Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala

N.º 14, viernes 21 de enero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
331
331

5/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baitira Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentziaren estatutuak eta atxikitzen baitira «Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo» zuzenbide publikoko estatu-erakundean zerbitzua ematen zuten langile transferituak.

DECRETO 5/2022, de 11 de enero, por el que se aprueban los Estatutos de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social y se adscribe el personal transferido que prestaba sus servicios en la entidad estatal de derecho público Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak eskumen esklusiboa ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari espetxe-erakunde eta -establezimenduen antolaketa, araubide eta funtzionamenduaren gainean, bat etorriz espetxe-arloan ezarritako legeria orokorrarekin; eskumena ematen dio, halaber, espetxe-arloan Estatuak duen legeria betearazteko.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco atribuye a la Comunidad Autónoma la competencia exclusiva sobre organización, régimen y funcionamiento de las instituciones y establecimientos penitenciarios, conforme a la legislación general en materia penitenciaria, así como la ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.

Eskumen horiek erabiltzeko, irailaren 30eko 3/2021 Legearen bidez, Aukerak–Gizarteratzearen Euskal Agentzia sortu da zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe-establezimendu eta -zentroetan barneratuta dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea errazteko xedearekin.

En el ejercicio de dichas competencias, mediante Ley 3/2021, de 30 de septiembre, se ha creado Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social, como ente público de derecho privado, con la finalidad de facilitar la inclusión socio-laboral de las personas internas en los establecimientos y centros penitenciarios de Euskadi.

Aukerak agentziaren araudiaren funtsezko eta oinarrizko alderdiak Agentzia sortzen duen legean bertan daude bilduta, baita horrelako erakunde publikoei oro har aplikatu beharreko legerian ere. Hala ere, legeak berak Aukerak agentziaren estatutuak onartzera jotzen du, gobernu-organo horien eginkizunak, osaera eta izendapena garatzeko, baita agentziaren funtzionamendu-araubidea onartzera ere.

Los aspectos básicos y fundamentales de su regulación vienen ya recogidos en la propia ley creadora de la Agencia, así como en la legislación aplicable con carácter general a este tipo de organismos públicos. No obstante, la propia ley remite a la aprobación de los estatutos del ente para el desarrollo de las funciones, composición y nombramiento de los citados órganos de gobierno, así como su régimen de funcionamiento.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta nahitaez egin beharreko gainerako txostenak eginda, 2022ko urtarrilaren 11ko Gobernu Kontseiluak aldez aurretik hausnartu eta onartuta, honako hau

En virtud de ello, a propuesta de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y habiéndose emitido los demás informes preceptivos, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 11 de enero de 2022.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Estatutuak onartzea.

Artículo 1.– Aprobación de los Estatutos.

Aukerak–Gizarteratzearen Euskal Agentziaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko estatutuak onartzen dira, agentzia sortu eta arautzen duen irailaren 30eko 3/2021 Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoa garatzeko, bat etorriz dekretu honen I. eranskineko testuarekin.

Se aprueban los estatutos de organización y funcionamiento de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social, en desarrollo de lo previsto en la disposición final primera de la Ley 3/2021, de 30 de septiembre, por la que se crea y regula dicho ente, conforme al texto que acompaña como Anexo I del presente Decreto.

2. artikulua.– Langileen atxikipena.

Artículo 2.– Adscripción de personal.

Aukerak agentziari atxikitzen zaizkio «Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo» estatu-erakundeko plazak eta langileak, uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuaren eranskinean ageri direnak (dekretu horren bidez onartzen da Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa). Langile horiek dekretu honen II. eranskinean daude jasota.

Se adscriben a Aukerak las plazas y el personal transferido de la entidad estatal Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo que figuran en el anexo correspondiente del Decreto 169/2021, de 6 de julio, por el que se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco, de traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de funciones y servicios sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria. Dicho personal se recoge en un Anexo II del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua aldatzea.

Modificación del Decreto por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 3. artikuluari laugarren apartatu bat gehitu zaio, honela idatzita:

Se añade un apartado cuatro al artículo 3 del Decreto 12/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, con la siguiente redacción:

«4.– Aukerak–Gizarteratzearen Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago, Justizia Sailburuordetzaren bidez, erakunde hori sortzeko irailaren 30eko 3/2021 Legean ezarritakoaren arabera. Agentzia horri dagokio EAEko espetxe-establezimendu eta -zentroetan barneratuta dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea erraztea, espetxe horietan enplegurako eta lan produktiborako lanbide-heziketa sustatuz, antolatuz eta kudeatuz».

«4.– El ente público de derecho privado Aukerak, Agencia Vasca De Reinserción Social, está adscrito al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales a través de la Viceconsejería de Justicia, en los términos establecidos en la Ley 3/2021, de 30 de septiembre, de creación del mismo. A este organismo corresponde facilitar la inclusión socio-laboral de las personas internas en los establecimientos y centros penitenciarios de Euskadi mediante la promoción, organización y gestión de la formación profesional para el empleo y el trabajo productivo en dichos centros.»

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarraldia.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Vigencia.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, salbu 2. artikuluan aipatzen diren langileak Aukerak agentziari formalki atxikitzea; atxikipen horrek eragina izango du dekretu hau indarrean jarri eta hurrengo hilaren 1. egunetik.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, salvo la adscripción formal del personal al que se refiere el artículo 2 a Aukerak, que tendrá efectos a partir del día 1 del mes siguiente a la entrada en vigor de este Decreto.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko urtarrilaren 11n.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 11 de enero de 2022.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

2022KO URTARRILAREN 11KO DEKRETUAREN I. ERANSKINA
ANEXO I AL DECRETO 5/2022, DE 11 DE ENERO
AUKERAK–GIZARTERATZEAREN EUSKAL AGENTZIAREN ESTATUTUAK
ESTATUTOS DE AUKERAK, AGENCIA VASCA DE REINSERCIÓN SOCIAL
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
IZENA, IZAERA, ARAUBIDE JURIDIKOA, ATXIKIPENA ETA EGOITZA
DENOMINACIÓN, NATURALEZA, RÉGIMEN JURÍDICO, ADSCRIPCIÓN Y SEDE

1. artikulua.– Izena.

Artículo 1.– Denominación.

Aukerak–Gizarteratzearen Euskal Agentzia da irailaren 30eko 3/2021 Legeak sortutako agentziaren izena, eta, aurrerantzean, Aukerak agentzia modu laburtua erabilita aipatuko da estatutu hauetan.

La denominación de la entidad creada por la Ley 3/2021, de 30 de septiembre, es Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social, a la que en adelante en los presentes estatutos se hará referencia de forma abreviada como Aukerak.

2. artikulua.– Izaera.

Artículo 2.– Naturaleza.

Aukerak agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa da, nortasun juridiko propioa eta bere helburuak lortzeko jarduteko gaitasuna dituena.

Aukerak es un ente público de derecho privado, con personalidad jurídica propia y capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines.

3. artikulua.– Atxikipena.

Artículo 3.– Adscripción.

Aukerak agentzia espetxe-legeria betearazteko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikitzen zaio, arlo horretan eskumena duen sailburuordetzaren bitartez.

Aukerak se adscribe al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria, a través de la Viceconsejería del mismo competente en dicha materia.

4. artikulua.– Araubide juridikoa.

Artículo 4.– Régimen jurídico.

1.– Aukerak–Gizarteratzearen Euskal Agentzia sortzeko irailaren 30eko 3/2021 Legean, estatutu hauetan eta indarreko gainerako legerian xedatutakoaren arabera arautuko da Aukerak agentzia.

1.– Aukerak se regirá por lo dispuesto en la Ley 3/2021, de 30 de septiembre, de creación de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social, en los presentes Estatutos y demás normativa vigente.

