Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

209. zk., 2021eko urriaren 20a, asteazkena

N.º 209, miércoles 20 de octubre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
5339
5339

AGINDUA, 2021eko urriaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2021eko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak.

ORDEN de 6 de octubre de 2021, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se aprueban, para el año 2021, las bases de la convocatoria de las ayudas al sector pesquero y acuícola de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Arrantza Politika Erkidearen funtsezko helburuetako bat da itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, eta ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Zentzu horretan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak Arrantza Politika Erkideari buruzko arau-esparru berri bat ezarri du, baita haren aplikazio-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.

La Política Pesquera Común tiene como uno de sus objetivos esenciales potenciar una flota profesional, económicamente rentable, que garantice una explotación sostenible de los recursos biológicos marinos, de manera que permita un aprovechamiento óptimo sin poner en riesgo el equilibrio biológico de las poblaciones explotadas y la integridad del medio físico. En este sentido, el Reglamento (UE) N.º 1380/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 11 de diciembre de 2013, establece el nuevo marco normativo sobre la Política Pesquera Común, su ámbito de aplicación, sus objetivos y los principios de buena gobernanza.

Beraz, Arrantza Politika berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) Arrantza Politika Erkidea aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezartzen dira, baita Itsas Eskubideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne-arrantzarako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere. Hain zuzen ere, 33. eta 34. artikuluetan ezartzen dira arrantza-jarduera aldi baterako eta betiko geldiarazteagatiko laguntzak. Erregelamendu honen promulgazioak jarduketa horietarako aurreko araua indargabetzen du, hau da, Arrantzarako Europako Funtsari buruzko Kontseiluaren 1198/2006 zenbakiko Erregelamendua (EE).

Por otra parte, y como uno de los pilares de la nueva Política Pesquera, en el Reglamento (UE) n.º 508/2014, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 15 de mayo de 2014, relativo al Fondo Europeo Marítimo y de Pesca (FEMP), se establecen las medidas financieras de la Unión para la aplicación de la Política Pesquera Común, de las medidas relativas al Derecho del Mar, del desarrollo sostenible de las zonas pesqueras y acuícolas y de la pesca interior, así como de la Política Marítima Integrada y, concretamente, en sus artículos 33 y 34 se establecen las ayudas a la paralización, definitiva y temporal, de la actividad pesquera. La promulgación de este Reglamento deroga la regulación anterior para estas mismas actuaciones y, en concreto, el Reglamento (CE) n.º 1198/2006 del Consejo, relativo al Fondo Europeo de la Pesca.

Hori dela-eta, arrantza-sektorea antolatu eta Europako Arrantza Funtsa egokitzeari buruzko urriaren 9ko 1549/2009 Errege Dekretuan jasotzen den Arrantzarako Europako Funtsaren garapenerako legeria nazionala –arrantza-jarduera aldi baterako eta behin betiko geldiarazteko laguntzei aplikatu beharreko araudia jasotzen duena– inolako ondoriorik gabe geratu da 2015eko abenduaren 31tik aurrera. Egun horretan bertan inolako ondoriorik gabe geratu zen, halaber, 1198/2006 zenbakiko Erregelamendua (EB), 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 129.2 artikuluan zehazten den moduan.

Como consecuencia de lo anterior, la legislación nacional de desarrollo del Fondo Europeo de la Pesca contenida en el Real Decreto 1549/2009, de 9 de octubre, sobre ordenación del sector pesquero y adaptación al Fondo Europeo de Pesca, que incluía la regulación aplicable a las ayudas a la paralización, temporal y definitiva de la actividad pesquera, ha quedado sin efectos desde el 31 de diciembre de 2015. En esta fecha también ha quedado totalmente sin efectos el Reglamento (UE) n.º 1198/2006, tal y como se establece en el artículo 129.2 del citado Reglamento (UE) n.º 508/2014.

Bestalde, Batzordearen 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 Erregelamendu Eskuordetuak (EB) 508/2014 zenbakiko Erregelamendua (EB) osatzen du, eta, hala, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren finantzaketa jaso dezaketen kostuak zehazten dira, betiere arrantzaleen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko, itsasoko ekosistemak eta biodibertsitatea babesteko eta berreskuratzeko, klima-aldaketa arintzeko, eta arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa areagotzeko helburuarekin.

Por su parte, el Reglamento delegado (UE) 2015/531 de la Comisión, de 24 de noviembre de 2014, complementa el Reglamento (UE) n.º 508/2014, determinando los costes que pueden optar a la financiación del Fondo Europeo Marítimo y de Pesca para mejorar la higiene, la salud, la seguridad y las condiciones de trabajo de las y los pescadores, proteger y recuperar la biodiversidad y los ecosistemas marinos, mitigar el cambio climático y aumentar la eficiencia energética de los buques pesqueros.

Era berean, 2015eko azaroan Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) gaztelaniazko Programa Operatiboa onartu zen egiturazko neurri horiek eragindako autonomia-erkidego guztien adostasunarekin. Programa horrek Espainiako arrantza-sektorean garatu beharreko neurri guztiak hartzen ditu barne, eta arrantza eta akuikultura lehiakorrak sustatzea du helburu, betiere horiek ingurumenari dagokionez jasangarriak, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki arduratsuak badira. Horrez gain, 2015ean Euskadi 2020 Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoa prestatu zen. Hark arrantza-jardueraren eta arrantzaren mendeko arrantza-gune eta -erkidegoen hazkunde ekonomiko integratzailean, adimendunean eta jasangarrian lagunduko du. Azkenik, 2021eko apirilean, «Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) Programa Operatiboaren esparruko laguntzak emateko hautaketa-irizpideak» jasotzen dituen dokumentu finkatua argitaratu zen; dokumentu hori aldatuz joan da lehen dokumentu finkatuaz –2016koaz– geroztik hona.

Asimismo, en noviembre de 2015 se aprobó el Programa Operativo español del Fondo Europeo Marítimo y de Pesca (FEMP), con el consenso de todas las Comunidades Autónomas afectadas por estas medidas estructurales. Este programa engloba el conjunto de medidas a desarrollar en el sector pesquero español, y tiene el objetivo principal de fomentar una pesca y una acuicultura competitivas, medioambientalmente sostenibles, económicamente viables y socialmente responsables. También en el año 2015, se elaboró el Plan Estratégico de la Pesca y Acuicultura Euskadi 2020 que contribuirá al crecimiento económico integrador, inteligente y sostenible de la actividad pesquera y de las comunidades y zonas pesqueras dependientes de la pesca. Por último, en abril de 2021, se ha publicado el último documento consolidado que recoge los «Criterios de selección para la concesión de las ayudas en el marco del Programa Operativo del FEMP», documento que se ha ido modificando desde el primer Documento consolidado de mayo de 2016.

Bestetik, 508/2014 Erregelamendu horren 34.4 artikuluan adierazten denez, «artikulu honetan aurreikusitako laguntza 2017ko abenduaren 31ra arte eman ahal izango da», arrantza-jarduerak behin betiko geldiarazteari buruz ari dela; hain zuzen ere, horrexegatik ez da egiten agindu honetan laguntza horien deialdia.

Por otra parte, el artículo 34.4 del citado Reglamento 508/2014, dice que «la ayuda prevista en el presente artículo podrá concederse hasta el 31 de diciembre de 2017», refiriéndose a las ayudas de paralización definitiva de actividades pesqueras, razón por la que en esta Orden no se convocan dichas ayudas.

Era berean, ez da arrantza-jarduerak aldi baterako geldiarazteko deialdirik egiten, ekitaldi honetan jada egin baita horretarako deialdia agindu honen bidez: Agindua, 2021eko uztailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2021eko dirulaguntzetarako deialdia egiten baita, Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko.

Asimismo, tampoco se convocan las de paralización temporal de actividades pesqueras, debido a que en este ejercicio, ya han sido convocadas mediante la Orden de 28 de julio de 2021, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se convocan, para el año 2021, las ayudas a la paralización temporal de la actividad pesquera de la flota con puerto base en la Comunidad Autónoma del País Vasco, afectadas por el descanso biológico de la flota perteneciente al censo de artes menores en el Cantábrico NW.

Arau-esparru berri horri esker, honako eremu hauetako neurriak babestu ahal izango dira, besteak beste:

Este nuevo marco normativo permite la posibilidad de apoyar, entre otras, las inversiones en los siguientes ámbitos:

I.– Arrantza jasangarria, honako laguntza-lerro hauek izango dituena: Berrikuntza; aholkularitza-zerbitzuak; ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak; giza kapitalaren sustapena; gizarte-elkarrizketa eta enpleguaren sorrera; arrantzale gazteentzako hasierako laguntza; arrantza-ontzietako edo banako ekipamenduetako inbertsioetako segurtasuna eta osasuna; arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua mugatzea eta arrantza espezieen babesera egokitzea; itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza; itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak; itsasotik hondakinak jasotzea; ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak; eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea; balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera; arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.

I.– Pesca sostenible, con las siguientes líneas de ayuda: Innovación, Servicios de asesoramiento, Asociaciones entre investigadores y pescadores, Fomento del capital humano, creación de empleo y diálogo social, Ayuda inicial a jóvenes pescadores, Salud y seguridad en inversiones a bordo de los buques pesqueros o en equipos individuales, Limitación del impacto de la pesca en el medio marino y adaptación de la pesca a la protección de especies, Innovación relacionada con la conservación de los recursos biológicos marinos, Protección y recuperación de la biodiversidad y los ecosistemas marinos y regímenes de compensación en el marco de actividades pesqueras sostenibles, recogida de residuos del mar, Inversiones a bordo, auditorías y estudios energéticos, Eficiencia energética y mitigación del cambio climático, Valor añadido, calidad de los productos, y utilización de capturas no deseadas, Puertos pesqueros, lugares de desembarque, lonjas y fondeaderos.

II.– Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak, honako laguntza-lerro hauek barne hartuz: Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak, merkaturatzeko neurriak eta eraldaketarako laguntzak.

II.– Planes y medidas de producción y comercialización, con las siguientes líneas de ayuda: Planes y medidas de producción y comercialización, Medidas de comercialización y Ayudas a la transformación.

III.– Akuikultura jasangarria. Berrikuntza, ekoizpen-inbertsioak akuikulturan: ekoizpenaren dibertsifikazioa, zentroen hobekuntza eta modernizazioa, produktuen kalitatearen hobekuntza, putzuen edo urmaelen leheneratzea, akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzuak, giza kapitalaren eta sareko lanaren sustapena, akuikultura jasangarria egiten duten akuikultura-enpresa berrien sustapena, eta osasun publikoko neurriak.

III.– Acuicultura sostenible. Innovación, Inversiones productivas en la acuicultura: diversificación de la producción, mejora y modernización de los centros, mejora de la calidad de los productos, recuperación de estanques o lagunas, Servicios de gestión, sustitución y asesoramiento para las explotaciones acuícolas, Promoción del capital humano y del trabajo en red, Fomento de nuevas empresas acuícolas que practiquen la acuicultura sostenible, y Medidas de salud pública.

Agindu honen bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) araututako laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekiko da; erkidegoko Erregelamenduak Europar Batasun osoan zuzenean eta nahitaez aplikatu beharko dira, eta ez dute transposiziorik beharko estatu kideetan.

A través de la presente Orden se procede a abrir el plazo de presentación de solicitudes de las citadas ayudas reguladas en el Reglamento (UE) n.º 508/2014, del Parlamento Europeo y del Consejo de 15 de mayo de 2014 relativo al Fondo Europeo Marítimo y de Pesca, en atención al principio de aplicación directa y obligatoria en toda la Unión Europea de los Reglamentos comunitarios, que no necesitan de transposición en los Estados miembros.

Honako hauetan aurreikusitakoari jarraikiz: Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoan (2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartua eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/2021eko-ekonomiaren-garapen-azpiegitura-sailaren-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/ webgunean argitaratua), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudian eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan.

De conformidad con lo previsto en la Ley 1/2021, de 11 de febrero, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, en el Plan estratégico de subvenciones del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para los años 2021, 2022 y 2023, aprobado por Orden de 17 de marzo de 2021 y publicado en https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/plan-departamental/plan-estrategico-subvenciones-depart-desarrollo-economico-infraestructuras-2021/ y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeari jarraikiz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

En aplicación de la Ley 7/1981, de 30 de junio, Ley de Gobierno, que en su artículo 26.4 dispone que, sin menoscabo de las competencias que les corresponden como miembros del Gobierno, los consejeros y consejeras están investidos, entre otras atribuciones, de la atribución de dictar disposiciones administrativas generales y resoluciones en materias de su Departamento.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Artículo único.– Convocatoria.

2021. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzen deialdiari dagozkion oinarriak onartzea; oinarri horiek agindu honetako I., II., III. eta IV. eranskinean jasota daude.

Aprobar, para el año 2021, las bases de la convocatoria de las ayudas al sector pesquero y acuícola de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que se recogen en el Anexo I, Anexo II, Anexo III y Anexo IV de la presente Orden.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren babespean (EIAF) diruz lagundu daitezkeen gastuak, 2020an ekoizpen- eta merkaturatze-planei buruzko lerroan egindakoak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Gastos subvencionables al amparo del Reglamento n.º 508/2014 (FEMP) realizados en 2020 en la línea relativa a los Planes de producción y comercialización.

508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EIAF) babespean ekoizpen- eta merkaturatze-planei buruzko lerroan diruz lagundu daitezkeen eta dirulaguntzarik jaso ez duten 2020ko ekitaldiko gastuek laguntza hau jaso ahal izango dute, agindu honetan jasotzen diren baldintzak eta kondizioak betetzen badira, baldin eta Europako Funtsen xedapen komunak zehazten dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluan eta arrantza-ekoizleen eta haien elkarteen organizazioak kontrolatzeko programa nazionalean xedatutakoa betetzen bada.

Los gastos subvencionables al amparo del Reglamento n.º 508/2014 (FEMP) realizados en el ejercicio 2020 en la línea relativa a los Planes de producción y comercialización, y que no hayan recibido subvención, podrán ser objeto de ayuda de acuerdo con los requisitos y condiciones que se recogen en la presente Orden si cumplen lo dispuesto en el artículo 65 del Reglamento (UE) n.º 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, por el que se establecen disposiciones comunes a los distintos Fondos Europeos y en el Programa Nacional de control de las organizaciones de productores pesqueros y sus asociaciones.

Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) ekarpenarekin baino ezin izango da diruz lagundu gastua, ordainketa-agenteak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean ordaintzen badu dagokion laguntza.

El gasto solo será subvencionable con una contribución del FEMP si la ayuda pertinente es efectivamente abonada por el agente de pago entre el 1 de enero de 2014 y el 31 de diciembre de 2023.

Eragiketak ez dira hautatuko Europako egitura- eta inbertsio-funtsen laguntza jasotzeko, baldin eta kudeaketa-agintariari finantzaketa-eskabidea aurkeztu baino lehenago osorik bukatuak izan badira edo osorik betearazi badira, onuradunak aipatu diren ordainketak eginak izan arren.

Las operaciones no se seleccionarán para recibir ayuda de los Fondos Estructurales y de Inversión Europeos si han concluido materialmente o se han ejecutado íntegramente antes de que el beneficiario presente a la autoridad de gestión la solicitud de financiación conforme al programa, al margen de que el beneficiario haya efectuado todos los pagos relacionados.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Contra la presente Orden podrán los interesados interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 6a.

En Vitoria-Gasteiz, a 6 de octubre de 2021.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
ANEXO I

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2021erako laguntza batzuen deialdia egitea; laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) ezarrita daude.

Es objeto de la presente Orden convocar, para 2021, algunas de las ayudas al sector pesquero y acuícola de la Comunidad Autónoma del País Vasco, previstas en el Reglamento (UE) n.º 508/2014, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 15 de mayo de 2014, relativo al Fondo Europeo Marítimo y de Pesca (FEMP).

2. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 2.– Personas beneficiarias.

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Podrán ser personas beneficiarias de las ayudas convocadas en la presente Orden, en función de la modalidad de ayuda, las personas físicas y jurídicas, las comunidades de bienes, las organizaciones profesionales pesqueras, las organizaciones de productores del sector pesquero, las cofradías de pescadores y sus federaciones y los organismos científicos o técnicos que contraten, financien o realicen las inversiones y gastos que se consideren subvencionables.

Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua aurkeztu beharko dute, non jasotzen baitira talde bakoitzeko kideek beren gain hartutako konpromisoak, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldunaren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere –hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean–.

Respecto de las agrupaciones de personas físicas o jurídicas privadas sin personalidad jurídica y las comunidades de bienes, deberán aportar un documento firmado por todos sus integrantes en el que conste los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos, el nombre del representante o apoderado único de la agrupación, y el del miembro designado como destinatario de los fondos que será quien los distribuya entre el resto de miembros de la agrupación.

3. artikulua.– Betekizun orokorrak.

Artículo 3.– Requisitos generales.

1.– Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta kondizio bereziez eta espezifikoez gain, onuradun izateko honako baldintza orokor hauek ere bete beharko dira:

1.– Para obtener la condición de personas beneficiarias, además de los requisitos y condiciones particulares y específicos que se establezcan en cada modalidad de ayuda que se recoge en la presente Orden, se deberán reunir los siguientes requisitos generales:

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.

1.– Las inversiones y gastos subvencionables deben realizarse en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco o en buques pesqueros con puerto base en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.

2.– En el supuesto de personas físicas, estas deberán tener vecindad administrativa en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el año anterior, y de forma ininterrumpida, al momento de la solicitud de la ayuda, salvo lo establecido en cada línea de ayuda.

3.– Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egon beharko du.

3.– En el supuesto de personas jurídicas, su sede social deberá radicar en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak laguntza-eskabidea aurkeztu ondoren egin beharko dira. Azken baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, proiektuen kokalekuetan bisitak egingo dira, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik hasi ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, proiektua hasi baino lehenagoko edo hasi ez izanaren txostena egingo da; dena dela, ez da beharrezkoa izango materialak ez diren inbertsioen kasuan. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat. Halaber, gauzatzeko azken eguna 2023ko abuztuaren 31 izango da.

4.– Las inversiones y gastos subvencionables no podrán estar comenzados en el momento de presentar la solicitud de ayuda. Para comprobar este extremo, se realizará una comprobación in situ de que los proyectos para los cuales se solicita la ayuda no se hayan iniciado, levantando acta previa o de no inicio en caso de inversiones materiales; no siendo necesario en el caso de inversiones no materiales. En aquellos supuestos en los que el objeto de la inspección no se encuentre localizado dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se aceptará como acta previa el informe realizado por una Sociedad de Clasificación reconocida. Asimismo, deberán tener como fecha máxima de ejecución el 31 de agosto de 2023.

5.– Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte eskatzaileek.

5.– Las personas solicitantes deberán estar al corriente de las obligaciones fiscales y con la Seguridad Social.

6.– Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragingo.

6.– Las inversiones no deben conllevar efectos negativos significativos sobre el medio ambiente.

7.– Eskatzaileek jakinarazi egin behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu ote dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez.

7.– Comunicar, si ha solicitado o no y si ha obtenido o no, subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos económicos para el mismo gasto subvencionable, procedentes de cualesquiera administración pública o entes, tanto públicos como privados.

8.– Eskatzaileek eskabidean jakinarazi behar dute ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, esan zein den edo diren prozedura horiek.

8.– Comunicar, en la solicitud, si se encuentra incurso o no, en algún procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos. En caso afirmativo, deberá expresar en cuál o cuáles.

9.– EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

9.– Hallarse al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones concedidas por la Administración de la CAE y entes de ella dependientes. Se considerará que se encuentran al corriente en el pago de esas obligaciones cuando las deudas estén aplazadas, fraccionadas, y, además, se haya constituido garantía que cubra la totalidad de la deuda, intereses y gastos incluidos.

10.– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.

10.– No encontrarse sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

11.– Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitzealdia amaitu gabe.

11.– No haber solicitado la declaración de concurso, no haber sido declarado insolvente en cualquier procedimiento, no hallarse declarado en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, no estar sujeto a intervención judicial o no haber sido inhabilitado conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

12.– Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.

12.– No haber dado lugar a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

13.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

13.– No estar incursa la persona física, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en ellas.

14.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

14.– No tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

15.– Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

15.– En el supuesto de las asociaciones, que estas no se hallen incursas en las causas de prohibición previstas en los apartados 5 y 6 del artículo 4 de la Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del Derecho de Asociación. Y que no se hubiera suspendido el procedimiento administrativo de inscripción por encontrarse indicios racionales de ilicitud penal, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 30.4 de la Ley Orgánica 1/2002, en tanto no recaiga resolución judicial firme en cuya virtud pueda practicarse la inscripción en el correspondiente registro.

