Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala

N.º 262, viernes 31 de diciembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
6466
6466

10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

LEY 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi.

Eusko Legebiltzarrak 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra onartzeak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika egikaritzeko araudi-esparru bateratua finkatzea ekarri zuen. Lege hori aitzindaria izan zen une hartan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politikaren oinarrizko zutabeak finkatu zituen, hainbat arlotan; esaterako, ingurumen-ebaluazioa, hondakinen kudeaketa eta kutsaduraren kontrola, besteak beste. Hala ere, lege hori onetsi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko lege eta erregelamendu espezifikoek edo Estatuko oinarrizko araudiak arautu izan dituzte arlo horietako batzuk. Hori dela eta, lege honek ez ditu arautzen aipatu dugun Ingurumena Babesteko Lege Orokorrak arautzen zituen arlo sektorial guztiak.

La aprobación de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco supuso el establecimiento de un marco normativo unificado para el ejercicio de la política ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Esta ley, pionera en su momento, estableció los pilares básicos de la política ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en sus distintos ámbitos tales como la evaluación ambiental, la gestión de residuos y el control de la contaminación, entre otros. Sin embargo, desde la aprobación de la citada ley algunos de estos ámbitos han sido regulados por leyes y reglamentos específicos de la Comunidad Autónoma o por la normativa básica del Estado. Por este motivo, la presente ley no regula todos los ámbitos sectoriales que sí regulaba la citada Ley General de Protección del Medio Ambiente.

Azken urteotan ingurumen-araudiaren nortasun-zeinuetako bat izan da, hain zuzen, hainbat arlo eta mailatatik aldarrikatutako arauak hedatzearena. Era horretan, azaleratzen ari diren eta gizarteak eskatzen dituen premietara egokitzen ari da.

Una de las señas de identidad de la normativa ambiental en los últimos años ha sido la profusión de normas promulgadas desde distintos ámbitos y niveles, adaptándose, de esta forma, a las necesidades emergentes que la propia sociedad demanda.

Azaldutakoa azalduta, lege honek esparru juridiko bat xedatzen du, zeinak ingurumen-babes handia bermatuko duen, gaur egungo euskal gizarte-eta ekonomia-egoerara egokituta. Horregatik, arauak azken araudi- garapenak jasotzen ditu, eta Administrazioan esku hartzeko teknika berriak dakartza, prozedura administratiboa sinplifikatze eta arintze aldera, eta ingurumenaren babes eraginkorra lortzeko asmoz, jarduera ekonomikoak gauzatzen diren ingurunearekin bateragarri eginez.

Habida cuenta de lo expuesto, esta ley establece un marco jurídico garante de un alto nivel de protección del medio ambiente adaptado a la realidad económica y social vasca actual. Es por ello que la norma incorpora los últimos desarrollos normativos y aporta nuevas técnicas de intervención administrativa en aras a la simplificación y agilización del procedimiento administrativo y con el objetivo de lograr una efectiva protección del medio ambiente compatibilizando las distintas actividades económicas con el entorno en el que se desarrollan.

Lege honek pertsona fisiko eta juridiko publiko zein pribatuen eskubideak eta betebeharrak xedatzen ditu, herritarrek euren garapenerako ingurumen egokiaz gozatzeko duten eskubidea nabarmenduz. Era berean, ekonomia jasangarria sustatzen du, baliabide naturalen kudeaketa eraginkorraren bitartez, klima-aldaketaren eragina mugatuko duen gizarte hipokarboniko bat sustatzearren. Helburu horiek erdiesteko, ezinbestekoa da hainbat ekintza ausart gauzatzea, segurtasun juridikoa eta ahalik eta eraginkortasun handiena emango dien araudi-oinarri irmoarekin.

La presente ley determina los derechos y los deberes de las personas físicas y jurídicas, públicas y privadas, subrayando el derecho de las ciudadanas y ciudadanos a disfrutar de un medio ambiente adecuado para el desarrollo de las personas, toda vez que promueve una economía sostenible mediante la gestión eficiente de los recursos naturales, en aras al fomento de una sociedad hipocarbónica que limite la influencia del cambio climático. Alcanzar estos objetivos requiere de acciones decididas que cuenten con una base normativa firme que les confiera seguridad jurídica y máxima eficacia.

Nahi horretan oinarrituta, legeak alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko erantzukidetasuna bultzatu nahi du ingurumenaren babesari dagokionez. Izan ere, euskal gizarteak dituen ingurumen-erronketarako irtenbideak bilatzeak berarekin dakar, halabeharrez, administrazio publikoen, sektore ekonomikoaren eta herritarren artean baterako jardunak egikaritzea, lortu nahi diren helburu komunak kontuan hartuta. Azken batean, bizi-kalitatea eta ongizate orokorra hobetzeko aukera bat da, ekoizpen- eta kontsumo-eredua modu erabakigarrian aldatzea helburu duena, ekonomia zirkular bat bultzatzeko. Ekonomia zirkular horretan, produktuen, materialen eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta denbora luzeenean mantenduko da, eta ahalik eta hondakin gutxien sortuko da, Euskal Autonomia Erkidegoa Europa mailan erreferente gisa jarrita.

Con este anhelo, la ley persigue impulsar la corresponsabilidad público-privada en la protección del medio ambiente, ya que la búsqueda de soluciones a los retos medioambientales a los que se enfrenta la sociedad vasca requiere, de forma ineludible, la ejecución de actuaciones conjuntas entre las administraciones públicas, el sector económico y la ciudadanía en general, habida cuenta de los objetivos comunes perseguidos. En definitiva, una oportunidad para lograr la mejora de la calidad de vida y el bienestar general, pretendiendo un decidido cambio de modelo de producción y consumo que impulse una economía circular en la cual el valor de los productos, los materiales y los recursos se mantenga en la economía durante el mayor tiempo posible y en la que se reduzca al mínimo la generación de residuos, situando a la Comunidad Autónoma del País Vasco como referente a nivel europeo.

Aukera horietako batzuk, hain justu, berrikuntzari, ekoeraginkortasunari eta erosketa publiko berdeari buruzkoak dira. Eta jardun horiek guztiak, hutsik egin gabe, honako hauetan oinarrituta daude: etengabeko hobekuntzan eta eragile sozioekonomikoekiko elkarrizketan, informazioa jasotzeko eskubidean eta zerga-sistema ekologiko baten garapenean, jarduerak gauzatzean ingurumen-jardun onenak sustatuko dituena.

Algunas de estas oportunidades se refieren a la innovación, la ecoeficiencia o la compra pública verde; actuaciones basadas, indefectiblemente, en la mejora continua y el diálogo con los agentes socioeconómicos, el derecho a la información y el desarrollo de un sistema fiscal ecológico, que fomente y promueva las mejores prácticas ambientales en el desarrollo de las actividades.

Arestian aipatu bezalaxe, Europar Batasuneko erakundeek, azken bi hamarkadetan, gero eta zuzentarau, araudi eta eduki tekniko handiko bestelako ekitaldi gehiago onartu dituzte, eta horrek dakar ingurumena babesteko eskakizun eta estandar handiagoak onartzea. Gertakari horren bertsio negatiboak, berriz, baimentze-prozedura konplexu ugari sortzea ere ekarri du, eta hori oztopoa izan liteke ekonomia-jarduera batzuen garapenerako, ingurumena babesteko helburuak hainbeste ez babestea ekar bailezake, araudi horrek eragingo dien jarduerei dagokienez.

Como ya se ha expuesto, la aprobación de directivas, reglamentos y otros actos de alto contenido técnico por parte de las instituciones de la Unión Europea se ha incrementado notablemente en las dos últimas décadas, asumiendo unas mayores exigencias y estándares de protección del medio ambiente. Este hecho, en su versión negativa, ha supuesto la creación de multitud de procedimientos complejos de autorización que podrían erigirse como un obstáculo para el desarrollo de actividades económicas que pudiese redundar en una menor protección de los objetivos de protección del medio ambiente para los cuales dicha normativa se dicta.

Lege honen edukia, hain zuzen, Europako Batzordeak adierazitako «araudi adimendun» kontzeptuaren premisapean egituratzen da. Helburua da Estatu kideek arau batzuk onar ditzaten sustatzea, honako hauek lortzeko: herritarren rola indartzea, araudiak bizimodu sozioekonomiko orokorrean dituen eraginak aztertzea, eta lan administratiboak sinplifikatzeko joera sustatzea, prozedurak bateratuz eta beharrezkoak ez diren izapideak desagerraraziz. Horrek guztiak asko hobetuko du administrazio publikoen zeregina, eta hobetu egingo du, halaber, euskal jardueren garapena.

El contenido de la presente ley se articula bajo la premisa del concepto de «normativa inteligente» enunciado por la Comisión Europea, que promueve una aprobación de normas por parte de los Estados miembros que refuercen el papel de la ciudadanía, analicen los impactos de la normativa en la vida socioeconómica en general y tiendan a una simplificación administrativa unificando procedimientos y suprimiendo trámites innecesarios, lo que mejorará sustancialmente tanto la labor de las administraciones públicas como el desarrollo de las actividades vascas.

Horregatik guztiagatik, funtsezkoak dira ingurumen Administrazioaren funtzionamendua arintzeko eta sinplifikatzeko lege honek diseinatutako neurriak, Administrazioaren esku-hartzea murriztea eta sinplifikatzea baita helburua. Era horretan, ingurumenean eragina duten jardueretan esku hartzeko teknikak arautuko dituen sistema bat osatuko da, eta, hala, ingurumena eta herritarren osasuna babesteko interes orokorra gogobeteko da. Aldi berean, botere publikoen jardunean gardentasuna, eragingarritasuna, ekonomia eta eraginkortasuna bermatuko dira, elementu horiek funtsezkoak baitira Administrazio egokia zer den erakusteko.

Por esta razón son fundamentales las medidas diseñadas por esta ley para agilizar y simplificar el funcionamiento de la Administración ambiental con el objeto de reducir y simplificar la intervención administrativa. Se configura así un sistema que regula las diferentes técnicas de intervención sobre las actividades con incidencia ambiental satisfaciendo el interés general de la protección del medio ambiente y la salud de los ciudadanos y ciudadanas, pero a la vez garantizando la transparencia, la eficiencia, la economía y la eficacia en la actuación de los poderes públicos, elementos estos esenciales de lo que debe ser una buena Administración.

Ezinbestekoa da, halaber, ingurumenari buruzko ezagutza eta informazioa hobetzea. Herritar guztiek dute horretarako eskubidea, eta, horregatik, prozedura administratibo guztietan jendearen partaidetza bultzatu behar da. Izan ere, alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko elkarreragin arinaren bidez eta soilik horren bidez lortuko da ingurumen-ezagutza handiagoa izatea. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren helburu komunak lortu ahal izatea ekarriko du, bai eta herritarren erantzukizun partekatua bultzatzea ere; hala, herritarrak eragile aktiboak bihurtuko dira, ingurumenaren narriaduraren prebentzioan esku hartuko dute, eta haren defentsa eta lehengoratzea sustatuko dute.

Indispensable es, también, mejorar el conocimiento y la información sobre el medio ambiente, al que la sociedad en su conjunto tiene derecho, facilitando en todos los procedimientos administrativos la participación pública, ya que únicamente mediante una fluida interrelación público-privada será posible avanzar en un mayor conocimiento ambiental que promueva la consecución de los objetivos comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco y que impulse la responsabilidad compartida de la ciudadanía, de modo que esta se convierta en un agente activo que se involucre en la prevención del deterioro del medio ambiente y promueva su defensa y recuperación.

Lege honek bere lege-babesa dauka Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutako eskumenean, ingurumen- eta ekologia-gaietan Estatuaren oinarrizko legedia egikaritzeko eta legez garatzeko aurreikusten baita. Legeak, hain zuzen, 120 artikulu ditu, 9 titulutan egituratuta.

La presente ley, que encuentra su amparo legal en la competencia establecida en el artículo 11.1.a) del Estatuto de Autonomía para el País Vasco que prevé la competencia de desarrollo legislativo y ejecución de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología, contiene 120 artículos que se estructuran en 9 títulos.

I. tituluak, xedapen orokorrei buruzkoak, legearen xedea eta legearekin lortu nahi diren helburuak biltzen ditu. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-babesaren araudi-esparrua osatzen du, bai eta administrazio publikoen jardunbide-lerroak finkatzen dituzten eta horien oinarrian dauden printzipioak eta babes hori arautuko duten arauak interpretatzeko baliagarriak izango diren irizpideak ere. Gainera, titulu honetan pertsona publiko zein pribatuek ingurumenaz gozatzeko, hura babesteko, zaintzeko eta hobetzeko dituzten eskubideak eta betebeharrak adierazten dira.

El Título I, de disposiciones generales, plasma el objeto de la ley y los objetivos que con ella se persigue alcanzar, configurando el marco normativo de la protección del medio ambiente en la Comunidad Autónoma del País Vasco, junto con los principios en los cuales se fundamenta y que constituyen las pautas de actuación de las administraciones públicas y los criterios que servirán para interpretar las normas que regulan dicha protección. Además, en este título se formulan los derechos y los deberes de las personas públicas y privadas en relación, entre otros aspectos, con el derecho al disfrute del medio ambiente, su protección, conservación y mejora.

II. tituluak, bestalde, Autonomia Erkidegoko erakunde komunei eta foru- zein toki-administrazioei ingurumenaren arloan dagozkien eskumenak arautzen ditu. Eta Ingurumeneko Esparru Programa finkatzen du ingurumen-politikaren koordinaziorako tresnatzat, non jasoko diren berorren indarraldian ingurumenaren kalitatea hobetzeko ildo estrategikoak eta konpromisoak. Era berean, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen arabera sortutako Ingurumeneko Aholku Kontseiluaren osaera eta eginkizunak aldatzen ditu, administrazio publikoen eta ingurumen-politiken osaeran, kontsultan eta jarraipenean gizarte- eta ekonomia-interesak ordezkatzen dituzten sektoreen arteko lankidetzarako organo eta organo aholku emaile gisa eratuta. Legeak kendu egin du Euskadiko Ingurumen Batzordea, haren eginkizunak kontseiluarenetan txertatuz.

El Título II regula las competencias que en materia de medio ambiente corresponden a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y a las administraciones forales y locales, estableciendo como instrumentos de coordinación de la política ambiental el Programa Marco Ambiental en el que se contendrán las líneas estratégicas y los compromisos para mejorar la calidad del medio ambiente durante su periodo de vigencia. Asimismo, se procede a modificar la composición y las funciones del Consejo Asesor de Medio Ambiente creado por la Ley 3/1998, de 27 de febrero, configurándolo como un órgano consultivo y de cooperación entre las administraciones públicas y los sectores que representan a los intereses sociales y económicos en la elaboración, consulta y seguimiento de las políticas ambientales. La ley suprime la Comisión Ambiental del País Vasco, integrando sus funciones en las propias del consejo.

III. tituluak, ingurumen-gaietan informatzeari eta jendeak parte hartzeari buruzkoak, helburutzat dauka ingurumen Administrazio publikoaren eta euskal herritarren arteko harremanean sistema berri bat diseinatzea, horiek ere ingurumen-gaietako erabakiak har ditzaten, eta hainbat alderdi arautu daitezen; esaterako, ingurumen-gaietako informazioa jasotzeko eskubidea eta informazioaren hedapena. Sistemak erakunde publiko zein pribatuek ingurumenari buruz sortutako informazio guztia bilduko du, kudeaketan, hedapenean eta erabakiak hartzean erabili ahal izateko. Eta hori ere arautu egiten da, ingurumen-gaiekin lotutako informaziorako sarbidea modu zabalenean bermatzeko, teknologikoki modu aurreratuenan, Administrazio elektroniko baten eskakizunekin bat etorrita.

El Título III, dedicado a la información y participación pública en materia ambiental, tiene como finalidad el diseño de una nueva sistemática en la relación entre la Administración pública ambiental y la ciudadanía vasca, facilitando la participación en la toma de decisiones en materia ambiental y regulando aspectos tales como el derecho a la información en materia de medio ambiente y su difusión. El sistema que permitirá integrar toda la información sobre el medio ambiente que generen tanto las entidades públicas como privadas a fin de que sea utilizada en la gestión, la difusión y la toma de decisiones también es regulado con la finalidad de que el acceso a la información ambiental se garantice del modo más amplio y tecnológicamente avanzado en consonancia con los requerimientos de una Administración electrónica.

IV. tituluak, berriz, ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua arautzen du, ingurumena babesteko araudi sektorialean aurreikusitako prozedura administratiboak sinplifikatzeko eta bateratzeko premisapean. Hala, bertan xedatzen diren baldintzak eta eskakizunak jasotzen ditu, eta jardueren garapenerako oztopo juridiko eta administratiboak desagerrarazten ditu. Era horretan, Administrazioak esku hartzeko sistema berri bat finkatzen da; horri esker, legearen I. eranskinean jasotako jarduera eta instalazioetarako, erabaki administratibo bakarreko prozedura bakarra ezartzen da, ingurumen-eraginei aurrea hartzeko neurri guztiak bilduko dituena.

El Título IV procede a regular la ordenación de las actividades con incidencia en el medio ambiente bajo la premisa de simplificación y unificación de los procedimientos administrativos previstos en la normativa sectorial de protección del medio ambiente, integrando las condiciones y requisitos que en la misma se establecen y eliminando los obstáculos jurídicos y administrativos al desarrollo de las actividades. Se establece, así, un nuevo sistema de intervención administrativa para todos los grupos de actividades e instalaciones comprendidos en el Anexo I de la ley, de modo que exista un único procedimiento con una única resolución administrativa que incorpore todas las medidas preventivas frente a los impactos ambientales.

Hala, ingurumen-baimen bateratuaren erregimen juridikoak xedatzen dira. Horren erregulazioak leial eusten dio kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuei buruzko Europako araudiari, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako ingurumen-baimen berri bakarrari ere. Horietan, prozedura bakarrean txertatzen dira ingurumena babesten duen araudi sektorialean gaur egun sakabanatuta dauden lizentziak, baimenak eta txostenak. Gainera, jarduera sailkatuaren lizentziaren erregulazioa eta jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregulazioa ere jasotzen ditu, toki-erakundeek kudeatuko dituztenak, aldaketa garrantzitsuren bat txertatuta.

Así, se establecen los regímenes jurídicos de la autorización ambiental integrada, cuya regulación se mantiene fiel a la normativa europea sobre prevención y control integrados de la contaminación, y la nueva autorización ambiental única emitida por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y en las que se integran en un solo procedimiento las autorizaciones, permisos e informes que actualmente se encuentran dispersos en la normativa sectorial protectora del medio ambiente. Además, incluye la regulación de la licencia de actividad clasificada y la comunicación previa de actividad clasificada que gestionarán las entidades locales, introduciendo algunas modificaciones relevantes.

Hala, funtzioak erakundeen artean modu orekatuan banatuko direla bermatzeko, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean, bizitegietarako hiri-lurrean finka daitezkeen jardueren kalifikazioarekin, neurri babesleen eta zuzentzaileen adierazpenarekin, ikuskaritzarekin eta zigorrekin lotuta organo horiei esleitutako eskumenak ordezkatu egingo dira neurri zuzentzaileak ezartzeko ahalmenekin, 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, baita 10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan ere, baldin eta dagokion udalak hala eskatzen badio eskumena duen foru-organoari.

En este sentido, y en aras a garantizar un reparto interinstitucional equilibrado de funciones, las competencias que en la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus territorios históricos, se atribuían a estos órganos en relación con la calificación, señalización de medidas correctoras, inspección y sanción en relación con actividades que puedan establecerse en suelo urbano residencial, se sustituyen por las facultades de imposición de medidas protectoras y correctoras en aquellos municipios de menos de 10.000 habitantes, y en los municipios de 10.000 o más habitantes, si así lo solicita el ayuntamiento correspondiente al órgano foral competente.

Era berean, ingurumenean esku hartzeko hainbat prozeduraren izapideak arintzearren (betiere, interesa duen jendeak parte hartzeko izango duen bermea mugatu gabe), jarduera bat gauzatuko den tokiaren hurbileko bizilagunei jakinarazteko izapidea desagerraraziko da, eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, bai eta baimen edo lizentzia hori emateko eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan eta udal-ediktuetan ere.

Asimismo, en aras a agilizar la tramitación de los diferentes procedimientos de intervención ambiental, sin disminuir las garantías de participación de las personas interesadas, se elimina el trámite de notificación a los vecinos inmediatos al lugar donde se vaya a emplazar una actividad, sustituyéndolo por la publicación en el boletín oficial correspondiente y en la sede electrónica y el dictado de edictos municipales por parte del órgano competente para otorgar la autorización o licencia.

Bide beretik, ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren prozeduretan txertatzen du legeak Estatuko Administrazio orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatutako arroen jabari publiko hidraulikoetara isuriak botatzeko baimena emateko prozedura. Nolanahi ere, hori txertatzeak ez du aldatzen uraren legediak aurreikusitako finantza- eta ekonomia-erregimena, ez eta administrazio horiei jabari publiko hidraulikoaren babesarekin lotuta dagozkien gainerako eskumenak ere. Zehazki, ez dira aldatuko zaintzarekin eta ikuskaritzarekin lotutako eskumenak, eta ezta zehatzeko ahalmena ere.

Asimismo, la ley integra en los procedimientos de autorización ambiental integrada y autorización ambiental única el procedimiento para el otorgamiento de la autorización de vertidos al dominio público hidráulico de las cuencas gestionadas por la Administración General del Estado y por la Comunidad Autónoma del País Vasco. No obstante, la integración no modifica el régimen económico financiero previsto por la legislación de aguas ni el resto de competencias que corresponden a dichas administraciones en materia de protección del dominio público hidráulico. En particular, no se alteran las competencias relativas a vigilancia e inspección, ni la potestad sancionadora.

V. tituluak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, legearen II. eranskinean jasotako planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioaren erregimena eguneratzen du, bere osaeran, onarpenean eta baimenean ingurumen-ezaugarriak txertatzeko modua eraginkorra izan dadin. Horretarako, ingurumenari begira bideragarriak diren aukerak hautatu beharko dira, eta era guztietako neurriak finkatu, ingurumenean eragiten diren ondorio kaltegarri guztiei aurrea hartzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko. Era horretan arautzen dira planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunterako eta sinplifikaturako prozedurak; arruntaren kasuan, planen eta programen eragin garrantzitsuak zehazten lagunduko dute eta, hala badagokio, ingurumena eta baliabide naturalak behar bezala babesteko beharrezkoak diren baldintzak finkatuko dituzte; bigarrenaren kasuan, berriz, prozedura arruntaren eraginpean jartzea badagokion ala ez finkatzen da, bai eta zer baldintzatan onartu behar den ere.

El Título V, de evaluación ambiental, actualiza el régimen de la evaluación ambiental de los planes, programas y proyectos recogidos en el Anexo II de la ley en aras a hacer efectiva la integración de los aspectos ambientales en su elaboración, aprobación o autorización, seleccionando las alternativas que resulten ambientalmente viables y estableciendo las medidas de todo tipo para prevenir, corregir y, en su caso, compensar los efectos adversos sobre el medio ambiente. Se regulan así los procedimientos de evaluación ambiental estratégica ordinaria y simplificada de planes y programas que permiten, en el primer caso, determinar los efectos significativos de aquellos, estableciendo, si procede, las condiciones que deban adoptarse para la adecuada protección del medio ambiente y los recursos naturales y, en el segundo caso, determinar si procede o no el sometimiento al procedimiento ordinario y los términos en que deba ser aprobado.

Bestalde, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioen (arrunta eta sinplifikatua) prozedurak asmo honekin arautzen dira: lehenengoaren kasuan, proiektu batek ingurumenean dituen eragin garrantzitsuenak balioesteko asmoz, eta, hala badagokio, berori egikaritzeko, ustiatzeko eta desegiteko baldintzak finkatzeko; bigarren kasuan, berriz, prozedura arruntaren eraginpean egon beharra ala ez ebaluatzeko, edo ingurumena eta baliabide naturalak babesteko beharrezkoak diren neurriak finkatzeko, proiektuen garapena ingurunea behar bezala zaintzearekin bateragarri eginez.

Por su parte, los dos procedimientos de evaluación de impacto ambiental de proyectos, ordinaria y simplificada, se regulan, en el primero de los supuestos, con el fin de valorar los efectos significativos de un proyecto en el medio ambiente y, si procede, fijar las condiciones para su ejecución, explotación y desmantelamiento, y con la finalidad, en el segundo, de que se evalúe el sometimiento o no al procedimiento ordinario, o bien determinar las medidas que sean precisas para la protección del medio ambiente y los recursos naturales, compatibilizando de esta forma el desarrollo de proyectos con la adecuada protección del entorno.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko araudian xedatutakoaren arabera kontsulta egin behar zaien pertsonen parte-hartze eraginkorra bermatze aldera, Ingurumen-ebaluaziorako Prozeduretan Interesa duten Pertsonen Erregistroa sortzen da. Erregistro hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendekoa izango da administratiboki.

Con la finalidad de garantizar la participación efectiva de las personas que deban ser consultadas según lo dispuesto en la normativa sobre evaluación ambiental, se crea el Registro de Personas Interesadas en los Procedimientos de Evaluación Ambiental, registro que dependerá administrativamente del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

VI. tituluak, bestalde, ingurumenaren hobekuntza bultzatzeko tresnak aurreikusten ditu. Horien artean daude, besteak beste, ingurumen-akordioak, Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema (EMAS) eta Europar Batasuneko etiketa ekologikoa. Elementu horiek ingurumenaren zaintzan alderdi publikoaren zein pribatuaren arteko erantzukidetasuna ahalbidetzen dute, eta gai hori arautzen duen araudian finkatutako betebeharrak betetzen direla ziurtatuko dute. Hona hemen euskal gizarteak ingurumenaren zaintzan onartu beharreko erronka berriak eta tresnak: produktuen eta erakundeen bizi-zikloaren azterketa, izan dezaketen ingurumen-inpaktua neurtzeko eta hori murrizteko modua aztertzeko helburuarekin, ingurumenak sortzen dituen merkatuko aukerei etekina ateratzea ahalbidetzen duten produktuen eta prozesuen ekoberrikuntza eta ingurumenaren sustapena eta hobekuntza bilatuko dituen ingurumenaren zerga-sistema bat ezartzea. Era berean, erosketa publiko berdea helburuak betetzeko oinarrizkoa den mekanismo modura ageri da legean eta hura sustatzeko eta garrantzia emateko agintzen die herri-administrazioei. Zentzu horretan, eta obren kontratuen kasurako, azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien edo material birziklatuen erabilera kontratu horiek gauzatzeko baldintza modura ezartzea hartu da gogoan, mota horretako kontratuek baldintza horrekiko lotura zuzena baitute. Ikerketa, hezkuntza eta prestakuntza ere arauaren xedeak dira, ingurumenari buruzko ezagutzaren oinarria hobetzen hasiz, ingurumena hobetzea ekarriko duten jardunak, balioak eta portaerak herritarren artean eta erakunde guztien artean zabaltzeko bide gisa. Norabide berean, aurreikusten da herritarrek boluntariotza-ekintzetan parte hartzea, ingurumen-edukian oinarritutako interes orokorreko jarduerak egiteko, bai eta Autonomia Erkidegoaren ingurumen-balioak babesteko, zaintzeko eta zabaltzeko lagungarriak direnen aitorpenerako ekintzak ere.

El Título VI contempla los instrumentos de impulso de la mejora ambiental, entre los cuales se encuentran los acuerdos medioambientales, el Sistema Comunitario de Gestión y Auditorias Medioambientales (EMAS) y la etiqueta ecológica de la Unión Europea, como elementos que posibiliten la corresponsabilidad público-privada en la protección del medio ambiente y el cumplimiento de las obligaciones que se fijan en la normativa reguladora de esta materia. El análisis del ciclo de vida de los productos y organizaciones con el fin de medir su impacto ambiental potencial y analizar su reducción, la eco-innovación en productos y procesos que permitan aprovechar las oportunidades de mercado que genera el medio ambiente y el establecimiento de un sistema de fiscalidad ambiental dedicado a la promoción y mejora del medio ambiente son las herramientas y los nuevos retos que la sociedad vasca debe asumir en la protección del medio ambiente. Asimismo, la compra pública verde se configura en la ley como un mecanismo básico para el cumplimiento de sus objetivos, encomendando a las administraciones públicas su promoción y puesta en valor. En este sentido, y para el caso de los contratos de obras, se contempla la posibilidad de establecer como condición para su ejecución la utilización de subproductos, materias primas secundarias o materiales reciclados, dada la vinculación directa del objeto de este tipo de contratos con dicha condición. La investigación, la educación y la formación son también objeto de la norma, partiendo de la mejora en la base de conocimiento sobre el medio ambiente como medio tractor para extender, entre la ciudadanía y el conjunto de instituciones, actuaciones, valores y comportamientos que redunden en la mejora del medio ambiente. En esta misma dirección se prevé la participación de los ciudadanos y ciudadanas en acciones de voluntariado para la realización de actividades de interés general con contenido ambiental y las acciones de reconocimiento para quienes contribuyan a la protección, conservación y difusión de los valores medioambientales de la Comunidad Autónoma.

VII. tituluak, ostera, ikuskaritza eta ingurumen-kontrola arautzen ditu. Eta titulu horrek aurreikusten du, alde batetik, ingurumen-lankidetzarako zer erakunderi eska diezaieketen administrazio publikoek jarduerak egiaztatzeko eta kontrolatzeko funtzioak gauzatzeko. Ezinbestekoa izango da funtzionamenduari, jarduera-mailari eta jardunen irismenari buruzko araudia garatzea. Bestalde, legearen eraginpean dauden jardueren ingurumen-legezkotasuna bermatuko duen ingurumen-ikuskaritzak ere erregulazio zehaztua izan beharko du hainbat alderdiri dagokienez. Esaterako, ingurumen-kontrol, -zaintza eta -ikuskaritza-lanak egingo dituzten langileei dagokienez (administrazio publikoen zerbitzura dabiltzan langileek zuzenean egin ditzakete, edo, bestela, horiek eskatuta edo horien izenean, ingurumen-lankidetzarako erakundeek); eta ingurumen-ikuskaritzaren plangintzari dagokionez (legeak adierazitako gutxieneko edukiarekin, aldian behin egingo diren eta ikuskaritza-programatan zehaztuko diren planetan jaso beharko da plangintza hori, non txertatuko diren ingurumen-eragina duten jarduera mota bakoitzerako bisiten maiztasuna, arauak finkatzen dituen irizpideak eta arauz xeda daitezkeen beste batzuk aintzat hartuko dituen ingurumen-arriskuen ebaluazio sistematiko batean oinarrituta).

El Título VII, en el que se regula la inspección y el control ambiental, contempla, por un lado, las entidades de colaboración ambiental a las que las administraciones públicas pueden encomendar el desempeño de funciones de verificación y control de actividades. Su funcionamiento, nivel de actividad y alcance de sus actuaciones serán objeto de desarrollo reglamentario. Por otro lado, la inspección ambiental que garantice la adecuación a la legalidad ambiental de las actividades sometidas a la ley es objeto de regulación pormenorizada en cuestiones como el personal encargado de las labores de control, vigilancia e inspección ambiental, que podrán realizarse bien directamente por el personal al servicio de las administraciones públicas o, a instancia y en nombre de aquellas, por entidades de colaboración ambiental; la planificación de la inspección ambiental, que deberá plasmarse en planes que se elaborarán periódicamente con el contenido mínimo que la ley señala y que se concretarán en programas de inspección en los que se incluirán las frecuencias de las visitas para los distintos tipos de actividades con incidencia ambiental basándose en una evaluación sistemática de los riesgos medioambientales que tome en consideración los criterios que esta norma fija y otros que podrán ser establecidos reglamentariamente.

VIII. tituluak ingurumen-legezkotasuna eta ingurumen-kalteengatiko erantzukizuna lehengoratzeko modua arautzen du. Hala, martxan diren jarduerak legeztatzeko hartu beharreko neurriak zehazten dira, baldin eta baimenik edo lizentziarik ez badute, aurretiazko jakinarazpen-prozedurarako izapideak gauzatu ez badituzte edo, horiek izanik ere, funtzionamenduan gabeziak antzematen bazaizkie. Ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko prozedura (prozedura zigortzailetik kanpo dagoena) ere araututa dago legean, hartu beharreko neurrien nahitaezko betearazpena barne. Ingurumen-kalteengatiko erantzukizuna ere legean dago aurreikusita, kalte horiek eta kalteak izateko berehalako mehatxuak nabarmenak badira, horiei aurrea hartzeko, horiek saihesteko eta konpontzeko helburuarekin, ingurumen-erantzukizunari buruzko araudian araututako moduan eta baldintzetan.

El Título VIII regula la restauración de la legalidad ambiental y responsabilidad por daños ambientales, de modo que se detallan las medidas a adoptar para la legalización de las actividades en funcionamiento cuando no dispongan de autorización o licencia o no hayan sustanciado los trámites del procedimiento de comunicación previa, o cuando disponiendo de ellas se adviertan deficiencias en su funcionamiento. El procedimiento para restaurar la legalidad ambiental, autónomo del procedimiento sancionador, es también objeto de regulación en la ley, incluyendo la posible ejecución forzosa de las medidas que resulte oportuno adoptar. La responsabilidad por daños ambientales se contempla en la ley con la finalidad de prevenir, evitar y reparar dichos daños cuando tengan carácter significativo, junto con las amenazas inminentes de que los mismos sean ocasionados, en la forma y condiciones reguladas en la normativa sobre responsabilidad ambiental.

Azkenik, IX. tituluak ingurumeneko zehapen-erregimena arautzen du, eta arau-haustea dakarten gertakarien tipifikazioa biltzen du, honela sailkatuz: oso larriak, larriak eta arinak. Zigorren mailaketa arau-hauste mota bakoitzerako finkatuko da. Eta xedatzen da jartzen den zigorrak arau-haustearen larritasunari egokitutakoa izan beharko duela, legeak zehaztutako irizpideak aintzat hartuz. Diziplina-erregimenaren baitan, halaber, arau-haustea dakarten gertakarien eraginez aldatutako egoerak lehengoratzeko eta Administrazio publikoari eragindako kalteak ordaintzeko betebeharra dago aurreikusita. Arau-hausteak ekiditeko neurri osagarri gisa, arau-hauste larriak edo oso larriak eginez gero, Administrazio publikoarekin kontratatzeko debekua edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea xedatzen da, harik eta dagozkion neurri babesleak eta zuzentzaileak egikaritu arte, edo zigorraren zenbatekoa ordaindu arte. Era berean, xedatzen da arau-hausleen erregistro bat sortzea, non jasoko diren ebazpen irmoa jaso duten arau-hausle publiko zein pribatuen izenak. Erregistro honen helburu bakarra da ezarritako zehapenen inguruko gezurta ezinezko informazioa herri-administrazioen eskura egotea, arauak berriro hautsi diren baloratzeko edo zehazpen osagarriak ezarri eta haien jarraipena egiteko (kontratatzeko edo dirulaguntzak lortzeko debekua, esate baterako). Ildo beretik, arau-hausteengatik ezarritako zigorrak eta erantzuleen nortasuna iragartzea ere aurreikusten da. Azkenik, zigorren ordezko ingurumen-prestazioa ere aurreikusten da, alegia, ingurumenaren onurarako lehengoratze-, zaintza- edo hobekuntza-ekintzen bidezko zehapenak ezar daitezke, zigorra jartzen duen organoak erabakitako baldintzetan eta moduan.

Finalmente, el Título IX regula el régimen sancionador ambiental y recoge la tipificación de los hechos constitutivos de infracción clasificándolos como muy graves, graves y leves. La graduación de las sanciones se fija para cada tipo de infracción estableciéndose que en su imposición se deberá guardar la adecuación con la gravedad de la infracción considerando los criterios que la ley especifica. Se prevé también, dentro del régimen disciplinario, la obligación de reponer la situación alterada como consecuencia de los hechos constitutivos de infracción, así como la indemnización por los daños y perjuicios causados a la Administración pública. Como medidas complementarias que desincentiven la comisión de infracciones se establece la prohibición de contratar con la Administración pública o la imposibilidad de obtener subvenciones públicas en aquellos casos en los que se hayan cometido infracciones muy graves o graves hasta en tanto no se hayan ejecutado las medidas protectoras y correctoras pertinentes o se haya satisfecho el importe de la sanción, así como la creación de un registro de personas infractoras en el que se inscribirán las personas públicas y privadas infractoras sobre las que haya recaído una resolución firme. El objetivo exclusivo de este registro es contar con información fehaciente a disposición de las administraciones públicas sobre las sanciones impuestas a los efectos de la valoración de la existencia de una posible reincidencia o de la imposición y seguimiento de sanciones accesorias como la prohibición de contratar o de obtener subvenciones. En esta misma línea se prevé dar publicidad a las sanciones impuestas por la comisión de dichas infracciones, así como la identidad de sus responsables. Por último, se contempla la prestación ambiental sustitutoria de las sanciones consistentes en la imposición de multas, que podrá consistir en acciones de restauración, conservación o mejora que redunden en beneficio del medio ambiente, en las condiciones y términos que el órgano que imponga la sanción determine.

LEHENENGO TITULUA
TÍTULO PRIMERO
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lege honen xedea da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko arau-esparrua xedatzea, pertsona fisiko zein juridikoek izango dituzten eskubide zein betebeharrak finkatuz, honako helburu hauek betetze aldera:

La presente ley tiene por objeto establecer el marco normativo para la protección, conservación y mejora del medio ambiente en la Comunidad Autónoma del País Vasco, determinando los derechos y deberes de las personas físicas y jurídicas, con el fin de alcanzar los siguientes objetivos:

a) Herritarrak ingurumen-presio eta arriskuetatik babestea.

a) Proteger a sus ciudadanos y ciudadanas frente a las presiones y riesgos medioambientales.

b) Ingurumena babestea, haren narriadurari aurrea hartzea eta kalteak izan dituen tokian lehengoratzea.

b) Proteger el medio ambiente, prevenir su deterioro y restaurarlo donde haya sido dañado.

c) Baliabideak modu eraginkorrean kudeatzea, ekonomia jasangarria, zirkularra eta hipokarbonikoa sustatuz.

c) Gestionar eficientemente los recursos promoviendo una economía sostenible, circular e hipocarbónica.

d) Berotegi-efektuko gasak murrizteko anbizio handiko neurriak ezartzea, Parisko Akordioa eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko beste xedapen batzuk betetzeko.

d) Establecer medidas de reducción de gases de efecto invernadero ambiciosas para cumplir con el Acuerdo de París y otras disposiciones respecto a la lucha contra el cambio climático.

e) Ingurumenaren babesean alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko erantzukidetasuna sustatzea.

e) Impulsar la corresponsabilidad público-privada en la protección del medio ambiente.

f) Ingurumen Administrazioaren funtzionamendua arintzea, prozedura administratiboak sinplifikatuz eta bateratuz, ingurumenean eragina duten jardueretan esku hartzeko teknikak arautuz, eta, betiere, bertan xedatutako baldintzak eta eskakizunak txertatuz.

f) Agilizar el funcionamiento de la Administración ambiental mediante la simplificación y unificación de los procedimientos administrativos, regulando las técnicas de intervención sobre las actividades con incidencia ambiental integrando las condiciones y requisitos que en la misma se establecen.

g) Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren jarduerak zaintzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

g) Establecer mecanismos eficaces de vigilancia, control e inspección de las actividades incluidas dentro del ámbito de aplicación de esta ley.

h) Ingurumen-arloko informaziorako sarbidea zein parte-hartze publikoa eta justiziarako sarbidea bermatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

h) Establecer mecanismos eficaces para garantizar el acceso a la información, la participación pública y el acceso a la justicia en materia medio ambiental.

i) Ingurumenean eragina duten jardueren antolamenduan eskumena duten administrazio eta organo publikoek egikaritutako eskumenak koordinatzeko beharrezkoak diren neurriak sustatzea.

i) Impulsar las medidas necesarias para coordinar el ejercicio de competencias por los diferentes órganos y administraciones públicas competentes en la ordenación de las actividades con incidencia en el medio ambiente.

j) Ingurumenari buruzko ezagutza- eta informazio-oinarria hobetzea.

j) Mejorar la base de conocimientos e Información sobre el medio ambiente.

k) Hezkuntza-maila guztietan ingurumen-hezkuntza bultzatzea, bai eta herritarren eta eragile sozialen kontzientziazioa ere, ingurumena babesteari eta hobetzeari dagokienean.

k) Fomentar la educación ambiental en todos los niveles educativos, así como la concienciación ciudadana y del conjunto de actores sociales en relación con la protección y mejora del medio ambiente.

l) Ingurumen-garapen jasangarria bermatzea, nazioartean onartzen diren garapen jasangarrirarako helburuak lortzen lagunduz.

l) Garantizar un desarrollo ambientalmente sostenible, contribuyendo a la consecución de los objetivos para el desarrollo sostenible que se aprueben internacionalmente.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

1.– Lege honen eraginetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

1.– A los efectos de la presente ley se entenderá por:

a) Ingurumen-akordioa: eskumena duen ingurumen Administrazioaren eta enpresa baten, edo sektore, kolektibo edo erakunde jakin baten ordezkarien artean sinaturiko akordioa. Haren arabera, bi aldeak beren borondatez elkartzen dira ingurumena babesteko helburuak betetzeko.

a) Acuerdo medioambiental: acuerdo suscrito entre la Administración ambiental competente y una empresa, o los representantes de un sector, colectivo u organización determinada, según la cual ambas partes se vinculan voluntariamente para el cumplimiento de unos objetivos de protección ambiental.

b) Ingurumen-baimen bateratua: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak idatzitako ebazpena, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko asmoz I.A eranskinean jasotako jarduerak edo instalazioak osorik edo hein batean ustiatzeko baimena ematen duena, lege honen xedapenak zein xedea eta aplikagarria den araudia betetzen dituela bermatzeko baldintza zehatzetan. Baimen hori baliagarria izango da, lege honetan aurreikusitako aplikazio-eremuarekin bat etorrita, kokapen bera izango duen instalazio batentzat edo gehiagorentzat, edo instalazio baten edo gehiagoren zati batentzat edo batzuentzat.

b) Autorización ambiental integrada: la resolución escrita del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco por la que se permite, a los efectos de la protección del medio ambiente y de la salud de las personas, explotar la totalidad o parte de una actividad o instalación de las contempladas en el Anexo I.A, bajo determinadas condiciones destinadas a garantizar que la misma cumple el objeto y las disposiciones de esta ley y la normativa que le resulte de aplicación. Tal autorización podrá ser válida para una o más instalaciones o partes de instalaciones que tengan la misma ubicación de acuerdo con el ámbito de aplicación contemplado en la presente ley.

c) Ingurumen-baimen bakarra: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak idatzitako ebazpena, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko asmoz I.B eranskinean jasotako jarduerak edo instalazioak osorik edo hein batean ustiatzeko baimena ematen duena, lege honen xedapenak zein xedea eta aplikagarria den araudia betetzen dituela bermatzeko baldintza zehatzetan. Baimen hori baliagarria izango da, lege honetan aurreikusitako aplikazio eremuarekin bat etorrita, kokapen bera izango duen instalazio batentzat edo gehiagorentzat, edo instalazio baten edo gehiagoren zati batentzat edo batzuentzat.

c) Autorización ambiental única: la resolución escrita del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco por la que se permite, a los efectos de la protección del medio ambiente y de la salud de las personas, explotar la totalidad o parte de una actividad o instalación de las contempladas en el Anexo I.B, bajo determinadas condiciones destinadas a garantizar que la misma cumple el objeto y las disposiciones de esta ley y la normativa que le resulte de aplicación. Tal autorización podrá ser válida para una o más instalaciones o partes de instalaciones que tengan la misma ubicación de acuerdo con el ámbito de aplicación contemplado en la presente ley.

d) Jarduera sailkatua: ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalteak eragin diezazkiekeen, kalte horiek eragiteko arriskua sor dezakeen edo pertsonei eragozpenak sor diezazkiekeen titulartasun publiko edo pribatuko edozein jarduera, ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-baimen bakarra behar ez dutenak.

d) Actividad clasificada: cualquier actividad de titularidad pública o privada susceptible de originar daños al medio ambiente, a las personas o a sus bienes, generar riesgos de producir tales daños o causar molestias a las personas y que no estén sujetas a autorización ambiental integrada ni a autorización ambiental única.

e) Lehendik dagoen jarduera edo instalazioa: lege hau indarrean jarri aurretik baimenduta zegoen zeinahi jarduera edo instalazio.

e) Actividad o instalación existente: cualquier actividad o instalación autorizada con anterioridad a la fecha de entrada en vigor de esta ley.

f) Jarduera sailkatua aurretiaz jakinaraztea: dokumentu honen bidez interesdunek toki Administrazioko organo eskudunari jakinarazten diote I.D eranskinean jasotako jarduerak edo instalazioak prest daudela jarduera hasteko.

f) Comunicación previa de actividad clasificada: documento mediante el que las personas interesadas ponen en conocimiento del órgano competente de la Administración local que las actividades o instalaciones contempladas en el Anexo I.D se encuentran habilitadas para el inicio de la actividad.

g) Ekoberrikuntza: jarduera berritzailerako modu oro, baldin eta bere emaitza edo helburua bada ingurumenaren zaintza modu nabarmenean hobetzea. Tartean daude ekoizpen-prozesu berriak, produktu zein zerbitzu berriak, eta enpresa- edo kudeaketa-metodo berriak, baldin eta horiek erabiliz edo egikarituz gero nabarmen murrizten badira ingurumenak izan ditzaketen arriskuak, kutsadura edo baliabideen erabileraren bestelako inpaktu negatibo batzuk, edo horiei aurrea hartzen bazaie, horiekin lotutako jardueren bizi-zikloan zehar.

g) Ecoinnovación: toda forma de actividad innovadora cuyo resultado u objetivo es una mejora significativa de la protección del medio ambiente. Incluye los nuevos procesos de fabricación, los nuevos productos o servicios y los nuevos métodos empresariales o de gestión cuya utilización o ejecución pueda prevenir o reducir sustancialmente los riesgos para el medio ambiente, la contaminación u otros impactos negativos del uso de recursos, a lo largo del ciclo de vida de las actividades a ellos vinculadas.

h) Ingurumenean eragin nabarmena izatea: ingurumenaren kalitatearen edozein alderdiren aldaketa kaltegarri eta nabarmena, batez ere, iraunkorra denean edo luze irauten duenean. Natura 2000 Sareko guneen kasuan, ondorioa nabarmentzat joko da lekuan kontserbatu behar diren habitaten edo espezieen kontserbazio-egoera definitzen duten parametroak okerragotu edo, hala badagokio, lehengoratzeko aukerak oztopatu baditzake.

h) Efecto significativo sobre el medio ambiente: alteración desfavorable de magnitud apreciable de cualquiera de los aspectos de la calidad del medio ambiente, especialmente si es de carácter permanente o de larga duración. En caso de los espacios Red Natura 2000 se considerará que un efecto es de carácter significativo si puede empeorar los parámetros que definen el estado de conservación de los hábitats o especies objeto de conservación en el lugar, o, en su caso, dificultar su restablecimiento.

i) Ingurumen-informazioa: administrazio publikoen edo sektore publikoko gainerako erakundeen edo horien izenean diharduten beste subjektu batzuen esku dagoen idatzizko, ikusizko eta entzutezko informazio oro, elektronikoa edo beste edozein eratako informazioa, bat etorrita Europako zuzentarauek eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den transposizio-araudiak ingurumen-alorreko informazioa eskuratzeari, jendeak parte hartzeari eta justiziara jotzeko eskubideei buruz ezarritakoarekin.

i) Información ambiental: toda la información que en forma escrita, visual, sonora, electrónica o en cualquier otra forma material obre en poder de las administraciones públicas y de los demás entes pertenecientes al sector público o en el de otros sujetos en su nombre, tal y como se establece en las directivas europeas sobre los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente y su normativa de transposición, de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

j) Instalazioa: zeinahi unitate tekniko finko edo mugikor, non lege honen I. eranskinean eta II. eranskinean zerrendatutako jarduera bat edo batzuk garatzen diren, eta baita toki horretan gauzatuko diren jarduerekin antzekotasun teknikoa dutenekin zuzeneko lotura duten beste jarduera batzuk ere, baldin eta isurpenetan eta kutsaduran ondorioak edo ingurumenean bestelako eraginak izan baditzakete.

j) Instalación: cualquier unidad técnica fija o móvil en donde se desarrolle una o más de las actividades enumeradas en el Anexo I y en el Anexo II de esta ley, así como cualesquiera otras actividades directamente relacionadas con aquellas que guarden relación de índole técnica con las actividades llevadas a cabo en dicho lugar y puedan tener repercusiones sobre las emisiones y la contaminación u otros efectos sobre el medio ambiente.

k) Jarduera sailkatuaren lizentzia: toki Administrazioan eskumena duen organoak idatzitako ebazpena, baldintza batzuen arabera jarduera sailkatu bat egitea ahalbidetzen duena, lege honen xedapenak eta helburua, eta baita aplikagarria den araudia ere, betetzen dituela bermatzeko.

k) Licencia de actividad clasificada: resolución escrita del órgano competente de la Administración local por la que se permite el desarrollo de una actividad clasificada bajo determinadas condiciones destinadas a garantizar que la misma cumple el objeto y las disposiciones de esta ley y la normativa que le resulte de aplicación.

l) Neurri zuzentzaileak: ingurumen-alorrean eskumenak dituen organoak ezarritako neurriak ingurumenaren gaineko ondorioen larritasuna edo hedadura murrizteko, eragin horiek nabarmenak izateari utz diezaioten epe erdian edo luzean.

l) Medidas correctoras: medidas impuestas por el órgano con competencias ambientales en orden a disminuir la magnitud o la extensión de los efectos sobre el medio ambiente, de forma que estos dejen de ser significativos a medio o largo plazo.

m) Babes-neurriak: ingurumen-alorrean eskumenak dituen organoak ezarritako neurriak ingurumenaren gainean eragin nabarmenik sortu ez dadin.

m) Medidas protectoras: medidas impuestas por el órgano con competencias ambientales en orden a evitar efectos significativos sobre el medio ambiente.

n) Eskura dauden teknika onenak: jardueren eta dagokien ustiapen moten garapen-fase aurreratuena, demostratu dezaketenak zenbait teknikak zein baimenaren beste baldintza batzuek (isurpenak saihesteko edo, hori ezin bada, murrizteko, eta isurpenek ingurumenean eta pertsonen osasunean daukaten eragina txikitzeko xedez sortuek) isurpenen mugako balioen oinarria izateko duten gaitasun praktikoa.

n) Mejores técnicas disponibles: la fase más eficaz y avanzada de desarrollo de las actividades y de sus modalidades de explotación, que demuestren la capacidad práctica de determinadas técnicas para constituir la base de los valores límite de emisión y otras condiciones de la autorización destinadas a evitar o, cuando ello no sea practicable, reducir las emisiones y el impacto en el conjunto del medio ambiente y la salud de las personas.

Ondorio horietarako, hauek honela ulertu behar dira:

A estos efectos se entenderá por:

n.1.– «Teknikak»: erabilitako teknologia, instalazioa diseinatuta, eraikita, zainduta, ustiatuta eta geldituta dagoen moduarekin batera.

n.1.– «Técnicas»: la tecnología utilizada, junto con la forma en que la instalación esté diseñada, construida, mantenida, explotada y paralizada.

n.2.– «Eskura dauden teknikak»: dagokion industria-sektorearen testuinguruan aplikatzea ahalbidetzen duen eskala batean garatutako teknikak, ekonomiari eta teknikari dagokienez baldintza bideragarrietan, kostuak zein onurak aintzat hartuz, nola teknikak Europar Batasunean sortu edo erabiltzen badira, hala Europar Batasunetik kanpo; betiere, titularrak horietarako sarbidea baldin badu arrazoizko baldintzetan.

n.2.– «Técnicas disponibles»: las técnicas desarrolladas a una escala que permita su aplicación en el contexto del sector industrial correspondiente, en condiciones económica y técnicamente viables, tomando en consideración los costes y los beneficios, tanto si las técnicas se utilizan o producen en la Unión Europea como si no, siempre que la persona titular pueda tener acceso a ellas en condiciones razonables.

n.3.– «Teknika onenak»: ingurumenaren babes-maila orokor altua lortzeko eraginkorrenak diren teknikak dira.

n.3.– «Mejores técnicas»: las técnicas más eficaces para alcanzar un alto nivel general de protección del medio ambiente en su conjunto.

o) Funtsezko aldaketa: baimendutako jarduera edo instalazioren batean egiten den zeinahi aldaketa, baldin eta eragin nabarmenak izan baditzake ingurumenean zein pertsonen segurtasunean eta osasunean, baimen edo lizentzia hori emateko edo aurretiazko jakinarazpena jasotzeko eskumena duen organoaren iritziz, eta lege honetan xedatutako irizpideekin bat etorrita.

o) Modificación sustancial: cualquier modificación realizada en una actividad o instalación autorizada que, en opinión del órgano competente para otorgar dicha autorización, licencia o recepción de su comunicación previa, y de acuerdo con los criterios establecidos en esta ley, pueda tener repercusiones significativas en el medio ambiente, la seguridad o la salud de las personas.

p) Funtsezkoa ez den aldaketa: baimendutako jardueraren edo instalazioaren ezaugarrietan, funtzionamenduan edo hedapenean gertatzen den zeinahi aldaketa, funtsezkotzat ez joagatik, ingurumenean eta pertsonen segurtasunean eta osasunean eragina izan badezake.

p) Modificación no sustancial: cualquier modificación de las características o del funcionamiento, o de la extensión de la actividad o instalación autorizada, que, sin tener la consideración de sustancial, pueda tener consecuencias en el medio ambiente, la seguridad o la salud de las personas.

q) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko ingurumen-gaietan eskumena duen sailburuordetza edo hori ordezkatuko duen organoa.

q) Órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco: viceconsejería competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco u órgano que la sustituya.

r) Interesa duten pertsonak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako zeinahi egoeratan daudenak, eta irabazi-asmorik gabeko zeinahi pertsona juridiko, Ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, jendeak parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 23.1 artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

r) Personas interesadas: todas aquellas en quienes concurran cualesquiera de las circunstancias previstas en el artículo 4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las administraciones Públicas, así como cualesquiera personas jurídicas sin ánimo de lucro que cumplan los requisitos establecidos en el artículo 23.1 de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente.

s) Sustatzailea: plan, programa edo proiektu bat inplementatu nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko nahiz pribatu.

s) Promotor o promotora: cualquier persona física o jurídica, pública o privada, que pretende implementar un plan, programa o proyecto.

t) Publiko orokorra: zeinahi pertsona fisiko zein juridiko, bai eta horien elkarte, erakunde eta taldeak ere, aplikagarria zaien araudiaren arabera sortutakoak.

t) Público en general: cualquier persona física o jurídica, así como sus asociaciones, organizaciones y grupos constituidos con arreglo a la normativa que les sea de aplicación.

u) Titularra: instalazio edo jarduera bat osorik edo partzialki ustiatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

u) Titular: cualquier persona física o jurídica que explote, total o parcialmente, la actividad o instalación.

v) Isurpenen mugako balioak: parametro espezifiko jakin batzuen (isurpen baten kontzentrazioaren edo isurpen- mailaren) arabera adierazitako masa edo energia, zeinaren balioa ezin den gainditu finkatutako epealdietan.

v) Valores límite de emisión: la masa o la energía expresada en relación con determinados parámetros específicos, la concentración o el nivel de una emisión, cuyo valor no debe superarse dentro de uno o varios períodos determinados.

2.– II.G eranskinean definizio gehigarriak ageri dira, ingurumen-ebaluazioaren ondorioetarako.

2.– En el Anexo II.G se recogen definiciones adicionales a efectos de la evaluación ambiental.

3. artikulua.– Printzipioak.

Artículo 3.– Principios.

1.– Lege hau honako printzipio hauetan oinarritzen da:

1.– La presente ley se fundamenta en los siguientes principios:

a) Arreta eta prebentzio-ekintza, kutsadurari jatorrian bertan aurre hartzea eta «kutsatzen duenak ordain dezala».

a) Cautela y acción preventiva, prevención de la contaminación en su origen y «quien contamina paga».

b) Informaziorako sarbidea, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea politika publikoen diseinuan eta egikaritzean.

b) El acceso a la información, la transparencia y la participación de la ciudadanía en el diseño y ejecución de las políticas públicas.

c) Baliabide naturalen arrazoizko erabilera eta energiaren erabilera eraginkorra.

c) Utilización racional de los recursos naturales y uso eficiente de la energía.

d) Ingurumen-alderdiak erabakiak hartzeko prozesuan txertatzea.

d) Integración de los aspectos ambientales en la toma de decisiones.

e) Ingurumenaren zaintzarekin lotutako instalazioak eta jarduerak aurrerabide teknikoetara egokitzea.

e) Adaptación al progreso técnico de las instalaciones y actividades para la protección del medio ambiente.

f) Eragile publikoen eta pribatuen artean partekatutako erantzukizuna.

f) Responsabilidad compartida entre los agentes públicos y privados.

g) Autosufizientzia eta hurbiltasuna hondakinen kudeaketan.

g) Autosuficiencia y proximidad en la gestión de residuos.

2.– Lege honen helburuak betetzeko hartzen diren neurriak karga administratiboen arintasun, prozedura-sinplifikazio eta murrizketa printzipioekin bat etorrita aplikatuko dira.

2.– Las medidas que se adopten para el cumplimiento de los objetivos de la presente ley se aplicarán de acuerdo con los principios de agilidad, simplificación procedimental y reducción de cargas administrativas.

3.– Lege honen printzipioek emango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan Administrazio publikoen jardunbide-lerroak, bai eta ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko dagozkien arauen interpretazio-irizpideak ere.

3.– Los principios de esta ley constituyen pautas de actuación de las administraciones públicas en la Comunidad Autónoma del País Vasco y criterios de interpretación de las correspondientes normas de protección del medio ambiente y de la salud de las personas.

4. artikulua.– Onura publikoa eta interes soziala.

Artículo 4.– Utilidad pública e interés social.

Lege honen helburuak betetzera bideratutako jarduerak onura publikokotzat edo interes sozialekotzat jo ahal izango dira, ondorio guztietarako, eta, bereziki, legearen eraginpean dauden ondasunen edo eskubideen desjabetzeari begira, legediak gai horri buruz xedatutako guztiarekin bat etorrita.

Las actividades encaminadas a la consecución de los fines de esta ley podrán ser declaradas de utilidad pública o interés social, a todos los efectos, y en particular a los expropiatorios respecto de los bienes o derechos que pudieran resultar afectados, de conformidad todo ello con lo que establece la legislación en la materia.

5. artikulua.– Pertsonen eskubideak.

Artículo 5.– Derechos de las personas.

Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, pertsona guztiek dute honako hauetarako eskubidea:

De acuerdo con lo previsto en la presente ley, todas las personas tienen derecho:

a) Ingurumen egokiaz baldintza berdinetan gozatzeko.

a) A disfrutar de un medio ambiente adecuado en igualdad de condiciones.

b) Ingurumena babesteko hartzen diren erabakien eta politiken diseinuan parte hartzeko, zuzenean zein elkarteen bidez, eta, betiere, dagozkien arauek xedatutako baldintzetan.

b) A participar, directamente o por medio de asociaciones, y en los términos que establezcan las correspondientes normas, en el diseño de las políticas y en las decisiones para la protección del medio ambiente.

c) Ingurumenaren eta baliabide naturalen egoerari buruzko informazioa eskuratzeko eta ingurumen-alorrean justiziara jotzeko, oinarrizko legedian ezarritakoaren arabera.

c) A obtener información sobre el estado del medio ambiente y de los recursos naturales y a acceder a la justicia en materia de medio ambiente, de conformidad con la legislación básica.

d) Akzio publikoa egikaritzeko eskubidea, euskal Administrazio publikoei eskatzeko ingurumen-legediak xedatutako betebeharrak gauza ditzatela.

d) A ejercer la acción pública para exigir a las administraciones públicas vascas el cumplimiento de las obligaciones establecidas por la legislación ambiental.

e) Eskumena duten administrazio publikoetako organoek Administrazio egoki baten printzipioekin bat etorrita jardun dezaten, interes orokorra asetzeko helburuarekin, gardentasuna, eragingarritasuna, ekonomia eta eraginkortasuna bermatuz.

e) A que los órganos de las administraciones públicas competentes actúen de acuerdo con los principios de una buena Administración, garantizando la transparencia, la eficiencia, la economía y la eficacia con el objetivo de satisfacer el interés general.

6. artikulua.– Pertsonen betebeharrak.

Artículo 6.– Deberes de las personas.

Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, pertsona guztiek dute honako hauetarako betebeharra:

De acuerdo con lo previsto en la presente ley, todas las personas tienen el deber de:

a) Ingurumena babestu, zaindu eta hobetzekoa.

a) Proteger, conservar y mejorar el medio ambiente.

b) Hondakinen sorkuntza, atmosferara egindako isurpenak, zarata, bibrazioak, hauts- eta argi-kutsadura, usainak eta uretara edo lurzorura egindako isurpenak saihestekoa edo, hala badagokio, murriztekoa.

b) Evitar o, en su caso, reducir la generación de residuos, las emisiones a la atmósfera, el ruido, las vibraciones, la contaminación pulvígena y lumínica, los olores y los vertidos a las aguas y al suelo.

c) Hala badagokio, eraldatutako ingurumena lehengoratzekoa.

c) Restaurar, en su caso, el medio ambiente alterado.

d) Lege honen aplikazio-eremuaren baitan zeinahi jarduera gauzatzeko dagokion titulu administratiboa edukitzekoa, baldin eta horrek eragina badu ingurumenean eta pertsonen osasunean; eta, azkenik, jarduera hori egikaritzeko xedatutako baldintzak betetzekoa.

d) Contar con el título administrativo correspondiente para realizar cualquier actividad, dentro del ámbito de aplicación de la presente ley, que pueda incidir en el medio ambiente y la salud de las personas y cumplir las condiciones establecidas para su ejercicio.

BIGARREN TITULUA
TÍTULO SEGUNDO
INGURUMEN POLITIKAREN ESKUMENAK ETA KOORDINAZIOA
COMPETENCIAS Y COORDINACIÓN DE LA POLÍTICA AMBIENTAL

7. artikulua.– Ingurumenaren arloko eskumenak.

Artículo 7.– Competencias en materia de medio ambiente.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei dagokie:

1.– Corresponde a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Estatuaren ingurumen- eta ekologia-gaietako oinarrizko legearen garapena eta egikaritzea, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan eta Lurralde Historikoen Legean aurreikusitakoarekin bat etorrita.

a) El desarrollo legislativo y la ejecución de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología, de conformidad con lo previsto en el Estatuto de Autonomía para el País Vasco y la Ley de Territorios Históricos.

b) Autonomia-erkidegoen mailako ingurumen-planak eta -estrategiak osatzea eta onartzea.

b) La elaboración y aprobación de los planes y estrategias ambientales a nivel autonómico.

c) Europar Batasuneko erregelamenduak zuzenean aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, eta Europako gainerako araudiek eta zuzentarauek xedatutako betebeharrak garatu eta egikaritzea.

c) La adopción de las medidas necesarias para la directa aplicación de los reglamentos de la Unión Europea, y el desarrollo y ejecución de las obligaciones establecidas por las directivas y el resto de la normativa europea.

d) Ingurumenean eta pertsonen osasunean eragina duten jardueren antolamenduarekin, ikuskaritzarekin eta diziplinarekin lotuta lege honetan esleitutako eskumenak egikaritzea.

d) El ejercicio de las competencias atribuidas en esta ley en relación con la ordenación, inspección y disciplina de las actividades con incidencia en el medio ambiente y la salud de las personas.

e) Lege honek eta gainerako araudi sektorialak ingurumenarekin lotuta esleitutako beste eskumen batzuk egikaritzea.

e) El ejercicio de otras competencias atribuidas por la presente ley y por el resto de la normativa sectorial en materia de medio ambiente.

f) Oinarrizko legeriak edo Europakoak eskatutako maila igoko duten ingurumena babesteko arau osagarriak emateko ahalmena.

f) La potestad para dictar normas adicionales de protección ambiental que eleven el nivel requerido por la legislación básica o europea.

2.– Lurralde historikoetako foru-organoei dagozkie, bestalde, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aitortutako eskumenez gainera, honako hauek:

2.– Corresponden a los órganos forales de los territorios históricos, además de las competencias reconocidas en la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus territorios históricos, las siguientes:

a) Lurralde historikoan ingurumen-planak eta -estrategiak osatzea eta onartzea, eta, bereziki, hiri- hondakinen kudeaketa- esparruaren programazioa gauzatzea, dagozkion foru-planen bitartez.

a) La elaboración y aprobación de los planes y estrategias ambientales a nivel de territorio histórico y, en particular, el desarrollo de la programación marco de gestión de residuos urbanos, a través de sus correspondientes planes forales.

b) Udalei laguntza ematea lege honetan araututa dauden jarduera sailkatuaren lizentzia- eta jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpen-prozeduren eraginpean dauden jarduerei eta instalazioei buruzkoetan.

b) Asistir a los ayuntamientos en relación con las actividades e instalaciones sometidas al procedimiento de licencia de actividad clasificada y de comunicación previa de actividad clasificada que se regulan en la presente ley.

c) Ingurumen-ebaluaziorako prozeduren amaierako adierazpenak eta txostenak egitea, baldin eta plana, programa edo proiektua baimentzeko edo behin betiko onartzeko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek baldin badute, lege honek xedatzen duenarekin bat etorrita.

c) La emisión de las declaraciones e informes con los que concluyen los procedimientos de evaluación ambiental cuando la competencia sustantiva para la aprobación definitiva o para la autorización del plan, programa o proyecto resida en los órganos forales de los territorios históricos, de acuerdo con lo que establece esta ley.

d) Lurralde historiko bakoitzaren esparruan udal esku-hartzeak koordinatzea, etxe-hondakinen alorrean zerbitzuen prestazio integrala bermatu ahal izateko.

d) La coordinación, en el ámbito de cada territorio histórico, de las actuaciones municipales en orden a garantizar la prestación integral de servicios en materia de residuos domésticos.

e) Etxe-hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzea.

e) El impulso de infraestructuras supramunicipales de gestión de residuos domésticos.

f) Lege honek eta gainerako araudi sektorialek ingurumenarekin lotuta esleitutako beste eskumen batzuk egikaritzea.

f) El ejercicio de otras competencias atribuidas por la presente ley y por el resto de la normativa sectorial en materia de medio ambiente.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dagozkie honako hauek, euren eskumenen eremuan:

3.– Corresponde a las entidades locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el ámbito de sus competencias:

a) Ingurumenean eta pertsonen osasunean eragina duten jardueren antolamenduarekin, ikuskaritzarekin eta diziplinarekin lotuta lege honetan esleitutako eskumenak egikaritzea.

a) El ejercicio de las competencias atribuidas en esta ley en relación con la ordenación, inspección y disciplina de las actividades con incidencia en el medio ambiente y la salud de las personas.

b) Lege honek, gainerako araudi sektorialek eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ingurumenarekin lotuta esleitutako beste eskumen batzuk egikaritzea.

b) El ejercicio de otras competencias atribuidas por la presente ley, por el resto de la normativa en materia de medio ambiente, así como por la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi.

8. artikulua.– Administrazio publikoek eskumenak egikaritzea.

Artículo 8.– Ejercicio de competencias por las administraciones públicas.

1.– Ingurumen-arloko eskumenak egikaritzean, ingurumenaren zaintzarekin lotutako eskakizunak gainerako politika publikoetan txertatzeko, koordinatzeko, lankidetzan jarduteko eta eraginkortasunez jokatzeko printzipioekin bat etorrita jardun beharko dute Administrazio publikoek. Zehazki, jardunak eraginkorrak eta koherenteak izango direla ziurtatzeko beharrezkoa den laguntza eman beharko dute, elkarrekin informazioa trukatuz, lege honetan xedatutako helburuak betetze aldera.

1.– En el ejercicio de sus competencias en materia de medio ambiente, las diversas administraciones públicas actuarán de acuerdo con los principios de eficacia, cooperación, coordinación e integración de los requisitos de protección del medio ambiente en el resto de políticas públicas. En particular, deberán prestarse la debida asistencia para asegurar la eficacia y coherencia de sus actuaciones, suministrándose mutuamente información para el cumplimiento de los objetivos establecidos en la presente ley.

2.– Horretarako, Administrazio publikoek lankidetza-mekanismoak diseinatu eta kudeatuko dituzte, euren jardunak elkarrekiko informazio- eta lankidetza-printzipioetara egokituz, udalerrietako ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politiken kudeaketa bateratua sustatzeko, administrazio horien eta herritarren arteko adostasunarekin.

2.– A tal fin, las administraciones públicas diseñarán y gestionarán mecanismos de colaboración ajustando sus actuaciones a los principios de información mutua y colaboración con el fin de impulsar la gestión integrada de las políticas ambientales, económicas y sociales de los municipios de forma consensuada entre dichas administraciones y la ciudadanía.

3.– Ingurumen-politikaren koherentzia bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio ingurumenarekin lotutako interes publikoak eskatutako koordinazio-ekintzak sustatzea.

3.– Para garantizar la coherencia de la política ambiental, corresponde al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco promover las acciones de coordinación que demande el interés público ambiental.

9. artikulua.– Hondakinak Koordinatzeko Organoa.

Artículo 9.– Órgano de Coordinación de Residuos.

1.– Hondakinak Koordinatzeko Organoak, arlo honetako kontsulta- eta lankidetza-organoa den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan hondakinak planifikatzeko eta kudeatzeko planak eta ekintzak koordinatzea du helburu.

1.– El Órgano de Coordinación de Residuos, como órgano consultivo y de cooperación en esta materia, tiene como finalidad coordinar los planes y las acciones para la planificación y gestión de residuos en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Hondakinak Koordinatzeko Organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean ingurumenaren arloko eskumena duen sailari atxikitzen zaio, eta sail horretako titularra du buru. Hiru lurralde historikoetako foru-organoen ordezkari gisa bokal izendatzen diren kideak izango dira batzordekide.