2.– Zuzenbide pribatuaren mende jartzen du bere kanpo-jarduera, baina, administrazio-ahalak baliatzen dituenean, zuzenbide publikoari lotuko zaio.

2.– Somete su actividad externa al derecho privado, si bien cuando ejerza potestades administrativas se sujetará al derecho público.

3.– Bere barne-harremanetan eta antolaketa-harremanetan, aplikatzekoa den araudi publikoaren mende dago, araubidearen arabera: aurrekontua, ekonomiko-finantzarioa, kontabilitatea, dirulaguntzak, ondarea, kontratazioa edo funtzio publikoa.

3.– En sus relaciones internas y de organización se somete a la normativa de naturaleza pública aplicable según se trate de régimen presupuestario, económico-financiero, contable, subvencional, patrimonial, de contratación o de función pública.

5. artikulua.– Bitarteko propio pertsonifikatua.

Artículo 5.– Medio propio personificado.

1.– Aukerak agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitarteko propio eta zerbitzu teknikoa da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitako baldintzetan, eta Aukerak agentzia bitarteko propio eta zerbitzu teknikotzat duten erakundeekin egingo du bere jardueraren funtsezko zatia.

1.– Aukerak tiene la condición de medio propio y servicio técnico de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en los términos previstos en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de contratos del Sector Público y el Título IV del Decreto 116/2016, de 27 de julio, sobre el régimen de la contratación del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y realizará la parte esencial de su actividad con las entidades de las que sea medio propio y servicio técnico.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuen eta haien menpeko edo haiei lotutako sektore publikoaren bitarteko propiotzat aitortu ahal izango da Aukerak agentzia, dagokion prozedura egin ondoren, baldin eta Aukerak agentziaren Administrazio Kontseiluan ordezkatuta badaude eta betetzen badituzte beren artean independenteak diren bi botere adjudikatzaileri edo gehiagori dagokienez bitarteko propio pertsonalizatutzat hartzeko gainerako lege-baldintzak.

2.– Podrá reconocerse a Aukerak como medio propio de otras administraciones públicas vascas y del sector público dependiente o vinculado a ellas, previo el correspondiente procedimiento, siempre que estuvieran representadas en el Consejo de Administración de Aukerak y cumplan el resto de los requisitos legales para adquirir la consideración de medio propio personificado respecto de dos o más poderes adjudicadores que sean independientes entre sí.

3.– Aukerak agentzia behartua dago bere helburuarekin eta xedearekin zerikusia duten lanak, zerbitzuak eta beste jarduera oro egitera, bera bitarteko propio eta zerbitzu teknikotzat duten sailek edo entitateek agintzen dizkiotenean, sail edo erakunde mandatugileak bere kabuz ezarritako jarraibideen arabera.

3.– Aukerak está obligada a realizar los trabajos, servicios y cualesquiera actuaciones relacionadas con su objeto y fin que le sean encargadas por los departamentos o entidades para las que es medio propio y servicio técnico, de acuerdo con las instrucciones fijadas unilateralmente por el departamento o entidad encomendante.

4.– Instrumentalak dira, eta ez kontratukoak, Aukerak agentziak dituen harremanak agentzia bera bitarteko propio instrumental eta zerbitzu teknikotzat duten sail edo entitateekin; beraz, ondorio guztietarako, barnekoak eta mendekoak dira.

4.– Las relaciones de Aukerak con los departamentos o entidades de las que es medio propio instrumental y servicio técnico, tienen naturaleza instrumental y no contractual, por lo que, a todos los efectos, son de carácter interno, dependiente y subordinado.

Agintzen dizkioten nahitaezko jarduketak proiektuetan, memorietan edo bestelako dokumentu tekniko batzuetan definituko dira, kasuen arabera, eta dagokien aurrekontuan baloratuko.

Las actuaciones obligatorias que le sean encargadas estarán definidas, según los casos, en proyectos, memorias u otros documentos técnicos y valoradas en su correspondiente presupuesto.

Mandatua egin aurretik, organo eskudunek dokumentu horiek onartuko dituzte, eta nahitaezko izapide teknikoak, juridikoak, aurrekontukoak eta gastuaren kontrol eta onarpenekoak egingo.

Antes de formular el encargo, los órganos competentes aprobarán dichos documentos y realizarán los preceptivos trámites técnicos, jurídicos, presupuestarios y de control y aprobación del gasto.

Ordaindu beharreko konpentsazioa ezartzeko, tarifa hauek hartuko dira erreferentziatzat: bitarteko propio pertsonifikatuak nagusi duen erakunde publikoak onetsita dauzkanak bitarteko propioak zuzenean egiten dituen eta mandatuaren xede diren jardueretarako. Eta, horretarako, mandatuaren xede diren eta enpresaburu partikularrekin azpikontratatzen diren jardueretarako bitarteko propioak jasandako egiazko kostuari erreparatuko zaio, erregelamenduz erabakitzen den eran erreparatu ere, kostu hori txikiagoa denean azpikontratatutako jarduerei tarifak aplikatzetik heldu dena baino. Tarifa horiek, betiere, bitarteko propioak zuzenean ekoitzitako unitateak egiteko benetako kostuak jasotzeko moduan kalkulatuko dira.

La compensación se establecerá por referencia a tarifas aprobadas por la entidad pública de la que depende el medio propio personificado para las actividades objeto de encargo realizadas por el medio propio directamente y, en la forma que reglamentariamente se determine, atendiendo al coste efectivo soportado por el medio propio para las actividades objeto del encargo que se subcontraten con empresarios particulares en los casos en que este coste sea inferior al resultante de aplicar las tarifas a las actividades subcontratadas. Dichas tarifas se calcularán de manera que representen los costes reales de realización de las unidades producidas directamente por el medio propio.

5.– Aukerak agentziak ezingo du parte hartu bitarteko propiotzat duten sektore publikoko entitateen kontratuak adjudikatzeko egindako prozeduretan. Hala ere, lizitatzailerik aurkezten ez denean, agentzia honi agindu ahalko zaio lizitazio publikoaren xede den jarduera gauzatzeko.

5.– Aukerak no podrá participar en los procedimientos para la adjudicación de contratos convocados por las entidades de las que sea medio propio. No obstante, cuando no concurra ningún licitador podrá encargarse a esta entidad la ejecución de la actividad objeto de licitación pública.

6. artikulua.– Egoitza.

Artículo 6.– Sede.

Aukerak agentziak Vitoria-Gasteizko udalerrian du egoitza.

Aukerak tiene su sede en el municipio de Vitoria-Gasteiz.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
XEDEA, EGINKIZUNAK ETA JARDUTE-PRINTZIPIOAK
OBJETO, FUNCIONES Y PRINCIPIOS DE ACTUACIÓN

7. artikulua.– Xedea.

Artículo 7.– Objeto.

Aukerak agentziaren xedea da EAEko espetxe-establezimendu eta -zentroetan barneratuta dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea erraztea, zentro horietan enplegurako eta lan produktiborako lanbide-heziketa sustatuz, antolatuz eta kudeatuz, bat etorriz espetxe-legeria betetzeko eskumena duten saileko organoek –sail horri atxikita dago agentzia– ezarritako jarraibideekin.

Aukerak tiene por objeto facilitar la inclusión socio-laboral de las personas internas en los establecimientos y centros penitenciarios de Euskadi mediante la promoción, organización y gestión de la formación profesional para el empleo y el trabajo productivo en dichos centros, de conformidad con las directrices establecidas por los órganos del departamento al que se adscribe competentes en materia de ejecución de la legislación penitenciaria.

8. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 8.– Funciones.

