Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

232. zk., 2021eko azaroaren 22a, astelehena

N.º 232, lunes 22 de noviembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
5910
5910

8/2021 LEGEA, azaroaren 11koa, Euneiz Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate pribatu gisa onartzekoa.

LEY 8/2021, de 11 de noviembre, de reconocimiento de Euneiz como universidad privada de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Eusko Legebiltzarrak 8/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euneiz Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate pribatu gisa onartzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 8/2021, de 11 de noviembre, de reconocimiento de Euneiz como universidad privada de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 16. artikuluak hau ezartzen du: «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera gara dezaten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe».

El artículo 16 de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco, establece que: «En aplicación de lo dispuesto en la disposición adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y leyes orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuya al Estado el artículo 149.1.30 de la misma y de la alta inspección necesaria para su cumplimiento y garantía».

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak emandako definizioaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitate guztiek –titulartasun publikokoak nahiz ez publikokoak– euskal gizarteari laguntzen diote ekonomiaren, zientziaren eta kulturaren garapenean, bai eta haren kohesioa eta herritarren ongizatea lortzen ere; betiere, gizarte bidezkoago eta solidarioago baten bidean. Era berean, lege horren arabera, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateek giza eskubideen errespetuaren gaineko hezkuntza eta demokraziaren eta justizia sozialaren balioen gainekoa sustatu behar dute. Ohiko irakaskuntzaren osagarri diren ekimenak indartu beharko dituzte, eta horiei laguntza eman, giza duintasunari eta herri eta kultura guztien arteko elkartasunari dagozkien balioak transmititzen dituzten heinean. Horrez gain, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek euskal kultura-ondarearen defentsa, azterlana eta sustapena bultzatuko dituzte, oro har, eta euskararena bereziki. Legeak, halaber, publikoak ez diren unibertsitateentzako eskubide eta betekizunak ezartzen ditu, Euskal Unibertsitate Sistema osoaren kalitatea hobetzen lagunduko dutenak.

La Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, define un Sistema Universitario Vasco en el que todos sus agentes integrantes, sean de titularidad pública o no pública, contribuyen al desarrollo económico, científico y cultural de la sociedad vasca, a su cohesión y al bienestar de sus ciudadanos y ciudadanas, en clave de una sociedad más justa y solidaria. Asimismo, esta ley recoge que las universidades integradas en el Sistema Universitario Vasco habrán de promover la educación en los valores democráticos y de justicia social y en el respeto a los derechos humanos, así como estimular y dar apoyo a las iniciativas complementarias a la enseñanza ordinaria que comporten la transmisión de los valores correspondientes a la dignidad humana y a la solidaridad entre todos los pueblos y culturas. Además, se establece que las universidades del Sistema Universitario Vasco fomentarán la defensa, el estudio y la promoción del patrimonio cultural vasco en general, y del euskera en particular. Asimismo, la ley introduce para las universidades no públicas derechos y exigencias que redundan en una mejora de la calidad de todo el Sistema Universitario Vasco.

Bestalde, lege horren IV. tituluko 61. artikuluaren arabera, Eusko Legebiltzarrari ez beste inori dagokio unibertsitate pribatuak onartzea eta, hala badagokio, onarpen hori kentzea.

Dicha ley establece también en su Título IV, artículo 61, que corresponde al Parlamento Vasco, con carácter exclusivo, el reconocimiento de las universidades privadas y, en su caso, la revocación de dicho reconocimiento.

Era berean, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, VIII. tituluan, 108. artikuluan, ezartzen du edozein pertsona fisikok edo juridikok sustatu ahal izango duela publikoak ez diren unibertsitateen onarpena, eta unibertsitateen gaineko oinarrizko legerian ezarritako muga edo debekuak baino ez dituela izango. Gainera, lege horren 109. artikuluan xedatzen denez, unibertsitate pribatuak lege bidez onartuko dira.

Asimismo, la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, establece en su Título VIII, artículo 108, que cualquier persona física o jurídica podrá promover el reconocimiento de universidades no públicas, sin otras limitaciones o prohibiciones que las establecidas en la legislación básica de universidades. Además, en el artículo 109 de dicha ley se dispone que el reconocimiento de las universidades privadas se efectuará mediante ley.

Lege hori onartu zenetik, Eusko Jaurlaritzak, bere unibertsitate-politikaren bitartez, Euskal Unibertsitate Sistemaren artikulazioa eta kohesioa bultzatu du, sistema osatzen duten unibertsitate guztiei zuzendutako garapen-helburuak definituz.

