Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

258. zk., 2021eko abenduaren 28a, asteartea

N.º 258, martes 28 de diciembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
DEPARTAMENTO DE TURISMO, COMERCIO Y CONSUMO
6423
6423

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez oinarriak eta deialdia argitaratzen baitira dirulaguntzak emateko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten, 2022ko ekitaldirako.

RESOLUCIÓN de 30 de noviembre de 2021, de la Directora de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, por la que se hacen públicas las bases y la convocatoria de ayudas económicas destinadas a las entidades locales y entidades promovidas por ellas, para la promoción y defensa de los derechos e intereses de las personas consumidoras y usuarias, para el ejercicio 2022.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10. artikuluan jasotakoarekin bat etorrita, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboa da kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestea.

El artículo 10 del Estatuto de Autonomía del País Vasco establece que la Comunidad Autónoma del País Vasco tiene competencia exclusiva en materia de defensa del consumidor y usuario.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legearen 19. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritza derrigortuta dago kontsumitzaileei eta erabiltzaileei laguntza eta informazioa emateko bulegoak eta zerbitzuak sustatzera, zeinak udalen mendekoak edo udalek sortutako erakundeen mendekoak izango baitira.

La Ley 6/2003 de Estatuto de las Personas Consumidoras, en su artículo 19, establece la obligación para el Gobierno Vasco de fomentar las oficinas y servicios de atención e información a las personas consumidoras y usuarias dependientes de ayuntamientos o entidades creadas por ellos.

9/2007 Legeak sortutako Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren helburua da: Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatu eta babesteko baliatzen dituen politikak zehaztu, planifikatu, sustatu eta gauzatzea, eta, institutuaren egitekoen artean, hau dago jasota lege horren 4.1.j) artikuluan: «Kontsumoaren arloan eskumenak erabiltzen dituzten udal-administrazioekin lankidetzan aritzea, kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoak hedatzea sustatzea, behar duten guztian aholkuak ematea euren eginkizunak hobeto bete ditzaten, eta lankidetza-itunak sinatzea beren helburuak betetzeko ahalik eta teknikarik eta materialik onenen hornikuntza konpartitze aldera.»

Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo se crea por Ley 9/2007 con el objetivo de definir, planificar, impulsar y ejecutar las políticas del Gobierno Vasco en materia de defensa y protección de las personas consumidoras y usuarias, y se recoge, entre sus funciones, en el artículo 4.1.j): «Cooperar con las administraciones locales que ejerzan competencias en materia de consumo, potenciar el despliegue de las oficinas municipales de información del consumidor, asesorarles en todo lo que sea necesario para el mejor ejercicio de las funciones, y suscribir convenios de colaboración para compartir la dotación de las mejores técnicas y materiales para el cumplimiento de sus finalidades.»

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Aginduak arautu zuen dirulaguntzak ematea eta nola eman kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak garatzen dituzten EAEko toki-erakundeei, bai indibidualki aritzen direnei bai zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa aritzen direnei, baita toki-erakundeek sustatuko erakundeei ere.

La Orden de 17 de febrero de 2010, del Consejero de Sanidad y Consumo, reguló la concesión de ayudas económicas a las Entidades Locales del País Vasco, bien de forma individual, bien en representación de varias Entidades Locales con las que compartan servicio, así como a las entidades promovidas por ellas, que desarrollen actividades dirigidas a la defensa de las personas consumidoras y usuarias.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Aginduaren bitartez (2018ko urriaren 11ko EHHA, 197. zk.), Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Agindua indargabetu zen, laguntzon oinarriak eta deialdia bera urtero eman nahi baitziren argitara Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, betiere Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren dirulaguntzen plan estrategikoarekin bat etorriz.

Mediante la Orden de 2 de octubre de 2018, del Consejero de Turismo, Comercio y Consumo (BOPV n.º 197, de 11 de octubre de 2018), se procedió a derogar la Orden de 17 de febrero de 2010, del Consejero de Sanidad y Consumo, con la voluntad de hacer públicas anualmente, mediante Resolución de la Directora de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, las bases y la convocatoria de estas ayudas, de acuerdo con el Plan Estratégico de Subvenciones de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo.

2021eko urriaren 18an, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, erakunde autonomoaren dirulaguntzen plan estrategiakoa onartu zen 2022-2024ko aldirako, betiere Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren artikuluan ezarritakoa beteta. Plana Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren webgunean argitaratu da.

Con fecha 18 de octubre de 2021, mediante Resolución de la Directora de Kontsumobide-Instituto vasco de Consumo se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones 2022-2024 de este Organismo Autónomo, en cumplimiento de lo establecido en el artículo de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. Este plan se ha publicado en la página web de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo.

Programa indarrean jarri den aldian izandako esperientziaren ondorioz, komeni da laguntza-programaren araudia aldatzea, egokitu dadin administrazio-araudi aplikagarrian eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren dirulaguntzen plan estrategikoan ezarritakoaren arabera.

La experiencia acumulada durante el periodo de aplicación del programa aconseja proceder a una nueva regulación del programa de ayudas, que, se adapte a la regulación de las subvenciones en la normativa administrativa aplicable y al Plan Estratégico de Subvenciones de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo.

Azaldutakoak oinarritzat hartuta, eta kontuan izanik azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorrean, Dirulaguntzen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa, hau

En base a las consideraciones expuestas y teniendo en cuenta lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Subvenciones, así como el Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honek xede du publiko egitea kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak garatzen dituzten EAEko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko 2022ko deialdia. Dirulaguntzok emango zaizkie bai indibidualki aritzen diren toki-erakundeei bai zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa aritzen direnei bai toki-erakundeek sustatuko erakundeei.

La presente Resolución tiene por objeto hacer pública la concesión de ayudas económicas a las Entidades Locales del País Vasco, bien de forma individual, bien en representación de varias Entidades Locales con las que compartan servicio, así como a las entidades promovidas por ellas, que desarrollen actividades dirigidas a la defensa de las personas consumidoras y usuarias, y la convocatoria de las mismas, para el ejercicio 2022.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta dirulaguntza-lerroak.

Artículo 2.– Recursos Económicos y líneas subvencionables.

