Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

173. zk., 2021eko abuztuaren 31, asteartea

N.º 173, martes 31 de agosto de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
4607
4607

36/2021 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.

DECRETO 36/2021, de 30 de agosto, del Lehendakari, de tercera modificación del Decreto 33/2021, de 7 de julio, de actualización y determinación de medidas de prevención para contener la propagación de infecciones causadas por el SARS-CoV-2.

Lehendakariaren uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren bidez, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legeak aurrez zehaztutako alerta-mailaren arabera aplikatu beharreko prebentzio-neurri espezifikoak eguneratu eta zehaztu ziren.

Por Decreto 33/2021, de 7 de julio, se procedió a la actualización y determinación de las medidas específicas de prevención aplicables en función del nivel de alerta predeterminado por la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19.

Helburua da giza portaera indibidual eta kolektiboko tresnei eta irtenbideei eustea, eta horrek agintarien kontrola eta esku-hartzea eskatzen du. Izan ere, tradizionalki, tresna eta konponbide horiek antolamendu juridikotik esplizituki gaitu izan dira mota guztietako alderdietan, Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoan egindako hasierako aurreikuspenetik hasita; beraz, berriro ere zenbait neurritan jartzen da indarra hedapen birikoari aurre egiteko, eta erabilgarria izatea aurreikusten da, hala egiaztatzen baitu gure inguruko herrialdeek sistematikoki neurri horietara edo antzekoetara jo izanak. Hori guztia bat dator Osasunaren Mundu Erakundeak eta nazioarteko beste erakunde batzuek adierazitakoarekin.

Se trata de mantener los instrumentos y soluciones de comportamiento humano, individual y colectivo, que requieren del control y la intervención por las autoridades, a las que tradicionalmente se ha habilitado explícitamente desde el ordenamiento jurídico en todo tipo de facetas, desde la previsión inicial hecha en la Ley Orgánica 3/1986, de 14 de abril, de medidas especiales en materia de salud pública, incidiendo por tanto una vez más en medidas de diversa naturaleza para hacer frente a la expansión vírica, con una previsible utilidad que ha quedado acreditada por la recurrencia a las mismas o similares medidas de manera sistemática por los países de nuestro entorno, todo ello de conformidad con lo señalado por la Organización Mundial de la Salud y otros organismos internacionales.

Estatuko zein autonomia-erkidegoko legeria arruntak eskaintzen duen arau-euskarriaz gain, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluan kudeatu diren osasun publikoaren arloko erabakiak eta jarduera koordinatuak integratzen dira.

Más allá del soporte también normativo que ofrece el conjunto de la legislación ordinaria, tanto estatal como autonómica, se integran los pronunciamientos y actuaciones coordinadas en materia de salud pública que se han gestionado en el Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud.

Hartzen diren neurriak bat datoz egiten den ebaluazio epidemiologiko iraunkorrarekin, eta, beraz, justifikatuta daude eta proportzionalak eta egokiak dira lortu nahi den helburu nagusirako –prebentziorako, alegia–, betiere Legean aurreikusitako eta aurrez zehaztutako esparruan. Neurriak aplikatzeko, egungo egoera 2. alerta-mailan sailkatzen da.

Las medidas que se adoptan responden a la evaluación epidemiológica permanente que se realiza, considerando en tal sentido que están justificadas y que son proporcionales y adecuadas para la prevención que se pretende como objetivo principal, dentro del marco previsto y predeterminado en la Ley. A efectos de la aplicación de medidas, la situación actual se clasifica en un nivel de alerta 2.

Horrenbestez, asmoa da indarrean dauden zenbait neurri indartzea eta neurri horiek garatzen diren esparru eta instalazioetan baimendutako gehieneko edukiera berrikustea.

Se pretende reforzar las medidas en vigor y proceder a la revisión del aforo máximo permitido en los recintos e instalaciones en los que se desarrollan.

Legearen 20.1 artikuluarekin bat etorriz, herritar orori eskatzen zaio bere burua muga dezala eta neurriak betetzeko garaian autoerantzukizunez joka dezala, gaixotasuna zabaltzeko arriskurik sor ez dadin.

