Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

21. zk., 2022ko urtarrilaren 31, astelehena

N.º 21, lunes 31 de enero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
500
500

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, Trafikoko zuzendariarena, 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena.

RESOLUCIÓN de 19 de enero de 2022, de la Directora de Tráfico, por la que se establecen medidas especiales de regulación de tráfico, durante el año 2022, en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 18. artikuluan azaltzen denez, trafiko arloko agintaritzari eratxiki zaio trafikoa erregulatzeko neurri bereziak hartzeko ahalmena, zirkulazio segurua eta arina bermatzeko beharrezkoa denean, edo ingurumenarekin lotutako arrazoiak daudenean. Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, besteak beste, 37 eta 39. artikuluetan neurri horietako batzuk zehazten ditu eta horiek hartzeko prozedura arautzen du.

El artículo 18 del Texto Refundido de la Ley sobre Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial, aprobado por el Real Decreto Legislativo 6/2015, de 30 de octubre, atribuye a la autoridad de tráfico la facultad de adoptar medidas especiales de regulación del tráfico cuando lo aconsejen razones de seguridad o fluidez de la circulación o medio ambientales. Los artículos 37 y 39, entre otros, del Reglamento General de Circulación, aprobado por el Real Decreto 1428/2003, de 21 de noviembre, concretan algunas de estas medidas y regulan el procedimiento para su adopción.

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eremuan, Trafikoko zuzendariari dagokio arestion aipatu diren neurriak hartzea, arau hauek ezartzen dutenaren arabera: urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoari trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko estatu-legeriaren betearazpena transferitzen dionak, bere eranskinaren B.1.g) atalean; eta urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak, 17.3.d) artikuluan.

En el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) compete a la directora de Tráfico adoptar las citadas medidas, de acuerdo con lo dispuesto en el apartado B.1.g) del anexo del Real Decreto 3256/1982, de 15 de octubre, por el que se transfiere a la Comunidad Autónoma del País Vasco la ejecución de la legislación estatal sobre tráfico y circulación de vehículos, y el artículo 17.3.d) del Decreto 6/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad.

Ebazpen honen bidez, trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri nahi dira, hainbat ibilgailu edo ibilgailu-taldetarako, bide-segurtasuna, mugikortasuna eta zirkulazioaren arintasuna eraginda gerta daitezkeen egun zehatzetan. Egun horiek aukeratu dira hainbat faktore kontuan hartuta, esaterako, EAEko jaiegunen egutegia, asteburuak, oporren hasierako edo amaierako aldiak, jai-zubiak edo zirkulazioaren gainean eragina izan dezaketen bestelako inguruabarrak.

La presente Resolución tiene por objeto establecer medidas especiales de regulación del tráfico para determinados vehículos o conjunto de vehículos en aquellas fechas en que se pueda afectar a la seguridad vial, la movilidad y la fluidez de la circulación. La elección de dichas fechas se ha realizado atendiendo a diversos factores como son el calendario de festividades de la CAPV, fines de semana, periodos coincidentes con el inicio o fin de las vacaciones estacionales, puentes festivos u otras circunstancias que puedan afectar a las condiciones de circulación.

Hori guztia dela eta, honako hau

Por todo lo anterior,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Zirkulazio-murrizketak.

Primero.– Restricciones a la circulación.

2022. urterako EAEn, hemen zerrendatzen diren zirkulazio-murrizketak ezarri dira:

Durante el año 2022, se establecen en la CAPV las restricciones de circulación que a continuación se relacionan:

1.– Kirol-probak, txirrindularien lasterketak eta bestelako ekitaldiak.

1.– Pruebas deportivas, marchas ciclistas y otros eventos.

Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak 55. artikuluan eta II. eranskinean xedatzen duenaren arabera, Trafikoko Lurralde arduradunek ez dute inolako kirol-probarik edo bestelako ekitaldirik baimenduko (lehiaketa izan ala ez izan), ezta horien aldeko txostenik emango ere, baldin eta kirol-proba edo ekitaldi horiek egiteko, ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako egunetan eta orduetan, hiriarteko bide publikoetan, galtzadak eta bazterbideak bete behar badituzte.

