Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena

N.º 249, miércoles 15 de diciembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
6203
6203

47/2021 DEKRETUA, abenduaren 14koa, lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna.

DECRETO 47/2021, de 14 de diciembre, del Lehendakari, por el que se amplían los establecimientos, eventos, actividades y lugares para cuyo acceso es preceptiva la exigencia del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR), establecidos por Orden de 17 de noviembre de 2021, de la Consejera de Salud.

I.– 2021eko abenduaren 4an argitaratu zen (EHAA, 243. zk.) Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) derrigortasuna, 2021eko urriaren 6ko Aginduan ezarritako neurrien osagarri gisa. Lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa da agindu hori. Agindu hori argitaratu zen egunean sartu zen indarrean. Agindu horretako neurriek dagokien berrespen judiziala lortu zuten Auzitegi Gorenaren 2021eko abenduaren 1eko 1412/2021 Epaiaren bidez. Epai hori kasazioan eman zen Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2021eko azaroaren 22ko Autoaren aurka jarritako errekurtsoaren aurrean, eta auto horrek ez zuen baimendu EAEn Covid Ziurtagiria eskatzea.

I.– El Boletín Oficial del País Vasco núm. 243, del 4 de diciembre de 2021, publicó la Orden de 17 de noviembre de 2021 de la Consejera de Salud, por la que se establece la exigencia del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) como medida adicional a las establecidas por la Orden de 6 de octubre de 2021, sobre medidas de prevención necesarias para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19 en la nueva normalidad una vez declarada por el Lehendakari la finalización de la situación de emergencia. Dicha Orden entró en vigor el mismo día de su publicación. Las medidas que contiene la citada Orden obtuvieron el oportuno refrendo judicial mediante la sentencia número 1412/2021, de 1 de diciembre de 2021, del Tribunal Supremo, sentencia dictada en casación ante el recurso interpuesto por el Gobierno Vasco frente al Auto de fecha 22 de noviembre de 2021 del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, el cual no autorizó la exigencia de Certificado Covid en Euskadi.

II.– Zirkulazio epidemikoaren intentsitateak gora egin du azken asteotan. Abenduaren 8an, 100.000 biztanleko 791,569 kasukoa zen 14 egunetako intzidentzia metatua, eta joera goranzkoa da Intzidentziak gora eginda, ospitaleetako oheen okupazioak ere gora egin du. 2021eko abenduaren 8an, COVID-19a duten pazienteek ospitaleko 293 ohe okupatzen zituzten, eta 73 zeuden ZIUn. Horregatik, dekretu honen xedea da osasun publikoaren zaintza eta kontrolaren berezko prebentzio- eta geldiarazte-neurriak ezartzea eta neurri horiek gaur egungo egoerara egokitzea, kontuan hartuta COVID-19aren pandemiaren aurrekaria, harik eta behin betiko amaitzen den arte. Oraindik ere, COVID-19aren inguruko zenbait prebentzio-neurri mantendu beharko dira, hala nola, maskara erabiltzea, distantzia, eskuen higienea, barruko espazioak aireztatzea eta jende-pilaketak saihestea. Oraindik ere lehentasuna da kasuen eta kontaktuen jarraipen sistematikoari eta kudeaketa eraginkorrari eustea. Beharrezko da, era berean, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) ildotik, beste neurri batzuk ere sartzea, hala nola, dekretu honetan zehazten diren establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetara sartzeko baldintza izatea ziurtagiri hori erakustea. Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren hitzetan, 2021eko irailaren 14ko 1112/2021 Epaian adieraziak, «sarrera borondatezkoa den eta funtsezko jarduerak egiten ez diren lokalak» dira. Hau da, «pertsonek era askotara erabil dezakete aisia, eta, jakina, lokal horietara joan daitezke, ala ez, terraza nahiago izan dezakete, ala ez, baina establezimenduaren barrura joan nahi izanez gero, zeina leku itxia eta gutxi aireztatua izan ohi baita –hor, kutsatzeko arriskua handitzen da–, dokumentazio hori erakutsi behar da, izan ere, une horretan SARS-CoV-2 infekzioa ez izateko bermea eskaintzen du horrek, berme osoa ez bada ere».

