Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

177. zk., 2021eko irailaren 6a, astelehena

N.º 177, lunes 6 de septiembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4654
4654

AGINDUA, 2021eko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, iragartzen da Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak gauzatzeko eta karpak hornitzeko eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena (Udalaguntza-2021).

ORDEN de 28 de julio de 2021, del Consejero de Educación, por la que se convocan ayudas a la financiación de los gastos de ejecución de obras y suministro e instalación de carpas en inmuebles de propiedad municipal en los que funcionan centros docentes dependientes de la Administración educativa (Udalaguntza-2021).

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriak ezartzen du toki-korporazioek eta Hezkuntza Administrazioak lankidetzan jardun behar dutela ikastetxeak sortu, eraiki eta mantentzeko, betiere indarrean dagoen legediari jarraikiz.

La Ley 1/1993, de 19 de febrero, de Escuela Pública Vasca, en la disposición adicional novena, establece la cooperación de las Corporaciones locales con la Administración educativa en la creación, construcción y mantenimiento de centros públicos docentes, en el marco de lo establecido por la legislación vigente.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 1. artikuluan jasotzen diren printzipioen artean aurreikusten da hezkuntza-administrazioen eta toki-korporazioen arteko lankidetza, hezkuntza-politikaren plangintzan eta inplementazioan. Era berean, 8. artikuluko 1. idatzi-zatiak ezartzen duenez, hezkuntza-administrazioek eta toki-korporazioek beren jardunak koordinatuko dituzte (bakoitzak bere eskumenen eremuan), hezkuntzarako baliabideen eraginkortasun handiagoa erdiesteko eta lege horretan ezarritako helburuak lortzen laguntzeko.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, dentro de los principios recogidos en su artículo 1, prevé la cooperación y colaboración de las Administraciones educativas con las Corporaciones locales en la planificación e implementación de la política educativa. Asimismo, en el apartado 1 del artículo 8, establece que las Administraciones educativas y las Corporaciones locales coordinarán sus actuaciones, cada una en el ámbito de sus competencias, para lograr una mayor eficacia de los recursos destinados a la educación y contribuir a los fines establecidos en esta Ley.

Lankidetza horri esker, lehendik zeuden baliabide publikoak optimizatu ahal izan dira, bai eta Administrazioak egindako ahalegin eta jarduerei ahalik eta etekin handiena atera ere.

Esta cooperación ha permitido la optimización de los recursos públicos existentes y la rentabilización al máximo de los esfuerzos y actuaciones realizadas por cada Administración.

Horrenbestez, Hezkuntza Sailaren ustez komenigarria da hezkuntza-administrazioaren titulartasuneko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitzeko eta instalatzeko jarduketak sustatzea, eta, horrela, irakaskuntza hobetzen laguntzea.

Por consiguiente, el Departamento de Educación estima conveniente incentivar las actuaciones a desarrollar para la ejecución de obras y suministro e instalación de carpas en inmuebles de propiedad municipal en los que se ubican centros docentes titularidad de la Administración educativa, coadyuvando de esta forma a la mejora de la enseñanza.

Horrenbestez, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeko modua arautzeko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuordearen 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoa,

Y en base a lo establecido en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitzeko eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea (Udalaguntza-2021).

1.– El objeto de esta Orden es convocar ayudas para la financiación de los gastos destinados para la ejecución de obras y suministro e instalación de carpas en inmuebles de propiedad municipal en los que funcionan centros docentes dependientes de la Administración educativa (Udalaguntza-2021).

2.– Dekretu honi dagokionez, ondorengo obra hauek jaso ahal izango dute finantzaketa:

2.– A los efectos de esta Orden, se consideran obras susceptibles de ser financiadas:

a) Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 232 artikuluan adierazitakoak; (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egin zen), lehen ezarpeneko, kontserbazioko eta mantentze obrak izan ezik.

a) Las contempladas en el artículo 232 de la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público (por la que se transponen al ordenamiento jurídico español las Directivas del Parlamento Europeo y del Consejo 2014/23/UE y 2014/24/UE, de 26 de febrero de 2014, excepto las obras de primer establecimiento, conservación y mantenimiento.

b) otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua betetzea helburua dutenak. Errege-dekretu horren bidez ezartzen dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza ematen duten zentroen gutxieneko baldintzak.

b) Las que tengan por objeto el cumplimiento del Real Decreto 132/2010, de 12 de febrero, por el que se establecen los requisitos mínimos de los centros que impartan las enseñanzas del segundo ciclo de la educación infantil, la educación primaria y la educación secundaria.

c) Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea betetzea helburu dutenak, eta baita 173/2010 Errege Dekretua betetzea ere, otsailaren 19koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutakoa) aldatzen duena, desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunari eta ez-diskriminazioari dagokionez.

c) Las encaminadas al cumplimiento de la Ley 20/1997, de 4 de diciembre, para la promoción de accesibilidad, y el Real Decreto 173/2010, de 19 de febrero, por el que se modifica el Código Técnico de la Edificación, aprobado por el Real Decreto 314/2006, de 17 de marzo, en materia de accesibilidad y no discriminación de las personas con discapacidad.

d) Ikasgelak sortzea edo eraberritzea aurreikusten dutenak.

d) Las que contemplen la creación o reforma de aulas.

3.– Agindu honen ondorioetarako, finantzatu daitezkeen karpak hornitu eta instalatzea da eskola-esparruan kokatutako patioetan edo beste espazio libre batzuetan egiten den COVID-19 pandemiaren ondoriozko beharretan justifikatutakoak, karpa jabetzan edo alokairuan jartzea eta erostea barne. Bi modalitateetan karpak jartzeagatik diruz lagundu daitekeen aldia 2021eko uztailetik 2022ko uztailera artekoa da, bi hilabeteak barne.

3.– A efectos de esta Orden, se considera suministro e instalación de carpas susceptibles de ser financiadas aquellas justificadas en las necesidades derivadas de la pandemia COVID-19 que se realice en patios u otros espacios libres ubicados en el recinto escolar, e incluye tanto la instalación como la adquisición de la carpa en propiedad o en arrendamiento. El período subvencionable por la instalación de carpas en ambas modalidades abarca desde julio de 2021 hasta julio de 2022, ambos meses incluidos.

4.– Ezin izango dira deialdi honetara bildu Hezkuntza Sailaren azken hamar urteetako Udalaguntzako deialdien babesean epearen barruan uko egin ez izanagatik jada onartutako laguntza duten obrak, salbu eta Udalak gerora uko egin badio, justifikatuta, laguntzari eta haren zenbatekoa itzuli badu.

4.– No podrán acogerse a esta convocatoria las obras que contasen ya con ayuda aceptada por no haber sido renunciada en plazo, al amparo de convocatorias de Udalaguntza de los diez últimos años del Departamento de Educación, salvo que el Ayuntamiento hubiese renunciado posteriormente y justificadamente a ella y reintegrado su importe.

5.– Obrek 2021eko urtarrilaren 1a eta 2022ko abuztuaren 31 artean hasiak beharko dute, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaituak.

5.– Las obras deben iniciarse entre el 1 de enero de 2021 y el 31 de agosto de 2022 y deben finalizarse antes del 31 de diciembre de 2022.

6.– Aurreko deialdian dirulaguntza jaso zuten ikastetxeetako udalek, erosketa-erregimenean karpak hornitzeko eta instalatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute, eta erregimen eta zentro berean karpa berri bat sartzeko beharra behar bezala justifikatu eta arrazoitu.

6.– Aquellos Ayuntamientos, en cuyos centros se concedió subvención en la convocatoria anterior, para el suministro e instalación de carpas en régimen de compra, deben presentar declaración responsable, justificar y razonar adecuadamente, la necesidad de incorporar una nueva carpa en el mismo régimen y centro.

Obrak amaitzeko adierazitako epeari dagokionez, hori justifikatzen duten arrazoiak daudenean, eta udal onuradunak epea amaitu baino lehen eskaera egin badu, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak epea luzatu ahal izango du, horretarako emandako ebazpen baten bidez. Luzapen hori ez da, inola ere, bi hilabetetik gorakoa izango.

En relación con el indicado plazo de finalización de las obras, cuando concurran causas que lo justifiquen, previa solicitud del Ayuntamiento beneficiario efectuada con anterioridad a su vencimiento, el Viceconsejero de Administración y Servicios podrá, en resolución dictada al efecto, conceder una ampliación del mismo que en ningún caso será superior a dos meses.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

1.– Agindu honen xede diren dirulaguntzetarako hamar milioi eta bostehun mila (10.500.000) euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan 2022ko ekitaldirako horretarako ezarrita dagoen aurrekontuko partidatik.

1.– Se destinan al objeto de las ayudas a las que se refiere la presente Orden diez millones y quinientos mil (10.500.000) euros, con cargo a la partida presupuestaria para el año 2022 establecida al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

Deialdi honi heldu ahal izango diote Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, baldin eta obra-proposamenak edo karpak hornitu eta instalatzeko proposamenak aurkezten badituzte hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan, betiere obrak eta hornidurak eta instalazioak 1. artikuluan jasotakoak badira.