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 55 y en el Anexo II del Reglamento General de Circulación, aprobado por el Real Decreto 1428/2003, de 21 de noviembre, los responsables Territoriales de Tráfico no autorizarán ni informarán favorablemente prueba deportiva alguna, así como cualquier otro evento de carácter competitivo o no, cuando implique ocupación de calzada o arcenes, en las vías públicas interurbanas, durante los días y las horas que se indican en el Anexo I de esta resolución.

Salbuespen gisa, baimendu ahal izango dira honako kirol-proba, bizikleta-martxa eta bestelako ekitaldi hauek:

Como excepción, se podrán autorizar las siguientes pruebas deportivas, marchas ciclistas y otros eventos:

– Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (TNB) edo nazioz gaindiko antzeko erakundeek antolatzen dituzten nazioarte mailakoak;

– las de carácter internacional organizadas por la Unión Ciclista Internacional (UCI) u organismo supranacional similar;

– bi baldintza hauek betetzen dituztenak: irteerako edo itzulerako operazioengatik ibilgailu-intentsitate handia duten bideei ez eragitea, eta probara bertaratzeko nahiko agente egotea.

– aquellas en las que concurran las dos siguientes circunstancias: que no afecten a vías de mayor intensidad de vehículos debido a operaciones salida/retorno, y que haya disponibilidad de agentes para su cobertura;

– hauteskunde-prozesuekin bat datozenak, baldin eta bozkatzeko eskubidea bermatzen bada hauteslekuetarako sarbidea erraztuz, eta probara bertaratzeko nahiko agente badaude.

– las que coincidan con procesos electorales, siempre que se garantice el ejercicio del derecho al voto facilitando el acceso a los colegios electorales, y cuando existan agentes suficientes para su cobertura.

2.– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak.

2.– Vehículos que transportan mercancías peligrosas.

2.1.– Salgai Arriskutsuen Errepide Garraioari buruzko Akordioaren (ADR) arabera, arriskuaz ohartarazteko arauzko panel laranjak eduki behar dituzten ibilgailuek zirkulatzea debekatuta dago EAEko bide publiko guztietan, zirkulazioaren edozein noranzkotan, ondoko egun eta orduetan:

2.1.– Se prohíbe la circulación por todas las vías públicas de la CAPV, en todos los sentidos de circulación, los días y horas que se citan a continuación, a los vehículos que deban llevar los paneles naranjas de señalización de peligro reglamentario conforme al Acuerdo sobre Transportes de Mercancías Peligrosas por Carretera (ADR):

– Igande eta jaiegunetan 08:00etatik 24:00etara eta

– los domingos y días festivos desde las 08:00 horas hasta las 24:00 horas, y

– jaiegunen bezperetan, larunbatak ez badira, 16:00etatik 24:00etara.

– las vísperas de los días festivos, que no sean sábados, desde las 16:00 horas hasta las 24:00 horas.

Era berean, ibilgailu horiek ebazpen honen II. eranskinean jasotako zirkulazio-murriztapenen eraginpean egongo dira, salbu eta eranskineko datak igandeak, jaiegunak edo jaiegunen bezperak (larunbatak ez direnak) badira.

Asimismo, los citados vehículos estarán sujetos a las restricciones a la circulación recogidas en el Anexo II de esta resolución, salvo que resulten ser fechas coincidentes con domingos, festivos y vísperas de festivos que no sean sábados.

2.2.– Aurreko puntuan ezarritako debekuetatik salbu daude ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak, bertan xedatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

2.2.– Están exentos de las prohibiciones establecidas en el punto anterior, los vehículos que transportan las materias a que se hace referencia en el Anexo III de esta resolución en las condiciones que en el mismo se determinan.

2.3.– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek egin beharreko ibilbideak. Otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuak, Espainiar lurraldeko errepideetan zehar salgai arriskutsuen garraioak arautzen dituenak, 5. artikuluan ezartzen duenaren arabera eta Salgai Arriskutsuen Errepide Garraioari buruzko Akordioaren (ADR) arabera, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek ondoko ibilbide hauek erabili beharko dituzte:

2.3.– Itinerarios a utilizar por los vehículos que transporten mercancías peligrosas. De acuerdo con el artículo 5 del Real Decreto 97/2014, de 14 de febrero, por el que se regulan las operaciones de transporte de mercancías peligrosas por carretera en territorio español y el Acuerdo sobre el Transporte de Mercancías Peligrosas por Carretera (ADR), los vehículos que transporten mercancías peligrosas deberán utilizar en su recorrido los itinerarios que se indican a continuación:

A) Erabiltzaileei edo kontsumitzaileei salgaiak banatzeko egiten diren joan-etorrietan: ibilbiderik egokiena erabiliko da, bide-segurtasunari zein trafikoaren arintasunari begira. Errepide arruntetan zehar ahalik eta distantziarik laburrena egingo da, salgaia eman behar den lekuraino.