II.– La intensidad de la circulación epidémica ha aumentado en las últimas semanas. A fecha 8 de diciembre, la incidencia acumulada en 14 días era de 791,569 casos por 100.000 habitantes, con tendencia al alza. El aumento en la incidencia ha sido seguido de un aumento en la ocupación de camas hospitalarias. A fecha de 8 de diciembre de 2021, el total de camas de hospitalización ocupadas por pacientes de COVID-19 ha sido de 293 y, en UCI de 73. Por ello, es objeto del presente Decreto, establecer y ajustar a la situación actual las medidas de prevención y contención propias de la vigilancia y control de la salud pública en atención al antecedente de la pandemia de COVID-19 hasta su definitiva finalización. Se requiere todavía el mantenimiento de ciertas medidas de prevención de la COVID-19, como son el uso de la mascarilla, distancia, higiene de manos, ventilación de espacios interiores y evitar aglomeraciones de personas. Continúa siendo una prioridad el mantenimiento del seguimiento sistemático y gestión eficaz de casos y contactos. También se hace necesario, en la línea del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR), incluir otro tipo de medidas como es la de condicionar el acceso al interior de los establecimientos, eventos, actividades y lugares que se detallan en este Decreto, a la exhibición de dicho certificado. En palabras de la jurisprudencia del Tribunal Supremo, expresadas en su sentencia núm. 1112/2021, de 14 de septiembre de 2021, se trata de «locales donde la entrada es voluntaria y donde no se realizan actividades esenciales». Esto es, «las personas pueden emplear su ocio de muy diversa forma, y naturalmente pueden acudir a dichos locales, o no, pueden preferir la terraza, o no, pero si se pretende ir al interior del establecimiento que es un espacio cerrado y normalmente poco ventilado, donde el riesgo de contagio se incrementa, ha de exhibirse la indicada documentación, que proporciona garantía, desde luego no absoluta, de no padecer en ese momento la infección SARS-CoV-2».

III.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak aurkeztutako txostenak azpimarratzen du datu zientifiko ugari daudela ziurtatzen dutenak erkidego-mailan gaixotasuna transmititzeari aurre egiteko eta dekretu honetan araututako jarduerak modu seguruagoan egiteko –bai bertaratutako pertsonentzat, bai aipatutako lokal eta establezimenduetako langileentzat– neurri eraginkor bat izango litzatekeela Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) edukitzeko eskakizuna ezartzea, jarduera horiek garatzen diren lekuetara sartzeko. Horrela, eta egungo egoera epidemiologikoak okerrera egin duenez, egun beharrezkoa da Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) eskakizuna zabaltzea, beren jardueren izaera dela-eta SARS-CoV-2 transmititzeko arrisku handiagoa duten establezimenduetara. Hauek, kasu:

III.– El informe aportado por la Dirección de Salud Pública y Adicciones pone de manifiesto la abundancia de datos científicos que avalan que una posible medida eficaz para hacer frente a la transmisión de la enfermedad a nivel comunitario y para facilitar el desempeño de las actividades reguladas en este Decreto de una manera más segura para las personas asistentes, así como para las personas trabajadoras de los locales y establecimientos mencionados, sería la implantación de la exigencia de hallarse en posesión de un Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) para el acceso a los lugares donde se desarrollen las mismas. Así, y ante el actual agravamiento en la situación epidemiológica, actualmente se hace necesario extender la exigencia del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) a aquellos establecimientos que, por la naturaleza de sus actividades, comportan un mayor riesgo de transmisión de SARS-CoV-2. Es el caso de:

1) Funtsezkoak ez diren eta arrisku handiena duten jarduerak, aerosolek birusaren transmisioa errazten duten eta pertsona kopuru handi baten aglomerazioa dakarten baldintzak biltzen direlako.

1) Aquellas actividades no esenciales y de mayor riesgo, por darse condiciones que favorecen la transmisión del virus por aerosoles y que implican la aglomeración de un número importante de personas.

2) Barrualdean jarduera fisikoa eta kirola egitea; izan ere, arnasketaren maiztasuna eta sakontasuna areagotu egiten dira, eta, ondorioz, aerosol gehiago sortzen dira, eta infekzioa gehiago barreiatzen da leku horietan dauden pertsonen artean.