1.– Dekretu honetan publikatutako laguntzetarako jarritako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan xede horretarako berariaz ezarriko diren aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

1.– Los recursos económicos destinados a la concesión de las ayudas publicadas en la presente disposición procederán de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Helburu hori betetzeko, 1.060.000 euro erabiliko dira, 2022ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

2.– Para este fin se destinará un total de 1.060.000 euros según el correspondiente crédito presupuestario establecido al respecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2022, que se distribuirá de la siguiente manera:

a) 960.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da honako hauen gastuak ordaintzeko: kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jardueretarako. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

a) Para sufragar los gastos derivados del funcionamiento y realización de actividades de información y formación de las personas consumidoras y usuarias, y de edición y divulgación de publicaciones de Centros y Servicios destinados a Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras (OMIC) se dispondrá de un crédito presupuestario de 960.000 euros. Este crédito presupuestario se distribuirá de la siguiente manera:

2022. urtea: 720.000 euro.

Año 2022: 720.000 euros.

2023. urtea: 240.000 euro.

Año 2023: 240.000 euros.

b) Kontsumoko ikuskaritza-jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

b) Para sufragar los gastos derivados de la realización de actividades de inspección de consumo se dispondrá de un crédito presupuestario de 80.000 euros. Este crédito presupuestario se distribuirá de la siguiente manera:

2022. urtea: 60.000 euro.

Año 2022: 60.000 euros.

2023. urtea: 20.000 euro.

Año 2023: 20.000 euros.

c) 20.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, ekipamenduz hornitzeko edo lekuz aldatzeko. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

c) Para sufragar los gastos derivados de la instalación, reforma, ampliación, equipamiento o cambio de ubicación de Centros y Servicios destinados a Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras (OMIC) se dispondrá de un crédito presupuestario de 20.000 euros. Este crédito presupuestario se distribuirá de la siguiente manera:

2022. urtea: 15.000 euro.

Año 2022: 15.000 euros.

2023. urtea: 5.000 euro.

Año 2023: 5.000 euros.

3.– Ebazpen honetan ezarritako laguntzak, diruz lagundu daitekeen eta 4. artikuluan zehaztu den kontzeptu bakoitzerako, bakoitzari dagokion lehiaketa prozeduraren bidez ebatziko dira.

3.– Las ayudas establecidas en la presente Resolución se resolverán, para cada uno de los conceptos subvencionables señalados en el artículo 4, mediante el correspondiente procedimiento de concurso.

4.– Entitate onuradunek 2022an izango dituzten gastuak ordaintzeko dira laguntza horiek.

4.– Las ayudas citadas irán dirigidas a sufragar los gastos realizados por las entidades beneficiarias en el año 2022.

5.– Ebazpen honetan arautako laguntzak emateko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urterako aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

5.– A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la concesión de las subvenciones que convoca la presente Resolución queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los presupuestos generales de la CAPV para el año 2022.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zabalik dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte, bai indibidualki bai zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa. Toki-erakundeek sustatuko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzok. Irizpide hauek izango dira indarrean laguntzak ematerakoan:

Podrán resultar beneficiarias de las ayudas económicas previstas en la presente Resolución aquellas Entidades Locales ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco, bien de forma individual, bien en representación de varias Entidades Locales con las que compartan servicio, así como las entidades promovidas por ellas que cuenten con la existencia de servicio de Oficina Municipal de Información a las Personas Consumidoras (OMIC) abierto al público, conforme a los siguientes criterios:

Zerbitzuak ematen dituzten udalerri edo mankomunitateak:

Los municipios o mancomunidades que presten sus servicios a una población:

20.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dioten bulegoak gutxienez astean hogei orduz izango dira zabalik.

Superior a 20.000 habitantes permanecerán abiertos al público al menos 20 horas semanales.

10.000 eta 20.000 biztanle artean zerbitzatzen dituzten bulegoak gutxienez astean zortzi orduz izango dira zabalik.

Entre 10.000 y 20.000 habitantes, permanecerán abiertos al público al menos 8 horas semanales.

10.000 biztanle baino gutxiagori zerbitzua ematen dioten bulegoak gutxienez astean lau orduz izango dira zabalik.

De menos de 10.000 habitantes, permanecerán abiertos al público al menos 4 horas semanales.

Era berean, KIUBik izan ez arren, 2022an bat zabaltzeko proiektua aurkezten duten toki-erakundeek edo haiek sustatutako erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Asimismo, podrán ser beneficiarias las Entidades Locales, o entidades promovidas por ellas que, no teniendo una OMIC en funcionamiento, presenten un proyecto de apertura en el año 2022.

Deialdiko dirulaguntzak jasotzeko interesa duten erakundeek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketagatiko obligazioekin lotutako ordainketak.

Las entidades interesadas en acceder a las subvenciones objeto de convocatoria habrán de hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social y en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden erakundeek ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskuratu.

No podrá acceder a las subvenciones objeto de convocatoria aquella entidad que se encuentre incursa en alguna de las circunstancias establecidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak.

Artículo 4.– Conceptos subvencionables.

Honako ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak 2022ko ekitaldian egindako gastuak ordaintzera bideratuko dira, betiere honako kontzeptuekin lotuta baldin badaude:

Las ayudas previstas en la presente Resolución se destinarán a sufragar los gastos realizados en el ejercicio 2022, que se deriven de los siguientes conceptos:

a) Kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egitea, eta kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoetarako (KIUB) diren zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jarduerak egitea.

a) Funcionamiento y realización de actividades de información y formación de las personas consumidoras y usuarias, y de edición y divulgación de publicaciones de Centros y Servicios destinados a Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras (OMIC).

b) Kontsumoko ikuskapeneko jarduerak egitea.

b) Realización de actividades de inspección de consumo.

c) Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulego gisa erabiltzen diren zentro eta zerbitzuak instalatzea, berrikuntza-lanak egitea, handitzea, ekipamendua jartzea edo haiek lekuz aldatzea. Ekipamendu berriak erosteko egindako 1.000 euro baino gutxiagoko gastuak ez dira diruz lagunduko.

c) Instalación, reforma, ampliación, equipamiento o cambio de ubicación de Centros y Servicios destinados a Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras. No serán subvencionados gastos en adquisición de nuevo equipamiento que sean inferiores a 1.000 euros.

5. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 5.– Gastos subvencionables.

a) Funtzionamendurako eta kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egitea, argitalpenak editatu eta zabaltzea, eta kontsumoko ikuskapeneko jarduerak egitea:

a) Para el funcionamiento y realización de actividades de información y formación de las personas consumidoras y usuarias, y de edición y divulgación de publicaciones y realización de actividades de inspección de consumo:

Lokalen alokairua.

Alquiler de locales.

