Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna

N.º 196, jueves 30 de septiembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
4986
4986

AGINDUA, 2021eko irailaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2021eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten baita. Laguntza horiek 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota daude.

ORDEN de 15 de septiembre de 2021, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se convocan, para el ejercicio 2021, las ayudas a las agrupaciones de productores agrarios y forestales, previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea.

El Decreto 10/2018, de 30 de enero, de agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales, y sus uniones o federaciones, en la Comunidad Autónoma del País Vasco, tiene por objeto el establecimiento de las normas básicas aplicables al reconocimiento de las Agrupaciones de Productores Agrarios y sus Uniones, que comercialicen en común la producción procedente de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Halaber, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) esparruan –1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautua–, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa onartu zen Europako Batzordearen 2015-5-26ko exekuzio-erabakiaren bidez. Erabaki horretan, ekoizleen talde eta erakundeak sortzen laguntzeko asmoz, elkarrekin finantzatutako neurri bat jasotzen da, zeinaren bidez nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen talde eta erakundeei laguntzen baitzaie (M09 neurria). 2020/2220 (EB) Erregelamenduak 2022. urtera arte –urte hori barnean dela– luzatu du programa hau, eta bertan ezarritako baldintzak bete beharko dira, lehen aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaz gain.

Asimismo, en el marco del fondo europeo FEADER, regulado por el Reglamento (UE) 1305/2013, fue aprobado el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, mediante Decisión de Ejecución de la Comisión de 26-05-2015. En él se incluye una medida cofinanciada de fomento a la creación de grupos y organizaciones de productores en la que se apoya a las Agrupaciones de Productores del sector agrario y forestal (medida M09). Este programa ha sido prorrogado hasta el año 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220 y estarán condicionadas al cumplimiento de las condiciones establecidas en él, además de lo dispuesto en el precitado Reglamento (UE) 1305/2013.

Halaber, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren bidez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezarri da.

Asimismo, mediante el Decreto 43/2017, de 14 de febrero, se ha establecido la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

Hori dela eta, agindu honen bidez, 2021eko ekitaldirako deialdia egiten da Euskadiko Landa Garapenerako Programan sartutako laguntzak eskatzeko programak indarrean dirauen bitartean aitortzen diren ekoizle-taldeentzat, otsailaren 14ko 43/2021 Dekretuaren 21. artikuluarekin bat.

Así pues, mediante esta Orden se convocan para el ejercicio 2021 las ayudas incluidas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi para las agrupaciones de productores que sean reconocidas durante el periodo de vigencia del Programa, de conformidad con lo previsto en el artículo 21 del Decreto 43/2017, de 14 de febrero.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legek baimentzen du urte honetarako laguntzen deialdia egitea. Agindu honetan jasotako laguntzei aplikatuko zaie, halaber, honako hau: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa. Horiek horrela, honako hau

La Ley 1/2021, de 11 de febrero, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, permiten realizar la convocatoria de las ayudas correspondientes a este año. Asimismo, a las ayudas previstas en esta Orden les será de aplicación Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; y la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Xedea.

Primero.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan –1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautua eta 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatua, urte hori ere barnean dela– jasotako laguntzen deialdia egitea 2021eko ekitaldirako, programak indarrean dirauen bitartean aitortzen diren nekazaritza- eta basogintza-ekoizleen elkarte edo erakundeak eta horien batasun edo federazioak sortzeko.

1.– Esta Orden tiene por objeto convocar para el ejercicio 2021 las ayudas incluidas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, regulado por el Reglamento (UE) 1305/2013 y prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220, para la creación de agrupaciones u organizaciones de productores agrarias y forestales, y sus uniones o federaciones, que sean reconocidas durante en el periodo de vigencia de dicho Programa.

2.– Laguntza hauek 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan daude –2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatu da, urte hori ere barnean dela–, eta bertan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, bai eta otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritakoak ere –dekretu horren bidez ezarri da 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia–.

