Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena

N.º 221, lunes 8 de noviembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
5646
5646

229/2021 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Uraren Kanonari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

DECRETO 229/2021, de 2 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento del Canon del Agua.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, VIII. kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko zerga gisa sortu eta arautzen du uraren kanona. Era berean, Eusko Jaurlaritzari ahalmena eman dio araudi hori garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan, eta gaikuntza orokor horren osagarriak dira legearen zenbait manutan ezartzen diren gaikuntza bereziak ere.

En la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, en su Capítulo VIII, se crea y regula el canon del agua como tributo propio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, al mismo tiempo que se faculta al Gobierno Vasco para dictar las disposiciones reglamentarias de desarrollo de dicha regulación con una habilitación general, que se complementa con las específicas llamadas al reglamento contenidas en los diversos preceptos de la ley.

Erregelamendu honek 8 kapitulu eta 21 artikulu ditu, eta uraren kanona aplikatzeko araudia garatzea du helburu. Uraren kanona Euskal Autonomia Erkidegoko zerga bat da, eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean sortu eta arautu zen.

El objeto de este Reglamento, estructurado en 8 capítulos y 21 artículos es, por tanto, el desarrollo normativo para la aplicación del canon del agua, un impuesto de la Comunidad Autónoma del País Vasco, creado y regulado en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean egindako aldaketek –uraren kanona arautzeari dagokionez– (Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen Bigarren eta Seigarren Azken Xedapenen bitartez, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen Azken Xedapenetako Bigarrenaren bitartez ere) Uraren Kanonari buruzko Erregelamendu berri bat behar dute, aldaketa horiek egokitu eta garatu ahal izateko; modu horretan, ordeztu egingo da Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko eta Finantzarioari buruzko azaroaren 4ko 181/2008 Dekretua.

Las modificaciones incorporadas en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, en relación con la regulación del canon del agua, a través de la Disposiciones Finales Segunda y Sexta de la Ley 13/2019, de 27 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2020, así como de la Disposición Final Segunda de la Ley 1/2021, de 11 de febrero, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, precisan de un nuevo Reglamento del Canon del Agua para acomodar y desarrollar estos cambios, sustituyendo al Decreto 181/2008, de 4 de noviembre, por el que aprueba el Reglamento del Régimen Económico-Financiero del Canon del Agua.

Aldaketa horien helburua da diru-bilketaren kudeaketa sinplifikatzea eta erraztea, bai eta uraren kanonari buruzko zerga-betebeharrak betetzea ere, ingurumenaren nortasun-ezaugarriak indartuz, zerga-oinarria uraren beste kontsumo-erabilera batzuetara zabalduz, eta ekitatearen eta kudeaketa eraginkorraren printzipioak errespetatuz.

Dichas modificaciones están orientadas a simplificar y facilitar la gestión de la recaudación y el cumplimiento de las obligaciones tributarias relativas al canon del agua, reforzando las señas de identidad medioambientales, ampliando la base imponible a otros usos consuntivos del agua, y respetando los principios de equidad y gestión eficaz.

Zergaren helburuak lehengo bera izaten jarraitzen du: ura nondik hartzen den kontuan izan gabe, ura edukitzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitu ahal izateko. Ez da jabari publikoaren erabilerarako kanona.

La finalidad del tributo sigue siendo la disposición de agua para su consumo en el territorio del País Vasco con independencia del lugar de captación, no siendo un canon a la utilización de un dominio público.

Horrela, dekretu honi erantsitako erregelamenduan, I. kapituluan erregelamenduaren xedeari, Uraren Euskal Agentziaren eginkizunei eta uraren kanonari aplikatu beharreko araudiari buruzko aipamen orokorrak egin ondoren, II. kapituluan zerga-egitateari, zergapeko ez diren kasuei, salbuespenei eta hobariei buruzko alderdiak garatzen dira. Aurrerago, tributuaren subjektuei eta sortzapenari buruzko artikuluak daude, III. eta IV. kapituluetan, hurrenez hurren.

De este modo, en el Reglamento que se anexa a este Decreto, tras las referencias generales del Capítulo I al objeto del Reglamento, a las funciones de la Agencia Vasca del Agua y a la normativa de aplicación al canon del agua, en el Capítulo II se desarrollan los aspectos relativos al hecho imponible, supuestos de no sujeción, exenciones y bonificaciones. Más adelante, se encuentran los artículos dedicados a sujetos del tributo y devengo, Capítulos III y IV, respectivamente.

Halaber, V. kapitulua zerga-oinarriari eta hura zehazteko metodoei buruzkoa da (zenbatespen zuzena, objektiboa eta zeharkakoa), eta VI. kapitulua, berriz, karga-tasari eta kuotari buruzkoa. VII. kapituluan uraren kanonaren kudeaketari buruzko artikuluak daude, eta, azkenik, VIII. kapituluan arau-hausteengatiko eta zehapenengatiko prozedurak aipatzen dira, bai eta egiaztapen- eta ikerketa-prozedurak ere.

Así mismo, el Capítulo V se refiere a la base imponible y sus métodos de determinación (estimación directa, objetiva e indirecta) y el Capítulo VI está dedicado al tipo de gravamen y la cuota. En el Capítulo VII se encuentran los artículos relativos a la gestión del canon del agua y, por último, en el Capítulo VIII se hace referencia a los procedimientos por infracciones y sanciones, así como al procedimiento de comprobación e investigación.

Dekretuak bi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu.

El Decreto se completa con dos disposiciones adicionales, una disposición derogatoria y dos disposiciones finales.

Azaroaren 4ko 181/2008 Dekretuari dagokionez, honako alderdi hauei buruzko artikuluetan egindako aldaketak azpimarratu behar dira: zerga-egitatea, zergapetu gabeko kasuak, salbuespenak eta hobariak, subjektu pasiboa, eta kudeaketaren eremua.

Respecto del Decreto 181/2008, de 4 de noviembre, destacan las modificaciones de los artículos relacionados con el hecho imponible, supuestos de no sujeción, exenciones y bonificaciones, sujeto pasivo, así como en el ámbito de la gestión.

Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorrita, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 2an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente y del Consejero de Economía y Hacienda, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 2 de noviembre de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Uraren kanonari buruzko Erregelamendua onartzea. Dekretu honen eranskinean dago haren testua.

Artículo único.– Aprobar el Reglamento del canon del agua, cuyo texto se inserta como Anexo al presente Decreto.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Erregelamendu honen 17. artikuluan aurreikusitako hasierako adierazpena aurkeztu behar duten pertsona eta erakunde zergadunek sei hilabeteko epea izango dute horretarako, dekretu hau indarrean jartzen den egunetik hasita.

Las personas y entidades contribuyentes que estén obligadas a presentar la declaración inicial prevista en el artículo 17 de este Reglamento deberán presentarla en el plazo de seis meses desde la fecha de entrada en vigor del presente Decreto.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Dekretu hau indarrean jarri aurretik emandako salbuespenek eta hobariek, erregelamendu honen 6. artikuluan jasota ez dauden erabilerei dagozkienek, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera galduko dute indarra.

Las exenciones y bonificaciones otorgadas con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto y correspondientes a usos no contemplados en el artículo 6 de este Reglamento, pierden su efectividad desde el día 1 de enero de 2022.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabeturik geratzen dira azaroaren 4ko 181/2008 Dekretua (Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko eta Finantzarioaren Erregelamendua onartzen duena) eta erregelamendu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Queda derogado el Decreto 181/2008, de 4 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento del Régimen Económico-Financiero del Canon del Agua y cualquier otra disposición del mismo o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en este Reglamento.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio dekretu honetan aipatzen diren ereduak onartzeko. Eredu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Se faculta al Director o Directora General de la Agencia Vasca del Agua para aprobar los modelos a los que se alude en el presente Decreto y que deberán ser publicados en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día 1 de enero de 2022.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 2an.

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de noviembre de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ERANSKINA, URAREN KANONARI BURUZKO ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN AZAROAREN 2KO 229/2021 DEKRETUARENA
ANEXO AL DECRETO 229/2021, DE 2 DE NOVIEMBRE, POR EL QUE SE APRUEBA EL REGLAMENTO DEL CANON DEL AGUA
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Erregelamendu honen xedea da uraren kanonaren araudia garatzea. Kanon hori Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean sortu eta arautu zen.

Este Reglamento tiene por objeto el desarrollo normativo del canon del agua, creado y regulado en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

2. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 2.– Funciones.

1.– Uraren Euskal Agentziari dagokio uraren kanona kudeatzea, likidatzea, biltzea eta ikuskatzea.

1.– La gestión, liquidación, recaudación e inspección del canon del agua son funciones que corresponden a la Agencia Vasca del Agua.

2.– Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan diruzaintza-arloan eskumena duen sailak, horretarako sinatutako hitzarmenaren arabera, betearazpen-bideko diru-bilketa egin ahal izango du, eta lortzen diren diru-sarrerak Uraren Euskal Agentziak jasoko ditu.

2.– No obstante, la recaudación en vía ejecutiva podrá realizarse, en virtud de convenio suscrito al efecto, por el Departamento de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia de tesorería, correspondiendo los ingresos obtenidos a la Agencia Vasca del Agua.

3. artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.

Artículo 3.– Normativa de aplicación.

Uraren kanona lege-xedapen hauetan aurreikusitakoaren arabera dago araututa: Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean, erregelamendu honetan, erregelamendu hau garatzeko araudian eta tributuen araudi orokorrean.

El canon del agua se rige por lo previsto en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, este Reglamento y la normativa de desarrollo, así como en la normativa general de tributos.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ZERGA-EGITATEA, ZERGAPEKOAK EZ IZATEA, SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
HECHO IMPONIBLE, NO SUJECIÓN, EXENCIONES Y BONIFICACIONES

4. artikulua.– Zerga-egitatea.

Artículo 4.– Hecho imponible.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ur kontinentalak hartzea da zergapeko egitatea, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko, ura erabiltzeak ingurunean sor dezakeen eraginari erreparatuta.

1.– Constituye el hecho imponible la captación de aguas continentales en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para su utilización o consumo en la Comunidad Autónoma del País Vasco por la afección al medio que su utilización pudiera producir.

2.– Zerga-egitatearen barruan egongo da Euskal Autonomia Erkidegoan bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalak sartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko badira.

2.– Se incluirá dentro del hecho imponible la entrada en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco de aguas continentales procedentes de fuera del territorio de la misma para su utilización o consumo en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Ingurumen arloko xedea duten ur kontinentalak hartzeari edo sartzeari dagokionez, ulertuko da horrek ez dakarrela uraren erabilerarik edo kontsumorik.

3.– En el caso de captaciones o entradas de aguas continentales con finalidad medioambiental se considerará que no se produce utilización o consumo de agua.

5. artikulua.– Zergapekoak ez diren kasuak.

Artículo 5.– Supuestos de no sujeción.

Uraren kanonetik kanpora egongo dira uraren hartze edo sarrera hauek:

No estarán sujetas al canon del agua las captaciones o entradas de aguas siguientes:

a) Itsasoko urak.

a) Aguas marinas.

b) Euri-urak edo ur-isurketak.

b) Aguas pluviales o escorrentías.

c) Ura berriro erabiltzea industriarako edo beste erabilera batzuetarako. Halakoetarako, ura berriro erabiltzearen kontzeptua azaltzeko, Ur araztuak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duen abenduaren 7ko 1620/2007 Errege Dekretuak jasotakoa hartuko da kontuan.

c) Reutilización del agua en usos industriales u otros usos. A estos efectos se entenderá por reutilización de las aguas, el concepto definido en el Real Decreto 1620/2007, de 7 de diciembre, por el que se establece el régimen jurídico de la reutilización de las aguas depuradas.

6. artikulua.– Salbuespenak eta hobariak.

Artículo 6.– Exenciones y bonificaciones.

