comunicación de la Comisión «Marco sobre ayudas estatales de investigación y desarrollo e innovación» (2014/C 198/01)– y el artículo 15 del Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la RVCTI, en cuanto a que el ejercicio de su actividad económica se realizará en condiciones normales de mercado.

4.– Erakunde onuradunek, gainera, honako betekizun hauek izango dituzte:

4.– Las entidades beneficiarias están obligadas además a:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunak dirulaguntzari esanbidez uko egiten ez badio, dirulaguntza onartutzat hartuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la ayuda, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza zer jardueratarako eman den, horiexetarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako, nahiz eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onar ditzakeen jarduera horiek gauzatzerakoan sor litezkeen aldakuntzak, betiere aldakuntza horiek guztiz justifikatu badira, eta teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularraren berariazko baimena lortu bada, agindu honen 27. artikuluan ezarritako moduan.

b) Utilizar la subvención para las actividades para las que ha sido concedido, sin perjuicio de que el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente pueda aceptar las variaciones que puedan producirse en la ejecución de dichas actividades, siempre que dichas variaciones hayan sido plenamente justificadas y haya obtenido la autorización expresa de la persona titular de la viceconsejería en materia de tecnología, innovación y transformación digital, de conformidad con lo establecido en el artículo 27 de la presente Orden.

c) Baimena ematea teknologia eta berrikuntzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrari edota hark izendatutako pertsonari, proiektuaren garapena osatzen duten lanetarako eta proiektu horri lotutako bestelako dokumentaziorako sarbide librea izateko.

c) Autorizar a la persona titular de la dirección competente en materia de tecnología e innovación, o a la persona que esta designe, a tener libre acceso a los trabajos que constituyen el desarrollo del proyecto y demás documentación vinculada al mismo.

d) Publikoki zabaltzeko sortzen diren dokumentazioetan, karteletan, propagandan, edo argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta «Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua» esaldia azaldu beharko dira. Erakunde onuradunek bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte nahitaez diruz lagundutako jarduerak argitaratzean, iragartzean eta horiei buruzko publizitatea egitean.

d) En la documentación, carteles, propaganda o publicaciones que se elaboren para su difusión pública deberá figurar el logotipo del Gobierno Vasco y la frase «Subvencionado por el Gobierno Vasco». Las entidades beneficiarias tendrán la obligación de utilizar las dos lenguas oficiales en la publicación, anuncio y publicidad de las acciones relacionadas con la actividad subvencionada.

e) Programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egitea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

e) Dar la adecuada publicidad del carácter público de la financiación de programas, actividades, inversiones o actuaciones de cualquier tipo que sean objeto de subvención, en los términos reglamentariamente establecidos, de conformidad con lo establecido en el artículo 18.4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

f) Laguntza ematea teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrari, emandako dirulaguntzen inguruan egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiten; alde horretatik, erakunde onuradunek eskatzen zaien informazio osagarri guztia eman beharko dute.

f) Facilitar a la persona titular de la viceconsejería competente en materia de tecnología, innovación y transformación digital la realización de las comprobaciones que estime oportunas en relación con las ayudas concedidas, debiendo aportar las entidades beneficiarias cuanta información Complementaria les sea solicitada.

g) Behin betiko fakturak artxibatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea, gutxienez hamar urtez.

g) Archivar las facturas definitivas y ponerlas a disposición de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo mínimo de diez años.

h) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa eman behar zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

h) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

i) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa betetzeko dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik.

i) Comunicar al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad, procedente de cualquier otra Administración o Ente tanto público como privado.

j) Administrazioarekin kontratatzen eta hitzartzen edo harengandik laguntzak jasotzen dituzten erakundeei Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako betebeharrak onartzea. Hau da, horietan ezarritakoa betez, sexuaren arabera bereizitako datuak izan behar dituzte, hizkera ez-sexista erabili, beren zuzendaritza-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatu eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. artikuluak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez ezarritako printzipio orokorrak errespetatu, Lege horren 2.3 artikuluan xedatzen den gisara.

j) Asumir las obligaciones impuestas por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres, a las entidades que contratan, convenian o reciben ayudas de la Administración, esto es, deberán disponer de datos desagregados por sexo, hacer un uso no sexista del lenguaje, promover una presencia equilibrada de mujeres y hombres en sus órganos de dirección y respetar los principios generales que en materia de igualdad de mujeres y hombres establece el artículo 3 de la Ley 4/2005 2005 de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, tal y como se recoge en artículo 2.3 de la propia Ley.

k) Enpleguari eta lanbideari dagokienez emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuan eta Emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunari buruzko urriaren 13ko 902/2020 Errege Lege Dekretuan xedatutako aginduak bete izana.

k) Haber cumplido con los mandatos del Real Decreto-ley 6/2019, de 1 de marzo, de medidas urgentes para garantía de la igualdad de trato y de oportunidades entre mujeres y hombres en el empleo y la ocupación, y del Real Decreto-ley 902/2020 de 13 de octubre, de igualdad retributiva entre mujeres y hombres.