2.– Estas ayudas se enmarcan dentro Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020, que ha sido prorrogado hasta 2022 inclusive por el Reglamento (UE) 2020/2220, y estarán condicionadas al cumplimiento de las condiciones establecidas en él, y en el Decreto 43/2017, de 14 de febrero, por el que se establece la normativa marco de las ayudas previstas en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

Bigarrena.– Onuradunak eta betekizunak.

Segundo.– Beneficiarias y requisitos.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta horien batasun edo federazioek, baldin eta 2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartuta badaude, honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua, eta horiek egokitzeko aginduak.

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas previstas en esta Orden las agrupaciones u organizaciones de productores del sector agrario y forestal, y sus uniones o federaciones, que se hayan constituido y hayan sido reconocidas como tales a partir de 2015, en aplicación del Decreto 13/2004, de 20 de enero, de Agrupaciones de Personas Productoras Agrarias y sus uniones en la Comunidad Autónoma del País Vasco, o del Decreto 10/2018, de 30 de enero, de agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales, y sus uniones o federaciones, en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y en sus Ordenes de adaptación.

2.– Kapitulu honetan deitutako laguntzak eskatu ahal izango dituzte nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta horien batasun edo federazioek, betekizun orokor hauek betetzen badituzte:

2.– Podrán solicitar las ayudas convocadas en este capítulo aquellas agrupaciones u organizaciones de productores del sector agrario y forestal, y sus uniones o federaciones, que cumplan los siguientes requisitos generales:

a) Halakotzat onartuta egotea honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua, eta horiek egokitzeko aginduak. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien eta Baso-ekoizleen Elkarteen eta horien Batasun edo Federazioen Erregistroan inskribatuta egotea.

a) Que haya sido reconocida como tal en aplicación del Decreto 13/2004, de 20 de enero, de Agrupaciones de Personas Productoras Agrarias y sus uniones en la Comunidad Autónoma del País Vasco, o del Decreto 10/2018, de 30 de enero, de agrupaciones de personas productoras agrarias y forestales, y sus uniones o federaciones, en la Comunidad Autónoma del País Vasco, y en sus Ordenes de adaptación; y que esté inscrita en el Registro de Agrupaciones de Personas Productores Agrarias y Forestales, y sus Uniones o Federaciones, del País Vasco.

b) Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.

b) Que su domicilio social radique en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasotako edozein laguntza ematerakoan hartutako konpromisoak betetzea edo bete izana.

c) Que cumplan o hayan cumplido los compromisos adquiridos con ocasión de la concesión de cualquier ayuda incluida en el Programa de Desarrollo Rural de Euskadi 2015-2020.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere.

d) Que se halle al corriente de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, y del pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

e) Ezingo dira onuradun izan laguntza publikoak lortzeko zigorra, administratiboa edo penala, duten elkarteak, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenak ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten elkarteek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat. Halaber, ezingo dira laguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeretakoren batean dauden pertsona edo erakundeak; egoera horiek aipatutako lege horren 13. artikuluaren 4., 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera egiaztatuko dira.

e) No podrán ser beneficiarias las agrupaciones que se encuentren sancionadas penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o se hallen incursas en alguna prohibición legal que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. Asimismo, no podrán ser beneficiarios de estas ayudas las personas o entidades en quienes concurran alguna de las circunstancias previstas en los apartados 2. y 3. del artículo 13 la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, que se acreditarán de conformidad de lo dispuesto en los apartados 4., 5., y 6. del artículo 13 de dicha Ley.