2.– El Órgano de Coordinación de Residuos se adscribe al departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco y está presidido por la persona titular de este departamento. Forman parte de este las personas designadas vocales en representación de los órganos forales de los tres territorios históricos.

3.– Hondakinak Koordinatzeko Organoak bere barne-funtzionamenduko arauak onartuko ditu eta, hala badagokio, sekzioak sortuko ditu, hondakinen tipologiaren arabera. Sortzen diren atalak administrazio publikoetako teknikariek soilik osatu ahal izango dituzte, elkarteek eta klusterrek izendatutakoekin batera, aztertu beharreko gaien izaerak hala eskatzen duenean.

3.– El Órgano de Coordinación de Residuos adoptará sus normas de funcionamiento interno y creará, en su caso, secciones según la tipología de los diferentes residuos. Las secciones que se creen podrán estar integradas exclusivamente por personal técnico perteneciente a las administraciones públicas junto con el que se designe por las asociaciones y clústeres, cuando la naturaleza de los asuntos a tratar así lo requiera.

10. artikulua.– Ingurumeneko Esparru Programa.

Artículo 10.– Programa Marco Ambiental.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika Ingurumeneko Esparru Programa batean zehaztuko da. Programa horretan ingurumenaren egoerari buruzko diagnostiko bat, ildo estrategikoak eta kalitatea hobetzeko bere indarraldian gauzatu beharreko konpromisoak jasoko dira, baita jarduteko lehentasunak eta iritsi beharreko helburuak ere.

1.– La política ambiental del País Vasco se concretará en un Programa Marco Ambiental que contendrá un diagnóstico sobre la situación del medio ambiente, las líneas estratégicas y los compromisos a llevar a cabo para la mejora de su calidad durante su periodo de vigencia, así como las prioridades de actuación y los objetivos a alcanzar.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo du Ingurumeneko Esparru Programa eta Gobernu Kontseiluak onetsiko du, Ingurumenerako Aholku Kontseiluak txostena egin ondoren. Plan espezifikoen bidez garatu ahalko da programa eta bertan ezarriko dira bere indarraldia eta jarraipena egiteko eta berrikusteko prozedura.

2.– El Programa Marco Ambiental será elaborado por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y aprobado por el Consejo de Gobierno, previo informe del Consejo Asesor de Medio Ambiente. El programa, que podrá desarrollarse mediante planes específicos, establecerá su periodo de vigencia y procedimiento para su seguimiento y revisión.

11. artikulua.– Ingurumenerako Aholku Kontseilua.

Artículo 11.– Consejo Asesor de Medio Ambiente.

1.– Ingurumenerako Aholku Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko organo aholku emaile eta lankidetzarako organo gisa, ingurumen-politiken osaeran, kontsultan eta jarraipenean administrazio publikoen eta gizarte, ekonomia eta unibertsitatearen interesak ordezkatzen dituzten sektoreen arteko harremana eta lankidetza bultzatzea du xede. Kontseilua, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ingurumen-gaietan eskumena duen sailari atxikia dago.

1.– El Consejo Asesor de Medio Ambiente, como órgano consultivo y de cooperación de la Comunidad Autónoma del País Vasco, tiene como finalidad favorecer la relación y participación de las administraciones públicas y los sectores representativos de intereses sociales, económicos y de la Universidad en la elaboración, consulta y seguimiento de las políticas ambientales. El consejo está adscrito al departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Ingurumenerako Aholku Kontseiluari dagozkio honako funtzio hauek:

2.– Corresponden al Consejo Asesor de Medio Ambiente las siguientes funciones:

a) Berak aintzakotzat hartu beharreko eta ingurumenarekin zerikusia duten planetan eta programetan ingurumen-politikarekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

a) Asesorar e informar en materia de política ambiental con respecto a los planes y programas que sean sometidos a su consideración y guarden relación con el medio ambiente.

b) Ingurumenaren zaintzarekin zerikusia duten lege-aurreproiektuei eta -xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea.

b) Informar los anteproyectos de ley y los proyectos de disposiciones generales que guarden relación con la protección del medio ambiente.

c) Ingurumeneko Esparru Programaren eta hura garatzeko plan espezifikoen txostenak egitea.

c) Informar el Programa Marco Ambiental y sus planes de desarrollo específicos.

d) Ingurumen-politikak enplegu-sorkuntzarekin, garapen jasangarriarekin, ekimen ekonomiko publiko eta pribatuaren koordinazioarekin eta ingurumen-gaietan herritarren parte-hartzearekin, hezkuntzarekin eta sentsibilizazioarekin uztartzeko neurriak eta txostenak proposatzea eta ematea.

d) Proponer o emitir informes, así como medidas que conecten las políticas ambientales con la generación de empleo, el desarrollo sostenible, la coordinación de la iniciativa económica pública y privada y la participación, educación y sensibilización ciudadana en materia medioambiental.

e) Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek ingurumenaren alorrean aurrera eramandako esku-hartze guztien jarraipen-lanak egitea.

e) Realizar las labores de seguimiento pertinentes de todas aquellas actuaciones que, en el área de medio ambiente, sean desarrolladas por las instituciones representadas en el consejo.

f) Unibertsitateek eta ikerketa-zentroek ingurumen-politikan parte har dezaten sustatzea.

f) Impulsar la participación de las universidades y centros de investigación en la política ambiental.

g) Legez edo erregelamenduz esleitutako gainerako funtzio guztiak gauzatzea.

g) Ejercer las demás funciones que se le atribuyan legal o reglamentariamente.

3.– Ingurumenerako Aholku Kontseiluak bere barne-funtzionamendurako arauak ezarriko ditu eta, kasua bada, sekzioak sortuko ditu, landu beharreko gaiek hala eskatzen dutenean.

3.– El Consejo Asesor de Medio Ambiente adoptará sus normas de funcionamiento interno y creará, en su caso, secciones, cuando así lo requiera la naturaleza de los asuntos a tratar.

4.– Ingurumenerako Aholku Kontseiluaren txostenak, gomendioak eta proposamenak ez dira lotesleak izango.

4.– Los informes, recomendaciones y propuestas del Consejo Asesor de Medio Ambiente no tendrán carácter vinculante.

12. artikulua.– Osaera.

Artículo 12.– Composición.

1.– Ingurumenerako Aholku Kontseiluko burua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ingurumen-gaietan eskumena duen saileko titularra da, eta bertako kideak dira honako hauek ordezkatzeko izendatutakoak:

1.– El Consejo Asesor de Medio Ambiente está presidido por la persona titular del departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco y forman parte del mismo las personas designadas vocales en representación de:

a) Eusko Legebiltzarra.

a) El Parlamento Vasco.

b) Eusko Jaurlaritza.

b) El Gobierno Vasco.

c) Lurralde historikoetako foru-organoak.

c) Los órganos forales de los territorios históricos.

d) Udalerriak.

d) Los municipios.

e) Ingurumen-sektoreak ordezkatzen dituzten herri-elkarte edo -mugimenduak.

e) Las asociaciones o movimientos ciudadanos representativos de sectores ambientales.

f) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak.

f) Las organizaciones de personas consumidoras y usuarios.

g) Lehen sektoreko (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) erakundeak eta taldeak.

g) Las organizaciones y agrupaciones del sector primario (agrícola, ganadero y forestal).

h) Enpresa-erakunde eta -taldeak.

h) Las organizaciones y agrupaciones empresariales.

i) Sindikatuak, nekazaritzako sindikatuak barne.

i) Las organizaciones sindicales, incluyendo los sindicatos agrarios.

j) Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareko zentroak.

j) Los centros de la Red Vasca de Ciencia y Tecnología.

k) Euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateak.

k) Las universidades con sede en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

l) Ingurumen-gaietan ospe handia duten pertsona adituak.

l) Personas expertas de reconocido prestigio en materia de medio ambiente.

m) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari bat.

m) Una persona en representación del Consejo de la Juventud de Euskadi.

2.– Araudiaren arabera zehaztuko dira Ingurumenerako Aholku Kontseiluaren osaera, kideak izendatzeko prozedura, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuz, eta antolatzeko eta funtzionatzeko oinarrizko arauak.

2.– Reglamentariamente se detallará la composición del Consejo Asesor de Medio Ambiente, el procedimiento de designación de sus miembros, garantizando una representación equilibrada de mujeres y hombres, y sus reglas básicas de organización y funcionamiento.

HIRUGARREN TITULUA
TÍTULO TERCERO
INGURUMEN GAIEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA JENDEAREN PARTE HARTZEA
INFORMACIÓN, Y PARTICIPACIÓN PÚBLICA EN MATERIA AMBIENTAL

13. artikulua.– Ingurumen-informazioa.

Artículo 13.– Información ambiental.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak ingurumenaren egoerari buruzko testuinguru-txosten bat osatu eta argitaratuko du urtean behin, eta lau urtean behin, txosten oso bat. Txosten horietan ingurumenaren kalitateari eta jasaten dituen presioei buruzko datuak bilduko dira, lurzoruaren artifizializazioa barne, bai eta laburpen ez tekniko bat ere, jendeak ulertzeko modukoa.

La Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco elaborará y publicará cada año un informe de coyuntura sobre el estado del medio ambiente y cada cuatro años un informe completo. Estos informes incluirán datos sobre la calidad del medio ambiente y las presiones que este sufra, incluida la artificialización del suelo, así como un sumario no técnico que sea comprensible para el público.

14. artikulua.– Ingurumen-informazioaren hedapena.

Artículo 14.– Difusión de la información ambiental.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak sarbide publikoko informazio-sistema iraunkor eta irisgarri bat eduki beharko du, gutxienez, honako hauei buruzko datu nahikoak izango dituena:

1.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá disponer de un sistema de información de acceso público permanentemente accesible que contenga, al menos, datos suficientes sobre:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko uraren, airearen, gearen, lurzoruaren, faunaren, floraren, geodibertsitatearen eta biodibertsitatearen, ekosistemen zerbitzuen, paisaiaren, Natura 2000 Sarearen eta naturagune babestuen egoera eta kalitatea, bai eta lurraldeko babes bereziko eremuena ere, horien elkarrekiko interakzioak barne.

a) El estado y calidad de las aguas, el aire, la gea, el suelo, la fauna, la flora, la geodiversidad y biodiversidad, los servicios de los ecosistemas, el paisaje, la Red Natura 2000 y los espacios naturales protegidos del territorio de la Comunidad Autónoma Vasca, incluidas sus interacciones recíprocas.

b) Ingurumen-kudeaketarako planak eta programak eta ingurumena babesteko bestelako jardun publikoak, edo ingurumen-elementu eta -baldintzei eragin dietenak edo eragin diezaieketenak.

b) Los planes y programas de gestión ambiental y demás actuaciones públicas de protección ambiental o que hayan afectado o puedan afectar a los elementos y condiciones del medio ambiente.

c) Ingurumenaren kalitateari buruzko helburuak eta arauak.

c) Los objetivos y las normas de calidad sobre el medio ambiente.

d) Emandako ingurumen-baimen bateratuak eta ingurumen-baimen bakarrak.

d) Las autorizaciones ambientales integradas y las autorizaciones ambientales únicas emitidas.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak planei, programei eta proiektuei buruz emandako ingurumen-txostenak eta -adierazpenak, baita lege honen 13. artikuluan aurreikusitako txostenak ere.

e) Las declaraciones e informes ambientales emitidos por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre planes, programas y proyectos, así como los informes previstos en el artículo 13 de la presente ley.

f) Ingurumen-informazioa euren eskuetan duten ingurumen-agintari publikoen zerrenda.

f) La lista de autoridades públicas ambientales en cuyo poder obre la información ambiental.

2.– Agintari publikoek eta sektore publikoko gainerako erakundeek euren esku dagoen edo euren izenean beste subjektu batzuek daukaten ingurumen-informaziorako sarbide-eskubidea behar bezala egikarituko dela bermatuko dute, eta informazio hori hedatuko dela eta ahalik eta modu zabal, sistematiko eta teknologikoki aurreratuenean jendearen eskura jarriko dela ziurtatuko dute, sarbide-berdintasuna, irisgarritasun unibertsala eta datu publikoen berrerabilera bermatuz.

2.– Las autoridades públicas garantizarán el correcto ejercicio del derecho de acceso a la información ambiental que obre en su poder o en el de otros sujetos que la posean en su nombre y facilitarán su difusión y puesta a disposición del público de la manera más amplia, sistemática y tecnológicamente avanzada garantizando la igualdad de acceso, la accesibilidad universal y la reutilización de los datos públicos.

Agintari publikoek, ingurumen-alorreko informazioa hedatzerakoan, herritarrek ingurumen-informaziorako izan behar duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko urtarrilaren 28ko 2003/4/EB Zuzentarauaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko haren transposizio-araudiak xedaturikoa beteko dute.

La difusión de la información ambiental por parte de las autoridades públicas se realizará según lo establecido en la Directiva comunitaria 2003/4/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 28 de enero de 2003, relativa al acceso del público a la información medioambiental, y su normativa de transposición de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Helburu horrekin, besteak beste, Ingurunet sortzen da, EAEko Ingurumen Informaziorako Sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendekoa da, eta bere helburua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenari buruzko informazio alfanumeriko, grafiko edo beste era bateko guztia, ingurumen-informazioa sortzen duten era guztietako erakunde publiko zein pribatuena, osatzea, kudeaketan, ikerketan, hedapen publikoan, ingurumen-hezkuntzan eta erabakiak hartzean erabili ahal izateko.

3.– Con este fin, entre otros, se crea Ingurunet, Sistema de Información Ambiental del País Vasco, dependiente del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que tendrá por objeto la integración de toda la información alfanumérica, gráfica o de cualquier otro tipo sobre el medio ambiente en la Comunidad Autónoma del País Vasco, generada por todo tipo de entidades públicas o privadas productoras de información ambiental, para ser utilizada en la gestión, la investigación, la difusión pública, la educación ambiental y la toma de decisiones.

Inguruneten erreferentziazko informazio-sistema gisa eskuragarri dagoen informazio guztirako sarbide publikoa bermatu beharko da.

Se deberá garantizar el acceso público a toda la información disponible en Ingurunet como sistema de información de referencia.

Behar besteko publizitatea eta komunikazioa izango ditu, herritarrek ezagutu dezaten.

Se dotará de la suficiente publicidad y debida comunicación para que sea conocido por la ciudadanía en general.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio Ingurumen Informaziorako Sistema antolatzea, kudeatzea eta ebaluatzea, bai eta informazio hori arautuko duten eta berorren erabilera partekatua eta berrerabilera bermatuko duten arauak eta irizpideak onartzea ere. Ezinbestekoa izango da jardun horien erregelamendua garatzea.

4.– Al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco le corresponde la organización, gestión y evaluación del Sistema de Información Ambiental, así como aprobar las normas y criterios que normalicen dicha información y garanticen su uso compartido y su reutilización. Dichas actuaciones serán objeto de desarrollo reglamentario.

5.– Eskuragarri dagoen ingurumen-informazioaren fluxua bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lankidetza-politikak sustatuko ditu, besteak beste, beste administrazio publiko, unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa- eta gizarte-erakunde batzuekin, lehendik dauden informazio-sistemak integratzeko eta, hala badagokio, koordinatzeko.

5.– Para garantizar el flujo de la información ambiental disponible, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco fomentará políticas de colaboración con otras administraciones públicas, universidades, centros de investigación, empresas y organizaciones sociales, entre otros, con el fin de integrar y coordinar, en su caso, los sistemas de información existentes.

15. artikulua.– Ingurumen-informazioa eskatzea.

Artículo 15.– Solicitud de información ambiental.

1.– Ingurumen-informazioaren eskaeren izapidetze-prozesuak bete egin behar ditu herritarrek ingurumen-informaziorako izan behar duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko urtarrilaren 28ko 2003/4/EB Zuzentarauak eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko haren transposizio araudiak xedaturiko modua eta bermeak.

1.– Las solicitudes de información ambiental se tramitarán de conformidad y con las garantías establecidas en la Directiva comunitaria 2003/4/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 28 de enero de 2003, relativa al acceso del público a la información medioambiental y su normativa de transposición de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Ingurumen-informazio jakin eta zehatz bat ez bada zabaldu, edo informazio horrek ez badauka sarbide publikorik, zeinahi pertsonak eskatu ahal izango dio informazio hori bere esku daukan agintari publikoari.

2.– Cuando una determinada y concreta información ambiental no haya sido difundida o no esté disponible para su acceso público, cualquier persona podrá solicitarla a la autoridad pública en cuyo poder obre la información.

3.– Agintaritza publikoak, eskaera jaso eta gehienez ere hilabeteko epean (eskatutako informazioa bolumen edo konplexutasun handikoa bada, bi hilabeteko epean), eskatutako informazioa eman beharko du, edo, bestela, emateari uko egin, horretarako arrazoiak zehaztuz.

3.– La autoridad pública, en el plazo máximo de un mes desde la recepción de la solicitud, o de dos meses en el caso de que la información solicitada tenga un gran volumen o complejidad, deberá facilitar la información solicitada o bien denegarla determinando los motivos.

4.– Herritarrek ingurumen-informaziorako izan behar duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko urtarrilaren 28ko 2003/4/EB Zuzentarauak eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko haren transposizio araudiak xedaturikoa izango dira informazioa ukatzeko arrazoiak, baina kasu guztietan, interpretazio murriztailea egin beharko zaie.

4.– Serán motivos de denegación de información los establecidos en la Directiva comunitaria 2003/4/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 28 de enero de 2003, relativa al acceso del público a la información medioambiental y su normativa de transposición de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco, que en todo caso deberán ser objeto de interpretación restrictiva.

Ukatzeko arrazoi horiek aplikatu ahal izango dira aurreko artikuluan jasotako hedapen-betebeharrei dagokienean.

Dichos motivos de denegación se podrán aplicar en relación con las obligaciones de difusión contempladas en el artículo anterior.

5.– Informazioa ukatzeko erabakiaren kontra legearen arabera dagokion errekurtso administratiboa jarri ahal izango da.

5.– Contra la resolución denegatoria de la información cabrá formular el recurso administrativo que proceda conforme a la ley.

16. artikulua.– Ingurumenaren arloko parte-hartzea.

Artículo 16.– Participación ambiental.

1.– Administrazio publikoek eta sektore publikoko gainerako erakundeek eurek osatu edo onartutako eta ingurumenean zuzenean edo zeharka eragina duten gaiei buruzko erabakiak hartzeko prozeduretan modu erreal eta eraginkorrean parte hartzeko eskubidea behar bezala egikarituko dela sustatu eta bermatuko dute.

1.– Las administraciones públicas y los demás entes pertenecientes al sector público promoverán y garantizarán el correcto ejercicio del derecho de participación, real y efectiva, en los procedimientos para la toma de decisiones sobre asuntos que incidan directa o indirectamente en el medio ambiente y cuya elaboración o aprobación les corresponda.

2.– Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek sustatu eta bermatuko dute interesa duten pertsonek eta publiko orokorrak parte hartuko dutela ingurumenean esku hartzeko prozeduretan eta ingurumenarekin zerikusia duten plan, programa eta xedapen orokorren osaeran, aldaketan, berrikuspenean eta onarpenean. Parte-hartze horretan aintzat hartuko da genero-ikuspegia.

2.– En particular, las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco promoverán y garantizarán la participación de las personas interesadas y del público en general en los procedimientos de intervención ambiental y en la elaboración, modificación, revisión y aprobación de planes, programas y disposiciones de carácter general relacionadas con el medio ambiente. Dicha participación se realizará tomando en consideración la perspectiva de género.

3.– Interesa duten pertsonek eta publiko orokorrak aipatutako prozeduretan parte hartzeko eskubidea baliatu ahal izango dute, zeinahi erabaki hartu aurretik. Horretarako, iritziak, oharrak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta guztiek jaso beharko dute erantzun arrazoituren bat.

3.– Las personas interesadas y el público en general podrán hacer uso de su derecho de participación en los citados procedimientos antes de que se adopte cualquier decisión, mediante la presentación de comentarios, observaciones o alegaciones.

17. artikulua.– Akzio publikoa.

Artículo 17.– Acción pública.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-eskumenak dituzten administrazioei lege honetan eta ingurumenari buruzko gainerako arloko legerian xedatutakoa betetzeko akzioa publikoa izango da.

1.– Será pública la acción para exigir ante las administraciones con competencias ambientales de la Comunidad Autónoma del País Vasco el cumplimiento de lo dispuesto en esta ley así como en el resto de la legislación sectorial ambiental.

2.– Nornahik eskatu ahal izango die eskumena duten administrazioei ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko neurriak edo ingurumen-kalteengatiko erantzukizunezko neurriak hartzea, eta lege honetan xedatutakoaren arabera arau-hausteak izan daitezkeen jardunak salatzea.

2.– Cualquier persona podrá solicitar a las administraciones competentes la adopción de las medidas de restauración de la legalidad ambiental, de responsabilidad por daños ambientales, así como denunciar las actuaciones que se presuman infracciones según lo dispuesto en esta ley.

3.– Ingurumen-arloko arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten salatzaileen eskubideak eta babesa sustatu eta bermatuko dira, Europar Batasuneko zuzenbideak ezartzen duen bezala.

3.– Se fomentarán y garantizarán los derechos y la protección de las personas denunciantes que informen sobre infracciones ambientales, tal y como establece el derecho de la Unión Europea.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-eskumenak dituzten administrazioek indartu egingo dute jurisdikzio-organoekiko koordinazioa, ingurumen-fiskaltzarekikoa bereziki, eraginkortasunik eta azkartasunik handienak bermatzeko bide administratiboan jarduketak egin bitartean delitu-zantzuak antzematen badira.

4.– Las administraciones con competencias ambientales de la Comunidad Autónoma del País Vasco reforzarán la coordinación con los órganos jurisdiccionales, en particular con la fiscalía de medio ambiente, a fin de garantizar la mayor eficacia y celeridad en caso de detectarse indicios de delito en el curso de las actuaciones en vía administrativa.

18. artikulua.– Administrazio elektronikoa.

Artículo 18.– Administración electrónica.

Derrigorrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek lege honen esparruan gauzatutako jardunetan zerbitzu elektronikoak erabiltzea, administrazio publikoen prozedura administratibo erkidea arautzen duen arauan xedatutakoarekin bat etorrita, eta erabat beteko dira pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzerakoan dituzten eskubideak.

La utilización de los servicios electrónicos en las actuaciones llevadas a cabo por las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el marco de la presente ley será preceptiva, de conformidad a lo dispuesto en la normativa reguladora del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas, y se llevará a cabo con pleno sometimiento a los derechos de las personas en el uso de medios electrónicos en sus relaciones con las administraciones públicas.

LAUGARREN TITULUA
TÍTULO CUARTO
INGURUMENEAN ERAGINA DUTEN JARDUEREN ANTOLAMENDUA
ORDENACIÓN DE LAS ACTIVIDADES CON INCIDENCIA EN EL MEDIO AMBIENTE
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

19. artikulua.– Ingurumenean esku hartzeko erregimenak.

Artículo 19.– Regímenes de intervención ambiental.

1.– Lege honen I. eranskinean jasotako jarduera eta instalazio publiko zein pribatuak, hain justu, ingurumenean esku hartzeko honako erregimen hauen eraginpean egongo dira:

1.– Las actividades e instalaciones públicas y privadas relacionadas en el Anexo I de esta ley quedan sometidas a los siguientes regímenes de intervención ambiental:

a) I.A eranskineko jarduerak eta instalazioak, ingurumen-baimen bateratuaren erregimen juridikoaren eraginpean.

a) Las actividades e instalaciones del Anexo I.A, al régimen jurídico de autorización ambiental integrada.

b) I.B eranskineko jarduerak eta instalazioak, ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren eraginpean.

b) Las actividades e instalaciones del Anexo I.B, al régimen jurídico de autorización ambiental única.

c) I.C eranskineko jarduerak eta instalazioak, jarduera sailkatuaren lizentziaren erregimen juridikoaren eraginpean.

c) Las actividades e instalaciones del Anexo I.C, al régimen jurídico de licencia de actividad clasificada.

d) I.D eranskineko jarduerak eta instalazioak, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikoaren eraginpean.

d) Las instalaciones y actividades del Anexo I.D, al régimen jurídico de comunicación previa de actividad clasificada.

2.– Jarduerak eta instalazioak ingurumenean esku hartzeko lege honetan araututako erregimenen eraginpean jartzea jarduera horiek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragin handiagoan ala txikiagoan oinarritzen da, honako ezaugarri hauek kontuan hartuta:

2.– La determinación del sometimiento de las actividades e instalaciones a los diferentes regímenes de intervención ambiental regulados en esta ley se realiza con base en la mayor o menor afección de dichas actividades sobre el medio ambiente y la salud de las personas, teniendo en cuenta los siguientes aspectos:

a) Instalazioaren dimentsioa eta ekoizpen-gaitasuna.

a) La dimensión y capacidad de producción de la instalación.

b) Ur-kontsumoa, energia-kontsumoa eta beste baliabide batzuen kontsumoa.

b) El consumo de agua, energía y otros recursos.

c) Sortutako hondakinen kopurua, pisua eta tipologia.

c) La cantidad, peso y tipología de los residuos generados.

d) Atmosferara eta uretara egin litezkeen isurpenak.

d) Las potenciales emisiones a la atmosfera y a las aguas.

e) Egin litezkeen soinu-igorpenak.

e) Las potenciales emisiones acústicas.

f) Istripu-arriskua.

f) El riesgo de accidente.

g) Substantzia arriskutsuen erabilera.

g) El uso de sustancias peligrosas.

h) Lurzorua okupatzea.

h) La ocupación de suelo.

3.– Lege honetan aurreikusitako jarduera sailkatuaren lizentziaren eta jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikoak aplikatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean edo dagozkion beste administrazio publiko batzuen aurrean baimen-, komunikazio-, jakinarazpen- edo erregistro-izapideak egiteari inolako kalterik egin gabe, aplika daitekeen araudi sektorialak xedatzen duenarekin bat etorrita.

3.– Los regímenes jurídicos de licencia de actividad clasificada y comunicación previa de actividad clasificada previstos en esta ley se aplicarán sin perjuicio de la realización de los trámites de autorización, comunicación, notificación o registro ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco u otras administraciones públicas que sean preceptivos de acuerdo con lo que a tal fin establezca la normativa sectorial aplicable.

4.– Udalek ezin izango dute ingurumen-baimen bateratua, ingurumen-baimen bakarra edo jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jardueretarako lizentziarik eman dagokien gaikuntza-titulua izan arte.

4.– Los ayuntamientos no podrán conceder licencias de obras para actividades sujetas a autorización ambiental integrada, autorización ambiental única o licencia de actividad clasificada en tanto no se haya concedido el correspondiente título habilitante.

5.– Ingurumenean esku hartzeko artikulu honetan aurreikusitako erregimenen batean txertatutako jarduera edo instalazio bat horietako beste erregimen baten eraginpean jarri beharko balitz, jarduera zabaldu edo aldatu delako, aldaketa hori egitean kontuan hartuko da lege honetan xedatutakoaren arabera dagokion prozedura, horretarako berariazko prozedura arauz finkatzen ez den bitartean.

5.– Cuando una actividad o instalación incluida en alguno de los regímenes de intervención ambiental previstos en este artículo deba someterse a otro de dichos regímenes como consecuencia de una ampliación o modificación de la actividad, tal cambio se llevará a cabo de acuerdo con el procedimiento correspondiente establecido en esta ley, en tanto en cuanto se determine reglamentariamente un procedimiento específico al efecto.

6.– Produktu edo prozesu berriak ikertzera, garatzera eta esperimentatzera bideratutako jarduerak eta instalazioak, edo horien parte batzuk, ez dira ingurumenean esku hartzeko artikulu honetan aurreikusitako erregimenen eraginpean jarriko, hori baimentzeko eskumena duen organoak (horren eraginpean egonez gero) ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak xedatzeari kalterik egin gabe; horretarako, sustatzaileak aurreikusitako jardueraren iraupenaren ezaugarriei eta balioespenari buruzko behar beste informazio eta komunikazio aurkeztu beharko dio aipatutako organo horri.

6.– Las actividades e instalaciones, o parte de las mismas, dedicadas a investigación, desarrollo y experimentación de nuevos productos y procesos no se someterán a los regímenes de intervención ambiental previstos en este artículo, sin perjuicio de que el órgano que fuera competente para su autorización, si estuvieran sometidos a la misma, establezca las medidas preventivas necesarias para proteger el medio ambiente y la salud de las personas, para lo cual, el promotor o la promotora deberá presentar una comunicación e información suficiente sobre las características y la estimación de la duración de la actividad proyectada al citado órgano.

20. artikulua.– Baimendutako jarduerak hasteko epeak.

Artículo 20.– Plazos para el inicio de las actividades autorizadas.

1.– Ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-baimen bakarra onartu zaien jarduerak hasteko epeak bost eta hiru urtekoak izango dira, hurrenez hurren.

1.– Los plazos para el inicio de las actividades a las que se les ha otorgado la autorización ambiental integrada y la autorización ambiental única serán de cinco y tres años, respectivamente.

2.– Jarduera sailkatuaren lizentzia eman zaien edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu duten jarduerak hasteko epea urte batekoa izango da.

2.– El plazo para el inicio de las actividades a las que se les ha otorgado la licencia de actividad clasificada o han presentado comunicación previa de actividad clasificada será de un año.

3.– Epe horiek igaroz gero, eta jarduera modu eraginkorrean hasi gabe badago titularrari egozteko moduko arrazoiak direla tarteko, eskumena duen organoak erabakiko du zein den bere jarduera garatzeko gaikuntzaren epemuga.

3.– Transcurridos dichos plazos sin haber dado inicio de forma efectiva a la actividad por causa imputable a la persona titular, el órgano competente resolverá la caducidad de su habilitación para desarrollar la actividad.

4.– Jarduera sailkatuaren lizentzia edo komunikazioren baten babespean jarduerarik egin gabe etenik gabeko sei hilabete igarotzen badira, jarduera iraungitzat joko da, eta efektu gabe geratuko da, aurretiaz bere titularrari entzunaldi-epea emanda.

4.– El transcurso de seis meses ininterrumpidos sin ejercer la actividad amparada en una licencia o comunicación de actividad clasificada conllevará la declaración de caducidad de esta, quedando sin efecto, previa concesión de un plazo de audiencia a su titular.

5.– Aurreko idatz-zatietan adierazitako epeak luzatu ahal izango dira, behar bezala justifikatutako arrazoien ondorioz, baldin eta interesdunak hala eskatzen badu epe horiek amaitu baino lehenago, baina epe horien erdia baino gehiago luzatu gabe.

5.– Los plazos señalados en los apartados anteriores serán susceptibles de prórroga por razones debidamente justificadas a solicitud de la persona interesada, formulada con anterioridad a la finalización de dichos plazos, sin que en ningún caso pueda exceder de la mitad de los mismos.

6.– Ezinbesteko arrazoi batek zuzenean eragindako denbora ez da epeen zenbaketan sartuko.

6.– No se entenderá incluido en el cómputo de los plazos el tiempo directamente derivado de una causa de estricta fuerza mayor.

21. artikulua.– Helburuak.

Artículo 21.– Finalidades.

Hauek dira ingurumenean esku hartzeko titulu honetan arautzen diren erregimenen helburuak:

Los regímenes de intervención ambiental que se regulan en este título tienen como finalidades:

a) Atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartzea edo, posible ez denean, murriztea eta kontrolatzea, ingurumenaren eta pertsonen osasunaren babes-maila orokor altua lortzeko.

a) Prevenir o, cuando ello no sea posible, reducir y controlar la contaminación de la atmósfera, el agua y el suelo, al objeto de alcanzar un elevado nivel de protección del medio ambiente en su conjunto y de la salud de las personas.

b) Ingurune naturalaren aniztasuna titulu honen aplikazio-eremuaren baitan txertatutako jardueretatik erator litezkeen eraginetatik babestea.

b) Preservar la diversidad del medio natural de las afecciones que pudieran derivarse de las actividades incluidas dentro del ámbito de aplicación de este título.

c) Baliabide naturalen erabilera jasangarria eta hondakinen kudeaketa zuzena egiten dela zaintzea.

c) Velar por el uso sostenible de los recursos naturales y la correcta gestión de los residuos.

22. artikulua.– Aldez aurretiko kontsultak.

Artículo 22.– Consultas previas.

1.– Ingurumenean esku hartzeko erregimenei buruzko prozedurak hasi aurretik, jarduera sustatzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak izapideak egiteko eskumena duen organoari eskatu ahal izango dio prozedura horren baldintza administratibo eta teknikoei buruzko informazioa. Kontsulta horri deskribapenezko laburpen-memoria bat erantsi beharko zaio, non zehaztuko diren gauzatu beharreko jardunaren oinarrizko ezaugarriak eta gauzatuko den kokalekuaren euskarri grafikoa.

1.– Con anterioridad al inicio de los procedimientos relativos a los regímenes de intervención ambiental, la persona física o jurídica promotora de la actividad podrá solicitar al órgano competente para su tramitación información sobre los requisitos administrativos y técnicos de dicho procedimiento. Dicha consulta deberá adjuntar una memoria resumen descriptiva en la que se detallen las características básicas de la actuación y el soporte gráfico del emplazamiento en el que se vaya a desarrollar.

2.– Eskumena duen organoak gehienez ere hiru hilabeteko epea izango du jasotako eskabideari informazioarekin erantzuteko, eta, horretarako, jarduerak eragin liezaiekeen pertsonei, erakundeei eta administrazio publikoei egin ahal izango die eskaerarekin edo komunikazioarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan txertatu behar den eduki espezifikoei buruzko kontsulta.

2.– El órgano competente deberá responder, con carácter informativo, a la petición recibida en el plazo máximo de tres meses y para ello podrá elevar consultas a las personas, instituciones y administraciones públicas previsiblemente afectadas por la actividad y sobre los contenidos específicos a incluir en la documentación que se presente junto con la solicitud o comunicación.

23. artikulua.– Ingurumenean esku hartzeko erregimenen eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren aldiberekotasuna.

Artículo 23.– Concurrencia de los regímenes de intervención ambiental con la evaluación de impacto ambiental.

Jarduera bat, aldi berean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunteko edo sinplifikatuko prozedura baten eta ingurumenean esku hartzeko lege honetan aurreikusitako beste erregimenen baten eraginpean baldin badago, arau hauen arabera egin behar dira jarduera horren izapideak:

Cuando una actividad se encuentre a la vez sometida al procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria o simplificada y a alguno de los regímenes de intervención ambiental previstos en esta ley, su tramitación deberá realizarse de acuerdo con las siguientes normas:

a) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren edo ingurumen-baimen bakarraren eraginpean dagoenean, bi erregimenei dagozkien prozedura administratiboak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren edukia, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta ekintza administratibo berean egingo dira bi adierazpen horiek.

a) Cuando la competencia para emitir la declaración de impacto ambiental o el informe de impacto ambiental corresponda al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la actividad se encuentre sometida al régimen de autorización ambiental integrada o al de autorización ambiental única, los procedimientos administrativos correspondientes a ambos regímenes y el procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria se integrarán. Asimismo, el contenido de la declaración de impacto ambiental o del informe de impacto ambiental, en su caso, formarán parte de la autorización ambiental integrada o de la autorización ambiental única, emitiéndose ambos pronunciamientos en el mismo acto administrativo.

b) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko edo foru Administrazioko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera hori jarduera sailkatuaren lizentziaren erregimenaren eraginpean dagoenean, dagokion udalak jarduera-lizentzia eman aurretik egin beharko da ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-inpaktuaren txostena lotesleak izango dira toki-agintaritzarentzat.

b) Cuando la competencia para emitir la declaración de impacto ambiental o el informe de impacto ambiental corresponda al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco o de la Administración foral y la actividad se encuentre sometida al régimen de licencia de actividad clasificada, la declaración de impacto ambiental o el informe de impacto ambiental deberán emitirse con anterioridad a la concesión por el ayuntamiento correspondiente de la licencia de actividad. La declaración de impacto ambiental y el informe de impacto ambiental serán vinculantes para la autoridad local.

c) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko edo foru Administrazioko ingurumen-organoari dagokionean eta jarduera hori jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimenaren eraginpean dagoenean, jakinarazpena ezingo zaio aurkeztu udalari ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena argitaratu aurretik. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena lotesleak izango dira toki- agintaritzarentzat.

c) Cuando la competencia para emitir la declaración de impacto ambiental o el informe de impacto ambiental corresponda al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco o de la Administración foral y la actividad se encuentre sometida al régimen de comunicación previa de actividad clasificada, esta comunicación no podrá presentarse ante el ayuntamiento antes de la publicación de la correspondiente declaración de impacto ambiental o del informe de impacto ambiental. La declaración de impacto ambiental o el informe de impacto ambiental serán vinculantes para la autoridad local.

d) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egitea Estatuko Administrazio orokorrari dagokionean, ingurumen-ebaluazioari buruzko oinarrizko araudian ezarritako baldintzetan, ezingo da baimena eta jarduera sailkatuaren lizentzia eman edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu, aldez aurretik adierazpen edo txosten hori egin gabe badago.

d) Cuando corresponda a la Administración general del Estado formular la declaración de impacto ambiental o el informe de impacto ambiental, en los términos previstos en la normativa básica de evaluación ambiental, no podrá otorgarse autorización, licencia de actividad clasificada o presentar comunicación previa de actividad clasificada sin que previamente se haya emitido dicha declaración o informe.

24. artikulua.– Administrazio publikoen betebeharrak.

Artículo 24.– Obligaciones de las administraciones públicas.

Ingurumenean esku hartzeko titulu honetan araututako prozeduretan parte hartzen duten administrazio publikoak derrigortuta daude hauetara:

Las administraciones públicas que actúen en los procedimientos de intervención ambiental regulados en el presento título estarán obligadas a:

a) Ingurumenean esku hartzeko erregimen juridikoak kudeatzea administrazio publikoen eta herritarrei zerbitzua emateko administrazioen arteko elkarlan-, lankidetza- eta elkarrekiko informazio-printzipioarekin bat etorrita.

a) Gestionar los regímenes jurídicos de intervención ambiental de acuerdo con el principio de información mutua, cooperación y colaboración entre administraciones públicas y de servicio a la ciudadanía.

b) Ingurumenean esku hartzeko tresnetan eta ingurumena babesteko araudi sektorialean xedatutako baldintzak eta eskakizunak betetzen direla zaintzea.

b) Velar por el cumplimiento de las condiciones y requisitos que se establezcan en los instrumentos de intervención ambiental y en la normativa sectorial protectora del medio ambiente.

c) Ingurumenean esku hartzeko erregimenetatik eratorritako betebeharrak gauzatzeko beharrezkoak diren argibide teknikoak eta xedapenak onartzea.

c) Aprobar las disposiciones e instrucciones técnicas que sean necesarias para facilitar el cumplimiento de las obligaciones derivadas de los regímenes de intervención ambiental.

d) Lege honen helburu diren jarduerei buruzko ingurumen-informaziorako eta jarduera horiek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eraginari buruzko informaziorako sarbidea bermatzea.

d) Garantizar el acceso a la información ambiental relativa a las actividades objeto de la presente ley y su impacto sobre el medio ambiente y la salud de las personas.

e) Interesa duten pertsonek eta publiko orokorrak lege honetan aurreikusita dauden esku hartzeko prozeduretan parte har dezaten sustatzea, hasierako faseetatik.

e) Fomentar la participación de las personas interesadas y del público en general desde una fase temprana en los procedimientos de intervención previstos en la presente ley.

f) Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemaren (EMAS), Europar Batasuneko etiketa ekologikoko sistemaren eta ekoberrikuntzaren aitorpena sustatzea, ingurumen-gaietako betebeharrak betetzeko eta erakundeen ingurumenarekiko jarduna etengabe hobetzeko bitarteko gisa.

f) Impulsar el reconocimiento del Sistema Comunitario de Gestión y Auditoría Medioambiental (EMAS), el sistema de etiqueta ecológica de la Unión Europea y la ecoinnovación como medios para el cumplimiento de las obligaciones en materia de medio ambiente y la mejora continua del desempeño ambiental de las organizaciones.

g) Lege honetan eta aplikagarriak diren gainerako araudietan xedatutako beste zeinahi betebehar.

g) Cualquier otra obligación que se establezca en esta ley y en la demás normativa aplicable.

25. artikulua.– Jarduera edo instalazioen titularren betebeharrak.

Artículo 25.– Obligaciones de las personas titulares de las actividades e instalaciones.

Titulu honetan arautu beharreko jardueren eta instalazioen titularrak derrigortuta daude hauetara:

Quienes sean titulares de las actividades e instalaciones que son objeto de regulación en este título están obligados a:

a) Esku hartzeko dagokion titulua edukitzea, hala dagokionean, eta bertatik eratorritako edo aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikotik eratorritako baldintzak betetzea.

a) Disponer del correspondiente título de intervención en los casos en que este sea preceptivo y cumplir con las condiciones derivadas del mismo o del régimen jurídico de comunicación previa.

b) Lege honetatik eta ingurumena babesteko araudi sektorialetik eratorritako informazioa emateko betebeharrak gauzatzea.

b) Cumplir con las obligaciones de suministro de información que se deriven de la presente ley y de la normativa sectorial protectora del medio ambiente.

c) Eskumena duten administrazio publikoen organoei jakinaraztea jarduera baten ohiko edo ezohiko funtzionamendutik eratorritako zeinahi gertakari, baldin eta ingurumenean edo pertsonen osasunean eragin nabarmena izan badezake.

c) Poner en conocimiento de los órganos de las administraciones públicas competentes cualquier hecho derivado del funcionamiento normal o anormal de una actividad que pueda afectar significativamente al medio ambiente y a la salud de las personas.

d) Baimena emateko baldintzak edo aplikagarria den araudiaren baldintzak bete ezean, jardueraren edo instalazioaren titularra den pertsonak beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko ditu luzatu gabe, eta eskumena duten ingurumen-administrazioei jakinarazi.

d) En el supuesto de que se produzca un incumplimiento de las condiciones de su autorización o de la normativa de aplicación, la persona titular de la actividad o instalación deberá tomar sin demora las medidas correctoras necesarias y ponerlas en conocimiento de las administraciones ambientales competentes.

e) I. eranskineko A eta B ataletako jardueren kasuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean, aplikagarria den beste ingurumen-araudi batek xedatuta, erantzukizunpeko komunikazio edo adierazpen bat egin behar duten beste jarduera eta instalazio batzuen kasuan ere, aipatutako ingurumen-organo horri informatzea jarduerak garatzeko ingurumenarekin lotutako legezko gaikuntzen transmisioaz. Betebehar hori transmisioa egiten duenari dagokio, titular berriak transmisio horren berri emateko aukerari kalterik egin gabe.

e) Informar de la transmisión de las habilitaciones legales ambientales para el desarrollo de actividades al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el caso de las actividades de los apartados A y B del Anexo I, y de aquellas otras actividades e instalaciones sujetas a comunicación o declaración responsable ante el citado órgano ambiental por disposición de otra normativa ambiental de aplicación. Esta obligación corresponderá al autor o a la autora de la transmisión, sin perjuicio de que la nueva persona titular pueda comunicar dicha transmisión.

f) I. eranskineko A, B, C eta D idatz-zatietako jardueren kasuan jarduerak garatzeko ingurumenarekin lotutako legezko gaikuntzen transmisioaren berri ematea dagokion udalari. Betebehar hori transmisioa egiten duenari dagokio, titular berriak transmisio horren berri emateko aukerari kalterik egin gabe.

f) Informar de la transmisión de las habilitaciones legales ambientales para el desarrollo de actividades al ayuntamiento correspondiente en el caso de las actividades de los apartados A, B, C y D del Anexo I. Esta obligación corresponderá al autor o a la autora de la transmisión, sin perjuicio de que la nueva persona titular pueda comunicar dicha transmisión.

g) Administrazio publikoek egindako ikuskaritza-lanak behar bezala gauzatzeko beharrezkoa den lankidetza ematea.

g) Prestar la colaboración necesaria para la correcta realización de las actuaciones de inspección desarrolladas por las diferentes administraciones públicas.

h) Ingurumen-baimen bateratuarekin eta ingurumen-baimen bakarrarekin lotutako jardueren eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean erantzukizunezko komunikazioa edo adierazpena aurkeztu behar duten bestelako instalazio edo jardueren irekieraren aurretiko edo funtzionamendua hasi aurretiko jakinarazpena aurkeztea organo horri eta instalazioa kokatuta egongo den udalari.

h) Presentar la comunicación previa de inicio de funcionamiento o apertura de las actividades sujetas a autorización ambiental integrada, autorización ambiental única y aquellas otras actividades e instalaciones sujetas a comunicación o declaración responsable ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, tanto al citado órgano como al ayuntamiento donde se ubique la instalación.

i) Jarduera sailkatuaren lizentziarekin lotutako jardueren irekieraren aurretiko edo funtzionamendua hasi aurretiko komunikazioa aurkeztea instalazioa kokatuta egongo den udalari.

i) Presentar la comunicación previa de inicio de funcionamiento o apertura de las actividades sujetas a licencia de actividad clasificada ante el ayuntamiento donde se ubique la instalación.

j) Lege honetan eta aplikagarriak diren gainerako araudietan xedatutako beste zeinahi betebehar.

j) Cualquier otra obligación que se establezca en esta ley y en el resto de normativa aplicable.

26. artikulua.– Gaitasun teknikoa eta erantzukizuna.

Artículo 26.– Capacidad técnica y responsabilidad.

1.– Titulu honetan aurreikusitako prozeduren hasierako eskaeretako proiektuak eta dokumentazio teknikoa (ingurumen-ebaluazioari buruzko araudian aurreikusitako ingurumen-azterlan eta -dokumentuak barne) beharrezkoa den gaitasun teknikoa duten pertsonek egin beharko dituzte, lanbide-kualifikazioari buruzko arauekin bat etorrita.

1.– Los proyectos y documentación técnica, incluidos los estudios y documentos ambientales previstos en la normativa sobre evaluación ambiental que formen parte de las solicitudes de inicio de los procedimientos previstos en este título, deberán ser realizados por personas que posean la capacidad técnica suficiente de conformidad con las normas sobre cualificaciones profesionales.

2.– Dokumentazio tekniko horrek lege honen eskakizunak betetzeko behar besteko kalitatea eduki beharko du. Helburu horrekin, egilea edo egileak zein diren identifikatu beharko da, adieraziz daukan edo daukaten titulua, eta, hala badagokio, lanbide arautua. Aipatutako dokumentu horien egileak eta sustatzailea izango dira horien edukiaren eta informazioaren fidagarritasunaren erantzule solidarioak, Administraziotik modu frogagarrian jasotako datuei dagokienez izan ezik.

2.– Dicha documentación técnica tendrá la calidad necesaria para cumplir las exigencias de esta ley. Con esta finalidad deberá identificarse a la persona o personas autoras indicando su titulación y, en su caso, profesión regulada. La persona o personas autoras de los citados documentos y el promotor o la promotora serán responsables solidarias de su contenido y de la fiabilidad de la información, excepto en lo que se refiere a los datos recibidos de la Administración de forma fehaciente.

27. artikulua.– Isilpekotasuna.

Artículo 27.– Confidencialidad.

1.– Ingurumenean esku hartzeko prozeduretan parte hartzen duten administrazio publikoek sustatzaileak emandako informazioen isilpekotasuna errespetatu beharko dute, aplikagarria den araudiarekin bat etorrita, kasu guztietan jendearen interesaren babesa kontuan hartuz.

1.– Las administraciones públicas que intervengan en los procedimientos de intervención ambiental deberán respetar la confidencialidad de las informaciones aportadas por el promotor o la promotora que, de conformidad con la normativa aplicable, tengan dicho carácter, teniendo en cuenta, en todo caso, la protección del interés público.

2.– Sustatzaileak adierazi beharko du aurkeztutako dokumentaziotik zer informazio iruditzen zaion isilpean gorde beharrekoa. Eskumena duen Administrazioak erabaki beharko du, indarrean den legediaren arabera, zer informazio dagoen salbuetsita merkataritza- edo industria-sekretutik, eta zer informaziok daukan bermatuta isilpekotasuna; horretarako, ingurumen-arloan jendearen parte-hartze erreal eta eraginkorrerako eta informaziorako printzipioa isilpekotasunerako eskubidearekin haztatu beharko da.

2.– El promotor o la promotora deberá indicar qué parte de la información contenida en la documentación presentada considera que debería gozar de confidencialidad. La Administración competente decidirá sobre la información que, según la legislación vigente, esté exceptuada del secreto comercial o industrial y sobre la información amparada por la confidencialidad, ponderando el principio de información y participación pública real y efectiva en materia de medio ambiente con el derecho a la confidencialidad.

3.– Sustatzaileak adierazitako informazioaren isilpeko izaera erabat edo partzialki ukatuz gero, ebazpen arrazoitu bat eman beharko da, dagozkion errekurtsoak adieraziz.

3.– En el supuesto de que se deniegue total o parcialmente el carácter confidencial de la información indicada por el promotor o por la promotora se deberá emitir una resolución motivada con indicación de los recursos que correspondan.

28. artikulua.– Jarduerak gauzatzeko esku hartzeko tituluen transmisioa.

Artículo 28.– Transmisión de los títulos de intervención para el desarrollo de las actividades.

1.– Baimena, lizentzia edo komunikazioa behar duten jarduerak edo instalazioak garatzeko ingurumeneko esku-hartzearen tituluak transmititzean, dagokion titulua ematen duen edo aurretiazko jakinarazpena jasotzen duen eta eskumena duen Administrazioari jakinarazi beharko zaio.

1.– Cuando se transmitan los títulos de intervención ambiental para el desarrollo de actividades o instalaciones sujetas a autorización, licencia o comunicación, será preceptivo ponerlo en conocimiento de la Administración competente otorgante del correspondiente título o receptora de la comunicación previa.

2.– Titular berriari subrogatuko zaizkio transmisioa egiten duenaren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak. Nolanahi ere den, aurreko idatz-zatian aipatutako komunikazioa egin ezean, betebeharrei eta erantzukizunei elkartasunez erantzungo zaie.

2.– La nueva persona titular se subrogará en los derechos, obligaciones y responsabilidades del transmitente. No obstante, responderán solidariamente respecto de las obligaciones y responsabilidades en tanto no se realice la comunicación a la que se refiere el apartado anterior.

29. artikulua.– Jarduera etetea eta instalazioa ixtea.

Artículo 29.– Cese de la actividad y cierre de la instalación.

1.– Lege honen eraginpekoak diren jarduerak aldi baterako edo behin betiko etenez gero edo instalazioak itxiz gero, baimena eman duen Administrazioari jakinarazi beharko zaio, hartutako neurriak edo hartzeko aurreikusitakoak eta haien denbora sekuentzia xehe azalduta, edozein kutsadura arrisku saihestu ahal izateko.

1.– El cese temporal o definitivo de las actividades o cierre de las instalaciones sujetas a esta ley, deberá ser comunicada a la Administración autorizante, detallando las medidas tomadas o que se prevea tomar y su secuencia temporal, al objeto de evitar cualquier riesgo de contaminación.

2.– Lege honen ondorioetarako, ulertzen da jarduera batek behin betiko utzi diola bere martxari, urtebeteko epean ez badu jarduera lantzen, eta titularraren komunikazio frogagarririk bidaltzen ez bazaio baimena eman duen Administrazioari, egoera horren arrazoiak behar bezala azaltzeko.

2.– A los efectos de la presente ley, se considerará que una actividad ha cesado definitivamente cuando haya transcurrido el plazo de un año sin desarrollarse la misma y no medie comunicación fehaciente de la persona titular a la Administración autorizante en la que se expongan justificadamente los motivos de dicha situación.

30. artikulua.– Jardueren edo instalazioen aldaketa.

Artículo 30.– Modificación de las actividades e instalaciones.

1.– Jardueraren edo instalazioaren titularrak berori baimentzeko eskumena duen organoari eman beharko dio ingurumenean eragina izan dezaketen ondorioak ekarriko dituen zeinahi aldaketaren berri, baldin eta horrek eragina baldin badu baimena, lizentzia edo komunikazioa beharrezkoa duen jardueraren edo instalazioaren ezaugarrietan, ekoizpen-prozesuetan, funtzionamenduan edo hedapenean.

1.– La persona titular de la actividad o instalación deberá comunicar al órgano competente para autorizarla, cualquier modificación que pueda tener consecuencias en el medio ambiente y que afecte a las características, a los procesos productivos, al funcionamiento o a la extensión de la actividad o instalación sometida a autorización, licencia o comunicación.

2.– Jardueraren edo instalazioaren titularrak erabakitzen duenean aldaketa ez dela funtsezkoa, baimena zein lizentzia emateko edo komunikazioa jasotzeko eskumena duen organoari jakinarazi beharko dio, arrazoituta adieraziz zergatik iruditzen zaion funtsezkoa ez den aldaketa bat dela. Komunikazio horrekin batera, hala pentsatzeko arrazoiak justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dira. Aldaketa hori egin ahal izango da, baldin eta aipatutako organo eskudunak ez badu kontrako iritzirik ematen hogeita hamar eguneko epean.

2.– Cuando la persona titular de la actividad o instalación considere que la modificación no es sustancial deberá comunicarlo al órgano competente para otorgar la autorización, licencia o recibir la comunicación, indicando razonadamente por qué considera que se trata de una modificación no sustancial. A esta comunicación se acompañarán los documentos justificativos de las razones expuestas para tal consideración. Dicha modificación podrá llevarse a cabo siempre y cuando no se hubiese pronunciado en contra el citado órgano competente en el plazo de treinta días.

Nolanahi ere den, aldaketa ez funtsezkotzat joko da isurpenak murrizten direnean edo aldatzen ez direnean, baldin eta aldaketa horrek ez badu ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar alor horretako araudiaren arabera.

En cualquier caso, se considerará la modificación como no sustancial cuando se reduzcan las emisiones o no se modifiquen, siempre y cuando dicha modificación no haya de ser sometida al procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria de acuerdo con la normativa sobre esta materia.

3.– Titularrak edo berori baimentzeko eta aurretiazko jakinarazpena jasotzeko eskumena duen agintaritzak aldaketa funtsezkotzat jotzen badu, aldaketa hori ezingo da egin baimena ematen dion titulua bera aldatu arte, lege honetan aurreikusitako prozeduraren bitartez, edo aurretiazko beste jakinarazpen bat aurkeztu arte.

3.– Cuando la modificación sea considerada sustancial por la persona titular o por la autoridad competente para autorizarla o para recibir la comunicación previa, esta no podrá llevarse a cabo hasta que no se produzca la modificación de su título autorizatorio por medio del procedimiento previsto en la presente ley, o se presente una nueva comunicación previa.

4.– Funtsezko aldaketa bat egin dela ulertuko da jardueraren edo instalazioaren aldaketak ingurumenean, segurtasunean eta pertsonen osasunean eragin handiagoa eta nabarmenagoa duenean, eta lege honen I.E eranskinean jasotako irizpideetakoren bat gertatzen denean.

4.– Se considerará que se produce una modificación sustancial cuando la modificación de la actividad o instalación represente una mayor y significativa incidencia sobre el medio ambiente, la seguridad y la salud de las personas y concurra cualquiera de criterios recogidos en el Anexo I.E de la presente ley.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
INGURUMEN BAIMENAK
AUTORIZACIONES AMBIENTALES

31. artikulua.– Ingurumen-baimen bateratua.

Artículo 31.– Autorización ambiental integrada.

1.– Ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren mendean dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan lege honen I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada eta, hala badagokio, han ezarritako gaitasun-atalaseetara iristen bada. Baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

1.– Está sometida al régimen de autorización ambiental integrada la explotación de las actividades e instalaciones de titularidad pública o privada en las que se desarrolle alguna de las actividades incluidas en el Anexo I.A de la presente ley y que, en su caso, alcancen los umbrales de capacidad establecidos en el mismo. Esta autorización precederá, en todo caso, a la construcción, montaje o traslado de las instalaciones, y se adaptará a las modificaciones que se produzcan en las instalaciones.

2.– Ingurumen-baimen bateratuaren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, eskura dauden teknologia onenetan oinarrituta.

2.– Mediante la autorización ambiental integrada se integrarán en un solo acto y en un solo procedimiento administrativo previo emitido por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco las autorizaciones de producción y gestión de residuos, vertidos a colector, al dominio público hidráulico y al dominio público marítimo-terrestre y emisiones a la atmósfera, fijándose los valores límite de emisión que correspondan con base en las mejores tecnologías disponibles.

3.– Ingurumen-baimen bateratua emateak ez du esan nahi beste baimen edo emakida batzuk eskuratu behar ez direnik jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko, aplikatu beharreko uren eta kosten araudian eta gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorrita.

3.– La autorización ambiental integrada se otorgará sin perjuicio de las autorizaciones o concesiones que deban exigirse para la ocupación o utilización del dominio público, de conformidad con lo establecido en la normativa de aguas, de costas y demás normativa que resulte de aplicación.

32. artikulua.– Ingurumen-baimen bakarra.

Artículo 32.– Autorización ambiental única.

1.– Ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren mendean dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan lege honen I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada. Baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

1.– Está sometida al régimen jurídico de autorización ambiental única la explotación de actividades e instalaciones de titularidad pública o privada en las que se desarrolle alguna de las actividades incluidas en el Anexo I.B de la presente ley. Esta autorización precederá, en todo caso, a la construcción, montaje o traslado de las instalaciones, y se adaptará a las modificaciones que se produzcan en las instalaciones.

2.– Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.

2.– Mediante la autorización ambiental única se integrarán en un solo acto y en un solo procedimiento administrativo previo emitido por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las autorizaciones de producción y gestión de residuos, vertidos a colector, al dominio público hidráulico y al dominio público marítimo-terrestre, emisiones a la atmósfera, fijándose los valores límite de emisión que correspondan según lo dispuesto en la normativa sectorial aplicable.

3.– Ingurumen-baimen bakarra emateak ez du esan nahi beste baimen edo emakida batzuk eskuratu behar ez direnik jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko, aplikatu beharreko uren eta kosten araudian eta gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorrita.

3.– La autorización ambiental única se otorgará sin perjuicio de las autorizaciones o concesiones que deban exigirse para la ocupación o utilización del dominio público, de conformidad con lo establecido en la normativa de aguas, de costas y demás normativa que resulte de aplicación.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
INGURUMEN BAIMEN BATERATUAREN ETA INGURUMEN BAIMEN BAKARRAREN XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES COMUNES A LA AUTORIZACIÓN AMBIENTAL INTEGRADA Y A LA AUTORIZACIÓN AMBIENTAL ÚNICA

33. artikulua.– Udalaren hirigintza bateragarritasunaren txostena.

Artículo 33.– Informe de compatibilidad urbanística del ayuntamiento.

1.– Interesa duen pertsonak aurretiaz eskatuta, instalazioa dagoen lurren udalak hogeita hamar eguneko epean igorri beharko du ingurumen-baimenaren mendeko proiektuaren, jardueraren edo instalazioaren hirigintza-bateragarritasunaren txostena. Hori egin ezean, txosten horren ordez, hura eskatu izanaren kopia aurkeztuko da.

1.– Previa solicitud de la persona interesada, el ayuntamiento en cuyo territorio se ubique la instalación deberá emitir en el plazo de treinta días informe de compatibilidad urbanística del proyecto, actividad o instalación sometido a autorización ambiental. En caso de no hacerlo, dicho informe se suplirá con una copia de la solicitud del mismo.

2.– Nolanahi ere, artikulu honetan araututako hirigintza-txostena negatiboa balitz, txosten hori noiz igorri den berdin diolarik, baina betiere Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ingurumen-baimena eman baino lehen jaso badu, organo horrek ezezko ebazpen arrazoitua emango du, amaiera emango dio prozesuari eta artxibatu egingo ditu jarduerak.

2.– En todo caso, si el informe urbanístico regulado en este artículo fuera negativo, con independencia del momento en que se haya emitido, pero siempre que se haya recibido por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco con anterioridad al otorgamiento de la autorización ambiental, dicho órgano dictará resolución motivada denegatoria poniendo fin al procedimiento y archivará las actuaciones.

34. artikulua.– Eskaeraren edukia.

Artículo 34.– Contenido de la solicitud.

1.– Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean aurkeztuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:

1.– La solicitud de la autorización ambiental integrada y de la autorización ambiental única se presentarán ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y contendrán:

a) Proiektu teknikoa; gutxienez, honako alderdi hauek jasoko ditu:

a) Proyecto técnico que incluya, al menos, los siguientes aspectos:

1.– Jardueraren eta instalazioen, ekoizpen- prozesuen eta produktu motaren irismena eta deskribapen xehatua.

1.– Descripción detallada y alcance de la actividad y de las instalaciones, los procesos productivos y el tipo de producto.

2.– Hala badagokio, interesdunak Administrazio publiko eskudunaren aurrean aurkezten duen dokumentazioa segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean eragina duten jarduerak kontrolatzeko, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorrita.

2.– En su caso, documentación que la persona interesada presenta ante la Administración pública competente para el control de las actividades con repercusión en la seguridad, salud de las personas o el medio ambiente de conformidad con la normativa que resulte de aplicación.

3.– Hala badagokio, instalazioa jarriko den lekuaren ingurumen-egoera, lurzorua eta lurpeko eta azaleko urak barne, eta aurreikusitako balizko inpaktuak, baita hura ustiatzeari utzi ondoren sor daitezkeenak ere.

3.– En su caso, estado ambiental del lugar en el que se ubicará la instalación, incluyendo el suelo y las aguas subterráneas y superficiales, y los posibles impactos que se prevean, incluidos aquellos que puedan originarse al cesar la explotación de la misma.

4.– Instalazioan erabilitako edo sortutako baliabide naturalak, lehengaiak eta materia osagarriak, substantziak, ura eta energia.

4.– Recursos naturales, materias primas y auxiliares, sustancias, agua y energía empleados o generados en la instalación.

5.– Instalazioan isurpenak sortzen dituzten iturriak.

5.– Fuentes generadoras de las emisiones de la instalación.

6.– Instalazioak airera, uretara eta lurzorura egin ditzakeen isurpen motak eta kantitateak, baita ingurumenean izan ditzakeen ondorioen zehaztapena ere, eta, hala badagokio, sortuko diren hondakin motak eta kantitateak.

6.– Tipo y cantidad de las emisiones previsibles de la instalación al aire, a las aguas y al suelo, así como la determinación de sus efectos significativos sobre el medio ambiente, y, en su caso, tipo y cantidad de los residuos que se vayan a generar.

7.– Instalazioak sortutako hondakinen hierarkiaren lehentasun-ordenaren aplikazioari buruzko neurriak.

7.– Las medidas relativas a la aplicación del orden de prioridad que dispone la jerarquía de residuos de los residuos generados por la instalación.

8.– Ingurumenerako isurpenak kontrolatzeko aurreikusitako neurriak.

8.– Medidas previstas para controlar las emisiones al medio ambiente.

Ingurumen-baimen bateratuaren mendeko instalazioen kasuan, proiektu teknikoak honako hauek ere jasoko ditu:

En el caso de instalaciones sometidas a autorización ambiental integrada el proyecto técnico incluirá, además:

– Instalaziotik eratorritako isurpenak prebenitzeko eta saihesteko asmoz erabili den aurreikusitako teknologia eta beste teknika batzuk, eta hori ezin bada, murriztekoak, adieraziz horietako zein diren eskuragarri dauden teknika onentzat hartutakoak, eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioekin bat etorrita.

– La tecnología prevista y otras técnicas utilizadas para prevenir y evitar las emisiones procedentes de la instalación o, y si ello no fuera posible, para reducirlas, indicando cuáles de ellas se consideran mejores técnicas disponibles de acuerdo con las conclusiones relativas a las mejores tecnologías disponibles.

– Eskatzaileak proposatutako teknologia, teknika eta neurriei dagokienez aztertu dituen alternatiba nagusien laburpena, horrelakorik egonez gero.

– Un breve resumen de las principales alternativas a la tecnología, las técnicas y las medidas propuestas, estudiadas por la persona solicitante, si las hubiera.

b) Instalazioa dagoen lurren udalaren hirigintza-txostena, proiektua hirigintza-plangintzarekin bateragarria dela ziurtatzen duena.

b) Informe urbanístico del ayuntamiento en cuyo territorio se ubique la instalación, acreditativo de la compatibilidad del proyecto con el planeamiento urbanístico.

c) Hala badagokio, ur kontinentaletara edo lurretik itsasora isuriak egitea baimentzeko uren eta kosten legediak eskatutako dokumentazioa.

c) En su caso, la documentación exigida por la legislación de aguas y de costas para la autorización de vertidos a las aguas continentales o desde tierra al mar.

Estatuko Administrazio orokorrak kudeatutako arroetako ur kontinentaletarako isuriak badira, dokumentazio hori berehala bidaliko dio ingurumen-baimen bateratua eta bakarra emateko organo eskudunak arroaren erakundeari, adieraz dezan ea beharrezkoa den eskatzaileari eskatzea akatsak konpontzeko edo aurkeztutako dokumentazioa osatzeko.

Cuando se trate de vertidos a las aguas continentales de cuencas gestionadas por la Administración general del Estado, esta documentación será inmediatamente remitida al organismo de cuenca por el órgano competente para otorgar la autorización ambiental integrada y única, a fin de que manifieste si es preciso requerir a la persona solicitante que subsane la falta o complete la documentación aportada.

d) Eskatzailearen iritziz, indarrean dauden xedapenekin bat etorrita isilpekotasuna behar duten datuen zehaztapena.

d) La determinación de los datos que, a juicio de la persona solicitante, gocen de confidencialidad de acuerdo con las disposiciones vigentes.

e) Legedi aplikagarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko bestelako informazioa eta dokumentazioa; hala badagokio, besteak beste, ingurumen-erantzukizuneko legediak eska ditzakeen nahitaezko fidantzak edo aseguruak barne.

e) Cualquier otra información y documentación acreditativa del cumplimiento de requisitos establecidos en la legislación aplicable, incluida, en su caso, la referida a fianzas o seguros obligatorios que sean exigibles, entre otras, por la legislación de responsabilidad ambiental.

f) Lurzorua eta lurpeko urak babesteko betebeharrei buruzko dokumentua, haien kutsadurari aurrea hartzeko, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

f) El documento relativo a las obligaciones en materia de protección del suelo y las aguas subterráneas para prevenir su contaminación de conformidad con lo que se establece reglamentariamente.

2.– Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren eskaerarekin batera aurreko idatz-zatian zehaztutako adierazpen guztien laburpen ez tekniko bat egingo da, errazago ulertzeko, jendaurrean jartzeko izapidearen ondorioetarako.

2.– A la solicitud de la autorización ambiental integrada y de la autorización ambiental única se acompañará un resumen no técnico de todas las indicaciones especificadas en el apartado anterior, para facilitar su comprensión a efectos del trámite de información pública.

3.– Jarduera edo instalazioa ingurumen-ebaluazio arruntaren edo sinplifikatuaren mende badago, gainera, eskaerak dokumentu teknikoa izan beharko du, hartan jasota lehenengo idatz-zatiko a) eta c) epigrafeetan eskatutako edukiak, ingurumen-inpaktuaren azterketak edo, hala badagokio, ingurumen-agiriak bere dituen edukiekin batera.

3.– En el caso de que la actividad o instalación esté sometida además a evaluación ambiental ordinaria o simplificada, la solicitud deberá contener un documento técnico en el que se integren los contenidos exigidos en los epígrafes a) y c) del apartado primero, junto con los contenidos propios del estudio de impacto ambiental o del documento ambiental, en su caso.

35. artikulua.– Zuzentzea.

Artículo 35.– Subsanación.

Eskaerak ez baditu betetzen aurreko artikuluan eskatutako betebeharrak, interesa duen pertsonari eskatuko zaio hamabost eguneko epean zuzentzeko. Halaber, adieraziko zaio hori egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, eta, horretarako, aurretik ebazpena egin beharko da, prozedura administratiboari buruzko legedian ezarritako baldintzetan.

Si la solicitud no reúne los requisitos exigidos en el artículo anterior, se requerirá a la persona interesada para que en el plazo de quince días la subsane con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en la legislación sobre procedimiento administrativo común.

36. artikulua.– Jendaurreko informazioa.

Artículo 36.– Información pública.

1.– Eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen. Difusio handiagoa emateko, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatzen den udalerriko udalari komunikatuko zaio, jendaurrean jar dezan ediktu-taulan.

1.– Una vez presentada la solicitud y comprobado que la documentación aportada está completa, el proyecto de instalación o actividad se someterá, previo anuncio en el Boletín Oficial del País Vasco y en la sede electrónica del Gobierno Vasco, a un período de información pública de treinta días hábiles, al objeto de que puedan presentarse alegaciones. Para darle una mayor difusión, dicho anuncio será comunicado al ayuntamiento en cuyo territorio se ubique la actividad o instalación para su exposición, por parte de la entidad local, en su tablón de edictos.

2.– Jendaurreko informazioko aldia komuna izango da ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren prozedura osatzen duten prozeduretarako, eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako eta instalazioak behar dituen funtsezko baimen-prozeduretarako.

2.– El período de información pública será común para aquellos procedimientos que se integren en el procedimiento de autorización ambiental integrada y autorización ambiental única, y en su caso, para la evaluación de impacto ambiental y para los procedimientos de autorizaciones sustantivas que precise la instalación.

3.– Jendaurreko informazioko izapidetik salbuetsiko dira isilpekoak diren eskaerako datuak, indarrean dagoen legediarekin eta lege honen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

3.– Se exceptuarán del trámite de información pública aquellos datos de la solicitud que gocen de confidencialidad de acuerdo con la legislación vigente y lo señalado en el artículo 27 de la presente ley.

37. artikulua.– Udal-txostena ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren mendeko jardueretan.

