Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

177. zk., 2021eko irailaren 6a, astelehena

N.º 177, lunes 6 de septiembre de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4653
4653

AGINDUA, 2021eko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita musika-ikastegi pribatuei eta musikako zentro baimendu profesionalei dirulaguntzak emateko.

ORDEN de 27 de julio de 2021, del Consejero de Educación, por la que se convocan subvenciones a Escuelas de Música Privadas y a Centros Autorizados Profesionales de Música.

Musika-irakaskuntzak irakaskuntza artistikoen erreferente nagusiak dira Euskadin. Tradizioz, xarma berezia izan dute gizartean, eta hori dela-eta tokiko Administrazioek eskaintzen dituzte.

Las enseñanzas musicales son el principal referente de las enseñanzas artísticas en Euskadi. Tradicionalmente han suscitado especial atractivo en la ciudadanía y por ello las Administraciones locales las ofertan.

Gizartean duten garrantziarengatik, udalen esfortzuagatik, eta herritarren prestakuntza sustatzeagatik, hezkuntzako administrazioak baliabideak kudeatu izan ditu, eremu hori antolatu, planifikatu eta finantzatzeko.

Por su importancia social, por el esfuerzo municipal, y para promover la formación de la ciudadanía, la administración educativa, se ha dedicado a gestionar los recursos para su ordenación, planificación y financiación.

Bestalde, zenbait egoera eta eremu geografikotan, ekimen pribatuak hurbildu dizkio gizarteari irakaskuntza horiek eta gizartean zabaldu ditu.

Por otra parte, la iniciativa privada ha cubierto, también en circunstancias y ámbitos geográficos determinados, una función de acercamiento y difusión de estas enseñanzas a la sociedad.

Ildo horretatik, aurrekontuetan irakaskuntza horiek jaso, eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten ezarpenarekin bat datorren normalizazio-prozesua azaldu nahi da, bai irakaskuntzak espazioan banatzeko orduan, baita irakaskuntza horietan ematen diren espezialitateak eta mailak orekatzeko orduan ere.

En esta línea, la dotación presupuestaria para estas enseñanzas pretende plasmar un proceso de normalización acorde con la implantación de las mismas en el País Vasco, tanto en la distribución espacial como en el equilibrio de las enseñanzas, sus niveles y especialidades.

Musika-ikastegien barruan, musika eskola hauen helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea eta gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak ikasketa profesionaletarako prestatzea. Baimena duten zentroek irakaskuntza arautuaren eskaintzarekin laguntzen dute.

Dentro de los centros de enseñanza musicales, la finalidad general de las escuelas de música (enseñanza no reglada) es ofrecer una formación práctica en música y danza de raíz tradicional, orientar y preparar para los estudios profesionales. Los centros autorizados contribuyen ofreciendo la enseñanza reglada.

Horrela, bada, musika-ikastegi pribatuentzat prestatu da agindu hau, ikastegiok mantentzen, ondorioz, adierazitako helburuak betetzen laguntzeko.

Así, esta orden, dirigida a centros privados de enseñanzas musicales, tiene como objetivo contribuir al sostenimiento de estos centros y al cumplimiento de los objetivos marcados.

Laguntza hauek Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen 2021eko Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira. Plana Hezkuntzako sailburuaren 2021eko martxoaren 23ko Aginduaren bidez onartu zen eta Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratu zen. Plan horren ardatz estrategikoen eta dirulaguntza-lerroen artean dago ikastegi pribatuek ematen dituzten araututako nahiz arautu gabeko musika-irakaskuntzen finantzaketa-prozesuari jarraipena ematea.

Estas ayudas se enmarcan en el Plan estratégico de Subvenciones del Departamento de Educación para 2021, aprobado por Orden del Consejero de Educación el 23 de marzo de 2021, y publicado en la página web Departamento de Educación, entre cuyos ejes estratégicos y líneas subvencionables se incluye continuar el proceso de financiación de las enseñanzas de música tanto regladas como no regladas ofertadas por centros privados.

EBk kulturarentzako estatu-laguntzei buruz dituen arauen barruan, 2014ko uztailaren 1ean indarrean jarri zen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez adierazten baita zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta; aurrerantzean, erregelamendu hori 651/2014 (EB) Salbuespenen Erregelamendu Orokorra izango da. Erregelamendu horren 53. artikuluan ezarrita dago kulturarako eta ondarea zaintzeko laguntzak jakinarazi beharrik ez den kategoriakoak direla. Beren 3. apartatuan, funtzionamendurako laguntzak sartuta daude.

Dentro de la normativa de la UE sobre las ayudas de estado a la cultura, el 1 de julio de 2014 entró en vigor el Reglamento (UE) n.º 651/2014, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DO, L 187, de 26-06-2014), en adelante Reglamento general de exención n.º 651/2014. En el artículo 53 de dicho Reglamento se contempla como categoría exenta de la obligación de notificación las ayudas a la cultura y la conservación del patrimonio que incluyen, en su apartado 3, las ayudas de funcionamiento.

Hori dela eta, agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak Salbuespenen Erregelamendu Orokorrean sartuta egongo dira (erregelamendu horren bidez adierazten da zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

Es por ello que las subvenciones reguladas en esta orden se acogerán al Reglamento general de exención n.º 651/2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legean aurreikusitakoa betez, non musika-irakaskuntzako ikastetxe pribatuei laguntzak emateko aurrekontu-partidak esleitzen baitira, honako hau

Por todo lo cual, y en cumplimiento de lo previsto en la Ley 1/2021, de 11 de febrero, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, donde se asignan las partidas presupuestarias para ayudas a centros privados de enseñanzas musicales,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad de la convocatoria.

1.– Dirulaguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak eta abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako musika-eskola pribatuei eta titulartasun pribatuko Musikako Zentro Profesional baimenduei.

1.– Convocar subvenciones a Escuelas de Música Privadas y a Centros Autorizados Profesionales de Música de titularidad privada, regulados por el Decreto 289/1992, de 27 de octubre y por el Decreto 229/2007, de 11 de diciembre.

2.– Deialdi honen helburua 2020-2021 ikasturteko gastuei laguntzea da.

2.– Esta convocatoria tiene por finalidad la contribución a los costes referidos al curso académico 2020-2021.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

Helburu hori betetzeko, gehienez ere, 2.089.389,00 euro emango dira, bi laguntza-sailetan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura.