16.– Halaber, ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso honako hauek egin direla egiaztatzen bada:

16.– No podrán optar a las ayudas reguladas en esta Orden si se comprueba que:

a) Arau-hauste astun bat egin bada, 1005/2008 Erregelamenduko 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduko 90.1 artikuluari jarraikiz.

a) Ha cometido una infracción grave con arreglo al artículo 42 del Reglamento 1005/2008 o el artículo 90.1 del Reglamento 1224/2009.

b) 1005/2008 Erregelamenduko 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo Erregelamendu horretako 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen pabiloian jasotzen diren ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahastuta egon bada.

b) Ha estado involucrado en la explotación, gestión o propiedad de buques pesqueros incluidos en la lista de buques INDNR de la Unión Europea contemplada en el artículo 40.3 del Reglamento 1005/2008 o de buques que enarbolen el pabellón de países considerados terceros países no cooperantes según se establece en su artículo 33.

c) Arrantza Politika Erkidearen aurkako arau-hauste astunak egin baditu.

c) Ha cometido infracciones graves de la PPC.

d) 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat egin badu, 508/2014 Erregelamenduko II. kapituluko V. tituluari jarraikiz emandako laguntzen kasuan.

d) Ha cometido alguno de los delitos establecidos en los artículos 3 y 4 de la Directiva 2008/99/ CE, cuando se trate de una ayuda con arreglo al Título V, Capítulo II del Reglamento 508/2014.

Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa har daiteken edozein gertakari SNCAri jakinarazi ahal izango zaio (iruzurraren aurkako koordinazio zerbitzu nazionalari), honako honen bidez: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/eu-ES/snca/paginas/inicio.aspx

A este respecto, cualquier hecho que pudiera ser constitutivo de fraude o irregularidad, podrá ser puesto en conocimiento del SNCA, a través de: https://www.igae.pap.minhafp.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/inicio.aspx

17.– 33., 34., 35., 37., 39. eta 40. artikuluei buruzko inbertsioetan, lehenago Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren baimena jaso beharko da, akuikultura-proiektua egiteko.

17.– En las inversiones relativas a los artículos 33, 34, 35, 37, 39 y 40, será necesario haber obtenido la preceptiva autorización de la Dirección de Pesca y Acuicultura para realizar el proyecto de acuicultura.

2.– 7. apartatutik 16.era bitartean ezarritako betekizunen eta egoeren egiaztatzea erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da.

2.– La acreditación de los requisitos y circunstancias previstos en los apartados 7 al 16, ambos incluidos, se llevará a cabo mediante declaración responsable.

3.– 5. eta 9. apartatuetan ezarritako betekizunak dira bai onuradun izateko eta baita emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko ere. Beraz, betekizun hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematean eta ordainketak egitean.

3.– Los requisitos previstos en los apartados 5 y 9 lo son tanto para acceder a la condición de personas beneficiarias como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida. En consecuencia, se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

4.– 16. apartatuan ezarritako betekizunak betetzen jarraitu beharko dute eskabidea aurkeztu eta gero, eta, onuradun gertatzen badira, diruz lagundutako jarduerak gauzatzen diren aldi osoan eta onuradunei dirulaguntzaren azken ordainketa egin eta bost urteko epean.

4.– Las circunstancias previstas en el apartado 16 habrán de seguirse cumpliendo por las personas interesadas después de presentar la solicitud, y de resultar beneficiarias, durante todo el periodo de ejecución de las actuaciones subvencionadas y durante un periodo de cinco años después de la realización del pago final de la ayuda a las personas beneficiarias.

4. artikulua.– Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

Artículo 4.– Presentación de solicitudes y documentación.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea, 2021. ekitaldian, hilabetekoa izango da, aginduaren indarraldia hasten denetik aurrera zenbatzen hasita. Hala ere, agindua argitaratu baino lehen aurkeztutako proiektuak epearen barruan aurkeztutakotzat hartuko dira, baldin eta eskabidea 2021eko ekitaldiaren barruan egin bada.

1.– El plazo de presentación de solicitudes para acogerse durante el ejercicio 2021 a las ayudas reguladas en la presente Orden, será de 1 mes a partir de la entrada en vigor de la propia orden. No obstante, se entenderán presentados dentro de plazo aquellos proyectos cuya solicitud se haya presentado de forma previa a la publicación de la Orden, siempre que sea dentro del ejercicio 2021.

2.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor eskuratu daitezke tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2021/femp-2021/web01-a2arraku/eu/

2.– La ficha informativa del procedimiento administrativo donde están disponibles las instrucciones para la tramitación, las declaraciones responsables y los modelos de formularios, y a través de la cual se accede al formulario de solicitud está accesible en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2021/femp-2021/web01-a2arraku/es/

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

3.– Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

3.– Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

4.– Eskabidea elektronikoki aurkeztu ondorengo izapideak –jakinarazpenak eta justifikazioak barne hartuta– «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y justificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Agindu honetan araututako laguntza mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango diren arren, laguntza mota guztietarako, oro har, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

5.– Sin perjuicio de la documentación específica que se pueda exigir para cada tipo de ayuda regulada en la presente Orden, en común para todas ellas, y con carácter general, se presentará junto con la solicitud la documentación siguiente:

a) Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena, inprimaki-ereduaren arabera.

a) Declaración responsable respecto de la veracidad de todos los documentos presentados, de acuerdo con el modelo de impreso.

b) Eraketaren eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

b) Copia de la escritura de constitución y fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal.

c) Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.

c) Fotocopia del DNI y de la escritura que acredite el poder de representación de la persona solicitante.

d) Hirugarrenen altaren inprimakia.

d) Impreso de alta de terceros.

e) Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria), pertsona fisikoen kasuan.

e) Certificado acreditativo de la vecindad administrativa (certificado de empadronamiento) en el caso de personas físicas.

f) Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua, non jasotzen baitira talde bakoitzeko kideek beren gain hartutako konpromisoak, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldunaren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere –hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean–.

f) Respecto de las agrupaciones de personas físicas o jurídicas privadas sin personalidad jurídica y las comunidades de bienes, un documento firmado por todos sus integrantes en el que conste los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos, el nombre del representante o apoderado único de la agrupación, y el del miembro designado como destinatario de los fondos que será quien los distribuya entre el resto de miembros de la agrupación.

6.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak betetzen direla dagokion foru-ogasunarekin, eta kasuan kasuko ordainketa-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekin. Eskabidearekin batera, eskatzaileak baimen bat aurkeztu ahal izango du, eta bertan, berariaz adieraziko du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari bere nortasunaren egiaztagiriak eskuratzeko edo egiaztatzeko baimena ematen diola. Alabaina, eskatzaileak laguntza-eskabidean inplizituki emandako onespenaren aurka egin ahal izango du, arrazoituta; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

6.– La Dirección de Pesca y Acuicultura verificará automáticamente el cumplimiento de las obligaciones tributarias con la correspondiente Hacienda Foral y las obligaciones de pago con la Seguridad Social. Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante de la ayuda consienta expresamente que la documentación acreditativa de su identidad sea obtenida o verificada por la Dirección de Pesca y Acuicultura. No obstante, la persona solicitante podrá oponerse de forma motivada al consentimiento implícito en la solicitud de ayuda, en cuyo caso deberá aportar la correspondiente certificación.

7.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraikiz.

7.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

8.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio ezen, horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; aldez aurretik Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.

8.– Si la solicitud no reúne todos los requisitos, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa Resolución del Director de Pesca y Acuicultura, dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

9.– Aurrekontuak eta/edo proformako fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 14.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira, eta, obren kasuan, gastuak 39.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Eta hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez bada aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko. Hala bada, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idatzi baten bidez.

9.– Presupuestos y/o facturas proforma. A este respecto, será preciso la presentación de tres presupuestos en el caso de que los gastos sean iguales o superen los 14.999 euros (IVA excluido) si se trata de suministros y servicios; y si los gastos son iguales o superan los 39.999 euros (IVA excluido) en el caso de obras. Todo ello de acuerdo con las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, en cuyo caso, el solicitante deberá justificarlo debidamente mediante un escrito ante el órgano gestor.

10.– Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

10.– En cualquier caso, el Director de Pesca y Acuicultura podrá requerir a la persona solicitante cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada, señalándose que en lo no previsto en la presente Orden, resultará de aplicación lo señalado en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

Artículo 5.– Procedimiento y resolución.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik betetako egunaren arabera, lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta horien haztapena, laguntza motaren arabera, eta, laguntza horiei lotutako kredituari dagokionez, saldo erabilgarririk baldin badago.

1.– El procedimiento para la concesión de las ayudas reguladas en la presente convocatoria será la adjudicación de las mismas de forma ordenada, en función del momento en que el expediente esté completo, sin utilizar la técnica concursal, a todas las personas solicitantes que cumplan con lo dispuesto en la presente Orden, teniendo en cuenta los porcentajes resultantes de la aplicación de los criterios objetivos elegidos y su ponderación, dependiendo de la modalidad de ayuda, y siempre que exista saldo disponible de crédito vinculado a las mismas.

2.– Proiektuak baloratzeko Balorazio Batzorde bat eratuko da; Balorazio Batzorde hori Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikarien artean aukeratutako hiru pertsonaz osatuta egongo da. Batzorde horrek onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa proposatuko dio Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari.

2.– Para valorar los proyectos se constituirá una Comisión de Valoración, la cual estará compuesta por tres personas elegidas entre el personal técnico de la Dirección de Pesca y Acuicultura. Esta Comisión elevará al Director de Pesca y Acuicultura una propuesta sobre la cuantía de la ayuda a conceder a cada persona beneficiaria.

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Dicha Comisión estará compuesta por:

Burua: Aitor Arrate Irureta.

Presidente: Aitor Arrate Irureta.

Bokala: José Alberto Orbe Izaguirre.

Vocal: José Alberto Orbe Izaguirre.

Idazkaria: Beatriz Guinea Aramendi.

Secretaria: Beatriz Guinea Aramendi.

3.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena ematea. Horretarako, kontuan izan beharko du Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena, izaera loteslerik gabea.

3.– Corresponde al Director de Pesca y Acuicultura la resolución de las ayudas solicitadas. Para ello, deberá tener en cuenta la propuesta de resolución elaborada por la Comisión de Valoración, que no tendrá carácter vinculante.

4.– Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.

4.– En dicha Resolución se concederá, si procede, la ayuda con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y con cargo al Fondo Europeo de Pesca.

5.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:

5.– Contenido mínimo de la resolución:

a) Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa.

a) Importe de la inversión subvencionable.

b) Diruz lagundutako zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsaren kontura.

b) Cantidad subvencionada con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y con cargo al Fondo Europeo de Pesca.

c) Aurreikusitako inbertsioak gauzatu behar direneko epeak, aurrekontuan baliagarri dagoen diruaren arabera, eta urtekoak.

c) Plazo en el que deben ejecutarse las actuaciones previstas, en función de las disponibilidades presupuestarias y sus anualidades.

d) Justifikatzeko modua.

d) La forma de justificación.

6.– Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da beranduenez, eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Gehieneko epe hori amaitu baina ez bada ebazpenik eman esanbidez, interesdunek ulertu beharko dute dirulaguntza-eskabidea administrazio-isilbidez ezetsi zaiela. Ebazpenak elektronikoki jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

6.– La resolución se dictará y notificará en el plazo máximo de seis meses desde la presentación completa de cada una de las solicitudes que se presenten. Transcurrido dicho plazo sin resolución expresa, las personas interesadas podrán entender desestimadas, por silencio administrativo, las solicitudes de concesión de la subvención. Las notificaciones electrónicas de las resoluciones se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

7.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

7.– Contra la Resolución del Director de Pesca y Acuicultura, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha Resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo.

8.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko da dekretu honen babesean laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.

8.– Sin perjuicio de la notificación individualizada de la Resolución de las ayudas previstas, se publicará en el BOPV la relación de personas solicitantes y proyectos subvencionados, que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente Orden, con indicación de las cuantías concedidas y la referencia al proyecto subvencionado.

6. artikulua.– Onuradunen betebehar orokorrak.

Artículo 6.– Obligaciones generales de las personas beneficiarias.

Laguntza-lerro bakoitzerako betebehar espezifikoei kalterik egin gabe eta laguntza-lerro guztietarako, oro har, agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones específicas para cada línea de ayuda, en común y para todas ellas y con carácter general, las personas beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

1.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

1.– Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

2.– Dirulaguntzen xede diren inbertsioak egin eta, gutxienez, hurrengo 5 urteetan mantentzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 zenbakiko Erregelamendua (EE) indargabetzen da.

2.– Mantener las inversiones objeto de subvención durante al menos 5 años posteriores a su realización, de acuerdo con lo previsto en el artículo 71 del Reglamento (UE) n.º 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, por el que se establecen disposiciones comunes relativas al Fondo Europeo de Desarrollo Regional, al Fondo Social Europeo, al Fondo de Cohesión, al Fondo Europeo Agrícola de Desarrollo Rural y al Fondo Europeo Marítimo y de la Pesca, y por el que se establecen disposiciones generales relativas al Fondo Europeo de Desarrollo Regional, al Fondo Social Europeo, al Fondo de Cohesión y al Fondo Europeo Marítimo y de la Pesca, y se deroga el Reglamento (CE) n.º 1083/2006 del Consejo.

Hala ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 eta 31.5 artikuluei jarraikiz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza hauen kudeatzaile gisa, Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin (EIAF) batera finantzatutako laguntza eman dien ondasun inskribagarriei dagokienez –besteak beste, ontziak (Merkataritza Erregistroa)–, ondasunok destino-aldaketarik badute, edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzul dadila (dirulaguntza hori emateko baldintzak ez direla urratu iritzita), baldin eta destino-aldaketa edo besterentze horiek Arratza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimentzen baditu, eta jasotzaileak bere gain hartzen badu geratzen den eperako ondasun horren destino-betebeharra.

Sin embargo, y de acuerdo con los artículos 31.4 y 31.5 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, aquellos bienes inscribibles, como son los barcos (Registro Mercantil), a los que la Dirección de Pesca y Acuicultura, como órgano gestor de estas ayudas, haya concedido una ayuda cofinanciada con el FEMP, si cambian de destino, o se enajenan siempre dentro de la Unión Europea, y este cambio de destino o enajenación es autorizado por la propia Dirección de Pesca y Acuicultura, y la persona adquirente asume la obligación de destino del bien en cuestión por el período restante, la Dirección de Pesca y Acuicultura no solicitará el reintegro de la subvención concedida por entender que no se han incumplido las condiciones de concesión de la misma.

3.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren zein Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Europar Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak. In situ egiaztatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da.

3.– Poner a disposición, tanto de la Dirección de Pesca y Acuicultura como de la Dirección de Servicios del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, así como de la Unión Europea, toda la documentación necesaria para que estos puedan verificar la ejecución de la inversión y la realización del gasto. En aquellos supuestos en los que el objeto de la verificación in situ no se encuentre localizado dentro de la CAV, se aceptará el informe realizado por la sociedad de Clasificación reconocida.

4.– Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal epaitegiari, agindu honen kargura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia eskaintzea.

4.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización, del destino de las ayudas recibidas con cargo a esta Orden.

5.– Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jaso eta bost urtez gutxienez, 1046/2018 zenbakiko Erregelamenduaren (EB; Euratom) 132. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, durante un mínimo de cinco años desde la percepción del último pago, de acuerdo con lo establecido en el artículo 132 del Reglamento (UE; Euratom) n.º 1046/2018.

6.– Deialdi honen 3. artikuluko 7. zenbakiak xedatzen duenari kalte egin gabe, beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati xede bera finantzatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste dirulaguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta hamabost eguneko epean.

6.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 3 párrafo 7 de la presente convocatoria, comunicar por escrito a la Dirección de Pesca y Acuicultura la solicitud y la obtención, en su caso, de otras subvenciones y ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados, en los quince días siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia.

7.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.

7.– Comunicar a la Dirección de Pesca y Acuicultura, la modificación de cualquier circunstancia objetiva o subjetiva que se hubiese tenido en cuenta para la concesión de la subvención.

8.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

8.– Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil, y mantener un sistema de contabilidad separada o un código contable adecuado para todas las inversiones y gastos relacionados con la inversión financiada en cada convocatoria, con el objetivo de que puedan realizarse los controles que establezca la normativa.

9.– Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan ikusteko eta ulertzeko moduan adierazi beharko da horiek finantzatu ahal izateko, batetik, Europako Itsas eta Arrantza Funtsak (EIAF) erabiltzen direla –2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 119. artikuluari jarraikiz, V. eranskinean adierazten den moduan– eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak erabiltzen direla, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz.

9.– Hacer constar de forma visible y perceptible en toda la información o publicidad que se efectúe sobre los gastos y actividades subvencionados, que los mismos están financiados por una parte con los fondos del FEMP, de acuerdo con el artículo 119 del Reglamento (UE) n.º 508/2014, de 15 de mayo de 2014, según se establece en su Anexo V, y por otra por fondos del Gobierno Vasco, de acuerdo con lo establecido en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco regulado por el Decreto 318/1999, de 31 de agosto.

10.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eginbeharrak betetzea.

10.– Cumplir las obligaciones establecidas en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

11.– Laguntza onartzeak berekin dakar argitaratutako eragiketa zerrenda batean sar dadila onartzea, EIAFeko erregelamenduaren 119.2 artikuluari jarraikiz –EIAFeko V. eranskinaren 3.2 puntua–.

11.– La aceptación de la ayuda implica la aceptación de su inclusión en una lista de operaciones publicada, de conformidad con el artículo 119.2 del RFEMP Punto 3.2 del Anexo V RFEMP.

7. artikulua.– Inbertsioa justifikatzea.

Artículo 7.– Justificación de la inversión.

1.– Emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio-proiektua gauzatu delako eta onuradunek eskatzen zaizkien baldintzak eta kondizioak betetzen dituztelako justifikazioa hilabeteko epean egin behar da, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko gehieneko epea igarotzen denetik zenbatzen hasita: Elektronikoki gauzatu beharreko justifikazioak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

1.– La justificación de la ejecución del proyecto de inversión o gasto objeto de la ayuda concedida y del cumplimiento de los requisitos y condiciones exigidos a las personas beneficiarias se realizará en el plazo máximo de un mes desde el plazo límite para la ejecución de las actuaciones previstas. Las justificaciones por canal electrónico se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta. La documentación a presentar es la siguiente:

a) Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat. Bertan, proiektuaren betetze-mailari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa jasoko da, baita laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak eta kondizioak betetzen direla ere.

a) Una memoria justificativa de las actuaciones realizadas que contenga información relativa al cumplimiento del proyecto y a su grado de ejecución, así como del cumplimiento de los requisitos y condiciones tenidos en cuenta para la concesión de la ayuda.

b) Ezarritako kondizioak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortu dituela frogatu beharko du agiri bidez, laguntza-lerro bakoitzean zehaztutako moduan.

b) La justificación del cumplimiento de las condiciones impuestas y de la consecución de los objetivos previstos en el acto de concesión de la subvención se documentará de la manera que se determine en cada línea de ayuda.

Justifikazio-kontua aurkeztea nahitaezkoa da onuradunarentzat. Eta, bertan, deklarazioa egiten duenaren erantzukizunpean, honako hauek jaso beharko dira: gastu-ziurtagiriak edo dirulaguntzaren helburua bete dela egiaztatu eta balio juridikoa duten dokumentuak.

La rendición de la cuenta justificativa constituye un acto obligatorio del beneficiario en la que se deben incluir, bajo responsabilidad del declarante, los justificantes de gasto o cualquier otro documento con validez jurídica que permitan acreditar el cumplimiento del objeto de la subvención pública.

Kontu horretan jaso beharko da dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren deklarazioa, eta jarduera horien kostua, egindako gastu bakoitza zehaztuta. Eta deklarazio hori aurkeztuko da, gehienez ere, jarduera egiteko epea bukatzen denetik hilabeteko epean.

La cuenta deberá incluir declaración de las actividades realizadas que han sido financiadas con la subvención y su coste, con el desglose de cada uno de los gastos incurridos, y su presentación se realizará, como máximo, en el plazo de un mes desde la finalización del plazo para la realización de la actividad.

Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak erabiliko dira, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan balioa dutenak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, erregelamendu bidez ezarritako eran.

Los gastos se acreditarán mediante facturas y demás documentos de valor probatorio equivalente con validez en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa, en los términos establecidos reglamentariamente.

