Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

187. zk., 2021eko irailaren 18a, larunbata

N.º 187, sábado 18 de septiembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
4795
4795

38/2021 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak testu bateginean jaso, eguneratu eta zehaztekoa.

DECRETO 38/2021, de 17 de septiembre, del Lehendakari, de refundición en un único texto y actualización y determinación de medidas de prevención para contener la propagación de infecciones causadas por el SARS-CoV-2.

Lehendakariaren uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren bidez, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legeak aurrez zehaztutako alerta-mailaren arabera aplikatu beharreko prebentzio-neurri espezifikoak eguneratu eta zehaztu ziren.

Por Decreto 33/2021, de 7 de julio del Lehendakari se procedió a la determinación de las medidas específicas de prevención aplicables en función del nivel de alerta predeterminado por la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19.

34/2021, 35/2021 eta 36/2021 Dekretuen bidez, neurriak berregokitzeko erabakiak hartu dira dekretu hartan agindutako etengabeko ebaluazioan eta jarraipenean.

La evaluación continua y seguimiento comprometido en aquel Decreto ha deparado sucesivos pronunciamientos de readaptación de las medidas, mediante Decreto 34/2021, 35/2021 y 36/2021.

Horrela, bada, dekretu berri honen bidez, Labiren foroan hainbat zehaztapen eta neurri sakon aztertu ondoren, aurreko zehaztapenak bateratu egin dira, haien egoeraren araberako eguneratzearekin.

Así se ha llegado a la circunstancia actual de proceder mediante este nuevo Decreto, una vez analizadas las diversas determinaciones y medidas en profundidad en el foro del Labi, a una refundición de las determinaciones precedentes, con su coyuntural actualización.

Helburua da giza portaera indibidual eta kolektiboko tresnei eta irtenbideei eustea, eta horrek agintarien kontrola eta esku-hartzea eskatzen du. Izan ere, tradizionalki, tresna eta konponbide horiek antolamendu juridikotik esplizituki gaitu izan dira mota guztietako alderdietan, Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoan egindako hasierako aurreikuspenetik hasita; beraz, berriro ere zenbait neurritan jartzen da indarra hedapen birikoari aurre egiteko, eta erabilgarria izatea aurreikusten da, hala egiaztatzen baitu gure inguruko herrialdeek sistematikoki neurri horietara edo antzekoetara jo izanak. Hori guztia bat dator Osasunaren Mundu Erakundeak eta nazioarteko beste erakunde batzuek adierazitakoarekin.

Se trata de mantener los instrumentos y soluciones de comportamiento humano, individual y colectivo, que requieren del control y la intervención por las autoridades, a las que tradicionalmente se ha habilitado explícitamente desde el ordenamiento jurídico en todo tipo de facetas, desde la previsión inicial hecha en la Ley Orgánica 3/1986, de 14 de abril, de medidas especiales en materia de salud pública, incidiendo por tanto una vez más en medidas de diversa naturaleza para hacer frente a la expansión vírica, con una previsible utilidad que ha quedado acreditada por la recurrencia a las mismas o similares medidas de manera sistemática por los países de nuestro entorno, todo ello de conformidad con lo señalado por la Organización Mundial de la Salud y otros organismos internacionales.

Estatuko zein autonomia-erkidegoko legeria arruntak eskaintzen duen arau-euskarriaz gain, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluan kudeatu diren osasun publikoaren arloko erabakiak eta jarduera koordinatuak integratzen dira.

Más allá del soporte también normativo que ofrece el conjunto de la legislación ordinaria, tanto estatal como autonómica, se integran los pronunciamientos y actuaciones coordinadas en materia de salud pública que se han gestionado en el Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud.

Hartzen diren neurriak bat datoz egiten den ebaluazio epidemiologiko iraunkorrarekin, eta, beraz, justifikatuta daude eta proportzionalak eta egokiak dira lortu nahi den helburu nagusirako –prebentziorako, alegia–, betiere Legean aurreikusitako eta aurrez zehaztutako esparruan. Neurriak aplikatzeko, egungo egoera 1. alerta-mailan sailkatzen da.