Artículo 37.– Informe municipal en actividades sujetas a autorización ambiental integrada y autorización ambiental única.

1.– Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren prozedurak ordezkatu egingo du jarduera sailkatuaren lizentziaren prozedura izapide guztietan.

1.– El procedimiento de autorización ambiental integrada o el de autorización ambiental única sustituirá en todos sus trámites al procedimiento de licencia de actividad clasificada.

2.– Jendaurreko informazioaren aldian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak eskatuta, ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduera edo instalazioa garatu nahi den mugarteko udalerriek nahitaezko txosten bat igorriko dute, espedientea jasotzen dutenetik hogeita hamar egun balioduneko epean, udal-eskumenekoak diren alderdiei buruz. Txosten hori epe barruan egin ezean, jarduerekin jarraituko da.

2.– Simultáneamente al período de información pública y a solicitud del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, los municipios en cuyo término se pretenda desarrollar una actividad o instalación sometida a autorización ambiental integrada o a autorización ambiental única emitirán un informe preceptivo en el plazo de treinta días hábiles desde la recepción del expediente, sobre aquellas cuestiones propias de competencia municipal. De no emitirse el informe en plazo se proseguirán las actuaciones.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak jendaurreko informazioko aldian alegazioak jasotzen baditu, horiek jarduera edo instalazioa dagoen tokiko udalari helaraziko zaizkio, kontuan har ditzan udal-txostenean. Horretarako, epea luzatuko da eta beste hilabete bat izango du, ingurumen-organoak helarazitako alegazio horiek jasotzen dituen unetik zenbatzen hasita.

3.– En el caso de que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco recibiera alegaciones durante el período de información pública, estas serán trasladadas al ayuntamiento en el que se ubique la actividad o instalación para su consideración en su informe municipal, para lo cual dispondrá de un plazo ampliado de un mes adicional desde el momento de la recepción de dichas alegaciones por parte del órgano ambiental.

38. artikulua.– Isurien arloko erakunde eskudunen txostena.

Artículo 38.– Informe de los organismos competentes en materia de vertidos.

1.– Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduerek jabari publiko hidraulikora edo itsasoko eta lehorreko jabari publikora isuriak egiteko baimena behar badute, erakunde eskudunak nahitaezko txosten loteslea igorri beharko du lau hilabeteko epean. Agiri horren bitartez zehaztuko dira isuriaren ezaugarriak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak.

1.– En los supuestos en los que la actividad sometida a autorización ambiental integrada o autorización ambiental única precise autorización de vertido al dominio público hidráulico o al dominio público marítimo terrestre, el organismo competente deberá emitir un informe preceptivo y vinculante en el plazo máximo de cuatro meses, por el que se determinen las características del vertido y las medidas correctoras a adoptar.

2.– Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduerek kolektorera isuriak egiteko baimena behar badute, haren titularrak nahitaezko txosten loteslea igorri beharko du hiru hilabeteko epean. Agiri horren bitartez zehaztuko dira isuriaren ezaugarriak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak.

2.– En los supuestos en los que la actividad sometida a autorización ambiental integrada o autorización ambiental única precise autorización de vertido a colector, la persona titular del mismo deberá emitir un informe preceptivo y vinculante en el plazo máximo de tres meses, por el que se determinen las características del vertido y las medidas correctoras a adoptar.

3.– Aurreko idatz-zatietan ezarritako epeak igaro eta txostenak igorri ezean, baimena eman ahal izango da, eta bertan jasoko dira isuriaren ezaugarriak eta eskatutako neurri zuzentzaileak, aplika daitekeen legedi sektorialarekin bat ezarriko direnak. Nolanahi ere, aipatutako epe horiez kanpo eta baimena eman aurretik jasotako txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak hartu beharko ditu aintzat.

3.– Transcurridos los plazos previstos en los apartados anteriores sin que se hubiesen emitido los informes, se podrá otorgar la autorización, contemplando en la misma las características del vertido y las medidas correctoras requeridas, que se establecerán de conformidad con la legislación sectorial aplicable. No obstante, los informes recibidos fuera del plazo señalado y antes del otorgamiento de la autorización deberán ser tenidos en consideración por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Artikulu honetan araututako txostenek erabakitzen badute onartezina dela isuria, eta, beraz, baimena ematea eragozten badute, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezezko ebazpen arrazoitua emango du.

4.– Si los informes regulados en este artículo considerasen que es inadmisible el vertido y, consecuentemente, impidiesen el otorgamiento de la autorización, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco dictará resolución motivada denegatoria.

39. artikulua.– Beste txosten batzuk.

Artículo 39.– Otros informes.

1.– Jendaurrean jartzeko aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak nahitaezko osasun-txosten loteslea eta jardueraren izaeraren arabera beharrezkoak diren txosten teknikoak eskatuko dizkie adierazpenen bat egin behar duten organo guztiei, eskaera aurkeztu eta hilabeteko epean beren eskumeneko gaiei buruzko txostenak egin ditzaten.

1.– Simultáneamente al período de información pública, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco solicitará un informe sanitario de carácter preceptivo y vinculante, así como los informes técnicos que resulten necesarios según la naturaleza de la actividad a todos aquellos órganos que deban pronunciarse para que en el plazo de un mes a la vista de la solicitud presentada informen sobre las materias que sean de su competencia.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak jendaurrean jartzeko aldian alegazioak jasotzen baditu, adierazpena egin behar duten organoei emango zaie horien berri, txostenean aintzat har ditzaten. Horretarako, beste hilabete bateko epea izango du.

2.– En el caso de que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco recibiera alegaciones durante el período de información pública, estas serán trasladadas a aquellos órganos que deban pronunciarse para su consideración en su informe, para lo cual dispondrá de un plazo adicional de un mes.

3.– Adierazitako epean txosten horiek igorri ezean, jarduerekin jarraituko da, nahiz eta epez kanpo baina Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ebazpena eman aurretik jasotako txostenak azken horrek kontuan hartu beharko dituen.

3.– De no emitirse tales informes en el plazo señalado se proseguirán las actuaciones, si bien los informes recibidos fuera de plazo pero antes de dictarse resolución por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberán ser tenidos en consideración por este.

40. artikulua.– Ebazpen-proposamena eta interesa duen pertsonaren entzunaldia.

Artículo 40.– Propuesta de resolución y audiencia de la persona interesada.

1.– Aurkeztutako dokumentazioa, jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza eta arestian aipatutako txostenak ikusi ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ebazpen-proposamen bat egingo du, eta interesa duen pertsonaren entzunaldi-izapidean jarriko da hamabost eguneko epean.

1.– A la vista de la documentación presentada, del resultado del trámite de información pública y de los informes antes citados, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco elaborará una propuesta de resolución que someterá a un trámite de audiencia para la persona interesada por un plazo de quince días.

2.– Aurreko idatz-zatian aipatutako entzunaldi-izapidean alegazioak eginez gero, horiek helaraziko zaizkie, ebazpen-proposamenarekin batera, alegazioak egin zaizkien txostenak egin dituzten organoei, gehienez ere hamabost eguneko epean, hala badagokio, egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten.

2.– Cuando en el trámite de audiencia al que se refiere el apartado anterior se hubiesen realizado alegaciones, se dará traslado de las mismas, junto con la propuesta de resolución, a los órganos que hayan emitido los informes sobre los que se hayan formulado alegaciones, para que, en el plazo máximo de quince días, manifiesten, en su caso, lo que estimen oportuno.

3.– Epea iraungi aurretik interesdunek adierazten badute ez dutela alegaziorik egingo eta ez dutela agiri edo frogagiri berririk aurkeztuko, izapidea betetzat joko da.

3.– Si antes del vencimiento del plazo las personas interesadas manifiestan su decisión de no realizar alegaciones ni aportar nuevos documentos o justificantes, se tendrá por cumplimentado el trámite.

41. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 41.– Resolución.

1.– Ingurumen-baimen bateratua edo ingurumen-baimen bakarra baimentzeko prozedurari amaiera emango dion ebazpenak zehaztuko ditu instalazioaren funtzionamendu-baldintzak edo jarduera gauzatzeko baldintzak ingurumen-ondorioetarako soilik, hurrengo artikuluan ezarriko denarekin bat.

1.– La resolución que ponga fin al procedimiento de autorización ambiental integrada o autorización ambiental única determinará las condiciones de funcionamiento de la instalación o del desarrollo del ejercicio de la actividad a los meros efectos ambientales, de acuerdo con lo establecido en el artículo siguiente.

2.– Ingurumen-baimen bateratua emango edo ukatuko duen ebazpen arrazoitua eskaera aurkezten denetik sei hilabeteko epean emango da, gehienez. Epe barruan ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat joko da eskaera.

2.– La resolución motivada otorgando o denegando la autorización ambiental integrada se dictará en un plazo máximo de seis meses desde la presentación de la solicitud. La falta de resolución en plazo tendrá efectos desestimatorios.

3.– Ingurumen-baimen bakarra emango edo ukatuko duen ebazpen arrazoitua eskaera aurkezten denetik sei hilabeteko epean emango da, gehienez. Epe barruan ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat joko da eskaera.

3.– La resolución motivada otorgando o denegando la autorización ambiental única se dictará en un plazo máximo de seis meses desde la presentación de la solicitud. La falta de resolución en plazo tendrá efectos desestimatorios.

4.– Baimenak emango edo ukatuko dituen ebazpen arrazoitua interesdunei, instalazioa dagoen udalari, txostenak egin dituzten organoei eta, hala badagokio, funtsezko baimenak emateko organo eskudunari jakinaraziko zaie. Ingurumen-baimen bateratua oso-osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

4.– La resolución motivada otorgando o denegando las autorizaciones se notificará a las personas interesadas, al ayuntamiento donde se ubique la instalación, a los distintos órganos que hubiesen emitido un informe y, en su caso, al órgano competente para otorgar las autorizaciones sustantivas. La autorización ambiental integrada se publicará íntegramente en el Boletín Oficial del País Vasco y en la sede electrónica del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco. La autorización ambiental única se publicará en la sede electrónica del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

5.– Baimenak emango edo ukatuko dituen ebazpenak, besteak beste, jendaurrean jartzeko izapidean eginiko alegazioei buruzko informazioa jasoko du, baita Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak horien inguruan eginiko balorazioei buruzkoa eta prozedura administratiboan eginiko txostenen edukiari buruzkoa ere.

5.– La resolución motivada otorgando o denegando las autorizaciones incluirá, entre otros aspectos, información sobre las alegaciones formuladas en el trámite de información pública, sobre la valoración de las mismas por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sobre el contenido de los informes emitidos en el procedimiento administrativo.

42. artikulua.– Ingurumen-baimenen isurpenen mugako balioak.

Artículo 42.– Valores límite de emisión de las autorizaciones ambientales.

1.– Ingurumen-baimen bateratuan isurpenen mugako balioak eskura dauden teknologia onenetan oinarrituta zehaztuko dira, eta, bereziki, hauek hartu beharko dira kontuan:

1.– La determinación de los valores límite de emisión en la autorización ambiental integrada se hará con base en las mejores tecnologías disponibles, y en particular se deberá tener en cuenta:

a) Eskura dauden teknika onenen ondorioei buruz emandako informazioa, teknika edo teknologia espezifiko bat erabiltzea agindu gabe.

a) La información suministrada en relación con las conclusiones relativas a las mejores técnicas disponibles, sin prescribir la utilización de una técnica o tecnología específica.

b) I.A eta I.B eranskinetan zerrendatutako instalazioen eta zerrenda horietan jasotako jardueraren bat garatzen den instalazioen ezaugarri teknikoak, kokapen geografikoa eta ingurumeneko tokiko baldintzak.

b) Las características técnicas de las instalaciones en donde se desarrolle alguna de las actividades e instalaciones enumeradas en los Anexos I.A, y I.B, su implantación geográfica y las condiciones locales del medio ambiente.

c) Isurpenen izaera eta ingurune batetik bestera lekualdatzeko ahalmena.

c) La naturaleza de las emisiones y su potencial traslado de un medio a otro.

d) Erkidegoko araudian edo nazioarteko itunetan ezarritako konpromisoak betetzeko onartutako planak, hala badagokio.

d) Los planes aprobados, en su caso, para dar cumplimiento a compromisos establecidos en la normativa comunitaria o en tratados internacionales.

e) Isurpenek kalte ditzaketen gizakien osasunean eta animalien eta landareen osasunaren baldintza orokorretan duten eragina.

e) La incidencia de las emisiones en la salud humana potencialmente afectada y en las condiciones generales de la sanidad animal y vegetal.

f) Isurpenen mugako balioak, hala badagokio, baimena emandako datan indarrean zegoen araudiak emanak.

f) Los valores límite de emisión fijados, en su caso, por la normativa en vigor en la fecha de la autorización.

2.– Ingurumen-baimen bakarrean, kasua bada, isurpenen mugako balioak zehazteko eskura dauden teknologia onenak hartuko dira kontuan, aurreko idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorrita.

2.– En la determinación de los valores límite de emisión en la autorización ambiental única se tomarán en consideración, en su caso, las mejores tecnologías disponibles, de conformidad con lo expuesto en el apartado anterior.

43. artikulua.– Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren edukia.

Artículo 43.– Contenido de la autorización ambiental integrada y de la autorización ambiental única.

1.– Ingurumen-baimen bateratuak honako hau jasoko du, gutxienez:

1.– La autorización ambiental integrada tendrá el contenido mínimo siguiente:

a) Substantzia kutsagarrietarako isurpenen mugako balioak eta, hala badagokio, mugako balio horiek osatuko edo ordezkatuko dituzten parametroak edo neurri tekniko baliokideak. Halaber, zehaztu beharko dira instalazioan isurpenen mugako balioetara iristeko eskuragarri dauden teknika onenei buruzko ondorioetan jasotako teknika onenak.

a) Los valores límite de emisión para las sustancias contaminantes y, en su caso, los parámetros o las medidas técnicas equivalentes que complementen o sustituyan a estos valores límite. Asimismo, deberán especificarse las mejores técnicas disponibles contenidas en las conclusiones relativas a las mejores técnicas disponibles que son utilizadas en la instalación para alcanzar los valores límite de emisión.

b) Hala badagokio, lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatzen duten preskripzioak.

b) Las prescripciones que garanticen, en su caso, la protección del suelo y de las aguas subterráneas.

c) Instalazioak sortutako hondakinen kudeaketarako erabiliko diren prozedura eta metodoak, hondakinen kudeaketarako hierarkia kontuan izanda.

c) Los procedimientos y métodos que se vayan a emplear para la gestión de los residuos generados por la instalación, teniendo en cuenta la jerarquía de gestión de residuos.

d) Hala badagokio, erkidego arteko edo mugaz gaindiko distantzia luzeko edo mugaz gaindiko eremuetan ondorio negatiboak dituen kutsadura minimizatzea bermatzen duten preskripzioak.

d) Las prescripciones que garanticen, en su caso, la minimización de la contaminación con efectos negativos intercomunitarios o transfronterizos a larga distancia o transfronteriza.

e) Isurpen eta hondakin mota oro tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

e) Los sistemas y procedimientos para el tratamiento y control de todo tipo de emisiones y residuos, con especificación de la metodología de medición, su frecuencia y los procedimientos para evaluar las mediciones.

f) Ingurumenari eragin diezaioketen eta normalak ez diren egoeretako ustiapen-baldintzei buruzko neurriak, hala nola abian jartzea eta geratzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak eta aldi baterako geldialdiak.

f) Las medidas relativas a las condiciones de explotación en situaciones distintas a las normales que puedan afectar al medio ambiente, como los casos de puesta en marcha y parada, fugas, fallos de funcionamiento y paradas temporales.

g) Aplika daitekeen legedi sektorialak ezarritako zeinahi neurri edo baldintza. Bereziki, hondakinen tratamendurako eragiketa bat edo gehiago egiten diren instalazioetarako.

g) Cualquier medida o condición establecida por la legislación sectorial aplicable. En particular, para las instalaciones en las que se realicen una o más operaciones de tratamiento de residuos.

h) Instalazioaren itxiera egiteko baldintzak, lurzoruaren eta lurpeko uren abiapuntuko egoeraren deskribapena barne.

h) Las condiciones en que debe llevarse a cabo el cierre de la instalación, incluyendo la descripción de la situación de partida del suelo y de las aguas subterráneas.

i) Organo eskudunari aldizka eta gutxienez urtean behin honako hau jakinarazteko beharra:

i) La obligación de comunicar al órgano competente regularmente y, al menos, una vez al año:

– e) letran aipatutako isurpenen kontrolaren emaitzetan oinarritutako informazioa eta eskatutako beste datu batzuk, organo eskudunari ahalbidetuko diotenak baimenaren baldintzak betetzen direla egiaztatzea; eta

– Información basada en los resultados del control de las emisiones mencionado en la letra e) y otros datos solicitados que permitan al órgano competente verificar el cumplimiento de las condiciones de la autorización; y

– Eskuragarri dauden teknika onenekin lotutako isurpenen balioak gainditzen dituzten isurpenen mugako balioak aplikatzen direnean, eskuragarri dauden teknika onenekin lotutako isurpen-mailekin konparatzeko aukera emango duen isurpenen kontroleko emaitzen laburpen bat.

– Cuando se apliquen valores límite de emisión que superen los valores de emisión asociados a las mejores técnicas disponibles, un resumen de resultados del control de las emisiones que permita compararlos con los niveles de emisión asociados con las mejores técnicas disponibles.

j) Lurzorura eta lurpeko uretara isurtzea ekiditeko hartutako neurriak mantentzeko eta aldian behin ikuskatzeko egoki diren eskakizunak, b) letraren araberakoak, eta kasua bada, lurzorua eta lurpeko urak aldian behin kontrolatzeko egokiak diren eskakizunak, aurki daitezkeen substantzia arriskutsuak direla-eta, instalazioa dagoen tokian lurzorua eta lurpeko urak kutsa daitezkeela kontuan izanda.

j) Los requisitos adecuados para el mantenimiento y supervisión periódicos de las medidas adoptadas para evitar las emisiones al suelo y a las aguas subterráneas con arreglo a la letra b) y, en su caso, los requisitos adecuados para el control periódico del suelo y las aguas subterráneas por lo que respecta a sustancias peligrosas que previsiblemente puedan localizarse, teniendo en cuenta la posibilidad de contaminación del suelo y las aguas subterráneas en el emplazamiento de la instalación.

k) Isurpenen mugako balioak betetzen direla balioztatzeko baldintzak.

k) Las condiciones para evaluar el cumplimiento de los valores límite de emisión.

l) Baimena baliozkoa izanez gero titular desberdinek ustiatutako instalazio baten hainbat aldetarako, horietako bakoitzaren erantzukizunak.

l) En caso de que la autorización sea válida para varias partes de una instalación explotada por diferentes personas titulares, las responsabilidades de cada uno de ellas.

2.– Ingurumen-baimen bakarrak honako hau jasoko du, gutxienez:

2.– La autorización ambiental única tendrá el contenido mínimo siguiente:

a) Substantzia kutsakorretarako isurpenen mugako balioak eta, hala badagokio, lurzorua eta lurpeko urak babestea bermatzen duten preskripzioak.

a) Los valores límite de emisión para las sustancias contaminantes y las prescripciones que garanticen, en su caso, la protección del suelo y de las aguas subterráneas.

b) Instalazioak sortutako hondakinen kudeaketarako erabiliko diren prozedura eta metodoak, hondakinen kudeaketarako hierarkia kontuan izanda.

b) Los procedimientos y métodos que se vayan a emplear para la gestión de los residuos generados por la instalación, teniendo en cuenta la jerarquía de gestión de residuos.

c) Hala badagokio, erkidego arteko edo mugaz gaindiko distantzia luzeko edo mugaz gaindiko eremuetan ondorio negatiboa duen kutsadura minimizatzea bermatzen duten preskripzioak.

c) En su caso, las prescripciones que garanticen la minimización de la contaminación con efectos negativos intercomunitarios o transfronterizos a larga distancia o transfronteriza.

d) Isurpen eta hondakinak tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

d) Los sistemas y procedimientos para el tratamiento y control de emisiones y residuos, con especificación de la metodología de medición, su frecuencia y los procedimientos para evaluar las mediciones.

e) Ingurumenari eragin diezaioketen eta normalak ez diren egoeretako ustiapen-baldintzei buruzko neurriak, hala nola abian jartzea eta geratzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak eta aldi baterako geldialdiak.

e) Las medidas relativas a las condiciones de explotación en situaciones distintas a las normales que puedan afectar al medio ambiente, como los casos de puesta en marcha y parada, fugas, fallos de funcionamiento y paradas temporales.

f) Instalazioaren itxiera egiteko baldintzak.

f) Las condiciones en que debe llevarse a cabo el cierre de la instalación.

g) Aplika daitekeen legedi sektorialak ezarritako edozein neurri edo baldintza, edo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak arrazoituta emandakoak.

g) Cualquier medida o condición establecida por la legislación sectorial aplicable o, motivadamente, por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Ingurumen-legedi sektorialean ezarritakoari kalterik egin gabe, lege honetan ezarritako ingurumen-baimenak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, modu arrazoituan, eska dezake fidantza, abal edo aseguru bat jartzea, ezarritako baldintzak betetzea bermatzeko edo baimendutako jarduerak edo instalazioak sor ditzakeen kalteak konpontzea edo minimizatzea bermatzeko.

3.– Sin perjuicio de lo dispuesto en la legislación ambiental de carácter sectorial, el otorgamiento de las autorizaciones ambientales previstas en la presente ley podrá supeditarse motivadamente por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco al depósito de una fianza, aval o seguro que garantice el cumplimiento de las condiciones establecidas o la reparación o minimización de los daños que pudieran ocasionarse por la actividad o instalación autorizada.

Berme horiek murriztu egin ditzake Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, jarduera eta instalazio horiek Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) inskribatuta badaude.

Las citadas garantías podrán minorarse por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el supuesto de que las actividades e instalaciones se encuentren inscritas en el Sistema Comunitario de Gestión y Auditorias Medioambientales (EMAS).

4.– Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko instalazioa edo jarduera ingurumen-inpaktu arruntaren edo sinplifikatuaren ebaluazioaren mende badago, horrez gain ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren berezko alderdiak jasoko ditu baimen horrek, lege honetan jasotakoaren arabera.

4.– En el caso de que la instalación o actividad sujeta a autorización ambiental integrada o autorización ambiental única se encuentre sometida a evaluación de impacto ambiental ordinaria o simplificada, dicha autorización contendrá, además, los aspectos propios de la declaración de impacto ambiental o del informe ambiental según lo previsto en la presente ley.

44. artikulua.– Baimenen indarraldia eta berrikuspena.

Artículo 44.– Vigencia y revisión de las autorizaciones.

1.– Ingurumen-baimen bateratuak eta ingurumen-baimen bakarrak indarraldi mugagabea dute, eta aldizka berrikusten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, ingurumen-baimenen aurrerapen-klausularekin bat etorrita, eskuragarri dauden teknika onenetako aurrerapenek isurpenak nabarmen murrizteko aukera ematen dutenean.

1.– La autorización ambiental integrada y la autorización ambiental única tienen una vigencia indefinida, sujeta a revisión periódica por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco de acuerdo con la cláusula de progreso de las autorizaciones ambientales cuando los avances en las mejores técnicas disponibles permitan una reducción significativa de las emisiones.

2.– Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ingurumen-baimen bateratua berrikusi beharko du baimendutako instalazio edo jarduerari aplikagarri zaizkion eta eskuragarri dauden teknika onenen ondorioak argitaratzen direnetik lau urteko epean, gehienez. Horren helburua da, beharrezkoa balitz, horiek egokitzea eta baimenean ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzea. Berrikuspenak kontuan izango ditu instalazioan aplikagarriak diren teknika onenen erreferentziazko dokumentuei buruzko ondorio guztiak, baimena eman, eguneratu edo berrikusi zenetik, bai eta kontroletatik edo ikuskapenetatik lortutako zeinahi informazio ere.

2.– En todo caso, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá realizar la revisión de la autorización ambiental integrada en un plazo máximo de cuatro años desde la publicación de las conclusiones de las mejores técnicas disponible que sean de aplicación a la instalación o actividad autorizada, con el fin, si fuera necesario, de adaptarlas y de garantizar el cumplimiento de las condiciones establecidas en la autorización. La revisión tendrá en cuenta todas las conclusiones relativas a los documentos de referencia de las mejores técnicas disponibles aplicables a la instalación, desde que la autorización fuera concedida, actualizada o revisada, y cualquier información obtenida a partir de los controles o inspecciones.

3.– Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko instalazio edo jardueraren bat ez badago estalita eskuragarri dauden teknika onenei buruzko ondorioetan, baimenaren baldintzak berrikusi egingo dira, eta, hala badagokio, artikulu honen lehenengo idatz-zatian aipatutako aurrerapen-klausularen arabera egokituko dira.

3.– Cuando una instalación o actividad sujeta a autorización ambiental integrada o autorización ambiental única no esté cubierta por ninguna de las conclusiones relativas a las mejores técnicas disponibles, las condiciones de la autorización se revisarán y, en su caso, adaptarán conforme a la cláusula de progreso referida en el apartado primero de este artículo.

4.– Nolanahi ere, ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-baimen bakarra ofizioz berrikusiko dira kasu hauetan:

4.– En cualquier caso, la autorización ambiental integrada y la autorización ambiental única serán revisadas de oficio cuando:

a) Instalazioak eragindako kutsaduraren ondorioz ezarritako isurpenen mugako balioak berrikustea edo berriak hartzea komeni denean.

a) La contaminación producida por la instalación haga conveniente la revisión de los valores límite de emisión impuestos o la adopción de otros nuevos.

b) Isurpenak nabarmen murriztu badaitezke gehiegizko kosturik ezarri gabe eskuragarri dauden teknika onenetan izandako aldaketa garrantzitsuen ondorioz.

b) Resulte posible reducir significativamente las emisiones sin imponer costes excesivos a consecuencia de importantes cambios en las mejores técnicas disponibles.

c) Aldaketa garrantzitsua gertatzen bada ingurune hartzailearen mugako immisio-balioetan.

c) Se produzca una variación importante en los valores límite de inmisión del medio receptor.

d) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamenduaren segurtasunagatik beste teknika batzuk erabili behar direnean.

d) La seguridad de funcionamiento del proceso o actividad haga necesario emplear otras técnicas.

e) Isurien arloko organo eskudunak erabakitzen duenean bere eskumenen arloan emandako ingurumen-baimena berrikustea justifikatzen duten baldintzak daudela. Kasu horretan, erakunde horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari eskaera arrazoitua egingo dio, eta honek ofizioz abiaraziko du berrikuspen-prozedura.

e) El organismo competente en materia de vertidos estime que existen circunstancias que justifiquen la revisión de la autorización ambiental concedida en lo relativo a la materia de su competencia. En este supuesto, el citado organismo requerirá motivadamente al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y este iniciará de oficio el procedimiento de revisión.

f) Jarduerari edo instalazioari aplikagarria zaion legedi sektorialak hala eskatzen duenean, edo ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak bete behar direnean.

f) Así lo exija la legislación sectorial que resulte de aplicación a la actividad o instalación o sea necesario cumplir normas nuevas o revisadas de calidad ambiental.

5.– Ingurumen-baimenen berrikusteak ez du emango eskubiderik kalte-ordainik jasotzeko.

5.– La revisión de las autorizaciones ambientales no dará derecho a indemnización.

45. artikulua.– Ingurumen-baimen bateratuak funtsean aldatzeko prozedura.

Artículo 45.– Procedimiento de modificación sustancial de las autorizaciones ambientales integradas.

Ingurumen-baimen bateratuaren mendeko jardueretan, lege honen 30. artikuluan aipatutako funtsezko aldaketarako prozedura izango da kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuen legedia garatzen duen oinarrizko araudian aurreikusitakoa.

El procedimiento para la modificación sustancial mencionada en el artículo 30 de la presente ley, en los supuestos de actividades sujetas a autorización ambiental integrada, será el previsto en la normativa básica que desarrolla la legislación de prevención y control integrados de la contaminación.

46. artikulua.– Ingurumen-baimen bakarrak funtsean aldatzeko prozedura.

Artículo 46.– Procedimiento de modificación sustancial de las autorizaciones ambientales únicas.

1.– Ingurumen-baimen bakarrak funtsean aldatzeko prozedura ingurumen-organoari zuzendutako eskaera aurkeztean hasiko da. Eskabide horretan, gutxienez, honako agiri hauek jasoko dira:

1.– El procedimiento de modificación sustancial de las autorizaciones ambientales únicas se iniciará con la presentación de una solicitud dirigida al órgano ambiental que contendrá, al menos, la siguiente documentación:

a) Oinarrizko proiektua, honako hau jasoko duena, dagokionaren arabera:

a) Un proyecto básico que incluya, según corresponda:

1.– Aldaketak eragingo dion edo dien instalazioaren zatia edo zatiak.

1.– La parte o partes de la instalación afectada por la modificación.

2.– Egin nahi den funtsezko aldaketarekin aurreikusten diren ingurumen-inpaktuak, bai eta hura ustiatzeari uztean sor daitezkeenak ere.

2.– Los posibles impactos ambientales que se prevean con la modificación sustancial que se pretende, abarcando aquellos que puedan originarse al cesar la explotación de la misma.

3.– Ingurumenean inpaktu horiek saihesteko, zuzentzeko edo, hala badagokio, konpentsatzeko aurreikusitako neurriak.

3.– Medidas previstas para evitar, corregir o, en su caso, compensar los citados impactos ambientales.

b) Isurien arloko araudiak eskatutako dokumentazioa, hala badagokio.

b) La documentación exigida por la normativa en materia de vertidos, en su caso.

c) Aldaketak materialak hondeatzea badakar, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko araudiak eskatzen duen dokumentazioa.

c) En el caso de que la modificación suponga la excavación de materiales, la documentación exigida por la normativa para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

d) Eskatzailearen iritziz, isilpekotasuna behar duten datuen zehaztapena, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita.

d) La determinación de los datos que, a juicio de la persona solicitante, gocen de confidencialidad de acuerdo con la normativa vigente.

e) Legedi aplikagarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko bestelako informazioa eta dokumentazioa; hala badagokio, besteak beste, eska daitezkeen nahitaezko fidantzak edo aseguruak barne.

e) Cualquier otra información y documentación acreditativa del cumplimiento de requisitos establecidos en la legislación aplicable, incluida, en su caso, la referida a fianzas o seguros obligatorios que sean exigibles.

f) Jarduera edo instalazioa, gainera, ingurumen-ebaluazio arruntaren edo sinplifikatuaren mende badago, eskaerak dokumentu teknikoa izan beharko du eta hartan jaso beharko dira idatz-zati honen a) eta b) epigrafeetan eskatutako edukiak, ingurumen-inpaktuaren azterketak edo, hala badagokio, ingurumen-agiriak bere dituen edukiekin batera.

f) En el caso de que la actividad o instalación esté sometida además a evaluación ambiental ordinaria o simplificada, la solicitud deberá contener un documento técnico en el que se integren los contenidos exigidos en los epígrafes a) y b) de este apartado, junto con los contenidos propios del estudio de impacto ambiental o del documento ambiental, en su caso.

2.– Eskaeran ez da aurkeztuko udalaren hirigintza-txostena, txostena egin zen uneko hirigintza-baldintzak aldatzen badira salbu. Era berean, ez da aurkeztu beharko jatorrizko baimena eskatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari aurkeztu zitzaizkion instalazioaren, ekoizpen-prozesuaren eta kokapenaren gertakari, egoera eta gainerako baldintza eta ezaugarri teknikoei buruzko bestelako dokumentazioa ere.

2.– En la solicitud no se aportará el informe urbanístico del ayuntamiento, salvo que se varíen las circunstancias urbanísticas sobre las que se informó; tampoco se deberá presentar aquella otra documentación referida a hechos, situaciones y demás circunstancias y características técnicas de la instalación, del proceso productivo y del lugar del emplazamiento que ya hubiera sido aportada al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco con motivo de la solicitud de autorización original.

3.– Funtsezko aldaketaren eskaera jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, hala badagokio, titularrari eskatuko dio akatsak konpontzeko edo falta den dokumentazioa aurkezteko hamabost eguneko epean, gehienez. Gainera, adieraziko zaio hori horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

3.– Una vez recibida la solicitud de modificación sustancial, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco requerirá, en su caso, a la persona titular para que subsane la falta o acompañe la documentación necesaria en el plazo máximo de quince días, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida de su petición.

4.– Dokumentazio osoa aurkeztu ondoren, organo eskudunak:

4.– Presentada la documentación completa, el órgano competente:

a) Jendaurrean jarriko du hogei egunez.

a) La someterá a información pública por un plazo de veinte días.

b) Baimendutako isuriaren ezaugarrietan aldaketak eginez gero, isurien arloko organo eskudunari igorriko dio, 38. artikuluan aipatutako txostena egin dezan lau hilabeteko epean, gehienez.

b) La remitirá, en caso de que se produzcan modificaciones en las características del vertido autorizado, al organismo competente en materia de vertidos para que elabore el informe mencionado en el artículo 38, en el plazo máximo de cuatro meses.

5.– Jendaurrean jartzeko izapidearen aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak espediente osoa bidaliko die instalazioa dagoen udalerriko udalari eta beren eskumenen arloetan txostena egin behar duten gainerako organoei, dagozkien txostenak egin ditzaten.

5.– Simultáneamente al trámite de información pública, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco remitirá al ayuntamiento en cuyo territorio se ubique la instalación y al resto de órganos que deban informar sobre las materias de su competencia el expediente completo para que emitan los informes correspondientes.

6.– Aurreko idatz-zatian aipatutako jendaurrean jartzeko izapidean alegazioak eginez gero, horiek helaraziko zaizkie alegazioak egin zaizkien txostenak egin dituzten organoei, gehienez ere hamabost eguneko epean egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten, hala badagokio.

6.– Cuando en el trámite de información pública al que se refiere el apartado anterior se hubiesen realizado alegaciones, se dará traslado de las mismas a los órganos que hayan emitido los informes sobre los que se hayan formulado alegaciones, para que, en el plazo máximo de quince días, manifiesten, en su caso, lo que estimen oportuno.

7.– Aurkeztutako dokumentazioa, jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza eta arestian aipatutako txostenak ikusi ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ebazpen- proposamen bat egingo du, eta interesdunaren entzunaldi-izapidean jarriko da hamar eguneko epean.

7.– A la vista de la documentación presentada, del resultado del trámite de información pública y de los informes antes citados, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco elaborará una propuesta de resolución que someterá a un trámite de audiencia para la persona interesada por un plazo de diez días.

8.– Aurreko idatz-zatian aipatutako entzunaldi-izapidean alegazioak eginez gero, horiek helaraziko zaizkie, ebazpen- proposamenarekin batera, alegazioak jaso dituzten txostenak egin dituzten organoei, gehienez ere hamar eguneko epean egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten, hala badagokio.

8.– Cuando en el trámite de audiencia al que se refiere el apartado anterior se hubiesen realizado alegaciones, se dará traslado de las mismas, junto con la propuesta de resolución, a los órganos que hayan emitido los informes sobre los que se hayan formulado alegaciones, para que, en el plazo máximo de diez días, manifiesten, en su caso, lo que estimen oportuno.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo du prozedura amaituko duen ebazpena lau hilabeteko epean. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera ezetsi egin dela.

9.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco dictará la resolución que ponga fin al procedimiento en el plazo máximo de cuatro meses. Transcurrido dicho plazo sin haberse notificado resolución expresa, se entenderá desestimada la solicitud presentada.

10.– Funtsezko aldaketaren ebazpenaren ondoren, gaiak eragindako aldeak edo aldeek abian jarri ahal izango dute, lege honen 48. artikuluan adierazitako baldintzetan.

10.– Tras la resolución de la modificación sustancial, la parte o partes afectadas por la misma podrán iniciar su puesta en funcionamiento en los términos previstos en el artículo 48 de esta ley.

47. artikulua.– Ingurumen-baimen bakarrak funtsean ez aldatzeko prozedura.

Artículo 47.– Procedimiento de modificación no sustancial de las autorizaciones ambientales únicas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lege honen 30. artikuluan jasotako baldintzetan funtsezkoa ez den aldaketa baten jakinarazpena eta justifikaziozko dokumentazioa jaso ondoren, balioztatu egingo du, funtsezkoa ez dela berresteko eta, hala bada, aurretik emandako baimena egokituko du.

1.– Recibida por parte del órgano ambiental del Comunidad Autónoma del País Vasco la comunicación y documentación justificativa del carácter no sustancial de una modificación en los términos del artículo 30 de la presente ley, se procederá a su valoración para confirmar dicho carácter no sustancial y, en caso afirmativo, se adaptará la autorización anteriormente concedida.

2.– Egokitzapen hori titularrari jakinaraziko zaio eta iragarri egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendeko Euskadiko ingurumeneko informazio-sistemaren bitartez.

2.– Dicha adaptación será notificada a la persona titular y será objeto de publicidad activa a través del sistema de información ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependiente del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Hogeita hamar egun igaro eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak adierazpenik egiten ez badu, jardueraren edo instalazioaren titularrak bere jakinarazpenean adierazitako baldintzetan gauzatu ahal izango du.

3.– Transcurridos treinta días sin que medie pronunciamiento del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la persona titular de la actividad o instalación podrá llevarla a cabo en los términos expuestos en su comunicación.

48. artikulua.– Funtzionatzen hasteari edo irekitzeari buruzko jakinarazpena.

Artículo 48.– Comunicación de inicio de funcionamiento o apertura.

1.– Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduera bati ekin aurretik, baimenaren titularrak jakinarazpen bat aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean eta instalazioa dagoen udalaren aurrean. Jakinarazpen horretan egiaztatuko da bere erantzukizunpean instalazioa onartutako proiektura egokitzen dela, eta ezarritako baldintzak betetzeko konpromisoa adieraziko du.

1.– Con carácter previo al inicio de una actividad sometida a autorización ambiental integrada o autorización ambiental única será necesaria la presentación de una comunicación por parte de la persona titular de la autorización ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y ante el ayuntamiento donde se ubica la instalación en la que acredite bajo su responsabilidad que la instalación se ajusta al proyecto aprobado y manifieste su compromiso para mantener el cumplimiento de las condiciones impuestas.

2.– Jakinarazpen hori egingo da instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, eta, hala badagokio, lizentziak, baimenak, jakinarazpenak edo inskripzioak eduki beharko ditu dagozkion erregistro sektorialetan.

2.– Dicha comunicación se realizará cuando las instalaciones se encuentren habilitadas para su inicio, debiendo contar, en su caso, con las licencias, autorizaciones, comunicaciones o inscripciones en registros sectoriales que procedan.

3.– Jakinarazpenarekin batera teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, baimenaren helburu den jarduera motaren arabera, eta egiaztatuko du instalazioak onartutako proiektuarekin bat datozela eta bete direla ingurumen-baimen bateratuan edo ingurumen-baimen bakarrean ezarritako baldintzak.

3.– La comunicación deberá acompañarse de un certificado suscrito por una persona técnica competente, según el tipo de actividad objeto de autorización, que acredite que las instalaciones se ajustan al proyecto aprobado y que se ha cumplido el condicionado fijado en la autorización ambiental integrada o autorización ambiental única.

4.– Jakinarazpen hori aurkezteak gaitu egiten du une horretatik aurrera jarduera eraginkortasunez egiteko. Nolanahi ere, administrazio publikoek beren eskumenen arloetan egiaztapen-, kontrol- eta ikuskapen-gaitasunak baliatu ahal izango dituzte.

4.– La presentación de la citada comunicación habilita a partir de ese momento para el ejercicio efectivo de la actividad, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección por parte de las administraciones públicas en sus respectivos ámbitos competenciales.

5.– Jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

5.– La inexactitud, falsedad u omisión de carácter esencial de cualquier dato, manifestación o documento que se incorpore o acompañe a la comunicación o su no presentación determinará la imposibilidad de continuar con el ejercicio de la actividad desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas que en su caso concurran.

6.– Gertakari horiek adieraziko dituen ebazpen administratiboak zehaztu ahal izango du interesdunak dagokion jarduera hasi aurretik zuen egoera juridikoa lehengoratzeko betebeharra. Gainera, ezingo du beste urtebetez, gehienez, prozedura berririk eskatu helburu berarekin.

6.– La resolución administrativa que declare tales hechos podrá determinar la obligación de la persona interesada de restituir la situación jurídica al momento previo al inicio de la actividad correspondiente, así como la imposibilidad de instar un nuevo procedimiento con el mismo objeto por un plazo máximo de un año.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
JARDUERA SAILKATUAREN LIZENTZIA
LICENCIA DE ACTIVIDAD CLASIFICADA

49. artikulua.– Jarduera sailkatuaren lizentzia.

Artículo 49.– Licencia de actividad clasificada.

1.– Jarduera sailkatuaren udal-lizentziaren erregimenaren mende dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan lege honen I.C eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada. Lizentzia hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazio horietan egingo diren aldaketetara egokituko da.

1.– Está sometida al régimen de licencia municipal de actividad clasificada la explotación de actividades e instalaciones de titularidad pública o privada en las que se desarrolle alguna de las actividades incluidas en el Anexo I.C de la presente ley. Esta licencia precederá, en todo caso, a la construcción, montaje o traslado de las instalaciones, y se adaptará a las modificaciones que se produzcan en dichas instalaciones.

2.– Jarduera sailkatu bat ustiatu, lekualdatu edo funtsean aldatu nahi duen pertsona fisikoak edo juridikoak jarduera hori kokatu nahi den udalerriko udalari eskatu beharko dio aurretiaz jarduera sailkatuaren lizentzia, lege honetan ezarritako prozeduraren arabera.

2.– La persona física o jurídica que pretenda la explotación, traslado o modificación sustancial de una actividad clasificada deberá solicitar previamente al ayuntamiento en cuyo término municipal pretenda ubicar dicha actividad la licencia de actividad clasificada con arreglo al procedimiento previsto en esta ley.

3.– Jarduera sailkatu baten aldaketa funtsezkoa den ala ez zehaztea interpretatzeko irizpide gisa lege honen 30. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliko dira.

3.– Como criterios interpretativos para determinar o no la sustancialidad de la modificación de una actividad clasificada se utilizarán los dispuestos en el artículo 30 de la presente ley.

4.– Udalek ordenantzen bitartez garatu ahal izango dituzte emandako jarduera sailkatuen lizentzien funtsezko aldaketak edo funtsezkoak ez diren aldaketak izapidetzeko prozedurak.

4.– Los ayuntamientos podrán desarrollar vía ordenanza procedimientos para la tramitación de las modificaciones sustanciales o no sustanciales de las licencias de actividad clasificada otorgadas.

50. artikulua.– Jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzea.

Artículo 50.– Solicitud de la licencia de actividad clasificada.

1.– Jarduera sailkatuaren lizentziaren eskaera udalean aurkeztu beharko da eta, horrekin batera, eskumena duen teknikariak sinaturiko proiektua aurkeztu beharko da. Proiektu horretan zehaztuko dira jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurumenean izan dezakeen eragina eta erabiltzeko proposatzen diren neurri babesleak eta zuzentzaileak, eta horien eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea ere adieraziko dira.

1.– La solicitud de licencia de actividad clasificada se presentará ante el ayuntamiento y deberá acompañarse de un proyecto suscrito por una persona técnica competente en el que se detallarán las características de la actividad, la descripción del medio sobre el que se emplace, su posible repercusión ambiental y las medidas protectoras y correctoras que se propongan utilizar, con expresión de su grado de eficacia y garantía de seguridad.

2.– Udaleko organo eskudunak egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioa bidezkoa den eta, nahikoa ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio osatzeko hamar eguneko epean. Gainera, adieraziko zaio hori horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela. Horretarako, ebazpena egingo da aurrez, eta prozedura administratibo erkideari buruzko legedian ezarritako baldintzetan idatziko da.

2.– El órgano competente del ayuntamiento comprobará la pertinencia de la documentación presentada y, si esta fuera insuficiente, se requerirá a la persona solicitante para que la complete en el plazo de diez días, con la indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en la legislación sobre procedimiento administrativo común.

3.– Proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidearen mende badago, dela arrunta dela sinplifikatua, ingurumen-inpaktuaren azterketa edo ingurumen-dokumentua ere aurkeztu beharko dira, hala badagokio.

3.– En el supuesto de que el proyecto esté sujeto al trámite de evaluación de impacto ambiental, ya sea ordinaria o simplificada, deberá acompañarse del estudio de impacto ambiental o del documento ambiental, en su caso.

51. artikulua.– Jendaurrean jartzea eta txostenak egitea.

Artículo 51.– Información pública y emisión de informes.

1.– Udalaren hirigintza-plangintzan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal- eskumeneko arrazoiengatik lizentzia berariaz ezesten bada salbu, udalak eskaera jendaurrean jarriko du. Horretarako, iragarki bat argitaratuko du dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta erakunde horren egoitza elektronikoan.

1.– Salvo que proceda la denegación expresa de la licencia por razones de competencia municipal, basadas en el planeamiento urbanístico o en las ordenanzas municipales, el ayuntamiento someterá la solicitud a información pública mediante la publicación de un anuncio en el boletín oficial del territorio histórico correspondiente y en la sede electrónica de dicha institución.

2.– Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar egunekoa izango da, alegazioak aurkez daitezen. Jendaurrean jartzeko epearen aldi berean, udalak nahitaezko osasun-txosten loteslea eta jardueraren izaeraren arabera beharrezkoak diren txosten teknikoak eskatuko dizkie beren eskumenak betez adierazpenen bat egin behar duten organo guztiei, hamabost eguneko epean, aurkeztutako eskaera ikusirik, beharreko txostena egin dezaten.

2.– El período de información pública será de un mes al objeto de que puedan presentarse alegaciones. Simultáneamente al período de información pública, el ayuntamiento solicitará un informe sanitario de carácter preceptivo y vinculante, así como los informes técnicos que resulten necesarios según la naturaleza de la actividad a todos aquellos órganos que en virtud de sus competencias deban pronunciarse para que en el plazo de quince días a la vista de la solicitud presentada emitan su informe.

3.– Jendaurreko informazio-epean alegazioak jasotzen badira, txostenean aintzat hartzeko adierazpenen bat egin behar duten organoei igorriko zaizkie, eta hamabost eguneko epe gehigarria izango da horretarako.

3.– En el caso de que se recibieran alegaciones durante el período de información pública, estas serán trasladadas a aquellos órganos que deban pronunciarse para su consideración en su informe, para lo cual se dispondrá de un plazo adicional de quince días.

4.– Aipaturiko epean ez bada txostenik egin, jarduerekin aurrera jarraituko da. Nolanahi ere, epez kanpo baina udalak ebazpena eman aurretik jasotako txostenak kontuan hartu beharko ditu udalak.

4.– De no emitirse tales informes en el plazo señalado se proseguirán las actuaciones, si bien los informes recibidos fuera de plazo, pero antes de dictarse resolución por parte del ayuntamiento deberán ser tenidos en consideración por este.

52. artikulua.– Neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena.

Artículo 52.– Informe de imposición de medidas protectoras y correctoras.

1.– 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena eskatu beharko diote dagokion foru-aldundiko ingurumen-eskumenak dituen organoari. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea izango da eta jarduera ingurunearekin bateragarria izateko eska daitezkeen ingurumeneko neurri babesleak eta zuzentzaileak jasoko ditu.

1.– Los municipios de menos de 10.000 habitantes deberán solicitar informe de imposición de medidas protectoras y correctoras al órgano con competencias ambientales de la diputación foral correspondiente. Dicho informe, que tendrá carácter preceptivo y vinculante, incluirá las medidas protectoras y correctoras ambientales que sean exigibles al objeto de compatibilizar la actividad con el entorno.

2.– 10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerriek aurreko idatz-zatian adierazitako txostena eskatu ahal izango diote dagokion foru-aldundiko ingurumen-eskumenak dituen organoari. Txosten hori eskatu ezean, udalerriek eurek ezarriko dituzte jarduera sailkatuaren lizentziaren mendeko jarduera edo instalazioaren ingurumen-neurri babesleak eta zuzentzaileak.

2.– Los municipios de 10.000 o más habitantes podrán solicitar el informe señalado en el apartado anterior al órgano con competencias ambientales de la diputación foral correspondiente. En caso de no solicitarse dicho informe, serán los propios municipios quienes fijen las medidas protectoras y correctoras ambientales de la actividad o instalación sujeta a licencia de actividad clasificada.

3.– Espediente osoa jasotakoan, foru-aldundiko ingurumen-eskumenak dituen organoak aipaturiko txosten hori egin beharko du, gehienez ere, hamabost eguneko epean, udalak eskatzen dionetik aurrera kontatuta.

3.– Una vez recibido el expediente completo, el órgano con competencias ambientales de la diputación foral correspondiente deberá emitir el citado informe en el plazo máximo de quince días desde su solicitud por parte del ayuntamiento.

4.– Jarduera edo instalazioa ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren edo sinplifikatuaren mende badago, ez da beharrezkoa izango txosten hori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edo foru-aldundiko, dagokionaren arabera, ingurumen-organoak emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin edo ingurumen-inpaktuaren txostenarekin ordeztuko da.

4.– En el caso de que la actividad o instalación esté sujeta a evaluación de impacto ambiental ordinaria o simplificada no será necesario el citado informe, que será suplido por la declaración de impacto ambiental o informe de impacto ambiental que en su caso se dicte por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco o de la diputación foral, según corresponda.

53. artikulua.– Jarduera-lizentzia ematea.

Artículo 53.– Concesión de la licencia de actividad.

1.– Aurkeztutako dokumentazioa, alegazioak eta txostenak ikusita, udalak ebatzi eta jakinarazi egin beharko du lizentzia ematen edo ukatzen den lau hilabeteko epean, gehienez, eskaera aurkezten denetik zenbatzen hasita.

1.– A la vista de la documentación presentada, las alegaciones y los informes, el ayuntamiento deberá resolver y notificar el otorgamiento o la denegación de la licencia en el plazo máximo de cuatro meses desde la presentación de la solicitud.

2.– Lau hilabete igaro eta ebazpenik igorri ez bada, ulertuko da jarduera sailkatuaren lizentziaren eskaera ezetsi egin dela.

2.– Transcurrido el plazo de cuatro meses sin que se haya dictado y notificado la resolución, se entenderá desestimada la solicitud de licencia de actividad clasificada.

3.– Lizentzia ematen dela pertsonalki jakinaraziko zaie interesdunei eta txostenen bat egin duten organoei, eta horren berri emango zaie jendaurrean jartzeko izapidean alegazioak aurkeztu dituztenei, eta argitaratu egingo da dagokion udalaren egoitza elektronikoan.

3.– El otorgamiento de la licencia se notificará personalmente a las personas interesadas, a los distintos órganos que hubiesen emitido informe, se comunicará a quienes hubiesen presentado alegaciones durante el trámite de información pública y se hará público en la sede electrónica del ayuntamiento correspondiente.

4.– Udalek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari eta dagokion foru-aldundiaren ingurumen-eskumenak dituen organoari (neurri zuzentzaileak jartzeko txostena egin badu) jakinarazi beharko diote jarduera sailkatuaren lizentziak eman direla, bai eta funtsean aldatu dela eta aurretiaz baimendutako jarduera eta instalazioak behin betiko amaitu direla ere.

4.– Los ayuntamientos tendrán el deber de informar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y al órgano con competencias ambientales de la diputación foral correspondiente, en el supuesto de que haya emitido informe de imposición de medidas correctoras, de la concesión de licencias de actividad clasificada, de sus modificaciones sustanciales y del cese definitivo de la actividades e instalaciones previamente autorizadas.

5.– Udalek beren udalerrian garatzen diren jarduera sailkatuen lizentziaren mendeko jarduera eta instalazioen erregistroa edukiko dute.

5.– Los ayuntamientos mantendrán un registro de las actividades e instalaciones sujetas a licencia de actividad clasificada que se desarrollen en su término municipal.

6.– Udal emaileari dagokio jarduera sailkatuaren lizentziaren mendeko jarduerak egiaztatzea, zaintzea, ikuskatzea eta zehatzea. Funtzio horiek egiteko, dagokion foru-aldundiaren laguntza teknikoa eskuratu ahal izango du.

6.– Corresponde al ayuntamiento otorgante la comprobación, vigilancia, inspección y sanción de las actividades sometidas a licencia de actividad clasificada. Para el ejercicio de estas funciones podrá recabar la asistencia técnica de la diputación foral correspondiente.

54. artikulua.– Jarduera sailkatuaren hasierari edo irekierari buruzko jakinarazpena.

Artículo 54.– Comunicación de inicio de actividad clasificada o apertura.

1.– Jarduera hasteko, titularrak jakinarazpen bat aurkeztu beharko du udalaren aurrean, eta agiri horretan bere erantzukizunpean adieraziko du instalazioa onartutako proiektuarekin bat datorrela eta, hala badagokio, jarduera sailkatuaren lizentzian ezarritako neurri zuzentzaile osagarriekin. Gainera, ezarritako baldintzak betetzen jarraitzeko konpromisoa adieraziko du.

1.– El inicio de la actividad requerirá la presentación por parte de la persona titular de una comunicación ante el ayuntamiento en la que bajo su responsabilidad manifieste que la instalación se ajusta al proyecto aprobado, así como a las medidas correctoras adicionales impuestas, en su caso, en la licencia de actividad clasificada y su compromiso para mantener el cumplimiento de las condiciones impuestas.

2.– Jakinarazpen hori egingo da instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, eta, hala badagokio, hirigintzako nahitaezko lizentziak, jakinarazpenak edo inskripzioak eduki beharko ditu dagozkion erregistro sektorialetan.

2.– Dicha comunicación se realizará cuando las instalaciones se encuentren habilitadas para su inicio, debiendo contar, en su caso, con las preceptivas licencias urbanísticas, comunicaciones o inscripción en los registros sectoriales que procedan.

3.– Jakinarazpenarekin batera langile teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, lizentziaren helburu den jarduera motaren arabera, eta egiaztatuko du instalazioak onartutako proiektuarekin bat datozela eta jarduera sailkatuaren lizentzian ezarritako baldintzak bete direla.

3.– La comunicación deberá acompañarse de un certificado suscrito por personal técnico competente, según el tipo de actividad objeto de licencia, que acredite que las instalaciones se ajustan al proyecto aprobado y que se ha cumplido el condicionado fijado en la licencia de actividad clasificada.

4.– Hala ere, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legepean dauden establezimendu publikoak aurreko idatz-zatian adierazitako baldintzetan has daitezke funtzionatzen, aurretiazko jakinarazpenarekin batera aurkeztutako ziurtagiri teknikoak egiaztatzen badu horrela ez dela arriskuan jartzen pertsonen, ondasunen eta ingurumenaren segurtasuna, bai eta establezimenduaren lizentzian eskatutako baldintzaren bat betetzea egiaztatu gabe gelditzen den kasuetan ere.

4.– No obstante, los establecimientos públicos sujetos a la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, pueden iniciar su funcionamiento en las condiciones expresadas en el apartado anterior cuando el certificado técnico que acompañe a la comunicación previa acredite que ello no supone riesgo para la seguridad de personas y bienes o el medio ambiente, aun cuando no se acredite el cumplimiento de alguno de los requisitos exigidos en la licencia del establecimiento.

5.– Aurreko idatz-zatian jasotako kasuan, lizentzian eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du establezimenduaren titularrak sei hilabeteko epean. Sei hilabete pasatu eta hala ere ez bada egiaztatu baldintzak betetzen direla, lizentzia iraungi egingo da.

5.– En el supuesto contemplado en el apartado anterior, la persona titular del establecimiento debe acreditar el cumplimiento del resto de requisitos exigidos en la licencia, en un plazo de seis meses. Una vez transcurrido dicho plazo sin haberse acreditado el cumplimiento de tales requisitos, la licencia caducará.

6.– Aurreko jakinarazpena aurkezteak gaitu egiten du une horretatik aurrera jarduera eraginkortasunez egiteko. Nolanahi ere, administrazio publikoek beren eskumenen arloetan egiaztapen-, kontrol- eta ikuskapen-gaitasunak baliatu ahal izango dituzte.

6.– La presentación de la comunicación previa habilita a partir de ese momento para el ejercicio efectivo de la actividad, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección por parte de las administraciones públicas en sus respectivos ámbitos competenciales.

7.– Jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik gabe.

7.– La inexactitud, falsedad u omisión de carácter esencial de cualquier dato, manifestación o documento que se incorpore o acompañe a la comunicación o su no presentación determinará la imposibilidad de continuar con el ejercicio de la actividad desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas que en su caso concurran.

8.– Gertakari horiek adieraziko dituen ebazpen administratiboak zehaztu ahal izango du interesdunak dagokion jarduera hasi aurretik zuen egoera juridikoa lehengoratzeko betebeharra. Gainera, ezingo du beste urtebetez, gehienez, prozedura berririk eskatu helburu berarekin.

8.– La resolución administrativa que declare tales hechos podrá determinar la obligación de la persona interesada de restituir la situación jurídica al momento previo al inicio de la actividad correspondiente, así como la imposibilidad de instar un nuevo procedimiento con el mismo objeto por un plazo máximo de un año.

9.– Udalek aurretiaz jakinarazi beharreko sailkatutako jardueren pean dauden jarduera eta instalazioen erregistroa egingo dute, horiek udal-mugartean egiten badira.

9.– Los ayuntamientos mantendrán un registro de las actividades e instalaciones sujetas a comunicación previa de actividad clasificada que se desarrollen en su término municipal.

55. artikulua.– Jarduera sailkatuaren lizentzia berrikustea.

Artículo 55.– Reconsideración de la licencia de actividad clasificada.

1.– Jarduera sailkatuaren lizentzia ofizioz aztertu ahal izango da berriro kasu hauetan:

1.– La licencia de actividad clasificada podrá ser reconsiderada de oficio cuando:

a) Instalazioak edo jarduerak eragindako kutsaduraren ondorioz isurpenen mugako balioak berrikustea edo balio berriak ezartzea komeni bada.

a) La contaminación producida por la actividad o instalación haga conveniente la revisión de los valores límite de emisión o la determinación de nuevos valores.

b) Aldaketa garrantzitsua gertatzen bada ingurune hartzailearen mugako immisio-balioetan.

b) Se produzca una variación importante en los valores límite de inmisión del medio receptor.

c) Instalazioaren edo jardueraren segurtasunak edo arau berrien aplikazioak horrela eskatzen badu.

c) Así lo exija la seguridad de la instalación o actividad, o la aplicación de nuevas normas.

2.– Jarduera sailkatuaren lizentzia berriro berrikusteak ez du eskubiderik emango kalte-ordainetarako.

2.– La reconsideración de la licencia de actividad clasificada no dará derecho a indemnización.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
JARDUERA SAILKATUAREN AURRETIAZKO JAKINARAZPENA
COMUNICACIÓN PREVIA DE ACTIVIDAD CLASIFICADA

56. artikulua.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena.

Artículo 56.– Comunicación previa de actividad clasificada.

1.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikoaren mende dago instalazio publiko edo pribatuak eraikitzea, muntatzea, ustiatzea eta aldatzea, baldin eta horietan lege honen I.D eranskinean zerrendatutako jarduerak garatzen badira.

1.– Quedan sometidos al régimen jurídico de comunicación previa de actividad clasificada la construcción, el montaje, la explotación y la modificación de las instalaciones, públicas o privadas, en las que se desarrollen las actividades que se relacionan en el Anexo I.D de esta ley.

2.– Udalari dagokio jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mendeko jarduerak egiaztatzea, zaintzea, ikuskatzea eta zehatzea. Funtzio horiek egiteko, dagokion foru-aldundiaren laguntza teknikoa eskatu ahal izango du.

2.– Corresponde al ayuntamiento la comprobación, vigilancia, inspección y sanción de las actividades sometidas a comunicación previa de actividad clasificada. Para ejercer estas funciones podrán recabar la asistencia técnica de la diputación foral correspondiente.

3.– Udalek udalerrian egiten diren jarduera sailkatuen aldez aurreko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazioen erregistroa izango dute.

3.– Los ayuntamientos mantendrán un registro de las actividades e instalaciones sujetas a comunicación previa de actividad clasificada que se desarrollen en su término municipal.

57. artikulua.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztea.

Artículo 57.– Presentación de la comunicación previa de actividad clasificada.

1.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztuko da instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, eta, hala badagokio, hirigintzako nahitaezko lizentziak, baimenak, jakinarazpenak edo inskripzioak eduki beharko dira dagozkion erregistro sektorialetan.

1.– La comunicación previa de actividad clasificada se presentará cuando las instalaciones se encuentren habilitadas para su inicio, debiendo contar, en su caso, con las preceptivas licencias urbanísticas, autorizaciones, comunicaciones o inscripción en los registros sectoriales que procedan.

2.– Helburu den jarduerak ez badu eskatzen garatuko den lokaletan obrak egitea, jakinarazpenaren eraginkortasuna instalazio horietan gauzatzea helburu den jardueraren hirigintza-bateragarritasunaren mendekoa izango da.

2.– Si la actividad pretendida no requiere ejecutar obras en los locales en los que se vaya a desarrollar, la eficacia de la comunicación estará supeditada a la compatibilidad urbanística de la actividad que pretenda llevarse a cabo en tales instalaciones.

3.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mendeko jarduera ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren mende jarri behar denean, jakinarazpen hori aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena edo adierazpena egin ondoren aurkeztuko da.

3.– Cuando la actividad sujeta a comunicación previa de actividad clasificada deba someterse a evaluación de impacto ambiental, dicha comunicación se presentará tras haberse dictado la correspondiente declaración o informe ambiental favorable.

58. artikulua.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren edukia eta ondorioak.

Artículo 58.– Contenido y efectos de la comunicación previa de actividad clasificada.

1.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.– La comunicación previa de actividad clasificada deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Jarduera eta dagoen inguruneari begira izango dituen inpaktu edo ondorio nagusiak deskribatuko dituen proiektua edo memoria, bereziki isurpenen, isurien, hondakinen, lurzoruen eta kutsadura akustikoaren arloetan. Ingurunean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan ditzakeen ondorioak minimizatzeko ezarritako neurriak azalduko ditu, halaber.

a) Proyecto o memoria en el que se describa la actividad, sus principales efectos o impactos ambientales en relación con el medio en que se ubica, especialmente en materia de emisiones, vertidos, residuos, suelos y contaminación acústica y las medidas implantadas para minimizar su posible impacto en el medio ambiente, las personas o sus bienes.

b) Jakinarazpenaren helburu den jarduera motaren arabera, teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiria, instalazioak aurkeztutako proiektuarekin edo memoriarekin bat datozela eta aplikagarri zaizkien ingurumeneko araudi sektorialaren betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzen duena.

b) Certificado suscrito por persona técnica competente, según el tipo de actividad objeto de la comunicación, que acredite que las instalaciones se ajustan al proyecto o memoria presentados y que se da cumplimiento a los requisitos de la normativa ambiental sectorial que les sean de aplicación.

c) Hala badagokio, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren kopia.

c) Copia, en su caso, de la declaración de impacto ambiental o informe de impacto ambiental favorable.

2.– Jakinarazpena egin ondoren, jarduera egiten hasi ahal izango da, jardueraren titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoen erantzukizunpean.

2.– Una vez realizada la comunicación, podrá iniciarse el ejercicio de la actividad bajo la responsabilidad de las personas físicas o jurídicas titulares de la misma.

3.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mendeko jarduerek edo instalazioek aplikagarri zaizkien ingurumen-legediko preskripzio teknikoetan ezarritako isurpenen mugako balioak bete beharko dituzte, eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean edo ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritakoak.

3.– Las actividades o instalaciones sujetas a comunicación previa de actividad clasificada deberán cumplir los valores límite de emisión determinados en las prescripciones técnicas de la legislación ambiental que les sean de aplicación y, en su caso, las previstas en la declaración de impacto ambiental o en el informe de impacto ambiental.

4.– Aurretiazko jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

4.– La inexactitud, falsedad u omisión de carácter esencial de cualquier dato, manifestación o documento que se incorpore o acompañe a la comunicación previa o su no presentación, determinará la imposibilidad de continuar con el ejercicio de la actividad desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas que en su caso concurran.

5.– Gertakari horiek adieraziko dituen ebazpen administratiboak zehaztu ahal izango du interesdunak dagokion jarduera hasi aurretik zuen egoera juridikoa lehengoratzeko betebeharra. Gainera, ezingo du beste urtebetez, gehienez, prozedura berririk eskatu helburu berarekin.

5.– La resolución administrativa que declare tales hechos podrá determinar la obligación de la persona interesada de restituir la situación jurídica al momento previo al inicio de la actividad correspondiente, así como la imposibilidad de instar un nuevo procedimiento con el mismo objeto por un plazo máximo de un año.

59. artikulua.– Jarduera aldatzea.

Artículo 59.– Modificación de la actividad.

1.– Instalazioaren ezaugarriei, ekoizpen- prozesuei, funtzionamenduari edo hedapenari eragiten dion lekualdaketa, transmisioa eta zeinahi aldaketa udalari jakinarazi beharko zaio, salbu eta jardueraren aldaketak berarekin badakar aplika daitekeen esku hartzeko erregimena aldatzea. Kasu horretan, lege honetan erregimen horretarako ezarritakoa bete beharko da.

1.– El traslado, la transmisión y cualquier modificación que afecte a las características, procesos productivos, al funcionamiento o la extensión de la instalación será objeto de comunicación al ayuntamiento, salvo que la modificación de la actividad conlleve el cambio en el régimen de intervención aplicable, en cuyo caso se estará a lo dispuesto en esta ley para tal régimen.

2.– Titularrak aldaketa funtsezkotzat hartzen badu eta aplika daitekeen esku hartzeko erregimenean aldaketarik ez badakar, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpen berri bat egin beharko da, aurreko artikuluan deskribatutako moduan.

2.– Cuando la modificación sea considerada sustancial por la persona titular y no conlleve el cambio en el régimen de intervención aplicable deberá realizarse una nueva comunicación previa de actividad clasificada, según lo descrito en el artículo anterior.

3.– Aldaketa funtsezkoa den ala ez zehaztea interpretatzeko irizpide gisa lege honen 30. artikuluan ezarritako irizpideak erabili ahal izango dira.

3.– Como criterios interpretativos para determinar la sustancialidad o no de la modificación se podrán utilizar los dispuestos en el artículo 30 de la presente ley.

BOSGARREN TITULUA
TÍTULO QUINTO
INGURUMEN EBALUAZIOA
EVALUACIÓN AMBIENTAL
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOAREN ETA INGURUMEN INPAKTUAREN EBALUAZIOAREN XEDAPEN KOMUNAK
DISPOSICIONES COMUNES A LA EVALUACIÓN AMBIENTAL ESTRATÉGICA Y A LA EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL

60. artikulua.– Ingurumen-ebaluazioa.

Artículo 60.– Evaluación ambiental.

1.– Ingurumen-ebaluazioko prozeduraren mende jarriko dira nahitaez ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuak, eta horien aldaketak eta berrikuspenak, ingurumena babesteko maila handia bermatzeko eta ingurumen jasangarria sustatzeko asmoz. Horretarako, honako hauek egingo dira:

1.– Se someterán preceptivamente al correspondiente procedimiento de evaluación ambiental los planes, programas y proyectos, y sus modificaciones y revisiones, que puedan tener efectos significativos sobre el medio ambiente, con el fin de garantizar un elevado nivel de protección ambiental y de promover un desarrollo sostenible, mediante:

a) Planak, programak eta proiektuak egiteko, hartzeko, onesteko edo baimentzeko ingurumen-alderdiak bateratu.

a) La integración de los aspectos ambientales en la elaboración y en la adopción, aprobación o autorización de los planes, programas y proyectos.

b) Ingurumen-alternatiba bideragarriak aztertu eta hautatu.

b) El análisis y selección de las alternativas que resulten ambientalmente viables.

c) Ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak prebenitzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko aukera ematen duten neurriak ezarri.

c) El establecimiento de medidas que permitan prevenir, corregir y, en su caso, compensar los efectos adversos sobre el medio ambiente.

d) Ingurumen-ebaluazioren helburua betetzeko beharrezkoak diren zaintza-, jarraipen- eta zehapen-neurriak ezarri.

d) El establecimiento de las medidas de vigilancia, seguimiento y sanción necesarias para cumplir con la finalidad de la evaluación ambiental.

2.– Planak, programak eta proiektuak ingurumen-ebaluazioaren prozeduraren mende jarriko dira Administrazio publiko eskudunak horiek onartu, baimendu edo behin betiko hartu baino lehen.

2.– Los planes, programas y proyectos deberán someterse al correspondiente procedimiento de evaluación ambiental de forma previa a su aprobación, autorización o adopción definitiva por parte de la Administración pública competente.

Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko jakinarazpenaren mendeko proiektuen kasuan, proiektua gauzatzeko gaikuntza emateari begira adierazpen edo jakinarazpen horrek ondorioak izan aurretik egin beharko da ingurumen-ebaluazioa.

En el caso de los proyectos sujetos a declaración responsable o comunicación previa, la evaluación ambiental deberá realizarse de forma previa a que dicha declaración o comunicación surta efectos en el sentido de habilitar para la ejecución del proyecto.

3.– Ingurumen-ebaluazioak izaera instrumentala izango du planak eta programak onartzeko edo hartzeko prozedura administratiboari dagokionean eta proiektuak baimentzeko edo onartzeko prozedurari dagokionean edo, hala badagokio, aurretiazko jakinarazpenaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren mendeko proiektuak kontrolatzeko jarduera administratiboari dagokionean.

3.– La evaluación ambiental tendrá carácter instrumental respecto del procedimiento administrativo de aprobación o adopción de los planes y programas y respecto del procedimiento de autorización o aprobación de los proyectos o, en su caso, respecto de la actividad administrativa de control de los proyectos sometidos a comunicación previa o a declaración responsable.

4.– Aldaketei aplikatu beharreko erregimena gorabehera, ez dira ingurumen-ebaluazioren mende jarriko indarrean dagoen izaera substantiboko gaikuntza administratiboren bat duten proiektuak.