Halaber frogatu ahalko dira gastuak faktura elektronikoen bidez, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

La acreditación de los gastos también podrá efectuarse mediante facturas electrónicas, siempre que cumplan los requisitos exigidos para su aceptación en el ámbito tributario.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

c) Declaración responsable en la que se explicite que las facturas y demás documentos justificativos de los pagos no han sido presentados para la justificación de otros programas subvencionales, o en el caso de que hayan sido presentados para la justificación de otros programas subvencionales, el programa o programas subvencionales al que han sido atribuidos y el porcentaje de subvención recibido respecto de cada factura o documento justificativo del pago.

d) Dirulaguntzak itzultzegatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

d) Una declaración responsable en la que se explicite que se halla al corriente del pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

e) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari baten azken ikuskapena edo ikuskapen partziala. Teknikari horrek akta bat egingo du, non diruz lagundutako inbertsioak benetan egin direla (aurkeztutako justifikazio-agiriei jarraikiz) jasoko baitu.

e) Inspección parcial o final por parte de un técnico de la Dirección de Pesca y Acuicultura, que levantará acta de que efectivamente las inversiones subvencionadas han sido realizadas conforme a la documentación justificativa presentada.

Artikulu honetan aipatzen den epea betetzen ez bada, hasieran emandako laguntza galdu egingo da.

El no cumplimiento del plazo al que se refiere este artículo supondrá la pérdida de la ayuda inicialmente concedida.

2.– Inbertsio-proiektuei edo gastuei dagozkien urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, onuradunak ekitaldi bakoitzari dagokion proiektua egin duela egiaztatu beharko du. Horretarako, aurreko puntuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du urte horren hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen (7.1 artikulua). 2023ra arteko urte anitzeko dirulaguntzei dagokienez, emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio-proiektua gauzatu delako eta onuradunek eskatzen zaizkien baldintzak eta kondizioak betetzen dituztelako justifikazioa ezingo da 2023ko abuztua baino geroagokoa izan, eta hori kontuan hartu behar da inbertsioak proiektatzeko orduan. Halaber, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahalko ditu, egoki irizten badio.

2.– En el caso de subvenciones plurianuales relativas a proyectos de inversión o gasto, la beneficiaria deberá acreditar la realización del proyecto correspondiente a cada ejercicio, para lo cual deberá presentar antes del 31 de enero del año siguiente a la anualidad en cuestión, la documentación indicada en el punto anterior (artículo 7.1). Respecto a las subvenciones plurianuales que abarquen hasta 2023, la justificación de la ejecución del proyecto de inversión o gasto objeto de la ayuda concedida y del cumplimiento de los requisitos y condiciones exigidos a las personas beneficiarias no podrá ser posterior al mes de agosto del año 2023, circunstancia a tener en cuenta a la hora de proyectar inversiones. Asimismo, el Director de Pesca y Acuicultura podrá solicitar documentación adicional, en caso de estimarlo necesario.

8. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

Artículo 8.– Pago de las ayudas.

1.– Agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako proiektuak eta inbertsioak laguntza justifikatu ondoren ordainduko dira, aurreko artikuluan ezarritako baldintzetan eta laguntza-modalitate bakoitzean jasotako moduaren arabera, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari batek egindako ikuskapenaren ondoren. Salbuespenez, 28. artikuluaren laguntza-lerroaren barruan –ekoizpen- eta merkaturatze-planak–, aurreikusitako gastuen % 55eko aurrerakina eman ahal izango da, ekoizpen- eta merkaturatze-plana onartu ondoren. Aurrerakin hori eskatu beharko dute 100.000 euroko inbertsiotik gorako eskabideetan; aldez aurretik, baina, diruz lagundutako jarduketak egin ahal izateko aurrerakin hori behar duela arrazoitu beharko du eskatzaileak eskabide baten bidez. 100.000,00 eurotik gorako dirulaguntza eskatzen dutenek, oinarrietan aurreikusten den aurretiazko ordainketa eskatzeko asmoa baldin badute eta dirulaguntza hori 180.303,63 eurotik gorakoa bada, eskabidea egitean, dagokion deklarazioaren bidez, abala eratzeko konpromisoa hartuko dute.

1.– El pago de los proyectos e inversiones concedidos conforme a lo dispuesto en la presente Orden se efectuará una vez justificada la ayuda en los términos establecidos en el artículo anterior, y de acuerdo con la forma que se contenga en cada modalidad de ayuda, y tras la inspección realizada por un técnico de la Dirección de Pesca y Acuicultura. Excepcionalmente, en la línea de ayudas del artículo 28, Planes de producción y comercialización, se podrá otorgar un anticipo del 55 % de los gastos previstos tras la aprobación del plan de producción y comercialización. Este anticipo deberá solicitarse en aquellas solicitudes en las que se superen los 100.000 euros de inversión, previa solicitud de la persona solicitante en la que justifique la necesidad para poder llevar a cabo las actuaciones subvencionadas. Las personas solicitantes de subvención por importe superior a 100.000,00 euros, que prevean solicitar el pago anticipado que las bases posibilitan, y el mismo supere la cuantía de 180.303,63 euros, se comprometerán mediante la correspondiente declaración al respecto en el momento de formular la solicitud, a constituir el aval correspondiente.

2.– Laguntzak ordaintzeko epea hilabetekoa izango da inbertsioaren edo gastuaren justifikazio-agiriak behar bezala aurkezten direnetik zenbatzen hasita, eta aldeko ebazpena eman ondoren; zuzenean onuradun direnei egingo zaizkie ordainketak.

2.– El pago de las ayudas se efectuará a las personas beneficiarias directamente, en el plazo máximo de un mes desde la correcta presentación de la documentación justificativa de la inversión o gasto, previa resolución favorable.

3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta eman edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrengoentzako erregistro elektronikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la entidad beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro electrónico de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

9. artikulua.– Uko egitea.

Artículo 9.– Renuncia.

Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta, kasuaren arabera, laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu. Uko egiteko idazkia Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari bidaliko zaio. Ondoren, bidezkoa bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedurari ekingo zaio. Administrazioak uko egitea onartu eta amaitutzat emango du prozedura; hala ere, ez du prozedura amaitutzat emango, baldin eta hirugarren interesdunak aurkeztu eta prozedura aurrera eramateko eskatzen badute, jakinarazpena egin eta 10 eguneko epean.

La persona beneficiaria perderá automáticamente el derecho reconocido mediante la Resolución, así como el derecho al cobro total o parte de la ayuda, según los casos, cuando presente por escrito una renuncia expresa a la ayuda concedida. Dicha renuncia se dirigirá al Director de Pesca y Acuicultura. A continuación, y cuando proceda, se iniciará el procedimiento de reintegro previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre. La Administración aceptará la renuncia y declarará concluso el procedimiento, salvo que, habiéndose personado en el mismo terceros interesados, instasen estos su continuación en el plazo de 10 días desde la notificación.

10. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena aldatzea eta ez betetzea.

Artículo 10.– Modificación e incumplimiento de la resolución de concesión de ayuda.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Nekazaritza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta liteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Nekazaritza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa-ebazpena emango du, zeinetan birdoitu egingo baitira oinarri berriaren arabera emandako dirulaguntzaren zenbatekoak.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberá ser solicitada por escrito a la Dirección de Pesca y Acuicultura y podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la subvención, siempre y cuando se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en la presente Orden. La Dirección de Pesca y Acuicultura dictará la oportuna Resolución de modificación, en la que se reajustarán los importes de la subvención concedida sobre la nueva base.

2.– Edonola ere, onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badute gauzatzen proiektuaren zati bat eta erabat itxuragabetzen badute laguntzaren xedea, edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluarekin bat, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, onuradunek beren betebeharrak ez betetzeagatiko espedientea bideratu eta interesdunak entzun ondoren, dirulaguntza osoa edo zati bat hartzeko eskubidea kenduko die onuradunei, ebazpen bidez, eta, hala badagokio, aginduko die Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari guztiz edo partez, proiektuaren exekuzio-mailaren arabera, itzultzeko hartu dituzten laguntzak eta dirulaguntzen alorrean aplikagarri den berandutze-interesa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin berarekin bat, dagozkion gainerako neurriak hartzea bazter utzi gabe. Ez-betetzeak dirulaguntzaren xede diren gastuen edo inbertsioen mantentze-epeari erreferentzia egiten dionean, emandako dirulaguntza «pro rata temporis» itzuliko da.

2.– En todo caso, si la persona beneficiaria incumpliera cualesquiera de las obligaciones establecidas en la presente Orden, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la subvención, o incumpliera parcialmente el proyecto, desvirtuando en su totalidad la finalidad para la que se concedió la ayuda, o incurriera en cualquiera de las causas de reintegro previstas en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, el Director de Pesca y Acuicultura, previo expediente de incumplimiento en el que se dará audiencia al interesado, declarará mediante resolución la pérdida del derecho total o parcial a la subvención, según proceda, y en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco, total o parcialmente, en proporción al grado de ejecución del proyecto, las ayudas percibidas y en su caso, los intereses de demora aplicables en materia de subvenciones correspondientes, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Cuando el incumplimiento haga referencia al plazo de mantenimiento de las inversiones o gastos objeto de la subvención, el reintegro de la subvención concedida se realizará «pro rata temporis».

Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

3.– Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako laguntzetarik edozein –1.tik 14.era bitartean azaltzen direnen artean– hartu duen arratza-ontzi baten jabeak, ezin izango du ontzi hori transferitu Batasunetik kanpo, laguntza hori ordaindu zaion egunetik hasi eta hurrengo bost urteetan gutxienez. Ontzia denbora-tarte horretan transferitzen bada, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak behar ez bezala ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko izapideak hasiko ditu. Apartatu honetan ezarritako betekizuna bete ez den aldiaren proportzioan berreskuratuko dira zenbateko horiek; eta hori guztia Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) 508/2014 Erregelamenduaren 25.1 artikuluari jarraikiz egingo da.

3.– La persona propietaria de un buque pesquero que se haya beneficiado de cualquiera de las ayudas enumeradas en el artículo 13 de la presente Orden, de las contempladas entre la 1 y la 14 ambas incluidas, no podrá transferir ese buque fuera de la Unión durante al menos los cinco años siguientes a la fecha en que se haya hecho efectivo el pago de dicha ayuda al beneficiario. En caso de que un buque fuera transferido en ese lapso de tiempo, la Dirección de Pesca y Acuicultura iniciará los trámites de recuperación de los importes indebidamente abonados, de manera proporcional al período durante el cual no se haya cumplido el requisito establecido en el presente apartado, todo ello, de acuerdo con el artículo 25.1 del Reglamento 508/2014 del FEMP.

Hala ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 eta 31.5 artikuluei jarraikiz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza hauen kudeatzaile gisa, Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin (EIAF) batera finantzatutako laguntza eman dien ondasun inskribagarriei dagokienez –besteak beste, ontziak (Merkataritza Erregistroa)–, ondasunok destino-aldaketarik badute, edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzul dadila (dirulaguntza hori emateko baldintzak bete ez direlako), baldin eta destino-aldaketa edo besterentze horiek Arratza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimentzen baditu, eta jasotzaileak bere gain hartzen badu geratzen den eperako ondasun horren destino-betebeharra. Salbuespen honek agindu honetako 13. artikuluko 1.tik 14.era bitarteko laguntzei eragingo die.

Sin embargo, y de acuerdo con los artículos 31.4 y 31.5 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre General de Subvenciones, aquellos bienes inscribibles, como son los barcos (Registro Mercantil), a los que la Dirección de Pesca y Acuicultura, como órgano gestor de estas ayudas, haya concedido una ayuda cofinanciada con el FEMP, si cambian de destino, o se enajenan, siempre dentro de la Unión Europea, y este cambio de destino o enajenación es autorizado por la propia Dirección de Pesca y Acuicultura, y la persona adquirente asume la obligación de destino del bien en cuestión por el período restante, la Dirección de Pesca y Acuicultura no solicitará el reintegro de la subvención concedida por entender que no se han incumplido las condiciones de concesión de la misma. Esta excepción afectará a las ayudas enumeradas de la 1 a la 14 del artículo 13 de la presente Orden.

4.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

4.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador.

5.– Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da, eta, gero, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

5.– En el caso de que el coste definitivo real de la inversión y/o gasto fuera inferior al presupuesto de inversión y/o gasto aprobado y sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada mediante resolución del Director de Pesca y Acuicultura, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

6.– Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa gehitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.

6.– En el supuesto de que el presupuesto inicialmente presentado se modificara al alza, solo se podrá incorporar al expediente antes de que este se halle en fase de propuesta de resolución. La presentación posterior de un presupuesto rectificado al alza no supondrá el incremento de la ayuda concedida.

11. artikulua.– Bateragarritasunak.

Artículo 11.– Compatibilidades.

Agindu honek ezartzen dituen laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honetan ezarritako mugak (agindu honen II., III. eta IV. eranskinean daude ezarrita dirulaguntzaren gehieneko portzentajeak). Mugak gainditzen baditu, berriz, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpen baten bidez emandako laguntza txikitu egingo da.

Las ayudas establecidas en la presente Orden serán compatibles con cualesquiera otras concedidas por otras Administraciones Públicas o por Entidades privadas, siempre que el montante total de todas ellas no supere los porcentajes máximos de ayuda establecidos en la presente Orden, en los anexos II, III y IV de la presente Orden, que es donde se establecen los máximos porcentajes de subvención, en cuyo caso se procederá a la minoración de la ayuda concedida mediante resolución del Director de Pesca y Acuicultura.

12. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 12.– Recursos económicos.

1.– 2021eko ekitaldian, laguntza-programa honetarako, 14.800.000 euro bideratu dira guztira. Funts horietatik 11.100.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) dagozkio eta 3.700.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari. Orobat, 3.000.000 euro 2021eko ekitaldiko ordainketa-kreditu dira, 6.457.000 euro 2022ko ekitaldiko konpromiso-kreditu, eta 5.343.000 euro 2023ko ekitaldiko konpromiso-kreditu.

1.– Durante el ejercicio 2021 se destina a financiar este programa de ayudas un total de 14.800.000 euros. De dichos fondos 11.100.000 euros corresponden al Fondo Europeo Marítimo y de Pesca (FEMP), y 3.700.000 euros corresponden a los presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Asimismo, 3.000.000 de euros son créditos de pago del ejercicio 2021, 6.457.000 euros son crédito de compromiso para el ejercicio 2022 y 5.343.000 euros son crédito de compromiso para el ejercicio 2023.

2.– Deialdi honen barruan emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, orotarako diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da dirulaguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da xedapen hau. Orotarako diru-kopuru hori agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

2.– El volumen total de ayudas a conceder con cargo a la presente convocatoria no podrá superar la citada consignación presupuestaria. No procederá, por tanto, la concesión de nuevas ayudas una vez agotado dicho importe global, suspendiéndose a partir de ese momento la eficacia de la presente disposición. En el caso de haberse agotado dicho importe global, se dará publicidad mediante resolución del Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria.

13. artikulua.– Laguntza-lerroak.

Artículo 13.– Líneas de ayuda.

2021eko ekitaldian, aurrekontu-zuzkidurak mugatuak direla kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak, 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan zehazten direnak, honako hauek dira (erregelamendu horretan ezarritako artikuluen ordenaren arabera eta laguntzen izapidetze telematikorako dagokion kodea adierazita):

Durante el ejercicio 2021, y dada la limitación de la consignación presupuestaria, las líneas de ayuda a subvencionar de entre las previstas en el Reglamento (UE) 508/2014, de 15 de mayo de 2014, son las que a continuación se relacionan, de acuerdo con el orden del articulado establecido en el citado Reglamento, y con indicación del código correspondiente para la tramitación telemática de las mismas:

1.– Berrikuntza EIAF 151 – 508/2014 Erregelamenduaren 26. artikulua – 1046524 zerbitzua.

1.– Innovación FEMP 151 – Artículo 26 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046524.

2.– Aholkularitza zerbitzuak EIAF 141 – 508/2014 Erregelamenduaren 27. artikulua – 1046525 zerbitzua.

2.– Servicios de asesoramiento FEMP 141 – Artículo 27 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046525.

3.– Ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak EIAF 152 – 508/2014 Erregelamenduaren 28. artikulua – 1046526 zerbitzua.

3.– Asociaciones entre investigadores y pescadores FEMP 152 – Artículo 28 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046526.

4.– Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala EIAF 161 – 508/2014 Erregelamenduaren 29. artikulua – 1046527 zerbitzua.

4.– Fomento del capital humano, creación de empleo y diálogo social FEMP 161 – Artículo 29 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046527.

5.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza EIAF 143 – 508/2014 Erregelamenduaren 31. artikulua – 1046426 zerbitzua.

5.– Ayuda inicial a jóvenes pescadores FEMP 143 – Artículo 31 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046426.

6.– Arrantza-ontzietan edo banako ekipamenduetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna – 508/2014 Erregelamenduaren 32. artikulua – 1046427 zerbitzua.

6.– Salud y seguridad en inversiones a bordo de los buques pesqueros o en equipos individuales FEMP 144 – Artículo 32 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046427.

7.– Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezie babestuetara egokitzea EIAF 112 – 508/2014 Erregelamenduaren 38. artikulua – 1046428 zerbitzua.

7.– Limitación del impacto de la pesca en el medio marino y adaptación de la pesca a la protección de especies FEMP 112 – Artículo 38 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046428.

8.– Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza EIAF 113 – 508/2014 Erregelamenduaren 39. artikulua – 1046616 zerbitzua.

8.– Innovación relacionada con la conservación de los recursos biológicos marinos FEMP 113 – Artículo 39 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046616.

9.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsas hondakinak jasotzea EIAF 114 – 508/2014 Erregelamenduko 40.1.a) artikulua – 1046615 zerbitzua.

9.– Protección y recuperación de la biodiversidad y los ecosistemas marinos y regímenes de compensación en el marco de actividades pesqueras sostenibles. Recogida de residuos del mar FEMP 114 – Artículo 40.1.a) del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046615.

10.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak – 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.a, c, d, f, g, i) artikulua EIAF 121 – 1046617 zerbitzua.

10.– Protección y recuperación de la biodiversidad y los ecosistemas marinos y regímenes de compensación en el marco de actividades pesqueras sostenibles – Artículo 40.1.a, c, d, f, g, i) del Reglamento 508/2014 FEMP 121 – Servicio 1046617.

11.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontzi barneko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak EIAF 153 – 508/2014 Erregelamenduaren 41.1 artikulua – 1046429 zerbitzua.

11.– Eficiencia energética y mitigación del cambio climático. Inversiones a bordo, auditorías y estudios energéticos FEMP 153 – Artículo 41.1 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046429.

12.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordezkatu edo modernizatzea EIAF 154 – 508/2014 Erregelamenduaren 41.2 artikulua – 1046430 zerbitzua.

12.– Eficiencia energética y mitigación del cambio climático. Sustitución o modernización de motores FEMP 154 – Artículo 41.2 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046430.

13.– Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera EIAF 148 – 508/2014 Erregelamenduaren 42. artikulua – 1046523 zerbitzua.

13.– Valor añadido, calidad de los productos, y utilización de capturas no deseadas FEMP 148 – Artículo 42 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046523.

14.– Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak EIAF 149 – 508/2014 Erregelamenduaren 43.1, 2 eta 3 artikulua – 1049005 zerbitzua.

14.– Puertos pesqueros, lugares de desembarque, lonjas y fondeaderos FEMP 149 – Artículo 43.1, 2 y 3 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1049005.

15.– Ekoizpen eta merkaturatze plan eta neurriak EIAF 511 – 508/2014 Erregelamenduaren 66. artikulua – 1046711 zerbitzua.

15.– Planes y medidas de producción y comercialización FEMP 511 – Artículo 66 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046711.

16.– Merkaturatze-neurriak EIAF 513 – 508/2014 Erregelamenduaren 68. artikulua – 1046712 zerbitzua.

16.– Medidas de comercialización FEMP 513 – Artículo 68 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046712.

17.– Eraldaketarako laguntzak EIAF 521 – 508/2014 Erregelamenduaren 69. artikulua – 1046713 zerbitzua.

17.– Ayudas a la transformación FEMP 521 – Artículo 69 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046713.

18.– Berrikuntza akuikulturan. EIAF 211 – 508/2014 Erregelamenduaren 47. artikulua – 1046837 zerbitzua.

18.– Innovación en acuicultura. FEMP 211 – Artículo 47 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046837.

19.– Akuikulturako inbertsio produktiboak: ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea EIAF 221 – 508/2014 Erregelamenduaren 48.1.a), b), c), d), f), g) eta h) artikulua – 1046834 zerbitzua.