Desde la aprobación de dicha ley, el Gobierno Vasco ha impulsado, a través de su política universitaria, la articulación y cohesión del Sistema Universitario Vasco mediante la definición de objetivos de desarrollo dirigidos al conjunto de las universidades que lo integran.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu baitzuen) zehatz-mehatz arautzen ditu, ikastetxeak sortzeko askatasunaren konstituzio-printzipioa errespetatuz, unibertsitate publiko zein pribatuen onarpenerako, funtzionamendurako eta araubide juridikorako baldintzei eta betekizunei buruzko alderdi nagusiak.

La Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, modificada por la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, regula de manera detallada, y respetando el principio de libertad de creación de centros constitucionalmente reconocido, los principales aspectos relativos a las condiciones y requisitos para el reconocimiento, funcionamiento y régimen jurídico de las universidades tanto públicas como privadas.

Bestalde, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak unibertsitate publikoei dagoeneko eskatzen zaizkien betekizunak hartzen ditu kontuan unibertsitate pribatuentzat. Lege horrek I. tituluko 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, legebiltzarraren lege bitartez onartuko dira unibertsitate pribatuak.

La Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, considera para las universidades privadas exigencias ya requeridas a las universidades públicas. Dicha ley, en su Título I, artículo 4, establece que el reconocimiento de las universidades privadas se llevará a cabo por ley de la asamblea legislativa.

Manu horien arabera, Eusteiz 2018 SA merkataritzako konpainia anonimoak, titulartasun pribatuko unibertsitateak sortzeko askatasunaren konstituzio-eskubidea baliatu nahirik, indarreko araudiak eskatzen duen espedientea aurkeztu du Hezkuntza Sailean eta Euneiz unibertsitate pribatu gisa onartzea eskatu du. Unibertsitatea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatuko litzateke eta irakaskuntza presentziala emango luke.

De acuerdo con estos preceptos, la compañía mercantil, en forma anónima, Eusteiz 2018, S.A, deseando ejercer el derecho constitucional de libre creación de universidades de titularidad privada, ha presentado en el Departamento de Educación del Gobierno Vasco el expediente requerido por la normativa en vigor y ha solicitado el reconocimiento de Euneiz como una universidad privada, que se establecería en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco e impartiría enseñanzas de carácter presencial.

Goi-mailako unibertsitate-hezkuntza eskainiko du Euneiz Unibertsitateak, teknologia berrien eta kirol- eta osasun-zientzien arloak integratuta. Teknologia berrien eta ekonomia digitalaren esparrua entretenimenduaren, bideo-jokoen eta joko aplikatuen industriara bideratua egongo da. Osasun-zientzien esparrua, berriz, kirol-zuzendaritzaren eta berregokitzearen eremuetara egongo da bideratuta, batez ere.

La Universidad Euneiz ofrecerá una educación superior universitaria integrando las áreas de las nuevas tecnologías y de las ciencias del deporte y la salud. El ámbito de las nuevas tecnologías y la economía digital estará orientado a la industria del entretenimiento, los videojuegos y los juegos aplicados. El ámbito de las ciencias de la salud, por su parte, está orientado sobre todo a los campos de la dirección deportiva y la readaptación.

Euneiz Unibertsitatearen konpromisoa da honelako goi-mailako unibertsitate-hezkuntza eskaintzea:

El compromiso de la Universidad Euneiz es ofrecer una educación superior universitaria que:

– Hazkunde eta garapen ekonomiko eta soziala sustatuko duena, ekonomia global berrirako prestatutako gradudunen bidez, munduko herritarrak izango baitira, beren testuinguruan modu positiboan eragiteko gai. Horretarako, abangoardiako prestakuntza erabiliko da, euskarritzat hartuta informazio- eta komunikazio-teknologiak, prestakuntza-bitarteko bereizgarri gisa, eta, praktika profesional intentsiboa, tresna gisa.

– Promueva el crecimiento y desarrollo económico y social mediante graduados y graduadas preparados para la nueva economía global, como ciudadanos y ciudadanas del mundo capaces de influir de forma positiva en su contexto, a través de una formación de vanguardia apoyada en las tecnologías de la información y la comunicación como medio formativo diferencial y en la práctica profesional intensiva como instrumento.

– Tokiko aberastasuna modu jasangarrian sortzen lagundu, eta kanpoko kapitala erakarriko duena. Horretarako, ikerketa aplikatu eraldatzailearen estrategia eta lankidetzako eta garapeneko proiektu berritzaileak erabiliko dira eta erakundearen eta gure herrialdearen giza kapitala nazioartean sustatuko da, teknologia berriek dakarten espazioa aprobetxatuz.