26 artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa.

Artículo 26.– Incumplimiento y reintegro.

1.– Erakunde onuradunak agindu honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako gainerako kasuetan, ez da beharrezkoa izango laguntza edo dirulaguntza ordaintzea, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, bai eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak ere.

1.– En los supuestos en que la entidad beneficiaria incumpliera cualesquiera de los requisitos establecidos en la presente Orden, así como en los restantes supuestos contemplados en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, no será exigible el abono de la ayuda o subvención y, en su caso, procederá el reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses de demora que resultasen de aplicación.

Horrez gain, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik eskuratutako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ordaindu, betiere beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, agindu honen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Igualmente, procederá el reintegro del exceso obtenido sobre el coste de la actuación subvencionada, así como la exigencia del interés de demora correspondiente, en el supuesto de que se rebase el límite de compatibilidad con otras ayudas o subvenciones, de acuerdo con lo señalado en el artículo 8 de esta orden.

Aipatutako zenbatekoek diru-sarrera publikoen izaera izango dute, dagozkien ondoreetarako.

Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a los efectos pertinentes.

2.– Itzultzeko prozedura honako hauetan ezarritakoaren arabera izapidetuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53.4 artikulua eta haren erregelamenduzko garapena, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan arautua –dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira–. Espedientea hasteko ebazpenean, honako hauek jakinaraziko zaizkio onuradunari: itzulketa-prozeduraren hasiera, bete ez diren betebeharrak eta ukitutako dirulaguntzaren zenbatekoa. Prozeduraren ebazpenak dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta bidezkoak diren berandutze-interesak itzultzea erabakiko du.

2.– El procedimiento de reintegro se tramitará conforme a lo establecido en el artículo 53.4 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en su desarrollo reglamentario, regulado en el título II del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión. En la resolución de incoación se comunicará a la persona beneficiaria el inicio del procedimiento de reintegro, las obligaciones incumplidas y el importe de la subvención afectado. La resolución del procedimiento declarará la pérdida del derecho al cobro de la subvención, acordando, en su caso, el reintegro de las cantidades percibidas y de los intereses de demora que procedan.

Itzulketa-espedientea hastea eta ebaztea –itzulketa osoa edo partziala– teknologia eta berrikuntzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrari dagokio, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak proposatuta egin ahal izango da, espedientea hastea eragin dezaketen inguruabarrak proiektua amaitu baino lehen atzematen badira.

La incoación de expediente de reintegro, así como su resolución, corresponderá a la persona titular de la dirección competente en materia de tecnología e innovación, pudiendo efectuarse a propuesta de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial cuando las circunstancias que pudieran lugar a la incoación se detecten en un momento anterior a la finalización del proyecto.

3.– Nolanahi ere, artikulu honetan aurreikusitako ondoreetarako, ez-betetzetzat hartuko dira honako egoera hauek:

3.– En todo caso se considerará incumplimiento a los efectos de lo previsto en este artículo:

a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epeak gainditzea, betiere teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko eskumena duen sailburuordetzaren titularrak emandako luzapen- edo aldaketa-baimenik izan ezean.

a) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización del proyecto subvencionado, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga otorgada por persona titular de la viceconsejería competente en materia de tecnología, innovación y transformación digital.

b) Proiektu batean izandako gastuek onetsitako aurrekontuko zenbatekoaren % 25 baino handiagoa den beheranzko desbideratzea ekartzen badute, ez-betetzeko arrazoia izan daiteke eta jaso beharreko dirulaguntza galtzea eta aurrez jasotako kopuruak itzuli beharra ekar dezake, betiere enpresak ez badu desbideratze hori behar bezala motibatu eta justifikatu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.

b) Una desviación a la baja de los gastos realizados en el proyecto superior al 25 % sobre el importe del presupuesto aprobado podrá ser causa de incumplimiento y podrá suponer la pérdida del derecho a cobrar la subvención pendiente de abono y el reintegro de las cantidades previamente percibidas, siempre que la empresa no haya motivado y justificado debidamente dicha desviación al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente.

c) Proiektua beste zerbaitetara desbideratzea edo ez konplitzea laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar.

c) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de las ayudas.

4.– Ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira, eta onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela egiaztatzen bada, dirulaguntzaren zati bat ordainduko da, edo, hala badagokio, zati bat itzuliko da, eta egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuko da. Kasu horretan, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, erakunde emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.