2) La práctica de actividad física y deporte en interiores, puesto que la misma comporta un aumento de la frecuencia y de la profundidad de la respiración y, como consecuencia, un aumento de la generación de aerosoles y la diseminación de la infección entre las personas presentes en dichos lugares.

3) Adinekoei eta/edo minusbaliatuei arreta emateko ospitale eta zentro soziosanitarioetan, bai eta espetxeetan ere; izan ere, COVID-19aren aurrean kalteberatasun handiagoa eta, beraz, babes-premia handiagoa duten pertsonak daude leku horietan, ondoz ondoko olatu epidemikoetan frogatu den bezala.

3) Hospitales y centros sociosanitarios de atención a personas mayores y/o con discapacidad, así como centros penitenciarios, por ser lugares donde existen personas con una mayor vulnerabilidad frente a la COVID-19 y, por tanto, con una mayor necesidad de protección, tal y como se ha demostrado en las sucesivas oleadas epidémicas.

Era berean, jasotzen du «aplikatzen diren prebentzio-neurriez gain, unean kutsatutako pertsonen kopuruaren araberakoa dela komunitate batean COVID-19az kutsatzeko arriskua. Beraz, arestian aipatutako jardueretan Covid pasaportea eskatzeak onura esanguratsua izango du transmisio-egoera altuetan edo oso altuetan, hau da, intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 300 kasutik gorakoa den egoeretan.

También recoge que «el riesgo de contagio de COVID-19 en una comunidad depende, además de las medidas preventivas que se apliquen, del número de personas infectadas del momento. Por tanto, la exigencia de pasaporte Covid en las actividades señaladas anteriormente, tendrá un beneficio significativo en escenarios de transmisión alta o muy alta, es decir, en situaciones en las que la incidencia acumulada supere los 300 casos por 100.000 habitantes.

Intzidentzia metatua zehazteko erreferentzia-eremua Autonomia Erkidegoa da, adierazitako jardueren izaera dela eta. Jarduera horiek Erkidegoko lurralde osoan zehar hainbat udalerritan egoitza izan dezaketen biztanleria-segmentu handiei zuzenduta daude.»

El ámbito de referencia para determinar la incidencia acumulada es el de la Comunidad Autónoma, debido a la naturaleza de las actividades señaladas, las cuales se dirigen a amplios segmentos de la población que pueden estar domiciliados en diferentes localidades a lo largo de todo el territorio de la Comunidad.»

IV.– Neurria aldi baterakoa da; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu, ekitaldi, jarduera eta tokietarako eskatzen den intzidentzia-tasarekin lotuta dago, eta osasun-egoerara eta bilakaerara mugatuta dago.

IV.– La medida es temporal ya que se relaciona con la tasa de incidencia resultante en la Comunidad Autónoma de Euskadi para los establecimientos, eventos, actividades y lugares para cuyo acceso se exige y está limitada a la situación sanitaria y su evolución.

Bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.8 artikuluan xedatutakoarekin, neurriak baimen edo berrespen judiziala behar du indarrean sartu aurretik, eragina izan baitezake pertsonaren berdintasunerako, intimitaterako eta datuen babeserako oinarrizko eskubideetan.

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 10.8 de Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-administrativa, la medida debe someterse a autorización o ratificación judicial antes de su entrada en vigor ya que puede afectar a los derechos fundamentales a la igualdad, a la intimidad y a la protección de datos de la persona.

Dena den, nahiz eta Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) erabilera gaitu, berresten da beharrezkoa dela zuhurtasun-, segurtasun- eta zorroztasun-printzipioei eusten segitzea prebentzio- eta autobabes-neurrietan, eta herritarrei dei egiten zaie horretan kolaboratu dezaten, sinetsirik pertsona bakoitzak arduraz jokatzea dela bermerik garrantzitsuenetako bat kutsatzeak areagotu ez daitezen.

En todo caso, se reitera la necesidad de seguir observando los principios de prudencia, seguridad y rigor en las medidas de prevención y autoprotección, aun habilitando el uso del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR), dada la inexistencia de riesgo cero, y se sigue haciendo un llamamiento a la colaboración de la ciudadanía, desde la persuasión de que la responsabilidad individual constituye una garantía de primer orden para evitar la expansión del contagio.