La cuantía máxima destinada a este fin será de 2.089.389,00 euros, dividida en dos líneas subvencionales, con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

a) 1.811.700 euro, 3.a) artikuluan aipatutako Musika-eskola pribatuetarako.

a) 1.811.700 euros para Escuelas de Música Privadas referidas en el artículo 3.a).

b) 277.689 euro, 3. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan aipatutako Musika-eskola pribatuentzat eta baimendutako musika-zentro profesionalentzat, hurrenez hurren.

b) 277.689 euros para Escuelas de Música Privadas y los Centros Autorizados Profesionales de Música referidas, respectivamente, en los apartados b) y c) del artículo 3.

3. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias.

Deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke erakunde hauetako pertsona fisiko edo juridikoak:

Pueden ser beneficiarias de las subvenciones de esta convocatoria las personas físicas o jurídicas de las siguientes entidades:

a) Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan araututako musika pribatuko eskolak, behar den baimenarekin musika ez-arautuko irakaskuntzak ematen dituztenak eta udal-finantzaketa % 25ekoa edo handiagoa lortzen dutenak.

a) Escuelas de Música Privadas reguladas en el Decreto 289/1992, de 27 de octubre, que impartan las enseñanzas de música no reglada con la debida autorización y que obtengan financiación municipal en un porcentaje igual o superior al 25 %.

b) Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan araututako musika pribatuko eskolak, behar den baimenarekin musika ez-arautuaren irakaskuntzak ematen dituztenak eta % 25eko edo hortik gorako udal-finantzaketarik lortzen ez dutenak.

b) Escuelas de Música Privadas reguladas en el Decreto 289/1992, de 27 de octubre, que impartan las enseñanzas de música no reglada con la debida autorización y que no obtengan financiación municipal en un porcentaje igual o superior al 25 %.

c) Titulartasun pribatuko Musikako Zentro Profesional baimenduak, abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuan arautuak.

c) Centros Autorizados Profesionales de Música de titularidad privada, regulados en el Decreto 229/2007, de 11 de diciembre.

4. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 4.– Gastos subvencionables.

Diruz lagundu daitezke musika-ikastegien 2020-2021 ikasturteko langileen gastuak eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuak, musika irakastearekin zuzeneko lotura duen edozertarako.

Son gastos subvencionables los costes referidos a personal docente y no docente, equipamiento y funcionamiento de los centros de música del curso académico 2020-2021, para aquello que esté relacionado directamente con la docencia de la enseñanza musical.

1.– Langile-kostuak.

1.– Costes de personal.

– Langile-gastuak honela zehaztuko dira: kostu garbia, gizarte-segurantza, eta bestelakoak (beste aseguru batzuk).

– Los gastos de personal se detallarán de la siguiente manera: coste bruto, seguridad social, y otros (otros seguros).

– Beste erakunde batzuetan ere ari diren irakasleak ez diren lagileen kostuak proportzioan kalkulatuko dira, musika eskoletan duten dedikazioa soilik kontuan hartuz.

– Los costes de personal no docente compartido con otros organismos serán estimados en proporción, teniendo así en cuenta exclusivamente el coste de la dedicación a los centros musicales.

– Zuzendaritza-lanen gastuak irakasleak ez diren laginleen gastutzat hartudko dira.

– Los gastos de tareas de dirección serán considerados gastos de personal no docente.

2.– Funtzionamendu-kostuak honako hauek dira:

2.– Son costes de funcionamiento los que a continuación se detallan:

– Azpiegituren eta tresna teknologikoen mantentze-, konponketa- eta kontserbazio-gastuak.

– Gastos de mantenimiento, reparación y conservación tanto de infraestructuras como de aparatos tecnológicos.

– Garbiketa gastuak.

– Gastos de limpieza.

– Zerbituzak: elektrizitatea, ura, gasa.

– Servicios: electricidad, agua, gas.

– Aholkularitzen eta zerbitzu juridikoen gastuak.

– Gastos de asesorías, servicios jurídicos.

– Zentroaren asegurua.

– Seguro del centro.

– Aparteko jardueretako bidaia- gastuak: joan-etorria, mantenua, dietak.

– Gastos de viajes de actividades extraordinarias: desplazamiento, manutención, dietas.

– Marketin- eta publizitate-gastuak.

– Gastos de marketing y publicidad.

– Ustekabeko gastuak: konponketak, istripuak.

– Gastos imprevistos: reparaciones, accidentes.

– Langileen kontratazioa kudeatzeari lotutako gastuak (azpikontratak edo kudeaketa-gastuak) funtzionamendu-gastutzat hartuko dira, eta ez langile-gastutzat.

– Los gastos referidos a la gestión de contratación de personal (subcontratas o gastos de gestión) serán considerados costes de funcionamiento y no de personal.

– Irakasleen prestakuntzaren gastuak funtzionamendu-gastutzat hartuko dira.

– Los costes de formación del profesorado se incluirán en gastos de funcionamiento.

– Musika eskolak sortu bai baina onartzen ez dituen kostuak beste erakunde batzuek diruz lagundutako gastutzat hartuko dira, eta beste laguntza batzuen multzoan sartu beharko dira.

– Los costes generados y no asumidos por el centro de música, se considerarán gastos subvencionados por otras entidades y habrá que incluirlos en el apartado de otras ayudas.

– Musika-eskolak beste erakunde batzuekin partekartzen baditu instalazioak, gastuak erakunde horien erabileraren proportzioan kalkulatuko dira (guztizkoaren %).

– En el caso de que la escuela de música comparta instalaciones con otras entidades, los gastos serán estimados en proporción al uso de estas. (% del total).

3.– Baliabide materialei dagozkien gastuak ekipamendu-gastuak dira.

3.– Son gastos de equipamiento los que se refieren a recursos materiales:

– Bulego materiala. Material suntsikorra eta suntsiezina.

– Material de oficina. Material fungible y no fungible.

– Higigarriak.

– Mobiliario.

– Erabiltzera eta zaintzera bideratutako tresnak eta materialak.

– Instrumentos y materiales derivados a su uso y cuidado.

– Material didaktikoa: inprimatua, ikus-entzunezkoa eta multimedia.

– Material didáctico: impreso, audiovisual y multimedia.

4.– Gastu horiek IX. eranskinean jasoko dira (memoria ekonomikoa).