3.– Era berean, berariazko betekizun hauek bete beharko dituzte elkarteek:

3.– Asimismo estas agrupaciones deberán cumplir los siguientes requisitos específicos:

a) Tamainari begira, ezin izango dute gainditu ETE kategoria, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

a) Su tamaño no podrá sobrepasar la categoría de PYME conforme a la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003.

b) Elkarteak bere elkartekideen ekoizpenaren zati bat merkaturatu beharko du, eta honako helburu hauetako bati lotuta egon beharko du:

b) La agrupación deberá comercializar una parte de la producción de sus asociados y estar ligada a alguno de los siguientes objetivos:

– elkarte edo erakunde horietako kideen ekoizpena eta etekina merkatuaren eskarietara egokitzea;

– la adaptación de la producción y el rendimiento de los productores que sean miembros de tales agrupaciones u organizaciones a las exigencias del mercado;

– produktuak elkarrekin merkaturatzea; eta horren barruan sartzen da salmentarako prestatzea, salmenten zentralizazioa eta handizkakoak hornitzea;

– la comercialización conjunta de los productos, incluida la preparación para la venta, la centralización de las ventas y el abastecimiento a los mayoristas;

– ekoizpenaren inguruko informazioari buruz arau komunak ezartzea, bereziki uztari eta prestasunari erreferentzia eginez; eta

– el establecimiento de normas comunes relativas a la información sobre la producción, con especial referencia a las cosechas y a la disponibilidad; y

– ekoizle-elkarteek egin ditzaketen beste jarduera batzuk egitea; esaterako, enpresa- eta merkatu-gaitasunak garatzea eta prozesu berritzaileak antolatzea eta erraztea.

– otras actividades que puedan realizar las agrupaciones de productores, tales como el desarrollo de competencias empresariales y comerciales, y la organización y facilitación de procesos innovadores.

c) 5 urterako enpresa-plana aurkeztu beharko du, merkaturatze eta fakturazio aurreikuspenekin, eta, gutxienez, betekizun hauek jaso beharko ditu:

c) Presentar un plan empresarial a 5 años con las previsiones de comercialización y facturación que contemple los siguientes requisitos mínimos:

– produktua ekoizteko arau komunak; programazioa, kalitate-sistemak eta, hala badagokie, erabiliko dituzten metodo ekologikoak edo praktika biologikoak;

– las reglas comunes de producción que se van a utilizar, concretando la programación, sistemas de calidad, en su caso prácticas biológicas o métodos ecológicos a utilizar;

– ekoizpena ezagutzeko erregelak;

– las reglas de conocimiento de la producción;

– merkaturatzeko eta informazioa emateko arau komunak;

– las reglas comunes de comercialización y de información;

– aurreikusitako negozio-zifra eta ekoizpen-bolumena, elkarteak aitorpena lortzea eragin duten produktuena;

– el volumen previsto de producción y la cifra de negocio prevista correspondiente a los productos para los cuales se ha obtenido el reconocimiento de la agrupación correspondiente;

– diruz lagundu daitezkeen gastuen aurreikuspena, eta

– la previsión de gastos subvencionables, y

– honako konpromiso hauek:

– los siguientes compromisos:

• Edo merkaturatze-bolumenean edo bazkide-kopuruan, lehenengo hiru urteetan % 10 haztea, eskaera egin den urteko datu egiaztatuak aintzat hartuta.

• Un incremento del 10 % durante los tres primeros años de funcionamiento, sobre los datos verificados del año de solicitud, en una de estas dos variables: volumen de comercialización o número de socios.

• Edo merkaturatze-bolumenean edo bazkide-kopuruan, lehenengo lau urteetan % 20 haztea, eskaera egin den urteko datu egiaztatuak aintzat hartuta.

• Un incremento del 20 % durante los cuatro primeros años de funcionamiento, sobre los datos verificados del año de solicitud, en una de estas dos variables: volumen de comercialización o número de socios.

Hirugarrena.– Finantzaketa eta emateko prozedura.

Tercero.– Financiación y procedimiento de concesión.