19.– Inversiones productivas en la acuicultura: diversificación de la producción, mejora y modernización de los centros, mejora de la calidad de los productos, recuperación de estanques o lagunas FEMP 221 – Artículo 48.1.a, b, c, d, f, g y h) del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046834.

20.– Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak EIAF 212 – 508/2014 Erregelamenduaren 49. artikulua – 1046838 zerbitzua.

20.– Servicios de gestión, sustitución y asesoramiento para las explotaciones acuícolas – Artículo 49 del Reglamento 508/2014 FEMP 212 – Servicio 1046838.

21.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea EIAF 251 – 508/2014 Erregelamenduaren 50. artikulua – 1046836 zerbitzua.

21.– Promoción del capital humano y del trabajo en red FEMP 251 – Artículo 50 del Reglamento 508/2014 – Servicio 1046836.

22.– Akuikultura jasangarria lantzen duten akuikultura-enpresak sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 52. artikulua EIAF 222 – 1046835 zerbitzua.

22.– Fomento de nuevas empresas acuícolas que practiquen la acuicultura sostenible – Artículo 52 del Reglamento 508/2014 FEMP 222 – Servicio 1046835.

23.– Osasun publikoko neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 55. artikulua EIAF 242 – 1046839 zerbitzua.

23.– Medidas de salud pública – Artículo 55 del Reglamento 508/2014 FEMP 242 – Servicio 1046839.

14. artikulua.– Berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 26. artikulua.

Artículo 14.– Innovación – Artículo 26 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen helburua garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzea izango da. Hark produktu eta ekipamendu berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere.

1.– El objeto de esta línea de ayuda es fomentar un sector pesquero innovador basado en el desarrollo tecnológico y en la eficiencia energética y estará dirigido a desarrollar o introducir productos y equipos nuevos o sustancialmente perfeccionados, procesos y técnicas nuevas o perfeccionadas, o sistemas de gestión y organización nuevas o perfeccionadas, también en la transformación y la comercialización.

2.– Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude. Salbuespenez, laguntza-lerro honetan hirugarrenekin azpikontratatzeko aukera aurreikusten da (azpikontratazioa % 90ekoa izango da gehienez ere), betiere Dirulaguntzei buruzko 28/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los organismos científicos o técnicos, o un operador del sector extractivo en colaboración con alguno de ellos. Dentro de los operadores del sector extractivo están incluidas las comunidades de bienes. Excepcionalmente, en esta línea de ayudas se prevé la posibilidad de subcontratar con terceros hasta un máximo del 90 % de subcontratación, siempre y cuando se respete lo establecido en el artículo 29 de la Ley 28/2003, General de Subvenciones.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

A) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

B) Proiektu pilotuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

B) Estudio económico del coste del proyecto piloto.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

A) Arrantza-sektoreko garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea, gehienez ere 50 puntu.

A) Carácter potenciador del desarrollo tecnológico e innovación en el sector pesquero, hasta 50 puntos.

B) Produktu, prozesu edo antolakuntza-sistema berrien garapena, gehienez ere 50 puntu.

B) Desarrollo de nuevos productos, procesos o sistemas de organización, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas y cuando el organismo científico encargado del seguimiento emita informe final sobre el proyecto de innovación en el que se recojan los resultados obtenidos en el mismo.

15. artikulua.– Aholkularitza-zerbitzuak – 508/2014 Erregelamenduaren 27. artikulua.

Artículo 15.– Servicios de asesoramiento – Artículo 27 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen helburua prestazio globalak hobetzea eta operadoreen lehiakortasuna hobetzea da, baita arrantza jasangarria sustatzea ere, honako hauetarako laguntzen bitartez:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es mejorar las prestaciones globales y la competitividad de los operadores y fomentar la pesca sostenible a través de ayudas destinadas a:

A) Proiektuen aholkularitza-zerbitzuak eta bideragarritasun-azterketak.

A) Estudios de viabilidad y servicios de asesoramiento de proyectos.

B) Ingurumen-jasangarritasunari buruzko aholkularitza profesionala; haren helburua arrantza-jarduerek itsas ekosistemetan eragindako ondorio negatiboak mugatzea eta, ahal den neurrian, ezabatzea izango da.

B) Asesoramiento profesional sobre sostenibilidad medioambiental, centrado en la limitación y, en la medida de los posible, la eliminación de los efectos negativos de las actividades pesqueras en los ecosistemas marinos.

C) Enpresa- eta merkataritza-estrategiei buruzko aholkularitza profesionala.

C) Asesoramiento profesional sobre estrategias empresariales y comerciales.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde eta ekoizleen elkarteek, arrantza-erakundeek eta operadoreek.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, las personas operadoras, las organizaciones de pescadores y las organizaciones de productores y organismos de derecho público.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

A) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

B) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

B) Estudio económico del coste del proyecto.

4.– Bideragarritasun-azterketak, aholkularitza eta aholkularitza-zerbitzuak aholkularitza ekonomikoa eskaintzen duten eta behar bezala gaituta dauden erakunde zientifikoek, unibertsitarioek, profesionalek edo teknikoek eskainiko dituzte.

4.– Los estudios de viabilidad, los servicios de asesoramiento y el asesoramiento serán prestados en cualquier caso por organismos científicos, universitarios, profesionales o técnicos que presenten asesoramiento económico y estén debidamente capacitados.

5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

5.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

A) Orientazioa hartzaile-kopuru handiagoari, gehienez ere 50 puntu.

A) Orientación a un mayor número de destinatarios, hasta 50 puntos.

B) Proiektuaren finantziazioa, gehienez ere 50 puntu.

B) Financiación propia del proyecto, hasta 50 puntos.

6.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta), eta proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

6.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas y cuando se haya aportado informe final sobre el proyecto en el que se recojan los resultados obtenidos en el mismo.

16. artikulua.– Ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak – 508/2014 Erregelamenduaren 28. artikulua.

Artículo 16.– Asociaciones entre investigadores y pescadores – Artículo 28 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen helburua da ikertzaileen eta arrantzaleen arteko ezagutzak transferitu daitezela sustatzea, eta honako hauetara bideratuko da:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es el fomento de la transferencia de conocimientos entre investigadores y pescadores, y se destinará a:

A) Erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartzeko akordioak edo elkarteak sortzea; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

A) La creación de redes, acuerdos de asociación o asociaciones entre uno o varios organismos científicos independientes y pescadores o una o varias organizaciones de pescadores, en las que pueden participar organismos técnicos.

B) a) letran aipatzen diren sareen, elkartzeko akordioen edo elkarteen esparruan egindako jarduerak.

B) Las actividades realizadas en el marco de redes, acuerdos de asociación o asociaciones a las que se refiere la letra a).

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakundeek, arrantzaleek, arrantzale-elkarteek, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldeak (ATET) eta gobernuz kanpoko erakundeek (GKE).

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los organismos de derecho público, pescadores, organizaciones de pescadores, Grupo de Acción Local Pesquero (GALP) y organizaciones no gubernamentales (ONGs).

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

A) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.)

B) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

B) Estudio económico del coste del proyecto.

4.– 1.b) atalean aipatutako jardueren artean, honako hauek gainera daitezke: datu-bilketa eta kudeaketa-jarduerak, azterketak, proiektu pilotuak, ezagutzen eta ikerketa-emaitzen hedapena, mintegiak eta praktika hobeak.

4.– Las actividades mencionadas en el apartado 1.b) podrán comprender la recopilación de datos y actividades de gestión, estudios, proyectos piloto, la difusión de conocimientos y resultados de investigaciones, seminarios y mejores prácticas.

5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

5.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

A) Arrantza-sektorearen ordezkagarritasun-maila, gehienez ere 50 puntu.

A) Grado de representatividad del sector pesquero, hasta 50 puntos.

B) Proiektuaren interes zientifiko eta teknikoa, gehienez ere 50 puntu.

B) Interés científico–técnico del proyecto, hasta 50 puntos.

6.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

6.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas y cuando el organismo científico encargado del seguimiento emita informe final sobre el proyecto de innovación en el que se recojan los resultados obtenidos en el mismo.

17. artikulua.– Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala – 508/2014 Erregelamenduaren 29. artikulua.

Artículo 17.– Fomento del capital humano, creación de empleo y diálogo social – Artículo 29 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen helburua giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala izango dira, eta honako hauek egiteko bideratuko da:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es la promoción del capital humano, la creación de empleo y el diálogo social y se destinará a:

A) Prestakuntza profesionala, etengabeko ikaskuntza, baterako proiektuak, izaera ekonomiko, tekniko, erregelamendu mailako edo zientifikoko ezagutzen eta praktika berritzaileen hedapena, eta eskumen profesional berrien ikaskuntza, batez ere horiek itsas ekosistemen kudeaketa jasangarriarekin, higienearekin, osasunarekin, segurtasunarekin, itsas sektoreko jarduerekin, berrikuntzarekin eta enpresa-espirituarekin lotuta daudenean.

A) La formación profesional, el aprendizaje permanente, los proyectos conjuntos, la difusión de conocimientos de índoles económica, técnica, reglamentaria o científica y de prácticas innovadoras, y la adquisición de nuevas competencias profesionales, vinculadas en particular a la gestión sostenible de los ecosistemas marinos, la higiene, la salud, la seguridad, las actividades del sector marítimo, la innovación y el espíritu empresarial.

B) Sareko lana eta esperientzien trukaketa eta interes-taldeen arteko praktika hobeak; horien artean sartzen dira, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, emakumeek itsas komunitateetan duten eginkizuna, eta kostako arrantza artisauan edo zutik egiten den arrantzan parte hartzen duten eta gutxi irudikatuta dauden taldeak sustatzen dituzten elkarteak.

B) El trabajo en red y el intercambio de experiencias y mejores prácticas entre los grupos de interés, entre ellas las organizaciones dedicadas a promover la igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres, a promover el papel de la mujer en las comunidades de pescadores y a promover a los grupos infrarrepresentados que participan en la pesca costera artesanal o en la pesca a pie.

C) EAEko elkarrizketa soziala, arrantzale, gizarte-hizketakide eta beste alderdi interesdun batzuen partaidetzarekin.

C) El diálogo social a escala de la CAPV, con la participación de los pescadores, interlocutores sociales y otras partes interesadas.

2.– Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas:

A) 17.1.A artikuluan jasotako jardueretarako: zuzenbide publikoko erakundeak, administrazio publikoak edo haien menpeko ikerketa-zerbitzuak, unibertsitateak edo haien menpeko erakundeak. Prestakuntza-ikastaroak eta bestelako jarduerak (jardunaldiak, tailerrak, mintegiak...) ematen dituzten arrantza sektoreko erakundeak, baldin eta jarduera horiek arrantzale profesionalei eta arrantzale autonomoen ezkontideei zuzenduta badaude edo, Zuzenbide Nazionalak onartzen baditu, haien izatezko bikotekideei.

A) Para las actuaciones contempladas en el artículo 17.1.A: organismos de derecho público, administraciones públicas o servicios de investigación dependientes de las mismas, universidades u organismos dependientes de ellas. También entidades del sector pesquero que impartan cursos de formación y otras actuaciones como jornadas, talleres, seminarios..., destinados a pescadores profesionales y a los cónyuges de los pescadores autónomos o, cuando estén reconocidas por el Derecho nacional, a sus parejas de hecho.

B) 17.1.B artikuluan jasotako jardueretarako: zuzenbide publikoko erakundeak, administrazio publikoak, sareko lanaren garatzea eta esperientzien eta praktika hobeen trukatzea egiten duten interes-taldeak.

B) Para las actuaciones contempladas en el artículo 17.1.B: organismos de derecho público, administraciones públicas, grupos de interés que lleven a cabo el desarrollo del trabajo en red y el intercambio de experiencias y mejores prácticas.

C) 17.1.C artikuluan jasotako jardueretarako: arrantzale profesionalak, enpresaburuen eta langileen elkarteak eta administrazio publikoak.

C) Para las actuaciones contempladas en el artículo 17.1.C: pescadores profesionales, organizaciones representativas de empresarios y empresarias y personas trabajadoras y Administraciones Públicas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

A) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

A) Memoria técnica en la se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.)

B) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

B) Estudio económico del coste del proyecto.

C) Langabezia-egoeraren egiaztagiria.

C) Documentación acreditativa de la situación de desempleado.

D) Arrantzale profesionalak honako hauek egiaztatu beharko ditu: Itsasoko Gizarte Segurantzaren araubide berezian alta emanda dagoela; erregistratuta dagoen eta gutxienez 12 metroko luzera duen itsasontzi baten jabea dela; eta praktiketako langilearen eta agintaritza eskudunak aitortutako ontzi baten jabearen arteko kontratua –hark 2 urteko iraupena izan beharko du gehienez–.

D) El o la pescadora profesional deberá acreditar: estar dado de alta en el Régimen Especial de la Seguridad Social del Mar, estar en posesión de un barco de menos de 12 metros de eslora registrado y un contrato formalizado entre la persona trabajadora en prácticas y la persona propietaria del buque reconocido por la autoridad competente de duración inferior a 2 años.

E) Gazteak honako hauek egiaztatu beharko ditu: lanik gabe dagoela, marinel arrantzalearen titulua eta oinarrizko prestakuntza dituela, eta 30 urte baino gutxiago dituela.

E) La persona joven deberá acreditar que: está desempleada, dispone de un título de marinero pescador y formación básica, y es menor de 30 años de edad.

4.– 1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 67.5 artikuluko 2. zenbakian aurreikusitako laguntza EAEko egoera eta bizi-maila kontuan hartuta baloratuko da. Laguntza hori 40.000 eurokoa izango da, gehienez ere, programazioaldiko onuradun bakoitzeko.

4.– La ayuda prevista en el apartado 2 artículo 67.5 del Reglamento (UE) n.º 1303/2013 se ponderará teniendo en cuenta la situación y el nivel de vida de la CAPV. Dicha ayuda no excederá de una cantidad de 40.000 euros por persona beneficiaria en el período de programación.

Europar Batasuneko araudian zehazten denari jarraikiz, gastuak Euskal Autonomia Erkidegoko baxurako arrantza-sektoreko gertakari arrunten kontratazio-oinarriari dagokionez kalkulatuko dira.

De acuerdo con lo establecido en la normativa comunitaria, los gastos se calcularán sobre la base de contratación de contingencias comunes del sector pesquero de bajura de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da.

5.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden.

6.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

6.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

18. artikulua.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza – 508/2014 Erregelamenduaren 31. artikulua.

Artículo 18.– Ayuda inicial a jóvenes pescadores – Artículo 31 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen helburua arrantza-sektorearen berregituraketarekin lotutako izaera sozioekonomikoko ekintzak erraztea da, arrantzale gazteei eta hurrengo belaunaldiari babesa eskainiz.

1.– El objeto de estas ayudas es favorecer acciones de carácter socioeconómico vinculadas a la reestructuración del sector pesquero a través del apoyo a personas jóvenes pescadores y el relevo generacional.

Arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosteko bakarrik emango da laguntza, eta hark honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

La ayuda se concederá únicamente en lo que afecte a la primera adquisición de un buque de pesca de las siguientes características:

A) 24 metroko luzera izango du gehienez ere.

A) Con una eslora total menor de 24 metros.

B) Itsas arrantzarako hornituta egon dadila.

B) Que esté equipado para la pesca marítima.

C) 5 eta 30 urte bitarteko antzinatasuna izan dezala.

C) De entre 5 y 30 años de antigüedad, y

D) Flota-segmentu jakin baten barnean egon dadila, 1380/2013 Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko haren txostenak segmentu horretarako arrantza-aukerekin dagokion oreka izan dezan.

D) Que pertenezca a un segmento de flota respecto del cual el informe sobre capacidad pesquera a que se refiere el artículo 22.2 del Reglamento 1380/2013 muestre equilibrio con las posibilidades de pesca disponibles para dicho segmento.

E) Arrantzaleak edo arrantzale taldeak bere osotasunean bereganatu beharko du ontzia, eta, beraz, hura ezin izango da partzialki erosi.

E) La adquisición del buque de pesca por la o el pescador o grupo de pescadores deberá realizarse en su totalidad, no admitiéndose la compra parcial del mismo.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte «arrantzale gazteek», Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) buruzko Erregelamenduak jasotzen duen definizioaren arabera, horiek arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosi nahi duten pertsona fisikoak badira eta, eskabidea aurkezteko orduan, 40 urte baino gutxiago badituzte eta gutxienez 5 urtez arrantzale gisa lan egin badute edo arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan jasotzen diren tituluren bat badute, eta, jakina, itsasoko langileen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta hartuta badaude.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las y los «jóvenes pescadores» que, de acuerdo con la definición del Reglamento FEMP, son aquellas personas físicas que deseen adquirir por primera vez un buque pesquero y que, en el momento de presentar su solicitud, tengan menos de 40 años de edad y hayan trabajado al menos 5 años como pescadores o dispongan de alguno de los títulos contemplados en el Real Decreto 36/2014, de 24 de enero, por el que se regulan los títulos profesionales del sector pesquero, y que estén dados de alta en el Régimen Especial de la Seguridad Social de los trabajadores del mar.

3.– Bost urtean (jabetza-eskritura egin zenetik zenbatzen hasita) ezin izango da itsasontziaren jabetza transferitu. Baldintza hori bete ezean, emandako laguntza osorik itzuli beharko da.

3.– Se establece como obligación específica la de no transferir la propiedad del buque adquirido en un período de cinco años, a contar desde la escritura de la propiedad. El incumplimiento de esta condición dará lugar al reembolso íntegro de la ayuda concedida.

4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

4.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

A) Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

A) Certificado acreditativo del puerto base del buque.

B) Gizarte Segurantzan, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea egiaztatzen duen agiria.

B) Certificado acreditativo de estar dado de alta en el Régimen Especial de la Seguridad Social de los Trabajadores del Mar.

C) Gutxienez 5 urteko ontziratzealdiaren itsas kapitainaren ziurtagiria edo, hala badagokio, dagokion prestakuntza-ziurtagiria edo -titulua, urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuan jasotzen diren tituluei jarraikiz.

C) Certificación del capitán marítimo del período de embarque, mínimo de 5 años, o en su caso, certificación o titulación de Formación de acuerdo con los títulos del Real Decreto 36/2014, de 24 de enero.

D) Ontzia erabilgarri dagoela eta Jarduneko Arrantza Flotaren Erroldan inskribatuta dagoela eta eskatutako behin betiko baja ez duela frogatzen duen agiria.

D) Acreditación de que el buque está operativo e inscrito en el Censo de la Flota Pesquera Operativa y no tiene la baja definitiva solicitada.

5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da, honako irizpide eta baremazio hauei jarraikiz:

5.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden, conforme a los siguientes criterios y baremación:

A) Onuradunen ahalegin finantzarioak: 50 puntu.

A) Esfuerzos financieros efectuados por la persona beneficiaria: 50 puntos.

B) Arrantzale gazteen inbertsio-proiektuaren norainokoa: 50 puntu.

B) Amplitud del proyecto de inversión del joven pescador: 50 puntos.

Aurreikusitako laguntzak ez du gaindituko arrantza-ontziaren eskuratze-kostuaren % 25, eta hura ez da, inola ere, 75.000 eurotik gorakoa izango onuradun bakoitzeko.

La ayuda prevista no excederá del 25 % del coste de adquisición del buque pesquero y en ningún caso será superior a 75.000 euros por persona beneficiaria.

6.– Inbertsioa behar bezala egiaztatu eta gero ordainduko da laguntza, erositako itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria eta erositako ontziaren ordainketa egiaztatuz, ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta.

6.– El pago de la ayuda se realizará una vez justificada debidamente la inversión, aportando certificación registral de la titularidad del buque adquirido y acreditación del pago del buque adquirido, mediante la presentación de facturas y justificantes de pago.

19. artikulua.– Osasuna eta segurtasuna – 508/2014 Erregelamenduaren 32. artikulua.

Artículo 19.– Salud y seguridad – Artículo 32 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen helburua flotaren lehiakortasuna sustatzea eta arrantza-ontzietako segurtasun-baldintzak eta lan- eta gizarte-baldintzak sustatzea da, higienea, osasuna, ontziko segurtasuna eta arrantzaleen lan-baldintzak hobetzera bideratutako inbertsioetarako laguntzak eskainiz.

1.– El objeto de estas ayudas es contribuir a impulsar la competitividad de la flota y las condiciones de seguridad y socio laborales a bordo de buques pesqueros, mediante las ayudas a las inversiones a bordo destinadas a mejorar la higiene, la salud, la seguridad a bordo y las condiciones de trabajo de los pescadores.