– Apoye la creación sostenible de riqueza local y atraiga capital del exterior a través de una estrategia de investigación aplicada transformadora, proyectos innovadores de cooperación y desarrollo, y promoción del capital humano de la institución y de nuestro país a nivel internacional aprovechando el espacio que promueven las nuevas tecnologías.

– Unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileen nazioartekotzea sustatuko duena.

– Fomente la internacionalización de las estudiantes y los estudiantes, docentes e investigadoras e investigadores de la universidad.

– Euskadiko hezkuntza-eskaintza guztia nazioartekotzen lagunduko duena.

– Colabore en la internacionalización de toda la oferta educativa de Euskadi.

– Kapital intelektuala garatu eta atxikiko duena, nazioarteko migrazio eta mugikortasun profesionala dela eta, berrikuntza- eta ekintzailetza-ekimenak erakarriz Gasteizera eta Euskadira, ikasleen lanaren bidez.

– Desarrolle y retenga capital intelectual con relación a la migración y la movilidad profesional internacional, atrayendo iniciativas de innovación y emprendimiento hacia Vitoria-Gasteiz y Euskadi mediante el trabajo de las estudiantes y los estudiantes.

Euneiz Unibertsitatea unibertsitate pribatua eratu ahal izateko, entitate sustatzaileak araudiak eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatu du, nahiz eta jarduerak hasteko baimena eman baino lehen gauzatu beharko diren. Zehazki, espedientean egiaztatu da Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 5. artikuluan jasotako debekuek ez dietela eragiten. Euneiz Unibertsitateak konpromisoa hartu du unibertsitate pribatuei aplikatu beharreko ordenamendu juridikoan eskatutako beste edozein betebehar beteko duela.

Para llegar a constituir la universidad privada Universidad Euneiz, la entidad promotora ha acreditado el cumplimiento de los requisitos que exige la normativa, si bien su materialización se exigirá con carácter previo a la autorización del inicio de actividades. En particular, se ha acreditado en el expediente que no están incursos en ninguna de las prohibiciones que contempla la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, en su artículo 5. La Universidad Euneiz asume el compromiso del cumplimiento de cuantas otras obligaciones exija el ordenamiento jurídico aplicable a las universidades privadas.

Euneiz Unibertsitatea onartzeko espedientean, Estatuko Unibertsitate Politikako Biltzar Nagusiaren nahitaezko txostena eskatu da, bai eta Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluarena eta Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluarena ere.

En el expediente de reconocimiento de la Universidad Euneiz, se ha solicitado el informe preceptivo de la Conferencia General de Política Universitaria del Estado, así como el informe de Unibasq-Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco, el del Consejo Vasco de Universidades y el del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria.

Edukiari dagokionez, lege honek Euneiz Unibertsitatea unibertsitate pribatua onartzen du, eta, oro har, honako alderdi hauek arautzen ditu: unibertsitatearen egitura, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren berariazko baimena jaso beharra jarduerak hasteko, ikasleak sartzeko betekizunak, jardunean egon beharreko gutxieneko epea, edo Administrazio autonomikoak bermeak ezartzeko edo ikuskapenak egiteko aukera izatea, hain zuzen ere ziurtatzeko Euneiz Unibertsitateak bete egiten dituela indarrean dagoen legeriak ezarritako betekizunak edo onarpenarekin hartutako konpromisoak.

En cuanto a su contenido, esta ley reconoce la universidad privada Universidad Euneiz, y regula, de forma general, aspectos tales como la estructura de la universidad, la necesidad de recabar autorización expresa del Gobierno de la Comunidad del País Vasco para el inicio de actividades, los requisitos de acceso del alumnado, el plazo mínimo en que debe mantenerse en funcionamiento, o la posibilidad de la Administración autonómica de establecer garantías o realizar inspecciones que aseguren el cumplimiento por parte de la Universidad Euneiz de los requisitos que establece la legislación vigente o los compromisos adquiridos con su reconocimiento.

Aplikazio-eremuari dagokionez, lege hau bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 129. artikuluan bildutako printzipio gidariekin, eta haien arabera ezartzen ditu xedea eta helburuak.

La presente ley se adecúa, para su ámbito de aplicación, a los principios rectores recogidos en el artículo 129 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y, conforme a ellos, establece su objeto y finalidades.

Bestalde, arau honen mailari dagokionez, bat dator Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 4. artikuluan jasotakoarekin. artikulu horren arabera, unibertsitate pribatua kokatuko den lurralde-eremuko erkidegoko legebiltzarrak emango du onarpena, lege bidez. Horrenbestez, ez da legediak ezarritako muga gainditzen, eta bai, beraz, proportzionaltasunaren printzipioa betetzen.