1.– Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude ur kontinentalen hartze edo sarrerak, erabilera edo kontsumo hauetarako:

1.– Quedan exentas del pago del canon las captaciones y entradas de aguas continentales para su utilización o consumos siguientes:

a) Kontsumitu gabe, energia edo indar eragilea lortzeko baliatzea.

a) La utilización no consuntiva para la obtención de energía o el uso de fuerza motriz.

Salbuespen hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek eskabidea aurkeztu beharko diote Uraren Euskal Agentziari, ezartzen den ereduaren arabera. Eskabidearekin batera, kontsumorako ez den erabilera hori gertatzen den lekuaren kokapen-planoa aurkeztu beharko dute, non jaso beharko baitira ura hartzeko eta itzultzeko puntuak eta hartutako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatuak.

Para la aplicación de esta exención, las personas o entidades contribuyentes deberán presentar solicitud a la Agencia Vasca del Agua, conforme al modelo que se establezca, acompañada de un plano de situación del lugar donde se produzca la citada utilización no consuntiva, con indicación de los puntos de toma y de retorno del agua, así como de los mecanismos homologados de medición directa del agua captada.

b) Ingurunera itzultzen den hartutako ur-kopurua, ur-hartze gunetik gertu, errespetatu beharreko emari ekologikoaren zati legez.

b) El volumen de agua detraído que retorna al medio, en un punto próximo al de detracción, como parte del caudal ecológico a respetar.

Salbuespen hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek eskabidea aurkeztu beharko dute Uraren Euskal Agentzian, ezartzen den ereduaren arabera, eta, horrekin batera, memoria tekniko bat aurkeztu beharko dute. Memoria horretan, egiaztatu beharko da ur-bolumen horiek ur-hartze gunetik hurbil dagoen itzulera-puntu bat dutela eta errespetatu beharreko emari ekologikoaren parte direla, eta, bertan, bolumen horietako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatua zehaztu beharko da.

Para la aplicación de esta exención, las personas o entidades contribuyentes deberán presentar solicitud a la Agencia Vasca del Agua, conforme al modelo que se establezca, acompañada de una memoria técnica en la cual quede acreditado que dichos volúmenes de agua tienen un punto de retorno próximo al punto de detracción y que forman parte del caudal ecológico a respetar, y en la cual se especifique el mecanismo homologado de medición directa del agua de dichos volúmenes.

c) Urtean 200 metro kubiko baino txikiagoko uraren hartze edo sarrerak.

c) Las captaciones y entradas con un volumen anual inferior a 200 metros cúbicos.

Salbuespen hau aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek ez dute eskabiderik aurkeztu beharko Uraren Euskal Agentzian, baina dagokion baimen edo kontzesio administratiboa izan beharko dute.

Para la aplicación de esta exención, las personas o entidades contribuyentes no deberán presentar solicitud a la Agencia Vasca del Agua, aunque deberán disponer de la correspondiente autorización o concesión administrativa.

2.– Zerga-oinarrian % 90eko hobaria izango du nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiliko den ura hartzeak edo sartzeak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektoreko organo eskudunak Euskadiko Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea betetzen dela egiaztatzen badu edota ustiapen-koadernoa, ingurumen arloko kontratua edo antzeko egiaztagiriak baditu.

2.– Se bonificará en el 90 % de la base imponible la captación o entrada de agua para el uso agropecuario, siempre y cuando se acredite por el órgano sectorial agrario competente de la Comunidad Autónoma del País Vasco el cumplimiento del Código de Buenas Prácticas Agrarias del País Vasco, cuaderno de explotación, contrato ambiental u otras acreditaciones similares.

Hobari hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko dute eskabidea, ezartzen den ereduaren arabera. Horrekin batera, Euskadiko Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea betetzen dela egiaztatzen duten agiriak, ustiapen-koadernoa, ingurumen arloko kontratua edo antzeko beste egiaztagiri batzuk ere aurkeztu beharko dituzte.

Para la aplicación de esta bonificación, las personas o entidades contribuyentes deberán presentar solicitud a la Agencia Vasca del Agua, conforme al modelo que se establezca, acompañada de la documentación que acredite el cumplimiento del Código de Buenas Prácticas Agrarias del País Vasco, cuaderno de explotación, contrato ambiental u otras acreditaciones similares.

3.– Artikulu honetako 1. apartatuko a) eta b) letretan eta 2. apartatuan araututako salbuespenak eta hobariak aplikatzeko, egiaztatu beharko da sorrera edo aprobetxamendua ustiatzeko baimen edo kontzesio administratiboa jaso dela, eta, 2. apartatuan aurreikusitako kasuan, beharrezkoa izango da, gainera, adieraztea ura abeltzaintzarako edo ureztaketarako erabiliko dela.

3.– Para la aplicación de las exenciones y bonificaciones reguladas en las letras a) y b) del apartado 1 y del apartado 2 anteriores de este artículo, será necesario acreditar que se dispone de la correspondiente autorización o concesión administrativa de la explotación del alumbramiento o aprovechamiento objeto de las mismas, y en el supuesto previsto en el apartado 2 se requerirá, además, que figure como destino del agua el uso ganadero o el riego.

Gainera, beharrezkoa izango da salbuespen edo hobari horri dagokion ur-bolumena bereizita kuantifikatzea, ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu indibidualizatuen bidez. Sistema honen bidez salbuetsita dagoen edo hobaria duen ur-bolumena ezin bada zehaztu, baimen edo kontzesio administratiboan ur-erabilera bakoitzerako adierazten diren ehunekoetatik abiatuta zehaztuko da, edo, hori ezinezkoa bada, baimen edo kontzesio administratiboan adierazitako ur-erabileretatik abiatuta zehaztuko da, horietako bakoitzerako ehuneko bera hartuta.