Honako hauek dira Aukerak agentziaren eginkizunak:

Son funciones de Aukerak las siguientes:

a) Espetxe- eta gizarteratze-zentroetako lan produktiboa eta horren ordainsaria antolatzea, produkzio-tailerrak, nekazaritza-ustiategiak eta agintzen zaizkien espetxeetako edo gizarteratze-zentroetako zerbitzu osagarriak kudeatuz.

a) Organizar el trabajo productivo en los centros penitenciarios y centros de inserción social y su retribución, gestionando talleres productivos, explotaciones agrícolas, así como los servicios auxiliares de los centros penitenciarios o de inserción que se les encomiende.

b) Industria, merkataritza edo antzeko jarduerak egitea, eta, oro har, espetxe-lanarekin zerikusia duten edo administrazio publikoek agintzen dizkioten eragiketa guztiak egitea, dagozkion helburuak betetzeko.

b) Realizar actividades industriales, comerciales o análogas y, en general, cuantas operaciones se relacionen con el trabajo penitenciario o se le encomienden por las Administraciones Públicas, para el cumplimiento de los fines que le son propios.

c) Espetxeetan eta gizarteratze-zentroetan barneratuta dauden pertsonen lanbide-heziketa eta enplegurako prestakuntza sustatu, antolatu eta ematea, arlo horretan eskumena duten erakundeekin lankidetzan.

c) Promover, organizar e impartir la formación profesional y para el empleo de las personas internas en centros penitenciarios y centros de inserción social, en colaboración con las instituciones competentes en la materia.

d) Enplegurako orientazioa sustatzea kondenaren azken fasean edo erdiaskatasuneko erregimenean, eta beste erakunde edo entitate batzuekin lankidetzan aritzea pertsona horien gizarteratze- eta laneratze-ibilbideari jarraipena emateko.

d) Promover la orientación para el empleo en la última fase de la condena o en el régimen de semilibertad y colaborar con otras instituciones o entidades en la continuidad del itinerario de inserción sociolaboral de dichas personas.

e) Bere xedea kontuan hartuta, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion beste batzuk.

e) Otras que les atribuya el ordenamiento jurídico atendiendo a su finalidad.

9. artikulua.– Jardute-printzipio orokorrak.

Artículo 9.– Principios generales de actuación.

1.– Aukerak agentziak lan produktiboa egiteko bidea emango die askatasunaz gabetzeko zigorrak dituzten pertsonei, haien gizarteratzea lortzeko.

1.– Aukerak facilitará el trabajo productivo a las personas condenadas a penas privativas de libertad en aras de lograr su reinserción social.

2.– Lan produktiboa sustatu eta antolatuko du, jarduera hori interes ekonomikoak lortzearen mende jarri gabe.

2.– Promoverá y organizará el trabajo productivo sin supeditar dicha actividad al logro de intereses económicos.

3.– Giltzaperatuen lana ordainduko du jardueraren errendimendu normalaren, lanbide-kategoriaren eta benetan betetako lan-ordutegiaren arabera.

3.– Retribuirá el trabajo de las personas reclusas conforme al rendimiento normal de la actividad, categoría profesional y horario de trabajo efectivamente cumplido.

4.– Emakumeen eta gizonen berdintasunaren helburua modu aktiboan kontuan hartuta beteko ditu esleitu zaizkion eginkizunak.

4.– Ejercerá las funciones que le han sido atribuidas teniendo en cuenta de manera activa el objetivo de igualdad de mujeres y hombres.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
EGITURA ETA ANTOLAKETA
ESTRUCTURA Y ORGANIZACIÓN

10. artikulua.– Gobernu-organoak.

Artículo 10.– Órganos de gobierno.

Hauek dira Aukerak agentziaren gobernu-organoak:

Son órganos de gobierno de Aukerak los siguientes:

a) Lehendakaritza.

a) La Presidencia.

b) Administrazio Kontseilua.

b) El Consejo de Administración.

c) Zuzendaritza.

c) La Dirección.

11. artikulua.– Lehendakaritza.

Artículo 11.– Presidencia.

1.– Aukerak agentziaren lehendakaritzak du agentziaren ordezkaritza gorena eta Administrazio Kontseiluaren lehendakaritza.

1.– La presidencia de Aukerak ostenta la máxima representación de la entidad y la presidencia de su Consejo de Administración.

2.– Espetxe-legeria betearazteko eskumena duen saileko titularrari dagokio lehendakaritza.

2.– Dicha presidencia corresponde a la persona titular del departamento competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria.

12. artikulua.– Administrazio Kontseilua.

Artículo 12.– Consejo de Administración.

Administrazio Kontseilua da Aukerak agentziaren zuzendaritza eta kontrol goreneko organoa.

El Consejo de Administración es el órgano de superior dirección y control de Aukerak.

13. artikulua.– Administrazio Kontseiluaren osaera.

Artículo 13.– Composición del Consejo de Administración.

1.– Honako hau da Administrazio Kontseiluaren osaera:

1.– La composición del Consejo de Administración es la siguiente:

a) Lehendakaritza: Aukerak agentziaren lehendakaria.

a) Presidencia: la persona que ostente la Presidencia de Aukerak.

b) Lehendakariordetza: espetxe-legeria betearazteko eskumena duen sailburuordetzako titularra; lehendakariaren ordezko jardungo du hala behar denean.

b) Vicepresidencia: la persona titular de la Viceconsejería competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria, que asumirá la suplencia de la presidencia cuando sea necesario.

c) Bokalak:

c) Vocalías:

1) Eusko Jaurlaritzan espetxe-legeria betearazteko eskumena duen zuzendaria.

1) La persona titular de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria.

2) Eusko Jaurlaritzak izendatutako bi pertsona, gai horretan erantzukizuna duten pertsonen artetik, espetxe-legeria betearazteko eskumena duen sailburuak proposatuta.

2) Dos personas designadas por el Gobierno Vasco a propuesta del consejero o consejera del departamento competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria, entre personas que ostenten responsabilidades en dicha materia.

3) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erakunde autonomoko beste zuzendari bat izendatu ahal izango du ordezko.

3) El Director o la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, quien podrá designar como suplente a otro director o directora del organismo autónomo.

4) Eusko Jaurlaritzak izendatutako pertsona bat, gutxienez zuzendari-mailakoa, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailburuak proposatuta.

4) Una persona designada por el Gobierno Vasco a propuesta del consejero o consejera del departamento competente en materia de educación, con rango mínimo de director o directora.

5) Eusko Jaurlaritzak izendatutako pertsona bat, gutxienez zuzendari-mailakoa, ogasunaren arloan eskumena duen sailburuak proposatuta.

5) Una persona designada por el Gobierno Vasco a propuesta del consejero o consejera del departamento competente en materia de hacienda, con rango mínimo de director o directora

d) Aukerak agentziaren zuzendaria Kontseiluaren bileretara deitua izango da, eta, bertan parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe.

d) La persona titular de la Dirección de Aukerak, será convocada y asistirá a las reuniones del Consejo, con voz, pero sin voto.

e) Idazkaritza: bileretan parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe.

e) Secretaría: asistirá a las reuniones con voz, pero sin voto.

2.– Administrazio Kontseiluaren osaerak ordezkaritza orekatuaren printzipioa izango du oinarri, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera.

2.– La composición del Consejo de Administración atenderá al principio de representación equilibrada en los términos previstos en la normativa vigente sobre igualdad entre mujeres y hombres.

14. artikulua.– Administrazio Kontseiluaren funtzionamendua.

Artículo 14.– Funcionamiento del Consejo de Administración.

1.– Administrazio Kontseilua behar beste aldiz bilduko da bere eginkizunak betetzeko; gutxienez, hiru hilean behin.

1.– El Consejo de Administración se reunirá tantas veces como sea necesario para el desempeño de sus funciones y, al menos, una vez al trimestre.

