Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena

N.º 200, miércoles 6 de octubre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
5096
5096

3/2021 LEGEA, irailaren 30ekoa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa.

LEY 3/2021, de 30 de septiembre, de creación de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social.

Eusko Legebiltzarrak 3/2021 Legea, irailaren 30ekoa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 3/2021, de 30 de septiembre, de creación de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Espainiako Konstituzioaren 25.2 artikuluak pertsonak berrestera eta gizarteratzera bideratzen ditu zigorrak, eta, aldi berean, askatasunaz gabetzeko zigorretara kondenatutakoei aitortzen die lan ordaindua izateko eskubidea, Gizarte Segurantzan dagozkion onurak izatekoa, bai eta kultura eskuratzekoa eta beren nortasuna osorik garatzekoa ere.

El artículo 25.2 de la Constitución Española orienta las penas a la reeducación y reinserción social, al tiempo que reconoce a las personas condenadas a penas privativas de libertad el derecho a un trabajo remunerado, a los beneficios correspondientes de la Seguridad Social, así como al acceso a la cultura y al desarrollo integral de su personalidad.

Gizarteratzeko tratamenduaren funtsezko elementua da hori, aukera ematen baitu lan-merkatuan bilatzen diren lanbide-trebetasunak, lan-esperientzia eta autoestimua garatzeko, beharrezkoak baitira ordaindutako enplegu bat aurkitzeko aukerak areagotzeko, behin aske utzi ondoren.

Ello constituye un elemento esencial del tratamiento hacia la inserción social al favorecer la oportunidad de desarrollar las habilidades profesionales que se buscan en el mercado laboral, la experiencia laboral y la autoestima necesarias para aumentar sus posibilidades de encontrar un empleo remunerado una vez que sean puestas en libertad.

Hala arautzen dute bai Espetxeei buruzko irailaren 26ko 1/1979 Lege Organikoak eta hura garatzeko erregelamenduak, bai eta nazioarteko arauek ere, hala nola giltzaperatu edo barneratuen tratamendurako Nazio Batuen gutxieneko arauek (Nelson Mandela arauak) edo Europako Kontseiluko Ministroen Komitearen Rec (2006)2-rev gomendioak, Europako Espetxe Arauei buruzkoak, 2006ko urtarrilaren 11n onartu, eta 2020ko uztailaren 1ean berrikusi eta aldatu baitzuten.

Así lo regula tanto la Ley Orgánica 1/1979, de 26 de septiembre, General Penitenciaria, y su reglamento de desarrollo, como normas internacionales como las reglas mínimas de las Naciones Unidas para el tratamiento de las personas reclusas (reglas Nelson Mandela) o la Recomendación Rec (2006)2-rev del Comité de Ministros del Consejo de Europa a los Estados miembros sobre las Reglas Penitenciarias Europeas adoptada el 11 de enero de 2006, y revisada y modificada el 1 de julio de 2020.

Aipatutako arauen arabera, Administrazioak eman behar du lana, eta ez da Administrazioak interes ekonomikoak lortzearen mende jarri behar.

Conforme a las normas antedichas el trabajo debe ser facilitado por la Administración y no supeditarse al logro de intereses económicos por la misma.

Barneratuen lan-eskubideak eta -betebeharrak uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuan arautzen dira, hau da, espetxeetako lantegietan lan-jarduerak egiten dituzten presoen lan-harreman berezia eta gizartearen mesederako lan-zigorrak egin behar dituztenen Gizarte Segurantzaren babesa arautzen dituena. Dekretu horrek, lan-harreman berezia onartzeko, eskatzen du espetxetik juridikoki bereizitako enplegatzaile publiko bat egotea. Ez dago lan-harremanik barneratuen jarduera osagarriak badira, espetxeak berak antolatuak. Horregatik, Estatuan espetxe-eskumenak dituzten administrazioek erakunde publiko bereiziak sortu dituzte, barneratuen enplegatzaile gisa jarduteko eta merkatuan aritzeko, barneratuek garatzen dituzten produkzio-jarduerei dagokienez.

Los derechos y deberes laborales de las personas internas se regulan en el Real Decreto 782/2001, de 6 de julio, por el que se regula la relación laboral de carácter especial de los penados que realicen actividades laborales en talleres penitenciarios y la protección de Seguridad Social de los sometidos a penas de trabajo en beneficio de la comunidad, que exige para el reconocimiento de la relación laboral especial que exista un empleador público jurídicamente diferenciado del centro penitenciario. No existe relación laboral si se trata de actividades auxiliares de las personas internas organizadas por el propio centro penitenciario. Por ello las administraciones con competencias penitenciarias en el Estado han creado entidades públicas diferenciadas para actuar como empleadoras del personal interno y operar en el mercado respecto a las actividades productivas que estas desarrollan.