En su caso, además, será necesario que pueda ser cuantificado separadamente el volumen de agua correspondiente a dicha exención o bonificación, mediante mecanismos homologados de medición directa del agua individualizados. De no poder determinarse el volumen de agua exento o bonificado mediante este sistema, se procederá a su determinación a partir de los porcentajes que para cada uso del agua se reflejen en la autorización o concesión administrativa o, si ello no fuese posible, a partir de los usos del agua señalados en la autorización o concesión administrativa considerando igual porcentaje para cada uno de los mismos.

7. artikulua.– Salbuespenen eta hobarien eraginkortasuna.

Artículo 7.– Efectividad de las exenciones y bonificaciones.

1.– Salbuespenak eta hobariak aplikatzeko, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren berariazko aldeko ebazpena beharko da, eta ebazpen hori gehienez ere sei hilabeteko epean jakinarazi beharko zaie pertsona eta erakunde eskatzaileei. Ondorio horietarako, salbuespenaren edo hobariaren eskaera Uraren Euskal Agentziaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatuko da epea.

1.– Para la aplicación de exenciones y bonificaciones se requerirá de resolución expresa favorable del Director o Directora General de la Agencia Vasca del Agua, que deberá notificarse a las personas y entidades solicitantes en un plazo máximo de seis meses. A estos efectos, el plazo se contará desde la fecha en que la solicitud de exención o bonificación haya tenido entrada en el registro de la Agencia Vasca del Agua.

Ezezko ebazpena ematen bada, horren berri eman baino lehen, ebazpen-proposamena jakinarazi beharko zaio zergadunari; hartara, hamabost eguneko epean, proposamena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.

En caso de resolución denegatoria, con carácter previo a la notificación de la resolución se deberá notificar al contribuyente la propuesta de resolución para que, en el plazo de quince días, contados a partir del día siguiente al de la notificación de dicha propuesta, pueda presentar alegaciones.

2.– Pertsona edo erakunde zergadunari ebazpena jakinarazten zaion urteari dagokion autolikidazioan eta ondorengo bi urteetan gauzatuko dira salbuespenak eta hobariak.

2.– Las exenciones y bonificaciones se practicarán en la autoliquidación correspondiente al año en que se comunique su resolución a la persona o entidad contribuyente y en los dos años siguientes.

3.– Ebazpenik ez badago, salbuespenak eta hobariak eskatu zituztenek baietsitzat jo ahal izango dituzte eskaerak, administrazio-isiltasunez.

3.– En defecto de resolución, quienes solicitaron las exenciones y bonificaciones podrán entender estimadas sus solicitudes por silencio administrativo.

4.– Uraren hartze eta sarrerek, salbuetsiek edo hobaridunek, inola ere ez dute gaindituko kontzesioetan edo baimenetan ezarritako bolumena.

4.– Las captaciones y entradas de aguas exentas o bonificadas en ningún caso superarán el volumen de las establecidas en las concesiones o autorizaciones.

5.– Kontzesioaren edo baimenaren baldintzak betetzen ez badira, Uraren Euskal Agentziak salbuespenak edo hobariak kendu ahal izango ditu, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren berariazko ebazpen bidez.

5.– En caso de incumplimiento de las condiciones de la concesión o autorización, la Agencia Vasca del Agua podrá retirar el otorgamiento de las exenciones o bonificaciones, mediante resolución expresa del Director o Directora de la Agencia Vasca del Agua.

Aipatutako ebazpena jakinarazi baino lehen, ebazpen-proposamena jakinarazi beharko zaie zergadunei; hartara, hamabost eguneko epean, proposamena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Previamente a la notificación de la citada resolución se deberá notificar a los contribuyentes la propuesta de resolución para que, en el plazo de quince días, contados a partir del día siguiente al de la notificación de dicha propuesta, pueda presentar alegaciones.

6.– Kontzesioaren edo baimenaren baldintzetan aldaketak gertatzen direnean, edo artikulu honen 2. apartatuan aipatutako hiru urteak igaro direnean, salbuespenak edo hobariak aplikatzeko, beste eskabide bat aurkeztu beharko da, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpen bat.

6.– Cuando se produzcan cambios en las condiciones de la concesión o autorización, así como cuando hayan trascurrido los tres años a los que se refiere el apartado 2 de este artículo, para la aplicación de exenciones o bonificaciones será necesario presentar una nueva solicitud o, en su caso, una declaración responsable.

Beste eskabide bat edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkezten ez bada salbuespenaren edo hobariaren eraginkortasuna amaitu baino 3 hilabete lehenago gutxienez, emandako salbuespena edo hobaria ez da beste hiru urtez berrituko.

La no presentación de una nueva solicitud o, en su caso, declaración responsable, al menos con 3 meses de antelación a la fecha de expiración de la efectividad de la exención o bonificación, supondrá la no renovación por otros tres años de la exención o bonificación otorgada.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
TRIBUTUAREN SUBJEKTUAK
SUJETOS DEL TRIBUTO

8. artikulua.– Subjektu aktiboa.

Artículo 8.– Sujeto activo.

Uraren Euskal Agentzia da uraren kanonaren subjektu aktiboa.

La Agencia Vasca del Agua es el sujeto activo del canon del agua.

9. artikulua.– Subjektu pasiboak.

Artículo 9.– Sujetos pasivos.

1.– Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ur kontinentalak hartzen edo sartzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak eta Zerga Lege Orokorraren 35.4 artikuluak aipatzen dituen erakundeak.

1.– Son sujetos pasivos en calidad de contribuyentes las personas físicas o jurídicas y las entidades a las que hace referencia el artículo 35.4 de la Ley General Tributaria, que realicen captaciones o entradas de aguas continentales en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco para su utilización o consumo en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Ondorio horietarako, subjektu pasibo zergaduntzat hartuko dira, kontrako frogarik ezean, honako hauek:

2.– A estos efectos, se considerará sujeto pasivo contribuyente, salvo prueba en contrario, a:

a) Aprobetxamendua ustiatzeko gaitasuna ematen duen kontzesio edo baimen administratiboaren pertsona edo erakunde titularra.

a) La persona o entidad titular de la concesión o autorización administrativa que habilita la explotación del aprovechamiento.

b) Ura hartzeko instalazioen pertsona edo erakunde titularra, ura kontzesio edo baimen administratiborik ez duen aprobetxamendu batetik datorrenean.

b) La persona o entidad titular de las instalaciones de captación de agua, cuando el agua provenga de un aprovechamiento que no disponga de concesión o autorización administrativa.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako banaketa-instalazioen erakunde titularrak, baldin eta instalazio horietan sartzen bada Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo hartutako ura, bertan erabiltzeko edo kontsumitzeko.

c) Las entidades titulares de las instalaciones de distribución situadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco a las que se incorpora el agua captada fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco para su utilización o consumo en la misma.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
SORTZAPENA
DEVENGO

10. artikulua.– Sortzapena eta galdagarritasuna.