A) En desplazamientos para distribución y reparto a sus destinatarios finales o consumidores: se utilizará el itinerario más idóneo, tanto en relación con la seguridad vial como con la fluidez del tráfico, recorriendo la mínima distancia posible a lo largo de carreteras convencionales hasta el punto de entrega de la mercancía.

Biztanle-guneetatik kanpo ingurabiderik, saihesbiderik edo biribilgunerik badago, nahitaez erabili beharko ditu. Horrelako aukera bat baino gehiago izatekotan, biztanle-gunetik urrutien dagoena erabili beharko da. Hirigunean zamalanak egiteko soilik sar daiteke, eta betiere, salgaiak emateko lekutik hurbilen dagoen sarrera erabiliz, ezinbestekoren bat gertatu ezik.

Deberán utilizarse inexcusablemente las circunvalaciones, variantes o rondas exteriores a las poblaciones si las hubiere, y en caso de existir más de una se utilizará la más exterior a la población, pudiendo entrar en el núcleo urbano únicamente para realizar las operaciones de carga y descarga, y siempre por el acceso más próximo al punto de entrega salvo por causas justificadas de causa mayor.

B) Bestelako joan-etorrietan: joan-etorriaren jatorria eta helmuga Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarearen –SAIS– barruan badaude (ebazpen honen V. eranskinean dago), salgai arriskutsuak daramatzaten ibilgailuek nahitaez erabili beharko dituzte beren ibilbideetan.

B) En otro tipo de desplazamientos: si los puntos de origen y destino del desplazamiento se encuentran incluidos dentro de la RIMP –Red de Itinerarios de Mercancías Peligrosas– que figura en el Anexo V de esta Resolución, los vehículos que transporten mercancías peligrosas deberán utilizarlos obligatoriamente en su recorrido.

Joan-etorriaren jatorria edo helmuga (edo biak) SAISetik kanpo badaude, sare horretan martxaren noranzkoan eta hurbilen dagoen sarreratik sartzen uzten duten errepide arruntetatik egin beharko dira joan-etorriak, galtzada bakarreko bideetan egiten den ibilbidea ahalik eta laburrena izatea bermatze aldera. Arrazoi berbera dela bide, salgaien helmugatik martxaren noranzkoan eta hurbilen dagoen irteera erabiliko da SAISetik irteteko.

Si el punto de origen o destino del desplazamiento, o ambos, quedan fuera de la RIMP, los desplazamientos deberán realizarse por aquellas carreteras convencionales que permitan acceder a dicha red por la entrada más próxima en el sentido de la marcha, con objeto de garantizar que el recorrido por vías de calzada única sea el más corto posible. Por esta misma razón, se abandonará la RIMP por la salida más próxima en el sentido de la marcha al punto de destino de la mercancía.

Hemen aipatu diren bideez bestelakoetan ibiltzeko, baimen berezia beharko da, ebazpen honen bigarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz emango dena.

El tránsito por vías distintas de las aquí señaladas requerirá autorización especial que será emitida conforme a lo dispuesto en el apartado Segundo de esta Resolución.

SAISetik irten daiteke gidariaren ohiko bizilekura edo handik egindako joan-etorrietan, eguneroko edo asteroko atsedenaldiak egiteko edo egitetik, eta ibilgailua konpontzeko edo mantentzeko lanetarako, edo garraio-enpresa dagoen lekura sartzeko, betiere ADRn zehaztutako segurtasun- eta babes-baldintzak betetzen badira. SAIS uzten den kasu hauetan, gidariaren helmuga den tokitik hurbilen dagoen irteeratik irtengo da.

Se permitirá abandonar la RIMP para los desplazamientos cuyo destino u origen sea la residencia habitual del conductor, para efectuar los descansos diario o semanal, o para la realización de operaciones de reparación o mantenimiento del vehículo o para acceder a la base de la empresa transportista, siempre y cuando se cumplan las condiciones de seguridad y protección especificadas en el ADR. En estos supuestos el abandono de la RIMP se realizará por la salida más próxima al lugar al que se dirija el conductor.

