Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna

N.º 160, jueves 12 de agosto de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4409
4409

196/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez Arkaute Nekazaritza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua eratzen baita, Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe bat eraldatuta.

DECRETO 196/2021, de 27 de julio, por el que se constituye el Centro Integrado de Formación Profesional Agrario Arkaute por transformación de otro de titularidad del Departamento de Educación.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, bere luze-zabalean, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, betiere bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua, artikulu hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenak, eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritza ere.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco, en su artículo 16, atribuye la competencia propia de la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30.ª de la misma y de la alta inspección necesaria para su cumplimiento y garantía.

Lege-agindu hori garatuz, abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuak eskumenak ematen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortu, eraldatu, handitu, batu, sailkatu eta kentzeko (3195/1980 Errege Dekretuaren bidez osatzen da Estatuak irakaskuntzaren arloan dituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko prozesua).

Desarrollando dicho precepto, el Real Decreto 3195/1980, de 30 de diciembre, por el que se completa el traspaso de servicios del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de enseñanza, atribuye a la Comunidad Autónoma del País Vasco la competencia en materia de creación, transformación, ampliación, fusión, clasificación y supresión de centros docentes públicos de enseñanza no universitaria.

Bestalde, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak lanbide-heziketako ikastetxe integratuen sorrera eransten die lehenago aipatutako eskumenei, eta, 11. artikuluan xedatzen duenez, Gobernuak ezarriko ditu ikastetxe horiek bete beharreko oinarrizko baldintzak, eta horiek sortzea, baimentzea, homologatzea eta kudeatzea Administrazioen egitekoak izango dira haien eskumen-eremuan artikulu horren arabera, halaber, profesionaltasun-tituluak eta ziurtagiriak eskuratzeko irakaskuntzako zentro gisa definitzen dira ikastetxe integratuak. Titulu eta ziurtagiri horiek, hain zuzen, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-heziketako eskaintza osatuko dute.

La Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, que incorpora la creación de los centros integrados de formación profesional, prevé en su artículo 11 que el Gobierno establecerá los requisitos básicos que deberán cumplir estos centros y que su creación, autorización, homologación y gestión corresponderá a las Administraciones en sus respectivos ámbitos competenciales, definiéndolos como centros que imparten enseñanzas conducentes a la obtención de los títulos y los certificados de profesionalidad, que constituirán las ofertas de formación profesional referidas al Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko uztailaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak lanbide-heziketako ikastetxe integratuentzako oinarrizko baldintzak arautzen ditu. Ikastetxe integratuen xedeak errege-dekretu horren sarreran bertan daude laburbilduta, era honetan: ikastetxe horiek sortzen dira eskaintza integratu bat ziurtatzeko, gaikuntza emango duena hainbat lanbidetan era kualifikatuan aritzeko, eta pertsona helduei etengabeko prestakuntzarako eta enplegagarritasun-baldintzak hobetzeko aukera emango diena.

En cumplimiento de lo establecido en el artículo 11 de la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de julio, de las Cualificaciones y la Formación Profesional, el Real Decreto 1558/2005, de 23 de diciembre, regula los requisitos básicos de los centros integrados de formación profesional. El objetivo de los Centros Integrados y los fines que pretenden alcanzar se resume en la propia introducción de dicho Real Decreto cuando se afirma que su creación responde a la necesidad de asegurar una nueva oferta integrada, que capacite para el desempeño cualificado de las distintas profesiones y sirva de recurso formativo permanente a la población adulta para mejorar sus condiciones de empleabilidad.

Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen II. kapituluan jasotzen da lanbide-heziketako euskal sistema integratua. Kapitulu horretan bertan adierazten denez, lanbide-heziketako ikastetxeen sarea da sistema horretako tresnetako bat. II. kapituluaren hirugarren sekzioan, lanbide-heziketako eskaintza integratua deskribatzen da; eskaintza horren oinarrian, ikastetxe-sare zabal bat dago, hasierako eta enplegurako lanbide-heziketa eskainiko duena. Sare horretan, lanbide-heziketako ikastetxe integratuak daude besteak beste. Ikastetxe integratuek irakaskuntza hauek eskainiko dituzte prestakuntza-jardueretan: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak; langileen laneratzeko eta birlaneratzeko ekintzei dagozkienak, eta etengabeko prestakuntzari dagozkionak, lanean dabiltzan langileentzat direnak. Ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familiei edo -arloei dagokien prestakuntza-eskaintzaz gainera, lanbide-informazioko eta -orientazioko zerbitzuak eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo laneko eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak ere.

