Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

247. zk., 2021eko abenduaren 13a, astelehena

N.º 247, lunes 13 de diciembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
6171
6171

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2022ko probetarako deialdia egiten duena.

RESOLUCIÓN de 25 de noviembre de 2021, del Director de Planificación y Organización, por la que se convocan las pruebas para la obtención de los títulos de técnica o técnico y técnica superior o técnico superior en la Comunidad Autónoma del País Vasco, correspondientes al año 2022.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) 69.4 artikuluan ezartzen denez, «Hezkuntza-administrazioek, beren eskumenak baliatuta, aldian-aldian probak antolatuko dituzte Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako tituluak zuzenean eskuratzeko, Gobernuak erregelamenduz ezartzen dituen baldintzekin eta ezaugarriekin bat etorriz».

La Ley Orgánica 2/2006 de 3 de mayo, de Educación (LOE), en su artículo 69.4 establece que «Las Administraciones educativas, en el ámbito de sus competencias, organizarán periódicamente pruebas para obtener directamente el título de Bachiller y los títulos de formación profesional de acuerdo con las condiciones y características que establezca el Gobierno por vía reglamentaria.»

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren bidez, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen da. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendua errege-dekretu horretara egokitzeko xedez, otsailaren 2ko 14/2016 Dekretua eman zen, zeinaren bidez aldatzen baita otsailaren 26ko 32/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena.

El Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo y, con el fin de adecuar, en el ámbito competencial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la ordenación de las enseñanzas de formación profesional, se dictó el Decreto 14/2016, de 2 de febrero, de modificación del Decreto 32/2008, de 26 de febrero, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1147/2011 Errege Dekretuaren 35.b) artikuluan, titulua lortzeko aukera ematen zaie horretarako antolatutako probak gainditzen dituztenei, eta, 36. artikuluan ezartzen du, halaber, hezkuntza-administrazioek aldian-aldian antolatuko dituztela 2/2006 Lege Organikoaren 69.4 artikuluan ezarritako probak teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko eta, gainera, gutxienez urtean behin egingo dela proba horietarako deia. Halaber, adierazten du hezkuntza-administrazioek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, deialdietan zehaztu behar dutela heziketa-zikloetako zer lanbide-modulutarako egingo diren probak, zein den matrikula egiteko epea eta zein ikastetxe publikotan eta noiz egingo diren probak; horrez gain, 37. artikuluan ezartzen du zer baldintza bete behar diren proba horietan parte hartzeko.

Dicho Real Decreto 1147/2011, en su artículo 35.b), posibilita como vía para la obtención de los títulos la superación de las pruebas organizadas al efecto, y en su artículo 36 establece que, las Administraciones educativas organizarán periódicamente las pruebas establecidas en el artículo 69.4 de la Ley Orgánica 2/2006, antes mencionado, para la obtención de título de técnico y de técnico superior, así como que las pruebas serán convocadas, al menos, una vez al año. También señala que las administraciones educativas, en el ámbito de sus competencias, determinarán en sus convocatorias los módulos profesionales de los ciclos formativos para los que se realizan las pruebas, los centros públicos en que se realizarán las pruebas, el periodo de matriculación y las fechas de realización; y en el artículo 37 establece los requisitos para participar en dichas pruebas.

Orobat, otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuan eta hura garatzeko emandako arauetan ezartzen da erregimen presentzialeko ikasleak deialdi-kopuru mugatu batera aurkeztu ahal izango direla (14/2016 Dekretuaren bidez, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretua aldatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena). Ondorioz, heziketa-zikloak erregimen presentzialean egin dituzten zenbait ikaslek ezin izango dute ikasketekin jarraitu, ezarritako gehieneko deialdi-kopurua gainditua dutelako. Gainera, 32/2008 Dekretuari egindako seigarren aldaketan, 10. artikulua aldatzen da, honela: probak zehazten dira, eta parte hartzeko betekizunak ezartzen.

Asimismo, en el Decreto 14/2016, de 2 de febrero, de modificación del Decreto 32/2008, de 26 de febrero, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del Sistema Educativo en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y en las normas dictadas en su desarrollo, se establecen limitaciones al número de convocatorias en régimen presencial para el alumnado. Todo esto origina que ya haya personas que, habiendo cursado las enseñanzas de ciclos formativos en régimen presencial, no puedan continuar con las mismas por haber agotado el número máximo de convocatorias establecido. Además, en su Modificación Seis, modifica el artículo 10 del Decreto 32/2008 de forma que define las pruebas y establece los requisitos de participación.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko otsailaren 19ko Aginduak Lanbide Heziketako heziketa-zikloen ezarpena eta ebaluazioa arautzen ditu. Haren hirugarren xedapen iragankorrean, honako hau ezartzen da, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) heziketa-zikloei dagokienez: aurrerantzean ere probak egingo dira teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko, bai Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikotik eratorritako heziketa-zikloak –LOGSE zikloak ordezten dituztenak– ezartzen diren ikasturtean bertan, bai hurrengoan. Hartara, titulua lortzeko aukera emango zaie LOGSEtik eratorritako heziketa-zikloak edozein modalitatetan hasi baina amaitu gabe dituztenei. Era berean, aldi horretan heziketa-ziklo horiek eskaintzen jarraitu ahal izango da eskaintza partzialaren modalitatean.