De acuerdo con el artículo 20.1 de la ley, se hace un llamamiento a la ciudadanía para la autolimitación y autorresponsabilidad en el cumplimiento de medidas que eviten la generación de riesgos de propagación de la enfermedad.

Euskadiko lehendakariari dagokio dekretu hau onartzea, hala xedatzen baitu COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legeak 8.1 artikuluan. Beraz, lege horretan eta oro har aplikatu beharreko gainerakoetan ezarritakoaren arabera, honako hau

Corresponde al Lehendakari de Euskadi aprobar este Decreto por virtud de lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, por lo que atendiendo a lo dispuesto en dicha Ley y demás de aplicación general,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengoa.– Uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren 1. artikuluari beste idazkuntza bat ematea; honela idatzita geratzen da:

Primero.– Dar nueva redacción al artículo 1 del Decreto 33/2021, de 7 de julio, que queda como sigue:

«COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako osasun-larrialdia deklaratuta eta indarrean dago; beraz, dekretu honetan zehazten diren neurriak aplikatu behar dira, egindako ebaluazio epidemiologikoaren arabera, eta 2. alerta-mailarako aurreikusitako neurrien lege-esparrua kontuan hartuta, eragin zuzeneko eta osagarriko adierazleen multzoari jarraikiz, lege horren 7. artikuluarekin bat etorriz».

«Se encuentra declarada y vigente la emergencia sanitaria prevista en el artículo 4 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, resultando de aplicación las medidas que se determinan en el presente Decreto, en función de la evaluación epidemiológica realizada, y teniendo en cuenta el marco legal de medidas previsto para el nivel de alerta 2, atendiendo al conjunto de indicadores de incidencia directa y complementaria, todo ello según el artículo 7 de dicha Ley».

Bigarrena.– Uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako neurri orokorren eta prebentzio-neurrien irismena aldatzea; beraz, artikulu horren 2. apartatua honela idatzita geratzen da:

Segundo.– Modificar el alcance de las medidas generales y de prevención que se establecen en el artículo 2 del Decreto 33/2021, de 7 de julio, dándose nueva redacción a su apartado 2 con el siguiente tenor:

«2.– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legeak 20.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, maskara aire zabaleko espazioetan erabiltzea nahitaezkoa izango da, pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa bada. Ondorioz, maskara erabiltzeko beharra hedatzen da jendea dabilen edozein motatako hiriguneetara, hala nola udalerrietako alde zaharretara, merkataritza-guneetara eta dendetara, merkatuetara, azoka txikietara edo ostalaritza-establezimenduak dauden guneetara, bai eta itsasgune eta itsas pasealeku guztietara, haur-parkeetara, espaloietara, oinezkoentzako pasabideetara, plazetara edo jendea biltzen den kaleetara ere.

«2.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 20.3, de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, se entenderá que el uso de la mascarilla en espacios al aire libre será preceptivo siempre que no resulte posible mantener de modo constante una distancia mínima de 1,5 metros entre personas. En consecuencia, la obligatoriedad del uso de la mascarilla se extiende a todo tipo de entornos urbanos transitados tales como cascos viejos, zonas comerciales y de tiendas, mercados, mercadillos, o áreas en que se encuentren establecimientos de hostelería, así como en todos los espacios y paseos marítimos, en parques infantiles, aceras, pasos de peatones, plazas o calles con concurrencia de personas.

Ez dago zertan maskara erabili ingurune naturalean, baldin eta ez bada jende-pilaketarik edo bizikide ez diren pertsonekiko konkurrentziarik.

Queda exento su uso en el medio natural, siempre que no se produzca aglomeración o concurrencia con otras personas no convivientes.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, maskara erabiltzeko betebeharra jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, nahitaez erabili behar da une oro, bai barrualdean, bai terrazetan.

En establecimientos y servicios de hostelería y restauración, se excluye la obligación del uso de la mascarilla únicamente en el momento de la ingesta de alimentos o bebidas. En caso contrario, su uso es obligatorio en todo momento y tanto en interiores como en las terrazas.

Kirol-jardueraren bat egiten denean, maskara ez da nahitaezkoa izango espazio naturaletan, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi-profesionalean diharduten taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan, eta kanpoaldean egiten den jarduera fisiko gogorreko ezohiko uneetan.