2.4.– Aurreko puntuetan xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta zama mota, kopurua edo garraio mota dela-eta, salgai arriskutsuen garraioa ADRn jasotako salbuespenetakoren baten arabera egiten bada.

2.4.– Lo dispuesto en los puntos anteriores no será de aplicación cuando el transporte de mercancías peligrosas se realice de acuerdo con alguna de las exenciones recogidas en el ADR por razón del cargamento, cantidad o tipo de transporte.

3.– Salgaien garraiorako ibilgailuak edo ibilgailu-taldeak, beren gehieneko masa baimendua (GMB) edo ibilgailu-taldearen gehieneko masa baimendua (ITGMB) 7.500 Kg-tik gorakoa denean.

3.– Vehículos o conjuntos de vehículos de transporte de mercancías de más de 7.500 kg de masa máxima autorizada (MMA) o masa máxima de conjunto (MMC).

3.1.– Debekatuta dago 7.500 kg baino gehiagoko GMBko edo ITGMBko ibilgailuek edo ibilgailu-taldeek zirkulatzea, EAEko bide publikoetan, II. eranskinean jasotzen diren egun eta orduetan.

3.1.– Se prohíbe la circulación a los vehículos o conjuntos de vehículos de más de 7.500 kg de MMA o MMC por las vías públicas de la CAPV durante los días y horas que se indican en el Anexo II.

3.2.– Aurreko debekua ez zaio aplikatuko ebazpen honen IV. eranskinean jasotzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuen zirkulazioari.

3.2.– La anterior prohibición no se aplicará a la circulación de vehículos que transporten materias a las que se hace referencia en el Anexo IV de esta Resolución.

4.– Zirkulazio baimen osagarria behar duten ibilgailuak (euren ezaugarri teknikoengatik edo garraiatzen duten zamaren ezaugarriengatik) eta zirkulazio baimen osagarria behar ez duten ibilgailu bereziak.

4.– Vehículos que precisan autorización complementaria de circulación (por sus características técnicas o por la carga que transportan) y vehículos especiales que no precisan autorización complementaria.

4.1.– Ibilgailuek, beren ezaugarri teknikoak edo garraiatutako zama direla-eta, legez ezarritako gehieneko masak edo neurriak gainditzeagatik zirkulatzeko baimen osagarria behar badute (abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 14. artikulua), debekaturik izango dute bide publikoetatik zirkulatzea, ondoren adieraziko diren egun eta orduetan:

4.1.– Se prohíbe la circulación por las vías públicas a los vehículos que, por sus características técnicas o por la carga que transportan requieran para circular una autorización complementaria de circulación por exceder las masas o dimensiones máximas legalmente establecidas durante los siguientes días y horas (artículo 14 del Reglamento General de Vehículos, aprobado por el Real Decreto 2822/1998, de 23 de diciembre):

– igande eta jaiegunetan (EAE osoan): 08:00etatik 24:00etara, eta

– los domingos y días festivos (en toda la CAPV) desde las 08:00 hasta las 24:00 horas, y

– jaiegunen bezperetan (EAE osoan), larunbatak ez badira: 16:00etatik 24:00etara,

– las vísperas de los días festivos (en toda la CAPV), que no sean sábados, desde las 16:00 hasta las 24:00 horas.

Era berean, ibilgailu horiek ebazpen honen II. eranskinean jasotako zirkulazio-murriztapenen eraginpean egongo dira, salbu eta eranskineko datak igandeak, jai-egunak edo jaiegunen bezperak (larunbatak ez direnak) badira.

Asimismo, los citados vehículos estarán sujetos a las restricciones a la circulación recogidas en el Anexo II de esta Resolución, salvo que resulten ser fechas coincidentes con domingos, festivos y vísperas de festivos que no sean sábados.

4.2.– Zirkulazio baimen osagarririk gabeko nekazaritza-makineriako edo obra eta zerbitzuetako ibilgailu bereziei ebazpen honen II. eranskinean jasotako murrizketak aplikatuko zaizkie.

4.2.– A los vehículos especiales de obras, servicios o maquinaria agrícola sin autorización complementaria de circulación, les será aplicable las restricciones recogidas en el Anexo II de esta Resolución.