Podrán acogerse a esta convocatoria aquellos Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco que presenten propuestas de obras o suministro e instalación de carpas en inmuebles de propiedad municipal en los que funcionan centros docentes dependientes de la Administración educativa, siempre que las obras y suministros e instalaciones sean de las comprendidas en el artículo 1.

4. artikulua.– Zenbatekoa.

Artículo 4.– Cuantía subvencionable.

1.– Obretarako, Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren % 60 estaliko du.

1.– Para las obras, la subvención del Departamento de Educación cubrirá el 60 % del presupuesto aprobado por la Comisión de Valoración.

COVID-19 izurriteak eragindako karpak hornitzeko eta instalatzeko, Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren % 90 estaliko du. Onartutako aurrekontuan kontzeptuak eta 1.3 artikuluan adierazitako muga bakarrik sartuko dira.

Para el suministro e instalación de carpas motivada por la epidemia COVID-19, la subvención del Departamento de Educación cubrirá el 90 % del presupuesto aprobado por la Comisión de Valoración. El presupuesto aprobado incluirá únicamente los conceptos y el límite señalado en el artículo 1.3.

2.– Eskaera bakoitzeko ematen den zenbatekoa ezingo da 360.000 euro baino handiagoa izan; hortaz, balorazio-batzordeak onartutako 600.000 euro baino gehiagoko aurrekontuak dituzten eskaerei dirulaguntza ematen bazaie, muga hori hartuko da kontuan.

2.– El importe máximo concedido a cada solicitud no podrá ser superior a 360.000 euros, por lo que a aquellas solicitudes cuyo presupuesto aprobado por la Comisión de Valoración sea superior a 600.000, se les reconocerá la ayuda teniendo en cuenta las limitaciones anteriormente establecida.

3.– Obraren aurrekontuan ez dira sartuko proiektua idazteko, obra zuzentzeko eta obraren segurtasun eta osasun arloak koordinatzeko ordainsariak.

3.– En el presupuesto de la obra no se incluirán los honorarios de redacción del proyecto, de dirección de obra y de coordinación en materia de seguridad y salud en la obra.

Halaber, ezin izango dira obraren aurrekontuan sartu udaleko langile den edozein pertsonaren ordainsariak.

Asimismo tampoco podrán incluirse en dicho presupuesto de la obra los honorarios de cualquier otra persona perteneciente a la plantilla del propio Ayuntamiento.

5. artikulua.– Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Artículo 5.– Requisitos de la entidad solicitante.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen direnez gain, hauek izango dira dirulaguntza eskuratzeko betebeharrak:

Serán requisitos para obtener la subvención, además de los recogidos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los siguientes:

a) Higiezinaren jabea izatea.

a) Ser propietario del inmueble.

b) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik, eta ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege debekuen eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetatik seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuak barne.

b) No hallarse sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o hallarse incursas en prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

c) Erakunde eskatzaileek egunean eduki beharko dituzte beren zerga-betebeharrak beteta, bai eta zuzenbide publikoko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak ere. Eskaeraren unean egiaztatu beharko dute egitate hori, eta dirulaguntza ematean zein ordaintzean eutsi beharko diote egoera horri.

c) Las entidades solicitantes deberán estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias, y demás de derecho público y de Seguridad Social, hecho que deberán verificar en el momento de la solicitud y mantener en el momento de la concesión y pago de la subvención.

6. artikulua.– Eskatzailearen betekizunak egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación de requisitos de la entidad solicitante.

Honela egiaztatuko da aurreko artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direla:

La acreditación de los requisitos señalados en el artículo anterior se realizará de la siguiente forma:

a) Titulartasuna ziurtagiri bidez egiaztatuko da, korporazioaren inbentarioaren zerrendarekin, eta idazkariak behar bezala emana izan beharko du.

a) La titularidad se acreditará mediante certificación, con relación al inventario de la corporación, debidamente expedida por la Secretaria o Secretario.

b) Zehapenik betetzen ari ez izatearen betebeharra erantzukizunpeko adierazpenen bidez egiaztatuko da -eskabidean sartuko da.

b) El requisito de no encontrarse cumpliendo sanción se acreditará mediante declaración responsable incluida en la solicitud.

c) Eskaeran erantzukizun-adierazpena erantsiz egiaztatuko dute beren zerga-betebeharrak, bai eta zuzenbide publikoko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak ere, egunean beteta edukitzeko betebeharra.

c) El requisito de estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias, y demás de derecho público y de Seguridad Social, se acreditará mediante declaración responsable incluida en la solicitud.

7. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 7.– Tramitación electrónica.

Erakunde interesdunek baliabide elektronikoak erabiliko dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

Las entidades solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

Izapidetze elektronikoa arautzen dute, batetik, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta, bestetik, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak 2006ko otsailaren 9an emandako Ebazpenak, hain zuzen ere, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -Platea- onartzen duenak.

La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –Platea–.

Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: http://euskadi.eus/diru_laguntza/2021/udalaguntza/y22-izapide/eu

Las especificaciones de cómo tramitar, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/udalaguntza/y22-izapide/es).

Eskabidearen ondoko izapideak kanal elektronikoaren eta helbide honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de https:// www.euskadi.eus/micarpeta

8. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 8.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabide-orriak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

1.– El plazo de presentación de las solicitudes para acogerse a esta convocatoria será de un mes a partir del día siguiente al de la fecha de publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus). (http://euskadi.eus/diru_laguntza/2021/udalaguntza/y22-izapide/eu)

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi de euskadi.eus (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/udalaguntza/y22-izapide/es).

3.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete. Halaber, erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Ikastetxe batentzako baino gehiagorentzako finantziazioa eskatu nahi duten udalek ikastetxe bakoitzaren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

4.– Aquellos Ayuntamientos que deseen solicitar financiación para más de un centro educativo, deberán presentar la documentación de forma individualizada por cada uno de ellos.

5.– 1. artikuluan jasotako obra edo jarduketa bat baino gehiago egin behar badira ikastetxe berean, jarduketa adina eskabide aurkeztuko dira.

5.– En el caso de que se vayan a ejecutar varias obras o actuaciones comprendidas en el artículo 1, en un mismo centro educativo, se presentarán tantas solicitudes como actuaciones.

6.– Agiri hauek aurkeztu behar dira eskabideak egitean:

6.– Las solicitudes que se presenten, deberán ir acompañadas de la siguiente documentación:

a) Gauzatze-proiektua aurkeztu behar den edo ez, bi obra mota bereiziko dira, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoaren arabera:

a) Se distinguirán dos tipos de obras de acuerdo a la necesidad de presentar o no proyecto de ejecución, según se recoge en el punto 2 del artículo 2 de la Ley 38/1999, de 5 de noviembre, de Ordenación de la Edificación:

– Proiekturik behar ez duten obrak: teknikari eskudunak izenpetutako azalpen-memoria eta kontrataren aurrekontu orokor xehatua (BEZa barne). Obrak amaituta egonez gero, gauzatutako obren faktura edo amaiera-ziurtagiria aurkeztu ahal izango da.

– Para las obras que no requieran proyecto: memoria explicativa y presupuesto general de contrata (IVA incluido) detallado, firmados por técnico o técnica competente. En el caso de obras ya finalizadas se podrá presentar la factura o la Certificación Final de las obras ejecutadas

– Proiektua behar duten obrak: gauzatze-proiektua, teknikari eskudunak izenpetua eta elkargo profesionalak bisatua. Obrak amaituta egonez gero, gauzatutako obren amaiera-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eman daitekeen zenbatekoa zehaztu ahal izateko.

– Para las obras que requieran proyecto: proyecto de ejecución, firmado por técnico o técnica competente y visado por colegio profesional. En el caso de obras ya finalizadas además se presentará la certificación final de las obras a efectos de fijar la cuantía subvencionable.

Teknikari eskudunak izenpetutako oinarrizko proiektua ere aurkeztu ahal izango da. Kasu honetan, eskatzaileak teknikari eskudunak izenpeturiko eta elkargo profesionalak bisaturiko dagokion gauzatze-proiektua aurkeztu beharko du, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

También se podrá presentar proyecto básico, firmado por técnico o técnica competente. En este caso el o la solicitante deberá presentar el correspondiente proyecto de ejecución, firmado por técnico o técnica competente y visado por colegio profesional, en el plazo máximo de un mes a partir de la fecha de notificación de la Resolución.

Proiektua egiten duen arkitektoa udaleko langilea bada, ez da derrigorrezkoa izango elkargoaren bisatua aurkeztea.

En el caso de que la o el arquitecto redactor de un proyecto se encuentre vinculado con el Ayuntamiento bajo relación de empleo, quedará exento del requisito del visado colegial.

b) Karpak instalatzeko, azalpen-memoria, planoak eta kontrataren aurrekontu orokorra (BEZa barne) erantsiko dira, teknikari eskudunak adierazita.

b) Para la instalación de carpas, se adjuntarán memoria explicativa, planos y presupuesto general de contrata (IVA incluido) detallado, firmados por técnico o técnica competente.

c) Agiri hauek kasu guztietan aurkeztu beharko dira:

c) En todo caso se deberá adjuntar:

– 6. artikuluan aipatutako agiriak.

