Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

24. zk., 2022ko otsailaren 3a, osteguna

N.º 24, jueves 3 de febrero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
590
590

20/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Bilbaina de Alquitranes SA enpresari dagokion kanpoko larrialdietako plana onartzeko erabakia argitaratzeko dena.

RESOLUCIÓN 20/2022, de 31 de enero, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación del Acuerdo para la aprobación del plan de emergencia exterior relativo a la empresa Bilbaina de Alquitranes, S.A.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, Bilbaina de Alquitranes SA enpresari dagokion kanpoko larrialdietako plana onartzeko erabakia hartu zuen, eta behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

Habiéndose aprobado por el Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 25 de enero de 2022, el Acuerdo para la aprobación del plan de emergencia exterior relativo a la empresa Bilbaina de Alquitranes, S.A., y a los efectos de darle la publicidad debida,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bilbaina de Alquitranes SA enpresari dagokion kanpoko larrialdietako plana onartzeko erabakiaren testua. Ebazpen honi atxikita dago.

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del Acuerdo para la aprobación del plan de emergencia exterior relativo a la empresa Bilbaina de Alquitranes, S.A., que figura como anexo a la presente.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

En Vitoria-Gasteiz, a 31 de enero de 2022.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

El Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 31KO 20/2022 EBAZPENARENA
ANEXO A LA RESOLUCIÓN 20/2022, DE 31 DE ENERO, DEL DIRECTOR DE LA SECRETARÍA DEL GOBIERNO Y DE RELACIONES CON EL PARLAMENTO
ERABAKIA, BILBAINA DE ALQUITRANES SA ENPRESARI DAGOKION KANPOKO LARRIALDIETAKO PLANA ONARTZEKOA
ACUERDO PARA LA APROBACIÓN DEL PLAN DE EMERGENCIA EXTERIOR RELATIVO A LA EMPRESA BILBAINA DE ALQUITRANES, S.A.

1/2017 Legegintzako Dekretuak onartutako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 10. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere eskumenen esparruan. Testu bategin beraren 11. artikuluak dioenez, Segurtasun Saila da Babes Zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz.

Según dispone el artículo 10 del texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias, aprobado por Decreto Legislativo 1/2017, el Gobierno Vasco es el órgano superior de dirección y coordinación de la protección civil de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el ámbito de sus competencias. El artículo 11 del mismo texto refundido señala que el Departamento de Seguridad es el órgano responsable de la política de Protección Civil, de conformidad con los objetivos generales establecidos por el Gobierno Vasco.

Erabaki-proposamen honen xedea da goiburuan aipatzen den kanpoko larrialdietako plana (aurrerantzean, KLP) Gobernu Kontseiluari aurkeztea, hark onar dezan.

La presente Propuesta de Acuerdo tiene por objeto someter a la aprobación del Consejo de Gobierno el Plan de Emergencia Exterior (en adelante, PEE) al que se hace referencia en el encabezamiento.

Kanpoko larrialdietako plana babes zibileko plan berezia da, eta haren helburua da kanpoko erantzuna antolatzea instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean. Ildo horretan, enpresak barneko larrialdietako planean aurreikusi dituen neurriak osatzen ditu.

El plan de emergencia exterior es un plan de protección civil de carácter especial y tiene como finalidad articular la respuesta externa ante determinadas hipótesis accidentales que se produjeran en dichas instalaciones que pudieran tener afección exterior a la propia empresa. En tal sentido viene a complementar las medidas que la empresa ha previsto en su plan de emergencia interior.

Plan horien nahitaezkotasuna eta erregulazioa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 2012/18/EB Zuzentarauan xedatutakotik dator, substantzia arriskutsuekin zerikusia duten istripu larrien berezko arriskuen kontrolari buruzkoan. Halaber, Estatuko arauditik: 17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena; Babes zibileko oinarrizko jarraibidea, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien arriskua kontrolatzeko eta planifikatzeko (1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa); eta 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larriei datxezkien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoan, honako hauetan xedatutakotik dator: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-Labi Euskadiko Babes Zibileko Plana; 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduri eska dakizkiekeen autobabeserako betebeharrak arautzen dituena larrialdi-egoerei aurre egiteko, eta 34/2001 Dekretua, otsailaren 20koa, lehia-neurri larriei buruzkoa.