Kontsumitzaileei informazioa, orientazioa eta laguntza ematen dizkieten langileen gastuak eta kontsumoko ikuskaritzako langileen gastuak (ordainsariak eta gizarte-segurantza).

Gastos del personal que informa, orienta y ayuda a las personas consumidoras y gastos de personal de inspección en materia de consumo (retribuciones y seguridad social).

Joan-etorrien gastuak.

Gastos de desplazamiento.

Adituen azterlanak edo txostenak.

Realización de peritajes.

Kontsumitzailearen informaziorako bulegoaren mantentze- eta kontserbazio-gastuak, hala nola telefonoa, hornidurak, garbiketa, aseguruak edo antzekoak.

Gastos de mantenimiento y conservación de la oficina de información al consumidor tales como teléfono, suministros, limpieza, seguros o similares.

Altzariak, bulegoko materialak eta abar mantentzea.

Mantenimiento del mobiliario, materiales de oficina, etc.

Informazio- eta orientazio-kanpainak, mintegiak, biltzarrak, jardunaldiak, aldizkariak, argitalpenak eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideekin lotutako jarduerak.

Campañas de información y orientación, seminarios, congresos, jornadas, revistas, publicaciones y actividades relacionadas con los derechos de los consumidores y usuarios.

Zerbitzu profesionalak, kanpo-kontratazioa eta beste batzuk.

Servicios profesionales, contratación externa y varios.

Informatikako eta dibulgazioko materiala eskuratu, editatu eta banatzea.

Adquisición, edición y distribución de material informático y divulgativo.

b) Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoetarako zentro eta zerbitzuak instalatu, eraberritu, handitu, ekipamenduz hornitu edo tokiz aldatzeko.

b) Para la instalación, reforma, ampliación, equipamiento o cambio de ubicación de Centros y Servicios destinados a Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras:

Profesionalen ordainsariak eta gastuak.

Honorarios y gastos de profesionales.

Informatikako, komunikazioko, edizioko, argitalpeneko eta antzeko ekipamenduak.

Equipos informáticos, de comunicación, edición, publicación y similares.

Zaharberritze-gastuak: igeltserotza-, iturgintza-, elektrizitate- eta instalazio-zerbitzuak, oro har.

Gastos de reforma: servicios de albañilería, fontanería, electricidad e instalaciones en general.

Ekipamendua, altzariak, seinaleak eta antzekoak eskuratzea.

Adquisición de equipamiento, mobiliario, señalética y similar.

Osoki azpikontratatu ahal izango da jardueren exekuzioa, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Dirulaguntzen Erregelamenduaren 68. artikuluan ezarritako baldintzak errespetatuz.

La ejecución de las actividades podrá ser subcontratada en su totalidad respetando los requisitos establecidos en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el artículo 68 del Reglamento de Subvenciones aprobado por el RD 887/2006, de 21 de julio.

Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da betiere.

En todo caso será de aplicación lo regulado en el artículo 31 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea eta izapidetze elektronikoa.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes y tramitación electrónica.

1.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta amaitu, berriz, 2022ko otsailaren 17an.

1.– El plazo de presentación de solicitudes se iniciará el día siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 17 de febrero de 2022.

2.– Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira eskabideak, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta hurrengo artikuluan eskatutako agiriak erantsi beharko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0056511 Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

2.– Las solicitudes deberán presentarse a través de medios electrónicos según el modelo de solicitud, debidamente cumplimentado en todos sus términos, y adjuntando la documentación exigida en el artículo siguiente, tal y como señala el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. La ficha informativa del procedimiento administrativo donde están disponibles las instrucciones para la tramitación, las declaraciones responsables y los modelos, y a través de la cual se accede al formulario de solicitud está accesible en la dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/0056511 Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes.

3.– Bide elektronikotik eskabideak aurkeztu osteko izapideak honen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Los trámites posteriores a la solicitud por canal electrónico se realizarán a través de: https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Izapideak egiteko interesa duten erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoren bat izan beharko dute, zeinak honako helbide honetan baitaude eskura: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

4.– Las entidades interesadas para realizar los trámites deberán disponer de uno de los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi que están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

5.– Erakunde eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak, aukeran. Halaber, prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, hala ezarrita baitago Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2 eta 6.1 artikuluetan.

5.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad, tal y como se establece en los artículos 5.2 y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Dirulaguntza-eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez ditu bidali beharko dagozkion agiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.

6.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de obligaciones tributarias y del cumplimiento de obligaciones con la Seguridad Social, a través de certificados telemáticos, en cuyo caso el solicitante no deberá aportar la correspondiente certificación. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces las certificaciones correspondientes.

7. artikulua.– Agiriak.

Artículo 7.– Documentación.

1.– Eskabide orriekin batera aurkeztu beharreko agiriak honako hauek izango dira oro har:

1.– La documentación que deberá acompañar a la instancia de solicitud será con carácter general la siguiente:

a) Organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, laguntza jasotzeko, eskatutako zenbateko zehatza adierazita.

a) Certificación del Acuerdo del órgano competente acogiéndose a la ayuda, con expresión de la cantidad exacta solicitada.

b) Kontsumo arloan 2021. urtean egindako jardueren memoria.

b) Memoria de las actividades desarrolladas en el año 2021 en materia de consumo.

c) Betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:

c) Declaración responsable que acredite las siguientes obligaciones y extremos:

– Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zerbitzuak ematen dituen udalerriko, mankomunitateko edo eremuko 2021. urteko biztanle-kopurua.

– Población existente en el año 2021 en el Ayuntamiento, Mancomunidad o Área en la que la OMIC desarrolla sus servicios.

– Bulegoa kontsumitzaileen kontsultei erantzuteko eta aurkeztutako erreklamazio edo salaketak bideratzeko zer ordutegitan dagoen irekita.

– Horario en el que la oficina permanece abierta al público para atender las consultas de las personas consumidoras y para cursar las reclamaciones o denuncias que se les presenten.

2.– Eskatutako laguntza 4.a) artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzera bideratuta badago, eskaria egiterakoan, aurreko paragrafoan zehaztutakoaz gain, honako agiriak ere aurkeztu beharko dira:

2.– Si la ayuda solicitada está destinada a sufragar los gastos previstos en el artículo 4.a), deberá acompañar a la instancia de solicitud, además de lo indicado en el párrafo anterior, la siguiente documentación:

a) Funtzionamenduaren eta jardueren gastuen aurrekontu banakatua, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsita.

a) Presupuesto debidamente desglosado de gastos de funcionamiento y actividades visado por la intervención del Ayuntamiento u órgano competente.