Ontzian edo ekipamendu indibidualetan egiten diren inbertsioek Europar Batasuneko, nazioko nahiz autonomia-erkidegoko arauetan jasotako eskakizunak bete behar dituzte, eta, beraz, erkidegoko, nazioko edo autonomia-erkidegoko legeriak ezarritako eskakizunak betetzen direla ulertuko da.

Las inversiones a bordo o equipos individuales deben superar los requisitos de la normativa de la Unión europea, nacional o autonómica, entendiendo por tal, que vayan más allá de las exigencias impuestas por la legislación comunitaria, nacional o autonómica.

Hala, honako hauek egiteko dirulaguntzak eman ahal izango dira:

Así, entre otras, se podrán subvencionar:

A) Jarraian aipatzen diren artikuluak erosteko eta instalatzeko, horien helburua arrantza-ontzietan dauden arrantzaleen segurtasuna hobetzea denean:

A) Las compras e instalaciones de los siguientes artículos que tengan por objeto mejorar la seguridad de los pescadores a bordo de los buques pesqueros:

1) Salbamendu-baltsak.

1) Balsas salvavidas.

2) Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak.

2) Unidades de destrinca hidrostática para balsas salvavidas.

3) Arrantzaleen salbamendu-jaketan eta laneko arropan txerta daitezkeen pertsonak kokatzeko irrati-balizak.

3) Radiobalizas de localización de la persona que puedan integrarse en los chalecos salvavidas y en la ropa de trabajo de los pescadores.

4) Flotazio-gailuak, batez ere murgilketa- edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak.

4) Dispositivos de flotación personal, especialmente trajes de inmersión o de supervivencia y aros y chalecos salvavidas.

5) Sorospen-seinaleetarako bengalak.

5) Bengalas para señales de socorro.

6) Soka-jaurtigailuak.

6) Aparatos lanzacabos.

7) Salbamendu-sistemak, «pertsona uretara!» kasuetan.

7) Sistemas de salvamento en casos de «hombre al agua».

8) Suteen aurkako gailuak.

8) Dispositivos de lucha contra incendios.

9) Suaren aurkako ateak.

9) Puertas cortafuegos.

10) Erregai-depositua ixteko balbulak.

10) Válvulas de cierre del depósito de combustible.

11) Gas-detektagailuak eta gasaren alarma-sistemak.

11) Detectores de gas y sistemas de alarma de gas.

12) Xukatzeko ponpak eta alarmak.

12) Bombas de achique y alarmas.

13) Satelite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak.

13) Equipos de radio y de comunicaciones por satélite.

14) Eskotilak eta ate hermetikoak.

14) Escotillas y puertas estancas.

15) Makina-gordailua.

15) Guardamáquinas.

16) Sartzeko pasabideak eta eskailerak.

16) Pasarelas y escaleras de acceso.

17) Kubiertako, larrialdietarako edo bilaketarako argiak.

17) Iluminación de cubierta, de emergencia o para búsquedas.

18) Arrantza-aparailuak blokeatuta geratzen direnerako segurtasun-mekanismoak.

18) Mecanismos de seguridad para los casos en que los artes de pesca queden bloqueados.

19) Segurtasun-monitoreak eta -kamerak.

19) Monitores y cámaras de seguridad.

20) Kubiertako segurtasuna hobetzeko beharrezko ekipamenduak eta gainerako elementuak.

20) Equipos y demás elementos necesarios para mejorar la seguridad en cubierta.

B) Arrantza-ontzietako arrantzaleen osasun-baldintza hobetzeko helburua duten tresnak:

B) Los equipos que tengan por objeto mejorar las condiciones de salud de las y los pescadores a bordo de los buques de pesca:

1) Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea.

1) La compra y la instalación de botiquines de primeros auxilios.

2) Ontzian larrialdi-tratamendua eskaintzeko medikamentuak eta gailuak erostea.

2) La compra de medicamentos y de dispositivos para tratamiento de urgencia a bordo.

3) Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipamenduak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoen gailuak barne.

3) El suministro de servicios de telemedicina, incluidos los equipos, las tecnologías electrónicas y los dispositivos de imágenes médicas aplicados a la consulta a distancia desde los buques.

4) Ontziko osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak erostea.

4) La adquisición de guías y manuales para mejorar la salud a bordo.

C) Jarraian aipatzen diren eta arrantza-ontzietako arrantzaleen higiene-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipamenduak erosi eta instalatzea:

C) La compra e instalación de los equipos que se citan a continuación y que tengan por objeto mejorar las condiciones de higiene de los pescadores a bordo de los buques de pesca:

1) Osasun-instalazioak, hala nola komunak eta konketak.

1) Instalaciones sanitarias tales como aseos y lavabos.

2) Elikagaiak gordetzeko ekipamenduak eta sukaldeak.

2) Cocinas y equipos de almacenamiento de productos alimentarios.

3) Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak.

3) Depuradoras de agua para la producción de agua potable.

4) Ontzian osasun-baldintza egokiak mantentzeko garbiketa-ekipamenduak.

4) Equipos de limpieza para mantener a bordo las condiciones sanitarias adecuadas.

5) Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.

5) Guías y manuales para la mejora de la higiene a bordo, herramientas informáticas incluidas.

D) Arrantza-ontzietan dauden pertsonen lan-baldintzak hobetzeko xedea duten ekipamendu hauek erosi eta instalatzea:

D) La compra e instalación de los siguientes equipos que tengan por objeto mejorar las condiciones de trabajo a bordo de los buques de pesca:

1) Kubiertako barandak.

1) Barandillas de cubierta.

2) Babeserako kubiertako egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, kontrako baldintza meteorologikoetatik babesteko.

2) Estructuras de cubierta de abrigo y elementos de modernización de los camarotes que protejan de las condiciones meteorológicas adversas.

3) Kamaroteetako segurtasuna hobetzeko eta tripulazioarentzat gune komunak finkatzeko elementuak.

3) Elementos para la mejora de la seguridad de los camarotes y el establecimiento de zonas comunes para la tripulación.

4) Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipamenduak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, troilak, adibidez.

4) Equipos para aligerar el levantamiento manual de cargas pesadas, con exclusión de las máquinas utilizadas directamente en las operaciones de pesca, como por ejemplo, los chigres.

5) Pintura eta gomazko alfonbra ez labaingarriak.

5) Pintura y alfombras de goma antideslizantes.

6) Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipamenduak.

6) Material de aislamiento contra el ruido, el calor o el frío y equipos para mejorar la ventilación.

7) Lanerako jantziak eta segurtasun-tresnak, hala nola, segurtasun-bota iragazgaitzak, arnasteko eta begietarako babes-gailuak, erorketen kontra babesteko eskularruak eta kaskoak.

7) Ropas de trabajo y equipos de seguridad tales como botas de seguridad impermeables, dispositivos de protección respiratoria y ocular, guantes y cascos de protección contra las caídas.

8) Larrialdietarako, segurtasunerako eta alertarako seinaleak.

8) Señales de emergencia, de seguridad y de alerta.

9) Arrantzaleek portuan bertan nahiz nabigazioan jasaten dituzten arriskuak zehaztuko dituzten azterketak eta ebaluazioak, horiei aurrea hartzeko edo murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin.

9) Análisis y evaluaciones que determinen los riesgos que corran los pescadores en puerto o durante la navegación con el fin de adoptar medidas para prevenirlos o reducirlos.

10) Ontziko lan-baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.

10) Guías y manuales para la mejora de las condiciones de trabajo a bordo.

E) Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipamenduen programatutako mantentze- edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.

E) No serán subvencionables en ningún caso los costes del mantenimiento programado o preventivo de cualquier parte de los equipos que mantengan en funcionamiento un aparato.

2.– Arrantzaleak eta arrantza-ontzien jabeak (ondasun-erkidegoak barne) izan daitezke laguntza hauen onuradun.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las y los pescadores o las personas propietarias de buques pesqueros, incluidas las comunidades de bienes.

3.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

3.– Se deberán cumplir los siguientes requisitos específicos:

A) Ontziak elkarzuten artean gutxienez 5 metroko luzera eta egoitza portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu.

A) El buque deberá tener al menos 5 metros de eslora entre perpendiculares, y puerto base en la CAPV.

B) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.

B) El buque deberá estar dado de alta en el Censo de la Flota Pesquera Operativa y estar incluidos en la Lista Tercera del Registro de Matrícula de Buques.

C) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.

C) El buque no debe esta ofertado como baja para una nueva construcción ni para una paralización definitiva.

D) Lanak ez dira dirulaguntza emateko eskabidea egin aurretik hasi behar.

D) No se deben haber iniciado las obras antes de presentar la solicitud de subvención.

E) Ontziaren inbertsio-proiektuak dagokion baimena izan beharko du, hala badagokio.

E) El proyecto de inversión del buque deberá disponer en su caso, de la correspondiente autorización.

F) Proiektuak ez du lagunduko tarteko itsasontziaren arrantza-eraginkortasuna handitzen.

F) El proyecto no deberá contribuir a aumentar la eficacia pesquera del buque involucrado.

4.– Berariazko betebehar hauek ezarri dira:

4.– Se establece, como obligación específica, la siguiente:

Itsasontziko inbertsioetako obra-baimena lortzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren aurrean eskabidea egin beharko da, eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren dagokion ebazpenaren bidez inbertsioa baimendu edo ukatuko da. Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik eman, interesdunek onartutzat jo dezakete beren eskabidea.

La obtención de la autorización de obra de las inversiones a bordo de buques, que habrá de ser solicitada ante la Dirección de Pesca y Acuicultura, será autorizada o denegada mediante la correspondiente Resolución del Director de Pesca y Acuicultura. La resolución se dictará y notificará en el plazo máximo de seis meses desde la presentación de la solicitud, transcurrido el cual sin resolución expresa, los interesados podrán entender estimada su solicitud.

Estatuaren eskumena bakarrik diren gaietan, txosten lotesle bat egiteko eskatuko zaio Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari.

Se solicitará al Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente la expedición de informe vinculante en relación con aquellos aspectos referidos a la competencia exclusiva del Estado.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

Contra la Resolución del Director de Pesca y Acuicultura de concesión o denegación de la inversión, podrá el interesado interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha Resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo.

5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

5.– Sin perjuicio de la documentación general, los solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

A) Arrantza-ontzian inbertsioa egiteko baimena.

A) Autorización de realización de inversión a bordo del buque pesquero.

B) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berrirako edo behin betiko gelditzeko baja gisa eskainita ez dagoela adieraziz eta 5 urte baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.

B) Declaración responsable de que el buque no está ofertado como baja para nueva construcción ni para paralización definitiva, y de compromiso de no transferir la propiedad del buque en un plazo inferior a 5 años.

C) Enpresaren arrantza-jardueren azalpen-txostena, eta, era berean, inbertsioaren alderdi teknikoen eta ekonomikoen deskribapena eta errentagarritasunaren azterketa.

C) Memoria explicativa de las actividades pesqueras de la empresa, estudio de rentabilidad y descripción de los aspectos técnicos y económicos de la inversión.

D) Inbertsioaren aurrekontu originalak, honako hauek aurkeztuaz: egingo den inbertsio bakoitzeko hiru aurrekontu, aurreikusten diren exekuzio-epeak eta aurreikusitako finantzaketa-programak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 14.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira, eta, obren kasuan, gastuak 39.999 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Eta hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez bada aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko. Hala bada, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idatzi baten bidez. Erantzukizunpeko adierazpen bidez jaso beharko da salbuespen hori.

D) Presupuestos originales de la inversión, presentándose tres presupuestos por cada inversión a realizar, previsión de plazos de ejecución y programa de financiación previsto. A este respecto, será preciso la presentación de tres presupuestos en el caso de que los gastos sean iguales o superen los 14.999 euros (IVA excluido) si se trata de suministros y servicios; y si los gastos son iguales o superan los 39.999 euros (IVA excluido) en el caso de obras. Todo ello de acuerdo con las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, en cuyo caso, el solicitante deberá justificarlo debidamente mediante un escrito ante el órgano gestor. Esta salvedad deberá reflejarse mediante declaración responsable.

E) Itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria.

E) Certificación registral de la titularidad del buque.

F) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko 3. zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.

F) Constancia de estar inscritos en el Censo de la Flota Operativa y en la Lista 3.ª del Registro de Matrícula de Buques; únicamente deberán presentarlo en aquellos casos en los que la Administración no pueda disponer de ellos.

G) Arrantzarako itsasontziaren bizigarritasuna ez gehitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, edo hori esplikatzen duen ziurtagiria, teknikari eskumendunak emana.

G) Declaración responsable de que la inversión no aumenta la habilidad del buque para pescar o en su caso certificado del técnico competente en el que se explicite lo anterior.

6.– Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

6.– Los criterios objetivos, así como su ponderación, para la determinación de la cuantía de la ayuda, son los indicados a continuación:

A) Lan-arriskuen prebentziorako gomendatzen diren ekipamenduetako inbertsioak (Itsaspreben), gehienez ere 50 puntu.

A) Inversiones en equipos recomendados para la prevención de riesgos laborales (Itsaspreben), hasta 50 puntos.

B) Istripuak saihesteko inbertsioak, gehienez ere 50 puntu.

B) Inversiones dirigidas a evitar accidentes, hasta 50 puntos.

7.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Inbertsioak, sektore guztietan, 3.000 euroko gutxieneko kostu onartua eduki behar du proiektuko eta ontzi guztietarako, ontzietako eskifaia-kideen norbera babesteko ekipamenduetarako inbertsioetan izan ezik.

7.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. La inversión deberá alcanzar, en todos los sectores, como mínimo un coste aceptado por proyecto de 3.000 euros para todos los buques excepto en las inversiones destinadas a los Equipos de Protección Individual de los tripulantes de los buques.

8.– Lerro honetan eginiko lanak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketen frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

8.– El pago de la ayuda se realizará, una vez justificadas la ejecución y pago de las obras incluidas en esta línea, mediante la presentación de facturas y comprobantes de pagos de las mismas.

20. artikulua.– Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezie babestuetara egokitzea – 508/2014 Erregelamenduaren 38. artikulua.

Artículo 20.– Limitación del impacto de la pesca en el medio marino y adaptación de la pesca a la protección de especies – Artículo 38 del Reglamento 508/2014.

1.1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea da, baita bazterkinak pixkanaka ezabatu daitezen laguntzea eta ahalik eta etekin jasangarri handiena lortzea ahalbidetuko duen itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarrira igaro gaitezela erraztea ere, betiere 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 2.2 artikuluari jarraikiz.

1.1.– El objeto de esta línea de ayuda es reducir el impacto de la pesca en el medio marino, apoyar la eliminación gradual de descartes y facilitar la transición a una explotación sostenible de los recursos biológicos marinos que permita alcanzar el rendimiento máximo sostenible, de acuerdo con el artículo 2.2 del Reglamento n.º 1380/2013.

1.2.– Honako hauek lagundu ahal izango dira diruz:

1.2.– Las inversiones susceptibles de ser subvencionables serán las siguientes:

a) Arrantza-aparailuen espezieen edo neurrien araberako hautakortasuna areagotuko duten ekipamenduak.

a) Equipos que aumenten la selectividad por tallas o especies de las artes de pesca.

b) Ontzian edo bazterkinak ezabatzeko ekipamenduetan, nahi gabe hartutako populazio komertzialak murriztuz eta saihestuz, edo 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 15. artikuluari jarraikiz lehorreratu behar diren nahi gabe hartutako populazioak tratatzeko.

b) A bordo o en equipos para eliminar los descartes evitando y reduciendo las capturas no deseadas de poblaciones comerciales o para tratar las capturas no deseadas que deban desembarcarse de acuerdo con el artículo 15 del Reglamento n.º 1380/2013.

c) Itsas jarduerek itsas fondoan edo ekosisteman eragiten dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatu edo, ahal izanez gero, ezabatuko dituzten ekipamenduak.

c) Equipos que limiten y, si es posible eliminen los efectos físicos y biológicos de las actividades pesqueras en el ecosistema o el fondo marino.

d) 92/43/EEE Zuzentarauak edo Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunen eta hegaztien aurrean, arrantza-aparailuak eta harrapakinak babesteko ekipamenduak, betiere arrantza-aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei kalte fisikoak saihesteko neurri guztiak aplikatzen badira.

d) Equipos para proteger las artes de pesca y las capturas frente a los mamíferos y las aves protegidas por la Directiva 92/43/CEE o por la Directiva 2009/147/CE, relativa a la conservación de las aves silvestres, siempre y cuando no se limite la selectividad de los artes de pesca y se apliquen todas las medidas para evitar el daño físico a los predadores.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontzien jabeek (ondare-erkidegoak barne), ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten arrantzaleek, eta arrantzale-elkarteek, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, incluidas las comunidades de bienes, las personas propietarias de buques de pesca, las personas pescadoras propietarias de artes que vayan a sustituirse y las organizaciones de pescadores, con las siguientes condiciones:

a) Ontzi aktibo gisa erregistratuta dauden eta eskabidea aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien jabeak izatea.

a) Las personas propietarias de buques pesqueros que estén registrados como buques en activo y hayan tenido una actividad pesquera de al menos 60 días durante los 2 años civiles anteriores a la fecha de presentación de la solicitud, entendiendo por tal los 2 años anteriores al año de presentación de la solicitud de ayuda.

b) Ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten eta eskabidea aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan –laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko 2 urteetan– gutxienez 60 egunez arrantza-ontzi batean lan egin duten arrantzaleak izatea.

b) Las personas pescadoras que sean propietarias de artes que vayan a sustituirse y hayan trabajado a bordo de buque pesquero al menos 60 días durante los 2 años civiles anteriores a la fecha de presentación de solicitud, entendiendo por tal los 2 años anteriores al año de presentación de la solicitud de ayuda.

c) Aitortutako arrantzale-elkarteak.

c) Organizaciones de pescadores reconocidas.

Laguntza bakar bat eskainiko da ekipamendu eta ontzi bakoitzeko, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) programazioaldi osoan zehar.

Se concederá una única ayuda por el mismo equipo y para el mismo barco durante todo el periodo de programación del FEMP.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

21. artikulua.– Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 39. artikulua.

Artículo 21.– Innovación relacionada con la conservación de los recursos biológicos marinos – Artículo 39 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko.

1.– El objeto de esta línea de ayuda es reducir el impacto de la pesca en el medio marino, y el impacto de los predadores protegidos, apoyar la eliminación gradual de descartes y capturas accesorias y alcanzar una explotación sostenible de los recursos biológicos marinos vivos que permita alcanzar el rendimiento máximo sostenible.

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta:

Las inversiones susceptibles de ser subvencionables serán aquellas que tengan como objetivo desarrollar e introducir métodos, conocimientos técnicos u organizativos, que reduzcan los efectos de las actividades pesqueras en el medio ambiente, en particular mediante técnicas de pesca perfeccionadas y la selectividad de los artes o que tengan por objetivo lograr un uso más sostenible de los recursos biológicos marinos y la coexistencia con los predadores protegidos, con las siguientes condiciones:

– Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari jarraikiz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte.

– El proyecto ha de ser desarrollado por, organismos científicos o técnicos reconocidos, de acuerdo con el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación y crea el Registro Público de Agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, los cuales deberán validar los resultados obtenidos en la operación.

– Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira.

– Los proyectos deberán ir acompañados de un seguimiento científico a fin de producir resultados significativos, y dichos resultados deberán ser objeto de informes técnicos accesibles al público.

– Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

– Las operaciones que no se consideren pesca con fines científicos, consistentes en ensayar nuevos artes o técnicas de pesca, se realizarán dentro de los límites de las posibilidades de pesca asignadas.

2.– Laguntza horien onuradun izan daitezke eragiketa horien emaitzak balioztatuko dituzten erakunde zientifikoak edo teknikoak, edo horiekin lankidetzan jardun duten erauzketa-sektoreko operadoreak.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los organismos científicos o técnicos reconocidos que validarán los resultados de tales operaciones, o un operador del sector extractivo en colaboración con él.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto.

c) Erakunde zientifiko edo tekniko aitortua, ikerketa-erakunde publikoa, unibertsitate publikoa edo pribatua, eta I+G+b arloko jarduerak garatzen dituzten sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentalak direla egiaztatzen duen agiria.

c) Acreditación de tener la consideración de organismo científico o técnico reconocido, de organismo público de investigación, universidad pública o privada, y entidades públicas instrumentales del sector público autonómico que desarrollen actividades de I+D+i.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

22. artikulua.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsas hondakinak jasotzea – 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.a) artikulua.