– Los documentos mencionados en el artículo 6.

– Aurkeztutako proiektua edo aurrekontua onartzeko udal-organo eskudunaren akordioa.

– El acuerdo del órgano municipal competente aprobando el proyecto o presupuesto presentado.

– Erantzukizunpeko adierazpena, obra bererako beste finantzaketa-iturri batzuk eskatzeari edo jasotzeari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eskuragarri dagoen beste finantzaketa-iturri batzuen inprimakiaren arabera (URL) (https://euskadi.eus/diru_laguntza/2021/udalaguntza/y22-izapide/eu).

– Declaración responsable relativa a la solicitud o a la percepción de otras fuentes de financiación para la misma obra conforme al formulario de otras fuentes de financiación disponible en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, euskadi.eus en la URL (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/udalaguntza/y22-izapide/es)

– «Datu-orria» inprimaki normalizatua eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, euskadi.eus-en, URLn.: http://euskadi.eus/diru_laguntza/2021/udalaguntza/y22-izapide/eu

– Formulario normalizado «Hoja de datos» disponible en Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, euskadi.eus en la URL (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/udalaguntza/y22-izapide/es)

– Erantzukizunpeko adierazpena, erosketa-erregimeneko 2. karpa erosteko zentro berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus), URL helbidean (https://euskadi.eus/diru_laguntza/2021/udalaguntza/y22-izapide/eu).

– Declaración responsable adquisición 2.ª carpa en régimen de compra en el mismo centro en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, euskadi.eus en la URL (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/udalaguntza/y22-izapide/es)

9. artikulua.– Eskabideen balorazioa.

Artículo 9.– Valoración de las solicitudes.

1.– Eskabideen behin betiko balorazioa Balorazio Batzorde batek egingo du. Honako kide hauek izango ditu:

1.– La valoración definitiva de las solicitudes se llevará a cabo por una Comisión de Valoración compuesta por los siguientes miembros:

– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria. Lehendakari jardungo du.

– El Director de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías, que actuará como presidente.

– Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria.

– El/la director/a de Centros y Planificación.

– Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

– Las/os Delegadas/os Territoriales de Educación.

– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzako Eraikuntzen teknikaria. Idazkari jardungo du, eta hitza izango du, baina boto-eskubiderik ez.

– Un/a Técnico/a de la Dirección de Infraestructuras, Recursos y Tecnologías que actuará como Secretaria/o, con voz pero sin voto.

2.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako unitate teknikoek Balorazio Batzordeari helaraziko dizkiote aurkeztutako eskabideak, dagozkien txostenekin batera, behar bezala zigilatuta eta zerbitzuburu arduradunak eta lurralde-ordezkariak sinatuta. Txosten horietan, 1. artikuluaren arabera egin beharreko jarduketa mota zehaztuko da. Txosten horietan, aurreikusitako jarduketen premia eta tipologia arrazoitu beharko dira, fitxa bakarrean eta bateratuan jasota, honako jarduketa eta larrialdi mota hauen arabera:

2.– Las Unidades Técnicas de las Delegaciones Territoriales de Educación, elevarán a la Comisión de Valoración las solicitudes presentadas, junto a los correspondientes informes, debidamente sellados y firmados por el/la Jefe/a Responsable de Servicio y el/la Delegado/a Territorial, en los que se especificará el tipo de actuación a realizar de acuerdo con el artículo 1. En dichos informes se deberá razonar la urgencia de las actuaciones previstas y la tipología de las mismas, plasmada en ficha única y unificada, según los siguientes tipos de actuaciones y urgencias:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Lurralde-ordezkaritzetako atal teknikoek emandako txosten horiek aztertuko ditu balorazio-batzordeak eta, lanak egiteko premia edo premiarik eza kontuan hartuta, «3» eta «28» puntu arteko puntuazioa jarriko dio obra bakoitzari, lehentasun-ordena ezartzeko.

La Comisión de Valoración estudiará dichos informes remitidos por las Unidades Técnicas de las Delegaciones Territoriales y en base a la tipología de la actuación y a la urgencia de su ejecución, otorgará una puntuación entre «3» y «28» puntos a cada obra, estableciendo el orden de prioridades.