3.– Eskatutako laguntza 4.b) artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzera bideratuta badago, eskaria egiterakoan, 1. paragrafoan zehaztutakoaz gain, honako agiriak ere aurkeztu beharko dira:

3.– Si la ayuda solicitada está destinada a sufragar los gastos previstos en el artículo 4.b) deberá acompañar a la instancia de solicitud, además de lo señalado en el párrafo 1 de este artículo, la siguiente documentación:

a) Kontsumo ikuskaritzako jardueren gastuen aurrekontu banakatua, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsita.

a) Presupuesto debidamente desglosado de gastos de las actividades de inspección de consumo visado por la intervención del Ayuntamiento u órgano competente.

b) 2021. urtean egindako ikuskapen kopuruaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena, ikuskapenak zer sektoretan egin diren, kontsumo ikuskapenak egiteko arduradunak zeintzuk izan diren eta ikuskaritza zerbitzuaren kostua zehaztuz.

b) Declaración responsable sobre el número de inspecciones realizadas en el año 2021, especificando los sectores inspeccionados, el personal encargado de realizar inspecciones de consumo y coste del servicio de inspección.

4.– Eskatutako laguntza ekipamendu berriak erostera bideratuta badago, eskaera egiterakoan, artikulu honen 1. puntuan zehaztutakoaz gain, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsitako aurrekontu banakatua ere aurkeztu beharko da. Ekipamendu berriak erosteko egindako 1.000 euro baino gutxiagoko gastuak ez dira diruz lagunduko.

4.– Si la ayuda solicitada está destinada a la adquisición de nuevo equipamiento, deberá acompañar a la instancia de solicitud, además de lo señalado en el punto 1 de este artículo, presupuesto desglosado visado por la intervención del Ayuntamiento u órgano competente. No serán subvencionados gastos en adquisición de nuevo equipamiento que sean inferiores a 1.000 euros.

5.– Eskatutako laguntza Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen zentro eta zerbitzuak zaharberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuak ordaintzera bideratuta badago, eskaera egiterakoan, artikulu honen 1. puntuan zehaztutakoaz gain, dagokion proiektua onartzeko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Proiektuak lokala herritarrei arreta emateko egokia dela bermatu beharko du, eta, era berean, proiektuaren kostuaren balorazio ekonomikoa ere jaso behar du.

5.– Si la ayuda solicitada está destinada a sufragar los gastos de reforma, ampliación o cambio de ubicación de centros y servicios destinados a Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras deberá presentarse además de lo señalado en el punto 1 de este artículo, certificación del Acuerdo del órgano competente por el que se aprueba el proyecto correspondiente en el que, además de garantizar las condiciones de idoneidad del local para una correcta atención al público, se valorará económicamente el coste del proyecto.

6.– KIUB berri bat jarri behar bada abian, eskaera egiterakoan, artikulu honen 1. puntuan zehaztutakoaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

6.– En el caso de instalación de una nueva OMIC, además de lo señalado en el punto 1 de este artículo, deberá adjuntarse a la solicitud:

a) KIUB berria sortzea erabaki den udalaren edo organo eskudunaren osoko bilkuraren erabakia.

a) Acuerdo del pleno de la Corporación u órgano competente en el que se decide crear la nueva OMIC.

b) Proiektuaren kostu ekonomikoaren gaineko organo eskudunaren ziurtagiria.

b) Certificación del órgano competente del coste económico del proyecto.

c) Betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:

c) Declaración responsable que acredite las siguientes obligaciones y extremos:

– Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoa (KIUB) Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei Informazioa eta Arreta emateko Zentroen Sarean integratzeko konpromisoa.

– Compromiso de integración de la OMIC en la red de Centros de Información y Atención a las Personas Consumidoras y Usuarias.

– 2022. urtean egin eta erantzutea espero den erreklamazio, kontsulta eta jarduera kopuruaren aurreikuspena.

– Previsión del n.º de reclamaciones, consultas y actividades que se prevé atender y realizar en el año 2022.

7.– Eskaera zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa jokatzen duen toki-erakunde batek aurkezten duenean, kontuan izan beharko du eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkezterakoan toki-erakunde guzti-guztien agiriak aurkeztu beharko dituela.

7.– Cuando la solicitud se presente por una Entidad Local en representación de varias con las que comparta servicio, deberá adjuntarse a la solicitud la documentación referida a todas y cada una de las citadas Entidades Locales.

8. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 8.– Órgano de gestión de las ayudas.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariari dagokio ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Corresponderá a la Directora de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente Resolución.

9. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Aurkeztu den eskabidean akatsen bat edo zehaztasun faltaren bat ikusten bada, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzen dezan; halaber, jakinaraziko zaio, agindutakoa bete ezean, eskabidean atzera egin duela esan nahiko duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Si se advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud, se requerirá a la entidad solicitante para que en un plazo de 10 días proceda a su subsanación, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, de conformidad con lo establecido en el artículo 68.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

Artículo 10.– Tribunal Calificador.

1.– Oinarri hauetako 2.2 artikuluan jasotako dirulaguntza lerro bakoitzerako aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzaile bat sortuko da, honako kide hauek osatuko dutena:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas para cada línea subvencionable de las recogidas en al artículo 2.2 de las presentes bases se constituirá un Tribunal Calificador compuesto por los siguientes miembros:

a) Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria, epaimahaiburu gisa.

a) La Directora de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, que ejercerá la presidencia.

b) Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren bi ordezkari: Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatearen arduraduna eta Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatearen arduraduna. Bietako batek idazkaritza-lanak egingo ditu, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin. Arduradunok absentziagatik, gaixotasunagatik edo kargua bete gabe dagoelako parte hartzerik ez badute, beste unitate-arduradun batek edo arduradun diren unitateko teknikariek ordezkatu ahal izango dituzte.

b) 2 representantes de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo: la persona Responsable de la Unidad de Inspección y Control de Mercado y la persona responsable de la Unidad de Reclamaciones, Mediación y Arbitraje. Una de ellas realizará las funciones de Secretaría, con voz y voto. En los casos de ausencia, enfermedad o vacante podrán ser sustituidas por otro u otra responsable de unidad o por técnicos de la unidad de la que son responsables.

c) Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak izendatutako bi ordezkari.

c) 2 representantes designados por la Asociación de Municipios Vascos (Eudel).