Artículo 22.– Protección y recuperación de la biodiversidad y los ecosistemas marinos y regímenes de compensación en el marco de actividades pesqueras sostenibles. Recogida de residuos del mar – Artículo 40.1.a) del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantzaleek itsas hondakinak edo beste hondakin batzuk jasoz.

1.– El objeto de esta línea de ayuda es proteger y recuperar la biodiversidad y los ecosistemas marinos a través de la recogida en el mar por las personas pescadoras de residuos u otros desechos marinos.

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:

Las inversiones susceptibles de ser subvencionables serán las siguientes:

a) Galdutako arrantza-aparailuak itsasotik jasotzea, arrantza fantasmari aurre egiteko helburuarekin batez ere.

a) La recogida del mar de artes de pesca perdidos destinada especialmente a combatir la pesca fantasma.

b) Itsasoko zaborrak jaso eta biltegiratzeko ekipamenduak erosi eta, hala badagokio, horiek ontzian instalatzea.

b) La compra y, en su caso, la instalación a bordo de equipos para la recogida y almacenamiento de basura marina.

c) Hondakinak biltzeko sistemak sortzea, arrantzaleek ere horretan parte har dezaten, finantza-pizgarriak barne.

c) La creación de sistemas de recogida de residuos para la participación de personas pescadoras, incentivos financieros incluidos.

d) Itsasoko zaborrak bildu eta birziklatzeko ekipamenduak erosi eta, hala badagokio, horiek arrantza-portuetan instalatzea.

d) La compra y, en su caso, la instalación en los puertos de pesca de equipos para el almacenamiento y reciclaje de basura marina.

e) Komunikazio, informazio eta sentsibilizazio-kanpainak, arrantzaleei eta beste interesdun batzuei galdutako arrantza-aparailuak jasotzeko proiektuetan parte har dezatela animatzeko.

e) La comunicación, información y las campañas de sensibilización, para animar a pescadores y a otras personas interesadas a participar en proyectos de recogida de artes de pesca perdidos.

f) Arrantzaleen eta portuko agenteen prestakuntza.

f) La formación de pescadores y agentes portuarios.

Batzordearen 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 zenbakiko Erregelamendu ordezkatuaren (EB) 7. artikulutik 12. artikulura jasotako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira.

Asimismo, serán subvencionables las inversiones recogidas en los artículos 7 al 12 del Reglamento delegado (UE) n.º 2015/531 de la Comisión, de 24 de noviembre de 2014.

Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipamenduko zatien programatutako edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko.

No serán subvencionables los costes de mantenimiento programado o preventivo de cualquier parte del equipo que mantenga en funcionamiento un aparato.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde zientifikoek edo teknikoek, arrantzaleek edo arrantzaleen elkarte aitortuek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, horiek arrantzale-elkarteekin lan egiten badute edo arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeetan lan egiten badute.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los organismos de derecho público, científicos o técnicos, los pescadores u organizaciones de pescadores reconocidas, las organizaciones no gubernamentales en asociación con organizaciones de pescadores o asociados a Grupos de acción local del sector pesquero.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

23. artikulua.– Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. 508/2014 Erregelamenduaren 40.1.b, c, d, f, g, i) artikulua.

Artículo 23.– Protección y recuperación de la biodiversidad y los ecosistemas marinos y regímenes de compensación en el marco de actividades pesqueras sostenibles – Artículo 40.1.b, c, d, f, g, i) del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen helburua itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea da, arrantza-sektore osoari laguntzeko helburuarekin. Horretarako, habitatak babesteko eta mantentzeko neurriak hartuko dira, esparru babestuen kudeaketa eta jarraipena eginez, itsas arrantza-erreserba eta eremu babestu berriak identifikatuz eta aitortuz, eta sentsibilizazio- eta ikusgaitasun-neurriak txertatuz.

1.– El objeto de esta línea de ayuda es la protección y recuperación de la biodiversidad y los ecosistemas marinos con la finalidad de beneficiar al sector pesquero en su conjunto, a través de medidas de conservación y mantenimiento de hábitats, incluyendo la gestión y seguimiento de espacios protegidos, la identificación y declaración de nuevas reservas marinas pesqueras y espacios protegidos, y medidas de sensibilización y visibilidad.

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:

Las inversiones susceptibles de ser subvencionables serán las siguientes:

– Itsasoko flora eta fauna babestera eta garatzera xedaturiko instalazio finkoak edo mugikorrak eraikitzea, muntatzea edo modernizatzea, horien prestaketa zientifikoa eta ebaluazioa barne.

– Construcción, montaje o modernización de instalaciones fijas o móviles destinadas a proteger y desarrollar la fauna y flora marinas, incluidas su elaboración científica y su evaluación.

– Itsasoko baliabide biologikoen kudeaketa edo kontserbazio hobea egiten laguntzea.

– Contribución a una mejor gestión o conservación de los recursos biológicos marinos.

– Natura 2000 parajeei eta 2008/56/EE Zuzentarauak aipatzen dituen babes bereziko guneei nahiz beste habitat berezi batzuei eragiten dieten arrantzarekin lotutako jardueretara xedaturiko kudeaketa-planak, azterketak, jarraipena eta babesen eguneraketa egitea.

– Elaboración, incluidos estudios, redacción, seguimiento y actualización de la protección, y planes de gestión destinados a actividades relacionadas con la pesca que afecten a parajes de Natura 2000 y a las zonas de protección especial a las que se refiere la Directiva 2008/56/CE, así como a otros hábitats especiales.

– Babestutako itsas guneak kudeatzea, berreskuratzea eta jarraipena egitea, betiere 2008/56/EE Zuzentarauaren 13.4 artikuluan jasotzen diren babes espazialeko neurriak aplikatzeko helburuarekin.

– Gestión, recuperación y seguimiento de zonas marinas protegidas con vistas a la aplicación de las medidas de protección espacial contempladas en el artículo 13.4 de la Directiva 2008/56/CE.

– Arrantzaleen partaidetzarekin, ingurumenarekiko sentsibilitatea areagotzea, itsas biodibertsitatea babesteari eta berreskuratzeari dagokionez.

– Aumento de la sensibilidad medioambiental, con la participación de los pescadores, con respecto a la protección y la recuperación de la biodiversidad marina.

– Biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoak mantentzera eta sustatzera bideratutako beste jarduera batzuetan parte hartzea, hala nola, arrainen populazio jasangarrien aldeko itsasoko eta kostako habitatak berreskuratuz, horien prestaketa zientifikoa eta ebaluazioa barne.

– Participación en otras actividades dirigidas a mantener y potenciar la biodiversidad y los servicios ecosistémicos, tales como la recuperación de hábitats marinos y costeros específicos a favor de las poblaciones sostenibles de peces, incluidas su elaboración científica y evaluación.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zuzenbide publikoko erakunde zientifikoek edo teknikoek, arrantzaleek edo arrantzaleen elkarte aitortuek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, horiek arrantzale-elkarteekin lan egiten badute edo arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeetan lan egiten badute.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los organismos de derecho público, científicos o técnicos, los pescadores u organizaciones de pescadores reconocidas, las organizaciones no gubernamentales en asociación con organizaciones de pescadores o asociados a Grupos de acción local del sector pesquero.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

24. artikulua.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontzi barneko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak – 508/2014 Erregelamenduaren 41.1 artikulua.

Artículo 24.– Eficiencia energética y mitigación del cambio climático. Inversiones a bordo, auditorías y estudios energéticos – Artículo 41.1 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa hobetzea eta klima-aldaketaren efektuak arintzea da, eta, horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:

1.– El objeto de estas ayudas es mitigar los efectos del cambio climático y mejorar la eficiencia energética de los buques pesqueros, y para ello se podrán conceder ayudas a:

a) Ontzi barneko eta ekipamenduko inbertsioak, emisio kutsatzaileak edo berotegi-efektuko gasak murrizteko, eta arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa areagotzeko. Arrantza-aparailuetan egindako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira horiek arrantza-aparailu horien hautakortasuna arriskuan jartzen ez badute.

a) Inversiones en equipo o a bordo para reducir las emisiones contaminantes o de gases de efecto invernadero e incrementar la eficiencia energética de los buques pesqueros. Las inversiones en artes de pesca serán también subvencionables siempre y cuando no pongan en peligro la selectividad de ese arte de pesca.

b) Energia-efizientziako kontu-ikuskapenak eta programak.

b) Auditorías y programas de eficiencia energética.

c) Ordezko propultsio-sistemek eta kroskoen diseinuak arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoari dagokionez egiten duten ekarpena ebaluatzeko azterketak.

c) Estudios para evaluar la contribución de los sistemas de propulsión alternativos y del diseño de los cascos respecto de la eficiencia energética de los buques pesqueros.

d) Inbertsioak egonkortasun-mekanismoetan, hala nola sentina-giletan eta brankako erraboiletan, itsasontziek itsasoan duten funtzionamendua eta egonkortasuna hobetzen laguntzeko.

d) Inversiones en mecanismos de estabilidad que, como las quillas de sentina y los bulbos de proa, contribuyan a mejorar el funcionamiento de los buques en la mar y su estabilidad.

e) Inkrustazioen aurkako produktu ez-toxikoak –hala nola kobrezko estaldurak– erabiltzearen ondoriozko gastuak, baldin eta marruskadura murrizten badute.

e) Los gastos derivados del uso de productos antincrustantes no tóxicos que, como los revestimientos de cobre, reduzcan la fricción.

2.– Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 5 urte baino gehiago dituzten arrantza-ontzien jabeek, ondasun-erkidegoak barne; horiek dirulaguntza bat bakarrik jaso ahal izango dute inbertsio mota bererako, programazioaldi eta arrantza-ontzi bakoitzeko.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las y los operadores del sector pesquero extractivo, incluidas las comunidades de bienes, de más de 5 años de antigüedad, y no más de una vez para el mismo tipo de inversión por período de programación y por el mismo buque pesquero.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Ontziaren idazpen-orria, Merkataritza Erregistroak emana, haren titulartasuna egiaztatzen duena.

a) Hoja de asiento del buque expedida por el Registro Mercantil, que acredite la titularidad del mismo.

b) Proiektuaren deskribapen-memoria eta, hala badagokio, emisio kutsatzaileen edo berotegi-efektuko isurien murrizketari eta erregai-murrizketari dagokion balioespena.

b) Memoria descriptiva del proyecto y en su caso estimación de la reducción de emisiones contaminantes o efecto invernadero y reducción de combustible.

c) Arrantza-aparailuen inbertsioen kasuan, inbertsioak aparailuen hautakortasuna arriskuan jartzen ez duela frogatzen duen kanpo-txostena.

c) En el caso de inversiones en artes de pesca, informe externo que acredite que la inversión no pone en peligro la selectividad del arte.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

25. artikulua.– Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordezkatu edo modernizatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 41.2 artikulua.

Artículo 25.– Eficiencia energética y mitigación del cambio climático. Sustitución o modernización de motores – Artículo 41.2 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien eraginkortasun energetikoa hobetzea eta klima-aldaketaren ondorioak arintzea da. Horrela, motor nagusiak edo osagarriak ordeztu edo modernizatzeko laguntzak eman ahal izango dira, honako kasu hauetan:

1.– El objeto de estas ayudas es mitigar los efectos del cambio climático y mejorar la eficiencia energética de los buques pesqueros. Así, y entre otros, se podrá conceder ayudas a la sustitución o modernización de motores principales o auxiliares en los siguientes casos:

a) Guztira 12 metroko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren berdina edo txikiagoa bada.

a) A buques de hasta 12 metros de eslora total, siempre que la potencia en KW del motor nuevo o modernizado sea igual o inferior a la del motor existente.

b) Guztira 12 eta 18 metro arteko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren % 20 txikiagoa bada.

b) A buques de entre 12 y 18 metros de eslora total, siempre que la potencia en KW del motor nuevo o modernizado sea al menos un 20 % menor que la del motor existente.

c) Guztira 18 eta 24 metro arteko luzera duten ontziei, motor berriaren edo modernizatuaren Kw-potentzia lehendik zegoen motorrarenaren % 30 txikiagoa bada.

c) A buques de entre 18 y 24 metros de eslora total, siempre que la potencia en KW del motor nuevo o modernizado sea al menos un 30 % menor que la del motor existente.

2.– 2014ko azaroaren 24ko 2015/531 Erregelamendu ordezkatuaren (EB) 13., 14., 15. eta 16. artikuluetan jasotako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira.

2.– Asimismo, y entre otras, serán subvencionables las inversiones contempladas en los artículos 13, 14, 15 y 16 del Reglamento delegado (UE) 2015/531, de 24 de noviembre de 2014.

3.– Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 5 urte baino gehiago dituzten arrantza-ontzien jabeek, ondasun-erkidegoak barne; horiek dirulaguntza bat bakarrik jaso ahal izango dute inbertsio mota bererako, programazioaldi eta arrantza-ontzi bakoitzeko.

3.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las y los operadores del sector pesquero extractivo, incluidas las comunidades de bienes, de más de 5 años de antigüedad, y no más de una vez para el mismo tipo de inversión por período de programación y por el mismo buque pesquero.

4.– Berariazko eskakizunak.

4.– Requisitos específicos.

a) Motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza flota-segmentu jakin bati dagozkion ontziei bakarrik eman ahal izango zaie, 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 22.2 artikuluan adierazten den arrantza-gaitasuneko txostenean, hura segmentu horretarako eskura dauden arrantza-aukeretara egokitzen dela frogatzen denean, hain zuzen ere.

a) La ayuda destinada a la sustitución o modernización de motores principales o auxiliares únicamente podrá concederse a los buques que pertenezcan a un segmento de flota respecto del cual el informe de capacidad pesquera a que se refiere el artículo 22.2 del Reglamento (UE) n.º 1380/2013 haya demostrado un equilibrio con las posibilidades de pesca disponibles para dicho segmento.

b) Motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza 1224/2009 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 40.2 artikuluari jarraikiz ofizialki ziurtatu diren ontziei bakarrik emango zaie; gainera, eskatutako Kw-gaitasunaren murrizketa Batasuneko arrantza-flotaren erregistrotik behin betiko ezabatu ostean bakarrik ordainduko da laguntza.

b) La ayuda destinada a la sustitución o modernización de motores principales o auxiliares solo se concederá a aquellos que hayan sido oficialmente certificados de acuerdo con el artículo 40.2 del Reglamento (CE) n.º 1224/2009, y únicamente se abonará una vez que se haya suprimido definitivamente del registro de la flota pesquera de la Unión la reducción de capacidad en KW exigida.

c) Motorraren potentziari dagokion ziurtagiria aurkeztu behar ez duten ontzien kasuan, motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko laguntza kasu bakar batean bakarrik emango da, motorraren potentziaren koherentzia 1224/2009 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 41. artikuluari jarraikiz frogatzen denean eta horiek fisikoki ikuskatzen direnean, hain zuzen ere, hau da, motorraren potentziak arrantza-lizentzietan zehaztutakoa gainditzen ez duela bermatzen denean.

c) En cuanto a los buques que no tengan que presentar certificación de la potencia del motor, la ayuda destinada a la sustitución o modernización de motores principales o auxiliares, se concederá solo para sustituir o modernizar los motores principal o auxiliar a cuyo respecto se haya verificado la coherencia de la potencia del motor de conformidad con el artículo 41 del Reglamento (CE) n.º 1224/2009, y se hayan inspeccionado físicamente para garantizar que la potencia del motor no supera la establecida en las licencias de pesca.

d) artikulu honen 2.b eta c ataletan hautemandako motorraren potentziari dagokion murrizketa ontzi-talde baten aldetik bakarrik lortu ahal izango da b eta c letretan jasotako ontzien kategoria bakoitzeko.

d) La reducción de la potencia del motor contemplada en el apartado 2.b y c) del presente artículo, podrá alcanzarse por un grupo de buques para cada categoría de buques contemplada en esas mismas letras b) y c).

5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

5.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Ontziaren idazpen-orria, Merkataritza Erregistroak emana, haren titulartasuna egiaztatzen duena.

a) Hoja de asiento del buque expedida por el Registro Mercantil que acredite la titularidad del buque.

b) Proiektua nolakoa den azaltzeko txostena.

b) Memoria descriptiva del proyecto.

c) Arrantzatzeko gaitasuna edo arrainak hautemateko gaitasuna areagotu ez dela frogatzen duen txosten independentea.

c) Informe independiente que acredite que no hay incremento de la capacidad de pesca ni de la capacidad para detectar pescado.

d) Segmentu bakoitzerako eskatzen den potentzia-murrizketaren ziurtagiri ofiziala, 1224/2009 Erregelamenduaren 40.2 artikuluan jasotako eskakizunei jarraikiz eta 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 41.1 artikuluari jarraikiz.

d) Certificación oficial de la reducción de la potencia exigida para cada segmento de acuerdo a los requisitos del artículo 40.2 del Reglamento 1224/2009, en cumplimiento del artículo 41.1 del Reglamento (UE) 508/2014.

e) Motorraren potentziari dagokion ziurtagiria aurkeztu behar ez duten ontzien kasuan, 1224/2009 Erregelamenduaren 41. artikuluko 2. atalean adierazitakoa eta motorraren potentziak arrantza-lizentzietan zehaztutakoa gainditzen ez duela bermatzen duen ikuskapen fisikoa betetzen badira emango da laguntza.

e) Para los buques que no tengan que presentar certificación de la potencia del motor, la ayuda conforme al apartado 2 del artículo 41 del Reglamento 1224/2009 y de la inspección física que garantiza que la potencia del motor no supera la establecida en las licencias de pesca.

f) Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren (EIAF) programazioaldian zehar ontziak mota bereko inbertsioetarako laguntzarik jaso ez duela frogatzen duen agiria.

f) Acreditación de que el buque no ha recibido ayudas para el mismo tipo de inversión durante el período de programación FEMP.

6.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da.

6.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden.

a) Kostako arrantza artisauaren sektoreko operadoreen eskabideek lehentasuna izango dute, eta horiei 2. apartatuan aipatutako motor nagusiak edo osagarriak ordezteko edo modernizatzeko guztizko laguntzaren gehienez % 60 xedatuko zaizkie laguntzak, programazioaldi osoan zehar.

a) Las solicitudes de las y los operadores del sector de la pesca costera artesanal se tratarán prioritariamente destinándoles hasta el 60 % de la ayuda total para la sustitución o modernización de motores principales o auxiliares mencionada en el apartado 2, durante todo el período de programación.

b) 1. ataleko laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 50era artekoak izan daitezke.

b) Las ayudas del apartado 1 podrán alcanzar hasta un 50 % de los costes subvencionables.

c) 2. ataleko laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 30era artekoak izan daitezke.

c) Las ayudas del apartado 2 podrán alcanzar hasta un 30 % de los costes subvencionables.

7.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

7.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

26. artikulua.– Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera – 508/2014 Erregelamenduaren 42. artikulua.

Artículo 26.– Valor añadido, calidad de los productos y utilización de capturas no deseadas – Artículo 42 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen helburua arrantza-enpresen lehiakortasuna sustatzea da, arrantza-produktuen kalitatea edo balio erantsia sustatuz. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:

1.– El objeto de estas ayudas es fomentar la competitividad de las empresas pesqueras, impulsando el valor añadido o calidad de los productos pesqueros, y para ello se podrá conceder ayudas a:

a) Arrantza-produktuen balioa areagotuko duten inbertsioak, arrantzaleek beren harrapakinak eraldatu, merkaturatu eta zuzenean saldu ahal izan ditzatela ahalbidetuz; enkante bidez egiten ez den salmenta izango da hura, hau da, itun, kontratu edo bestelako salerosketen bitartez egindako salmena. Dena den, horiek behar bezala erregistratuta geratuko dira lonjan edo baimendutako establezimenduan, eta Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio.

a) Inversiones que incrementen el valor de los productos de la pesca, en particular permitiendo que los pescadores lleven a cabo la transformación, comercialización y venta directa de sus propias capturas, entendiendo por esta, la venta que no se efectúa mediante subasta, sino con pactos, contratos o cualquier tipo de transacción, que deben quedar registrados previamente en la lonja o establecimiento autorizado y ser puestos en conocimiento de la Dirección de Pesca y Acuicultura del Gobierno Vasco.

b) Ontzi barruko inbertsio berritzaileak, arrantza-produktuen kalitatea hobetzen dutenak; laguntza hauek arrantza-aparailu hautakorrak erabiltzearen baldintzapean egongo dira, nahi gabe hartutako harrapakinak ahalik eta gutxien izan daitezen, eta eskabidea aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien jabeei baino ez zaizkie emango.

b) Inversiones innovadoras a bordo que mejoren la calidad de los productos de la pesca; estas ayudas estarán supeditadas a la utilización de artes selectivos que reduzcan al mínimo las capturas no deseadas y únicamente se concederá a personas propietarias de buques pesqueros que hayan llevado a cabo una actividad pesquera en el mar de al menos 60 días durante los dos años civiles anteriores a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda.