Las medidas que se adoptan responden a la evaluación epidemiológica permanente que se realiza, considerando en tal sentido que están justificadas y que son proporcionales y adecuadas para la prevención que se pretende como objetivo principal, dentro del marco previsto y predeterminado en la Ley. A efectos de la aplicación de medidas, la situación actual se clasifica en un nivel de alerta 1.

Adierazleen bilakaera onak aukera ematen du, une honetan, indarrean dauden neurrien zorroztasuna pixkanaka arintzea eta berrikustea aurreikusteko eta proiektatzeko, gizarte-jardueraren aniztasuna hain mugatua izan ez dadin. Hori guztia, zuhurtzia eta prebentzioa alde batera utzi gabe; izan ere, SARS-CoV-2ren eta haren aldaeren infekzio-gaitasunak bere horretan dirau.

La favorable evolución de los diferentes indicadores permite, en este momento, contemplar y proyectar una atenuación progresiva del rigor de las medidas en vigor y proceder a su revisión con el objeto de favorecer un desenvolvimiento menos limitado en la diversidad de la actividad social. Todo ello, sin dejar de apelar a la prudencia y a la prevención que, en todo caso, debe mantenerse puesto que persiste todavía la capacidad infectiva del SARS-CoV-2 y de sus diferentes variantes.

Euskadiko lehendakariari dagokio dekretu hau onartzea, hala xedatzen baitu COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legeak 8.1 artikuluan. Beraz, lege horretan eta oro har aplikatu beharreko gainerakoetan ezarritakoaren arabera, honako hau

Corresponde al Lehendakari de Euskadi aprobar este Decreto por virtud de lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, por lo que atendiendo a lo dispuesto en dicha Ley y demás de aplicación general,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Indarrean dagoen osasun-larrialdiaren egoera.

Artículo 1.– Situación de la emergencia sanitaria vigente.

COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako osasun-larrialdia deklaratuta eta indarrean dago; beraz, dekretu honetan zehazten diren neurriak aplikatu behar dira, egindako ebaluazio epidemiologikoaren arabera, eta 1. alerta-mailarako aurreikusitako neurrien lege-esparrua kontuan hartuta, eragin zuzeneko eta osagarriko adierazleen multzoari jarraikiz, lege horren 7. artikuluarekin bat etorriz.

Se encuentra declarada y vigente la emergencia sanitaria prevista en el artículo 4 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, resultando de aplicación las medidas que se determinan en el presente Decreto, en función de la evaluación epidemiológica realizada, y teniendo en cuenta el marco legal de medidas previsto para el nivel de alerta 1, atendiendo al conjunto de indicadores de incidencia directa y complementaria, todo ello según el artículo 7 de dicha Ley.

2. artikulua.– Neurri orokorrak eta prebentzio-neurriak.

Artículo 2.– Medidas generales y de prevención.

1.– Ekainaren 24ko 2/2021 Legearen V. tituluko I. kapituluan, 20. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako neurri orokorren eta prebentzio-neurrien multzoa aplikatzea zehazten da, hargatik eragotzi gabe dekretu honetan ezartzen diren berariazko egokitzapenak.

1.– Se determina la aplicación del conjunto de medidas generales y de prevención establecidas en el Capítulo I del Título V, artículos 20 y siguientes, de la Ley 2/2021, de 24 de junio, sin perjuicio de las adaptaciones específicas que se establecen en este Decreto.

2.– Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea erabilera publikoko edo jendearentzat zabalik dagoen edozein gune itxitan sei urtetik gorako pertsonentzat.

2.– Será obligatorio el uso de la mascarilla para las personas mayores de seis años en cualquier espacio cerrado de uso público o que se encuentren abierto al público.

COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legeak 20.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, maskara aire zabaleko espazioetan erabiltzea nahitaezkoa izango da, pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa bada. Ondorioz, maskara erabiltzeko beharra hedatzen da jendea dabilen edozein motatako hiriguneetara, hala nola udalerrietako alde zaharretara, merkataritza-guneetara eta dendetara, merkatuetara, azoka txikietara edo ostalaritza-establezimenduak dauden guneetara, bai eta itsasgune eta itsas pasealeku guztietara, haur-parkeetara, espaloietara, oinezkoentzako pasabideetara, plazetara edo jendea biltzen den kaleetara ere.

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 20.3, de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, se entenderá que el uso de la mascarilla en espacios al aire libre será preceptivo siempre que no resulte posible mantener de modo constante una distancia mínima de 1,5 metros entre personas. En consecuencia, la obligatoriedad del uso de la mascarilla se extiende a todo tipo de entornos urbanos transitados tales como cascos viejos, zonas comerciales y de tiendas, mercados, mercadillos, o áreas en que se encuentren establecimientos de hostelería, así como en todos los espacios y paseos marítimos, en parques infantiles, aceras, pasos de peatones, plazas o calles con concurrencia de personas.

Ez dago zertan maskara erabili ingurune naturalean, baldin eta ez bada jende-pilaketarik edo bizikide ez diren pertsonekiko konkurrentziarik.

Queda exento su uso en el medio natural, siempre que no se produzca aglomeración o concurrencia con otras personas no convivientes.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, maskara erabiltzeko betebeharra jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, nahitaez erabili behar da une oro, bai barrualdean, bai terrazetan.

En establecimientos y servicios de hostelería y restauración, se excluye la obligación del uso de la mascarilla únicamente en el momento de la ingesta de alimentos o bebidas. En caso contrario, su uso es obligatorio en todo momento y tanto en interiores como en las terrazas.

Kirol-jardueraren bat egiten denean, maskara ez da nahitaezkoa izango espazio naturaletan, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi-profesionalean diharduten taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan, eta kanpoaldean egiten den jarduera fisiko gogorreko ezohiko uneetan.

En el desarrollo de cualquier actividad deportiva queda exceptuado su uso en espacios naturales, en entornos urbanos periféricos sin concurrencia de viandantes, en piscinas, en entrenamiento y competición de equipos inmersos en competición profesional o semi-profesional y en los momentos extraordinarios de actividad física intensa en exteriores.

Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean eta eremu zehatz batean geldirik bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu ahal bada. Hondartzetan eta igerilekuetan, joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da pertsonen artean 1,5 metroko gutxieneko distantzia etengabe mantendu ezin denean.

No será exigible el uso de la mascarilla en las playas y piscinas durante el baño y mientras se permanezca en un espacio determinado, siempre y cuando se pueda respetar la distancia de seguridad interpersonal entre las personas usuarias. Para los desplazamientos y paseos en las playas y piscinas el uso de mascarilla será obligatorio cuando no resulte posible mantener de modo constante una distancia mínima de 1,5 metros entre personas.

Sei urtetik gorakoek nahitaez erabili behar dute maskara, adierazitako bidaiarien edozein garraiobide erabiltzen dutenean, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, legezko salbuespen-kasuetan izan ezik. Ez da exijituko maskara erabiltzea garraiobide pribatuetan, bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Garraio-profesionalak maskara eraman beharko du zerbitzuan dagoen bitartean, bere lan-eremua ez badago publikotik bereizita gelaxka baten bidez edo mugatuta babes-itxitura baten bidez.

Es obligatorio e imprescindible el uso de las mascarillas para mayores de 6 años al utilizar cualquiera de los modos de transporte de viajeros indicados desde el inicio hasta la finalización del viaje, salvo en los supuestos legales de exención. No será exigible el uso de mascarillas en el transporte privado si las personas ocupantes conviven en el mismo domicilio. La persona profesional de transporte cuyo espacio de trabajo no esté separado del público en un habitáculo propio o acotado por mampara de protección, deberá igualmente portar mascarilla durante el servicio.

3.– Era berean, legez aurreikusitako maskara ez erabiltzeko arrazoiak eta kasuak aplikatuko dira, salbuespena egiaztatzeko ezarrita dauden moduekin.