2.– Epaimahai kalifikatzaileak, denboran eta behar bezala aurkeztutako dokumentazioa eta dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariari.

2.– Dicho Tribunal, en base a la documentación presentada en tiempo y forma, y a los criterios de cuantificación de las subvenciones elevará la oportuna propuesta de resolución a la persona titular de la dirección de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo.

3.– Beharrezkotzat iritziz gero, bai Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, laguntzak kudeatzen dituen organoa den heinean, bai balorazio batzordeak nahi beste informazio eta agiri osagarri eskatu ahal izango dizkiete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako eskabideak hobeki ulertu ahal izateko.

3.– Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, en cuanto órgano gestor de las ayudas, y la Comisión de Valoración, podrán requerir a las entidades solicitantes cuanta información y documentación complementaria estimen necesaria en orden a una mejor comprensión de las solicitudes presentadas.

11. artikulua.– Dirulaguntzen izaera eta zenbatekoa.

Artículo 11.– Naturaleza y cuantía de las subvenciones.

1.– Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

1.– Las ayudas contempladas en la presente Resolución se materializarán a través de subvenciones a fondo perdido.

2.– Erakunde onuradun batek 4.a) artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitekeen kontzeptuagatik 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.

2.– La cuantía máxima que una Entidad beneficiaria podrá obtener por el concepto subvencionable previsto en el artículo 4.a) será de 60.000 Euros.

3.– Erakunde onuradun batek 4.b) artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitekeen kontzeptuagatik 20.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.

3.– La cuantía máxima que una Entidad beneficiaria podrá obtener por el concepto subvencionable previsto en el artículo 4.b) será de 20.000 Euros.

4.– Erakunde onuradun batek 4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuengatik jaso dezakeen zenbatekoa ezin da inolaz ere izan onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.

4.– En ningún caso la cuantía que una Entidad beneficiaria podrá obtener, por los distintos conceptos subvencionables recogidos en el artículo 4, podrá ser superior al 70 % del presupuesto admitido.

5.– Eskatzaileek lerro bakoitzerako aurkeztu dituzten aurrekontuak aztertu ondoren, onartutako aurrekontuaren zenbatekoa zehaztuko du epaimahai kalifikatzaileak. Hori kalkulatzeko, 5. artikuluan jasotako gastu diruz lagungarriak hartuko dira kontuan. 4.a) eta 4.b) artikuluetan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko kontzeptuei muga hauek aplikatuko zaizkie:

5.– El Tribunal Calificador, después de analizar los presupuestos presentados por los solicitantes para cada una de las líneas, determinará el importe del presupuesto admitido. Para su cálculo se tendrán en cuenta los gastos subvencionables recogidos en el artículo 5. Para los conceptos subvencionables previstos en el artículo 4.a) y 4.b) se aplicarán los siguientes límites:

Lerroa: funtzionamendua eta jarduerak egitea.

Línea de funcionamiento y realización de actividades:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Lerroa: ikuskapen-jarduerak.

Línea de actividades de inspección:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

6.– Ebazpen honen 4. artikuluan jasotako kontzeptu diruz lagungarrietatik datozen gastuak ordaintzeko eman beharreko dirulaguntzen guztizko zenbatekoa –artikulu honetan aurreikusitako portzentajeak eta mugak aplikatuta eta 11. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak ere aplikatu ostean– handiagoa bada eskuragarri dagoen aurrekontu-kreditua baino, erakunde onuradun guztiei dagokien hainbanatzea aplikatuko zaie.

6.– Cuando el importe total de las subvenciones a conceder para sufragar los gastos procedentes en los distintos conceptos subvencionables recogidos en el artículo 4 de esta Resolución, una vez aplicados los porcentajes y limitaciones previstos en el presente artículo, y tras la aplicación de los criterios de valoración establecidas en el artículo 11, supera el crédito presupuestario disponible, se aplicará a todas las Entidades beneficiarias el correspondiente prorrateo.

7.– Behin eskaera guztiei erantzunda, 4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitekeen kontzepturen batean esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortuko ez balitz, dagokion soberakina gainontzeko kontzeptuei bideratutako zuzkidura handitzeko erabili ahal izango da.

7.– En el supuesto de que en alguno de los conceptos subvencionables recogidos en el artículo 4, una vez atendidas todas las solicitudes, no se haya agotado la dotación económica asignada, el excedente correspondiente podrá incrementar la dotación destinada a los restantes conceptos.

12. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 12.– Criterios de valoración.

1.– Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egiteko, epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu eta onartutako aurrekontuari aplikatuko zaizkion ondoko irizpideak izango dira kontuan:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones concedidas, se tendrán en cuenta los siguientes criterios, que se aplicarán al presupuesto presentado y admitido por el Tribunal Calificador:

a) Diruz lagundu daitezkeen 4.a) eta 4.c) artikuluetan aurreikusitako kontzeptuen ondoriozko gastuekin lotuta:

a) En relación con los gastos derivados de los conceptos subvencionables previstos en el artículo 4.a) y 4.c):

1.– 2021ean erantzundako eta Kontsumonet aplikazio informatikoan jasotako erreklamazio kopurua taula honen arabera: 30 puntu.

1.– Número de reclamaciones atendidas en el año 2021 y recogidas en la aplicación informática Kontsumonet según la siguiente tabla: 30 puntos.

10.000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat bi erreklamazioko.

Municipios o mancomunidades de hasta 10.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 2 reclamaciones.

10.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat lau erreklamazioko.

Municipios o mancomunidades entre 10.001 y 20.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 4 reclamaciones.

20.001 eta 50.000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat hamar erreklamazioko.

Municipios o mancomunidades entre 20.001 y 50.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 10 reclamaciones.

50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat hogei erreklamazioko.

Municipios o mancomunidades de más de 50.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 20 reclamaciones.

2.– 2021ean erantzundako eta Kontsumonet aplikazio informatikoan jasotako kontsultak taula honen arabera: 20 puntu.

2.– Consultas atendidas en el año 2021 y recogidas en la aplicación informática Kontsumonet según la siguiente tabla: 20 puntos.

10.000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat bost kontsultako.

Municipios o mancomunidades de hasta 10.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 5 consultas.

10.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat hamar kontsultako.

Municipios o mancomunidades entre 10.001 y 20.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 10 consultas.

20.001 eta 50.000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat hogei kontsultako.