4.3.– Hala ere, murrizketok ez zaizkie aplikatuko IV. eranskinean aipatzen diren gaiak garraiatzen edo eginkizunak burutzen dituzten ibilgailuei.

4.3.– Sin embargo, estas restricciones no serán de aplicación a los vehículos que transporten las materias o realicen las funciones a las que se hace referencia en el Anexo IV.

5.– Murrizketa osagarriak.

5.– Restricciones complementarias.

5.1.– Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko 37. eta 39. artikuluetan ezarritakoaren arabera, ezusteko kasuetan edo aparteko gorabeherak izan direnean, zirkulazioa seguruagoa edo arinagoa izan dadin beharrezkoa denean, trafikoaren zaintzaz eta diziplinaz arduratzen den agintaritzaren agenteek zehaztuko dituzte murrizketok behar den denbora guztirako, eta, horretarako, beharrezko erabakiak hartuko dituzte.

5.1.– En casos imprevistos o por circunstancias excepcionales, cuando se estime necesario para lograr una mayor fluidez o seguridad de la circulación, de conformidad con lo establecido en los artículos 37 y 39 del Reglamento General de Circulación, serán los agentes de la autoridad responsable de la vigilancia y disciplina del tráfico los que, durante el tiempo necesario, determinen las restricciones mediante la adopción de las medidas oportunas.

5.2.– Gainera, meteorologia fenomeno kaltegarriak gertatzen direnean (elurra, izotza, ikuspen eskasa behe-lainoa dela-eta, edo haize bortitza...), ibilgailu zehatzei ezar dakizkiekeen zirkulazio-murrizketak eragotzi gabe, 3.500 kilo baino gehiagoko GMB duten kamioiek, autobusek, autobus artikulatuek eta ibilgailu-taldeek bideko eskuineko erreitik joan behar dute nahitaez. Ezin izango dituzte aurreratu, ezta aurrea hartu ere, abiadura txikiagoan zirkulatzen duten ibilgailuak, aurreko paragrafoan aipatutako 37. eta 39. artikuluetan adierazitakoaren arabera.

5.2.– Además, cuando concurran fenómenos meteorológicos adversos (nieve, hielo, baja visibilidad por niebla o viento fuerte...), sin perjuicio de las restricciones a la circulación que puedan establecerse a determinados vehículos, los camiones con MMA superior a 3.500 kg, los autobuses, los autobuses articulados y los conjuntos de vehículos circularán obligatoriamente por el carril derecho de la vía, y no podrán adelantar ni rebasar a otros vehículos que circulen a menor velocidad, de acuerdo con lo previsto en los artículos 37 y 39 mencionados en el párrafo anterior.

6.– Obrak egiteko murrizketak.

6.– Restricciones a la ejecución de obras.

Zirkulazioaren ezaugarriak bereziak direnean eta ibilgailu ugari mugitzen direnean, bide-segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko xedez, Trafiko Zuzendaritza eta eragindako bideen erakunde titularrak koordinatuko dira, VI eranskinean jasota dagoena betetzeko.

Por las características especiales del tráfico y durante el desarrollo de movimientos masivos de vehículos y en aras a mejorar la seguridad vial y la fluidez del tráfico, la Dirección de Tráfico y los organismos titulares de las vías afectadas se coordinarán a los efectos de lo previsto en el Anexo VI.

Dena den, VI. eranskinean jasotako bide eta datetan obrak batzuk premiaz egin behar badira, bidearen erakunde titularrak, behar bezala arrazoituta, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroari jakinaraziko dio, behar besteko aurrerapenaz.

No obstante, el órgano titular de la vía comunicará con la suficiente antelación al Centro de Gestión de Tráfico de Euskadi aquellas obras que, de manera motivada y por razones perentorias, hayan de ser realizadas en fechas y días recogidas en el Anexo VI.

Bigarrena.– Baimen bereziak.

Segundo.– Autorizaciones especiales.

Zerbitzu bat nahitaez egin beharra dagoela behar bezala justifikatuta dagoenean, aldi baterako edo bidaia bakarra egiteko baimen bereziak eman ahal izango dira, ebazpen honek zirkulazio-murrizketak ezarritako egunetan eta aldietan zirkulatzeko, Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren 39.5 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Se podrán conceder autorizaciones especiales de carácter temporal, o para un solo viaje, para circular por las vías y periodos restringidos en esta resolución cuando se considere necesaria la realización de servicios indispensables debidamente justificados, de acuerdo con lo establecido en el artículo 39.5 del Reglamento General de Circulación.