4.– Estos gastos se recogerán en el Anexo IX (memoria económica).

5. artikulua.– Betekizunak eta haien egiaztapena.

Artículo 5.– Requisitos y modo de acreditación.

1.– Dirulaguntza lortzeko, eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Para obtener subvención los solicitantes deberán cumplir los requisitos siguientes:

a) 3. artikuluan aipatzen diren ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

a) Tratarse de un centro de los indicados en el artículo 3. Esta comprobación se hará de oficio.

b) Erakunde eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako egoeren eraginpean ez egotea, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez, eta zehazki:

b) No hallarse comprendida la entidad solicitante en ninguna de las circunstancias prevenidas en los puntos 2 y 3 del artículo 13, de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones para la obtención de la condición de beneficiaria, y específicamente:

– Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

– No encontrarse sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Erakundeek egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

– Las entidades deberán acreditar hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, así como hallarse al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

c) Kanpo geratzen dira EBrekin zorrak dituzten enpresak, laguntzak berreskuratzeko agindu bat jasoa dutenak, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta bateraezina barneko merkatuarekin, bai eta krisian dauden enpresak ere, bat etorrita Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan agertzen den definizioarekin (EBAO, C 249, 2014-07-31).

c) Quedan excluidas las empresas con deudas a la UE sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente, tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior, así como las empresas en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO, C 249, 31-07-2014).

Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da onuradun izateko eta izaera hori dirulaguntzaren likidaziora arte mantentzeko.

El cumplimiento de los requisitos citados será necesario tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención.

2.– Agindu honetan araututako laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo erakunde eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan bete egiten direla zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Hala ere, erakunde eskatzaileak espresuki uko ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

2.– La presentación de solicitudes, para la concesión de las ayudas reguladas en esta orden conllevará la autorización de la persona o entidad titular solicitante para que el órgano gestor verifique automáticamente la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social. No obstante, la entidad solicitante tendrá la posibilidad de denegar expresamente el consentimiento, en cuyo caso deberá aportar las correspondientes certificaciones.

Erakunde edo pertsona titular eskatzaileak eskabide-ereduarekin batera datorren erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko du, zeinaren bidez formalki deklaratuko baitu bete egiten dituela betebehar hauek eta hitzematen duela beteko dituela diruz lagundutako jarduerak dirauen bitartean:

La entidad o persona titular solicitante, firmará una declaración responsable, incluida en el modelo de solicitud, declarando formalmente que cumple los requisitos y que se compromete a mantenerlos durante la vigencia de la actividad subvencionada, y:

a) Ikastegiak gutxienez % 25eko edo hortik gorako finantzaketa izatea edo ez izatea.

a) Que el centro cuenta o no con una financiación igual o superior al 25 %.

b) Ebazpenean kontuan hartutako zirkunstantzien edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen dutela.

b) Que adquiere el compromiso de notificar cualquier modificación de las circunstancias que se han tenido en cuenta en la resolución.

c) Erakunde esleitzaileak ez du inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik izan behar, dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik.

c) Que la entidad solicitante no se halle sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas.

d) Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik izan behar, batez ere sexu-diskriminazioagatik gertatutako debekurik. (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

d) Que no está incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo. (Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres).

e) Erakunde eskatzaileak egunean dituela dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak.

e) Que la entidad solicitante se encuentra al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

f) Erakunde eskatzailea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen eta onuradun izatea eragozten duen beste edozein egoeratan.

f) Que la entidad solicitante no se encuentra incursa en cualquier otra de las circunstancias recogidas en los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, que impiden obtener la condición de beneficiario.

g) Laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela eta egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan bildutako datuak.

g) Que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas, y que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña.

6. artikulua.– Izapidetzea.

Artículo 6.– Tramitación.

1.– Eskaerak https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez baino ezin dira egin.

1.– Las solicitudes, se realizarán exclusivamente a través de la sede electrónica https://www.euskadi.eus

Erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri:

Las declaraciones responsables y demás modelos están disponibles en la sede electrónica:

2.– Titular diren pertsona eta erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte eskaera, kontsulta, zuzenketa, emateko edo ukatzeko ebazpena, baita prozedura honen deialdiaren ebazpenaren aurkako errekurtsoa ere, egoitza elektroniko honetara jota:

2.– Las personas o entidades titulares interesadas realizarán la solicitud, consulta, subsanación, resolución de concesión o denegación e incluso recurso contra la resolución de la convocatoria de este procedimiento, por medios electrónicos a través de la sede electrónica:

3.– Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak ere –dokumentazioa zuzentzea, espedientea berrikustea– baliabide elektronikoz egingo dira, webgune honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Los trámites posteriores a la entrega de la solicitud – subsanación de documentación, revisión del expediente – se realizarán también por canal electrónico a través de https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Eskabidea eta gainerako dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Halaber, prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatzen den moduan.

4.– Las solicitudes, junto con la documentación que se acompañe, podrán presentarse, en euskera o castellano, a su elección. Asimismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

5.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

5.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

7. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.

Artículo 7.– Solicitudes y documentación.

% 25eko edo hortik gorako finantzaketa jasotzen duten musika-ikastegien titular diren erakundeek edo pertsonek I-A eranskinaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute, eta gainerako ikastegien titularrek edo ordezkariek, ordea, I-B eranskinaren arabera egingo dute, derrigorrezko agiri hauek aurkeztuta (bide elektronikoa baino ezin izango da erabili horretarako):

Las entidades o personas titulares o representantes de las escuelas que reciban financiación igual o superior al 25 % deberán presentar la solicitud según Anexo I-A y los titulares o representantes de los demás centros lo harán según Anexo I-B, acompañadas de la siguiente documentación obligatoria que se presentará únicamente por vía electrónica:

1.– Musika-eskolen titularrak diren pertsonek edo erakundeek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

1.– Las personas o entidades titulares de las escuelas de música presentarán:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria (II. eranskina). Ziurtagiri horretan, 2020-2021 ikasturteko irakasleen izenak eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora.

a) El «Certificado del profesorado de la escuela de música» (Anexo II) donde aparecerá la relación nominal del profesorado del curso 2020-2021 con su dedicación lectiva directa semanal, entendiendo por tiempo lectivo directo el correspondiente a cada profesor o profesora para impartir docencia a sus propios alumnos y alumnas asignados para todo el curso.