Municipios o mancomunidades entre 20.001 y 50.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 20 consultas.

50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo mankomunitateak: puntu bat hogeita hamar kontsultako.

Municipios o mancomunidades de más de 50.000 habitantes a razón de 1 punto para cada 30 consultas.

3.– On-line sistema bat izatea kontsumitzaileek erreklamazioak eta kontsultak aurkezteko: 5 puntu.

3.– Disponer de un sistema on-line para la presentación de Reclamaciones y Consultas por parte de las personas consumidoras: 5 puntos.

4.– Kontsumo arloan 2021. urtean egindako jarduerak: 15 puntu.

4.– Actividades desarrolladas en el año 2021 en materia de consumo: 15 puntos.

Informazio, prestakuntza eta heziketa jarduerak: 5 puntu.

Actividades de información, formación y educación 5 puntos.

Kontsumo ikuskaritzako jarduerak: 5 puntu.

Actividades de inspección de consumo 5 puntos.

Lurralde-esparruan enpresek kontsumoko arbitraje sistemarekin bat egitea sustatzeko jarduerak: 5 puntu.

Acciones para promover en su ámbito territorial la adhesión de empresas al sistema arbitral de consumo 5 puntos.

5.– KIUBak zerbitzu ematen dien biztanleen kopurua, honako taula honen arabera: 20 puntu.

5.– Volumen de población en la que la OMIC presta sus servicios con arreglo a la siguiente tabla: 20 puntos.

– 5.000 biztanle arte: 2 puntu.

– Hasta 5.000 habitantes: 2 puntos

– 5.000 eta 10.000 biztanle artean: 4 puntu.

– Entre 5.000 y 10.000 habitantes: 4 puntos.

– 10.001 eta 15.000 biztanle artean: 6 puntu.

– Entre 10.001 y 15.000 habitantes: 6 puntos.

– 15.001 eta 20.000 biztanle artean: 8 puntu.

– Entre 15.001 y 20.000 habitantes: 8 puntos.

– 20.001 eta 30.000 biztanle artean: 10 puntu.

– Entre 20.001 y 30.000 habitantes: 10 puntos.

– 30.001 eta 40.000 biztanle artean: 12 puntu.

– Entre 30.001 y 40.000 habitantes: 12 puntos.

– 40.001 eta 50.000 biztanle artean: 14 puntu.

– Entre 40.001 y 50.000 habitantes: 14 puntos.

– 50.001 eta 75.000 biztanle artean: 16 puntu.

– Entre 50.001 y 75.000 habitantes: 16 puntos.

– 75.001 eta 100.000 biztanle artean: 18 puntu.

– Entre 75.001 y 100.000 habitantes: 18 puntos.

– 100.000 biztanle baino gehiago: 20 puntu.

– Más de 100.000 habitantes: 20 puntos.

6.– Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoaren zerbitzua udalerrien mankomunitate baten eremuan garatzen bada: 10 puntu.

6.– En el caso de que el servicio de Oficina Municipal de Información a las Personas Consumidoras se desarrolle en el ámbito de una Mancomunidad de municipios se atribuirán: 10 puntos.

7.– Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulego berri bat sortzen den kasuetan, eskatzaileak 2022. urterako egindako aurreikuspenen arabera baloratuko dira apartatu honetako 1. eta 2. puntuak.

7.– En el caso de instalación de una Oficina Municipal de Información a las Personas Consumidoras de nueva creación los puntos 1 y 2 del presente apartado se valorarán en función de las previsiones que para el año 2022 se realicen por el solicitante.

b) Diruz lagundu daitezkeen 4.b) artikuluan aurreikusitako kontzeptuen ondoriozko gastuekin lotuta:

b) En relación con los gastos derivados de los conceptos subvencionables previstos en el artículo 4.b):

1) 2021. urtean egindako kontsumoko ikuskapen kopurua: 40 puntu.

1) N.º de inspecciones de consumo celebradas en el año 2021 40 puntos.

2) 2021. urtean ikuskatutako kontsumo-sektoreen kopurua: 10 puntu.

2) N.º de sectores de consumo inspeccionados en el año 2021 10 puntos.

3) 2021. urtean kontsumo-ikuskaritzara bideratutako pertsona kopurua eta kostua: 30 puntu.

3) N.º de personas y coste dedicadas a las inspecciones de consumo en el año 2021 30 puntos.

4) 2021. urtean bulegoak zerbitzatutako biztanle kopurua: 20 puntu.

4) Volumen de población en la que la oficina presta sus servicios en el año 2021 20 puntos.

13. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 13.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek mota bereko gastuak finantzatzeko emandako edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, bai eta helburu bera duen beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere.

1.– Las subvenciones que se concedan con arreglo a la presente convocatoria serán compatibles con cualquier otra subvención o ayuda otorgada para la financiación del mismo tipo de gasto por otras Administraciones o entes públicos o privados, así como con cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad.

2.– Gainfinantzaketarik sortzen bada, edo deialdi honetan ezarritako gehieneko finantzazio publikoko ehunekoa gainditzen bada, jaso beharreko dirulaguntza dagokion kopurura arte murriztuko da.

2.– Caso de que se generase sobrefinanciación, o se excediera del porcentaje máximo de financiación pública establecido en esta convocatoria, la subvención a percibir se reducirá hasta la cantidad que proceda.

3.– Gainfinantzaketa itzultze-betebehar bera aurreikusita duten beste laguntza batzuekin konkurrentzian sortzen bada, itzuli beharreko kopurua proportzionala izango da diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean emandako laguntzaren ehunekoarekiko.

3.– Cuando la sobrefinanciación se generase en concurrencia con otras ayudas en las que exista el mismo deber de reintegro, la cantidad a reingresar será proporcional al porcentaje de la ayuda concedida sobre el coste de la actividad subvencionada.

14. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazpen eta jakinarazpen epeak, jakinarazteko eta argitaratzeko moduak.

Artículo 14.– Gestión, resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y de publicidad.

1.– Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraz izapidetuko dira deialdiko laguntza-lerro bakoitzean, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariari dagokio erakunde interesdunek prozeduran planteatuko gai guztien gaineko ebazpenak hartzea, betiere epaimahai kalifikatzailearen proposamena kontuan hartuz.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán, en cada línea de ayudas objeto de convocatoria, a través del correspondiente procedimiento, cuya respectiva resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las entidades interesadas, corresponde, a propuesta del Tribunal Calificador, a la Directora de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo.