Baimen berezi horietan matrikula, ibilgailuaren edo ibilgailu-taldearen ezaugarri nagusiak, garraiatutako salgaia, eraginpeko bideak eta garraioaren baldintzak agertuko dira.

En estas autorizaciones especiales constarán la matrícula y las características principales del vehículo o conjunto de vehículos, la mercancía transportada, las vías afectadas y las condiciones del transporte.

Trafikoko lurralde-bulegoetako arduradunei dagokie, Trafikoko zuzendariak eskuordeturik, baimen bereziak ematearekin zerikusia duten ahalmenez baliatzea.

Corresponde a los responsables Territoriales de Tráfico el ejercicio de las facultades relativas al otorgamiento de las autorizaciones especiales por delegación de la Directora de Tráfico.

Hirugarrena.– Zehapenak eta kautelazko neurriak.

Tercero.– Sanciones y medidas cautelares.

Ebazpen honetan dauden neurri arautzaileak ez betetzea zehatu egingo da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera.

El incumplimiento de las medidas de regulación contenidas en la presente Resolución, se sancionarán, en su caso, con arreglo a lo prevenido en el texto refundido de la Ley sobre Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial.

Era berean, trafiko-diziplina eta-zaintza arloko ardura daukan agintaritzaren agenteek ibilgailua bidetik kendu eta agindutako lekuan gordailuan utzi ahal dute. Neurri horiek ezarri ahal dira ibilgailuak zirkulazioa oztopatzen edo zailtzen duenean edo zirkulaziorako arriskutsua denean, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bateginaren 105. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Asimismo, los agentes de la autoridad responsables de la vigilancia y disciplina del tráfico podrán proceder a la retirada y depósito del vehículo en el lugar que se designe. Esas medidas podrán establecerse cuando la circulación del vehículo cause riesgo o perturbaciones graves al normal desarrollo del tráfico rodado, de conformidad con el artículo 105 del Texto Refundido de la Ley sobre Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial.

Laugarrena.– Zirkulazioaren murrizketak salbuespenez kentzea.

Cuarto.– Levantamiento excepcional de restricciones a la circulación.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko Zuzendaritzak ebazpen honetan ezarritako murrizketen eraginpeko ibilgailuei zirkulatzen utzi ahal die. Neurri hori salbuespenez hartuko da, zirkulazioaren baldintzak aintzakotzat hartuta, eta, ondorioz, jarraibide egokiak emango zaizkio Ertzaintzari.

La Dirección de Tráfico del Gobierno Vasco podrá permitir la circulación a los vehículos afectados por las restricciones establecidas en esta resolución. Esa medida se dictará con carácter excepcional en función de las condiciones en que se esté desarrollando la circulación y, en consecuencia, se darán las instrucciones oportunas a la Ertzaintza.

Gainera, neurri hori Trafiko Zuzendaritzaren webgunean ere argitaratuko da eta garraiolarien elkarte nagusiei edo horien antzekoei jakinaraziko zaie.

Asimismo, esta medida se publicará en la web de la Dirección de Tráfico y se pondrá en conocimiento de las principales asociaciones de transportistas o equivalentes.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea eta indarraldia.
DISPOSICIONES FINAL.– Entrada en vigor y periodo de vigencia.

Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta zortzi egun baliodunetara jarriko da indarrean eta 2022. urtean zehar egongo da indarrean. Dena den, indarraldia luzatuko da 2023. urterako trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen ebazpena indarrean sartu arte, I., II. eta VI. eranskinetako data zehatzei dagozkien murrizketak izan ezik.

Esta Resolución entrará en vigor a los ocho días hábiles de su publicación en el Boletín Oficial del Estado y tendrá vigencia durante todo el año 2022. No obstante, se prorrogará hasta la entrada en vigor de la resolución por la que se establezcan medidas especiales de regulación del tráfico para el año 2023, con excepción de las restricciones por fechas concretas de los anexos I y II.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 19a.

En Vitoria-Gasteiz, a 19 de enero de 2022.

Trafikoko zuzendaria,

La Directora de Tráfico,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común