2.– Bilerak eratzeko, deitzeko eta egiteko eta erabakiak hartu eta aktak bidaltzeko, aurrez aurre egonda nahiz urrutitik jardun ahalko da. Urrutitik egiten diren bileretan, Kontseiluko kideak toki desberdinetan egon daitezke, baldin eta bitarteko elektronikoak –telefonoak ere bai– zein ikus-entzunezkoak erabilita honako hauek bermatzen badira: kideen identitatea edo haien ordezkoena; adierazpenen edukia; adierazpen horiek noiz egiten diren; kideen arteko interaktibitatea eta komunikazioa denbora errealean egitea, eta bileretan bitartekoak erabilgarri izatea. Bitarteko elektroniko baliodunak izango dira, besteak beste, posta elektronikoa, audiokonferentziak eta bideokonferentziak.

2.– Se podrá constituir, convocar, celebrar sus sesiones, adoptar acuerdos y remitir actas tanto de forma presencial como a distancia. En las sesiones que celebren a distancia sus miembros podrán encontrarse en distintos lugares siempre y cuando se asegure por medios electrónicos, considerándose también tales los telefónicos, y audiovisuales, la identidad de las y los miembros o personas que los suplan, el contenido de sus manifestaciones, el momento en que estas se producen, así como la interactividad e intercomunicación entre ellos en tiempo real y la disponibilidad de los medios durante la sesión. Entre otros, se considerarán incluidos entre los medios electrónicos válidos, el correo electrónico, las audioconferencias y las videoconferencias.

3.– Administrazio Kontseilua balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da lehendakariaz eta idazkariaz gain kontseiluko kideen erdia baino gehiago ere egotea, aurrez aurre nahiz urrutitik jardunda. Nolanahi ere, Kontseilua balioz eratuta geldituko da, nahiz eta deialdiko baldintzak bete ez, kide guztiak bertaratuta edo urrutitik bilduta egonik aho batez hala erabakitzen dutenean. Arau hori bera aplikatuko da gai-zerrendan ez dagoen gai bat aztertzeko eta, hala badagokio, erabakitzeko.

3.– El Consejo de Administración quedará válidamente constituido cuando, además de la Presidencia y Secretaría, asistan, presencialmente o a distancia, más de la mitad de sus miembros. En cualquier caso, el Consejo quedara válidamente constituido, aun cuando no se hubieran cumplido los requisitos de la convocatoria, cuando, hallándose reunidos, presencialmente o a distancia, todos sus miembros, así lo acordaran por unanimidad. Esta misma regla se aplicará para tratar y, en su caso, acordar un tema no incluido en el orden del día.

4.– Administrazio Kontseiluaren eztabaidak isilpekoak izango dira.

4.– Las deliberaciones del Consejo de Administración tendrán carácter reservado.

5.– Bertaratutako kideek emandako botoen gehiengo soilarekin hartuko dira erabakiak, eta lehendakaritzak kalitateko botoa izango du berdinketak desegiteko.

5.– Los acuerdos se adoptarán por mayoría simple de las y los miembros presentes, teniendo la Presidencia voto de calidad para dirimir los empates.

6.– Bilera guztien akta egingo da. Aktetan honako hauek jasoko dira: nortzuk bertaratu diren, bilera non eta noiz egin den, aztertu diren gai bakoitzean erabakitakoaren laburpena, bozketa egiteko moduak, bozketen emaitzak eta erabakien edukia. Aktak idazkariak sinatuko ditu, lehendakaritzak ontzat emanik, eta bilera berean edo hurrengoan onetsiko dira.

6.– De cada sesión se levantará acta que contendrá la indicación de las y los miembros asistentes, así como las circunstancias de lugar y tiempo en que se ha celebrado, un resumen de la deliberación que haya tenido lugar en cada punto, la forma y resultados de la votación y el contenido de los acuerdos adoptados. Las actas serán firmadas por la Secretaría con el visto bueno de la Presidencia y se aprobarán en la misma o en la siguiente sesión.

7.– Estatutu hauetan aurreikusita ez dagoen guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea beteko da.

7.– En lo no previsto en estos estatutos se aplicará lo dispuesto en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

15. artikulua.– Administrazio Kontseiluaren ahalmenak.

Artículo 15.– Facultades del Consejo de Administración.

Honako ahalmen hauek izango ditu Administrazio Kontseiluak:

Corresponden al Consejo de Administración las siguientes facultades:

a) Aukerak agentziaren plan estrategikoak eta urtekoak onartzea, atxikipen-sailak ezarritako jarraibideen arabera.

a) Aprobar los planes estratégicos y anuales de Aukerak, atendiendo a las directrices que marque el Departamento de adscripción.

b) Inbertsio- eta jarduketa-proposamenak onartzea, haien inpaktu sozialak, ekonomikoak eta giza eskubideenak aztertu ondoren. Halaber, Administrazio Kontseiluaren baitan sor daitezkeen interes-gatazkak konpontzeko sistema bat ezartzea dagokio.

b) Aprobar las propuestas de inversión y de actuación, previo estudio de sus impactos sociales, económicos y de derechos humanos. Asimismo, le corresponde arbitrar un sistema de resolución de los conflictos de intereses que pudieran surgir en su seno.

c) Finantzaketa-proposamenak onartzea, kredituen, abalen eta bestelako kauzioen eragiketetarako mugak ezarrita, Euskal Autonomia Erkidegoko zorpetzeko eta bermea emateko erregimenen araudiaren esparruan.

c) Aprobar las propuestas de financiación, fijando los límites para las operaciones de créditos, avales y otras cauciones en el marco de la normativa reguladora de los regímenes de endeudamiento y de prestación de garantía por la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Erakunde publikoaren aurrekontuen aurreproiektua, behin-behineko finantza-egoerak eta jardueren urteko memoria onartzea, eta haren kontuen likidazioa egitea.

d) Aprobar el anteproyecto de presupuestos, estados financieros provisional y memoria anual de actividades del ente público, así como formular la liquidación de cuentas del mismo.

e) Zuzendaritzaren proposamenez, langileen plantilla eta lanpostuen zerrenda onartzea, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak nahitaezko txostena egin ondoren, eta horretarako aplikatzekoa den araudiaren arabera.

e) Aprobar, a propuesta de la Dirección, la plantilla de personal, y la relación de puestos de trabajo, previo informe preceptivo de la Dirección de Función Pública, y conforme a normativa aplicable a tal efecto.

f) Lanpostuetara iristeko araubidea eta hautaproben baldintzak eta ezaugarriak onartzea, bai lanpostuak betetzeko prozeduretan, bai lanpostuz igotzeko prozeduretan, langile lan-kontratudun propioei dagokienez. Euskararen ezagutza Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunetako langileei eskatzen zaien pareko baldintzetan egiaztatu beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoak diren arauen arabera.

f) Aprobar el régimen de acceso a los puestos de trabajo, los requisitos y características de las pruebas de selección en los procedimientos tanto de provisión como de promoción profesional referidos al personal laboral propio, debiéndose acreditar el conocimiento del euskera en los términos equiparables a los exigidos al personal de las Instituciones Comunes del País Vasco, conforme a las normas que sean de aplicación en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Organo deskontzentratuen sorrera eta konfigurazioa onartzea.

g) Aprobar la creación de órganos desconcentrados y su configuración.

h) Zuzendaritzak proposatuta, beste administrazio publiko batzuekiko eta haiei lotutako erakundeekiko lankidetza-hitzarmenak onartzea.

h) Aprobar, a propuesta de la Dirección, los convenios de colaboración con otras administraciones públicas y entes vinculados a las mismas.

i) 1.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, horien izaera edozein dela ere.

i) Autorizar los gastos de cuantía superior a 1.000.000 de euros con independencia de la naturaleza de los mismos.

j) Aukerak agentziaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen inbentarioa onartzea. Inbentario hori espetxe-legeria betearazteko eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailaren inbentarioaren eranskin gisa agertuko da.