1.– Agindu honi jarraikiz 2021eko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena 400.000 eurokoa da; horietatik:

1.– El volumen total máximo de las ayudas a conceder durante el ejercicio 2021 en virtud de la presente Orden será de 400.000 euros, de los cuales:

– 320.000 euro LGENFren kargura, eta

– 320.000 euros con cargo al Feader, y

– 80.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

– 80.000 euros con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Agindu honetan araututako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Baldin eta ebazpen-zati honen 1. apartatuan ezarritako zuzkidura osoa ez bada aski aurkezten diren eskabide guztietarako, puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie laguntzak, baremo honen arabera:

2.– El procedimiento para la concesión de las ayudas previstas en esta Orden es el concurso. En el supuesto que la dotación total establecida en el apartado 1 de este Resuelvo no alcanzase para atender a la totalidad de las solicitudes presentadas, las ayudas se concederán a las solicitudes que obtengan mayor puntuación de conformidad con el siguiente baremo:

a) Dagoeneko eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 20 puntu.

a) Solicitudes de agrupaciones de productores, o sus uniones, ya constituidas y reconocidas, 20 puntos.

b) 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 10 eta 6 puntu artean.

b) Solicitudes de agrupaciones de productores, o sus uniones, cuyo plan de negocio a 5 años prevea mayor volumen de comercialización de producto, entre 10 y 6 puntos.

Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, 5 urterako negozio-planean bazkide-kopuruaren eta/edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

A igualdad de criterio, se priorizarán los expedientes que en su plan de negocio a 5 años prevean un mayor crecimiento de número de socios y/o volumen de comercialización de producto.

Laugarrena.– Laguntzen bateragarritasuna.

Cuarto.– Compatibilidad de las ayudas.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak bateraezinak dira fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteentzako laguntzekin; izan ere, azken horiek euren berariazko araudia dute.

1.– Las ayudas previstas en esta Orden son incompatibles con las ayudas a las Organizaciones de Productores de Frutas y Hortalizas, que se regirán por su normativa específica.

2.– Beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek agindu honetan ezarritako xede bererako ematen dituzten laguntzak ere agindu honetakoekin bateragarriak izango dira, baldin eta dirulaguntzek, batzuk eta besteak gehituta, agindu honetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte. Hala ere, bateraezinak izango dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak xede bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Laguntza guztien baturak esandako mugak gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

2.– Las ayudas otorgadas por otras Administraciones Públicas o por entidades privadas que tengan el mismo fin que el recogido en la presente Orden serán compatibles en cuanto no superen en su conjunto los límites establecidos en la presente Orden. No obstante, no serán compatibles con otras ayudas concedidas por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente para los mismos fines. En caso de superarse dichos límites, la ayuda concedida en virtud de esta Orden se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

Bosgarrena.– Laguntzen zenbatekoa.

Quinto.– Cuantía de las ayudas.

1.– Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarteentzako laguntza –2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartutako elkarteentzakoa– hau izango da:

1.– La ayuda para Agrupaciones de Productores del sector agrario y forestal que se hayan constituido y sido reconocidas como tales a partir del año 2015 será:

– merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 9, lehenengo urtean;

– el 9 % del valor de la producción comercializada, el primer año;

– merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 8, bigarren urtean;

– el 8 % del valor de la producción comercializada, el segundo año;

– merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 7, hirugarren urtean;

– el 7 % del valor de la producción comercializada, el tercer año;

– merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 6, laugarren urtean;

– el 6 % del valor de la producción comercializada, el cuarto año;

– merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 5, bosgarren urtean.

– el 5 % del valor de la producción comercializada, el quinto año.

Lehenengo urtean, ekoizleen elkarte edo erakundeko kideek elkartean edo erakundean sartu aurreko hiru urteetan merkaturatutako produkzioaren urteko batez besteko balioan oinarrituz kalkulatuta ordaindu ahal izango da ekoizleen elkarte edo erakundeentzako laguntza.

Durante el primer año, se podrá pagar la ayuda a la agrupación u organización de productores calculándola sobre la base del valor anual medio de la producción comercializada de sus miembros en los tres años anteriores a su incorporación a la agrupación u organización.