Autonomia-estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio espetxeetako erakunde eta establezimenduen antolaketa, araubidea eta funtzionamendua, espetxe-arloko legeria orokorraren arabera, bai eta legeria hori betearaztea ere.

Corresponde estatutariamente a Euskadi la organización, régimen y funcionamiento de las instituciones y establecimientos penitenciarios conforme a la legislación general en materia penitenciaria, así como la ejecución de tal legislación.

Autonomia Erkidegoak 2021eko urriaren 1ean bereganatuko du benetan eskumen hori, bat etorriz arau hauetan ezarritakoarekin: ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretua, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzekoa, eta uztailaren 6ko 169/2021 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.

La asunción efectiva del ejercicio de la competencia se producirá el 1 de octubre de 2021, de conformidad con lo dispuesto en el Real Decreto 474/2021, de 29 de junio, de traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, y el Decreto 169/2021, de 6 de julio, por el que se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco, de traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de funciones y servicios sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.

Erabaki horren arabera, Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo Estatuko entitateak kudeaketari eutsiko dio 2021eko abenduaren 31ra arte, hark kudeatutako tailerrei jarraipena eman ahal izateko, haren baliokide autonomikoa sortu bitartean.

Conforme a dicho acuerdo la entidad estatal Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo mantendrá la gestión hasta el 31 de diciembre de 2021 con el fin de dar continuidad a los talleres por ella gestionados en tanto se cree su equivalente autonómico.

Beharrezkoa da, beraz, Gizarteratzearen Euskal Agentzia sortzea –Aukerak izena izango baitu– zuzenbide publikoko ente bereizi gisa, enplegatzaile gisa ekin diezaion askatasunaz gabetzeko zigorretara kondenatutako pertsonen lanarekin, lanerako prestakuntzarekin edo gizarteratzearekin zerikusia duen guztiari.

Es precisa, por lo tanto, la creación de la Agencia Vasca de Reinserción Social, con la denominación de Aukerak, como ente de derecho público diferenciado para que pueda acometer, como empleador, todo lo referente al trabajo, la formación ocupacional o la inserción sociolaboral de las personas condenadas a penas privativas de libertad.

Aukerak-ek garatu beharreko jarduerek barne hartzen dute lantegi produktiboak sortzea eta kudeatzea, barneratuei enplegua ematen dietenak, eta horren barruan sartzen dira ekoizpen- eta industria-jarduerak, merkataritzakoak eta egindako produktu edo zerbitzuak merkaturatzekoak. Jarduera horiek, nahitaez, zuzenbide pribatuaren arabera garatuko dira, hargatik eragotzi gabe zuzenbide publikoaren arabera jardutea ahal publikoak egikaritzean. Hori dela eta, bere izaera hobeto egokitzen zaio zuzenbide pribatuko ente publikoen figurari, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 15. artikuluan eta hurrengoetan arautzen baita.

Las actividades a desarrollar por Aukerak incluyen la creación y gestión de talleres productivos que dan empleo a las personas internas, lo cual incluye realizar actividades productivas e industriales, mercantiles y de comercialización de los productos o servicios realizados, que necesariamente se desarrollarán conforme al Derecho privado, sin perjuicio de que en el ejercicio de potestades públicas actúe conforme al Derecho público. Por lo cual su naturaleza encaja más apropiadamente en la figura de los entes públicos de derecho privado regulados en el artículo 15 y siguientes del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Aukerak behar bezalako aurrerapenarekin sortu eta abiarazi behar da, Autonomia Erkidegoak benetan bereganatu orduko Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo Estatuko entitatea garatzen ari den funtzioen kudeaketa; izan ere, langile barneratuen lan-harremanen jarraitutasuna bermatu behar da, haien lan-eskubideak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak murriztu gabe.

La creación y puesta en marcha de Aukerak debe realizarse con una antelación suficiente a la asunción efectiva por la Comunidad Autónoma de la gestión de las funciones que viene desarrollando la entidad estatal Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo, a fin de garantizar la continuidad de las relaciones laborales de las personas trabajadoras internas, sin merma de sus derechos laborales y de las cotizaciones a la Seguridad Social.