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza / erregimen arrunteko ikasleak» izeneko ziurtagiria (III. eranskina), hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, zehazki 2020-2021 ikasturtean lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenena.

b) El «Certificado de apoyo a especialidades preferentes/régimen ordinario» (Anexo III), cuando proceda, en donde aparecerá consignado el número de alumnos y alumnas del curso 2020-2021, únicamente de régimen ordinario, que estén matriculados en especialidades preferentes.

c) Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiri bat (IV. eranskina):

c) Un certificado (Anexo IV), donde se consignará:

– 2020-2021 ikasturtean errefortzuak jaso dituzten ikasleen zerrenda, beharrezkoa denean («x» batekin adierazi lehentasunezko espezialitateak).

– La relación nominal de alumnado reforzado durante el curso 2020-2021, cuando proceda, marcando las especialidades preferentes con una «x».

– Hezkuntza arautuan (irakaskuntza profesionalak) 2020-2021 ikasturtean hasitako ikasleen izen-zerrenda.

– La relación nominal de alumnos y alumnas, en su caso, que se hayan incorporado a enseñanza reglada (enseñanzas profesionales) en el curso 2020-2021.

d) «2020-2021 ikasturteko ikasleen datuak» izeneko egiaztagiri bat (V. eranskina), non ikasleen datu guztiak jasoko diren. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira, eta bat egin beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin; ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

d) Un certificado llamado «Datos alumnado curso 2020-2021» (Anexo V) donde se consignará el total de los datos de alumnado. Estos datos se introducirán en la aplicación utilizada como instrumento para ayudar a resolver la convocatoria, y deberán corresponderse con los recogidos por el Departamento de Educación para su informe de «Estadística de Actividad Escolar», y nunca podrán ser superiores a ellos. En caso de discrepancia, la instancia gestora tomará estos últimos como datos aplicables.

2.– Ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeen titular diren pertsonek edo erakundeek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

2.– Los personas o entidades titulares de los centros que imparten enseñanzas regladas adjuntarán:

a) 2020-2021 ikasturteko «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria (VI. eranskina). Ziurtagiri horretan, irakaskuntza arautuko irakasle guztien zerrenda eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora.

a) El «Certificado del profesorado» (Anexo VI) del curso 2020-2021 donde aparecerá la relación nominal del profesorado de enseñanza reglada con su dedicación lectiva directa semanal, entendiendo por tiempo lectivo directo el correspondiente a cada profesor o profesora para impartir docencia a sus propios alumnos y alumnas asignados para todo el curso.

b) «Lehentasunezko espezialitateen laguntza egiaztagiria» (VII. eranskina), beharrezkoa denean. Bertan, 2020-2021 ikasturtean oinarrizko irakaskuntzetan eta irakaskuntza profesionaletan matrikulatutako ikasleen datuak jasoko dira.

b) El «Certificado de apoyo a especialidades preferentes» (Anexo VII), cuando proceda, donde aparecerán consignado el alumnado matriculado en especialidades preferentes en el curso 2020-2021 en enseñanzas elementales y profesionales.

c) Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiri bat (VIII. eranskina):

c) Un certificado (Anexo VIII) donde se consignarán:

– Hezkuntza arautuko 2020-2021 ikasturteko ikasleen datuak. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira. Datu horiek bat egin beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin eta ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

– Los datos de alumnado de enseñanza reglada durante el curso 2020-2021, que se introducirán en la aplicación utilizada como instrumento para ayudar a resolver la convocatoria. Estos datos deberán corresponderse con los recogidos por el Departamento de Educación, para su informe de «Estadística de Actividad Escolar» y nunca podrán ser superiores a ellos. En caso de discrepancia, la instancia gestora tomará estos últimos como datos aplicables.

– Goi-mailako musika-ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtean hasitako ikasleen izen-zerrenda, beharrezkoa denean.

– La relación nominal de los alumnos y alumnas incorporados en el curso 2020-2021 a un centro superior de música, cuando proceda.

3.– Pertsona edo erakunde titular eskatzaile guztiek (bai irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastetxeek, bai irakaskuntza arautu gabeak ematen dituztenek), gainera, finantzatutako jarduera egin izanaren eta diruz lagun daitezkeen gastuen eraginkortasunaren justifikazioa aurkeztu beharko dute:

3.– Todas las personas o entidades titulares solicitantes (tanto centros que imparten enseñanzas regladas como aquellos que imparten enseñanzas no regladas) presentarán, además, la justificación de la realización de la actuación financiada y efectividad de los gastos subvencionables que deberá contener:

a) 2020-2021 ikasturtean egindako jardueren kostuari buruzko memoria ekonomiko bat (IX. eranskina), erakunde eskatzaileko kontu-hartzaileak data eta sinadura jarria. Honako datu hauek jasoko ditu memoriak:

a) Una memoria económica sobre el coste de las actividades realizadas durante el curso 2020-2021, (Anexo IX) fechada y firmada por el representante legal de la entidad solicitante, donde se consigne:

– Zentroaren hasierako aurrekontua, exekutatuko gastu erreala eta izandako desbideratzeak. Informazio hori behar bezala banakatuta egon behar da honako gastu hauetan: irakasleak, irakasle ez diren langileak, funtzionamendua eta ekipamendua.

– El presupuesto inicial del centro, el gasto real ejecutado y desviaciones acaecidas, debidamente desglosados en gastos de personal docente, personal no docente, funcionamiento y equipamiento.

– 2020-2021 ikasturtean zehar zentroak izandako diru-sarreren (finantzaketa propioa eta matrikula) eta dirulaguntzen banakatzea, zenbatekoak eta jatorria zehaztuz.

– El detalle de los ingresos del centro (financiación propia y matricula) y subvenciones que este haya recibido para gastos del curso 2020-2021, con indicación de su importe y procedencia.

Multzo horretan sartuko da tokiko erakundeak 2020-2021 ikasturteko gastuetarako egindako ekarpen totala, suposatzen duen finantzaketa-ehunekoa zehaztuz. Ekarpen hori egikaritutako gastuaren arabera kalkulatuko da eta, gehienez, % 52ko hobaria emango da (IV. baremoaren b) apartatua).

Se incluirá la aportación total de la entidad local para gastos del curso académico 2020-2021, consignándose el porcentaje de financiación que supone. Esta aportación se calculará sobre el gasto ejecutado y se bonificará con un máximo del 52 % (apartado b) del baremo IV).