La Orden de 19 de febrero de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, que regula la implantación y evaluación de los ciclos formativos de formación profesional. En su Disposición Transitoria Tercera, en relación a los ciclos formativos de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre de ordenación del sistema educativo (LOGSE), indica que se seguirán convocando pruebas para la obtención de los correspondientes títulos de técnico y técnico superior, en el curso de implantación y en el siguiente al de la fecha de implantación del ciclo formativo derivado de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOE) que le sustituye, con el fin de posibilitar el acceso al título a aquellas personas que, por cualquiera de las modalidades, hayan iniciado, pero no concluido los ciclos formativos derivados de la LOGSE. Asimismo, se podrán seguir ofertando estos ciclos formativos, en el citado período, en la modalidad de oferta parcial.

Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak.

La Orden de 19 de junio de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, regula las pruebas para la obtención de los títulos de técnico y técnico superior en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuak, bederatzigarren aldaketan, 32/2008 Dekretuaren 12. artikulua aldatzen du, eta honela geratzen da: «Lan-esperientzia eta ikaskuntza ez-formalak kapitalizatzeko xedez, pertsona helduek tituluak ere eskura ditzakete hemen xedatutako prozeduraren bidez: Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legearen 8. artikulua, azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuan garatua [...]».

El Decreto 14/2016, de 2 de febrero, en su Modificación Novena, modifica el artículo 12 del Decreto 32/2008, de forma que indica que, «con el fin de facilitar la capitalización de la experiencia laboral y los aprendizajes no formales, las personas adultas podrán acceder igualmente a los títulos, mediante el procedimiento previsto en el artículo 8 de la Ley 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional y desarrollado mediante el Decreto 211/2015, de 10 de noviembre (...)».

Beraz, helburu hartuta pertsona guztiek aukera izan behar dutela bizitza osoan zehar prestakuntza jasotzeko, eta, era berean, administrazio publikoek, hezkuntza-sistemaren bidez, sustatu behar dutela herritar guztiek derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko prestakuntza-maila edo parekoa lortzea, bada, egin beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako deialdia, goian deskribatutako egoerak kontuan hartuta, eta ikasleek aukera izan dezaten titulu bat lortzeko edo hura lortzeko ikasketak egiten jarraitzeko.

Por tanto, atendiendo a los objetivos de que todas las personas deben tener posibilidades de formarse a lo largo de la vida, y de que el sistema educativo debe facilitar que las administraciones públicas puedan promover que toda la población llegue a alcanzar una formación de educación secundaria postobligatoria o equivalente, procede realizar la oportuna convocatoria para la obtención de los títulos de técnica o técnico y de técnica superior o técnico superior en la Comunidad Autónoma del País Vasco, atendiendo a las situaciones antes descritas, con objeto de que las personas puedan alcanzar una titulación o continuar sus estudios para conseguirla.

Hori guztia dela eta, honako hau

Por todo ello, en su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2022ko probetarako deialdia egitea.

Convocar las pruebas para la obtención de títulos de técnica o técnico y técnica superior o técnico superior en la Comunidad Autónoma del País Vasco correspondientes al año 2022.

2. artikulua.– Deialdiaren eremua.

Artículo 2.– Ámbito de la convocatoria.

1.– Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan (LOGSE) ezarritako Lanbide Heziketako tituluak, eskaintzaren edozein modalitatetan ematen direnak, eskuratzeko probak.

1.– Pruebas para la obtención de los títulos de formación profesional establecidos al amparo de la Ley Orgánica 1/1990 (LOGSE), de 3 de octubre, de ordenación general del sistema educativo, que se estén impartiendo en cualquiera de las modalidades de oferta.

1/1990 Lege Organikotik eratorritako heziketa-ziklo horiek, gaur egun, modu presentzialean emandakoak izan daitezke, edo iraungitze-fasean egon daitezke Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako Lanbide Heziketako titulu berriak ezarri direlako.

Estos ciclos formativos derivados de la citada Ley Orgánica 1/1990, pueden actualmente estar impartiéndose en oferta presencial o estar en fase de extinción debido a la implantación de los nuevos títulos de formación profesional establecidos al amparo de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOE).