j) Aprobar el inventario de bienes y derechos que integran el patrimonio de Aukerak y que figurará como anexo al inventario del departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria.

k) Zuzendaritzaren kudeaketa kontrolatzea eta hari eskatu beharreko erantzukizunak eskatzea.

k) Controlar la gestión de la Dirección y la exigencia a esta de las responsabilidades que procedan.

l) Aukerak agentziaren jardunari jarraipena egitea, gainbegiratzea eta kontrolatzea.

l) El seguimiento, la supervisión y el control de la actuación de Aukerak.

m) Aukerak agentziaren jarduna ebaluatzeko urteko txostena aztertzea eta onartzea, eta txostenean lortutako emaitzak balioetsi, atzemandako gabeziak idatziz jaso eta egoki iritzitako aldaketak proposatzea.

m) Estudiar y aprobar un informe anual de evaluación de la actuación de Aukerak que valore los resultados obtenidos, consigne las deficiencias observadas y proponga los cambios estimados convenientes.

n) Beste erakunde juridiko batzuetan parte hartzeko baimena ematea, aplikatu beharreko araudiaren arabera, eta erakunde horietan Aukerak agentziari dagozkion eskubideak erabiltzea.

n) Autorizar la participación en otras entidades jurídicas, conforme a la normativa que resulte de aplicación, ejerciendo los derechos que correspondan en las mismas a Aukerak.

o) Horretarako aurretik onartutako plan estrategikoarekin bat etorriz, dirulaguntza-deialdien oinarriak onartzea, zeinak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baitira, agentziaren zuzendaritzaren ebazpen baten bidez.

o) De acuerdo con el plan estratégico previamente aprobado al efecto, aprobar las bases de las convocatorias de subvenciones que deberán publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco mediante resolución de la dirección del ente.

p) Estatutu hauetan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak eta indarreko xedapenek agentziari ezar diezazkioketenak, beste organo batzuei ezarri ezinak, baldin eta kudeaketa arrunta gainditzen badute, betiere.

p) Las demás funciones que le atribuya estos Estatutos y las que las disposiciones vigentes puedan asignar al ente, no atribuibles a otros órganos, siempre que excedan de la gestión ordinaria.

16. artikulua.– Administrazio Kontseiluaren lehendakaritza.

Artículo 16.– Presidencia del Consejo de Administración.

Administrazio Kontseiluaren lehendakaritzari dagokio:

A la presidencia del Consejo de Administración le corresponde:

a) Administrazio Kontseiluaren ordezkari izatea.

a) Ostentar la representación del Consejo de Administración.

b) Lankidetza-hitzarmenak sinatzea beste erakunde pribatu edo publiko batzuekin.

b) Suscribir los convenios de colaboración con otras entidades privadas o públicas.

c) Agentziaren helburuak betetzen direla zaintzea; estatutu hauek eta horiek garatzeko arauek xedatzen dituzte helburu horiek.

c) Velar por el cumplimiento de los fines del ente, de los que disponen estos Estatutos y sus normas de desarrollo.

d) Administrazio Kontseiluaren bileren deialdia erabakitzea, horien buru izatea eta haien funtzionamendu eta garapen egokia zaintzea, une oro aplikatzekoak diren arauak interpretatuz.

d) Acordar la convocatoria, presidir y velar por el correcto funcionamiento y desarrollo de las sesiones del Consejo de Administración, interpretando en cada momento las normas de aplicación.

e) Administrazio Kontseiluak hartu beharreko erabakiak proposatzea eta horiek betetzen direla zaintzea.

e) Proponer los acuerdos que haya de adoptar el Consejo de Administración y velar por su cumplimiento.

f) Berdinketarik egonez gero, erabakitzea kalitate-botoaren bidez.

f) Dirimir los empates con voto de calidad.

g) Beste pertsona batzuei Administrazio Kontseiluaren bileretara joateko baimena ematea, aztertu beharreko gaien izaeragatik komenigarritzat jotzen badu, betiere Kontseiluko kideei ahalik eta informazio onena emateko helburuarekin. Dena den, pertsona horiek ez dute bozketetan parte hartuko.

g) Autorizar la asistencia de otras personas a las reuniones del Consejo de Administración si lo juzga conveniente por la naturaleza de los asuntos a tratar, siempre con la finalidad de procurar la mejor información de las y los miembros del Consejo y sin que puedan estar presentes en las votaciones que tengan lugar.

h) Oniritzia ematea Administrazio Kontseiluak hartutako erabakien aktei eta egiaztagiriei.

h) Visar las actas y certificaciones de los acuerdos del Consejo de Administración.

i) Administrazio Kontseiluaren lehendakaritzari berez dagozkion gainerako eginkizun guztiak betetzea.

i) Ejercer cuantas otras funciones sean inherentes a la Presidencia del Consejo de Administración.

17. artikulua.– Administrazio Kontseiluaren idazkaritza.

Artículo 17.– Secretaría del Consejo de Administración.

1.– Aukerak agentziaren Administrazio Kontseiluaren idazkaria Administrazio Kontseiluak berak izendatuko du, agentzian Zuzenbideko gradua edo lizentzia duten langileen artetik.

1.– La persona que ejerza la Secretaría del Consejo de Administración de Aukerak será designada por el Consejo de Administración entre el personal de la propia Agencia, con grado o licenciatura de Derecho.

2.– Idazkaritzaren eginkizunak dira:

2.– Son funciones de la Secretaría:

a) Lehendakaritzaren aginduz bileretarako deia egitea eta Administrazio Kontseiluko kideei horren berri ematea.

a) Efectuar la convocatoria de las sesiones por orden de la presidencia, así como las citaciones a las y los miembros del Consejo de Administración.

b) Administrazio Kontseiluari laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

b) Prestar apoyo técnico y administrativo al Consejo de Administración.

c) Administrazio Kontseiluaren bilkuretako aktak egitea.

c) Levantar las actas correspondientes a las reuniones del Consejo de Administración.

d) Administrazio Kontseiluko bileretako eztabaida eta erabakien ziurtagiriak egitea.

d) Extender los certificados sobre los acuerdos y las deliberaciones de las reuniones del Consejo de Administración.

e) Administrazio Kontseiluak, dagokion erabakiaren bitartez, berariaz esleitutako beste eginkizun oro.

e) Cualesquiera otras que expresamente le atribuyesen el Consejo de Administración mediante acuerdo.

18. artikulua.– Zuzendaritza.

Artículo 18.– Dirección.

1.– Zuzendaritza kide bakarreko organo betearazlea da, eta Aukerak agentziaren zuzendaritza, administrazioa, kudeaketa eta ordezkaritza arrunta dagozkio.

1.– La Dirección es el órgano unipersonal ejecutivo al que corresponde la dirección, administración, gestión y representación ordinaria de Aukerak.

2.– Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak izendatuko du, dekretu baten bidez, eta Aukerak agentzia atxikita dagoen saileko sailburuak egingo du proposamena, Administrazio Kontseiluak izendapena onartu ondoren.

2.– El nombramiento de la persona titular de la Dirección se realizará por el Gobierno Vasco, mediante decreto, cuya propuesta se elevará por el Consejero o Consejera titular del Departamento de adscripción de Aukerak con previa aprobación de la designación por el Consejo de Administración.

3.– Zuzendaria zerbitzu-harreman batek lotuko du Euskal Autonomia Erkidegoarekin, eta goi-karguduntzat joko da, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren sektore publikoko kargu publikodunen Etika eta Jokabide Kodea aplikatuko zaio, bai eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean eta Kargu publikodunen betebehar eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan kargu publikodunentzat aurreikusitako eskubideen eta betebeharren eta bateraezintasunen araubidea ere.