– Matrikula-kostuen eta hileko eta hiruhileko kuoten ziurtagiria.

– Certificado de costes de matrícula y mensualidades o cuotas trimestrales.

b) X. eranskina, «Kostuen justifikazioa», non zentroaren kostu osoa idazten baita (langile-gastuak, funtzionamendua eta ekipamendua). Irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak adierazi beharko dira, zenbait zatitan banakatuak: soldata garbia, gizarte-segurantza, eta beste aseguru batzuk. Tokiko erakundeko legezko ordezkariak sinatu eta zigilatu beharko du.

b) El Anexo X, «Justificación de costes», donde se anote el coste total del centro (gastos de personal, funcionamiento y equipamiento). Se indicará el gasto de personal docente y no docente desglosado en sueldo bruto, seguridad social y otros seguros. Deberá estar firmada y sellada por el representante legal de la entidad titular.

Irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak justifikatzeko, adierazitako langileen kontratuen edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagirien kopiak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatuko duten TC agiriak edo horren baliokideak erantsi beharko dira.

Para justificar los gastos de personal docente y no docente del centro, se adjuntarán copias de los contratos o certificados de alta de la Seguridad Social de los trabajadores reseñados o T.C. o documentos equivalentes como acreditativos de la situación laboral normalizada de dicho personal.

Erakundeak gorde beharko ditu fakturen eta funtzionamendu- eta ekipamendu-gastuen justifikagirien jatorrizko agiriak, legeak ezarritako epean. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak, era aleatorioan, fakturak eta gainerako dokumentuak aurkezteko eska diezaioke (jasotako laguntzaren % 25 justifikatu arte gutxienez).

Los originales de las facturas y justificantes de gasto de funcionamiento y equipamiento deberán ser guardados por la entidad durante el tiempo legalmente establecido. La Dirección de Centros y Planificación podrá requerirle, mediante una selección aleatoria, que aporte facturas y demás documentos que justifiquen hasta el 25 % de la ayuda recibida.

Justifikagiriak jatorrizkoak eta originalak izango dira.

Los documentos justificativos serán auténticos y originales.

Pertsona edo erakunde titular onuradunek jatorrizko justifikagiriak zaintzapean eduki beharko dituzte, eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eskura jarri, hark eskatzen baditu ere.

Las personas o entidades titulares beneficiarias deberán tener en custodia y a disposición de la Dirección de Centros y Planificación por si esta así lo requiere, toda la documentación original justificativa.

Justifikagiri horien bidez, 2020-2021 ikasturtean egindako gastuak justifikatu beharko dira.

Los documentos justificativos lo serán sobre gasto realizado en el curso académico 2020-2021.

c) Jarduerari buruzko memoria bat, besteak beste, gai hauek jasoko dituena:

c) Una memoria de actividad que incluirá entre otros aspectos:

– Egindako jarduerei buruzko azalpen labur bat.

– Breve explicación de las actividades realizadas.

– Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.

– Información sobre el grado de consecución de los objetivos programados.

– Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

– Evaluación de los resultados y propuestas de mejora.

4.– Behar izanez gero, ziurtagiri horien ereduak hemen eskura daitezke: https://www.euskadi.eus

4.– Los modelos de los anexos necesarios estarán disponibles en https://www.euskadi.eus

5.– Eskaera egiten duen erakundeko titularrak edo ordezkariak sinatuta eta data jarrita aurkeztu behar da eskabidea.

5.– La solicitud deberá estar fechada y firmada por el titular o representante legal de la entidad que realiza dicha solicitud.

6.– Eskatzailearen nortasun telematikoa egiaztatzea:

6.– Acreditación de la identidad telemática del solicitante:

a) Eskabidea erakunde eskatzailearen ziurtagiri bidez sinatu baldin bada, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.

a) Cuando la solicitud haya sido firmada con certificado de la entidad solicitante, no será preciso acreditar poder de representación.

b) Aitzitik, pertsona fisiko baten ziurtagiriaren bidez identifikatuz gero ordezkarien erregistro elektronikoan alta emanda egon gabe:

b) En el caso de identificarse con un certificado de persona física y no estar dado de alta en el Registro electrónico de representantes:

Erakundearen legezko ordezkaria izanez gero, legezko ordezkariak duen ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du.

Si es el representante legal de la entidad, deberá aportar acreditación del poder de representación que ejerza el representante legal.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 8.– Plazo de presentación de solicitudes.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea hilabete bat izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

El plazo de presentación de las solicitudes y de la documentación que la acompaña será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

9. artikulua.– Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de la solicitud y documentación.

Dirulaguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo aginduzko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean osatzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Si la solicitud de subvención no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva, se requerirá a la persona interesada para que, en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. Si en este plazo no se realiza la subsanación, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da. Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko da.

La notificación de subsanación de deficiencias se efectuará electrónicamente. La notificación electrónica deberá consultarse en el apartado de «Mi Carpeta» de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

La notificación se entenderá practicada en el momento que el interesado firme electrónicamente la recepción de la misma. Cuando transcurran diez días naturales desde el envío de la notificación sin acceder a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

El órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

10. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 10.– Órgano de gestión de ayudas.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

Corresponderá al Director de Centros y Planificación la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

11. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

Artículo 11.– Procedimiento de concesión.

Laguntza-sail bakoitzerako:

Por cada línea subvencional:

1.– Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie dirulaguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da dirulaguntzaren onuradunen artean.

1.– La subvención será otorgada a todos los solicitantes que cumplan los requisitos exigidos, procediéndose al prorrateo entre los mismos, de la totalidad del crédito disponible para esta convocatoria.

2.– Ikastegi bakoitzari zenbateko dirulaguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan hartuko da erabilgarri dagoen aurrekontu-partida eta zenbat ordu finantzagarri dauden, eta, horretarako, agindu honetako Hezkuntza Programa Finantzagarriaren baremoetan (18. artikuluan jasoak) ezarritako irizpideak aplikatuko dira, eta, gero, dirulaguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da haien artean.

2.– La cuantía de la subvención que corresponderá a cada centro, en función de la partida presupuestaria disponible, se calculará sobre el número de horas financiables totales que resulten de aplicar los criterios establecidos en los baremos del Programa Educativo Financiable de la presente Orden, incluidos en el artículo 18 procediéndose al prorrateo, entre los mismos, de la totalidad de la partida disponible para esta convocatoria.