Horrenbestez, LOGSE ziklo hauetarako deitzen dira proba libreak:

Por tanto, los ciclos LOGSE para los que se convocan estas pruebas libres son:

• I. eranskina – LOGSE zikloak, 2021-2022 ikasturtean modalitate presentzialean ematen direnak.

• Anexo I – Ciclos LOGSE impartidos en Modalidad Presencial en el curso 2021-2022.

• II. eranskina – Iraungitze-fasean dauden LOGSE zikloak. Ziklo horietarako deialdiak egingo dira bai ziklo horien ordezko LOE heziketa-zikloak ezartzen diren ikasturtean bertan, bai hurrengoan, hala adierazten baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko otsailaren 19ko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean.

• Anexo II – Ciclos LOGSE en Fase de Extinción. De acuerdo con lo señalado en la disposición transitoria tercera de la Orden de 19 de febrero de 2010 de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, se seguirán convocando pruebas en el curso de implantación y en el siguiente al de la fecha de implantación del ciclo formativo LOE que le sustituye.

2.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako Lanbide Heziketako tituluak eskuratzeko probak, lege horretatik eratorritako Lanbide Heziketako titulu bat eskuratzeko interesa dutenei zuzenduak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako hezkuntza-eskaintzaren parte direnak 2021-2022 ikasturtean.

2.– Pruebas para la obtención de títulos de formación profesional establecidos al amparo de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación (LOE), dirigidas a aquellas personas interesadas en la obtención de un título de formación profesional derivado de la citada Ley y que formen parte de la oferta educativa de los centros públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el curso 2021-2022.

3. artikulua.– Prozesuaren garapena.

Artículo 3.– Desarrollo del proceso.

Aurrematrikulazio-epe bat zabalduko da, probetan parte hartzeko. Aurrematrikulazio hori EAEko sare publikoko ikastetxeetan egin ahal izango da, 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketaren eskaintza osatzen duten zikloetan eta eredu linguistikoetan, bai eta iraungitzekoak diren LOGSE zikloetan ere (II. eranskinean daude zehaztuta).

Para participar en las pruebas, se abrirá un período de prematriculación. Dicha prematriculación podrá realizarse en aquellos ciclos y modelos lingüísticos que conforman la oferta de Formación Profesional del curso 2021-2022 en cada centro de la red pública de la CAPV, así como en los ciclos LOGSE que se encuentran en extinción y que se detallan en el Anexo II.

Abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuaren arabera, proba horietan ezin izango da moduluen baliozkotzerik eskatu.

Según el Real Decreto 1085/2020, de 9 de diciembre, no se podrán solicitar convalidaciones de módulos en estas pruebas.

Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ebazpen honetan ezarritako irizpideak erabiliz.

Debido a la posibilidad de que se reciban más solicitudes que plazas haya disponibles, se procederá a baremar las solicitudes según los criterios establecidos en esta Resolución.

Prozesu honetako datuak oinarri hartuta, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak ezarriko du zer ziklo eta modulu sartuko diren deialdi honetan eta sare publikoko zer ikastetxetan egin ahal izango diren.

En base a los datos de este proceso, la Dirección de Planificación y Organización establecerá qué ciclos y qué módulos forman parte de la presente convocatoria y en qué centros de la red pública se podrán realizar.

Zikloen eta moduluen eskaintza argitaratu ondoren, plazak esleituko dira, baremazio-ordenari jarraituz. Esleipendunen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko dute esleipendunek, eta horrela gauzatuko da matrikula.

Una vez establecida la oferta de ciclos y módulos, se adjudicarán las plazas según orden de baremación. Tras la publicación de las listas definitivas de personas adjudicatarias, estas deberán realizar el pago del precio público correspondiente, tras el cual la matrícula será efectiva.

Honi erantsitako egutegian prozesu guztia biltzen da, eta hor adierazita daude data guztiak, azterketen data zehatzak izan ezik, ikastetxe bakoitzak zehaztuko baititu horiek.

Las diferentes fechas se indican en el calendario adjunto, donde se recoge todo el proceso, salvo las fechas concretas de los exámenes, que serán establecidas por cada centro.

Ebazpen honetan araututako prozesuan sortzen diren zerrendak kontsultatzeko, aurrematrikulazioa egin den ikastetxeko idazkaritzara jo beharko da, eta han identifikatu. Ondoren, probak egin behar diren ikastetxean kontsultatu ahal izango dira zerrendok, bai eta Ikasgunean ere; horretarako, beharrezkoa izango da erabiltzailea eta pasahitza izatea.

Las listas que se generen en el proceso regulado en esta Resolución podrán ser consultadas, previa identificación, en la secretaría del centro de prematriculación y, posteriormente, en el que le corresponda para la realización de las pruebas, y en Ikasgunea, para lo que se deberá disponer de usuario y contraseña.