2.– Ekoizleen elkarte edo erakunde bati, gehienez, 100.000 euro ordaindu ahal izango zaizkio urtean.

2.– La cuantía máxima anual a pagar a una agrupación u organización de productores no podrá superar los 100.000 euros.

3.– Basogintza-sektoreko elkarteentzako laguntzen kasuan, neurriaren deskribapenean ezarritakoaz gain, estatuko laguntzei buruzko arauak aplikatuko dira, eta 2014tik 2020ra bitartean landa eremuetan nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako estatuko laguntzei aplika dakizkiekeen EBko zuzentarauen arabera emango dira.

3.– En el caso de las ayudas para agrupaciones en el sector forestal serán de aplicación, además de lo establecido en la descripción de la medida, las normas relativas a ayudas estatales y se concederán con arreglo a las Directrices de la UE aplicables a las ayudas estatales en los sectores agrícola y forestal y en las zonas rurales 2014 a 2020.

Hala ere, basogintza-sektoreko ekoizleen elkarte edo erakunde bati, gehienez, 100.000 € ordaindu ahal izango zaizkio urtean.

No obstante, la cuantía máxima anual a pagar a una agrupación u organización del sector forestal no podrá superar los 100.000 euros.

4.– Agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, merkaturatze-kanpaina produktuaren ekoizpen- eta merkaturatze-ziklo naturalari egokituko zaio, eta, beranduenez, 2021eko irailaren 30ean bukatuko da.

4.– A los efectos de la aplicación de la presente Orden, la campaña de comercialización se ajustará al ciclo natural de producción y comercialización del producto que se trate, pero a más tardar finalizará el 30 de septiembre de 2021.

Seigarrena.– Eskabideak eta dokumentazioa.

Sexto.– Solicitudes y documentación.

1.– Eskabideak 2021eko urriaren 1etik 30era bitartean aurkeztuko dira, bi egun horiek barnean direla.

1.– Las solicitudes se presentarán entre el 1 y el 30 de octubre de 2021, ambos días incluidos.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dira eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (hurrengo apartatuan dago adierazita).

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos accediendo a la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi señalada en el apartado siguiente.

3.– Eskabideak izapidetzeko xehetasunak, eskabide-eredu elektronikoak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak egoitza elektronikoaren helbide honetan eskura daitezke:

3.– Las especificaciones sobre como tramitar las solicitudes, los modelos de solicitud electrónicos, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica:

Eskaeraren osteko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, honen bidez egingo dira:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de:

4.– Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago:

4.– Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección:

5.– Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https: //www.euskadi.eus/certificados-electronicos

6.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

6.– Junto con la solicitud, se deberá presentar la documentación siguiente:

a) Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskrituraren kopia.

a) Copia de la escritura de apoderamiento de la persona representante legal.

b) Elkartearen estatutuen kopia.

b) Copia de los Estatutos de la Agrupación.

c) Eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zerga.

c) Impuesto de sociedades del ejercicio anterior al de la presentación de la solicitud.

d) Legezko ordezkariaren ziurtagiria, merkaturatutako ekoizpenaren bolumena eta balioa zehazten dituena.

d) Certificado del representante legal en el que figure el volumen y el valor de la producción comercializada.

e) Bigarren ebazpen-zatiaren 3 c) apartatuan aurrez ikusitako enpresa-plana, laguntza eskatzen duen lehenengo urtea bada; ondorengo urteetan, plan horren aldaketak, hala badagokio.

e) El plan empresarial previsto en el resuelvo segundo apartado 3. c) en caso de que sea el primer año en que solicita la ayuda, o las modificaciones de ese plan en los años posteriores, en su caso.

f) Bat-egite baten pareko efektua duten neurriak hartzeko erabakien kopia, hala badagokio.

f) Copia de los acuerdos de adopción de medidas de efecto equivalente a una fusión, en su caso.