Aukerak bitarteko instrumental malgu eta moldakor gisa eratzen da, eta, esku hartzeko eredu integral baten bidez, askatasunaz gabetuta dauden pertsonei bigarren aukerak erraztera bideratuta dago, prestakuntzaren eta laneratzearen bidez.

Aukerak se configura como un medio instrumental flexible y versátil encaminado, a través de un modelo de intervención integral, a facilitar segundas oportunidades a las personas privadas de libertad por medio de la formación e inserción laboral.

Eredu horren oinarria ez da zigorra bete bitarteko okupazio hutsa, baizik eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak definitzea, kontuan hartuta pertsona bakoitzaren trebetasunak eta bokazioa, bai eta genero-ikuspegia, politika publikoen integrazioa eta komunitate-eremuko gizarteratzea ere. Azken dimentsio horrek barne hartzen du orientazio eta lagun egite soziolaborala ematea kondenaren azken fasean edo erdi askatasuneko erregimenean, bai eta beste zerbitzu publiko batzuekin eta barneratu ohientzat hirugarren sektorean dagoen sarearekin lotzea ere.

Un modelo no basado en la mera ocupación durante el cumplimiento de la pena, sino definiendo itinerarios de integración sociolaboral atendiendo a las habilidades y vocación de cada persona, así como a la perspectiva de género, la integración de políticas públicas y la inclusión en el ámbito comunitario. Dimensión última que incluye proporcionar orientación y acompañamiento sociolaboral en la última fase de la condena o en el régimen de semilibertad y el engarce con otros servicios públicos y con la red existente del tercer sector para las personas exreclusas.

Artikulu bakarra.– Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzea.

Artículo único.– Creación de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social.

1.– Lege honen xedea da Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzea, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, espetxe-legeria betearazteko eskumena duen sailari atxikita. Gasteizen izango du egoitza agentzia horrek.

1.– El objeto de la presente ley es la creación de Aukerak, Agencia Vasca de Reinserción Social, como ente público de derecho privado adscrito al departamento competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria, con sede en Vitoria-Gasteiz.

2.– Aukerak zuzenbide pribatuko ente publikoei aplikatu beharreko lege-xedapenek eta haren estatutuek arautuko dute. Estatutuok Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko dira, Eusko Jaurlaritzan espetxe-legeria betearazteko eskumena duen sailak proposatuta.

2.– Aukerak se regirá por las disposiciones legales aplicables a los entes públicos de derecho privado y por sus estatutos, que serán aprobados por decreto del Gobierno Vasco a propuesta del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria.

3.– Aukerak-en helburua izango da Euskadiko espetxeetan barneratuta dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea erraztea. Bere helburuak lortzeko, honako eginkizun hauek dagozkio Aukerak-i:

3.– Aukerak tendrá como finalidad facilitar la inclusión socio-laboral de las personas internas en los establecimientos/centros penitenciarios de Euskadi. Para la consecución de sus fines, corresponden a Aukerak las siguientes funciones:

a) Espetxeetako produkzio-lana eta horren ordainsaria antolatzea, produkzio-tailerrak, nekazaritza-ustiategiak eta agintzen zaizkien espetxeetako edo gizarteratze-zentroetako zerbitzu osagarriak kudeatuz.

a) Organizar el trabajo productivo en los centros penitenciarios y su retribución, gestionando talleres productivos, explotaciones agrícolas, así como los servicios auxiliares de los centros penitenciarios o de inserción que se les encomiende.

b) Industria, merkataritza edo antzeko jarduerak egitea, eta, oro har, espetxe-lanarekin zerikusia duten edo administrazio publikoek agintzen dizkioten eragiketa guztiak egitea, dagozkion helburuak betetzeko.

b) Realizar actividades industriales, comerciales o análogas y, en general, cuantas operaciones se relacionen con el trabajo penitenciario o se le encomienden por las Administraciones públicas, para el cumplimiento de los fines que le son propios.

c) Askatasunaz gabetutako pertsonen lanbide-heziketa sustatzea.

c) Promover la formación profesional de las personas privadas de libertad.

d) Kondenaren azken fasean edo erdi askatasuneko erregimenean enplegurako orientazioa sustatzea, eta beste erakunde edo entitate batzuekin lankidetzan aritzea pertsona horien gizarteratze- eta laneratze-ibilbideari jarraipena emateko.

d) Promover la orientación para el empleo en la última fase de la condena o en el régimen de semilibertad y colaborar con otras instituciones o entidades en la continuidad del itinerario de inserción sociolaboral de dichas personas.

e) Bere xedea kontuan hartuta, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien beste batzuk.

e) Otras que les atribuya el ordenamiento jurídico atendiendo a su finalidad.