La Ley 1/2013, de 10 de octubre, de Aprendizaje a lo Largo de la Vida contempla, en su Capítulo II, el sistema integrado vasco de formación profesional. La red de centros de formación profesional es señalada en ese capítulo como uno de los instrumentos de dicho sistema. En la Sección Tercera del mencionado Capítulo II se describe la oferta integrada de formación profesional, soportada por una amplia red de centros que impartan formación profesional inicial y formación para el empleo. En esta red, entre otros, se incluyen los centros integrados de formación profesional. Estos centros integrados incluirán en sus acciones formativas las enseñanzas propias de la formación profesional inicial, las acciones de inserción y reinserción laboral de los trabajadores y las de formación permanente dirigida a la población trabajadora ocupada. Además de las ofertas formativas propias de las familias o áreas profesionales que tengan autorizadas, los centros integrados incorporarán los servicios de información y orientación profesional, así como, en su caso, de evaluación de las competencias adquiridas a través de otros aprendizajes no formales y de la experiencia laboral, en el marco del sistema nacional de cualificaciones y formación profesional.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.2 artikuluan ezartzen duenez, hezkuntza- edo enplegu-arloko sailen menpeko lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoak sortu, eraldatu eta kendu ahal izango dira, bi sail horietako edozeinen ekimenez.

El Decreto 46/2014, de 1 de abril, de regulación de los Centros Integrados de Formación Profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el marco de la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, establece en su artículo 8.2 que los centros integrados de formación profesional públicos dependientes de los Departamentos competentes en materia de educación o de empleo serán creados, transformados y suprimidos mediante Decreto de Gobierno, a iniciativa de cualquiera de los dos departamentos.

Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 17.h). artikuluan adierazten denez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzari dagokio, lanbide-heziketaren arloan, irakaskuntza-unitate eta -ikastetxe pribatuak baimentzeko, eraldatzeko eta kentzeko proposamena egitea, bai eta unitate eta ikastetxe publikoak sortzeko, eraldatzeko eta kentzeko proposamena egitea ere.

El Decreto 71/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación, señala en su artículo 17.h) que entre las funciones y áreas atribuidas a la Viceconsejería de Formación Profesional está la de proponer, en lo que corresponde a la formación profesional, la autorización, modificación y extinción de autorizaciones de unidades y centros docentes privados, así como proponer la creación, transformación y supresión de unidades y centros públicos.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 10.2.j) artikuluan xedatuaren arabera esleituta dituen eginkizunen baitan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariak, 2021eko uztailaren 27ko dataz, baimena ematen du Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu bat sortzeko, Hezkuntza sailaren titulartasuneko beste ikastetxe bat eraldatuta.

En ejercicio de las funciones atribuidas por el artículo 10.2.j) de los estatutos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, con fecha 13 de mayo de 2021, la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, autoriza la creación por transformación de un Centro Integrado de Formación Profesional dependiente del Departamento de Educación.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua jakitun jarrita, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Por ello, en su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, informado el Consejo Vasco de Formación Profesional y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 27 de julio de 2021.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratu bat sortzea.

Artículo 1.– Creación del centro público integrado de formación profesional.

Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren menpe egon eta lanbide-heziketako irakaskuntzak eskaintzen dituen IES Instituto Agrario Arkaute / Arkaute Nekazaritza Institutua BHI Bigarren Hezkuntzako Institutuak (Kodigoa 010108) lanbide-heziketako ikastetxe integratu bihurtuko da; aldaketak 2021-2022 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak. Lehengoa eraldatuz sortutako ikastetxe berriak izen generiko hau izango du: Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.

De acuerdo con lo señalado en el artículo 8 del Decreto 46/2014, de 1 de abril, el instituto IES Instituto Agrario Arkaute / Arkaute Nekazaritza Eskola BHI (Código: 010108), dependiente del departamento competente en materia de educación, se transforma en centro integrado de formación profesional, con efectos del curso 2021-2022. El nuevo centro creado por transformación del anterior adquirirá la denominación genérica de Centro Integrado de Formación Profesional.

2. artikulua.– Titulartasun publikoko ikastetxe integratuen sarean sartzea.

Artículo 2.– Incorporación a la Red de centros integrados de titularidad pública.

Titulartasun publikoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuen sarearen barnean sartzen da aipatu ikastetxea.

El citado centro se incorpora a la red de centros integrados de formación profesional de titularidad pública.

3. artikulua.– Prestakuntza-eskaintza eta beste zerbitzuak.

Artículo 3.– Oferta formativa y otros servicios.

1.– Lanbide-heziketako ikastetxe integratu eraldatuak irakaskuntza hauek eskainiko ditu prestakuntza-jardueren barruan: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak; langileen laneratzeko eta birlaneratzeko ekintzei dagozkienak eta etengabeko prestakuntzari dagozkionak, lanean dabiltzan langileentzat direnak. Irakaskuntza horiek finkatzerakoan, ekoizpen-ingurunearen eskaerak hartuko dira aintzat, eta sail edo erakunde eskudunak baimenduta beharko du.