3.– Serán asimismo de aplicación las causas y supuestos de no exigibilidad del uso de mascarillas previstos legalmente, con las formas de acreditación de la exención que se encuentren establecidas.

3. artikulua.– Neurri espezifikoak.

Artículo 3.– Medidas específicas.

Jarduera-eremu orokorren arabera, neurri hauek aplikatuko dira:

En función de los ámbitos generales de actuación, se determinan de aplicación las siguientes medidas:

1.– Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordutegia 03:00ak arte ezartzen da, hargatik eragotzi gabe bakoitzari dagokion ordutegira doitzea, goizago bada, hala agintzen duen ordutegi-arau arrunten bat badago. Irekitzeko ordutegia ohiko arauen araberakoa izango da.

1.– El horario límite de cierre para todas las actividades comerciales, sociales y culturales se establece como máximo hasta las 03:00 horas, sin perjuicio de su ajuste al horario que proceda, incluso más temprano, cuando exista una regulación ordinaria de horarios aplicable al respecto. El horario de apertura se regirá por sus normas ordinarias.

2.– Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 75ekoa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik. Maskara etengabe erabili behar da. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira. Garraiobideek berariazko araudian baimendutako edukiera osatu ahal izango dute.

2.– El aforo máximo permitido en las diversas actividades se sitúa en el 75 por ciento para todos los locales e instalaciones, salvo en las que se aplique una limitación específica. El uso constante de mascarilla es obligatorio. Todos los locales e instalaciones deberán ventilarse de forma continua. Los distintos medios de transporte podrán completar el aforo permitido en su regulación específica.

3.– Oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 1.500 pertsona bildu ahal izango dira barnealdeetan eta 1.800 pertsona kanpoan. Berariaz:

3.– Con carácter general, el máximo de personas susceptible de reunión en recintos para cualquier tipo de evento social, cultural o deportivo no superará las 1.500 personas en interiores y las 1.800 personas en exteriores. Con carácter específico:

– 3.000 lagunetik gorako edukiera duten esparru itxietan, ez da gehieneko edukieraren ehuneko 40a gaindituko, eta esparru irekietan, ehuneko 60a. Maskara etengabe erabiltzea nahitaezkoa da esparru horietako edozein ekitaldietan. Ahal den guztietan, 1.000 pertsona baino gutxiagoko eremu independenteak ezarriko dira, sarbide eta pasabide independenteko guneekin.

– En recintos cerrados con capacidad superior a 3.000 personas, el aforo máximo no podrá superar el 40 por ciento, y en recintos abiertos, el 60 por ciento. El uso constante de mascarilla es obligatorio en el desarrollo de cualquier evento en estos recintos. Siempre que sea posible, se establecerán sectores independientes de menos de 1.000 personas, con puntos de acceso y zonas de paso independiente.

– Aire zabalean egiten diren ekitaldietan, hiri-inguruneetan nahiz ingurune naturalean izan, jendea jarduera horietara joan ahal izateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak errespetatu beharko dituzte antolatzaileek.

– En eventos que se realicen al aire libre, tanto en entornos urbanos como en el medio natural, la organización deberá respetar las directrices de la Dirección de Salud Pública y Adicciones establecidas para la asistencia de público en estas actividades.

– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio protokoloak ezar ditzan, beste edukiera batzuk dituzten instalazioak erabili ahal izateko, osasun publikoko helburuetarako proba pilotuak egiteko.

– Se habilita a la Dirección de Salud Pública y Adicciones para establecer protocolos que permitan el uso de instalaciones con otro tipo de aforos para la realización de pruebas piloto con fines sanitarios y de salud pública.

– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 30. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, antolatzaile jakin batek –publiko zein pribatu– kontrolatzen ez dituen pertsonen noizbehinkako edo ustekabeko pilaketak gertatzen diren ekitaldi sozialetan, zorrotz eta nahitaez eutsi beharko zaio pertsonen arteko 1,5 metroko distantziari, bizikideen kasuan izan ezik, eta gehieneko edukiera zenbatetsi hau errespetatuko da: pertsona bat, aglomerazioa gertatzen ari den lekuko azalera-espazio konputagarriaren 4 metro koadro bakoitzeko. Nolanahi ere, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibide eta gidalerro guztiak errespetatu beharko dira, jendearen egonaldia eta bertaratzea antolatzeko, halako eran non transmisio birikoaren arriskua saihestuko baita.

– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 30 y siguientes de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, en eventos sociales en los que se producen aglomeraciones esporádicas o accidentales de personas que no están sujetas a control por ningún organizador concreto, público o privado, será de estricto y obligado cumplimiento el mantenimiento de la distancia interpersonal de 1,5 metros, salvo convivientes, y un aforo máximo estimado de 1 persona por cada 4 metros cuadrados del espacio computable de superficie en que se esté produciendo la aglomeración. En todo caso, se deberán respetar todas las directrices y guías que establezca la Dirección de Salud Pública y Adicciones para ordenar la estancia y la asistencia de público en condiciones que eviten el riesgo de transmisión vírica.

4.– Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 75eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Barnealdeetan, zerbitzua gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, eta gehienez hamabikoa terrazetan. Maskara nahitaez erabili behar da, irensten denean izan ezik.

4.– En los establecimientos de hostelería y restauración se establece el 75 por ciento de aforo en los interiores y la prohibición de consumo en barra o de pie. La organización del servicio en interiores podrá ser de hasta ocho personas por mesa o grupo de mesas y de hasta doce en terrazas. El uso de mascarilla es obligatorio, salvo en el momento de la ingesta.

5.– Joko- eta apustu-establezimenduen barruko edukiera ehuneko 75ean ezartzen da. Ostalaritza- edo jatetxe-zerbitzua badute, sektore horretarako aurreikusitako baldintzak beteko dituzte.

5.– El aforo en los interiores de establecimientos de juego y apuestas se establece en el 75 por ciento. Si disponen de servicio de hostelería o restauración se atendrán a las condiciones previstas para este sector.

6.– Txokoek eta elkarte gastronomikoek honako arauak beteko dituzte:

6.– Los txokos, y sociedades gastronómicas observarán las siguientes reglas:

– Edukieraren ehuneko 75eko muga eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua dago xedatuta, bai eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.

– Se determina su límite de aforo al 75 por ciento de su capacidad, la prohibición de cualquier consumo en barra o de pie, así como el uso obligatorio de mascarilla salvo en el momento de la ingesta.

– Erabiltzaileak mahai bakoitzeko zortzi pertsona baino gehiago ez esertzeko moduan antolatu beharko dira.

– La organización de personas usuarias deberá realizarse de modo que no se supere el número de ocho personas por mesa.

7.– Lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoarekin % 85 gainditzen duen unetik aurrera. Osasun Sailaren webguneak (https://www.euskadi.eus) informazio hori zabalduko du, eta erreferentzia eraginkorra izango da esparru horiek irekitzeko. Berriz irekitzen direnetik, erregela hauek bete beharko dira:

7.– Las lonjas, locales juveniles y similares podrán proceder a su reapertura desde el momento en que la vacunación en la franja de edad de entre 16 y 29 años, supere el 85 % de pauta completa. La página web del Departamento de Salud (https://www.euskadi.eus) divulgará está información, siendo eficaz su referencia a efectos de la apertura de estos recintos. Las reglas que deberán aplicarse desde su reapertura son las siguientes:

– Edukieraren ehuneko 75eko edukiera-muga zehazten da, barran edo zutik kontsumitzeko debekua, bai eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.

– Se determina su límite de aforo al 75 por ciento de su capacidad, la prohibición de cualquier consumo en barra o de pie, así como el uso obligatorio de mascarilla salvo en el momento de la ingesta.

– Mahai edo aulki-multzo bakoitzeko zortzi pertsona baino gehiago ez antolatzeko moduan antolatu beharko dira erabiltzaileak. Nolanahi ere, mahai edo talde desberdinen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia mantentzen dela ziurtatu beharko da.