4.– El cumplimiento parcial de las condiciones impuestas, siempre que se acredite una actuación de la beneficiaria inequívocamente tendente a la satisfacción de los compromisos, dará lugar al pago parcial de la subvención, o, en su caso, al reintegro parcial, determinando su cálculo la proporción que, con respecto a la total, se encuentre la actividad realizada. En todo caso la cantidad parcial que la beneficiaria tenga derecho a cobrar se corresponderá con el importe efectiva y debidamente justificado de la subvención concedida, una vez haya sido acreditada su justificación y haya sido aceptada por la entidad concedente.

27. artikulua.– Laguntzen aldaketa.

Artículo 27.– Modificación de las ayudas.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira edota beste edozein Administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntza gehiago lortzen bada edota bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke; betiere, onuradun izateko agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en la presente Orden.

2.– Halaber, salbuespen gisa, egin beharreko jarduerak egiteko epea luzatu ahal izango du laguntzak onartu zituen administrazio-organoak, erakunde onuradunak aldez aurretik horretarako eskabidea egin eta justifikatuz gero, baldin eta alegatu dituen arrazoiek luzapen hori justifikatzen badute. Luzapenaren ondorioz, atzeratu egingo da laguntzen ordainketa.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de la entidad beneficiaria, con carácter excepcional, se podrá conceder, por el órgano administrativo que concedió las ayudas, un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, que conllevará un retraso en el pago de la ayuda que corresponda, siempre que las razonas alegadas así lo justifiquen.

Luzapen-eskaera hori proiektuka eskatu beharko da; proiektuaren liderrak eskatu beharko ditu, eta gainerako erakundeek ados egon beharko dute. Era berean, hasieran aurreikusitako proiektua gauzatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago egin beharko da eskaera, eta berariaz onartu beharko du dirulaguntza emateko ebazpena eman zuen organoak, eta erakunde interesdunari jakinarazi. Deialdiaren urte bereko proiektuak luzatzeko eskaera egiteko, hura oraindik ebatzi gabe badago, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

Dicha solicitud de prórroga se deberá presentar por proyecto y las solicitará el líder del proyecto con la conformidad del resto de las entidades. Asimismo, deberá efectuarse como máximo dos meses antes de que finalice el plazo de ejecución del proyecto inicialmente previsto y deberá ser aceptado de forma expresa por el órgano que dictó la resolución de concesión, notificándose a la entidad interesada. Para la solicitud de prórroga de los proyectos del mismo año de la convocatoria, cuando esta aún no está resuelta, el plazo de presentación será de un mes desde la notificación de la resolución de concesión.

Ebazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten denetik aurrera. Epe hori igarota ebazpena emateko organo eskudunak ez badu jakinarazpenik egiten, erakunde interesdunak legitimatuta egongo dira eskaera ezetsi dela ulertzeko.

El plazo para la resolución será de dos meses desde la presentación de la solicitud. Si transcurrido dicho plazo el órgano competente para resolver no hubiese notificado dicha resolución, las entidades interesadas estarán legitimadas para entender desestimada la solicitud.

3.– Eskaera egitean aurkezturiko memorian jasotakoak izango dira gauzatu beharreko jarduketak. Nolanahi ere, teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrak aldaketak baimendu ditzake, erakunde onuradunak aldez aurretik hala eskatuz gero eta jarduketak amaitu aurretik behar bezala justifikatuz gero, betiere jarduketen helburuak eta nondik norakoak desitxuratzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la memoria aportada en el momento de la solicitud, pudiendo autorizarse cambios, por parte de la persona titular de la viceconsejería competente en materia de tecnología, innovación y transformación digital, en las mismas siempre que hayan sido previamente solicitadas y plenamente justificados por la entidad beneficiaria con anterioridad a su finalización, y no se desvirtúe su naturaleza y objetivos perseguidos.

4.– Proiektuak porrot teknikoa egiten badu, hau da, proiektua garatzean edo amaitzean konpondu ezineko huts-egite teknikoak atzemanez gero, eta huts-egite horiek ezinezko egiten badute eskaera egitean aurkeztutako ikerketa-proiektuaren deskribapen-memorian aurreikusitako helburuak lortzea, erakunde onuradunak eska dezake laguntza emateko administrazio-ebazpena aldatzeko, gauzatutako proiektu-zatira egokitu dadin. Teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrak aldakuntza onar dezake, betiere erakunde onuradunak behar bezala justifikatzen badu.

4.– En los supuestos en que el proyecto finalice con fracaso técnico, es decir, si durante su desarrollo o al término del mismo se apreciaran defectos técnicos insubsanables que hicieran inviables los objetivos previstos en la memoria descriptiva del proyecto de investigación aportada en el momento de la solicitud, la entidad beneficiaria podrá solicitar igualmente la modificación de la resolución administrativa de concesión de las ayudas para ajustarla a la parte del proyecto realizado. La persona titular de la viceconsejería competente en materia de tecnología, innovación y transformación digital podrá aceptar la modificación siempre que esté plenamente justificado por la entidad beneficiaria.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común