4.– Aukerak-en gobernu-organoak dira Lehendakaritza, Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritza.

4.– Son órganos de gobierno de Aukerak la Presidencia, el Consejo de Administración y la Dirección.

Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzan espetxe-legeria betetzeko eskumena duen saileko sailburuari dagokio, eta erakundearen ordezkaritza gorena du.

La Presidencia corresponde a la consejera o consejero del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria, y ostenta la máxima representación del ente.

Administrazio Kontseilua entearen zuzendaritza- eta kontrol-organo gorena da. Lehendakariaz eta zuzendariaz gain, lau kide izango ditu gutxienez, eta zortzi gehienez, Gobernu Kontseiluak izendatuta.

El Consejo de Administración es el órgano de superior dirección y control del ente, y estará integrado, además de por la Presidencia y la Dirección, por un número de vocalías no inferior a cuatro ni superior a ocho, nombradas por el Consejo de Gobierno.

Zuzendaritzak entearen ohiko zuzendaritza hartzen du bere gain, eta Eusko Jaurlaritzak izendatuko du, Administrazio Kontseiluak proposatuta. Zuzendaria goi-karguduna izango da, eta zuzendari-maila izango du.

La Dirección asume la dirección ordinaria del ente y será nombrada por el Gobierno Vasco a propuesta del Consejo de Administración, con consideración de alto cargo y rango de directora o director.

Entearen estatutuetan garatuko dira aipatutako gobernu-organoen eginkizunak, osaera eta izendapena, bai eta haien funtzionamendu araubidea ere.

Los estatutos del ente desarrollarán las funciones, composición y nombramiento de los citados órganos de gobierno, así como su régimen de funcionamiento.

5.– Aukerak-eko lanpostuak hauek beteko dituzte: horretarako kontratatutako langileek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edo haren mendeko erakundeetako langileek, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.

5.– Los puestos de trabajo de Aukerak serán desempeñados por personal contratado al efecto y por personal de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o entidades dependientes de ella, según la naturaleza de las funciones asignadas a cada puesto de trabajo.

Ahal publikoak baliatzea edo interes orokorrak babestea dakarten lanpostuak funtzionarioek bete beharko dituzte, eta langile horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzio publikoa arautzen duten arauak bete beharko dituzte.

Los puestos de trabajo que comporten el ejercicio de potestades públicas o la salvaguarda de intereses generales estarán reservados a personal funcionario, que estará sometido a la normativa reguladora de la función pública de la Administración general de la Comunidad Autónoma.

Agentziaren zerbitzurako kontratatutako langileek Lan Zuzenbidea izango dute arau. Agentziak ezarri eta deitutako hautaketa-proben bidez kontratatuko dira langileak, publikotasun-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

El personal contratado al servicio de la agencia se regirá por el Derecho laboral. La contratación de personal se realizará mediante las correspondientes pruebas de selección establecidas y convocadas por la agencia, con arreglo a los principios de publicidad, igualdad, mérito y capacidad.

6.– Aukerak-ek baliabide ekonomiko hauek ditu bere helburuak betetzeko:

6.– Aukerak cuenta para el cumplimiento de sus fines con los siguientes recursos económicos:

a) Entearen hasierako zuzkidura, eta entearen gizarte-funtseko gehikuntzak, halakorik bada.

a) La dotación inicial del ente, más los incrementos que en su fondo social se produzcan.

b) Urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ezartzen diren diru-izendapenak.

b) Las asignaciones que se establezcan anualmente con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Dirulaguntzak, beste administrazio publiko batzuen ekarpenak, dohaintzak, jaraunspenak eta legatuak, bere alde halakorik ematen bada.

c) Las subvenciones, aportaciones de otras administraciones públicas, donaciones, herencias y legados que se concedan a su favor.

d) Bere ondarearen barruko ondasun eta eskubideetatik eratorritako diru-sarrerak, eta bere jarduerak gauzatzetik eratorritako ohiko eta ezohiko diru-sarrerak.

d) Los ingresos derivados de los bienes y derechos integrados en su patrimonio y los ingresos, ordinarios y extraordinarios, derivados del ejercicio de sus actividades.

e) Esleitu ahal zaion beste edozein baliabide.

e) Cualesquiera otros recursos que puedan serle atribuidos.