3.– La persona titular de la Dirección estará vinculada a la Comunidad Autónoma por una relación de servicio, teniendo la consideración de alto cargo, conforme al artículo 29 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, siéndole de aplicación el Código Ético y de Conducta de los cargos públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y su sector público, así como el régimen de derechos y obligaciones y de incompatibilidades previsto para los cargos públicos contenido en la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos y el Decreto 156/2016, de 15 de noviembre, sobre obligaciones y derechos del personal cargo público.

4.– Aukerak agentziaren zuzendariari Eusko Jaurlaritzako zuzendariek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleituta dituzten ordainsariak dagozkio.

4.– Al Director o Directora de Aukerak le corresponden las retribuciones que en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco tienen asignados los directores o directoras del Gobierno Vasco.

5.– Zuzendariaren kargua hutsik dagoenean edo kanpoan edo gaixorik dagoenean, Administrazio Kontseiluko lehendakariordeak beteko ditu titularrari esleitutako eginkizunak, baina horrek ez du aldatuko organoen arteko eskumen-banaketa, eta ez da beharrezkoa izango ordezkapen hori argitaratzea.

5.– En los casos de vacante, ausencia o enfermedad de la persona titular de la Dirección las funciones atribuidas serán ejercidas por la persona titular de la Vicepresidencia del Consejo de Administración, sin que ello altere la distribución competencial existente entre los órganos y sin que resulte precisa la publicación de dicha suplencia.

19. artikulua.– Zuzendaritzaren eginkizunak.

Artículo 19.– Funciones de la Dirección.

Hauek dira Zuzendaritzaren eginkizunak:

Son funciones de la Dirección:

a) Agentziaren ordezkaritza-, administrazio- eta kudeaketa-ahalmen arruntak benetan erabiltzea, estatutu hauetan xedatutakoaren arabera.

a) El ejercicio efectivo de las facultades de representación, administración y gestión ordinaria del ente, de conformidad con lo dispuesto en los presentes estatutos.

b) Ekintza-plana onartzea, plan estrategikoa garatzeko.

b) Aprobar el plan de acción en desarrollo del plan estratégico.

c) Agentziaren urteko aurrekontu-aurreproiektua lantzea.

c) Elaborar el anteproyecto del presupuesto anual del ente.

d) Administrazio Kontseiluari eta lehendakaritzari arduraz azaltzea bere jardunaren nondik norakoak eta agentziaren kudeaketari buruzko gaiak.

d) Informar diligentemente al Consejo de Administración, así como a la presidencia, de su actuación y de los asuntos que conciernen a la gestión del ente.

e) Administrazio Kontseiluaren erabakiak betearaztea.

e) Ejecutar los acuerdos del Consejo de Administración.

f) Zerbitzu, produkzio-eremu eta arlo guztietako goi-buruzagitza izatea, bere gain hartuta zuzendaritza, sustapena eta ikuskapena.

f) La jefatura superior de todos los servicios, ámbitos de producción y dependencias, asumiendo la dirección, el impulso y la inspección.

g) Administrazio Kontseiluari lanpostuen zerrenda eta langileen ordainsari-araubidea proposatzea, izapidetzeko.

g) Proponer al Consejo de Administración la relación de puestos de trabajo y el régimen retributivo de su personal, para su tramitación.

h) Langile lan-kontratudun propioen sarbide-prozesuen deialdia, kudeaketa eta ebazpena egitea, publikotasun-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera eta Administrazio Kontseiluak aldez aurretik onartutako baldintzetan, 15.e) artikuluaren arabera, bai eta langileen arloko kontratuak sinatzea ere.

h) Realizar la convocatoria, gestión y resolución de los procesos de acceso del personal laboral propio de acuerdo con los principios de publicidad, igualdad, mérito y capacidad y en los términos previamente aprobados por el Consejo de Administración, conforme al artículo 15.e), así como suscribir los contratos en materia de personal.

i) Laguntzen deialdia eta ebazpena egitea, Administrazio Kontseiluak onartutako oinarrien arabera.

i) Efectuar la convocatoria de ayudas y la resolución de las mismas, conforme a las bases aprobadas por el Consejo de Administración.

j) Gastuak onartzea, ordainketak agintzea eta, oro har, agentziaren aurrekontu-kudeaketa egitea. Gastuaren zenbatekoa 1.000.000 eurotik gorakoa bada, Administrazio Kontseiluaren aldez aurreko baimena beharko da.

j) Aprobar los gastos, ordenar pagos y, en general llevar a cabo la gestión presupuestaria del ente. Cuando el importe del gasto sea superior a la cantidad de 1.000.000 de euros, precisará la autorización previa del mismo por el Consejo de Administración.

k) Kontratazio-organoari dagozkion eginkizunak betetzea sektore publikoko kontratuei buruzko legeriaren mende dauden kontratuetan, eta maileguen, kredituen, abalen edo bestelako bermeen kontratazioa onartzea edo bere helburuen zerbitzura dagoen finantza-tresna oro onartzea ere, Euskal Autonomia Erkidegoko zorpetzeko eta bermea emateko erregimenen araudiaren eta Administrazio Kontseiluak aurretik ezarritako mugen esparruan.

k) Ejercer las funciones correspondientes al órgano de contratación en los contratos sometidos a la legislación de contratos del sector público y aprobar la contratación de préstamos, créditos, avales u otras garantías o cualquier instrumento financiero al servicio de sus finalidades en el marco de la normativa reguladora de los regímenes de endeudamiento y de prestación de garantía por la Comunidad Autónoma del País Vasco y de los límites fijados previamente por el Consejo de Administración.

Kontratuzko negozio juridikoa 1.000.000 eurotik gorakoa bada (lizitazioaren oinarrizko aurrekontuari dagokion zenbatekoa), Administrazio Kontseiluak eman beharko du baimena. Kasu horretan, kontratua baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da.

Cuando el negocio jurídico contractual supere la cuantía de 1.000.000 de euros, cantidad referida al presupuesto base de licitación, habrá de ser autorizado por el Consejo de Administración. En este caso, la autorización del contrato llevará aparejada la del gasto correspondiente.

l) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egitea, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako moduan. Mandatua 1.000.000 eurotik gorakoa bada, Administrazio Kontseiluak baimendu beharko du. Kasu horretan, hura baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da.

l) Realizar encargos a medios propios personificados de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi en los términos previstos en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público. Cuando el encargo supere la cuantía de 1.000.000 de euros, habrá de ser autorizado por el Consejo de Administración. En este caso, la autorización llevará aparejada la del gasto correspondiente.

m) Ondarearen arloan araudiak Aukerak agentziari esleitzen dizkion eskumenez baliatzea.

m) Ejercer las competencias que, en materia patrimonial, atribuye la normativa a Aukerak.

n) Administrazio Kontseiluari proposatzea Aukerak agentziaren ondarea osatzen duten ondasunen eta eskubideen inbentarioa.

n) Proponer al Consejo de Administración el inventario de bienes y derechos que integran el patrimonio de Aukerak.

o) Agentziari bere eskubide eta interesak defendatzeko dagozkion ekintza eta errekurtso judizial edo administratiboak erabiltzea, ohiko edo ezohiko eran.

o) Ejercer las acciones y los recursos judiciales o administrativos que correspondan al ente en defensa de sus derechos e intereses, con carácter ordinario o extraordinario.

p) Auzietarako ahalak ematea.

p) Otorgar poderes para pleitos.

q) Estatutu hauek eta Administrazio Kontseiluak edo lehendakaritzak eskuordetzen dizkioten gainerako eginkizun arruntak betetzea, bai eta beste eginkizun batzuk ere, indarreko xedapenek agentziari hala esleitzen badizkiote eta ezin bazaizkie beste organo batzuei egotzi.

q) Ejercer las demás funciones de carácter ordinario que le atribuyan estos Estatutos y las que le delegue el Consejo de Administración o la presidencia, así como otras funciones que las disposiciones vigentes puedan asignar al ente y no sean atribuibles a otros órganos.