4.– Sin perjuicio del régimen que resulte de aplicación a las modificaciones, no deberán someterse a evaluación ambiental los proyectos que cuenten con alguna habilitación administrativa de carácter sustantivo vigente.

61. artikulua.– Ingurumen-ebaluazioko prozedurak.

Artículo 61.– Procedimientos de evaluación ambiental.

1.– Planek, programek eta proiektuek, eta horien aldaketek eta berrikuspenek, gainditu beharreko ingurumen-ebaluazio mota plan, programa eta proiektu horiek ingurumenean izan ditzaketen efektu nabarmenen probabilitate mailarako egokia izango da. Horrenbestez, ingurumen-ebaluazioko prozedura hauek ezartzen dira:

1.– El tipo de evaluación ambiental al que deben someterse los planes, programas y proyectos, y sus modificaciones y revisiones, será adecuado al grado de probabilidad con que dichos planes, programas y proyectos puedan tener efectos significativos sobre el medio ambiente. En consecuencia, se establecen los siguientes procedimientos de evaluación ambiental:

a) Ingurumenean efektu nabarmenak izan ditzaketen planen eta programen, eta horien aldaketen eta berrikuspenen, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta.

a) Evaluación ambiental estratégica ordinaria de planes y programas, y sus modificaciones y revisiones, que pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

b) Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua, bai eta haien aldaketak eta berrikuspenak ere. Horren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen zehaztea. Kasu horretan, ebaluazio estrategiko arrunta egin beharko zaie.

b) Evaluación ambiental estratégica simplificada de los planes y programas, y sus modificaciones y revisiones, cuyo objeto es determinar si pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente, en cuyo caso deberán someterse a una evaluación estratégica ordinaria.

c) Ingurumenean efektu nabarmenak izan ditzaketen proiektuen, eta horien aldaketen, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta.

c) Evaluación de impacto ambiental ordinaria de los proyectos, y sus modificaciones, que pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

d) Proiektuen eta haien aldaketen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua. Horren helburua da zehaztea ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen, eta, kasu horretan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin beharko zaie.

d) Evaluación de impacto ambiental simplificada de los proyectos, y sus modificaciones, cuyo objeto es determinar si pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente, en cuyo caso deben someterse a una evaluación de impacto ambiental ordinaria.

2.– Ingurumen-ebaluazioaren mende jarri beharreko plan, programa eta proiektuak lege honen II. eranskinean zehazten dira.

2.– Los planes, programas y proyectos que deben someterse a evaluación ambiental se detallan en el Anexo II de la presente ley.

62. artikulua.– Eskumenak.

Artículo 62.– Competencias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo ditu ingurumen-ebaluazioko prozedurak bukatzeko adierazpenak eta txostenak, oinarrizko araudiak Estatuko Administrazio orokorrari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

1.– Corresponde al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la emisión de las declaraciones e informes con los que concluyen los procedimientos de evaluación ambiental, sin perjuicio de las competencias atribuidas a la Administración general del Estado por la normativa básica.

2.– Nolanahi ere, plana, programa edo proiektua behin betiko onartzeko edo baimentzeko edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena behar duten proiektuen jarduera kontrolatzeko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek badute, aurreko idatz-zatian ingurumen-organoari aitortutako eskumena azken hauek izango dute, planak, programak edo proiektuak lurralde historiko bat baino gehiago gainditzean edo lurralde historiko baten baino gehiagoren lurralde-eremuari eragitean izan ezik. Kasu horretan, prozeduran foru-organoek parte hartzen dutela bermatuko da.

2.– No obstante, en aquellos casos en los que la competencia sustantiva para la aprobación definitiva o para la autorización del plan, programa o proyecto, o para controlar la actividad de los proyectos sujetos a declaración responsable o comunicación previa, resida en los órganos forales de los territorios históricos, la competencia reconocida al órgano ambiental en el apartado anterior queda atribuida a estos últimos, excepto cuando el plan, programa o proyecto supere o afecte al ámbito territorial de más de un territorio histórico, supuesto en el que se garantizará la participación en el procedimiento de los órganos forales.

3.– Aurreko idatz-zatietan aipatutako ingurumen-organoek, ingurumen-ebaluazioko adierazpenak eta txostenak egin behar dituzten plan, programa eta proiektuei dagokienez, lege honek aurreikusitako eskumenak izango dituzte ebaluazioaren eta dokumentazioaren irismena aurretik zehazteko, adierazpen hori salbuesteko eta ingurumen-adierazpenen eta -txostenen indarraldia luzatzeko.

3.– Los órganos ambientales a los que se refieren los apartados anteriores ostentarán, respecto a los planes, programas y proyectos para los que les corresponda emitir las declaraciones e informes de evaluación ambiental, las competencias que esta ley prevé para la determinación previa del alcance de la evaluación y de la documentación, para la exención de dicho pronunciamiento y para prorrogar la vigencia de las declaraciones e informes ambientales.

4.– Planak, programak eta proiektuak prestatu, onartu edo baimentzeko funtsezko prozedurak sustatu behar dituzten organoei dagokie, halaber, lege honetan ezarritakoaren arabera aplikatu behar den ingurumen-ebaluazio arruntaren nahiz erraztuaren prozedurak bultzatzea.

4.– Corresponde a los órganos que deban impulsar los procedimientos sustantivos para la adopción, aprobación o autorización de los planes, programas y proyectos el impulso, asimismo, de los procedimientos de evaluación ambiental, ordinaria o simplificada, que corresponda aplicar de acuerdo con lo establecido en esta ley.

63. artikulua.– Ebaluatu gabeko planen, programen eta proiektuen deuseztasuna.

Artículo 63.– Nulidad de planes, programas y proyectos no evaluados.

1.– Zuzenbidean erabat deuseztzat joko dira planak, programak eta proiektuak, eta horien aldaketak eta berrikuspenak, hartzeko, onartzeko, baimentzeko, erantzukizunpeko adierazpena egiteko edo aurretiazko jakinarazpena egiteko egintzak, plan, programa edo proiektu horien ingurumen-ebaluazioaren mende egon eta egintza horiek aplikagarri zaien ingurumen-ebaluazioko prozedura burutu gabe eman badira. Kasu horretan, dagozkion zehapenak ezarri ahal izango dira.

1.– Serán nulos de pleno derecho los actos de adopción, aprobación, autorización, declaración responsable o comunicación previa de los planes, programas y proyectos, y sus modificaciones y revisiones, cuando, estando sometidos dichos planes, programas o proyectos a evaluación ambiental, dichos actos se hayan emitido sin haberse culminado el procedimiento de evaluación ambiental que les sea de aplicación, sin perjuicio de las sanciones que, en su caso, procedan.

2.– Nahitaezko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete gabe zati batean edo erabat gauzatuak dauden proiektuen kasuan, organo substantiboak proiektu horiei dagokien ebaluazio-prozedura ezarriko die halakorik ez dutela bete jakiten duen unean, eta geroko ebaluazioaren zehaztapen teknikoak aplikatuko ditu behar denean. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, baldin eta arau-hausterik badago lege honen 106.2.b) eta 106.3.c) artikuluetan ezarritakoarekin bat.

2.– En el caso de aquellos proyectos que se encuentren parcial o totalmente ejecutados sin haberse sometido al preceptivo procedimiento de evaluación de impacto ambiental, el órgano sustantivo someterá dichos proyectos al procedimiento de evaluación pertinente en el momento en el que se ponga de manifiesto tal carencia, aplicándose las especificaciones técnicas propias de una evaluación a posteriori cuando sea necesario, sin perjuicio de las posibles sanciones en las que, en su caso, se pudiera incurrir de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 106.2.b) y 106.3.c) de esta ley.

64. artikulua.– Gaitasun teknikoa eta erantzukizuna.

Artículo 64.– Capacidad técnica y responsabilidad.

1.– Sustatzaileak bermatuko du ingurumen-ebaluazioetarako beharrezkoak diren agiri teknikoak nahikoa gaitasun teknikoa duten pertsonek egitea, kualifikazio profesionalei buruzko arauekin eta goi-mailako hezkuntzako arauekin bat etorrita, eta agiri horiek beharrezko kalitatea eta zehaztasuna izatea lege honen eskakizunak betetzeko eta, hala badagokio, ingurumen-organoak ezarritako ebaluazioaren irismenera egokitzeko. Helburu horrekin, agiri horien egilea edo egileak adierazi beharko dira, bai eta horien titulua eta, hala badagokio, araututako lanbidea ere. Horrez gain, agiria zein datatan bukatu den eta egilearen edo egileen sinadura azalduko dira.

1.– El promotor o la promotora garantizará que los documentos técnicos necesarios para las evaluaciones ambientales sean realizados por personas que posean la capacidad técnica suficiente, de conformidad con las normas sobre cualificaciones profesionales y de la educación superior, y que tengan la calidad y exhaustividad necesarias para cumplir las exigencias de esta ley y, en su caso, para ajustarse al alcance de la evaluación establecido por el órgano ambiental. Con esta finalidad deberá identificarse a la persona o personas autoras indicando su titulación y, en su caso, profesión regulada. Además, deberá constar la fecha de conclusión del documento y la firma de la persona o personas autoras.

2.– Agiri horien egileak eta sustatzailea izango dira agirien edukiaren eta informazioaren fidagarritasunaren erantzule solidarioak, Administraziotik modu frogagarrian jasotako datuei dagokienez izan ezik.

2.– La persona o personas autoras de los citados documentos y el promotor o la promotora serán responsables solidarios de su contenido y de la fiabilidad de la información, excepto en lo que se refiere a los datos recibidos de la Administración de forma fehaciente.

65. artikulua.– Isilpekotasuna.

Artículo 65.– Confidencialidad.

Lege honen 27. artikuluan isilpekotasunari buruz jasotako aurreikuspenak modu berean aplikatuko dira ingurumen-ebaluazioko prozeduretan.

Las previsiones del artículo 27 de la presente ley en materia de confidencialidad se aplicarán en los mismos términos en los procedimientos de evaluación ambiental.

66. artikulua.– Ingurumen-ebaluaziotik salbuetsitako planak, programak eta proiektuak.

Artículo 66.– Planes, programas y proyectos excluidos de evaluación ambiental.

1.– Ingurumen-ebaluazio prozedurak ez dira aplikagarriak izango kasu hauetan:

1.– Los procedimientos de evaluación ambiental no serán de aplicación en los siguientes casos:

a) Planen edo programen helburu bakarra defentsa nazionala edo babes zibila denean larrialdi-kasuetan.

a) Cuando los planes o programas tengan como único objeto la defensa nacional o la protección civil en casos de emergencia.

b) Planak eta programak finantzarioak edo aurrekontuen arlokoak direnean soilik.

b) Cuando los planes y programas sean únicamente de tipo financiero o presupuestario.

2.– Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoak ez du baztertzen haiek esparru dituzten proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.

2.– La evaluación ambiental estratégica de los planes y programas no excluye la evaluación de impacto ambiental de los proyectos de los que aquellos sean marco.

67. artikulua.– Ingurumen-ebaluaziotik salbuetsi daitezkeen proiektuak, kasuz kasu.

Artículo 67.– Proyectos que pueden ser excluidos de evaluación ambiental caso por caso.

1.– Salbuespenezko kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak salbuetsi egin ahal izango du, akordio arrazoitu bidez, lege honetan araututako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura aplikatzeko II. eranskinean jasotako proiekturen bat. Kasu horietan, salbuetsitako proiektua lege honen printzipio eta helburuak betetzen dituen beste modu bateko ebaluazio baten mende jartzearen komenigarritasuna aztertuko da. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Europako Batzordeari jakinaraziko zaio.

1.– En casos excepcionales, el Consejo de Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá exceptuar, mediante acuerdo motivado, a alguno de los proyectos recogidos en el Anexo II de la aplicación del procedimiento de evaluación de impacto ambiental regulado en esta ley. En tales casos, se examinará la conveniencia de someter el proyecto eximido a otra forma de evaluación que cumpla los principios y objetivos de esta ley. El citado acuerdo será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y notificado a la Comisión Europea.

2.– Horrez gain, jendaurrean jarriko da baztertzeko erabakiari buruzko informazioa eta hori justifikatzen duten arrazoiak, bai eta baztertutako proiektua ebaluatzeko beste modu batzuei buruzko azterketa ere.

2.– Adicionalmente, se pondrá a disposición del público la información relativa a la decisión de exclusión y los motivos que la hayan justificado, así como el examen sobre las formas alternativas de evaluación del proyecto excluido.

3.– Artikulu honetan araututako baztertzeko aukerek ez dituzte proiektuak salbuetsiko haiek Natura 2000 Sareko guneen gainean izan ditzaketen eraginen ebaluaziotik, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46. artikuluan eskatu bezala.

3.– Las posibilidades de exclusión reguladas en este artículo no eximirán a los proyectos de la evaluación de las repercusiones de los mismos sobre los espacios Red Natura 2000, exigida en el artículo 46 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y Biodiversidad.

68. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio arrunten irismenaren zehaztapena.

Artículo 68.– Determinación del alcance de las evaluaciones ambientales ordinarias.

1.– Ingurumen-organoak zehaztuko du prozedura arruntaren mendeko plan, programa eta proiektuen ebaluazioaren irismena, ukituriko administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta egin ondoren, eta beharrezkoa bada, prozeduran jaso beharreko ingurumen-agirien edukia zehaztuko du, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan. Agiri horietan planek, programek eta proiektuek klima-aldaketaren ondorioak arintzean eta klima-aldaketara egokitzean duten eraginari buruzko azterketa sartu beharko da.

1.– El órgano ambiental determinará el alcance de la evaluación de los planes, programas y proyectos que deban someterse a un procedimiento ordinario, previa consulta a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas, y, cuando sea necesario, detallará el contenido de los documentos ambientales que deban incorporarse al procedimiento, en los términos que se establezcan reglamentariamente. En dichos documentos deberá incluirse un análisis sobre el impacto de los planes, programas y proyectos en la mitigación y adaptación al cambio climático.

2.– Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren kasuetan, irismen-dokumentuaren eskaera aukerakoa izango da. Sustatzaileak bere edukira egokitu beharko du ingurumen-inpaktuaren azterlanean dagokion idazketan, dokumentu hori egitea eskatzen badu.

2.– En los supuestos de evaluación de impacto ambiental de proyectos, la solicitud del documento de alcance tendrá carácter potestativo. El promotor o la promotora deberá ajustarse a su contenido en la correspondiente redacción del estudio de impacto ambiental si solicita la emisión de dicho documento.

Planen eta programen ingurumen-ebaluazioaren kasuetan, eskaera hori nahitaezkoa izango da, eta sustatzaileak eta organo sustatzaileak haren edukira egokitu beharko dute ingurumen-azterlan estrategikoaren kasuan kasuko idazketan.

En los supuestos de evaluación ambiental de planes y programas, dicha solicitud será obligatoria, debiendo el promotor o la promotora y el órgano promotor ajustarse a su contenido en la correspondiente redacción del estudio ambiental estratégico.

3.– Ebaluazioaren irismena eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren espedienteetan jaso beharreko agirien edukia egokiak eta proportzionalak izango dira planaren edo programaren zehaztasun-mailari dagokionez. Esperotako efektu motekin koherenteak izango dira eta efektu horien tamainarekiko proportzionalak.

3.– El alcance de la evaluación y el contenido de la documentación que deba incorporarse a los expedientes de evaluación ambiental estratégica ordinaria serán adecuados y proporcionados al grado de detalle del plan o programa de que se trate. Serán coherentes con el tipo de efectos esperados y proporcionales a la magnitud de dichos efectos.

4.– Planak eta programak erabaki-esparru hierarkiko desberdinetan egituratzen badira, horietako bakoitzaren ingurumen-ebaluazioaren irismena zehazteko kontuan izan beharko da plana edo programa zer erabaki-fasetan dagoen, jarduerak ez bikoizte aldera.

4.– Cuando los planes y programas se estructuren en distintos ámbitos jerárquicos de decisión, el alcance de la evaluación ambiental en cada uno de ellos deberá determinarse teniendo en cuenta la fase de decisión en la que se encuentra el plan o programa, para evitar la duplicidad de actuaciones.

5.– Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, artikulu honen lehen idatz-zatian aurreikusitako kontsultak egiteko eta ingurumen-azterketa estrategikoaren edo, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria prestatzeko. Ingurumen-organoak egiten dituen kontsultei erantzuteko epea hilabetekoa izango da.

5.– El órgano ambiental dispondrá de un plazo máximo de tres meses, contados desde la recepción de la solicitud completa, para realizar las consultas previstas en el apartado primero del presente artículo y elaborar un documento de alcance del estudio ambiental estratégico o del estudio de impacto ambiental, en su caso. El plazo de respuesta a las consultas realizadas por el órgano ambiental será de un mes.

Idatz-zati honetan aurreikusitako epeen zenbaketa eten ahal izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.a) artikuluan zehaztutako kasuetan.

El cómputo de los plazos previstos en este apartado podrá suspenderse en los supuestos contemplados en el artículo 22.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Planen, programen eta proiektuen ebaluazioaren irismena zehazten duen ebazpena ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.– La resolución que determine el alcance de la evaluación de los planes, programas y proyectos se publicará en la sede electrónica del órgano ambiental.

7.– Irismen-agiriak bere indarra galduko du, baldin eta sustatzaileari jakinarazten zaionetik lau urte igaro ondoren ingurumen-azterketa estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren azterketa, dagokionaren arabera, ez balitz izapidetzeko aurkeztu organo eskudunaren edo organo sustatzailearen aurrean. Sustatzailea eta organo sustatzailea edo, hala badagokio, organo eskuduna Administrazio publikoko organo berean badaude, irismen-agiriak bere indarra galduko du lau urteko epe hori igaro ondoren ez balitzaio hasiera eman jendaurreko informazioaren izapideari.

7.– El documento de alcance perderá su vigencia si, transcurridos cuatro años contados desde la notificación del mismo al promotor o a la promotora, el estudio ambiental estratégico o el estudio de impacto ambiental, según corresponda, no se hubiera presentado para su tramitación ante el órgano sustantivo o ante el órgano promotor. En el caso de que el promotor o la promotora y el órgano promotor o, en su caso, el órgano sustantivo, coincidan en el mismo órgano de la Administración pública, el documento de alcance perderá su vigencia si, transcurrido el plazo citado de cuatro años, no se hubiera dado inicio al trámite de información pública.

8.– Ingurumen-organoaren aurretiazko adierazpena salbuetsi egin ahal izango da ebaluazioaren eta dokumentazioaren irismenari dagokionez, arauz ezarritako baldintzetan, izan ditzaketen ingurumen-efektuak sinpleak edo ondo ezagunak dituzten proiektuen kasuan, edo proiektu mota jakin batzuk ebaluatzeko nahikoa argibide tekniko eman direnean.

8.– Podrá eximirse del pronunciamiento previo del órgano ambiental en cuanto al alcance de la evaluación y de la documentación, en los términos que se establezcan reglamentariamente, en el caso de aquellos proyectos cuyos posibles efectos ambientales sean de carácter simple o bien conocidos, o bien cuando se hayan emitido instrucciones técnicas suficientes para la evaluación de determinados tipos de proyectos.

69. artikulua.– Publizitatea.

Artículo 69.– Publicidad.

Ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Las resoluciones que ponen fin a los procedimientos de evaluación ambiental se publicarán en el boletín oficial correspondiente y en la sede electrónica del órgano ambiental.

Era berean, argitara emango dira ingurumen-ebaluazioa egina duten planak, programak eta proiektuak behin betiko onartzearekin edo baimentzearekin lotutako egintza administratiboak eta beste erabaki mota batzuk, erregelamenduz garatuko diren baldintzetan.

Asimismo, se dará publicidad a los actos administrativos u otros tipos de decisiones adoptadas en relación con la aprobación definitiva o autorización de los planes, programas y proyectos sometidos a evaluación ambiental, en los términos que se desarrollarán reglamentariamente.

70. artikulua.– Erkidego arteko eta mugaz gaindiko harremanak.

Artículo 70.– Relaciones intercomunitarias y transfronterizas.

1.– Ingurumen-ebaluazioaren mendeko jardueren kasuan, beste Autonomia Erkidego batean egonda Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ingurumen-efektu nabarmenak eduki baditzakete, azken horrek jarduketari buruzko informazioa eskatuko dio erkidego hari. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den jarduera batek Autonomia Erkidego mugakide baten ingurumenean eragin nabarmena badu, Euskal Autonomi Erkidegoak informazioa emango dio jarduerari buruz.

1.– En el supuesto de actuaciones sometidas a evaluación ambiental que, teniendo lugar en otra Comunidad Autónoma, pudieran tener efectos ambientales significativos en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, esta última solicitará de aquella Comunidad información sobre dicha actuación. Asimismo, en el supuesto de que una actividad desarrollada en la Comunidad Autónoma del País Vasco tenga efectos significativos sobre el medio ambiente de otra Comunidad Autónoma colindante, aquella procederá a facilitar información sobre dicha actuación.

2.– Lege honen II. eranskinean ezarritako jarduerak gauzatzean beste Estatu bateko ingurumenean mugaz gaindiko efektu nabarmenak sor baditzake, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak kaltetutako lurraldeko agintari eskudunei ingurumen-azterketa estrategikoa edo, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren azterketa horretarako egingo dena, helaraziko dizkie, agintari haiek egokitzat jotako alegazioak edo gogoetak egin ditzaten. Ondoren, behin betiko txostenaren edo ebazpenaren kopia bidaliko zaie; hori guztia Kanpo Arazoetako Ministerioaren bitartez egingo da. Nolanahi ere, Batasuneko araudian ezarritakoa eta Estatuko arauek ezarritakoa beteko da.

2.– En el supuesto de que la ejecución de las actuaciones contempladas en el Anexo II de esta ley pudiera causar efectos transfronterizos significativos sobre el medio ambiente de otro Estado, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco facilitará a las autoridades competentes del territorio afectado el estudio ambiental estratégico o, en su caso, el estudio de impacto ambiental que a tal efecto se elabore para que formulen las alegaciones o consideraciones que estimen oportunas, y posteriormente se les enviará copia de la resolución o informe definitivo, todo ello a través del Ministerio de Asuntos Exteriores. En cualquier caso, se estará a lo dispuesto en la normativa comunitaria y a lo regulado por las normas estatales.

71. artikulua.– Ingurumen-ebaluazioko prozeduretan interesa duten pertsona juridikoen erregistroa.

Artículo 71.– Registro de personas jurídicas interesadas en los procedimientos de evaluación ambiental.

1.– Ingurumen-ebaluazioko Prozeduretan Interesa duten Pertsonen Erregistroa sortzen da, interesa duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek aipaturiko prozeduretan eraginkortasunez parte hartzen dutela bermatzeko, baldin eta Ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, jendeak parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 23.1 artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte. Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendekoa izango da administratiboki.

1.– Se crea el Registro de Personas Interesadas en los Procedimientos de Evaluación Ambiental a los efectos de garantizar la participación efectiva en los citados procedimientos de las personas jurídicas sin ánimo de lucro que cumplan los requisitos establecidos en el artículo 23.1 de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente. El registro dependerá administrativamente del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Aurreko idatz-zatian aipatutako interesa duten pertsonek erregistro horretan izena emateko eskatu beharko dute ingurumen-ebaluazio prozeduretan egiazko kontsulta ahalbidetzeko. Arauz erregulatuko da Ingurumen Ebaluazioko Prozeduretan Interesa Duten Pertsona Juridikoen Erregistroaren antolamendua, funtzionamendua eta sarbidea.

2.– Las personas interesadas citadas en el apartado anterior deberán solicitar la inscripción en este registro, a efectos de posibilitar la consulta efectiva en los procedimientos de evaluación ambiental. Reglamentariamente se regulará la organización, funcionamiento y acceso al Registro de Personas Jurídicas Interesadas en los Procedimientos de Evaluación Ambiental.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PLAN ETA PROGRAMEN INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
EVALUACIÓN AMBIENTAL ESTRATÉGICA DE PLANES Y PROGRAMAS

72. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren esparrua.

Artículo 72.– Ámbito de la evaluación ambiental estratégica.

1.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta eduki beharko dute Administrazio publiko batek hartutako II.A eranskinean zerrendatutako planek eta programek, eta horien aldaketek eta berrikuspenek, eta horiek egitea lege- edo erregelamendu-xedapen batek edo Gobernu Kontseiluaren akordioren batek eskatzen badu.

1.– Serán objeto de evaluación ambiental estratégica ordinaria los planes y programas, así como sus modificaciones y revisiones, enumerados en el Anexo II.A que se adopten por una Administración pública y cuya elaboración venga exigida por una disposición legal o reglamentaria o por acuerdo del Consejo de Gobierno.

2.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua eduki beharko dute Administrazio publiko batek hartutako II.B eranskinean zerrendatutako planek eta programek, eta horien aldaketek eta berrikuspenek, eta horiek egitea lege- edo erregelamendu-xedapen batek edo Gobernu Kontseiluaren akordioren batek eskatzen edo babesten badu.

2.– Serán objeto de una evaluación ambiental estratégica simplificada los planes y programas, así como sus modificaciones y revisiones, enumerados en el Anexo II.B que se adopten por una Administración pública y cuya elaboración venga exigida o amparada por una disposición legal o reglamentaria o por acuerdo del Consejo de Gobierno.

73. artikulua.– Informazio publikoa eta kontsultak.

Artículo 73.– Información pública y consultas.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta bete behar duen planaren edo programaren organo sustatzaileak parte-hartze publikoa ziurtatuko du prozeduran, jendaurreko informazio-tramitearen bidez eta ukituriko administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta eginez, arauz zehaztutako baldintzetan, eta betiere, berrogeita bost eguneko epean, gutxienez.

El órgano promotor del plan o programa sometido a evaluación ambiental estratégica ordinaria asegurará la participación pública en el procedimiento, mediante los trámites de información pública y de consulta a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas, en los términos que se establezcan reglamentariamente y, en cualquier caso, por un plazo mínimo de cuarenta y cinco días.

74. artikulua.– Ingurumen-adierazpen estrategikoaren izaera eta edukia.

Artículo 74.– Naturaleza y contenido de la declaración ambiental estratégica.

1.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura amaitzeko ingurumen-adierazpen estrategikoa egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita. Ingurumen-adierazpen estrategikoa nahitaezko txosten loteslea izango da.

1.– El procedimiento de evaluación ambiental estratégica ordinaria concluirá con una declaración ambiental estratégica emitida por el órgano ambiental de acuerdo con lo establecido en la presente ley. La declaración ambiental estratégica tendrá la naturaleza de un informe preceptivo y vinculante.

2.– Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-adierazpen estrategikoa emateko. Epe hori bi hilabetez luza daiteke, behar bezala arrazoituta justifikatuz gero.

2.– El órgano ambiental dispondrá de un plazo máximo de tres meses, contados desde la recepción de la solicitud completa, para la formulación de la declaración ambiental estratégica. Dicho plazo podrá prorrogarse por dos meses más, por razones justificadas debidamente motivadas.

3.– Ingurumen-adierazpen estrategikoak planean edo programan jaso beharreko prozeduraren mugarri nagusien, zehaztapenen, neurrien edo azken baldintzen laburpen bat jasoko du, bai eta hierarkikoki azpian dauden planek eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduraren mendeko planetan eta programetan jasotako proiektuek gainditu beharko dituzten ingurumen-ebaluaziorako jarraibide orokorrak ere, hala badagokio.

3.– La declaración ambiental estratégica contendrá un resumen de los principales hitos del procedimiento, las determinaciones, medidas o condiciones finales que deban incorporarse en el plan o programa que se apruebe o adopte y las directrices generales para la evaluación ambiental a la que deban someterse, en su caso, los planes jerárquicamente inferiores y los proyectos contemplados en los planes y programas sometidos al procedimiento de evaluación ambiental estratégica ordinaria.

4.– Ingurumen-adierazpen estrategikoak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada hartu edo onartu plana edo programa bi urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia galdu dela adierazteko.

4.– La declaración ambiental estratégica perderá su vigencia y cesará en la producción de los efectos que le son propios si tras su publicación no se ha procedido a la adopción o aprobación del plan o programa en el plazo de dos años. No será preciso emitir una resolución expresa por el órgano ambiental declarando la pérdida de vigencia de la declaración ambiental estratégica.

5.– Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du planaren edo programaren ingurumen-ebaluazioaren izapidea, indarraldia luzatzeko eskatzen ez badio ingurumen-organoari. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldirako epe berria emango dio, arauz ezarriko diren baldintzetan.

5.– En tales casos, el promotor o la promotora deberá iniciar nuevamente el trámite de evaluación ambiental del plan o programa, salvo que solicite la prórroga de la vigencia al órgano ambiental. En este supuesto, el órgano ambiental otorgará, en su caso, un nuevo plazo de vigencia de la declaración ambiental estratégica en los términos que se determinen reglamentariamente.

75. artikulua.– Ingurumen-txosten estrategikoaren izaera eta edukia.

Artículo 75.– Naturaleza y contenido del informe ambiental estratégico.

1.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura amaitzeko ingurumen-txosten estrategiko bat egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita, eragindako administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta egin ondoren. Ingurumen-txosten estrategikoa nahitaezko txosten loteslea izango da.

1.– El procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada concluirá con un informe ambiental estratégico emitido por el órgano ambiental de acuerdo con lo establecido en la presente ley, tras consultar a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas. El informe ambiental estratégico tendrá la naturaleza de un informe preceptivo y vinculante.

2.– Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, aurreko idatz-zatian aurreikusitako kontsultak egiteko eta ingurumen-txosten estrategikoa emateko. Ingurumen-organoak egiten dituen kontsultei erantzuteko epea, gutxienez, hilabetekoa izango da.

2.– El órgano ambiental dispondrá de un plazo máximo de tres meses, contados desde la recepción de la solicitud completa, para realizar las consultas previstas en el apartado anterior y emitir el informe ambiental estratégico. El plazo de respuesta a las consultas realizadas por el órgano ambiental será de un mes.

3.– Ingurumen-txosten estrategikoak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du ea plana edo programa ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren mendean jarri behar den ala ez. II.C eranskinean jasotako irizpideetara egokitu beharko da hori zehazteko orduan.

3.– El informe ambiental estratégico contendrá un resumen de los principales hitos del procedimiento y la determinación de si el plan o programa debe someterse o no a una evaluación ambiental estratégica ordinaria. Tal determinación deberá adoptarse ajustándose a los criterios recogidos en el Anexo II.C.

4.– Txostenak ondorioztatzen badu plana edo programa ez dela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduraren mendean jarri behar, ingurumen-organoak txosten horretan ezarriko du plana edo programa zer baldintzatan hartu behar den planak edo programak ingurumenean ondorio nabarmenik ez duela bermatzeko.

4.– Cuando el informe concluya determinando que el plan o programa no debe someterse al procedimiento de evaluación ambiental estratégica ordinaria, el órgano ambiental establecerá en dicho informe los términos en los que deba adoptarse el plan o programa para garantizar que el plan o programa no pueda tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

5.– Ingurumen-txosten estrategikoak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada hartu edo onartu plana edo programa lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-txosten estrategikoaren indarraldia galdu dela adierazteko.

5.– El informe ambiental estratégico perderá su vigencia y cesará en la producción de los efectos que le son propios si tras su publicación no se hubiera procedido a la adopción o aprobación del plan o programa en el plazo de cuatro años. No será preciso emitir una resolución expresa por el órgano ambiental declarando la pérdida de vigencia del informe ambiental estratégico.

6.– Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du planaren edo programaren ingurumen-ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen badio. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-txosten estrategikoaren beste indarraldi bat emango du, erregelamenduz ezarriko den moduan.

6.– En tales casos, el promotor o la promotora deberá iniciar nuevamente el trámite de evaluación ambiental del plan o programa, salvo que solicite la prórroga de su vigencia al órgano ambiental. En este supuesto, el órgano ambiental otorgará, en su caso, un nuevo plazo de vigencia del informe ambiental estratégico en los términos que se determinen reglamentariamente.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PROIEKTUEN INGURUMEN INPAKTUAREN EBALUAZIOA
DE LA EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL DE PROYECTOS

76. artikulua.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren esparrua.

Artículo 76.– Ámbito de la evaluación de impacto ambiental.

1.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta beharko dute II.D eranskinean aipatutako proiektu publikoek edo pribatuek.

1.– Serán objeto de evaluación de impacto ambiental ordinaria los proyectos públicos o privados enumerados en el Anexo II.D.

2.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua beharko dute II.E eranskinean aipatutako proiektu publikoek edo pribatuek.

2.– Serán objeto de una evaluación de impacto ambiental simplificada los proyectos públicos o privados enumerados en el Anexo II.E.

77. artikulua.– Informazio publikoa eta kontsultak.

Artículo 77.– Información pública y consultas.

Organo substantiboak parte-hartze publikoa ziurtatuko du ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduran, jendaurreko informazio-tramitearen bidez eta eragindako administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta eginez arauz zehaztuko diren baldintzetan eta, betiere, hogeita hamar eguneko epean, gutxienez.

El órgano sustantivo asegurará la participación pública en el procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria mediante los trámites de información pública y de consulta a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas, en los términos que se establezcan reglamentariamente y, en cualquier caso, por un plazo mínimo de treinta días.

78. artikulua.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren izaera eta edukia.

Artículo 78.– Naturaleza y contenido de la declaración de impacto ambiental.

1.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura amaitzeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena nahitaezko txosten loteslea izango da.

1.– El procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria concluirá con una declaración de impacto ambiental emitida por el órgano ambiental de acuerdo con lo establecido en la presente ley. La declaración de impacto ambiental tendrá la naturaleza de un informe preceptivo y vinculante.

2.– Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko. Epe hori bi hilabetez luza daiteke, behar bezala arrazoituta justifikatuz gero.

2.– El órgano ambiental dispondrá de un plazo máximo de tres meses, contados desde la recepción de la solicitud completa, para la formulación de la declaración de impacto ambiental. Dicho plazo podrá prorrogarse por dos meses más por razones justificadas y debidamente motivadas.

3.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du, ingurumen-efektuei begira, proiektua egitea bidezkoa den ala ez, eta, hala badagokio, zer baldintzatan gara daitekeen. Besteak beste, hartu beharreko babesteko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak eta jarraipena egiteko neurriak jasoko ditu.

3.– La declaración de impacto ambiental contendrá el resumen de los principales hitos del procedimiento y determinará si procede o no, a los efectos ambientales, la realización del proyecto y, en su caso, las condiciones en las que puede desarrollarse, incluyendo las medidas protectoras, correctoras y compensatorias y de seguimiento que deban adoptarse.

4.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada proiektua gauzatzen hasi lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia galdu dela adierazteko.

4.– La declaración de impacto ambiental perderá su vigencia y cesará en la producción de los efectos que le son propios si tras su publicación no se hubiera comenzado la ejecución del proyecto en el plazo de cuatro años. No será preciso emitir una resolución expresa por el órgano ambiental declarando la pérdida de vigencia de la declaración de impacto ambiental.

5.– Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen badio. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldi berri bat emango du, erregelamenduz ezarriko den moduan.

5.– En tales casos, el promotor o la promotora deberá iniciar nuevamente el trámite de evaluación de impacto ambiental del proyecto, salvo que solicite la prórroga de su vigencia al órgano ambiental. En este supuesto, el órgano ambiental otorgará, en su caso, un nuevo plazo de vigencia de la declaración de impacto ambiental en los términos que se determinen reglamentariamente.

79. artikulua.– Ingurumen-inpaktuaren txostenaren izaera eta edukia.

Artículo 79.– Naturaleza y contenido del informe de impacto ambiental.

1.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura amaitzeko ingurumen-inpaktuaren txostena egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita, eragindako administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta egin ondoren. Ingurumen-inpaktuaren txostena nahitaezko txosten loteslea izango da.

1.– El procedimiento de evaluación de impacto ambiental simplificada concluirá con un informe de impacto ambiental emitido por el órgano ambiental de acuerdo con lo establecido en la presente ley, tras consultar a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas. El informe de impacto ambiental tendrá la naturaleza de un informe preceptivo y vinculante.

2.– Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, aurreko idatz-zatian aurreikusitako kontsultak egiteko eta ingurumen-inpaktuari buruzko txostena emateko. Ingurumen-organoak egiten dituen kontsultei erantzuteko epea hilabetekoa izango da.

2.– El órgano ambiental dispondrá de un plazo máximo de tres meses, contados desde la recepción de la solicitud completa, para realizar las consultas previstas en el apartado anterior y emitir el informe de impacto ambiental. El plazo de respuesta a las consultas realizadas por el órgano ambiental será de un mes.

3.– Ingurumen-inpaktuaren txostenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du ea proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren mendean jarri behar den ala ez. II.F eranskinean jasotako irizpideetara egokitu beharko da hori zehazteko orduan.

3.– El informe de impacto ambiental contendrá el resumen de los principales hitos del procedimiento y la determinación de si el proyecto debe someterse o no a una evaluación de impacto ambiental ordinaria. Tal determinación deberá adoptarse ajustándose a los criterios recogidos en el Anexo II.F.

4.– Txostenak ondorioztatzen badu proiektua ez dela ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren mendean jarri behar, ingurumen-organoak txosten horretan ezarriko du proiektua zer baldintzatan onartu behar den ingurumenean efektu nabarmenik ez duela bermatzeko.

4.– Cuando el informe concluya determinando que el proyecto no debe someterse al procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria, el órgano ambiental establecerá en dicho informe los términos en los que el proyecto deba ser aprobado para garantizar que el proyecto no pueda tener efectos significativos sobre el medio ambiente.

5.– Ingurumen-inpaktuaren txostenak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada proiektua gauzatzen hasi lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-inpaktuaren txostenaren indarraldia galdu dela adierazteko.

5.– El informe de impacto ambiental perderá su vigencia y cesará en la producción de los efectos que le son propios si tras su publicación no se hubiera comenzado la ejecución del proyecto en el plazo de cuatro años. No será preciso emitir una resolución expresa por el órgano ambiental declarando la pérdida de vigencia del informe de impacto ambiental.

6.– Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen badio. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-inpaktuari buruzko txostenaren beste indarraldi bat emango du, erregelamenduz ezarritako moduan.

6.– En tales casos, el promotor o la promotora deberá iniciar nuevamente el trámite de evaluación de impacto ambiental del proyecto, salvo que solicite la prórroga de su vigencia al órgano ambiental. En este supuesto, el órgano ambiental otorgará, en su caso, un nuevo plazo de vigencia del informe de impacto ambiental en los términos que se determinen reglamentariamente.

SEIGARREN TITULUA
TÍTULO SEXTO
INGURUMENAREN HOBEKUNTZA BULTZATZEKO TRESNAK
INSTRUMENTOS DE IMPULSO DE LA MEJORA AMBIENTAL

80. artikulua.– Ingurumen-akordioak.

Artículo 80.– Acuerdos medioambientales.

1.– Administrazio publikoek akordioak sinatzea sustatuko dute gizarteko instantzia guztiek ingurumenaren babesean parte hartzea lortzeko, erantzukizun partekatuaren printzipioari jarraiki.

1.– Las administraciones públicas promoverán la suscripción de acuerdos para lograr la participación de todas las instancias de la sociedad en la protección del medio ambiente, bajo el principio de responsabilidad compartida.

2.– Lege honen 3. artikuluaren printzipioen esparruko helburuak, helburu horiek lortzeko epeak eta emaitzen jarraipenerako sistemak finkatu beharko dituzte sinatzen diren akordioek.

2.– Los acuerdos que se suscriban deberán establecer objetivos en el marco de los principios del artículo 3 de esta ley, plazos para su consecución y sistemas para el seguimiento de sus resultados.

3.– Administrazio publikoek argitara emango dituzte sinatzen dituzten akordioak, eta lege honen III. tituluan finkatutako baldintzen arabera, eguneratuta eta herritarren eskura edukiko dute akordio horien inguruan duten informazioa.

3.– Las administraciones públicas deberán publicitar los acuerdos que suscriban, manteniendo actualizada y disponible para el público la información que obre en su poder sobre ellos en las condiciones establecidas en el Título III de esta ley.

81. artikulua.– Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema Komunitarioan (EMAS) parte-hartzearen sustapena.

Artículo 81.– Fomento de la participación en el Sistema Comunitario de Gestión y Auditorías Medioambientales (EMAS).

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek beren borondatez Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema Komunitarioarekin (EMAS) bat egitea sustatuko dute Administrazio publikoek. Sistema hori Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko azaroaren 25ean onartutako 1221/2009 (EE) Erregelamenduak araututa dago.

1.– Las administraciones públicas promoverán la adhesión voluntaria de las organizaciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco al Sistema Comunitario de Gestión y Auditorías Medioambientales (EMAS) regulado por el Reglamento (CE) 1221/2009, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 25 de noviembre de 2009.

2.– Aurreko idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, neurriak hartuko dira:

2.– A fin de dar cumplimiento a lo dispuesto en el apartado anterior, se adoptarán medidas dirigidas a:

a) Sistemaren helburuei eta baldintzei buruzko informazioa emateko.

a) Informar sobre los objetivos y requisitos del sistema.

b) Erakunde txiki eta ertainei laguntzeko.

b) Apoyar a las pequeñas y medianas organizaciones.

c) Sistemarekin bat egitera daraman mailaz mailako fokatzea ahalbidetzeko.

c) Facilitar un enfoque gradual que conduzca a la adhesión al sistema.

d) Legeak lantzean, aplikatzean eta betetzean sistemarekiko atxikimendua aintzat hartzeko, arauzko baldintzak murrizte eta desagerrarazte aldera.

d) Considerar la adhesión al sistema en la elaboración de legislación y en su aplicación y cumplimiento en aras a reducir y suprimir requisitos normativos.

e) Kontratazio publikoko prozeduretan sistemarekiko atxikimendua txertatzeko, betiere sektore publikoaren kontratuei buruzko araudiak gai honen inguruan finkatzen duenari jarraiki.

e) Incorporar en los procedimientos de contratación pública la adhesión al sistema de acuerdo con lo que en esta materia establece la normativa sobre contratos del sector público.

3.– Ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak lankidetza bultzatuko du sindikatuekin, enpresaburuen elkarteekin, kontsumitzaileen elkarteekin, ingurumena babesteko erakundeekin, toki-erakundeekin eta interesa duten beste alde batzuekin Euskal Herrian EMAS sistemarekiko atxikimendua sustatzeko.

3.– El departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco impulsará la colaboración con sindicatos, asociaciones patronales, asociaciones de consumidores, organizaciones para la defensa del medio ambiente, instituciones locales y otras partes interesadas para promover la adhesión al sistema EMAS en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

82. artikulua.– Europar Batasunaren etiketa ekologikoaren erabilera sustatzea.

Artículo 82.– Fomento de la utilización de la etiqueta ecológica de la Unión Europea.

1.– Administrazio publikoek Europar Batasunaren etiketa ekologikoaren erabilera sustatuko dute. Etiketa hori Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko azaroaren 25ean onartutako 66/2010 (EE) Erregelamenduak araututa dago.

1.– Las administraciones públicas promoverán la utilización de la etiqueta ecológica de la Unión Europea regulada por el Reglamento (CE) 66/2010, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 25 de noviembre de 2009.

2.– Etiketa ekologikoaren erabilera sustatzeko, neurriak hartuko dira:

2.– A fin de promover la utilización de la etiqueta ecológica se adoptarán medidas dirigidas a:

a) Etiketa ekologikoaren erabileraren onurei buruz sentsibilizatzeko eta informatzeko.

a) Sensibilizar e informar sobre los beneficios de la utilización de la etiqueta ecológica.

b) Etiketatutako produktuei eta zerbitzuei eta haiek saltzeko edo emateko lekuei buruz informatzeko.

b) Informar sobre los productos y servicios etiquetados y sobre sus lugares de venta o prestación.

c) Kontratazio publikoko prozeduretan etiketa ekologikoaren erabilera txertatzeko, betiere sektore publikoaren kontratuei buruzko araudiak gai honen inguruan finkatzen duenari jarraiki.

c) Incorporar en los procedimientos de contratación pública la utilización de la etiqueta ecológica de acuerdo con lo que en esta materia establece la normativa sobre contratos del sector público.

3.– Ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak lankidetza bultzatuko du kontsumitzaileen elkarteekin, fabrikatzaileekin, zerbitzu-emaileekin, merkatariekin, enpresaburuen elkarteekin, sindikatuekin eta interesa duten beste alde batzuekin aurreko idatz-zatian adierazitako ekintzak ahalbidetzeko xedean.

3.– El departamento competente en materia de medio ambiente del Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco impulsará la colaboración con asociaciones de consumidores, fabricantes, prestadores de servicios, comerciantes, asociaciones patronales, sindicatos y otras partes interesadas con el objeto de facilitar la adopción de las acciones señaladas en el apartado anterior.

83. artikulua.– Ingurumen-aztarna.

Artículo 83.– Huella ambiental.

Administrazio publikoek beren politiketan Europar Batasunak egiaztatutako metodologiak erabiltzea sustatuko dute produktuek edo erakundeek bizitzaren zikloan duten ingurumen-portaera neurtzeko eta jakinarazteko xedearekin.

Las administraciones públicas promoverán la utilización en sus políticas de las metodologías reconocidas por la Unión Europea con el objetivo de medir y comunicar el comportamiento ambiental de productos u organizaciones en el ciclo de vida.

84. artikulua.– Erosketa publiko berdea.

Artículo 84.– Compra pública verde.

1.– Erosketa eta kontratazio publiko berdeak merkatuarekiko koordinazioa optimizatzea du xede, hark ekoberrikuntza txertatuko duela bermatzeko eta, aldi berean, administrazio publikoek baliabideak modu eragingarriagoan erabil ditzaten ahalbidetzeko. Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak erosketa publiko berderako plan bat onartuko du, euskal sektore publikoak arlo horretan dituen jarraibideak bilduko dituena.

1.– La compra y contratación pública verde tendrá como finalidad optimizar la coordinación con el mercado para garantizar que aquella incorpore la ecoinnovación y facilitar a su vez que las administraciones públicas hagan un uso más eficiente de los recursos. El Consejo de Gobierno Vasco aprobará un plan de compra pública verde en el que se recojan las directrices del sector público vasco en esta materia.

2.– Administrazio publikoetako eta sektore publikoko gainerako entitateetako kontratazio-organoek lege honetan finkatzen diren helburuak lortzen lagunduko duten esleitzeko irizpideak, gauzatzeko baldintza bereziak eta klausulak edo baldintzak sartuko dituzte beren obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuen klausula administratiboen eta baldintza tekniko berezien orrietan. Bereziki bultzatuko da azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko xedean prestatzeko prozesuetatik eratorrien erabilera, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez gai horri buruzko irizpideak garatu ahala. Horretarako, administrazio publikoek, betiere beren eskumenen esparruan, beren jarraibide teknikoak eta gisako dokumentuak egokituko dituzte idatz-zati honetan finkatutakoa betetzeko.

2.– Los órganos de contratación de las administraciones públicas y de los demás entes del sector público incluirán en los pliegos de cláusulas administrativas y prescripciones técnicas particulares de sus contratos de obras, servicios y suministros criterios de adjudicación, condiciones especiales de ejecución y cláusulas o condiciones que contribuyan a alcanzar los objetivos que se establecen en esta ley. Se promoverá especialmente la utilización de subproductos, materias primas secundarias, materiales reciclados o provenientes de procesos de preparación para la reutilización a medida que vayan desarrollándose criterios al respecto mediante decreto del Consejo de Gobierno Vasco. A tal efecto, las administraciones públicas, en el marco de sus competencias, adaptarán sus instrucciones técnicas y documentos análogos para dar cumplimiento a lo establecido en este apartado.

Bereziki, honako hauek lortzea xede duten gogoetak sartu ahal izango dira, besteak beste; berotegi-efektuko gas-igorpenak murriztea; kontratua gauzatzean kalteturik suerta daitezkeen ingurumen-balioak mantentzea edo hobetzea; uraren eta zurak duen jatorriaren kudeaketa jasangarriagoa; energia berriztagarrien erabilera bultzatzea; produktuen birziklatzearen sustapena eta ontzi berrerabilgarrien erabilera; edo produktuak ontziratu gabe eta bertako produktuak entregatzea eta ekoizpen ekologikoa bultzatzea, baldin eta kontratuaren xedearekiko lotura badute eta Europako Erkidegoko zuzenbidearekin bateragarriak badira.

En particular, se podrán incluir, entre otras, consideraciones que persigan la reducción de emisiones de gases de efecto invernadero; el mantenimiento o mejora de los valores medioambientales que puedan verse afectados por la ejecución del contrato; una gestión más sostenible del agua y del origen de la madera; el fomento del uso de las energías renovables; la promoción del reciclado de productos y el uso de envases reutilizables; o el impulso de la entrega de productos a granel, productos locales y la producción ecológica, siempre que estén vinculadas con el objeto del contrato y sean compatibles con el derecho comunitario.

3.– Obra-kontratuak egikaritzeko klausula administratiboen eta baldintza tekniko berezien orrien idazketan, haietako bakoitzari begira erabili beharreko azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko xedean prestatzeko prozesuetatik eratorrien ehunekoak adieraziko dira. Gutxienez, % 40an erabiliko dira material horiek, behar bezala justifikatutako arrazoi teknikoak direla-eta ehuneko hori murriztea beharrezkoa denean izan ezik.

3.– En la redacción de los pliegos de cláusulas administrativas y prescripciones técnicas particulares para la ejecución de contratos de obras se indicarán los porcentajes de subproductos, materias primas secundarias, materiales reciclados o provenientes de procesos de preparación para la reutilización que se tengan que utilizar para cada uno de ellos. El porcentaje mínimo de utilización de dichos materiales será del 40 %, salvo que por motivos técnicos justificados este porcentaje deba ser reducido.

4.– Era berean, kontrol-mekanismo egokiak ezarri beharko dira, eta hala behar badu, dagozkion zigor-klausulak, orrietan finkatutako ingurumen-klausulak eta kontratuan aurreikusitako egikaritzeko baldintzak behar bezala beteko direla bermatzeko. Ondorio horri begira, gauzatutako kontratuak amaitzean, aipatutako materialaren erabilerari buruzko txosten justifikagarria aurkeztuko dute.

4.– Asimismo, deberán establecerse los mecanismos de control adecuados y, en su caso, las cláusulas de penalización oportunas para garantizar el debido cumplimiento de las cláusulas ambientales establecidas en los pliegos y de las condiciones de ejecución previstas en el contrato. A tal efecto, a la finalización de los contratos ejecutados deberán adjuntar justificación documental relativa a la utilización de los citados materiales.

5.– Sektore publikoaren kontratuei buruzko legediak finkatzen duenarekin bat etorrita burutuko da artikulu honetan aurreikusitakoa.

5.– Lo previsto en este artículo se llevará a cabo de conformidad con lo que establece la legislación sobre contratos del sector público.

85. artikulua.– Ekoberrikuntza.

Artículo 85.– Ecoinnovación.

1.– Administrazio publikoek produktuen eta prozesuen enpresako ekoberrikuntza sustatuko dute ingurumenak sortzen dituen merkatuko aukerak aprobetxatu ahal izateko.

1.– Las administraciones públicas impulsarán la ecoinnovación empresarial de producto y de proceso que permita aprovechar las oportunidades de mercado que genera el medio ambiente.

2.– Horretarako, ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak jarduera ekonomikoetan ingurumenaren ikuspegitik eraginkorragoak diren teknologiak eta materialak erabiltzea sustatuko du. Xede horretan, sektore publikoaren kontratuetan erabili daitezkeen teknologien eta materialen zerrenda bat onartuko du eta aldian behin eguneratuko du; irizpide horrek lehentasuna izan lezake onura fiskalak finkatzeko orduan eta ingurumena hobetzeko inbertsioak egiteko enpresei dirulaguntzak emateko garaian. Hori guztia bat etorriko da zergen eta dirulaguntzen eremuan indarrean dagoen araudiarekin.

2.– A tal efecto, el departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco promoverá la introducción de tecnologías y materiales ambientalmente más eficaces en las actividades económicas. Para ello aprobará y actualizará periódicamente un listado de tecnologías y materiales cuyo uso podrá ser incluido en los contratos del sector público y también podrá ser considerado como criterio preferente tanto en el establecimiento de beneficios fiscales, como en la concesión de subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la mejora ambiental, todo ello de acuerdo a lo dispuesto en la normativa vigente en materia tributaria y subvencional.

86. artikulua.– Ingurumen-fiskalitatea.

Artículo 86.– Fiscalidad ambiental.

1.– Zerga-alorrean eskumena duten euskal administrazio publikoek lege honen helburuak betetzen laguntzeko fiskalitate ekologikoaren eta ingurumenaren alorreko politika ekonomikorako beste tresna batzuen erabilera sustatuko dute, aldez aurretik ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailari kontsulta egin ondoren. Ildo horretatik, erabaki ahal izango dute beren urteko aurrekontuetan kontu-sail bat ezartzea, lortutako diru-bilketaren baliokidea, ingurumenaren babesarekin loturiko jarduerak aurrera eramateko erabili ahal izateko.

1.– Las administraciones públicas vascas competentes en materia tributaria promoverán, previa consulta al departamento con competencias ambientales de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el uso de la fiscalidad ecológica y de otros instrumentos de política económica ambiental para contribuir a los objetivos de la presente ley, pudiendo determinar la dotación de una partida en sus presupuestos anuales, por importe equivalente a la recaudación obtenida, específicamente destinada a abordar actuaciones vinculadas a la protección del medio ambiente.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, besteak beste, honako neurri fiskalak eta finantzarioak ezarri ahal izango dituzte:

2.– Las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrán establecer, en el ámbito de sus competencias, entre otras, las siguientes medidas fiscales y financieras:

a) Tasak sortu ahal izango dituzte lege honetan jasotako baimenak eta lizentziak emateagatik eta aurretiazko jakinarazpenak edo erantzukizunpeko adierazpenak jasotzeagatik.

a) La creación de tasas por la emisión de las autorizaciones, licencias y la recepción de comunicaciones previas o declaraciones responsables contempladas en la presente ley.

b) Zergak edo beste tresna fiskal batzuk sortu ahal izango dituzte ingurumenari kalteak eragiten dizkioten jarduerak zergapetzeko.

b) La creación de tributos u otros instrumentos fiscales que graven el desarrollo de las actividades que provoquen afecciones al medio ambiente.

c) Murrizketak, beherapenak edo salbuespenak ezarri ahal izango dituzte helburutzat lege honen xedeak betetzea duten jarduerak sustatzeko eta, bereziki, hondakinen prebentzioa, hondakinak berrerabiliak izateko prestaera eta hondakinen birziklatzea sustatzen dituzten jarduerak bultzatzeko.

c) El establecimiento de reducciones, bonificaciones o exenciones para las actividades que fomenten actuaciones que tengan por finalidad cumplir con los objetivos de esta ley y, en especial, aquellas que fomenten la prevención, la preparación para la reutilización y el reciclado de residuos.

87. artikulua.– Ikerkuntza, hezkuntza eta prestakuntza.

Artículo 87.– Investigación, educación y formación.

1.– Ingurumenari buruzko ezagutzaren oinarria sendotzeko xedean, eragile publikoek eta pribatuek ikerketa-ahaleginak sustatuko eta partekatuko dituzte Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen esparruan, eta ingurumenaren alorreko politika publikoei helaraziko dizkiete egindako aurrerabideak.

1.– A fin de mejorar la base de conocimiento sobre el medio ambiente, los agentes públicos y privados compartirán y promoverán los esfuerzos de investigación en el marco de la Red Vasca de Ciencia y Tecnología, transfiriendo sus avances a las políticas públicas ambientales.

2.– Administrazio publikoek ingurumenaren alorreko heziketa eta sentsibilizazioa sustatuko dituzte, herritarren artean eta erakunde guztietan ingurumena hobetzeko ezagutzak, informazioa, jarrerak, balioak, portaerak eta trebetasunak ezagutarazteko eta zabaltzeko jardueren bitartez. Helburu horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, beste administrazio publikoekin koordinatuta, ingurumenaren alorreko heziketa eta sentsibilizazioa lantzeko programak egingo ditu, aipatu helburuak lortzeko bide eta neurri zehatzak proposatuz.

2.– Las administraciones públicas impulsarán la educación y la sensibilización ambiental en todos los sectores sociales mediante actuaciones que difundan y extiendan en la ciudadanía y en el conjunto de las instituciones conocimientos, información, actitudes, valores, comportamientos y habilidades encaminadas a la mejora ambiental. Con tal finalidad, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en coordinación con otras administraciones públicas, elaborará programas de actuación en materia de educación y sensibilización ambiental con objetivos específicos y medidas concretas para alcanzarlos.

3.– Era berean, administrazio publikoek beren langileen prestakuntza sustatuko dute ingurumenaren alorrean, eta eragile sozialekin elkarlanean, langile guztien prestakuntza sustatuko dute ingurumenari buruzko legedia beteko dela bermatzeko eta ingurumena hobetzeko balioak eta jarduerak sustatzeko.

3.– Asimismo, las administraciones públicas impulsarán la formación ambiental del personal a su servicio y, en colaboración con los agentes sociales, la de todo el personal para garantizar el cumplimiento de la legislación ambiental y promover valores y actuaciones de mejora ambiental.

88. artikulua.– Ingurumen-boluntarioak.

Artículo 88.– Voluntariado ambiental.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, herritarren parte-hartzea sustatuko dute ingurumena babesteko eta hobetzeko interes orokorreko jarduerak burutzeko ekintza boluntarioetan, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean eta aplikagarri diren gainerako araudietan finkatutakoaren arabera. Xede horretan, natura kontserbatzeko, lehengoratzeko eta ingurumen-heziketa emateko jarduerak garatzeko programak, boluntarioek aplikatuko dituztenak, diseinatuko dituzte; programa horiek lege honen helburuak betetzeko boluntarioen lankidetza egokia den zentroetan eta gaietan eskainiko dira.

1.– Las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco promoverán, en el ámbito de sus competencias, la participación de la ciudadanía en acciones de voluntariado para la realización de actividades de interés general en favor de la protección y mejora del medio ambiente, de acuerdo con lo establecido en la Ley 17/1998, de 25 de junio, de Voluntariado, y el resto de normativa de aplicación. A tal efecto, diseñarán programas para el desarrollo de actividades de conservación, restauración de la naturaleza y educación ambiental destinados a su realización por voluntarios, en aquellos centros y materias en los cuales su colaboración resulte idónea para los fines perseguidos por esta ley.

2.– Ingurumenaren alorreko boluntarioen lana sustatzeko eta ahalbidetzeko xedean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean aurreikusitako ekimenak garatuko dituzte, bereziki honako hauek:

2.– Con el fin de fomentar y facilitar la acción de voluntariado ambiental, las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco desarrollarán las actuaciones de fomento previstas en la Ley 17/1998, de 25 de junio, de Voluntariado, y especialmente las siguientes:

a) Boluntarioak dituzten erakundeen baliabideak eta bitartekoak bateratuko dituzte, batez ere, prestakuntzari eta informazioa biltzeari dagokienez.

a) La puesta en común de recursos y medios entre las organizaciones que cuenten con voluntarios y voluntarias, sobre todo, en materia de formación y recogida de información.

b) Boluntarioen erakundeak iraunarazteko eta horien prestakuntza eta ekimenak bultzatzeko dirulaguntza- eta laguntza-programen deialdia egingo dute, eta hitzarmenak sinatuko dituzte.

b) La convocatoria de programas de subvenciones y ayudas, así como la suscripción de convenios para el mantenimiento, la formación y la acción de las organizaciones de voluntarios y voluntarias.

c) Ingurumenaren alorreko boluntariotzari buruzko informazio-kanpainak antolatuko dituzte.

c) La organización de campañas de información sobre voluntariado ambiental.

d) Erakundeei aholkularitza, informazioa eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eskainiko dituzte.

d) La prestación de servicios de asesoramiento, información y apoyo técnico a las organizaciones.

e) Hobariak aplikatuko dituzte garraio publikoen erabileran eta ekimen publikoko ikuskizunen edo kultura-ekipamenduen sarreran.

e) La aplicación de bonificaciones en el uso de medios públicos de transporte o en la entrada a espectáculos y equipamientos culturales de iniciativa pública.

f) Neurriak finkatuko dituzte lan- eta zerga-araudiaren esparruan.

f) El establecimiento de medidas en el marco de la normativa laboral y fiscal.

g) Borondatezko lana publikoki eskertzeko ohorezko neurriak ezarriko dituzte.

g) La implantación de medidas honoríficas para reconocer públicamente el trabajo voluntario.

89. artikulua.– Publikoki eskertzeko neurriak.

Artículo 89.– Medidas de reconocimiento público.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-balioak babesten, kontserbatzen eta ezagutarazten laguntzen duten herritarrei eta erakundeei publikoki eskertzeko, ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak ohorezko neurriekin sarituko ditu ekimen horiek, arauz finkatuko diren esparruetan eta bertan zehaztutako maiztasunarekin eta kategoriekin.

Con el fin de reconocer públicamente a la ciudadanía y organizaciones que contribuyan a la protección, conservación y difusión de los valores medioambientales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco distinguirá con medidas de tipo honorífico dichas actuaciones con la periodicidad, ámbitos y categorías que reglamentariamente se establezcan.

ZAZPIGARREN TITULUA
TÍTULO SÉPTIMO
INGURUMEN IKUSKARITZA ETA KONTROLA
INSPECCIÓN Y CONTROL AMBIENTAL
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
INGURUMENAREN ALORREKO LANKIDETZA ENTITATEAK
ENTIDADES DE COLABORACIÓN AMBIENTAL

90. artikulua.– Ingurumenaren alorreko lankidetza-entitateak.

Artículo 90.– Entidades de colaboración ambiental.

1.– Ingurumenaren alorreko lankidetza- entitateak dira ingurumenaren alorrean eskumena duten administrazio publikoekin batera ekimenak egiaztatzeko, ontzat emateko eta kontrolatzeko xedean elkarlanean jarduten duten pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak izan ala pribatuak.

1.– Las entidades de colaboración ambiental son aquellas personas físicas o jurídicas, de carácter público o privado, que colaboran con las administraciones públicas competentes en materia de medio ambiente, para el desempeño de las actuaciones de verificación, validación y control de las actividades.

2.– Administrazio publikoek eskatuta edo araudietan hala xedatzen denean, honako eginkizun hauek izango dituzte, besteak beste, ingurumenaren alorreko lankidetza-entitateek:

2.– Las entidades de colaboración ambiental, a instancia de las administraciones públicas o cuando así se establezca normativamente, desarrollarán entre otras las siguientes funciones:

a) Idatziz balioztatuko dituzte honako hauek eskatzeko baldintzak eta behar diren datu guztiak: ingurumen-baimenak, lizentziak, jakinarazpenak eta erantzukizunpeko adierazpenak, lehendik zeudenak berritu edo aldatzeko idazkiak, eta lege honetan eta, hala dagokionean, aplikagarria den oinarrizko araudian dirulaguntzetarako eta aurreikusitako bestelako tramiteei lotutako beste dokumentu guztiak.

a) Validación documental de los requisitos y datos necesarios para la solicitud de autorizaciones ambientales, licencias, comunicaciones y declaraciones responsables, renovaciones y modificaciones de las anteriores, tramitación de subvenciones y cualesquiera otros documentos vinculados a trámites contemplados en la presente ley y en la normativa básica que, en su caso, resulte de aplicación.

b) Ekimena egiten den lekuetan egiaztatuko dute ekipamenduak eta instalazioak egokitzen direla aipatutako baimenetan edo lizentzietan, tramitazio administratiboetan eta aplikagarri den ingurumen-araudian finkatutako baldintzetara.

b) Verificación en dependencias de la actividad de la adecuación de los equipos e instalaciones a los requisitos establecidos en dichas autorizaciones o licencias, tramitaciones administrativas o en la normativa ambiental aplicable.

c) Laginak hartu eta neurketak eta analisiak egingo dituzte egin beharreko kontrol-lanak ebaluatzeko eta jardueraren funtzionamendua egiaztatzeko.

c) Toma de muestras, mediciones y análisis para la evaluación de conformidad de los distintos controles y verificaciones de funcionamiento de la actividad.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak eskaera egiten duten entitateak erregistratuko ditu, arauz finkatuko diren ezinbesteko baldintzen eta prozeduraren arabera, zeinak beren gaitasun teknikoa, independentzia eta inpartzialtasuna bermatzeko xedea izango duen. Ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailaren mende egongo da erregistro hori, eta izena emandako ingurumenaren alorreko lankidetza-entitate bakoitza identifikatzen duten datuak eta entitate bakoitzaren jarduera-maila eta irismena jasoko ditu.

3.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco registrará las entidades que lo soliciten, de conformidad con los requisitos necesarios y el procedimiento que reglamentariamente se establezca, que estará ordenado a garantizar su capacidad técnica, independencia e imparcialidad. Dicho registro dependerá del departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco y contendrá los datos identificativos de cada una de las entidades de colaboración ambiental inscritas, el nivel de actividad y alcance de su actuación.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
INGURUMENAREN ALORREKO IKUSKARITZA
INSPECCIÓN AMBIENTAL

91. artikulua.– Ingurumenaren alorreko ikuskaritzaren xedea eta ikuskatzeko eskumenak.

Artículo 91.– Finalidad de la inspección ambiental y competencias inspectoras.

1.– Lege honen mendeko jarduerak ingurumenaren alorreko legediari egokitzen zaizkiola bermatzea eta titularrek berek jakinarazitako edo baimenetan eta lizentzietan finkatutako baldintzen eraginkortasuna eta betetze-maila egiaztatzea ditu xede ingurumenaren alorreko ikuskaritzak.

1.– La inspección ambiental tiene por finalidad garantizar la adecuación a la legalidad ambiental de las actividades sometidas a esta ley, así como verificar el cumplimiento y la eficacia de las condiciones establecidas en las autorizaciones y licencias o comunicadas por las propias personas titulares.

2.– Administrazio publikoei dagokie, bakoitzari bere eskumeneko esparruan, lege honen aplikazio-esparruan aintzat hartzen diren ekimenen, jardueren eta instalazioen (publikoak izan ala pribatuak) ingurumenaren alorreko zaintza- eta ikuskaritza-lanak egitea.

2.– Corresponde a las administraciones públicas, en sus respectivos ámbitos competenciales, llevar a cabo la vigilancia e inspección ambiental sobre las actividades, actuaciones e instalaciones, públicas o privadas, incluidas en el ámbito de aplicación de esta ley.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartutako eskumenen esparruan, Ertzaintzak ingurumenaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zainduko du, ingurumena zaintzeko eta ikuskatzeko lanak egiteko izendatutako herri-administrazioetako langileekin eta tokiko polizia-kidegoekin koordinatuta, arlo horretako toki-eskumenen arloan dituzten eginkizunak betez.

3.– En el marco de las competencias asumidas por la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Ertzaintza velará por el cumplimiento de la normativa vigente en materia de medio ambiente en coordinación con el personal al servicio de las administraciones públicas que sea designado para llevar a cabo las labores de vigilancia e inspección ambiental y con los cuerpos de policía local en el ejercicio de sus funciones en relación con las competencias locales en esta materia.

92. artikulua.– Ikuskapen-jarduerari men egiteko betebeharra.

Artículo 92.– Deber de sometimiento a la actuación inspectora.

1.– Lege honen aplikazio-esparruko jardueren edo instalazioen titularrek nahitaez lagunduko diete 93. artikuluan adierazitako ikuskapen-lanak egiten dituzten langileei behar duten guztietan, ikuskatzaile horiek beren eginkizuna egiteko beharrezkoak dituzten azterketak, kontrolak, lagin-hartzeak eta informazio-bilketak behar bezala egin ahal ditzaten.

1.– Las personas titulares de las actividades o instalaciones sujetas a esta ley están obligadas a prestar la colaboración necesaria al personal que realice actuaciones de inspección ambiental al que se refiere el artículo 93, a fin de permitirle realizar cualesquiera exámenes, controles, tomas de muestras y recogida de la información necesaria para el cumplimiento de sus funciones.

2.– Lege honen mendeko jardueren edo instalazioen titularrek, nahitaez eman beharreko informazioa eskaintzean, beren iritziz isilpean gorde beharreko kontuak adierazi ahal izango dituzte, kontu horiek industria-prozesuei lotuak baldin badira edo legez aitortzen diren konfidentzialtasunaren alorreko kontuak baldin badira.

2.– Las personas titulares de las actividades o instalaciones sujetas a esta ley, al proporcionar la información que sea obligatoria, podrán señalar los aspectos de la misma que, a su juicio, tengan carácter confidencial en lo relativo a los procesos industriales y otros cuya confidencialidad esté reconocida legalmente.

93. artikulua.– Ingurumenaren alorreko ikuskaritza-jarduera egikaritzea.

Artículo 93.– Ejercicio de la actividad de inspección ambiental.

1.– Ingurumenaren alorreko kontrol-, zaintza- eta ikuskaritza-lanak horretarako izendatutako herri -administrazioen zerbitzuan ari diren langileek egingo dituzte zuzenean. Ikuskapen-lan materialen kasuan, funtzionario publikoentzat erreserbatuta ez daudenean, ahalmen publikoa baliatzea eskatzen dutelako edo beste arrazoi batzuk direla medio, ingurumen-lankidetzarako erakundeek gauzatu ahalko dituzte, erakunde horiek behar bezala erregistratuta badaude, administrazio publikoen izenean ikuskapen-lan materialak egiteko.

1.– Las labores de control, vigilancia e inspección ambiental se realizarán directamente por el personal al servicio de las administraciones públicas que sea designado a tal efecto. Las actuaciones materiales de inspección que no estén reservadas a funcionarios públicos por entrañar el ejercicio de potestades públicas o por otras circunstancias podrán encomendarse a entidades de colaboración ambiental debidamente registradas para su realización en nombre de las administraciones públicas.