4. artikulua.– Betekizunak.

Artículo 4.– Requisitos.

1.– Interesdunek, ebazpen honen xede diren probak egin ahal izateko, zenbait sarbide-betekizun bete beharko dituzte, zehazki Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 21eko Aginduaren I. eranskinaren hirugarren jarraibidean ezarritakoak. Agindu horren bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, 2021-2022 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan eta espezializazio-kurtsoetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere.

1.– Las personas interesadas, para poder realizar las pruebas objeto de esta resolución, deberán cumplir los requisitos de acceso establecidos en la Instrucción Tercera del Anexo I de la ORDEN de 21 de mayo de 2021, del Consejero de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes, plazos de admisión y matrícula para el curso académico 2021-2022, en los ciclos de formación profesional del sistema educativo impartidos por centros docentes públicos y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como cursos de especialización impartidos por centros docentes públicos, y se aprueban las instrucciones correspondientes a la admisión y matrícula en dichos centros, así como las correspondientes a la grabación de las solicitudes y matrícula en todos los centros docentes que imparten dichas enseñanzas.

2.– Aurrematrikula egiteko epea amaitu arte egiaztatu ahal izango dira betekizunak.

2.– Se podrá acreditar los requisitos hasta la finalización del período de prematriculación.

3.– Konpetentziak ebaluatu eta aitortzeko deialditik datozen pertsonek proba libreak egiteko deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, nahiz eta aurrematrikula egiteko epean lehenago aipatutako sarbide-betekizunak ez bete; azterketak egiteko, ordea, sarbide-betekizun horiek bete beharko dituzte, eta hala justifikatu, probak egiteko egunaren aurreko egun baliodunean, beranduenez. Konpetentziak ebaluatu eta aitortzeko deialditik datorren pertsona batek modulu bat edo gehiago egin eta gainditzen baditu betekizun horiek bete gabe, haren matrikula automatikoki ezereztuko da, eta egindako azterketak baliogabetuko dira.

3.– Las personas provenientes de la convocatoria de evaluación y reconocimiento de las competencias que durante el período de prematriculación no reúnan los requisitos de acceso anteriormente citados, podrán tomar parte en la presente convocatoria de pruebas libres, si bien, para realizar los exámenes deberán cumplir dichos requisitos de acceso, debiendo justificar dicho cumplimiento, como máximo, hasta el día anterior hábil a la realización de las pruebas. En el supuesto de que una persona proveniente de la convocatoria de evaluación y reconocimiento de las competencias realizase y aprobase uno o más módulos sin cumplir dichos requisitos, su matrícula quedará automáticamente anulada y los exámenes realizados quedarán sin validez.

4.– Gainera, teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, ezinbestekoa da gutxienez hemezortzi urte izatea, 2022ko abenduaren 31 baino lehen; goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, berriz, gutxienez hogei urte izatea, 2022ko abenduaren 31 baino lehen, edo, teknikariaren titulua dutenen kasuan, hemeretzi urte izatea.

4.– Asimismo, para presentarse a las pruebas para la obtención del título de técnica o técnico se requiere tener dieciocho años de edad a 31 de diciembre de 2022, y para presentarse a las pruebas para la obtención del título de técnica superior o técnico superior se requiere tener veinte años de edad a 31 de diciembre de 2022, o diecinueve, quienes estén en posesión del título de técnica o técnico.

5.– Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 36.4 artikuluan proba horiei buruz ezarritakoarekin bat etorriz, ikasleak ezingo dira ikasturte batean modulu berean matrikulatu autonomia-erkidego batean baino gehiagotan. Orobat, ezingo dira modulu berean matrikulatu urrutiko modalitatean eta modalitate presentzialean, eta, 5. artikuluaren bigarren paragrafoaren arabera, ikasturte batean, ikasleek ezingo dute modulu berean matrikulatu erregimen presentzialean eta tituluak lortzeko probetan. Prozeduraren edozein fasetan halako inguruabarren bat gertatu dela egiaztatuz gero, deialdi honetatik baztertuko da hori egin duena, eta baliorik gabe geratuko da egindako matrikula, alde batera utzi gabe jokabide horrek berekin ekar ditzakeen bestelako erantzukizunak. Betekizun hori betetzen dela azaltzen duen zinpeko adierazpena jasoko da matrikula eskatzeko dokumentuan.