2.– Adjudikazio-prozedura bakoitzean hartuko den ebazpenak zehaztutako du eskatutako dirulaguntzak emango diren edo ukatuko diren. Ematea erabakiz gero, honako hauek zehaztuko dira: erakunde onuradunaren izena, diruz lagundutako proiektua eta emandako zenbatekoa, urtez urteko banaketarekin. Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, erakunde eskatzailearen izena eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak emango dira.

2.– La resolución que se adopte en cada procedimiento de adjudicación determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras la identidad de la entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado y el importe concedido, con su distribución por anualidades. En el caso de las denegadas recogerá: la identidad de la entidad solicitante y los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da. Gainerako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

3.– La resolución de la convocatoria se notificará a través del Boletín Oficial del País Vasco. El resto de las notificaciones y comunicaciones electrónicas se realizarán a través de «Mi carpeta» en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori igarota aurreko apartatuan ezarritako jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

4.– El plazo máximo para resolver el respectivo procedimiento y notificar lo resuelto será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, transcurrido el cual sin haberse efectuado la publicación establecida en el apartado anterior, los interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

5.– La Resolución que recaiga no agotará la vía administrativa, pudiendo interponerse recurso de alzada ante el Consejero de Turismo, Comercio y Consumo en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

6.– Agindu honetan jasotako dirulaguntzak onuradunei emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen eremuan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egotea. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, eta dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, baldintzapean emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua izateagatik.

6.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones previstas en la presente Resolución quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación. Si el procedimiento concluyese con la inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o imponiendo una obligación de reintegro, y este no se efectuase en el plazo voluntario para el pago, la subvención concedida condicionalmente decaerá por incurrir en una prohibición para el acceso a la condición de beneficiario.

15. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 15.– Pago de las subvenciones.

1.– Deialdi honen babesean emandako dirulaguntza bi igorpenetan ordainduko da, jarraian zehaztu bezala:

1.– El pago de las subvenciones concedidas al amparo de la presente convocatoria se efectuará mediante dos libramientos, del siguiente modo:

a) Behin 16.a) artikuluan zehaztutako epea espresuki uko egin gabe igarotakoan, emandako dirulaguntzaren % 75 ordainduko da.

a) Un primer abono por importe equivalente al 75 % del importe concedido, una vez transcurrido el plazo señalado en el artículo 16.a) sin mediar renuncia expresa.

b) Bigarren ordainketa 2023an egingo da, eta, bertan, dirulaguntza 15. artikuluan ezarri bezala justifikatu eta gero egindako likidazioaren ostean ateratzen den kopurua ordainduko da.

b) El segundo pago se realizará en el año 2023, por la cantidad que resulte de la liquidación efectuada una vez justificada la subvención concedida conforme a lo establecido en el artículo 15.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta eman edo hirugarren interesdunen datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak hirugarrenentzat emandako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la entidad beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro electrónico de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros

Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da egin baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudor por resolución de procedencia de reintegro.

2.– Eskaera toki-erakunde batek aurkeztu baldin badu zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen izenean, eskaera egin duen erakundeari egingo zaio ordainketa, betiere eragotzi gabe erakunde horrek gainontzekoekin eginiko hitzarmena betez egin behar duen banaketa.

2.– Cuando la solicitud se presente por una Entidad Local en representación de varias con las que comparta servicio, el pago se realizará a la Entidad solicitante, sin perjuicio de la distribución que esta deba realizar entre las otras Entidades, en virtud del convenio que les vincule.

16. artikulua.– Justifikazioa.

Artículo 16.– Justificación.

1.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2023ko martxoaren 31 baino lehen:

1.– Para la justificación de la subvención concedida, la Entidad beneficiaria deberá presentar antes del 31 de marzo de 2023 la siguiente documentación:

a) Emandako dirulaguntza funtzionamendura eta informazio eta prestakuntza jarduerak egitera bideratu bada, egindako gastu totalaren organo eskudunaren ziurtagiria.

a) Si la ayuda concedida ha sido destinada al funcionamiento y realización de actividades de información y formación, certificación del órgano competente del gasto total efectuado.

b) Emandako dirulaguntza kontsumo-ikuskapenak egitera bideratu bada, egindako gastu totalaren organo eskudunaren ziurtagiria.

b) Si la ayuda concedida ha sido destinada a la realización de inspecciones de consumo, certificación del órgano competente del gasto total efectuado.

c) Emandako laguntza ekipamendua eskuratzera bideratu bada, egindako gastu totalaren organo eskudunaren ziurtagiria, eskuratutako ondasun higigarrien inbentario-ziurtagiria eta ondasunok izaera mugagabez kontsumitzaileak babesteko helburuetarako erabiliko direla frogatzeko ziurtagiria, eta egindako gastuaren faktura.

c) Si la ayuda concedida ha sido destinada a la adquisición de equipamiento, certificación del órgano competente del gasto total efectuado, certificación de inventario de los bienes muebles adquiridos y de su afección con carácter indefinido a fines de protección de las personas consumidoras, y factura del gasto realizado.

d) Emandako dirulaguntza bideratu bada KIUBa instalatzera, eraberritzera, handitzera edo lekuz aldatzera, egindako gastu totalaren organo eskudunaren ziurtagiria erantsi beharko da.

d) Si la ayuda ha sido destinada a sufragar los gastos derivados de la instalación, reforma, ampliación o cambio de ubicación de la OMIC, deberá adjuntarse certificación del órgano competente del gasto total efectuado.

e) Betiere, KIUBak 2022an garatutako jardueren amaierako memoria.

e) En todo caso, memoria final de las actividades desarrolladas por la OMIC en el año 2022.

2.– Zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa jarduten duen toki-erakunde batek aurkezten duenean eskaera, kontuan izan beharko du aurkeztu beharreko agiriak aurkezterakoan toki-erakunde guzti-guztien agiriak aurkeztu beharko dituela.

2.– Cuando la solicitud se presente por una Entidad Local en representación de varias con las que comparta servicio, la documentación a presentar deberá estar referida a todas y cada de las citadas Entidades Locales.

3.– Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak egokitzat iritzitako adina egiaztapen egin dezake emandako laguntza ekonomikoaren inguruan, eta laguntza justifikatzeko agiri guztiak aztertu ahal izango ditu.

3.– Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo podrá realizar las comprobaciones que estime oportunas respecto a la ayuda económica concedida y tendrá acceso a toda la documentación justificativa de la misma.