g) Honako hauei buruzko erantzukizunpeko adierazpena: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla; deialdi-agindu honek eskatutako betekizun guztiak betetzen dituela; ETEtzat hartzen dela Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoarekin bat etorriz; beharrezko egiaztagiri guztiak dituela eta agiri horiek Eusko Jaurlaritzaren, Europako Batzordearen edo kontrol-organoen esku jarriko dituela, laguntza eman eta ordaintzeko baldintzak eta betekizunak betetzen dituela egiaztatze aldera; konpromisoa hartzen duela aurreko baldintza eta betekizun horiek betetzeko aitorpen edo baliatze horri dagokion denbora guztian; ez dagoela dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion inolako legezko debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean direla, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.

g) Declaración responsable respecto de la veracidad de todos los documentos presentados; de que reúne los requisitos exigidos por esta Orden de convocatoria; de que tiene la consideración de PYME conforme a la Recomendación de la Comisión 2003/361/CE de 6 de mayo de 2003; de que dispone de la documentación que así lo acredita que la pondrá a disposición del Gobierno Vasco, de la Comisión Europea o de los órganos de control correspondientes toda la documentación que fuese necesaria para la verificación del cumplimiento de las condiciones y requisitos para la concesión y pago de la ayuda; de que se compromete a mantener el cumplimiento de dichas condiciones y requisitos durante el periodo de tiempo inherente a dicho reconocimiento; de no hallarse incursas en alguna prohibición legal que la inhabilite para la obtención de subvenciones o ayudas públicas, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

h) Foru-ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeari dagokionez, dirulaguntza eskatzean, eskatzaileak baimena emango dio organo kudeatzaileari horien egiaztapena ziurtagiri telematikoen bidez zuzenean egin dezan. Hala ere, eskatzaileak baimen hori uka dezake, betiere modu arrazoituan, baina, kasu horretan, adierazitako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

h) Por lo que se refiere a la acreditación de estar al corriente de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social, la presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que el órgano gestor obtenga de forma directa la acreditación de estas circunstancias a través de certificados telemáticos. No obstante lo anterior, el solicitante podrá oponerse de manera motivada, debiendo aportar entonces la correspondiente certificación.

7.– Halaber, eskabidearekin batera, negozioko enpresa-planean aurreikusitako urteko fakturazioaren dokumentazioa aurkeztu beharko da, edo ekoizleen elkarte edo erakundeko kideek elkartean sartu aurreko hiru urteetan merkaturatu duten ekoizpenaren urteko batez besteko balioa, bosgarren ebazpen-zatiko 1. apartatuan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, 2019-2020ko ekitaldian benetan merkaturatutako ekoizpenaren balioaren eta ekoizpen-bolumenaren dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

7.– Asimismo, junto con la solicitud se deberán presentar documentación de la facturación anual prevista en el plan empresarial de negocio o valor anual medio de la producción comercializada de sus miembros en los tres años anteriores a su incorporación a la agrupación u organización, de conformidad con lo previsto en el apartado 1 del Resuelvo Quinto; y del volumen de producción y del valor de la producción efectivamente comercializada en el ejercicio 2019-2020.

8.– Interesdunak ez ditu aurkeztu behar izango aldez aurretik edozein administraziotan aurkeztu dituen agiriak. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu zituen agiri horiek.

8.– No será necesario presentar la documentación que hayan sido aportados anteriormente por el interesado a cualquier Administración. A estos efectos, el interesado deberá indicar en qué momento y ante que órgano administrativo presentó los citados documentos.

9.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

9.– Si la solicitud no reúne todos los requisitos, se requerirá a la interesada para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida de su petición, previa Resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio elkarte eskatzaileari. Agindu honetan espresuki xedatu gabekoetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

10.– En cualquier caso, la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias podrá requerir a la agrupación solicitante cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada. En lo no previsto expresamente en la presente Orden, resultará de aplicación lo previsto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zazpigarrena.– Laguntzak kudeatzea.

Séptimo.– Gestión de las ayudas.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da laguntza hauek kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las ayudas es la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias.

