Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

218. zk., 2021eko azaroaren 3a, asteazkena

N.º 218, miércoles 3 de noviembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
5580
5580

EBAZPENA, 2021eko urriaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2020ko ekitaldian eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren esparruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

RESOLUCIÓN de 22 de octubre de 2021, del Director de Agricultura y Ganadería, por la que se hace pública la relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas, durante el ejercicio 2020, en el marco del Decreto 10/2018, de 30 de enero, de agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales, y sus uniones y federaciones, en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea.

El Decreto 10/2018, de 30 de enero, de agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales, y sus uniones o federaciones, en la Comunidad Autónoma del País Vasco, tiene por objeto el establecimiento de las normas básicas aplicables al reconocimiento de las Agrupaciones de Productores Agrarios y sus Uniones, que comercialicen en común la producción procedente de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako eta horien batasun edo federazioentzako 2020ko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen. Laguntza horiek 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota daude.

Mediante Orden de 22 de julio de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, se procedió a realizar la convocatoria para el ejercicio 2020 de las ayudas a las agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales y sus uniones o federaciones, previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

Otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin bat (dekretu horretan, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da), eta 2020ko uztailaren 22ko Agindu horren zazpigarren ebazpen-zatian xedatutakoari jarraikiz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak aurkeztu ziren eskaerak ebatzi zituen, eskaera eta dokumentu horiek aztertu eta gero eta balorazio-batzordeak eginiko proposamena ikusita.

En virtud de lo previsto en el artículo 22 del Decreto 43/2017, de 14 de febrero, que establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020 y conforme a lo recogido en el Resuelvo séptimo de la citada Orden de 22 de julio de 2020, el Director de Agricultura y Ganadería, examinadas las solicitudes y documentación presentadas y a la vista de la propuesta elevada por la Comisión de Valoración, resolvió las solicitudes presentadas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren bigarren paragrafoaren 2. apartatuan xedatutakoa betez, eta ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, haren babesean emandako laguntzak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

En cumplimiento de lo establecido en el apartado 2, párrafo segundo, del artículo 49 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de los Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y sin perjuicio de la notificación individualizada de la resolución correspondiente, se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco el total de las subvenciones y personas beneficiarias al amparo del mismo.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitaratzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren babesean 2020ko ekitaldian emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzkoa da (aipatutako zerrenda ebazpen honen eranskinean dago).

Primero.– Publicar, para general conocimiento, la relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas durante el ejercicio 2020 en el marco del Decreto 10/2018, de 30 de enero, de agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales, y sus uniones o federaciones, en la Comunidad Autónoma del País Vasco, que se adjunta como anexo de la presente Resolución.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Segundo.– Contra la presente Resolución los interesados podrán interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de octubre de 2021.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

El Director de Agricultura y Ganadería,

JORGE GARBISU BUESA.

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
ANEXO
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARIEN ETA BASO-EKOIZLEEN ELKARTEEI ETA HORIEN BATASUN EDO FEDERAZIOEI BURUZKO URTARRILAREN 30EKO 10/2018 DEKRETUAREN ESPARRUAN 2020KO EKITALDIAN EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ONURADUNEN ZERRENDA
RELACIÓN DE BENEFICIARIOS DE LAS AYUDAS ECONÓMICAS CONCEDIDAS DURANTE EL EJERCICIO 2020 EN EL MARCO DEL DECRETO 10/2018, DE 30 DE ENERO, DE AGRUPACIONES DE PERSONAS PRODUCTORAS AGRARIAS Y FORESTALES, Y SUS UNIONES O FEDERACIONES, EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común