20. artikulua.– Kudeaketa-arloak.

Artículo 20.– Áreas de Gestión.

1.– Aukerak agentziaren Zuzendaritzaren menpe, zuzenean, bi zuzendariordetza egongo dira: Produkzio eta Prestakuntzaren Zuzendariordetza eta Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.

1.– Bajo la dependencia directa de la Dirección de Aukerak existirán dos subdirecciones: la Subdirección de Producción y Formación y la Subdirección de Administración y Servicios.

2.– Produkzio eta Prestakuntzako Zuzendariordetzari dagokio espetxeetan eta gizarteratze-zentroetan barneratuta dauden pertsonen lan produktiboa, lanbide-heziketa eta enplegurako orientazioa koordinatu, gainbegiratu eta kudeatzea.

2.– Corresponde a la Subdirección de Producción y Formación la coordinación, supervisión y gestión del trabajo productivo, la formación profesional y la orientación para el empleo de las personas internas en centros penitenciarios y centros de inserción social.

3.– Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari dagokio Aukerak agentziaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa koordinatu, gainbegiratu eta gauzatzea, haren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea eta kudeatzea, bai eta agentziaren kontratazio publikoaren legezko aholkularitzako eta kudeaketako zereginak ere.

3.– Corresponde a la Subdirección de Administración y Servicios la coordinación, supervisión y ejecución de la gestión económico-presupuestaria de Aukerak, la organización y gestión sus recursos humanos y materiales, así como de las tareas de asesoramiento legal y de gestión de la contratación pública del ente.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
FUNTZIONAMENDU-ARAUBIDEA
RÉGIMEN DE FUNCIONAMIENTO

21. artikulua.– Langileen araubidea.

Artículo 21.– Régimen del Personal.

1.– Aukerak agentziako lanpostuak beteko dituzte bai berariaz horietarako kontratatzen diren langile lan-kontratudunek zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kidego eta eskaletan sartzen direnek, lanpostu bakoitzari esleitzen zaizkion eginkizunen izaeraren arabera.

1.– Los puestos de trabajo de la entidad Aukerak serán desempeñados por personal laboral contratado al efecto y por personal de los cuerpos y escalas de la Administración General e Institucional de la Comunidad Autónoma del País Vasco, según la naturaleza de las funciones asignadas a cada puesto de trabajo.

2.– Aukerak agentziako langileak lan-zuzenbidearen pean egongo dira, eta haien lan- eta ekonomia-baldintzak aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan egongo dira ezarrita.

2.– El personal contratado al servicio de Aukerak se regirá por el Derecho Laboral siendo sus condiciones económicas y laborales las que se deriven del convenio colectivo que resulte de aplicación.

Langile horiei dagokienez, Aukerak agentziaren Zuzendaritzari dagokio sarbide-prozesuak deitu, kudeatu eta ebaztea, publikotasun-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik onartutako baldintzetan, bai eta langile horiei dagozkien mugikortasun-prozedurak ere.

Corresponde a la Dirección de Aukerak, en lo relativo a este personal, la convocatoria, gestión y resolución de los procesos de acceso de acuerdo con los principios de publicidad, igualdad, mérito y capacidad, en los términos previamente aprobados por el Consejo de Administración, así como los procedimientos de movilidad referidos a dicho personal.

3.– Funtzionarioentzat gordeko dira ahal publikoak erabiltzea eskatzen duten lanpostuak, eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzio publikoa arautzen duen araudia aplikatuko zaie langile horiei. Lanpostu horiek lehiaketa bidez edo izendapen askearen bidez beteko dira, lanpostuen zerrendan agertzen den hornidura-sistemaren arabera. Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailari dagokio lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko prozesuen deialdia eta ebazpena egitea.

3.– Los puestos de trabajo que comporten el ejercicio de potestades públicas estarán reservados a personal funcionario, al que se aplicará la normativa reguladora de la función pública de la Administración general de la Comunidad Autónoma. Dichos puestos se proveerán por concurso o libre designación según el sistema de provisión que contemple la relación de puestos de trabajo, correspondiendo la convocatoria y resolución de los procesos de provisión por concurso al departamento competente en materia de función pública.

Izendapen askeko postu horiek Aukerak agentziaren Zuzendaritzak egindako deialdiaren bidez beteko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko funtzionarioek parte hartu ahal izango dute deialdi horretan, baldin eta kasuan kasuko lanpostuen zerrendan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

La provisión de dichos puestos por libre designación, se realizará por convocatoria de la Dirección de Aukerak a la que podrá acceder el personal funcionario de la Administración General e Institucional de la Comunidad Autónoma del País Vasco que cumplan los requisitos exigidos en cada caso en la correspondiente relación de puestos de trabajo.

22. artikulua.– Espetxeen funtzionamendu-araubidea.

Artículo 22.– Régimen de funcionamiento en los centros penitenciarios.

1.– Espetxe bakoitzean Aukerak agentziaren ordezkari bat egongo da, zeina espetxeko zuzendaria izango baita. Aukerak agentziak espetxean egiten duen jarduera gainbegiratuko du, agentziaren zuzendariarekin koordinatuta.

1.– En cada uno de los centros penitenciarios, existirá la figura de Delegado o Delegada de Aukerak, que ostentará la persona titular de la Dirección del centro penitenciario. Su función será la de supervisión de la actividad que realiza la entidad en el centro penitenciario en coordinación con la Dirección de Aukerak.

2.– Agentziaren programak eta politikak zentroan gauzatzeaz arduratuko diren langileak izango ditu espetxe bakoitzak. Aurreikusitako jarduera-bolumenaren arabera zehazten den lanpostuen zerrendan ezarriko dira nondik norakoak.

2.– Cada centro penitenciario contará con el personal que se encargará de ejecutar los programas y políticas de la entidad en el centro. Su dimensionamiento vendrá establecido en la relación de puestos de trabajo que se establezca según el volumen de actividad previsto.

23. artikulua.– Hizkuntza-araubidea.

Artículo 23.– Régimen lingüístico.

Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta indarreko gainerako araudian herritarrei aitortzen zaizkien eskubideak bermatuko ditu Aukerak agentziak.

Aukerak garantiza los derechos lingüísticos reconocidos a la ciudadanía en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera y demás normativa vigente.

24. artikulua.– Ondare-araubidea.

Artículo 24.– Régimen patrimonial.

1.– Azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoarekin bat etorriz, EAEko ondarean sartuta dagoen Aukerak agentziaren ondarea bere titulartasuneko ondasun eta eskubideen multzoa da.

1.– Constituye el patrimonio de Aukerak integrado en el patrimonio de Euskadi, el conjunto de los bienes y derechos cuya titularidad le corresponda, de acuerdo con lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Patrimonio de Euskadi, aprobado por Decreto Legislativo 2/2007, de 6 de noviembre.

2.– Aukerak agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoari dagozkio bere titulartasuneko ondasun eta eskubideen gaineko ahalmenak, bai eta Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera atxikita dituen ondasunen gainekoak ere.

2.– Corresponden al ente público de derecho privado Aukerak las facultades sobre bienes y derechos cuya titularidad ostente, así como sobre los que tenga adscritos, de conformidad con lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Patrimonio de Euskadi.

3.– Agentziari atxikitako ondasunen eta eskubideen jarraipena bere ondare-kontabilitatearen bitartez egingo da. Era berean, erakunde publikoak laguntza emango du EAEko Ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra eta merkataritza-sozietateetan kapitala ordezkatzen duten akzioen eta tituluen inbentario osagarria egiteko.