5.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 36.4 del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, en relación con estas pruebas, el alumnado no podrá estar matriculado en el mismo año académico en un mismo módulo en diferentes Comunidades Autónomas. Tampoco podrá estar matriculado simultáneamente en un mismo módulo en la modalidad de formación presencial y a distancia; y de acuerdo con el artículo 5, segundo párrafo, durante un mismo curso académico, un alumno o alumna no podrá estar matriculado o matriculada en un mismo módulo en régimen presencial y en las pruebas para la obtención de títulos. La constatación de tales circunstancias en cualquier fase del procedimiento será causa de exclusión de la presente convocatoria, dejando sin efecto la matrícula realizada con independencia de cualquier otro tipo de responsabilidades que se deriven por tal actuación. El documento de solicitud de matrícula recogerá la declaración jurada de cumplimiento de este requisito.

Bateraezintasun hori ez zaie aplikatuko 2021-2022 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, baldin eta, aurrematrikulazio-epea bukatu baino lehen, lanbide-moduluren batean agortu badute Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 51. artikuluan ezarritako gehieneko deialdi-kopurua.

Esta incompatibilidad no es aplicable al alumnado matriculado en el curso 2021-2022 que, antes de la conclusión del período de prematriculación, haya agotado en algún módulo profesional el número de convocatorias permitidas establecidas en el artículo 51 del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo.

5. artikulua.– Aurrematrikulazioa.

Artículo 5.– Prematriculación.

1.– Aurrematrikula egin beharra dute deialdi honetan araututako probak egiteko interesa duten pertsona guztiek.

1.– Todas las personas interesadas en realizar las pruebas reguladas en la presente convocatoria deberán prematricularse.

2.– Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:

2.– Las prematrículas podrán ser presentadas de una de estas dos formas:

• Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa egiteko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza dituela Ikasgunean, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

• Presencial: en alguno de los centros públicos de formación profesional dependientes de la administración educativa. En el momento de la prematriculación se comprobará que la persona interesada tenga usuario y contraseña en Ikasgunea y si no dispone de ellos se le facilitará su obtención en ese momento.

• Online: horretarako, https://ikasgunea.euskadi.eus helbidean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

• Online: para ello, acceder a https://ikasgunea.euskadi.eus mediante la aplicación informática que el Departamento de Educación ha diseñado al efecto.

3.– Heziketa-zikloaren modulu baterako edo gehiagotarako egingo da aurrematrikula, salbu eta Proiektuaren modulua eta Lantokiko Prestakuntzaren modulua; izan ere, bi horiek modalitate presentzialean egin behar dira, heziketa-zikloaren gainerako moduluak gainditu ondoren, eta dagokion urteko aginduan zehazten den matrikulazio-epean (agindu horren bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan).

3.– La prematrícula se realizará para uno o varios módulos del ciclo formativo, excepto el módulo de Proyecto y el módulo de Formación en Centros de Trabajo, que deberán realizarse en la modalidad presencial, una vez superados los restantes módulos del ciclo formativo, durante el período de matriculación señalado en la correspondiente orden anual por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes, plazos de admisión y matrícula para cada curso académico, en los ciclos de formación profesional del sistema educativo.

Hala ere, behin modulu guztiak gainditurik, ikasleek eskatzen badute Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko, eta horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkezten badute, ebazpen honetan ezarritako aurrematrikulazio-epean formalizatu ahal izango dute matrikula.

No obstante, aquel alumnado que, una vez aprobados todos los módulos, solicite la exención del módulo de Formación en Centros de Trabajo, aportando la documentación precisa para ello, podrá formalizar la matrícula en el período de prematriculación establecido en esta Resolución.

4.– Honako datu hauek emango dira aurrematrikulazioa egitean:

4.– Al realizar la prematriculación, se indicará:

a) Probetarako irispidea, baremazioa egiteko erabiliko dena; hauetako bat izango da:

a) La vía de acceso a las pruebas, que se utilizará para la baremación, y que será una de las siguientes:

I.– Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialdia.

I.– Convocatoria de evaluación y reconocimiento de las competencias.

II.– Eskaintza partziala.

II.– Oferta Parcial.

III.– Deialdiak agortuta izatea.

III.– Convocatorias Agotadas.

IV.– Heziketa-zikloetan lehendik matrikulatuta egotea.

IV.– Matriculación previa en ciclos formativos.

V.– Gainerakoak.

V.– Resto.

b) Lurralde historikoa.

b) El Territorio Histórico.

c) Zer ziklotan egin nahi den matrikula.

c) El ciclo en que se quiere matricular.

d) Zer modulutan egin nahi den azterketa.

d) Los módulos de los que se quiere examinar.

e) Zer hizkuntza-eredutan egin nahi den proba (A edo D).

e) El modelo lingüístico en que quiere realizar la prueba (A o D).

5.– Aurrematrikulazioa egitean aurkeztu behar den dokumentazioa:

5.– Documentación a entregar al realizar la prematriculación:

• Erroldatze-ziurtagiria, gehienez 3 hilabeteko antzinatasuna duena: agiri hori ez aurkezteak ez dakar berekin prozesutik kanpo geratzea. Izan ere, baremazioari baino ez dio eragingo.