En el desarrollo de cualquier actividad deportiva queda exceptuado su uso en espacios naturales, en entornos urbanos periféricos sin concurrencia de viandantes, en piscinas, en entrenamiento y competición de equipos inmersos en competición profesional o semi-profesional y en los momentos extraordinarios de actividad física intensa en exteriores.

Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean eta eremu zehatz batean geldirik bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu ahal bada. Hondartzetan eta igerilekuetan, joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da pertsonen artean 1,5 metroko gutxieneko distantzia etengabe mantendu ezin denean.

No será exigible el uso de la mascarilla en las playas y piscinas durante el baño y mientras se permanezca en un espacio determinado, siempre y cuando se pueda respetar la distancia de seguridad interpersonal entre las personas usuarias. Para los desplazamientos y paseos en las playas y piscinas el uso de mascarilla será obligatorio cuando no resulte posible mantener de modo constante una distancia mínima de 1,5 metros entre personas.

Sei urtetik gorakoek nahitaez erabili behar dute maskara, adierazitako bidaiarien edozein garraiobide erabiltzen dutenean, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, legezko salbuespen-kasuetan izan ezik. Ez da exijituko maskara erabiltzea garraiobide pribatuetan, bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Garraio-profesionalak maskara eraman beharko du zerbitzuan dagoen bitartean, bere lan-eremua ez badago publikotik bereizita gelaxka baten bidez edo mugatuta babes-itxitura baten bidez.»

Es obligatorio e imprescindible el uso de las mascarillas para mayores de 6 años al utilizar cualquiera de los modos de transporte de viajeros indicados desde el inicio hasta la finalización del viaje, salvo en los supuestos legales de exención. No será exigible el uso de mascarillas en el transporte privado si las personas ocupantes conviven en el mismo domicilio. La persona profesional de transporte cuyo espacio de trabajo no esté separado del público en un habitáculo propio o acotado por mampara de protección, deberá igualmente portar mascarilla durante el servicio.»

Hirugarrena.– Uztailaren 7ko 33/2021 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako neurri espezifikoen irismena aldatzea. Beraz, aipatzen ez direnek indarrean segitzen dute eta paragrafo hauek honela geratzen dira idatzita:

Tercero.– Modificar el alcance de las medidas específicas que se establecen en el artículo 3 del Decreto 33/2021, de 7 de julio, prorrogándose las que no se citan y dándose nueva redacción a los siguientes apartados que quedan como sigue:

«2.– Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira. Garraiobideek berariazko araudian baimendutako edukiera osatu ahal izango dute.»

«2.– El aforo máximo permitido en las diversas actividades se sitúa en el 60 por ciento para todos los locales e instalaciones, salvo en las que se aplique una limitación específica. Todos los locales e instalaciones deberán ventilarse de forma continua. Los distintos medios de transporte podrán completar el aforo permitido en su regulación específica.»

«3.– Oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdeetan, eta 800 pertsona kanpoan. Zehatzago esanda:

«3.– Con carácter general, el máximo de personas susceptible de reunión en recintos para cualquier tipo de evento social, cultural o deportivo no superará las 600 personas en interiores y las 800 personas en exteriores. Con carácter específico:

– 1.600 eta 5.000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, gehienez 800 pertsona egon daitezke barruan, eta 1.200 kanpoan.

– En recintos con capacidad de entre 1.600 y 5.000 personas, el máximo en interiores será de 800 personas y de 1.200 en exteriores.

– 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan, ez da gehieneko edukieraren ehuneko 30 gaindituko. Ahal den guztietan, 1.000 pertsona baino gutxiagoko eremu independenteak ezarriko dira, sarbide eta pasabide independenteko guneekin.

– En recintos con capacidad superior a 5.000 personas, el aforo máximo no podrá superar el 30 por ciento. Siempre que sea posible, se establecerán sectores independientes de menos de 1.000 personas, con puntos de acceso y zonas de paso independiente.

– Aire zabalean egiten diren ekitaldietan, hiri-inguruneetan nahiz ingurune naturalean izan, jendea jarduera horietara joan ahal izateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak errespetatu beharko dituzte antolatzaileek.

– En eventos que se realicen al aire libre, tanto en entornos urbanos como en el medio natural, la organización deberá respetar las directrices de la Dirección de Salud Pública y Adicciones establecidas para la asistencia de público en estas actividades.

– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio protokoloak ezar ditzan, beste edukiera batzuk dituzten instalazioak erabili ahal izateko, osasun publikoko helburuetarako eta helburu sanitarioetarako proba pilotuak egiteko.

– Se habilita a la Dirección de Salud Pública y Adicciones para establecer protocolos que permitan el uso de instalaciones con otro tipo de aforos para la realización de pruebas piloto con fines sanitarios y de salud pública.

– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 30. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, antolatzaile jakin batek –publiko zein pribatu– kontrolatzen ez dituen pertsonen noizbehinkako edo ustekabeko pilaketak gertatzen diren ekitaldi sozialetan, zorrotz eta nahitaez eutsi beharko zaio pertsonen arteko 1,5 metroko distantziari, bizikideen kasuan izan ezik, eta gehieneko edukiera zenbatetsi hau errespetatuko da: pertsona bat, aglomerazioa gertatzen ari den lekuko azalera-espazio konputagarriaren 4 metro koadro bakoitzeko. Nolanahi ere, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibide eta gidalerro guztiak errespetatu beharko dira, jendearen egonaldia eta bertaratzea antolatzeko, halako eran non transmisio birikoaren arriskua saihestuko baita.»

– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 30 y siguientes de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, en eventos sociales en los que se producen aglomeraciones esporádicas o accidentales de personas que no están sujetas a control por ningún organizador concreto, público o privado, será de estricto y obligado cumplimiento el mantenimiento de la distancia interpersonal de 1,5 metros, salvo convivientes, y un aforo máximo estimado de 1 persona por cada 4 metros cuadrados del espacio computable de superficie en que se esté produciendo la aglomeración. En todo caso, se deberán respetar todas las directrices y guías que establezca la Dirección de Salud Pública y Adicciones para ordenar la estancia y la asistencia de público en condiciones que eviten el riesgo de transmisión vírica.»

«4.– Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 50eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Zerbitzua antolatzeko, barrualdeetan eta terrazetan, gehienez zortzi pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu zortzi lagunentzako mahaietan.»

«4.– En los establecimientos de hostelería y restauración se establece el 50 por ciento de aforo en los interiores y la prohibición de consumo en barra o de pie. La organización del servicio, tanto en interiores como en terrazas, podrá ser de hasta ocho personas por mesa o grupo de mesas, salvo en el caso de convivientes. No podrá disponerse en mesas para ocho personas un número superior de clientes».

«6.– Txokoek eta elkarte gastronomikoek honako arau hauek beteko dituzte:

«6.– Los txokos, y sociedades gastronómicas observarán las siguientes reglas:

– Edukieraren ehuneko 50eko muga ezartzen da, bai eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.

– Se determina su límite de aforo al 50 por ciento de su capacidad, la prohibición de cualquier consumo en barra o de pie, así como el uso obligatorio de mascarilla salvo en el momento de la ingesta.

– Zerbitzua antolatzeko, gehienez zortzi pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu zortzi lagunentzako mahaietan. Nolanahi ere, mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia mantentzen dela ziurtatu beharko da.»

– La organización de personas usuarias deberá realizarse de modo que no se supere el número de ocho personas por mesa, salvo en el caso de convivientes. No podrá disponerse en mesas para ocho, un número superior de personas. Se deberá asegurar, en todo caso, que se mantiene la debida distancia de, al menos, 1,5 metros entre personas sentadas en mesas diferentes.»

Laugarrena.– Laugarren artikulua mantendu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

Cuarto.– Se mantiene el artículo cuatro con el siguiente tenor:

«4. artikulua.– Erantzukizun sanitarioko betebeharrak.

«Artículo 4.– Obligaciones de responsabilidad sanitaria.

1.– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, kutsatutako pertsonak eta haiekin kontaktua izan dutenak behartuta daude kutsadurak arakatzen eta horien trazabilitatea egiten laguntzera, eta, beraz, herritarrei eskatzen zaie jarraipen-lanen arduradunen deiak jasotzen dituztenean arretarik handiena jartzeko, eta zorroztasunez aritzeko, eta eskatutako informazio guztia ahalik eta azkarren eta egiazkotasunik handienarekin emateko.