3.– Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion dirulaguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu osoaren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

3.– De cualquier forma, la subvención concedida a un centro musical nunca superará el 33 % de su presupuesto total. A estos efectos se entenderá que la suma del gasto de personal no docente, equipamiento y funcionamiento será como máximo el 25 % del presupuesto total.

4.– Finantza daitezkeen orduak direla-eta ateratzen den dirulaguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen dirulaguntzetara bideratuko da.

4.– En el caso de que las horas financiables hubiesen dado como resultado una subvención que superara dicho límite, el sobrante revertirá en las subvenciones al resto de las escuelas.

12. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate-prozedura.

Artículo 12.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita. Ebazpen horretan, eskatutako dirulaguntzak eman ala ez erabakiko da. Emandako dirulaguntzen kasuan, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, dagokion musika-ikastegia eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Eskabidea ukatzen bada, berriz, horretarako arrazoiak adieraziko dira.

1.– La Viceconsejera de Educación dictará y notificará resolución en el plazo máximo de seis meses, contados a partir de la publicación de la presente Orden, en que se determinará la adjudicación o denegación de las subvenciones solicitadas expresando, en el caso de las primeras, la entidad beneficiaria, el centro musical concernido, y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

2.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/) argitaratuko da ebazpena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpen-epea igaro ondoren interesdunak horren berri jaso ez badu, eskabidea ezetsi egin zaiola ulertu ahalko du, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan.

2.– Dicha resolución se publicará en el Tablón Electrónico de Anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/), y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente. Si una vez transcurrido el plazo de resolución, la misma no hubiera sido notificada, la solicitud correspondiente podrá entenderse desestimada, a los efectos de lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak aukera du interesdunei egindako jakinarazpenaren abisuak bidaltzeko, SMS edo mezu elektronikoak bidaliz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

3.– El órgano gestor remitirá simultáneamente a las personas interesadas avisos de la notificación realizada mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

4.– Agindu honen babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

4.– La relación de beneficiarios de las subvenciones concedidas al amparo de la presente Orden, será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, a los efectos de su general conocimiento.

5.– Ebazpenok ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan. 14.2 eta 14.3 artikuluetan aipatzen diren subjektuetako batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, administrazio publikoek interesdunari eskatuko diote zuzen dezala, aurkezpen elektronikoaren bidez. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

5.– Las resoluciones no agotan la vía administrativa, pudiendo interponerse recurso de alzada ante el Consejero de Educación, de forma telemática en el plazo de un mes a partir del día siguiente en que tuviera lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en el artículo 121 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Si alguno de los sujetos a los que hace referencia el artículo 14.2 y 14.3 presentase su solicitud presencialmente, las Administraciones Públicas requerirán al interesado para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

6.– Onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-prozesuan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

6.– La concesión y, en su caso, los pagos de las subvenciones a los beneficiarios de estas quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

13. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 13.– Pago de la Subvención.

Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

El pago de las subvenciones concedidas al amparo de la presente Orden se abonará del siguiente modo:

Ordainketa bakarra, emandako dirulaguntza osoagatik, 14. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako epea igaro eta berariaz uko egiten ez bazaio.

Un único pago por el total de la subvención concedida una vez transcurrido el plazo señalado en el apartado 1 del artículo 14 sin mediar renuncia expresa.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluek jasotzen dituzten betebeharrez gainera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones recogidas con carácter general en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y de las recogidas en los artículos 14 y 46 de la Ley General de Subvenciones los beneficiarios de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Horretarako, hamar eguneko epea izango dute, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/). Hala egin ezean, pertsona edo erakunde titularrak dirulaguntzari uko egin diotela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida en el plazo de diez días tras la fecha de la publicación de la Resolución en el Tablón Electrónico de Anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/ De no ser así, se entenderá que la persona o entidad titular beneficiaria renuncia a la subvención concedida.

2.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

2.– Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

3.– Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea dirulaguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, horretarako oinarritzat hartu dena, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

3.– Tener a disposición de la Inspección Educativa la documentación presentada y la que ha servido de base para la solicitud de subvención como un elemento más a supervisar o inspeccionar.

4.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kontura eskuratutako dirulaguntzen gainekoa, eman beharko diete.

4.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

5.– Helburu bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik lortuz gero, dirulaguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

5.– Comunicar a la Administración concedente, la obtención de cualesquiera otras subvenciones o ayudas para el mismo fin.

6.– Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hedatzeko edozein bitartekotan jakinaraztea, logotipo ofizialak jarriz, diruz lagundutako jarduerak Hezkuntza Sailaren laguntza jaso duela, eta Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari dei egitea, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten ekitaldi publikoetara joan dadin.

6.– A partir de la notificación de la resolución de concesión de subvención, hacer constar en cualquier forma de difusión, mediante la inserción de logotipos oficiales, que la actividad subvencionada se lleva a efecto con el apoyo del Departamento de Educación, y a convocar a la Dirección de Centros y Planificación del Gobierno Vasco a los actos públicos relacionados con la actividad subvencionada.

15. artikulua.– Ez-betetzeen araubidea eta itzulketa-prozedura.

Artículo 15.– Régimen de incumplimiento y procedimiento de reintegro.

1.– Erakunde onuradunak esleitutako eta jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango du, bai eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa ere, baldin eta honako egoera hauetako bat gertatzen bada:

1.– La entidad beneficiaria vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, además el interés de demora aplicable en materia de subvenciones, en caso de que se constate alguno de los siguientes supuestos:

a) Erakunde onuradunak dirulaguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen berariazko xederako.

a) Que la entidad beneficiaria no utilice la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió.

b) Dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea.

b) Que no realice la actuación que dio origen a la subvención.

c) Interesatu zitzaizkion xede jakinetarako aplikatu izana ez justifikatzea.

c) Que no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó.

d) Oro har, ez betetzea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamenduaren 91., 92. eta 93. artikuluan, agindu honetan edo emate-ebazpenean ezarritako betebeharrak; kasu horietan, jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzuli beharko dira, gehi dagokien berandutze-interesa, eta, hala dagokionean, zehapenak ezarri ahal izango zaizkie.

d) Que, en general, incumpla las obligaciones establecidas en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre (BOPV de 19 de enero de 1998), en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en los artículos 91 a 93 del Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, debiendo reintegrarse la totalidad o parte de las cantidades percibidas más el interés de demora aplicable en materia de subvenciones, independientemente de las sanciones que, en su caso, resulten exigibles.