Por otro lado, el rango de esta norma responde a lo señalado en la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, en su artículo 4, que establece que el reconocimiento de universidades privadas se llevará a cabo por ley de la asamblea legislativa de la comunidad en cuyo ámbito territorial haya de establecerse; por lo tanto, no se extralimita respecto a lo establecido por la legislación, cumpliendo, por tanto, con el principio de proporcionalidad.

Era berean, segurtasun juridikoa bermatzen da, bete-betean, lege hau zehaztasunez eta gardentasunez izapidetu baita.

Asimismo, se garantiza la máxima seguridad jurídica, por lo exhaustivo y transparente de la tramitación de esta ley.

Horiek horrela, batetik, aztertu da Euneiz Unibertsitatearen entitate sustatzaileak aurkeztutako memoria, non biltzen baitira Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan eta indarrean dauden gainerako arauetan ezarritako betekizunak betetzeko konpromisoak; eta, bestetik, kontuan hartu da, Euneiz Unibertsitatearen jarduerak hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunak egiaztatuko duela erakunde sustatzaileak badituela jarduera horien garapen egokia bermatuko duten irakaskuntza-baliabideak eta baliabide materialak, bai eta dagozkion titulu ofizialak egiaztatu eta akreditatu dituela ere, aplikatu beharreko araudiaren arabera. Horrenbestez, bidezkoa da lege hau onestea, goi-mailako unibertsitate-irakaskuntzako zerbitzua emateko ezinbestekoa den araudia jasotzen baitu, hezkuntzaren eta ikerkuntzaren kalitatea bermatuz.

En su virtud, se ha analizado, por un lado, la memoria presentada por la entidad promotora de la Universidad Euneiz en la que se reflejan los compromisos para el cumplimiento de los requisitos establecidos por la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, y demás normativa vigente. Asimismo, se ha tenido en cuenta que con carácter previo al inicio de actividades de la Universidad Euneiz el departamento competente del Gobierno Vasco acreditará que la entidad promotora dispone de los medios docentes y materiales para garantizar su adecuado desarrollo, así como que ha procedido a la verificación y acreditación de los correspondientes títulos oficiales, en línea con la normativa de aplicación. Por ello, procede aprobar esta ley que contiene la regulación imprescindible para facilitar la prestación del servicio de enseñanza superior universitaria garantizando la calidad de la educación y de la investigación.

1. artikulua.– Unibertsitatea onartzea.

Artículo 1.– Reconocimiento de la universidad.

1.– Onartu egiten da Euneiz Unibertsitatea, Eusteiz 2018 SAk sustatua, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate pribatutzat. Unibertsitate horrek nortasun juridiko propioa dauka, unibertsitateko irakaskuntza presentziala emango du eta goi-mailako unibertsitate-hezkuntzako erakunde gisa dagozkion gainerako eginkizunak beteko ditu, ikasketa eta ikerketaren bitartez.

1.– Se reconoce la Universidad Euneiz, promovida por la entidad Eusteiz 2018, S.A, como universidad privada del Sistema Universitario Vasco. Esta universidad tiene personalidad jurídica propia, ofrecerá enseñanza universitaria presencial y ejercerá las demás funciones que como institución de la educación superior universitaria le corresponden, a través del estudio y la investigación.

2.– Euneiz Unibertsitatea Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuko da, Salburua eraikinean, Gasteizko Biosferaren ibilbidearen 6. zenbakian, eta honako hauek arautuko dute bere jarduna: unibertsitatea onartzeko legeak, unibertsitatearen antolamendu- eta funtzionamendu-arauek eta unibertsitateei buruzko Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko arauek.

2.– La Universidad Euneiz se establecerá en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el edificio Salburua ubicado en el Paseo de la Biosfera n.º 6 de Vitoria-Gasteiz, y se regirá por la presente ley de reconocimiento, sus normas de organización y funcionamiento, así como por la normativa estatal y autonómica en materia de universidades.

3.– Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak onartu beharko ditu unibertsitatearen antolamendu- eta funtzionamendu-arauak, haien legezkotasuna aztertu ondoren.

3.– De conformidad con lo previsto en el artículo 6.5 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, las normas de organización y funcionamiento de la universidad deberán ser aprobadas por el Gobierno Vasco, previo examen de su legalidad.

2. artikulua.– Egitura.

Artículo 2.– Estructura.