4.– Gastuak justifikatzerakoan dirulaguntza emateko onartutako aurrekontutik % 15etik gorako eta % 25eko edo hortik beherako desbideratzea eman dela ikusten bada, emandako dirulaguntza gutxitu egingo da aldaketak egiteko ebazpen baten bitartez; hain zuzen ere, benetan gastatutako zenbatekoari aplikatuko zaion ehunekoa dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaion berbera izango da.

4.– Si en la justificación de los gastos se produce una desviación superior al 15 % e inferior o igual al 25 % respecto al presupuesto tenido en cuenta para la concesión de la subvención, se procederá, mediante la correspondiente resolución de modificación, a una minoración en la cuantía de la subvención concedida; de tal manera que se aplicará a la cantidad realmente gastada el mismo porcentaje que se aplicó a la cantidad presupuestada para el cálculo de la subvención.

Desbideratzea % 25etik gorakoa bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da ebazpen honen 17. artikuluan ezarri bezala, salbu eta justifikatzen bada laguntza ekonomikoa emateko izandako helburu guztiak bete direla. Horrela gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan gutxituko da.

Una desviación superior al 25 % dará lugar a la pérdida del derecho a la subvención en los términos establecidos en el artículo 17 de la presente Resolución, excepto en el caso de que se justifique que se han cumplido todos los objetivos para los cuales se concedió la ayuda económica. En este supuesto, se procederá a la minoración de la cuantía de la subvención en la forma prevista en el párrafo anterior.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 17.– Obligaciones de la Entidad beneficiaria.

Ebazpen honetako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakunde onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte:

Las Entidades beneficiarias de las subvenciones establecidas en la presente Resolución, deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Hori dela-eta, dirulaguntza esleitzen zaiela jakinarazten duen adierazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunek berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartu dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de diez días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención los beneficiarios no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza emandako helburu zehatzerako erabiltzea, eta jasotako dirulaguntzon gainean dituzten egitekoak betetzeko asmoz Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazioa ematea.

b) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida y facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que les sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas.

c) Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoetan jasotako kontsulta eta erreklamazio guztiak Kontsumonet aplikazio informatikoaren bidez kudeatzea. Aplikazioak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei Informazioa eta Arreta emateko Zentroen sareko zentro guztien jarduketak biltzen ditu.

c) Gestionar todas las consultas y reclamaciones atendidas en las correspondientes Oficinas Municipales de Información a las Personas Consumidoras a través de la aplicación informática Kontsumonet que integra las actuaciones de todos los centros pertenecientes a la red CIAC.

d) Diruz lagundutako jarduerak egiteko Kontsumobideren laguntza jaso izana komunikatzea bermatzea, haien zabalkundea edo publizitatea egin beharra dagoenean, horretarako dagokion logotipoa agertuta.

d) Garantizar la comunicación de haber obtenido ayuda de Kontsumobide para el desarrollo de las actividades subvencionadas que conlleven la divulgación, difusión o, en su caso, publicación de las mismas, haciendo constar para ello el logo correspondiente.

e) Toki-erakundeak ikuskaritza-jardueretarako dirulaguntzak jaso baditu, erakunde onuraduna derrigortuta dago Kontsumobideren ikuskaritzako eta alerta sareko kanpainetan parte hartzera.

e) En el caso de que la Entidad Local haya recibido ayudas por actividades de inspección, la entidad subvencionada estará obligada a colaborar en las campañas de inspección y Red de alerta de Kontsumobide.

f) Jarduerak sustatu eta horien berri ematean, hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiliko direla bermatzea.

f) Garantizar la utilización del lenguaje e imágenes no sexistas en los elementos de promoción y difusión de las actividades.

g) Erabiltzaile eta kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bete direla bermatzea dirulaguntzaren helburuarekin lotutako harremanen eremuan.

g) Garantizar el cumplimiento de los derechos lingüísticos de las personas consumidoras y usuarias en el ámbito de las relaciones vinculadas al objeto de la subvención.

h) Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako inguruabarren bat aldatu bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri eman behar diote Kontsumobideri.

h) Comunicar a Kontsumobide la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta en la concesión de la ayuda.

i) Jakinarazi behar dute helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu edo, hala badagokio, jaso dituztela beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik.

i) Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

j) Dirulaguntzaren erakunde onuraduna, behar baino zenbateko handiagoak jasotzen baditu, horiek itzultzera derrigortuta dago. Horretarako, bi hilabeteko epea izango du, itzulketa-ebazpena jakinarazten zaion egunetik hasita, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarri bezala. Hain zuzen ere, dekretu horrek arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra, eta berak ezartzen ditu horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak.

j) La Entidad beneficiaria de la subvención tendrá la obligación de devolver, en su caso, las cantidades percibidas en exceso en un plazo máximo de dos meses a contar desde la notificación de la Resolución de reintegro, de conformidad con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14., 18. eta 46. artikuluetan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan aurreikusitako gainontzeko betebeharrak beteko dituzte.

k) El resto de las obligaciones previstas en los artículos 14, 18 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimiento.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 17ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezartzen diren kasuetan, dirulaguntzak kendu egingo dira, eta, ondorioz, jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko ditu elkarte onuradunak. Halaber, horrela jokatuko da baldin eta elkarte onuradunak betebeharrak konplitu gabe uzten baditu, gastuak justifikatzen ez baditu, eskabidean esandakorako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabiltzen badu, edota, oro har, ebazpen honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako betekizunen bat betetzen ez badu.

Además de los supuestos establecidos en el artículo 53 del Decreto Legislativo 1/1997, de 17 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, el incumplimiento de las obligaciones de la organización beneficiaria, la falta de justificación de los gastos, una aplicación diferente a la señalada en la solicitud y/o, en general, el incumplimiento de alguno de los requisitos exigidos en la presente Resolución y de los exigidos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, darán lugar a la retirada de las subvenciones, debiendo, la organización beneficiaria de la ayuda, reintegrar las cantidades obtenidas con el interés de demora a la Tesorería General del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra la presente Resolución podrá interponerse recurso de alzada ante el Consejero de Turismo, Comercio y Consumo, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Xedapen hauek arautuko dituzte ebazpen honetako dirulaguntzak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onesten duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako araudia.

Las subvenciones a que se refiere esta Resolución se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

En Vitoria-Gasteiz, a 30 de noviembre de 2021.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

La Directora de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común