• Certificado de empadronamiento de máximo 3 meses de antigüedad: la no aportación de este documento no supondrá la no admisión al proceso. Únicamente afectará a la baremación.

• Ikasketa-espedientea edo sarbide-betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua: beharrezkoa izango da dokumentu hori aurkeztea, sarbide-betekizunak betetzen direla egiaztatzeko, eta aukera edukitzeko baremazioan lehentasuna izateko. (Oharra: EAEn 2015-2016 ikasturtetik aurrera, ikasturte hori barne, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak egin dituzten pertsonek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar).

• Expediente académico o documentación acreditativa del cumplimiento de los requisitos de acceso: será necesario para demostrar el cumplimiento de los requisitos de acceso y para poder optar a priorización en la baremación. (Nota: las personas que hayan realizado ciclos formativos de formación profesional en la CAPV a partir del curso 2015-2016 incluido, no deberán aportar su expediente académico).

• Salbuespenak eta hobariak justifikatzeko dokumentazioa, moduluetara eta prezio publikora.

• Documentación justificativa de exenciones y bonificaciones, a módulos y al precio público.

6. artikulua.– Baremazioa.

Artículo 6.– Baremación.

Aurrematrikulazio-epea amaitu ondoren, eskabideen baremazioa egingo da. Lurralde historikoaren, zikloaren eta ereduaren arabera egingo da prozesu hori. Irizpide hauen arabera egingo da baremazioa, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkeraren arabera:

Una vez finalizado el plazo de prematriculación, se procederá a la baremación de las solicitudes. Este proceso se realizará por Territorio Histórico, ciclo y modelo. La baremación se realizará según los siguientes criterios en el orden de prelación en el que aparecen a continuación:

1.– EAEn konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialdian parte hartu duten pertsonak, deialdi horretan gutxienez lanbide-kualifikazio bat lortu duten zikloetarako, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.

1.º– Personas que hayan participado de la convocatoria de evaluación y reconocimiento de las competencias de la CAPV, para los ciclos en los que en la misma hayan obtenido al menos una cualificación profesional, ordenadas de menor a mayor número de módulos pendientes.

2.– EAEko eskaintza partzialeko heziketa-zikloak egin dituzten pertsonak, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.

2.º– Personas que hayan cursado ciclos formativos ofertados en la Oferta Parcial en la CAPV, ordenadas de menor a mayor número de módulos pendientes.

3.– EAEn egindako heziketa-zikloen deialdiak agortuak dituzten pertsonak, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.

3.º– Personas con convocatorias agotadas de ciclos formativos cursados en la CAPV, ordenadas de menor a mayor número de módulos pendientes.

4.– EAEn emandako heziketa-zikloetan lehendik matrikulatuta egon diren eta zenbait modulu gainditu gabe dituzten pertsonak, gainditu gabeko modulu gutxien dutenetatik gehien dutenetara ordenatuta.

4.º– Personas matriculadas anteriormente en ciclos formativos impartidos en la CAPV y con módulos pendientes, ordenadas de menor a mayor número de módulos pendientes.

5.– EAEn erroldatuta dauden gainerako pertsonak.

5.º– Resto de personas empadronadas en la CAPV.

Lehentasun-irizpide horiek berak aplikatuko zaizkie, ondoren, Lanbide Heziketako ikasketak EAEtik kanpoko ikastetxeetan egin dituzten pertsonei, edo beste autonomia-erkidego batzuetan konpetentzia ebaluatzeko eta aitortzeko egindako deialdietan parte hartu duten pertsonei, edo EAEtik kanpo erroldatuta daudenei.

Estos mismos criterios de prelación, se aplicarán a continuación a las personas que hayan realizados sus estudios de formación profesional en centros ubicados fuera de la CAPV o hayan participado en convocatorias de evaluación y reconocimiento de la competencia de otras Comunidades Autónomas o estén empadronadas fuera de la CAPV.

Aipatutako irizpide horietako bakoitzean berdinketa gertatuz gero, ausazko esleipen-prozedura bat baliatuko da, ikasleak onartzeko prozeduran erabilitako aplikazio informatikoak egina. Aplikazio informatikoak, eskaera grabatzeko unean, ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskaerari, 1aren eta 99999aren arteko zenbaki oso bat, alegia. Berdinketak hautsi behar diren kasuetan erabiliko da zenbaki hori, horretarako gainerako irizpide guztiak agortu ondoren, betiere. Zenbaki txikienari emango zaio lehentasuna.