1.– Euneiz Unibertsitatea zenbait egitura-unitatetan antolatua dago eta, antolaketa horren barruan, ikastegi hauek izango ditu hasiera batean: Osasun Zientzien Fakultatea eta Teknologia Interaktibo Berrien Fakultatea.

1.– Entre las unidades estructurales en las que se organiza, la Universidad Euneiz contará inicialmente con los siguientes centros docentes: Facultad de Ciencias de la Salud y Facultad de Nuevas Tecnologías Interactivas.

2.– Ikastegi horiek arduratuko dira graduko eta graduondoko titulu ofizialak lortzeko ikasketak antolatzeaz eta kudeaketa administratiboaz, aplikatu beharreko araudiaren arabera eska daitezkeen betekizunen ildotik.

2.– Estos centros estarán encargados de la gestión administrativa y la organización de las enseñanzas conducentes a la obtención de títulos oficiales de grado y posgrado, en línea con los requisitos exigibles según la normativa de aplicación.

3.– Ikasketa ofizialen izena beroriek jardunean jartzeko aginduan jasoko da, ikasketa-planak egiaztatzeko ebazpenean jasotakoaren arabera.

3.– La denominación de las enseñanzas oficiales será recogida en la orden de puesta en funcionamiento según conste en la resolución de verificación de los planes de estudio.

4.– Euneiz Unibertsitateko ikastegi berriak onartzeko, titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzeko eta titulu horiek homologatzeko, unibertsitateei buruzko Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudietan ezarritako baldintzak betetzea eskatuko da, betiere beharrezko bitartekoak eta baliabideak dituztela egiaztatu ondoren.

4.– Para el reconocimiento de nuevos centros en la Universidad Euneiz, implantación de enseñanzas conducentes a títulos oficiales, así como para la homologación de estos títulos, se exigirá el cumplimiento de los requisitos establecidos por la normativa estatal y autonómica en materia de universidades, una vez acreditado que cuentan con los medios y recursos necesarios.

3. artikulua.– Unibertsitatearen jarduerak hasteko baimena.

Artículo 3.– Autorización para el inicio de actividades de la universidad.

1.– Euneiz Unibertsitatearen jardueren hasiera unibertsitateen alorrean eskumena duen sailburuaren aginduz erabakiko da, sei hilabeteko epean gehienez ere, baimena eskatzen denetik hasita, behin unibertsitatea onartzeko lege hau indarrean dagoela; betiere, epe horren barruan titulu ofizialen homologazioa lortu bada eta gainerako lege-betekizunak betetzen direla egiaztatzen bada.

1.– El inicio de actividades de la Universidad Euneiz se acordará por orden del consejero o consejera titular del departamento competente en materia de universidades, en un plazo máximo de seis meses desde la solicitud de autorización, una vez entrada en vigor la presente ley de reconocimiento, siempre que dentro de dicho plazo se hubiera obtenido la homologación de sus títulos oficiales y se hubiera acreditado el cumplimiento de los demás requisitos legales.

Euneiz Unibertsitateak bere eginkizunak behar bezala beteko dituela bermatuko duten baliabide propioak izan beharko ditu, bai eta unibertsitatea Euskal Unibertsitate Sistemaren helburuen testuinguruan ezarri eta garatuko dela bermatzeko behar direnak ere.

La Universidad Euneiz deberá disponer de los recursos propios que garanticen el desempeño adecuado de sus funciones, así como la implantación y desarrollo de la universidad en el contexto de los objetivos del Sistema Universitario Vasco.

Euneiz Unibertsitatearen jarduerak hasteko baimena ematen duen aginduan jasoko denez, Eusko Jaurlaritzak jarduerak hasteko baldintzatzat jarriko du berme batzuk eratzea; hain zuzen ere, unibertsitatearen jarduna eta garapena 6. artikuluan aipatzen den denboraz gutxienez ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen direnak, eta unibertsitateak eta haren sustatzaileek bere unibertsitate-komunitatea osatzen duten kideekiko dituzten konpromisoei aurre egitekoak.

En la orden por la que se autorice el inicio de actividades de la Universidad Euneiz, el Gobierno Vasco condicionará dicho inicio de actividades a la constitución de las garantías que se consideren necesarias para asegurar el funcionamiento y desarrollo de la universidad, al menos durante el tiempo al que se hace referencia en el artículo 6, así como para hacer frente a los compromisos de la universidad y sus promotores respecto de las personas integrantes de su comunidad universitaria.

2.– Eusko Jaurlaritzak egiaztatu egingo du legez ezarritako gutxieneko baldintzak bete direla, besteak beste, irakasleei eta ikertzaileei dagozkienak, eta gradu, master eta doktoregoko eskaintza akademiko ofizialari dagozkionak.