2.– Dirua itzultzeko, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Hori gorabehera, bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratu ahal izango dira. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

2.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en los mencionados Ley General de Subvenciones, Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

3.– Itzulketa-prozedura hasi aurretik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 92.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, justifikazioa aurkezteko eskatuko zaie erakunde onuradunei.

3.– Previamente al inicio del procedimiento de reintegro, de conformidad y en los términos establecidos en el artículo 92.1 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, se requerirá a las entidades beneficiarias la presentación de la justificación.

4.– Itzultzeko prozedurari dagokionez, honela jokatuko da:

4.– En relación con el procedimiento de reintegro, se procederá en los términos siguientes:

a) Prozedura abiatzeko ardura Hezkuntzako sailburuordearena izango da. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.

a) La iniciación del procedimiento será dictada por la Viceconsejera de Educación. La iniciación del procedimiento suspenderá en su caso, los pagos que aún queden pendientes.

b) Ebazpen horretan, prozedurari hasiera emateko arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango da egokitzat jotako alegazioak egiteko.

b) La citada resolución incluirá los motivos que la fundamentan y concederá un plazo de 15 días para que formule las alegaciones que estime oportunas.

c) Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

c) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen realizado, se pondrá fin al procedimiento por resolución de la Viceconsejera de Educación.

Hamabi hilabetekoa izango da itzulketa-prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

El plazo máximo para resolver y notificar el procedimiento será de doce meses.

Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du behar diren kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

Si la resolución estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la ayuda, y en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País vasco las cantidades que procedan más los intereses de demora aplicables en materia de subvenciones, desde el momento del pago de la ayuda, en un plazo máximo de dos meses desde la notificación de la resolución. Este plazo se considerará como plazo de periodo voluntario.

d) Borondatezko epean laguntza itzultzen ez bada, behar diren kopuruak kobratuko dira, aplikatzekoa den legezko araudiari jarraikiz.

d) Ante la falta de reintegro en el periodo voluntario, se procederá al cobro de las cantidades que procedan según lo dispuesto en la normativa vigente.

16. artikulua.– Laguntzen pilaketa eta mugak.

Artículo 16.– Acumulación y límites de las ayudas.

Beste administrazio publiko batzuek nahiz erakunde pribatuek ematen dituzten laguntzak, helburu berekoak badira, bateragarriak izango dira agindu honek deitutakoekin, baldin eta ez badute gainditzen Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 8. artikuluan ezarritako muga (EBAO, L187, 2014ko ekainaren 17koa). Laguntza horiek Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.

Las ayudas otorgadas por otras Administraciones públicas o por entidades privadas, que tengan el mismo objeto que las recogidas en esta convocatoria, serán compatibles con las convocadas por esta Orden en cuanto no superen en su conjunto el límite establecido en el artículo 8 del reglamento general de exención n.º 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014 (DOUE, L187, de 26 de junio de 2014), debiéndose notificar dichas ayudas a la Dirección de Centros y Planificación.

Muga hori gaindituz gero, arau honen babespean emandako laguntzari egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio.

En caso de superarse dicho límite, la ayuda concedida al amparo de esta norma se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

17. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Artículo 17.– Información básica sobre protección de datos.

Datu pertsonalak tratatu eta «Dirulaguntzak: haur-eskolei eta irakaskuntza espezializatuei» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Sus datos de carácter personal serán tratados e incorporados a la actividad de tratamiento denominada: ayudas y subvenciones escuelas infantiles y enseñanzas especializadas.

Arduraduna: Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Responsable: Dirección de Centros y Planificación, Departamento de Educación.

Xedea: 0-3 urte bitarteko udal titulartasuneko haur eskolak diruz laguntzea, eta baita, musika eta arte plastikotako ikastetxeak ere.

Finalidad: subvencionar a los ayuntamientos de la CAE que son titulares de escuelas infantiles para niños y niñas de 0 a 3 años, así como, centros de enseñanzas de artes plásticas y música.

Legitimazioa:

Legitimación:

– Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.

– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

– Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

– 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

– Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Hartzaileak:

Destinatarios:

– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

– Otros órganos de la Comunidad Autónoma.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

– Departamento de Economía y Hacienda.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Derechos: usted tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos que se recogen en la información adicional.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/045400-capa2-eu.shtml.

Información adicional: puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra página web: https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/045400-capa2-es.shtml

Araudia:

Normativa:

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

18. artikulua.– Hezkuntza Programa Finantzagarria.

Artículo 18.– Programa Educativo Financiable.

Balorazioa Hezkuntza Programa Finantzagarri honen bidez egingo da:

La valoración se hará a través del siguiente Programa Educativo Financiable:

I. baremoa: Arautu gabeko irakaskuntza.

Baremo I: enseñanza no reglada.

1.– Maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, irakas-denbora hauek jasoko dute laguntza.

1.– Se subvencionarán los siguientes tiempos lectivos por cada alumno y alumna matriculado en los siguientes niveles y apartados.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Alderik badago mailetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta II. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Denbora hori hautatuko da irakas-denbora finantzagarri moduan. Hautatutako denbora horri bi hobari hauek erantsiko zaizkio:

Si existe diferencia entre el total del tiempo lectivo financiable derivado de los niveles y el total del tiempo lectivo directo del profesorado que aparece en el Anexo II, se tendrá en cuenta el tiempo inferior de ambos. Este será el tiempo elegido como tiempo lectivo financiable. A este tiempo elegido se añadirán las dos siguientes bonificaciones:

2.– Arautu gabeko irakaskuntzaren lehentasunezko interesa duten espezialitateei laguntzekoak:

2.– De apoyo a especialidades de interés preferente en enseñanza no reglada:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.– Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

3.– Incorporación de alumnado a enseñanza reglada.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

4.– I. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, 1, 2 eta 3. ataletan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

4.– La cantidad total de horas a subvencionar en el Baremo I será la suma resultante de la aplicación de los criterios fijados en los tres apartados 1,2,3.