2.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Elisa Torre-Enciso Encisok, Mauricio Lazcano Brotonsek eta Ainhoa Mendizabal Bañalesek osatutako balorazio-batzordea eratuko da. Lehenengoa presidentea izango da, eta, azkena, idazkaria.

2.– Para el análisis y valoración de las solicitudes presentadas, se constituirá una Comisión de Valoración compuesta Elisa Torre-Enciso Enciso, Mauricio Lazcano Brotons y Ainhoa Mendizabal Bañales, siendo la primera quien ejerza las funciones de presidente, y la última quien ejerza las funciones de secretaria.

3.– Balorazio-batzordearen egitekoak honako hauek izango dira:

3.– La Comisión de valoración tendrá las siguientes funciones:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Azken horiei dagokienez, banan-banan azalduko da zein izan den laguntza ukatzeko arrazoia.

a) Examinar la totalidad de las solicitudes presentadas, separando las que cumplen la normativa de aplicación de las que no la cumplen. Respecto a estas últimas, se realizará un listado que contendrá la causa de denegación de cada una de ellos.

b) Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikazioaren arabera.

b) Evaluar las solicitudes que cumplen sobre la base de los criterios objetivos y cuantificación de las ayudas.

c) Proposamen bat egitea, onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoari buruz. Proposamen hori behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko da.

c) Realizar una propuesta sobre la cuantía de la ayuda a conceder a cada beneficiario. Esta propuesta deberá estar suficientemente justificada y motivada.

Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezar ditzake, eta, arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartean xedatutakoa aplikatuko da.

La Comisión podrá establecer sus propias normas de funcionamiento, rigiéndose en lo no previsto por estas, por lo dispuesto en los artículos 15 a 18 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

4.– otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertuta, eta batzordeak helarazi dion proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen-proposamenarekin bat ez datorren ebazpenik ematen badu, behar bezala arrazoitu beharko du.

4.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 22 del Decreto 43/2017, de 7 de febrero, examinadas las solicitudes y documentación presentadas y a la vista de la propuesta elevada por la Comisión, corresponderá al Director de Calidad e Industrias Alimentarias la resolución de la convocatoria, pudiéndose apartar de la propuesta de resolución mediante la motivación oportuna al efecto.

5.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hiru hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori igarota, berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– La resolución se dictará y notificará en el plazo máximo de tres meses desde la finalización del plazo de presentación de solicitudes, transcurrido el cual sin resolución expresa, las interesadas podrán entender desestimadas sus solicitudes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren b) apartatuko 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat joko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean, interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

La resolución, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 45, párrafo 1 apartado b) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, será publicada en el BOPV, surtiendo la publicación efectos de notificación. Ello no obstante, se dará traslado individualizado a cada interesado de la resolución íntegra, si bien se identificará para cada uno de ellos los aspectos de la resolución que singularmente le afecten. En cualquier caso, se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

6.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak laguntza emateko edo ukatzeko ematen duen ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat.

6.– Contra la resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias de concesión o denegación de la ayuda podrá la persona interesada interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha resolución, o en cualquier momento a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zortzigarrena.– Ordainketa.

Octavo.– Pago.

1.– Ordainketa bakarra izango da, eta aurreko ebazpen-zatian aipatutako dokumentazioa eskabidearekin batera aurkeztu eta egiaztatu ondoren egingo da, eskatzen den laguntza-motaren arabera.

1.– El pago será único y se efectuará una vez comprobada la documentación que se debe presentar junto con la solicitud en el Resuelvo anterior en función del tipo de ayuda que se solicite.

2.– Ekoizle-elkarte onuradunek, abenduaren 31 baino lehen, memoria xehatua aurkeztu beharko dute, zeinak honako hauek jasoko baititu: dagokion urtean edo kanpainan ekoizle-elkarteak egin dituen jardueren laburpena, berariaz aipatuta ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena; bazkideen altak eta bajak; negozio-zifra, bai eta balantzea eta emaitza-kontua ere, enpresa independente batek behar bezala ikuskatuak.