Artículo 10.– Devengo y exigibilidad.

Ura hartzen den unean edo sarrera-unean sortzen da kanona ordaindu beharra, kontuan hartu gabe ea aldi berean eskatzen diren ordaindu beharreko zenbatekoa eta erregelamendu honen 16. artikuluan aurreikusitako aldizkako autolikidazioak.

El devengo del canon del agua se producirá en el momento de la captación o entrada del agua, independientemente de que la cantidad a ingresar sea exigible al mismo tiempo de la presentación de las autoliquidaciones periódicas previstas en el artículo 16 de este Reglamento.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
ZERGA-OINARRIA
BASE IMPONIBLE

11. artikulua.– Zerga-oinarria.

Artículo 11.– Base imponible.

1.– Ur kontinentalen hartze edo sarreren ur-kopurua da zerga-oinarria. Metro kubikotan adierazi beharko da.

1.– Constituye la base imponible el volumen de las captaciones y entradas de aguas continentales, expresado en metros cúbicos.

2.– Zerga-oinarria zehazteko, honako modalitate hauetako bakoitzerako ezarritako arauak aplikatu ahal izango dira:

2.– La determinación de la base imponible podrá efectuarse aplicando las reglas establecidas para cada una de las siguientes modalidades:

a) Zuzeneko zenbatespeneko sistema.

a) Sistema de estimación directa.

b) Zenbatespen objektiboko sistema.

b) Sistema de estimación objetiva.

c) Zeharkako zenbatespeneko sistema.

c) Sistema de estimación indirecta.

12. artikulua.– Zuzeneko zenbatespena.

Artículo 12.– Estimación directa.

1.– Orokorrean, zerga-oinarria zuzeneko zenbatespeneko sistemaren bidez zehaztuko da, hau da, hartutako edo sartutako ur kontinentalaren kopurua neurtuz; horretarako, ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatuak erabiliko dira. Hori dela-eta, zergadun gisa subjektu pasiboak direnak, behartuta daude, beren kontura, hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu bat instalatu eta mantentzera, ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituen indarreko araudiaren arabera.

1.– En general, la base imponible se determinará por el sistema de estimación directa a través de la medición del volumen de agua continental captado o introducido por medio de mecanismos homologados de medición directa del agua. A estos efectos, quienes tengan la consideración de sujetos pasivos contribuyentes quedan obligados a instalar y mantener, a su cargo, un mecanismo homologado de medición directa del agua captada o introducida, de acuerdo a la normativa vigente que regula los sistemas de control de volúmenes de agua.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalak sartzen badira Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko, zergadunek, beren kontura, aipatutako jatorria duen ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu bat instalatu eta mantendu behar dute, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean sartzen den tokian edo gune horretatik ahalik eta gertuen, hura instalatzea teknikoki posible den tokian.

2.– En el caso de la entrada en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco de aguas continentales procedentes de fuera del territorio de la misma para su utilización o consumo en la Comunidad Autónoma del País Vasco, las personas contribuyentes han de instalar y mantener, a su cargo, un mecanismo homologado de medición directa del agua de este origen a su entrada en territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco o en el punto más cercano a este en el que sea técnicamente posible su instalación.

Ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu hori Euskal Autonomia Erkidegoan instalatu ez bada, bilketa-puntuetan kokatutako zuzeneko neurketarako mekanismo homologatuen bidez zehaztuko da zerga-oinarria.

Cuando no se haya instalado este mecanismo homologado de medición directa del agua en territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la base imponible se determinará mediante la medición de los mecanismos homologados de medición directa del agua situados en los puntos de captación.

13. artikulua.– Zenbatespen objektiboa.

Artículo 13.– Estimación objetiva.

1.– Ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologaturik instalatuta ez daukaten ur-hartzeetan eta -sarreretan, edo, instalatuta edukita ere, funtzionamenduan ez daudenean, zenbatespen objektiboko sistemaren bidez zehaztuko da zerga-oinarria, kasuan kasuko aprobetxamendua ustiatzeko baimen edo kontzesio administratiboan emandako urteko ur-bolumen osoaren arabera.

1.– En las captaciones y entradas de agua que no tengan instalados mecanismos homologados de medición directa del agua, o que, teniéndolos, no estén en funcionamiento, se determinará la base imponible por el sistema de estimación objetiva, según el volumen de agua total anual otorgado en la autorización o concesión administrativa de la explotación del aprovechamiento de que se trate.

Zerga-oinarriaren zehaztapen hori behin-behinekoa izango da, hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko nahitaezko mekanismo homologatua ezarri arte, eta bateragarria izango da, hala badagokio, uraren kanonaren zerga-oinarria zuzenean zenbatesteko aukera emango duen zuzeneko ur-neurketarako mekanismo homologatu bat izateko betebeharra ez betetzeagatik aurreikusitako zehapen-araubideak aplikatzearekin, bai eta dagokion baimen edo kontzesio administratiboarekin ere.

Esta determinación de la base imponible tendrá carácter provisional hasta la instalación del obligado mecanismo homologado de medición directa del agua captada o introducida y será compatible, en su caso, con la aplicación de los regímenes sancionadores previstos ante incumplimientos de la obligación de disponer de un mecanismo homologado de medición directa del agua que permita la estimación directa de la base imponible del canon del agua, así como de la correspondiente autorización o concesión administrativa.