2.– El Gobierno Vasco comprobará que se han cumplido los requisitos mínimos legalmente establecidos, entre ellos, los relativos al personal docente e investigador y a la oferta académica de carácter oficial de grado, máster y doctorado.

Unibertsitatearen jarduerak hasteko aginduan, behin nahitaezko izapideak beteta, honetarako baimena ere emango da: unibertsitateak egindako eskaintza ikusita, dagozkion gradu, master eta doktoregoko ikasketa ofizialak ezartzeko.

En la orden de inicio de actividades, una vez cumplidos los trámites preceptivos, se autorizará asimismo la implantación de las enseñanzas oficiales de grado, máster y doctorado que proceda, a la vista de la oferta efectuada por la universidad.

Legeriak irakaskuntzako eta ikerkuntzako kalitatea bermatzeko ezartzen dituen oinarrizko betekizunak bete beharko dira, bai eta Eusko Jaurlaritzak ikasleen onarpenerako ezar ditzakeen mugak ere.

Deberán cumplirse los requisitos básicos que establezca la legislación para garantizar la calidad de la docencia y la investigación, así como los límites de admisión de alumnado que pueda establecer el Gobierno Vasco.

Era berean, jardueren hasiera baimentzeko informazioan, Euneiz Unibertsitateak emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako plan bat aurkeztu beharko du, unibertsitateko kolektibo eta arlo guztiei buruzkoa. Euskal kultura-ondarea eta euskara bultzatzeko plan bat ere aurkeztu beharko du, gutxienez Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean jasotako funtsezko helburuekin bat datorrena.

Asimismo, en la información para la autorización del inicio de actividades, la Universidad Euneiz deberá incluir un plan de igualdad de oportunidades de mujeres y hombres relativo a todos los colectivos y áreas universitarias. También deberá presentar un plan de impulso del patrimonio cultural vasco y el euskera, de conformidad, como mínimo, con los objetivos fundamentales recogidos en la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco.

3.– Euneiz Unibertsitatearen jarduerak hasteko baimenean, unibertsitateak hala proposatuta, ikasketak mailaka ezartzen joatea baimendu ahal izango da, ikasturtez ikasturte, edo aldi berean ezartzea, dagozkien ikasketa-planen arabera ikasturte guztietarako edo batzuetarako, baldin eta aukera hori aurreikusita badago ikasketa-planetan.

3.– En la autorización del inicio de actividades de la Universidad Euneiz, a propuesta de esta, se podrá autorizar que las enseñanzas se implanten de manera progresiva curso a curso, o de manera simultánea para todos o algunos de los cursos de los correspondientes planes de estudios, cuando esta circunstancia se contemple en los mismos.

4. artikulua.– Onarpenaren iraungitzea.

Artículo 4.– Caducidad del reconocimiento.

1.– Euneiz Unibertsitatearen onarpena iraungi egingo da baldin eta, lege hau indarrean jarri eta bi urtera, lege honen 3. artikuluan adierazitako jarduera akademikoak hasteko baimena eskatu ez bada.

1.– El reconocimiento de la Universidad Euneiz caducará en el caso de que, transcurridos dos años desde la entrada en vigor de esta ley, no se hubiera solicitado la autorización para el inicio de las actividades académicas señaladas en el artículo 3 de la presente ley.

2.– Euneiz Unibertsitatearen onarpena iraungi egingo da, halaber, baimena ukatzen bada ordenamendu juridikoan aurreikusitako betekizunak bete ez direlako. Ukatzea irmoa denean iraungiko da onarpena.

2.– Igualmente, caducará el reconocimiento de la Universidad Euneiz si se hubiese denegado la autorización por incumplimiento de los requisitos previstos en el ordenamiento jurídico, una vez haya llegado a ser firme la denegación.

5. artikulua.– Sartzeko betekizunak.

Artículo 5.– Requisitos de acceso.

1.– Unibertsitate-irakaskuntzara sartzeko indarrean dauden betekizunak betetzen dituzten ikasleak sartu ahal izango dira Euneiz Unibertsitatera.

1.– Podrán acceder a la Universidad Euneiz los alumnos y alumnas que cumplan los requisitos establecidos en la normativa vigente para acceder a la enseñanza universitaria.

2.– Euneiz Unibertsitateak askatasunez arautuko du ikasleak haren ikastegietan sartzeko eta bertan jarraitzeko araubidea. Dena den, eskatzaileek aurkez ditzaketen meritu guztien artean, meritu akademikoei eman beharko zaie lehentasunezko balorazioa.