V.– 2021eko abenduaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (242. zenbakia) argitaratu zen lehendakariaren abenduaren 2ko 44/2021 Dekretua, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko Euskadiko osasun-larrialdiko egoera deklaratzen duena, eta argitaratu zen egunetik beretik ditu ondorioak.

V.– El Boletín Oficial del País Vasco n.º 242, de 3 de diciembre de 2021, publica el Decreto del Lehendakari 44/2021, de 2 diciembre, por el que se declara, con efectos el mismo día de su publicación, la situación de emergencia sanitaria en Euskadi, derivada de la pandemia de COVID-19.

Horrela, osasun-larrialdiko egoera deklaratuta, eta COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, COVID-19aren pandemiaren kudeaketan laguntzeko, Labi-ren Aholku Batzorde berri bat eratu da ezohiko eran, hargatik eragotzi gabe Planaren zuzendaritzak beste batzuk izendatzea edo mantentzea legez ezarritako beste helburu batzuetarako.

Así, declarada la situación de emergencia sanitaria, y a tenor de dispuesto en el artículo 4 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, se constituye de modo extraordinario un nuevo Consejo Asesor del Labi para coadyuvar a la gestión de la pandemia de COVID-19, todo ello sin perjuicio de que la dirección del Plan acuerde designar o mantener otros, para otros fines legalmente establecidos.

COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluak arautzen du osasun-larrialdiko egoeraren adierazpena, eta bigarren puntuan, lehendakariari ahalmena ematen dio osasun-larrialdiko egoerak irauten duen artean ekainaren 24ko 2/2021 Legean jasotako larrialdi-jardueren zuzendaritza bakarra eta koordinazioa bere gain hartzeko, bai eta COVID-19a hedatzearen ondoriozko osasun-alertak sortutako egoeraren aurrean Labi-Euskadiko Babes Zibileko Planean aurreikusitako jarduerak ere.

El artículo 4 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, regula la declaración de la situación de emergencia sanitaria, y en su punto segundo, faculta al Lehendakari mientras dure la situación de emergencia sanitaria, a asumir también la dirección única y coordinación de las actividades de la emergencia contempladas en la indicada Ley 2/2021 de 24 de junio, y aquellas previstas ante la situación generada por la alerta sanitaria derivada de la propagación de la COVID-19 en el Plan de Protección Civil de Euskadi-Labi.

Dekretu honek hartzen dituen neurriak barne-osasunari buruzko eskumen-esparruan sartzen dira, eta, esparru horretan, proiektatutako arauak hartzen dituen neurriek adierazten dute Euskal Autonomia Erkidegoak erabili duela antolamendu juridikoak bere eskumen-esparruan aitortzen dion eskumena, Konstituzioaren 149.1.16 artikuluan ezarritako esparruaren barruan egiten baita. Artikulu horren arabera, Estatuak eskumen esklusiboa du kanpo-osasunaren eta osasunaren oinarrien eta koordinazio orokorraren arloan, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen autonomikoa du barne-osasunaren arloko Estatuko oinarrizko legeria garatzeko eta betearazteko, Autonomia Estatutuaren 18. artikuluak aurreikusten duen bezala.

Las medidas que adopta el presente Decreto se encuadran en el ámbito competencial relativo a la sanidad interior y, en dicho ámbito, las medidas que adopta la norma proyectada suponen la plasmación del ejercicio por parte de la Comunidad Autónoma de Euskadi de la competencia que le reconoce el ordenamiento jurídico en un ámbito competencial que le es propio, puesto que se realiza dentro del marco establecido en los artículos 149.1.16.ª de la Constitución, que reconoce al Estado competencia exclusiva en materia de Sanidad exterior y de las bases y coordinación general de la sanidad, de lo que resulta que corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco la competencia autonómica de desarrollo legislativo y ejecución de la legislación básica estatal en materia de sanidad interior, tal y como se prevé en el artículo 18 del Estatuto de Autonomía.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 3. artikuluak dioenez, «Euskal Administrazio Sanitarioari dagokio osasun publikoaren babes orokorra bermatzea prebentzio-neurrien bidez, osasuna sustatzeko neurrien bidez eta prestazio sanitario indibidualen bidez. Halaber, haren zeregina izango da baliabide-dispositibo egokia bermatzea, izaera publikoz ziurtatutako prestazioak emateko, batez ere titulartasun publikoko baliabideen dotazioaren, mantenimenduaren eta antolamendu-hobekuntzaren bidez».

La Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, señala en su artículo 3 que «corresponde a la Administración sanitaria vasca garantizar la tutela general de la salud pública a través de medidas preventivas, de promoción de la salud y de prestaciones sanitarias individuales. Asimismo, le corresponderá garantizar un dispositivo adecuado de medios para la provisión de las prestaciones aseguradas con carácter público, a través fundamentalmente de la dotación, mantenimiento y mejora de la organización de medios de titularidad pública.»

Honako hau da, gainera, arau-oinarria: Osasun publikoaren arloko neurri bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoa; Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren 26. artikulua; Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorraren 27.2 eta 54. artikuluak, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 3., 2., 12.2.a) eta 34. artikuluak.

Tienen su fundamento normativo, además, en la Ley Orgánica 3/1986, de 14 de abril, de Medidas Especiales en Materia de Salud Pública, en el artículo 26 de la Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad, en los artículos 27.2 y 54 de la Ley 33/2011, de 4 de octubre, General de Salud Pública, y en los artículos 3, 2, 12.2.a) y 34 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

Hain zuzen ere, aipatu beharra dago Osasun publikoaren arloko neurri bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoaren lehenengo artikuluan aurreikusten dela administrazio publikoetako osasun agintari guztiek hartu ahal izango dituztela lege horretan aurreikusitako neurriak, beren eskumen-esparruan, urgentziazko edo premiazko osasun-arrazoiek hala eskatzen dutenean, osasun publikoa babesteko eta hura galtzeari edo hondatzeari aurrea hartzeko.

En particular, es necesario señalar que la Ley Orgánica 3/1986, de 14 de abril, de Medidas Especiales en Materia de Salud Pública prevé, en su artículo primero, que al objeto de proteger la salud pública y prevenir su pérdida o deterioro, las autoridades sanitarias de las distintas administraciones públicas podrán, dentro del ámbito de sus competencias, adoptar las medidas previstas en dicha ley cuando así lo exijan razones sanitarias de urgencia o necesidad.

Bigarren artikuluan, osasun-agintaritza eskudunak gaitzen dira osasun-azterketak, tratamenduak, ospitaleratzeak edo kontrolerako neurriak hartzeko, baldin eta arrazoizko zantzuak ikusten badituzte biztanleriaren osasunerako arriskua dagoela pentsatzeko, pertsona edo pertsona-talde baten osasun-egoera jakin bat dela tarteko edo jarduera baten osasun-baldintzak direla tarteko. Eta zehazki gaixotasun kutsakorren kasuan, hirugarren artikuluak xedatzen du, gaixotasun horiek kontrolatzeko, osasun-agintaritzak, prebentzio-ekintza orokorrak egiteaz gain, neurri egokiak hartu ahal izango dituela, gaixoak, haiekin kontaktuan dauden edo egon diren pertsonak eta haien hurbileko ingurunea kontrolatzeko, bai eta arrisku kutsakorren kasuan beharrezkotzat jotzen direnak kontrolatzeko ere. Eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 12.2.a) artikuluak aurreikusten ditu osasun publikoaren babes orokorra bermatzeko beharrezkoak diren aginpideaz baliatzea dakarten esku-hartzeak, lehen aipatutako apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoaren 2. eta 3. artikuluetan aurreikusitako baldintza beretan.

El artículo segundo habilita a las autoridades sanitarias competentes para adoptar medidas de reconocimiento, tratamiento, hospitalización o control cuando se aprecien indicios racionales que permitan suponer la existencia de peligro para la salud de la población debido a la situación sanitaria concreta de una persona o grupo de personas o por las condiciones sanitarias en que se desarrolla una actividad. Y para el caso concreto de enfermedades transmisibles, el artículo tercero dispone que, con el fin de controlarlas, la autoridad sanitaria, además de realizar las acciones preventivas generales, podrá adoptar las medidas oportunas para el control de los enfermos, de las personas que estén o hayan estado en contacto con estos y del entorno inmediato, así como las que se consideren necesarias en caso de riesgo de carácter transmisible. Y el artículo 12.2.a) de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi prevé las intervenciones que supongan ejercicio de autoridad, necesarias para garantizar la tutela general la salud pública, en los mismos términos previstos en los artículos 2 y 3 de la Ley Orgánica 3/1986, de 14 de abril, antes citados.