Dentro de cada uno de los criterios anteriores, en caso de empate se utilizará un procedimiento aleatorio efectuado por la aplicación informática utilizada para la realización del procedimiento de adjudicación del alumnado. En el momento de grabación de la solicitud, la aplicación informática asignará a la misma, de modo totalmente aleatorio, un número, que será un número entero comprendido entre 1 y 99999. Dicho número será utilizado en los casos en los que sea necesario para deshacer los empates existentes, una vez agotados todos los demás criterios de desempate. Se dará prioridad al número menor.

Pertsonaren bat adierazitako irizpide batean baino gehiagotan sartzen bada, aukerarik onena aplikatuko zaio.

Si alguna persona pudiese ser englobada en más de uno de los criterios indicados, se le aplicará la opción más favorable.

7. artikulua.– Eskaintza zehaztea eta plazak esleitzea.

Artículo 7.– Determinación de la oferta y asignación de plazas.

1.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta, jasotako eskaria kontuan hartuta, zehaztuko du deialdia zer ziklotarako eta zer modulutarako egingo den eta sare publikoko zer ikastetxetan. Ondoren, plazak esleituko ditu, baremazio-hurrenkeraren arabera, eta esleipendunen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, haietako bakoitzean adierazita zer ikastetxe esleitzen den hasiera batean; esleipendunek ikastetxe horietan egin beharko dituzte probak, matrikulazio-prozesua osatuko badute.

1.– La Dirección de Planificación y Organización analizará las solicitudes presentadas y en función de la demanda recibida, determinará qué ciclos y qué módulos se convocan y en qué centros de la red pública. A continuación, se procederá a adjudicar las plazas según el orden de baremación, y se publicarán las Listas Provisionales de Personas Adjudicatarias en el que se indicará, para cada una de ellas, el centro inicialmente asignado en el que deberá realizar las pruebas si completa el proceso de matriculación.

2.– Zerrenda horien aurka, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, bai aurrez aurre, bai Ikasgunean, egutegian horretarako finkatutako epean. Erreklamazioak aztertu ondoren, esleipendunen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, hau da, ordainketa egin aurrekoak, probak zer ikastetxetan egin behar diren zehaztuta; Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak ofizioz aldatu ahal izango du ikastetxea, azkenean zenbat lagun matrikulatu diren kontuan hartuta.

2.– Se podrán realizar reclamaciones a estas listas, tanto presencialmente como en Ikasgunea, dentro del plazo indicado en el calendario. Una vez analizadas las reclamaciones, se publicarán las Listas Definitivas de Personas Adjudicatarias Previas al Pago, con indicación del centro de realización de dichas pruebas, que, en función de las personas finalmente matriculadas, podrá ser modificado de oficio por la Dirección de Planificación y Organización.

8. artikulua.– Prezio publikoa ordaintzea.

Artículo 8.– Pago de precio público.

1.– Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak, argitaratu ondoren, prezio publikoa ordaintzeko epea irekiko da. Matrikula ez da gauzatuko, ordainketa eginda egon arte.

1.– Tras la publicación de las Listas Definitivas de Personas Adjudicatarias Previas al Pago, se abrirá el plazo para pagar el precio público. La matrícula no será efectiva hasta la realización del pago.

2.– Konpetentzia ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen pertsonak heziketa-zikloetan sartzeko probak gainditzeko zain badaude sarbide-betekizunak bete ahal izateko, proben nota jakin ondoren egingo dute ordainketa, erantsitako egutegian adierazten den datan.

2.– Las personas procedentes de la convocatoria de evaluación y reconocimiento de la competencia que estén pendientes de aprobar las Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos para poder cumplir los requisitos de acceso, realizarán el pago una vez conocida la nota de las citadas pruebas, en la fecha indicada en el calendario adjunto.

3.– 18 euro ziklo bakoitzeko izango da Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak eskuratzeko probei aplikatu beharreko prezio publikoa, hala ezarrita baitago Hezkuntzako sailburuaren 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren 5. artikuluan. Agindu horren bidez, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dira.

3.– El precio público a aplicar para las pruebas de obtención de los títulos de técnica o técnico y técnica superior o técnico superior de formación profesional es de 18 euros por ciclo, según se recoge en el artículo 5 de la Orden de 10 de julio de 2013, de la Consejera del departamento competente en materia de educación, por la que se fijan los precios públicos de los servicios educativos que presta el departamento competente en materia de educación.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak ezarritako moduetan ordaindu ahal izango dira azterketa-eskubideak. Dagokion epean ordaindu ezean, probetan parte hartzeari uko egin zaiola ulertuko da.

4.– El pago de los derechos de examen podrá efectuarse mediante las modalidades previstas en el Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, de aprobación del Texto Refundido de la Ley de tasas y precios públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Su impago dentro del plazo correspondiente será entendido como desistimiento de participación en las pruebas.

5.– Ezingo da dirua itzuli.

5.– No se podrá obtener su reembolso.