II. baremoa: irakaskuntza arautuak:

Baremo II: enseñanzas regladas:

1.– Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

1.– Por cada alumna o alumno matriculado en estas enseñanzas se subvencionarán los siguientes tiempos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Alderik badago gradu hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta VI. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena hartuko da kontuan. Hautatutako denbora horri bi hobari hauek erantsiko zaizkio:

Si existe diferencia entre el total del tiempo lectivo financiable resultante de estos grados y el total del tiempo lectivo directo del profesorado que aparece en el Anexo VI, se tendrá en cuenta el tiempo inferior de ambos. A este tiempo elegido se añadirán las dos siguientes bonificaciones:

2.– Lehentasunezko interesa duten irakaskuntza arautuak honela lagunduko dira diruz:

2.– Se subvencionarán las enseñanzas regladas de interés preferente de la siguiente manera:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.– Goi-mailako musika-ikastetxe batean hasten den eskolako ikasle bakoitzarengatik honako denbora hauek lagunduko dira diruz:

3.– Por cada estudiante de la escuela que se incorpore durante el curso a un centro superior de música se subvencionarán los siguientes tiempos:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

4.– II. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, 1., 2. eta 3. apartatuetan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

4.– La cantidad total de horas financiables del Baremo II será la suma resultante de la aplicación de los criterios fijados en los tres apartados 1,2,3.

III. baremoa: Irakaskuntzako kostuak.

Baremo III: por coste de la enseñanza.

Orduko batez besteko kostua izango da eskolaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua (zuzeneko irakas-denbora). I. eta II. baremoetan finkatutako diruz lagundu daitekeen irakas-denborari hobari-ehuneko jakin bat aplikatuko zaio, kostuaren arabera, honako taula hau kontuan hartuta:

El coste total de la escuela, dividido entre el número de horas lectivas semanales (tiempo lectivo directo) dará el coste medio por hora. Al tiempo elegido como tiempo lectivo financiable de los baremos I y II, se aplicará un % de bonificación en función de su coste según la tabla siguiente:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

La suma de los gastos de personal no docente, equipamiento y funcionamiento será como máximo el 25 % del presupuesto total.

IV. baremoa: toki-finantzaketa.

Baremo IV: Por financiación local.

Tokiko erakunde batek ikastegiaren gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, hobari hauek aplikatuko zaizkio I. eta II. baremoetan finantzagarritzat jotako denborari:

Cuando una entidad local financie al centro un mínimo del 25 % del gasto corriente, al tiempo elegido como tiempo lectivo financiable del Baremo I y II, se le aplicará la bonificación siguiente:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetako dirulaguntzak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren mende egongo dira.

Las subvenciones a que se refiere esta orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones.

Agindu hau administrazio publikoen dirulaguntzak arautzen dituzten printzipioei jarraikiz ebatziko da –publikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak–, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean ezarritako baldintzetan, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu baitzuen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan zehaztutako oinarrizko araudiaren arabera, eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenekin bat etorriz; horrez gain, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

La presente Orden se resolverá conforme a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad que rigen la actividad subvencional de las Administraciones Públicas en los términos establecidos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, con arreglo a la normativa básica establecida en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones y aplicándose los recursos económicos disponibles con arreglo a los criterios establecidos en la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 27a.

En Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2021.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I-A. ERANSKINA
ANEXO I-A
ESKABIDEA
SOLICITUD
%25EKO EDO GEHIAGOKO UDAL-FINANTZAKETA DUTEN MUSIKA-IKASTEGIENTZAKODIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES A LOS CENTROS DE ENSEÑANZA MUSICALES CON FINANCIACIÓN MUNICIPAL IGUAL O SUPERIOR AL 25%
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
I-B. ERANSKINA
ANEXO I-B
ESKABIDEA
SOLICITUD
%25 BAINO GUTXIAGOKO UDAL-FINANTZAKETA DUTEN MUSIKA-IKASTEGIENTZAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES A LOS CENTROS DE ENSEÑANZA MUSICALES CON FINANCIACIÓN MUNICIPAL MENOR DEL 25%
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
ARAUTU GABEKO IRAKASKUNTZA
ENSEÑANZA NO REGLADA
MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEN ZIURTAGIRIA
CERTIFICADO DEL PROFESORADO DE LA ESCUELA DE MÚSICA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
III. ERANSKINA
ANEXO III
ARAUTU GABEKO IRAKASKUNTZA
ENSEÑANZA NO REGLADA
LEHENTASUNA DUTEN ESPEZIALITATEETARAKO AGIRIA ERREGIMEN ARRUNTA
CERTIFICADO DE APOYO A ESPECIALIDADES PREFERENTES RÉGIMEN ORDINARIO
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
IV. ERANSKINA
ANEXO IV
ARAUTU GABEKO IRAKASKUNTZA
ENSEÑANZA NO REGLADA
LAGUNTZA BEREZIA HARTZEN DUTEN IKASLEAK/IRAKASKUNTZA ARAUTUAN SARTZEA
CERTIFICADO DE ALUMNADO REFORZADO/INCORPORACIÓN ENSEÑANZA REGLADA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
V. ERANSKINA
ANEXO V
ARAUTU GABEKO IRAKASKUNTZA
ENSEÑANZA NO REGLADA
2020-2021EKO IKASTURTEKO IKASLEEN DATUAK
CERTIFICADO DATOS ALUMNADO CURSO 2020-2021
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
VI. ERANSKINA
ANEXO VI
IRAKASKUNTZA ARAUTUA
ENSEÑANZA REGLADA
IRAKASLEEN ZIURTAGIRIA
CERTIFICADO DEL PROFESORADO
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
VII. ERANSKINA
ANEXO VII
IRAKASKUNTZA ARAUTUA
ENSEÑANZA REGLADA
LEHENTASUNA DUTEN ESPEZIALITATEETARAKO AGIRIA
CERTIFICADO DE APOYO A ESPECIALIDADES PREFERENTES
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
VIII. ERANSKINA
ANEXO VIII
IRAKASKUNTZA ARAUTUA
ENSEÑANZA REGLADA
2020-2021EKO IKASTURTEKO IKASLEEN DATUAK
CERTIFICADO DATOS ALUMNADO CURSO 2020-2021
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
IX. ERANSKINA
ANEXO IX
MEMORIA EKONOMIKOA
MEMORIA ECONÓMICA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
X. ERANSKINA
ANEXO X
KOSTUEN JUSTIFIKAZIOA
JUSTIFICACIÓN DE COSTES
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común