2.– Behar bezala justifikatuta eta Uraren Euskal Agentziak baimena eman ondoren eskaria egiten duten subjektu pasibo zergadunek zerga-oinarria zehaztu ahal izango dute zenbatespen objektiboko sistemaren bidez, baimendutako trantsizio-aldian bakarrik. Horretarako, ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituen indarreko araudia bete beharko dute, eta, kasu horretan, beren konturakoak izango dira oinarria kalkulatzeko sistema hori aplikatzeak sor ditzakeen gastuak.

2.– Los sujetos pasivos contribuyentes que lo soliciten justificadamente y previa autorización de la Agencia Vasca del Agua, podrán determinar la base imponible por el sistema de estimación objetiva exclusivamente durante el periodo transitorio autorizado, para el cual deberán haber dado cumplimiento a la normativa en vigor que regula los sistemas de control de volúmenes de agua, en cuyo caso estarán a su cargo los gastos que la aplicación de este sistema de cálculo de la base pueda generar.

3.– Baimen edo kontzesio administratiborik ez badago, edo egon arren, baimendutako edo emandako ur-bolumen osoa adierazten ez bada, hileko zerga-oinarria honako formula hauen arabera zehaztuko da:

3.– En el supuesto de no existir autorización o concesión administrativa o que, existiendo, no se señale el volumen de agua total autorizado o concedido, la base imponible mensual se determinará de acuerdo con las fórmulas siguientes:

a) Lurpeko uren bilketen kasuan,

a) En el caso de captaciones de aguas subterráneas.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Non:

En la que:

– «Q» hileko zerga-oinarria baita, metro kubikotan zenbatetsia.

– «Q» base imponible mensual estimada en metros cúbicos.

– «P» talde jasotzailearen edo jasotzaileen potentzia nominala baita, kilowattetan.

– «P» potencia nominal del grupo o grupos elevadores en kilovatios.

– «h» zona horretako akuiferoaren batez besteko sakonera dinamikoa baita, metrotan.

– «h» profundidad dinámica media del acuífero en la zona considerada en metros.

b) Ur-bilketa ponpaketa bidez egiten den lurrazaleko uren aprobetxamenduen kasuan.

b) En el caso de aprovechamientos de aguas superficiales en los que la captación de agua se produzca mediante bombeo.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Non:

En la que:

– «P» talde jasotzailearen edo jasotzaileen potentzia nominala baita, kilowattetan.

– «P» potencia nominal del grupo o grupos elevadores en kilovatios.

– «Q» hileko zerga-oinarria baita, metro kubikotan zenbatetsia.

– «Q» base imponible mensual estimada en metros cúbicos.

c) Aurreko apartatuetan aurreikusi ez diren aprobetxamenduetan, ur-bilketa grabitate bidez egiten denean, hodi baten edo batzuen bitartez:

c) En los aprovechamientos no previstos en los apartados anteriores, en los que la captación de agua se produzca por gravedad a través de una o varias conducciones:

Q = 480 x Qm

Q = 480 x Qm

Non:

En la que:

– «Q» hileko zerga-oinarria baita, metro kubikotan zenbatetsia.

– «Q» base imponible mensual estimada en metros cúbicos.

– «Qm» eroanbideak onartzen duen gehienezko emaria baita, orduko metro kubikotan adierazita.

– «Qm» máximo caudal que admite la conducción expresada en metros cúbicos por hora.

14. artikulua.– Zeharkako zenbatespena.

Artículo 14.– Estimación indirecta.

1.– Uraren Euskal Agentziak zeharkako zenbatespen-sistema erabili ahal izango du, baldin eta zerga-oinarria zehaztu ezin badu zuzeneko zenbatespen-sistemaren bidez edo zenbatespen objektiboko sistemaren bidez, honako gertakari hauetako batengatik:

1.– La Agencia Vasca del Agua podrá utilizar el sistema de estimación indirecta cuando no pueda determinar la base imponible por el sistema de estimación directa o el sistema de estimación objetiva a causa de alguno de estos hechos:

a) Neurgailuak instalatzeko betebeharra bete ez delako, betiere zenbatespen objektiboaren sistemaren bidez kalkulatu ezin izan bada.

a) El incumplimiento de la obligación de instalar aparatos de medición, siempre que no se haya podido calcular por el sistema de estimación objetiva.

b) Derrigorrezko adierazpenak aurkeztu ez direlako, edo aurkeztutakoak behar bezain zehatzak edo osoak ez direlako edo gezurra diotelako.

b) La falta de presentación de declaraciones exigibles, o la insuficiencia o falsedad de las presentadas.

c) Ikuskatze-lanari aurka egin zaiolako, aitzakiak jarri direlako edo uko egin zaiolako.

c) La resistencia, obstrucción, excusa o la negativa a la actuación inspectora.

d) Kontularitzako edo erregistroko betebeharretan funtsezko ez-betetzeren bat izan delako.

d) El incumplimiento sustancial de las obligaciones contables o registrales.

e) Kontularitzako liburuak eta erregistroak edota horietan idatzitako eragiketen ziurtagiriak desagertu edo suntsitu direlako, ezinbestean gertatu bada ere.

e) La desaparición o destrucción, aun por causa de fuerza mayor, de los libros y registros contables o de los justificantes de las operaciones anotadas en los mismos.

2.– Uraren Euskal Agentziak arrazoitu egin beharko du zenbatespen-modalitate hori hartu izana, hura aplikatzeko arrazoi erabakigarriei buruzko txosten arrazoitu baten bidez, zerga-oinarria zehazteko hautatutako bitartekoen justifikazioaren bidez eta hautatutako baliabideen arabera egindako kalkulu eta estimazioen bidez.

2.– La Agencia Vasca del Agua deberá motivar la adopción de esta modalidad de estimación mediante informe razonado sobre las causas determinantes de su aplicación, la justificación de los medios elegidos para la determinación de la base imponible y los cálculos y estimaciones efectuados en virtud de los medios elegidos.