3.– Los bienes y derechos adscritos serán objeto de seguimiento a través de su contabilidad patrimonial. Asimismo, el ente público prestará la colaboración que requerirá la confección del Inventario General de Bienes y Derechos del Patrimonio de Euskadi y del inventario auxiliar de acciones y títulos representativos de capital en sociedades mercantiles.

25. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 25.– Recursos económicos.

Honako hauek osatzen dituzte Aukerak agentziaren baliabide ekonomikoak:

Los recursos económicos de Aukerak estarán integrados por:

a) Urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura esleitzen zaizkion kopuruak.

a) Las asignaciones que se establezcan anualmente con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Dirulaguntzak, ekarpenak eta, legeen arabera, dohaintzaren edo oinordekotza-tituluaren bidez jaso ditzakeen baliabide ekonomikoak.

b) Las subvenciones, aportaciones, así como los recursos económicos que, de acuerdo con las leyes, pueda recibir por donación o título sucesorio.

c) Bere jardueren ondoriozko diru-sarrerak, ohikoak nahiz apartekoak.

c) Los ingresos, ordinarios y extraordinarios, derivados del ejercicio de sus actividades.

d) Beren ondarearen eta atxikita dituzten ondasunen produktuak eta errentak, edo haien administrazioa eta ustiapena esleituta dituztenak.

d) Los productos y las rentas de su patrimonio y de los bienes que tengan adscritos o cuya administración y explotación tenga atribuida.

e) Indarrean dauden legezko edo erregelamenduzko xedapenen arabera egotz dakiokeen bestelako sarrera publiko zein pribatuak.

e) Otros ingresos públicos o privados que les sean atribuibles de acuerdo con las disposiciones legales o reglamentarias que se encuentren en vigor.

26. artikulua.– Aurrekontu-araubidea.

Artículo 26.– Régimen presupuestario.

Aukerak agentziak aurrekontu-aurreproiektua egin eta onartuko du urtero, Eusko Jaurlaritzari bidali eta Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan txerta dezan, behar bezala bereizita, horrela ezartzen baita maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuan (1/2011 Legegintza Dekretua, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena).

Aukerak elaborará y aprobará anualmente su anteproyecto de presupuestos para su remisión al Gobierno Vasco para que sea integrado, con la debida independencia, en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de conformidad con el Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, por el que se aprueba el Texto Refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi y se regula el régimen presupuestario aplicable a las Fundaciones y Consorcios del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

27. artikulua.– Kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen araubidea.

Artículo 27.– Régimen de Control Económico y Contabilidad.

1.– Aukerak agentziak kontrol ekonomiko-finantzarioaren eta kudeaketa-kontrol iraunkorraren modalitatean gauzatzen du kontrol ekonomikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera.

1.– El control económico de Aukerak se ejerce en la modalidad de control económico-financiero y de gestión de carácter permanente, de acuerdo con lo establecido en el Decreto Legislativo 2/2017, de 19 de octubre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Control Económico y Contabilidad de la Comunidad Autónoma Vasca.

2.– Aukerak agentziak bere informazio ekonomiko-finantzario propioa darama, Kontabilitate Plan Orokorraren irizpideen arabera egina. Informazio ekonomiko-finantzario hori Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak zuzenbide pribatuko erakunde publikoei buruz ezartzen duenari doituko zaio, baita Kontrol Ekonomikoko Bulegoak helburu horrekin ematen dituen jarraibideei ere.

2.– Aukerak lleva su propia información económico-financiera, elaborada de acuerdo a los criterios del Plan General de Contabilidad. Esta información económico-financiera se ajustará a lo que la normativa de la Comunidad Autónoma de Euskadi establezca al respecto para los entes públicos de derecho privado, así como a las directrices que, con ese mismo fin, dicte la Oficina de Control Económico.

28. artikulua.– Kontratazio-araubidea.

Artículo 28.– Régimen de Contratación.

1.– Kontratazio-espedienteak izapidetzen dituenean, Aukerak agentziak botere esleitzaileentzat ezarritako arauetara doituko du bere jarduera –botere adjudikatzaileak administrazio publikotzat jotzen dira Sektore Publikoko kontratuei buruzko araudiaren ondorioetarako–, baita Euskal Autonomia Erkidegoko legerian eta haren garapen-araudian kontratazioari buruz jasotako arauetara ere.

1.– Aukerak tramitará los expedientes de contratación ajustando su actividad a las normas establecidas para los poderes adjudicadores que, a efectos de la normativa de contratación del sector público, tienen la consideración de administraciones públicas, así como a las reglas sobre contratación contenidas en la legislación de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en sus normas de desarrollo.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzen duen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 8. artikuluan edo hura ordezten duen araudian ezarritakoaren arabera eratuta egon beharko du kontratazio-mahaiak.

En este sentido, la mesa de contratación deberá estar constituida conforme a lo establecido en el artículo 8 del Decreto 116/2016, de 27 de julio, sobre régimen de la contratación del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, o normativa que le sustituya.

2.– Aukerak agentziaren Zuzendaritzak kontratuei buruz ematen dituen ebazpenen aurka, kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri ahal izango da, legeri horretan jasotako kasuetan.

2.– Las resoluciones de la Dirección de Aukerak en materia contractual serán susceptibles de recurso especial en materia de contratación en los casos contemplados en dicha legislación.

29. artikulua.– Ondare-erantzukizuneko araubidea.

Artículo 29.– Régimen de responsabilidad patrimonial.

1.– Aukerak agentziaren egintzen ondare-erantzukizuneko araubideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen IV. kapituluan xedatutakoaren arabera jardungo du.

1.– El régimen de responsabilidad patrimonial de los actos de Aukerak se rige por lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en el Capítulo IV de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

2.– Aukerak agentziaren zuzendariari dagokio agentziaren egintzen ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea.

2.– La resolución de los expedientes de responsabilidad patrimonial por los actos de Aukerak corresponde a su Director o Directora.

30. artikulua.– Errekurtso-araubidea.

Artículo 30.– Régimen de recursos.

1.– Aukerak agentziaren Zuzendaritzaren ebazpenek, bere administrazio-ahalen esparruan emanak, administrazio-bideari amaiera ematen diote, eta administrazioarekiko auzibidean aurkara daitezke, hargatik eragotzi gabe aukerako berraztertze-errekurtsoa.

1.– Las resoluciones de la Dirección de Aukerak dictadas en el ámbito de sus potestades administrativas ponen fin a la vía administrativa, y son susceptibles de impugnación en la vía contencioso-administrativa, sin perjuicio del recurso potestativo de reposición.

2.– Aukerak agentziaren zuzendariordetzen ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta Zuzendaritzari gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio.

2.– Las resoluciones de las subdirecciones de Aukerak no ponen fin a la vía administrativa y serán susceptibles de recurso de alzada ante la Dirección.

3.– Aukerak agentziaren Administrazio Kontseiluaren ebazpenek, bere administrazio-ahalen esparruan emanak, administrazio-bideari amaiera ematen diote, eta administrazioarekiko auzibidean aurkara daitezke, hargatik eragotzi gabe aukerako berraztertze-errekurtsoa.

3.– Las resoluciones del Consejo de Administración de Aukerak dictadas en el ámbito de sus potestades administrativas ponen fin a la vía administrativa, y son susceptibles de impugnación en la vía contencioso-administrativa, sin perjuicio del recurso potestativo de reposición.

31. artikulua.– Ordezkaritza eta defentsa epaiketan.

Artículo 31.– Representación y defensa en juicio.

Aukerak agentzia auzibidean ordezkatu eta defendatu beharra badago, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen ardura izango da, arauetan xedatutakoaren arabera.

La representación y defensa en juicio de Aukerak estará a cargo de los servicios jurídicos del Gobierno Vasco, conforme a lo dispuesto en sus normas reguladoras.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común