2.– La Universidad Euneiz regulará libremente el régimen de acceso y permanencia del alumnado en sus centros. En todo caso, entre los distintos méritos que puedan alegar las personas solicitantes, deberá atribuirse una valoración preferente a los méritos académicos.

3.– Euneiz Unibertsitateak hau bermatuko du: unibertsitatean sartzeko eta bertan jarraitzeko eskubidea aitortzen dela, hala arauetan nola egitatezko egoeretan, inolako diskriminaziorik egin gabe jaiotze, arraza, sexu, sexu-joera, erlijio, iritzi edo bestelako ezaugarri edo baldintza pertsonala edo soziala dela-eta.

3.– La Universidad Euneiz garantizará que el derecho de acceso y permanencia, tanto en su regulación como en las situaciones de hecho, sea reconocido sin discriminación alguna por razón de nacimiento, raza, sexo, orientación sexual, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social.

6. artikulua.– Unibertsitatearen eta bere ikastegien jardun-iraupena.

Artículo 6.– Plazo de funcionamiento de la universidad y sus centros.

1.– Euneiz Unibertsitateak eta bere ikastegi guztiek jardunean iraun beharko dute gutxienez ikasketak hasi dituzten ikasleek ikasketok amaitu ahal izan arte, aprobetxamendu akademiko normalarekin.

1.– La Universidad Euneiz, y cada uno de sus centros, deberá mantenerse en funcionamiento, al menos, durante el periodo de tiempo necesario para que los alumnos y alumnas que hubieran iniciado sus estudios en ella, con un aprovechamiento académico normal, puedan finalizarlos.

2.– Euneiz Unibertsitatearen antolamendu- eta funtzionamendu-arauetan edo aplikatu beharreko beste arau batzuetan ez bada berariaz konpromiso zehatzik aurreikusi, ikasketa-planen azkentze-arauak aplikatzetik datorrena joko da lege honen 6. artikuluko 1. apartatuan aipatutako gutxieneko iraupen-denboratzat.

2.– En ausencia de compromiso específico previsto en las normas de organización y funcionamiento de la Universidad Euneiz o en otras normas aplicables, se considerará que el tiempo mínimo a que hace referencia el apartado 1 del artículo 6 de la presente ley es el que resulte de la aplicación de las normas de extinción de los planes de estudio.

7. artikulua.– Ikuskaritza.

Artículo 7.– Inspección.

1.– Espainiako Konstituzioak 149.1.30 artikuluan aurreikusitakoaren arabera Estatuaren eskumena diren goi-ikuskaritza eta gainerako ahalmenak eragotzi gabe, Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailak ikuskatuko du Euneiz Unibertsitateak aplikatu behar zaizkion arauak eta bere gain hartuta dituen betebeharrak betetzen dituela.

1.– Sin perjuicio de la alta inspección y demás facultades que competen al Estado conforme a lo previsto en el artículo 149.1.30 de la Constitución española, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades inspeccionará el cumplimiento, por parte de la Universidad Euneiz, de las normas que le sean de aplicación y de las obligaciones que tenga asumidas.

2.– Euneiz Unibertsitateak sail horretako organo eskudunekin lankidetzan jardungo du ikuskapen-lanetan, eta eskatutako dokumentazioa eta instalazioetarako sarbidea emango die, eskatzen diotenean, xede horretarako baino ez.

2.– La Universidad Euneiz colaborará con los órganos competentes de dicho departamento en la tarea de inspección, facilitando la documentación y el acceso a sus instalaciones que, a ese exclusivo efecto, le sean requeridos.

3.– Euneiz Unibertsitateak aldaketa hauek komunikatu beharko dizkio Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailari: unibertsitatearen antolamendu- eta funtzionamendu-arauetan izandakoak, ondare-egoerari dagozkionak eta ikerketarako eta ikasketarako beka eta laguntzak emateko arautze espezifikoan izandakoak. Aldaketak gertatu eta bi hilabeteko epean egingo da komunikazio hori.

3.– La Universidad Euneiz comunicará al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades cuantas variaciones puedan producirse en sus normas de organización y funcionamiento, en su situación patrimonial y en su regulación específica de concesión de becas y ayudas a la investigación y al estudio. Esta puesta en conocimiento se efectuará en el plazo de dos meses desde que las variaciones acaezcan.

4.– Era berean, Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailak Euneiz Unibertsitateari eskatu ahal izango dio auditoretzak egin ditzala, egoki iritzitako aldizkakotasunarekin, ez urtean behin baino gehiagotan. Helburua da unibertsitatea onartzerakoan kontuan hartu diren bideragarritasun ekonomikoko baldintzei eusten zaiela egiaztatzea.