Azaldutakoagatik, honako hau

Por lo expuesto,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

Dekretu honen xedea da establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna, COVID-19aren pandemiaren aurrekaria kontuan hartuta osasun publikoaren zaintzaren eta kontrolaren berezko prebentzio- eta euste-neurri osagarri gisa. Eta honako hauek dira eremu berri horiek:

El objeto del presente Decreto es ampliar el ámbito de los establecimientos, eventos, actividades y lugares para cuyo acceso resulta preceptiva la exigencia del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR), como medida adicional de prevención y contención propias de la vigilancia y control de salud pública en atención al antecedente de la pandemia de COVID-19, establecidos por Orden de 17 de noviembre de 2021, de la Consejera de Salud. Los nuevos ámbitos son los siguientes:

1.– Kontzertu-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak edo gaitutako beste espazio itxi batzuk, kontzertuak, musika-jaialdiak eta bestelako kultura- eta arte-ekitaldiak egiten direnean.

1.– Salas de conciertos y salas multiusos u otros espacios habilitados cerrados cuando se realicen conciertos, festivales musicales y otros acontecimientos culturales y artísticos.

2.– Ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak, baita oturuntza-aretoak ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.

2.– Establecimientos de hostelería y restauración, incluidos salones de banquetes cuando se realicen actividades con posibilidad de baile, independientemente del número de asistentes.

3.– Kiroldegiak, gimnasioak eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten den bestelako barne-espazioak, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.

3.– Polideportivos, gimnasios y otros espacios interiores donde se practica actividad física y/o deportiva, tanto para deportistas como acompañantes y público.

4.– Kirol-instalazio itxiak, hala nola, estadioak, frontoiak edo antzekoak, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak, eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.

4.– Instalaciones deportivas cerradas, tales como estadios, frontones o similares, cuando se celebren competiciones con un sistema de control de acceso (tiques, abonos, invitación y similares) y una asistencia superior a 100 personas.

5.– Ospitaleak, zentro soziosanitarioak eta espetxeak: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.

5.– Centros hospitalarios y centros sociosanitarios así como centros penitenciarios: personas que visitan a pacientes ingresados o residentes.

2. artikulua.– Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzea, prebentzio-neurri gehigarri gisa.

Artículo 2.– Exigencia del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) como medida adicional de prevención.

Azken 14 egunetan COVID-19ak Euskal Autonomia Erkidegoan izan dituen kasu positiboen intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 300 kasukoa edo gehiagokoa den artean, aurreko artikuluan aipatutako establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetara sartzeko eta bertan egoteko, ezinbestekoa izango da erabiltzaileak Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) erakustea, izan paperean zein euskarri digitalean.

Mientras la Tasa de Incidencia Acumulada en el conjunto de la Comunidad Autónoma de Euskadi de casos positivos por COVID-19 en los últimos 14 días sea igual o superior a 300 casos por cada 100.000 habitantes, tanto el acceso como la permanencia en el interior de los establecimientos, eventos, actividades y lugares señalados en el artículo anterior, estará condicionada al control por parte de los responsables del establecimiento de la exhibición por parte de la persona usuaria, en papel o soporte digital, de su Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR).

Betekizun hori ez da beharrezkoa izango 12 urtetik beherakoentzat, adinagatik sartu daitezkeen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetara sartzeko. Lokal horietako langileei ere ez zaie ziurtagiria eskatuko, beren lana egiteko lokal horietara sartzen direnean.

Dicha exigencia no será necesaria para el acceso a personas menores de 12 años a aquellos establecimientos, eventos, actividades y lugares a los que no tengan limitado el mismo por su clasificación. Tampoco será exigible a las personas trabajadoras de dichos locales cuando accedan a los mismos para realizar su trabajo.