2.– Laguntza-lerro honen xede diren ontziek 5 urte izan beharko dituzte gutxienez.

2.– Los buques objeto de esta línea de ayudas, deberán tener una edad mínima de 5 años.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte edozelan ere:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar, en cualquier caso:

a) Merkataritza Erregistroak emandako egiaztagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.

a) Certificado expedido por el Registro Mercantil que acredite la titularidad del buque.

b) Proiektua nolakoa den azaltzeko txostena.

b) Memoria descriptiva del proyecto.

Inbertsioak artikulu honetako 1.b) apartatutakoak badira, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

En los supuestos de que las inversiones sean las del apartado 1.b) del presente artículo, además deberán presentar los siguientes documentos:

a) Arrantza-aparailu hautakorren erabilera justifikatzeko txosten teknikoa (Arrantza Politika Erkidearen Erregelamenduaren 4.12 artikuluan azaltzen da arrantza hautakorraren definizioa).

a) Informe técnico justificativo de la utilización de artes selectivas (definición de pesca selectiva del artículo 4.12 RPPC).

b) Gutxienez 60 eguneko jarduera gauzatu dela egiaztatu beharko da, beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berdinen bitartez.

b) Comprobación de que la actividad mínima de 60 días se ha llevado a cabo a través de los mismos procedimientos que los empleados en otras medidas.

c) Izaera berritzailearen egiaztagiria, kanpo-txosten bidez.

c) Acreditación del carácter innovador por informe externo.

d) Arrantzatzeko gaitasuna edo arrainak hautemateko gaitasuna areagotu ez dela frogatzen duen txosten independentea.

d) Informe independiente que acredite que no hay incremento de la capacidad de pesca ni de la capacidad para detectar pescado.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

27. artikulua.– Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak – 508/2014 Erregelamenduaren 43. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak.

Artículo 27.– Puertos pesqueros, lugares de desembarque, lonjas y fondeaderos – Artículo 43.1, 2 y 3) del Reglamento 508/2014.

1.1.– Laguntza hauen helburua honako hau izango da: batetik, lehorreratutako produktuen trazabilitatea eta kontrola areagotzea eta kalitatea hobetzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea, ingurumena babesten laguntzea, eta arrantzaleen lan-baldintzak eta segurtasuna hobetzea; eta, bestetik, harrapakin guztiak lehorreratzen direla erraztea, Arrantza Politika Erkidearen eskakizunak betez. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira:

1.1.– El objeto de estas ayudas es, por un parte, mejorar la calidad e incrementar el control y la trazabilidad de los productos desembarcados, aumentar la eficiencia energética, contribuir a la protección del medio ambiente y mejorar las condiciones de trabajo y seguridad de los pescadores y, por otra, favorecer el cumplimiento de desembarque de todas las capturas de acuerdo con las nuevas exigencias de la Política Pesquera Comunitaria, y para ello se podrán conceder ayudas a:

a) Arrantza-portu, lonja, ontziratze-toki eta ainguralekuetako azpiegiturak hobetuko dituzten inbertsioak.

a) Inversiones que mejoren las infraestructuras de los puertos pesqueros, las lonjas, los lugares de desembarque y los fondeaderos.

b) Ainguralekuak eraiki edo modernizatzeko inbertsioak.

b) Inversiones en construcción o modernización de fondeaderos.

c) Gutxiegi erabiltzen diren harrapakin-osagaien balioa areagotzeko inbertsioak.

c) Inversiones para aumentar el valor de los componentes infrautilizados de las capturas.

1.2.– Portu, ontziratze-toki edo ainguraleku berrien eraikuntza ez da, inola ere, diruz lagunduko.

1.2.– En ningún caso será subvencionables la construcción de nuevos puertos, lugares de desembarque o nuevas lonjas.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantzaleen elkarteek eta erakunde profesional aitortuek, eta erakunde eta entitate pribatuek.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las organizaciones profesionales reconocidas y las organizaciones de pescadores, y los organismos y entidades privadas.

3.– Dokumentazio orokorrari kalterik egin gabe, laguntzaren eskatzaileek proiektuaren deskribapen-memoria bat aurkeztu beharko dute eta, bertan, inbertsioak laguntza-lerro horretara eta, batez ere, honako hauetara xedaturik daudela adierazi beharko da: lehorreratutako produktuen trazabilitatea eta kontrola eta kalitatea hobetzea, eraginkortasun energetikoa areagotzea, ingurumena babesten laguntzea, eta lan-baldintzak eta segurtasuna hobetzea.

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar una memoria descriptiva del proyecto en la que se indique que las inversiones están destinadas al objeto de esta línea de ayuda y, principalmente dirigidas a: mejorar la calidad e incrementar el control y la trazabilidad de los productos desembarcados, aumentar la eficiencia energética, contribuir a la protección del medio ambiente y mejorar la seguridad y las condiciones de trabajo.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo II de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

EKOIZPEN- ETA MERKATURATZE-PLANAK ETA -NEURRIAK
PLANES Y MEDIDAS DE PRODUCCIÓN Y COMERCIALIZACIÓN

28. artikulua.– Ekoizpen- eta merkaturatze-planak – 508/2014 Erregelamenduaren 66. artikulua.

Artículo 28.– Planes de producción y comercialización – Artículo 66 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen xedea da ekoizleen elkarteek aurkeztu eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak onartutako ekoizpen- eta merkaturatze-planen barruan gauzatutako ekintzei laguntzea, honako helburu hauek dituztenean:

1.– El objeto de estas ayudas es apoyar las acciones llevadas a cabo dentro de los planes de producción y comercialización presentados por las Organizaciones de Productores y aprobados por la Dirección de Pesca y Acuicultura, que tengan por objetivo:

a) Ekoizpen- eta merkaturatze-planen prestaketa eta aplikazioa; horiek 1379/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 28.2 artikuluan zehaztutakoa gaineratu beharko dute.

a) Preparación y aplicación de los Planes de producción y comercialización que deberán incluir lo establecido en el artículo 28.2 del Reglamento n.º 1379/2013.

b) Ekoizpen- eta merkaturatze-planei dagozkien gastuak, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak onartu ostean.

b) Gastos correspondientes a los planes de producción y comercialización, previa aprobación por parte de la Dirección de Pesca y Acuicultura.

c) Lerro horretako dirulaguntza-kostuei dagokienez, eta Xedapen Orokorrei buruzko 1303/2013 Erregelamenduaren 68.1.b artikuluari jarraikiz, zeharkako kostuak diruz lagundu daitezkeen zuzeneko langile-kostuen % 15en tasa finkoan kalkulatuko dira.

c) En relación a los costes subvencionables de esta línea, y en virtud del artículo 68.1.b) del Reglamento de Disposiciones Comunes 1303/2013, los costes indirectos se calcularán a un tipo fijo del 15 % de los costes directos de personal subvencionables.

2.– Laguntzak jaso ahal izango dituzte berariazko aintzatespena duten Arrantza Ekoizleen Elkarteek eta arrantza-ekoizleen erakundeen elkarteek.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, las Organizaciones de Productores Pesqueros con reconocimiento específico, y asociaciones de organizaciones de productores pesqueros.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek dagokion planean jasotako neurrien gainean Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak egindako onarpen-txostena aurkeztu beharko dute beti.

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar, en cualquier caso, el informe de aprobación realizado por la Dirección de Pesca y Acuicultura de las medidas contempladas en el plan correspondiente.

Eta, gainera, honako agiri hauek:

Además, la siguiente documentación:

a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

a) Memoria descriptiva en la que se explique con detalles las acciones a desarrollar, su duración, justificando el interés colectivo de las mismas.

b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico de las acciones.

c) Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

c) En caso de organización de productores, documentación acreditativa de que la gestión y dirección de los negocios se encuentran centralizados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo III de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

a) Interés colectivo del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.

b) Beneficiario colectivo del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

Artikulu honen esparruan ekoizleen erakunde bakoitzari urtean emandako laguntza ez da handiagoa izango ekoizleen erakunde horrek aurreko hiru urte naturaletan merkaturatutako ekoizpenaren urteko batez besteko balioaren % 12 baino.

La ayuda concedida anualmente a cada organización de productores en el marco del presente artículo no sobrepasará el 12 % del valor medio anual de la producción puesta en el mercado por esa organización de productores durante los tres años naturales anteriores.

5.– Laguntza honela ordainduko da:

5.– El pago de la ayuda se realizará de la siguiente forma:

a) Ekoizpen- eta merkaturatze-planak onetsi ondoren aurreikusitako gastuen % 55en aurrerakina.

a) Un anticipo del 55 % de los gastos previstos tras la aprobación de PPYC.

b) Gainerako % 45a ordainduko da, osorik edo partez, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten justifikazio-agiriak aurkeztu eta gero. Laguntza ordaintzeko orduan, aukeratzeko modukotzat hartuko dira zenbateko hauek: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ekoizpen- eta merkaturatze-planean aldez aurretik onartutako neurrienak, ekainaren 24ko 277/2016 Errege Dekretuaren 15. artikuluan araututako urteko txostenetan exekutatuak eta deialdi honetan ezarritakoaren arabera behar bezala justifikatuak.

b) El restante 45 % se abonará, total o parcialmente, previa presentación de la documentación justificativa de la realización de las actividades subvencionadas. A los efectos del pago de las ayudas, se considerarán elegibles los importes de las medidas previamente aprobadas en el Plan de producción y comercialización por la Dirección de Pesca y Acuicultura, efectivamente ejecutadas en los informes anuales regulados en el artículo 15 del Real Decreto 277/2016, de 24 de junio, y debidamente justificadas según lo establecido en la presente convocatoria.

29. artikulua.– Merkaturatze-neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 68. artikulua.

Artículo 29.– Medidas de comercialización – Artículo 68 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauen helburua MAEko elkarte profesionalen eta enpresa arrantzale eta urtarren lehiakortasuna sustatzea da, honako helburu hauek dituzten arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko orduan:

1.– El objeto de estas ayudas es fomentar la competitividad de las organizaciones profesionales de la OCM y de las empresas pesqueras y acuícolas en el ámbito de comercialización de los productos de la pesca y de la acuicultura que tengan por objetivo:

a) Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak sortzea, eta lanbidearteko elkarteak sortzea.

a) Crear organizaciones de productores y sus asociaciones y de asociaciones interprofesionales.

b) Merkatu berriak aurkitzea eta arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko baldintzak hobetzea, honako hauek bereziki:

b) Encontrar nuevos mercados y mejorar las condiciones para la comercialización de los productos de la pesca y la acuicultura, en particular:

– Merkaturatzeko potentziala duten espezieak.

– Especies con potencial de comercialización.

– Neurri teknikoei jarraikiz lehorreratu diren nahi gabe hartutako merkataritza-populazioen harrapakinak, 1380/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluari eta 1379/2013 Erregelamenduaren 8.2 artikuluari jarraikiz.

– Capturas no deseadas desembarcadas de poblaciones comerciales de conformidad con medidas técnicas, de acuerdo con el artículo 15 del Reglamento 1380/2013 y del artículo 8.2 del Reglamento 1379/2013.

– Ingurumenean inpaktu txikia eragiten duten metodoekin lortutako arrantza- eta akuikultura-produktuak.

– Productos de la pesca y la acuicultura obtenidos con métodos que tengan bajo impacto en el medio ambiente.

c) Kalitatea eta balio erantsia sustatzea, honako hauek erraztuz:

c) El fomento de la calidad y del valor añadido, facilitando:

– Produktu jakin baten erregistroa eskatzea eta operadoreak kasuan kasuko betetze- eta ziurtatze-baldintzetara egokitzea.

– La solicitud de registro de un producto determinado y la adaptación de los operadores de que se trate a los correspondientes requisitos de cumplimiento y certificación.

– Arrantza- eta akuikultura-produktu jasangarriak ziurtatu eta sustatzea, kostako arrantza artisauari dagozkion produktuak eta ingurumena errespetatzen duten eraldatze-metodoak barne.

– La certificación y la promoción de los productos de la pesca y la acuicultura sostenibles, incluidos los productos de la pesca costera artesanal y de métodos de transformación respetuosos con el medio ambiente.

– Kostako arrantza artisaua gauzatzen duten arrantzaleen edo zutik arrantzatzen duten arrantzaleen aldetik produktuak zuzenean merkaturatzea.

– La comercialización directa de los productos de la pesca por parte de las y los pescadores dedicados a la pesca costera artesanal o por parte de pescadores a pie.

– Produktuen itxura eta ontziratzea.

– La presentación y el envasado de productos.

d) Merkatu-azterketak.

d) Estudios de mercado.

e) Eskualdeko komunikazio- eta sustapen-kanpainak, publikoa arrantza eta akuikultura jasangarrirako produktuen inguruan sentsibilizatzeko.

e) La realización de campañas regionales, de comunicación y promoción para sensibilizar al público respecto de los productos de la pesca y la acuicultura sostenibles.

f) Trazabilitatea hobetzea.

f) La mejora de la trazabilidad.

g) Arrantza eta akuikulturako produktuen eraldatzea hobetzeko inbertsioei laguntzea, baldin eta:

g) Apoyar inversiones para la mejora de la transformación de los productos de la pesca y acuicultura que:

– Energia aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen badute; hondakinen tratamendua barne.

– Contribuyan al ahorro energético o a la reducción del impacto en el medio ambiente incluido el tratamiento de residuos.

– Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen badituzte.

– Mejoren la seguridad, higiene y salud y condiciones de trabajo.

– Gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen badute.

– Ayuden a la transformación y comercialización de capturas de pescado comercial que no puedan destinarse a consumo humano.

– Akuikultura ekologikoaren produktuak transformatzeari buruzkoak badira.

– Se refieran a la transformación de productos de acuicultura ecológica.

– Eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzearekin lotuta badaude.

– Se refieran a la transformación de subproductos obtenidos en actividades de transformación.

– Produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak badakartzate.

– Den lugar a nuevos o mejores productos, nuevos o mejores procesos o nuevos o mejores sistemas de gestión y organización.

2.– Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte MAEren esparruko erakunde profesionalek, arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzen dituzten arrantza-sektoreko operadoreek, administrazio publikoek, eta erauzketa-sektore arrantzalea eta urtarra irudikatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek, beren kasa edo beste batzuekin elkartuta, horiek lehiakortasuna, prestakuntza, jasangarritasuna, sustapena, elikagaien segurtasuna eta berrikuntza bultzatzeko programa sektorialak sustatzen dituztenean.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, las Organizaciones profesionales en el marco de la OCM, las y los operadores del sector pesquero que comercialicen productos pesqueros y acuícolas, las administraciones públicas, y las entidades sin ánimo de lucro representativas del sector extractivo pesquero y acuícola, solas o asociadas al efecto, de ámbito autonómico, impulsoras de programas sectoriales impulsores de su competitividad, formación, sostenibilidad, promoción, seguridad alimentaria e innovación.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

a) Memoria descriptiva en la que se explique con detalles las acciones a desarrollar y su duración, justificando el interés colectivo de las mismas.

b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico de las acciones.

c) Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

c) En caso de organización de productores, documentación acreditativa de que la gestión y dirección de los negocios se encuentran centralizados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo III de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

a) Interés colectivo del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.

b) Persona beneficiaria colectiva del proyecto atendiendo a la calidad y el detalle del mismo, hasta 50 puntos.

Arrantza-ekoizleen erakunde eta elkarteen kasuan, laguntza horiek sortu eta lehenengo 5 urteetan zehar emango dira –hura aitortzen den egunetik kontatzen hasita–. Urtero, hark azken 3 urteetan lortutako ekoizpenaren batezbestekoaren % 1i dagokion oroharreko balioa izango du.

En el caso de organizaciones y asociaciones de productores pesqueras, la ayuda se concederá durante los primeros 5 años de su creación desde la fecha de reconocimiento, alcanzando anualmente un valor a tanto alzado correspondiente al 1 % de la media de su producción durante los últimos 3 años.

Finantza-partaidetza duten arrantza-sektoreko proiektuek finantzaketa-plan bat aurkeztu behar dute, eta, bertan, norbere nahiz kanpoko baliabideen ekarpena adierazi beharko dute, baita dirulaguntzaren xede izango den ekintzara bideratutako funtsen jatorria eta aplikazioa ere.

Los proyectos con participación financiera del sector pesquero tienen que presentar Plan de financiación con indicación de la aportación de recursos propios y ajenos, acreditando procedencia y aplicación de los fondos destinados a la acción objeto de la subvención.

5.– Laguntza proiektua amaitu ostean edo tarteko fase batean ordainduko da, hark ekitaldi ekonomiko batetik gorako exekuzio-epea badu eta, betiere, dagoeneko ordainduta dauden fakturak aurkeztu ostean.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez finalizado el proyecto o en una etapa intermedia si tuviera plazo de ejecución superior a un ejercicio económico previa presentación de facturas ya pagadas.

30. artikulua.– Eraldaketarako laguntzak – 508/2014 Erregelamenduaren 69. artikulua.

Artículo 30.– Ayudas a la transformación – Artículo 69 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza hauek xedetzat dute enpresen lehiakortasuna sustatzea eraldaketaren eremuan, eta inbertsioa bultzatzea, eta horretarako, arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuen kalitatea eta balio erantsia sustatzea horrelako produktuen lehen salmentako eragiketetan, baldin eta produktuen eraldaketa- eta manipulazio-eragiketatzat har badaitezke, eta bereziki honako hauei dagokienez:

1.– El objeto de estas ayudas es promover la competitividad de las empresas en el ámbito de la transformación, incentivando la inversión con objeto de fomentar la calidad y valor añadido de los productos de la pesca y de la acuicultura sostenibles en las operaciones de primera venta de estos productos que puedan considerarse operaciones de manipulación y transformación de estos productos, en particular los dirigidos a:

– energia-eraginkortasuna;

– la eficiencia energética;

– segurtasun- eta higiene-baldintzak zein lan-baldintzak hobetzea;

– la mejora de las condiciones de seguridad e higiene, de las condiciones de trabajo;

– Eraldaketa horren produktuak, prozesuak edo kudeaketa- eta antolamendu-sistemak hobetzea.

– la mejora de productos, procesos o sistemas de gestión y organización de esta transformación.

2.– Laguntza horien onuradun izan ahalko dira arrantza-sektoreko operadoreak eta jatorriko merkaturatzaileak, arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa egiten badute.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las y los operadores del sector pesquero y comercializadores en origen que realizan la transformación de productos pesqueros y acuícolas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

a) Memoria descriptiva en la que se explique con detalles las acciones a desarrollar y su duración, justificando el interés colectivo de las mismas.

b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico de las acciones.

c) Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

c) En caso de organización de productores, documentación acreditativa de que la gestión y dirección de los negocios se encuentran centralizados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako III. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo III de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa: enpresaren kudeatzeko ahalmena balioetsiko da, eta proiektuak balioesteko orduan helburuen zehaztasuna eta koherentzia hartuko dira kontuan, baita erakundeak horiek garatzeko zer gaitasun duen ere, negozio-planoa, proiektuaren merkatu potentziala zein horren helburuen zehaztasuna kontuan hartuta: gehienez 40 puntu.

a) Viabilidad técnica del proyecto: se valorará la capacidad de gestión de la empresa, valorando los proyectos en función de la concreción y coherencia de los objetivos, así como de la capacidad de la entidad para desarrollarlos, teniendo en cuenta el Plan de negocio, el mercado potencial del proyecto, y la concreción de los objetivos del mismo: hasta 40 puntos.

b) Ingurumenaren osagaia: ingurumena kudeatzeko edo kalitateko ziurtagiriak dituzten erakunde akreditatuek aurkeztutako proiektuak balioetsiko dira, eta ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboa gutxitzen dutenak (enpresen kokapena, azpiproduktuen aprobetxamendua eta balorizazioa, energia-aurrezpena/energia berriztagarrien erabilera, hondakinen tratamendua, etab.): gehienez 30 puntu.

b) Componente medioambiental: se valorarán aquellos proyectos presentados por entidades acreditadas con certificados de gestión ambiental o calidad y que reduzcan el impacto negativo sobre el medio ambiente (localización de empresas, aprovechamiento y valorización de subproductos, ahorro energético / uso de energías renovables, tratamiento de residuos...): hasta 30 puntos.

c) Berrikuntza, balio erantsia eta kalitate-politika (teknologia berrien aplikazioa, kalitatea kudeatzeko sistemak dituzten erakundeak, produktu berritzaileak, produktuen dibertsifikazioa, produktuak kalitate-arauen arabera ziurtatzea, elikagaien segurtasuna, kudeatzeko sistema informatikoak, merkataritza elektronikoa, berrikuntza-maila...): gehienez 30 puntu.

c) Innovación, valor añadido y política de calidad (aplicación de nuevas tecnologías, entidades con sistemas de gestión de calidad, productos innovadores, diversificación de productos, certificación de productos bajo normas de calidad, seguridad alimentaria, sistemas informáticos de gestión, comercio electrónico, grado de innovación...): hasta 30 puntos.