– La organización de personas usuarias deberá realizarse de modo que no se supere el número de ocho personas por mesa o agrupación de asientos. Se deberá asegurar, en todo caso, que se mantiene la debida distancia de, al menos, 1,5 metros entre mesas o agrupaciones diferentes.

8.– Diskotekek eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduek jarduerari berrekin ahal izango diote, honako arau hauen arabera:

8.– Las discotecas y resto de establecimientos de ocio nocturno podrán reanudar su actividad, de acuerdo a las siguientes reglas:

– Aireztapen egokia eta konstantea mantentzea eta barrualdean edukiera-muga ehuneko 50ean jartzea erabaki da, eta barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago. Maskara nahitaez erabili beharko da, irensten den unean izan ezik.

– Se determina mantener una ventilación adecuada y constante y su límite de aforo en interiores al 50 por ciento de su capacidad, estando prohibido el consumo en barra o de pie. El uso de mascarilla será obligatorio, salvo en el momento de la ingesta.

– Mahai batetik bestera 1,5 metroko tartea utzi beharko da. Barrualdean, gehienez zortzi laguneko zerbitzua antolatu ahal izango da mahai edo mahai-talde bakoitzeko, eta hamabi lagunekoa terrazetan. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.

– Deberá mantenerse una distancia de 1,5 metros entre mesas diferentes. La organización del servicio en interiores podrá ser de hasta ocho personas por mesa o grupo de mesas y de hasta doce en terrazas. El uso de pista de baile solo podrá realizarse con mascarilla.

9.– Museoetan, erakusketa-aretoetan, natura-turismoan eta aisialdi- eta turismo-zentroetan, barrualdean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira. Eskola-talde egonkorrak gida bakarrarekin joan ahal izango dira museoetara.

9.– El número máximo en las visitas de grupos a museos, salas de exposiciones, centros recreativos y turísticos que se realicen en interiores será de 20 personas. Los grupos escolares estables podrán asistir a los museos con un solo guía.

10.– Euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan, publikoetan zein pribatuetan, egiten den jarduera gehienez ere 25 laguneko taldeetan eman ahal izango da.

10.– La actividad que se realice en euskaltegis, academias, autoescuelas, escuelas y centros de formación no reglada, tanto públicos como privados, podrá impartirse en grupos de un máximo de hasta 25 personas.

11.– Hezkuntza-aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten erakundeek COVID-19aren aurkako protokolo bat izan beharko dute prebentzio-neurri guztiak benetan betetzen direla ziurtatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak betez.

11.– Las entidades organizadoras de actividades de tiempo libre educativo deberán contar con un protocolo anti-COVID para asegurar el cumplimiento efectivo de todas las medidas preventivas, atendiendo a las directrices establecidas por la Dirección de Salud Pública y Adicciones.

12.– Barruko instalazioetako kirol-jarduera gehienez ere 16 pertsonako taldeetan antolatu ahal izango da. Gehieneko edukieraren ehuneko 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo pertsonen arteko bi metroko distantzia mantenduz. Horrez gain, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak oro har edo haren eremu espezifikoetan kirol-jarduera garatzeko ezartzen dituen gidalerroak eta gidak errespetatu beharko dira.

12.– La práctica deportiva en instalaciones interiores podrá estructurarse en grupos de hasta 16 personas. El uso de vestuarios se realizará con una ocupación del 50 por ciento de su aforo máximo y uso individual de duchas o mantenimiento de una distancia interpersonal de dos metros. Adicionalmente, se deberán respetar las directrices y guías que establezca la Dirección de Salud Pública y Adicciones para el desarrollo de la actividad deportiva en general o en ámbitos específicos de la misma.

13.– Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakartzaten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da.

13.– Se determina el deber de no formar parte de encuentros, fiestas o eventos, ni en exteriores ni en interiores, que representen aglomeración de personas sin aplicación de los protocolos y medidas preventivas en vigor.