3.– Zerga-oinarria zeharka kalkulatzeko, eskura dauden datu eta aurrekari esanguratsuak erabili ahal izango dira, bai eta dagokion ekonomia-sektorean normalak diren parametroen arabera zergapeko egitatea zeharka egiaztatuko duten elementuak ere, eta, era berean, subjektu pasiboek dituzten magnitude, indize, modulu edo datuak, antzeko kasuen edo kasu baliokideen datu edo aurrekarien arabera.

3.– Para la estimación indirecta de la base imponible podrán utilizarse los datos y antecedentes relevantes disponibles, así como aquellos elementos que indirectamente acrediten el hecho imponible conforme a los parámetros normales en el respectivo sector económico, y las magnitudes, índices, módulos o datos que concurran en los sujetos pasivos, según los datos o antecedentes que se posean de supuestos similares o equivalentes.

4.– Uraren Euskal Agentziak zerga-oinarriaren zeharkako zenbatespena erabiltzea bateragarria izango da, hala badagokio, uraren kanonaren zerga-oinarriaren zuzeneko zenbatespena ahalbidetuko duen zuzeneko ur-neurketarako mekanismo homologatu bat izateko betebeharra ez betetzeagatik aurreikusitako zehapen-araubideak aplikatzearekin, bai eta dagokion baimen edo kontzesio administratiboa izatearen betebeharrarekin ere.

4.– La utilización por la Agencia Vasca del Agua de la estimación indirecta de la base imponible será compatible, en su caso, con la aplicación de los regímenes sancionadores previstos ante incumplimientos de la obligación de disponer de un mecanismo homologado de medición directa del agua que permita la estimación directa de la base imponible del canon del agua, así como de la obligación de disponer de la correspondiente autorización o concesión administrativa.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
KARGA-TASAK ETA KUOTA
TIPO DE GRAVAMEN Y CUOTA

15. artikulua.– Karga-tasa eta kuota.

Artículo 15.– Tipo de gravamen y cuota.

1.– Karga-tasa hau aplikatuko da: hiru euro-zentimo, ur metro kubikoko.

1.– El tipo de gravamen aplicable se establece en tres céntimos de euro por metro cúbico de agua.

2.– Tributu-kuota kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga-tasa aplikatuko zaio.

2.– La cuota tributaria resultará de la aplicación del tipo de gravamen a la base imponible.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
KUDEAKETA
GESTIÓN

16. artikulua.– Autolikidazioak eta informazio-ereduak.

Artículo 16.– Autoliquidaciones y modelos informativos.

1.– Subjektu pasibo zergadunek uraren kanona autolikidatu beharko dute, bai eta dagozkion informazio-ereduak aurkeztu ere Uraren Euskal Agentziari, epe hauetan:

1.– Los sujetos pasivos contribuyentes están obligados a autoliquidar el canon del agua, así como a presentar los modelos informativos correspondientes a la Agencia Vasca del Agua en los siguientes plazos:

a) Subjektu pasibo zergadunek aurreko urtean bildu edo sartu den ur-bolumenari dagokion autolikidazioa aurkeztu beharko diote urte bakoitzeko urtarrilean Uraren Euskal Agentziari, ezartzen den ereduaren arabera.

a) Los sujetos pasivos contribuyentes deberán presentar a la Agencia Vasca del Agua en el mes de enero de cada año la autoliquidación correspondiente al volumen de agua captada o introducida durante el año inmediatamente anterior, conforme al modelo que se establezca.

b) Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten subjektu pasibo zergadunek, urte bakoitzeko lehenengo bi hilabeteetan, aurreko urtean bildutako edo sartutako ur-bolumen osoa identifikatuko dute, bai eta erabilera mota bakoitzean erabilitako edo kontsumitutako ur-bolumena (ihesak, galerak eta kontrolik gabekoak, etxeko eta egoitzako erabilerak, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak, industria- eta merkataritza-erabilerak, udal-erabilerak) eta kanonaren bidez salbuetsitako, hobaritutako eta kargatutako ur-bolumena ere, ezartzen den informazio-ereduaren arabera.

b) Los sujetos pasivos contribuyentes que realicen suministros de agua a usuarias y usuarios, en los dos primeros meses de cada año identificarán el volumen total de agua captada o introducida durante el año inmediatamente anterior, así como el volumen de agua utilizado o consumido en cada tipo de uso (fugas, pérdidas e incontrolados, usos domésticos y residenciales, usos agropecuarios, usos industriales y comerciales, usos municipales) y el volumen de agua exento, bonificado y gravado por el canon del agua, conforme al modelo informativo que se establezca.

2.– Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten baina uraren kanona ordaindu behar duten subjektu pasiboak ez diren erakundeek, epe berean, artikulu honen 1. apartatuaren b) letran aurreikusitako informazio-eredua aurkeztu beharko dute Uraren Euskal Agentzian, altan emandako ur-bolumenei eta aurreko urtean erabilera-mota bakoitzean emandako bolumenei dagokienez.

2.– Las entidades que realicen suministros de agua a usuarias y usuarios, pero no son sujetos pasivos contribuyentes del canon del agua, deberán presentar en el mismo plazo ante la Agencia Vasca del Agua, el modelo informativo previsto en la letra b) del apartado 1 de este mismo artículo, respecto de los correspondientes volúmenes de agua que le hayan sido suministrados en alta y los volúmenes suministrados en cada tipo de uso en el año inmediato anterior.

3.– Uraren Euskal Agentziak ofizioz hasi ahal izango du uraren kanona likidatzeko prozedura, eta aitorpenak, autolikidazioak eta jakinarazpenak aurkezteko betebeharra betetzen dela kontrolatu ahal izango du, aplikatzekoa den zerga-araudian aurreikusitako kasuen arabera.

3.– La Agencia Vasca del Agua podrá iniciar de oficio el procedimiento de liquidación del canon del agua y ejercer el control del cumplimiento de la obligación de presentar declaraciones, autoliquidaciones y comunicaciones conforme a los supuestos previstos en la normativa tributaria de aplicación.