5.– Laguntza proiektua amaitu ostean edo tarteko fase batean ordainduko da, hark ekitaldi ekonomiko batetik gorako exekuzio-epea badu eta, betiere, dagoeneko ordainduta dauden fakturak aurkeztu ostean.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez finalizado el proyecto o en una etapa intermedia si tuviera plazo de ejecución superior a un ejercicio económico previa presentación de facturas ya pagadas.

AKUIKULTURA JASANGARRIA
ACUICULTURA SOSTENIBLE

31. artikulua.– Berrikuntza – 508/2014 Erregelamenduaren 47. artikulua.

Artículo 31.– Innovación – Artículo 47 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-sektorean garapen teknologikoa, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea, eta honako ekintza hauetara zuzendua izango da:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es fomentar el desarrollo tecnológico, la innovación y la competitividad en el sector de la acuicultura y estará dirigido a:

1.– Garapen jasangarria sustatzen duten akuikultura-ustiapenetan ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolamendukoak garatzea, ingurumen, gizarte eta ekonomia alorrei erreparatuz.

1.– Desarrollar conocimientos técnicos, científicos u organizativos en las explotaciones acuícolas que fomenten su desarrollo sostenible, incidiendo en las vertientes ambientales, sociales y económicas.

2.– Sektore ekoizlearentzat merkaturatze-aukera onak dituzten akuikultura-espezie berriak garatzea edo sartzea, edo produktu eta prozesu berriak edo hobetuak lortzea.

2.– Desarrollar o introducir las nuevas especies acuícolas con buenas perspectivas de comercialización por parte del sector productor, o a la obtención de productos y procesos nuevos o perfeccionados.

3.– Kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak garatu eta ezartzea, edo daudenak hobetzea, eta produktu edo prozesu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea.

3.– Desarrollo e implementación de nuevos sistemas de gestión y organización o mejora de los existentes, y estudio de la viabilidad técnica o económica de productos o procesos innovadores.

4.– Zehazki, lerro honen xedearekin bat egiten duten neurriak honako hauek izan daitezke:

4.– En concreto, las medidas en consonancia con el objeto de esta línea podrán ser las siguientes:

– Hazkuntzak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea.

– Optimización de los cultivos y el uso de nuevas tecnologías.

– Hazkuntza-espezie, -prozesu eta -sistema berriak bilatzea.

– Búsqueda de nuevas especies, procesos y sistemas de cultivo.

– Ingurumen-inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren ondorio positiboak hobetzea I+G+Bren bitartez.

– Minimizar el impacto ambiental y mejorar los efectos positivos de la acuicultura mediante I+D+i.

– Arrain-irin eta -olioekiko mendetasuna gutxitzea, abereen ongizatea hobetzea.

– Reducir la dependencia de harinas y aceites de pescado, mejorar el bienestar animal.

– Ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+Bren emaitzak eskualdatzeko baliabideak sendotzea eta sareko lana.

– Mejora de la gestión del conocimiento, el refuerzo de los mecanismos de transferencia de los resultados de I+D+i y el trabajo en red.

2.– Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira erakunde zientifiko edo tekniko aitortuak (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari jarraikiz), eta erakunde horiekin elkarlanean aritzen diren akuikultura-enpresak.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los organismos científicos o técnicos reconocidos, de acuerdo con el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación y crea el Registro Público de Agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, y las empresas acuícolas en colaboración con dichos organismos.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.)

b) Berrikuntza-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto de innovación.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo IV de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Produktutik edo prozesutik etor daitekeen proiektuaren izaera berritzailea sektore barruan, 50 puntu gehienez.

a) Carácter innovador del proyecto dentro del sector que puede venir de la mano del producto y/o proceso, hasta 50 puntos.

b) Erakundearen ahalmena proiektua garatzeko, 50 puntu gehienez.

b) Capacidad de la entidad para desarrollar el proyecto, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, eman ondoren ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas y cuando el organismo científico encargado del seguimiento emita informe final sobre el proyecto de innovación en el que se recojan los resultados obtenidos en el mismo.

32. artikulua.– Akuikulturako inbertsio produktiboak. Ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea – 508/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 1. atalaren a, b, c, d, f, g eta h) letrak.

Artículo 32.– Inversiones productivas en la acuicultura. Diversificación de la producción, mejora y modernización de los centros, mejora de la calidad de los productos, recuperación de estanques o lagunas – Artículo 48.1.a, b, c, d, f, g y h) del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da sektorearen lehiakortasuna sustatzea, inbertsio produktiboen bidez, akuikultura jasangarri eta lehiakorra lortzeko, batik bat enpresa txiki eta ertainetan, eta honako hauetara bideratuta egongo da:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es fomentar la competitividad del sector mediante inversiones productivas para lograr una acuicultura sostenible y competitiva, en particular en las pymes, y estará dirigido a:

1.– Akuikulturako inbertsio produktiboak, akuikultura-ekoizpena dibertsifikatzera zuzenduak, eta hazitako espezieak.

1.– Inversiones productivas en acuicultura dirigidas a diversificar la producción acuícola y las especies cultivadas.

2.– Akuikultura-instalazioak hobetzea eta modernizatzea.

2.– Mejorar y modernizar los centros acuícolas.

3.– Abereen osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hobekuntzak eta modernizazioa.

3.– Mejoras y modernización relacionada con la salud y el bienestar de los animales.

4.– Akuikultura-produktuen kalitatea hobetzea.

4.– Mejorar la calidad de los productos acuícolas.

5.– Akuikulturako putzuak edo urmaelak leheneratzea, lohia kenduz edo lohi-metaketak prebenitzeko inbertsioak eginda.

5.– Recuperar estanques o lagunas acuícolas existentes mediante la eliminación del lodo o inversiones para prevenir los depósitos de lodo.

6.– Akuikulturako sarrerak dibertsifikatzea, enpresaren akuikultura-jarduera nagusiari lotutako jarduera osagarriak burutuz.

6.– Diversificar los ingresos acuícolas mediante actividades complementarias vinculadas a la actividad acuícola principal de la empresa.

2.– Egun dauden akuikultura-enpresek edo akuikultura-enpresa berriak eratu nahi dituztenek jaso ahalko dituzte laguntza hauek.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas las empresas acuícolas existentes o quienes afronten la creación de nuevas empresas acuícolas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.)

b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto de inversión.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo IV de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad económica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

b) Viabilidad técnica del proyecto, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

33. artikulua.– Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak – 508/2014 Erregelamenduaren 49. artikulua.

Artículo 33.– Servicios de gestión, sustitución y asesoramiento para las explotaciones acuícolas – Artículo 49 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikultura-ustiategien guztizko errendimendua eta lehiakortasuna hobetzea, eta haren funtzionamenduaren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzea, eta ekintza hauetara bideratuta egongo da:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es mejorar el rendimiento global y la competitividad de las explotaciones acuícolas y reducir el impacto medioambiental negativo de su funcionamiento y estará dirigido a:

1.– Akuikultura-ustiategietako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak sortzea.

1.– Creación de servicios de gestión, sustitución y asesoramiento de las explotaciones acuícolas, y

2.– Akuikultura-ustiategietarako aholkularitza tekniko, zientifiko, juridiko, ingurumeneko edo ekonomiko zerbitzuak lortzea.

2.– Obtención de servicios de asesoramiento de carácter técnico, científico, jurídico, medioambiental o económico a las explotaciones acuícolas.

2.– Honako hauek izan ahalko dira laguntza hauen onuradun: 1.1 paragrafoko zuzenbide publikoko erakundeak, enpresa txiki edo ertainak eta egun dauden akuikultura-erakundeak, ekoizle-erakundeak eta akuikulturako produktuen ekoizleen erakundeen elkarteak barne.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, los organismos de derecho público en el supuesto del 1.1, y las pequeñas y medianas empresas u organizaciones acuícolas existentes, incluidas las organizaciones de productores y las asociaciones de organizaciones de productores acuícolas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto de inversión.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo IV de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad técnica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

b) Interés colectivo del proyecto, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

34. artikulua.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 50. artikulua.

Artículo 34.– Promoción del capital humano y del trabajo en red – Artículo 50 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikulturaren eremuan giza kapitala eta sareko lana sustatzea, eta honako gai hauetarako laguntzak eman ahalko dira:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es fomentar el capital humano y el trabajo en red en el sector de la acuicultura y se podrán conceder ayudas a:

1.– Akuikultura-sektoreko soldatapeko langileen, autonomoen, horien ezkontideen edo izatezko bikoteen parte-hartzea honako programa hauetan: lanbide-heziketa, etengabeko ikaskuntza, akuikulturako konpetentzia profesional berriak eskuratzekoa eta akuikulturaren funtzionamenduaren ingurumen-inpaktu negatiboa gutxitzekoa.

1.– La participación de la persona trabajadora asalariada, autónomas, así como al cónyuge o pareja de hecho de estas últimas, vinculadas al sector acuícola, en programas de formación profesional, aprendizaje permanente, adquisición de nuevas competencias profesionales en la acuicultura y reducción del impacto medioambiental negativo del funcionamiento de la acuicultura.

2.– Akuikultura-sektoreko soldatapeko langileen, autonomoen, horien ezkontideen edo izatezko bikoteen parte-hartzea sortutako ezagutza zientifiko-teknikoaren transferentziara eta zabalkundera bideratutako jarduketetan, esaterako: jardunaldiak, tailerrak, mintegiak, biltzar zientifiko-teknikoak eta abar antolatzea, edo egiturak sortzea xede horrekin berarekin.

2.– La participación de la persona trabajadora asalariada, autónomas, así como el cónyuge o pareja de hecho de estos últimos, vinculados al sector acuícola en actuaciones orientadas a la transferencia y difusión de conocimiento científico-técnico generado, tales como organización de jornadas, talleres, seminarios, congresos científico-técnicos, etc. o la creación de estructuras con este mismo fin.

3.– Etengabeko ikaskuntza eta konpetentzia berriak eskuratzeko prestakuntza- eta gaikuntza-ikastaroak diseinatzea, programatzea eta antolatzea.

3.– El diseño, programación y organización de cursos de formación y capacitación que fomenten el aprendizaje permanente y la adquisición de nuevas competencias.

4.– Lan-baldintzak eta lan-segurtasunekoak hobetzeko jarduketak, baita eremu horretako prestakuntza- eta gaikuntza-ekintzak ere.

4.– Actuaciones que permitan mejorar las condiciones de trabajo y de seguridad laboral y así como acciones formativas y de capacitación en este ámbito.

5.– Sareko lana eta esperientzia eta praktika berriak trukatzea sustatu edo erraztuko dituzten ekimenak sortzea, sustatzea edo indartzea.

5.– Creación, fomento e impulso de iniciativas que promuevan o faciliten el trabajo en red y el intercambio de experiencias y nuevas prácticas.

2.– Laguntza hauek jaso ahalko dituzte akuikultura-enpresek, akuikultura-sektoreko langile autonomoen ezkontideek edo izatezko bikoteek, erakunde publiko edo erdipublikoek eta behar bezala aintzatetsitako beste erakunde batzuek.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, las empresas acuícolas, los cónyuges o parejas de hecho de los trabajadores autónomos del sector acuícola, las organizaciones públicas o semipúblicas y otras organizaciones debidamente reconocidas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.).

b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto de inversión.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo IV de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad técnica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren interes kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

b) Interés colectivo del proyecto, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

35. artikulua.– Akuikultura-enpresa berri jasangarriak sustatzea – 508/2014 Erregelamenduaren 52. artikulua.

Artículo 35.– Fomento de nuevas empresas acuícolas sostenibles – Artículo 52 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da akuikulturan enpresa-espiritua sustatu eta enplegua sortzea, sektore horretan aritzeari ekiten dioten akuikultura-ekoizleek akuikultura-enpresa berri jasangarriak sortuta.

1.– El objeto de esta línea de ayuda es impulsar el espíritu empresarial en el sector de la acuicultura y favorecer la creación de empleo, a través de la creación de nuevas empresas acuícolas sostenibles por acuicultores que inicien sus actividades en el sector con las siguientes condiciones:

– Behar diren lanbide-konpetentziak eta -gaitasunak izatea.

– Disponer de las competencias y cualificaciones profesionales necesarias.

– Titular gisa lehen aldiz mikroenpresa edo enpresa txiki bat sortzea.

– Crear por primera vez una microempresa o pequeña empresa acuícola como titulares.

– Akuikultura-jarduerak garatzeko enpresa-egitasmo bat aurkeztea.

– Presentar un plan empresarial para el desarrollo de las actividades acuícolas.

– Proiektua 50.000 eurotik gorakoa bada, ingurumen-eraginaren ebaluazioa barne duen bideragarritasun-azterlana.

– Si el proyecto es superior a 50.000 euros, estudio de viabilidad que incluya EIA.

– Txosten independente bat, ustiatu beharreko produktuak merkaturatzeko dituen aukera onak justifikatuko dituena.

– Informe independiente que justifique buenas perspectivas de comercialización del producto a explotar.

– Ingurumen-jasangarritasunera bideratutako akuikultura-ustiategiak sortzea.

– Creación de explotaciones acuícolas orientadas a la sostenibilidad ambiental.

– Aintzat hartzea ustiategia akuikulturarako egokia den eremu batean kokatzea.

– Consideración de la ubicación de la explotación en una zona con potencial acuícola.

2.– Akuikultura-ekoizle berriek –pertsona fisikoak zein juridikoak– jaso ahalko dituzte laguntza hauek.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, los nuevos acuicultores, personas físicas o jurídicas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab.)

a) Memoria técnica en la que se explique con el mayor detalle posible el alcance del proyecto a desarrollar (objetivos, medios, etc.)

b) Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste del proyecto.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien haztapena:

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo IV de la presente Orden. Los criterios objetivos a aplicar, así como la ponderación de los mismos, serán los indicados a continuación:

a) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntu gehienez ere.

a) Viabilidad técnica del proyecto, hasta 50 puntos.

b) Proiektuaren ondorio sozial positiboak, 50 puntu gehienez ere.

b) Repercusiones sociales positivas del proyecto, hasta 50 puntos.

5.– Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

5.– El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la ejecución y pago de las inversiones subvencionadas, mediante presentación de facturas y justificantes de pago de las mismas.

36. artikulua.– Osasun publikoaren arloko neurriak – 508/2014 Erregelamenduaren 55. artikulua.

Artículo 36.– Medidas de salud pública – Artículo 55 del Reglamento 508/2014.

1.– Laguntza-lerro honen helburua EAEko akuikulturako enpresei honako mekanismo hauen bitartez konpentsazioa ematea da:

1.– El objeto de esta línea de ayuda es compensar a las empresas acuícolas de la CAPV a través de los siguientes mecanismos:

a) Itsaski-hazkuntzan aritzen direnei konpentsazioa ematea hazitako moluskuak biltzeko jarduerak aldi baterako eteteagatik, osasun publikoko arrazoien ondorioz eteten badira.

a) compensación para los conquilicultores por la suspensión temporal de las actividades de cosecha de moluscos cultivados, cuando dicha suspensión se deba exclusivamente a motivos de salud pública;

b) Kapital zirkulatzailea eta konpentsazioa ematea EAEko akuikulturako enpresei.

b) concesión de capital circulante y compensación a las empresas de acuicultura de la CAPV.

Lehen lerroaldiko b) letran aipatutako konpentsazioa eman ahalko da ekoizpena eta salmentak aldi baterako eten edo gutxitzeagatik edo biltegiratze-kostu gehigarriengatik, horrelakoak 2020ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitartean gertatu badira COVID-19aren agerraldiaren ondorioz.

La compensación a que se refiere la letra b) del párrafo primero podrá concederse por la suspensión temporal o la reducción de la producción y ventas o por los costes adicionales de almacenamiento que hayan tenido lugar entre el 1 de febrero y el 30 de junio de 2020 como consecuencia del brote de COVID-19.

1. apartatuko a) letraren araberako konpentsazioa bakarrik eman ahalko da moluskuen kutsaduraren ondorioz haien bilketa eten bada toxinak sortzen dituen planktona ugaritu delako edo biotoxinak dituen planktona dagoelako, baldin eta:

La compensación conforme al apartado 1, letra a), solamente podrá concederse cuando la suspensión de las actividades de cosecha debida a la contaminación de los moluscos obedezca a la proliferación de plancton que produzca toxinas o a la presencia de plancton que contenga biotoxinas, y siempre que:

a) Kutsadurak lau hilabete jarraian irauten badu.

a) la contaminación tenga una duración superior a cuatro meses consecutivos, o

b) Bilketa eteteak eragindako galerak dena delako enpresaren urteko negozio-bolumenaren % 25 baino handiagoak badira, biltzeko jarduerak eten diren urtearen aurreko hiru urte naturaletan enpresak izandako batez besteko negozio-bolumenaren arabera kalkulatuta.

b) las pérdidas derivadas de la suspensión de la cosecha se cifren en más del 25 % del volumen anual de negocios de la empresa en cuestión, calculado sobre la base del volumen de negocios medio de la empresa durante los tres años naturales anteriores a aquel en que se suspendieron las actividades de cosecha.

1. apartatuko a) letraren araberako konpentsazioa 12 hilabetez emango da gehienez programazioaldi osoan. Behar bezala justifikatutako kasuetan, 12 hilabete gehiagoz luzatu ahalko da, gehienez 24 hilabete egin arte guztira.

La compensación conforme al apartado 1, letra a), podrá concederse por un máximo de 12 meses durante todo el período de programación. En casos debidamente justificados, podrá prorrogarse por un máximo adicional de 12 meses hasta un máximo combinado de 24 meses.

1303/2013 zenbakiko Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluaren 9. apartatuko bigarren lerroaldiari jarraikiz, eta lehenengo lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu honen 1. apartatuko b) letraren barruan finantzaturiko eragiketen gastuek 2020ko otsailaren 1etik aurrera jaso ahalko dute dirulaguntza.

De conformidad con el artículo 65, apartado 9, párrafo segundo, del Reglamento (UE) n.º 1303/2013, y no obstante lo dispuesto en su párrafo primero, los gastos de las operaciones financiadas en el marco del apartado 1, letra b), del presente artículo serán subvencionables a partir del 1 de febrero de 2020.

2.– Akuikultura-enpresak izan daitezke laguntza hauen onuradun.

2.– Podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas, las empresas acuícolas.

3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.– Sin perjuicio de la documentación general, las personas solicitantes de esta ayuda deberán presentar:

a) Memoria teknikoa, 1. apartatuan ezarritakoaren arabera konpentsazioa justifikatzen duten galeren zenbatekoa ahalik eta zehatzen azaltzen duena.

a) Memoria técnica en al que se explique con el mayor detalle posible el alcance de las pérdidas que justifican la compensación de acuerdo con lo establecido en el apartado 1.

b) Akuikulturako enpresentzako konpentsazioa justifikatzen duen kostu errealaren azterketa ekonomikoa.

b) Estudio económico del coste real que justifica la compensación a las empresas acuicultoras.

4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako IV. eranskinean zehaztutakoa izango da.

4.– La intensidad de la ayuda será la establecida en el Anexo IV de la presente Orden.

5.– Laguntzen ordainketa.

5.– Pago de la ayuda.

Ordainketa egingo da ekoizpena eta salmentak aldi baterako eten edo gutxitzeagatik edo biltegiratze-kostu gehigarriengatik sortutako galeren egiaztagiriak egiaztatu ondoren, horrelakoak 2020ko otsailaren 1etik ekainaren 30era bitartean gertatu badira COVID-19aren agerraldiaren ondorioz.

El pago de la ayuda se realizará una vez constatada la documentación acreditativa de las pérdidas ocasionadas en el tiempo suspensión temporal o la reducción de la producción y ventas o por los costes adicionales de almacenamiento que hayan tenido lugar entre el 1 de febrero y el 30 de junio de 2020 como consecuencia del brote de COVID-19.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común