14.– Administrazio publikoek eta enpresek aurrez aurreko jardunera itzultzea erabaki ahal izango dute urrutiko lanari edo telelanari buruzko araudiak arautzen ez dituen lanpostu guztietan. Zehaztapen horrek kontuan hartu beharko ditu lan-esparru bakoitzaren tipologia eta baldintza bereziak, eta oinarrizko prebentzio-neurriak mantendu beharko ditu, hala nola maskara erabiltzea eta aireztatzea, laneko osasun-zerbitzuek adierazitakoaren arabera.

14.– Las administraciones públicas y las empresas podrán determinar el retorno al desempeño presencial en todos aquellos puestos de trabajo que no se encuentren regulados por la normativa sobre el trabajo a distancia o teletrabajo. Esta determinación deberá tener en cuenta la tipología y condiciones particulares de cada ámbito laboral y mantener las medidas de prevención básicas como son el uso de mascarilla y la ventilación, de acuerdo a lo que, en su caso, indiquen los servicios de salud laboral.

4. artikulua.– Erantzukizun sanitarioko betebeharrak.

Artículo 4.– Obligaciones de responsabilidad sanitaria.

1.– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, kutsatutako pertsonak eta haiekin kontaktua izan dutenak behartuta daude kutsadurak arakatzen eta horien trazabilitatea egiten laguntzera, eta, beraz, herritarrei eskatzen zaie jarraipen-lanen arduradunen deiak jasotzen dituztenean arretarik handiena jartzeko, eta zorroztasunez aritzeko, eta eskatutako informazio guztia ahalik eta azkarren eta egiazkotasunik handienarekin emateko.

1.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 16.4 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, las personas contagiadas y las que hubieran tenido contacto con ellas están obligadas a colaborar en la labor de rastreo y trazabilidad de los contagios, por lo que se insta a la ciudadanía a extremar el rigor en la atención de llamadas que les dirijan las personas responsables del seguimiento y a suministrar toda la información requerida con el máximo de celeridad y veracidad.

2.– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, agerraldi epidemikoek eragindako pertsonek konfinatzeko betebehar pertsonala dute, eta, horren ondorioz, isolamendu-betebeharrak zorrotz bete beharko dituzte, beste pertsona batzuekin lekualdatzeko edo aurrez aurre erlazionatzeko aukerarik gabe; halaber, berrogeialdiak ere bete beharko dituzte, kutsatu izanaren susmoa duten beste pertsona edo pertsona-talde guztiei dagokienez. Horiek guztiek osasun-agintarien edo -zerbitzuen jarraibideak bete beharko dituzte, indarrean dauden protokoloen eta kasu bakoitzaren egoera zehatzaren arabera.

2.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 23 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, las personas afectadas por los brotes epidémicos tienen la obligación personal de confinamiento, que deberá dar lugar al cumplimiento riguroso de las obligaciones de aislamiento, sin posibilidad de desplazarse ni de relacionarse presencialmente con otras personas, así como de cuarentena, en relación con todas aquellas otras personas o grupo de personas a quienes se les indique la sospecha de haber podido ser contagiadas. Todas ellas deberán cumplir las indicaciones de las autoridades o los servicios sanitarios conforme a los protocolos en vigor y la situación concreta de cada caso.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Dekretu honetan aipatutako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Horretarako, 15 eguneko epean, neurrien indarraldia luzatu, neurriak aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira, hargatik eragotzi gabe data hori baino lehen egoki edo beharrezko iritzitako berregokitze oro egitea.

Las medidas referidas en el presente Decreto serán objeto de seguimiento y evaluación continua con el fin de garantizar su adecuación a la evolución de la situación epidemiológica, pudiendo, a estos efectos, prorrogarse, modificarse o dejarse sin efectos en el plazo de 15 días, sin perjuicio de que resulte procedente o necesaria cualquier readecuación con anterioridad a dicha fecha.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik aurrera izango ditu ondorioak.

El presente Decreto surtirá efectos, a partir del momento de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin.

Contra lo dispuesto en el presente Decreto se podrá interponer recurso contencioso-administrativo en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 10 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la jurisdicción contencioso-administrativa.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de septiembre de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común