4.– Asimismo, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades podrá solicitar a la Universidad Euneiz la realización de auditorías, con la periodicidad que se considere conveniente y nunca inferior a un año, con objeto de verificar que se mantienen las condiciones de viabilidad económica que se han tenido en cuenta en este reconocimiento.

5.– Euneiz Unibertsitatearen jarduerak hasi ondoren, Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailak ikusten badu unibertsitateak ez dituela betetzen ordenamendu juridikoak eskatzen dituen betebeharrak edo onarpena eskatu zuenean entitate titularrak bere gain hartu zituen konpromisoak, Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailak unibertsitateari eskatuko dio egoera erregularizatu dezala horretarako emango zaion epean. Epe hori atzemandako akatsaren neurriaren araberakoa izango da, eta unibertsitateari eskatu zaiona bete gabe amaitzen bada, Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateari eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari entzun ondoren, egoeraren berri emango dio Eusko Legebiltzarrari, unibertsitateari emandako onarpena ezeztatzea ala ez erabakitzeko.

5.– Si con posterioridad al inicio de las actividades de la Universidad Euneiz el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades apreciara que la universidad incumple los requisitos exigidos por el ordenamiento jurídico o los compromisos adquiridos por la entidad titular al solicitar el reconocimiento, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades requerirá a la universidad para que regularice su situación en el plazo que se establezca en consideración a la entidad de la deficiencia detectada. Transcurrido dicho plazo sin que la universidad haya atendido el requerimiento, y previa audiencia de la universidad y del Consejo Vasco de Universidades, el Gobierno Vasco informará al Parlamento Vasco a efectos de la posible revocación del indicado reconocimiento.

8. artikulua.– Titulartasuna eskualdatzea edo lagatzea.

Artículo 8.– Transmisión o cesión de titularidad.

Euneiz unibertsitateak Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailari honako egintza eta negozio juridikoen berri eman beharko dio, horiek burutu baino lehen:

Deberá ser previamente comunicada al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades la realización de los siguientes actos y negocios jurídicos:

– unibertsitate pribatuaren nortasun juridikoa edo egitura aldatzen duten egintza edo negozio juridikoak.

– aquellos que modifiquen la personalidad jurídica o la estructura de la universidad privada.

– unibertsitatearen gainean pertsona fisikoek edo juridikoek zuzenean edo zeharka duten titulartasuna inter vivos, osorik edo partzialki, dohainik edo kostu bidez eskualdatzea edo lagatzea dakartenak.

– aquellos que impliquen la transmisión o cesión, inter vivos, total o parcial, a título oneroso o gratuito, de la titularidad directa o indirecta que las personas físicas o jurídicas ostenten sobre la universidad.

9. artikulua.– Jardueren memoria.

Artículo 9.– Memoria de las actividades.

1.– Euneiz Unibertsitateak urtero prestatuko du bertan egindako ikasketen eta ikerketen memoria.

1.– La Universidad Euneiz elaborará anualmente una memoria comprensiva de las actividades docentes e investigadoras que en ella se realicen.

2.– Euneiz Unibertsitateak Eusko Legebiltzarraren, Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailaren eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eskura jarriko du memoria hori.

2.– La Universidad Euneiz pondrá dicha memoria a disposición del Parlamento Vasco, del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades y del Consejo Vasco de Universidades.

10. artikulua.– Jardueren ebaluazioa.

Artículo 10.– Evaluación de las actividades.

Euneiz Unibertsitatearen jarduerak Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazioaren mende geratuko dira, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 109. artikuluko 2. apartatuan jasotzen den bezala. artikulu horren arabera, «Onarpena emateko legeak ezarriko du unibertsitate berriak nahitaez utzi beharko duela bere jarduerak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak ebaluatzea».

La Universidad Euneiz quedará sometida a evaluación de sus actividades por Unibasq-Agencia de Calidad del Sistema Universitario Vasco, tal y como queda recogido en el apartado 2 del artículo 109 de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, que dice que «La ley de reconocimiento establecerá el sometimiento preceptivo de la nueva universidad a evaluación de sus actividades por la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco».

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Garapena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Desarrollo.

Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzan unibertsitateen alorreko eskumena duen sailburuari, lege honetan xedatutakoa aplikatzeko behar diren xedapenak emateko.

Se autoriza a la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de universidades para dictar las disposiciones precisas para la aplicación de lo dispuesto en esta ley.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.–. Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Esta ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 12a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 12 de noviembre de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común