1.– El centro integrado de formación profesional transformado incluirá en sus acciones formativas las enseñanzas propias de la formación profesional inicial, las acciones de inserción y reinserción laboral de las personas trabajadoras y las de aprendizaje a lo largo de la vida dirigidas a la población trabajadora ocupada que den respuesta a las demandas del entorno productivo y sean debidamente autorizadas por el departamento u organismo competente.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuan adierazitakoarekin bat etorriz, lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez-formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

2.– De acuerdo con lo señalado en el apartado 3 del artículo 2 del Decreto 46/2014, de 1 de abril, además de las ofertas formativas propias de las familias o áreas profesionales que tengan autorizadas, los centros integrados de formación profesional incorporarán, asimismo, servicios de información y orientación profesional, así como, en su caso y de acuerdo con lo que se determine en la normativa específica, de evaluación de las competencias adquiridas a través de otros aprendizajes no formales y de la experiencia laboral en el marco del sistema nacional de cualificaciones y formación profesional, y otros que fomenten la formación de calidad, la empleabilidad, la innovación y el emprendizaje.

4. artikulua.– Ikastetxeko langileak.

Artículo 4.– Personal del centro.

1.– Langile guztiak automatikoki berratxikiko dira zentro berrira, aldatzen diren egunera arte aurreko zentroan zuten lotura eta lan-baldintza berberekin.

1.– Se procederá a la readscripción automática de todo el personal al nuevo centro en las mismas condiciones; manteniendo el mismo vínculo y condiciones laborales que tenían reconocidos en el anterior centro hasta la fecha en la que se proceda a su transformación.

2.– Hezkuntza Sailak urtero argitaratzen du, dagokion dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lan-kontratuko irakasleentzat eta funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda, maisu-maistren kidegokoa izan ezik. Dekretu horretan, 1. artikuluan eraldatutako irakasleen plantilla sartuko da.

2.– El Departamento de Educación, pública anualmente mediante el decreto correspondiente la relación de puestos de trabajo reservados en los centros públicos docentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco al personal docente de carácter laboral y a funcionarios y funcionarias pertenecientes a los cuerpos docentes de la enseñanza no universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco con excepción del cuerpo de Maestros y Maestras. En el citado decreto se incluirá la plantilla del profesorado del centro transformado en el artículo 1.

3.– Eraldatzen den ikastetxeko lanpostuei atxikitako Administrazio Orokorreko langileak ikastetxe eraldatuko lanpostuei atxikiko zaizkie, herri-administrazioetako langile funtzionarioentzat horretarako ezarritako prozedurei jarraituz (urriaren 13ko 190/2004 Dekretua)

3.– La adscripción del personal de Administración General de este centro se sustenta en los procesos de readscripción regulados en el Reglamento de Provisión de puestos de trabajo del personal funcionario de las administraciones públicas (Decreto 190/2004, de 13 de octubre).

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Eraldatutako ikastetxeko zuzendariaren kargu-uztea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Cese del director o directora del centro transformado.

Ikastetxea lanbide-heziketako ikastetxe integratu bihurtu aurreko egunean utziko du kargua eraldatzen den ikastetxeko zuzendariak, hala ezarrita baitago otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuaren 20. artikuluan, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoaren bidez emandako idazkeraren arabera (22/2009 Dekretua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeko zuzendariak aukeratzeko eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko eta kargugabetzeko prozedura arautzen duena). Lanbide Heziketako sailburuordeak izendatuko du zuzendari berria, 46/2014 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Según lo establecido en el artículo 20 del Decreto 22/2009, de 3 de febrero, sobre el procedimiento de selección del Director o Directora y el nombramiento y el cese de los otros órganos unipersonales de gobierno de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco dependientes del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, en la redacción dada mediante la disposición final primera del Decreto 46/2014, de 1 de abril, el director o directora del centro que se transforma cesará en su cargo en la fecha anterior a la transformación en centro integrado de formación profesional. El nuevo director o directora será nombrada por el Viceconsejero de Formación Profesional, de acuerdo con lo establecido en la disposición adicional segunda del Decreto 46/2014, de 1 de abril.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Kontseilu Soziala eratzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Constitución del Consejo Social.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxeko zuzendaritzaren ekimenez Kontseilu Soziala eratzeko jarduerak gauzatu beharko dira. Horretarako, gehienez urtebeteko epea egongo da, ikastetxe integratua jardunean hasten denetik hasita. Lanbide Heziketako sailburuordeak behar diren jarraibideak emango ditu ikastetxeetako hauteskunde-prozesuak burutu daitezen. Kontseilu Soziala bi urtetik behin berrituko da, eta, horretarako, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeetarako oro har aurreikusitako prozedurak aplikatuko dira.

Una vez constituido el claustro del profesorado, deberán llevarse a cabo, a iniciativa de la dirección del centro, todas aquellas actuaciones dirigidas a la efectiva constitución del Consejo Social, la cual habrá de tener lugar en el plazo máximo de un año desde la entrada en funcionamiento del Centro Integrado. La persona titular de la Viceconsejería de Formación Profesional dictará las instrucciones pertinentes para la celebración de los procesos electorales en los centros. El Consejo Social se renovará cada dos años, siendo de aplicación los procedimientos previstos con carácter general para los centros que integran la Escuela Pública Vasca.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu honek 2021-2022 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.

El presente Decreto surtirá efectos desde el inicio del curso académico 2021-2022.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 27 de julio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común