2.– Ingurumen-alorreko ikuskapen-lana egiteko izendatutako administrazio publikoen zerbitzuan ari diren langileak agintaritzaren agentetzat hartuko dira beren eginkizun horiek egikaritzeko.

2.– El personal al servicio de las administraciones públicas que sea designado para realizar la actividad de inspección ambiental dispone de la consideración de agente de la autoridad para el ejercicio de las funciones que le son propias.

3.– Ikuskapen-lanak egiten dituzten langileek ahalmena dute lege honen mendeko subjektuek duten ingurumenarekin loturiko edozein agiri eskuratzeko, bai eta, nor diren adierazi ondoren eta aldez aurretik jakinarazi gabe, instalazioetara eta lege honen aplikazio-esparruaren barnean dauden jarduerak aurrera eramaten diren gainerako lekuetara joateko eta bertan egoteko. Beren ikuskapen-lanak egiteko etxebizitza batean sartu behar badute, epailearen baimena eskatu beharko da.

3.– El personal que realice actuaciones de inspección está facultado para recabar la exhibición de cualquier documentación ambiental obrante en poder de los sujetos sometidos a esta ley, así como para acceder y permanecer, previa identificación y sin previo aviso, en las instalaciones y demás lugares en que se desarrollen las actividades incluidas dentro del ámbito de aplicación de esta ley. Cuando para el ejercicio de sus funciones inspectoras fuera precisa la entrada en un domicilio deberá solicitarse la oportuna autorización judicial.

94. artikulua.– Ingurumenaren alorreko ikuskaritzaren akta eta txostena.

Artículo 94.– Acta e informe de inspección ambiental.

1.– Ikuskatze-bisita egiten den bitartean, ekintzak deskribatzen dituen akta egingo da; bertan jasoko da jarduera zein baldintzatan garatzen den, hala badagokio, zein irregulartasun sumatu diren eta haien ardura duen pertsonak egin dituen adierazpenak. Era berean, ikuskatze-bisita egiten den bitartean laginak hartzen badira edo neurketak egiten badira, ziurtatu beharko da xede horretarako onartutako jarraibide teknikoek zehaztutakoaren arabera egin direla jarduera horiek.

1.– En el transcurso de la visita de inspección se levantará un acta descriptiva de los hechos, haciéndose constar las condiciones en las que se desarrolla la actividad, en su caso, las irregularidades observadas y las alegaciones que formule la persona responsable de los mismos. Asimismo, en el caso de que durante la visita de inspección se proceda a la toma de muestras o a la realización de mediciones, se deberá asegurar que estas actuaciones se llevan a cabo de conformidad con lo establecido en las instrucciones técnicas aprobadas a tal fin.

2.– Ikuskatze-lanak egiten dituzten langileek beren ahalmenak egikaritzean egiten dituzten aktek jasotako ekintzek froga-balioa izango dute, interesa duten pertsonek beren eskubideak eta interesak babesteko aurkez ditzaketen frogen kalterik gabe.

2.– Las actas que el personal que realice actuaciones de inspección extienda en el ejercicio de sus facultades tendrán valor probatorio de los hechos que recojan, sin perjuicio de las pruebas que puedan aportar las personas interesadas en defensa de sus derechos e intereses.

3.– Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren erregimenen mende dauden jardueretara egiten den ikuskatze-bisita bakoitzaren ondoren txosten bat egingo da eta hartan jasoko dira jarduera aurrera eramateko gaikuntza-tituluen baldintzak eta araudian jasotako baldintzak betetzeari dagokionean atera diren ondorioak, bai eta geroagoko beste edozein esku-hartzeri dagokionean ere. Jardunbide hori hautazkoa izango da lege honetan aurreikusitako ingurumen-alorreko beste esku-hartze erregimen batzuen mendeko jardueretara egiten diren ikuskapenetan.

3.– Después de cada visita de inspección a actividades sujetas a los regímenes de autorización ambiental integrada y autorización ambiental única se elaborará un informe en el que se recogerán las conclusiones pertinentes respecto al cumplimiento de las condiciones de los títulos habilitantes para el ejercicio de la actividad y de los requisitos establecidos en la normativa, así como respecto de cualquier ulterior actuación necesaria. Esta actuación será potestativa en el caso de inspecciones a actividades sujetas a otros regímenes de intervención ambiental previstos en esta ley.

4.– Bi hilabeteko epean ikuskatze-bisitaren txostenaren berri emango zaio jardueraren edo instalazioen titularrari, bisita hori egin den egunetik aurrera kontatuta.

4.– El informe de la visita de inspección se notificará a la persona titular de la actividad o instalación en el plazo de dos meses a partir de la fecha en que tenga lugar la visita.

5.– Dagokion arloko araudiak hala eskatzen duenean eta, betiere, jendeak duen ingurumen-informazioa eskuratzeari buruzko araudian xedaturikoaren arabera, administrazio publikoek, bisita egin den egunetik hasi eta lau hilabeteko epean, herritarren eskura jarriko dituzte, baliabide elektronikoen bidez, egindako ikuskapenei dagozkien txostenak.

5.– Cuando así lo exija la normativa sectorial correspondiente y de acuerdo, en todo caso, con lo establecido en la normativa sobre acceso del público a la información medioambiental, las administraciones públicas pondrán a disposición de la ciudadanía por medios electrónicos los informes relativos a las inspecciones realizadas en el plazo de cuatro meses a partir de la visita.

95. artikulua.– Ingurumenaren alorreko ikuskaritzaren plangintza.

Artículo 95.– Planificación de la inspección ambiental.

1.– Administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, ingurumenaren alorreko ikuskaritza-planak landuko dituzte aldian behin. Plan horiek, gutxienez, honako eduki hau izango dute:

1.– Las administraciones públicas, en el ámbito de sus respectivas competencias, elaborarán periódicamente planes de inspección ambiental que, como mínimo, deberán tener el siguiente contenido:

a) Plana aplikagarri den eremu geografikoa.

a) Área geográfica a la que es de aplicación.

b) Ingurumen-alderdi nagusiak.

b) Principales aspectos medioambientales.

c) Ikuskaritzaren mendeko jarduerak.

c) Actividades sometidas a inspección.

d) Ingurumenaren alorreko ikuskaritza-programak lantzeko prozedurak.

d) Procedimientos para elaborar los programas de inspecciones ambientales.

e) Ikuskaritza-lanak egiteko giza baliabideak.

e) Medios humanos destinados a las inspecciones.

f) Ikuskaritza-lanez arduratutako beste agintaritzekin kordinatzeko sistemak.

f) Sistemas de coordinación con otras autoridades encargadas de las inspecciones.

g) Ikuskaritza-programa ebaluatzeko sistemak.

g) Sistemas de evaluación del programa de inspecciones.

2.– Ikuskaritza-planekin bat eginik, administrazio publikoek aurrez finkatutako ingurumenaren alorreko ikuskaritza-programak landuko dituzte aldian behin; jarduera mota desberdinetara egin beharreko bisitaldi-kopurua edo bisitaldien maiztasuna zehaztuko dute horietan.

2.– De acuerdo con los planes de inspección, las administraciones públicas elaborarán regularmente programas de inspección ambiental prefijadas que incluyan la frecuencia o el número de visitas para los distintos tipos de actividad.

3.– Ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren mende dauden instalazioetan jardueren ingurumenaren alorreko arriskuen ebaluazio sistematikoan oinarrituko dira bisitaldien arteko epeak, eta bisitaldien arteko epeek ez dute urtebeteko epea gaindituko arrisku handienak planteatzen dituzten jardueretan, eta ez dute hiru urteko epea gaindituko arrisku txikiagoak planteatzen dituztenetan.

3.– Los periodos entre visitas en instalaciones sujetas al régimen de autorización ambiental integrada se basarán en una evaluación sistemática de los riesgos medioambientales de las actividades y no superarán un año en aquellas actividades que planteen los riesgos más altos y tres en las que se planteen riesgos menores.

4.– Aurreko idatz-zatian adierazitako ingurumenaren alorreko arriskuen ebaluazio sistematikoa gutxienez ondoko irizpide hauetan oinarrituko da, arauz ezarri daitezkeen beste irizpideei kalterik egin gabe:

4.– La evaluación sistemática de los riesgos medioambientales citada en el apartado anterior se basará al menos en los siguientes criterios, sin perjuicio de aquellos otros que se establezcan reglamentariamente:

a) Aintzat hartuko dira jarduerek gizakiaren osasunean eta ingurumenean izan dezaketen balizko eta benetako eragina eta ezbeharren bat gertatzeko arriskua.

a) La repercusión posible y real de las actividades sobre la salud humana y el medio ambiente y el riesgo de accidente.

b) Aintzat hartuko da jarduera bideratzeko gaitasuna ematen duten tituluetako baldintzen eta araudian finkatutako baldintzen betetze-mailaren historia.

b) El historial de cumplimiento de las condiciones de los títulos habilitantes para el ejercicio de la actividad y de los requisitos establecidos en la normativa.

c) Aintzat hartuko da jardueraren edo instalazioaren titularrak Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) parte hartzea, Europako Batzordearen 1221/2009 (EE) Erregelamenduarekin bat etorrita.

c) La participación de la persona titular de la actividad o instalación en el Sistema de Gestión y Auditoría Ambientales (EMAS), de conformidad con el Reglamento (CE) n.º 1221/2009.

96. artikulua.– Ingurumenaren alorreko ikuskaritza-lanen publizitatea.

Artículo 96.– Publicidad de las actuaciones de inspección ambiental.

Lege honetan xedatutakoari eta ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko legedian xedatutakoari jarraiki, herritarren eskura jarriko dira ingurumenaren alorreko ikuskaritza-planak, ingurumen-ikuskaritzako programak eta dagozkien ebaluazioak eta ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren erregimenen mende dauden ekimenen gaineko ingurumenaren alorreko ikuskaritza-lanen emaitzak.

Los planes de inspección ambiental, los programas de inspección ambiental y sus evaluaciones y los resultados de las actuaciones de inspección ambiental de actividades sujetas a los regímenes de autorización ambiental integrada y autorización ambiental única deberán ponerse a disposición del público, de acuerdo con lo dispuesto en la presente ley y la legislación sobre el derecho de acceso a la información en materia de medio ambiente.

ZORTZIGARREN TITULUA
TÍTULO OCTAVO
INGURUMENAREN ALORREKO LEGEZKOTASUNAREN BERREZARPENA ETA INGURUMEN KALTEENGATIKO ERANTZUKIZUNA
RESTAURACIÓN DE LA LEGALIDAD AMBIENTAL Y RESPONSABILIDAD POR DAÑOS MEDIOAMBIENTALES
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
INGURUMENAREN ALORREKO LEGEZKOTASUNAREN BERREZARPENA
RESTAURACIÓN DE LA LEGALIDAD AMBIENTAL

97. artikulua.– Baimenik, lizentziarik edo aurretiazko jakinarazpenik gabeko jarduerak.

Artículo 97.– Actividades sin autorización, licencia o comunicación previa.

1.– Jarduera bat abian denean lege honetan xedatutako nahitaezko baimenik, lizentziarik edo aurretiazko jakinarazpenik gabe, baimen edo lizentzia horiek emateko, edo aurretiazko jakinarazpenak emateko edo jasotzeko eskumena duten administrazio publikoek ondoko artikulu hauetan aurreikusten diren neurriak hartzeko agindua eman ahal izango dute, eta, gainera, jarraian adierazten diren urratsetatik bat egingo dute:

1.– Cuando una actividad se encuentre en funcionamiento sin la autorización, licencia o comunicación previa que sea preceptiva con arreglo a lo dispuesto en la presente ley, las administraciones públicas competentes para su otorgamiento o recepción de su comunicación previa podrán ordenar la adopción de las medidas previstas en los artículos siguientes y, además, llevarán a cabo alguna de las siguientes actuaciones:

a) Jarduera legeztatu baldin badaiteke, titularrari eskatuko diote bere egoera kasu bakoitzean aplikagarri den ingurumenaren alorreko prozeduraren bitartez erregularizatzeko, eta epe jakin bat emango diote aipatu prozedura abian jar dezan; behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, epe hori ez da hilabetea baino luzeagoa izango.

a) Si la actividad pudiese legalizarse, requerirá a su titular para que regularice su situación mediante el procedimiento de intervención ambiental que sea aplicable en cada caso, concediéndole para que inicie dicho procedimiento un plazo que, salvo en casos excepcionales debidamente justificados, no podrá ser superior a un mes.

b) Aplikagarri den araudia betetzen ez duelako jarduera ezin legeztatu baldin badaiteke, behin betiko itxiko da, interesdunari entzun ondoren.

b) Si la actividad no pudiese legalizarse por incumplimiento de la normativa vigente aplicable procederá a su clausura definitiva, previa audiencia a la persona interesada.

c) Eragindako jarduera Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen aplikazio-esparruan dagoenean, lege horren 10. artikuluan xedaturikoa beteko da.

c) Cuando la actividad afectada se encuentre en el ámbito de aplicación de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, se estará a lo dispuesto en el artículo 10 de la citada disposición.

2.– Legeztatzeaz edo ixteaz gain, neurri zuzentzaileak hartzeko agindua eman ahal izango da, edo ingurumenari kalte nabarmenik eragin ez zaionean, aldatutako egoera lehengoratzeko agindua eman ahal izango da, betiere, kapitulu honen 100. artikuluan finkatutako prozedurari jarraiki.

2.– Además de la legalización o de la clausura, se podrá ordenar la adopción de medidas correctoras o la reposición de la situación alterada cuando no se hubieran producido daños significativos al medio ambiente, conforme al procedimiento establecido en el artículo 100 de este capítulo.

3.– Ingurumenari kalte nabarmenak egiten bazaizkio, edo kalte horiek eragiteko mehatxua berehalakoa baldin bada, ingurumenaren alorreko kalteak prebenitzeko, saihesteko eta lehengoratzeko neurriak hartuko dira, hurrengo kapituluan xedatutakoarekin bat etorrita.

3.– En el caso de que se hayan producido daños ambientales significativos o de que exista una amenaza inminente de dichos daños se deberán adoptar las medidas de prevención, evitación y reparación de daños ambientales de conformidad con lo dispuesto en el capítulo siguiente.

4.– Arestian adierazitako jarduerak eta neurriak hurrengo tituluan jasotako zehapen-araubidearen aplikazioari kalterik egin gabe hartuko dira.

4.– Las medidas y actuaciones anteriores se tomarán sin perjuicio de la aplicación del régimen sancionador previsto en el título siguiente.

98. artikulua.– Ez betetzeak edo akatsak zuzentzea.

Artículo 98.– Corrección de incumplimientos o deficiencias.

Dagozkien gaikuntza-tituluetan ezarritako baldintzak edo ingurumen-inpaktua minimizatzeko aldez aurretik jakinarazi ziren neurriak ez direla bete ohartuz gero, eta lege honetan aurreikusitako ingurumenaren alorreko araubideren baten pean dagoen jarduera edo instalazio baten funtzionamenduan akatsak nabaritu badira, jarduera edo instalazio hori baimentzeko edo harrera egiteko eskumenak dauzkaten administrazio publikoek titularrari eskatuko diote haiek zuzentzeko, 100. artikuluan finkatutako prozedurari jarraiki, inplementatu beharreko neurri zuzentzaileen izaerarekin bat datorren epean; behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, ez da sei hilabete baino luzeagoa izango epe hori.

Advertidos incumplimientos de las condiciones impuestas en sus respectivos títulos habilitantes o de las medidas que se comunicaron previamente para minimizar su impacto ambiental, así como deficiencias en el funcionamiento de una actividad o instalación sometida a alguno de los regímenes de intervención ambiental previstos en esta ley, las administraciones públicas competentes para su otorgamiento o recepción requerirán a su titular que los corrija conforme al procedimiento establecido en el artículo 100, en un plazo acorde con la naturaleza de las medidas correctoras a implementar que, salvo casos especiales debidamente justificados, no podrá ser superior a seis meses.

99. artikulua.– Jarduerak bertan behera uztea.

Artículo 99.– Suspensión de actividades.

100. artikuluan finkatutako prozedurari jarraiki, eskumena duten administrazio publikoek prebenitzeko eta saihesteko neurriak aplikatzeko agindua eman ahal izango dute, eta eraikuntza- edo ustiapen-fasean dauden jarduerak erabat edo partzialki geldiarazteko agindua eman ahal izango dute jarraian adierazten diren arrazoietatik edozein gertatuz gero:

Las administraciones públicas competentes, conforme al procedimiento establecido en el artículo 100, podrán ordenar la adopción de medidas preventivas y de evitación, incluyendo la paralización de las actividades que se encuentren en fase de construcción o de explotación, total o parcialmente, por cualquiera de los siguientes motivos:

a) Dagokion ingurumen-interbentziorako tresnarik izan gabe jarduera-proiektua gauzatzen edo garatzen hasiz gero, jarduerari ekin aurreko komunikatzeko tramitea egin gabe izanez gero edo ingurumenaren alorreko nahitaezko ebaluazio-prozedura gauzatu gabe izanez gero.

a) Comienzo de la ejecución del proyecto de actividad o desarrollo de la misma sin contar con el correspondiente instrumento de intervención ambiental sin haber realizado el trámite de comunicación previa de actividad o sin haber sustanciado el preceptivo procedimiento de evaluación ambiental.

b) Dagokion ingurumenaren alorreko esku-hartze prozeduran edo ebaluazioan funtsezko datu ez zehatzak eman, ezkutatu, faltsutu edo maltzurki manipulatuz gero.

b) Inexactitud u ocultación de datos esenciales, su falseamiento o manipulación maliciosa en el procedimiento de intervención o evaluación ambiental que corresponda.

c) Dagokion esku-hartze tresnan edo ingurumenaren alorreko ebaluazioan ezarritako edo jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioan jakinarazitako ingurumenaren alorreko baldintzak ez betez gero.

c) Incumplimiento de las condiciones ambientales impuestas en el correspondiente instrumento de intervención o evaluación ambiental o de las condiciones notificadas en la comunicación previa de actividad clasificada.

d) Ingurumenari edo pertsonen osasunari kalteak eragiteko berehalako mehatxua gertatuz gero eta, behin kalte horiek eraginda, kalteak larritzeko aukerak gertatuz gero.

d) Existencia de una amenaza inminente de producción de daños medioambientales o para la salud de las personas, así como de que una vez producidos puedan agravarse.

100. artikulua.– Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedura.

Artículo 100.– Procedimiento de restauración de la legalidad ambiental.

1.– Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedura izapidetu baino lehen, edo zehapen-prozedura administratibo baten esparruan, jarduerak edo instalazioak legeztatzea edo amaitzea erabaki ahal izango da, bai eta aldatutako egoera lehengoratzea, neurri zuzentzaileak ezartzea ez betetzeak edo akatsak izan direnean eta jarduerak bertan behera uztea ere.

1.– La legalización o clausura de actividades o instalaciones, incluida la reposición de la situación alterada, la imposición de medidas correctoras en caso de incumplimientos o deficiencias y la suspensión de actividades podrán acordarse previa tramitación de un procedimiento de restauración de la legalidad ambiental o en el marco de un procedimiento administrativo sancionador.

2.– Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedurak, hala dagokionean, jardueraren sustatzaileari edo titularrari eta gainerako interesdunei hamar eta hamabost eguneko epean entzuteko tramitea aurreikusiko du, eta egoki irizten dituzten alegazioak, dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan interesdunek.

2.– El procedimiento de restauración de la legalidad ambiental deberá contemplar un trámite de audiencia al promotor o a la promotora o titular de la actividad y a las demás personas interesadas, en su caso, por un plazo no inferior a diez días ni superior a quince, durante el cual podrán alegar y presentar los documentos y justificaciones que estimen pertinentes.

3.– Hiru hilabeteko epean amaitu beharko da prozedura eta epe horretan bertan jakinarazi beharko da. Epe hori igarota berariazko erabakia jakinarazten ez bada, prozedura iraungi dela ulertuko da.

3.– El procedimiento deberá ser resuelto y notificado en el plazo de tres meses. Transcurrido dicho plazo sin que se hubiera notificado resolución expresa, se entenderá caducado.

4.– Premia geroraezinetan, prozedura administratiboa izapidetu beharrik gabe esku hartu ahal izango du agintari eskudunak kalteak prebenitzeko eta saihesteko neurriak finkatzeko edo neurri horiek aplikatu daitezela exijitzeko.

4.– En casos de urgencia inaplazable, la autoridad competente podrá actuar sin necesidad de tramitar el procedimiento administrativo para fijar las medidas de prevención y evitación de daños o para exigir su adopción.

5.– Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedura abian jarrita, edo lehenago ezin atzeratu daitezkeen larrialdi-kasuetan eta inplikatutako interesak behin-behinean babesteko xedean, hartu litekeen erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko egoki irizten diren behin-behineko neurri arrazoituak hartu ahal izango dira, betiere proportzionaltasunaren, eraginkortasunaren eta kostu txikienaren printzipioak ardatz hartuta.

5.– Iniciado el procedimiento de restauración de la legalidad ambiental, o con carácter previo en los casos de urgencia inaplazable y para la protección provisional de los intereses implicados, se podrán adoptar de forma motivada las medidas provisionales que se estimen oportunas para asegurar la eficacia de la resolución que pudiera recaer, de acuerdo con los principios de proporcionalidad, efectividad y menor onerosidad.

6.– Neurri zuzentzaile gisa hartu ahal izango dira, aurreko artikuluetan adierazitako jarduerak bertan behera uzteko eta ez betetzeen eta akatsen neurri zuzentzaileak aplikatzeko neurriez gain, lege honen zehapen-prozedurari begira aurreikusitako neurriak.

6.– Como medidas provisionales se podrán adoptar, además de la suspensión de actividades y las medidas correctoras de incumplimientos y deficiencias a las que se refieren los artículos anteriores, las previstas para el procedimiento sancionador en esta ley.

7.– Era berean, ur- edo energia-hornidura eten ahal izango da behin-behineko neurri gisa ixteko edo jarduera bertan behera uzteko agindua jaso duten jardueretan, instalazioetan eta obretan. Horretarako, ur- edo energia-enpresa hornitzaileei dagokien erabaki administratiboaren berri emango zaie, eta gehienez ere bost eguneko epean beteko dute agindu hori. Jardueraren debekua kentzen denean eta Administrazio jarduleak enpresa hornitzaileei horren berri ematen dienean baizik ez dira hornidura horiek berriz ere eskainiko.

7.– También podrá adoptarse como medida provisional la suspensión del suministro de agua o de energía de aquellas actividades, instalaciones y obras a las que se haya ordenado su suspensión o clausura. Para ello, se notificará la oportuna resolución administrativa a las empresas suministradoras de agua o de energía, que deberán cumplir dicho mandato en el plazo máximo de cinco días. La paralización de estos suministros solo podrá levantarse cuando se haya eliminado la suspensión de la actividad y así lo notifique la Administración actuante a las empresas suministradoras.

8.– Era berean, jardueren edo instalazioen sustatzaileei edo titularrei eskatu ahal izango zaie ezarritako kautelazko neurrien eraginkortasuna bermatzeko fidantza bat jar dezatela.

8.– Asimismo, podrá exigirse a los promotores o a las promotoras o titulares de las actividades o instalaciones la prestación de una fianza que garantice la efectividad de las medidas provisionales impuestas.

101. artikulua.– Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko neurrien derrigorrezko aplikazioa.

Artículo 101.– Ejecución forzosa de las medidas de restauración de la legalidad ambiental.

1.– Eskumena duen Administrazio publikoak, aldez aurretik eskatuta, neurri zuzentzaileak egikaritu ahal izango ditu subsidiarioki, martxan dagoen edo aldi baterako geldirik dagoen jardueraren edo instalazioaren sustatzaileak edo titularrak neurri horiek aplikatzen ez dituenean eta bereziki ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte larriak eragiteko mehatxua berehalakoa denean. Neurrien egikaritze subsidiariotik eratorritako gastuak premiamendu bidez eskatu ahalko zaizkio jardueraren sustatzaileari edo titularrari.

1.– La Administración pública competente, previo requerimiento, podrá proceder a la ejecución subsidiaria de las medidas correctoras cuando el promotor o promotora o la persona titular de la actividad o instalación, tanto en funcionamiento como en situación de suspensión temporal, se niegue a adoptarlas, especialmente cuando exista una amenaza inminente de daños graves al medio ambiente o a la salud de las personas. Los gastos de la ejecución subsidiaria podrán ser exigidos al promotor o a la promotora o a la persona titular de la actividad por la vía de apremio.

2.– Jardueraren edo instalazioaren sustatzaileak edo titularrak neurri zuzentzaileak hartu nahi ez dituenean eta ingurumenean edo pertsonen osasunean kalte larriak eragiteko berehalako arriskurik ez dagoenean, edo neurri horiek hartzeko orduan izandako atzerapenak ondasun juridiko horiek arriskuan jartzen ez dituenean, herri Administrazio eskudunak hertsapen-isunak jarri ahalko ditu, bata bestearen ondoren.

2.– Cuando el promotor o la promotora o la persona titular de la actividad o instalación se niegue a la adopción de las medidas correctoras y no exista amenaza inminente de daños graves al medio ambiente o a la salud de las personas o el retraso en la adopción de las medidas no ponga en peligro dichos bienes jurídicos, la Administración pública competente podrá imponer sucesivamente multas coercitivas.

Isun hertsatzaile horiek jartzean, betetzeko errekerimenduan adierazi beharko da eginbeharra betetzeko zein epe dagoen eta jar daitekeen isuna zenbatekoa izan daitekeen. Nolanahi ere, ezarritako eginbeharra betetzeko aski izan beharko du epe horrek. Isun hertsatzaile bakoitza hartu beharreko neurri guztien kostu estimatuaren ehuneko hamarraren baliokidea izango da, gehienez ere. Behin isun hertsatzailea jarri ondoren hura jartzeko arrazoi izan den ez betetzeak jarraitzen badu, denbora bitarteka errepikatu ahal izango da isuna. Isun hertsatzaileak independenteak dira, eta zehapen-kontzeptuan jar daitezkeenekin bateragarriak.

La imposición de dichas multas coercitivas exigirá que en el requerimiento de cumplimiento se indique el plazo de que se dispone para el cumplimiento de la obligación y la cuantía de la multa que puede ser impuesta. En todo caso, el plazo deberá ser suficiente para cumplir la obligación impuesta. Cada multa coercitiva podrá ascender hasta un importe máximo del diez por ciento del coste estimado del conjunto de las medidas a ejecutar. En el caso de que una vez impuesta la multa coercitiva se mantenga el incumplimiento que la ha motivado, podrá reiterarse por lapsos de tiempo. Las multas coercitivas son independientes y compatibles con las que se puedan imponer en concepto de sanción.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
INGURUMEN KALTE NABARMENENGATIKO ERANTZUKIZUNA
RESPONSABILIDAD POR DAÑOS MEDIOAMBIENTALES SIGNIFICATIVOS

102. artikulua.– Ingurumen-kalte nabarmenen eta berehalako mehatxuaren aurreko erantzukizuna.

Artículo 102.– Responsabilidad por daños medioambientales significativos y de su amenaza inminente.

1.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/35/EB Zuzentarauak ingurumenaren alorreko erantzukizunari begira eta ingurumenaren alorreko prebentzioari eta konponketari dagokienez aurreikusten dituen moduan eta baldintzetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarri den transposizioaren araudian zehaztu bezala prebenituko, saihestuko eta konponduko dira jarduera ekonomikoek edo profesionalek eragindako ingurumenaren alorreko kalte nabarmenak eta kalte nabarmenen berehalako mehatxuak.

1.– La prevención, evitación y reparación de los daños medioambientales significativos y las amenazas inminentes de los mismos ocasionados por actividades económicas o profesionales se llevará a cabo en la forma y condiciones previstas por la Directiva 2004/35/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 21 de abril de 2004, sobre responsabilidad medioambiental en relación con la prevención y reparación de daños medioambientales y su normativa de transposición de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Aurreko idatz-zatian adierazitako araudiaren aplikazioan eskatzen den ingurumen-erantzukizuna bateragarria da lege honetan edo arloko beste legeetan aurreikusitako ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko araubidearekin eta zehapen-araubide administratiboarekin, bai eta sortutako erantzukizun penalarekin ere, hura eragin duten gertaerak berak izan arren.

2.– La responsabilidad medioambiental que se exija en aplicación de la normativa señalada en el apartado anterior es compatible con el régimen de restauración de la legalidad ambiental y con el régimen sancionador administrativo previstos en esta ley o en otras leyes sectoriales, así como con la responsabilidad penal en que pudiera haberse incurrido, aunque los hechos que la originen sean los mismos.

3.– Artikulu honen lehenengo idatz-zatian adierazitako araudian aurreikusitako prozedura espezifikoaren bidez zehaztu ahal izango da ingurumenaren alorreko kalteengatiko erantzukizuna, edo arau-hauste administratibo bat izanez gero, dagokion zehapen-prozeduraren bidez.

3.– La responsabilidad por daños medioambientales podrá ser establecida mediante el procedimiento específico previsto en la normativa a la que se refiere el apartado primero de este artículo o, en caso de concurrir una infracción administrativa, a través del correspondiente procedimiento sancionador.

4.– Ingurumenaren alorreko erantzukizunari buruzko zuzentarauaren transposizioko araudiari jarraiki, bideratzen den edo diren jarduerei atxikiriko ingurumenaren alorreko erantzukizunari aurre egin ahal izateko berme finantzarioa erakutsi beharko dute operadoreek, hala eskatzen baldin bazaie.

4.– Las operadoras y los operadores a los que así se requiera de acuerdo con la normativa de transposición de la directiva de responsabilidad medioambiental deberán disponer, en su caso, de la garantía financiera que les permita hacer frente a la responsabilidad medioambiental inherente a la actividad o actividades que desarrollen.

103. artikulua.– Ingurumen-kalte ez-esanguratsuengatiko erantzukizuna.

Artículo 103.– Responsabilidad por daños medioambientales no significativos.

1.– Plan edo proiektu bat gauzatzeak edo jarduera bat gauzatzeak ingurumen-kalteak eragiten baditu eta kalte horiek ezin badira esanguratsutzat jo aurreko artikuluan aipatutako araudiaren arabera, sustatzaileek edo titularrek nahitaez hartu beharko dituzte organo eskudunak zehaztutako konponketa-neurriak, eta, hala badagokio, dagokion kalte-ordaina ordaindu beharko dute Administrazio jarduleari eragindako kalte-galerengatik, kasu bakoitzean bidezkoak diren zehapen penalak edo administratiboak ukatu gabe.

1.– Cuando la ejecución de un plan o proyecto o el ejercicio de una actividad produzcan daños medioambientales que no puedan ser calificados como significativos de conformidad con lo previsto en la normativa citada en el artículo anterior, las personas promotoras o las titulares estarán obligadas a adoptar las medidas reparadoras que el órgano competente determine y, en su caso, abonar la correspondiente indemnización por los daños y perjuicios causados a la Administración actuante, sin perjuicio de las sanciones penales o administrativas que, en cada caso, procedan.

2.– Organo eskudunak zehaztuko ditu eragindako kalteak konpontzeko modua eta jarduerak, eta eragiketak hasteko eta amaitzeko epeak zehaztuko ditu, bai eta, hala badagokio, dagokion kalte-ordaina ordaintzeko epea ere. Ingurumen-erantzukizunari buruzko araudian aurreikusitako konponketa-metodologia subsidiarioki aplikatu ahal izango da.

2.– El órgano competente determinará la forma y actuaciones precisas para la reparación de los daños causados, fijando los plazos de iniciación y terminación de las operaciones y, en su caso, el plazo de abono de la indemnización que corresponda. La metodología de reparación prevista en la normativa sobre responsabilidad ambiental podrá aplicarse subsidiariamente.

3.– Eragindako kalteak konpontzeko ezarritako epeak igaro ondoren, organo eskudunak hertsapen-isunak jartzea eta egikaritze subsidiarioa egitea erabaki ahal izango du, lege honen 115. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

3.– Transcurridos los plazos establecidos para la reparación de los daños causados, el órgano competente podrá acordar la imposición de multas coercitivas y la ejecución subsidiaria de conformidad con lo previsto en el artículo 115 de esta ley.

4.– Eragindako kalte-galeren ordaina, bai eta egikaritze subsidiarioaren gastuak ere, premiamendu bidez galdatu ahal izango dira.

4.– La indemnización de los daños y perjuicios causados, así como los gastos de la ejecución subsidiaria, podrán ser exigidos por la vía de apremio.

5.– Artikulu honetan aipatzen diren berrezartzeko eta kalte-ordainak emateko eginbeharrak ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko prozeduran, zehapen-prozeduran edo berariazko prozedura baten bidez zehaztu ahal izango dira. Zehaztapen hori kalteak sortzen direnetik hamabost urteko epean egin ahal izango da, kalte horiek jabari publikoko ondasunei edo babes bereziko guneei eragiten dietenean izan ezik; kasu horretan, ekintza preskribaezina izango da.

5.– La determinación de los deberes de reposición y de indemnización a que se refiere este artículo se podrá realizar en el procedimiento de restauración de la legalidad ambiental, en el procedimiento sancionador o mediante un procedimiento específico. Dicha determinación podrá realizarse durante un plazo de quince años desde la producción de los daños, salvo que estos afecten a bienes de dominio público o zonas de especial protección, en cuyo caso la acción será imprescriptible.

104. artikulua.– Eskumenen erregimena.

Artículo 104.– Régimen competencial.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko ingurumenaren alorreko sail eskudunak du ingurumenaren alorreko kalte nabarmenengatiko ingurumen-erantzukizuna eskatzeko prozeduren aurrean erabakiak hartzeko ahalmena, betiere aplikagarri den oinarrizko legedian xedaturikoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena baldin bada.

1.– Corresponde al departamento competente en materia de medio ambiente de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco la resolución de los procedimientos de exigencia de responsabilidad medioambiental por daños medioambientales significativos cuando según lo dispuesto en la legislación de aplicación sea competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Administrazio publikoek egoki irizten dituzten lankidetza-mekanismoak landuko dituzte ingurumenaren alorreko kalte nabarmenak eta beren berehalako mehatxuak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko gaian finkatutako eskumenak modu egokian erabiltzeko. Nolanahi ere, informazioa elkarri emateko, lankidetzan jarduteko eta laguntzeko printzipioak izango dituzte ardatz jarduera horiek.

2.– Las administraciones públicas establecerán aquellos mecanismos de colaboración que estimen pertinentes para el adecuado ejercicio de las competencias establecidas en materia de prevención, evitación y reparación de los daños medioambientales significativos y de su amenaza inminente. En todo caso, ajustarán sus actuaciones a los principios de información mutua, cooperación y colaboración.

BEDERATZIGARREN TITULUA
TÍTULO NOVENO
INGURUMENAREN ALORREKO ZEHAPEN ERREGIMENA
RÉGIMEN SANCIONADOR AMBIENTAL

105. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 105.– Infracciones y sanciones.

1.– Lege honetan araututako gaietan, arau-hauste administratiboak dira hurrengo artikuluetan tipifikatutako eta zigortutako ekintzak edo hutsuneak, Euskal Autonomia Erkidegoan gai horiek arloka arautzen dituzten, aplikagarri diren eta lege-maila duten arauetan tipifikatutako arau-hausteei kalterik egin gabe.

1.– Constituyen infracciones administrativas en las materias reguladas en esta ley las acciones u omisiones tipificadas y sancionadas en los artículos siguientes, sin perjuicio de las infracciones tipificadas en las normas con rango de ley de aplicación en la Comunidad Autónoma del País Vasco que regulan sectorialmente dichas materias.

2.– Lege honetan finkatutako arau-hauste administratiboek ez diete kalterik eragingo egileen erantzukizun zibilei, penalei edo izan ditzaketen beste maila bateko erantzukizunei.

2.– Las infracciones administrativas establecidas en esta ley se entienden sin perjuicio de las responsabilidades civiles, penales o de otro orden en que puedan incurrir las personas autoras.

106. artikulua.– Arau-hauste motak.

Artículo 106.– Tipificación de infracciones.

1.– Oso larriak, larriak eta arinak dira lege honetan araututako arau-hauste administratiboak.

1.– Las infracciones administrativas reguladas en la presente ley se clasifican en muy graves, graves y leves.

2.– Oso arau-hauste larriak dira:

2.– Son infracciones muy graves los siguientes hechos:

a) Jarduerak eta instalazioak eraikitzea, muntatzea, ustiatzea edo lekuz aldatzea nahitaezko ingurumen-baimen bateraturik izan gabe.

a) La construcción, el montaje, la explotación o el traslado de actividades e instalaciones sin la preceptiva autorización ambiental integrada.

b) Jarduera edo instalazio batean aldaketa garrantzitsu bat egiten bada, horretarako ingurumen-baimen bateratua aldatu gabe, ingurumenean kalte edo gainbehera larria eragin bada edo pertsonen segurtasuna edo osasuna arrisku larrian jarri badira.

b) La ejecución de una modificación sustancial de una actividad e instalación sin que se haya producido la modificación de su autorización ambiental integrada, siempre que se haya producido un daño o deterioro grave para el medio ambiente o se haya puesto en peligro grave la seguridad o salud de las personas.

c) Ingurumen-baimen bateratuan ezarritako baldintzak ez betetzea, ingurumenean kalte edo gainbehera larria eragin bada edo pertsonen segurtasuna edo osasuna arrisku larrian jarri badira.

c) Incumplir las condiciones establecidas en la autorización ambiental integrada, siempre que se haya producido un daño o deterioro grave para el medio ambiente o se haya puesto en peligro grave la seguridad o salud de las personas.

d) Ingurumen-baimen bateratuaren pean dauden jarduera eta instalazioek lege honen 113. artikuluan bildutako behin-behineko neurrietatik eratorritako betebeharrak ez betetzea, ingurumenerako edo pertsonen osasunerako eta segurtasunerako oso arriskutsua, kaltegarria edo hondagarria denean.

d) Incumplir, por parte de actividades e instalaciones sujetas a autorización ambiental integrada, las obligaciones derivadas de las medidas provisionales previstas en el artículo 113 de esta ley cuando suponga un peligro, daño o deterioro grave para el medio ambiente o la salud y la seguridad de las personas.

e) Ingurumen-inpaktu arruntaren ebaluazioaren mende dagoen proiektu bat egikaritzen hastea, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena aurretiaz jaso gabe.

e) El inicio de la ejecución de un proyecto sometido a evaluación de impacto ambiental ordinaria sin haber obtenido previamente la correspondiente declaración de impacto ambiental.

f) Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozeduretan eta ingurumen-kalte nabarmenengatiko erantzukizunezkoetan ezarritako neurriak ez betetzea, saihestu edo geldiarazi nahi den ingurumen-kaltea gauzatzen den kasuetan.

f) El incumplimiento de las medidas impuestas en los procedimientos para la restauración de la legalidad ambiental y de responsabilidad por daños ambientales significativos en los que se materialice el daño ambiental que se pretenda evitar o contener.

3.– Arau-hauste larriak dira:

3.– Son infracciones graves los siguientes hechos:

a) Jarduerak eta instalazioak eraikitzea, muntatzea, ustiatzea edo lekuz aldatzea nahitaezko ingurumen-baimen bakarrik edo jarduera sailkatuaren lizentziarik izan gabe edo jarduera sailkatua aurretiaz jakinarazi gabe.

a) La construcción, el montaje, la explotación o el traslado de actividades e instalaciones sin la preceptiva autorización ambiental única o licencia de actividad clasificada o sin haber realizado la oportuna comunicación previa de actividad clasificada.

b) Jarduera batean edo instalazio batean funtsezko aldaketa bat egitea eskumena duen Administrazioak hura baimentzen zuen titulua aldatu gabe.

b) La ejecución de una modificación sustancial de una actividad o instalación sin que se haya producido la modificación de su título autorizatorio por parte de la Administración competente.

c) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duen proiektu bat gauzatzen hastea aldez aurretik ingurumen-inpaktuaren txostena eskuratu gabe.

c) El inicio de la ejecución de un proyecto sometido a evaluación de impacto ambiental simplificada sin haber obtenido previamente el correspondiente informe de impacto ambiental.

d) Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko ezarritako behin-behineko neurriak eta kautelazko neurriak, edo zehapen-prozedura hasi izanagatik agindutakoak, ez betetzea.

d) El incumplimiento de las medidas provisionales y cautelares impuestas para la restauración de la legalidad ambiental o de las ordenadas en virtud del inicio de un procedimiento sancionador.

e) Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duten planak edo programak onartzea beharreko ingurumen-adierazpen estrategikoa eskuratu gabe.

e) La aprobación de planes o programas sometidos a evaluación ambiental estratégica ordinaria sin haber obtenido la correspondiente declaración ambiental estratégica.

f) Ingurumen-baimen bateratuan, ingurumen-baimen bakarrean eta jarduera-lizentzian finkatutako ingurumen-baldintzak edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenean zehaztutako baldintzak ez betetzea, instalazioa funtzionatzen ari den edo jarduera garatzen den bitartean zein horiek behin betiko itxi edo gelditzen direnean.

f) El incumplimiento de las condiciones ambientales fijadas en la autorización ambiental integrada, en la autorización ambiental única y en la licencia de actividad o de las condiciones incluidas en la comunicación previa de actividad clasificada, tanto durante el funcionamiento de la instalación o el desarrollo de la actividad como cuando se produzca el cierre o cese definitivo de las mismas.

g) Ingurumen-adierazpen estrategikoan, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eta ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritako ingurumen-baldintzak ez betetzea.

g) El incumplimiento de las condiciones ambientales establecidas en la declaración ambiental estratégica, la declaración de impacto ambiental y el informe de impacto ambiental.

h) Ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko ezarritako neurriak ez betetzea.

h) El incumplimiento de las medidas impuestas en los procedimientos para la restauración de la legalidad ambiental.

i) Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenarekin edo funtzionatzen hasi edo ireki delako jakinarazpenarekin edo ingurumen-baimen bateratuaren edo bakarraren edo jarduera sailkatuaren lizentziaren eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan eskatzen diren funtsezko datuak faltsutzea, ez ematea edo zuzen ez ematea.

i) La inexactitud, falsedad u omisión de datos de carácter esencial exigidos en la documentación que se acompañe a la comunicación previa de actividad clasificada, la comunicación de inicio de funcionamiento o apertura, las solicitudes de autorización ambiental integrada o única o de licencia de actividad clasificada.

j) Ingurumen-ebaluazio prozeduren esparruko nahitaezko dokumentazioan eskatzen diren funtsezko datuak faltsutzea, ez ematea edo zuzen ez ematea.

j) La inexactitud, falsedad u omisión de datos de carácter esencial exigidos en la documentación preceptiva en el marco de los procedimientos de evaluación ambiental.

k) Lege honetan, administrazio publikoek emandako gaikuntza-tituluetan eta ingurumen-ebaluazio prozeduren esparruko adierazpenetan jasotako komunikazio-, jakinarazpen- eta informazio-obligazioak ez betetzea.

k) El incumplimiento de las obligaciones de comunicación, notificación e información establecidas en esta ley, en los títulos habilitantes otorgados por las administraciones públicas y en los pronunciamientos en el marco de los procedimientos de evaluación ambiental.

l) Eskumena duen Administrazioaren ikuskatze-lana eragoztea, aktiboki nahiz pasiboki, edo jardueren edo instalazioen titularrei eskatutako datuak ez ematea.

l) La obstrucción, activa o pasiva, a la labor inspectora de la Administración competente o la negativa a facilitar los datos que sean requeridos a titulares de actividades o instalaciones.

m) Lankidetza-entitateei eskatutako baldintzak ez betetzea edo entitate horiek aplikagarri zaien araudian xedatutakoaren aurkako jarduerak gauzatzea.

m) El incumplimiento de las condiciones exigidas a las entidades de colaboración o la realización por estas de actividades contrarias a lo dispuesto en la normativa que les resulte de aplicación.

n) Ingurumenean (uretan, atmosferan nahiz lurzoruan) produktuak edo substantziak, egoera solido, likido edo gaseosoan, edo energia-formak deskargatzea, bai eta soinua ere, ingurumen-baldintzak narriatzen badira edo, oro har, oreka ekologikoari kalte egiten bazaio, ordenamendu juridikoa urratuz egiten dena.

n) La descarga en el medio ambiente, bien sea en las aguas, la atmósfera o el suelo, de productos o sustancias, en estado sólido, líquido o gaseoso, o de formas de energía, incluso sonora, que suponga un deterioro de las condiciones ambientales o afecte al equilibrio ecológico en general y que se realice contraviniendo el ordenamiento jurídico.

4.– Aurreko idatz-zatian larritzat hartu direnak arau-hauste arinak izango dira ingurumenean edo pertsonengan eragin txikia izateagatik sailkapen hori edukitzeko modukoak ez direnean.

4.– Son infracciones leves las señaladas en el apartado anterior como graves cuando por su escasa incidencia sobre el medio ambiente o las personas no se den los supuestos para dicha calificación.

107. artikulua.– Arau-hausteen preskripzioa.

Artículo 107.– Prescripción de las infracciones.

1.– Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteak ondoren adierazten diren epeetan preskribatuko dira.

1.– Las infracciones a que se refiere el artículo anterior prescribirán en los siguientes plazos:

a) Bost urtera oso arau-hauste larrien kasuan.

a) Cinco años en caso de infracciones muy graves.

b) Hiru urtera arau-hauste larrien kasuan.

b) Tres años en caso de infracciones graves.

c) Urte betera arau-hauste arinen kasuan.

c) Un año en caso de infracciones leves.

2.– Arau-haustea gertatu den egunetik hasita kontatuko da arau-hausteen preskripzio-epea.

2.– El plazo de prescripción de las infracciones comenzará a contarse desde el día en que la infracción se hubiera cometido.

3.– Arau-hauste jarraituen kasuan, jardueraren amaierako unetik aurrera edo azken arau-haustea gertatu den unetik aurrera hasiko da preskripzio-epea kontatzen. Arau-hauste iraunkorren kasuan, legez kontrako egoera kentzen den egunetik aurrera kontatuko da epea. Arau-haustea eragin duten gertaerak edo jarduerak ezezagunak baldin badira ageriko arrastorik utzi ez dutelako, akats horiek antzeman diren unetik zenbatuko da aipatu epea.

3.– En los supuestos de infracciones continuadas, el plazo de prescripción comenzará a contar desde el momento de la finalización de la actividad o del último acto con el que la infracción se consuma. En los supuestos de infracciones permanentes, el plazo comenzará a contar desde el día en que se elimine la situación ilícita. En el caso de que los hechos o actividades constitutivos de infracción fueran desconocidos por carecer de signos externos, dicho plazo se computará desde que estos se manifiesten.

108. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 108.– Sanciones.

1.– Honako zehapen hauek guztiak edo baten bat ezarri ahal izango dira lege honen 106. artikuluan aurreikusitako arau-hauste administratiboak egiteagatik:

1.– Por la comisión de las infracciones administrativas previstas en el artículo 106 de esta ley se podrán imponer todas o alguna de las siguientes sanciones:

a) Oso arau-hauste larrien kasuan.

a) Para las infracciones muy graves.

– 250.001 eurotik 2.500.000 eurora bitarteko isunak.

– Multas de 250.001 euros a 2.500.000 euros.

– Instalazioak behin betiko ixtea, erabat edo partzialki.

– Clausura definitiva, total o parcial, de las instalaciones.

– Instalazioak aldi baterako ixtea, erabat edo partzialki, bi urtetik bost urtera bitarteko epean.

– Clausura temporal, total o parcial, de las instalaciones por un período no inferior a dos años ni superior a cinco.

– Baimena deuseztatzea edo bertan behera uztea urtebete eta bost urte bitartean.

– Revocación de la autorización o suspensión de la misma por un tiempo no inferior a un año ni superior a cinco.

– Instalazioak behin betiko edo aldi baterako ixtea, gehienez ere bost urteko epean.

– Cese definitivo o temporal de las actividades por un periodo no superior a los cinco años.

– Jarduera garatzeko gaitasungabetzea urtebete eta bi urte bitarteko epean.

– Inhabilitación para el ejercicio de la actividad por un período no inferior a un año ni superior a dos.

– Laguntza-entitatearen izaera behin betiko galtzea edo aldi baterako galtzea, gehienez ere sei urtez.

– Pérdida definitiva de la condición de entidad colaboradora o pérdida temporal por un periodo no superior a seis años.

b) Arau-hauste larrien kasuan.

b) Para las infracciones graves.

– 25.001 eurotik 250.000 eurora bitarteko isunak.

– Multa de 25.001 euros a 250.000 euros.

– Instalazioak aldi baterako ixtea, erabat edo partzialki, gehienez ere bi urteko epean.

– Clausura temporal, total o parcial, de las instalaciones por un periodo máximo de dos años.

– Baimena deuseztatzea edo bertan behera uztea, gehienez ere urtebeteko epean.

– Revocación de la autorización o suspensión de la misma por un tiempo máximo de un año.

– Instalazioak aldi baterako geldiaraztea, gehienez ere hiru urteko epean.

– Cese temporal de las actividades por un periodo máximo de tres años.

– Jarduera garatzeko gaitasungabetzea, gehienez ere urtebeteko epean.

– Inhabilitación para el ejercicio de la actividad por un período máximo de un año.

– Laguntza-entitatearen izaera galtzea, gehienez ere hiru urteko epean.

– Pérdida de la condición de entidad colaboradora por un periodo máximo de tres años.

c) Arau-hauste arinen kasuan.

c) Para las infracciones leves.

– 600 eurotik 25.000 eurora bitarteko isunak.

– Multa de 600 euros a 25.000 euros.

– Ohartarazpena.

– Apercibimiento.

2.– Isunaren zenbatekoa arau-haustea egitean izandako etekina baino txikiagoa bada, isuna handitu egingo da, eta arau-hausleak izandako etekinaren zenbatekoa halako bi izatera iritsiko da, gehienez.

2.– Cuando la cuantía de la multa resultare inferior al beneficio obtenido por la comisión de la infracción, la sanción será aumentada, como máximo, hasta el doble del importe del beneficio obtenido por la persona infractora.

109. artikulua.– Zehapenen mailaketa.

Artículo 109.– Graduación de las sanciones.

Zehapenak ezartzean arau-haustearen larritasunaren eta aplikatutako zehapenaren arteko oreka zainduko da, eta bereziki honako irizpide hauek aintzat hartuko dira zehapena mailakatzeko:

En la imposición de las sanciones se deberá guardar la debida adecuación entre la gravedad de la infracción y la sanción aplicada, considerando especialmente los siguientes criterios para la graduación de la sanción:

a) Nahita egin ote den.

a) La existencia de intencionalidad.

b) Jokaera arau-hausleak jarraitzea edo irautea arau-hauste bat baino gehiago egin izanagatik bide administratiboan epai irmoak hala adierazi duenean.

b) La continuidad o persistencia en la conducta infractora por la comisión de más de una infracción cuando así haya sido declarado por resolución firme en vía administrativa.

c) Bide administratiboan epai irmoak hala adierazi duenean, lege honetan sailkatutako izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egiteagatik errepikatu izana epai irmoa jakinarazi den egunetik kontatzen hasita hurrengo lau urteetan.

c) La reincidencia por comisión de más de una infracción de la misma naturaleza tipificada en esta ley, cuando así haya sido declarado por resolución firme en vía administrativa, en el plazo de cuatro años siguientes a la notificación de esta.

d) Ingurumenari edo pertsonen osasunari eragindako kalteak edo arriskuak.

d) Los daños o riesgos causados al medio ambiente o salud de las personas.

e) Arau-haustea egiteagatik lortutako irabazia.

e) El beneficio obtenido por la comisión de la infracción.

f) Arau-hauslearen ahalmen ekonomikoa.

f) La capacidad económica de la persona infractora.

g) Zehapen espedientea abian jarri baino lehen, arau-hauste gisa sailkatutako jardun jakin batek ingurumenari edo pertsonen osasunari eragindako ondorio kaltegarriak konpontzen edo minimizatzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatu ote diren.

g) La adopción con antelación a la incoación de un expediente sancionador de medidas correctoras que minimicen o resuelvan los efectos perjudiciales que sobre el medio ambiente o salud de las personas se deriven de una determinada actuación tipificada como infracción.

110. artikulua.– Konfiskazioak.

Artículo 110.– Decomiso.

1.– Zehatzeko ahalmena duten organoek arau-haustetik eratorritako efektuak, xede horretan erabilitako tresnak, euskarri materiala osatzen duten objektuak eta eratorritako irabaziak konfiskatu ahal izango dituzte, horiek guztiek hartu ahal izan duten eraldaketa hartuta ere.

1.– Los órganos que ejerzan la potestad sancionadora podrán acordar el decomiso de los efectos provenientes de la infracción, de los instrumentos con los que se haya ejecutado, de los objetos que constituyan su soporte material y de las ganancias derivadas de la misma, cualesquiera que sean las transformaciones que hubieran podido experimentar.

2.– Ezin konfiskatu ahal izango da objektuak edo tresnak asmo oneko hirugarren batenak direnean, arau-haustearen erantzulea ez denean eta legez eskuratu dituenean, ez badago ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte egiteko berehalako arriskurik.

2.– El decomiso no podrá acordarse cuando los efectos o instrumentos pertenezcan a una tercera persona de buena fe no responsable de la infracción que los haya adquirido legalmente, salvo que exista un riesgo inminente de daño ambiental o de riesgo para la salud de las personas.

111. artikulua.– Zehapenen preskripzioa.

Artículo 111.– Prescripción de las sanciones.

Lege honetan aurreikusitako arau-hausteengatik ezarririko zehapenak bost urtera preskribatuko dira oso arau-hauste larrien kasuan, hiru urtera arau-hauste larrien kasuan eta urtebetera arau-hauste arinen kasuan. Zehapena ezartzen duen epaia irmoa den egunean hasiko da preskripzio-epea kontuan hartzen.

Las sanciones impuestas por las infracciones previstas en esta ley prescribirán, en el caso de las muy graves, a los cinco años, las impuestas por las infracciones graves a los tres años, y las impuestas por las leves al año. El plazo de prescripción comenzará a contarse desde el día siguiente a aquel en que adquiera firmeza la resolución por la que se impone la sanción.

112. artikulua.– Eskumenak.

Artículo 112.– Competencias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde partekatuen eskumenen gaietan, Gobernu Kontseiluak izango du zehatzeko ahalmena oso arau-hauste larrien kasuetan, 1.500.000 eurotik gorako isuna dakarten kasuetan edo jardueren edo instalazioen aldi baterako edo behin betiko uztea edo ixtea, erabatekoa edo partziala, erabakitzen den kasuetan; ingurumenaren alorreko eskumena duen sailburuak izango du zehatzeko ahalmena oso arau-hauste larrien gainerako kasuetan, eta ingurumenaren alorreko eskumena duen sailburuordeak edo berau ordezkatzen duen organoak izango du zehatzeko ahalmena arau-hauste larri eta arinen kasuetan.

1.– En las materias de competencia de las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco corresponderá el ejercicio de la potestad sancionadora al Consejo de Gobierno, por la comisión de las infracciones muy graves que conlleven una sanción de más de 1.500.000 de euros de multa o el cese o la clausura definitiva o temporal, total o parcial, de las actividades e instalaciones; al consejero o a la consejera competente en materia de medio ambiente, por la comisión del resto de infracciones muy graves y al viceconsejero o a la viceconsejera competente en materia de medio ambiente u órgano que lo sustituya por la comisión de las infracciones graves y leves.

2.– Foru- eta udal-eskumeneko gaietan, beren antolakuntza- eta funtzionamendu- araudietan finkatutako organo eskudunek izango dute zehatzeko ahalmena.

2.– En las materias de competencia foral y municipal, el ejercicio de la potestad sancionadora corresponderá a los órganos competentes de acuerdo con lo que dispongan al respecto sus normas de organización y funcionamiento.

113. artikulua.– Behin-behineko neurriak.

Artículo 113.– Medidas de carácter provisional.

1.– Zehapen-prozedura abiarazita, zehapena erabakitzeko organo eskudunak, bere kabuz edo izapideaz arduratzen den pertsonak proposatuta, edozein unetan hartu ahal izango ditu, ongi arrazoitutako erabakian oinarrituta, hartu litekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko eta ingurumenari eta pertsonen osasunari kalteak edo arriskuak saihesteko xedean egoki irizten dituen behin-behineko neurriak. Neurri horiek eraginkortasunaren eta gastu txikienaren printzipioak izango dituzte ardatz, eta ustezko arau-hausteen larritasunarekin eta izaerarekin bat etorriko dira. Honako hauek izan daitezke:

1.– Iniciado el procedimiento sancionador, el órgano competente para resolverlo, por propia iniciativa o a propuesta de la persona instructora, podrá adoptar en cualquier momento, mediante acuerdo motivado, las medidas de carácter provisional que estime necesarias para asegurar la eficacia de la resolución que pudiera recaer y evitar el mantenimiento daños o de los riesgos de su producción para el medio ambiente y para la salud humana. Dichas medidas deberán ajustarse a los principios de efectividad y de menor onerosidad y deberán ser proporcionadas a la naturaleza y gravedad de las presuntas infracciones, y podrán consistir en:

a) Kalteak edo arriskuak beren horretan jarraitzea galaraziko duten neurri zuzentzaileak edo segurtasun- zein kontrol-neurriak.

a) Medidas de corrección, seguridad o control que impidan la continuidad en la producción del daño o riesgo.

b) Gailuak, ekipamenduak edo ibilgailuak zigilatzea.

b) Precintado de aparatos, equipos o vehículos.

c) Instalazioa aldi baterako, erabat edo partzialki, ixtea.

c) Clausura temporal, parcial o total de la instalación.

d) Jarduera aldi baterako etetea edo uztea.

d) Suspensión o cese temporal de la actividad.

e) Konfiskazioa, 110.2 artikuluan bildutako kasuetan.

e) El decomiso en los supuestos contemplados en el artículo 110.2.

2.– Xede berarekin, zehapen-prozedura instruitzeko organo eskudunak ezinbestekoak diren behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu zehapen-prozedura abian jarri baino lehen, administrazio publikoen jardunbide administratibo erkideari buruzko legedian eta aplikagarri diren beste araudietan finkatutako mugekin eta baldintzekin.

2.– Con la misma finalidad, el órgano competente para instruir el procedimiento sancionador podrá adoptar las medidas provisionales imprescindibles con anterioridad a la iniciación del procedimiento sancionador, con los límites y condiciones establecidas en la legislación sobre el procedimiento administrativo común de las administraciones públicas y demás normativa aplicable.

3.– Ezin izango da behin-behineko neurririk hartu interesdunei aldez aurretik entzuteko tramitea bideratu gabe, premia geroraezineko arrazoiak direla-eta neurri horiek berehala hartzea komeni denean izan ezik, ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte edo arrisku larriak eragin dakizkiekeelako. Hartutako behin-behineko neurria errebisatu, sendetsi edo baliogabetu egingo da interesdunei entzun eta gero.

3.– No se podrá adoptar ninguna medida provisional sin el trámite de audiencia previa a las personas interesadas, salvo que concurran razones de urgencia inaplazable que aconsejen su adopción inmediata, basadas en la producción de un daño o riesgo grave para el medio ambiente o la salud humana. La medida provisional adoptada deberá ser revisada, ratificada o dejada sin efecto tras la audiencia a las personas interesadas.

114. artikulua.– Konpontzeko betebeharra eta kalte-ordaina.

Artículo 114.– Obligación de reparar e indemnización.

1.– Ezartzen diren zehapenei kalterik egin gabe, arau-hausleak behartuta egongo dira organo eskudunak zehazten dituen konponketa-neurriak hartzera eta, hala badagokio, Administrazio eskudunari eragindako kalte-galeren ordaina ordaintzera.

1.– Sin perjuicio de las sanciones que se impongan, las personas infractoras estarán obligadas a adoptar las medidas reparadoras que el órgano competente determine y, en su caso, abonar la correspondiente indemnización por los daños y perjuicios causados a la Administración competente.

2.– Arau-hausleak ingurumen-kalteak konpondu beharko ditu, zehapen-ebazpenean ezartzen den moduan eta irismenarekin. Ingurumen-erantzukizunari buruzko araudian aurreikusitako konponketa-metodologia kasu horretan aplikatu ahal izango da. Ingurumen-kalte esanguratsuak badira, ingurumen-erantzukizunari buruzko araudiaren arabera konponduko dira.

2.– La persona infractora quedará obligada a la reparación de los daños medioambientales en la forma y con el alcance que se establezca en la resolución sancionadora. La metodología de reparación prevista en la normativa sobre responsabilidad medioambiental podrá aplicarse en este supuesto. En el caso de tratarse de daños medioambientales significativos, la reparación de los mismos se realizará en los términos de la normativa sobre responsabilidad medioambiental.

115. artikulua.– Isun hertsatzaileak eta egikaritze subsidiarioa.

Artículo 115.– Multas coercitivas y ejecución subsidiaria.

1.– Arau-hausleek aldatutako egoera lehengoratzen eta eragindako kalteak konpontzen ez badituzte, aldizkako isun hertsatzaileak jarri ahal izango dira dagokion aginduan, edo arau- hauslearen kontura eta berak ordainduta agindu ahal izango da egikaritze subsidiarioa. Egikaritze subsidiarioak lehentasuna izango du ingurumenean edo pertsonen osasunean kalte larriak eragiteko berehalako mehatxua dagoenean.

1.– Si las personas infractoras no procedieran a la reposición de la situación alterada y reparación de los daños en el requerimiento correspondiente, se podrá acordar la imposición de multas coercitivas sucesivas o la ejecución subsidiaria por cuenta de la persona infractora y a su costa. La ejecución subsidiaria tendrá prioridad cuando concurra una amenaza inminente de daños graves para el medio ambiente o para la salud de las personas.

2.– Isun hertsatzaileak jartzen badira, agindua betetzeko orrian nahitaez zehaztuko dira ezarri daitezkeen isun hertsatzaileen zenbatekoak eta isun horiek ordaintzeko epeak. Nolanahi ere, obligazioa bete ahal izateko bezain luzeak izango dira epe horiek. Behin isun hertsatzailea ezarri ondoren isun hori eragin duen errekerimendua betetzen ez bada, aldizkako isun hertsatzaile gehiago jarri ahal izango dira agindutakoa betetzeko moduko epeetan. Isun hertsatzaileak independenteak dira eta bateragarriak zehapen gisa ezar daitezkeen isunekin.

2.– La imposición de multas coercitivas exigirá que en el requerimiento de cumplimiento se indique el plazo de que se dispone para el cumplimiento de la obligación y la cuantía de la multa coercitiva que puede ser impuesta. En todo caso, el plazo deberá ser suficiente para cumplir la obligación. En el caso de que, una vez impuesta la multa coercitiva, se mantenga el incumplimiento que la ha motivado, podrá reiterarse por lapsos de tiempo que sean suficientes para cumplir lo ordenado. Las multas coercitivas son independientes y compatibles con las que se puedan imponer en concepto de sanción.

3.– Isun hertsatzaile bakoitzaren zenbatekoak ez du egindako arau-haustearen ondorioz finkatutako zehapenaren zenbatekoaren ehuneko hamarra gaindituko. Zehapenaren zenbatekoa bideratu beharreko berreskuratze-neurrien multzoaren kostu estimatua baino nabarmen txikiagoa bada, isun hertsatzailea kalkulatzeko aplikagarri den ehuneko hamarra aipaturiko berreskuratze-kostu horrekin lotua egongo da.

3.– La cuantía de cada una de las multas coercitivas no superará el diez por ciento del importe de la sanción fijada por la infracción cometida. En el caso de que el importe de la sanción fuera sensiblemente inferior al coste estimado del conjunto de las medidas de recuperación a ejecutar, el diez por ciento aplicable para el cálculo de la multa coercitiva vendrá referido a dicho coste de recuperación.

4.– Ingurumenaren alorreko erantzukizunari buruzko araudian finkatutakoaren arabera bideratuko da ingurumenaren alorreko kalte nabarmenak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak aplikatzera behartzen duten ebazpenen derrigorrezko egikaritzea.

4.– La ejecución forzosa de resoluciones que obliguen a realizar las medidas de prevención, de evitación y de reparación de daños medioambientales significativos se rige por lo dispuesto en la normativa sobre responsabilidad medioambiental.

116. artikulua.– Kontratatzeko eta dirulaguntzak lortzeko debekua.

Artículo 116.– Prohibición de contratar y de obtener subvenciones.

Lege honetan finkatutako arau-hauste larriengatik eta oso larriengatik bide administratiboko ebazpen irmoaren bidez zigortutako pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatuek ezin izango dute kontratatu, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko sektore publikoko dirulaguntzak eskuratu dagozkien neurri zuzentzaileak egikaritu arte eta dagokien isuna ordaindu arte.

Las personas físicas o jurídicas, públicas o privadas, que hayan sido sancionadas por infracciones graves y muy graves previstas en esta ley mediante resolución firme en vía administrativa no podrán contratar ni obtener subvenciones de las administraciones públicas y de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma del País Vasco hasta no haber ejecutado las medidas correctoras pertinentes y haber satisfecho la sanción.

117. artikulua.– Zehapen-prozedura.

Artículo 117.– Procedimiento sancionador.

1.– Titulu honek aurreikusten ez dituen gainerako kontu guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko ahalmenari buruzko legean edo gai horri dagozkion alderdiak arautzen dituen Estatuko oinarrizko araudian finkatutakoa aplikatuko da.

1.– En todo lo no previsto en el presente título será aplicable lo establecido en la correspondiente ley reguladora de la potestad sancionadora de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o en la normativa básica estatal que regule aspectos sobre dicha materia.

2.– Zehapen-prozeduraren tramitazio sinplifikatua bideratu ahal izango da, oinarrizko legedian finkatutako moduan, prozedura hori abian jartzeko organo eskudunaren iritziz, betiere lege honetan edo ingurumenaren alorreko beste lege batzuetan aurreikusitakoaren arabera, arau-haustea arintzat jotzeko nahikoa irizpide-elementu daudenean.

2.– Se podrá adoptar la tramitación simplificada del procedimiento sancionador, en los términos previstos en la legislación básica, cuando el órgano competente para iniciar dicho procedimiento considere que, de acuerdo a lo previsto en esta o en otras leyes ambientales, existen elementos de juicio suficientes para calificar la infracción como leve.

118. artikulua.– Publizitatea.

Artículo 118.– Publicidad.

1.– Lege honetan edo ingurumenaren alorreko beste legeetan finkatutako oso arau-hauste larriengatik ezarririko zigor-ebazpenak argitara emango dituzte modu laburtuan bide administratiboan irmoak diren zehapenak ezartzeko eskumena duten agintariek, laburbilduta eta dagokion aldizkari ofizialean, bere egoitza elektronikoan eta, nahi izanez gero, hedabide sozialen bitartez.

1.– Las resoluciones sancionadoras por infracciones muy graves previstas en esta ley o en aquellas contempladas en otra legislación sectorial ambiental se harán públicas en forma sumaria en el boletín oficial correspondiente, en su sede electrónica y, potestativamente, a través de los medios de comunicación social por parte de las autoridades competentes para imponer las sanciones, una vez sean firmes en vía administrativa.

2.– Interes publikoko arrazoiak daudela irizten dutenean, zehatzeko ahalmena erabiltzen duten organoek arau-hauste larriak egiteagatik ezarririko zehapenak, behin bide administratiboan irmoak direnean, dagokion aldizkari ofizialean, bere egoitza elektronikoan eta, nahi izanez gero, egoki irizten dituzten hedabide sozialen bitartez argitaratzeko erabakia har dezakete.

2.– Los órganos que ejerzan la potestad sancionadora podrán acordar, cuando estimen que existen razones de interés público, la publicación, en el diario oficial correspondiente, en su sede electrónica y, potestativamente, a través de los medios de comunicación social que considere oportunos, de las sanciones impuestas por la comisión de infracciones graves una vez sean firmes en vía administrativa.

3.– Bi kasuetan, pertsona erantzulearen identitatearen, egindako arau-haustearen eta ezarririko zehapenaren berri emango da, eta hala dagokionean, eskatutako lehengoratzeko eta kalte-ordainak ordaintzeko obligazioen berri laburra emango da.

3.– En ambos casos, la publicación incluirá la identidad de la persona responsable, la infracción cometida, la sanción impuesta, así como un resumen de las obligaciones de reposición e indemnización exigidas, en su caso.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ingurumenaren alorreko arauak urratzen dituzten pertsonen erregistro bat sortuko du Euskal Autonomia Erkidegoan; bertan egongo dira jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak epai irmoan oinarrituta zehatutako pertsona fisikoak edo juridikoak. Erregistro honen helburu esklusiboa ezarritako zehapenen inguruko gezurta ezinezko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eskura egotea da. Arauen bidez arautuko da aipatu erregistroaren antolakuntza eta funtzionamendua.

4.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco creará un registro de personas infractoras de normas ambientales en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el cual se inscribirán las personas físicas o jurídicas sancionadas, en virtud de resolución firme, por parte de la Administración general de la Comunidad Autónoma Vasca. El objetivo exclusivo de este registro es disponer por parte del sector público de la Comunidad Autónoma del País Vasco de información fehaciente sobre las sanciones impuestas. Reglamentariamente se regulará la organización y funcionamiento del citado registro.

119. artikulua.– Ingurumenaren alorreko ordezko prestazioa.

Artículo 119.– Prestación ambiental sustitutoria.

1.– Diruzko isunak, behin bide administratiboan irmoak direnean, ingurumenaren mesederako lehengoratze-, kontserbazio- edo hobekuntza-lanen bidez ordezkatu ahal izango dira zehatutako pertsonak hala eskatzen badu, betiere isuna jarri duen zehapen-organoak finkatzen dituen baldintzetan eta moduan.

1.– Las sanciones consistentes en multas, una vez que adquieran firmeza en vía administrativa, podrán ser sustituidas a solicitud de la persona sancionada por una prestación ambiental de restauración, conservación o mejora que redunde en beneficio del medio ambiente, en las condiciones y términos que determine el órgano sancionador que impuso la multa.