3.– Deialdi honetarako aurreikusitako aurrekontuko diru-hornidura ez bada nahikoa aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko, balorazio-batzordeak lehentasun-ordena ezarriko du, 2. puntuko balorazioak aintzat hartuta, eta zerrendaren hasieratik hasita eta ordena kontuan hartuta esleituko ditu laguntzak, 2. artikuluan jasotako aurrekontu-kreditua amaitu arte.

3.– En el caso de que la dotación presupuestaria prevista para esta convocatoria resultase insuficiente para atender todas las solicitudes presentadas, se establecerá por la Comisión de Valoración un orden de prioridades en razón de las valoraciones del punto 2, proponiéndose la adjudicación en orden descendente de puntuación hasta el agotamiento del crédito presupuestado y consignado en el artículo 2.

4.– Bi eskaerak edo gehiagok puntuazio bera lortzen badute, irizpide hauek erabiliko dira berdinketa hausteko, betiere zerrendatutako lehentasun-ordenaren arabera:

4.– En el caso de que varias solicitudes obtengan la misma puntuación, se utilizará como criterio de desempate por el orden de prioridad que se relacionan, los siguientes:

1) Egin beharreko jarduketaren urgentzia-maila.

1) Nivel de urgencia de la actuación a realizar.

2) Deialdi honetan diruz lagundutako jarduera gutxiago.

2) Menor número de actuaciones subvencionadas en la presente convocatoria.

3) Diruz lagundu beharreko jarduketen zenbateko ekonomiko txikiagoa.

3) Menor importe económico de las actuaciones a subvencionar.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad.

Deialdi honen xede den finantzaketa bateragarria izango da beste edozein finantzaketa-iturriren lorpenarekin. Deialdi honen xede diren jarduerak gauzatze-kostua baino gehiago diruz laguntzen badituzte administrazioek, agindu honen arabera emandako finantzaketaren zenbatekoa murriztuko da, soberakinari dagokion kopuruan.

La financiación objeto de esta convocatoria será compatible con la obtención de cualquier otra fuente de financiación. En el caso de que las actuaciones objeto de esta convocatoria sean subvencionadas por las distintas Administraciones en un importe superior a su coste de ejecución, se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso el importe de la financiación concedida de acuerdo con la presente Orden.

11. artikulua.– Udalen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de los Ayuntamientos.

Dirulaguntzei buruzko 38//2003 Lege Orokorraren 14 artikuluan ezartzen direnez gain, agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren udalek honako betebehar hauek izango dituzte:

Los Ayuntamientos beneficiarios de las ayudas económicas reguladas en la presente Orden, deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones, además de las recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones:

a) Udalen ardura izango da proiektu osoa idaztea, obrak eta haien zuzendaritza fakultatiboa esleitzea, baita eraikuntzetako segurtasunari eta osasunari buruzko araudia betearaztea ere. Erantzukizun hori karpak kontratatzeari eta instalatzeari buruzkoa izango da, baldin eta diruz lagundutako jarduera hori bada.

a) Será responsabilidad del Ayuntamiento, la redacción del proyecto completo, la adjudicación de las obras y la dirección facultativa de las mismas, incluyendo el cumplimiento de la normativa sobre Seguridad y Salud en las construcciones. Dicha responsabilidad estará referida a la contratación e instalación de las carpas en el caso de que esta sea la actuación subvencionada.

b) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, nire karpetaren bidez, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días a contar desde el día siguiente a la publicación de la resolución en el tablón de anuncios de la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, a través de Mi Carpeta, se entenderá que esta queda aceptada.

c) Dirulaguntza zein xedetarako eman den, hartarako erabili beharko dute.

c) Utilizar la ayuda económica para el concreto destino para el que ha sido otorgada.

d) Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak betetzeko eskatutako informazio guztia bidaltzea.

d) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de la ayuda económica otorgada con cargo a esta convocatoria.

e) Hezkuntza Sailari lana deskribatzen duen kartel bat instalatzen laguntzea, erantsitako eta A3 formatuan inprimatutako ereduaren arabera.

e) Facilitar al Departamento de Educación la instalación de un cartel descriptivo de la obra, según modelo adjunto e imprimido en formato A3.

f) Deialdi honen bidez dirulaguntza jaso duten obrak egiteko bestelako laguntzak eskatu izana eta, hala denean, lortu izana jakinarazi beharko dute.

f) Comunicar la solicitud, y en su caso, de obtención de ayudas para la realización de las mismas obras.

g) Destino-aldaketa bidegabea dela bermatzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikuluak 5 urtean ezartzen duen gutxieneko epean gutxienez.

g) Garantizar la improcedencia de cambio de destino durante al menos el plazo mínimo que el artículo 31 de la Ley General de Subvenciones establece en 5 años.

12. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 12.– Resolución.

1.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egingo dio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, eta hark emango du deitutako prozedurari amaiera ematen dion ebazpena, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabeteko epean. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak, www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu helbidean. Era berean, emandako dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, informazio hutsez.

1.– La Comisión de Valoración elevará propuesta de resolución al Viceconsejero de Administración y Servicios, quien dictará la resolución que pone fin al procedimiento convocado, dentro del plazo de seis meses a contar desde la publicación de la presente convocatoria en Boletín Oficial del País Vasco. Dicha resolución se publicará en el tablón de anuncios de la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi del Gobierno Vasco, y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente en www.euskadi.eus/y22-ediktu/es. Asimismo, las subvenciones concedidas serán publicadas, a efectos meramente informativos, en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Prozedura amaitzen duen ebazpena adierazitako moduan eta epean jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 25. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharra.

2.– En el caso de que no se notifique, en la forma y plazo señalados, la resolución que pone fin al procedimiento, deberán entenderse desestimadas las solicitudes, a los efectos de lo establecido en el artículo 21 y 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación que la citada Ley impone a la Administración de resolver expresamente.

3.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala behar denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo dirulaguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

3.– La concesión y el pago de subvenciones y ayudas a las entidades beneficiarias quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

4.– Prozedura amaitzen duen ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Contra la resolución finalizadora del procedimiento convocado las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el tablón de anuncios de la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

13. artikulua.– Emandako laguntza ordaintzeko araubidea eta justifikatzeko betebeharra.

Artículo 13.– Régimen de abono de la ayuda concedida y obligación de justificación.

1.– Bi alditan ordainduko zaio dirulaguntza dagokion udalari:

1.– El abono de la subvención se efectuará al Ayuntamiento respectivo en dos plazos:

a) % 15 deialdia ebaztean, agindu honen 11.b) artikuluan ageri den epea igaro eta gero, eta uko egiterik izan ez bada.

a) El 15 % a la resolución de la convocatoria, una vez transcurrido el plazo que figura en el artículo 11.b de esta Orden, sin haber mediado renuncia.

b) Gainerako % 85a egindako inbertsioa justifikatu eta gero. Horretarako honako agiri hauek bidali beharko dituzte udalek Nire Karpeta atalaren bidez (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta):

b) El 85 % restante tras la justificación de la inversión realizada mediante la presentación, a través de Mi Carpeta https://www.euskadi.eus/micarpeta, de la siguiente documentación:

– Obrei dagokienez: Obra-zuzendaritzaren amaiera-egiaztagiria edo obra amaitutzat emateko udal-egiaztagiria. Dagokion zenbatekoa zehaztu beharko dute eta fakturak eta/edo behar diren justifikazio-agiriak erantsi.

– En relación con las obras: certificado final de la dirección de obra o certificado municipal en el que se da por finalizada la obra, con su importe correspondiente, y la aportación de facturas y/o documentación justificativa pertinente.

– Karpak hornitu eta instalatzeari dagokionez: obra-zuzendaritzaren azken ziurtagiria edo obra amaitutzat ematen duen udal-ziurtagiria, dagokion zenbatekoarekin, eta fakturak eta/edo justifikazio-agiriak aurkeztea. Errentan hartu badira, errentamenduagatik ordaindutako errentak egiaztatzen dituen dokumentazioa eta errentamendu-kontratua.

– En relación con el suministro e instalación de carpas: certificado final de la dirección de obra o certificado municipal en el que se da por finalizada la obra, con su importe correspondiente, y la aportación de facturas y/o documentación justificativa pertinente. En caso de que hayan sido arrendadas, documentación acreditativa de las rentas abonadas por el arrendamiento y contrato de arrendamiento.

– Helburu bererako lortutako beste finantzaketa-iturri batzuk jaso diren ala ez adierazten duen adierazpena, agindu honen 10. artikuluan aurreikusten den bezala, eta, hala badagokio, kuantifikatuko da. Adierazpen hori egiteko, beste finantzaketa-iturri batzuen inprimakia bete beharko da. Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eskura daiteke, URLn. (http://euskadi.eus/diru_laguntza/2021/udalaguntza/y22-izapide/eu).