Horretarako, Osasun Sailaren web-orrian (https://www.euskadi.eus), aste bakoitzeko astelehen eta ostegunetan jakinaraziko da lehen paragrafoan finkatutako tasaren indizea, eta hurrengo egunetik aurrera izango da eraginkorra haren erreferentzia, agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako.

A estos efectos, en la página web del Departamento de Salud (https://www.euskadi.eus) se divulgará los lunes y jueves de cada semana, el índice de la tasa fijada en el primer párrafo, siendo eficaz su referencia a efectos de lo previsto en esta orden a partir del día siguiente.

3. artikulua.– Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) Euskal Autonomia Erkidegoan.

Artículo 3.– Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) esteka honetan eskura daiteke:

La obtención del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) en la Comunidad Autónoma de Euskadi se facilita en el siguiente link:

Nolanahi ere, arau honen ondorioetarako, baliozkoak izango dira, halaber, beste osasun-administrazio batzuek emandako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalak (QR).

En cualquier caso, a los efectos de la presente norma, también serán válidos los Certificados Covid Digital de la Unión Europea (QR) emitidos por otras administraciones sanitarias.

4. artikulua.– Neurriak betetzen direla kontrolatzea eta zehapen-araubidea.

Artículo 4.– Control del cumplimiento de las medidas y régimen sancionador.

1.– Establezimenduan sartu aurretik Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) erakusteko eskatzeaz gain, bai establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku horien titularrek eta arduradunek, bai agintaritzaren agenteek edozein unetan eskatu ahal izango diete ziurtagiria leku horietan dauden pertsonei, ziurtagiri hori benetakoa dela egiaztatzeko.

1.– Además de la exigencia previa a la entrada en el establecimiento, tanto los titulares y responsables de los establecimientos, eventos, actividades y lugares indicados, así como los agentes de la autoridad podrán requerir en cualquier momento a las personas presentes, en los indicados lugares, la exhibición del Certificado Covid Digital de la Unión Europea (QR) a fin de comprobar la autenticidad de la misma.

2.– Establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetako arduradunek datuak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatu beharko dute. Bereziki, egiaztatzeko unean soilik eskatu ahal izango da apartatu honetan aipatzen den informazioa erakusteko, eta ezin izango da gorde edo parte-hartzaileen osasunari eragiten dioten datuen fitxategirik sortu.

2.– Los responsables de los establecimientos, eventos, actividades y lugares deberán garantizar el respeto a la normativa vigente en materia de protección de datos. En particular, la exhibición de la información a que se refiere este apartado solamente podrá ser solicitada en el momento de su verificación, no pudiendo conservarse ni crearse ficheros con los datos que afecten a la salud de los participantes.

3.– Establezimenduko sarreratik ikusteko moduko kartelen bidez, lokalean sartzeko baldintzen eta bertan aplikatu beharreko neurrien berri emango zaie bezeroei, eta, bereziki, maskara erabiltzea nahitaezkoa dela gogoraraziko zaie.

3.– Se informará a los clientes, mediante cartelería visible desde la entrada del establecimiento, de los requisitos para el acceso al local y de las medidas aplicables en el mismo y, en especial, se recordará la obligatoriedad del uso de mascarilla.

4.– Establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuaren titularra izango da gerta daitezkeen ez-betetzeen erantzule, eta COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legean aurreikusitako moduan zehatuko dira.

4.– De los posibles incumplimientos será responsable la persona titular del establecimiento, evento, actividad y lugar, y se sancionarán en los términos previstos en la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.

Quedan derogadas cuantas normas y actos de igual o inferior rango sean contrarios a lo establecido en este Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Dekretu honetan aurreikusitako neurriek 2022ko urtarrilaren 31ra arteko iraupena izango dute, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaie, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Ondorio horietarako, luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira neurriok.

Las medidas previstas en el presente Decreto tendrán una duración temporal hasta el 31 de enero de 2022 y serán objeto de seguimiento y evaluación continua, con el fin de garantizar su adecuación a la evolución de la situación epidemiológica, pudiendo, a estos efectos, prorrogarse, modificarse o dejarse sin efectos.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el momento de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Dekretu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.m) artikuluan ezarritakoarekin.

Contra el presente Decreto se podrá interponer recurso contencioso-administrativo en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 10 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la jurisdicción contencioso-administrativa.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 14 de diciembre de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común