2.– Ondorio horiei begira, pertsona arau-hausleak gutxienez diruzko isunaren zenbatekoaren balio bera duen ingurumenaren alorreko ordezko prestazioa eman ahal izateko eskaera egingo du. Gehienez, hiru hilabeteko epean erabakiko da eskaera eta epe horretan jakinaraziko zaio interesdunari; hala ez bada, eskaera aintzat hartu ez dela ulertuko da.

2.– A estos efectos, la persona infractora deberá solicitar la sustitución de la sanción económica por la prestación ambiental sustitutoria de valor, como mínimo, equivalente a la cuantía de la multa. La resolución sobre la solicitud deberá ser acordada y notificada a la persona interesada en el plazo máximo de tres meses, pudiendo entenderse desestimada en caso contrario.

3.– Ezarritako zehapenen preskripzio-epeak eten egingo dira arestian adierazitako ingurumenaren alorreko ordezko prestazio-eskaerari erantzuteko epeetan.

3.– Los plazos de prescripción de las sanciones impuestas quedarán en suspenso durante los plazos de resolución de la solicitud de prestación ambiental sustitutoria anteriormente señalados.

4.– Erregelamendu bidez zehaztuko dira balizko prestazioak, horiek eskatzeko epea zehapena irmo bihurtzen denetik, baliokidetasunak ezartzeko metodoa, egikaritzeko moduak eta ebaluatzeko mekanismoak, bai eta ez-betetzeen kasuan izan daitezkeen ondorio juridikoak ere.

4.– Reglamentariamente se delimitarán las posibles prestaciones, el plazo para su solicitud desde que la sanción devenga firme, el método para establecer las equivalencias, los modos de ejecución y mecanismos de evaluación, así como las consecuencias jurídicas en caso de incumplimiento.

120. artikulua.– Diruzko zehapenen erabilera.

Artículo 120.– Destino de las sanciones económicas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak jarritako zehapenen bidez bildutako diruaren zenbateko baliokide bat lege honek ezarritako helburuak betetzera zuzendu ahal izango da, eta, horretarako, hala behar izanez gero, lege honen 86.1 artikuluan ezarritako aurrekontuko partidan sartu ahal izango da. Gainerako administrazio publikoek ere ildo beretik erabaki ahal izango dute egindako diru-bilketen zenbateko baliokide batek kontu-sail bat osatzea beren urteko aurrekontuetan, ingurumenaren babesarekin loturiko jarduerak aurrera eramateko izan dadin.

Un importe equivalente a la recaudación obtenida por parte de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco por las sanciones que se impongan podrá ser destinada a la realización de los fines previstos en esta ley y, a tal efecto, podrá integrarse, en su caso, en la partida presupuestaria definida en el artículo 86.1 de la presente ley. El resto de administraciones públicas podrán determinar en idéntico sentido que un importe equivalente a las recaudaciones obtenidas integre una partida en sus presupuestos anuales específicamente destinada a abordar actuaciones vinculadas a la protección del medio ambiente.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Baliabideez hornitzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Dotación de medios.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, betiere beren eskumenen arabera, behar beste baliabide material eta giza baliabide edukiko dute lege honetan finkatutako helburuak beteko direla bermatzeko.

Las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acuerdo a sus competencias, se dotarán de los recursos humanos y materiales suficientes para garantizar el cumplimiento de los objetivos establecidos en la presente ley.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hondakinen gaineko zerga.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Impuesto sobre residuos.

Lege hau indarrean jarri eta gehienez ere bi urteko epean, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren esparruan, EAEko erakunde eskudunek bidezko zerga-neurriak hartuko dituzte hondakinak zabortegietan uztea, erraustea eta hondakinak batera erraustea zergapetzeari dagokionez.

En el plazo máximo de dos años a partir de la entrada en vigor de la presente ley, en el marco del Estatuto de Autonomía y del Concierto Económico con la Comunidad Autónoma del País Vasco, las instituciones competentes de la CAPV adoptarán las medidas de naturaleza tributaria que procedan en relación con la imposición del depósito de residuos en vertederos, la incineración y la coincineración de residuos.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Egitura organikoak egokitzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA.– Adecuación de estructuras orgánicas.

Gobernu Kontseiluak, dekretu bidez, egitura organikoak egokituko ditu komenigarri iritzitako Administrazio orokorreko sailetan eta erakunde autonomoetan, lege honen helburuak betetzeko behar diren giza baliabideak izateko.

El Consejo de Gobierno, mediante decreto, procederá a la adecuación de las estructuras orgánicas en aquellos departamentos de la Administración general y organismos autónomos en que resulte conveniente, a fin de disponer de los medios personales necesarios para llevar a cabo los fines de la presente ley.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hondakinei buruzko arauei, planei eta kudeaketari ezarri beharreko irizpideak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA.– Principios de aplicación a normas, planes y gestión de residuos.

Hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko planak eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo hori arautzen duten arauak egitean, xedapen espezifikoak jaso beharko dira, Hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 19ko 2008/98 Zuzentarauaren 16. artikuluan arautzen diren autosufizientzia- eta hurbiltasun-printzipioak betetzeko.

En la elaboración de los planes de prevención y gestión de residuos y de las normas que regulen en la Comunidad Autónoma del País Vasco esta materia se deberán incluir disposiciones específicas para dar cumplimiento a los principios de autosuficiencia y proximidad que se regulan en el artículo 16 de la Directiva 2008/98 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 19 de noviembre, sobre Residuos.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Batzordea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL QUINTA.– Comité para la Sostenibilidad y Medio Ambiente.

1.– Lege honetan aurreikusitako helburuak lortzeko Administrazio bakoitza osatzen duten erakundeak koordinatzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, lurralde historikoetako administrazioek eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietako administrazioek jasangarritasunerako eta ingurumenerako batzorde bat edo antzeko ezaugarriak eta funtzioak dituzten erakundeak izango dituzte.

1.– Para la coordinación de los distintos entes integrantes de cada Administración en la consecución de los objetivos previstos en esta ley, la Administración general de la Comunidad Autónoma, las administraciones de los territorios históricos y de los municipios con una población superior a 10.000 habitantes contarán cada una, bien con un comité para la sostenibilidad y medio ambiente o bien con entidades de similares características y funciones que pudieran existir.

2.– Autonomia Erkidegoko, lurralde historikoetako eta udalerrietako administrazioek beren batzordeak sortu beharko dituzte lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean.

2.– Las administraciones de la Comunidad Autónoma, de los territorios históricos y de los municipios deberán crear sus respectivos comités en el plazo de un año desde la entrada en vigor de la presente ley.

3.– Administrazio bakoitzak batzorde horren osaera eta funtzionamendua ezarriko ditu, eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatu beharko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 eta 23. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– Cada Administración establecerá la composición y el funcionamiento de este comité, y deberá garantizarse la presencia equilibrada de mujeres y hombres, de conformidad con lo previsto en los artículos 3.7 y 23 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Abian diren prozedurak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Procedimientos en curso.

Lege hau indarrean jartzean abian diren prozedurak haiek hastean indarrean zegoen araudiaren arabera bideratuko dira, espedientearen sustatzaileak lege honetan finkatutako prozedurak aplikatzea espresuki eskatzen duenean izan ezik; halakoetan, aintzat hartuko dira ordurako bideratutako ekintzak eta izapideak.

Los procedimientos en curso a la entrada en vigor de la presente ley continuarán tramitándose conforme a la normativa vigente en el momento de su iniciación, salvo que el promotor o la promotora del expediente solicite de forma expresa la aplicación de los procedimientos contemplados en la presente ley, conservándose, a tal efecto, los actos y trámites ya realizados.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Dauden instalazioak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Instalaciones existentes.

1.– Ingurumen-baimen bateratuak edo jarduera sailkatuaren udal-lizentziak dituzten edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu duten jardueren edo instalazioen titularrek beren eskubideak izaten jarraituko dute dituzten titulu administratiboen edukiaren eta legeak berak zehazten duenaren arabera, lege horretara egokitu beharko badira ere dagozkien prozeduren ondorioz eta hurrengo idatz-zatietan xedaturikoaren kariaz ematen diren ebazpenei jarraiki.

1.– Las personas titulares de las actividades o instalaciones que cuenten con autorizaciones ambientales integradas o licencias municipales de actividad clasificada o hayan presentado comunicaciones previas de actividad clasificada seguirán disfrutando de sus derechos conforme al contenido de sus títulos administrativos y lo que la propia ley establece, sin perjuicio de que hayan de adaptarse a esta a tenor de las resoluciones que recaigan en virtud de los procedimientos correspondientes y conforme a lo dispuesto en los apartados siguientes.

2.– Lege hau indarrean jartzen denean I. eranskineko B) atalean jasota dauden jarduerak edo instalazioak ingurumen-baimen bakarraren araubide juridiko berriari egokituko zaizkio bost urteko epean lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasita, xedapen honetan finkatutako irizpideekin eta epeekin bat etorriz.

2.– Las actividades o instalaciones existentes a la entrada en vigor de la presente ley que se encuentren incluidas en el Anexo I apartado B) deberán adaptarse al nuevo régimen jurídico de autorización ambiental única previsto en esta ley en el plazo de cinco años desde la entrada en vigor de la presente ley, de conformidad con los criterios y plazos dispuestos en esta disposición.

3.– Egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo du lege honetan aurreikusitako prozedura izapidetu beharrik gabe, jardueraren edo instalazioaren titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat bidaltzen baldin badu eta bertan bere ingurumenaren alorreko tituluak lortzeko oinarritu ziren baldintzak egun egoera bertsuan daudela ziurtatzen baldin badu.

3.– Dicha adaptación se realizará por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco sin necesidad de tramitar el procedimiento previsto en esta ley en el supuesto de que la persona titular de la actividad o instalación remita una declaración responsable en la que se asegure que las condiciones con base en las cuales se emitieron sus títulos ambientales habilitantes se mantienen en términos análogos en la actualidad.

4.– Jarduera edo instalazio horiek gaitzen dituzten ingurumenaren alorreko tituluetan jaso ez diren aldaketak egiten badituzte, emandako tituluekiko egindako aldaketei buruzko txosten deskribatzaile bat bidali beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aztertu dezan eta, hala behar badu, erabaki dezan bidezkoa den ala ez aurreko idatz-zatian aurreikusitako egokitzapena egitea ingurumen-baimen bakarra lortzeko prozedura izapidetu gabe. Ingurumen-organoak hala erabakitzen badu, lege honetan zehaztutako ingurumen-baimen hori lortzeko prozedura abiarazi beharko dute jarduera eta instalazio horiek.

4.– En los supuestos en los que las citadas actividades o instalaciones hayan llevado a cabo modificaciones no recogidas en sus títulos ambientales habilitantes, se deberá remitir una memoria descriptiva de las modificaciones realizadas con respecto a dichos títulos para su análisis y determinación, en su caso, por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre si procede o no la adaptación prevista en el apartado anterior sin tramitar el procedimiento de obtención de la autorización ambiental única. En caso de que el órgano ambiental así lo determine, dichas actividades e instalaciones deberán iniciar el procedimiento de obtención de dicha autorización que se regula en esta ley.

5.– Ondoko irizpide eta epe hauen arabera bideratuko da aurreko idatz-zatietan aurreikusitako egokitzapena:

5.– La adaptación prevista en los apartados anteriores se realizará conforme a los siguientes criterios y plazos:

a) Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta bi urteko epean egokituko dira hondakin arriskutsuak tratatzeko baimena duten jarduerak eta instalazioak.

a) En el plazo de dos años a partir de la entrada en vigor de la presente ley se habrán adaptado a la misma las actividades e instalaciones sujetas a autorización de tratamiento de residuos peligrosos.

b) Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta hiru urteko epean egokituko dira Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lehenetsi eta baimendu behar dituen atmosferaren jarduera kutsatzaile potentzialak.

b) En el plazo de tres años a partir de la entrada en vigor de la presente ley se habrán adaptado a la misma las actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera sujetas a autorización que sean priorizadas por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta lau urteko epean egokituko dira hondakin ez arriskutsuak tratatzeko baimena duten jarduerak eta instalazioak.

c) En el plazo de cuatro años a partir de la entrada en vigor de la presente ley se habrán adaptado a la misma las actividades de tratamiento de residuos no peligrosos.

d) Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta bost urteko epean egokituko dira dauden jarduera eta instalazio guztiak.

d) En el plazo de cinco años a partir de la entrada en vigor de la presente ley deberán estar adaptadas a la misma todas las actividades e instalaciones existentes.

Lege hau indarrean hasten denean, eta jarritako epeen arabera, ingurumen-baimen bakarraren araubide juridikoari egokitu beharreko jarduerei eta instalazioei lotutako ingurumenaren alorreko prozedurak izapidetu eta eman dituzten administrazio edo erakunde publikoek espediente horien kopia bat helaraziko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari.

A la entrada en vigor de esta ley, y de conformidad con los plazos establecidos, las administraciones públicas o entes públicos que hayan tramitado y otorgado sus correspondientes títulos habilitantes en procedimientos sectoriales ambientales relativos a actividades e instalaciones que deban adaptarse al nuevo régimen jurídico de autorización ambiental única deberán trasladar copia de dichos expedientes al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Berrerabiltzeko materialak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA.– Materiales para la reutilización.

84. artikuluaren hirugarren idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, obra-kontratuak egiteko erabili behar diren azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko xedeaz prestatzeko prozesuetatik datozen materialen erabilera-ehunekoari dagokionez, % 20ra iritsi beharko da lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, eta % 40ra bi urteko epean, justifikatutako arrazoi teknikoengatik ehuneko horiek murriztu behar direnean izan ezik.

A efectos de dar cumplimiento a lo dispuesto en el apartado tercero del artículo 84 en relación con el porcentaje de utilización de subproductos, materias primas secundarias, materiales reciclados o provenientes de procesos de preparación para la reutilización que deban utilizarse para la ejecución de contratos de obras, deberá alcanzar el 20 % en el plazo de un año desde la entrada en vigor de la presente ley y el 40 % en el plazo de dos años, salvo que por motivos técnicos justificados estos porcentajes deban ser reducidos.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra, bai eta lege honetan xedatutakoaren aurka egiten duten, kontrajarriak diren edo bateraezinak diren maila bereko edo maila txikiagoko xedapen guztiak.

Queda derogada la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, y cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan, contradigan o resulten incompatibles con lo dispuesto en la presente ley.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) 6 artikuluaren aldaketa.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del artículo 7.c) 6 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus territorios históricos.

Berridatzi da Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) 6 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

Se da una nueva redacción al artículo 7.c) 6 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus territorios históricos, que queda redactado de la siguiente forma:

«6.– 10.000 baino biztanle gutxiago dituzten udalerrietan, eta 10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan dagokion udalak hala eskatuz gero, neurri babesleak eta zuzentzaileak ezarriko dira sailkatutako jarduerarako lizentzia duten jardueretan, neurri horiek lurralde historiko bat baino gehiago edo Erkidegoaz kanpoko erakunde publiko bat baino gehiago ukitzen ez badituzte eta legeak udal-erakundeei esleitutako eskumenei kalterik eragiten ez badie».

«6.– La imposición de medidas protectoras y correctoras en actividades sujetas al régimen de licencia de actividad clasificada en los municipios de menos de 10.000 habitantes, y en los municipios de 10.000 o más habitantes si así lo solicita el ayuntamiento correspondiente, siempre que no afecte a más de un territorio histórico o ente público extracomunitario, y sin perjuicio de las competencias atribuidas por la ley a los entes municipales».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen 7.4 artikulua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Modificación del artículo 7.4 de la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca.

Idazkera berria eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen 7.4 artikuluari, eta honela geratzen da idatzita:

Se da una nueva redacción al artículo 7.4 de la de la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca, que queda redactado de la siguiente forma:

«4.– Bigarren apartatuan aipatutako lurraldearen antolamenduko eta hirigintzako baliabideei legez ezarritako ingurumenaren ebaluazio-prozedura estrategiko bat egin behar bazaie, ez da beharrezkoa izango 3. idatz-zatian eskatzen den eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren edo ingurumen-dokumentu estrategikoaren esparruan –dagokionaren arabera– bildu den informazioa bikoiztea».

«4.– Cuando los instrumentos de ordenación del territorio y urbanísticos a los que se refiere el apartado 2 se sometan a alguno de los procedimientos de evaluación ambiental estratégica legalmente establecidos, no será necesario duplicar la información requerida en el apartado 3 que se haya recogido en el marco del estudio ambiental estratégico, o del documento ambiental estratégico, según proceda».

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen testu bateginean finkatutako araubideari egokitzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Adecuación al régimen establecido en el texto refundido de la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, aprobado mediante Real Decreto Legislativo 1/2001, de 20 de julio.

1.– Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatutako arroetako jabari publiko hidraulikora I.A eta I.B eranskinetan aurreikusitako jardueretatik eratorritako isuriak baimentzeko xedean lege honetan aurreikusitako prozedurak ez du uren legediak eta Estatuko Administrazio Orokorrari jabari publiko hidraulikoa babesteko xedean dagozkion beste eskumenek aurreikusitako araubide ekonomiko finantzarioa aldatzen. Bereziki, ez dira zaintzari eta ikuskapenari dagozkion eskumenak aldatzen, ez eta zehatzeko ahalmena ere.

1.– El procedimiento previsto en la presente ley para la autorización de los vertidos realizados por las actividades contempladas en los Anexos I.A y I.B al dominio público hidráulico de las cuencas gestionadas por la Administración General del Estado no modifica el régimen económico financiero previsto por la legislación de aguas ni el resto de competencias que corresponden a la Administración General del Estado en materia de protección del dominio público hidráulico. En particular, no se alteran las competencias relativas a la vigilancia e inspección, ni la potestad sancionadora.

2.– Dagokion arroko erakundeak kitatuko du isurien kontrol-kanona, ingurumen-baimen bateratuan eta ingurumen-baimen bakarrean jasotako baldintzen arabera; ondorio horiei begira, haren eskura jarriko du aipatutako baimena berau emateko eskumena duen organo autonomikoak.

2.– El organismo de cuenca correspondiente liquidará el canon de control de vertidos de acuerdo con las condiciones contenidas en la autorización ambiental integrada y la autorización ambiental única que, a estos efectos, deberá ser puesta a disposición de aquel por el órgano autonómico competente para otorgarla.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legean finkatutako araubideari egokitzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Adecuación al régimen establecido en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatutako arroetako jabari publiko hidraulikora I.A eta I.B eranskinetan aurreikusitako jardueretatik eratorritako isuriak eta lehorretik itsasorako isuriak baimentzeko xedean lege honetan aurreikusitako prozedurak ez du uren legediak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari edo URA-Uraren Euskal Agentziari jabari publiko hidraulikoa babesteko xedean dagozkien beste eskumenek aurreikusitako araubide ekonomiko finantzarioa aldatzen. Bereziki, ez dira zaintzari eta ikuskapenari dagozkion eskumenak aldatzen, ez eta zehatzeko ahalmena ere.

1.– El procedimiento previsto en la presente ley para la autorización de los vertidos realizados por las actividades contempladas en los Anexos I.A y I.B al dominio público hidráulico de las cuencas gestionadas por la Comunidad Autónoma del País Vasco y los vertidos de tierra al mar no modifica el régimen económico financiero previsto por la legislación de aguas ni el resto de competencias que corresponden a la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco o la Agencia Vasca del Agua-Ura en materia de protección del dominio público hidráulico. En particular, no se alteran las competencias relativas a a vigilancia e inspección, ni la potestad sancionadora.

2.– Ura-Uraren Euskal Agentziak kitatuko du isurien kontrol-kanona, ingurumen-baimen bateratuan eta ingurumen-baimen bakarrean jasotako baldintzen arabera; ondorio horiei begira, agentziaren eskura jarriko du aipatutako baimena berau emateko eskumena duen organo autonomikoak.

2.– La Agencia Vasca del Agua-Ura liquidará el canon de control de vertidos de acuerdo con las condiciones contenidas en la autorización ambiental integrada y la autorización ambiental única que, a estos efectos, deberá ser puesta a disposición de la agencia por el órgano autonómico competente para otorgarla.

AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen aldaketa.
DISPOSICIÓN FINAL QUINTA.– Modificación de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea aldatzen da, era honetara:

Se modifica la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, del modo siguiente:

I.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 3. artikuluari bigarren paragrafo bat gehitzen zaio, honela idatzita:

I.– Se añade un segundo párrafo al artículo 3 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«Era berean, aurreko paragrafoan adierazitako plangintza bertan behera uztea erabaki ahal izango da, goi-mailako interes publikoko proiektuak deklaratzeko, hurrengo artikuluetan ezarritako prozedurarekin eta betekizunekin bat etorriz, plangintza horretan Euskal Autonomia Erkidegorako onura publikoko eta ingurumen-arloko gizarte-intereseko azpiegiturak, zuzkidurak eta instalazioak sartzeko, horiek gauzatuko direla bermatzeko».

«Asimismo, se podrá acordar la suspensión del planeamiento señalado en el párrafo anterior a fin de proceder a la declaración de proyectos de interés público superior, de conformidad con el procedimiento y requisitos establecidos en los artículos siguientes, con la finalidad de introducir en dicha planificación las infraestructuras, dotaciones e instalaciones de utilidad pública e interés social medioambiental para la Comunidad Autónoma del País Vasco, en garantía de su ejecución».

II.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari 3 bis artikulua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

II.– Se añade un nuevo artículo 3 bis a la Ley 4/1990 de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«3 bis artikulua.– Goi-mailako interes publikoko proiektuen adierazpena.

«Artículo 3 bis.– Declaración de proyectos de interés público superior.

1.– Eusko Jaurlaritzari dagokio, Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailak proposatuta, goi-mailako interes publikoko proiektuak onartzea. Goi-mailako interes publikoko deklarazioa proiektuak onartzeko prozeduran justifikatuko da, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen helburuak lortzeko interes orokorragatik.

1.– Corresponde al Gobierno Vasco, a propuesta del departamento competente en materia de medio ambiente del Gobierno Vasco, la aprobación de los proyectos de interés público superior. La declaración de interés público superior se justificará en el procedimiento de aprobación de los proyectos por el interés general concurrente en la consecución de los fines de la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi.

2.– Ekimen publikoak sustatu beharko ditu goi-mailako interes publikoko proiektuak, eta ekimen horren barruan sartuko dira sektore publikoko erakundeak, publikoak zein pribatuak.

2.– Los proyectos de interés público superior deberán ser promovidos por la iniciativa pública, comprendiendo en ella las entidades, sean de naturaleza pública o privada, integradas en el sector público.

3.– Goi-mailako interes publikoko deklarazioak, aparteko interes orokorra dakarrelako, proiektua plangintzan integratzeko eta garatzeko eta gauzatzeko gaitzen du, eta, ondorioz:

3.– La declaración de interés público superior, dado el excepcional interés general que conlleva, habilita para la integración del proyecto en el planeamiento y para su desarrollo y ejecución, y, en consecuencia:

a) Adierazpenaren xede den proiektua gauzatzeari dagozkion obra guztiak hartuko ditu barne.

a) Comprenderá todas las obras correspondientes a la ejecución del proyecto objeto de la declaración.

b) Lurraldearen antolamendurako planak zuzenean aldatzea ekarriko du, horien zehaztapenek plan horiek aldatzea badakarte, eta adierazpenaren xede den azpiegitura haren edukian txertatuko da.

b) Implicará la modificación directa de los planes de ordenación del territorio cuando sus determinaciones supongan una alteración de dichos planes, integrando en su contenido la infraestructura objeto de la declaración.

c) Lurralde-antolamenduaren eduki gisa dituen zuzeneko ondorioei kalterik egin gabe, haren zehaztapenek zuzenean lotuko dute ukitutako udalerriko edo udalerrietako plangintza, eta horrela deklaratutako azpiegiturak plangintza horretan sartu beharko dira.

c) Sin perjuicio de sus efectos directos, como contenido de la ordenación territorial, sus determinaciones vincularán directamente al planeamiento del municipio o municipios afectados, al que deberán incorporar las infraestructuras así declaradas.

4.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak edozein lurzoru motatan garatu ahal izango dira, babes bereziko lurzoru urbanizaezinean izan ezik».

4.– Los proyectos de interés público superior podrán desarrollarse en cualquier clase de suelo, con excepción del suelo no urbanizable de especial protección».

III.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari 3 ter artikulua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

III.– Se añade un nuevo artículo 3 ter a la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«3 ter artikulua.– Beste ondorio batzuk.

«Artículo 3 ter.– Otros efectos.

1.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak onartzeak berekin ekarriko du onura publikoko eta gizarte-intereseko deklaratzea eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatzeko beharra, hirigintza-antolamenduko planetan edo, hala badagokio, plangintza sektorialean aurreikusitako azpiegitura-sareekiko loturak eta konexioak barne, jabetza nahitaez kentzeko, aldi baterako okupatzeko edo zortasunak aldatzeko.

1.– La aprobación de los proyectos de interés público superior comportará la declaración de utilidad pública e interés social y la necesidad de urgente ocupación de los bienes y derechos que resulten necesarios para la ejecución del proyecto, incluidos los enlaces y conexiones con las redes de infraestructura previstas en los planes de ordenación urbanística o en la planificación sectorial, en su caso, a efectos de su expropiación forzosa, ocupación temporal o modificación de servidumbres.

2.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak onartzean, sustatzaileak eta lurren jabeak hirigintza-legerian araututako hirigintza-eskubide eta -betebeharren araubidearen mende egongo dira, baldin eta haien zehaztapenak zehazten badituzte, gutxienez, kasu bakoitzean behar den hirigintza-plangintzaren pareko zehaztasunarekin.

2.– La aprobación de los proyectos de interés público superior determinará la sujeción de sus promotoras o promotores y de las personas propietarias de los terrenos al régimen de derechos y deberes urbanísticos regulado en la legislación urbanística, siempre que definan sus determinaciones con la precisión equivalente, al menos, al planeamiento urbanístico preciso en cada caso.

3.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak gauzatzetik eratorritako obra eta jarduerei eska dakizkiekeen lizentziak eta bestelako baimenak aplikatu beharreko legeriak aurreikusten dituen presako prozeduren bidez izapidetuko dira, edo, halakorik ezean, lehentasun- eta presa-irizpideak aplikatuz, eta, zehazki, eska daitezkeen ingurumen-izapideak eginez.

3.– Las licencias y otras autorizaciones que fueran exigibles a las obras y actividades derivadas de la ejecución de los proyectos de interés público superior se tramitarán por los procedimientos de urgencia que prevea la legislación aplicable, o, en su defecto, con aplicación de criterios de prioridad y urgencia y, en concreto, la realización de los trámites ambientales exigibles.

4.– Goi-mailako interes publikoko proiektuen betearazpena lege honen bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako udalaren prebentzio-kontroleko egintzen salbuespenean sartuko da.

4.– La ejecución de los proyectos de interés público superior se comprenderá en la excepción de los actos de control preventivo municipal establecida en la disposición adicional quinta de la presente ley.

5.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak gauzatzearen ondoriozko obra eta jarduerek Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean araututako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurak bete beharko dituzte».

5.– Las obras y actividades derivadas de la ejecución de los proyectos de interés público superior estarán sometidas a los procedimientos de evaluación de impacto ambiental regulados en la Ley 10/2021, de 9 de diciembre, de Administración Ambiental de Euskadi».

IV.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari 3 quater artikulua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

IV.– Se añade un nuevo artículo 3 quater a la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«3 quater artikulua.– Zehaztapenak eta dokumentazioa.

«Artículo 3 quater. Determinaciones y documentación.

1.– Goi-mailako interes publikoko proiektuek honako zehaztapen hauek behar bezala jasotzen dituzten dokumentuak izango dituzte:

1.– Los proyectos de interés público superior contendrán los documentos que reflejen adecuadamente las siguientes determinaciones:

a) Dagokien xedearen beharra identifikatu eta justifikatzea, baita jarduketa publikoak lurraldeari dagokionez dituen printzipio eta helburuetara egokitzea ere.

a) Identificación y justificación de la necesidad de su objeto y de su adecuación a los principios y fines de la actuación pública con relación al territorio.

b) Proiektua sustatu duen Administrazio edo erakunde publikoaren identifikazioa.

b) Identificación de la Administración o entidad pública promotora del proyecto.

c) Bere goi-mailako interes publikoa, onura publikoa eta interes soziala justifikatzea.

c) Justificación de su interés público superior, utilidad pública e interés social.

d) Obren kokapena, eremuaren mugaketa eta bertan dauden lurren deskribapena, alderdi guztietan; obrak kokatuta dauden udal-mugartea edo -mugarteak eta haien ezaugarri fisiko zein juridikoak barne.

d) Localización de las obras, delimitación de su ámbito y descripción de los terrenos en él comprendidos, en todos sus aspectos; comprensiva del término o términos municipales en que se sitúen y de sus características, tanto físicas como jurídicas.

e) Proiektuaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak, eta proiektua gauzatzeak ingurumenean eta gizartean eta ekonomian izango duen eragina.

e) Descripción y características técnicas del proyecto y del impacto medioambiental y socioeconómico de su ejecución.

f) Proiektuaren xede diren lursailen eta haien ingurunearen paisaia-azterketa. Eragina eta arintzeko edo zuzentzeko proposamenak.

f) Estudio paisajístico de los terrenos objeto del proyecto y de su entorno. Afección y propuestas de mitigación o corrección.

g) Proiektua hari eragiten dioten indarreko lurralde-antolamenduko eta hirigintza-plangintzako tresnetara egokitzen den aztertzea, eta tresna horien aldatu beharreko zehaztapenak identifikatzea.

g) Estudio de la adecuación del proyecto a los instrumentos de ordenación del territorio y de planeamiento urbanístico en vigor que le afecten e identificación de las determinaciones de estos que hayan de modificarse.

h) Obrak hasteko eta gauzatzeko epeak eta iraungitze-kasuak.

h) Plazos de inicio y de ejecución de las obras y supuestos de caducidad.

i) Bideragarritasuna justifikatzen duen azterlan ekonomiko finantzarioa.

i) Estudio económico financiero justificativo de su viabilidad.

j) Eska daitezkeen azterlan teknikoen ondoriozko aurreikuspenak.

j) Previsiones que resulten de los estudios de carácter técnico que sean exigibles.

2.– Erregelamendu bidez, eskakizun espezifikoak zehaztu ahal izango dira goi-mailako interes publikoko proiektuetarako, proiektuen izaeraren eta ezaugarrien arabera.

2.– Reglamentariamente podrán determinarse requerimientos específicos para los proyectos de interés público superior en función de su naturaleza y características.

3.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak honako dokumentu hauetan egituratuko dira:

3.– Los proyectos de interés público superior se estructurarán en los siguientes documentos:

a) Memoria deskribatzailea eta justifikatzailea.

a) Memoria descriptiva y justificativa.

b) Eskala egokia duten planoak. Lanen kokapenaren planoa geoerreferentziatuta etorriko da.

b) Planos a escala adecuada. El plano de la localización de las obras vendrá georreferenciado.

c) Obrak erabat definitzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak».

c) Proyectos técnicos necesarios para la total definición de las obras».

V.– 3 quinquies artikulu berria eransten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari, eta honela geratzen da idatzita:

V.– Se añade un nuevo artículo 3 quinquies a la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«3 quinquies artikulua.– Prestatzea eta onartzea.

«Artículo 3 quinquies.– Elaboración y aprobación.

1.– Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailak izapidetuko ditu goi-mailako interes publikoko proiektuak.

1.– Los proyectos de interés público superior serán tramitados por el departamento competente en materia de medio ambiente del Gobierno Vasco.

2.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak egiteko eta onartzeko, urrats hauek egingo dira:

2.– La elaboración y aprobación de los proyectos de interés público superior seguirá los siguientes pasos:

a) Sektore publiko sustatzaileko erakundearen adierazpen-eskaera aurkeztea, Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailaren aurrean izapidetu eta onar dezan, aurreko artikuluan zehaztutako dokumentazioarekin batera eta, hala badagokio, erregelamendu bidez ezarritako dokumentazioarekin batera.

a) Presentación de la solicitud de declaración por la entidad del sector público promotora para su tramitación y aprobación ante el departamento competente en materia de medio ambiente del Gobierno Vasco, acompañada de la documentación especificada en el artículo anterior y de la que, en su caso, se establezca reglamentariamente.

b) Ingurumenaren arloan eskumena duen sailaren titulartasuna duen pertsonak hasierako onarpena ematea.

b) Aprobación inicial por la persona que ostente la titularidad del departamento competente en materia de medio ambiente.

c) Ukitutako udalerrien jendaurreko informaziorako eta txostena egiteko aldian jartzea, bi hilabeteko epean. Jendaurreko informazio-aldia ireki aurretik, goi-mailako interes publikoko proiektuaren espedientea eta erantsitako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-atarian argitaratuta egon behar dira.

c) Sometimiento a información pública e informe de los municipios afectados por plazo de dos meses. Previamente a abrir el período de información pública, debe estar publicado el expediente y la documentación anexa del proyecto de interés público superior en el portal de transparencia del Gobierno Vasco.

d) Ingurumenaren arloan eskumena duen sailak jasotako alegazioen eta txostenen balorazioa, eta, hala badagokio, egoki iritzitako zuzenketak gehituta.

d) Valoración de las alegaciones e informes recibidos por el departamento competente en materia de medio ambiente, introduciendo, en su caso, las rectificaciones estimadas procedentes.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena, loteslea izango dena honako gai hauei dagokienez: jarduketa publikoaren printzipio eta helburuetara egokitzea lurraldeari dagokionez, lurren eta haien ingurunearen paisaia-azterketa eta eraginpean dauden indarreko lurralde- eta hirigintza-antolamenduko tresnetara egokitzea, eta aldatu beharreko tresna horien zehaztapenak identifikatzea.

e) Informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, que será vinculante en relación con su adecuación a los principios y fines de la actuación pública con relación al territorio, estudio paisajístico de los terrenos y de su entorno y adecuación a los instrumentos de ordenación territorial y urbanística en vigor que resulten afectados, e identificación de las determinaciones de estos que hayan de modificarse.

f) Proiektuaren goi-mailako interes publikoa adieraztea eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak behin betiko onartzea.

f) Declaración del interés público superior del proyecto y aprobación definitiva por el Consejo de Gobierno Vasco.

g) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

g) Publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Onespen-erabakiak, besteak beste, honako hauek adieraziko ditu:

3.– El acuerdo de aprobación, entre otros extremos, expresará:

a) Goi-mailako interes publikoko proiektuaren xedea, goi-mailako interes publikoko deklarazioaren irismena, hura garatzeko baldintzak eta erakunde publiko sustatzaileak bere gain hartu beharko dituen betebeharrak.

a) El objeto del proyecto de interés público superior, el alcance de la declaración de interés público superior, las condiciones para su desarrollo y las obligaciones que deberá asumir la entidad pública promotora.

b) Proiektua gauzatzeaz arduratzen den sektore publikoko erakundea.

b) La entidad del sector público encargada de la ejecución del proyecto.

c) Goi-mailako interes publikoko proiektua onartzearen ondorioz egokitu beharreko lurralde-plangintzaren aldaketa idazteko erabakia.

c) Acuerdo de redacción de la modificación del planeamiento territorial precisado de adaptación como consecuencia de la aprobación del proyecto de interés público superior.

d) Egokitu behar den hirigintza-plangintza aldatzeko epea».

d) El plazo para la modificación del planeamiento urbanístico precisado de adaptación».

VI.– 3 sexies artikulu berria eransten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari, eta honela geratzen da idatzita:

VI.– Se añade un nuevo artículo 3 sexies a la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«3 sexies artikulua.– Ematea, berrikustea, aldatzea eta iraungitzea.

«Artículo 3 sexies.– Concesión, revisión, modificación y caducidad.

1.– Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailak goi-mailako interes publikoko proiektua gauzatzeko obren garapenaren jarraipena egin beharko du, eta, amaitutakoan, gauzatutakoa proiektu horretan ezarritakoarekin bat datorrela adierazten duen txostena egin beharko du. Txosten hori Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-atarian argitaratuko da.

1.– El departamento competente en materia de medio ambiente del Gobierno Vasco deberá realizar el seguimiento del desarrollo de las obras de ejecución del proyecto de interés público superior y evacuar, a su finalización, informe sobre la adecuación de lo ejecutado a lo establecido en dicho proyecto. Dicho informe será publicado en el portal de transparencia del Gobierno Vasco.

2.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak emakida bidez gauzatu ahal izango dira, sektore publikoko kontratazioari buruzko legeriarekin bat etorriz.

2.– Los proyectos de interés público superior podrán ejecutarse a través de concesión, de conformidad con la legislación de contratación del sector público.

3.– Goi-mailako interes publikoko proiektuak berrikusteko eta aldatzeko, proiektuak onartzeko ezarritako prozedura bete beharko da; hala ere, aldaketak egiteari dagokionez, jendaurreko informaziorako eta herri-administrazioei entzuteko epea hilabetekoa izango da».

3.– La revisión y modificación de los proyectos de interés público superior se ajustarán al procedimiento establecido para su aprobación; no obstante, para las modificaciones, el periodo de información pública y audiencia a las administraciones públicas será de un mes».

VII.– 3 septies artikulu berria eransten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari, eta honela geratzen da idatzita:

VII.– Se añade un nuevo artículo 3 septies a la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, con la siguiente redacción:

«3 septies artikulua.– Iraungitzea.

«Artículo 3 septies.– Caducidad.

1.– Goi-mailako interes publikoko proiektuen deklarazioa iraungi egingo da honako kasu hauetan:

1.– Darán lugar a la caducidad de la declaración de los proyectos de interés público superior los siguientes supuestos:

a) Behin betiko onartu zenetik bi urte igarotzea exekuzioa hasi gabe edo exekuzioa hasi ondoren, arrazoi larririk justifikatu gabe, bi urte baino gehiagoz etetea.

a) El transcurso de dos años desde su aprobación definitiva sin que se hubiera iniciado su ejecución o cuando iniciada esta se interrumpiera, sin la concurrencia justificada de causa mayor, durante más de dos años.

b) Proiektuan jasotako aurreikuspenak betetzeko gerora sortutako ezintasuna eta aurreikusi ezina.

b) La imposibilidad sobrevenida e imprevisible de cumplir las previsiones contenidas en el proyecto.

c) Proiektua gauzatzea eragin zuten baldintzak funtsean aldatzea.

c) La modificación sustancial de las condiciones que motivaron la ejecución del proyecto.

Iraungitzea Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez deklaratuko da, aplikatzekoak diren arauen arabera izan litezkeen erantzukizunei kalterik egin gabe.

La caducidad se declarará por decreto del Consejo del Gobierno Vasco, sin perjuicio de las responsabilidades en que hubiera podido incurrirse según las normas que sean de aplicación.

2.– Proiektua iraungi ondoren:

2.– Una vez producida la caducidad del proyecto:

a) Eragindako lursailek, ondorio guztietarako, proiektua onetsi aurretik zituzten hirigintza-sailkapena eta hirigintza-kalifikazioa berreskuratuko dituzte.

a) Los terrenos afectados recuperarán, a todos los efectos, la clasificación y la calificación urbanística que tuvieran con anterioridad a la aprobación del proyecto.

b) Egikaritzeaz arduratzen den sektore publikoko erakundeak behar diren lanak egin beharko ditu lursailak egikaritzea hasi aurretik zuten egoeran jartzeko.

b) La entidad del sector público responsable de su ejecución deberá realizar los trabajos precisos para reponer los terrenos al estado que tuvieran antes del comienzo de dicha ejecución.

c) Desjabetu diren lursailen titularrek lursail horiek itzultzeko eskatu ahal izango dute, nahitaezko desjabetzea arautzen duen legeria orokorrean aurreikusitako betekizunen eta prozeduraren arabera».

c) Las personas titulares de los terrenos que hubieran sido objeto de expropiación podrán solicitar su reversión de acuerdo con los requisitos y el procedimiento previstos en la legislación general reguladora de la expropiación forzosa».

AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA.– Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen aldaketa.
DISPOSICIÓN FINAL SEXTA.– Modificación de la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea honela aldatzen da:

Se modifica la Ley 4/2019, de 21 de febrero, de Sostenibilidad Energética de la Comunidad Autónoma Vasca, del modo siguiente:

I.– 17. artikuluaren hirugarren idatz-zatia honela aldatzen da:

I.– Se modifica el apartado tercero del artículo 17, del modo siguiente:

Hau dioen lekuan:

Donde dice:

«3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publiko bakoitzak 2030erako lortu beharra dauka bere eraikin guztietan energia berriztagarriez baliatzeko instalazioak edukitzea, Administrazio horren kontsumoaren % 32 zuzkitzeko adinakoak, ustiapen termikoko sistemak nahiz elektrizitatea sortzekoak barne direla».

«3.– Cada Administración pública vasca deberá lograr para el año 2030 que, en el conjunto de sus edificios, disponga de instalaciones de aprovechamiento de energías renovables suficientes para abastecer el 32 % del consumo de la citada Administración, incluyendo tanto sistemas de aprovechamiento térmico como de generación eléctrica».

Hau esan behar du:

Debe decir:

«3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publiko bakoitzak, zuzenean edo energia ekoizten duten erakundeetan parte hartuz, energia berriztagarriak aprobetxatzeko hurbileko instalazioak izan beharko ditu 2030erako, Administrazio horren urteko kontsumoaren % 32ri dagokion energia sortzeko adina, aprobetxamendu termikoko nahiz elektrizitatea sortzeko sistemak barne».

«3.– Cada Administración pública vasca deberá disponer para el año 2030, directamente o por su participación en entidades dedicadas a la producción de energía, de instalaciones próximas de aprovechamiento de energías renovables suficientes para producir energía equivalente al 32 % del consumo anual de la citada Administración, incluyendo sistemas tanto de aprovechamiento térmico como de generación eléctrica».

II.– 19. artikuluko lehen idatz-zatia honela aldatu da:

II.– Se modifica el apartado primero del artículo 19 del modo siguiente:

Hau dioen lekuan:

Donde dice:

«1.– Eraikinen energia-kontsumoak ezagutzeko, kontrolatzeko eta murrizteko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen titulartasuneko eraikin guztiek Euskadiko Efizientzia Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan behar bezala inskribatutako ziurtapen energetikoa eduki behar dute, lege hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean».

«1.– A fin de conocer, controlar y reducir los consumos energéticos de los edificios, todos los edificios existentes de titularidad de las administraciones públicas vascas deberán contar con su correspondiente certificación energética de edificios debidamente inscrita en el Registro de Certificados de Eficiencia Energética del País Vasco, en un plazo de un año a partir de la entrada en vigor de esta ley».

Hau esan behar du:

Debe decir:

«1.– Eraikinen energia-kontsumoak ezagutzeko, kontrolatzeko eta murrizteko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen titulartasuneko eraikin guztiek Euskadiko Efizientzia Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan behar bezala inskribatutako ziurtapen energetikoa eduki behar dute, 2022ko abenduaren 21a baino lehen.

«1.– A fin de conocer, controlar y reducir los consumos energéticos de los edificios, todos los edificios existentes de titularidad de las administraciones públicas vascas deberán contar con su correspondiente certificación energética de edificios debidamente inscrita en el Registro de Certificados de Eficiencia Energética del País Vasco, con anterioridad al 21 de diciembre de 2022.

Betebehar horretatik kanpo daude 50 m2-tik beherako azalera erabilgarria duten isolatutako eraikin edo eraikin-zatiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuaren 2.3 artikuluan aipatzen diren eraikinak».

Se excluyen de esta obligación los edificios o partes de edificios aislados con una superficie útil total inferior a 50 m2 y los edificios enunciados en el artículo 2.3 del Decreto 25/2019, de 26 de febrero, de certificación de la eficiencia energética de los edificios en la Comunidad Autónoma del País Vasco, su procedimiento de control y registro».

AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aldaketa.
DISPOSICIÓN FINAL SÉPTIMA.– Modificación de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea honela aldatzen da:

Se modifica la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, del modo siguiente:

Legearen 49. artikuluari bi idatz-zati erantsi zaizkio, honela idatzita:

Se añaden dos apartados al artículo 49 de la ley, con la siguiente redacción:

«3.– Egiaztapena emateko baldintzek bere horretan dirauten bitartean egongo da indarrean, mugarik gabe. Baldintza horiek aldatzen badira, egiaztapena aldatu edo baliogabetu ahal izango da.

«3.– La acreditación permanecerá vigente de forma indefinida en tanto se mantengan las condiciones en que fue otorgada. La modificación de dichas condiciones podrá conllevar, a su vez, la modificación o revocación de la acreditación.

Era berean, emandako egiaztapena aldatu edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango da, onetsiko den araudian finkatutako moduan eta epeetan entitate akreditatuek bete beharreko baldintza berriak ezartzearen ondorioz.

Asimismo, la acreditación otorgada podrá ser modificada o, en su caso, revocada, como consecuencia del establecimiento de nuevos requisitos que deban cumplir las entidades acreditadas en los términos y plazos que se fijen en la normativa que se apruebe.

4.– Entitate akreditatuek bi urtean behin bidali beharko diote ingurumen-organoari honako informazio hau:

4.– Las entidades acreditadas deberán remitir bienalmente al órgano ambiental la siguiente información:

a) Emandako egiaztapenaren esparruan egindako jarduerak jasotzen dituen txostena.

a) Un informe que contenga las actuaciones realizadas en relación con el ámbito de la acreditación otorgada.

b) Memoria xehatu bat, langileen prestakuntzaren arloan egindako jarduerak, kudeaketan egindako hobekuntzak eta entitatearen antolaketari nahiz kanpoko jarduerei buruzko beste edozein gai zerrendatzen dituena, bai eta jardueren eraginkortasuna hobetzeko aldaketa-iradokizunak ere.

b) Una memoria detallada que relacione las actividades realizadas en materia de formación de personal, mejoras en la gestión y cualquier otra referente tanto a la organización de la entidad como a la de sus actividades exteriores, así como sugerencias de cambio para mejorar la eficacia de sus actuaciones.

Informazioa dagokion urteko maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko da».

La remisión de la información deberá realizarse antes del 31 de mayo del año que corresponda».

AZKEN XEDAPENETAKO ZORTZIGARRENA.– Eranskinak egokitzeko araudia bideratzea.
DISPOSICIÓN FINAL OCTAVA.– Habilitación normativa para adecuar los anexos.

Ahalmena ematen zaio Gobernu Kontseiluari, dekretu bidez eta ingurumenaren alorrean eskumenak dituen sailak eskatuta, lege honen eranskinak aldatu ahal izateko, aplikagarria den araudira, ingurumenaren alorreko errekerimenduetara edo, hala dagokionean, izaera teknikoko errekerimenduetara egokitzeko.

Se faculta al Consejo de Gobierno para que, mediante decreto y a solicitud del departamento competente en materia de medio ambiente, pueda modificar los anexos de esta ley con la finalidad de adaptarlos a la normativa aplicable y a los requerimientos medioambientales o de carácter técnico que en su caso sean necesarios.

AZKEN XEDAPENETAKO BEDERATZIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL NOVENA.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean lege hau.

La presente ley entrará en vigor a los cuatro meses de su completa publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 9a.

Vitoria-Gasteiz, a 9 de diciembre de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

ERANSKINAK
ANEXOS
I.A eranskina.– Ingurumen-baimen bateratua behar duten instalazioak.
Anexo I.A.– Instalaciones sometidas a autorización ambiental integrada.

1.– Errekuntza-instalazioak.

1.– Instalaciones de combustión.

1.1.– 50 MW-ko potentzia edo potentzia termiko nominal handiagoa duten errekuntza- instalazioak:

1.1.– Instalaciones de combustión con una potencia térmica nominal total igual o superior a 50 MW:

a) Erregimen arruntean edo erregimen berezian energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak, horietan erregai fosilak, hondakinak edo biomasa erretzen badituzte.

a) Instalaciones de producción de energía eléctrica en régimen ordinario o en régimen especial en las que se produzca la combustión de combustibles fósiles, residuos o biomasa.

b) Kogenerazio-instalazioak, galdarak, lurruna sortzeko makinak edo industria batean dagoen edozein errekuntza-ekipamendu edo -instalazio, errekuntza-industria horretako jarduera nagusia izan ala ez.

b) Instalaciones de cogeneración, calderas, generadores de vapor o cualquier otro equipamiento o instalación de combustión existente en una industria, sea esta o no su actividad principal.

1.2.– Petrolio- eta gas-findegiak:

1.2.– Refinerías de petróleo y gas:

a) Petrolioa edo petrolio gordina fintzeko instalazioak.

a) Instalaciones para el refino de petróleo o de crudo de petróleo.

b) Gas naturalaz bestelako gas erregarriak eta petrolioaren gas likidotuak ekoizteko instalazioak.

b) Instalaciones para la producción de gas combustible distinto del gas natural y gases licuados del petróleo.

1.3.– Koke-fabrikak.

1.3.– Coquerías.

1.4.– Honako hauen gasifikazioa eta likuefakzioa bideratzeko instalazioak:

1.4.– Instalaciones de gasificación y licuefacción de:

a) Ikatza;

a) Carbón;

b) Beste erregaiak, instalazioak 20 MW-ko potentzia termiko nominala edo potentzia handiagoa duenean.

b) Otros combustibles, cuando la instalación tenga una potencia térmica nominal igual o superior a 20 MW.

2.– Metalen ekoizpena eta eraldaketa.

2.– Producción y transformación de metales.

2.1.– Mineral metalikoak, mineral sulfurosoa barne, kiskaltzeko edo sinterizatzeko instalazioak.

2.1.– Instalaciones de calcinación o sinterización de minerales metálicos, incluido el mineral sulfuroso.

2.2.– Altzairu gordinak urtzeko instalazioak (oinarrizko zein bigarren mailako fusioa) eta fundizio jarraituko instalazioak, orduko 2,5 tonatik gora ekoizteko ahalmena baldin badute.

2.2.– Instalaciones para la producción de fundición o de aceros brutos (fusión primaria o secundaria), incluidas las correspondientes instalaciones de fundición continua de una capacidad de más de 2,5 toneladas por hora.

2.3.– Metal ferrosoak eraldatzeko instalazioak:

2.3.– Instalaciones para la transformación de metales ferrosos:

a) Berotasun bidez ijeztekoak, orduko 20 tonatik gora altzairu gordin ekoizteko ahalmena badute.

a) Laminado en caliente con una capacidad superior a 20 toneladas de acero bruto por hora.

b) Mailuen bidezko forjaketa, talka-energia 50 kilojuliotik gorakoa baldin bada mailu bakoitzeko eta erabilitako potentzia termikoa 20 MW-tik gorakoa baldin bada.

b) Forjado con martillos cuya energía de impacto sea superior a 50 kilojulios por martillo y cuando la potencia térmica utilizada sea superior a 20 MW.

c) Metal urtuzko babes-geruzak aplikatzea, orduko 2 tonatik gora altzairu gordin tratatzeko ahalmena badute.

c) Aplicación de capas de protección de metal fundido con una capacidad de tratamiento de más de 2 toneladas de acero bruto por hora.

2.4.– Metal ferrosoen fundizioak, egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

2.4.– Fundiciones de metales ferrosos con una capacidad de producción de más de 20 toneladas por día.

2.5.– Instalazioak:

2.5.– Instalaciones:

a) Metal ez ferrosoak gordinean ekoizteko, mineraletatik, kontzentratuetatik edo bigarren mailako lehengaietatik abiatuta, prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez.

a) Para la producción de metales en bruto no ferrosos a partir de minerales, de concentrados o de materias primas secundarias mediante procedimientos metalúrgicos, químicos o electrolíticos.

b) Metal ez ferrosoen fusiorako, aleazioa barne, baita berreskurapen-produktuak ere, egunean fusio-gaitasun hau baldin badute: berunaren eta kadmioaren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, 20 tonatik gorakoa.

b) Para la fusión de metales no ferrosos, inclusive la aleación, así como los productos de recuperación y otros procesos con una capacidad de fusión de más de 4 toneladas para el plomo y el cadmio o 20 toneladas para todos los demás metales, por día.

2.6.– Metalen eta material plastikoen gainazala prozesu elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeta edo linea osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa baldin bada.

2.6.– Instalaciones para el tratamiento de superficie de metales y materiales plásticos por procedimiento electrolítico o químico, cuando el volumen de las cubetas o de las líneas completas destinadas al tratamiento empleadas sea superior a 30 m3.

3.– Mineralen industria.

3.– Industrias minerales.

3.1.– Zementuaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpena:

3.1.– Producción de cemento, cal y óxido de magnesio:

a) i) zementua ehotze bidez fabrikatzeko instalazioak, egunean 500 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute;

a) i) fabricación de cemento por molienda con una capacidad de producción superior a 500 toneladas diarias;

ii) klinkerra labe birakarietan fabrikatzeko instalazioak, egunean 500 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute, edo bestelako labeetan fabrikatzeko instalazioetan, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute;

ii) fabricación de clínker en hornos rotatorios con una capacidad de producción superior a 500 toneladas diarias, o en hornos de otro tipo con una capacidad de producción superior a 50 toneladas por día;

b) karea labeetan ekoizteko instalazioak, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute;

b) producción de cal en hornos con una capacidad de producción superior a 50 toneladas diarias;

c) magnesio-oxidoa labeetan ekoizteko instalazioak, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

c) producción de óxido de magnesio en hornos con una capacidad de producción superior a 50 toneladas diarias.

3.2.– Edukirik gabe.

3.2.– Sin contenido.

3.3.– Beira, beira-zuntza barne, fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonatik gora urtzeko ahalmena badute.

3.3.– Instalaciones para la fabricación de vidrio incluida la fibra de vidrio, con una capacidad de fusión superior a 20 toneladas por día.

3.4.– Mineralak urtzeko instalazioak, mineral- zuntzen fabrikazioa barne, egunean 20 tona baino gehiago urtzeko ahalmena badute.

3.4.– Instalaciones para la fundición de materiales minerales, incluida la fabricación de fibras minerales con una capacidad de fundición superior a 20 toneladas por día.

3.5.– Labea erabiliz zeramikazko produktuak egiten dituzten instalazioak, bereziki teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejuak, gres-zeramika edo etxerako zeramikak zein zeramika apaingarriak egiten dituztenak, egunean 75 tonatik gora ekoizteko ahalmena baldin badute, 4 m3-tik gora laberatzeko ahalmena baldin badute eta labe bakoitzean 300 kg-tik gorako karga-dentsitatea baldin badute metro kubikoko.

3.5.– Instalaciones para la fabricación de productos cerámicos mediante horneado, en particular tejas, ladrillos, refractarios, azulejos, gres cerámico o productos cerámicos ornamentales o de uso doméstico, con una capacidad de producción superior a 75 toneladas por día, o una capacidad de horneado de más de 4 m3 y más de 300 kg/m3 de densidad de carga por horno.

4.– Industria kimikoak.

4.– Industrias químicas.

Atal honen eta bertan jasotako jardueren kategorien deskribapenaren ondorioei begira, 4.1etik 4.6ra bitarteko epigrafeetan aipatutako produktuen edo produktu multzoen eraldaketa kimiko edo biologikoaren bidezko industria-mailako fabrikazioa adierazten du fabrikazio hitzak.

A efectos de la presente sección y de la descripción de las categorías de actividades incluidas en la misma, fabricación significa la fabricación a escala industrial, mediante transformación química o biológica, de los productos o grupos de productos mencionados del punto 4.1 al 4.6.

4.1.– Produktu kimiko organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, zehazki:

4.1.– Instalaciones químicas para la fabricación de productos químicos orgánicos, en particular:

a) Hidrokarburo sinpleak (linealak edo ziklikoak, aseak edo asegabeak, alifatikoak edo aromatikoak).

a) Hidrocarburos simples (lineales o cíclicos, saturados o insaturados, alifáticos o aromáticos).

b) Hidrokarburo oxigenatuak, hala nola alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak eta azetato-esterren, eterren, peroxidoen eta epoxi-erretxinen nahasketak.

b) Hidrocarburos oxigenados, tales como alcoholes, aldehídos, cetonas, ácidos orgánicos, ésteres y mezclas de ésteres acetatos, éteres, peróxidos, resinas epoxi.

c) Hidrokarburo sulfuratuak.

c) Hidrocarburos sulfurados.

d) Hidrokarburo nitrogenatuak, zehazki, aminak, amidak, konposatu nitrosoak, nitrikoak edo nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

d) Hidrocarburos nitrogenados, en particular, aminas, amidas, compuestos nitrosos, nítricos o nitratos, nitrilos, cianatos e isocianatos.

e) Hidrokarburo fosforatuak.

e) Hidrocarburos fosforados.

f) Hidrokarburo halogenatuak.

f) Hidrocarburos halogenados.

g) Konposatu organiko metalikoak.

g) Compuestos orgánicos metálicos.

h) Gai plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosatik ateratako zuntzak).

h) Materias plásticas (polímeros, fibras sintéticas, fibras a base de celulosa).

i) Kautxu sintetikoak.

i) Cauchos sintéticos.

j) Koloregaiak eta pigmentuak.

j) Colorantes y pigmentos.

k) Tentsioaktiboak eta gainazaleko agenteak.

k) Tensioactivos y agentes de superficie.

4.2.– Produktu kimiko inorganikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, zehazki:

4.2.– Instalaciones químicas para la fabricación de productos químicos inorgánicos como:

a) Gasak eta, zehazki, amoniakoa, kloroa edo hidrogeno-kloruroa, fluorra edo hidrogeno-fluoruroa, karbono-oxidoak, sufre-konposatuak, nitrogeno-oxidoak, hidrogenoa, sufre-dioxidoa eta karbonilo-dikloruroa.

a) Gases y, en particular, el amoniaco, el cloro o el cloruro de hidrógeno, el flúor o floruro de hidrógeno, los óxidos de carbono, los compuestos de azufre, los óxidos del nitrógeno, el hidrógeno, el dióxido de azufre, el dicloruro de carbonilo.

b) Azidoak eta, zehazki, azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea eta azido sulfuratuak.

b) Ácidos y, en particular, el ácido crómico, el ácido fluorhídrico, el ácido fosfórico, el ácido nítrico, el ácido clorhídrico, el ácido sulfúrico, el ácido sulfúrico fumante, los ácidos sulfurados.

c) Baseak eta, zehazki, amonio-hidroxidoa, potasio-hidroxidoa eta hidroxido sodikoa.

c) Bases y, en particular, el hidróxido de amonio, el hidróxido potásico, el hidróxido sódico.

d) Amonio-kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (soda), perboratoak eta nitrato argentikoa bezalako gatzak.

d) Sales como el cloruro de amonio, el clorato potásico, el carbonato potásico (potasa), el carbonato sódico (sosa), los perboratos, el nitrato argéntico.

e) Ez metalak, oxido metalikoak edo kaltzio-karburoa, silizioa eta silizio-karburoa bezalako beste konposatu inorganiko batzuk.

e) No metales, óxidos metálicos u otros compuestos inorgánicos como el carburo de calcio, el silicio, el carburo de silicio.

4.3.– Ongarriak fosforoz, nitrogenoz edo potasioz (ongarri sinpleak edo konposatuak) fabrikatzeko instalazio kimikoak.

4.3.– Instalaciones químicas para la fabricación de fertilizantes a base de fósforo, de nitrógeno o de potasio (fertilizantes simples o compuestos).

4.4.– Landare-osasunerako produktuak eta biozidak fabrikatzeko instalazio kimikoak, bere jarduera nagusia izan ala ez izan, eta edozein dela ere abiapuntuko lehengaia edo jarraitutako prozesua, eraldaketa kimikoa edo biologikoa dakartenean.

4.4.– Instalaciones químicas para la fabricación de productos fitosanitarios o de biocidas, sea o no esta su actividad principal, e independientemente de cualquiera que sea la materia prima de partida o el proceso seguido, cuando impliquen transformación química o biológica.

4.5.– Botikak, tarteko produktuak barne, fabrikatzeko prozedura kimiko edo biologikoren bat erabiltzen duten instalazio kimikoak.

4.5.– Instalaciones químicas que utilicen un procedimiento químico o biológico para la fabricación de medicamentos, incluidos los productos intermedios.

4.6.– Lehergaiak fabrikatzeko instalazio kimikoak.

4.6.– Instalaciones químicas para la fabricación de explosivos.

5.– Hondakinen kudeaketa.

5.– Gestión de residuos.

5.1.– Hondakin arriskutsuak balioztatzeko edo deuseztatzeko instalazioak, eguneko 10 tonatik gorako ahalmena badute eta, gutxienez, hauetako jarduera bat gauzatzen badute:

5.1.– Instalaciones para la valorización o eliminación de residuos peligrosos, con una capacidad de más de 10 toneladas por día que realicen una o más de las siguientes actividades:

a) Tratamendu biologikoa;

a) Tratamiento biológico;

b) Tratamendu fisiko-kimikoa;

b) Tratamiento físico-químico;

c) 5.1 eta 5.2 idatz-zatietan aipatutako eragiketen aurretiazko konbinazio edo nahasketa;

c) Combinación o mezcla previas a las operaciones mencionadas en los apartados 5.1 y 5.2;

d) 5.1 eta 5.2 ataletan aipatutako edozein jardueraren aurreko berrontziratzea;

d) Reenvasado previo a cualquiera de las operaciones mencionadas en los apartados 5.1 y 5.2;

e) Disolbatzaileak berreskuratzea edo berroneratzea;

e) Recuperación o regeneración de disolventes;

f) Metalak edo konposatu metalikoak ez diren materia inorganikoak birziklatzea edo berreskuratzea;

f) Reciclado o recuperación de materias inorgánicas que no sean metales o compuestos metálicos;

g) Azidoak edo baseak birsortzea;

g) Regeneración de ácidos o de bases;

h) Kutsadura murrizteko erabilitako osagaiak balioztatzea;

h) Valorización de componentes utilizados para reducir la contaminación;

i) Katalizatzaileetatik eratorritako osagaiak balioztatzea;

i) Valorización de componentes procedentes de catalizadores;

j) Olioak birsortzea edo berrerabiltzea;

j) Regeneración o reutilización de aceites;

k) Azaleko urtegietan isurtzea (esate baterako, hondakin likidoak edo lohiak putzuetara, urmaeletara edo aintziretara eta abarretara isurtzea).

k) Embalse superficial (por ejemplo, vertido de residuos líquidos o lodos en pozos, estanques o lagunas, etcétera).

5.2.– Hondakinak hondakinen errausketa- edo baterako errausketa-instalazioetan balioztatzeko edo deuseztatzeko instalazioak:

5.2.– Instalaciones para la valorización o eliminación de residuos en plantas de incineración o coincineración de residuos:

a) Arriskutsuak ez diren hondakinetarako, orduko hiru tonatik gorako ahalmena badute;

a) Para los residuos no peligrosos con una capacidad superior a tres toneladas por hora;

b) Hondakin arriskutsuetarako, eguneko 10 tonatik gorako ahalmena badute.

b) Para residuos peligrosos con una capacidad superior a 10 toneladas por día.

5.3.– Arriskutsuak ez diren hondakinak ezabatzeko instalazioak, eguneko 50 tonatik gorako ahalmena badute, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago hartzen badituzte (hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan aipatzen direnak izan ezik):

5.3.– Instalaciones para la eliminación de los residuos no peligrosos con una capacidad de más de 50 toneladas por día, que incluyan una o más de las siguientes actividades, excluyendo las incluidas en el Real Decreto-Ley 11/1995, de 28 de diciembre, por el que se establecen las normas aplicables al tratamiento de las aguas residuales urbanas:

a) Tratamendu biologikoa;

a) Tratamiento biológico;

b) Tratamendu fisiko-kimikoa;

b) Tratamiento físico-químico;

c) Errausketa edo baterako errausketa aurreko tratamendua;

c) Tratamiento previo a la incineración o coincineración;

d) Zepen eta errautsen tratamendua;

d) Tratamiento de escorias y cenizas;

e) Hondakin metalikoen tratamendua birringailuan egitea, honako hauek barne: hondakin elektrikoak eta elektronikoak, bizitza erabilgarriaren amaieran dauden ibilgailuak eta haien osagarriak.

e) Tratamiento en trituradoras de residuos metálicos, incluyendo residuos eléctricos y electrónicos, vehículos al final de su vida útil y sus componentes.

5.4.– Arriskutsuak ez diren hondakinak balioztatzeko instalazioak, edo balioztatu eta ezabatu biak batera egiten dituzten instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako ahalmena badute, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago hartzen badituzte beren barruan (hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan jasotzen direnak izan ezik):

5.4.– Valorización, o una mezcla de valorización y eliminación, de residuos no peligrosos con una capacidad superior a 75 toneladas por día que incluyan una o más de las siguientes actividades, excluyendo las incluidas en el Real Decreto-Ley 11/1995, de 28 de diciembre, por el que se establecen las normas aplicables al tratamiento de las aguas residuales urbanas:

a) Tratamendu biologikoa;

a) Tratamiento biológico;

b) Errausketa edo baterako errausketa aurreko tratamendua;

b) Tratamiento previo a la incineración o coincineración;

c) Zepen eta errautsen tratamendua;

c) Tratamiento de escorias y cenizas;

d) Tratamendua hondakin metalikoen birringailuan egitea, honako hauek barne: hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta bizitza erabilgarriaren amaieran dauden ibilgailuak eta haien osagarriak.

d) Tratamiento en trituradoras de residuos metálicos, incluyendo residuos eléctricos y electrónicos, vehículos al final de su vida útil y sus componentes.

e) Instalazioan egiten den hondakinak tratatzeko jarduera bakarra digestio anaerobikoa denean, jarduera horren edukiera-atalasea eguneko 100 tona izango da.

e) Cuando la única actividad de tratamiento de residuos que se lleve a cabo en la instalación sea la digestión anaeróbica, los umbrales de capacidad para esta actividad serán de 100 toneladas al día.

5.5.– Mota guztietako hondakinak hartzen dituzten hondakindegiak (hondakin geldoen zabortegiak izan ezik), egunean 10 tona baino gehiago hartzen badituzte edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute.

5.5.– Vertederos de todo tipo de residuos que reciban más de 10 toneladas por día o que tengan una capacidad total de más de 25.000 toneladas, con exclusión de los vertederos de residuos inertes.

5.6.– Aurreko 5.5 idatz-zatian aipatu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2 eta 5.5 idatz-zatietan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, betiere 50 tonatik gorako ahalmena badute, alde batera utzita jasotzeko zain dagoen bitartean lekuan bertan sortu diren hondakinak aldi batez biltegiratzea.

5.6.– Almacenamiento temporal de los residuos peligrosos no incluidos en el apartado 5.5 en espera de la aplicación de alguno de los tratamientos mencionados en el apartado 5.1, 5.2 y 5.5, con una capacidad total superior a 50 toneladas, excluyendo el almacenamiento temporal, pendiente de recogida, en el sitio donde el residuo es generado.

5.7.– Hondakin arriskutsuak lur azpian gordetzea, guztizko edukiera 50 tonatik gorakoa denean.

5.7.– Almacenamiento subterráneo de residuos peligrosos con una capacidad total superior a 50 toneladas.

6.– Egurretik eratorritako industria.

6.– Industria derivada de la madera.

6.1.– Honako hauek fabrikatzeko industria-instalazioak:

6.1.– Instalaciones industriales destinadas a la fabricación de:

a) Paper-orea, zura edo zuntzezko beste materia batzuk lehengai hartuta;

a) Pasta de papel, a partir de madera o de otras materias fibrosas;

b) Papera edo kartoia, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena izanez gero.

b) Papel o cartón, con una capacidad de producción de más de 20 toneladas diarias.

6.2.– Zelulosa ekoizteko instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena badute.

6.2.– Instalaciones de producción de celulosa con una capacidad de producción superior a 20 toneladas diarias.

6.3.– Egurretik eratorritako honako taula hauetako bat edo gehiago fabrikatzera zuzendutako industria-instalazioak, egunean 600 m3-tik gora ekoizteko ahalmena badute: egurrezko txirbilezko taula orientatuak, taula aglomeratuak, kartoi trinkotuzko taulak edo zuntzezko taulak.

6.3.– Instalaciones industriales destinadas a la fabricación de uno o más de los siguientes tableros derivados de la madera, con una capacidad de producción superior a 600 m3 diarios: tableros de virutas de madera orientadas, tableros aglomerados, tableros de cartón comprimido o tableros de fibras,

7.– Ehungintza-industria.

7.– Industria textil.

7.1.– Ehungintzako zuntzak edo produktuak aldez aurretik tratatzeko (ikuzi, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, egunean 10 tona baino gehiago tratatzeko ahalmena badute.

7.1.– Instalaciones para el tratamiento previo (operaciones de lavado, blanqueo, mercerización) o para el tinte de fibras o productos textiles cuando la capacidad de tratamiento supere las 10 toneladas diarias.

8.– Larruaren industria.

8.– Industria del cuero.

8.1.– Larruak zurratzeko instalazioak, egunean 12 tona-produktu amaitu baino gehiago ateratzeko ahalmena badute.

8.1.– Instalaciones para el curtido de cueros cuando la capacidad de tratamiento supere las 12 toneladas de productos acabados por día.

9.– Nekazaritzako elikagaien industriak eta abeltzaintzako ustiategiak.

9.– Industrias agroalimentarias y explotaciones ganaderas.