7.– Bere eginkizunak betetzeko, Aukerak-ek beharrezkoak diren administrazio- eta xedapen-egintzak egin ahal izango ditu, bai eta ekonomia- eta finantza-eragiketak ere; gainera, hitzarmenak eta kontratuak egin ahal izango ditu, eta bere eskumeneko gaiekin zerikusia duten dirulaguntzak eman eta haien oinarri arautzaileak onartu ahal izango ditu.

7.– Para el cumplimiento de sus funciones Aukerak podrá realizar los actos de administración y disposición y las operaciones económicas y financieras que resulten necesarias, celebrar los convenios y contratos y aprobar las bases reguladoras y la concesión de subvenciones relacionadas con materias de su competencia.

8.– Agentziaren ekonomia-, ondare-, kontratazio-, aurrekontu- eta finantza-araubidea, bai eta kontrol ekonomikoaren eta kontabilitate-kontrolaren araubidea ere, zuzenbide pribatuko ente publikoei aplikatu beharreko lege-xedapenetan aurreikusitakoak izango dira. Agentziaren kontrol ekonomikoa kontrol ekonomiko-finantzarioaren eta kudeaketakoaren modalitate iraunkorrean gauzatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera.

8.– El régimen económico, patrimonial, de contratación, presupuestario, financiero y de control económico y contable de la agencia será el previsto en las disposiciones legales aplicables a los entes públicos de derecho privado. El control económico de la agencia se ejercerá en la modalidad de control económico-financiero y de gestión de carácter permanente, de acuerdo con lo establecido en el Decreto Legislativo 2/2017, de 19 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Control Económico y Contabilidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y su normativa de desarrollo.

9.– Aukerak EAEko administrazio publikoen eta haien mendeko edo haiei lotutako sektore publikoaren berezko bitartekotzat hartu ahal izango da, agentziaren estatutuetan eta sektore publikoko kontratuen legerian adierazitako moduan.

9.– Aukerak podrá tener la consideración de medio propio de las administraciones públicas vascas y el sector público dependiente o vinculado a ellas, en los términos que expresen los estatutos de la agencia y la legislación de contratos del sector público.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Transferitutako langileen atxikipena.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Adscripción del personal transferido.

Zuzenbide publikoko Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo Estatuko entitatean lanean ziharduten funtzionario transferituak Aukerak-en hasiko dira zerbitzuak ematen.

El personal funcionario transferido que prestaba sus servicios en la entidad estatal de derecho público Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo pasará a prestar sus servicios en Aukerak.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Jardueren hasiera.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Inicio de actividades.

1.– Aukerak-en jardueren hasiera Eusko Jaurlaritzan espetxe-legeria betearazteko eskumena duen saileko titularraren agindu bidez zehaztuko da, lege hau indarrean sartu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, eta, nolanahi ere, 2022ko urtarrilaren 1ean.

1.– El inicio de las actividades de Aukerak se determinará mediante orden de la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria en el plazo máximo de dos meses a partir de la entrada en vigor de la presente ley y, en todo caso, el día 1 de enero de 2022.

2.– Agentziaren jarduerak hasi aurretik, haren estatutuak onartu beharko dira, gobernu-organoak eratu, eginkizunak betetzeko behar dituen giza baliabideak eta ondasun eta baliabide materialak atxiki, bai eta Administrazio orokorreko sailen egitura organikoak egokitu ere, hala komeni bada.

2.– Con carácter previo al inicio de actividades de la agencia, deberá procederse a la aprobación de sus estatutos, a la constitución de sus órganos de gobierno, a la adscripción de los medios personales y de los bienes y recursos materiales precisos para el ejercicio de sus funciones, así como a la adecuación de las estructuras orgánicas de los departamentos de la Administración general que sean convenientes.

3.– Hala ere, agentziaren jarduerak hasi orduko, haren estatutuak onartu ez badira eta haren gobernu-organoak eratu ez badira, Eusko Jaurlaritzan espetxe-legeria betearazteko eskumena duen saileko titularrari egokituko zaizkio agentziaren erabateko funtzionamendurako beharrezkoak diren jarduketa guztiak.

3.– No obstante, si para el inicio de actividades de la agencia no se hubieran aprobado sus estatutos ni constituido sus órganos de gobierno, todas las actuaciones que resulten necesarias para el pleno funcionamiento de la agencia se ejercerán por la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de ejecución de la legislación penitenciaria.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 1a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 1 de octubre de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común