17. artikulua.– Hasierako adierazpena.

Artículo 17.– Declaración inicial.

1.– Subjektu pasibo zergadunek hasierako adierazpen bat aurkeztu beharko diote Uraren Euskal Agentziari. Adierazpen horretan, informazio zehatza jaso beharko da hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatuen eta harguneen egoerari buruz, bai eta uraren kanona aplikatzeko behar diren datuei eta elementuei buruz ere, ezartzen den ereduaren arabera.

1.– Los sujetos pasivos contribuyentes deberán presentar a la Agencia Vasca del Agua una declaración inicial, que deberá contener información precisa sobre la situación de los puntos de toma y de los mecanismos homologados de medición directa del agua captada o introducida, así como los datos y elementos necesarios para la aplicación del canon del agua, conforme al modelo que se establezca.

2.– Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da, aprobetxamendua hasi eta hilabeteko epean.

2.– La declaración inicial deberá presentarse en la Agencia Vasca del Agua en el plazo de un mes a contar desde el inicio del aprovechamiento.

3.– Aprobetxamenduaren inguruan adierazitako ezaugarrien edozein aldaketa Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean.

3.– Cualquier alteración de las características declaradas del aprovechamiento deberá ser comunicada a la Agencia Vasca del Agua dentro del plazo de un mes desde el momento en que se produzca.

18. artikulua.– Zenbatekoak sartzea.

Artículo 18.– Ingreso.

Subjektu pasibo zergadunek autolikidazioak aurkezteko unean sartu beharko dituzte uraren kanonaren zenbatekoak.

Los sujetos pasivos contribuyentes deberán ingresar los importes en concepto de canon del agua en el momento de la presentación de las autoliquidaciones.

19. artikulua.– Fakturazioa.

Artículo 19.– Facturación.

Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkieten subjektu pasibo zergadunek, erabiltzaileei bidaliko dizkieten fakturetan, uraren kanonak duen inpaktuari buruzko informazioa eman beharko dute. Horretarako, fakturaren toki nabarmen batean eta ondo irakurtzeko moduan, esaldi hau jarriko dute gaztelaniaz eta euskaraz:

Los sujetos pasivos contribuyentes que realicen suministros de agua a usuarias y usuarios deberán aportar información relativa al impacto del canon del agua en la factura que emitan a estos usuarios y usuarias, mediante la inclusión en la misma, en lugar destacado y legible, de la siguiente frase en castellano y euskera:

«Esta factura incluye el coste asumido por la entidad suministradora por el canon del agua de la Agencia Vasca del Agua-URA, por la afección al medio que su utilización pudiera producir

«Esta factura incluye el coste asumido por la entidad suministradora por el canon del agua de la Agencia Vasca del Agua-URA, por la afección al medio que su utilización pudiera producir

Faktura honetan sartuta dago Uraren Euskal Agentziaren uraren kanona dela-eta erakunde hornitzaileak bere gain hartutako kostua, uraren erabilerak ingurunean izan dezakeen eraginagatik».

Faktura honetan sartuta dago Uraren Euskal Agentziaren uraren kanona dela-eta erakunde hornitzaileak bere gain hartutako kostua, uraren erabilerak ingurunean izan dezakeen eraginagatik».

VIII. KAPITULUA
CAPÍTULO VIII
ZEHATZEKO ETA IKUSKATZEKO AHALMENA
POTESTAD SANCIONADORA E INSPECCIÓN

20. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 20.– Infracciones y sanciones.

1.– Zerga-arloko arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean xedatutakoa aplikatuko da, eta, bestela, zerga-arloko arau-hauste eta zehapenen araubide orokorra erregulatzen duen araudia.

1.– En materia de infracciones y sanciones tributarias se aplicará lo dispuesto en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, y, en su defecto, la normativa que regula el régimen general de infracciones y sanciones en materia tributaria.

2.– Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen arabera, organo hauei dagokie uraren kanonari buruzko arau-hausteen zehapen-espedienteak abiaraztea eta ebaztea:

2.– La incoación y resolución de los expedientes sancionadores de las infracciones relativas al canon del agua corresponde, conforme a la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas, a los siguientes órganos:

a) Uraren Euskal Agentziaren zuzendariari, arau-hauste arinak eta larriak direnean.

a) Al Director o Directora de la Agencia Vasca del Agua en los supuestos de infracciones de carácter leve y grave.

b) Erabiltzaileen Batzarrari, oso arau-hauste larriak direnean.

b) A la Asamblea de Usuarios, en los supuestos de infracciones de carácter muy grave.

3.– Uraren kanonaren zerga-oinarria zuzenean zenbatesteko aukera emango duen zuzeneko ur-neurketarako mekanismo homologatu bat edukitzeko betebeharra ez betetzea arau-haustetzat hartuko da, eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legean aurreikusitakoaren arabera zigortuko da.

3.– El incumplimiento de la obligación de disponer de un mecanismo homologado de medición directa del agua que permita la estimación directa de la base imponible del canon del agua tendrá la consideración de infracción, siendo sancionada conforme a lo previsto en la Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

21. artikulua.– Egiaztapena eta ikerketa.

Artículo 21.– Comprobación e investigación.

1.– Uraren Euskal Agentziak horretarako izendatutako langileak arduratuko dira uraren kanonaren errendimendua sorrarazten duten eragiketak egiaztatzeaz eta ikertzeaz.

1.– La comprobación e investigación de las operaciones que dan lugar al rendimiento del canon del agua será ejercida por el personal de la Agencia Vasca del Agua específicamente nombrado al efecto.

2.– Uraren Euskal Agentziak emango ditu egiaztapen eta ikerketa horietatik eratorritako likidazioak, eta agentzia berak ebatziko ditu jarduera horien aurka jartzen diren berraztertze-errekurtsoak.

2.– Corresponderá a la Agencia Vasca del Agua dictar las liquidaciones derivadas de las actuaciones de comprobación e investigación, así como resolver los recursos de reposición que en su caso se interpongan contra las mismas.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común