9.1.– Honako hauetarako instalazioak:

9.1.– Instalaciones para:

a) Hiltegiak, egunean kanalean irekitako 50 tona-okela baino gehiago ekoizteko ahalmena badute.

a) Mataderos con una capacidad de producción de canales superior a 50 toneladas al día.

b) Honako lehengai hauen tratamendua eta eraldaketa (ontziratzeaz bestekoak), aurrez tratatuak izan ala ez, elikagaiak edo pentsuak honako hauen bidez fabrikatzekoak direnean:

b) Tratamiento y transformación, diferente del mero envasado, de las siguientes materias primas, tratadas o no previamente, destinadas a la fabricación de productos alimenticios o piensos a partir de:

i) Animalia-lehengaiak (ez esnea bakarrik), baldin eguneko 75 tonatik gorako produktu amaitu ekoizteko ahalmena badute;

i) Materia prima animal (que no sea exclusivamente la leche) de una capacidad de producción de productos acabados superior a 75 toneladas al día;

ii) Landare-lehengaiak, egunean 300 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute; edo 600 tonatik gorakoa, baldin eta instalazioak edozein urtetan ez badu erreskadan 90 egun baino gehiagotan lan egiten;

ii) Materia prima vegetal de una capacidad de producción de productos acabados superior a 300 toneladas por día o 600 toneladas por día en caso de que la instalación funcione durante un período no superior a 90 días consecutivos en un año cualquiera;

iii) animalia- eta landare-lehengaiak soilik, biak konbinatzen dituzten produktuetan nahiz bereiz, eguneko produktu bukatuen ekoizpen-ahalmena hauek baino handiagoa badute:

iii) solo materias primas animales y vegetales, tanto en productos combinados como por separado, con una capacidad de producción de productos acabados en toneladas por día superior a:

– 75, «A» 10 edo gehiago bada, edo.

– 75 si «A» es igual o superior a 10, o.

– [300 – (22,5 × A)] beste edozein kasutan, non «A» produktu bukatuak ekoizteko ahalmenaren animalia-materiaren zatia den (pisuaren ehunekoan).

– [300 – (22,5 × A)] en cualquier otro caso, donde «A» es la porción de materia animal (en porcentaje del peso) de la capacidad de producción de productos acabados.

Ontzia ez da produktuaren amaierako pisuaren barruan sartuko.

El envase no se incluirá en el peso final del producto.

Azpiatal hau ez da aplikagarria izango lehengaia soilik esnea denean.

La presente subsección no será de aplicación cuando la materia prima sea solo leche.

c) Soilik esnea tratatzeko eta eraldatzeko instalazioak, egunean 200 tona baino gehiago (urteko batez bestekoa) hartzen dituztenak.

c) Tratamiento y transformación solamente de la leche, con una cantidad de leche recibida superior a 200 toneladas por día (valor medio anual).

9.2.– Animalia-hondakinak deuseztatzeko edo aprobetxatzeko instalazioak, egunean 10 tonatik gora tratatzeko ahalmena badute.

9.2.– Instalaciones para la eliminación o el aprovechamiento de carcasas o desechos de animales con una capacidad de tratamiento superior a 10 toneladas al día.

9.3.– Hegaztizaintza edo txerri-hazkuntza intentsiborako instalazioak, baldintza hauetan ezarritakoa gainditzen badute:

9.3.– Instalaciones destinadas a la cría intensiva de aves de corral o de cerdos que dispongan de más de:

a) 40.000 oilo errulerentzako toki, edo beste hegazti batzuen kasuan, nitrogeno-iraizkin baliokidearenak.

a) 40.000 plazas si se trata de gallinas ponedoras o del número equivalente en excreta de nitrógeno para otras orientaciones productivas de aves de corral.

b) 2.000 toki 30 kg-tik gorako gizentzeko txerrientzat.

b) 2.000 plazas para cerdos de cebo de más de 30 kg.

c) 750 toki ugaltzeko txerramentzat.

c) 750 plazas para cerdas reproductoras.

10.– Disolbatzaile organikoen kontsumoa.

10.– Consumo de disolventes orgánicos.

10.1.– Material, objektu edo produktuen gainazalak disolbatzaile organikoez tratatzeko instalazioak, batez ere, prestatzeko, estanpatzeko, gainjanzteko eta koipegabetzeko, iragazgaizteko, kolatzeko, lakatzeko, garbitzeko edo inpregnatzeko, disolbatzaile organikoen orduko kontsumo-ahalmena 150 kg-tik gorakoa denean edo urtean 200 tonatik gorakoa.

10.1.– Instalaciones para tratamiento de superficie de materiales, de objetos o productos con utilización de disolventes orgánicos, en particular para aprestarlos, estamparlos, revestirlos y desengrasarlos, impermeabilizarlos, pegarlos, enlacarlos, limpiarlos o impregnarlos, con una capacidad de consumo de disolventes orgánicos de más de 150 kg de disolvente por hora o más de 200 toneladas al año.

11.– Karbonoaren industria.

11.– Industria del carbono.

11.1.– Karbono sinterizatua edo elektrografitoa errekuntzaz edo grafitazioz fabrikatzeko instalazioak.

11.1.– Instalaciones para fabricación de carbono sinterizado o electrografito por combustión o grafitación.

12.– Egurra kontserbatzeko industria.

12.– Industria de conservación de la madera.

12.1.– Egurra eta egurretik eratorritako produktuak kontserbatzea produktu kimikoak erabilita, egunean 75 m3-tik gora ekoizteko ahalmenarekin. Soilik nahasketa kromogenoei aurre egiteko tratamendua salbuetsita dago.

12.1.– Conservación de la madera y de los productos derivados de la madera utilizando productos químicos, con una capacidad de producción superior a 75 m3 diarios. Se excluye el tratamiento para combatir las alteraciones cromógenas exclusivamente.

13.– Urak tratatzea.

13.– Tratamiento de aguas.

13.1.– Hondakin-uren tratamendu independentea, hiriko hondakin-uren legediak aurreikusten ez duena, eta eranskin honetan bildutako instalazio batek isuritakoak.

13.1.– Tratamiento independiente de aguas residuales, no contemplado en la legislación sobre aguas residuales urbanas, y vertidas por una instalación contemplada en el presente anexo.

14.– CO2-a atzitzea.

14.– Captura de CO2.

14.1.– Eranskin honetan bildutako instalazioetatik eratorritako CO2 fluxuak atzitzea biltegiratze geologikorako, Karbono-dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko abenduaren 29ko 40/2010 Legeari jarraituz.

14.1.– Captura de flujos de CO2 procedentes de instalaciones incluidas en el presente anexo con fines de almacenamiento geológico con arreglo a la Ley 40/2010, de 29 de diciembre, de Almacenamiento geológico de dióxido de carbono.

I.B eranskina.– Ingurumen-baimen bakarra behar duten jarduerak eta instalazioak.
Anexo I.B.– Actividades e instalaciones sometidas a autorización ambiental única.

I. eranskin honetako A atalean jaso ez diren jardueren kasuan, ingurumen-baimen bakarraren mende egongo dira honako jarduera eta instalazio hauek:

Siempre que se trate de actividades no incluidas en el apartado A de este Anexo I, se someterán a autorización ambiental única, las siguientes actividades e instalaciones:

1.– Hondakin arriskutsuak tratatzeko baimena behar duten jarduerak edo instalazioak.

1.– Actividades o instalaciones sujetas a autorización de tratamiento de residuos peligrosos.

2.– Hondakin ez arriskutsuak tratatzeko baimena behar duten jarduerak edo instalazioak.

2.– Actividades o instalaciones sujetas a autorización de tratamiento de residuos no peligrosos.

3.– Baimena behar duten jarduerak edo instalazioak, atmosfera kutsatu dezaketelako.

3.– Actividades o instalaciones sujetas a autorización como potencialmente contaminadoras de la atmósfera.

4.– Berotegi-efektuko gasak sortzen dituzten jarduerak edo instalazioak, Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideak salerosteko araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen arabera gas horiek isurtzeko baimena behar badute.

4.– Actividades o instalaciones que generen gases de efecto invernadero y que de conformidad con la Ley 1/2005, de 9 de marzo, por la que se regula el régimen del comercio de derechos de emisión de gases de efecto invernadero, deberá contar con autorización de emisión.

5.– URA/Uraren Euskal Agentziaren aldez aurreko eta berariazko baimen administratiboa behar duten jarduerak edo instalazioak ur kontinentaletan edo jabari publiko hidrauliko edo itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko beste edozein elementutan zuzeneko edo zeharkako 3 (*) motako ur-isuri industrialak egiteagatik edo hondakin-produktuak, likidoak, solidoak edo bestelakoak isurtzeagatik.

5.– Actividades o instalaciones que requieran autorización administrativa previa y expresa de la Agencia Vasca del Agua/Ura por realizar vertidos industriales de clase 3 (*) directos o indirectos de aguas y de productos residuales, líquidos, sólidos o de cualquier naturaleza en las aguas continentales o cualquier otro elemento del dominio público hidráulico o marítimo-terrestre.

6.– Aldez aurreko eta berariazko baimen administratiboa behar duten jarduerak edo instalazioak ur kontinentaletan edo jabari publiko hidraulikoko beste edozein elementutan zuzeneko edo zeharkako 3 (*) motako ur-isuri industrialak egiteagatik edo hondakin-produktuak, likidoak, solidoak edo bestelakoak isurtzeagatik.

6.– Actividades o instalaciones que requieran autorización administrativa previa y expresa del organismo de cuenca por realizar vertidos industriales de clase 3 (*) directos o indirectos de aguas y de productos residuales, líquidos, sólidos o de cualquier naturaleza en las aguas continentales o cualquier otro elemento del dominio público hidráulico.

7.– 100.000 biztanle-baliokide baino ahalmen handiagoa duten hondakin-uren araztegiak.

7.– Estaciones depuradoras de aguas residuales con una capacidad superior a los 100.000 habitantes-equivalentes.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren iritziz, ingurumenean eta pertsonen osasunean antzeko ondorioak eragin ditzaketen beste jarduera batzuk.

8.– Otras actividades que, a criterio del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, puedan tener efectos análogos sobre el medio ambiente y la salud de las personas.

(*) Uren Legearen testu bateginaren (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) atariko titulua eta I., IV., V., VI., VII. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren arabera (Isurien kontrol-kanonaren maiorazio- edo minorazio-koefizientearen kalkulua).

(*) Según anexo IV (Cálculo del coeficiente de mayoración o minoración del canon de control de vertidos) del Real Decreto 849/1986, de 11 de abril, por el que se aprueba el Reglamento del Dominio Público Hidráulico que desarrolla los títulos preliminar, I, IV, V, VI, VII y VIII del texto refundido de la Ley de Aguas, aprobado por el Real Decreto Legislativo 1/2001, de 20 de julio.

I.C eranskina.– Jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jarduerak eta instalazioak.
Anexo I.C.– Actividades e instalaciones sometidas a licencia de actividad clasificada.

I. eranskin honen A eta B ataletan jaso ez diren jardueren kasuan, sailkatutako jardueretarako udal-lizentziaren mende egongo dira honako jarduera eta instalazio hauek:

Siempre que se trate de actividades no incluidas en los apartados A y B de este Anexo I, se someterán a licencia municipal de actividad clasificada las siguientes actividades e instalaciones:

1.– Erauzte-jarduerak.

1.– Actividades extractivas.

2.– Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak.

2.– Instalaciones nucleares y radiactivas.

3.– Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak, energia berriztagarria energia elektrikoa bihurtzeko biltze- eta eraldatze-instalazioak barne, potentzia instalatua 100 kW baino handiagoa baldin badute.

3.– Instalaciones productoras de energía eléctrica, incluyendo las instalaciones de captación y transformación de energía renovable en energía eléctrica, con una potencia instalada superior a 100 kW.

Ez dira sartzen energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta finkaturik dauden lurzoru urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan badaude.

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes.

4.– Industriak, oro har.

4.– Industrias en general.

5.– Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak.

5.– Talleres que realicen tratamientos superficiales u operaciones de barnizado o pintado a pistola y similares.

6.– Hainbat tailer eta lantegi (ibilgailu motordunen mantentzea eta konponketa eta antzekoak, aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntatze-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

6.– Talleres y obradores varios (mantenimiento y reparación de vehículos a motor y similares, carpinterías, caldererías, montaje, mecanización, obradores de panadería, pastelería, catering...), cuando la potencia total instalada (potencia mecánica y eléctrica, excluida la correspondiente al alumbrado) sea igual o superior a 25 kW y la superficie específicamente destinada a la producción supere los 300 m2.

7.– Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak edo instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sukoi gisa katalogatuta dauden produktuak eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).

7.– Actividades o instalaciones de almacenamiento, comercio y exposición que dispongan de productos y materiales catalogados como tóxicos, peligrosos o inflamables en cantidad superior a 500 kg en instalaciones ubicadas en suelo urbano residencial, y 1.000 kg en el resto de suelos.

8.– Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.

8.– Estaciones de servicio y parque de suministro, instalación distribuidora o instalación análoga de combustibles líquidos o gaseosos.

9.– Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gorako edukiera badute.

9.– Instalaciones de almacenamiento de combustibles líquidos o gaseosos ubicadas en cualquier tipo de suelo con una capacidad superior a 50.000 litros.

10.– 500.000 m3 baino gehiagoko edukiera duten lurrezko eta harrizko betelanak, betiere lanek urte bat baino gehiago irauten badute, azpiegitura linealetarako obrei lotuta daudenak izan ezik.

10.– Rellenos de tierras y rocas con una capacidad superior a 500.000 m3 cuya ejecución se prolongue por un tiempo superior a un año, excepto aquellos vinculados a obras de infraestructura lineal.

11.– Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.

11.– Instalaciones de depuración de aguas residuales y de tratamiento de agua potable.

12.– Arrain-haztegiak.

12.– Piscifactorías.

13.– Abere-hiltegiak.

13.– Mataderos.

14.– Dantzalekuak, diskotekak, gazteentzako diskotekak, disko-barak, karaokeak, bar bereziak, pubak edo antzeko establezimenduak, baita zezen-plaza egonkorrak ere.

14.– Los establecimientos destinados a salas de fiestas, discotecas, discotecas de juventud, disco-bares, karaokes, bares especiales, pubs o similares, así como las plazas de toros permanentes.

15.– Jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

15.– Otros establecimientos de espectáculos públicos o actividades recreativas, siempre y cuando, en todos los casos, cumplan alguno de los siguientes requisitos:

– 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.

– Disponer de una capacidad o aforo igual o superior a 300 personas.

– indarrean dagoen araudi teknikoaren arabera arrisku bereziki altuko gisa katalogatutako instalazioren bat edukitzea.

– Disponer de algún recinto catalogado de riesgo especial alto de acuerdo con la normativa técnica en vigor.

– kultura-balio handiko eraikinak izatea, beren ezaugarriek izaera orokorrez finkatutako baldintza teknikoak erabat betetzeko aukera ematen ez badute.

– Que se trate de edificios de valor cultural cuyas características arquitectónicas no permitan el pleno cumplimiento de las condiciones técnicas establecidas con carácter general.

– ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruzko araudiaren arabera erregimen bereziko establezimenduak izatea.

– Que se trate de establecimientos de régimen especial conforme a la normativa de espectáculos y actividades recreativas.

16.– 300 lagun edo gehiagorentzako lekua duten gurtzarako zentroak.

16.– Centros de culto con una capacidad o aforo igual o superior a 300 personas.

17.– 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru urbanizaezinean edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.

17.– Explotaciones ganaderas y corrales domésticos de más de 20 UGM (unidades de ganado mayor) o explotaciones equivalentes según las proporciones que se indican en el apartado a) del artículo 3 del Decreto 515/2009, de 22 de septiembre, o norma que lo sustituya, y guarderías caninas (cría y adiestramiento) con una capacidad superior a 25 perros, siempre que todas ellas estén ubicadas en suelo no urbanizable o suelo urbano industrial.

18.– Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.

18.– Actividades ganaderas domésticas, entendiendo por tales las instalaciones de más de 4 UGM (unidades de ganado mayor), y todo tipo de guarderías caninas, siempre que todas ellas estén ubicadas en suelo urbano residencial.

19.– Lege honetan xedatutakoaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen beste jarduera batzuk.

19.– Otras actividades que, de conformidad con lo dispuesto en esta ley, puedan tener efectos análogos sobre el medio ambiente y la salud.

I.D eranskina.– Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduerak eta instalazioak.
Anexo I.D.– Actividades e instalaciones sometidas a comunicación previa de actividad clasificada.

I. eranskin honen A, B eta C ataletan jasota ez dauden jarduerak direnean, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena beharko dute honako jarduera eta instalazio hauek:

Siempre que se trate de actividades no incluidas en los apartados A, B y C de este Anexo I, se someterán a comunicación previa de actividad clasificada las siguientes actividades e instalaciones:

1.– Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak eta energia berriztagarria energia elektrikoa bihurtzeko biltze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-ekoa baino handiagoa eta 100 kW-ekoa edo txikiagoa baldin badute.

1.– Instalaciones productoras de energía eléctrica e instalaciones de captación y transformación de energía renovable en energía eléctrica con una potencia instalada superior a 50 kW e inferior o igual a 100 kW.

Ez dira sartzen energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta finkaturik dauden lurzoru urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan badaude.

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes.

2.– Hainbat tailer eta lantegi (ibilgailu motordunen eta antzekoen mantentzea eta konponketa, aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntatze-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), I.C eranskineko 5. eta 6. puntuetan daudenak izan ezik.

2.– Talleres y obradores varios (mantenimiento y reparación de vehículos a motor y similares, carpinterías, caldererías, montaje, mecanización, obradores de panadería, pastelería, catering...), salvo los incluidos en los puntos 5 y 6 del Anexo I.C.

3.– Aurreko eranskineko 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta -instalazioak.

3.– Actividades o instalaciones de almacenamiento, comercio y exposición de productos y materiales no incluidas en el punto 7 del anexo anterior.

4.– Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litroko edukia gainditzen ez badute; sailkapen honetatik kanpo geratzen dira gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.

4.– Instalaciones de almacenamiento de combustibles líquidos o gaseosos que no superen los 50.000 litros de capacidad, exceptuadas aquellas que forman parte de una estación de servicio, parque de suministro, instalación distribuidora o instalación análoga.

5.– 100 m2-tik gorako azalera eraikia duten ibilgailuak zaintzeko lekuak.

5.– Guarderías de vehículos cuya superficie construida supere los 100 m2.

6.– Zenbait zerbitzu-jarduera: adibidez, haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun- eta botika-zentroak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.

6.– Actividades de servicios tales como guarderías infantiles, centros de enseñanza, centros sanitarios y de atención farmacéutica, clínicas veterinarias, comisarías y centros de seguridad, oficinas, peluquerías, salas de masaje y funerarias.

7.– Hotelak, pentsioak, aterpetxeak, landa-turismoko etxeak, egoitza komunitarioak, adinduen egoitzak eta antzeko establezimenduak.

7.– Hoteles, pensiones, albergues, casas de agroturismo, residencias comunitarias, residencias de personas mayores y establecimientos similares.

8.– Jarduera sailkatuaren lizentziaren mende ez dauden jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak eskaintzen dituzten establezimenduak.

8.– Establecimientos de espectáculos públicos o actividades recreativas que no se encuentren sujetos a licencia de actividad clasificada.

9.– Jarduera sailkatuaren lizentziarik behar ez duten gurtzarako zentroak.

9.– Centros de culto que no se encuentren sujetos a licencia de actividad clasificada.

10.– Jarduera sailkatuen udal-lizentzia behar ez duten instalazioak eta jarduerak aurreikusten dituen eranskinean ez dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.

10.– Pequeñas explotaciones ganaderas y corrales domésticos no incluidos en el anexo en el que se prevén las instalaciones y actividades sujetas a licencia municipal de actividad clasificada.

11.– Eraldaketa-zentroak.

11.– Centros de transformación.

12.– Informazioa tratatzeko eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati- eta telebista-hedagailuak, satelite bidezko hedagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikorako zentroak, estazio irratitelefonikoak eta estazio irratitelegrafikoak, irrati- eta telebista- instalazioak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta antzekoak.

12.– Servicios de tratamiento y comunicación de la información (centros de cálculo, bancos de datos, repetidores de radio y televisión, repetidores vía satélite, antenas y estaciones base de telefonía móvil, centros de tratamiento electrónico o informático de la información, estaciones radiotelefónicas y radiotelegráficas, emisoras de radio y televisión y centrales de control de alarmas) y similares.

13.– Instalazio osagarriak:

13.– Instalaciones complementarias:

13.1.– Galdara-gelak.

13.1.– Salas de calderas.

13.2.– Airea girotzeko instalazioak.

13.2.– Instalaciones de aire acondicionado.

13.3.– Hotz-ganberen instalazioak.

13.3.– Instalaciones de cámaras frigoríficas.

13.4.– Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipamenduak eta instalazioak.

13.4.– Instalaciones de radiodiagnóstico médico, entendiendo por tales los equipos e instalaciones de rayos X con fines de diagnóstico médico, de acuerdo con la reglamentación que resulte de aplicación.

14.– Errauste-laberik gabeko hilerriak eta beilatokiak.

14.– Cementerios y tanatorios sin crematorio.

15.– Lurrezko eta harrizko betelanak, 500.000 m3 arteko edukiera dutenak, betiere lanek urte bat baino gutxiago irauten badute, azpiegitura linealeko obrei lotuta daudenak izan ezik.

15.– Rellenos de tierras y rocas con una capacidad de hasta 500.000 m3 cuya ejecución se prolongue por un tiempo inferior a un año, excepto aquellos vinculados a obras de infraestructura lineal.

16.– Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen bestelako jarduerak.

16.– Otras actividades que puedan tener efectos análogos sobre la salud y el medio ambiente.

I.E eranskina.– Jarduera edo instalazio baten aldaketa funtsezkotzat hartzeko irizpideak.
Anexo I.E.– Criterios para la consideración de una modificación de una actividad o instalación como sustancial.

1.– Edozein handitze edo aldaketa, berez iristen bada I.A eranskinean zehaztutako gaitasun-atalaseetara, halakorik dagoenean, edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar duenean alor horretako araudiaren arabera.

1.– Cualquier ampliación o modificación que alcance, por sí sola, los umbrales de capacidad establecidos, cuando estos existan, en el Anexo I.A, o si ha de ser sometida al procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria de acuerdo con la normativa sobre esta materia.

2.– Instalazioaren ekoizpen-gaitasuna % 50 baino gehiago handitzea produktu-unitateetan.

2.– Un incremento de más del 50 % de la capacidad de producción de la instalación en unidades de producto.

3.– Uraren, lehengaien edo energiaren kontsumoan baimendutako kopuruak % 50 baino gehiago handitzea.

3.– Un incremento superior al 50 % de las cantidades autorizadas en el consumo de agua, materias primas o energía.

4.– Baimenean ageri den airearen edozein kutsatzaileren isurketa masikoa edo foku igorle bakoitzean sortutako guztizko isuri atmosferikoak % 25 baino gehiago handitzea, bai eta kutsatzaile berriak kopuru nabarmenetan sartzea ere.

4.– Un incremento superior al 25 % de la emisión másica de cualquiera de los contaminantes atmosféricos que figuren en la autorización o del total de las emisiones atmosféricas producidas en cada uno de los focos emisores, así como la introducción de nuevos contaminantes en cantidades significativas.

5.– Baimenean ageri den edozein kutsatzaileren edo jabari publiko hidraulikorako isurpen-emariaren isurketa masikoa edo isuri-kontzentrazioa handitzea, bai eta kutsatzaile berriak kopuru nabarmenetan sartzea ere.

5.– Un incremento de la emisión másica o de la concentración de vertidos, al dominio público hidráulico, de cualquiera de los contaminantes o del caudal de vertido que figure en la autorización, así como la introducción de nuevos contaminantes en cantidades significativas.

6.– Uren araudiaren arabera lehentasunezko edozein substantziaren isuri-kontzentrazioaren isurketa masikoa % 25 edo % 25 baino gehiago handitzea edo baimenean ageri den isurpen-emaria % 25 handitzea, bai eta uren araudiaren arabera lehentasunezko substantzia berri gehiago sartzea ere, haien helburua jabari publiko hidraulikoa ez denean.

6.– Un incremento de la emisión másica superior al 25 % o del 25 % de la concentración de vertidos de cualquiera de las sustancias prioritarias de acuerdo con la normativa de aguas o del 25 % del caudal de vertido que figure en la autorización, así como la introducción de nuevas sustancias prioritarias de acuerdo con la normativa de aguas, cuando su destino no es el dominio público hidráulico.

7.– Prozesuan jatorrizko baimenean aurreikusi ez diren substantzia edo prestakin arriskutsuak sartzea, edo haien kopurua handitzea, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuak araututako segurtasun-txostena edo larrialdi-planak egitera behartzen dutenean, bai eta haiek edozein kopurutan areagotzea ekoizpen-prozesuan eskuarki eta etengabe erabiltzeko, murrizteko edo deuseztatzeko nazioarteko hitzarmenak edo akordioak bete behar dituztenean.

7.– La incorporación al proceso de sustancias o preparados peligrosos no previstos en la autorización original, o el incremento de los mismos, que obliguen a elaborar el informe de seguridad o los planes de emergencia regulados en el Real Decreto 840/2015, de 21 de septiembre, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas, así como el incremento de aquellos en cualquier cantidad para su uso habitual y continuado en el proceso productivo, cuando estén sujetos a convenios o acuerdos internacionales para su disminución o eliminación.

8.– Hondakin arriskutsuen sorrera urtean 10 tonatik gora areagotzea, baldin eta prozesuaren aldaketa estrukturala egiten bada, eta guztira sortutako hondakin arriskutsuen % 25etik gorako gehikuntza, baimendutako gehieneko hondakin arriskutsuen kopuruaren gainean kalkulatuak.

8.– Un incremento en la generación de residuos peligrosos de más de 10 toneladas al año siempre que se produzca una modificación estructural del proceso y un incremento de más del 25 % del total de residuos peligrosos generados calculados sobre la cantidad máxima de producción de residuos peligrosos autorizada.

9.– Hondakin ez arriskutsuen sorrera urtean 50 tonatik gora areagotzea, baldin eta hondakin ez arriskutsuen % 50 baino gehiago badira, hondakin geldoak barne, baimendutako gehieneko hondakin-kopuruaren gainean kalkulatuak.

9.– Un incremento en la generación de residuos no peligrosos de más de 50 toneladas al año, siempre que represente más del 50 % de residuos no peligrosos, incluidos los residuos inertes, calculados sobre la cantidad máxima de producción de residuos autorizada.

10.– Hondakin ez arriskutsuak soilik tratatzen dituen hondakinen errausketa- edo baterako errausketa-instalazio baten funtzionamendua aldatzea, aldaketa horren ondorioz hondakin arriskutsuen errausketa edo baterako errausketa egiteko instalazio bihurtzen duenean.

10.– El cambio en el funcionamiento de una instalación de incineración o coincineración de residuos dedicada únicamente al tratamiento de residuos no peligrosos que la transforme en una instalación que conlleve la incineración o coincineración de residuos peligrosos.

11.– Isurpen-puntua aldatzea, aldaketa horrek baimena eman zitzaion gainazaleko edo lurpeko ur-masaren aldaketa dakarrenean.

11.– Una modificación en el punto de vertido que implique un cambio en la masa de agua superficial o subterránea a la que fue autorizado.

II.A eranskina.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duten planak eta programak.
Anexo II.A.– Planes y programas que deben someterse al procedimiento de evaluación ambiental estratégica ordinaria.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egingo zaie ondoren adierazten diren planei eta programei eta hauen berrikuspenei, Administrazio publiko batek onartuak badira eta haien prestaketa eta onespena beharrezkotzat jotzen badu legezko edo erregelamenduzko xedapen batek edo Gobernu Kontseiluaren erabaki batek:

Serán objeto de una evaluación ambiental estratégica ordinaria los siguientes planes y programas y sus revisiones que se adopten o aprueben por una Administración pública y cuya elaboración o aprobación venga exigida por una disposición legal o reglamentaria o por acuerdo del Consejo de Gobierno:

1.– Lurralde-antolamendurako gidalerroak.

1.– Directrices de ordenación del territorio.

2.– Lurralde-plan partzialak.

2.– Planes territoriales parciales.

3.– Lurralde-plan sektorialak.

3.– Planes territoriales sectoriales.

4.– Hiri-antolamendurako plan orokorrak.

4.– Planes generales de ordenación urbana.

5.– Sektorizazio-planak.

5.– Planes de sectorización.

6.– Beste plan eta programa batzuk, baldin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak etorkizunean baimentzeko esparrua ezartzen badute eta honako arlo hauei buruzkoak badira: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, ur-baliabideen kudeaketa, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren okupazioa, itsas ingurunearen erabilera, telekomunikazioak, turismoa, hiri- edo landa- lurraldearen antolamendua edo lurzoruaren erabilera.

6.– Otros planes y programas cuando sean el marco para la autorización en el futuro de proyectos legalmente sometidos a evaluación de impacto ambiental y se refieran a la agricultura, ganadería, silvicultura, acuicultura, pesca, energía, minería, industria, transporte, gestión de residuos, gestión de recursos hídricos, ocupación del dominio público marítimo terrestre, utilización del medio marino, telecomunicaciones, turismo, ordenación del territorio urbano y rural o al uso del suelo.

7.– Beste plan eta programa batzuk, baldin eta, zuzenean edo zeharka, bakarrik edo beste plan, programa edo proiektu batzuekin batera, eragin nabarmena izan badezakete naturagune babestuetako batean edo natura-ondarea kontserbatzeko araudiaren arabera babes-araubidea duten naturaguneetan. Ez da soilik lekua kudeatzeko xedapenak finkatzen dituzten planen eta programen ingurumen-ebaluazioa egin beharko, II.A eranskin honetako gainerako kasuren batean ez badaude.

7.– Otros planes y programas cuando, de forma directa o indirecta, solos o en combinación con otros planes, programas o proyectos, puedan afectar de forma apreciable a alguno de los espacios protegidos o que gocen de un régimen de protección de conformidad con la normativa de conservación del patrimonio natural. No será necesaria la evaluación ambiental de los planes y programas que únicamente establezcan disposiciones para la gestión del lugar, salvo que se encuentren en alguno de los demás supuestos de este Anexo II.A.

8.– II.B eranskinean jasotako beste plan eta programa batzuk, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuko prozedura bat gauzatu ondoren ingurumen-organoak hala erabakitzen badu edo sustatzaileak hala eskatzen badu.

8.– Otros planes y programas recogidos en el Anexo II.B, cuando así lo decida el órgano ambiental tras haber sustanciado un procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada, o bien a solicitud del promotor o de la promotora.

9.– Edozein plan edo programaren berrikuspenak eta aldaketak, legez ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duten proiektuak etorkizunean baimentzeko esparrua badira eta eranskin honen 6. idatz-zatian jasotako materietako bati buruzkoak badira, edota eranskin honen 7. idatz-zatian jasotako espazioetako bati modu nabarmenean eragin badiezaiokete, idatz-zati horretan zehaztutako baldintzetan.

9.– Las revisiones y modificaciones de cualquier plan o programa, cuando constituyan el marco para la autorización en el futuro de proyectos legalmente sometidos a evaluación de impacto ambiental y se refieran a alguna de las materias recogidas en el apartado 6 de este anexo, o bien, cuando puedan afectar de forma apreciable a alguno de los espacios recogidos en el apartado 7 de este anexo, en los términos especificados en dicho apartado.

II.B eranskina.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura bete behar duten planak eta programak.
Anexo II.B.– Planes y programas que deben someterse al procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada.

Ingurumen-ebaluazio sinplifikatua bete beharko dute administrazio publikoek onartzen dituzten ondoko planek eta programek, ingurumenean ondorio adierazgarriak izan ditzaketen ala ez erabakitzeko, haiek prestatzea edo onartzea legezko edo arauzko xedapen batek eskatzen duenean edo Gobernu Kontseiluak erabakitzen duenean:

Serán objeto de una evaluación ambiental simplificada, al objeto de determinar si pueden tener efectos significativos sobre el medio ambiente, los siguientes planes y programas que se adopten o aprueben por una Administración pública y cuya elaboración o aprobación venga exigida por una disposición legal o reglamentaria o por acuerdo del Consejo de Gobierno:

1.– Udal-mailan eremu txikien erabilera ezartzen duten II.A eranskineko planak eta programak.

1.– Los planes y programas del Anexo II.A que establezcan el uso, a nivel municipal, de zonas de reducida extensión.

2.– II.A eranskineko planen eta programen aldaketa txikiak, II.G eranskineko aldaketa txikien definizioaren arabera.

2.– Las modificaciones de los planes y programas del Anexo II.A que sean de carácter menor, conforme a la definición de modificaciones menores del Anexo II.G.

3.– Etorkizunean proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen duten plan eta programak, II.A eranskineko 6. eta 7. idatz-zatietako baldintzak betetzen ez dituztenak.

3.– Los planes y programas que, estableciendo el marco para la autorización en el futuro de proyectos, no cumplan los demás requisitos de los apartados 6 y 7 del Anexo II.A.

II.C eranskina.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar duen plan edo proiektu batek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio estrategiko arrunta noiz behar duen erabakitzeko irizpideak.
Anexo II.C.– Criterios para determinar cuándo un plan o programa sometido a evaluación ambiental estratégica simplificada debe someterse a evaluación ambiental estratégica ordinaria.

1.– Planen eta programen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan harturik:

1.– Las características de los planes y programas, considerando en particular:

a) Planak edo programak zein neurritan ezartzen duen proiektuetarako eta bestelako jardueretarako esparrua, bai kokalekuari, izaerari, neurriei eta funtzionamendu-baldintzei dagokienean bai bitartekoak esleitzeari dagokionean.

a) La medida en que el plan o programa establece un marco para proyectos y otras actividades, bien en relación con la ubicación, naturaleza, dimensiones y condiciones de funcionamiento o bien en relación con la asignación de recursos.

b) Planak edo programak zein neurritan eragiten duen beste planetan edo programetan, hierarkizatuak daudenak barne.

b) La medida en que el plan o programa influye en otros planes o programas, incluidos los que estén jerarquizados.

c) Planaren edo programaren egokitasuna ingurumenarekin lotutako gogoetak txertatzeko, garapen jasangarria sustatu ahal izateko, bereziki.

c) La pertinencia del plan o programa para la integración de consideraciones ambientales, con el objeto, en particular, de promover el desarrollo sostenible.

d) Planarekin edo programarekin loturiko ingurumen-arazo nabarmenak.

d) Problemas ambientales significativos relacionados con el plan o programa.

e) Planaren edo programaren egokitasuna ingurumen-alorreko legedi komunitarioa edo nazionala ezartzeko; hondakinen kudeaketarekin edo ur-baliabideen babesarekin loturiko planak edo programak, besteak beste.

e) La pertinencia del plan o programa para la implantación de la legislación comunitaria o nacional en materia de medio ambiente como, entre otros, los planes o programas relacionados con la gestión de residuos o la protección de los recursos hídricos.

2.– Ondorioen eta kaltetu ahal izan den eremuaren ezaugarriak, bereziki honako hauek aintzat harturik:

2.– Las características de los efectos y del área probablemente afectada, considerando en particular:

a) Ondorioen probabilitatea, iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.

a) La probabilidad, duración, frecuencia y reversibilidad de los efectos.

b) Ondorioen metatze-izaera.

b) El carácter acumulativo de los efectos.

c) Ondorioen mugaz gaindiko izaera.

c) El carácter transfronterizo de los efectos.

d) Giza osasunerako edo ingurumenerako arriskuak (esate baterako, istripuen ondorioz).

d) Los riesgos para la salud humana o el medio ambiente (debidos, por ejemplo, a accidentes).

e) Ondorioen larritasuna eta irismen espaziala (kaltetuak gerta daitezkeen eremu geografikoa eta populazioaren tamaina).

e) La magnitud y el alcance espacial de los efectos (área geográfica y tamaño de la población que puedan verse afectadas).

f) Honako hauen ondorioz kaltetua suertatu ahal izan den eremuaren balioa eta zaurgarritasuna:

f) El valor y la vulnerabilidad del área probablemente afectada a causa de:

1.– Ezaugarri natural bereziak.

1.– Las características naturales especiales.

2.– Kultura-ondarean izandako ondorioak.

2.– Los efectos en el patrimonio cultural.

3.– Ingurumen-kalitatearen mugako balioak edo helburuak gainditzea.

3.– La superación de valores límite o de objetivos de calidad ambiental.

4.– Lurzoruaren ustiapen intentsiboa.

4.– La explotación intensiva del suelo.

5.– Nazio-mailan, Europako Erkidegoan edo nazioarte- mailan aintzat hartutako babes-maila duten eremuetan edo paisaietan eragindako ondorioak.

5.– Los efectos en áreas o paisajes con rango de protección reconocido en los ámbitos nacional, comunitario o internacional.

II.D eranskina.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak.
Anexo II.D.– Proyectos que deben someterse al procedimiento de evaluación de impacto ambiental ordinaria.

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta bete beharko dute ondoko proiektu hauek:

Serán objeto de una evaluación de impacto ambiental ordinaria los siguientes proyectos:

1.– II.D eranskin honen barneko taldeetan jasotako kasuren batean dauden proiektuek, bai eta, zatikatuta egonda ere, aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz gero aipatutako ataletan jasotako atalaseetara iristen diren proiektuak.

1.– Los proyectos que se encuentren en alguno de los supuestos recogidos en los grupos que forman parte de este Anexo II.D, así como los proyectos que, encontrándose fraccionados, alcancen los umbrales recogidos en dichos apartados mediante la acumulación de las magnitudes o dimensiones de cada uno de los proyectos considerados individualmente.

2.– II.D eranskin honetako taldeetan jasotako zehaztapenetara egokitzen diren proiektuek, soilik edo, batez ere, metodo edo produktu berriak garatzeko eta probatzeko badira eta produktu horien erabilera bi urteko eperako edo epe luzeago baterako aurreikusten bada.

2.– Los proyectos que se ajusten a las especificaciones recogidas en los grupos de este Anexo II.D cuando sirvan exclusiva o principalmente para desarrollar o ensayar nuevos métodos o productos y cuya utilización esté prevista para un plazo igual o superior a dos años.

3.– Dagoeneko baimendua, onartua, gauzatua edo gauzatze-prozesuan dagoen proiektu baten edozein aldaketa, aldaketa hori bakarrik edo proiektu berean egindako beste aldaketekin metatuta II.D eranskin honetako taldeetako batean jasotako atalaseetara iristen bada.

3.– Cualquier modificación de un proyecto, ya autorizado, aprobado, ejecutado o en proceso de ejecución cuando, por sí sola o por acumulación con otras modificaciones del mismo proyecto, alcance los umbrales recogidos en alguno de los grupos de este Anexo II.D.

4.– II.E eranskinean jasotako beste programa batzuek, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuko prozedura gauzatu ondoren ingurumen-organoak hala erabakitzen badu edo sustatzaileak hala eskatzen badu.

4.– Otros proyectos recogidos en el Anexo II.E, cuando así lo decida el órgano ambiental tras haber sustanciado un procedimiento de evaluación de impacto ambiental simplificada, o bien a solicitud del promotor o de la promotora.

D1 taldea.– Nekazaritza, basogintza, akuikultura eta abeltzaintza.

Grupo D1.– Agricultura, silvicultura, acuicultura y ganadería.

1.a.– Eremu naturalak edo erdinaturalak nekazaritza-ustiapenerako edo zuraren baso-aprobetxamendurako erabiltzeko proiektuak, 25 hektarea edo azalera handiagoa hartzen badute.

1.a.– Proyectos para destinar áreas naturales o seminaturales a la explotación agrícola o aprovechamiento forestal maderero que impliquen la ocupación de una superficie igual o superior a 25 hectáreas.

1.b.– Nekazaritza- edo baso-eremuak, naturalak izan ala ez izan, nekazaritza-ustiategi ureztatuak bihurtzeko proiektuak, 50 hektarea edo azalera handiagoa hartzen badute.

1.b.– Proyectos de transformación de áreas agrícolas o forestales, naturales o no, en explotaciones agrícolas de regadío que impliquen la ocupación de una superficie igual o superior a 50 hectáreas.

1.c.– Akuikultura intentsiborako instalazioak, urtean 500 tona edo gehiago ekoizteko ahalmena badute.

1.c.– Instalaciones para la acuicultura intensiva que tengan una capacidad de producción igual o superior a 500 toneladas al año.

1.d.– Abeltzaintzako ustiategietan abereak hazteko instalazioak, 250 ALU edo gehiago egoteko lekua dutenak, abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, baldintza higieniko sanitarioak eta ingurumeneko baldintzak ezarri zituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan jasotako baliokidetasun-taularen arabera edo honako gaitasun hauek dituztenak:

1.d.– Instalaciones destinadas a la cría de animales en explotaciones ganaderas que igualen o superen la capacidad equivalente a 250 UGM, de acuerdo con la tabla de equivalencias recogida en el Decreto 515/2009, de 22 de septiembre, por el que se establecen las normas técnicas, higiénico-sanitarias y medioambientales de las explotaciones ganaderas o que tengan las siguientes capacidades:

– 40.000 etxeko hegaztientzako toki.

– 40.000 plazas para aves de corral.

– Kumeak hazteko txerrientzako 300 kokaleku.

– 300 emplazamientos para cerdas de cría.

– 300 plaza esnetarako behi-aziendentzat, erregimen intentsiboan edo erdi-intentsiboan.

– 300 plazas para ganado vacuno de leche en régimen intensivo o semintensivo.

1.e.– Genetikoki aldatutako organismoak ingurumenean nahita askatzeko proiektuak, 90/220/EEE Zuzentarauaren arabera.

1.e.– Proyectos de liberación intencional en el medio ambiente de organismos genéticamente modificados, de conformidad con la Directiva 90/220/CEE.

D2 taldea.– Erauzteko industria.

Grupo D2.– Industria extractiva.

Talde honetako atal guztietan barne hartzen dira minerala erauzteko, tratatzeko, biltegian gordetzeko, aprobetxatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren instalazioak eta egiturak, bai eta meatzaritzako hondakinen metaketak, baltsak, linea elektrikoak, ur-hornidurak eta -arazketak, eta iristeko bideak.

En todos los apartados de este grupo se incluyen las instalaciones y estructuras necesarias para la extracción, tratamiento, almacenamiento, aprovechamiento y transporte del mineral, así como acopios de estériles, balsas, líneas eléctricas, abastecimientos de agua y su depuración y caminos de acceso.

2.a.– Meategi mineralen eta bestelako baliabide geologikoen ustiapen berriak eta haien instalazioak.

2.a.– Explotaciones nuevas de yacimientos minerales y otros recursos geológicos y sus instalaciones.

2.b.– Zohikatza erauzteko instalazio berriak.

2.b.– Instalaciones nuevas dedicadas a la extracción de turba.

2.c.– Dauden edo iraganean izan diren ustiategiak handitzea, hektarea bateko edo gehiagoko erauzte-azalera berria hartu behar denean.

2.c.– Ampliaciones de explotaciones existentes o que han tenido lugar en el pasado, cuando supongan una nueva ocupación de superficie de extracción en una extensión igual o superior a una hectárea.

2.d.– Mineral metalikoen erauzketatik eta tratamendutik sortutako tarteko produktuen edo produktu antzuen gordetegiak.

2.d.– Depósitos de productos intermedios o estériles procedentes de la extracción y tratamiento de minerales metálicos.

2.e.– Petrolioa eta gas naturala erauzteko instalazio berriak.

2.e.– Instalaciones nuevas para la extracción de petróleo y gas natural.

2.f.– Dauden edo iraganean izan diren ustiategiak handitzea, handitze horrek dakarren ekoizpen-kopurua egunean 500 tonakoa edo handiagoa denean petrolioaren kasuan eta egunean 500.000 metro kubikokoa denean gasaren kasuan, edo, bestela, itsasoan egiten direnean, edozein dela ere ekoizpen-kopurua.

2.f.– Ampliaciones de explotaciones existentes o que han tenido lugar en el pasado, cuando la cantidad de producción que supone la ampliación sea igual o superior a 500 toneladas por día en el caso del petróleo y de 500.000 metros cúbicos por día en el caso del gas, o bien, cuando se realicen en medio marino, cualquiera que sea la cantidad de producción.

2.g.– Hidrokarburoak esploratzeko edo ikertzeko zulaketak, CO2 biltegiratzea, gasa eta entalpia ertain eta handiko energia geotermikoa biltegiratzea, haustura hidraulikoko teknikak erabili behar direnean.

2.g.– Perforaciones para la exploración o investigación de hidrocarburos, almacenamiento de CO2, almacenamiento de gas y geotermia de media y alta entalpía, que requieran la utilización de técnicas de fracturación hidráulica.

D3 taldea.– Energiaren industria.

Grupo D3.– Industria energética.

3.a.– Petrolio gordinaren findegiak (baina ez, ordea, petrolio gordinetik lubrifikatzaileak besterik ekoizten ez dituzten enpresak) eta egunean, gutxienez, eskisto bituminosoetako 500 tona ikatz gasifikatzeko eta likidotzeko ahalmena duten instalazioak.

3.a.– Refinerías de petróleo bruto (con la exclusión de empresas que produzcan únicamente lubricantes a partir de petróleo bruto), así como las instalaciones de gasificación y de licuefacción de al menos 500 toneladas de carbón de esquistos bituminosos al día.

3.b.– Zentral termikoak eta beste errekuntza-instalazio batzuk, 50 MW-ko edo gehiagoko potentzia termikoa dutenak.

3.b.– Centrales térmicas y otras instalaciones de combustión con potencia térmica de 50 MW o más.

3.c.– Zentral nuklearrak eta bestelako erreaktore nuklearrak, zentral eta erreaktore horiek eraistea edo behin betiko ixtea barne hartuta (materia fisionagarriak eta emankorrak ekoizteko eta eraldatzeko ikerketarako instalazioak izan ezik), haien gehieneko potentziak 1 kW-eko iraupen termiko iraunkorra gainditzen ez badu.

3.c.– Centrales nucleares y otros reactores nucleares, incluidos el desmantelamiento o clausura definitiva de tales centrales y reactores (con exclusión de las instalaciones de investigación para la producción y transformación de materiales fisionables y fértiles), cuya potencia máxima no supere 1 kW de duración permanente térmica).

Zentral nuklearrak eta bestelako erreaktore nuklearrak ez dira halako instalaziotzat hartzen erregai nuklear guztia, eta erradioaktiboki kutsatutako gainerako elementuak, behin betiko erretiratu badira instalazioaren lekutik.

Las centrales nucleares y otros reactores nucleares dejan de considerarse como tales instalaciones cuando la totalidad del combustible nuclear, y de los otros elementos radiactivamente contaminados, ha sido retirada de modo definitivo del lugar de la instalación.

3.d.– Erregai nuklear irradiatuak birprozesatzeko instalazioak.

3.d.– Instalaciones de reproceso de combustibles nucleares irradiados.

3.e.– Helburu hauetarako diseinaturiko instalazioak:

3.e.– Instalaciones diseñadas para:

1.– Erregai nuklearra ekoiztea edo aberastea.

1.– La producción o enriquecimiento de combustible nuclear.

2.– Erregai nuklear irradiatuak edo erradioaktibitate handiko hondakinak berrerabiltzeko prozesua.

2.– El proceso de reutilización de combustible nuclear irradiado o de residuos de alta radiactividad.

3.– Erregai nuklear erabilia behin betiko gordetzea.

3.– El depósito final del combustible nuclear gastado.

4.– Soil-soilik hondakin erradioaktiboak behin betiko gordetzea.

4.– Exclusivamente el depósito final de residuos radiactivos.

5.– Soil-soilik erregai nuklear irradiatuak edo hondakin erradioaktiboak ekoiztu diren lekua ez den beste leku batean biltegiratzea (hamar urtetik gorako epe baterako proiektatua).

5.– Exclusivamente el almacenamiento (proyectado para un período superior a diez años) de combustibles nucleares irradiados o de residuos radiactivos en un lugar distinto del de producción.

3.f.– Petrolioa eta horren eratorriak, gasa edo produktu kimikoak garraiatzeko instalazioak, 800 mm-ko edo gehiagoko diametroa eta 10 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak, modu jarraituan edo etenean zenbatuta, eta biltegiratze geologikorako karbono-dioxidoaren fluxuak garraiatzeko hodiak, lotutako ponpaketa-estazioak barne; hiri-lorzoruan dauden tarteak ez dira kontuan hartuko.

3.f.– Instalaciones para el transporte de petróleo y sus derivados, gas o productos químicos, con un diámetro igual o superior a 800 mm y una longitud igual o superior a 10 km contados de forma continua o discontinua y tuberías para el transporte de flujos de dióxido de carbono con fines de almacenamiento geológico, incluidas las estaciones de bombeo asociadas; no se computarán los tramos situados en suelo urbano.

3.g.– 100 kV-ko edo tentsio handiagoa eta 1 km-eko edo gehiagoko luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak, eta haiekin loturiko azpiestazioak, eraikitzea, oso-osorik lurzoru urbanizatuaren zorupetik edo dauden komunikabideetatik igarotzen diren lineak izan ezik.

3.g.– Construcción de líneas de transporte de energía eléctrica con un voltaje igual o superior a 100 KV, con una longitud igual o superior a 1 km, y sus subestaciones asociadas, salvo que las líneas discurran íntegramente en subterráneo por suelo urbanizado o por vías de comunicación existentes.

3.h.– Energia elektrikoaren transmisiorako aireko lineen zortasun-eremuak handitzea, zuhaitz eta/edo zuhaixka-estalkiaren garapenerako murrizketa dakarrenean linearen inguruko zerrendan, 5 km-ko edo gehiagoko luzerarekin, modu jarraituan edo etenean neurtuak.

3.h.– Ampliación de las zonas de servidumbre de líneas aéreas para la transmisión de energía eléctrica que supongan la restricción para el desarrollo de la cubierta arbórea y/o arbustiva en un pasillo en torno a la línea, con una longitud igual o superior a 5 km, contados de forma continua o discontinua.

3.i.– Petrolio-produktuak, produktu petrokimikoak edo kimikoak biltegian gordetzeko instalazioak, 200.000 tona edo gehiago biltegiratzeko adinakoak baldin badira.

3.i.– Instalaciones para el almacenamiento de productos petrolíferos, petroquímicos o químicos, con una capacidad igual o superior a 200.000 toneladas.

3.j.– 5 haize sorgailu edo gehiago, guztira 10 MW-ko potentzia edo handiagoa dutenak, dauzkaten parke eolikoak. Beste parke eoliko batetik 2 km baino gutxiagora dauden parke eolikoak, baldin eta dituzten baterako magnitudeak aurreko atalaseetara iristen badira edo atalase horiek gainditzen badituzte. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

3.j.– Parques eólicos que tengan 5 o más aerogeneradores con una potencia total igual o superior a 10 MW. Parques eólicos que se sitúen a menos de 2 km de otro parque eólico, siempre que, considerando sus magnitudes conjuntas, se igualen o superen los umbrales anteriores. A los efectos de esta norma se considerarán parques eólicos las instalaciones dedicadas a la generación de electricidad a partir de la energía eólica, a través de un conjunto de varios aerogeneradores, interconectados eléctricamente mediante redes propias, compartiendo una misma estructura de accesos y control, con medición de energía propia y con conexión a la red general.

3.k.– Energia fotovoltaikoaren instalazioak, 15 hektareako azalera edo handiagoa hartzen dutenean. Barne hartuko dira, azalera txikiagoa hartuta ere, beste instalazio fotovoltaiko baten mugan dauden titular beraren edo beste batzuen instalazioak, baldin eta instalazio horiek guztira 15 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

3.k.– Instalaciones de energía fotovoltaica que conlleven una ocupación de terreno igual o superior a 15 hectáreas. Se entenderán incluidas las instalaciones de la misma o de distintas personas titulares que, aun ocupando una superficie menor, sean colindantes con otra instalación fotovoltaica, siempre que la superficie total ocupada por las distintas instalaciones sea igual o superior a 15 hectáreas.

Kanpo gelditzen dira jada finkatutako lur urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan kokatutako energia fotovoltaikoaren instalazioak.

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes.

D4 taldea.– Industria metalikoa eta mineralen industria.

Grupo D4.– Industria metálica y del mineral.

4.a.– Mineralak, kontzentratuak edo bigarren mailako lehengaiak oinarri hartuta prozesu metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez ferrosoak gordinean erauzteko erabiltzen diren instalazioak.

4.a.– Instalaciones para la extracción de metales en bruto no ferrosos a partir de minerales, de concentrados o de materias primas secundarias mediante procesos metalúrgicos, químicos o electrolíticos.

4.b.– Burdinurtuaren eta altzairuaren hasierako galdaketarako instalazio bateratuak.

4.b.– Plantas integradas para la fundición inicial del hierro colado y del acero.

4.c.– Metal ferrosoak egiteko instalazioak, jarduera hauetakoren bat egiten badute:

4.c.– Instalaciones para la elaboración de metales ferrosos en las que se realice alguna de las siguientes actividades:

1.– Berotasun bidezko ijezketa, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago ijezteko ahalmena baldin badute.

1.– Laminado en caliente con una capacidad superior a 20 toneladas de acero en bruto por hora.

2.– Mailuen bidezko ijezketa, talka-energia 50 kJ-tik gorakoa denean mailu bakoitzeko eta erabilitako potentzia termikoa 20 MW-tik gorakoa denean.

2.– Forjado con martillos cuya energía de impacto sea superior a 50 kJ por martillo y cuando la potencia térmica utilizada sea superior a 20 MW.

3.– Metal urtuzko babes-geruzak aplikatzea, orduko 2 tonatik gorako altzairu gordin tratatzeko ahalmena baldin badute.

3.– Aplicación de capas protectoras de metal fundido con una capacidad de tratamiento de más de 2 toneladas de acero bruto por hora.

4.d.– Metal ferrosoen fundizioak, egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

4.d.– Fundiciones de metales ferrosos con una capacidad de producción de más de 20 toneladas por día.

4.e.– Ferrosoak ez diren metalak (metal preziatuak izan ezik), errekuperazio-produktuak barne hartuta (fintzea, fundizio-hondarrak eta abar), urtzeko instalazioak (aleazioa ere kontuan hartuta), egunean fusio-ahalmen hau baldin badute: berunaren eta kadmioaren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, berriz, 20 tonatik gorakoa.

4.e.– Instalaciones para la fundición (incluida la aleación) de metales no ferrosos, con excepción de metales preciosos, incluidos los productos de recuperación (refinado, restos de fundición, etc.), con una capacidad de fusión de más de 4 toneladas para el plomo y el cadmio o 20 toneladas para todos los demás metales, por día.

4.f.– Metalen eta material plastikoen gainazala prozesu elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeten edo linea osoen bolumena 30 m3-koa edo handiagoa baldin bada.

4.f.– Instalaciones para el tratamiento de la superficie de metales y materiales plásticos por proceso electrolítico o químico, cuando el volumen de las cubetas o de las líneas completas destinadas al tratamiento empleadas sea igual o superior a 30 metros cúbicos.

4.g.– Mineral metalikoak kiskaltzeko eta sinterizatzeko instalazioak, urtean 5.000 tona edo gehiago prozesatzeko ahalmena baldin badute.

4.g.– Instalaciones de calcinación y de sinterizado de minerales metálicos, con capacidad igual o superior a 5.000 toneladas por año de mineral procesado.

4.h.– Zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko instalazio berriak.

4.h.– Nuevas instalaciones destinadas a la fabricación de cemento, cal y óxido de magnesio.

4.i.– Zementua ehotze bidez fabrikatzeko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 500 tona edo gehiago handitzen bada.

4.i.– Ampliación de las instalaciones destinadas a la fabricación de cemento por molienda que suponga un aumento de la capacidad de producción igual o superior a 500 toneladas diarias.

4.j.– Klinkerra fabrikatzeko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 500 tona edo gehiago handitzen bada labe birakarietan egiten denean, edo, bestela, egunean 50 tona edo gehiago beste era bateko labeetan egiten denean.

4.j.– Ampliación de las instalaciones destinadas a la fabricación de clínker que suponga un aumento de la capacidad de producción igual o superior a 500 toneladas diarias si se realiza en hornos rotatorios, o bien igual o superior a 50 toneladas diarias si se realiza en hornos de otro tipo.

4.k.– Karea ekoizteko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 50 tona edo gehiago handitzen bada.

4.k.– Ampliación de las instalaciones destinadas a la producción de cal que suponga un aumento de la capacidad de producción igual o superior a 50 toneladas diarias.

4.l.– Magnesio-oxidoa ekoizteko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 50 tona edo gehiago handitzen bada.

4.l.– Ampliación de las instalaciones destinadas a la producción de óxido de magnesio que suponga un aumento de la capacidad de producción igual o superior a 50 toneladas diarias.

4.m.– Beira, beira-zuntza barne, fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonako edo gehiagoko fusio-ahalmena baldin badute.

4.m.– Instalaciones para la fabricación de vidrio, incluida la fibra de vidrio, con una capacidad de fusión igual o superior a 20 toneladas al día.

4.n.– Mineralak urtzeko instalazioak, mineral-zuntzak ekoiztea barne, egunean 20 tonako edo gehiagoko fusio-ahalmena badute.

4.n.– Instalaciones para la fundición de sustancias minerales, incluida la producción de fibras minerales, con una capacidad de fundición igual o superior a 20 toneladas al día.

4.o.– Zeramikazko produktuak labean fabrikatzeko instalazioak, bereziki teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejuak, gres-zeramika edo portzelana, egunean 75 tona edo gehiago ekoizteko ahalmena baldin badute eta labe bakoitzean 4 metro kubiko edo gehiago erretzeko ahalmena baldin badute, betiere labe bakoitzean 300 kg-ko edo gehiagoko karga-dentsitatea baldin badute metro kubikoko.

4.o.– Instalaciones para la fabricación de productos cerámicos mediante horneado, en particular, tejas, ladrillos, ladrillos refractarios, azulejos, gres o porcelana, con una capacidad de producción igual o superior a 75 toneladas por día y una capacidad de horneado igual o superior a 4 metros cúbicos por horno, siempre que la densidad de carga por horno sea igual o superior a 300 kg por metro cúbico.

4.p.– Koke-fabrikak.

4.p.– Coquerías.

4.q.– Ontziolak, industria metalikoaren sektorean sartuta ez dauden instalazioak izan ezik.

4.q.– Astilleros, exceptuando las instalaciones no incluidas en el sector de industria metálica.

D5 taldea.– Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza.

Grupo D5.– Industria química, petroquímica, textil y papelera.

5.a.– Eraldaketa kimiko edo biologikoaren bidez, honako produktu edo produktu multzo hauek eskala industrialean ekoizteko instalazioak:

5.a.– Instalaciones para la producción a escala industrial de sustancias, mediante transformación química o biológica, de los productos o grupos de productos siguientes:

1.– Produktu kimiko organikoak:

1.– Productos químicos orgánicos:

i) Hidrokarburo soilak (linealak edo ziklikoak, aseak edo asegabeak, alifatikoak edo aromatikoak).

i) Hidrocarburos simples (lineales o cíclicos, saturados o insaturados, alifáticos o aromáticos).

ii) Hidrokarburo oxigenatuak, hala nola alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak eta azetato-esterren nahasketak, eterrak, peroxidoak eta epoxi-erretxinak.

ii) Hidrocarburos oxigenados, tales como alcoholes, aldehídos, cetonas, ácidos orgánicos, ésteres y mezclas de ésteres acetatos, éteres, peróxidos, resinas epoxi.

iii) Hidrokarburo sulfuratuak.

iii) Hidrocarburos sulfurados.

iv) Hidrokarburo nitrogenatuak, zehazki, aminak, amidak, konposatu nitrosoak, nitrikoak edo nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

iv) Hidrocarburos nitrogenados, en particular, aminas, amidas, compuestos nitrosos, nítricos o nitratos, nitrilos, cianatos e isocianatos.

v) Hidrokarburo fosforatuak.

v) Hidrocarburos fosforados.

vi) Hidrokarburo halogenatuak.

vi) Hidrocarburos halogenados.

vii) Konposatu organiko metalikoak.

vii) Compuestos orgánicos metálicos.

viii) Gai plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosatik ateratako zuntzak).

viii) Materias plásticas (polímeros, fibras sintéticas, fibras a base de celulosa).

ix) Kautxu sintetikoak.

ix) Cauchos sintéticos.

x) Koloregaiak eta pigmentuak.

x) Colorantes y pigmentos.

xi) Tentsioaktiboak eta gainazaleko agenteak.

xi) Tensioactivos y agentes de superficie.

2.– Produktu kimiko inorganikoak:

2.– Productos químicos inorgánicos:

i) Gasak eta, zehazki, amoniakoa, kloroa edo hidrogeno-kloruroa, fluorra edo hidrogeno-fluoruroa, karbono-oxidoak, sufre-konposatuak, nitrogeno-oxidoak, hidrogenoa, sufre-dioxidoa eta karbonilo-dikloruroa.

i) Gases y, en particular, el amoniaco, el cloro o el cloruro de hidrógeno, el flúor o fluoruro de hidrógeno, los óxidos de carbono, los compuestos de azufre, los óxidos del nitrógeno, el hidrógeno, el dióxido de azufre, el dicloruro de carbonilo.

ii) Azidoak eta, zehazki, azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea eta azido sulfuratuak.

ii) Ácidos y, en particular, el ácido crómico, el ácido fluorhídrico, el ácido fosfórico, el ácido nítrico, el ácido clorhídrico, el ácido sulfúrico, el ácido sulfúrico fumante, los ácidos sulfurados.

iii) Baseak eta, zehazki, amonio-hidroxidoa, potasio-hidroxidoa eta hidroxido sodikoa.

iii) Bases y, en particular, el hidróxido de amonio, el hidróxido potásico, el hidróxido sódico.

iv) Amonio-kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (soda), perboratoak eta nitrato argentikoa bezalako gatzak.

iv) Sales como el cloruro de amonio, el clorato potásico, el carbonato potásico (potasa), el carbonato sódico (sosa), los perboratos, el nitrato argéntico.

v) Ez metalak, oxido metalikoak edo kaltzio-karburoa, silizioa eta silizio-karburoa bezalako beste konposatu inorganiko batzuk.

v) No metales, óxidos metálicos u otros compuestos inorgánicos como el carburo de calcio, el silicio, el carburo de silicio.

3.– Fosforoa, nitrogenoa edo potasioa erabiliz egindako ongarriak (ongarri sinpleak edo konposatuak).

3.– Fertilizantes a base de fósforo, nitrógeno o potasio (fertilizantes simples o compuestos).

4.– Landare-osasunarentzako produktuak eta biozidak.

4.– Productos fitosanitarios y de biocidas.

5.– Prozesu kimiko edo biologikoren bat erabiliz egindako farmazia-produktuak.

5.– Productos farmacéuticos mediante un proceso químico o biológico.

6.– Lehergaiak.

6.– Productos explosivos.

5.b.– Ehungintzako zuntzak edo produktuak aldez aurretik tratatzeko (ikuzi, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, egunean 10 tona edo gehiago tratatzeko ahalmena badute.

5.b.– Instalaciones para el tratamiento previo (operaciones tales como el lavado, blanqueo, mercerización) o para el teñido de fibras o productos textiles cuando la capacidad de tratamiento sea igual o superior a 10 toneladas diarias.

5.c.– Larruak zurratzeko instalazioak, egunean 12 tona produktu bukatu edo gehiago tratatzeko ahalmena badute.

5.c.– Instalaciones para el curtido de pieles y cueros cuando la capacidad de tratamiento sea igual o superior a 12 toneladas de productos acabados por día.

5.d.– Paper-orea, papera eta kartoia ekoizteko eta zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazio berriak.

5.d.– Nuevas instalaciones industriales para la producción de pasta de papel, de papel y cartón y para la producción y tratamiento de celulosa.

5.e.– Paper-orea ekoizteko industria-instalazioen handitzeak, edozein tamainatako ekoizpen-gehikuntza dakartenean.

5.e.– Ampliaciones de instalaciones industriales para la producción de pasta de papel cuando supongan un aumento de la producción de cualquier magnitud.

5.f.– Papera eta kartoia ekoizteko industria-instalazioak handitzea, ekoizpena 200 tona edo gehiago handitzen bada egunean.

5.f.– Ampliaciones de instalaciones industriales para la producción de papel y cartón cuando supongan un aumento de la producción igual o superior a 200 toneladas diarias.

5.g.– Zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak handitzea, ekoizpena 20 tona edo gehiago handitzen bada egunean.

5.g.– Ampliaciones de instalaciones industriales para la producción y tratamiento de celulosa cuando supongan un aumento de la producción igual o superior a 20 toneladas diarias.

D6 taldea.– Azpiegitura-proiektuak.

Grupo D6.– Proyectos de infraestructuras.

6.a.– Ibilbide berriko autobideak, autobiak eta errepide konbentzionalak eraikitzea.

6.a.– Construcción de autopistas, autovías y carreteras convencionales de nuevo trazado.

6.b.– Autobide, autobia eta errepide konbentzionaletan, 3 km-tik gorako luzera jarraitu edo etenean, herriaren saihesbidea eraikitzea eta ibilbidea aldatzea, zabaltzea edo berriro lerrokatzea.

6.b.– Variante de población y modificaciones de trazado, ensanchado o realineado de autopistas, autovías y carreteras convencionales en una longitud continua o discontinua superior a 3 km.

6.c.– Ibilbide luzeko trenbideak eraikitzea.

6.c.– Construcción de líneas de ferrocarril de largo recorrido.

6.d.– Trenbide baten trazadura aldatzea, zabaltzea edo berriro lerrokatzea, 10 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitu edo etenean.

6.d.– Variante de trazado, ensanchado o realineado de una línea de ferrocarril en una longitud continua o discontinua igual o superior a 10 km.

6.e.– 2.100 metroko edo gehiagoko aireratzeko eta lurreratzeko pistak dituzten aireportuak; haien sarbideetara ere hedatuko da ebaluazioa.

6.e.– Aeropuertos con pistas de despegue/aterrizaje de una longitud igual o superior a 2.100 metros; la evaluación se hará extensiva a sus accesos.

6.f.– Aireportuen handitzeak, egungo azaleraren % 50eko edo gehiagoko lur-okupazioa dakartenean edo 5 hektarea edo azalera handiagoa dutenean.

6.f.– Ampliaciones de aeropuertos, cuando supongan una ocupación del suelo de un 50 % o más de la superficie actual o siempre que igualen o superen la superficie de 5 hectáreas.

6.g.– Merkataritza- eta arrantza-portuak, bide nabigagarriak eta kirol-portuak.

6.g.– Puertos comerciales, pesqueros, vías navegables y puertos deportivos.

6.h.– Portuen handitzeak, azalera babestua egungo azaleraren % 50 edo gehiago handitzen bada, edo handitze hori 5 hektareakoa edo handiagoa bada.

6.h.– Ampliaciones de puertos que supongan una ampliación de la superficie abrigada de un 50 % o más de la superficie actual, o siempre que dicha ampliación sea igual o superior a 5 hectáreas.

6.i.– Portuen handitzeak, itsas-lehorreko jabari publikoaren eta/edo babes-zortasun eremuaren okupazio berria dakartenean eta okupazio hori, guztira, 5 hektareakoa edo handiagoa denean.

6.i.– Ampliaciones de puertos que supongan una nueva ocupación del dominio público marítimo-terrestre y/o de la zona de servidumbre de protección de una superficie igual o superior a 5 hectáreas en total.

6.j.– Kirol-portuen handitzeak, 1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzea dakartenean, lehen hartzen ez zituztenean.

6.j.– Ampliaciones de puertos que supongan la admisión de barcos de arqueo superior a 1.350 toneladas cuando antes no se admitían.

6.k.– 1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzen dituzten zamalanetarako kaiak egitea, lehorrera eta kanpo portuetara lotuak (transbordadoreentzako kaiak izan ezik), I. eremuan kokatuta daudenak salbu, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen testu bateginak, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 69. artikuluaren a) hizkian araututako portuko gune eta erabileren mugaketari jarraituz.

6.k.– Muelles para carga y descarga conectados a tierra y puertos exteriores (con exclusión de los muelles para transbordadores) que admitan barcos de arqueo superior a 1.350 toneladas, excepto que se ubiquen en zona I, de acuerdo con la delimitación de los espacios y usos portuarios regulados en el artículo 69 letra a) del texto refundido de la Ley 27/1992, de 24 de noviembre, de Puertos del Estado y de la Marina Mercante, aprobado por el Real Decreto Legislativo 2/2011, de 5 de septiembre.

6.l.– Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, 500.000 metro kubiko hondar edo gehiago ekarri behar bada, hondarra erauzteko lanak barne.

6.l.– Obras de alimentación artificial de playas cuyo volumen de aportación de arena sea igual o superior a los 500.000 metros cúbicos, incluyendo las tareas de extracción de arena.

6.m.– Itsasoari lurrak irabazteko proiektuak.

6.m.– Proyectos para ganar tierras al mar.

6.n.– Urpeko isurbideak, oliobideak eta gasbideak.

6.n.– Emisarios, oleoductos y gasoductos submarinos.

D7 taldea.– Azpiegitura hidraulikoko, ura kudeatzeko eta tratatzeko proiektuak eta jarduerak jabari publiko hidraulikoan.

Grupo D7.– Proyectos de infraestructura hidráulica, de gestión y tratamiento del agua y actuaciones en dominio público hidráulico.

7.a.– Gailurreraino 10 metroko altuera edo handiagoa edo 100.000 metro kubikoko urtegiratze-gaitasuna duten presak.

7.a.– Presas que igualen o superen la altura de 10 metros hasta la coronación o la capacidad de embalse de 100.000 metros cúbicos.

7.b.– Ura geldiarazteko edo behin betiko biltzeko beste instalazio batzuk, bildutako uraren bolumena 10 hektometro kubikokoa edo handiagoa baldin bada.

7.b.– Otras instalaciones destinadas a retener el agua o a almacenarla permanentemente cuando el volumen de agua almacenada sea igual o superior a 10 hectómetros cúbicos.

7.c.– Presak handitzea, ur-xaflaren gehieneko azalera % 25 edo gehiago handitzen bada, edo azalera hori 5 hektareakoa edo handiagoa bada.

7.c.– Recrecimiento de presas cuando supongan un aumento de la superficie máxima de la lámina de agua de un 25 % o superior, o bien dicha superficie sea igual o superior a 5 hectáreas.