– Declaración relativa, a la percepción o no de otras fuentes de financiación obtenidas para el mismo fin, tal y como se prevé en el artículo 10 de esta Orden, cuantificándose en su caso. Dicha declaración se realizará mediante cumplimentación del formulario de otras fuentes de financiación, disponible en Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, euskadi.eus en la URL (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/udalaguntza/y22-izapide/es)

2.– Finantzatutako obra amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira adierazitako justifikazio-agiriak, eta 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen, betiere. Karpei dagokienez, finantzatutako obraren eskola-aldia amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak, eta, betiere, 2022ko abuztuaren 31 baino lehen.

2.– La expresada documentación justificativa deberá presentarse en el plazo máximo de un mes a partir de la finalización de la obra financiada y en todo caso antes del 31 de enero de 2023. En relación con las carpas, la expresada documentación justificativa deberá presentarse en el plazo máximo de un mes a partir de la finalización del período lectivo de la obra financiada y en todo caso antes del 31 de agosto de 2022.

Justifikazio-dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, euskadi.eus-en, Nire karpetaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

La documentación justificativa será presentada por medios electrónicos en la Sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi de euskadi.eus, a través de Mi Carpeta https://www.euskadi.eus/micarpeta

Halaber, agindu honen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera luzapena eman zaien obren kasuan, justifikazio-agiriak beranduenik 2023ko martxoaren 31n aurkeztu beharko dira.

Así mismo para las obras a las que, de conformidad con lo previsto en el artículo 1 de la presente Orden, se les haya concedido prórroga, la documentación justificativa deberá presentarse en todo caso antes del 31 de marzo de 2023.

3.– Udalak aurkeztutako justifikazioaren ondorioz egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduketen benetako azken kostua, kontzeptu guztiengatik, txikiagoa dela Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontua baino (haren gainean kalkulatu zen kalkulua), zenbatekoa aldatu egingo da, azkenean ateratzen den benetako laguntzak ez dezan gainditu, onartutako aurrekontuarekiko, agindu honen 4. artikuluan adierazitako ehunekoa.

3.– Si como consecuencia de la justificación presentada por el Ayuntamiento se comprobase que el costo final efectivo de las actuaciones subvencionadas, por todos los conceptos, fuese menor que el presupuesto aprobado por la Comisión de Valoración, sobre el que se calculó la misma, se procederá a modificar su importe de modo que la ayuda efectiva finalmente resultante no supere, respecto del presupuesto aprobado, el porcentaje expresado en el artículo 4 de la presente Orden.

14. artikulua.– Egiaztatzeak.

Artículo 14.– Comprobaciones.

Hezkuntza Sailak gainbegiratzeak, ikuskapenak eta egiaztatzeak egin ahal izango ditu, emandako finantziazioaren arauak eta baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

El Departamento de Educación podrá realizar las supervisiones, inspecciones y comprobaciones que considere necesarias para asegurar el cumplimiento de las normas y condiciones de la financiación asignada.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Artículo 15.– Incumplimientos.

Finantzaketa ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako kopuruak gehi egokiak diren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari, administrazio honek ohartarazpena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Bideratzeko Printzipioen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen 53.1 artikuluarekin, Dirulaguntzei eta horien Araudiari buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluarekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Errege Dekretuarekin bat eginez.

La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaron el otorgamiento de la financiación, dará lugar, de conformidad con el artículo 53.1 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido Ley Principios Ordenadores Hacienda General País Vasco, el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su Reglamento, y el Real Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco, las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan, previo apercibimiento de esta Administración.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotzen dena betetzearren, agindu honetako laguntzak ebazteko baldintza izango da 2022. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egotea.

A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución de las ayudas de la presente Orden queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2022.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek aurreikusten ez duenerako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Bideratzeko Printzipioen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen IV. tituluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotzen den oinarrizko erregulazioan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan.

En todos los aspectos procedimentales no previstos en la presente Orden serán de aplicación lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el Real Decreto 887/2006 por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntzako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dute, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados y las interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 28a.

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de julio de 2021.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
ANEXO I
ESKAERA
SOLICITUD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
BESTE FINANTZIAZIO-ITURRI BATZUK
OTRAS FUENTES DE FINANCIACIÓN
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
III. ERANSKINA
ANEXO III
ERAIKINAREN TITULARTASUNA
TITULARIDAD DEL EDIFICIO
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
IV. ERANSKINA
ANEXO IV
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, AURREKO DEIALDIKO IKASTETXE BEREAN 2. KARPA EROSI BEHARRARI BURUZKOA
DECLARACIÓN RESPONSABLE NECESIDAD 2.ª CARPA EN RÉGIMEN DE COMPRA EN EL MISMO CENTRO CONVOCATORIA ANTERIOR
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
lana deskribatzen duen kartela
cartel descriptivo de la obra
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común