1.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 16.4 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, las personas contagiadas y las que hubieran tenido contacto con ellas están obligadas a colaborar en la labor de rastreo y trazabilidad de los contagios, por lo que se insta a la ciudadanía a extremar el rigor en la atención de llamadas que les dirijan las personas responsables del seguimiento y a suministrar toda la información requerida con el máximo de celeridad y veracidad.

2.– COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, agerraldi epidemikoek eragindako pertsonek konfinatzeko betebehar pertsonala dute, eta, horren ondorioz, isolamendu-betebeharrak zorrotz bete beharko dituzte, beste pertsona batzuekin lekualdatzeko edo aurrez aurre erlazionatzeko aukerarik gabe; halaber, berrogeialdiak ere bete beharko dituzte, kutsatu izanaren susmoa duten beste pertsona edo pertsona-talde guztiei dagokienez. Horiek guztiek osasun-agintarien edo -zerbitzuen jarraibideak bete beharko dituzte, indarrean dauden protokoloen eta kasu bakoitzaren egoera zehatzaren arabera.»

2.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 23 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, las personas afectadas por los brotes epidémicos tienen la obligación personal de confinamiento, que deberá dar lugar al cumplimiento riguroso de las obligaciones de aislamiento, sin posibilidad de desplazarse ni de relacionarse presencialmente con otras personas, así como de cuarentena, en relación con todas aquellas otras personas o grupo de personas a quienes se les indique la sospecha de haber podido ser contagiadas. Todas ellas deberán cumplir las indicaciones de las autoridades o los servicios sanitarios conforme a los protocolos en vigor y la situación concreta de cada caso.»

Bosgarrena.– Bosgarren artikuluari beste idazkuntza bat ematea, eta honela geratzen da idatzita:

Quinto.– Dar nueva redacción al artículo cinco con el siguiente tenor:

«5. artikulua.– Gizalegez jokatzeko deiak.

«Artículo 5.– Llamamientos cívicos.

COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 20.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritar orori eskatzen zaio, autoerantzukizunean oinarrituta, bere burua borondatez muga dezala, honako neurri hauek aplikatzeko:

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 20.1 de la Ley 2/2021, de 24 de junio, de medidas para la gestión de la pandemia de COVID-19, se insta a la ciudadanía, sobre la base de su autorresponsabilidad, a una autolimitación voluntaria para la aplicación de las siguientes medidas:

– Gaueko mugikortasuna mugatzea, bereziki, COVID-19 kasuengatik 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gora duten udalerrietan, 01:00etik 06:00etara bitartean.

– Limitación de la movilidad nocturna, especialmente, en los municipios con Tasa de Incidencia Acumulada en 14 días por COVID-19 superiores a 150/100.000 habitantes, durante la franja horaria de 01:00 horas a las 06:00 horas.

– Pertsonen taldeak mugatzea, bereziki, COVID-19 kasuengatik 14 eguneko intzidentzia- tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gora duten udalerrietan; mugatu ere, gehienez, zortzi pertsonara, bizikideak salbu.

– Limitación de la agrupación de personas, especialmente, en los municipios con Tasa de Incidencia Acumulada en 14 días por COVID-19 superiores a 150/100.000 habitantes, a un máximo de ocho personas, excluidos convivientes.

– Autokonfinamendua eta autoisolamendu pertsonala ezartzea, COVID-19 kutsaduraren lehen sintomak izan bezain laster, eta, hala badagokio, osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea.»

– Auto-confinamiento y autoaislamiento personal en cuanto se experimenten los primeros síntomas de contagio por COVID-19, así como, en su caso, comunicarse con los servicios sanitarios correspondientes.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Dekretu honetan aipatutako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.

Las medidas referidas en el presente Decreto serán objeto de seguimiento y evaluación continua con el fin de garantizar su adecuación a la evolución de la situación epidemiológica.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu honek 2021eko irailaren 1eko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorioak.

El presente Decreto surtirá efectos a partir de las 00:00 horas del día 1 de septiembre de 2021.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin.

Contra lo dispuesto en el presente Decreto se podrá interponer recurso contencioso-administrativo en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 10 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la jurisdicción contencioso-administrativa.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abuztuaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 30 de agosto de 2021.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común