7.d.– Zorupeko urak aprobetxatzea edo akuiferoak artifizialki kargatzea haien deskarga naturala, gutxienez, beren eraginpeko ibai-ibilguen agorraldi-emarien % 50ekoa bada edo hezegune nabarmenetako ur-xafla edo kriptohezeguneen azpiazalerako maila piezometrikoa mantentzearekin lotura zuzena badute, baldin eta atalase hauetakoren bat gainditzen bada:

7.d.– Aprovechamientos de aguas subterráneas o recarga artificial de acuíferos cuya descarga natural suponga, al menos, el 50 % de los caudales de estiaje de los cursos fluviales de su influencia o que tengan relación directa con el mantenimiento de la lámina de agua de las zonas húmedas conspicuas o del nivel piezométrico subsuperficial de los criptohumedales, y siempre que supere alguno de los siguientes umbrales:

1.– Urteko ateratze-bolumenak akuiferoaren urteko kargaren % 25 gainditzen badu.

1.– Si el volumen anual de extracción supera el 25 % de la recarga anual del acuífero.

2.– Jada ateratako ur-bolumenak akuiferoaren urteko kargaren % 50 gainditzen badu eta aprobetxamendu berriak, gutxienez, urtean karga horren % 10aren bolumena gainditzen badu.

2.– Si el volumen de agua ya extraído supera el 50 % de la recarga anual del acuífero y el nuevo aprovechamiento supera un volumen anual de, al menos, el 10 % de dicha recarga.

3.– Karga artifizialak akuiferoaren urteko karga naturalaren % 50 gainditzen badu.

3.– Si la recarga artificial supera el 50 % de la recarga natural anual del acuífero.

7.e.– Zorupeko uren edozein aprobetxamendu edo akuiferoak artifizialki kargatzea, urtean ateratako edo ekarritako ur-bolumena 5 hektometro kubikokoa edo gehiagokoa baldin bada.

7.e.– Cualquier aprovechamiento de aguas subterráneas o recarga artificial de acuíferos, si el volumen anual de agua extraída o aportada es igual o superior a 5 hectómetros cúbicos.

7.f.– Ibai-arroen artean ur-baliabideak isuraldatzeko proiektuak, isuraldatutako uraren bolumena urtean 10 milioi metro kubikotik gorakoa bada, edateko uraren hodi bidezko isuraldatzeak izan ezik.

7.f.– Trasvase de recursos hídricos entre cuencas fluviales cuando el volumen de agua trasvasada sea superior a 10 millones de metros cúbicos al año, excluidos los trasvases de agua potable por tubería.

7.g.– Ibaiak bideratzea eta ibilguen ibilbidea aldatzea, egoera naturalean ubidea, gutxienez, 250 metro luze denean.

7.g.– Encauzamientos fluviales y modificaciones de trazado de cauces que supongan la actuación sobre al menos 250 metros de longitud de cauce en estado natural.

7.h.– Hondakin-urak tratatzeko plantak, 50.000 biztanle-baliokideren edo gehiagoren hondakin-urak tratatzeko ahalmena baldin badute, 91/271/EEE Zuzentarauaren 2. artikuluaren 6. puntuan zehaztu bezala.

7.h.– Plantas de tratamiento de aguas residuales de capacidad igual o superior a 50.000 habitantes-equivalentes, tal como se define en el punto 6 del artículo 2 de la Directiva 91/271/CEE.

7.i.– Ur kontinentalak energia elektrikoa ekoizteko aprobetxatzea; ura ateratzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko, aprobetxatzeko eta itzultzeko beharreko instalazioen eta egituren obretara hedatuko da ebaluazioa, bai eta urbanizazio-azpiegituretara eta sarbideetara ere.

7.i.– Aprovechamiento de las aguas continentales para la producción de energía eléctrica; la evaluación se hará extensiva a las obras de instalaciones y estructuras necesarias para la detracción, transporte, almacenamiento, aprovechamiento y devolución de agua, así como a las infraestructuras de urbanización y caminos de acceso.

D8 taldea.– Hondakinak tratatzeko eta kudeatzeko proiektuak.

Grupo D8.– Proyectos de tratamiento y gestión de residuos.

8.a.– Soil-soilik hondakin erradioaktiboen biltegiratze iraunkorrerako edo hondakin horiek behin betiko deuseztatzeko diren instalazioak. Lege honen ondorioetarako, hondakin erradioaktiboen biltegiratze iraunkortzat hartuko da, edozein dela ere iraungo duen denbora, bereziki jarduera horretarako sortua dena eta hondakin horiek sortzen dituen instalazio nuklear edo erradioaktiboaren esparrutik kanpo dagoena.

8.a.– Instalaciones destinadas exclusivamente al almacenamiento permanente o a eliminar definitivamente residuos radiactivos. A los efectos de la presente ley, se entenderá por almacenamiento permanente de residuos radiactivos, cualquiera que sea su duración temporal, aquel que esté específicamente concebido para dicha actividad y que se halle fuera del ámbito de la instalación nuclear o radiactiva que produce dichos residuos.

8.b.– Hondakin arriskutsuak errausteko industria-instalazio finkoak, bai eta hondakin horiek deuseztatzeko asmoz zabortegian uztea, segurtasun-deposituan gordetzea eta haiei tratamendu kimikoa edo antzeko beste edozein tratamendu ematea igor ditzaketen kutsatzaileei begira.

8.b.– Instalaciones industriales fijas para la incineración de residuos peligrosos, así como para la eliminación de dichos residuos mediante depósito en vertedero, depósito de seguridad, tratamiento químico o cualquier otro tratamiento similar en cuanto a la posible emisión de contaminantes.

8.c.– Hondakin arriskutsuak balioztatzeko industria-instalazio finkoak, olio erabilien kudeaketa barne, egunean 10 tona baino gehiago onartzeko edukiera dutenak.

8.c.– Instalaciones industriales fijas para la valorización de residuos peligrosos, incluida la gestión de aceites usados, de una capacidad de más de 10 toneladas de residuos admitidos por día.

8.d.– Hondakin ez arriskutsuak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoen edo igor ditzaketen kutsatzaileei begira antzeko beste edozein tratamenduren bidez deuseztatzeko industria-instalazio finkoak, egunean 50 tona edo gehiago jasotzeko ahalmena baldin badute.

8.d.– Instalaciones industriales fijas para la incineración de residuos no peligrosos o de eliminación de dichos residuos mediante tratamiento químico o cualquier otro tratamiento similar en cuanto a la posible emisión de contaminantes, con una capacidad igual o superior a 50 toneladas de residuos admitidos por día.

8.e.– Etxe-hondakinak edo industria-hondakinak kudeatzeko lanetan sortzen diren hondakin ez arriskutsuak, hondakin geldoak izan ezik, hartzen dituzten zabortegiak. Bestelako hondakin ez arriskutsuen edo edozein eratako hondakin geldoen zabortegiak, egunean 10 tona edo gehiago jasotzen badituzte eta guztira 25.000 tonako edo gehiagoko edukiera badute.

8.e.– Vertederos de residuos no peligrosos, excluidos los residuos inertes, que se originen en operaciones de gestión de residuos domésticos o de residuos industriales. Vertederos de otros residuos no peligrosos o de residuos inertes de cualquier clase, que reciban 10 toneladas al día o más, o que tengan una capacidad total de 25.000 toneladas o más.

8.f.– Etxe-hondakinak edo industria-hondakinak kudeatzeko lanetan sortzen diren hondakin ez arriskutsuak, hondakin geldoak izan ezik, hartzen dituzten zabortegiak handitzea, har daitekeen hondakin-kopurua egunean 10 tona edo gehiago, edo, guztira, 25.000 tona handitzen bada.

8.f.– Ampliaciones de vertederos de residuos no peligrosos, excluidos los residuos inertes, que se originen en operaciones de gestión de residuos domésticos o de residuos industriales, cuando supongan un aumento en la cantidad de residuos que se puedan admitir de 10 toneladas al día o más, o de un total de 25.000 toneladas.

D9 taldea.– Bestelako proiektuak.

Grupo D9.– Otros proyectos.

9.a.– Kanpoan egiten diren ibilgailu motordunen lasterketetarako eta probetarako pista eta zirkuitu iraunkorrak, hektarea bateko azalera edo handiagoa badute.

9.a.– Pistas y circuitos permanentes de carreras y de pruebas para vehículos motorizados que se desarrollen en el exterior con una superficie igual o superior a una hectárea.

9.b.– 5 hektareako azalera edo handiagoa duten parke tematikoak.

9.b.– Parques temáticos con una superficie igual o superior a 5 hectáreas.

9.c.– Lurzoruaren erabilera-aldaketa dakarren edozein proiektu, 25 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badu eta zuhaixka edo zuhaitz-estalkia kendu behar bada hektarea bateko azaleran edo handiagoan, modu jarraituan eta etenean neurtua, edo, bestela, lurzoruaren erabilera-aldaketak 50 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badu.

9.c.– Cualquier proyecto que suponga un cambio de uso del suelo en una superficie igual o superior a 25 hectáreas siempre que implique la eliminación de la cubierta arbustiva o arbórea en una superficie igual o superior a una hectárea, medida de forma continua o discontinua, o bien, en cualquier caso, si el cambio de uso del suelo afecta a una superficie igual o superior a 50 hectáreas.

Lege honen ondorioetarako, lurzoruaren erabilera-aldaketatzat hartuko da edozein landa-zoruren elkarren arteko eraldaketa (nekazaritza, abeltzaintza, basoa, ehiza edo baliabide naturalak erabiltzearekin loturiko beste edozein) edo landa-lurzoruaren erabilera lurzoru urbanizagarria bihurtzea.

A efectos de la presente ley, se entenderá por cambio de uso del suelo la transformación de cualquier uso de suelo rural entre sí (agrícola, ganadero, forestal, cinegético o cualquier otro vinculado a la utilización de los recursos naturales) o la transformación del uso de suelo rural en suelo urbanizable.

9.d.– CO2-fluxuak atzitzeko instalazioak, biltegiratze geologikoa eta biltegiratzeguneak helburu dituztenak, Karbono-dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko abenduaren 29ko 40/2010 Legeak, ezarritakoari jarraituz, karbono-dioxido hori eranskin honetan jasota dauden instalazioetatik eratorria bada, edo CO2-ren guztizko atzitzea urtean 1,5 Mt-koa edo handiagoa bada.

9.d.– Instalaciones para la captura de flujos de CO2 con fines de almacenamiento geológico y emplazamientos de almacenamiento, de conformidad con la Ley 40/2010, de 29 de diciembre, de Almacenamiento geológico de dióxido de carbono, procedente de instalaciones incluidas en este anexo, o cuando la captura total anual de CO2 sea igual o superior a 1,5 Mt.

9.e.– Ibaiak dragatzea, ateratako bolumena urtean 100.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada, eta itsasoa edo estuarioak dragatzea, ateratako bolumena urtean 200.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada.

9.e.– Dragados fluviales cuando el volumen extraído sea igual o superior a 100.000 metros cúbicos y dragados marinos o en estuarios cuando el volumen extraído sea igual o superior a 200.000 metros cúbicos.

D10 taldea.– Gune babestuetan gauzatzen diren proiektuak.

Grupo D10.– Proyectos en espacios protegidos.

Gune babestuetan edo babes-erregimenen bat dutenetan aurrera eramaten diren proiektuetarako atalaseak eta zehaztapenak jaso dira atal honetan, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 13. artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 30., 42. eta 50. artikuluetan jasoak.

En este apartado se recogen umbrales y especificaciones para los proyectos que se desarrollen en espacios protegidos o con algún régimen de protección, recogidos en el artículo 13 del Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, y en los artículos 30, 42 y 50 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y Biodiversidad.

10.a.– II.D eranskin honen 8. taldean sartu ez diren hondakin ez arriskutsuen zabortegien instalazioak, bai eta hondakin geldoenak edo ibaietatik, lehorretik zein itsasotik erauzitako materialenak, hektarea bateko azalera edo handiagoa hartzen badute.

10.a.– Instalaciones de vertederos de residuos no peligrosos no incluidos en el grupo 8 de este Anexo II.D, así como de residuos inertes o materiales de extracción de origen fluvial, terrestre o marino que ocupen una superficie igual o mayor a una hectárea.

10.b.– Landu gabeko lursailak edo sail erdinaturalak nekazaritza-ustiapenerako edo zuraren baso-aprobetxamendurako erabiltzeko proiektuak, 10 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

10.b.– Proyectos para destinar áreas incultas o áreas seminaturales a la explotación agrícola o aprovechamiento forestal maderero que impliquen la ocupación de una superficie igual o mayor 10 hectáreas.

10.c.– Lur ureztatua bihurtzeko edo lurrak drainatzeko proiektuak, 10 hektareako azaleran edo handiagoan eragiten badute.

10.c.– Proyectos de transformación en regadío o de avenamiento de terrenos, cuando afecten a una superficie igual o mayor a 10 hectáreas.

10.d.– Ibaiak dragatzea, ateratako bolumena urtean 7.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada, eta itsasoa edo estuarioak dragatzea, ateratako bolumena urtean 200.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada.

10.d.– Dragados fluviales cuando el volumen extraído sea igual o superior a 7.000 metros cúbicos anuales, y dragados marinos o en estuarios cuando el volumen extraído sea igual o superior a 20.000 metros cúbicos anuales.

10.e.– Petrolioa eta horren eratorriak, gasa edo produktu kimikoak garraiatzeko hodiak, 800 mm-ko edo gehiagoko diametroa eta 3 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak, eta karbono-dioxidoaren fluxuak biltegiratze geologikorako garraiatzeko hodiak, lotutako ponpaketa-estazioak barne; hiri-lorzoruan dauden tarteak ez dira kontuan hartuko.

10.e.– Tuberías para el transporte de petróleo y sus derivados, gas o productos químicos, con un diámetro igual o superior a 800 mm y una longitud igual o superior a 3 km, y tuberías para el transporte de flujos de dióxido de carbono con fines de almacenamiento geológico, incluidas las estaciones de bombeo asociadas; no se computarán los tramos situados en suelo urbano.

10.f.– Energia elektrikoa transmititzeko lineak, 3 km-ko luzera edo handiagoa dutenak, eremu urbanizatuak zeharkatzen dituztenak izan ezik.

10.f.– Líneas para la transmisión de energía eléctrica con una longitud igual o superior a 3 km, excluidas las que atraviesen zonas urbanizadas.

10.g.– Parke eolikoak. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

10.g.– Parques eólicos. A los efectos de esta norma se considerarán parques eólicos las instalaciones dedicadas a la generación de electricidad a partir de la energía eólica, a través de un conjunto de varios aerogeneradores, interconectados eléctricamente mediante redes propias, compartiendo una misma estructura de accesos y control, con medición de energía propia y con conexión a la red general.

10.h.– Aireportuak eta haien handitzeak, II.D eranskin honen 6. taldean sartu ez direnak.

10.h.– Aeropuertos y sus ampliaciones, no recogidos en el grupo 6 de este Anexo II.D.

10.i.– Lurzorua urbanizatzea dakarten proiektuak, industria-poligonoak, bizitegi-erabilerak, merkataritzaguneak eta aparkalekuak egiteko, hektarea bateko azalera edo handiagoa hartzen badute.

10.i.– Proyectos que requieran la urbanización del suelo para polígonos industriales, usos residenciales, centros comerciales y aparcamientos, que ocupen una superficie igual o superior a una hectárea.

10.j.– Gutxienez 30 lagunentzako lekua duten hotelak, lurzoru urbanizaezinean.

10.j.– Instalaciones hoteleras con capacidad de al menos 30 plazas, en suelo no urbanizable.

10.k.– Eskiatzeko pistak, erremonteak, teleferikoak eta haiei lotutako eraikuntzak.

10.k.– Pistas de esquí, remontes y teleféricos y construcciones asociadas.

10.l.– Hektarea bateko azalera edo handiagoa duten parke tematikoak.

10.l.– Parques temáticos con una superficie igual o superior a una hectárea.

10.m.– Ura distantzia handietara eramateko instalazioak, 800 mm-ko diametroa edo handiagoa eta 10 km-ko luzera edo handiagoa dutenak.

10.m.– Instalaciones de conducción de agua a larga distancia con un diámetro igual o mayor de 800 mm y una longitud igual o superior a 10 km.

10.n.– Lurzoruaren erabilera-aldaketa dakarten lursail-biltzeak, landare-estalkia nabarmen aldatzen badute.

10.n.– Concentraciones parcelarias que conlleven cambio de uso del suelo cuando suponga una alteración sustancial de la cubierta vegetal.

10.o.– Eguzki-energia baliatuta energia elektrikoa ekoizteko instalazioak, energia hori sareari saltzea xede dutenak, lehendik dauden eraikinen estalkietan edo teilatuetan ez badaude eta 3 hektarea baino azalera handiagoa hartzen badute.

10.o.– Instalaciones para la producción de energía eléctrica a partir de la energía solar destinada a su venta a la red, que no se ubiquen en cubiertas o tejados de edificios existentes y que ocupen una superficie de más de 3 hectáreas.

10.p.– Baso-kudeaketarako tresnak, mendiei buruzko araudiaren arabera, titulartasun publikoko mendietan eta mendi babesleetan, 10 hektareako edo gehiagoko azalerari eragiten badiote.

10.p.– Instrumentos de gestión forestal, conforme a la normativa en materia de montes, en montes de titularidad pública y en montes protectores, que afecten a una superficie igual o superior a 10 hectáreas.

10.q.– 3 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitua edo etena duten nekazaritzako eta basogintzako bideak.

10.q.– Caminos agroforestales en una longitud continua o discontinua igual o superior a 3 km.

II.E eranskina.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak.
Anexo II.E. Proyectos que deben someterse al procedimiento de evaluación de impacto ambiental simplificada.

II.D eranskinean jasotako proiektu guztiak alde batera utzita, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren xede izango dira ondoko proiektu hauek:

Con exclusión de todos los proyectos recogidos en el Anexo II.D, serán objeto de una evaluación de impacto ambiental simplificada los siguientes proyectos:

1.– II.E eranskin honen barneko taldeetan jasotako kasuren batean dauden proiektuak, bai eta, zatikatuta egonda ere, aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz gero aipatutako ataletan jasotako atalaseetara iristen badira.

1.– Los proyectos que se encuentren en alguno de los supuestos recogidos en los grupos que forman parte de este Anexo II.E, así como los proyectos que, encontrándose fraccionados, alcancen los umbrales recogidos en dichos apartados mediante la acumulación de las magnitudes o dimensiones de cada uno de los proyectos considerados individualmente.

2.– II.E eranskin honetako proiektuak, soilik edo, batez ere, metodo edo produktu berriak garatzeko eta probatzeko badira; II.D eranskineko antzeko proiektuak, produktu horien erabilera bi urte baino epe laburragorako aurreikusten bada.

2.– Los proyectos de este Anexo II.E que sirvan exclusiva o principalmente para desarrollar o ensayar nuevos métodos o productos; los proyectos similares del Anexo II.D cuya utilización esté prevista para un plazo inferior a dos años.

3.– Beste proiektu batzuk, II.D eranskinekoak ez direnak, zuzenean edo zeharka, bakarrik edo beste plan, programa edo proiektu batzuekin batera, eragin nabarmena izan badezakete naturagune babestuetako batean edo natura-ondarea kontserbatzeko araudiaren arabera babes-araubidea duten naturaguneetan.

3.– Otros proyectos, distintos a los del Anexo II.D, cuando, de forma directa o indirecta, solos o en combinación con otros planes, programas o proyectos, puedan afectar de forma apreciable a alguno de los espacios protegidos o que gocen de un régimen de protección, de conformidad con la normativa de conservación del patrimonio natural.

4.– Dagoeneko baimendua, onartua, gauzatua edo gauzatze-prozesuan den proiektu baten edozein aldaketa, aldaketa hori bakarrik edo proiektu berean egindako beste aldaketekin metatuta II.E eranskin honetako taldeetako batean jasotako atalaseetara iristen bada edo ondorio hauek baldin baditu:

4.– Cualquier modificación de un proyecto, ya autorizado, aprobado, ejecutado o en proceso de ejecución, cuando, por sí sola o por acumulación con otras modificaciones del mismo proyecto, alcance los umbrales recogidos en alguno de los grupos de este Anexo II.E o cuando suponga:

1) Atmosferara isuritako emisioen gorakada nabarmena.

1) Un incremento significativo de las emisiones a la atmósfera.

2) Ubide publikoetara edo itsasertzera egindako isurien gorakada nabarmena.

2) Un incremento significativo de los vertidos a cauces públicos o al litoral.

3) Sortutako hondakinen gorakada nabarmena.

3) Un incremento significativo en la generación de residuos.

4) Natura-baliabideen erabileraren gorakada nabarmena.

4) Un incremento significativo en la utilización de los recursos naturales.

5) Natura-ondarea kontserbatzeko araudiarekin bat etorriz babestuta dauden edo babes-araubidea duten naturaguneei eragitea.

5) Una afección a espacios protegidos o que gocen de un régimen de protección, de conformidad con la normativa en materia de conservación del patrimonio natural.

6) Kultura-ondareari kalte nabarmenen bat egitea.

6) Una afección significativa al patrimonio cultural.

E1 taldea.– Nekazaritza, basogintza, akuikultura eta abeltzaintza.

Grupo E1.– Agricultura, silvicultura, acuicultura y ganadería.

1.a.– Eremu naturalak, erdinaturalak edo landugabeak nekazaritza-ustiapenerako erabiltzen hasteko proiektuak, 10 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

1.a.– Proyectos para destinar áreas naturales, seminaturales o incultas a la explotación agrícola, cuya superficie sea igual o superior a 10 hectáreas.

1.b.– Lursailak biltzeko proiektuak, 50 hektareatik gorako azalera hartzen badute.

1.b.– Proyectos de concentración parcelaria cuando afecten a una superficie mayor de 50 hectáreas.

1.c.– Basotzeak, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legeak 6.g) artikuluan emandako definizioaren arabera, 25 hektareatan edo azalera handiagoan eragiten badute, eta baso-mozketak, lurzoruari beste erabilera bat ematea helburu izanez gero.

1.c.– Forestaciones según la definición del artículo 6.g) de la Ley 43/2003, de 21 de noviembre, de Montes, que afecten a una superficie igual o superior a 25 hectáreas, y talas de masas forestales con el propósito de cambiar a otro tipo de uso del suelo.

1.d Baso-kudeaketarako tresnak, mendiei buruzko araudiaren arabera, titulartasun publikoko mendietan eta mendi babesleetan, 10 hektareako edo gehiagoko azalerari eragiten diotenak eta II.D eranskinean jasota ez daudenak.

1.d.– Instrumentos de gestión forestal, conforme a la normativa de montes, en montes de titularidad pública y en montes protectores, que afecten a una superficie igual o superior a 10 hectáreas, no incluidos en el Anexo II.D.

1.e Espezie exotikoak dituzten birpopulaketak eta baso-masen mozketak, 5 hektareatik gorako azaleran, katalogatutako fauna- eta flora-espezieen kudeaketa-planetan ezarritako interes bereziko eremuei, interes komunitarioko habitatei eta plan hidrologikoek babestutako eremuei eragiten dietenean.

1.e.– Repoblaciones con especies exóticas y talas de masas forestales en una superficie superior a 5 hectáreas cuando afecten a áreas de interés especial establecidas en los planes de gestión de especies de fauna y flora catalogadas, a hábitats de interés comunitario y a zonas protegidas por los planes hidrológicos.

1.f.– Nekazaritzarako ur-baliabideak kudeatzeko proiektu hauek:

1.f.– Los siguientes proyectos de gestión de recursos hídricos para la agricultura:

1.– Lur ureztatuak finkatzeko eta hobetzeko proiektuak, 50 hektarea edo azalera handiagoa hartzen badute.

1.– Proyectos de consolidación y mejora de regadíos en una superficie igual o superior a 50 hectáreas.

2.– Lur ureztatua bihurtzeko edo lursailak drainatzeko proiektuak, 10 hektareatan edo azalera handiagoan eragiten badute.

2.– Proyectos de transformación a regadío o de avenamiento de terrenos, cuando afecten a una superficie igual o superior a 10 hectáreas.

Lege honen ondorioetarako, ureztatzeak finkatzeko ekintzak izango dira, bai ur-ezagatik, bai hodietan galera handiegiak izateagatik, ur gutxiz hornituta dauden ureztatutako azaleretan eragina dutenak, eta dauden laboreen ur-beharrak osatzea xede dutenak. Lur ureztatuak hobetzeko ekintzak izango dira ur-hornidura nahikoa duten ureztatutako azaleretan eragina dutenak, haietan ura aurrezteko edo ustiategietan hobekuntza sozioekonomikoak bideratzeko ekintzak aurreikusi direnean.

A efectos de esta ley, se entenderá por consolidación de regadíos las acciones que afectan a regadíos infradotados de agua, bien por falta de agua, bien por pérdidas excesivas en las conducciones, y que tienen como fin completar las necesidades de agua de los cultivos existentes. Se consideran acciones de mejora de regadíos las que afectan a la superficie regada suficientemente dotada de agua, sobre la que se prevén acciones tendentes al ahorro de agua o mejoras socioeconómicas de las explotaciones.

1.g.– Akuikultura intentsiborako instalazioak, urtean 50 tona edo gehiago ekoizteko ahalmena badute.

1.g.– Instalaciones para la acuicultura intensiva que tengan una capacidad de producción igual o superior a 50 toneladas al año.

1.h.– Abeltzaintzako ustiategietan abereak hazteko instalazioak, 150 ALU edo gehiagorentzako lekua dutenak, abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, baldintza higieniko-sanitarioak eta ingurumeneko baldintzak ezarri dituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan jasotako baliokidetasun-taularen arabera.

1.h.– Instalaciones destinadas a la cría de animales en explotaciones ganaderas que igualen o superen la capacidad equivalente a 150 UGM, de acuerdo con la tabla de equivalencias recogida en el Decreto 515/2009, de 22 de septiembre, por el que se establecen las normas técnicas, higiénico sanitarias y medioambientales de las explotaciones ganaderas.

1.i II.D eranskinean jasota ez dauden eta 3 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitua edo etena duten nekazaritzako eta basogintzako bideak.

1.i.– Caminos agroforestales en una longitud continua o discontinua igual o superior a 3 km no incluidos en el Anexo II.D.

E2 taldea.– Elikagaien industriak.

Grupo E2.– Industrias de productos alimenticios.

2.a.– Landare- eta animalia-koipeak eta olioak, konfiturak eta ziropak egiteko, garagardoa eta malta, fekulak, arrain-irina eta arrain-olioa egiteko industria-instalazioak, baldin eta instalazioak ondoko baldintza hauek betetzen baditu aldi berean:

2.a.– Instalaciones industriales para la elaboración de grasas y aceites vegetales y animales, confituras y almíbares, para la fabricación de cerveza y malta, de féculas, de harina de pescado y de aceite de pescado, siempre que en la instalación se den de forma simultánea las circunstancias siguientes:

1.– Industrialdeetatik kanpo egotea.

1.– Que esté situada fuera de polígonos industriales.

2.– Bizitegigune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

2.– Que se encuentre a menos de 500 metros de una zona residencial.

3.– Gutxienez, hektarea bateko azalera hartzea.

3.– Que ocupe una superficie de, al menos, una hectárea.

2.b.– Animalia- eta landare-produktuak ontziratzeko eta potoratzeko industria-instalazioak, ondoko kasu hauetakoren bat gertatzen denean:

2.b.– Instalaciones industriales para el envasado y enlatado de productos animales y vegetales en las que se dé alguno de los siguientes casos:

1.– Lehengaia animalia denean (esnea izan ezik) eta egunean 75 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute (hiruhileko batez besteko balioak).

1.– Cuando la materia prima sea animal, exceptuada la leche, y tengan una capacidad de producción superior a 75 toneladas por día de productos acabados (valores medios trimestrales).

2.– Lehengaia landarea denean eta egunean 300 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute (hiruhileko batez besteko balioak).

2.– Cuando la materia prima sea vegetal y tengan una capacidad de producción superior a 300 toneladas por día de productos acabados (valores medios trimestrales).

3.– Lehengaia animalia nahiz landarea denean eta egunean 75 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute (hiruhileko batez besteko balioak).

3.– Cuando se empleen tanto materia prima animal como vegetal y tengan una capacidad de producción superior a 75 toneladas por día de productos acabados (valores medios trimestrales).

Hiruhileko batez besteko balioa: egiazko ekoizpen-egunak kontuan hartuta, ekoizpen goreneko ondoz ondoko 90 egunen batez bestekoa egingo da.

Valor medio trimestral: teniendo en cuenta los días de producción efectiva, se hará la media de 90 días consecutivos de máxima producción.

2.c.– Esnekiak ekoizteko industria-instalazioak, egunean 200 tonatik gora esne jasotzen baldin badute (eguneko balioen batez bestekoa urte natural batean zehar).

2.c.– Instalaciones industriales para la fabricación de productos lácteos, siempre que la instalación reciba una cantidad de leche superior a 200 toneladas por día (media de los valores diarios a lo largo de un año natural).

2.d.– Animaliak hiltzeko, zatikatzeko edo laurdentzeko instalazioak, egunean kanalean irekitako 50 tona okela edo gehiago ekoizteko ahalmena badute.

2.d.– Instalaciones para el sacrificio, despiece o descuartizamiento de animales con una capacidad de producción de canales igual o superior a 50 toneladas por día.

2.e.– Azukre-olak, egunean 300 tonatik gora lehengai tratatzeko ahalmena baldin badute.

2.e.– Azucareras con una capacidad de tratamiento de materia prima superior a las 300 toneladas.

E3 taldea. Zulaketak, dragatzeak eta meatzaritzako eta industriako beste instalazio batzuk.

Grupo E3.– Perforaciones, dragados y otras instalaciones mineras e industriales.

3.a.– Zulaketa sakonak (lurzoruen eta zorupearen egonkortasuna edo estratigrafia ikertzeko zulaketak izan ezik), zehazki:

3.a.– Perforaciones profundas, con excepción de las perforaciones para investigar la estabilidad o la estratigrafía de los suelos y subsuelo, en particular:

1.– 500 metroko edo sakonera handiagoko zulaketa geotermikoak.

1.– Perforaciones geotérmicas a una profundidad igual o mayor a 500 metros.

2.– Hondakin nuklearrak biltegiratzeko zulaketak.

2.– Perforaciones para el almacenamiento de residuos nucleares.

3.– Ur-hornidurarako zulaketak 120 metroko edo sakonera handiagoan.

3.– Perforaciones para el abastecimiento de agua a una profundidad igual o mayor a 120 metros.

4.– Petrolioa edo gasa ateratzeko aukerak esploratzeko edo ikertzeko zulaketak.

4.– Perforaciones petrolíferas o gasísticas de exploración o investigación.

3.b.– Ikatza eta arbel bituminosoak gasifikatzeko barruko eta kanpoko instalazioak.

3.b.– Instalaciones en el exterior y en el interior para la gasificación del carbón y pizarras bituminosas.

3.c.– Itsas sismikaren bidez esploratzea.

3.c.– Exploración mediante sísmica marina.

3.d.– Itsas dragatzeen bidez materialak erauztea, proiektuaren helburua baldintza hidrodinamikoei eta nabigagarritasunari eustea den kasuetan izan ezik.

3.d.– Extracción de materiales mediante dragados marinos, excepto cuando el objeto del proyecto sea mantener las condiciones hidrodinámicas o de navegabilidad.

3.e.– Ibaien eta estuarioen dragatzeak, ateratako bolumena urtean 25.000 metro kubikotik gorakoa eta urtean 50.000 metro kubikotik gorakoa denean, hurrenez hurren (II.D eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

3.e.– Dragados fluviales y en estuarios cuando el volumen extraído sea superior a 25.000 metros cúbicos anuales y 50.000 metros cúbicos anuales, respectivamente (proyectos no incluidos en el Anexo II.D).

3.f.– CO2-fluxuak atzitzeko instalazioak, biltegiratze geologikoa helburu dutenak, Karbono-dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko abenduaren 29ko 40/2010 Legeak ezarritakoari jarraituz, karbono-dioxido hori II.D eranskinean jasota ez dauden instalazioetatik eratorria bada.

3.f.– Instalaciones para la captura de flujos de CO2 con fines de almacenamiento geológico de conformidad con la Ley 40/2010, de 29 de diciembre, de Almacenamiento geológico de dióxido de carbono, procedente de instalaciones no incluidas en el Anexo II.D.

3.g.– Dauden edo iraganean izan diren ustiategiak handitzea.

3.g.– Ampliaciones de explotaciones existentes o que han tenido lugar en el pasado.

3.h.– Kanpoko industria-instalazioak, ikatza, petrolioa, gas naturala, mineralak eta arbel bituminosoak erauzteko jardueraren osagarriak.

3.h.– Instalaciones industriales en el exterior, complementarias de la actividad de extracción de carbón, petróleo, gas natural, minerales y pizarras bituminosas.

E4 taldea.– Energiaren industria.

Grupo E4.– Industria energética.

4.a.– Hondakin erradioaktiboak prozesatzeko eta biltegiratzeko instalazioak.

4.a.– Instalaciones para el procesamiento y almacenamiento de residuos radiactivos.

4.b.– 15 kV-ko edo tentsio handiagoa eta 1 km-eko edo gehiagoko luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak eraikitzea, oso-osorik lurzoru urbanizatuaren zorupetik igarotzen direnean izan ezik, bai eta haiekin loturiko azpiestazioak ere.

4.b.– Construcción de líneas para la transmisión de energía eléctrica con un voltaje igual o superior a 15 kV, que tengan una longitud igual o superior a 1 km, salvo que discurran íntegramente en subterráneo por suelo urbanizado, así como sus subestaciones asociadas.

4.c.– Gas naturala lurzoruaren gainean biltegiratzea. 200 tonako edo gehiagoko edukiera unitarioa duten andelak.

4.c.– Almacenamiento de gas natural sobre el terreno. Tanques con capacidad unitaria igual o superior a 200 toneladas.

4.d.– Gas-erregaiak zorupean biltegiratzea.

4.d.– Almacenamiento subterráneo de gases combustibles.

4.e.– Erregai fosilak lurzoruaren gainean biltegiratzea.

4.e.– Almacenamiento sobre el terreno de combustibles fósiles.

4.f Petrolioa eta horren eratorriak, gasa edo produktu kimikoak garraiatzeko instalazioak, 5 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak, modu jarraituan edo etenean zenbatuta, eta biltegiratze geologikorako karbono-dioxidoaren fluxuak garraiatzeko hodiak, lotutako ponpaketa-estazioak barne; hiri-lorzoruan dauden tarteak ez dira kontuan hartuko.

4.f.– Instalaciones para el transporte de petróleo y sus derivados, gas o productos químicos que tengan una longitud igual o superior a 5 km y tuberías para el transporte de flujos de dióxido de carbono con fines de almacenamiento geológico; no se computarán los tramos situados en suelo urbano.

4.g.– Parke eolikoak. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

4.g.– Parques eólicos. A los efectos de esta norma se considerarán parques eólicos las instalaciones dedicadas a la generación de electricidad a partir de la energía eólica, a través de un conjunto de varios aerogeneradores, interconectados eléctricamente mediante redes propias, compartiendo una misma estructura de accesos y control, con medición de energía propia y con conexión a la red general.

4.h.– Energia fotovoltaikoaren instalazioak, 5 hektareako azalera edo handiagoa hartzen dutenak. Barne hartuko dira, azalera txikiagoa hartuta ere, beste instalazio fotovoltaiko baten mugan dauden titular beraren edo beste batzuen instalazioak, baldin eta instalazio horiek, guztira, 5 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

4.h.– Instalaciones de energía fotovoltaica que conlleven una ocupación de terreno igual o superior a 5 hectáreas. Se entenderán incluidas las instalaciones de la misma o de distintas personas titulares que, aun ocupando una superficie menor, sean colindantes con otra instalación fotovoltaica, siempre que la superficie total ocupada por las distintas instalaciones sea igual o superior a 5 hectáreas.

Kanpo gelditzen dira jada finkatutako lur urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan kokatutako energia fotovoltaikoaren instalazioak.

Quedan excluidas las instalaciones de energía fotovoltaica que se sitúen en terrenos urbanizados ya consolidados, o bien sobre edificios preexistentes.

4.i.– Harrikatzezko eta lignitozko briketen fabrikazio industrialerako instalazioak.

4.i.– Instalaciones para la fabricación industrial de briquetas de hulla y lignito.

4.j.– Itsas ingurunean energia ekoizteko instalazioak.

4.j.– Instalaciones para la producción de energía en medio marino.

E5 taldea.– Industria siderurgikoa eta mineralen industria. Metalak ekoiztea eta lantzea.

Grupo E5.– Industria siderúrgica y del mineral. Producción y elaboración de metales.

5.a.– Zuntz mineral artifizialak ekoizteko instalazioak.

5.a.– Instalaciones para la fabricación de fibras minerales artificiales.

5.b.– Aireontziak ekoizteko eta konpontzeko instalazioak.

5.b.– Instalaciones para la construcción y reparación de aeronaves.

5.c.– Trenetako materiala fabrikatzeko instalazioak.

5.c.– Instalaciones para la fabricación de material ferroviario.

5.d.– Ibilgailu motordunak fabrikatzeko eta muntatzeko instalazioak, eta ibilgailuentzako motorrak fabrikatzeko instalazioak.

5.d.– Instalaciones para la fabricación y montaje de vehículos de motor y fabricación de motores para vehículos.

5.e.– Lehergailuen edo lursail-hedagailuen bidez hondoa enbutitzea.

5.e.– Embutido de fondo mediante explosivos o expansores del terreno.

E6 taldea. Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza.

Grupo E6.– Industria química, petroquímica, textil y papelera.

6.a.– Produktu kimikoak ekoizteko eta tarteko produktuak tratatzeko instalazioak.

6.a.– Instalaciones industriales para la producción de productos químicos y para el tratamiento de productos intermedios.

6.b.– Pestizidak, farmazia-produktuak, pinturak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak ekoizteko industria-instalazioak.

6.b.– Instalaciones industriales para la producción de pesticidas y productos farmacéuticos, pinturas y barnices, elastómeros y peróxidos.

6.c.– Petrolio-produktuak, produktu kimikoak eta petrokimikoak biltegian gordetzeko industria-instalazioak, 100 metro kubikoko edo gehiagoko edukiera baldin badute.

6.c.– Instalaciones industriales de almacenamiento de productos petrolíferos, petroquímicos y químicos con una capacidad igual o superior a 100 metros cúbicos.

6.d.– Elastomeroak oinarri hartuta produktuak ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak.

6.d.– Instalaciones industriales para la fabricación y tratamiento de productos a base de elastómeros.

E7 taldea.– Azpiegitura-proiektuak.

Grupo E7.– Proyectos de infraestructuras.

7.a.– Industrialdeetarako lurzorua urbanizatzea eskatzen duten proiektuak.

7.a.– Proyectos que requieran la urbanización de suelo para zonas industriales.

7.b.– Bizitegietarako eta merkataritzaguneetarako lurzorua urbanizatzea eskatzen duten proiektuak, eremu urbanizatuetatik kanpo, baldin eta hektarea bateko edo gehiagoko azalera hartzen badute.

7.b.– Proyectos que requieran la urbanización de suelo para zonas residenciales y comerciales fuera de áreas urbanizadas que ocupen una superficie igual o mayor a una hectárea.

7.c.– 3 km-tik beherako luzera jarraitu edo etenean herrietako saihesbideak eraikitzea, ibilbidea aldatzea, galtzada bikoiztea eta errepideetako, autobietako eta autobideetako plataformen zabalguneak egitea.

7.c.– Construcción de variantes de población, modificación de trazado, duplicaciones de calzada y ensanches de plataformas de carreteras, autovías y autopistas en una longitud continua o discontinua inferior a 3 km.

7.d.– Trenbide baten trazaduraren aldaerak eta aldaketak, zabaltzea edo berriro lerrokatzea 10 km-tik beherako eta 1 km-etik gorako luzera jarraitu edo etenean.

7.d.– Variantes y modificaciones de trazado, ensanchado o realineado de una línea de ferrocarril en una longitud continua o discontinua inferior a 10 km y superior a 1 km.

7.e.– Trenbideak eta linea-aldaketa intermodalen instalazioak eta salgaien trenbide-terminal intermodalak eraikitzea.

7.e.– Construcción de vías ferroviarias y de instalaciones ferroviarias de transbordo intermodal y de terminales ferroviarias intermodales de mercancías.

7.f.– Tranbiak, zutabe gaineko eta lurpeko metroak, linea esekiak edo antzekoak, soil-soilik edo, batez ere, bidaiariak garraiatzeko baldin badira.

7.f.– Tranvías, metros aéreos y subterráneos, líneas suspendidas o líneas similares, que sirvan exclusiva o principalmente para el transporte de pasajeras y de pasajeros.

7.g.– Aerodromoak egitea, Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legeak 39. artikuluan emandako definizioaren arabera.

7.g.– Aeródromos, según la definición establecida en el artículo 39 de la Ley 48/1960, de 21 de julio, sobre Navegación Aérea.

7.h.– Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, dikeak eta kai-muturrak eraiki behar badira.

7.h.– Obras de alimentación artificial de playas que requieran la construcción de diques y espigones.

7.i.– Higadurari aurre egiteko itsasertzeko obrak eta kostaldea alda dezaketen itsas obrak; adibidez, dikeak, itsas-hesiak, kai-muturrak eta itsasoari aurre egiteko eta babesa emateko beste obra batzuk. Salbuetsita daude obra horien mantentze-lanak eta berreraikitzeak, bai eta portuetako zerbitzuguneetan egiten direnak ere.

7.i.– Obras costeras destinadas a combatir la erosión y obras marítimas que puedan alterar la costa, por ejemplo, por la construcción de diques, malecones, espigones y otras obras de defensa contra el mar, excluidos el mantenimiento y la reconstrucción de tales obras y las obras realizadas en la zona de servicio de los puertos.

7.j.– Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, 100.000 metro kubiko hondar edo gehiago ekarri behar bada, hondarra erauzteko lanak barne.

7.j.– Obras de alimentación artificial de playas cuyo volumen de aportación de arena sea igual o superior a los 100.000 metros cúbicos, incluyendo las tareas de extracción de arena.

E8 taldea. Ingeniaritza hidraulikoko eta ura kudeatzeko proiektuak.

Grupo E8.– Proyectos de ingeniería hidráulica y de gestión del agua.

8.a.– Urari eusteko instalazioak, 200.000 metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena, berria edo gehigarria, baldin badute.

8.a.– Instalaciones destinadas a retener el agua con capacidad de almacenamiento, nuevo o adicional, superior a 200.000 metros cúbicos.

8.b.– Zorupeko uren edozein aprobetxamendu edo akuiferoak artifizialki kargatzea, urtean ateratako edo ekarritako ur-bolumena 0,5 hektometro kubiko baino handiagoa eta 5 hektometro kubiko baino txikiagoa bada.

8.b.– Cualquier aprovechamiento de aguas subterráneas o recarga artificial de acuíferos, si el volumen anual de agua extraída o aportada es superior a 0,5 hectómetros cúbicos e inferior a 5 hectómetros cúbicos.

8.c.– Ura arro batetik bestera isuraldatzeko proiektuak, isuraldatutako ur-bolumena urtean 5 hektometro kubiko baino handiagoa baldin bada, edateko uraren hodi bidezko isuraldatzeak eta araztutako urak berrerabiltzeko isuraldatzeak izan ezik.

8.c.– Trasvase de recursos hídricos entre cuencas fluviales cuando el volumen de agua trasvasada sea superior a 5 hectómetros cúbicos al año, excluidos los trasvases de agua potable por tubería y los trasvases para la reutilización directa de aguas depuradas.

8.d.– Hondakin-urak tratatzeko plantak, 10.000 biztanle-baliokideren edo gehiagoren hondakin-urak tratatzeko ahalmena baldin badute, 91/271/EEE Zuzentarauaren 2. artikuluaren 6. puntuan zehaztu bezala.

8.d.– Plantas de tratamiento de aguas residuales de capacidad igual o superior a 10.000 habitantes-equivalentes, tal como se define en el punto 6 del artículo 2 de la Directiva 91/271/CEE.

8.e.– Ura gatzgabetzeko instalazioak, egunean 3.000 metro kubikoko edo gehiagoko bolumen berria edo gehigarria baldin badute.

8.e.– Instalaciones de desalación o desalobración de agua con un volumen nuevo o adicional igual o superior a 3.000 metros cúbicos al día.

8.f.– Hornikuntzako lehen mailako sareak bideratzeko instalazioak, 800 mm-ko edo gehiagoko diametroa eta 3 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak eta erabat edo zati batean lurzoru urbanizatugabetik igarotzen direnak.

8.f.– Instalaciones de conducción de redes primarias de abastecimiento con un diámetro igual o superior a 800 mm y una longitud igual o superior a 3 km que discurran total o parcialmente por suelo no urbanizado.

8.g Saneamenduko lehen mailako sareak bideratzeko instalazioak, 3 km baino luzeagoak, arazketa-sistemak barne, erabat edo zati batean lurzoru urbanizatugabetik igarotzen badira.

8.g Instalaciones de conducción de las redes primarias de saneamiento de longitud superior a 3 km, incluidos los sistemas de depuración, que discurran total o parcialmente por suelo no urbanizado.

E9 taldea. Bestelako proiektuak.

Grupo E9.– Otros proyectos.

9.a.– Ibilgailu motordunen lasterketak eta probak egiteko pista iraunkorrak.

9.a.– Pistas permanentes de carreras y de pruebas para vehículos motorizados.

9.b.– Hondakinak deuseztatzeko edo balioztatzeko instalazioak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

9.b.– Instalaciones de eliminación o valorización de residuos, si la actividad se realiza en el exterior o fuera de zonas industriales.

9.c.– Ibaietatik, lehorretik edo itsasotik erauzitako materialak isurtzeko edo jalkitzeko lehorreko instalazioak, hektarea bat edo azalera handiagoa hartzen badute.

9.c.– Instalaciones terrestres para el vertido o depósito de materiales de extracción de origen fluvial, terrestre o marino que ocupen una superficie igual o superior a una hectárea.

9.d.– Txatarra biltegiratzeko, baztertutako ibilgailuak biltegian gordetzeko eta ibilgailuak ataltzeko eta deskutsatzeko instalazioak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

9.d.– Instalaciones de almacenamiento de chatarra, de almacenamiento de vehículos desechados e instalaciones de desguace y descontaminación de vehículos, si la actividad se realiza en el exterior o fuera de zonas industriales.

Kanpo gelditzen dira portuetan dauden txatarra biltegiratzeko jarduerak, karga- eta deskarga-jarduerekin loturikoak.

Se exceptúan las actividades de almacenamiento de chatarra localizadas en puertos, relacionadas con actividades de estiba y desestiba.

9.e.– Motorrak, turbinak edo erreaktoreak probatzeko instalazioak edo saiakuntza-bankuak.

9.e.– Instalaciones o bancos de prueba de motores, turbinas o reactores.

9.f.– Lehergaiak berreskuratzeko edo deuseztatzeko instalazioak.

9.f.– Instalaciones para la recuperación o destrucción de sustancias explosivas.

9.g.– Eskiatzeko pistak, erremonteak, teleferikoak eta haiei lotutako eraikuntzak.

9.g.– Pistas de esquí, remontes, teleféricos y construcciones asociadas.

9.h.– Kanpatzeko dendak zein karabanak jartzeko kanpamentu iraunkorrak, gutxienez, 500 kanpinlari hartzeko ahalmena dutenak edo 3 hektareatik gorako azalera dutenak.

9.h.– Campamentos permanentes para tiendas de campaña o caravanas con capacidad mínima de 500 huéspedes o con una superficie superior a 3 hectáreas.

9.i.– Parke tematikoak.

9.i.– Parques temáticos.

9.j.– Lurzoru urbanizatutik kanpoko oporretarako urbanizazioak eta ostalaritza-instalazioak, eta haiei loturiko eraikuntzak.

9.j.– Urbanizaciones de vacaciones e instalaciones hoteleras fuera de suelo urbanizado y construcciones asociadas.

9.k.– Tiro-zelaiak, su-armarekin tiro egitekoak, hektarea bateko azalera edo handiagoa dutenak.

9.k.– Campos de tiro con arma de fuego con una superficie igual o superior a una hectárea.

9.l.– Hektarea bateko azalera edo handiagoa duten golf-zelaiak.

9.l.– Campos de golf con una superficie igual o superior a una hectárea.

9.m.– Lurzoruaren erabilera aldatzea eta 5 eta 25 hektarea bitarteko azaleran zuhaixka- edo zuhaitz-estalkia kentzea dakarten proiektuak.

9.m.– Proyectos que supongan un cambio de uso del suelo e impliquen la eliminación de la cubierta arbustiva o arbórea en una superficie entre 5 y 25 hectáreas.

9.n Bizikletentzako eta oinezkoentzako bide berriak, 2 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitua edo etena dutenak,urbanizatu gabeko eremuetatik igarotzen badira.

9.n Nuevas vías ciclistas-peatonales en una longitud continua o discontinua igual o superior a 2 km que discurran por áreas no urbanizadas.

II.F eranskina.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duen proiektu batek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta noiz behar duen erabakitzeko irizpideak.
Anexo II.F.– Criterios para determinar cuándo un proyecto sometido a evaluación de impacto ambiental simplificada debe someterse a evaluación de impacto ambiental ordinaria.

1.– Proiektuen ezaugarriak: proiektuen ezaugarriak kontuan hartu beharko dira, batez ere, honako alderdi hauei erreparatuta:

1.– Características de los proyectos: las características de los proyectos deberán considerarse, en particular, desde el punto de vista de:

a) Proiektu osoaren neurriak eta diseinua.

a) Las dimensiones y el diseño del conjunto del proyecto.

b) Dauden eta/edo onartu diren beste proiektu batzuekin metatzea.

b) La acumulación con otros proyectos existentes y/o aprobados.

c) Natura-baliabideak erabiltzea, bereziki lurra, lurzorua, ura eta biodibertsitatea.

c) La utilización de recursos naturales, en particular la tierra, el suelo, el agua y la biodiversidad.

d) Hondakinak sortzea.

d) La generación de residuos.

e) Kutsadura eta bestelako arazo batzuk.

e) La contaminación y otras perturbaciones.

f) Istripu larrien eta/edo katastrofeen arriskuak, dena delako proiektuarentzat garrantzizkoak direnak, ezagutza zientifikoen arabera klima-aldaketak eragindakoak direnak barne.

f) Los riesgos de accidentes graves y/o catástrofes relevantes para el proyecto en cuestión, incluidos los provocados por el cambio climático, de conformidad con los conocimientos científicos.

g) Giza osasunarentzako arriskuak (esate baterako, uraren eta airearen kutsadurak edo kutsadura elektromagnetikoak eragindakoak).

g) Los riesgos para la salud humana (por ejemplo, debido a la contaminación del agua, del aire, o la contaminación electromagnética).

2.– Proiektuen kokalekua: proiektuen eragina izan dezaketen eremu geografikoen ingurumen-sentikortasunari erreparatu behar zaio, betiere jasangarritasun-printzipioak kontuan harturik, zehazki:

2.– Ubicación de los proyectos: la sensibilidad medioambiental de las áreas geográficas que puedan verse afectadas por los proyectos deberá considerarse teniendo en cuenta los principios de sostenibilidad, en particular:

a) Lurzoruaren egungo erabilera onartua.

a) El uso presente y aprobado del suelo.

b) Eremuko eta bere zorupeko natura-baliabideen (lurzorua, lurra, ura eta biodibertsitatea barne) oparotasun erlatiboa, eskuragarritasuna, kalitatea eta birsortzeko ahalmena.

b) La abundancia relativa, la disponibilidad, la calidad y la capacidad regenerativa de los recursos naturales de la zona y su subsuelo (incluidos el suelo, la tierra, el agua y la biodiversidad).

c) Natura-ingurunearen xurgatzeko gaitasuna, batez ere, eremu hauetan:

c) La capacidad de absorción del medio natural, con especial atención a las áreas siguientes:

1.– Hezeguneak, erribera-aldeak eta ibai-bokaleak.

1.– Humedales, zonas ribereñas, desembocaduras de ríos.

2.– Kostaldeak eta itsas ingurunea.

2.– Zonas costeras y medio marino.

3.– Mendiak eta basoak.

3.– Áreas de montaña y de bosque.

4.– Natura-erreserbak eta parkeak.

4.– Reservas naturales y parques.

5.– Estatuko edo Autonomia Erkidegoetako legediek sailkatutako edo babestutako eremuak; Natura 2000 Sareko guneak.

5.– Áreas clasificadas o protegidas por la legislación del Estado o de las Comunidades Autónomas; lugares Red Natura 2000.

6.– Aplikagarri den legedian finkatutako ingurumen-kalitatearen helburuak jada gainditu diren eremuak, proiektua ukitzen dutenak, edo ingurumen-kalitateari buruzko arau horiek bete ez diren eremuak.

6.– Áreas en las que se han rebasado ya los objetivos de calidad medioambiental establecidos en la legislación aplicable, y pertinentes para el proyecto, o en las que se considere que se ha producido un incumplimiento de dichas normas de calidad medioambientales.

7.– Dentsitate demografiko handiko eremuak.

7.– Áreas de gran densidad demográfica.

8.– Garrantzi historiko, kultural eta/edo arkeologikoa duten paisaiak eta lekuak.

8.– Paisajes y lugares con significación histórica, cultural y/o arqueológica.

9.– Kultura-ondareari eragin diezaioketen eremuak.

9.– Áreas con potencial afección al patrimonio cultural.

10.– Plangintza hidrologikoan eta dagozkion ingurumen-izaerako helburuetan aintzat hartutako gainazaleko eta zorupeko ur-masak.

10.– Masas de agua superficiales y subterráneas contempladas en la planificación hidrológica y sus respectivos objetivos ambientales.

3.– Izan dezaketen inpaktuaren ezaugarriak: proiektuek ingurumenean izan ditzaketen eragin nabarmenak aintzat hartu behar dira, 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako irizpideen arabera, eta kontuan harturik proiektuak Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluaren 1.e atalean adierazitako faktoreetan duen eragina, eta bereziki:

3.– Características del potencial impacto: los potenciales efectos significativos de los proyectos en el medio ambiente deben considerarse en relación con los criterios establecidos en los apartados 1 y 2, y teniendo presente el impacto del proyecto sobre los factores señalados en el artículo 45, apartado 1.e de la Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de Evaluación Ambiental, en particular:

a) Inpaktuaren handitasuna eta irismen espaziala (esate baterako, kaltetua gerta daitekeen eremu geografikoa eta populazioaren tamaina).

a) La magnitud y el alcance espacial del impacto (por ejemplo, área geográfica y tamaño de la población que pueda verse afectada).

b) Inpaktuaren izaera.

b) La naturaleza del impacto.

c) Inpaktuaren mugaz gaindiko izaera.

c) El carácter transfronterizo del impacto.

d) Inpaktuaren garrantzia eta konplexutasuna.

d) La intensidad y complejidad del impacto.

e) Inpaktuaren probabilitatea.

e) La probabilidad del impacto.

f) Aurreikuspenaren arabera inpaktua noiz hasiko den, haren maiztasuna eta itzulgarritasuna.

f) El inicio previsto y la duración, frecuencia y reversibilidad del impacto.

g) Inpaktua dauden eta/edo onartu diren beste proiektu batzuen inpaktuekin metatzea.

g) La acumulación del impacto con los impactos de otros proyectos existentes y/o aprobados.

h) Inpaktua eraginkortasunez murrizteko aukera.

h) La posibilidad de reducir el impacto de manera eficaz.

II.G eranskina.– Definizioak ingurumen-ebaluazioaren ondorioetarako.
Anexo II.G.– Definiciones a efectos de la evaluación ambiental.

Lege honetan xedaturikoaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan ingurumen-ebaluazioaren alorrean:

A efectos de lo dispuesto en la presente ley en materia de evaluación ambiental, se entenderá por:

a) Eragindako administrazio publikoak: giza osasuna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, zarata, paisaia eta kultura-ondarea bezalako gaietan eta ingurumenaren kalitatearekin loturiko bestelako alderdietan eskumenak dituzten administrazio publikoak, ingurumen-ebaluazioa behar duen planaren, programaren edo proiektuaren gauzatzeak horietan eragina izan dezakeenean.

a) administraciones públicas afectadas: aquellas administraciones públicas que ostentan competencias sobre materias tales como la salud humana, la biodiversidad, geodiversidad, fauna, flora, suelo, agua, aire, ruido, paisaje, patrimonio cultural y otros aspectos de la calidad del medio ambiente que puedan ser afectados por la ejecución del plan, programa o proyecto sometido a evaluación ambiental.

b) Ingurumen-adierazpen estrategikoa: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta amaitzeko egiten dena. Ingurumen-alderdiak ebaluatzeko eta planean edo programan txertatu behar diren baldintzak ezartzeko egiten da, ingurumena eta natura-baliabideak babestuko direla bermatzeko.

b) Declaración ambiental estratégica: informe preceptivo y vinculante del órgano ambiental con el que finaliza la evaluación ambiental estratégica ordinaria y que se pronuncia a efectos de evaluar los aspectos ambientales y de establecer las condiciones que deben incorporarse a un plan o programa en orden a garantizar la protección del medio ambiente y de los recursos naturales.

c) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta amaitzeko egiten dena; proiektuan ingurumen-alderdiak txertatu izana ebaluatzen du, eta egikaritze- zein ustiapen-lanetan ingurumena eta baliabide naturalak behar bezala babesteko xedatu beharreko baldintzak zehazten ditu, eta, hala badagokio, proiektua eteteko, desegiteko edo suntsitzeko baldintzak zehazten ditu.

c) Declaración de impacto ambiental: informe preceptivo y vinculante del órgano ambiental con el que finaliza la evaluación de impacto ambiental ordinaria, que evalúa la integración de los aspectos ambientales en el proyecto y determina las condiciones que deben establecerse para la adecuada protección del medio ambiente y de los recursos naturales durante la ejecución y la explotación, y, en su caso, el cese, el desmantelamiento o demolición del proyecto.

d) Irismen-agiria: ingurumen-organoaren adierazpena, ingurumen-ebaluazioaren hedadura zehazteko egiten dena, bai eta ingurumen-azterketa estrategikoaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren zehaztasun-maila azaltzeko ere.

d) Documento de alcance: pronunciamiento del órgano ambiental que tiene por objeto determinar la amplitud de la evaluación ambiental, así como la especificación y el grado de detalle del estudio ambiental estratégico y del estudio de impacto ambiental.

e) Ingurumen-azterketa estrategikoa: dokumentu teknikoa da eta, plan edo programa baten ondorioz ingurumenean sor daitezkeen eragin nabarmenak identifikatu, adierazi eta aztertzen ditu, bai eta arrazoizko bestelako irtenbide batzuk ere (teknikoki eta ingurumenari begira bideragarriak direnak), eta planean edo programan txertatu behar diren baldintzak zehazten ditu, ingurumenean eragin daitezkeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzeko, zuzentzeko edo, hala badagokio, konpentsatzeko, bai eta ingurumen-jarraipena egiteko beharrekoak direnak ere.

e) Estudio ambiental estratégico: documento técnico en el que se identifican, describen y analizan los posibles efectos significativos sobre el medio ambiente que puedan derivarse de la aplicación de un plan o programa, se analizan las alternativas razonables, técnica y ambientalmente viables, y se determinan las condiciones que deberán incorporarse al plan o programa con el fin de prevenir, corregir o, en su caso, compensar, los efectos adversos sobre el medio ambiente, así como las necesarias para el seguimiento ambiental.

f) Ingurumen-inpaktuaren azterketa: proiektu baten ondorioz ingurumenean sor daitezkeen eragin nabarmenak, bai eta arrazoizko bestelako irtenbide batzuk ere (teknikoki eta ingurumenari begira bideragarriak direnak), identifikatu, adierazi eta aztertzen dituen dokumentua da, eta ingurumenean eragin daitezkeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzeko, zuzentzeko eta/edo konpentsatzeko beharreko neurriak finkatzen ditu, bai eta ingurumen-jarraipena egiteko beharrekoak direnak ere.

f) Estudio de impacto ambiental: documento en el que se identifican, describen y analizan los posibles efectos significativos sobre el medio ambiente que puedan derivarse de un proyecto, se analizan las alternativas razonables, técnica y ambientalmente viables y se determinan las medidas necesarias para prevenir, corregir y, en su caso, compensar, los efectos adversos sobre el medio ambiente, así como las necesarias para el seguimiento ambiental.

g) Ingurumen-ebaluazioa: planek, programek eta proiektuek ingurumenean sor ditzaketen eragin nabarmenak aztertzen dituen prozesua da, plan eta proiektu horiek hartu, onartu edo baimendu aurretik bideratzen dena, eta babes-neurriak, neurri zuzentzaileak eta/edo konpentsatzaileak ezartzen ditu, bai eta ingurumen-zaintzarako eta -jarraipenerako neurriak ere, hori guztia ingurumena babesteko, betiere.

g) Evaluación ambiental: proceso a través del cual se analizan los posibles efectos significativos de los planes, programas y proyectos sobre el medio ambiente, con carácter previo a su adopción, aprobación o autorización, y se establecen medidas protectoras, correctoras y/o compensatorias, así como medidas de vigilancia y seguimiento ambiental, todo ello en orden a la protección del medio ambiente.

h) Ingurumen-txosten estrategikoa: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua amaitzeko egiten dena; planaren edo programaren amaierako proposamenean ingurumen-ezaugarriak txertatzeari buruzko iritzia jasotzen du.

h) Informe ambiental estratégico: informe preceptivo y vinculante del órgano ambiental con el que finaliza la evaluación ambiental estratégica simplificada y que se pronuncia sobre la integración de los aspectos ambientales en la propuesta final del plan o programa.

i) Ingurumen-inpaktuaren txostena: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua amaitzeko egiten dena; proiektuaren amaierako proposamenean ingurumen-ezaugarriak txertatzeari buruzko iritzia jasotzen du.

i) Informe de impacto ambiental: informe preceptivo y vinculante del órgano ambiental con el que finaliza la evaluación de impacto ambiental simplificada y que se pronuncia sobre la integración de los aspectos ambientales en la propuesta final del proyecto.

j) Aurrea hartzeko neurriak edo babes-neurriak: planaren, programaren edo proiektuaren sustatzaileak hasieran proposatzen dituen neurriak eta azkenean ingurumen-organoak ezartzen dituenak, ingurumenean eragin nabarmenik sortu ez dadin.

j) Medidas preventivas o protectoras: medidas propuestas inicialmente por el promotor o por la promotora del plan, programa o proyecto e impuestas finalmente por el órgano ambiental en orden a evitar efectos significativos sobre el medio ambiente.

k) Neurri zuzentzaileak: planaren, programaren edo proiektuaren sustatzaileak hasieran proposatzen dituen neurriak eta azkenean ingurumen-organoak ezartzen dituenak, ingurumenaren gaineko ondorioen larritasuna edo hedadura murrizteko, eragin horiek nabarmenak izateari utz diezaioten epe erdian edo luzean.

k) Medidas correctoras: medidas propuestas inicialmente por el promotor o por la promotora del plan, programa o proyecto e impuestas finalmente por el órgano ambiental, en orden a disminuir la magnitud o la extensión de los efectos sobre el medio ambiente, de forma que estos dejen de ser significativos a medio o largo plazo.

l) Neurri konpentsatzaileak: neurri bereziak dira, planaren, programaren edo proiektuaren sustatzaileak hasieran proposatzen dituenak eta azkenean ingurumen-organoak ezartzen dituenak, saihestu edo zuzendu ezin diren ingurumenaren gaineko eragin nabarmenak (hondarreko inpaktuak) konpentsatzeko.

l) Medidas compensatorias: medidas excepcionales, propuestas inicialmente por el promotor o por la promotora del plan, programa o proyecto e impuestas finalmente por el órgano ambiental, en orden a compensar los efectos significativos sobre el medio ambiente que no puedan evitarse o corregirse (impactos residuales).

m) Natura 2000 Sarerako neurri konpentsatzaileak: neurri bereziak dira, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46.5 artikuluan arautuak, Natura 2000 Sarearen koherentzia globala babestuta geratzen dela bermatzeko.

m) Medidas compensatorias Red Natura 2000: medidas específicas reguladas en el artículo 46.5 de la Ley 42/2007, de 13 de diciembre, del Patrimonio Natural y Biodiversidad, en orden a garantizar que la coherencia global de la Red Natura 2000 quede protegida.

n) Planen eta programen aldaketa txikiak: jada hartutako edo onartutako planen edo programen aurreikuspenetan egiten diren aldaketak, esku-hartze esparruaren, estrategien, ildoen eta proposamenen edo kronologiaren funtsezko aldaketarik ez dakartenak baina desberdintasunak sortzen dituztenak aurreikusitako ingurumen-ondorioetan aldatzen diren plan edo programaren ondorioekiko edo haien eragin-eremuarekiko.

n) Modificaciones menores de los planes y programas: cambios en las previsiones de planes o programas ya adoptados o aprobados que no constituyen variaciones fundamentales del ámbito de actuación, de las estrategias, directrices y propuestas o de su cronología pero producen diferencias en los efectos ambientales previstos con respecto a los derivados del plan o programa que se modifica o en su zona de influencia.

o) Ingurumen-organoa: Administrazio publikoko organoa, ingurumen-ebaluaziorako prozedurak amaitzeko adierazpenak eta txostenak egiteko eskumena duena, hala nola ingurumen-ebaluazioen irismena zehazteko, adierazpen horretatik salbuesteko eta ingurumen-adierazpenen eta -txostenen indarraldia finkatzeko.

o) Órgano ambiental: órgano de la Administración pública competente para la emisión de las declaraciones e informes con los que concluyen los procedimientos de evaluación ambiental, para la determinación del alcance de las evaluaciones ambientales, para la exención de dicho pronunciamiento y para establecer la vigencia de las declaraciones e informes ambientales.

p) Organo sustatzailea: Administrazio publikoko organoa, plan edo programa bat formulatzeko eta/edo onartzeko prozedurari hasiera emateko eskumena duena.

p) Órgano promotor: órgano de la Administración pública competente para iniciar el procedimiento de formulación y/o aprobación de un plan o programa.

q) Organo substantiboa: Administrazio publikoko organoa, plan edo programa bat hartzeko edo behin betiko onartzeko, proiektu bat baimentzeko edo onartzeko, edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena bete behar duten proiektuen jarduera kontrolatzeko eskumena duena.

q) Órgano sustantivo: órgano de la Administración pública que ostenta la competencia para adoptar o aprobar definitivamente un plan o programa, para autorizar o aprobar un proyecto, o para controlar la actividad de los proyectos sujetos a declaración responsable o comunicación previa.

Proiektu batean eragina baldin badute jardueraren baimena, onarpena edo, hala badagokio, kontrola behar duten zenbait kontzeptuk, eta horiek Administrazio publikoko hainbat organok eman edo burutu behar badituzte, proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar izatea eragin duen obraren edo jardueraren gainean eskumenak dituena hartuko da organo substantibotzat, eta lehentasuna izango du haiekiko jarduera instrumentalen edo osagarrien gainean eskumenak dituzten organoen aurretik.

Cuando un proyecto se vea afectado por diversos conceptos que precisen autorización, aprobación o, en su caso, control de la actividad y que se hubieren de otorgar o ejercer por distintos órganos de la Administración pública, se considerará órgano sustantivo aquel que ostente las competencias sobre la obra o actividad que motiva el sometimiento del proyecto a evaluación de impacto ambiental, con prioridad sobre los órganos que ostentan competencias sobre actividades instrumentales o complementarias respecto a aquellas.

r) Planak eta programak: behar sozialak asetzeko estrategien, ildoen eta proposamenen multzoa, zuzenean egikaritu ezin direnak, proiektu baten edo batzuen bidez baizik.

r) Planes y programas: el conjunto de estrategias, directrices y propuestas destinadas a satisfacer necesidades sociales, no ejecutables directamente sino a través de su desarrollo por medio de uno o varios proyectos.

Plan edo programa bat etorkizunean proiektuak baimentzeko esparrutzat hartuko da hura aurrera eramateko aurreikusten diren proiektuen motari, kokalekuari, neurriei edo funtzionamenduari buruzko irizpideak edo baldintzatzaileak jasotzen dituenean.

Se considerará que un plan o programa es el marco para la autorización en el futuro de proyectos cuando contenga criterios o condicionantes con respecto al tipo, a la ubicación, a las dimensiones o al funcionamiento de los proyectos mediante los cuales se prevea su ejecución.

Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren ondorioetarako, ez dira plan edo programa kontsideratuko ingurumena babesteko arauak proposatu edo garatu baino egiten ez duten xedapen orokorrak.

A efectos de la evaluación ambiental estratégica, no se considerarán planes o programas las disposiciones de carácter general que únicamente propongan o desarrollen normas de protección del medio ambiente.

s) Prozedura substantiboa: organo substantiboaren adierazpenarekin bukatzen den prozedura administratiboa, plan edo programa bat behin betiko hartzeko edo onartzeko, edo proiektu bat baimentzeko edo onartzeko, bai eta erantzukizunpeko adierazpen- eta aurretiazko jakinarazpen-tramiteak bideratzeko prozedura.

s) Procedimiento sustantivo: procedimiento administrativo que culmina con el pronunciamiento del órgano sustantivo en orden a la adopción o aprobación definitiva de un plan o programa, o para la autorización o aprobación de un proyecto, o bien, procedimiento en el que deben sustanciarse los trámites de declaración responsable o de comunicación previa.

t) Proiektua: obra bat, eraikuntza bat edo instalazio bat egikaritzeko edo ustiatzeko xedez, edo desegiteko edo suntsitzeko xedez, burututako edozein jarduera; edo natura-ingurunean edo paisaian egiten den edozein esku-hartze, bai eta baliabide naturalak (lurzorua, zorupea, urak eta izaki bizidunak barne) ustiatzeko edo aprobetxatzeko direnak ere.

t) Proyecto: cualquier actuación que consista en la ejecución o explotación de una obra, una construcción o una instalación, así como su desmantelamiento o demolición; o cualquier intervención en el medio natural o en el paisaje, incluidas las destinadas a la explotación o al aprovechamiento de los recursos naturales, incluidos el suelo, el subsuelo, las aguas y los seres vivos.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común