2.– Las agrupaciones de Productores beneficiarias deberán presentar, antes del 31 de diciembre, una memoria detallada que contenga el resumen de actividades realizadas por la agrupación de productores durante la campaña o el año de que se trate con mención expresa del volumen de producción y comercialización, movimiento de altas y bajas de socios, cifra de negocios, así como el balance y cuentas de resultados debidamente auditadas por una empresa independiente.

3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren zure datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las subvenciones, la entidad beneficiaria deberá constar en la correspondiente base de datos del Gobierno Vasco. Para darse de alta o modificar sus datos de tercero interesado deberá dirigirse al Registro electrónico de terceros proporcionado por el Gobierno Vasco, en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

4.– Eskatzaileei ez zaie laguntzarik ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako gisa bereko laguntza edo dirulaguntzengatik hasitako itzultze- edo zigor-prozeduraren batean sartuta badaude, eta prozedura horiek amaitu gabe badaude.

4.– El pago de las ayudas quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

Bederatzigarrena.– Onuradunen betebeharrak.

Noveno.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek honako betebehar hauek izango dituzte:

Las beneficiarias de las ayudas reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

a) Dirulaguntza zertarako eman den, helburu horretarako erabiltzea.

a) Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

b) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku jartzea beharrezko dokumentazio guztia.

b) Poner a disposición del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente toda la documentación necesaria.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari laguntzak nola erabili diren eta laguntzen helburuak bete diren egiaztatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas recibidas y el cumplimiento de los fines para los que fueron concedidas.

d) Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea idatziz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

d) Comunicar por escrito al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente la obtención de otras subvenciones y ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

e) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzaren bat aldatuz gero, objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea idatziz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

e) Comunicar por escrito al Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese tenido en cuenta para la concesión de la subvención.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

f) Cumplir las obligaciones establecidas en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Hamargarrena.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Décimo.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat aldatuz gero edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta daiteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak bete beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 49.12 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak behar den aldaketa-ebazpena emango du, eta, bertan, dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doituko dira; horretarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuko da.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en su caso la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberá ser notificada por escrito a la Dirección de Calidad e Industrias Alimentarias, y podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la subvención, siempre y cuando se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en la presente Orden, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49.12 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. A estos efectos, el Director de Calidad e Industrias Alimentarias dictará la oportuna resolución de modificación en la que se podrán reajustar los importes de la subvención concedida sobre la nueva base, aplicándose para ello el procedimiento previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

Hamaikagarrena.– Uko egitea.

Decimoprimero.– Renuncia.

Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu; Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak uko-egitea onartu beharko du, ebazpen baten bidez.

La beneficiaria perderá automáticamente el derecho reconocido mediante la resolución, así como el derecho al cobro del total o parte de la ayuda, según los casos, cuando presente por escrito una renuncia expresa de la ayuda concedida, la cual deberá ser aceptada mediante resolución del Director de Calidad e Industrias Alimentarias.

Hamabigarrena.– Ez-betetzeak.

Decimosegundo.– Incumplimientos.

1.– Onuradunek ez badituzte betetzen agindu honetako betekizunak edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako dirua itzuli egin beharko dute, osorik edo zati bat, behar diren berandutze-interesekin batera. Hori guztia, hauetan xedatutakoarekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

1.– En caso de que las personas beneficiarias incumplan los requisitos establecidos en la presente Orden, o en los casos previstos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, así como las condiciones que en su caso se establezcan en la resolución de concesión de la subvención, vendrán obligados a reintegrar la totalidad o parte de las cantidades percibidas más los correspondientes intereses de demora, de conformidad con lo previsto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

2.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador.

Hamahirugarrena.– Errekurtsoak.

Decimotercero.– Recursos.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hamalaugarrena.– Ondorioak.

Decimocuarto.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de septiembre de 2021.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común