6.– Salbuespenak eta hobariak:

6.– Exenciones y bonificaciones:

• Honako egoera hauetako batean dauden ikasleek ez dute prezio publikoa ordaindu beharrik izango:

• Gozarán de exención total del precio público el alumnado que se encuentre en alguno de los supuestos siguientes:

– Kategoria bereziko familia ugariko kide izatea.

– Ser miembro de familias numerosas de categoría especial.

– Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan jasotako egoeraren batean egotea.

– Estar incluido en los supuestos contemplados en el artículo 25 del Decreto 290/2010, de 9 de noviembre, de desarrollo del sistema de asistencia integral a las víctimas del terrorismo.

• Prezio publikoaren % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugariko kide diren ikasleek.

• Gozarán de una bonificación del 50 % del precio público las alumnas y alumnos miembros de familias numerosas de categoría general.

9. artikulua.– Egutegia.

Artículo 9.– Calendario.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Probak egiteko ezarri den egutegia kontuan izanda, ezin direnez aldi berean egin proba horiek eta Lantokiko Prestakuntzaren modulua, 2/2006 Lege Organikotik (LOE) eratorritako heziketa-zikloak ezarri ondoren aurreikusitako bi ikasturteak amaitu ondorengo hurrengo ikasturtera arte matrikulatu ahal izango dira, Lantokiko Prestakuntzaren modulua bakarrik egiteko (2010eko otsailaren 19ko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz), baldintza hauek guztiak betetzen dituztenak: heziketa-zikloan sartzeko ezarri diren betekizunak bete, 1/1990 Lege Organikotik (LOGSE) eratorritako heziketa-zikloetan (2/2006 Lege Organikotik eratorritako heziketa-zikloen ezarpenak eragindakoetan) teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko proben deialdietan parte hartu, eta heziketa-zikloko curriculuma osatzen duten lanbide-modulu guztiak gainditu dituztenak, Lantokiko Prestakuntzaren modulua izan ezik.

Dado que el calendario establecido para la realización de las pruebas no permite simultanear estas con la realización del módulo de Formación en Centros de Trabajo, todas las personas que, reuniendo los requisitos establecidos para el acceso al ciclo formativo, hayan participado en las respectivas convocatorias para las pruebas para la obtención de los títulos de técnica o técnico y técnica superior o técnico superior en los ciclos formativos derivados de la Ley Orgánica 1/1990 (LOGSE) afectados por la implantación de los ciclos formativos derivados de la Ley Orgánica 2/2006 (LOE) y que hayan superado la totalidad de los módulos profesionales que componen el currículo del ciclo formativo, excepto el módulo de Formación en Centros de Trabajo, podrán matricularse para la exclusiva realización del citado módulo hasta en el curso siguiente a haberse agotado los dos previstos por la implantación de los ciclos formativos derivados de la Ley Orgánica 2/2006 (LOE), según se dispone en la disposición transitoria tercera de la Orden de 19 de febrero de 2010.

Ikaslearen banakako espedienteko azken idatzoharra jasota dagoen hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxean egingo da matrikulazioa, eta matrikula egiteko epea, berriz, heziketa-zikloak egiteko eskabideak aurkezteko eta ikasleak onartzeko egutegi komuna ezartzen duen urteko aginduan adierazten da.

La matriculación se realizará en el centro dependiente de la administración educativa donde conste la última anotación del expediente individual de la alumna o alumno y durante el periodo de matriculación señalado en la correspondiente Orden anual por la que se establece el calendario común para la presentación de solicitudes y plazos de admisión del alumnado en los ciclos formativos.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honetan arautzen ez den guztirako, prozedura-arloan osagarri gisa aplikatuko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.

En lo no regulado en la presente Resolución en materia de procedimiento será de aplicación supletoria la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

En Vitoria-Gasteiz, a 25 de noviembre de 2021.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

El Director de Planificación y Organización,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

I. ERANSKINA
ANEXO I
2021-2022 IKASTURTEAN MODALITATE PRESENTZIALEAN EMATEN DIREN LOGSE ZIKLOAK
CICLOS LOGSE QUE SE IMPARTEN EN MODALIDAD PRESENCIAL EN EL CURSO 2021-2022
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
2021-2022 IKASTURTEAN IRAUNGITZE-FASEAN DAUDEN LOGSE ZIKLOAK
CICLOS LOGSE EN FASE DE EXTINCIÓN EN EL CURSO 2021-2022
IRAUNGITZEN HASITA DAUDEN LOGSE ZIKLOAK: EZ DAGO HALAKORIK
CICLOS LOGSE QUE HAN COMENZADO SU EXTINCIÓN: NO HAY
IRAUNGITZEA AMAITUKO DUTEN LOGSE ZIKLOAK
CICLOS LOGSE QUE FINALIZAN SU EXTINCIÓN
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común