La obligatoriedad y regulación de dichos planes deviene de lo dispuesto en la Directiva 2012/18/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 4 de julio de 2012, relativa al control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas; la normativa estatal conformada por el la Ley 17/2015, de 9 de julio, del Sistema Nacional de Protección Civil; la Directriz Básica de protección civil para el control y planificación ante el riesgo de accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas (Real Decreto 1196/2003, de 19 de septiembre) y el Real Decreto 840/2015, de 21 de septiembre, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas. A nivel autonómico deriva de lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, que aprueba el Texto Refundido de la Ley de Gestión de Emergencias; el Plan de protección Civil de Euskadi, «Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi»; el Decreto 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia, y el Decreto 34/2001 de 20 de febrero, de reparto competencial en relación con las medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas.

Araudi horretan, babes zibileko larrialdi bat sor dezaketen jardueren katalogo ofiziala aurreikusten da. Gainera, jarduera horiek garatzen dituzten enpresek barneko larrialdi-plan bat izan behar dutela ezartzen du, besteak beste, eta, era berean, hala badagokio, agintariek kanpoko larrialdietako plan bat egitea, gerta daitezkeen istripu larrien ondorioak prebenitzeko eta, hala badagokio, arintzeko (aldez aurretik aztertuta, sailkatuta eta ebaluatuta). Plan horretan ezarriko lirateke babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartu behar duten agintariak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

En dicha normativa se prevé un catálogo oficial de actividades susceptibles de originar una emergencia de protección civil, y establece, entre otras, la obligación, por parte de las empresas que desarrollan dichas actividades, de contar con un Plan de Emergencia interior, así como en su caso un plan de emergencia exterior por las autoridades, para prevenir y, en su caso, mitigar las consecuencias de los posibles accidentes graves, previamente analizados, clasificados y evaluados, en el que se establezcan las medidas de protección más idóneas, los recursos humanos y materiales necesarios, y el esquema de coordinación de las autoridades, órganos y servicios llamados a intervenir.

Industrialariek, baldin eta beren jarduerak edo produktuen biltegiratzea araudi honen aplikazio-eremuan sartzen badira, ekoizpen-prozesuei, segurtasun-politikei eta istripuen prebentzioari eta barneko larrialdietako planari buruzko informazioa eman behar diete organo eskudunei (gure kasuan, Eusko Jaurlaritzan industria-administrazioaren arloan eskumena dutenei). Industria-arloko agintaritza eskudunek ebaluatu egiten dute aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa, eta babes zibileko organo eskudunei ematen diete. Organo horiek kanpoko larrialdietako plana egin behar dute, industrialarien laguntzarekin.

Los industriales cuyas actividades o almacenamiento de productos entre dentro del ámbito de aplicación de esta normativa tienen obligación de facilitar a los órganos competentes (en nuestro caso los competentes en materia de administración industrial del Gobierno Vasco) información sobre los procesos productivos, las políticas de seguridad y prevención de accidentes y el plan de emergencia interior. Las autoridades competentes en materia industrial evalúan la información y documentación presentada y la facilitan a los órganos competentes en protección civil, los cuales deben elaborar el correspondiente plan de emergencia exterior con la colaboración de los industriales.

Kanpoko larrialdietako plana egiteko prozedurak erreferentziazko araudian ezarritakoari jarraitu dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak aldeko txostena eman zuen 2020ko abenduaren 9ko ohiko bilkuran, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena jaso zen 2021eko abenduaren 9an, eta jendaurrean jarri zen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez (2021eko urtarrilaren 27ko EHAA, 19. zk.).

El procedimiento de elaboración del Plan de emergencia exterior ha seguido lo estipulado en la normativa de referencia: ha sido informado favorablemente por la Comisión de Protección Civil de Euskadi en la sesión ordinaria de 9 de diciembre de 2020, se ha recibido el informe favorable del Consejo Nacional de Protección Civil de fecha 9 de diciembre de 2021, y ha sido sometido al trámite de información pública mediante Resolución de 13 de enero de 2021, del Director de Atención de Emergencias y Meteorología (BOPV n.º 19, de 27 de enero de 2021).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

En su virtud, a propuesta del Vicelehendakari primero del Gobierno Vasco y Consejero de Seguridad, el Consejo de Gobierno, previa deliberación, adopta el siguiente

ERABAKIA
ACUERDO

Lehenengoa.– Bilbaina de Alquitranes SA enpresaren kanpoko larrialdietako plana onartzea.

Primero.– Aprobar el plan de emergencia exterior de la empresa Bilbaina de Alquitranes, S.A.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua.

Segundo.– Por la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento se ordenará la publicación del presente Acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común